TXOSTENA eusk

of 87/87
Hiri Debekatuaren Mapa Zarautzen, 2013ko otsaila
  • date post

    14-Apr-2015
  • Category

    Documents

  • view

    206
  • download

    5

Embed Size (px)

Transcript of TXOSTENA eusk

Hiri Debekatuaren Mapa

Zarautzen, 2013ko otsaila

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

AurkibideaSarrera ............................................................................................................................................ 3 PROZESUA 1. Prozesuaren helburuak.................................................................................................. 5 2. Metodologia ..................................................................................................................... 6 3. Prozesuaren deskribapena ........................................................................................... 9 3.1. Aurrelanak......................................................................................................... 9 3.2. Herritarrekin lan-saioak ................................................................................11 3.3. Diagnostikoa...................................................................................................12 3.4. Irtenbideen lanketa ........................................................................................12 3.5. Behin betiko txostenaren erredakzioa........................................................12 4. Parte-hartzaileak: adierazleak.....................................................................................13 5. Prozesuaren ebaluazioa ..............................................................................................16 EMAITZA 6. Diagnostikoa.................................................................................................................17 6.1. Hirigintza eta eguneroko bizitzaren inguruko diagnostikoa ...................17 6.2. Zarauzko hirigintzaren bilakaera historikoa ..............................................18 6.3. Marko teorikoa................................................................................................21 6.4. Diagnostikotik ateratako ondorioak............................................................24 6.4.1. Ekipamendu publikoen sarea ......................................................24 6.4.2 Espazio publikoen sarea ...............................................................25 6.4.3. Mugikortasuna ..............................................................................25 6.4.4. Libre ibiltzeko askatasuna............................................................27 7. Hiri Debekatuaren Mapa ..............................................................................................32 7.1. Proposamenak ...............................................................................................33 7.1.1 Salberdineko zelaiaren erabilera posibleak .................................34 7.1.2 Bidegorri sare baten diseinua .......................................................35 7.3. Aurrera begirako lankidetza eta funtzionamendua ..................................36 8. Ondorio orokorrak ........................................................................................................37 ERANSKINAK Eranskina: Kale izendegi eta eskulturen azterketa................................................................40 Eranskina II :Carta Europea de la Mujer en la Ciudad..........................................................41 Eranskina III : lan-saioetako aktak............................................................................................482

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

SarreraDokumentu honek jasotzen ditu Zarauzko Hiri debekatuaren mapa osatzeko eta hirigintzan genero-inpaktua aplikatzeko Hiria Kolektiboak eta Elhuyar Aholkularitzak Udalaren eskariz gauzaturiko prozesuaren zein emaitzen inguruko zehaztasunak. Proiektu hau gauzatzearen arrazoi nagusia Zarauzko hiri-antolamenduak genero harremanak nola baldintzatzen dituen aztertzeko beharrean datza, besteak beste, hobetu beharreko guneak identifikatu eta hauen inguruko irtenbideak landu nahi zirelako. Genero ikuspuntua barneratzen duen hirigintza eredu berri batetarako lehen urratsak emanez, eta etorkizunean ere berdintasuna bermatzeko irizpideak kontuan hartu daitezen. Edonola ere, egitasmo hau egun indarrean den Zarauzko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 20102014 II. Tokiko Planaren testuinguruan kokatu beharra dago, Hirigintza, Ingurumen eta Garraio Publikoaren eremuko helburuen barnean. Zehazki hauek dira II. Berdintasun Planean jaso ziren ardatzen araberako helburuak:HIRIGINTZA, INGURUMENA ETA GARRAIO PUBLIKOA ARDATZAK HELBURUAK Hirigintzaren, ingurumenaren eta garraio publikoaren eremuan generoikuspegia txertatzea. Etxebizitza-politiketan diru-sarrera gutxien duten kolektiboen beharrak bermatzea genero ikuspegia kontuan hartuz, bereziki diru-sarrera txikiak dituzten ama bakarrak, etorkinak, mendekotasuna duten emakumeak, horien zaintzaileak, eta emakume langabetuak. Parte-hartzeko prozesuetan parekidetasuna bermatzea, emakumeen eta emakume elkarteen inplikazioa sustatuz. Emakumeek gaur egungo eta herriaren historian egindako ekarpenak hirielementuetan islatzea. Garraio publikoaren azpiegiturak egokitzea bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lana uztartu ahal izateko Emakumeei segurtasun eza sortzen dieten hirigintza-arazoei irtenbidea ematea, eta bereziki Puntu Beltz berriak ez sortzeko neurriak hartzea

GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEA (MAINSTREAMINGA)

EMAKUMEEN AHALDUNTZEA BATERAGARRITASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA SUSTATZEA INDARKERIA SEXISTA DESAGERRARAZTEA

Helburu hauek kontuan izanda, Hiria Kolektiboa eta Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin, berariazko parte hartzeko prozesua jarri zuen abian Zarauzko Udalak 2012ko ekainean. Guztira 10 lan-saio egin ziren politikari, herriko eragile eta herritarrekin osatutako lantalde ezberdinez baliatuta. Alde batetik, Zarautzen hirigintza eta generoaren egoera zein den aztertu dugu, bai gaur egun zein haren sorreratik izandako garapena. Bestetik, etorkizunean kontutan hartu beharreko alderdiak zehaztu ditugu eta ateratako hobetu beharreko alderdien artean, bi arazori irtenbidea emateko interbentzio-proposamen zehatzak diseinatu ditugu herritarrekin batera. 2012ko ekainetik 2013ko otsailera bitartean egindakoak txosten honetan laburbildu ditugu, honako ataletan: Prozesuari buruzko informazioa: egitasmoaren helburuak, emandako urratsak, metodologia 3

Zarauzko Hiri Debekatuaren MapaParte-hartzearen inguruko adierazleak. Zarauzko hirigintza eta generoaren inguruko diagnostikoa. Aurrera begira hirigintzan genero ikuspegia bermatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak. Parte-hartzaileek egindako prozesuaren balorazio orokorra.

Amaitzeko, gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu era batera edo bestera, zuzenean edo zeharka, prozesua garatzen lanean jardun duten guztiei. Ez dugu zalantzarik egindako lanaren baliagarritasunaz.

4

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

1. Prozesuaren helburuakZarauzko hirigintza eta generoaren inguruko diagnostikoa prozesu zabalago baten atal gisa ulertzen dugu. Honenbestez, eta diagnostikoa parte-hartzean oinarritu dugunez, diagnostikoaren helburu nagusia herriko eragile eta herritarrekin Zarauzko hirigintzaren inguruan genero-ikuspegiz hausnarketa egitea eta egoeraz jabetzea izan da. Era honetara, herriko emakume eta gizonezkoek herriko hirigintzarekiko izan ditzaketen errealitate ezberdinak jaso nahi izan ditugu. Diagnostikoaren prozesuak honako helburu hauek izan ditu: Zarauzko hirigintza eta generoaren gai arteko harremana aztertuz diagnostikoa egitea: Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa osatuz.. Herriko eragileekin (Zarauzko Berdintasun Kontseiluarekin; Udaleko langileekin eta ordezkari politikoekin; eta herritarrekin oro har), Zarauzko hirigintzaz genero-ikuspegiarekin hausnarketa egitea eta hobetu beharreko alderdiak lantzea. Egitasmoan parte hartzen dutenak gaiaren inguruan sentsibilizatzea eta trebatzea. Genero-inpaktua kontuan hartuta, ateratako ondorioetan oinarritutako hobekuntzarako bi proposamen diseinatzea.

5

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

2. MetodologiaZarauzko Hiri Debekatuaren Mapa osatu eta hirigintza eta generoaren inguruko diagnostikoa egiteko parte hartzeko prozesua jarri da martxan. Parte hartzeko prozesuaren bidez hainbat helburu lortu egiten dira, batzuk emaitzarekin zerikusia dutenak eta beste batzuk, berriz prozesuarekin. Reflect Ekintza ikuspegi metodologikoan prozesua bera izaten da giltzarri, eta edukiak edo gaiak bigarren mailara pasatzen dira. Prozesuen abiapuntua pertsonak dira, ekintzak eragiten, bideratzen edota egiten dituzten pertsonak, hain zuzen ere. Horregatik, poliki-poliki, prozesua pertsona horien subjektibitatean oinarriturik eraikiz joaten da eta subjektibitatearen sozializazioak taldearen posizionamendua dakar berekin. Etengabeko joan-etorri dialektikoan murgildurik, batetik, ekintza-hausnarketa-ekintza (praktika-teoriapraktika), eta, bestetik, pertsona-taldea-pertsona, gure errealitate subjektibo eta objektiboa sistematizatu eta barneratzen goaz, eta pertsona eta talde bezala berriz posizionatzen gara. Prozesuaren kontrola partehartzaileek dute prozesuaren urrats guztietan. Reflect Ekintza ikuspegiarekin egindako prozesuek partehartzaileak boteretzea (empowerment) lortzen dute. Prozesuaren baitan, bideratzaileak ere taldekide bihurtzen dira, bideratzaileak prozesuaren parte izaten dira, beste guztiak bezalaxe, eta baztertu egiten du kanpotik etorritako behatzaile objektibo eta neutroaren rola. Taldeak izaten du prozesuaren kontrola, ez dagoelako taldean ukiezina den pertsonarik. Prozesuan zehar, prozesuan bertan aztertu egiten dira gertatzen ari diren botere-harremanak, generoharremanak eta kultura arteko harremanak. Horrek, hain zuzen ere, subjektibitatetik eta norberaren bizipenetatik abiatuta kontzientzia hartzea ahalbideratzen du. Prozesu honetan zehar erabilitako metodologiak dituen ezaugarriak honako hauek dira: METODOLOGIAREN EZAUGARRIAK Parte-hartzea eragiten du. Bibentziala da. Talde-izaera sendotzen du. Kalitatezko parte-hartzea lortzeko lan-eskema mailakatua da. Bisuala da. Denen artean eraikitako prozesua bideratzen du. Aldaketa eragiten du. Parte-hartzea eragiten du. Laburbilduz, hau lortzen da: Taldeko pertsonen esperientzietan oinarrituta eta parte-hartzea eragiten duten zenbait teknika erabiliz, hausnarketarako bideak jarri eta aldaketarako ekintzak lantzeko oinarriak finkatzea. 6Pertsonek zerbait bizi dutenean, beraiena egiten dute (jabetzen dira) eta horrela inplikatu egiten dira. Norberaren bizipenetan oinarrituta aztertzen da egoera. Horrela, taldea bera prozesuaren eragile izatea lortzen da. Pertsona bakoitzak bere espektatibak ditu eta garrantzitsua da horiek taldearen dinamikan kontuan hartzea. Banakako lanetik hasita, talde txikitan eztabaidatu eta adosten da, eta, bukatzeko, denen artean berriz ere eztabaidatu eta adosten da. Egoerak bisualki planteatzen dira errazago aztertu ahal izateko. Elkarlana bultzatzen da. Ekintzarekiko identifikazioak aurrera egitea dakar; taldeak berak proposatutakoa bultzatzen baita. Pertsonek zerbait bizi dutenean, beraiena egiten dute (jabetzen dira) eta horrela inplikatu egiten dira.

