Rodolfo Ares Taboada - ivap. Rodolfo Ares Taboada Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua Libro

download Rodolfo Ares Taboada - ivap. Rodolfo Ares Taboada Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua Libro

of 117

  • date post

    02-Oct-2018
  • Category

    Documents

  • view

    218
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Rodolfo Ares Taboada - ivap. Rodolfo Ares Taboada Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua Libro

  • Benetan pozgarria da niretzat Jokoari buruzko Liburu Zuri berria aurkeztea.

    Ezinbesteko tresna izango da arlo horretako enpresa eta erakundeentzat, lanpostuak sortzen dituen eta etorkizun oparoa duenjarduera sozio ekonomiko horren egoerari buruzko ikuspegi zabala eskaintzen duelako.

    Herrizaingo Sailean jakin badakigu jokoa jarduera berezia eta inguruko gorabeheren menpe dagoena dela, bereziki gaur egungokrisiak nabarmen eragin diola, eta hala izanik ere, aurrera egin nahi du, egoera berrietara egokituz, ausardia eta irudimena bi-delagun dituela.

    Oso ondo ezagutzen ditugu aurrez aurre ditugun arazoak: azken urteotako joeren ondoriozko konplikazioak, esate baterakogaur egun indarrean den erregelamenduak malgutasun handirik ez izatea tramitazio berriak bultzatzeko orduan, edo berez garaiberrion ondoriozkoak diren zailtasunak, hau da, globalizazio geldiezina, eta horren ondorioz on line apustuak ugaritu izana;horrek, jakina, gure gaur egungo sistemarekin leialtasunik gabeko lehian aritzea dakar.

    Badakigu sare bidezko jokoa gutxieneko batzuetan araututa ez egoteak kapital-ihesa eragiten duela, gure profesionalekin lehiadesleialean aritzea dakarrela, erabiltzaileei ez diela bermerik eskaintzen eta ludopatiak agertzea areagotzen duela.

    Horregatik, eta garrantzizko beste arrazoi batzuengatik, areagotu egingo ditugu arlo horretan egiten ari garen ahaleginak.

    Garbi ikusten dugu aurrerantzean, administrazioa garen neurrian, gure eginkizuna ezin dela soilik jarduera kontrolatzea izan.

    Kontrakoa esango genuke: oreka egokia bilatu behar dugu, alde batetik, lehiakortasun eta enpresen interes legitimoen eta,bestetik, erabiltzaileek eskatzen dituzten bermeak zaintzearen artean, eta aldi berean, joko arduratsua sustatu beharrean gara,ezinbestekoa baita hori eskaintzen den zerbitzua kalitatezkoa izateko.

    Jokalariei sinestarazi behar diegu, sentsibilizazio-kanpaina egokiak eginez, jokatzeak ez duela esan nahi, nahitaez, diru-kopurujakin bat irabaziko denik; jokatzea batez ere gure aisialdiaz gozatzea da, modu arrazional eta dibertigarrian, eta beste batzue-kin batera.

    Hori hala izanik, jarraian irakurleak izango du datu eta kopuru ustez hotzak ikusteko aukera, baina sakonean, estatistika gordi-nen azpiko aldean, ikusiko du Euskadiko jokoaren proiektu handi horrekiko loturaren bat dugun guztiok gauzak ondo egitekodugun gogo zintzoa.

    Rodolfo Ares Taboada

    Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Pgina 1

  • Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Pgina 1

  • 1

    0A u r k i b i d e aA. Jokoaren sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan

    1. Jokoaren alderdi ekonomikoa 32. Jokoa, fenomeno soziala 243. Euskal Autonomia Erkidegoko araubidea 31

    B. Joerak eta jardunbide onenak jokoaren sektorean1. Ekonomia- eta enpresa-joerak 552. Europako legeriak 71

    C. Euskadin jokoaren sektoreak dituen erronkak1. Sarrera 972. Ahulezi, Meha txu, Indar eta Aukerei buruzko azterketaren laburpena 983. Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreak dituen erronken xehetasunak 99

