Xabier Lete errukiaren poeta

19
Xabier Lete, errukiaren poeta 1 Xabier Lete, errukiaren poeta Jose Mari Kortazar

description

Xabier Lete errukiaren poeta

Transcript of Xabier Lete errukiaren poeta

Page 1: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

1

Xabier Lete, errukiaren poeta

Jose Mari Kortazar

Page 2: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

2

Xabier Lete, literatura aldetik poeta tradizional bezala jarri dute ikerlariek1. Erlijioaren zentzun zabalean, Leteren lehen poesia agnostikotzat, ateotzat, existentzialistatzat jo dute.

“Hiltzen naizenean, gurutzerik gabe, pake-pakean, bertso xamur batzuen azpian, hantxen nahi nuke betiko loarartzea” (EEOG, 100). Bigarren aldiko olerkia, aztertu gurean gabiltzana, batzuk isildu eta

mututu egin dute, beste batzuk lerro laburretan azaldu edo. Estoikoa, fede konbertsioa, otoitzak eta salmoak aipatuz di-da batean azterketa bukatu da.

“Egun batez argiz jantziko gara eta hartuko dugu izpirituari dagokion gailurbide adeitsua” (BI, 141). Eta beste azalpenik ez ote du merezi bilakaera honek?

Isiltasun susmagarria Xabier Leteren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944-04-05, Donostia, 2010-12-04) poesia gehiena sei liburutan aurki dezakegu: -Egunetik egunera orduen gurpillean, Bilbao, 1968. -Bigarren poema liburua, Bilbao, 1974. -Urrats desbideratuak, Donostia, 1981. -Zentzu antzaldatuen poemategia, Bilbao, 1992. -Biziaren ikurrak, Donostia, 1992. -Egunsentiaren esku izoztuak, Iruñea, 2008. Hauei gehitu egin beharko zenbait kantatan agerturiko poema batzuk2. Xabier Leteren poesia liburutan irakurri izan dugu, baino askoz gehiago kantetan entzun eta gozatu izan dugu, berak kantaturik, Imanolen ahotsean, Mikel Laboaren akordetan... Zer esanik ere ez dago, entzun ohi dena, antologietan bildua... lehen hiru poema liburuetako olerki eta kantak direla... 1991. urtean Xabier Letek berak grabaturiko Eskeintza izeneko diskoan bada azken liburuetako poema musikaturen bat. Aipatzekoa dugu, oraintsu, Lourdes Otegik egindako azterketa bat Izarren hautsa poema aztertuz, eta bertan Teilhard de Chardinen eragina azpimarratuz:

1 Iturbide, Amaia, B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza. Poesia tradizionalaren bidetik, Donostia, 2000. 2 LETE, XABIER, Abestitzak eta poema kantatuak, Donostia, 2006.

Page 3: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

3

“Beraz, garaiko eraginen eta garaiko ikusmoldearen isla da Izarren

hautsa poema hura. Xabier Lete Teilhard de Chardinen neohumanismo hori, munduaren sorrerari buruzko garaiko teoria berritzaileek aldarazitako mundu-ikuskera hori errealitate hurbilaren esperientzia material eta dialektikoarekin bateratzen saiatzen zen.(...)

Xabier Leteren sinesmen-aitortza hura irakurrita, gauza seguru xamarra deritzot Izarren hautsaren egileak Teilhard de Chardinen testuen irakurketa sakona egina eduki zezakeela. Izan ere, bat dator neurri handi batean filosofo eta zientifikoak Bruno de Solages, Toulouseko Institutu Katolikoko zuzendari eta adiskedeari eginiko gutun batean eginiko aitortzarekin, azken sinesmen aitortzarekin.3”

Hortik eta hemendik aurkitzen diren erreseina eta kritika gehienak, lehen Lete horri dagozkio, lehen hiru liburuetakoa. Tarte horren ondoren ematen da bere gaixoaldi larria, fede konbertsioa, gai eta tonu aldaketa. Bigarren Lete hori dela eta, hasieran aipatu dugun Amaia Iturbideren liburua da literatura aldetik gehien aztertzen duena. Xabier Mendiguren eta Koldo Izagirrek, eurek zuzendutako antologian, honela diote: “poema erlijiosoak egiteko (kristautasuna eta panteismo partikular bat uztartuz)”.

Iritzi ezberdinak bilduaz, honako hauek ditugu: kristautasuna, panteismoa, estoikoa, otoitz modukoak, salmoak... Harrigarria benetan, liburu labur bezain trinko honi buruzko hain iritzi ezberdin eta kontrajarriak... Aukeraren bat egin beharko ote dugu: jenio baten aurrean gaude, sailka ezina, orijinala guztiz bere poesian... edo haren edukia aztertzeko tresna faltan ote gara? Erlijio poemak dira, bete betean, Otoitzen liburuan irakur ditzakegunak. Arazoa, nire ustean, “erlijioaz” zer dugun buruan dateke. Joxe Arregik halako sarrera dagigu:

“Nolanahi ere, eta aurreikuspen askoren kontra, erlijioa bada oraindik XXI. Mendean. Zer dela-eta da gizakia erlijioso? Zergatik jotzen du dakien, daukan, den oro baino haruntzago, gorago, sakonago? (...) Ez gara geure baitakoak: ez diogu izatea geure buruari eman, ez gara geure baitan osorik kabitzen eta ez gara erabat geure buruarentzat. Ez gara geure buruaren lehen jabe, ez jabe bakar. Ez gara geure buruaren lehen iturri, ez azken helmuga. Izatea dohain dugu. Eta zor. Besteren dohain eta besteri zor. Horra “gizaki erlijioso” izenaren funtsa: miresmena eta desira, esker ona eta konfiantza, esperantzaren erantzukizuna”4.

3 OTEGI, LOURDES, Izarren hautsa (Xabier Lete, 1974), in “Egan” 51 (2004) 87-88. 4 Arregi, Joxe, Aurkezpena, in “Hemen” 1 (2004) 5.

