Rodolfo Ares Taboada · PDF file Rodolfo Ares Taboada Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo...

Click here to load reader

  • date post

    16-Mar-2020
  • Category

    Documents

  • view

    5
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Rodolfo Ares Taboada · PDF file Rodolfo Ares Taboada Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo...

  • Benetan pozgarria da niretzat Jokoari buruzko Liburu Zuri berria aurkeztea.

    Ezinbesteko tresna izango da arlo horretako enpresa eta erakundeentzat, lanpostuak sortzen dituen eta etorkizun oparoa duen jarduera sozio ekonomiko horren egoerari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen duelako.

    Herrizaingo Sailean jakin badakigu jokoa jarduera berezia eta inguruko gorabeheren menpe dagoena dela, bereziki gaur egungo krisiak nabarmen eragin diola, eta hala izanik ere, aurrera egin nahi du, egoera berrietara egokituz, ausardia eta irudimena bi- delagun dituela.

    Oso ondo ezagutzen ditugu aurrez aurre ditugun arazoak: azken urteotako joeren ondoriozko konplikazioak, esate baterako gaur egun indarrean den erregelamenduak malgutasun handirik ez izatea tramitazio berriak bultzatzeko orduan, edo berez garai berrion ondoriozkoak diren zailtasunak, hau da, globalizazio geldiezina, eta horren ondorioz “on line” apustuak ugaritu izana; horrek, jakina, gure gaur egungo sistemarekin leialtasunik gabeko lehian aritzea dakar.

    Badakigu sare bidezko jokoa gutxieneko batzuetan araututa ez egoteak kapital-ihesa eragiten duela, gure profesionalekin lehia desleialean aritzea dakarrela, erabiltzaileei ez diela bermerik eskaintzen eta ludopatiak agertzea areagotzen duela.

    Horregatik, eta garrantzizko beste arrazoi batzuengatik, areagotu egingo ditugu arlo horretan egiten ari garen ahaleginak.

    Garbi ikusten dugu aurrerantzean, administrazioa garen neurrian, gure eginkizuna ezin dela soilik jarduera kontrolatzea izan.

    Kontrakoa esango genuke: oreka egokia bilatu behar dugu, alde batetik, lehiakortasun eta enpresen interes legitimoen eta, bestetik, erabiltzaileek eskatzen dituzten bermeak zaintzearen artean, eta aldi berean, joko arduratsua sustatu beharrean gara, ezinbestekoa baita hori eskaintzen den zerbitzua kalitatezkoa izateko.

    Jokalariei sinestarazi behar diegu, sentsibilizazio-kanpaina egokiak eginez, jokatzeak ez duela esan nahi, nahitaez, diru-kopuru jakin bat irabaziko denik; jokatzea batez ere gure aisialdiaz gozatzea da, modu arrazional eta dibertigarrian, eta beste batzue- kin batera.

    Hori hala izanik, jarraian irakurleak izango du datu eta kopuru ustez hotzak ikusteko aukera, baina sakonean, estatistika gordi- nen azpiko aldean, ikusiko du Euskadiko jokoaren proiektu handi horrekiko loturaren bat dugun guztiok gauzak ondo egiteko dugun gogo zintzoa.

    Rodolfo Ares Taboada

    Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Página 1

  • Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Página 1

  • 1

    0A u r k i b i d e a A. Jokoaren sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan

    1. Jokoaren alderdi ekonomikoa 3 2. Jokoa, fenomeno soziala 24 3. Euskal Autonomia Erkidegoko araubidea 31

    B. Joerak eta jardunbide onenak jokoaren sektorean 1. Ekonomia- eta enpresa-joerak 55 2. Europako legeriak 71

    C. Euskadin jokoaren sektoreak dituen erronkak 1. Sarrera 97 2. Ahulezi, Meha txu, Indar eta Aukerei buruzko azterketaren laburpena 98 3. Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreak dituen erronken xehetasunak 99