    D. Laburpen exekutiboa1. Jokoaren sektorearen egoera ekonomikoa Euskadin 1052. Jokoaren sektorea Euskadin 2005/2006, begi kolpe batez 1073. Euskal herritarrek jokoaren inguruan dituzten ohiturak 1084. Jokoari buruzko araudiak Euskadin 1095. Araudien joerak jokoaren esparruan 1116. Jardunbide onenak joko ardura tsuaren alorrean 113

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Pgina 1

  • AAJ o k o a r e n s e k t o r e a E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o a nLibro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Pgina 2

  • J o k o a r e n s e k t o r e a E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o a n

    3

    1.1. Sarrera

    Jokoak tradizio handia du euskal herritarren artean. 2006. ur-tean jokatutako diru-kopuruak 1.365 milioi egin zuen; hau da,aisiaren sektorearen zati handia har tzen du. Horrenbestez,sektorearen azterketa ekonomiko sakona egingo dugu atalhonetan. Lehenik eta behin, herritarrek eskura duten joko-es-kain tza aztertuko dugu. Hau da, xehetasunez aztertuko dituguhonako hauek: Euskadin dauden joko eta apustu-modalitateguztiak; euskal administrazioaren eskumen esklusibokoakdiren jokoak; arautu gabe dauden modalitate berri guztiak (In-ternet, telebista digitala, esku-telefonoa); eta Espainiako ad-ministrazioak araututako modalitate guztiak.

    Bigarrenik, honako hauek aztertuko ditugu: jokoarekin zeriku-sia duen gastu guztiaren zenbatekoa; modalitate bakoi tzekomerkatu-kuotak; eta kuota horren bilakaera, benetako gas-tua eta jokatutako kopurua kontuan hartuta. Jokoaren azpi-sektoreak aztertuko ditugu, banan-banan, eta bereziki erre-paratuko diegu Jokoen Katalogoan jasota dauden modalita-teekin lotura dutenei eta haiei lehia egiten dietenei: kasinoak,bingoak, B motako makinak, apustuak, ONCE, LAE eta Inter-net bidezko jokoak.

    Horrezaz gain, sektoreko agenteen edo eragileen zerrenda ereegin dugu, enpresaburuen zein jokalarien elkarteetakoak; ho-rien barruan kontuan hartu ditugu autonomia-erkidegoeta-koak, Espainiakoak, Europakoak bai eta Internet bidez ari tzendiren enpresa nagusietakoak ere.

    Eta azkenik, diagnosi ekonomiko honetan azterketa makroe-konomikoa ere egingo dugu, jokoaren sektorea ekonomia oso-aren barruan erlatibiza tzeko, foru-aldundiei eta Eusko Jaurla-ri tzari egindako zerga-kontribuzioaren bilakaera erakustekoeta horietan izan diren aldaketen zergatiak azal tzeko.

    1.2. Joko-eskain tza Euskadin

    A. Kasinoak [1] [2]

    Gaur egun, bi kasinok osa tzen dute Euskadiko kasinoen sek-torea: Bilboko Gran Casino Nervin eta Donostiako Gran Ca-sinoa Kursaal kasinoek. Legez lurralde historiko bakoi tzekokasino bat izateko aukera badago ere, Arabak ez du kasi-norik.

    Bilboko Gran Casino Nervin kasinoan C motako 38 makinadaude eta Donostiako Gran Casino Kursaal kasinoan 42. Bie-tan, kasinoetan ohikoak izaten diren jokoak eskain tzen dituzte:Black Jacka, amerikar erruleta, kartak uzte gabeko pokerra,minipuntua eta banka, poker sintetikoa, Pai Gow pokerra. Ho-rrezaz gain, Hipodromoa izenekoa ere badute, kanpokoapustu hipikoak egiteko.

    Euskadiko bi kasinoen egitura an tzekoa da. Sarrerako gelanjokorako makinak, apustu hipikoak egiteko terminala eta ta-berna bat. Jate txea ere badute eta, jakina, joko-eremua. Ja-kinarazi nahi dugu kasinora sartu ahal izateko ezinbestekoadela dokumentazioa erakustea.

    Aurreikuspenen arabera, 2010. urtean Gran Casino Nervinkasinoa Coliseo Alba zinema-areto zaharrera eramango dute.Establezimendu berriak 8.847 metro koadro erabilgarri izangoditu, bi pisutan banatuta.

