Saskibaloiaren oinarriak - Txorierri€¦ · - Sarreta Motak: Sarrera eskumatik: Eskuma, ezkerra,...
Transcript of Saskibaloiaren oinarriak - Txorierri€¦ · - Sarreta Motak: Sarrera eskumatik: Eskuma, ezkerra,...
Saskibaloiaren
oinarriak
Izaro Esain Castañares
Sarrera
• Talde kirola
• Jokalari bakoitzak funtsak menderatu
behar ditu
• Adin txikietanTEKNIKA INDIBIDUALA
• Lana motibagarria izan behar da
NOLA?
• Teknika indibiduala: Erasoko funtsak eta
defentsako funtsak
Erasoko funtsak
• Baloiarekin erasoa – Jokalarien posizioa
– Botearen bidez mugitzen hasteko erak
– Botea
– Esku aldaketak
– Pase motak
– Gelditzeko erak
– Jaurtiketak
– Fintak baloiarekin
• Baloirik gabeko erasoa
• Erasoko errebotea
Baloiarekin erasoa
Jokalariaren posizioa
(MEHATXU HIRUKOITZA)
• Mehatxua adierazi behar du *ZERTARAKO?
• Kontrakoa ez dadin gehiegi hurbildu
• Defentsak ez daki zer egingo dugun 3 aukera. *ZEINTZUK?
• Pasea eman, botea edo jaurtiketa burutu.
• Posizioaren ezaugarriak:
Hankak: Flexionatuta eta bananduta.
Baloia: Gorputz erdialdean eta alde batean.
Bote bidez mugitzen hasteko
moduak
• Urratsen arauak, oin bat mugitu dezakegu.
• Botean hasteko bi era:
Irekia:Barneratzea burutuko dugun aldeko
hanka aurreratzen dugu botea ere esku
berdinaz gauzatuz.(adb)
Gurutzatua: Barneratzea burutuko dugun
kontrako aldeko hanka aurreratuko dugu,
baina botea barneratze adeko eskuarekin.
Botea
• Funtsetan garantzitsuena.
• Botea *ZERTARAKO?
Defentsak jarritako oztopoei aurre egiteko
• Bi bote mota:
Alderatze botea: Distantzia luzeko mugimenduetan, defentsaren markaketa ez denean oso gainekoa. Bote altuak, indarrez egindakoak eta aurrera bideratutakoak.
Barneratze botea: Distzantzia laburreko desplazamenduetan erabiliko dugu, defentsa estua denean. Botea gorputzaren alde batean egingo dugu.
Esku aldaketak • Esku aldaketa batek erritmo aldaketa bat dakar.
• Motak:
Aurretik egindako aldaketa: Bote bat gorputzaren aurrean emanik baloia esku batetik bestera aldatzea.
Hankatartetik: Baloia hankatartetik pasatzen.
Bizkarretik: Motelagoa da baina lapurtzeko zailtasun gehiago. Botea ematen duen eskuak gorputzaren atzetik laguntzen du baloia beste eskurantz bideratuz.
Errebertsoa: Motelena da eta ikasteko zailena. Botea gelditu barik gorputza 180º biraratuko dugu, pibote hanka bezala baloia aurkitzen den kontrakoa erabiliz.
Pase motak Baloia jasoko duen jokalariari
hurrengo akzioa erraztea
• Pasearen helburuak: Defendatzailean lana
oztopatzea
• Pase motak:
Bularreko pasea: Bi besoekin batera bultzatzen da, baloia bularretik ateraz eta taldekidearen bularrerantz.
Beisboleko pasea: Distantzia luzeetarako erabiltzen da. Esku bakarraz eta sorbalda gainetik aterako dugu pasea, kontrako aldeko hanka aurretatua izanik.
Pase pikatua: Distantzia laburretan. Esku batekin edo birekin. Botea lurrerantz bideratua.
Alboko pasea: Esku bakarraz egiten da, pasatu nahi diogun jokalariarengandik gertuen dagoenarekin, pibotatu genezake.
Bote osteko pasea: Botatzeari utzi gabe, botatzen ari garen esku berberarekin pasatuko diogu taldekideari, besoa
Gelditzeko erak
• Bi era daude:
Denbora batean burututako geldiera: Bi
oinekin egiten dugu kontaktua lurrean.
Bi denboratan burututako geldiera: Oin
baten bidez egingo dugu lurrarekin
lehengo kontaktua gero bestearekin.
