TARTALO ETA ARTZAINA
6
TARTALO ETA ARTZAINA
description
TARTALO ETA ARTZAINA. Behin batean, Araba aldean artzain bat bizi zen, Peru Armentia zeritzona . Peruri mendian ardi bat galdu zitzaion eta haren bila joan zen. Azkenean , baso baten ondoan aurkitu zuen. - PowerPoint PPT Presentation
Transcript of TARTALO ETA ARTZAINA
TARTALO ETA ARTZAINA
Behin batean, Araba aldean artzain bat bizi zen, Peru Armentia zeritzona. Peruri mendian ardi bat galdu zitzaion eta haren bila joan zen. Azkenean, baso baten ondoan aurkitu zuen.
Ardia aurkitu zuenean, erraldoi ikaragarri bat agertu zen han, aurpegian begi bakarra zeukana. Tartalo zuen izena.
Tartalok Peru artzaina eta ardia lepoan hartu eta bere bizilekura eraman zituen. Erraldoiaren etxea mendian zegoen haitzulo handi bat zen.
Haitzuloan sartu bezain pronto, Tartalok Peruren ardia hil eta sutan erretzen ipini zuen, afaltzeko asmoz.