Trafikoa 2006 eu_helduak_bizikleta hirian

32
BIZIKLETA HIRIAN

Transcript of Trafikoa 2006 eu_helduak_bizikleta hirian

BIZIKLETA HIRIAN

B I Z I K L E T A H I R I A N

3

Zergatik erabili bizikleta hirian?

Hainbat erantzun ditu galdera honek, baina hiru dira, nagusiki, hiriguneetan batetik bes-tera joateko bizikleta erabiltzeko arrazoiak eta horrek dakartzan onurak:

1.- Ingurumena babestu. Motorrik ez duenez, ez du inolako energia motarikerretzen eta beraz, ez du inolako gas kutsatzailerik jaulkitzen atmosferara.Administrazio ezberdinek poluzio- mailak geldiarazteko ahaleginetan dihardu-ten une historiko honetan, pedalak ematea da Kiotoko protokoloa betetzekoherritarrak duten aukerarik onena. Biziraupeneko helburu erabakigarri hori lort-zeko beharrezkoa da denon ahalegina.

2.-Hiria hobetu. Bizkaiko Foru Aldundiaren ikerketa baten arabera, 2002. urtehasieran 1.000 bizkaitarretatik batek bakarrik erabiltzen zuen bizikleta joan-etorrietarako. Egia esan, herritar gehienek autoa hartzen dute hirian ibiltzeko.Hainbeste ibilgailuren joan-etorriek hiriguneak kolapsatu egiten dituzte etazaratatsuago eta kaltegarriago bihurtu. Bizikletan mugitzen diren biztanleakdituen hiria arinagoa eta arrazionalagoa da. Horren adibide, besteak beste:Amsterdam, Kopenhage, Edinburgo...

3.-Gorputza zaindu. Alemaniako Kiroletako Goi-mailako Eskolak egin berriduen ikerketa baten arabera, erregulartasunez bizikletan ibiltzeak %50eangutxitzen du miokardio infartua izateko arriskua. Egunero hamar minutuzpedalei emanez gero, odol-zirkulazioa hobetu egiten da eta muskulatura etaartikulazioak sendotu.

Aurkezpena

JESÚS ARANA ESTURO

Trafiko ZuzendaritzaHerrizaingo Saila Eusko Jaurlaritza

Página

Sarrera.- Zergatik erabili bizikleta? 3

Lehen zatia.- Abiatu aurretik 7

1.- Bizikleta 7

1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu? 7

1,2.- Bizikletaren zatiak. 8-9

1.3.- Derrigorrezko dispositiboak. 10

1.4.- Ordezko piezak eta mantenua. 10-11

1.5.- Pedal automatikoa. 11

2.- Janzkera edo ekipamendua 12

2.1.- Jantziak 12-13

2.2.- Kaskoa. 13

3.- Ibilbidea 14

4.- Txirrindulariaren jarrera eta jokabidea hiri barruan 15

4.1.- Egin behar dena 15

4.2.- Egin behar ez dena 15

Bigarren zatia.- Behin abiatuta gero 17

1.- Bidean sartu 17

2.- Nondik zirkulatu? 17-18

3.- Seinaleztapena 18

3.1.- Bizikletentzako bakarrik diren seinaleak 18-19

3.2.- Semaforoak 19

3.3.- Bide-markak 19-20

4.- Biribilguneak eta biraguneak 19-20

4

B I Z I K L E T A H I R I A N

Página

5.- Txirrindularientzako lehentasuna 20-21

6.- Bide-une estuak 21

7.- Abiadura eta segurtasun-tartea 21

8.- Umeen garraioa 22

9.- Kontuz oinezkoekin 22

10.- Bizikleta hartuko baduzu, ez edan 22-23

11.- Txakurrak eta zuloak 23

Hirugarren zatia.- Iritsi gara 25

1.- Non aparkatu? 25

2.- Giltzarrapoa 25

2.1.- Zein motatakoa erabili? 25-26

2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari? 26

3.- Bestelako segurtasun neurriak 27

4.- Asegurua. 27

5.- Bizikleta ostu didate, zer egingo dut? 27

Laugarren zatia.- Instituzioen bultzada 29

1.- Sinergiak garraio publikoarekin 29

2.- Bide-gorriak egin 30

3.- Bizikleta-alokairua hirian 30-31

4.- Mugikortasunaren Asteko ekintzak 31

5.- Bestelako ekimenak 31

ERANSKINA.- Helbide eta telefono baliagarriak 32

B I Z I K L E T A H I R I A N

5

Aurkibidea

6

B I Z I K L E T A H I R I A N

Abiatu aurretik

Hirian bizikleta hartu aurretik, txirrindulariak zenbaitgauza izan beharko ditu kontuan segurtasunari eta eki-pamenduari dagokienez. Txirrindulari hasi berriek izatendituzten zalantza ohikoenak argitzen saiatuko garajarraian. Zein zela aukeratu, nola mantendu modu ego-kian, janzkera aproposena eta ibilbiderik egokienaaukeratzen lagunduko dugu kapitulu honetan.

1.-Bizikleta1.1.- Zein bizikleta mota aukeratu?

Hiriguneak, bidez, espaloiz eta oinezkoentzako gunezjosita daude. Zuloguneek, zintarriek, biribilguneek,lanek eta ibilbidean aurki daitezkeen gainontzeko ele-mentuek egoera ezberdinetara egokitzen behartzendute txirrindularia, zoruaren arabera, hain zuen. Horidela eta, txirrindulari gehienek mendi-bizikletak edo lurorotakoak erabiltzen dituzte hiriko joan-etorrietarako.

Bere aldakortasunagatik eta zoladura aldakorretara nolaegokitzen diren ikusita lasterketarako edo paseorakobizikletak baino egokiagoak dira. Mendiko bizikletak,gainera, badituzte beste abantaila batzuk: aurreko sus-pentsioa (zuloak daudenean egonkortasuna eta eroso-tasuna eskaintzen dute) eta hiritik kanpo mendian edotalanda-eremuetan ere erabil daitezke.