* ZEIN DA PIBOTE OINA KASU
BAKOITZEAN?
Jaurtiketak
Posizioa:
•Jaurtiketa besoak 90º angelua,
bestea baloia eusteko.
•Hatzamarrekin eutsiko dugu
baloia.
•Oinak sorbaldaren zabaleran,
saskira begira eta flexionaturik
• Jaurtiketa amaitzeko mugimendua:
- Jaurtiketa burutzen duen besoa gorantz eta
aurrerantz.
- Eskumuturrak baloia jaurtiko du,
baloiaren azken kontaktuak
hatzak izanik eta hauek
saskirantz bideratuta.
• Jaurtiketa motak:
Saskitik distantziara: Pase edo bote ondoren burututako jaurtiketa.
Saski azpitik: Bi motatakoak daude
1- Errebotea eskuratu ondoren:
Nola burutu?
-Baloia gohian mantendu.
- Pibote oina ez mugitu.
-Belaunak flexionatuta salto egiteko prest.
- Ezin bada hurrengo aukerak Pasea, botea izango dira.
2- Sarrera: Def. Bote ondoren edo pasea
jaso ondoren pauso bat edo bi emanda
egiten den jaurtiketa.
Nola burutu?
- Baloia gohitik atera.
- Besoa ondo luzatu.
- Lehengo pausua luzea, aurrerantza.
- Bigarren pausua, gorantza ahalik eta
altuen.
- Sarreta Motak:
Sarrera eskumatik: Eskuma, ezkerra, eskumako
eskuaz jaurtiko dugu.
Sarrera ezkerretik:Ezkerra, eskuma, ezkerreko
eskuaz jaurtiko dugu.
Pauso batera: Eskumarekin pausua ezkerraz
jaurti eta alderantziz.
Saskia igarota: Barneratzea egiten dugun aldetik
jaurti beharrean bestetik. Lehenengo pausua
saskitik gertuago bigarrena saski azpian.
Fintak baloiarekin
• Defendatzaileak gainetik kentzeko erabiltzen dira edo gure helburuak abantaila handienarekin egiteko.
• Gauza bat egiten goazela sinestaraziko diogu gero benetan guk nahi duguna burutzeko.
• Finta motak:
Botean irteteko finta: Mehatxuko posizioan gaudela, pauso bat emango dugu bi aldeetako batera beti ere piboteko oina lurretik altxatu gabe, horrela defendatzaileari alde horretara goazela sinestaraziz
Jaurtiketa egiteko finta: Baloia eskuan izanik buruarekin eta gorputzarekin egingo dugu amagoa, defendatzaileak tapoiaren bila salto egiten duenen(posizioa galtzen du) une hori izango da barneratzea edo jaurtiketa egiteko.
Pasea egiteko finta: Bi eskuekin egin behar
da baloiak ihes ez egiteko. Gorputz guztiarekin egin behar da, baina pibote oina mugitu gabe, beste oina mugitzen gauden bitartean, horrela pase desberdinak egiteko gai garela erakutsiz.
Baloirik gabeko erasoa
Baloirik gabeko erasoa
• Jokalariak beti erne eta pasea jasotzeko prestHorretarako jokalari danak bistan izan behar ditu baita baloia ere.
• Gorputzaren posizioak (flexionatuta, eskuak aurrean eta pisua aurrerantz botata) garrantzia du Erantzun arina emateko.
*ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Baloirik gabeko eraso motak
Desmarkea: Def.Pase bat jasotzeko
noberaren defentsatik aldentzen saiatzen
garen akzioa da. Alde batera mugiaraziz
eta erritmo aldaketa bidez egingo da, beti
lerro zuzena erabiliz.
Saskirantz egindako mozketak: Helburua
baloia ahalik eta saskitik gertuen jasotzea
da.
Blokeoak: Def. Talde bereko bi jokalariren artean egiten da, hau da, erasotzaile baten defendatzaileari beste erasotzaileak bere gorputzaren bidez bidea oztopatzea da.
Bi mota daude:
Blokeo zuzena: Baloia daukan jokalariaren defendatzaileari egiten zaio, horrela erasotzaileak jaurtiketa, pasea edo barneratzea burutzeko abantaila izan dezan.
Baloia duen jokalariak:
- Bere defendatzailearen arreta deitu.
- Defendatzailea bere taldekideak jarritako blokeora eramango du, kidearengandik ahalik eta gertuen pasatuz.