    D. Laburpen exekutiboa 1. Jokoaren sektorearen egoera ekonomikoa Euskadin 105 2. Jokoaren sektorea Euskadin 2005/2006, begi kolpe batez 107 3. Euskal herritarrek jokoaren inguruan dituzten ohiturak 108 4. Jokoari buruzko araudiak Euskadin 109 5. Araudien joerak jokoaren esparruan 111 6. Jardunbide onenak joko ardura tsuaren alorrean 113

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Página 1

  • AAJ o k o a r e n s e k t o r e a E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o a n Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Página 2

  • J o k o a r e n s e k t o r e a E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o a n

    3

    1.1. Sarrera

    Jokoak tradizio handia du euskal herritarren artean. 2006. ur- tean jokatutako diru-kopuruak 1.365 milioi egin zuen; hau da, aisiaren sektorearen zati handia har tzen du. Horrenbestez, sektorearen azterketa ekonomiko sakona egingo dugu atal honetan. Lehenik eta behin, herritarrek eskura duten joko-es- kain tza aztertuko dugu. Hau da, xehetasunez aztertuko ditugu honako hauek: Euskadin dauden joko eta apustu-modalitate guztiak; euskal administrazioaren eskumen esklusibokoak diren jokoak; arautu gabe dauden modalitate berri guztiak (In- ternet, telebista digitala, esku-telefonoa); eta Espainiako ad- ministrazioak araututako modalitate guztiak.

    Bigarrenik, honako hauek aztertuko ditugu: jokoarekin zeriku- sia duen gastu guztiaren zenbatekoa; modalitate bakoi tzeko merkatu-kuotak; eta kuota horren bilakaera, benetako gas- tua eta jokatutako kopurua kontuan hartuta. Jokoaren azpi- sektoreak aztertuko ditugu, banan-banan, eta bereziki erre- paratuko diegu Jokoen Katalogoan jasota dauden modalita- teekin lotura dutenei eta haiei lehia egiten dietenei: kasinoak, bingoak, B motako makinak, apustuak, ONCE, LAE eta Inter- net bidezko jokoak.

    Horrezaz gain, sektoreko agenteen edo eragileen zerrenda ere egin dugu, enpresaburuen zein jokalarien elkarteetakoak; ho- rien barruan kontuan hartu ditugu autonomia-erkidegoeta- koak, Espainiakoak, Europakoak bai eta Internet bidez ari tzen diren enpresa nagusietakoak ere.

    Eta azkenik, diagnosi ekonomiko honetan azterketa makroe- konomikoa ere egingo dugu, jokoaren sektorea ekonomia oso- aren barruan erlatibiza tzeko, foru-aldundiei eta Eusko Jaurla- ri tzari egindako zerga-kontribuzioaren bilakaera erakusteko eta horietan izan diren aldaketen zergatiak azal tzeko.

    1.2. Joko-eskain tza Euskadin

    A. Kasinoak [1] [2]

    Gaur egun, bi kasinok osa tzen dute Euskadiko kasinoen sek- torea: Bilboko Gran Casino Nervión eta Donostiako Gran Ca- sinoa Kursaal kasinoek. Legez lurralde historiko bakoi tzeko kasino bat izateko aukera badago ere, Arabak ez du kasi- norik.

    Bilboko Gran Casino Nervión kasinoan C motako 38 makina daude eta Donostiako Gran Casino Kursaal kasinoan 42. Bie- tan, kasinoetan ohikoak izaten diren jokoak eskain tzen dituzte: Black Jacka, amerikar erruleta, kartak uzte gabeko pokerra, minipuntua eta banka, poker sintetikoa, Pai Gow pokerra. Ho- rrezaz gain, “Hipodromoa” izenekoa ere badute, kanpoko apustu hipikoak egiteko.