Baina lur orotako bizikletak badituzte desabantaila batzuk ere: besteak baino pisu gehiago eta gurpil sendoagoak, aurrera egitea zailago egiten dutenak.Hala ere, hirietan ohikoenak eta seguruenak ere badira.

B I Z I K L E T A H I R I A N

7

L E H E NZ AT I A

Jarri mendiko bizikletari gurpil-azal mehea-goak (1,5 hazbetekoak dira lodiera gutxiendutenak). Azkarrago joango zara ez baitahainbeste itsatsiko asfaltoari.*Irtenbidea

1.2.- Bizikletaren zatiak.

.

8

B I Z I K L E T A H I R I A N

Z e l a

Atzekobalazta

Katadioptrikoa

Estalkia

KateaPlaterak

Pinoiak

Janta

Abiadura-aldagailua

Desbideratzailea

B I Z I K L E T A H I R I A N

9

ManibelaPedala

Erradioak Abatza

Adarrak

Argia

Esekidura

Aurreko balazta

Koadroa

Potentzia

1.3.- Derrigorrezko dispositiboak:

Zirkulazio kodeak gutxieneko segurtasun elementuakezarri ditu txirrindulariek derrigorrez eraman beharreko-ak. Oso garrantzitsua da zeintzuk diren jakitea.

� Balazta-sistema.- Bi gurpilak blokeatuko ditu etaezin hobe mantendu beharko da. Berebizikogarrantzia du, bizikletaren segurtasun neurririk era-ginkorrena baita.

� Argiak.- Eguraldiaren edo ingurugiroaren eraginezikuspena nabarmen gutxitzen duten egoerak gertat-zen direnean, eguzkia sartzen denetik irten artekoorduetan eta “tunel” seinalea duten bide-guneetatikzirkulatzerakoan, txirrindulariak aurreko eta atzekoargiak piztuta dituela zirkulatu beharko du hirian.Derrigorrezkoa da –egunez ere- atzeko katadioptri-ko gorria –ez da triangeluarra izango- . Erradioetakoeta pedaletako islatzaile horiak aukerakoak dira.Neurri hauetaz gain, Trafikoko lege berriak txirrindu-laria derrigortzen du, bakarrik hiriarteko bideetan,jantzi islatzaile berezia -txalekoa izan daiteke- era-matera, 150 metro lehenagotik ikusteko modukoa.

� Ohartarazteko gailu akustikoa.- Ohiko txirrinakbalioko du non gauden adierazteko oinezkoei etagidariei. Hiriko zaraten artean ahotsa galtzen da etaantzinako turuta ez dago baimenduta.

Oharra: Dinamoa da argiztapen sistemarik ekologikoe-na, baina ez dabil txirrindularia geldi badago.Gomendatzen dena da dinamoa bateriadun beste dis-positibo batekin batera erabiltzea.

1.4.- Ordezko piezak eta mantenua

Zulaketa da bizikletetan matxurarik ohikoena. Hura ger-tatuz gero, segurtasunagatik egin behar duzun lehenen-goa da lehenbailehen irten bidetik eta matxura konpon-du leku lasai batean, espaloian joan-etorri gutxienekotokian, ahal bada. Gurpila konpontzeko honakoakbeharko dituzu:

� Giltzak- Kako txiki bi dira gurpil-azalaren barrukoganbera atera ahal izateko. Metalezkoak dira gehienirauten dutenak, eta plastikozkoak baino merkeago-ak eta ekologikoagoak dira.

� Partxeak eta ganbera.- Bulkanizatutako zati txikihoriekin zuloa estali ahal izango duzu, aire gehiagokihes egin ez dezan. Matxura handia bada edo den-10

B I Z I K L E T A H I R I A N

Islatzaileak ezinbesteko-ak dira non gauden adie-razteko.

Bila ezazu toki lasaiamatxurak konpontzeko.

bora gehiegi ez galtzeko, ganbera aldatzea gomen-datzen da eta aire-ihesak etxean konpondu lasaita-sun gehiagorekin.

� Puzgailua.- Aurreko tresnak alferrikakoak dira puz-gailua eramaten ez badugu. Gurpilen aire-ganbare-tan airea sartzeko erabiltzen dira. Gurpiletako presioegokiak matxura asko eta balizko istripuak saihes-ten ditu. Jarrai itzazu fabrikatzailearen gomendioak.

Bizikleta behar bezala mantenduz gero, batez ere zatisentikorrenak, seguruago ibiliko gara. Gomak ez ezik,direkzioa ere sarri aztertuko dugu (kolperik ez duela jasobegiratu), baita gurpilen itxidurak eta balaztak ere(kableen tentsioa ziurtatu eta zapatak aldatu higatutabadaude). Martxak eta errodamenduak koipeztatzeaere komeni da sei hilabetez behin, eta astero koipeabotatzea kateari, batez ere euria egin badu.

1.5.- Pedal automatikoa.

Pedala zapatilara lotzen duen dispositiboa da.Txirrindulari hasiberrietan segurtasun eza sortzen dusarritan: urradurak, erorketak, belauneko minak...Bizikletan ez bazara sekula ibili, hobe pedal normalakaukeratzea eta oin-puntakoa ezarri, pedalei indar han-diagoz eragiteko segurtasuna galdu gabe.

B I Z I K L E T A H I R I A N

11

Hauek dira oinarrizkoordezko piezak: bonba,desmuntagarriak,partxeak eta ganbara.

Mantenuasegurtasunaren gakoa da.

Bizikleta, urtean gutxienez hirutan, meka-nikoarengana eramatea gomendatzendute adituek. Behin, goitik behera aztert-zeko, eta beste bitan, zatikako ikuskape-netarako. Behar bezala mantenduz, bizi-kleta luzarorako izango duzu.

