Teknika grafikoak haizea eta inés
-
Upload
victoria-goikoetxea -
Category
Documents
-
view
129 -
download
9
Transcript of Teknika grafikoak haizea eta inés
Inés eta Haizea 3.D
TEKNIKAK…ZER DIRA?
Teknikak materialak erabiltzeko mota oro da. Hainbat mota daude eta hurrengo diapositibetan ikusiko ditugu.
TEKNIKA LEHORRAK
Teknika hauek zuzenean erabili ahal dira, ez dira ezerrekin nahastu behar. Materialak arkatz edo barra moduan ageri dira eta teknika hezeak baino zehatzagoak dira.
MOTAK-Grafitoa: Marrazteko metodorik ohikoena da. Arkatzik
bigunenak itzalak egiteko eta era arruntean marrazteko erabiltzen dira. Gogorrenak marrazketa teknikorako erabiltzen dira zehatzagoak direlako. Bigunek tonu gehiago ahalbidetzen dituzte.
http://www.youtube.com/watch?v=8bwi03ZDU5E
-Kolorezko arkatzak: Kolore eta tonu askotako marrazkiak egiteko
erabiltzen dira. Degradazioak eta testurak ere egiten dira haiekin. Arkatzek gogortasun ezberdina dute eta urarekin batera erabiltzen diren batzuk daude: akuarelableak.
-Errotulkiak: Etengabe eboluzionatzen ari den teknika da eta
gero eta aukera gehiago ditugu erabiltzeko. Haien ezaugarrien ondorioz, gogoratu behar gara lehenegoz kolore argiak erabili behar direla eta gero kolore ilunak.
-Argizariak: Pigmentuen eta animalietatik ateratako koipearen
nahastea da. Haien konposizioagatik, argizariek itxura plastikoa ematen diete marrazkiei.
-Ikatz-ziria::
Ikatz begetalari deitzen diogu. Prozesu baten lehenego marrazkiak egiteko erabiltzen da, edo oleo bat margozten asi baino lehen egiten den marrazki laguntzaileari. Gris tonu ugri lortzen dira honekin eta argitasuna, itzalak… oso ondo nabarmentzen dira honekin.
-Collagea: Teknika hau gainazal batean marrazki, argazki…
ugari itsastean datza. Izena frantsesetik dator eta Piccasso, esaterako, lehenetarikoa izan zen collageak egiten.
Collagearekin erlazionatuta dauden teknikak fotomuntaia, dekoupagea eta belensanblaia dira.
Grafitoa
Koloretako arkatzak
Errotulkiak
Argizariak Ikatz-ziria Collagea
TEKNIKA HEZEAK
Teknika hezeetan ura edo beste substantzia likido batzuk erabiltzen dira pigmentuekin batera eta ez dira teknika lehorrak bezain zehatzak.
MOTAK
-Tenperak:
Mota hau opakua da eta tenperek tinta lauak lantzeko eta okerrak zuzentzeko aukera ematen dute. Ur gehiago erabiltzen badugu pintura zeharrargiak ere landu ahal ditugu.
-Akuarelak:
Teknika hau gainazalka lantzen da. Koloreak ondo bereizten dira duten argitasunagatik. Ura xurgatzeko, paper mota berezi batzuk erabili behar dira. Teknika honek testura eta forma ezberdinak lantzeko aukera ematen du. Gainera marrazkiak argizariekin… apaindu ahal dira; aukerak oso ugariak dira.
-Oleoa: Pigmentuz eta olio aglutinatzailez osaturik dago.
Pintura-tutuetan saldu ohi dute eta teknika oso erabilia da, testura, kolore eta itzal-efektu ugari sortzeko aukera ematen duelako.
Gainazalik erabilienak lientzoa eta kotoia dira, beste batzuen artean. Lientzoa egurrezko egitura batean kokatzen da.
http://www.youtube.com/watch?v=6zqGi8mbFSo
Akuarelak
Oleoa
Tenperak
INPRIMAKETA-TEKNIKAK
Irudi baten inprimaketak edo estanpatuak egiteko erabiltzen da; irudi hori xafla edo matrize batean eginda dago. Honek irudi ugari jarraian egiteko aukera ematen digu. Teknika honetan estanpa bat eta matrize bat erabiltzen dira.
MOTAK
-Erliebeko grabatua: Irudia duen xaflatik materiala kentzen da eta goiko
irudian nahi dugun marrazkia lortzen dugu. Teknikarik garratzitsuenak laxilografia eta elinoleoa dira.
http://www.youtube.com/watch?v=S7S0tac-zK8
-Grabatua hutsean: Metalezko xafletan erramintak edo metodo
kimikoak erabiltzen dira, irudia zuloen bitartez egingo da, gero bertan tinta sartzeko. Teknika mota bat “punta lehor” izenekoa da, adibidez.
-Grabatu laua: Xafla eran harri bat erabiltzen da eta gaur egungo
teknikarik erabiliena da. Metodo garaikidea serigrafia da, teknika hau tinta sedazko plantila batetik ehun edo paper batera pasatzean datza.
Grabatua hutseanGrabatua erliebean
Grabatu laua
TEKNIKA DIGITALAK
Ordenagailuz egindako irudiak egiteko balio du. Hainbat programa eta mota daude. Programen adibide batzuk Corel Draw eta Paint dira. Marrazki motak bektorizatuak eta puntu bidezkoak dira, esaterako.
Gaur egun “obra” digitalak hiru multzo handitan sailkatzen dira: argazki digitalak, infografia eta margo digitalak.
Argazki digitalak Infografia
Margo digitalak