Zarauzko Hiri Debekatuaren MapaHona hemen idatziz azaldutakoa grafikoki irudikatzen duen eskema:

Beraz, ikuspegi metodologiko honekin lan egin dugu proiektu honetan, parte hartu duten subjektuen parte-hartzea sustatuz eta eraikuntza kolektiboa landuz. Diagnostikoa zehazteko parte hartzeko prozesuan, honako printzipioak kontuan hartuta lan egin dugu: Parte-hartzea: parte-hartzea ez dugu informazioa eman eta iritzia eskatzera mugatu, guretzat benetako parte-hartzea gauzak ezagutu, elkarrekin landu, aztertu eta denon artean zerbait sortzean gertatzen baita. Uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak eta objektiboak sortu behar dira; horretarako bidea lan-prozesua bera izaten delarik. Bestalde, ahalegin berezia egin dugu parte-hartzea ahalik eta zabalena izan dadin. Horretarako, bitartekoak jarri eta kanalak sustatu dira. Esate baterako herritarrei egindako deialdietan hobekuntzak txertatu ditugu prozesuan zehar eta proposamenak lantzeko tailerraren data eta ordutegia zehazteko aurreko fasean parte hartu zuten herritarrei galdetu genien inkesta motz baten bidez. Komunikazioa: komunikazioa arrakastarako gakoa da horrelako egitasmoetan. Komunikazioa beharrezkoa da, bai prozesua abiatu aurretik, bai prozesuak irauten duen bitartean, baita prozesua amaitutakoan ere. Komunikazioa beharrezkoa da langile zein herritarrei asmoen berri emateko, prozesuan parte har dezaten gonbidapena egiteko, prozesuaren eta emaitzen berri emateko, etab. Hiri debekatuaren Mapa egiteko prozesu honetan komunikazio-plan zehatz batekin lan egin ez badugu ere, prozesua eta emaitza sozializatzeko mezuak, bitartekoak eta baliabideak eratuz joan gara prozesuan zehar zehaztutako data eta epeen arabera. 7

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Malgutasuna: pertsonekin lana egitea oinarri izan denez, aurreikusitako lanak eta epeak moldagarriak izan dira. Prozesua abiatu aurretik zein prozesuak iraun duen bitartean, prozesuaren arduradunek eta parte-hartzaileek beharrezko jo dituzten aldaketak proposatu dituzte eta egoki jo diren neurrian, prozesuan egokitzapenak egin dira. Prozesua aurreikusitakoa baino luzeagoa izan da, tartean uda egonda hasiera batean erabaki zen irailean abiatzea hobea zela. Bestetik prozesuan zehar izandako lantaldeko partaideen arteko koordinazio arazoek aurreikusitakoa baino hilabete bat gehiagoko luzapena ekarri dute. Hezkuntza-prozesua: emaitzez gain, prozesuak berak protagonismo berezia izan du eta egitasmoaren xedeetako bat izan da bertan parte hartu duten guztiek (norbanako eta taldeek) prozesutik ikastea, ezagutza elkarrengandik jaso eta elikatzea, elkarrekin. Subjektibitatea: prozesuaren ardatza pertsonak izan dira eta, horregatik, pertsonen arteko harremanek ere pisu nabarmena izan dute prozesuaren urrats guztietan; hala nola: egitasmoetan parte hartu duten kideek euren artean ezagutzen eta konfiantza lortzen denbora eman da, bilera dinamikoak eta alaiak egin dira (ondo pasatzea ere helburu izan dutenak), beraien arteko giroa landu da, eta hasierako fasean lantaldeak osatzerakoan kontutan hartu zen talde naturalak izatea, parte-hartzaileak erosoago sentitu zitezen. Hizkuntza ofizialen erabilera: EAEn euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira eta euskara Erkidegoko berezko hizkuntza da. Zarauzko Udalak EAEko administrazio publikoa den heinean eta euskararen aldeko politika martxan duela aintzat hartuta, bere egitasmoetan euskararen erabilera zaintzea helburu izan du. Beraz, prozesuan parte hartu duten pertsona gehienak euskaldunak izanda, euskara erabili da ahozko nahiz idatzizko jardunean prozesu osoan zehar, eta bideak jarri dira gazteleraz parte hartu nahi zutenek ere aukera izan zezaten. Diagnostikoa landu dugun fasean gaztelera hutsezko tailer bat egin da eta bigarren fasea martxan jarri aurretik informazioa bidali da ele bietan.

8

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

3. Prozesuaren deskribapenaPROZESUAREN URRATSAK

AURRELANAK

DIAGNOSTIKOA OSATU

TXOSTENAREN AURKEZPENA PROPOSAMENAK LANDU

LAN-SAIOAK

Hona hemen prozesu honen urrats nagusien deskribapena: 3.1. AURRELANAK

3.1.1.

Talde Eragilea osatzea eta abian jartzea.

Prozesuaren planteamenduan, Talde Eragilea osatzea aurreikusi zen Zarauzko Udaleko Berdintasun-teknikariarekin, Hirigintza edo/eta Herri-lanetako arduradunarekin, arlo bietako ordezkari politiko eta Elhuyar Aholkularitza zein Hiria Kolektiboko teknikariekin. Prozesuan zehar Talde Eragilearen osaera aldatuz joan da. Guztira hiru bilera egin ditu, eta, besteak beste, honetan aritu da: prozesua abian jartzeko urratsak egiten, hirigintza eta berdintasun arloen arteko informazio fluxuentzako kanala eratzen eta elkarlanerako konpromisoa lantzen, diagnostikoaren ondorioak kontrastatzen, herritarrekin lantzeko proposamenen zehaztapenak, euskarri komunikatiboak lantzen Honako hauek osatu dute Talde Eragilea prozesuan zehar: Ane Eizmendi (Parekidetasun Arloko zinegotzia), Edurne Urbieta (Berdintasun arloko teknikaria), Paul Muoa (Hirigintza, Plangintza et Ingurumen Teknikaria), Mikel Goenaga (Herrilan, Zerbitzu eta Azpiegitura eta Mugikortasuneko zinegotzia), Nikolas Bengoetxea (Herri-lanen teknikari-burua, 1. bilerara etorri zen), Nerea Ollokiegi (Agenda 21 eta Herritarren Parte -Hartzeko Teknikaria, 1.bilerara etorri zen), Ander Esnal (Udaltzaingoaren burua), Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitza, 1.bilera), Saioa Zuazubiskar (Hiria Kolektiboa), Maialen Arregi (Hiria Kolektiboa) eta Naiara Arri (Elhuyar Aholkularitza). Talde Eragileko bilerek prozesuaren hasieran (maiatzean) eta diagnostikoa herritarrekin landu ostean (azaroa eta abendua) izan dira, baina hauen artean talde eragilearen lanak egin ditugu Udaleko Berdintasun teknikariaren (Edurne Urbieta), Elhuyar Aholkularitzako teknikarien (Ainara Ibaez, Aizpea Otaegi, Maddi Garcia eta Naiara Arri) eta Hiria Kolektiboko teknikarien (Saioa Zuazubiskar, Maialen Arregi eta Oihane Ruiz) artean: herritarrekin egiteko saioak prestatu, saioen ondorenean baloratu, komunikazioa landu

9

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

3.1.2.

Komunikazioa, elkarte eta eragileekin harremanak.

Prozesua abian jarri zenean, asmoen berri emateko eta saioen helburuak eta xehetasunak emateko, Udala harremanetan jarri zen elkarteekin eta herriko eragileekin, era informalean zein formalean (gutunak edo e-posta bidezko mezuak eta telefono-deiak). Halaber, saio bakoitzaren aurretik kartelak jarri dira herrian, herritarrei jakinarazteko, eta tokiko prentsari ere jakinarazi zaio, prozesuaren hasieran esaterako prentsaurrekoa eman zen, eta prozesuan zehar tokiko komunikabideek prozesuaren jarraipena egin dute. Lan hauek Udaleko Komunikazio arduradunak bideratu ditu. 3.1.3. Lantaldeak eratu

Proposamenean aurreikusi bezala lan-saioak egiteko gune nagusia Zarauzko Berdintasunerako kontseilua izan da. Diagnostikoa osatzeko hasiera batean egindako lan-saioetan, bestelako kolektiboen iritzi zehatzak ere lortu nahi zirenez, lantalde ezberdinak eratu egin dira kolektiboetako bakoitzaren beharretara egokitzea saiatuz (ordutegi, eta saioen luzerari dagokionez batik bat). Honako lantaldeak eratu genituen prozesuaren hasieran:

Hezkuntzako eragileak

Jubilatuak

Herritarrak (gazteleraz)

BERDINTASUN KONTSEILUAHerritarrak (euskaraz)

Batzorde politiko-teknikoa Gazteak

Herriko egoeraren diagnostikoa osatu ostean, proposamen zehatzak lantzeko lan-saioa antolatu genuen eta horretarako dinamika aldatu, eta jada eratuta zeuden kolektiboen araberako lantaldeetako parte-hartzaileei eta interesa izan duten herritarrei irekitako Berdintasun Kontseiluaren bilera berezi batetara gonbidatu genituen:

10

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Hezkuntzako eragileak

Jubilatuak

Herritarrak (gazteleraz)

BERDINTASUN KONTSEILUABatzorde politiko-teknikoa Gazteak Herritarrak (euskaraz)

3.2. LAN-SAIOAK Hasiera batetako planteamendua izan zen eratutako lantalde bakoitzarekin 3 edo 4 ordu bitarteko lan-saio bana egitea. Zenbait kolektiboren kasutan, zailtasunak agertu ziren iraupen luzeko bilera bat planteatzean eta beraz, azkenean kolektibo bakoitzaren beharretara egokitu ziren kasu batzuetan ordu eta erdiko bi saiotan banatuta, eta besteetan hiru ordutako saio bakarrean eginez lanketa. Bilera guztiak Etxezabalan izan dira. Hona hemen saioen xehetasunak: LAN-SAIOAK DataIrailaren 20a, 12:30etatik 14:30etara Urriaren 3a, 10:00etatik 12:00etara Urriaren 3a, 17:00etatik 20:00etara Urriaren 4a, 17:00etatik 20:00etara. Urriaren 6a, 10:00etatik 14:00etara Urriaren 10a, 10:00etatik 12:00etara Urriaren 10a, 18:00etatik 21:00etara Urriaren 11, 17:00etatik 20:00etara.

Bilera Batzorde tekniko-politikoa (informatiboa) Jubilatuen 1. lan-saioa. Hezkuntzako eragileak Herritarrekin euskarazko lan-saioa Gazteak Jubilatuen 2. lan-saioa Berdintasun Kontseilua Herritarrekin gaztelerazko lan-saioa

Honen harira bi gauza aipatu behar dira: batetik,jubilatuen taldea izan da ordu eta erdiko bi saio izan dituen 11

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

talde bakarra. Bestetik, gazteen tailerra larunbat goiz batean planteatu genuen lau ordutakoa egitea posible izan zedin, eta bertan behera utzi behar izan zen asistentzia faltagatik. Egoeraz jabetuta, tailerraren errepikapena egiteko aukera baloratua izan zen, gazteen kolektiboarengana gu joanda, eurak Udalera gonbidatu beharrean. Gaztetxean bilera egiteko aukerak ez zuen aurrera egin, talde bat osatu/ziurtatzeko zailtasunengatik, eta azkenik, tailer gehiago bazirela kontutan izanda, interesa zuten eta identifikatutako gazteek gainontzeko tailerretan parte hartu zuten euren ikuspegiak ere diagnostikoan kontuan hartu zitezen. Lan-saioetan landutakoei dagokienez, hau da jarraitu den eskema orokorra: Zarauzko hirigintzaren ibilbide historikoaren azalpena Sentsibilizazioa generoa eta hirigintzaren arteko lotura eta batak bestearekiko duen harremana azalduz. Lanketarako dinamikaren azalpena eta planoaren gainean, diagnostikoa osatzeko beharrezko informazioa jasotzea.

3.3. DIAGNOSTIKOA OSATU Tailerretan jasotako ekarpenak, lau ardatzen arabera antolatu ditugu: mugikortasuna, espazio publikoen sarea, ekipamenduen sarea eta libre ibiltzeko askatasuna. Zarauzko Hiri Debekatuaren mapa osatu da ekarpen hauetan oinarrituta, eta tailerretan esandakoak prozesatu eta arazo nagusiak identifikatuta. Ondoren, arazoak multzokatu dira, era horretara mota edo tipologia bereko arazo ezberdinak taldekatuz.

3.4. PROPOSAMENAK LANDU Diagnostikoa Talde Eragilean kontrastatu da, eta hortik konpongarriak ziren hainbat arazo idenfikatu dira. Horietaz gain, Udalarekin bi arazoren irtenbidea eman ziezaioketen ekintzak diseinatzeko konpromisoa hartu zen. Horretarako abenduan proposamenak lantzeko tailerrerako deialdia egin zen. Lan-saio hau berezia izan da, hasiera batean Berdintasun Kontseiluarekin planteatu bazen ere lanketa hau, bilera hura zabaltzea eta gainontzeko zarauztarrei ere parte hartzeko aukera ematea erabaki zen. Kasu honetan, saioaren eguna eta iraupena adosteko, prozesuaren aurreko fasean parte hartutako herritarrei galdetu zitzaien inkesta sinple baten bidez. Emaitzan oinarrituta jarri genuen hitzordua, eta deialdia diagnostikoaren ondorio nagusiak jasotzen zituen planoa zekarren postalaren bidez bidali zitzaien posta bidez. Horrez gain, herritarrek eskertu zuten, gogorarazteko telefono bidez ere abenduan deitu izana. Proposamenak lantzeko tailerrean mugikortasunaren ardatzeko arazo nagusiei irtenbidea eman nahi dien bidegorri eta peatonalizazioen sarea aztertu zenb atetik. Bestetik, kultur ekipamenduen eta gune berdeen gabeziari erantzungo deien Salberdin eta komentuaren arteko zelaiaren erabilera posibleak aztertu eta diseinatu ziren..

