rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze...

12
iritzi artikulua TXITXI TA GUZTI erreportaia ONDARRUKO JAIXETAN BE BRIGADA MOREAK elkarrizketa AINHOA ETXEBARRIA, AKTOREA ETA KAZETARIA agenda Eu g AZ BRIGADA MOREAK Ondarrun be jaixetan ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA 7.zk • 2017ko ekaina Ondarroan, 2006-10-01

Transcript of rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze...

Page 1: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

iritzi artikulua TXITXI TA GUZTIerreportaia ONDARRUKO JAIXETAN BE BRIGADA MOREAK

elkarrizketa AINHOA ETXEBARRIA, AKTOREA ETA KAZETARIAagenda

EugAZ

BRIGADAMOREAK

Ondarrun be jaixetan

ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA

7 . z k • 2 0 1 7 k o e k a i n a

Ondarroan, 2006-10-01

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1

Page 2: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

ETXELILAEmakumeen TopalekuaArtibai, 3 •94 613 40 [email protected]

Jendaurreko ordutegia:martitzenetik barikura, 16:30-20:30UDAN Ekainetik irailera:astelehenetik barikura, 10:00-14:00

Ondarroako UdalarenBerdintasun Sailak argita-ratua. Testuen erabilerabaimentzen dugu, bainaiturria aipatu beharkoduzu.Lege Gordailua:BI-1111-2014Erredakzioa:Irati Gaztelurrutia Solaba-rrieta, Idoia Arraiza Zaba-legi, Idoia Zengotitaben-goa Laka, Rosa BaltarCabo, Amaia LekunberriAnsola.Koordinazioa:Udal Berdintasun SailaMaketazioa:11barri/ Nekane Akarregi

Txitxieta guzti

Gorputz ez normati-boak maitatzea ezda lan erraza jen-darteko estereoti-poek, eta hertsiki

edertasun estereotipoek gehiegiestutzen dutenean. Edertasuna-ren nolakotasuna aldez aurretikidatzita dagoenean patua baili-tzan, jendarteak argi azpimarra-tzen du norberaren gorputzamaitatzeko bide bakarra jendar-teak hautatutako ezaugarrietaraegokitzea dela, estereotipoetarahain zuzen ere.

Estereotipoek subjektua gizataldeetan sailkatzen dute, katego-ria horiei ezaugarri eta nolakota-sun jakin batzuk esleituz, gizatalde horiei buruz irudi sinplifika-tuak eta orokortuak eginez. Sub-jektu oro, taldeari adjudikatutakoezaugarri eta nolakotasunekin lo-tzen da, beraiekin identifikatuz.Honela, norbanakoari erantsitakoetiketa da bera definitzen duena,subjektua, besteak beste sexua-ren, etniaren, ideologiaren, ezau-garri fisikoen eta klase sozialarenarabera sailkatuz eta antolatuz.

Subjektuen edertasunarengaia mahai ingurura hurbiltzean,jendarte modernoan edertasunestereotipoek duten indarra na-baritzea ez da lan zaia, honen au-rrean heterogeneitateak etaaniztasunak boterea galtzen du-telarik. Joera soziokultural hauekmaiz bidera ezinak dira, desber-

dinak eta bakarrak egiten gaituz-ten ezaugarriak aberastu beha-rrean, horiek desagerrarazi etaedertasun lineal bat bultzatzendutelako.

Edertasun kanonak fisikoari ezezik, nortasunari ere egiten dio.Hots, azal kolore, gorputz formaeta neurri, depilazio eta besteakbeste bularren tamainaren nola-kotasuna murrizteaz gain, ederta-sun estereotipoek izaera erediseinatzen dute, genero estereo-tipoekin elkar gurutzatuz etaezaugarri batzuk esleituz.

