SENEGAL. Senegal Ibaian barrena

Click here to load reader

  • date post

    12-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    242
  • download

    6

Embed Size (px)

description

51. ZENBAKIA. IRAILA 2012 SENEGAL IBAIA. "Bou el Mogdad" ontzi mitikoan ibai-bidaia. SANTORINI. Sumendi baten eskeletoa. KATMANDU. Bailara bete zirrara. MACHALILLA. Ekuadorreko kostaldeko natura. GIRONA. Onyar ibaiaren ertzean.

Transcript of SENEGAL. Senegal Ibaian barrena

  • SENEGAL

    2012 Iraila 51.zbk / 1,5

    haizetara

    ZAZPI

    Bou el Mogdad ontzi mitikoan

    SANTORINIIzadiaren edertasun

    basatia

    KATMANDUBailara bete zirrara

    MACHALILLAEkuadorreko kostaldeko

    parke nazionala

  • haizetara

    ZAZPI

    ARGITARATZEN DU:Astero. Herritar Berri SLU.

    EDITOREA:Mariasun Monzon

    DISEINUA:Eneko NapalARGAZKIAK:Argazki Press

    EGOITZA:Portuetxe 23-2.a20018 Donostia

    http://www.zazpihaizetara.comE-posta: zazpihaizetara@astero.net

    Tfnoa: 946 61 20 55LEGE GORDAILUA:

    SS-238-2008INPRIMATZEN DU:

    Printek Inprimategia. Zamudio

    Aza

    leko

    arg

    azki

    a: P

    ATX

    I UR

    IZ A

    urki

    bide

    ko a

    rgaz

    kiak

    : 06

    Patx

    i UR

    IZ

    16

    Gon

    zalo

    IRIB

    AR

    NEG

    AR

    AY

    24

    Dav

    id C

    IDR

    E

    32

    Vale

    nt Z

    APA

    TER

    4

    2 O

    riol C

    LAV

    ERA

    32

    16

  • 306 SENEGAL IBAIAEsperientzia ahaztezina Senegalibaian barrena Bou el Mogdaditsasontzi mitikoan

    16 SANTORINIAskoren ustez, munduko iluna-bar ederrenak ditu Santorini greziar uharteak

    24 KATMANDUNepaleko hiriburuaren paisaiatxundigarria: tenpluak, estupak,monjeak, Thamel auzoa...

    32 MACHALILLAParke nazionala Ekuadorreko kos-taldean, fauna aberatsa ezagutueta hondartza ederrez gozatzeko

    42 GIRONAKataluniako hiri ederreko kalexketan paseatzea denboranatzera egitea da

    04 MUNDUARI BEGIRADA Brickell Key Island, Maiami hiriko zonalde esklusiboenetako bat49 BIDELAGUNA Agenda, liburuak, munduko sutegiak, leku aipagarriak, proposamen tematikoa...

    aurkibidea

    06

    24

    42

  • Tim Kiusalaas

    Munduari Begirada

  • 5Irudian ageri dena AEBetako Miami hiriko zonalde esklusiboenetako bat da. Miami ibaiaren hegoaldean,Brickell auzoan, dago Brickell Key Island, zubi baten bidez hiriari lotzen zaion eremua. Bertan eraiki diren

    etxe orratz ugariak direla-eta, auzoak kutsu futurista hartu du azken urteotan. Miamiko finantza gune nagu-sia ere bada, izan ere, 100 banketxe baino gehiagok bertan dituzte bulegoak, iparraldean bereziki; hegoalde-an, ostera, luxuzko etxebizitzak dira nagusi. Brickell Avenue etorbidean aurkitzen da Floridako etxe orratzgaraiena, 242 metro neurtzen dituen The Four Season hotela. Orain, Miamiko eremu hau taberna eta dan-

    tzaleku esklusiboz betetzen ari da, South Beach mitikoari konpetentzia eginez.