*Irtenbidea

2.- Janzkera

2.1.- Jantziak

Hirietan bizikleta hartzen duten gehienek lanera edoikastera joateko erabiltzen dute. Horrela bada, txirrindu-lari bakoitzak bere egoeretara egokituko ditu jantziak:egin beharreko ibilbidea, dutxak edo aldagelak aukeranbaditu, kideek onartzea…

Egoera hobezina litzateke heldu beharreko tokira iritsieta garbitzeko eta arropak aldatzeko aukera izatea.Horrela, bizikletan ibiltzeko arropa aproposagoa era-mango genuke, txirrindulariari dagokiona, hain zuzen.Edozelan ere, kontuan izango ditugu elementu hauek:

� Galtzak.- Ardi-larruz sendotutakoak gomendatzendira. Hasiberriak ez ditu axubeta gogaikarririk izan-go eta ibilbide luzeak egin ahal izango ditugu. Ezdute zertan izan behar ohiko kulotak. Bermudak etagaltza luze sendoak ere badaude. Ohiko jantziakerabiliz gero, adi ibili galtzaren eskuineko hanka pla-toetan kateatu ez dadin. Galtzetina igoz edota gomabat erabiliz ez dituzu galtzak koipez zikinduko etaezustekorik ez duzu hartuko. Galtza bakeroak ezdira gomendatzen.

� Betaurrekoak eta eskularruak.-Gomendatzen diren segurtasun-elementuakdira. Neguan, kristal neutrodun lenteak (ez ilu-nak) txirrindulariaren ikuspena hobetu egitendute eguraldi ona ez denean. Oso egun argit-suetan, eguzkitarakoak eraman daitezke.Eskularruei dagokienez, bigunak direnezbabestu egiten gaituzte erortzen bagara etagainera, lurzoruak sortutako bibrazioak xurga-tu egiten dituzte.

� Oinetakoak.- Malguak izango dira. Kontuzlokarriekin. Behar bezala lotu ezik katearekinkorapilatu daitezke.

� Motxila.- Liburuak, agiriak edota arropa eramatekomodurik aproposena. Ez dadila izan pisutsu edo

12

B I Z I K L E T A H I R I A N

Babes berezikobermudak.

Goanteak segurtasunelementu inportanteakdira.

Automatikoak erabiltzen badituzu, geldituaurretik oina atera, ahal dela, ezkerrekoa.Horrela, oreka galduz gero ez zara erorikogaltzadaren alde arriskutsuenera. *Irtenbidea

handiegia (hiri-altzarietan kateatu daiteke). Zakutoakere eraman ditzakezu, baina beti ere, atzetik 25 zen-timetro eta alboetatik metro erdi irteten ez badira.Edozein mugimendutarako askatasun gehiagoemango dizu.

� Bestelako gehigarriak.- Botilatxoa hidratatzekoeta zira hotza eta euria egiten duenerako. Barrukokamiseta sintetikoak erabili, kotoizkoekin bainolehorrago egongo baitzara.

Irtenbidea: Arropa transpiragarria erabili eta eskuraizan beti izerdia lehortzeko zapitxoa. Diskrezio osozegin dezakezu edozein lababotan.

2.2.- Kaskoa.

Kaskoa eramatea hiriarteko bideetan derrigorrezkoa daeta aukerakoa hirian, baina nonahi eramatea beti dakomenigarria. Izan ere, bizia salba dezakezu istripuaizanez gero eta, txirrindularien artean kontrako iritziakbadaude ere, teknikoki frogatuta dago ez duela berogehiago ematen aireztapen-sistema egokia baldinbadu.

Are gehiago, eguzki-erradiazioetatik babesteko tresnaegokia izan daiteke. Buruan pirata-zapia ipintzea segur-tasun-elementu horren osagarri ona izan daiteke, izerdiaxurgatu, azkurak saihestu eta kaskoa txirrindulariarenburura behar bezala egokitzen laguntzen baitu.

Gogoratu ondo estututa eraman behar duzula. Izan ere,kaskoa behar bezala estutu gabe erortzen bazara, minhandia har dezakezu. Behar bezala daramazula ziurtatunahi baduzu, astindu burua. Kaskoa mugitzen ez bada,ondo jarrita daramazu.

Homologatutako babesgarriak erosi beti, ohikoenaEuropako Batasunekoa da (CE zeinua daramate), bainabadira beste batzuk ere, Snell edo Ansi esaterako.Zalantzarik izanez gero, zure konfiantzazko dendariare-kin kontsultatu.

B I Z I K L E T A H I R I A N

13

Motxila txikia osolagungarria da.

Bizikleta bizitzekomodua da eta kaskoababesteko modua.

Gerrian sekula ez lotu jantzirik. Azkenean,atzeko gurpileko erradioetan sartuko daeta erori egingo zara.*Irtenbidea

14

B I Z I K L E T A H I R I A N

Bilatu bide seguruena.

Bizikletaz lehenbizikoz joaten bazara lanto-kira edo ikastetxera, bezperan oinez egindezakezu ibilbidea oztopoez edota balizkozirkulazio arazoez ohartzeko.*Irtenbidea

3.- IbilbideaIbilbiderik seguruena aukeratzea izango da hirian dabi-len txirrindulariaren araua. Eta, ez du zalantzarik eduki-ko ibilbidea luzeago bat aukeratzean, bi gurpilen gaine-an egindako edozein joan-etorrik duen arriskua horrelagutxitzen badu. Izan ere, eragozpenak ez dira berdinakkale guztietan ez eta horietan dabilen jende kopuruaere.

Lehentasun hurrenkeraren arabera, aukeratu beharrekobideak:

� Bide-gorriak edo bizikleta-bideak. Erabili itzazuahal duzun guztietan. Txirrindulariek baino ezindituzte erabili.