Gai honen inguruan gero etagehiago jorratzen den arren, Chi-letarra den Rosa Behar Astudillopsikiatrak honen inguruan egin-dako ekarpenak oso aprobetxa-garriak dira . Behar-ek idatzitako“La construcción cultural delcuerpo: El paradigma de los tras-tornos de la conducta alimentaria”artikuluan, gorpuztasuna kulturarieta oro har jendarteari lotuta egondela azpimarratzen du, mende-baldeko jendarteak hezkuntzarenbidez gizakiaren gorputza mode-latuz. Honek, inguruko exijentziaeta arauei egokitzea ekarriz eta ,kultur bitartekari lanak beregana-tuz. Modu honetara, jendarte ba-koitzaren balore, sinesmen etaedertasun kanonaren bidez irudi-katzen da gorputz irudi ideala, XXmendeko azken hamarkadetaneta XXI. mendeko hasierak izanikgorputzaren gurtze absolutuaren

Irati Gaztelurrutia Solabarrieta No Size Ladies-eko partaidea

OndarroakoUdalaETXElIlA

Emakumin Topaleku

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 2

Page 3: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

IriT

zi A

RT

iku

lua8

garaiak. Badirudi zoriontsu iza-teko jendarteko moda eta erru-tinetara egokitu behar garela,argaltasuna pertsona ororendeigarritasun nagusiena izaniketa gorputz ez normatiboak de-sagerraraziz.

Honela, jendarteak estal-dura eskaintzen die gorputznormatiboei babes gune gisa,konfort eremua bailitzan. Sagarpozonduaren antzera, estereo-tipoak betetzeak, diskriminazio-tik urruntzen gaituen ideiabarneratzen dugu, berdinenparte izateak eskaintzen duenlasaitasunarekin. Txantxotutakolasaitasuna, konfort eremutik ir-tenez gero baitakigu zein denzigorra: estigma soziala. Jen-dartearentzat ikusi ezina izatea,eskarlata letra esleituz.

Hortaz erraza da zorionta-sunaren eragiketa: estereoti-poak bete = zoriontasuna.

Mito hau apurtze aldera,neronek esango dizuet, hori ho-rrela ez dela. Edertasun estere-otipoak goitik behera urratzenditudan honek, aho betez esa-ten dut zoriontasuna ez delagutxi batzuen eskutara dagoenaltxorra.

Zoriontasuna erabaki batenemaitza delakoan nago, norbe-rak bere burua onartzean, etaondorioz, maitatzean sortzenden ustekabeko egoera irregu-larra da. Irregularra, zorionta-

suna ez delako momentu orosentitzen dugun sentsazioa;une batzuetan, egoera jakin ba-tzuen poderioz eta norberareneskuetan dagoena egiteansuertatzen da.

Gure eskuetan dagoen hori,ispilu aurrean ikusten dugun si-lueta gurea dela onartu eta ho-rren aurrean irribarre eder bateskaintzea datza. Batzuetan,sabeleko txitxiak eta izter han-diak mamu bilakatzen dira,besteetan hezurrak gehiegiikusteak edo bular txikiak iza-teak. Mamu hauek nahiko diraispiluko horri min egin eta auto-estimua txiki txiki eginda usteko,ez baikara identifikatzen urteakjoan eta etorri ahala saltzen di-guten perfekzio irudi horrekin.Momentu honetan agertzendira nonbait gorputzarekikokonplexuak; gorputzarekiko go-rrotoa.

Baina errealitateak baduestereotipoek ulertzen ez dutenberezitasunak: “Inperfekzio”deitzen dioten horretan gailen-tzen den perfekzioa, homoge-neitatetik urruntzen denarenedertasuna, nork bere gustuakizateak ematen duen segurta-suna eta aipatu berri dugun is-pilu aurreko hori maitatzeansortzen den barne ezin egongoxoa dastatzea; sabeleko txitxibarne.

Ez da bideragarria gure bu-

ruarekin haserre egotea VictoriaSecreteko aingeruak ez gare-lako edo Inditex-en dendetakoarropen neurriak ez zaizkigu-lako sartzen. Bizitza osoanzehar bidaiatu beharko dugugorputz honekin. Gorrotatu edomaitatu; aukera dikotomikoa.