Blokeoa egiten duen jokalariak:
-Defendatzailearen alde batean kokatuko gara.
-Hankak sorbaldaren zabaleran irekita, flexionatuta eta besoekin gorputza babestuta hauek beti gorputzari itsatsita izanik.
- Taldekidea gure ondotik pasatu ondoren, saskirantz mozketa egingo dugu.
Zeharkako blokeoa:Blokeoa baloia ez duen jokalariaren defendatzaileari egiten zaio, pasea jasotzeko gero jaurtiketa edo barneratzea burtuzeko.
IRAKUKERTA!!!Aukera desberdinak daude
Erasoko errebotea
• Baloia momentu oro bistan eduki behar da, abantaila erasoan kanastara begira gaudelako.
• Azkar mugitu behar da defendatzailearen blokeoa ekiditzeko, aurre hartzeko.
• Bi eskuekin hartu behar da baloia.
• Hartu ezin denean palmeo bat burutzen da kide bati pasatzeko edo kanastara jaurtitzeko.
• Baloia lortuz gero, ez da behera jaitsi behar jaurtiketa burutu behar da.
Defentsako funtsak
• Defentsa
• Baloia duen jokalariaren defentsa
• Baloia ez duen jokalariaren defentsa
• Laguntzak
• Blokeoaren defentsa
• Defentsako errebotea
Defentsa
• Defentsa progresiboki gehitu behar da.
• Defentsa indibuduala eta zonakakoa daude.
• Formazioan indibiduala landu behar da,
behin indibuala eta laguntzak menperatuta
zonakakoa irakasten hasi gaitezke.
• Helburu nagusia Aurrean daukagunak ez
gainditzea.
• Kokapena: Beti gure jokalaria eta saskiaren
artean, bakoitzak kide bat defendituz.
Baloia duen jokalariaren
defentsa • Posizioa: Hanka flexionatuta, bizkarra
zuzen eta oinak sorbaldaren zabaleran
jarrita.
• Desplazatzerakoan: Hankak gurutzatu
gabe eta bizkor mugitu behar dira, mugitu
behar den aldeko oina lehengo mugituz.
• Helburua: Jokalari hori ahalik eta
beranduen beste kanastara iriztea izango
da, lerro zuzenak oztopatuz, besoak
mugituz.
Baloia ez duen joakalariaren defentsa
• Triangelu defentsiboa burutu beharko da.
• Baloiduna, gure erasotzailea eta saskia momentu oro non dauden begira, laguntzak emateko.
• Baloidunagandik gertu Defentsa estuagoa, gorputza aurkariagandik itsatsia, bera eta saskiaren artean eta eskuarekin pase lerroa moztuaz.
• Baloiarengandik urrun Urrundu gaitezke baloia duen jokalariarengana hurbilduz, eta gureak jasotzean hurbildu.
Laguntzak
• Garrantzia handia dauka.
• Baloia da defenditu beharrekoa.
• Baloia duen jokalariak bere defendatzailea
atzean hutsi duenean egingo diogu
laguntza.
• NORK? Hurbilen dagoen jokalariak.
• Bat bakarrik geldituko da, NOLA
defenditu?
• Hiru aukera:
1- Baloia zuenaren defendatzailea,
bere jokalariarengana bueltatu.
2- Laguntza egin duenaren jokalaria
hartuz.
3- Urrun gelditu bada, 3 jokalari batek
egin dezake bigarren laguntza bat.
Blokeoaren defentsa
• Komunikazioa beharrezkoa da.
1- Blokeoa jasotzen doan taldekideari abisatu, “blokeoa eskumatik” “ blokeoa ezkerretik”.
2-Bi aukera daude:.
-Jarraitu:Blokeoaren berri eman duen taldekidea bere erasotzaileagandik pausu bat urrunduko da beste kidea bien tartetik pasatzeko.
- Aldaketa: Bakoitzak bestearen erasotzailea defendatuko du.
Defentsako errebotea
• Partidak irabaztea ekarri dezake.
• Erreboteko blokeoa edo txekeoa: Erasotzaileak kanastara jaurti eta gero gorputza erabiliz erasotzaileari errebotera joateko bidea oztopatzeari deritzo.
• Posizioa
• Pausuak:
1- Blokeatu erasotzailea.
2- Baloiaren ibilbidea begiratu.
3-Baloiaren bila joan
Eskerrik asko!!!
Euskaraz entrenatu,
euskaraz izerditu!!!!!!