3.5. TXOSTENA AURKEZTU Prozesuaren urratsak zein emaitza guztiak jaso dira txosten batean, eta horren aurkezpena egin da Batzorde Politiko-teknikoarekin saio informatibo batean. 12

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

4. Parte-hartzaileak: adierazleakProzesuan guztira 56 lagunek hartu dute parte, jarraian parte-hartzaileak banatu ditugu hiru kategoria ezberdinetan:

Herritarrak25 emakumezko 20 gizonezko

56 PARTE-HARTZAILE

Udal-langileak5 emakumezko 3 gizonezko

Ordezkari Politikoak2 emakumezko Gizonezko 1

Bilera bakoitzean izandako parte-hartzeari erreparatuko diogu orain:

Berdintasun Kontseilu Zabala Herritarrak (gazt) Berdintasun Kontseilua Jubilatuak II Gazteak Herritarrak (eus) Hezkuntza Jubilatuak I Batzorde tekniko-politikoa0

8 4 7 4 3 5 6 64

6 4

Emakumezkoak Gizonezkoak

7 5 1 8 38 12 16

Saioetara etorri direnen artean herritarrak, udal-langileak eta ordezkari politikoak egon dira. Herritarren artean interesa zuten antolatu gabeko herritarrez gain, herriko talde eta elkarte ezberdinetako ordezkariek ere parte hartu dute. Honek zabalkunde handiagoa eman dio prozesuari, izan ere ordezkari gisa etorritako hauek euren elkartekideei ere eman baitiete prozesuaren nondik-norakoaren eta landutakoen berri. Horretarako bereziki eskatu ziguten lehenengo saioan, saio bakoitzeko akta bat bidaltzea, eurek gero elkartekideei aktan oinarritutako azalpenak eman ahal izateko. Generoari dagokionez, emakumezko eta gizonezkoek ia kopuru parekatuetan egon dira balio orokorrak kontutan izanez gero (25 eta 6, hurrenez hurren). Aurreko grafikoan ikus ditzakegu lan-saio bakoitzeko datu zehatzak. Nabarmentzekoa da zentzu honetan, jubilatuen kolektiboan gizonezkoak nagusitu izana, 13

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

eta herritarren tailerretan gizonezko gehiagok parte hartu dutena. Alderantziz, Berdintasun kontseiluko zein Hezkuntzako eragileen bileretan parte hartu dute gaian interesatutako emakumezko gehien. Prozesuan zehar, ahalegina egin da jende berria gehitzeko, eta proposamenak lantzeko tailerrean nabaritu ziren ahalegin horien fruituak. Hala ere, bukatu ondorenean, interesa piztu da zenbait talderen artean. Jakin-mina badago egindakoa ezagutzeko eta herrian potentzial handiko taldeak daude, gaiari lotutako bestelako lanak egiten. Prozesuan parte hartu duten herriko elkarte eta erakundeak honako hauek izan dira:Zarauzko Udala Lizardi BHI Urpekoak Elkartea Hatorr 2012 Bildu- Nagusien mahaia Zarauzko Kontseilua Berdintasun Zarauzko Alzheimerraren Elkartea Salbatore Ikastola Berritzegunea Antoniano Ikastetxea Udaberri Elkartea Mitxelena Arrats Elkartea Helduen Elkartea Nagusilan Elkartea Duintasuna Elkartea San Pelaioko Jubilatuak

Zarauzko Triatloi Elkartea Sorginak Monte Albertia BHI Kostan Elkartea

Talde bakoitzean egin izan diren ekarpen motei dagokienez, ardatzen arabera ezberdintasunak nabaritu ditzakegu. Ikus ditzagun lan-saioetan landutako ardatz ezberdinen arabera talde bakoitzak egindako ekarpenak:

LAN-SAIOAK Kolektiboa 1. Jubilatuak. 2. 3. 4. 1. Hezkuntzako eragileak 2. 3. 4. 1. Herritarrak (euskaraz) 2. 3. 4. 1. Berdintasun kontseilua 2. 3. 4. Herritarrak (gazteleraz) 1. 2. Ekarpen kopurua ardatza: MUGIKORTASUNA --11 ardatza: ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA-- 7 ardatza: EKIPAMENDU SAREA --3 ardatza: LIRE IBILTZEKO ASKATASUNA--4 ardatza: MUGIKORTASUNA--7 ardatza: ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA--3 ardatza: EKIPAMENDU SAREA--2 ardatza: LIRE IBILTZEKO ASKATASUNA --8 ardatza: MUGIKORTASUNA --9 ardatza: ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA--2 ardatza: EKIPAMENDU SAREA--2 ardatza: LIRE IBILTZEKO ASKATASUNA-- 12 ardatza: MUGIKORTASUNA-- 7 ardatza: ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA--5 ardatza: EKIPAMENDU SAREA--3 ardatza: LIRE IBILTZEKO ASKATASUNA-- 8 ardatza: MUGIKORTASUNA --8 ardatza: ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA--2 14

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

3. 4.

ardatza: EKIPAMENDU SAREA--3 ardatza: LIRE IBILTZEKO ASKATASUNA-- 4

Taulako datuak kontuan izanik, hau ondorioztatu daiteke: Jubilatuen kolektiboak mugikortasunari eta espazio publikoen sareari lotutako arazoak nabarmendu ditu. Adinean aurrera joatearekin batera mugikortasunari lotutako arazoek garrantzia hartzen dute, eta euren beharretara egokitzen den espazio publikoen beharra dute. Hezkuntzako eragileen lantaldeak, euskarazko herritarrenak zein Berdintasun Kontseiluak izan dute emakumezkoen partaidetzarik handiena. Zentzu honetan bereziki nabarmendu behar da, bi lantalde hauetan ekarpen gehienak libre ibiltzeko askatasunari lotutakoak izan direla. Hemendik ondorioztatu liteke, emakumezkoek era nabarmenagoan bizi dutela arazo hori, eta kolektibo honen behar zehatz horiek orain arteko hirigintzan ez direla barneratu. Orokorrean lantalde guztietan mugikortasunari lotutako arazoen garrantzia ikusi da, eta horregatik konponbideak diseinatzeko tailerrean ardatz hori hautatu zen lantzeko aukeren artean. Problematikak ezberdinak izan badira ere, gehien errepikatu den arazoa bidegorri eta oinezkoentzako sare baten beharra izan da

15

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

5. Prozesuaren balorazioBehin prozesua amaituta, atzera begiratu eta egindako lana baloratzeko unea da. Saio bakoitzean egin ditugu balorazioak (eranskinetan daude, dagokion aktaren barruan), baina orokorrean, parte-hartzaileak positiboki baloratu dute prozesua. Kasu askotan, erabilitako metodologia berria egin zaie, baina hala ere eroso sentitu direla adierazi dute. Horrez gain, ikasteko ere balio izan die, bai lan egiteko moduari dagokionez, zein euren herriaren egoerari dagokionez ere. Hasierako esanak eta balorazioak nahiko ezkorrak ziren, bilerak ondo baloratuta ere ez baitzuten bertan esandakoen balioa zenbaterainokoa izango zen argi ikusten; amaieran, eta diagnostikoaren berri jaso eta proposamenak landu ostean aitzitik, balorazioak gehiago zentratu dira etorkizunean, aukeretan eta potentzialitateetan, eta ikuspegia nabarmen baikorragoa izan da. Helburuei dagokienez, neurri batean bete ditugun arren, ez dugu aurreikusitako zabalkundea lortu. Hau da, helburuak bete dira, baina bere irismena erlatibizatu beharrean aurkitzen gara. Parte-hartzaileen kopuru txikiak baldintzatu du helburuen betetze maila. Prozesu honen helburu nagusia zen Zarauzko Hiri Debakatuaren maparen diseinua egitea. Diagnostiko horretatik abiatuta Zarautzen etorkizuneko hirigintza proiektuetan genero ikuspegia ere kontutan hartzera eramango gaituena. Etorkizunera begira hainbat irizpide zehaztea zen prozesuaren muinetako bat, eta txostenean inplizituki topatu daitezkeen arren, ez da irizpide zerrendarik osatu. Irizpide hauek, oraindik aurrerako bidearen lehenengo urratsak izango dia. Saioetan parte hartu duen jende kopurua nahiko txikia izan da, espero baino txikiagoa. Elkarteak, esaterako, ez dira behar bezala ordezkatuta egon eta ordezkari batzuk bakarrik hartu dute parte, gehienak kanpoan geratu direlarik. Herritar ez antolatuen kasuan ere, gutxik parte hartu dute, baina hau kasu ohikoa izaten da antzeko prozesuetan. Bereziki parte hartze aktiboa izan duen kolektiboa izan da jubilatuena. Talde Eragilea osatu duten Udal-teknikari eta ordezkari politikoek ere prozesuarekiko konpromiso maila altua erakutsi dute. Gauza bera esan dezakegu gainontzeko parte-hartzaileei buruz ere. Erakutsi duten lan egiteko gogoa, jarrera ona eta inplikazioa azpimarratzekoak izan dira. Gure aldetik zorterik onena opa diegu egiteko horretan.

16

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6. Diagnostikoa6.1. Hirigintza eta eguneroko bizitzaren inguruko diagnostikoa Diagnostikoak Zarauzko herritarren eguneroko bizitzan oinarritutako jasotzen du. Horretarako; mugikortasuna, espazio publikoan zaintza lanen erraztasuna, kolektiboen arteko elkarbizitza, umeen autonomia, libre ibiltzeko askatasuna,... bezalako gaietan oinarrituko gara. Emakume zein gizonen eguneroko bizitzan zein elkarbizitza ereduan eragina duten faktoreak alegia. Eguneroko bizitzan oinarritutako hirigintzaz ari garenean, herri eta hiri bizigarriak eraikitzeaz ari gara; erritmo indibidualak zein kolektiboak jasotzeko gai diren herriak, pertsona guztien irisgarritasun eta mugikortasuna zein inguru naturalarekiko oreka ere bermatzen dutenak. Azken batean, jasangarriak diren herri eta hiriak dira etorkizuneko generazioen beharrak asetu ahal izateko inguru naturalaren errekuperazioa zein erregenerazioa bermatuko dutenak. Gizarte guztiek pertsona bezala garatu eta pozik bizi ahal izateko aukera duten espazioen beharra dute. Bizi eta elkarbizi, zaindu, jolastu, amets egin eta elkarbanatzeko aukera ematen diguten herriak. Geure sentitzen ditugun eta parte sentitzen garen espazioak lortzera bidean, eguneroko bizitzaren faktorea erabakigarria da guztiok aukera eta eskubide berdinak izango ditugun herriak sortzeko. Libre eta seguru mugitzeko eskubideak, harreman zuzena du espazio publikoan daukagun edo sentitzen dugun segurtasunarekin. Arrisku egoera guztiak errealak dira; baita mito edo rol sozialetan oinarritutako beldur eta zaurgarritasun sentsazioak ere. Beldur horiek tarteko, adin guztietako biztanleek haur, gazte, heldu zein adinekoenek euren ibilbideak mugatzen dituzte. Bide bat hartu edo beste batetik joatea erabakitzen dute, deseroso edota segurtasun gabe sentiarazten dituzten gune horiek saihestuz. Kontuan izan beharrekoa da, lekuaren izaera aldakorra dela momentuaren arabera, izan ere, espazio horretan parte-hartzaile direnek jazotzen diren ekintzek, erabilerak edota argitasunak besteren artean, eragina baitute horretan. Segurtasuna eta hirigintzaren arteko lotura aztertu izan denean sarri, ikerketa objetua salaketa eta delituetan eta hauen arrazoietan oinarritu izan da. Genero ikuspegitik ordea, hutsegite hauetatik haratago (legal edo moralak izan) aztertu behar dagoela ulertzen da baina hauetaz gaindi, hauen faktore eragileetan jarri beharko litzateke arreta. Bai gizarteko balio eta jokabideetan zein gizatalde honek sortutako egituretan. Horrela ulertu behar dugu, hiri-planoaren diseinatzaileek espazioaren erabilera baldintzatzen dutela. Gizon eta emakumeek espazioak ezberdin bizi dittuzte bakoitzaren rolak eta pertsepzioak direla eta. Horregatik, ezinbestekoa da gizonek zein emakumeek espazio kolektiboak zeren arabera aukeratzen dituzten, nola erabiltzen dituzten, zertarako eta hauetan dituzten sentsazioak ezagutzea eta hauetan genero-harremanek nola eragiten duten aztertzea. Genero rol sozialen arabera, emakumezko eta gizonezkook espazio publikoan bizi ditugun esperientziak sarritan desberdinak dira. Horregatik herriko kale eta plazetan berdintasunez bizitzeko aukera emateko, bizipen eta esperientzia hauekin lan egin behar da, beti ere genero rolen efektuak ekiditeko.

a.

b. Espazioa elkarrekin lasai eta seguru bizitzeko pentsatua dagoen aztertuko da.Irisgarritasun kontzeptua zabaltzeko beharra. Hesi arkitektonikoak deuseztatzeaz haratago, errealitate fisikoari eta sozialari egoki erantzun nahi diogu.

c.