Gorrotatzea ere hautu batda, zorigaitz egingo gaituenhautua, besteen ikuspuntu etaepaiketen menpe egotea daka-rrena eta gorputzarekin gusturaez egoteak sortzen duen za-pore txarrarekin bizitzea ahalbi-detzen duena.

Aldiz, maitatzeak ongizateadakar, garenarekin identifika-tzeko gai garelako, ispilu au-rrean ikusten dugun aurpegiborobil, mokor handi edo bulartxikiekin Identifikatuz. Ile luzenaiz motz; sudur handi naiztxiki; bizkar zabal naiz estu, neu-rriak soilik neurri diren bitarteaneta horietan edertasuna ikus-teko gai garen bitartean, mugekindarra galtzen dute.

Nik ispilu aurreko emaku-mea onestea erabaki dut, zo-riontasunaren aldeko hautuaeginez. Txitxi eta guzti.

informazio +Irati jarraitzeko:

www.nosizeladies.com.esInstagram: nosizeladiesFacebook: nosizeladies

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 3

Page 4: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feminista

Autodefentsa femi-nistaren jarrerada MugimenduFeministatik alda-rrikatu den ildohauetako bat eta

filosofia honen barruan EuskalHerriko toki ezberdinetan sortudiren tresna ezberdinen artean,brigada moreak aipatu ditza-kegu. Hauetako batzuk etxeraitzultzeko babes kolektiboa es-kaintzeko antolatu diren bitar-tean, beste batzuk jai giroanbertan aktibo egoteko helburua-rekin sortu dira.

Aipatzekoa da 2015-2016ikasturtean Durangon antolatu-tako Ibilaldiaren esperientzia.Bertan Eragile Moreak izenekodinamika jarri zuten martxan:jaietan gerta daitezkeen erasosexistak prebenitu, identifikatu

eta gertatuz gero erantzutekodinamika parte hartzaile, sor-tzaile, aktibo eta eraginkorra.Azkeneko helburua hau izanik,prozesua bera ahalduntze per-tsonal eta kolektiborako bitar-teko izateko asmoz jaio zen etapeto morea jantziz gorpuztuzuten agentzia ahalmena. Pro-zesu parte hartzailea jarri zutenmartxan, tartean 120 pertsone-tako formazio saioa, eta egu-nean bertan 300 peto moreduneta 150 pegata moredun egotealortu zuten. Bi motatako eragilemore sortu zituzten: Alde batetik,Txanda Moreak antolatu ziren(35 emakume, 5 gizon eta taldemotoreko 5 partaidek osatua).Egun osoan zehar gune bakoi-tzeko 3 orduko 15 txanda beteziren eta hauen inplikazioa bes-teena baino handiagoa zen.

Gainontzeko Eragile Moreak(258 petodun eta 150 pegatina-dunak) zeharkako lana eginzuten bere presentziarekin sin-bolo bihurtuz eta giroan eragi-nez.

Antzeko esperientzia batDurangon aurkitu dezakegu ere,kasu honetan San Faustoko jaie-tan antolatutako Brigada Femi-nistekin. Durangoko BilguneFeministak Txosna Batzordeanparte hartzen du eta bertatikabiatu zen proposamena hiruhelbururekin:

1- PREBENTZIOA: preben-tziora bideratutako dinamika batsortzea. Duela urte batzuk sor-tutako erasoen kontrako proto-koloa izan arren, hau erasoarenosteko kudeaketa eta erantzu-nera mugatzen zelako

2- AHALDUNTZEA: bai jaien

Askotan saldu dizkigute jaiak errealitatetikihes egiteko burbuila bezala. Bada festakez dira jendartetik at dauden bake eta pozgune isolatuak. Jaiak ez dira irlak, baiziketa jendartearen isla. Horregatik, hauetanjendarte baten ideologia, nortasuna, balioak eta botere harremanak birproduzitzen etaintensifikatzen dira. Indarkeria matxistaridagokionez, bereziki jaietan ematen diren erasoakjendartearen kezka bilakatzea lortu da eta gero etagehiago dira errealitate honi aurre egiteko sortzenari diren protokoloak, dinamikak eta estrategiak.