    Euskadiko bi kasinoen egitura an tzekoa da. Sarrerako gelan jokorako makinak, apustu hipikoak egiteko terminala eta ta- berna bat. Jate txea ere badute eta, jakina, joko-eremua. Ja- kinarazi nahi dugu kasinora sartu ahal izateko ezinbestekoa dela dokumentazioa erakustea.

    Aurreikuspenen arabera, 2010. urtean Gran Casino Nervión kasinoa Coliseo Alba zinema-areto zaharrera eramango dute. Establezimendu berriak 8.847 metro koadro erabilgarri izango ditu, bi pisutan banatuta.

    Euskadiko kasinoen azpisektorea egonkorra da. 1966. urtean Gran Casino Nervión kasinoa baimendu zenetik, establezi- mendu-kopuruak bere horretan jarrai tzen du.

    [1] Gran Casino Nervión eta Gran Casino Kursaal-ek emandako datuak. [2] Jokoaren Urteko Txostenaren informazioa (1999-2006), Jokoaren Ba tzorde Nazionalak eginda.

    1. Jokoaren sektorea Euskadin

    Jokoen eskain tza Jate txea Jarduerak

    EUSKADIKO KASINOETAKO AISIALDIKO ZERBI TZU-SORTA (XEHETASUNIK EZ)

    • Pintura erakusketak • Liburuak aurkeztea • Moda desfileak • aezt atsad kauruP • Eta abar.

    • C motako makinak • Black Jacka • Amerikar erruleta • Kartak uzte gabeko pokerra • Mini puntua eta banka • Poker sintetikoa • Pai Gow Pokerra • Kanpoko apustua

    “Hipodromoa”

    • Restaurante Ibaigane (Gran Casino Nervión)

    • Restaurante La Boule (Gran Casino Kursaal)

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 P‡gina 3

  • E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o k o j o k o a r i b u r u z k o l i b u r u z u r i a

    4

    Espainian 42 kasino daude. Eskualdeetan aisiako turismoa susta tzeko proiektuen zati dira azken urteotan zabaldu diren kasino horietako asko. Orain artean, normalean, biztanleria- kopuru handia eta turisten joan-etorri handia zuten probin - tziako hiriburuetan kokatu izan dira kasinoak. Egun, eskema alderan tzikatu egin da. Kasinoak turistak erakar tzeko eraiki - tzen dira, eskualdeetako aisia-eskain tza osa tze aldera.

    3. grafikoan ikus daiteke Espainian milioi biztanleko dagoen kasino-kopurua.

    42

    1 0

    2 4

    3 2

    00 1̊

    29

    0

    5

    10

    15

    20

    25

    30

    35

    40

    45

    1999 baino lehenagotik

    irekita

    1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 Gaur egun

    Melilla

    Gaztela eta Leon (2)

    Valentzia (2) eta Pantikosa

    Madril, Errioxa, Extremadura eta Kanariak

    Sevilla eta Gij n

    Jaka

    EESPAINIAKO KASINO-KOPURUEN BILAKAERA

    0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 4,5 5

    Kanariak Errioxa

    Balearrak

    Aragoi Kantabria

    Murtzia Gaztela eta Leon

    Euskadi Asturias

    Extremadura Galizia

    Andaluzia Gaztela-Mantxa

    Katalunia Valentzia

    Madril Nafarroa

    MILOI BIZTANLEKO KASINO-KOPURUA AUTONOMIA ERKIDEGOETAN

    Euskadin milioi biztanle bakoi tzeko kasino bat baino gu txiago dago eta, hortaz, Espainiako batez bestekoaren azpitik dago

    Kanariar Uharteak da kasino gehien dituena, milioi biztanleko 4,5 baititu —den tsitatea batez bestekoaren oso gainetik du— . Beste muturrean Nafarroa dago, ez baitago kasinorik egun. Bestalde, eskualdeen zerrendan, a tzetik hasita bigarren pos- tuan Madril dago, erkidegoko biztanleria-den tsitatea dela eta. Eskualde mugakideet