� Bigarren mailako kaleak, norabide bakarreko-ak eta bi erreitakoak. Ibilgailu gutxi ibiltzen dira.Autoek erraz aurreratu zaitzakete arriskurik gabe.

� Bigarren mailako galtzadak, norabide bakoit-zeko errei bakarra dutenak. Arazo gehiago sort-zen dituzte, baina hala ere, nolabait seguruak dira.

� Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei batbaino gehiago dituztenak. Autoek daramatenabiadura handia da bide hauetako arazoa.

� Oinezkoentzako guneak. Gogoratu galtzadahauetan oinez joan beharko duzula bizikleta eskuandaramazula, seinaleek kontrakoa agintzen ez badu-te behintzat. Batzuetan, egin beharreko ibilbideamurriztu dezakete oinez.

� Bide nagusiak, norabide bakoitzeko errei baka-rra dutenak. Ez dira bat ere gomendatzen.Aurreratzea maniobra arriskutsua bihurtzen da.

� Biribilguneak edo glorietak. Gune gatazkatsue-nak dira eta ahal bada, behintzat, ez ditugu igaroko.Nahi izanez gero, bizikletatik jaitsi (oinezko bihurtzenzara) eta lurpeko pasabideak edota oinezkoenakgurutzatu ditzakezu.

Oso garrantzitsua: Europako hiri askotan egin badai-teke ere, Estatu espainiarrean debekatuta dago kontra-ko norabidean bizikletaz ibiltzea edozein kaletan.

4.- Jarrera eta jokabidea.4.1.- Egin behar dena

� Jarrera positiboa izan abian jarri aurretik eta abiatueta gero, ezarritako zirkulazio arau guztiak errespe-tatuz. Gogoratu errespetatuak izan nahi badugumodurik onena zirkulazio kodea zorrotz betetzeadela, hiriko bideetako erabiltzaile duinak garela era-kutsiz. Jarrera desegoki bat erakutsi nahi baduzugidariei ez eman oinarririk gabeko aitzakiarik.

� Ahal den neurrian, erraztu itzazu gainontzeko gida-rien, txirrindularien edo oinezkoen maniobrak.Gertaerei aurrea hartu, nahi ez diren istripuaksaihesteko modurik onena baita.

� Goza ezazu bizikletarekin hiriko gune seguruenetan.Erlaxatu zaitez eta gutxitu abiadura, kontzentrazioagaldu gabe baina. Bide-zati konplikatuenetan, gehi-tu erritmoa eta tentsioa arriskuaren eraginpean aha-lik eta denbora gutxien egoteko.

� Gauez eta eguraldi txarrarekin arreta areagotu.

� Bila ezazu ibilbide bera egiten duen kideren bat.Beste batekin joateak segurtasuna areagotzen du,beti ere elkarrizketak saihesten badira eta arretabeste kontu batzuetan jartzen ez bada.

4.2.- Egin behar ez dena

� Nahiz eta arrazoia izan, gidarien jarrera gaitzetsi edohaiek iraindu modu txarrean. Bideetako erabiltzaile-en artean txirrindulariak dira kalte gehiago jaso di-tzaketenak, edozein erasok ondorio konponezinakeragin ditzake. Gorputza da gure karrozeria bakarra.

� Errepidera beldurrez irten. Errespetuz eta arretaz ibilibehar da bizikletan baina sekula ez urduri. Beldurbazara hobe bizikletatik jaitsi.

� Ez azeleratu bost minutu lehenago iritsi nahian.Edozein ezbehar edo oztoporen aurrean arazorikgabe gelditzeko besteko abiadura eraman beti.

� Aurikularrak eramatea. Debeku zehatza da. Alegia,errepidean bost zentzumenak jarri behar dituzu.Bizikletan zoazela sakelako telefonoa ere ezin daerabili.

B I Z I K L E T A H I R I A N

15

Kaskoak bizia salbazaitzake.

Oinezkoa errespetatu.

16

B I Z I K L E T A H I R I A N

B I Z I K L E T A H I R I A N

17

BIGARRENZATIA

Behin abiaraziz gero

Bizikleta prest dago eta ekipoa aztertu dugu. Jantziegokiak daramatzagu eta buruan egin beharreko ibilbi-dea. Iritsi da, beraz, errepidera irteteko ordua. Gogoratuzirkulazio kodeko arau guztiak bete behar dituzula.Gidabaimenik ez baduzu, ondo legoke arauak berrikus-tea. Jarraian duzu txirrindulariei dagozkien artikuluenberri.

1.-Bidean sartu

Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorrak ezartzen due-nez, edozein ibilgailuk bidean sartzerakoan segurtasunbaldintza batzuk izango ditu kontuan. Horrek esan nahidu, galtzadan sartzeak ez diola inori arriskurik sortuko.

Horretarako, txirrindulariak kontuan hartuko du gainon-tzeko ibilgailuen distantzia eta abiadura. Zentzuzkoenada ikuspen handiko bide-tarte zuzen batean bizikletamartxan jartzea.

Horrela bada, plater handia sartuta duzula ez jarri mar-txan, pedalei eraginda ere motel abiatuko zara eta,zeure burua arriskuan jarriz.

2.- Nondik ibili?

Gogoratu, ahal den neurrian txirrindulariek derrigortutadaudela bide-gorrietatik ibiltzera. Halakorik ezean, gal-tzada arrunta hartu behar badu, eskuineko erreitik zir-kulatuko du beti, bigarren ilaran aparkatutako beste ibil-gailu batzuk aurreratu behar dituenean izan ezik.

Hiriarteko bideetan, txirrindulariak bazterbidea erabilikodu. Hala ere, hirian ez dago bazterbiderik, beraz, hiribarruan bizikletan doazenak errei erditik joan daiteke.Horrela ez da inolako araurik hautsiko, txirrindulariabeste ibilgailu bat baita. Gure eskubidea da.