ErrEPOrTAiA

Ondarrun be jaixetan,brigada moreak

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 4

Page 5: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

bitartean brigadan egoteak,zein brigaden antolakuntza pro-zesuak berak herriko neska etaemakumeen arteko elkartasunaeta saretzea ahalbidetu zuen,honela ahalduntze pertsonal etakolektiboa bultzatuz eta inplika-tzeko espazio berriak sortuz.

3- HARTATZEA: momentuanlaguntza behar zuten emaku-meei babesa eta sostenguaematea, bai erasoari erantzu-teko edota erasoaren osteko ku-deaketa emozionalean.Horregatik, eta Autodefentsa Fe-ministaren filosofiari jarraituz,garrantzitsua ikusi zen soilikemakumeez osatutako briga-dak izatea

Brigada hauek Txosna ba-tzordea parte hartzen duten ko-lektiboetako neskek osatuzituzten eta herriko gainontzeko

emakumeei ere zabaldu zietengonbidapena. Kasu honetanere, prozesua parte hartzaileaizan zen bai Txosna batzordea-rekin (hauek ere dinamika ba-bestu eta barneratu zezaten)zein herriko emakumeekin, pro-posamenari forma emateko etaesku-hartzearen neurriak guz-tion artean erabakitzeko. Kasuhonetan beltzez jantzita gor-puztu zuten agentzia aktibo horieta bakoitzak libreki feminismo-arekin identifikatzen ditugun ele-mentuak gehitu zitzakeen, boamoreak kasu.

Ondarrun ere jaiak herritarguztien gozamenerako egunakizateko helburuarekin, lanketaezberdinak jarriko dira martxanudaletxea, herriko eragile, ta-bernari, mugimendu feminista

etaEmagin elkartearen artean el-karlanean. Beste gauzen artean,Eragile Moreekin egingo den di-namikaren baitan, emakumezosatutako Brigada Moreak anto-latzeko asmoa dago.Guztion ardura da kaleak, jaiaketa festa-lekuak herritar guztion-tzako gozamenerako espazioaskeak izatea. Ekin diezaiogunba lanari!

ER

RE

PO

RT

AIA

8

Ondarrun be jaixetan,brigada moreak

OHARRAOndarrun Brigada Moreak

sortzeko egingo den lanketanparte hartzeko interesa duen

oro jarri dadila gurekin harremanetan

94-613 40 [email protected]

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 5

Page 6: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

Inoiz etxera bueltatzean beldurra sentitu duzu? Ikusten al duzu neska eta mutilen arteko desberdintasunik?

Zer egin daiteke?

6

EDURNE • Etxera bueltatzean asko-tan sentitu dut beldurra.Neska eta mutilen ar-teko desberdintasunhandia dago alor as-kotan eta eguneroko-tasunean. Batik batkomunikabideetan, ko-

munikabide konbentziona-letan. Ni baino gazteago

direnen artean ere, desberdintasun handiak ikus-ten ditut. Beldurra ez du ematen etxera bakarrikjoateak, horren atzean dagoenak ematen du bel-durra: neska bat, bakarri, iluntasuna … horrenatzean dagoenak ematen du beldurra: bestepertsona batek eskubidea duela zuri zerbait egi-teko etxerako bidean.

MIKEL • Momentu honetan ezdut gogoan gaurenbaten beldurrik sentitududan, baina ezetzesango nuke. Desber-dintasun handia dago

neska eta mutilen artean ;nik arrebarekin bizi izan dut

hori: gogoan dut arreba gazteagozenean, etxerako bidean, gurasoak hurbiltzen zi-tzaizkiola bide erdira.