    Brickell key island (MiaMi)

  • SE

  • ENEGAL IBAIATestua:Daniel Molini Dezotti Argazkiak: Patxi Uriz

    Bou el Mogdad mitikoan

  • 8

  • adira zenbait azalpen Senegal izenaren jatorria fro-gatzen dutenak. Edonola ere, onargarrienak dio basamor-

    tua karabanetan zeharkatzen zuen bereber tribu baten oho-retan jarri ziotela. Bou el Mogdad itsasontzian, garai bate-ko Podor hiri kolonialetik hurbil ainguratuta, AnsoumanBadji sarjentuaren jakinduriak harrituta utzi ninduen. Sene-galeko armadako sarjentu hau eszedentzian zegoen, eta gidaturistiko lanetan zebilen. Ansoumank (Ans hurbilekoen-tzat) laster eten zuen inguruko pertsonen eztabaida etimolo-giko hura. Hainbat hizkuntzatan ematen ari ziren arrazoiketaguztiak berehalako batean amaitu ziren. Zizeronea ozen min-tzatu zen, guztiek entzuteko moduan: Karabanak Agadirre-tik salgaiz beteta iristen ziren (gineak, basamortuko erremen-tariek landutako zapatak, azukrea, tabakoa eta tea) eta ibaia-ren alde honetara igarotzen ziren gatzarekin trukatzeko. Tri-

    9

    Senegal ibaian barrena Bou El Mogdad

    itsasontzi mitikoan ibai-bidaia egitea se-

    kulakoa da, primerako ontzi batean egin-

    dako bidaia paregabea. Xarma handiko bi-

    daia, autentikotasuna albo batera utzi

    gabe. Itsasontziaren bizkarrean dagoen

    hamakatik, ezustekoz eta oroitzapen

    ahaztezinez beteta dagoen deltaren ur la-

    saien ibilia sumatuko dugu, abentura eta

    plazera nahastuko dituen bidaian.

    Senegal ibaian barrenaegiten duen ibilaldian antzinako

    hainbat hiri zeharkatzen ditu ontziak,tartean irudian ageri den San Luis,

    Unescok munduko ondare izendatua.

  • bu horiek berbereen hizkuntzan zenega zuten izena. XV.mendean ezarri ziren merkataritza-etxeen benetako aitzin-dariak izan ziren. Djolof herrian barrena itzultzen ziren; han,babarrunak, artatxikiak, irinezko enpanadak, azukrea eztiare-kin, kakahueteak eta eguzki eta hondarrez beteriko kilometrougari gainditzeko adina hornidura erosten zituzten. Garaihartako jendeak zenegatarren ingurua deitu zion, eta gauregunera arte izen hori gorde du.

    Denbora librea nuen; izan ere, bazkaldu berriak ginen etaez zegoen jarduerarik aurreikusita. Berehala ohartu nintzenSenegal ibaiko bidaiaren kronikariaren beraren aurrean nen-goela. Itsasontzi hau deskribatzea nahi duzula?, harritu zengida. Baiezko keinu txiki bat nahikoa izan zen hizketan jarraizezan. 1950eko hamarkadan Europan eraikitako itsasontziada. Duela hiru edo lau urte berriztatu zuten, eta zenbait for-ma kolonial bere horretan gorde zituzten. 600 tona ingurumugitzeko gai da, eta 51 metro luze da. Branka puntan du, eta

    1 0

    Bere duintasunaren alde pozikborrokatzen duen

    Afrikaren zati bat ikusiko du bidaia-riak Senegalen. Gorengo irudian,

    Lougan herriko festa bat ageri da.Lerroon gainean, Richard Toll herriko

    biztanle bat eta Daganako ama-semeak. Eskuinean, goian, kolore

    askotako soinekodun neska. Behean,emakume bat Richard Tollen eta

    gizon bat Podor hirian.

  • lau zubi, 26 gela eta suite bat dauzka. Tripulazioa dozena batpertsonaz osatuta dago. Ezjakintasuna ausarta izaki, karele-an eta foileto guztietan azaltzen den Bou el Mogdad izenariburuz galdetu nion. Bou el Mogdad hiri bat ote den? Ez, tipobat zen; hango koadro hartan margotzen ari den hura. Aber-tzalea batzuen iritziz, baina koloniaren garaian frantziarren-tzat espia gisa aritua; nahiago dut zehazki zer zen ez esan.