Stop seinale baten aurrean edo beste arra-zoirengatik gelditzen bazara, ezarri gara-pen eroso bat, berriz ere aise abiarazteko.*Irtenbidea

Gainera, errepidearen eskuineko aldetik zirkulatzeaarriskutsuagoa izan daiteke, galtzadaren bazterretikdoan txirrindularia aurreratua izan daiteke eta; baita kaleestuetan ere. Galtzadaren eskuin aldean zirkulatzeagomendatzen da baldin eta autoek, arriskurik sortugabe, aurreratzeko besteko zabalera badu galtzadak,eta beti ere, legeak ezartzen duen 1,5 metroko tarteaerrespetatzen bada.

Ikuspen oneko bide-tarteetan onartuta dago bi txirrin-dularik paraleloan zirkulatzea.

Kontuz: Istripurik ohikoenetako bat izaten da (erortzelarrien % 12 gutxi gora behera) irekita dauden ibilgailue-tako ateen kontrako talka. Trafikoko lege berria indarre-an sartu denetik, gidariak edo kopilotuak ziurtatu eginbeharko dute ibilgailutik irteterakoan ez dutela arriskuanjartzen etor daitekeen txirrindularirik. Hala ere, arreta are-agotu behar da eskuin aldean alboratuta zirkulatuz gero.

3.- Seinaleztapena3.1.- Txirrindularientzako bakarrik diren seinaleak

SEINALE HAUEN AZALPENA

18

B I Z I K L E T A H I R I A N

Errailaren erditik joandaiteke.

Kontuz aparkatutakoautoekin.

Bereizita dagoenbide-gorria.Bertatik ibiltzeaderrigorrezkoa da.

Txirrindulariakegotea edoberaientzatden pasagunerahurbiltzea..

Bizikletarik ez.

3.2.- Semaforoak

Badira txirrindularientzako bakarrik diren semaforoak,bizikleten silueta argitsuak dituztenak. Oro har, bide-gorriek eta bestelako bideek bat egiten duten tokietandaude jarrita. Horrelakoetan, oinezkoen jarraibideaizango dute txirrindulariek ere. Hala ere, haiek erabilikodute oinezkoen pasabidea eta txirrindulariek, berriz,galtzadaren gaineko zeharkako lerro etenak mugatzendutena.

Ohiko semaforoetan, gorri dagoen batera heltzerakoan,txirrindulariak zuhurtasunez jokatuko du. Zuzenena li-tzateke berde jarri arte itxarotea, geldituta dauden ibil-gailuak aurreratu gabe. Bestela, aurrekoa egin ezean,gerta liteke ibilgailu baten bidaiariak atea irekitzea ezus-tean eta arazoak sortzea. Halaber, ibilgailuen ilara guz-tia aurreratu aurretik semaforoa berde jar daiteke etaibilgailuak martxan jarri, ezbeharren bat eraginez.Pazientzia, beraz.

3.3.- Bide-markak

Bizikleten ibilbideak mugatzeko zoladuran bizikletabaten irudia margotzen da. Eta, era berean, TrafikokoLege berria indarrean sartu denetik, udaletxeek taxiedo autobus-errei batzuk gorde ditzakete bizikletakbakarrik ibiltzeko. Horrelakoetan, “Bizikletak bakarrik”adieraziko dute.

4.-Biraguneak eta biribilguneak

Bizikletek ez daukate keinukaririk maniobrak adierazte-ko. Horregatik, besoak erabiliko ditugu gainontzeko ibil-gailuei adierazteko zer egiteko asmoa dugun.

B I Z I K L E T A H I R I A N

19

Bide-gorria.Beste ibilgailurikez.

Bide-gorriarenamaiera.

Txirrindulari etaoinezkoentzakobidea. Kontuzoinezkoekin.

Ezkerrera joan nahi ezkero erreia edo martxaren nora-koa aldatzeko, ezkerreko besoa luzatu behar duzu,esku-ahurra behera begira dagoela. Eskuinera joan nahibaduzu, berriz, jaso ezkerreko besoa ukondoarekin “L”bat osatuz edota sorbaldarekin 90º angelua adieraziz.Eskuineko besoa ere erabil dezakezu baina gutxiagoikusiko da.

Aldez aurretik adierazi beharko duzu baina seinalezta-pena ez du iraun behar maniobra amaitu arte, horreta-rako manilarrean bi eskuak behar dituzu eta.

Edozein oztopo edo arriskuren berri ere eman dezake-zu. Horrelakoetan, ahurra erakutsi eta astindu abiaduragutxitu dezaten.

Trafikoko lege berria indarrean sartu denez gero, hiribarruko tarte baten ezkerrera hartzen duzunean edo-zein ibilgailu legez joka dezakezu. Ez da zertan galtza-daren eskuin aldera zabaldu behar norabide aldaketaburutzeko. Baina kontuz, zeren arau berri honek hirianbakarrik du indarra.

5.-Txirrindularientzakolehentasuna

Bide-gorrietan, txirrindularientzako pasaguneetan edoseinalez adierazitako bazterbideetan bizikletak beti dulehentasuna motordun ibilgailuen aurrean.

Era berean, lege berriaren arabera, txirrindulariak lehen-tasuna du bidegurutze baten jiro egiten duten ibilgailuenaurrean ere. Arau orokor bezala, ibilgailua sartzera doanbidetik zirkulatzen duen txirrindulari bati ezin zaio bideamoztu.

Gurutzaguneetan seinaleek adieraziko dute nork duenlehentasuna. Halakorik ezean, arau orokorra hartuko dakontuan: “Eskuinetik zirkulatzen ari den ibilgailuak dupasatzeko lehentasuna”

Taldean joanez gero, arauek ibilgailu bakartzat jotzen dutetaldea. Beraz, biribilgunean edo bidegurutzean sartzerako-

20

B I Z I K L E T A H I R I A N

Aldez aurretik adierazi.