Maila indibidualean, esaterako, etxeraheldu arte norbaitekin joatea gomendagarriaikusten dut. Ondarrun bizi gara eta beti dago nor-bait hurbilekoa, ahal bada azkenera arte elkarre-kin etortzeko. Edo adibidez bizikletan bueltatzeaetxera. Bestalde, herri mailan zer egingo nukeen? Elkarbizitzako kontua dela uste dut, bakoitzetikirteten den jarrera. Uste dut lehenengo gauzaegin behar dena jendea kontzientziatzea dela.Zailena den arren, efektiboena ere bada.

KONTXI • Ni nagusia naizdagoeneko bainaez, ni ez naizbeldurtia eta ezdut beldurriksentitu izanetxerako bidean.Desberdintasun

handia sumatzendut neska eta mutilen

artean. Uste dut honen aurrean hezkuntzan da-goela gakoa, eta errespetuan.

YOLANDA • Aspaldiko urteetanez, baina lehenTxori Errekanbizi nintzanekogaraietan, sen-titu izan nuenbeldurra. Izandaiteke noizbait

mutilek ere beldurrasentitzea, pertsonak

gara azken finean, baina ez dut uste gure mo-duan sentitzen dutenik beldurra. Hori konpontzealdera, asko pentsatu beharko nuke zer egin dai-tekeen, ez da gai erraza eta. Agian gune batzue-tan argi gehiago jarriz edo gune ilunak argituzzerbait egin daiteke, baina ez, horrekin bakarrikez dugu ezer egiten.

Pentsaerak aldatu beharko lirateke; adi-bidez, hiruzpalau mutil kotxe batean eta edandaegonda, neska bat bakarrik ikustean bromarenbat egitea erabakitzen badute, hori ez da kon-pontzen argi gehiagorekin. Lagunekin etxera jo-atea izan daiteke horren aurrean egindezakeguna; behin baino gehiagotan lagunduizan didate niri. Orain pentsatzen jarrita, gauregun ere sentitu izan dut beldurra gauez etxerabidean.

kALE inkESTA

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 6

Page 7: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

ELkArriZkETA

Komunikazio arloan lan egiteaz gain,antzezlea ere bazara. Nola uztartzendituzu bi esparruak?Gogoko lekuan, aldaparik ez. Pasadanurtean adibidez goizetan Donostian egi-ten nuen lan eta arratsaldeetan Bilbon.Saltsa askotan ibiltzea gustuko dut, etajadanik ohitu naiz. Proposamen guztiakeskuzabalik hartu nahi ditut, ahal denheinean behintzat.

Irratian entzun zaitugu eta orain tele-bistan ere ikus zaitzakegu. Nolakoaizan da pantaila handirako jauzia?Hasieran urduritasun puntu bat banuen.Telebistan aurkezle bezala aritu bariknengoen eta gainera programa zuze-nean da eta gazteleraz. Horretaz gain,telebista erakusmahai bat iruditzen zait,batzuetan onerako izan daitekeena etabeste batzuetan txarrerako. Jendeak zuezagutu gabe epaituko zaitu, batzuetansare sozialek ematen duten anonimota-sunarekin baliatuta astakeri ederrakesaten dira; norberaren profesionalta-suna zalantzan jartzen dute, etab. Ho-rrek guztiak beldurra ematen zidan.

Ondarrutarra. 23 urte. Etengabe ikasten ari den aktore eta kazetaria.Traman&Brix-eko kidea, Pabellon 6ko gazte konpainiako kidea, Gaztea irratikoesataria, EITB kultura programako ahotsa, El conquistador del Caribe saiokosare sozialetako “koordinatzailea”, …Bizitza kolore andanaz margotzen saiatzen den emakumea.

AinhoaEtxebarriaGomez • AKTOREA eta KAZETARIA

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 7

Page 8: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

Lehenengo programa eginondoren lasaitu egin nintzen.Nire lanarekin disfrutatzea danire helburua, ondo pasatzea…azken finean sufrituko banu horiez litzateke nire lekua izango.Sufritzera ez noa inora. Ikasten nabil eta hori gustuko

dut, esperientzia berri bat da.Gomendioak entzun eta nirelana hobetzen saiatzen naizbeti, beti dago zerbait ikastekoeta hori ikaragarri maite dut.