Page 4: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

4

Erlijioa, beraz, ez da Eliz zehatz baten barne kateatuta geratuko, edota sistema historiko batetan fosil bihurtuko. Toki eta garai ezberdinetan, adierazpen ezberdinak eta berrituak izango ditu, funtsa sortzaile beraren fruitu. Gure Euskal Herrian, kristautasuna izan da nagusi azken mendeetan. Eta kristautasunaren barne, Eliza Katolikoaren eragin nagusia azpimarra daiteke. Erlijio guztiek izan duten bilakaeran, kristautasunak eta katolizismoak ere izan dute, batez ere Vatikanoko II. Kontzilioren ondoren, eliz barruko faktoreen artean, eta sekularizazioak eta modernidadeak jota, kanpo eragileen artean. Puntu hau lehen atalean sakon jorratu genuenez, ez gara oraingoan luzatuko. Badugu zereginik, oraindik ere, Joxe Olaizolak idazten duenez:

“Kristauoi dagokigunez, bereziki, gaurko munduan kristau izaten jarraitzeko, ezinbestekoa dugu Biblia testu bizi bezala irakurtzen berriro ikastea, arau eta erritu guztien barne bizipena sumatu eta gaurkotzea, kristautasunaren adierazpide eta esamolde guztietan zer den betikoa eta zer den aldakorra bereizten ikastea. Bestela, kristautasuna erlijio-sistema lehor, zurrun eta zapaltzaile bihurtzeko arriskuan izango gara. Askoren esanetan, kulturaren aldaketa sakona eta, ondorioz, erlijioaren “metamorfosia” gertatzen ari da”5.

Kultura aldatzen joan den neurrian, erlijio sistemaren adierazpenak ere aldatzen joan dira. Euren kultura ederki garatu duten askotxok, ostera, erlijio bilakaeraren berri gutxi izan dute. Ez zaigu arraroa egiten, beraz, Xabier Leteren poemetako erlijio gaia azaltzerakoan, topiko hutsak erabili eta idatzi izatea. Hona hemen, euskeraz idatzi eta inoiz gehien saldu den Kristologiaren egile den Joxe Arregi frantziskotarren iritzia, elkarrizketa batean emana:

“Eta zer-nolako harrera egiten ari zaio hain bilduma [Erlijio Kulturaren bildumaz da itauna] aberatsari?

“Harrera? Ezagutzen duenak harrera ona, dudarik gabe, hori derrigor. Uste baitut kalitate handiko bilduma dela bere osoan, nahiz edukiari begiratu eta nahiz euskarari. Ba ote du parekorik gaurko euskal liburugintzan? Harritu egiten naiz, ordea, zeinen arreta gutxi eskaini dioten “gure” hedabideek, eta “euskalgintza” etengabe ahotan dutenek. Zergatik ote? Kristauok oraindik ere ez dugulako asmatu, Jesusen ebanjelioaren argia eta gozoa gozarazten? Edo erlijioaren aurkako aurreiritzietatik eta salakuntza topiko errazetatik libratu ez den sasi-moderno asko dagoelako oraindik?6”

5 Olaizola, Joxe, Bizipenak iraunkor, adierazpenak aldakor, in “Hemen” 1 (2004) 64. 6 Arendui, Teologia euskeraz, in “Arantzazu” 848 (2004) 4. Joxe Arregiri egindako elkarrizketa bat da, Teologia euskaraz bildumaren harira.

Page 5: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

5

Badugu hemen zer ikasi eta zer egin, bai alde batetik zein bestetik. Euskaldun kultura eta erlijioaren arteko leizearen gainean zubi bat eraikitzeko ordua bada, gure uste apalean, urratu den elkarrizketa josteko tenorea, elkarrengandik ikasteko sasoia, aurreiritzi, topiko eta kondena antzuak alde batera uzteko garaia. Isiltasun luze hori hitzaren eta elkarrizketaren bitartez hautsi zuen Xabier Letek “Hemen” aldizkari honi egindako ekarpen7 interesgarri baten bitartez. Joxe Arregik zuzendu zuen elkarrizketa, Xabier Letek oso argi erantzun. Apenas izan du oihartzunik elkarrizketa honek. Otoitzen liburua 33 poema, 3000 berba pasatxo... egia esan, ez dirudi testu askorik azterketa sakonik egiteko. Otoitzen liburua izanagatik titulua, ez dute otoitz estilo ezagunik.

Eliz, kristau, erlijio hiztegian ohizko diren hitz asko ez dira behin ere aipatuko poemotan: aita (Jainko Aita), seme, Jesus, Jesukristo, maitasuna, pobre, behartsu... Ohizko beste berba batzuk behin baino ez dira ageriko: bekatu (14, 10), grazia (1, 4), eliza (baseliza) (15, 16), psalmo (15, 17)...

Hala ere, tituluan bakarrik ez, testuan zehar ere otoitzari erreferentzi

ugari aurki dezakegu: “otoizlari koldar” (9, 19); “ez nauzu ausartzen otoitza esatera” (13, 4); “otoiztuz itzul diezadazula behin galdu nuena” (14,2), “Baina horrela otoiztuz ongi dakit, bai, bekatu larria dela nere eskaria... ez da hala ere isilduko nere otoitz sukartua” (14, 9), “Gorde itzazu otoitz bilduaren zure egongelak” (15, 8), “hilerrietan altzipresak direlarik apaiz otoizlari” (16, 8). Honetaz gain, poema askotan, elkarrizketa giroa dago. Poeta hizketan

ari da “besteagaz”, “jainkoarekin”... 14. eta 26. poemak oso argiak dira arlo honetan, Jaunarekin hizketan, haren nahia onartzeko edo bere babesean gordea izateko, baina aurrerago aztertuko ditugu astiro poema biok.

Datu kontrajarriak, beraz. Normala deritzat bat baino gehiago

despistaturik geratzea poema edo otoitzekin. Otoitz sekulartu hutsak dira hauek, ala erlijioaren joera berri baten testigu eta oihartzun?

