Txokoak eta tailerrak

8
txokoak eta tailerrak

Transcript of Txokoak eta tailerrak

Page 1: Txokoak eta tailerrak

txokoak eta tailerrak

Page 2: Txokoak eta tailerrak

Txokoak Eta

Tailerrak❖ TXOKOAK: Umeak batera jolasten egon

daitezketen gelako espazioak dira,➢ Bestelako ekintzak aurrera eramaten

eta metodologia ezberdinak (heterogeneitatea) erabilita.

➢ Ikasle guztien interesak eta nahiak bideratzeko eta parte hartze eta autonomia maila altua bermatzeko.

❖ TAILERRAK: Ardatz tematiko baten inguruan ekintza marko bat errazteko asmoz antolaturiko “espazio sozialak” dira.➢ Ekintza sekuentzia bat proposatzen

dute, non diziplina ezberdinetako edukiak elkar lotzen saiatzen da: kontzeptuak, prozedurak eta jarrera.

Zer dira?

Page 3: Txokoak eta tailerrak

Nola jarri praktikan BI EKINTZAK?• Tailerrak eta txokoak prestatzeko orduan, kontuan izan behar ditugu landuko diren

helburu, gaitasun eta edukiak. • Beraz, interes batzuetatik abiatu beharko ginateke, eta behin hauek argi izanda,

praktikan jartzeko hurrengo baldintzak jarraitu: jarduera ezberdinen proposamenak dibersifikatzea, hezitzaileen esku-hartzearen egokitzapena, ikaskuntza eredua beste egoera batzuetara ahalbideratzeko aukera izatea eta ikasleen arteko eta ikasle-irakasle interakzioa bultzatzea.

• Hots, dibertsitatea bermatzen duten lanak edo eginkizunak izan behar dira.

Page 4: Txokoak eta tailerrak

NOLA JARRI PRAKTIKAN TXOKOAK? • Txokoari izena jartzea eta txoko hori identifikatzen lagunduko digun marrazki edo ikur

bat bilatzea. • Txoko horretan dagoen materialaren zerrenda egitea.• Materialaren erabilerarako jokabideak adieraztea.• Toki bakoitzean bertako jolasaldiak dituzten kartelak. • Jokabideak eta erabilera arauak hitzez adieraztea eta laburtzea sintagma baten edo

esaldi baten bidez. • Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik eta

bakoitzean gai ezberdin bat landuko da: • Jolas sinbolikoen txokoa. • Eraikuntza txokoa. • Ipuin txokoa. • Natur txokoa. • Esperimentazio txokoa. • Mugimenduko txokoa.

Page 5: Txokoak eta tailerrak

NOLA ERAMAN AURRERA TAILERRAK?• Tailer guztien helburua, proposamen interesgarriak, egoera berriak eta giro desberdinak

eskaintzea da. Haurrak erabakiko du nola egon, zer egin, edo begira egotea. Irakaslearen papera bere haurraren prozesuan akonpainatzea da.

• Haurraren erritmoak errespetatuko dira.• Eskainitako giroan, haurrek harremandu, hitz egin, entzun, behatu, esploratu, aurkitu…

egingo dute. • Talde txikitan jardungo dira; inoiz ez 6 haur baino gehiago.• Haur guztiak pasako dira tailerretatik.• Ume guztiek jardungo dute tailerretan, nahiz eta adinaren arabera egoera ezberdinak izan

eta errespetua izango dugu oinarri.• Estetika, proposamenaren aurkezpena eta lanketa, ilusio, irudimen, sormen eta materialak

aukeratzeko orduan hezitzaileek duten aukeraketaren gustua ezinbestekoak izango dira.• Ikertzeko gogoa helaraztea: ikertzeko, manipulatzeko eta aurkikuntzarako; horretan

oinarritzen baita bizitzako etapa hau, egoera berrien esperimentazioan haren garapen komunikatibo, kognitibo, sozial zein motorrerako baliogarri izango direnak.

Page 6: Txokoak eta tailerrak

adibide praktikoa: txokoak• Gure 4 urteko gelan txoko berezi bat daukagu. Txoko honetan herrialde ezberdinetako

kulturak, ezaugarriak eta ohiturak ezagutzeko materialak, baliabideak, janariak etab. ezberdinak ditugu.

• Bi astetan behin, herrialdez aldatzen dugu, horrela pixkanaka-pixkanaka herrialde asko ezagutuz. Aste honetan, Aljeria herrialdea ezagutzen ari gara. Eta gure gelako ume bat bertakoa denez, haren familiaren laguntza izan dugu eta hauek ohikoa den janaria ekarri digute.

• Gainera, Aljeriako neskatxo baten istorioa kontatzen duen liburu bat daukagu txoko honetan, bertakoa den henna materiala, ohikoak diren jantziak eta Aljeria non kokatu dagoen ikusteko mapa handi bat daukagu baita mapa hori lantzeko margotzeko fitxak.

Page 7: Txokoak eta tailerrak

adibide praktikoa: tailerrak• Gaurko tailerra 5 urteko arratoi forma duen txano bat egitea izango da. • Honetan erabiliko ditugun materialak hurrengoak izango dira: kolore desberdinetako

goma eva, guraizeak, kola, bi ponpon handi eta bat txiki eta begientzako pegatinak. • Hau egiteko, lehenengo eta behin irakasleak egindako txantiloiak hartu beharko ditugu,

eta hauen forma goma evan marraztu ondoren mozteko (Mozteko umeak irakaslearen laguntza beharko dute). Zati guztiak moztu eta gero, belarriak egiteko moztu ditugun zatiak itsatsi behar ditugu bata bestearen gainean, gero hauek txanora itsatsi ahal izateko. Ondoren, begitxoak itsatsiko ditugu. Eta amaitzeko, bi ponpoi handiak eta txikia itsatsiko ditugu horrela sudurra eginez. Nahi izanez gero, gure arratoia apaintzeko biboteak egin ahal dizkiogu goma eva gehiagorekin.

Page 8: Txokoak eta tailerrak

Horrela gure sagutxoa amaitu egin dugu.