Maiz, telebistan, emakumeenrolak liraintasunean izan ohidu oinarri. Sumatzen al duzuemakume eta gizonen artekodesberdintasunik telebistarenerrealitatean? Eta irratian?Telebistan irudia asko zain-

tzen da, zaren modukoa zarela.Beti makillatuko zaituzte, zimu-rrak izkutatuz, modu jakin ba-tean jantziko zaituzte… Nikpertsonalki bizi dudan errealita-tea oso “etxekoa” dela uste dut,bakoitzak bere papera dauka:

Patxi Alonso aurkezlea da,“Conquistologoak” ere hordaude, gero Joseina dago mu-sika jartzen eta nik sare sozialenardura hartzen dut. Gure irudiaridagokionez, jantzitegia dago,bertako arduradunarekin biltzengara noizean behin gure “look”-ak aukeratzeko. Bakoitzak nahiduena janzten du, bere gustuakkontuan hartzen dira, eta norbe-rak bere jantziak janzteko au-kera ere badauka, nik neukjantzi izan ditut adibidez. Bestetik irratiak bestelako

magia bat du. Gaur egun sare-ari eta “streaming”-ari eskeresatariak nolakoak diren jakiteaposible izan arren, normaleanesatariaren ahotsak harrapa-tzen gaitu, guk imajinatzendugu nolakoa den, etab. Eta horieta gero saiatzen gara ahotshorri aurpegia jartzen. Gogoandut behin programako gonbi-datu batek esan ziguna: “Irratiraedonola etorri zaitezke jantzita,total, inor ez da ohartuko”… Hori

bada egia. Nahi dugun bezalajoan gaitezke lanera.Bestetik, ikuspuntu orokor ba-

tetik abiatuz, esan beharra dagooraindik ere emakumeek biga-rren mailako papera izaten ja-rraitzen dutela zenbaitegoeratan. Ikus entzunezko ko-munikabideetan, normaleanaurkezle papera gizonezkoenada, emakumezkoak “laguntzai-leak” izan ohi dira. “Mujer flo-rero”-en kasua ere ezin duguahaztu, “kasposoa” izan arren,horrek saltzen jarraitzen du.Duela gutxi, baita ere, Italiako te-lebistan eztabaida sortu zenbertako talent show bateanabeslari bati egindako “txantxa”baten ondorioz. Abeslaria abes-ten azaltzen zen eta dantzariakukituak egiten zizkion, emaku-meak eskuak kentzen zizkioneta dantzariak jarraitu egitenzuen, azkenean abeslariak kan-tua bukatu ez eta dantzariariaurre egin zion arte. Bitarteanpublikoa barrez azaltzen zen.

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 8

Page 9: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

Antzerki munduan ere suerta-tzen al da genero desberdin-tasunik?Bai, noski. Nik bizi izan dudanaoso ezberdina izan da orainarte, eta eskerrak.

Batetik, zenbat emakume zu-zendari daude? Eta gidoilari?Eta errekonozituak?Aktoreen egoerari dagokio-

nez, antzezlan handietan kon-tuan hartu behar dapertsonaiaren protagonismoa,honen arabera gehiago ala gu-txiago kobratzen baita. Eta bes-tetik katxea ere badago: katxeaaktorearen prestigioa dela esandezakegu, eta hau ere plusa da.Hau guztia kontuan izanik,

oraindik ere emakumezkoak gi-zonezkoak baino gutxiago ko-bratzen jarraitzen dute zenbaitegoeratan. Gai honek zeresanasko eman du Hollywooden.Orain badaude zenbait ema-kume aktore gizonezkoen al-dean gutxiago ordaintzen

dizkieten paperak onartzen ezdituztenak. Batzuetan gizonez-koak emakumezkoak baino bialdiz gehiago irabazten dute.