7 LETE, XABIER, Xabier Lete mintzo, in “Hemen. Erlijio gogoetarako aldizkaria”, 4 (2004) 81-102.

Page 6: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

6

Argia Gai bat errepikatzen bada poemotan, argia dugu berau. Ugariak dira bere aipamenak (3, 2; 3, 8; 10, 9; 10, 13; 11, 14; 12, 14; 15, 3; 15, 16; 17, 8; 20, 3; 21, 2; 21, 13; 24, 13; 28, 19; 28, 24; 29, 19; 30, 1; 30, 18; 31, 1; 31, 11; 32, 13; 32, 19; 33, 1; 33, 17). Hauei gehitu egin beharko begien eta egunsentien erreferentziak, eta esaera labur trinko esanguraz beteak: “aingeruen egoitzak soaz ikutzera” (30, 37) iritsi arte eta “soaren hargin” (33, 14) bilakatu arte prozesu oso bat badago. Idazleak berak aitortu zigun argiarekiko duen zaletasuna bere bizitzan:

“Eguraldi argitsua dagoenean, nik argia izugarri maite dut, mendi aldera joaten naiz edo herriko bide eta bidezirroten barrena ibiltzen naiz, goiz izan ala arratsaldea...”8.

Liburuan bertan bada bilakaera bat. Hasierako poematan “itsumutil gabe”

dabil hiri bila, hiritarren hizkuntza ezagutu gabe... “Hiri besarkari! Hara iristeko

ibiltze arretatsuen zenbat isiltasun irudikatuaren itsumutil gabe...” (3, 9). Azken poematan gero eta ugariagoak dira argiarekiko erreferentziak,

azken unera heldu arte, heriotza edo bizitza, hiri bilatua... “Egun batez argiz jantziko gara eta hartuko dugu izpirituari dagokion gailurbide adeitsua” (33, 17). Joanen ebanjelioaren sarreran dator horren erreferentzia argia, lau

ebanjelisten artean argiena, behar bada:

“Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu. Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. Testigu

izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik.

Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena” (Jn 1, 4-9).

Edo beste hau:

“Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro: 8 Agirre, Joxean, Gaitzak berpiztu duen gizona, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.

Page 7: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

7

--Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du” (Jn 8, 12).

Esan beharra dago, Joanen ebanjelioan argia Jesusekin loturik, jainko pertsonal baten irudiko dela9. Leteren poesia hauetan, argiaren gai zehatza dela eta, jainko inpertsonalago bat ageri dela izan behar dugu kontuan. Izpiritua Kristau erlijioan jainkoaren elkartasuna eta osagarritasuna azaltzerakoan Hirutasun Santuaren irudia erabili izan da. Aita, Semea eta Espirituak osatzen dute batasun hori, bata hirutan azaldua. Otoitz liburu honetan sarri ageri dira Espirituari egindako erreferentziak. Ez da arraroa, filosofia eta erlijio askok erabili dute-eta espirituaren izaera hainbat indar, kemen, zentzu azaltzeko. Hasierako poeman irakurriko dugu ametsen ikurra, espirituari zabaldua eta espirituarekin lotua:

“Ametsak neretzat, seinale eta irudi gisa! Arima haietan da ezagutzen, ez da iadanik itxoile bakar: bai baitirudi berpizten dela, zuhaizti urdurian, nik ez dakit aintzinako zer izpiritu, uren eta hezearen haur” (1, 15). Espiritua da antzinakoarekin bat egiten gaituena, naturan ageri dena...

Hasiera liburuko oihartzuna dakarkigun espiritua, hasieran bazena, ur eta lurrekin zena... Gogora dezagun Hasierako liburuaren hasiera:

“Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea.

Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen

ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen

eguna burutu zen” (Gn 1, 1-5). Berriz ikus ditzakegu argia eta “arnasa” elkarrekin, argia eta espiritua. Espiritua eta arnasa berriro ikusiko ditugu batera, oraingoan Leteren poeman, bosgarrenean, hain zuzen ere: “Izpiritu ilun, nere izatearen arnas erratua” (5,1). “Izpiritu biguna, menturaz brodatua” (5,9). 9 Jesus Mesias eta Lege bezala aurkezten du bere burua pasarte honetan. Ikus Mateos, Juan; Barreto, Juan, El Evangelio de Juan. Análisis lingüístico y comentario exegético, Madrid, 1982, 392-394.

Page 8: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

8

Oraingoan, espiritu ilun bigun hori, norberaren izaerari lotua ageri zaigu, baina era berean, hizketan ari dira, espiritu pertsonala da, ez ideia huts bakarra, otoizlaria hari zuzentzen zaio eta. Hainbat aldiz agertuko zaigu espiritu pertsonal hori poemotan zehar10, eta kuriosoa bada ere, azken hiruretan ere ageri zaigu. 32. poeman, ibilbide luze hau egin ondoren, gizakiak uste osoz hitz egiten dio, etxeko dauka, nahiz eta oraindik ihes egiten dion, espiritu jator orori dagokion bezala: harrapaezina, neurtu ezina, kontrolaezina, eta ere berean etxeko, norberaren barruko, muinaren muina: “Nekarazten bazaitut, izpiritu, sugar hurbil,

dei haserretuekin gauaren beltzean, dakidalako da izkutaturik zaudela etxe hurbilean eta zure arnasik ez dudalako somatzen oso bakan baizik” (32, 1-4). Eta azken poemaren azken ahapaldian, hona berriro ere, eskutik

datozkigu argia eta espiritua: “Egun batez argiz jantziko gara eta hartuko dugu izpirituari dagokion gailurbide adeitsua” (33, 17-19).

Elkarrizketak absolutuarekin Horra heldu orduko izango da zalantza bat baino gehiago, elkarrizketa

ere bai Jainko beti misteriotsu batekin. Egin egunkarirako Joxean Agirrek egin zion elkarrizketa batetan, honela zioen Letek berak:

“Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango

bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino”11.

Eta aipu honek, aukera emango digu hurrengo atalean sartzeko: elkarrizketa jarraituak absolutuarekin. 14. poema dugu Jaunarekin izandako elkarrizketa samur luze horien testigu aparta: “Zenbat gogaitzen zaitudan, Jauna,

otoiztuz itzul diezadazula behin galdu nuena, gorputz loratu ederren fruitua” (14,1-3).