17

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6.2. Zarauzko hirigintzaren bilakaera historikoa: sorrera, hazkundea eta egungo egoera Zarauzko herriaren egungo diagnostiko bat egiteko ezinbestekoa da herriaren sorrera, eboluzioa eta hazkundearen zergatiak ezagutzea. Hori dela eta, tailerretan egungo diagnostikoarekin hasi orduko herriaren bilakaera historikoaren inguruko atzera begiratu bat erakutsi zitzaien parte hartzaileei. Herri bat ez da kasualitatez puntu batean kokatzen. Gizakiak bere sorreratik toki estrategikoetan kokatu izan du bere bizilekua eta Zarautz horren beste adibide bat da. Zarautzen jatorrira joateko 35.000 urte egin behar ditugu atzera. Erdi paleolito eta Burdin Aroan, Amalda eta Arbium izango direlarik hurrenez hurren gizaki nomada honen inguru honetako lehen asentamenduak. Garai honetan ohikoa den bezala, muinoan kokatutako asentamendua zen, animali eta garai hartako giro hotzetik babesa bilatuz. Gizakiak nomada izateari utzi eta nekazaritza edo abeltzaintzara ekiten dionean gaur egun ezagutzen ditugun herri askoren lehen asentamenduak agertuko dira. Zarautz ere horren adibide dugu; mendiaren babesean, nekazaritzarako lur oparoan eta arrantzarako toki paregabean. Herri hauen sorreran lurrak zeukan garrantzia oso handia zen, berau baitzen aberastasunen iturri. Horregatik, oso ohikoak ziren lurragatiko borrokak eta horren ezagunak diren linajeen arteko gudak. Jauntxoen arteko guda hauen ondorioz dorretxeen eta baserri fortifikatuen inguruko asentamenduak izan ziren lehendabizikoak. Jauntxoak babesa ematen zien bere lurrak lantzearen truke. Baina errege bideak eta beronekin komertzioak indarra hartu ahala merkataritzaren eraginez lehen hiri harresituak sortu ziren. Prozesu honetan landagunetik herrirako lehen biztanleriaren mugimendua jaso zen. Lehendabiziko plaza edo espazio publikoaren sorrera garai honetakoa delarik. Hala ere, herriak sortu eta komertzioaren inguruan jende ugari bizi bazen ere, landagunean bizi zen biztanleria proportzioa oso altua zen eta jendea herrian bizi arren lurrarekiko zeukan lotura oso handia zen. Lur kopuruak jende kopuru jakin bati eman ziezazkiokeen jaten eta hori dela eta 1237.urtean Zarauzko hiribildua sortzen zenetik 1.800.urtera arte herriak ez zuen hazkunde nabarmenik jasan.

18

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Nekazaritza eta arrantzari lotutako gizarte eredu honek natura eta biztanleriaren arteko oreka bat behar zuen eta horrek markatu zuen herriaren hazkundea. Teknologia berrien sorrerarekin herria zertxobait hazi bazen ere. Mende berriaren hasierarekin nabarmenak jasan zituen Zarautzek. ordea, aldaketa

1895. urtean trena iristeak garai berri baten hasiera markatu zuen. Herri askotan bezala, industria ugari etorri ziren herrira garai hartako lokomotora horien eraginez. Ez zen ordea industria izan Zarautzi trenak ekarri zion gauza bakarra. Kostaldeko badian kokatuta egoteak, turismorako toki paregabea bilakatu zuen herria trenaren komunikazioarekin. Turismoaren eraginez zerbitzuen-herria bilakatzen hasi zen Zarautz, aristokraziaren oporgune ere bazena. Oporretan zetozen aberats haiek beraien udarako etxaldeak eraikitzen hasi ziren hondartza gainean. Nekazaritzarako lur oparoen okupazioarekin hasi zen eta gaur egunera arte iraun duen herriaren etengabeko hazkundearen arrazoi nagusia izan zen hau.

Egia da herrian kokatutako industriak ere ekarri zuela berarekin langile auzoen sorrera eta biztanleriaren igoera garrantzitsu bat baina turismoa izan da Zarautzen herriaren hazkundearen faktore erabakigarria.Etxalde haiekin hiri trama jarraiturik ez zuen tipologia berri bat txertatu zen herrian. Kalearekin harreman zuzenik ez zutena eta espazio pribatuaren lehenengo zantzuak agertu ziren.

19

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Ordutik hona, batik bat zerbitzuetara eta turismora begirako herri bilakatu da Zarautz. Hala ere , baditu bi Industria-gune garrantzitsu: Salberdin eta Abendaon, turismoa delarik herrira jende eta diru iturri handia ekartzen duena.Hona hemen herriaren sorreratik gaur egunera arte herriak izan bilakaera: Lehenengo bi irudien artean 700 urtetako aldea badago ere, hurrengoen artean 100 urteko aldea baino ez dago eta herrian jasandako hazkundea nabarmenki handiago eta azkarragoa dela oso argi ikusi daiteke. Batik bat azken hamarkadetan eraikuntza boomak izan duen eraginaren ondorioz.

20

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6.3. Marko teorikoa: Eguneroko bizitzan oinarritutako hirigintzaren kontzeptu nagusiak Eguneroko bizitzan oinarritutako genero ikuspegiko hirigintza diagnostiko hau burutu ahal izateko, tailerretako parte-hartzaileek alor honen inguruko formazioa jaso dute. Hirigintza gaiak sarritan, korapilatsuegiak iruditzen zaizkio gaiarekin harremanik ez duen askori eta sarritan beronen inguruan zer esanik ez duela deritzo. Hori dela eta tailer hauekin hasi orduko, herriaren eboluzio historikoa oso era grafikoan azaldu den bezala, gai honen inguruko sentsibilizazioa jaso zuten parte-hartzaileek. Hirigintza arloko terminoak era ulerkorrago batean azaldu eta gure eguneroko bizitzarekin duten harremana eta garrantzia ulertaraziz. Sentsibilizazio honen helburua, herritar orok eguneroko bizitzaren ikuspegia kontutan izanik Zarauzko diagnostiko kritiko bat egin ahal izateko tresnak ematea izan da. Baita etorkizunean herrian burutu daitezkeen proiektuen inguruan, bere zein beste kolektibo guztien beharrak kontuan hartu diren edo ez baloratzea eta trebakuntza ematea ondoren proposamenak landu ahal izateko. Espazio publikoa, elkar bizitzarako eremu nagusia da. Besteekin batzeko eremua. Horregatik proiektu honetan, Genero Ikuspegitik Zarautzen argazki bat egin nahi izan da: emakumeek eta gizonek erabiltzen dituzten eta ez dituzten guneak, elkarbizitza non eta nola ematen den, zainketarako lanak (ume zein zaharrak zainduz) non ematen diren, gaur eguneko beharrak aztertu, zeini gustatzen zaion bata eta zeini bestea eta zergatik, zeintzuen erabilera ekiditen dugun eta zergatik. Zarautz ezagutu eta bertan nola bizi garen jakin, gainontzekoekin gure bizipen indibidualak elkarbanatuz, banakoaren ikuspegitik irudi kolektibora zabaltzeko. Herritarrok kale eta plazetan ematen den bizitzaren ezagutza aditua dugulako, denon artean herri hobeago bat eraikitzeko lan egitea beharrezkoa da. Tailerrean hiri-espazioa landu da, erabaki eta lehentasun sozial, ekonomiko edo ingurugiroaren arabera eraldatzen eta transformatzen den ente mutante bezala. Eraldaketa hauekin bizitza eredu indibidual eta kolektiboak ere aldatzen dira; honegatik guztiagatik, garrantzitsua da pentsatu eta erabakitzea norantz joan nahi dugun, zeintzuk diren egungo lehentasunak eta nolako herriak nahi ditugun. Hori dela eta herritarren parte hartzea beharrezkoa da.

1.- Herriaren hirigintza garapenaren analisi orokorra. 2.- Komunitate bizitza artikulatzen duten elementu urbanoak.(ekipamenduak, garraioak, mugikortasun ereduak, sozializazioa,...)

3.- Hiritargo kontzeptuak. 4.- Herriko espazio publikoaren erabilera eta ezagutzaren analisia. 5.- Kale mailako arazoen identifikazioa. 6.-Eguneroko bizitzaren azterketa eta beronen harremana inguru eraikiarekin.7.- Proposamenak eta beharrizanen proiekzioa.

21

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

4 ardatz nagusiak Behin parte-hartzaileek eguneroko bizitzaren inguruko hirigintza diagnostiko bat burutu ahal izateko trebakuntza jasota eta herriaren bilakaera historikoa ezaguturik Zarauzko egungo diagnostiko kritiko bat burutu zuten. Beraien behar indibidualak kontuan hartu bai baina kolektibo guztien beharrak aurretik jarriz; egunerokotasunean burutu beharreko ibilbide, lan, zaintza, zeregin,... guztiak kontuan hartu zirelarik. Lan saioetarako proposatutako kolektibo bakoitzak bere Zarautzen diagnostiko propioa burutu zuen. Bertan kolektibo horrek bere eguneroko bizitza garatu ahal izateko puntu positibo zein negatiboak adierazi zituzten. Diagnostikoa 4 ardatz hauen arabera osatu dugu: // ekipamendu publikoen sarea // // espazio publikoaren sarea // // mugikortasuna // // libre ibiltzeko askatasuna eta presentzia sinbolikoa //EKIPAMENDU PUBLIKOEN SAREA. Gertutasunaren hiria.

Eguneroko bizitzarako ekipamenduak. Espazio publikoan zaintza lanak errazteaz gain kontziliazioa eta erantzukizuna bultzatzen duten ekipamenduak. ESPAZIO PUBLIKOEN SAREA. Espazio bizi eta kolektiborako elementuak: Hiritargo guztiarentzako irisgarria izango den espazio publiko, kolektibo eta kalitatezko baten beharra, bertan elkartzeko eta norberarena sentitzeko. Kaleko bizitza komunitarioa indartu beharra azpimarratzen da, batez ere merkatuak kontsumora lotutako indibidualtasuna eta konpetitibitatea indartzen baititu. Kalea kanpoko eszenatoki bezala ikustea guztiz beharrezkoa da batik bat menpeko kolektiboentzat (haurrak eta adineko jendea) osasun eta sozializazio arrazoiengatik. MUGIKORTASUNA eta garraioa. Eguneroko bizitza garraio publikoa erabilita burutzea bermatzen duten politika eraginkorrak garatzeko, beharrezkoa da galdetzea zerbitzu horien erabiltzaile nagusiak diren emakumeei. Egunean zehar burutzen dituzten lan anitzak medio, beraien ibilbideak kateatuak baitira helburu bakarreko bidaien aurrean: etxea-lana, langile produktiboetan ohikoa. JASANGARRITASUN gaiak medio, ibilgailu pribatuaren erabilera indibidualistaren aurrean, garraio publiko sare efiziente bati lehentasuna ematea funtsezkoa da. LIBRE IBILTZEKO ASKATASUNA eta presentzia sinbolikoa Espazio batean seguru sentitzeko bermerik onena bizirik egotea, jendea eta aktibitatea izatea da. Espazio Biziak espazio Debekatuen aurrean: kale betea/kale segurua da oinarri honen arabera. Ingurua erraz ezagutu, ikusi eta ikusia izan, entzun eta entzuna izan, beti irteeraren ikuspegia izatea, garbitasuna eta inguruaren zaintza eta espazio publikoan modu kolektibo batean aritzea. Hirian emakumeen presentzia sinbolikoa bultzatu behar da; kaleen, plazen, parke eta eraikin esanguratsuen izenen bitartez, emakumeen ahalduntzean lagunduko duten mekanismoak, espazio publikoan islatuak izateko erreferentzia bezala. Izenek onarpen kuota bat suposatzen dute, herriko historian pertsonen isla zuzena. 22