Oztopoak aurkitu dituzu bi-dean? Eta momentu goxoak?Zer da gehien erakartzen zai-tuena?Oztopoak beti, baina baitaerraztasunak ere. Mundu hauez da batere erraza, eta zerbaitlortzea oso pozgarria da, ba-tzuetan ez duzu ezta sinistenere.Momentu goxo pila bat bizi

ditut. Bai antzerkian, bai irratian.Nire lanean jendearekin kontak-tuan zaude uneoro, jendea eza-gutu egin behar duzuproduktuak ondo funtziona-tzeko. Tentsio batean zaude etatentsio horretan mantendu be-harra dago apurtu barik, berazdena ondo neurtu beharradago; norbaiti gustatzen ezzaion zerbait esanez gero ten-tsio horrek txarrera jo dezakee-

lako. Giro txarrik ezin da egonberaz, gainerakoekin konektatueta orekatu beharra dago. En-tzule eta kolaboratzaileek osomomentu politak oparitzen diz-kigute egunero.Antzerkiari dagokionez, sen-

titzen laguntzen didala ustedut. Mundua ezagutzen lagun-tzen dit, norbere burua ezagu-tzeko modu bat da,senti-men-duakadie-raztekomodubat...esnamanten-tzekobehar du-dana da. Horibaino gauza go-xoagorik ez dago.

ELk

Ar

riZ

kE

TA

8

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 9

Page 10: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

FEMINISMOA ETA POLITIKAREN ERALDAKETAKMari Luz EstebanSusa, 2017.120 orrialde.

Politika berrasmatzen arigara? Galdera horrekin ireki-tzen du elkarrizketa Estebanek.Nolakoa da egungo mugi-mendu feminista? Zein izan daazken hamarkadetan ezagu-tza sortzeko eta zirkularaztekoerabili den metodologia nagu-sia feminismoan? Nola iristenda egun gizartera edo bestegune batzuetara, gune femi-nistetan sortutako ezagutza?

Zeintzuk dira politika (femi-nista) baten arrakasta berma-tzen duten ahalmenak edotrebetasunak? Noraino dira ba-teragarriak erreforma etahaustura?

Zeintzuk dira ahalduntzeterminoaren gaurko erabile-rak? Nola egituratzen da lider-goa? Nola babestu eta kritikatualdi berean boterean daudenfeministak?

FESTAK, GENERO-HARREMANAK ETA FEMINISMOAMiren Guilló Arakistain UEU317 orrialde.

Subertsioz eta plazerezehundutako harremanak etagorputzak gara festetan.Afektuak, konplizitateak, ba-rrea eta dantza. Aitzitik, jen-darteko gatazkak etadesberdinkeriak ere islatzendira haietan. Izan ere, kultur(sistemen) adierazpen ahaltsudirenez gero, jendarte, herri,talde edota komunitate jaki-nen ezaugarri guztiak islatzendira jaietan. Ondorioz analisieta gogoetarako pribilegiozkoleku bilakatzen dira: bizimodusozialak egituratzeko mo-duen berri ematen digute,baita jendarte horren eralda-ketarako eta disidentziarakoestrategien berri ere

Liburu honetan, festak ge-nero-ikuspegitik aztertzekozenbait gako proposatzendira

MASCULINIDADES Y FEMINISMOJokin Aspiazu CarballoKatakrak. 2017Virus editoriala 144 orrialde.

Maskulinitatearen buel-tako eztabaidak eta gizontaldeen sorrerek ez duteizan orain arte beraien be-netako irismen eraldatzaile-aren berraztertze kritikorik.“Masculinidades y Feminis-mos” liburuan zalantzan jar-tzen da lehen kolpeanpositiboa de maskulinitateberrien kontzeptua.