Jainkoarekin, Jaunarekin, bada konfiantza bat. Ez du beldurrik Jauna aspertzeko bere otoitzaz. Errukia eskatzen dio Jaunari (gai hau aurrerago ere landuko dugu), zorion apala eta zorion sakonaren oihartzuna daukan otoitza, 10 1, 15; 5, 1; 5, 9; 8, 3; 13, 12; 21, 15; 22, 26; 23, 15; 28, 5; 28, 23; 31, 7; 32, 1; 33, 19. 11 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.

Page 9: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

9

eta absolutuarengan jarritako uste oso-osoaren fruitu bezala, haren nahia onartu eta betetzeko dohaina eskatu edo/eta hartu egiten du poetak: “Baina egin bedi zure nahia”. 26. poema, poetak eta Jaunak izan ohi duten elkarrizketa horien beste adibide bat dugu, oraingoan haren babesa eskaturik, babesa “gorde nazazu” lau aldiz errepikaturik: “Gorde nazazu, Jauna,

gorde nazazu neronengandik lehenik desoreka haundiaren arratsalde honetan” (26,1-3,9,12). “Gorde nazazu, Jauna, hilezkortasunaren amets harro guztietatik” (26, 7-8). Otoitzon zeregin bat Jaunaren asmoa onartzea litzateke. 14. poeman

ikusi genuen azken puntu edo bertso moduan. Konbentzimendu hori hurrengo poeman, 15.ean garatzen du Letek, aurrekoa bukatu zuen berba berdinekin hasten baitu hurrengoa:

“Egin bedi zure nahia, ez zeruan bakarrik baizik lurrean ere (15, 1-2)”. Poema honek, argi dago, Gure Aita otoitzaren oihartzun sakon argia

dauka... Hona Mateoren bertsioa: “Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza; bete lurrean zeure nahia, zeruan betetzen duzun bezala. Emaguzu gaur egun honetako ogia, eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik” (Mt 6, 9-13). Eskaera batzuk berdinak dira, haren nahia betetzea bezalakoa, bai

lurrean, bai zeruan. Hitz joko eta ustekabekoa dugu eguneroko ogia eskatu beharrean (ebanjelioan), hemen “eguneroko argia” eskatzea. Ikusi dugu poema guztiotan zehar argiak duen garrantzia...

Poemon barne kokapenari begira ere, poemok ez daude edozein tokitan,

liburuaren ardatza izango direnen aurre aurretxoan baizik... Badator zerbait garrantzizkorik, hori onartzeko Jaunaren indarra beharko dugu, Jaunaren indarra haren nahia onartzeko, betetzeko.

Leteren berbetan horra poesiaren, otoitzaren funtzio saihestezin bat:

Page 10: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

10

“Horregatik ere esaten dut nik, poesia, galdera den neurrian akatamendua ere badela. Bihotzez eta zinez galdegiten duenak, azkenik akatatu egiten du, akatatu egin behar du. Ez dago beste biderik, eta ez dago beste sintesiarik”12.

Poetari dagokio, Jaunaren nahia onartu ondoren eta haren su barneraturik, herriari eskaintzea... Hona poetaren bokazioa, deia, zeregina... Erdi ahazturik genuen herria, herri apala, eta hona hemen non ageri zaigun poetaren “apaizgoa” bete dadin: “Orain edaten dute su zerutiarra

arriskurik gabe gizaseme denek, baina guri dagokigu estalkirik gabe apal irautea ekaitz sakratuen erausien pean, zuzia hartzea gure eskuetan eta herriari eman, hitzez estaliak, zerutiar dohainen mezuak.

Horrela esanen dugu hurbildu ginela aingeruen egoitzak soaz ikutzera, eta handik lurrera berriro jaurtiak gizagotu ginela bizidunen pean, apaizgo zintzoaren apaltasunean, kantu altuenen mezulari, jakin egarria ase nahi zutenek elikagai ederra eskura zezaten. Duintasun altuak antzaldatzen baitu gizakumeetan lurrezko ontzia” (30). Su zerutiarren ondoan, gauza gutxi eta ezdeusa litzateke zuzia, baina

horri heldu eta hori emango dio herriari. Aingeruen egoitzak “soaz ukitu” ondoren lurrera dator poeta, gizona

gizagotzera, eta helburu sakratu horren apaiz apal, mezulari, elikatzailea... Duintasun altua ez da joan gizakia txikitu edo umiltzera, bere lurrezko

ontzia, buztinezko ontzia13 antzaldatzera baizik, arnasaz eta espirituaz betea. Eta puntu honek, konturatu gabe, liburuak duen gizatasunaren balioaz galdetzera eramango gaitu...

12 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or. 13 “Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin, honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik”, esango digu San Paulok, 2 Kor, 4,7.

Page 11: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

11

Gizakia, gizatasuna “Giza aberea” irakurri eta entzun izan dugu, sarri, Leteren hasierako poemagintzan, oraindik agnostiko edo ateotzat hartzen genuen garai hartan. Kanta horren oihartzuna du “Dohainen liburua” deritzan sortako soneto batean. Hala ere, oraingoan puntuaren ondoren kontrapuntua dakar poetak berak, ukazioa eta baieztapena, ezina eta egina, kontrajarrita eta osagarri: “Pasakorrak garela dio izadiak haizetan goazela helduleku gabe

udazkeneko kea bagina bezala. Noraezean beti, baina hala ere

indar iraunkorrekin izaten jarraituz, jainkoen borondatez haien bidelagun”

(Dohainen liburua, 10, 9-14). Pasakorrak, helduleku gabeak, kearen antzekoak... destinorik gabeko giza abereak... ateismoren aztarnak aurkituko dituzte hemen irakurle batzuk, fedeezaren agerpenak. Ez da irakurketa posible bakarra, nire ustez. Bada Itun Zaharrean Kohelet deritzan liburu sinpatiko bat, Greziako filosofiak eta erlijio juduak elkarturik, jakitun eszeptiko ezezagun batek idatzia. Eguzkipean ez dela gauza berririk zioen. Huskeriaren huskeria dela gizakiaren nahia, den dena. Baina askoz ere gauza gehiago ere baditu... “Etorkizun bera dute

gizon-emakumeek zein abereek: abereak hiltzen diren bezala dira hiltzen gizon-emakumeak ere. Arnasa bera dute denek hartzen. Gizon-emakumeek ez dute deus ere abereek baino gehiago, eta dena huskeria da. Toki berera doaz denak: hautsetik datoz eta hautsera itzuliko dira. Ba al daki inork gizon-emakumeen arnasa gorantz igotzen den, eta abereen arnasa, aldiz, lur azpira jaisten den?” (Qo 3,19-21). Argilunez betea da gure bizia. Horregatik sonetoaren amaierak indar

iraunkorra dugula esango digu, eta gure bizitzaren ibilbidean, jainkoek hala nahi izanda, bidelagun garela.

