UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena....

6
Edurne, Maria, Ibai eta Xabi 1. AZALA: Euskal basoak arriskuan 2. INKESTA: Mendia 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Ipuina 5. EGURALDIA 6. ENTRETENIGARRIAK: Hizki-zopa 1. ERREDAKTOREAK Azken egun hauetan sute asko sortu dira Euskal Herriko hainbat tokitan. Egoera benetan kezkagarria da, zuhaitz asko erre direlako. Dirudienez, nor- baitek nahita piztu ditu hauetako sute batzuk. Gaur goizean batzuek nahita eman omen diote su Nafarroan pinu jarri berriak zeuden mendi bati. Bestalde, Araban beste bi sute gertatu dira eta Gipuzkoan beste bat. Gainera, dabilen haizearekin oso zaila da hauek itzaltzea. Hau gutxi balitz, pinudi asko gaixorik daude onddo kal- tegarri baten eraginez, eta pinu hauek moztu egin be- harko dituzte. Zain dezagun mendia, gure ondare naturala baita eta gainera oxigenoa ematen baitigu!!! Edurne eta Amaia 2006/11/16 www.urdanetaikastetxea.org 18.zenbakia EDITORIALA Kaixo, lagunok! Gaur mendiari buruz egin ditugu azaleko albisteak eta inkesta. Honez gain, betiko atalak sartu ditugu: albisteak, lumaren kilimak, denbora- pasak, ... Ea gure egunkaria gusta- tzen zaizuen!!! Agur eta ez bota zaborrik mendian, eta inon ere ez, zabortegian izan ezean!!! Txindoki mendia

Transcript of UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena....

Page 1: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

Edurne, Maria, Ibai eta Xabi

1. AZALA: Euskal basoak arriskuan 2. INKESTA: Mendia 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Ipuina 5. EGURALDIA 6. ENTRETENIGARRIAK: Hizki-zopa

1.

ERREDAKTOREAK

Azken egun hauetan sute asko sortu dira Euskal Herriko hainbat tokitan. Egoera benetan kezkagarria da, zuhaitz asko erre direlako. Dirudienez, nor-

baitek nahita piztu ditu hauetako sute batzuk. Gaur goizean batzuek nahita eman omen diote su Nafarroan pinu jarri berriak zeuden mendi bati. Bestalde, Araban beste bi sute gertatu dira eta Gipuzkoan beste

bat. Gainera, dabilen haizearekin oso zaila da hauek itzaltzea. Hau gutxi balitz, pinudi asko gaixorik daude onddo kal-tegarri baten eraginez, eta pinu hauek moztu egin be-harko dituzte. Zain dezagun mendia, gure ondare naturala baita eta gainera oxigenoa ematen baitigu!!!

Edurne eta Amaia

2006/11/16

www.urdanetaikastetxea.org 18.zenbakia

EDITORIALA Kaixo, lagunok! Gaur mendiari buruz egin ditugu azaleko albisteak eta inkesta. Honez gain, betiko atalak sartu ditugu: albisteak, lumaren kilimak, denbora-pasak, ... Ea gure egunkaria gusta-tzen zaizuen!!! Agur eta ez bota zaborrik mendian, eta inon ere ez, zabortegian izan ezean!!!

Txindoki mendia

Page 2: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

2.

Batzuetan mendira joaten gara, baina, zoritxarrez, beti ez dugu hau garbirik aurkitzen. Izan ere, denoi garbi ikustea gustatzen zaigu; halere, batzuek zaborra botatzen dute.

1. Mendira joaten al zara? 2. Mendira joaten zarenean zaborrik botatzen al duzu? 3. Zer esango zenioke zaborra mendian uzten duenari?

Xabi

1. Bai, batzuetan. 2. Ez, kaltegarria delako. 3. Ez botatzeko, mendiari

kalte egiten diolako.

Ibai 1. Bai, batzuetan . 2. Ez, bestela kutsatu egiten

da. 3. Ez botatzeko, mendiari kal-

terik ez egiteko.

Ibon 1. Bai 2. Ez, gaizki dagoelako. 3. Ez botatzeko, mendia zi-

kintzen duelako.

Edurne

1. Bai. 2. Ez, mendia garbia polita-

goa delako 3. Hori ez egiteko, natura

zaindu behar dugulako.

Amaia

1. Bai. 2. Ez, ez dut botatzen. 3. Ez botatzeko, bestela

mendia zikindu egiten da.

Andoni 1. Bai. 2. Papera. 3. Berziklatzeko, ona delako.

Jon

1. Bai. 2. Papera, plastikoa eta kris-

tala. 3. Berziklatzeko, kutsadura-

rik ez sortzeko.

Iñigo

1. Bai. 2. Plastikoa, papera, denetik. 3. Berziklatzeko, naturaren-

tzat ona delako.