Maniobrak adierazterakoan, utzi pedaleieragiteari. Oreka mantentzeko modua da,zeren egonkortasuna galtzen baita manila-rretik esku bat kenduz gero.*Irtenbidea

an lehentasuna izango dute taldea osatzen duten txirrin-dulari guztiek, binaka joan beharko dutelarik.

6.- Bide-une estuakLanagatik edo trafikoko beste edozein gorabeheragatik,galtzada batean ezinezkoa bada bi ibilgailu gurutzatzea,txirrindulariek ibilgailuei pasatzen utzi beharko die, bal-din eta poliziaren batek edota lanetako arduradunenbatek kontrakoa esaten ez badu.

7.- Abiaduraeta segurtasun-tartea

Zirkulazio kode zaharrean txirrindulariek debekatutazuten orduko 45 km-tik gorako abiadurarekin zirkula-tzea. Gaur egun, arau horrek ez du indarrik eta txirrin-dulariek abiadura hori gainditu dezakete, beti ere zirkula-tzen ari diren bideak onartzen badu, arau orokor bezala.Hala ere, herri barruan edo hirian ibilgailuek ezin dutegainditu 50 km/h abiadura. Nahiz eta hori izan legeakezarritako muga, gomendagarria da neurrizko abiaduraeramatea, segurtasun baldintzetan gelditzea utziko digu-na.

Bestalde, txirrindulariak segurtasuneko gutxieneko tar-tea utzi beharko du aurretik duen ibilgailuarekiko.Bizikletak daraman abiaduraren arabera tartea areagotuegin beharko da. Txirrindularien atzetik doazen ibilgai-luek ere zuhurtziazko tartea gorde beharko dute, batezere aurreratzeko maniobretan. Horrelakoetan, ibilgailuekderrigorrez utzi beharko dute 1,5 metroko tartea.

B I Z I K L E T A H I R I A N

21

Autoek aurreratzeangutxienez 1,5 metrotakotartea utzi behar dute.

8.- Umeen garraioaTrafikoko lege berriak onartzen du 7 urte bitarte-ko umea eramatea homologatutako eserlekugehigarri batean, beti ere txirrindularia adineznagusia bada. Umea eramanez gero, osogarrantzitsua da behar bezala babestea.Esaterako, kaskoa nahitaezkoa da. Neurriakhartu eta kontuan izan umeak direla kalte gehienjaso ditzaketenak, txirrindulariak berak bainogehiago.

9.- Kontuz oinezkoekinErrespeta itzazu beti oinezkoentzako pasaguneak. Utzipasatzen oinezkoei. Hiriko joan-etorrietako katearenengranaje zaurgarrienetakoa ere badira. Gogoratu gai-nera, oinezkoentzako baino ez diren guneetan txirrindu-lariek debekatuta dutela ibiltzea.

Bestalde, txirrindulari elkarteek egiten duten kritikarikohikoena da oinezkoek gero eta gehiago erabiltzendituztela bide-gorriak. Nahiz eta debekatuta egon,oinezkoek lasai asko erabiltzen dituzte paseatzeko bizi-kletentzako baino ez diren bide-gorriak. Pazientzia izaneta nahiko denborarekin ohartaraziko zaie gure present-ziaz. Ahal izanez gero, gelditu eta modu atseginez azal-duko eta ulertaraziko zaizkie bide-gorriak txirrindula-rientzako baino ez direla. Gizabidez jokatu behar da.

10.- Bizikleta hartu beharbaduzu, ez edan

Alkohola da edozein gidariren etsairik handiena. Eta txi-rrindularien kasuan areagotu egiten da pedalei eragite-ak eskatzen duen esfortzu fisikoa dela-eta. Gogoratu:Bizikleta hartzen baduzu, ez edan. Gainera, zirkulaziokode berriaren arabera, Ertzaintzak txirrindularia geldia-razi dezake alkoholemia froga egiteko.

Positibo emanez gero (odolean 0,5gr/l tasa orokorraaplikatuko da), bidezainek salaketa jarri eta bizikletakenduko dizute, edan ez duen baten esku utzi arte.Edanda bazoaz, ez igo bizikletara.

Arrazoi horiek substantzia psikotropikoak hartzearidagokionean ere balio dute. Halaber, botikak hartuz

22

B I Z I K L E T A H I R I A N

Oinezkoak ezin dira ibilibide-gorrietan.

gero, kontsultatu medikuarekin haien balizko eraginak,batez ere logura eragin badezakete.

11.-Txakurrak eta zuloak

Gizakiaren lagunik onena txirrindulariaren etsairik han-dienetariko bat ere bada. Haserre dagoen txakur batenaurrean, ez jarri urduri. Zaindu inguruko autoak eta txa-kurrari ihes egin, beti ere, norberaren burua edota gai-nontzeko gidariena arriskuan jartzen ez bada. Argi ezbaduzu, hobe bidea jarraitzea, azkenean txakurrak aldeegingo du eta, seguruenik.

Berdin jokatu behar dugu errepidean zuloren bat edobestelako oztoporen bat aurkituz gero. Onena da gai-netik pasatzea manilarrari gogor eutsiz eta gorputzaarintzeko posturan jarriz (besoak bilduta eta oinakpedalen gainean).

B I Z I K L E T A H I R I A N

23

¡Kontuz txakurrak!.

Hiriaz gozatu!.

Badira txakurren aurkako alarmak etaultrafrekuentziekin darabiltzan beste tresnabatzuk, nahiz eta txirrindulari elkarteekzalantzan jarri dituzten horien balioa.Batzuk txirrina jotzen dute ozenki edotaatzeko gurpila gelditu txakurrak uxatzeko.Beti ez da nahikoa izaten.