Gizakia eta Jainkoa lehiakide ageri izan dira sarri. Fedeak itzal egiten

ziola-eta, haurtzaroan mantentzen zuelakoan, askok Jainko hori ukatu egin dute... Ez da Jainko hori hemen ageri dena, bidelaguna baino, gizagotzera (30, 39) eramaten gaituan Jainkoa baino...

Page 12: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

12

“Otoitz liburuko” 10. poemak ere gizon txiro, nekatu, ezinezkoan dabilena

dakar. Bakarrik, harrotuta, etsitua, joa, gizajoa esango zukean Gandiagak garai batean. Hala ere, arazoak arazo, honela bukatzen da:

“hemen izanen nauzu, desio iraunkorrean, gizon, oraindik ni” (10, 20). Liburua dugun ibilbide aldapatsua igo ondoren, espirituari dagokion

gailurbide adeitsura heltzekotan dagoela poeta otoizlaria, gizakiaren definizio baikorra agertuko digu, esperantzaz josia, 30. poeman.

“Orain edaten dute su zerutiarra arriskurik gabe gizaseme denek...” (30, 26-27). Aingeruen egoitzak, lehen ukatuak eta ezkutuak, orain “soaz ikutu”

ditugu, gizakia gizakiagoa egin du, Jainkoarekin batera hazi egin da, eta duintasun altu eta goi batek antzaldatu ditu gu garen lurrezko eta buztinezko ontziak!

Otoitzaren argitasunak emandako konbentzimendu eta ziurtasun sakon

irmoa dugu... Jesusen apostoluek Tabor14 mendian izandako antzaldatze haren antzekoa edo. Apostoluak ez ziren argitasun hartan geratu, menditik jaisteko agindua eman zien Jesusek. Poetak, hurrengo poeman, antzeko deia egingo digu:

“Baina ez dagokigu guri inon atsedentzea, badoaz, galduz, gizakume itsuak jarraian harkaitzean behera ur nahasi bezala: desziurra iragana eta izenik gabea etorkizuna” (31, 13-17). Jainkoarenganako fedeak ez digu gure ardura, eginbehar eta

zereginetatik kanpo aterako, izenik gabeko etorkizun hori eraiki beharra dugu, eta bide horretan bidelagun eta afan horretan lankide ditugu jainkoak.

Errukia

“Zergatik harritzen da hainbeste jendea nik fede batez zantzuak edo aztarrenak nire azken poesia liburuetan manifestatu ditudalako? Denek diote ni garai batean fedegabea edo, gutxienez, agnostikoa nintzela”15 esango zigun Letek berak.

Aldaketa edo berriztatze hau dela eta, berak esango digu kontuan hartzeko “fede kristau katolikoan hezia” izan zela, beraz itzuli bat dagoela, berreskuratze bat. 14 Mateo 17, 1-9. 15 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.

Page 13: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

13

Horren arrazoiak direla eta, izan zuen gaixoaldia eta lagun fededunen otoitza gogoratzen digu berak.

“Gaixotasun hori mugarri eta baldintzaile, behialako oihu lazgarria orain otoitz bilakatu ditu poetak, jabaltzeko zorian legokeen minean”16 esango digu Amaia Iturbidek.

Xabier Letek, bere ahotsean, irratian egin zituen halako adierazpenok:

“Nik orain hamar urte hospitalizazio oso konplikatu bat izan nuenean, konplikatuena eta oso gaizki egon nintzan momentu batean, beno, hiltzen egon nintzan eta atera nintzenean, ba inguruan izan nituen adiskide batzuk, ez erlijioaren kontsolamendua ekarri nahi izan zidatenak, baizik beren testimonio pertsonala eman zidatenak, han egon zirenak nirekin, ia konortea etorri zitzaidanean esan zidatenak, ni gaixo nengoen bitartean, otoiz egin zutela. Eta horrek asko konmobitu ninduen, eta hasi nintzen sentitzen barruan otoitz eginbehar bat bezala. Eta nere buruari galdetu nion: ‘Ni razionalki sinesduna naiz? Razionalki, arrazoiarekin fededuna naiz?’ Ba, ez dakit, baina beno, otoitzaren beharra baldin badet, ni baino indartsuagoa den norbaiti, gorago dagoen norbaiti apelatu behar baldin badiot, eskatu behar baldin badiot, bere aurrean negar egin behar baldin badut, eta nere barnetik hori ateratzen baldin bada, ba ni, neurri batean, fededuna izango naiz”17.

Horrezaz gain, liburu honetan bada beste giltzarri bat, nire ustean: errukia. Sei aldiz18 baino ez zaigu ageri berba hau poemotan, baina horren garrantzia askoz handiago delakoan nago. Erruki bila eta erruki eske doa poeta Jaunarengana (14, 5); erromes galduak erruki bila bildu dira (15, 10)... Baina badira errukirik gabe bizi direnak, eta berton, gure herrian, arbasoen ereduaren kontra, hain zuzen ere: “Egunsentietan horma baten kontra izkilotuak izan ziren

errugabeen semeak, zuek, umezurtz errukigabeak hala ere eroen moduan historiari mendekua diozutenak eskatzen” (16, 16-18). Zaila benetan, hain berba gutxitan, hain esaera indartsua idaztea,

kontrastez betea (seme/umezurtz; errugabe/errukigabeak). Ahapaldi honek “Eskeintza” diskoan Letek deklamatzen duen “Eskeintza, nere aita zenari” poema gogoratzen digu.