Markel

1. Gutxitan. 2. Ez, natura zaindu behar

delako. 3. Ez egiteko, zikindu egi-

ten baita.

Ivan

1. Bai. 2. Ez, bestela kutsatu egi-

ten baita. 3. Ez botatzeko, zikindu

egiten delako.

Maria

1. Bai, batzuetan. 2. Ez, ekosistema zikin-

tzen delako. 3. Ez botatzeko, natura

hiltzen delako.

Page 3: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

3.

MUNDUKO EMAKUMERIK ZAHARRENA

Munduko emakumerik zaharrenak 125 urte ditu eta kanabisa erretzen du. Hau Indian bizi da eta lau alaba ditu; hauetako zaharrenak 92 urte ditu eta herri be-rean bizi dira. Andreak ikusmen arazo batzuk baino ez ditu, lagun-tzarik gabe ibiltzen da eta inoiz ez du gaixotasun la-rririk izan.

Xabier eta Ibai

EUSKAL SOINKETA JARDUERA

Etzi, Euskal Soin Jarduera proiektuaren baitan, Goi-erriko 3. DBHko ikasleak Ordizian bilduko dira. Hauek hainbat jolasetan arituko dira: lokotsak bil-tzen, artaburuak aletzen eta abarrekoetan. Hau Joxemigel Barandiaren plazan izango da, 10:00etatik 12:00etara. Ondo pasa!!!

Xabi eta Ibon

PLAYSTATION 3

Playstation 3 kontsolarekin ezingo dira zenbait joko erabili. Japonian dagoeneko salgai dagoen Playstation 3 kontsolak ez ditu onartzen Playstation 1 eta Playstation 2 kontsolentzako egin ziren zenbait joko. 8.000 joko zaharrenetako batzuk ezin dira behar bezala erabili Playstation 3 kontsolan,makinak soinu eta irudi okerrak emititzen ditu.

Ibai eta Xabi

Lokotsak biltzen

Page 4: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!, zarata gorgarri batek esnatu du lotia, eta izututa baratzearen beste muturrera doa ihesi. Izan

ere, sagar handi, gorri eta heldu bat erori zaio ondo-ondoan. - Ia garbitu nau! - dio matxinsaltoak zizaka - Ez dut berriro siestarik egingo sagarrondo ba-ten azpian.

EGILEA: Alvaro Rodríguez (4. Maila– Hori taldea) MOLDATZAILEAK: Ibai eta Xabi

4.

Page 5: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

NON OTE IRATIREN ARGAZKIAK?

Gaur Irati Gallardo oso kezkatuta etorri da Pren-tsa-gelara, bere argazkiak desagertu direlako. Atzo bere karpeta jasotzera joan zenean bere argazkiak ez zeudela konturatu zen. Hauetan bera eta bere la-gunak azaltzen ziren. Irati 6. Mailan dago eta Berde taldekoa da.

Norbaitek argazkiak aurkitzen baditu, Prentsa-gelara ekarri, mesedez! Edurne eta Maria

Momentu honetako tenperatura: 16º Atzoko tenperaturarik beroena: 19º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 19º Zerua: Lainotuta dago. Lurra: Bustia dago. Haizea: Haize-mota:Haizea dabil. Haizearen norabidea: H-Etik dator. Euria: Euri-mota: Euria ari du. Zenbat litro jaso dugu m2ko? 0 litro Presioa: 1.005 mb. Hurrengo orduetarako prebisioa: Euria egingo duela uste dugu. ESAERA ZAHARRA: Haizeak eta urak, begiak erne.

5.

Irati

Page 6: UOE 18urdaneta.ikastetxea.net/files/uoe18.pdf · 2006-11-29 · Baratzean bare-bare dago dena. Bazkalondoa da eta matxinsalto bat lo dago sagarrondo baten azpian. Bat-batean, DANBA!,

6.

Egilea: Yanire Fernández (4. Maila - Laranja taldea) Moldatzaileak: Edurne eta Maria

ARAUAK: Hizki-zopa bat egin dut. Lehenengo gaia aukeratu dut, hau da, herrialdeak. Berarekin zerikusia duten 7 hitz hautatu ditut. Hauek aurki-tzeko goitik behera, behetik gora, ezkerretik eskuinera, eskuinetik ezke-rrera eta zeharka begiratu behar duzue.

A S E D F H U I O E

B I O L E T A P O A

T A I N E D R A G N

T E R R F S R E H I

O U G E R D O G A L

A S L D G T S H T E

A E U I J K A E A B

Z A L D P H G E F A

D N A O S A E T U R

M A L B A D F H R K

A S E D F H U I O E

B I O L E T A P O A

T A I N E D R A G N

T E R R F S R E H I

O U G E R D O G A L

A S L D G T S H T E

A E U I J K A E A B

Z A L D P H G E F A

D N A O S A E T U R

M A L B A D F H R K