*Irtenbidea

24

B I Z I K L E T A H I R I A N

B I Z I K L E T A H I R I A N

25

HIRUGARRENZATIA

Iritsi eta gero

Askok ez dute bizikleta hartzen kalean, parkean edopolikiroldegian utzitakoan ostuko dioten beldurrez. Etaegia da, Europako beste toki batzuekin alderatuta, gureherrietako espaloietan bizikleta gutxi ikusten dela apar-katuta, eta horrek segurtasun ezaren ustea areagotuegiten duela.

Gaur egun, bakarrik Gasteizen aurki dezakegu bizikle-tentzako aparkaleku adimendunak deitutakoak.Mendizorrotzan dago eta “Biciberg” du izena. Bertan,bizikletak lurpeko konpartimentuetan gordetzen dira,lapurrek ez iristeko tokian, alegia. Bizikleta inork eramanez dezan, hona hemen zenbait aholku:

1.- Non aparkatu?Agintariek bizikletak aparkatzeko zehaztu dituztentokietan utziko da, ahal bada. Bestela, ez oinezkoei eztaibilgailuei ere trabarik egingo ez dion hiriko gune diskre-turen batean.

Enkarguren bat egin behar denean, dendariei galdetubizikleta dendan sar daitekeen ala ez. Denek ez dutebaiezkoa emango, baina askok ez dute, seguru asko,eragozpenik jarriko.

2.-Giltzarrapoa2.1.- Zein motatakoa erabili?

Lapurreten aurkako babesak hiru dira, nagusiki: itxigai-lu espirala, katea eta “U” erako giltzarrapoa.

Lehenengoa malgua da eta bizikletatik lapurtu daitezke-en elementu guztiak babesteko balio du: eserlekua,gurpilak eta koadroa. Abantailen artean, prezio eskura-garria, pisu gutxi eta erraz eramatekoa. Akatsen artean,nahiko erraz apur daitekeela.

Saia zaitez bizikletauzten horretarakogaitutako tokietan.

Utzi bizikleta toki jendetsuetan. Ez utzisekula eremu agerian, kale zuloetan edopatioetan. Erabili beti lapurreten aurkakobabesen bat. Ez eman erraztasuniklapurrei.

*Irtenbidea

Ohiko katea da eraginkorre-na kate-mailen lodierareneta hura itxi eta osatzenduen giltzarrapoaren ezau-garrien arabera. Nahikomerkea da, baina pisu askohartzen du. Bere luzerarenarabera eserlekua eta gurpi-lak ere lotu ditzakegu.

Altzairu indartuaz eginak“U” erako itxigailuak dira,txirrindulari gehienentzat,merkatuan dauden babestresna seguruenak.Londresen eta

Amsterdamen lapurreten aurka gehien erabiltzen denada. Estatu espainiarrean gutxi erabiltzen dira, eta erabi-li ere motozikletetan nagusiki. Desabantaila: pisua etaprezio altua. Horretaz gain, ez du babesten eserlekuaezta bigarren mailako beste zati batzuk ere. Koadroa,aldiz, eraman ezina litzateke.

2.2.- Nola jarri giltzarrapoa bizikletari?

Modurik seguruena da atzeko gurpila, koadroa eta bizi-kletak lotzeko dauden hiri-altzairua, denak batera lotzeakatearekin edo giltzarrapoarekin. Ezustekoren bat hartunahi ez baduzu, ez lotu sekula aurreko gurpila bakarrik.

26

B I Z I K L E T A H I R I A N

‘U’ motako giltzarrapoa.

Katea.

Kiribil itxurakogiltzarrapoa.

Saia zaitez bizikletauzten horretarako

gaitutako tokietan.

Bateratu giltzarrapo zurruna (katea edo “U”erakoa) malguago batekin. Horrela, bizikle-ta osoa babestuko duzu.*Irtenbidea

3.- Bestelako segurtasunneurriak

Hiri barruko ibilbideetarako ez da beharrezkoa teknolo-gia aurrerapen handiko ezaugarriak dituen bizikletagaresti bat. Bizikleta arruntak ez du lapurren atentzioadeituko.

Marka ezagunekoa den bizikleta erabiliz gero, marka-adierazleak ezabatu ditzakezu.

Joan den urtean, Bizkaian Ertzaintzak desegin zuenbizikletak enkarguz osten zituen talde bat.

4.- AseguruaLapurretak eta erantzukizun zibilari buruzko aseguruakere kontratatu daitezke. Beste norbaiti sorrarazitakokalteak barne hartzen dituzten etxeko polizetan ereerantsi daitezke bizikleta lapurretak. Baita bizikletatikeroriz gero txirrindulariak berak jasandako lesioak edotaoinezkoren bati eragindakoak sendatzeko medikuntzatratamenduak. Galdetu aseguru-etxean

5.- Bizikleta ostu didate,zer egingo dut?

Lehenbizi, salaketa jarri Ertzain-etxean eta konfiantzaizan ertzainen jardunean. Bigarrenez, bestei jakinarazikartelen bidez edota txirrindulari-elkarteekin harremane-tan jarriz. Bilboko Bizi Bizi (www.bizizbizi.org) etaDonostiako Kalapie (www.kalapie.org) elkarteek baduteweb guneetan bizikleta lapurretak salatzeko atala.Gasteizen Bizikleteroak (www.pagina.de/bizikleteroak)elkartera jo dezakezu.

Kontu izan: Bizikleta guztiek dute bastidore zenbakia.Nolabaiteko matrikula da, ostutako bizikleta gurea delafrogatzeko balioko diguna. Pedalier-kaxaren azpianegoten da grabatuta. Idatz ezazu zenbaki hori, baliaga-rri izango zaizu. Era berean, www.registrodebicis.comweb gunea ere ikus dezakezu. Ekimen aitzindaria dabizikleten erregistro nazionala ezartzeko eta bizikletalapurreten kontra ekiteko.