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

A3

-Kolektibo guztien plano bateratua -jubilatuak -herritarrak1 -hezkuntza -herritarrak2 -kontseilua

23

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6.4. Diagnostikotik ateratako ondorioak 4 ardatz nagusietan oinarritutako Zarauzko diagnostikoa Gai bakoitzaren inguruko informazio zehatza badugu, herriak gaur egun eguneroko bizitzari lotuta dituen erronka nagusiak argiago irudikatuko ditugu. Tailerretan, beraz, genero ikuspegitik herriaren diagnostiko kolektiboa burutu zen. Horrela, kolektibo ezberdinen bizitzaren nondik norakoak ezagutuz, denon arteko hausnarketa kolektiboan lan egin zen. Gune publikoek gure eguneroko beharretara nola erantzuten duten ezagutu eta bide batez, herritarrengandik sortutako proposamenak jorratzeko baliatuz. Aipatu beharra dago, orokorrean ekipamendu eta espazio publikoaren sarearen inguruan nahiko positiboa izan direla diagnostiko fase honetan jasotako ekarpenak. Beraz esan daiteke orokorrean positiboki baloratuak izan direla bi ardatz hauek. Bestalde Mugikortasuna izan da Zarautzeko genero ikuspegiko eguneroko bizitzaren inguruko hirigintza diagnostikoan negatiboen baloratu izan den faktorea. Egia bada ere segurtasunaren inguruko hainbat puntu identifikatu direla, puntu hauetako askok mugikortasun faktorearekiko harreman zuzena izan dute, sarritan berau izanik puntu beltz bezala identifikatzeko arrazoia. Hona hemen ardatz bakoitzaren inguruan jasotako ondorio nagusiak:

6.4.1. EKIPAMENDU PUBLIKOEN SAREAEkipamenduen sareari dagokionez Zarautzek zerbitzu ugari dituela adierazi bazen ere, Kultur ekipamendu baten premia kolektibo guztiek adierazi zuten. Kultur eskaintza zabala eskainiko zukeen elementua alegia, herriak kultur eskaintza oparoa badu ere ez baitago berau batuko duen instalazio aproposik. Gaztetxearen inguruan antolatu den Aisiola elkarteak kulturaren inguruko lan ezin hobea egiten diharduela sarritan aipatu da tailerretan baina askok ez deritzote egun gaztetxea kokatzen den eraikina eta eremua bera aproposena denik.

Bestalde, gazteentzako eskaintza eta toki apropos baten beharra ere identifikatu zen saioetan, egungo gaztelekuak ez baitu jakin gazteen beharrei erantzuten. Kolektibo guztiek aipatu ez bazuten ere, mojen komentuak herriaren erdialdean duen toki pribilegiatua ikusirik eta egun bertan dauden moja kopurua urria dela jakinik, komentua erabilera kulturalerako egokitzea ere hainbaten adostasuna izan zuen proposamena izan zen.

24

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6.4.2. ESPAZIO PUBLIKOAREN SAREAHerrian kalitatezko eta izaera oso anitzeko espazio publiko ugari daudela aipatu zen eta berau oso positiboki baloratua izan zen egindako saio ezberdinetan. Herrian malekoia eta hondartza udako espazio publiko esanguratsuenak badira ere, beste hainbat plaza eta parke oso positiboki baloratu ziren lan-saioetan. Horien artean, neguko malekoi bezala identifikatu zuten Klabelinsoro plazari etekin handiagoa atera dakiokeela aipatu zen. Adineko pertsonek, asko erabiltzen duten ingurua da hau batik bat neguan, haizetik babestua dagoelako eta euri egunetan paseorako aproposa den aterpea duelako etxeen bebarruetan. Hala ere, plazak duen tamaina ikusirik ekintza anitz bertan gauzatu ahal izateko moldaketa txikia egin dakiokeela proposatu da; kontzertuetarako eszenatoki txiki bat, merkatua ospatzeko azpiegitura, Bada herrian azken aldian gatazka ekarri duen espazio bat: Malekoia. Tailerretako parte-hartzaile gehienek beraien desadostasuna azaldu zuten bizikletak Malekoitik ibiltzeko debekuaren aurrean eta neurriak hartu beharra azpimarratu dute. Hala ere, gaia aztertu eta terrazen azalera mugatzea konponbidea izan litzatekeela aipatu zuten. Biotopoaren inguruko ibilbidea ere argiztatu egin beharko litzatekeela aipatu zen, jende askok kirola egiteko edota paseorako erabiltzen baitu. Hala ere, inguru honek duen izaera natural garrantzitsua kontuan izanik, kontu handiz argiztatu ezean dagoen bezala uztea hobe litzatekeela erabaki zuten parte-hartzaileek. Bestalde, herriaren erdigunean dauden 2 orube huts handiei erabilera eman beharko litzaiekeela sarri aipatu dute herritarrek. Egun, batak parke txiki bat eta aparkalekua baditu ere biei etekin handiagoa atera dakiekeela adierazi zen lan-saioetan. Bi zelai handi hauek herriaren erdian naturaz gozatu ahal izateko toki bezala egokitzea izan zen eskaerarik hautatuena. Bukatzeko aipatu, adinekoen kolektiboak eskaera zehatz bat egin duela espazio publikoan kokatzen diren eserlekuen inguruan. Espazio publikoaren beste ezaugarri garrantzitsuetako bat pertsona guztietara eta batik bat kolektibo ahulenetara egokitzeko izango duen gaitasuna izango da, ez daitezen edukiz hutsak diren espazio bilakatu, begiratzeko soilik. Hori dela eta batik bat adineko pertsonek espazio hauek erabiltzeko hainbat hobekuntza proposatu zituzten tailerretan. Beraien aburuz, parkeetako jesarlekuetako batzuk adineko jendearentzako egokitu beharko lirateke, hau da, adinekoen beharrizanak kontuan hartuta diseinatuak; ohikoak baino 7-8zm altuago diren eserlekuak. Honekin batera eserlekuetan esertzea zein bertatik altxatzea erraztuko luketen besoak ere izan beharko lituzkete.

6.4.3. MUGIKORTASUNAEspazio publikoen zein ekipamenduen sarea komunikatuko lituzkeen bizikletentzako sare jarrai baten beharra azpimarratu zen behin eta berriro tailerretan. Herriaren orografia lauak eta herriaren hedapen ez oso handiak Zarautz toki paregabea egiten baitute oinez eta, batik bat bizikletaz, mugitzeko. Herrian hainbat bidegorri zati badaude ere, ez dago bizikletazko mugikortasun segurua bermatzen duen sarerik eta herrian bizikletak duen erabilera handia ikusirik kontuan hartu beharreko proposamena deritzogu. Bidegorri sare seguru hau, ikastetxeekin ondo komunikatua egon beharko litzateke batik bat; honek umeak herritik autonomoki ibiltzeko askatasuna erraztuko bailuke eta horrek haurren zaintzaz arduratzen diren pertsonengan ere eragin zuzena izango luke era berean.

25

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Aipatu beharrekoa da gainera, tailerretan inseguru bezala identifikatu diren puntu asko eta askorengan bidegorri sare egoki batek eragin positiboa izango lukeela. Sarritan bidegorria bertan behera amaitu eta bizikletak oinezko edo autoen espaziora pasatu behar izaten dira, orduan sortzen direlarik gatazka asko eta asko.

Mugikortasunari lotutako gai garrantzitsu bat oinezkoentzako sare seguru baten premia izan da. Alde zaharrean batik bat egungo espaloi estuek errepidetik joan behar izatera behartzen baitute maiz. Egun oinezkotu diren kaleak oso positiboki baloratuak izan dira tailerrean eta urgentziazko proposamen bezala Santa Klara-San Frantzizko kalea oineztatzea proposatu da. Honekin batera, alde zaharreko oinezko-gunea tren geltokiarekin komunikatzea interesgarria litzatekeela deritzote herritarrek. Zarauztarrek herri barruko mugikortasunean Nafarroa kalea edo errepide nazionala muga bezala identifikatu dute. Herria luzera osoan zeharkatzen duen ardatz hau gainditze aldera lurpeko pasabideen aldeko apustua egin zuen Udalak. Pasabide hauek, segurtasun ezaren faktore guztiak badauzkate ere irisgarritasun aldetik ere eskailerak edo malda handiegiko elementuak direla aipatu da. Gurpildun aulkien edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eguneroko bizitzan zailtasun bat suposatuz. Lurpeko pasabide hauek saiheste aldera, lur gaineko semaforodun zebrabideak egokitzea aukerarik onena litzatekeela aipatu zutelarik. Bestalde errepide honi kale izaera eman eta trafikoari lehentasuna eman ordez oinezko eta bizikletari lehentasuna eman beharko litzaiekeela aipatu zen lan-saioetan.

26

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

6.4.4. LIBRE IBILTZEKO ASKATASUNABada segurtasunarekin lotutako gai garrantzitsu bat; ZOONINGa. Zarautzen, beste herri askotan bezala, industria herritik kanporatzeko joera egon da eta honek ordu jakin batzuetan bakarrik erabilera duten espazioak sortu ditu. Erabilera bakarreko izaera honek, ordutegi horretatik kanpo bertatik pasatu behar duen edonori beldurra eta segurtasun-eza suposatzen dion ingurune bilakatzen du. Sarritan, ekiditen diren gune bihurtuz. Abendaoko industriagunea horren adibide garbia da. Ez herriaren tramarekin, ezta bidegorri sarearekin ere lotura zuzenik ez duen industriagunea alegia. Salberdineko industriagunea herriaren tramaren barruan badago ere, bere zaintza eskasak eta eraikin industrial asko bertan behera utzita egoteak ematen dion zaharkitu eta ilun itxurak zooning faktore honen negatibotasuna areagotzen dute. Erabileren nahasteak tartekatzen dituzten diseinuen alde lan egin beharko litzateke horrelako zooning egoerak ahalik eta gutxien sortu daitezen.

Etxebizitzen tramaren jarraitasun ezak ere antzerako pertzepzioa eragiten du herritarren artean. Herri 27

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

garapen hedatuetan, lur azalera handi bat okupatzeaz gain, elkarbizitzarako eta kolektibo ahulenen eguneroko bizitzarako espazioak sortzea askoz zailagoa da, batez ere zaintza lanei lotua, Vista Alegre, Itsas Mendi eta Azken Portuko auzoak gune beltz bezala identifikatu dira tailerretan herritik auzoetarako lotura edo konexio faltagatik batik bat. Lotura hauetan interbentzioak burutzea edo bidegorri sarea posible den auzoetaraino heltzea bezalako neurriek positiboki eragingo luketela adierazi dute parte-hartzaileetako askok. Bestalde, azken urteetan auzo hauetako komertzio txikien itxierak auzoaren bizitzan izan duen eragin negatiboa ere aipatu zuten eta berau suspertzeko neurriak hartu beharko liratekeela aipatu.

28

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Zarautzen arazoak sortzen dituen beste elementu bat trena da, honek errepide nazionalak bezala muga ezartzen baitu herriaren alde banatara eta Nafarroa kalean bezala alde batetik bestera pasatzeko erabiltzen diren lurpeko pasabideak gune beltzak dira herritar askorentzat. Arazo honek ez du konponbide errazik epe laburrera, baina pasabide hauen segurtasuna hobetze aldera neurriak hartu beharra aipatu zuten tailerretan.

29

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

A3

-ondorio planoa -mugikortasuna -espazio publikoen sarea -ekipamendu publikoen sarea -libre ibiltzeko askatasuna

.

30

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

7. Hiri debekatuaren mapaBehin diagnostikoa bukatuta, Zarauzko hirigintza eta eguneroko bizitzaren inguruko azteketatik eratorritako informazioa Talde Eragilean elkarbanatu da. Bertan, banaka-banaka tailerretan identifikatutako puntu guztiak aztertu eta hurrengo proposamenen atalean landu litezkeenak hautatzea izan zen helburua. Bilera horietan, konponketa zuzena zuten puntuak alboratu egin ziren. Argiztapen gehiago jartzea edota eserlekuen altuera igotzea bezalako gaiak, alegia. Ez garrantzirik ez dutelako, baizik eta Udalak puntu horietan herritarren proposamenik gabe ere eragin zezakeelako. Jarraian agertuko direnak dira, teknikariekin egindako azterketa eta proposamenen balorazio horretako ondorioa lanerako erabilitako 4 ardatzak oinarri hartuta: [EKIPAMENDU PUBLIKOEN SAREA] Ardatz honi dagokionez ekipamendu kulturalaren beharra bada ere gabezia handiena, hau gauzatzea egun ekonomikoki bideragarria ez den proiektua dela adierazi ziguten teknikariek. Hala ere, interesgarria iruditu zitzaien gaztetxea bezalako eraikin batek inguruan sortu zezakeen birsorkuntza. Hori dela eta egun gaztetxea kokatzen den eraikinak baliorik ez badu ere, katalogatua dagoen eraikin industrial bat badago Salberdieko industriagunean aipatu zuten; etorkizunean ingurua birsortu eta horri erabilera kulturala ematea aztertu zitekela proposatu zuten. Mojen komentuan tankera honetako proiektuak gauzatzea ordea, ez zuten epe laburrean bideragarri ikusten eta hori dela eta aukera hau hurrengo proposamenen saioan ez lantzea erabaki genuen.