Egunsentian horma baten kontra fusilatuak izan ziren gudariek,

historiaren desteinua eta garaipen nazional-katolikoaren “zeruen iraina” jaso arren, arau bat onartzen zuten, ordenu bat bizitzan:

16 Iturbide, Amaia, B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza. Poesia tradizionalaren bidetik, Donostia, 2000, 92. or. 17 Lete, Xabier, Elkarrizketa, Euskadi Irratia, 2000. gabonetan. 18 14,5; 15,10; 16,17; 18, 9; 23, 14; 27, 21.

Page 14: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

14

“neurri denen gainetik dagoen agindua berenganatzera: besteren agindua, jainkozkoa, gizakoia, beti ikurtua”. Egoeraren absurdoa arren, euren buruekin zintzotasunaz jokatu gurean,

heriotzaren orduan: “eta azkenean arerioari eskaini zioten jakitun zaharrak hauzien unean ironiaz ohi duen erruki osoa”. Haiek, denboratik ezabatuak izan zirenek, historiaren liburuetan ageri ez

direnak, eresirik gabeko martiriek azken irakaspen bat uzten digute: “nor zirenen irudi deseginkorretatik digute irakasten ez dagokiola gizakumeari giltzarria duten jainkoen epaia: pietate haundiaren arrena digute gauetik zuzentzen”. Kanta honi buruz, hona Letek berak elkarrizketa batean esandakoa:

“Azkenean —eta hori nire aitarengandik ikasi nuen, eta hari azken disko honetan dedikatu diodan horrelako erreflesio bat sartu dut— norberaren bizitza ironiaz hartu behar dela eta ez dagoela abtsoluturik, eta errekontziliazio moduko baten beharra dagoela, mundu hau eramangarri bihur dadin”19. 1991. urteko data darama diskoak, liburuon garaikoa. 1995. urtekoa da

Egunkarian atera zuen pasarte hau:

“Konpasioa esan dut, eta ongi dakigu afekzio hori oso desprestijiatua egon dela azken denboretan. Jendeak, bere pedanteria humanista xelebre horrekin sinestu nahi izan du badirela afekzio “positiboak”; horrela, adibidez, justizia egarria, auto-errealizatze librearen desira, eta abar. Eta, bestetik, afekzio “negatiboak”, lotsagarriak, ahuleziaren eta hipokresiaren ondorio gisa sortuko liratekeenak; horrela, errukia, pietatea, barkamena, eta abar. (...) Bigarrenek badute, ordea, bertute bat lehengoek ez dutena: ez direla hurkoarentzat hain krudel eta inplakableak”20.

Mundua ikusteko era honi buruz, zalantza du idazleak bere jatorria kristaua den ala posmodernismoari zori zaion, Battimo aipatuz, hain zuzen ere. Bere hitzek hobeki argituko digute hau:

“Nik ez dakit pentsamendu honen sustraiak kristauak diren, ala piedadearen ideia hori posmodernidadeari dagokiona den, zeren eta Gianni Battimo-k hitzaldi batetan esan zuen piedadea zela salbatuko

19 Muruaga, Begoña, Xabier Lete, bere baitan ibiltari, in “Plazara” 18 (1991/1992, negua) 19-24. 20 Lete, Xabier, Metafisikatik errukira, in “Egunkaria”, 1995-03-12, 33.or.

Page 15: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

15

gintuzkeen gauza bakarra —piedadea konprensiotzat ulertuta—: hain gara denok ere txikiak, non eta elkar konpadezitu beharra, soportatu beharra daukagun, ez balore abtsolutuetan oinarritutako filosofia batzu eraikitzeko, baizik eta superbibentziaren pentsamendu minimo bat birrelaboratzeko. Posmodernidade deitzen dena, behar baldin bada, horrela entenditzen dut nik: ez pentsamendu handiak; ez ikuspegi historizista batetatik erredentzio batetara eramango gaituzten pentsakerak —horiek, azkenean, faltsu eta totalitario bihurtzen direlako-, baizik eta pentsamendu erlatiboak, txikiagoak, eta gehiago begiratuz arlo pertsonalari eta gure buruaren txikitasunari”21.

Super-gizaki nietzschetarraren jarraitzaileak, gaur egungo pentsamendu

nagusiak, egia esan, barkamena eta errukia ahulezia edo kobardiaren emaitza bezala aurkezten dizkigute. Eliz tradizioan ere, inoiz, errukizko ekintzak estalki bat izan dira justiziaren aldeko borroka eza justifikatzeko22. Gizarte matxista honetan, errukiaren emetasuna ere bigarren mailan geratzen da. Biblian, errukia, amatasunaz eta emetasunaz lotzen den kontzeptua dugu, Jainko-Amari dagokiona, profetetan sarri erabilia, gainera.

Hau baitio Jaunak: “Amak haurra bezala zainduko zaituztet: bularra eman eta altzoan hartuko eta magalean gozatuko. Amak haurra kontsolatzen duen bezala, halaxe kontsolatuko zaituztet; bai, Jerusalenen kontsolatuko zaituztet” (Is 66, 12-13).

Egoera historiko zehatz batekoak dira testuok. Erbesteko egoera

mingarria eta hango samina ezagutu du Israelgo herriak. Handik itzuleran, herriaren poza adierazteko Isaias profeteak haur jaioberrien irudia erabiltzen du: amaren bularrak behar ditu, haren laztan eta ferekak, altzoan eramango du. Jainko Amaren eskuetan dago, haren kontsolamendua jasoko du.

Jainko Amaren irudi asko maite dute profetek. Jainkoaren maitasuna irudikatzeko, familia esperientziarena omen da adibiderik ulerterrazena eta argigarriena: aita, ama, seme-alabak, nebarrebak...