    Kronista papera utzi gabe, ibaiaz eta haren esanahiaz hitzegiteko eskatu nion. Aberastasuna esan nahi du. Herrialdetxikia gara, berrehun mila kilometro baino gutxiagokoa. Gu-re lurretan mendi garairik ez, baina lau ibai ditugu; bost, ho-beto esanda: Casamance, Gambia, Saloum, Senegal eta hego-aldean ur pixka bat uzten digun Geba ibaia. Senegal ibaia osogarrantzitsua da gure herrialdearentzat: ureztatzeko balio du,Mauritaniarekin muga egiten du, ibilbidearen zati handi batnabigagarria da eta zeharkatzen dituen eskualdeetako gara-penari laguntzen dio, adibidez, turismoaren bidez. Kolonien

    garaian oinarri-oinarrizkoa zen garraio eta merkataritzarako,baina gaur egun gaitasun hori pixka bat galdu du, jendeak az-kartasuna nahi baitu eta itsasontzia Senegal iparraldea lotzenduen errepidea baino motelagoa baita. Dena den, Bou elMogdad da Senegalen dabilen itsasontzi bakarra.

    Herrialdea ezagutzenIbaiaren sakonera 8 eta 31 metro artekoa da, eta kolorea Fou-ta Djalon-ek ematen dio. Ur-jauziak, iturburuak eta ur-eror-tzeak Bafin eta Bacoi (mandinkeraz beltza eta zuria) izenaduten bi besotxo bilakatzen dira. Haiek osatuko dute ibaia.Kolorea ikusten dena da: esmeralda-berdea, ur garbiak izanohi duena. Idatz ezazu esatera noana: ibaiaren kolorea rafetda; ahoskatu egingo dizut: r-a-f-e-t, ederra esan nahi du wolo-feraz. Esaiezu halaxe zure irakurleei.

    Ibilaldian antzinako hiri kolonialak (Podor, Richard Toll,Dagana) ezagutzeko aukera izaten da, baita Salde eta tanke-

    1 1

  • rako herrixkak, Mauritaniako Toukouler eskualdea, natura-erreserbak, edota San Luis, Unescok munduko ondare izen-datu zuena. Senegaleko eta Mauritaniako banderak ikus dai-tezke, Thiangaye eta tankera horretako ibaiadarretan nabigadaiteke, ohiko janaria (arroza, arraina Kapitain Nagusia ize-nekoa da nabarmenena eta barazkiak) ezagut daiteke, baitabeste zenbait kontu ere: mango baten gerizpean piknika egin,

    baobabbitxiak, ehunka akazia arantzatsu, palmondoak, zebu-taldeak, ahuntzak, eskolak, buztinezko etxeak, edota adorehandiko maisuak ikusi. Hona datorren jendeak adinekoagurgarriak, haurrak eta kolore askotako soinekodun emaku-me ugari ikusiko ditu. Pazientziaz, eta zentzu guztiak lagun,bere duintasunaren alde borrokan ari den Afrikaren zati batikusi ahal izango du, dio gure kronikariak.

  • Gaizki ulertzen den elkartasunaIbai-bidaia 265 kilometro luze da eta bere antolatzaileekkultura desberdinak dituzte inspirazio-iturri. Guretzat osogarrantzitsua da bisitariak etortzea, horrek integrazio-bide-an mesede egiten baitigu, eta botikak, jantziak eta eskoletaramateriala eramaten laguntzen digu. Ibilbideak malguak dira,eta helmugak bidaia bakoitzean alda ditzakegu. Atzerrita-rrek zer topatuko duten jakitea garrantzitsua da. Europarraatseden bila dator, lasaitasuna nahi du; izan ere, haien herrial-deetan etengabe korrika ibiltzen dira, haurrekin hitz egitekoastirik gabe. Gure jendeak berotasuna du bihotzetan eta ber-tara iristen denarekin partekatu nahi du. Badakigu gauza as-ko falta zaizkigula, baina alaitasuna daukagu. Une horretan,Ansk mesede bat gomendio moduan eskatzeko aprobe-txatzen du: ez emateko haurrei ez dirurik, ez gozokirik, ezoparirik. Lagun hurkoa ezagutzeko, maitasunez hurbildubehar da, diruak eta norberaren onurak ez du lekurik hor.Haur horien gurasoak hirietan ari dira lanean haiengandikurrun, eta ez dakite nola dabiltzan beren haurrak. Inork ezlieke duintasuna kendu behar guraso horiei, gaizki ulertuta-

    1 3

    1950eko hamarkadan Europan eraikitako itsasontziada Bou el Mogdad. Goiko irudian ontzi honen gidaria eta ontzia-ren aurretiko itxura ikus daitezke. Alboko irudian, emakume bat,ontziaren bizkarrean. Erdiko irudiak Podor herria erakusten du.

  • ko karitatearen bidez; gainera, azkenean, turistentzako arazobilakatze