Liburu hauek eta gehiago, Etxelilako Liburutegian aurki ditzakezue eskuragai! Txomin Agirre Udal Liburutegiarekin batera gaude sarean, katalogo orokorrean: http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9262/IDbeb4af14?ACC=101

ETXELILAko

liburutegi feministan8

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 10

Page 11: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

Ezin itxi Geugaz aldizkariaren zazpigarren ale hauurteko sasoi honekin batera datozen bi data esan-guratsu aipatu gabe, orriotara ekarri eta orriotatikzabaldu nahi baititugu maiatzaren 17ko eta ekai-naren 28ko aldarriak.

Maiatzaren 17a Orientazio Sexuala eta GeneroIdentitateagatiko Diskriminazioaren Aurkako Na-zioarteko Eguna delako, heteroarauaren baitankokatzen ez diren identitate guztiekiko fobia gai-tzesten dugulako. Eta ekainaren 28a Sexu Aska-penaren Nazioarteko Eguna delako, 1969koStonewall-eko istiluak gogoan, aldarri hura man-tentzen dugulako. HETEROARAUARI INTSUMISIOA!

ZORIONAK LUR,

ENARA, ALAITZ

ETA ARANTZA!

Ostera ere nabarmendu

egin zaizkigu inguruko ema-

kume asko kirol munduan,

beraien erronkak lortuaz.

Horrexegatik zorionik beroe-

nak helarazi nahi dizkiegu

Lur Aranburu eta Enara Bil-

bao ondarrutarrei taldekako

modalitatean gimnastikako

espainiako txapelketa ira-

bazteagatik eta Alaitz Aran-

barri markina-xemeindarrari

bakarkakoan 18. postua lor-

tzeagatik. Zorionak baita ere

herriko atleta Arantza Burgo-

ari distantzia erdiko Espai-

niako Triatloi Txapelketan

50-54 urte bitarteko mailan

lehenenego postuan eta

emakumeen artean 17. pos-

tuan sailkatzeagatik. Aupa neskak!

GOIKO ARGAZKIETAN,LUR ARANBURU ETA

ENARA BILBAO

TALDEKO ARGAZKIAN

ETA MEDAILEKIN.EZKERREAN, ALAITZ

ARANBARRI. BEHEKO

ARGAZKIAN, ARANTZA BURGOA

PODIUMEAN IRUÑEAN

MAIATZAK 17 ETA EKAINAK 28 AipAmENAk

ZorionAk!

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 11

Page 12: rebisti Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 1 EugAZ · poak bete = zoriontasuna. Mito hau apurtze aldera, neronek esango dizuet, hori ho - rrela ez dela. Edertasun estere - otipoak

Eu

gA

ZAgENDA • 2017’ UDA

ETXELILAUDAKO ORDUTEGIAEkainetik irailera:

astelehenetik barikura, 10:00-14:00

EKAINEAN

• 3, zapatua/ DurangonBIZKAIKO EMAKUMEENTZAKO

JABEKUNTZA ESKOLEN TOPAKETA. BELDURRAK GUREKIN JAI!

• 27, martitzena/ Etxelilan/ 19:00HITZALDIA: «TRANSEXUALITATEA ETA GAZTEAK».

Ares Piñeiro, Errespetuz taldekoa.Antolatzailea: Uxu emakumeen taldea.

• 28, eguaztena/ ASKATASUN SEXUALAREN NAZIOARTEKO EGUNA

UZTAILEAN

• uztailean zehar/ Etxelilan BRIGADA MOREEN ANTOLAKETA.

HERRIKO JAIEI BEGIRA LANKETA BEREZIA EGINGO DUGU:

BELDURRAK GUREKIN JAI!Prozesuan parte hartzeko

interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan:

[email protected] 94 613 40 08

• 5, eguaztena/ BITTORE LAKAREN OMENEZKOMURALAREN INAUGURAZIOA.

Antolatzailea: 7 emakume en movimiento.

IRAILEAN

• irailean zehar/ BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETA.

• 26, martitzena/ Etxelilan/ 18:30HITZALDIA: « IJITOAK ETA FEMINISTAK». Tamara Clavería (Amuge Elkartea).

Antolatzailea: Uxu emakumeen taldea.

rebisti_Maquetación 1 05/06/17 10:18 Página 12