Bibliak Jainko Aitari buruz hitz egiterakoan, adierazpide bat baino ez da,

ez du bere generoa mugatzen. Egia da izendapen hori eta itzulpen horrek asko 21 Muruaga, Begoña, Xabier Lete, bere baitan ibiltari, in “Plazara” 18 (1991/1992, negua) 19-24. 22 Jon Sobrino teologoak oso ongi bereizten ditu biak: erruki-printzipioa eta errukizko ekintzak. Ikus: Sobrino, Jon, La Iglesia samaritana y el Principio-Misericordia, in “Sal terrae” 927 (1990) 665-678; Sobrino, Jon, El principio-misericordia. Bajar de la cruz a los pueblos crucificados, Santander, 1992.

Page 16: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

16

zor diela gizarte eta historia giro gizonezko bati. Baina Jainkoa ezin dugu osotasunean ulertu gizonezko forma hutsez. Profetek, sarri, bere emetasun eta amatasunari dagozkion ezaugarriak erabiliko dituzte.

Oseas profetaren 11. kapituluak, Itun Zaharreko testurik ederrenetarikoa dakar gai hau dela-eta. Jauna bere herriarekin aita-ama izan dela dio profetak, Jainkoaren maitasun esperientzian oinarriturik. Beste profeta batzuk ere, alde hauek jorratzen dituzte: negarretan doazen seme-alabak kontsolatuz; bide leun eta oztopo gabekoetatik zuzentzen duena herria (Jer 31, 9); hainbeste zeresan eta buruhauste eman dion arren, “seme kutun, seme atsegingarri” deituko dio herriari, harenganako errukiz betea (Jer 31, 20).

Jainko maitasunaren erruki eta samurtasuna, ama irudiaz baino hobeto nola azal? Begira...

“Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Ba, amak haurra ahaztuko balu ere, nik ez zaitut ahaztuko” (Is 49,15). “Amak haurra kontsolatzen duen bezala, halaxe kontsolatuko zaituztet” (Is 66,13). Salmoetan ere, herriaren ahots den olerkari otoizlariak, behin baino

sarriago erabiliko du halako esaerarik... “Aitamek zapuzten banaute ere, Jaunak berekin hartuko nau” (Sal 27, 10). “Jauna, nire bihotza ez da handi-min, ez nire begiak gorazale; ez nabil gauza handien atzetik, ez neurriz gainekoen atzetik. Isil eta bare dut barne-gogoa; haurtxoa amaren altzoan bezala, haurtxoa bezala dut barnean gogoa. Israel, izan Jaunarengan itxaropen oraindanik eta betiko!” (Sal 131). Jainkoaren aitatasun eta amatasunak apal eta behartsuenganako arreta

berezi bat sortzen du, lehentasun aparta laguntza gehien behar dutenekin. Profetek ere haien lehentasuna argia adierazten dute pobre, bekatari, umezurtz eta alargunenganako. Jainko aita-amaren samurtasunak babes gabekoak izango ditu kutunen.

Eliz tradizioan ere, errukiaren gaia hor egon da. Beneditarren giroko

adibide bat jartzeagatik, Benito Santuak, lekaideen berrikuntzaren eragileak, abata aukeratzekotan, honako hau idatzi zuen bere erregelan:

Page 17: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

17

[Aukeratuak] ”maiteago beza errukia justizia baino, berak ere hori

iritsi dezan” (Benito Santuaren erregela 64, 10). “Errukia da Jainkoa23” esango du Pagolak gai hau aztertuz. “Bere sorkariekiko errukizko misterioa da Jainkoa, beste ezer baino lehen. Erruki hori onartzea, zabaltzea eta garatzea da erabakigarria giza historiarentzat24”. “Errukiaren poeta25” deituko dio Jesusi autore honek eta kapitulu oso bat eskainiko dio gaiari bere liburu ospetsuan. Letek berak, garrantzi nahi eta nahiezekoa ematen dio errukiari gizaki mailan ez ezik, baita ere herrigintzan. Hona bere berbok:

“Abertzaletasunak, aberri baten asmaketa exijitzen du, eta exijentzia hori poesiaz, solidaritatez eta errukiz bakarrik gauza daiteke”26. Atal hau bukatu orduko, azken puntu bat aztertzea komeni zaigu. Leteren

olerkiak baditu bere iturriak, ohizkoa denez. Argia omen da liburu honetan Carles Riba poeta katalanaren ukitua27. Errukiaren berba eta kontzeptua ere, Ribari zor ote zaizkio? Xabier Leteren emaitza ote da, poesia arloan? Erantzun zuzenak badu bere garrantzia, gure ustez28.

Begi zorrotzagoek aztertuko dute idazle hau, baina gure ustean, Xabier

Leteren poesia estiloan jar dezakegu gai nagusi hau, beste inork kontrakorik azaldu ezean.

Konklusioak edo -Sinboloak eta estetika berreskuratu, hizkuntza erlijiosoa berreraiki beharra, hitz eta molde berrietan, tradiziozkoak berreskuratuz, behar bada.

Kosmikoa, onirikoa eta poetikoa bat eginaz (Ricoeur), ezaugarri eta

zinuen adierazgarritasuna baloratu, joera estetikoa berreskuratu. Ez diogu kristautasunak halakorik ez duela inoiz izan, bigarren mailan edo erdi galdu zituela baino.

23 PAGOLA, JOSE ANTONIO, Jesus eta errukia, Donostia, 2005, 7-12. 24 Op. Cit. 35. or. 25 PAGOLA, JOSÉ ANTONIO, Jesús. Aproximación histórica”, Madril, 2007, 115-154. Parabolatan oinarrizten da egilea eta bibliografia aukeratu dakar kapituluaren amaieran. 26 Agirre, Joxean, Gaitzak berpiztu duen gizona, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or. 27 Iturbide, Amaia, B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza. Poesia tradizionalaren bidetik, Donostia, 2000, 91. Gerardo Markuletaren aipamen bat dugu berau. 28 Carles Ribaren Salvatge cor poema sortan, adibidez, ez dugu berba horren parekorik aurkitu, ezta ere, jokabide horren oihartzunik izan lezakeen metafora edo esaldirik.