[ESPAZIO PUBLIKOAREN SAREA] Tailerretan ardatz honen inguruan arazo garrantzitsurik identifikatu ez bada ere teknikariei egoki iruditu zitzaien Salberdin eta Monjen artean dagoen orubeari eman dakizkiokeen proposamenen inguruko lanketa egitea. Orube hau herriaren zentro-zentroan egonik oinezkoen sarea osatzen eta herria naturarekin harremanetan jartzen lagundu baitezake. Identifikatutako beste orubeak herrian zeukan kokapen eta jabetzagatik alboratu genuen, ez baikenuen epe laburrera bertan aldaketak egitea posible ikusten. Bestalde neguko malekoiaren erabilera indartzeko proposamenak jasotzea ere ez zuten alboratu.

[MUGIKORTASUNA] Talde Eragilearen bilera honetan zer esan gehien eman zuen ardatza hau izan zela esan daiteke. Bidegorri-sare proiektuaren ideia izan zen proposamenak lantze aldera aukera gehien izan zitzakeen proiektu bezala identifikatu genuena. Udalak berak baitzeukan mahai gainean gaiaren inguruko proiektu eta proposamen bat. Herritarrekin landu eta aztertzea oso interesgarria izango litzatekeela aipatu ziguten teknikariek. Oinezko sare jarraitua bilatze aldera alde zaharraren peatonalizazioarekin aurrera jarraitzeko asmoa zutela aipatu ziguten batzar hartan teknikariek eta baita oinezkotze proiektuaren berri eman ere. Oinezkotze proiektuak fase ezberdinak izango zituela eta lehentasunak landu eta oinezkotzeko premia handiena zein kalek izan zezakeen hurrengo proposamenen tailerrean aztertzea ideia ona iruditu zitzaien.

31

Zarauzko Hiri Debekatuaren MapaAlde zaharra eta tren geltokia oinezko sare horrekin lotu beharko liratekeen edo ez proposamen horren barnean aztertzea ere egoki iruditu zitzaien. Nafarroa kalearen arazoari ordea ez zioten teknikariek horren konponbide erraza ikusten. Errepide nazionala izanik diputazioak baitauka bertan edozein interbentzio baimentzeko eskumena. Zirkulazioa beste nonbaitetik bideratzea aztertu izan duten elementua dela aipatu baziguten ere konponbide errazik ez zuen proiektua izanik epe laburrera aurrerapenik izatea ez zena posible izango aipatzen zuten. Hala ere, herritarren eskariari jarraituz lur gaineko oinezko semafororen bat egokitzeko aukera ote dagoen aztertzeko konpromisoa hartu zuten teknikariek. Alor honetan udalak eskuartean zeukan proiektu baten berri eman ziguten non Vista Alegrera igotzeko igogailu baten proiektua azaldu ziguten. Herritarren iritziak horrelako proiektu baten diseinuan kontuan hartzeak duen garrantzia ulerturik, aurrerantzean Berdintasun teknikari eta kontseiluarekin elkarlanean jarduteko konpromisoa agertu zuten hirigintza eta herri lanetako arduradunek. Hori horrela, aurrerantzean proiektu hau berdintasun kontseiluarekin lantzekotan gelditu ziren bai hirigintza eta baita berdintasun teknikaria ere.

[LIBRE IBILTZEKO ASKATASUNA] Ardatz honen inguruan ZOONING-ak sortzen dituen arazoei konponbide bat bilatzea bat ere erraza ez dela oharturik, teknikariei etxebizitzen jarraikortasun ezak, erabilera bakarreko guneak edota kalearekin harremanik ez duten gune erresidentzialek herriaren bizitzan duten eraginaren ondorioak aipatu genizkien. Ez da erraza egun jada eraikiak dauden auzune hauetan konponbideak proposatzea baina etorkizuneko diseinuetan kontuan hartu beharreko faktorea dela azpimarratu zen. Hala ere, isolatuta dauden auzo eta industriagune hauen komunikazioa hobetzeak eragin ditzakeen onurez aritu gintzaizkien.

7.1. Proposamenak: identifikatutako arazoei aurre egiteko ideia berrien bila Behin udaleko lantalde tekniko-politikoarekin eguneroko bizitzaren inguruko hirigintza diagnostikoaren ondorioak aztertuta, epe ertain-labur batera egingarria izan daitekeen edo kontuan hartzeko bezalako proiektu baten inguruko lanketa egitea proposatu genuen. Diagnostikoan identifikatutako hainbat arazori irtenbidea bilatzeko helburuaz. Aurretik aipatu ditugun identifikatutako puntu edo gaien artean hauek iruditu zitzaizkigun proposamenak lantzeko interesgarrienak:.

1. Bidegorri sare baten diseinua 2. Salberdineko zelaiaren erabilera posibleakProposamenen tailer honetan herritarrei diagnostikoaren ondorioen berri eman zitzaien. Honekin batera, lantalde tekniko-politikoarekin izandako bileran hitz egindakoa aurkeztu zitzaien; era horretara, lanketarako proposatutako 2 gai hauen zergatia argituz. Interesen arabera erabaki zuen bakoitzak bi proiektuetatik zeinen diseinuan parte hartu.

32

Zarauzko Hiri Debekatuaren MapaTalde anitza eta prozesuan zehar inplikazio handia azaldutako jendez osatutakoa izanik, gai bietako bakoitza talde batean lantzeko hautua egin zuten. Lehenengo taldeak Salberdineko zelaiaren erabilera posibleen inguruko gogoeta, beharrizan eta proposamenak aztertu zituen. Bigarren taldeak aldiz, Zarauzko gune ezberdinak komunikatuko lituzkeen bidegorri sare egoki bat diseinatzeaz gain herrian oinezko eta bizikletek lehentasuna beharko luketela iruditzen zitzaizkien espazioak identifikatu zituzten.

33

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa7.1.1 [1.taldea] SALBERDINEKO ZELAIAREN ERABILERA POSIBLEAKTalde honek landutako proposamen guztiak diagnostikoan identifikatutakoaren ildoan joan ziren. Bertan orube honek natura eta herriaren arteko harremana landu zitekeen espazio bezala erabiltzeko potentzial handia zuela adierazi baitzen. Gaineratu beharra dago, aisialdiari lotutako proposamenez gain pertsonen arteko harremanak bultzatu eta jakituriak elkarbanatzeko toki bat bezala irudikatu zutela espazioa, beti ere naturaren errespetua aldarrikatuz eta bizitzeko eredu osasuntsu bat bultzatuz. Honako hauek izan ziren orube honetarako proposamenak: 1. Haurrak naturarekin harreman zuzenean jarriko lituzkeen Baratza-Eskola, orubea herriaren zentro-zentroan egonik aukera ezin hobea iruditzen baitzitzaien ikasgelatik kanpoko heziketa bultzatzeko. 2. Proiektu intergenerazionalak bultzatzeko gunea (baratzekin lotuta edota beste batzuk) 3. Aisialdiari lotutako espazioak eta hiri altzariak: mahaiak, eserlekuak, iturriak 4. Bidegorri sarearekin lotutako eremua 5. Irakurtzeko guneak 6. Urarekin gozatzeko aukera; putzuak, txorroak,... 7. Euritik edota eguzkitik babesteko aterpea 8. Zuhaitzez eta zelaiez gozatzeko aukera. Material bigunen aukeraketa. 9. Aire libreko ekintzak bertan egin ahal izateko aukera; yoga, pintura ikastaroak,... 10. Argiztapen egokia 11. Lurpeko aparkalekua

34

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa7.1.2 [2.taldea] BIDEGORRI SARE BATEN DISEINUADiagnostikoan, libre ibiltzeko askatasunean oinarria zuten arazo asko identifikatu ziren eta horietatik askok mugikortasunarekin harreman zuzena zuten. Bidegorri sare honen diseinu egoki batek arazo horietako asko konpondu zitzakeela ikusirik hainbat faktore ezinbestean kontuan hartu beharrekoak iruditu zitzaizkien talde hau osatzen zuten kideei; 1. Ekipamendu eta espazio publikoak komunikatuko beharko lituzkeen elementua. 2. Ikastetxe guztiekin ezinbestean lotura umeen autonomia bultzatzeko. 3. Mugikortasun elementuekin komunikatuta; autobus geltokia, tren geltokia, apeadero,... 4. Herria inguratuko duen eraztun baten beharra 5. Hondartza eta barrualdea elkarlotuko dituzten saihetsak.

35

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa7.3. Aurrera begirako lankidetza eta funtzionamendua: etorkizunerako proposamenen lanketak Prozesuaren jarraipena eta lankidetza egin duen Talde Eragileak positiboki baloratu du eguneroko bizitzaren ikuspegitik egin den hirigintza azterketa hau. Prozesuan identifikatutako puntu askoren berri aurretik bazuten ere berauen inguruko problematika sakonago aztertzeko balio izan baitu eta bestalde identifikatu gabeko hainbat puntu eta arazo ere jaso dira diagnostikoan. Teknikari eta herritarren arteko lankidetzak izan dezakeen baliagarritasuna ikusirik, Talde Eragileak hirigintza zein herri lanetan etorkizunean mahai gainean egon daitezkeen hainbat proiekturen inguruko herritarteknikari elkarlana aurrera eramateko konpromiso argia erakutsi du. Hasiera batean berdintasun teknikariaren bitartez berdintasun kontseiluan proiektu hauek aztertzeko hautua egin da baina ez da beste etorkizuneko inolako lankidetzarik baztertu. Elhuyar Aholkularitzak eta Hiria Kolektiboak osatzen dugun lantalde honek oso positiboki baloratu dugu konpromiso hau eta benetan etorkizunerako proiektuen inguruko lanketa eredu hau beste alor batzuetara zabaldu eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta zarauztarren behar eta premiak lehenengo pertsonatik ezagutzeko aukera paregabea dela deritzogu.

36

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

8.- Ondorio orokorrakZarautzeko eguneroko bizitzaren ikuspegiko hirigintza diagnostiko honen azterketa orokorra egiterakoan, MUGIKORTASUNA izan da herrian identifikatu den arazo larrienetako. Gai hau delarik libre ibiltzeko askatasuna eta segurtasunaren inguruko arazo ugariren jatorria. Hona hemen azterketa honetan identifikatutako ondorio nagusiak: 1] Oinezko eta bizikleten mugikortasun segurua bermatzen duen sare jarrairik eza. 2] Hiri trama jarrai ezak, hainbat auzo loturarik gabe uztea. 3] Errepide nazionala eta trenbidea zeharkatu ahal izateko ibilbide seguruen beharra. 4] Erabilera bakarreko guneak. Zooninga: zenbait ordutan hutsik geratzen diren inguruak.

1] Oinezko eta bizikleten mugikortasun segurua bermatzen duen sare jarrairik eza. Oinezko eta bizikleten mugikortasun seguruari dagokionez, herrian oinezko zein bizikletentzako egokitutako sare baten beharra antzematen da. Zarautzen gaur egun, oinezko eta bizikletek ez daukate lehentasunik eta sarritan ibilgailuak edozein txokotaraino iristearen mesedetan espaloi estuegiak, errepidea seguru zeharkatu ahal izateko semafororik ez duten zebrabideak edota aparkalekuak ez kentzearren moztuta geratu diren bidegorriak bezalako hainbat puntu markatu dira. Honen aurrean Udalak jarrera argia hartu beharko luke oinezko eta bizikleten mesedetan eta neurriak hartu beraien mugikortasun seguru eta eraginkorra errealitate bihurtu dadin herrian. Mugikortasun seguru hau lortzera bidean hauek dira kontuan hartu beharreko hainbat proposamen:

a Oinezkoen segurtasuna aurrejarriko duten zabalera egokiko espaloiak jartzea, nahiz etahorrek zenbait errepide oinezkotu, aparkalekuak kendu edota norabide bakarreko kale bihurtu beharra ekarri. Alde zaharraren kasua horren adibide garbia da eta premiazkoa ikusten dugu Santa Klara eta San Frantzizko kaleak oinezkotzea. Alde zaharra eta tren geltokiaren arteko oinezkotze proiektu honen bitartez lotzea ere oso positiboa litzateke, mugikortasun seguru hau bermatze aldera.

b Bidegorri sarea osatzea ere oso garrantzitsua deritzogu eta sare honek espazio publikokoplaza eta parkeak, ekipamendu publikoak eta batik bat ikastetxeak elkarlotu beharko lituzke. Horrela herritarren mugikortasun segurua bermatzeaz gain umeen autonomian eragin positiboa izango bailuke eta honek berauen guraso eta zaintzaileen bizitza erraztu.