    Euskadiko kasinoen azpisektorea egonkorra da. 1966. urteanGran Casino Nervin kasinoa baimendu zenetik, establezi-mendu-kopuruak bere horretan jarrai tzen du.

    [1] Gran Casino Nervin eta Gran Casino Kursaal-ek emandako datuak.[2] Jokoaren Urteko Txostenaren informazioa (1999-2006), Jokoaren Ba tzorde Nazionalak eginda.

    1. Jokoaren sektorea Euskadin

    Jokoen eskain tza Jate txea Jarduerak

    EUSKADIKO KASINOETAKO AISIALDIKO ZERBI TZU-SORTA(XEHETASUNIK EZ)

    Pintura erakusketak Liburuak aurkeztea Moda desfileak aezt atsad kauruP Eta abar.

    C motako makinak Black Jacka Amerikar erruleta Kartak uzte gabeko pokerra Mini puntua eta banka Poker sintetikoa Pai Gow Pokerra Kanpoko apustua

    Hipodromoa

    Restaurante Ibaigane(Gran Casino Nervin)

    Restaurante La Boule(Gran Casino Kursaal)

    Libro Blanco del Juego_Cap A_eusk.qxp:Layout 2 18/11/09 16:56 Pgina 3

  • E u s k a l A u t o n o m i a E r k i d e g o k o j o k o a r i b u r u z k o l i b u r u z u r i a

    4

    Espainian 42 kasino daude. Eskualdeetan aisiako turismoasusta tzeko proiektuen zati dira azken urteotan zabaldu direnkasino horietako asko. Orain artean, normalean, biztanleria-kopuru handia eta turisten joan-etorri handia zuten probin -tziako hiriburuetan kokatu izan dira kasinoak. Egun, eskemaalderan tzikatu egin da. Kasinoak turistak erakar tzeko eraiki -tzen dira, eskualdeetako aisia-eskain tza osa tze aldera.

    3. grafikoan ikus daiteke Espainian milioi biztanleko dagoenkasino-kopurua.

    42

    10

    24

    32

    001

    29

    0

    5

    10

    15

    20

    25

    30

    35

    40

    45

    1999 bainolehenagotik

    irekita

    1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 Gauregun

    Melilla

    Gaztelaeta Leon (2)

    Valentzia (2)eta Pantikosa

    Madril, Errioxa,Extremaduraeta Kanariak

    Sevillaeta Gij n

    Jaka

    EESPAINIAKO KASINO-KOPURUEN BILAKAERA

    0 0,5 1 1,5 2 2,5 3 3,5 4 4,5 5

    KanariakErrioxa

    Balearrak

    AragoiKantabria

    MurtziaGaztela eta Leon

    EuskadiAsturias

    ExtremaduraGalizia

    AndaluziaGaztela-Mantxa

    KataluniaValentzia

    MadrilNafarroa

    MILOI BIZTANLEKO KASINO-KOPURUA AUTONOMIA ERKIDEGOETAN

    Euskadin milioi biztanlebakoi tzeko kasino batbaino gu txiago dago eta,hortaz, Espainiako batezbestekoaren azpitik dago

    Kanariar Uharteak da kasino gehien dituena, milioi biztanleko4,5 baititu den tsitatea batez bestekoaren oso gainetik du. Beste muturrean Nafarroa dago, ez baitago kasinorik egun.Bestalde, eskualdeen zerrendan, a tzetik hasita bigarren pos-tuan Madril dago, erkidegoko biztanleria-den tsitatea dela eta.Eskualde mugakideetan duten kasino-den tsitatea ere aipa -tzeko modukoa da. Esate baterako, Kantabrian eta Errioxan,milioi bakoi tzeko duten kasino-kopurua Euskal Herrikoa bainohandiagoa da, nahiz eta establezimendu bana duten.

    Espainian dauden 42 kasinoen %30 duela 10 urte baino gu t-xiago eraiki dira. Gainera, nabarmena da azkenaldian eraiki-takoak aisialdiko zentro gisa eraiki direla, eta ez jokorakozentro soilik izateko. Horren adibide argia M