Page 18: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

18

Letek berak dio:

“Baina bazegoen, ordea, beste esperientzia bat ere, Oiartzungo elizkizunetan nik bizitutakoa, eta hura zer liturgia argitsu, koloretsu eta usaitsu baten esperientzia. Eta elizkizunetan, sermoi, prediku, etab, erabiltzen zen euskara nahiko ederrarena... Sinismenaren adieraz forma kultural batzuk zeuden, beraz, eta musikak, eta alegiak eta jantziak; hura guztia gozoa zen, ia barrokoa, baina polita, gozoa, estetikoa...”29.

Horra hori guzti horren zantzuak, adibidez, 30. poeman: festa eguna,

poza, argi berpiztua, kantua, jakin egarria asea... -Sentimenduen mundua. Fede, sinesmen bero eta afektibo bat landu, etika zereginetan edota adimen maila hutsean mugatu gabe. Atxikimendu libre batetik datorren koherentzia bilatzea litzateke etika eta bere eginbeharrak. Ez dakit ni, gure Elizak, sarriegi ez ote dabilen aginduan, morala, eskakizunak behin eta berriz errepikaturik, kronologian lehen lehen izan behar lukeen atxikimendu hori kontuan izan gabe. Poemok badute errukiarekiko eskakizun etiko indartsu bat, baina ez da hori lehen gai kronologikoa, nire ustez. Poetak, bere bizitzan, bere heziketan, hauxe azpimarratzen digu:

“Heziketa hartan ez zegoen koherentzia intelektualik, ez zegoen Jainkoarekiko ideia goxorik, ez zegoen inteligentziarik: dena zen dogma, dena dotriña diktatua, dena bekatua eta kastigua. Gizatasun aldetik nazkagarria zen, baina erlijio aldetik ere ez zen hobea”30.

Irakurri ditugun poemok, beraz, bide bat, berriztatze bat suposatzen dute. Jaunarekin elkarrizketa librean, gizakiaren balio indartsuari hurbilketa gisa uler ditzakegu. Inflexio puntua, dena den, gizartearen indarkeria egoera eta erruki falta litzateke, nire ustez. -Errealitatea, Misterioaren sakramentu. Jainkozkoa gure errealitate osoan dagoela landu, kontenplazioa...

Gure tradizioan beti izan da osagai apofatiko bat, Jainkoaren ezaguera

ahula, ezin dugula inoiz menderatu. Misterioarenganako hurbilketa hau puntu honetatik berreskura dezakegu.

Halako ariketa ugari bada poema honetan zehar: naturari egindako

erreferentzi ugari, Jaunaren aurpegia aurkitu nahian, denbora, egunsentia, argia, soloak eta bideak, hiria, musika eta eresiak...

29 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or. 30 Agirre, Joxean, Fedea urrutira begiratu nahi duenaren leihoa da, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.

Page 19: Xabier Lete errukiaren poeta

Xabier Lete, errukiaren poeta

19

-Gizabanakoa kontuan hartzen duen erlijiotasuna. Pertsona ez da zenbaki hutsa, morroi hutsa erakunde erraldoi eta izengabekoan. Elkartea kontuan izan, gizabanakoa bertan kide eta lagun izanik, gure gizartearen burokrazian toki bero eta etxe izanik. Hori bai, berotasun horren truke menpekotasun itsu batetan erori gabe, askatasuna eta nortasuna mantenduz. Aztertu dugu 3.4 atalean gizakiaren irudia, bide aldapatsua igo ondoren, poetak erdikusi eta eskaintzen diguna. Jaunarekin, absolutuarekin hizketan dabilen poeta gizaki askea da, ez dago erakunde erlijioso baten menpe, bere herriarekin ere libre eta kritiko ageri zaigu. -Emetasuna, femeninoa, jainkoaren osagarri nagusi izanagatik, katolizismoan apaizgo eta klerikalismopean ezkutaturik eta bazterturik geratu izan da. Errukia, biblian, batez ere Jainkoaren amatasunaz, emetasunaz mintzo zaigu. Errukia, gizaki eta herri berriaren printzipio saihestezina izanik, erlijioaren alde garrantzizko hau kontuan hartzera eramango gaitu. Errukizko printzipio honen arabera gure Eliza antolatzeak badu zereginik. Baliteke hau izatea posmodernidadearen aurka doan karga etiko nagusia, fedeaz aspertuta, agnostiko edo fedegabeek, nahiz eta Elizarekin hotz egon edota Eliza arbuiatu, gutxienez Jaunaren izena errespetagarria eginaz31. -Isiltasunak. Badira zenbat gai ageri ez dena, edo ez duguna ikusi. Justizia, hirugarren mundua, pobreekiko elkartasuna... itun zahar eta berrian, Eliza askatzailean nabarmen azpimarratzen direnak, ez dira berton ageri. Bukatzeko, paradoxikoa bada ere, hona Leteren hitz batzuk postmodernismoaren gainean adi jartzen digutenak:

“Ironiaren eta eszeptizismoaren joko intelektual eta formalekin kontuz ibili behar dela iruditzen zait. Desakralizazioa, desfundamentatzea, gaurko pentsaeran modan daude. Post-modernotasun hain famatuari dagokion pentsamendu ahula horretan ere funtsatzen dela uste dut: pentsaera, sistema hertsi eta teleologiza- tuetatik urrun egotean, noski, sentikeran itasasten diren pentsakera bigunago eta errukitsuagoei bidea eraikiz”32.

Gure ustez, posmodernismo kutsu handia dute poemok, bai aurretik jarri ditugun gidoiak kontuan hartuz, baita ere, hutsuneak eta isiltasunak kontsideratuz. Ez da posmodernismo hutsa, kristautasunarekin, edo gutxienez erlijioarekin, elkarrizketa serio bat izan nahi duen posmodernismoa baizik. Hori dela gizakiaren balioa eta errukiarekiko aipamen argiak eta argigarriak.

31 Ikus Sobrino, Jon, La Iglesia samaritana y el Principio-Misericordia, in “Sal terrae” 927 (1990) 678. or. 32 Agirre, Joxean, Gaitzak berpiztu duen gizona, in “Egin”, 1993-01-26, 49. or.