2] Hiri trama jarrai ezak hainbat auzo loturarik gabe uztea. Herriaren zentrutik oso gertu dauden Itsas-mendi, Vista Alegre eta Azken Portuk ez daukate loturarik erdigunearekin eta bertakoen mugikortasuna garraio publiko edo kotxe partikularrera mugatzen da

37

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapasarritan. Itsas Mendi-ren kasuan hiri trama jarrairik ez dago errekaren bi ertzak lotzen dituena eta nahiz eta diseinu egokiko espaloiak izan, bidegorria ez da bertaraino iristen errepidetik edo espaloitik joatera behartuz bizikletei. Eta etxebizitza tramaren jarraipen ezak batik bat gauez bertara joan edo bertatik zentrura gerturatzeak askorengan beldurra sortzen du. Honen aurrean bidegorri sarea bertaraino luzatu beharko litzateke eta gainera aurrerantzean planteatzen diren etxebizitza berriak komunikazio hau lortzera bidean planteatu ahal den neurrian. Vista Alegre eta Azken porturen kasuan arazoa larriagoa da. Biak muino baten gainean kokatuta egoteak hauen irisgarritasuna ez du errazten, malda nabarmenak zailtasunak sortzen dizkielarik askori. Gainera espaloiek ez dute zabalera nahikorik edota moztu egiten dira hainbat puntutan oinezkoak errepidetik joatera behartuz. Arazo hauen aurrean garrantzitsua izango litzateke oinezko sarea berrikusi eta identifikatutako hainbat puntu beltzetan neurriak hartzea; ahal den neurrian bidegorri sarea bertaraino eramatea eta; batik bat, garraio publikoaren maiztasuna auzo hauetan sarriagoa izateko pausuak ematea jendeak kotxe partikularraren erabilera beharrik izan ez dezan. Zarautzen identifikatutako hainbat puntutan, batez ere hondartzatik gertuen gelditzen diren eremu erresidentzialek etxebizitzen behe oinekin kontakturik baimentzen ez duten itxiturek edota kalearekin harremanik ez duten eraikinek, loturarik ez dagoen pertzepzioa ematen dute. Hau ez da bat ere positiboa herri-bizitza bultzatze aldera; hori dela eta, aurrerantzean egiten diren gune erresidentzialetan bi aspektu hauek kontuan hartu beharko lirateke, eta Udalak behar den erregulazioa ezarri beharko luke arazoa ez errepikatzeko: ordenantza bidez adibidez itxituren altuerak eta materialak mugatuz edota kalearekin harreman zuzena daukaten alineazioak derrigortuz.

3] Errepide nazionala eta trenbidea zeharkatu ahal izateko ibilbide seguruen beharra. Zarautzen errepide nazionala zein trena muga bat izan dira herria handitzen joan den heinean eta honek sarritan egokiak ez diren hainbat pasabide gauzatzera eraman du Udala; lurpeko pasabidea, malda handiegia duten arrapalak, irteerarik ikusten ez diren tunelak,... Errepide nazionalaren kasuan Udalak lur gaineko pasabideak egokitu beharko lituzke, eta ahal den neurrian lurpekoak desagertarazi edota berauen erabileren beharra jeitsi. Bestalde trenbideko pasabideen kasuan trenarren lurperatzearen konponbideak etorkizun gerturik ez duela ikusirik ahal den neurrian hauen inguruan argiztapena, garbitasuna edota ikuspegia oztopatzen duten elementuak ekidin beharko lirateke. Guzti honekin leku hauek erabiltzean segurtasun pertzepzioa areagotzea lortu nahi da.

4] Erabilera bakarreko guneak. Zooning. Zenbait ordutan hutsik geratzen diren inguruak. Herrian gauzatu beharreko aktibitate eta espazioak antolatzerako orduan erabilera bakarreko guneak saihestu beharko lirateke, erabilera mistoak bultzatuz eta ordu jakin batzuetan baino funtzionatzen ez duten eremuak alboratuz. Honen kasu nabarmenak dira Abendao zein Salberdineko industriaguneak. Industri edo erabilera huts honek, eguneko ordu jakin batzuetan baino irekita ez dauden eraikin gune bihurtzen ditu gune hauek ordutegi horretatik kanpo bertatik pasatu behar duenari segurtasun eza sortuz eta sarritan, ondorioz, erailtzaileak bertarako bidea ekidinez edota ibilbidea autoz burutuz. Abendaoren kasuan bidegorri sarearekin komunikatua egoteak joan etorri hori erraztu dezake baina

38

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapahala ere etorkizuneko planteamenduak ez lirateke norabide honetan joan beharko eta erabilera nahasturak bilatu beharko lituzke Zarautzeko Udalak. Salberdinen kasuan zaharkitua dagoen industriagune bat izaki berau eraitsi eta etorkizunean bertan etxebizitzak egitea aurreikusten du udalak, hala ere gune erresidentzial hutsak ere zooning arazo hau ekar lezake etxebizitza eta zerbitzuak tarteakatzea bultzatzen ez badu. Bestalde, gaur egun argiztapen, bidegorri sare eta espaloi duinak lortzeko bidean neurriak hartu beharko lirateke.

39

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa

Eranskina: kale izendegia eta eskulturen azterketa

40

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

Eranskina II : Carta europea de la mujer en la ciudadEs una plataforma comn para debatir con todos los participantes, porque la igualdad en democracia mejorar las condiciones de vida de todos. La Carta se entiende como un proceso analtico de larga duracin y abierto, que contiene una serie de propuestas concretas. Estas propuestas pueden ponerse en prctica para tener en cuenta y promover la participacin ciudadana activa de mujeres en la ciudad y en su planificacin. Uno de los supuestos de partida es que no existe como tal un inters especfico de la mujer como tal, pero s que la mujer puede actuar como catalizadora en el proceso de cambio y mejora de las condiciones de vida. Objetivos de la Carta_ El propsito de una Carta de la Mujer en la Ciudad es concebir un nuevo planteamiento filosfico de la ciudad, con la intencin de contribuir de manera constructiva a un verdadero debate democrtico que d cuenta de las necesidades y de las varias expectativas de los ciudadanos (mujeres y hombres por igual). Los esfuerzos para revitalizar las ciudades deben unirse a otros ms nuevos. Prioridades polticas y econmicas que proponen la mejora de la armona social. El asunto en juego es volver a crear espacios y vnculos sociales de proximidad, aumentando la igualdad de oportunidades para mujeres y hombres en la vida rural y urbana. La Carta pretende fundamentalmente promover una sociedad emancipada, libre de estereotipos constructivos que impidan a las mujeres un desarrollo en aspectos relacionados con la planificacin y servicios de la ciudad, vivienda, seguridad y movilidad. Las ciudades adems deben ser repensadas y remodeladas a travs de una percepcin de mujer, que sea la herramienta que les d un nuevo equilibrio y otra dimensin.

La bsqueda de una nueva filosofa de ciudad Cambiando aspectos y procedimientos El cambio ser conseguido mediante: La eliminacin de obstculos para un verdadero "Derecho a la Ciudad" de la mujer, subrayando el tema de que todas las personas involucradas operan y deciden en problemas relativos a la planificacin, vivienda y condiciones de vida; La promocin de nuevos procedimientos democrticos de toma de decisiones en la ciudad que planifiquen y desarrollen mejores condiciones de vida a travs de la introduccin de contribuciones a altos niveles de consulta y toma de decisiones femeninas; El aumento de la conciencia social ciudadana, renovada a travs de una "ciudadana activa" para que as, los que toman decisiones estn ms cerca de lo que diariamente concierne a los ciudadanos; El fomento de una filosofa diferente en la planificacin de la ciudad, que se base especialmente en los valores humanos; 41

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

El refuerzo de procesos de cambio de la sociedad, que ha llegado a ser enormemente compleja. El gnero en una sociedad plural Tener en cuenta las relaciones sociales, culturales e histricas entre hombres y mujeres, es esencial para que se inicie cualquier cambio y requerir eventualmente:

El establecimiento de la igualdad en la toma de decisiones para asegurar la igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres; El desarrollo de una nueva cultura que sea naturalmente compartida por hombres y mujeres, en la cual estudios y planteamientos relacionados con las cuestiones de gnero tomarn parte en parcelas de la renovacin intelectual; Un balance de la visin masculina con una visin y percepcin de mujeres como elementos innovadores de las dinmicas de regeneracin urbana. La motivacin "La ciudad es una memoria organizada" "En la historia, las mujeres son las olvidadas" (cita de la filsofa Hannah Arendt) Dado que las mujeres estn ausentes, o se muestran particularmente discretas en la toma de decisiones a todos los niveles, relacionada con ciudades, vivienda y planeamiento urbano. Dado que ellas estn todava muy poco comprometidas en la poltica, economa y cuestiones sociales de actualidad. Dado que sus particulares necesidades en temas de planeamiento habitualmente no son tenidas en cuenta por los que toman decisiones que responden a sus propios intereses. Dado que las condiciones de vida en la ciudad, el barrio y la vivienda, marcan e influencian en gran medida las vidas cotidianas de sus habitantes y, en particular, las mujeres son, como todos, afectadas por ello pero, adems de llevar con frecuencia una doble jornada de trabajo, han de utilizar una amplia gama de servicios de calidad ciudadana, transporte y polticas ambientales. Dado que, en conjunto, las mujeres estn doblemente excluidas, como ciudadanas y como planificadoras de ciudad y vivienda.

Dado que cada "ciudadano" debe tener en algn lugar una casa y que esta casa est, por su naturaleza y calidad, muy ligada al barrio.

Dado que hoy, e histricamente, las prioridades, reglas de juego y decisiones polticas y 42

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

presupuestarias se definen principalmente por hombres que estn convencidos de estar actuando para el bien de todos.

Dado que las mujeres son discriminadas cuando acceden al empleo, que ellas constituyen el sector ms pobre de la poblacin y que estn ms afectadas por el mal funcionamiento de las reas urbanas y de la vivienda, de la falta de movilidad y en particular por la violencia. Por estas tres razones, las mujeres tienen un inters directo en mejorar el desarrollo urbano y el planeamiento rural.

Dado que el planeamiento urbano toma en consideracin slo a la familia nuclear, en la cual las oportunidades de la mujer en gran medida se encuentran reducidas al trabajo domstico y el trabajo del hombre es habitualmente fuera de casa. Este modelo (que se ha afianzado como estereotipo social), se ha vuelto menos habitual desde hace algunas dcadas y ahora slo representa a una minora. Este modelo est siendo gradualmente sustituido por nuevos tipos de familia que el planeamiento urbano no ha previsto ni tenido en consideracin, creando, por tanto, nuevas disfunciones y tensiones sociales.

Dado que muchas ciudades en Europa y en el resto del mundo, estn atravesando una crisis con lo que se pone en peligro la paz y el equilibrio social. Este estado de cosas se debe a problemas que deben ser completamente resueltos. Teoras y mtodos urbanos obsoletos frenan cualquier desarrollo o innovacin, y generan o perpetan la crisis en las ciudades. La Carta de Atenas de Le Corbusier, el arquitecto francs, dividi las ciudades en distritos monofuncionales, lo cual produjo distorsiones que han llevado, con el tiempo, a serios problemas. Resultados tangibles de ello son los barrios problemticos, los excluidos sociales, as como los sobrecostes econmicos y sociales que se derivan de la distancia entre la casa y el lugar de trabajo. La contaminacin y el fuerte trfico en las ciudades se deben tambin a las polticas urbanas. La calidad de vida en la ciudad est seriamente amenazada y, si las ciudades tienen futuro, estos problemas han de ser abordados.

