teknologiadbh.files.wordpress.com · Web viewHemen umeentzako jolasgune bat dugu baina ez gara...

12
SARRERA Gelan ikusi dugu egiturei buruzko teoria osoa: zer diren, motak, elementuak, nola eraikitzen diren egonkorrak eta zurrunak izatea lortzeko, eta orain “benetako” egiturak, ez argazkikoak, aztertuko ditugu, gure inguruan ditugun egiturak, egunero ikusten ditugunak. Hori egiteko Portugaletetik zehar paseotxo bat emango dugu. Normalean lagunei begira edo hizketan, edo lurrera begira ematen dugu paseoa baina gaur aurrera eta gora begira ibiliko gara. Beste Portugalete bat ikusiko dugu. LANA Herrian zehar 10 geldiune egingo ditugu eta bakoitzean egitura zehatz bat aztertuko dugu: elementuak, esfortsuak, egonkorra den ala ez, zergatik,…. Honetarako arretaz begiratu behar dugu. Argazkiak aterako ditugu gure ikerkuntza ondo laguntzeko, proba moduan. Gero guztia ordenagailuz lan idatzi batean jarriko dugu ondo ordenatuta, azalpen onak jarrita, argazkiak erabiliz Laguntza moduan hurrengo orrialdean gaiaren laburpen bat daukazue, behar duzuenean erabiltzeko. Gogoratu nik ez dudala ezer erantzungo, zuen lana da ikerketa egitea eta erantzunak topatzea. GELDIUNEAK 1.- Simon Bolivar eta General Castaños kaleen gurutzea 2.-Simon Bolivar kaleko jolasgunea 3.- Carlos VII kaleko metro geltokia 4.- San Roke jolasparkea Ander Cuevas 2011 TEKNOLOGIA DBH1. Egituren ikerkuntza

Transcript of teknologiadbh.files.wordpress.com · Web viewHemen umeentzako jolasgune bat dugu baina ez gara...

SARRERA

Gelan ikusi dugu egiturei buruzko teoria osoa: zer diren, motak, elementuak, nola eraikitzen

diren egonkorrak eta zurrunak izatea lortzeko,… eta orain “benetako” egiturak, ez argazkikoak,

aztertuko ditugu, gure inguruan ditugun egiturak, egunero ikusten ditugunak.

Hori egiteko Portugaletetik zehar paseotxo bat emango dugu. Normalean lagunei begira edo

hizketan, edo lurrera begira ematen dugu paseoa baina gaur aurrera eta gora begira ibiliko gara.

Beste Portugalete bat ikusiko dugu.

LANAHerrian zehar 10 geldiune egingo ditugu eta bakoitzean egitura zehatz bat aztertuko dugu:

elementuak, esfortsuak, egonkorra den ala ez, zergatik,…. Honetarako arretaz begiratu behar dugu.

Argazkiak aterako ditugu gure ikerkuntza ondo laguntzeko, proba moduan.

Gero guztia ordenagailuz lan idatzi batean jarriko dugu ondo ordenatuta, azalpen onak jarrita,

argazkiak erabiliz

Laguntza moduan hurrengo orrialdean gaiaren laburpen bat daukazue, behar duzuenean

erabiltzeko. Gogoratu nik ez dudala ezer erantzungo, zuen lana da ikerketa egitea eta erantzunak

topatzea.

GELDIUNEAK1.- Simon Bolivar eta General Castaños kaleen gurutzea

2.-Simon Bolivar kaleko jolasgunea

3.- Carlos VII kaleko metro geltokia

4.- San Roke jolasparkea

5.- San Roke GazteGela

6.- Santa Maria elizaren atzekaldea

7.- Santa Maria elizaren aurrekaldea

8.- Portugaleteko Zubi Esekia (hotel ingurua)

9.- Zubialde Polikiroldegiaren beheko plaza

10.- Bide osoa

Atzeko mapan agertzen dira puntu guztiak.

Ander Cuevas 2011

TEKNOLOGIA DBH1. Egituren ikerkuntza herrian zehar

Ander Cuevas 2011

GAIAREN LABURPENA.+ Egitura motak

Naturalak

Artifizialak

Orri-egitura edo karkasaduna

Egitura masiboa

Armazoidun egitura

+ ElementuakBertikalak: zutabeak, pilareak, hankak,

hormak, …

Horizontalak: habeak, apalak, zoruak, …

Arkuak

Tiranteak

Eskuairak

Zertxa: triangeluz osatutakoa

+ ProfilakT itxurakoak

L itxurakoak

H edo I itxurakoak

U itxurakoak

+ MaterialakAltzairua

Harria

Hormigoia, hormigoi gogortua

Egurra

Aluminioa

Plastikoa

etab …

+ EgonkortasunaForma: zabalak eta baxuak edo behetik goitk baino zabalagoak

Masaren banaketa: masa gehiena behean

Sostengatzeko era: lurrean sartuta, tiranteak, …

+ EsfortsuakMakurdura: elementu horizontalean pisuak eraginda

Konpresioa: hanka edo zutabeetan pisuak eraginda

Trakzioa: tiranteetan, kableetan, ….

Ebakidura: lotuneetan

Bihurdura: bira egiten duten guneetan

1.- Simon Bolivar eta General Castaños kaleen bidegurutzea. Ander Cuevas 2011

Gure aurrean eraikin handi bat daukagu. Adreiluz egindako eraikina: San Juan Bautista

ospitale-erresidentzia. Urte asko iraun du eraikin honek hor eta horrek esan nahi du egonkorra dela.