B I Z I K L E T A H I R I A N

27

Oinik gabe.

28

B I Z I K L E T A H I R I A N

B I Z I K L E T A H I R I A N

29

LAUGARRENZATIA

1-Garraio publikoa

Joan nahi dugun tokira iristeko, beharbada bestegarraio motaren bat ere erabili beharko dugu. Jarraianazaltzen dira bizikletak onartzen dituzten garraiopublikoak.

� Metro Bilbao.- Txirrindulariek lehenengo eta azkenbagoia erabil ditzakete. Ohiko bezeroek dute lehen-tasuna. Beraz, jende gehien dabilen ordu jakinetanez hartu metroa, ahal dela. Gainontzeko bidaiariekinerrespetua erakutsi. Bizikletak ez du txartelikordaintzen.

� Renfe eta Euskotren.- Hurbileko ibilbideetanonartzen dituzte bizikletak. Ez dute bidaia-txartelikordaintzen.

� Lineako autobusak.- Ez dira onartzen leku etasegurtasun arazoengatik.

� Taxiak.- Oro har, ez dute onartzen bizikletak erama-tea. Hala ere, zenbaitek laguntzen dute larrialdietan(matxurak, istripuak…). Hitz egitea da kontua.

� Beste garraio mota batzuk.- Funikularrek onart-zen dituzte, zerbait gehiago ordaindu behar badaere. Berdin Portugaleteko Zubi Esekian.

Erakundeetako ekimenak

Metroan, bizikletaklehenengo edo azkenbagoian joan daitezke.

2.- Bide-gorriak egin. Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak bide-gorrien eta txirrin-dularientzako hiri barruko zein hirien arteko bideen sarehandia dute. Udalek, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzakahaleginak indartzen jarraitzen dute dauden tarteakelkartzeko. Esaterako, Bizkaiko Aldundiak 2010erako360 kilometrotan handitu nahi ditu, dagoeneko dauden52. Horretarako, 80 milioi euroko inbertsioa egingo du.

3.- Bizikleta-alokairua hirian Gasteizen jarri zen martxan joan den uztailean Euskadinaitzindaria den ekimena (Europan beste hiru tokitanbakarrik dagoena: Kopenhage, Oslo eta Amsterdamen)hirian bizikletak doan alokatzeko. Herritarrek 200 bizi-kleta dituzte eskura eta haiek erabili ahal izateko NANaerakustea baino ez dute egin behar. Martxarik gabekobizikletak dira eta gizarte-etxeetan eta polikiroldegietanjaso eta itzultzen dira.

Zerbitzu pilotua da, abendu artekoa, eta goizeko hama-rretatik gaueko bederatziak arte. Beste hiri batzuk erehalako zerbitzua eskaintzeko asmoa dute.

30

B I Z I K L E T A H I R I A N

Bide-gorrien kilometro-ak gero eta gehiago dira.

Ibilbide luzeak egiteko eta bizi garen leku-tik urruti dauden herrietara iristeko zent-zuzkoa da bizikleta eta garraio publikoaerabiltzea.*Irtenbidea

Donostian, badira enpresak bizikletak alokatzen dituzte-nak hirian ibiltzeko. Argibide gehiagotarako: Bici RentDonosti (943279260).

Bilboko Udaletxeak, berriz, joan den uztailean bisitagidatuak antolatu zituen bizikletan hiriburuan zehar.Ekimenak arrakasta handia izan du eta, antza, hurrengoudan ere errepikatuko dute. Halaber, Itsas Museoarenzabalgunean eta udan zehar, 47 bizikleta alokatu ahalizango dira 17:00etatik 21:00etara.

4.- Mugikortasunaren Astea Gero eta gehiago dira Mugikortasunaren Astea antolat-zen duten euskal erakundeak. Aipatu ekitaldia irailarenhirugarren astean izan ohi da. Udal, Aldundi eta EuskoJaurlaritzak bide publikoa eta bizikleta erabiltzera bult-zatutako hainbat ekitaldi antolatzen dute. Disuasio-neu-rriak ere aplikatzen dira gidarien aurka, bizikletaren era-bilera eta oinezkoen zirkulazioa, ahal den heinean,errazteko asmoz.

5.- Bestelako ekimenakGallartako Meatzaritzaren Museora (Abanto) bizikletandoazenak doan du sarrera. Bada, gainera, Muskiz,Portugalete eta Trapagaran lotzen dituen bide-gorria etabizikletentzako aparkalekua ere badago.

Bilboko hamabi Hotelek abian jarri dute ehun bizikletamailegatzeko ekimena hiria bizikletaz ikusi nahi dutenbezero guztiei.

B I Z I K L E T A H I R I A N

31

Helbide eta telefono baliagarriak:Eusko Jaurlaritza: www.euskadi.net

Hiriko Txirrindularien Bilboko Elkartea: www.bizizbizi.orgHiriko Txirrindularien Donostiako Elkartea: www.kalapie.orgHiriko Txirrindularien Gasteizko Elkartea: www.pagina.de/bizikleteroak

Bizikletaren defentsarako Kordinakundea: www.conbici.org

Bizikletaz doazen mezulariak: Oraintxe Ekomensajer@sBilboTelefonoa: 944 154 1999; Faxa: 944 339 256Posta elektronikoa: [email protected]

Oraintxe Ekomensajer@sIruña - Telefonoa: 948 213 033; Faxa: 948 224 412Posta elektronikoa: [email protected]

[email protected]

Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioa: http://www.fvascicli.com/index2.htmlBizkaiko Txirrindulari-Klubak: http://www.febici.com/clubs.aspGipuzkoako Txirrindulari-Klubak: http://www.gtxe.net/Arabako Txirrindulari-Klubak: http://www.faciclismo.com/

32

B I Z I K L E T A H I R I A N

Eranskina