Dado que las ciudades deben plantearse cmo, mediante un enorme cambio de planteamiento sin precedentes, alcanzar los siguientes objetivos: proteccin del medio ambiente, desarrollo sostenible y mejora de la calidad de vida de todos sus ciudadanos, incluyendo una mayor igualdad, soluciones a las disfunciones y a la lucha contra la exclusin. Una democracia equilibrada y activa para una sociedad plural, en la cual las mujeres participen activamente.

43

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

La declaracin de los 12 puntos de las mujeres en la ciudad y ... Ciudadana activa Una ciudadana activa debe abordarse por una parte a travs de una consideracin cuidadosa de la influencia del lugar de vivienda y por otra, del replanteamiento del trabajo de las autoridades representativas y de los mecanismos econmicos y polticos en la ciudad. Toma de decisiones e igualdad en democracia Mujeres de todas las edades deben participar activamente, a todos los niveles, en los procesos de toma de decisiones en el planeamiento urbanstico, del espacio urbano, de la vivienda, y en la transformacin y calidad ambiental. Igualdad de oportunidades Debe promocionarse la igualdad de oportunidades en educacin e investigacin, en los puestos de trabajo y en todas las profesiones relacionadas con el planeamiento territorial y la ciudad, con el espacio urbano, la vivienda, la movilidad y la seguridad en las ciudades. Participacin Las mujeres deben poner en marcha procesos de participacin igualitaria que favorezcan vnculos renovados de solidaridad. Vida Cotidiana La vida cotidiana vista a travs de los ojos de las mujeres, debe convertirse en un tema poltico. Desarrollo Sostenible Las mujeres deben estar totalmente involucradas en polticas para el mantenimiento del equilibrio ecolgico en nuestro planeta. Movilidad y seguridad ciudadana Todas las mujeres, y particularmente las mujeres solas y menos privilegiadas, deben tener fcil acceso al transporte pblico con el fin de poder vincular libremente y disfrutar plenamente de la vida econmica, social y cultural en la ciudad. Las mujeres tambin tienen derecho a la ciudad. El Derecho a la vivienda y al hbitat Las mujeres tienen derecho a un hbitat y vivienda adecuada. Asuntos de gnero Los asuntos de gnero relacionados con la ciudad deben ser dados a conocer como fuente para una nueva cultura compartida y, de este modo, influir en el concepto de una nueva ciudad y filosofa del planeamiento territorial. Investigacin local y educacin Los asuntos de gnero en las ciudades deben ser una materia que se ensee en escuelas, institutos de arquitectura y planeamiento urbano, y en universidades. Es necesario investigar urgentemente el tema de la ciudad para propiciar que sucedan cambios. El papel de los medios de comunicacin Los medios de comunicacin deben proponerse difundir mensajes que contrarresten los 44

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

estereotipos y muestren a las mujeres cmo reflejar su proceso de desarrollo y emancipacin. Redes El intercambio de informacin a travs de redes internacionales, promocionar la Carta y mejorar los efectos de sus 12 puntos.

45

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

LOS CINCO TEMAS PRIORITARIOS (Criterios bsicos, investigacin, acciones, referencia a otras declaraciones) Cules son los elementos y factores cruciales en una ciudad que afectan particularmente a la vida cotidiana de las mujeres? Por qu medios se pueden expresar los intereses de las mujeres? a) Planeamiento urbano y desarrollo Para conocer los cambios que se prevn para el siglo XXI, se ha de encontrar una nueva filosofa de planeamiento, en la cual debera estar ms presente un concepto de democracia de calidad. Las mujeres son el grupo con mayor potencial para revitalizar las ciudades, porque ellas son expertas en la vida cotidiana. Hasta ahora, han permanecido "invisibles" y se han mantenido fuera del campo de la toma de decisiones. Comenzando desde acciones concretas que responden a las necesidades reales de la vida cotidiana, van a permitirnos revitalizar la dinmica de la ciudad, as como renovar los conocimientos tcnicos heredados del planeamiento urbano. b) Movilidad Para las mujeres, el acceso a la variedad de posibilidades que ofrecen las ciudades, habitualmente es un asunto complicado. Ser capaces de evitar el estar encerradas o aisladas, supone una gran ventaja para el desarrollo personal de las mujeres. c) Seguridad Ciudadana El diseo y la organizacin de la ciudad estn directamente relacionadas con la violencia que existe en las calles. Las mujeres no deberan ser consideradas por ms tiempo como las nicas responsables de su propia seguridad personal. Para conseguir esta meta, lo esencial es que la seguridad en la ciudad debera llegar a ser la expresin de una sociedad de respeto mutuo. d) Vivienda En la actualidad el 50% de las unidades habitacionales no son familia estndar, luego habr que adaptar la topologa de vivienda. En lo que a la vivienda e instalaciones concierne, as como a otros servicios de proximidad, las mujeres sern consideradas expertas en el futuro desarrollo del espacio habitado. Dado que nociones como la apropiacin e identificacin de los espacios habitados compartidos son el centro de las preocupaciones actualmente, las mujeres que no "tienen su propia habitacin" como dira Virginia Woolf, pueden darse cuenta que hace falta en la construccin del espacio urbano, otra dimensin social y urbana. Estos nuevos conceptos son esenciales para mejorar las condiciones de las ciudades. e) Estrategias 46

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

La idea es establecer un paquete de medidas polticas, as como de prcticas que aseguren su durabilidad y hagan progresos democrticos significativos e irreversibles. La reconstruccin de los procesos anteriores, el diseo de nuevos tipos y sistemas de conocimiento, y la rapidez de su transmisin, constituyen la estrategia clave para alcanzar este fin. Enseanza superior e investigacin, porque es una fuerza conductora y un vector del cambio social. Todas las formas de comunicacin, cuyos objetivos prioritarios son los que toman las decisiones polticas y los profesionales en los campos en cuestin. Universitarios, escolares y estructuras de investigacin estn influidas por las corrientes de comunicacin, las cuales deberan desarrollarse para modificar de modo duradero el comportamiento de la gente en el planeamiento urbano y territorial. Es esencial lograr xitos concretos a nivel local, a modo de campos de investigacin a escala real. Estas experiencias deberan promover un apoyo para el cambio social y urbano. La calidad de las casas y espacios vivideros beneficia a hombres y mujeres, lo que hace valorar doblemente el procedimiento: da a las mujeres la oportunidad de exponer todo tipo de problemas no resueltos por el planeamiento, que ahora son la punta del iceberg de problemas que han de plantearse para su mejora, teniendo en cuenta una perspectiva de desarrollo sostenible, el medio ambiente vital de todos, hombres y mujeres.

47

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

Eranskina III: saioetako aktakHIRIGINTZA ETA GENEROA. Akta: Batzorde politiko-teknikoa.Eguna 2012/09/20 Hasiera ordua 12:30 Bukaera ordua 14:30

Deitutakoak eta etorritakoakEider Illarramendi (zinegotzia: Barne araudia eta pertsonala) Mikel Goenaga (zinegotzia: Mahai soziala; Herrilanak, proiektuak, azpiegiturak eta zerbitzuak; Mugikortasuna; Industria eta nekazaritza. Ane Eizmendi (zinegotzia: Jendarte zerbitzuak eta osasuna; Parekidetasuna; Etorkinak; Haurrak; Gazteak. Nerea Ollokiegi (Partaidetza teknikaria) Niko Bengoetxea (Herrilanetako teknikaria) Maialen (Hiria Kolektiboa) Maddi Garcia (Elhuyar Aholkularitza) Arantza Aldalur (Hezkuntza teknikaria)

Onditz Leizaola (Gazteria teknikaria)

Sorkunde Portularrume (Prebentzio teknikaria) Paul Muoa (hirigintza teknikaria) Saioa Zuazubiskar (Hiria Kolektiboa) Oihane Ruiz (Hiria Kolektiboa)

Deitutakoak eta etorri ez direnakJuan Luis Illarramendi (alkatea) Jabier Etxaburu (zinegotzia: Udaltzaingoa, herritarren segurtasuna eta herri babesa, eta trafikoa.) Karmele Alberdi (zinegotzia: turismoa) Iaki Eizagirre (zinegotzia: Ogasuna eta telefono lineak) Alizia Osa (zinegotzia: ingurumena) Gari berasaluze (zinegotzia: euskara; kultura; jaiak; hezkuntza eta herrien arteko elkartasuna eta kooperazioa) Imanol Lasa (zinegotzia) Maite Garrastazu (zinegotzia) Javier Zarraonaindia (zinegotzia) Maribel Albizu (zinegotzia) Iban San Martin (zinegotzia) Mertxe Oses (zinegotzia) Patxi Elola (zinegotzia) Gloria Vazquez (zinegotzia) Esther Faccin (turismo teknikaria) Koldo Elorza (Kirol teknikaria) Fernando Llopis (Kultura teknikaria) Edurne Eguren (Gizarte Langilea) Rakel Irigoien (Gizarte Langilea) Julen Aranguren (Immigrazio teknikaria)

48

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

Irma Domingorena (zinegotzia) Aser Lertxundi (zinegotzia) Mariana Aranburu (zinegotzia) Rafael Olaizola (zinegotzia)

Taldea: Tekniko politikoen bilera Batzarraren data: 2012/09/20 Ordua: 12:30 14:45 Parte-hartzaileak Emakume kopurua: 6 Gizon kopurua: 3 1. Aurkezpena. Zarauzko generoa eta hirigintzaren arteko azterketaren eta ondorioz sortuko interbentzio proposamenak egiteko prozesuaren berri eman da. Tailerraren egitura azaldu da. Parte-hartzaile bakoitzak bere burua aurkeztu du: izena, lanbidea eta bizitokia zein dituen esan eta zer da niretzako kalea? galderari erantzun diete. ZER DA NIRETZAKO KALEA? Emakumeek emandako erantzunak Gizonezkoek emandako erantzunak -Nonbaiterako bidea -Harremanetarako lekua, ikastolara joatea -Kudeatzeko leku zaila: ekintzak antolatzerakoan -Eskapatoria (lanetik zein etxetik) -Gozatzeko lekua (2 aldiz) - Lagunak, erosketak, parkea, etab. -Etxetik ateratzea -Espazio irekia -Bizitza -Kontuz ibili beharreko lekua -Arauak dituen tokia -Harreman sozialetarako lekua: erosketak 2. HK. Marko teorikoa. Tailerraren nondik norakoen azalpena. Hirigintza eta generoaren arteko harremanaren inguruko azalpena. -Zer da generoa eta hirigintza? Pakistaneko adibidea. Herritarren pertzepzioa ekartzearen garrantzia, herritarrak asetzeko. -Ariketa: zer da feminismoa; zer da matxismoa; zer da sexismoa. Eta Definizioak azaltzea. -Hirigintzaren paradigma aldaketaren birformulatzeko. beharra: lau kontzeptu teoria

a. Hirigintza anitza: pertsona guztiei egokitzen zaien hirigintza. Parte49

Zarauzko Hiri Debekatuaren Mapa: ERANSKINA

hartzearen bitartez lortzen da hau. b. Eguneroko bizitzaren konplexutasuna. Lan produktiboa eta lan erreproduktiboa barneratzen dituena. d. Espazio publikoa: ez da neutroa. Diseinuak, denbora, lekua eta espektatibak hau antolatzerakoan. Hori kontuan izan behar da. e. Publiko/Pribatu binomia faltsua: sinplismoa gainditu behar da. Emakume/Gizonen espazioarekin ere amaitu behar da. Dimentsio desberdinetarako harreman sozialetarako espazioak pentsatu behar ditugu. Espazio gradazio desberdinak daudela kontuan izan behar da. Hirigintzaren inguruko hausnarketa: Bizkaiko herritarren ikuspegia jasotzen duen bideoa. Azterketarako lan-ildo edo ardatzak: Kontzeptuen inguruko hausnarketa. Mugikortasuna eta dependentzia a. Autoak zein espazioa du Zarautzen? Nola mugitzen gara? Nora mugitzen gara? b. Umeen autonomia. Nolakoa da? Ondorioz zein zainketa lan daude? c. Bateragarritasuna Ekipamendu sarea a. Espazio anitzak b. Bateragarritasuna bermatzen dutenak c. Zaintza laguntzen dutenak d. Irisgarritasunaren estandarra 300-500 m kontuan hartzen da, auzoen kalitatea neurtzeko. Segurtasuna eta irisgarritasuna, eta emakumeen presentzia sinbolikoa (aukera berdintasunari begira. Segurtasunaz aritzeko askatasunaz hitz egingo dugu) a. Inguruaren begi-bistako kontrola b. Kalekoa izatearen, komunitatekoa izatearen pertenentzia sentsazioa c. Espazio aniztasuna