Ekintza:

Idazti eta argazkiak atera.

Zein elementu agertzen dira eraikinaren aurreko horman?

2.- Simon Bolivar kaleko jolasguneaHemen umeentzako jolasgune bat dugu baina ez gara etorri jolastera, jolasa horiek seguruak

diren aztertzera baino. Azterketa hau egiteko jolasparkeko hiru elementu aztertuko ditugu:

kolunpioak, tobogana eta sare metalikoa.

Ekintza:

Elementu bakoitza marraztu (jartzen duen moduan) eta argazkiak atera modu berean

Esfortsuak markatu

kolunpioa aurretik ikusita, tobogana albotik ikusita sare metalikoa behetik ikusita

Begiratu eta idatzi esfortsu horiek jasateko kapaza diren materialak dituen ala gogortzeko

elementuak dauden. Elementuak badaude argazkia atera.

3.- Carlos VII kaleko metro geltokia

Ander Cuevas 2011

Hau leku oso ezaguna da Portugaleten eta oso jendetsua. Portugaleteko metro geltokiaren

sarrera-irteera dago. Jende piloa pasatzen da hortik eta orduan oso egonkorra izan behar du.

Ekintza:

Zein da bere itxura? Argazkia atera.

Zein elementuk ematen diote egonkortasuna egiturari. Begiratu ondo fosteritoa eta tunelaren

lehenengo zatia (eskailera mekanikoak arte).

4.- San Roke jolasparkeaBeste jolasparke bat baina kasu honetan jolas modernoagoak daude. Lehen besteen

segurtasuna aztertu dugu eta orain hauen itxura aztertuko dugu: elementuak, materialak, …

Ekintza:

Bilatu argazkiaren tokia eta argazki bat atera toki osoari.

Zer elementuz dago osatuta gauza hori?

Ander Cuevas 2011

Zer egitura mota da?

Lehengo jolasak egurrezkoak eta altzairuzkoak ziren. Oraingoen materialak zeintzu dira?

Argazkia atera jolasei.

Besteak bezain egonkorrak dira?

Zergatik? Zer elementu daude egonkorrak izateko?

5.- San Roke GazteGelaGazte gelaren eraikina daukagu gure aurrean. Eraikin berezia da, ematen du airean dagoela

eskegita. Arretaz begiratuko dugu bere egitura ea zergatik itxura hori izanda egonkorra den.

Ekintza:

Eraikineko alde bakoitzaren argazki bana atera.

Zer elementu ikusten dira. Aipatu eta zenbatu ahal baldin bada.

Material pisutsuak edo ez pisutsuak ditu?

Egin argazki bat kanpoko egitura ikusteko. Egitura pisutsua da?

6.- Santa Maria elizaren atzekaldea

Ander Cuevas 2011

Santa Maria elizaren atzekaldea daukagu begibistan. Eliza erdiarokoa da. Horma lodiak ditu

eta oso pisutsua da. Baina ez da erori urteetan zehar, ikusiko dugu zergatik.

Ekintza:

Argazki bat atera elizaren atzekaldeari.

Elementu berezi batzu ikusten dira lehenengo teilatuaren gainean, argazkian agertzen

direnak.

Zer elementu dira? Argazki bat atera.

Zertarako izango dira?

Bat datoz egonkortasunaren teoriarekin: forma, masaren banaketa eta sostengatzeko era?

7.- Santa Maria elizaren aurrekaldea Ander Cuevas 2011

Santa Maria elizaren aurrekaldea. Ematen du eraikin egonkorra dela, urteetan egondakoa da

eta. Baina badakigu gune altuak eta zabakal dituela. Adibidez aurrean daukagun arkupekoa. Halaber

altuera lorzteko horma handiak eta altuak ditu eta ez dira erori. Ikusiko dugu nola arkupeko horron

sabaia mantentzen den eta nola hormak ez diren erortzen.

Ekintza:

Arkupeko sabaiaren argazkia atera.

Zer elementu daude egitura eusteko?

Kanpoko horma altuari argazkia atera.

Egonkortasunaren ezaugarriak ikusten ditugu, agerian daude?

8.- Portugaleteko Zubi Esekia (hotel ingurua)Portugaleteko egiturarik ezagunenaren aurrean gaude. Industri-iraultzaren adibide garbia da.

Ekintza:

Argazkiak atera zubi osoari eta bere egituraren itxura erakusten duten zati batzuei.

Zer elementu ematen diote egonkortasuna zubiaren egiturari?

Zein materiala da?

Habeak eta zutabeak zer perfil motakoak dira?

Nola deitzen da zubiaren egitura mota hori, triangeluz eginda dagoena?

9.- Zubialde Polikiroldegiaren beheko plaza

Ander Cuevas 2011

Plaza honetan zubiaren egilearen eskultura bat topatzen dugu, guretzako oso ezaguna den

arkitektoa. Bere atzean bi harri bloke handi daude; zertarako izango dira?!

Ekintza:

Argazkiak atera elementu horiei.

Zertarako dira bloke horiek?

Zer egitura mota da?

Egonkorrak dira egitura horiek?

Zergaitik? Egonkortasunaren zer baldintza betetzen dira?

10.- Bide osoaBide osoan zehar egiturekin lotutako edozein gauzari argazkia atera, hau da, egitura

desberdinak, elementu desberdinak,…

Aurrera, hasiko gara lanean!!!!!!!

Argazkiak deskargatu eta hurrengo egunerako klasera ekarri, ordenagailuetan lan idatzia egiteko.

Ander Cuevas 2011