PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …€¦Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK JENDEARENTZAT IREKITAKO KONTZERTU BERRI BAT ESKAINIKO DU BIHAR, BARIKUA, ALONDEGIKO ATRIOAN • Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, Bandak Benny Goodmanen ‘swing’ doinuak nahiz Federico Chuecaren zartzuela interpretatuko ditu bere programa zabalean • Kontzertua 19:00etan eta doako sarrerarekin, musikaz onaz gozatzeko aukera apartarekin eta luxuzko toki batean, Bilboko Alondegiko Kulturen Atrioan, asteburuari hasiera emateko aukera berezia eskainiko da Bilbon, 2012ko irailak 27. – Bilboko Udal Musika Bandaren agertokirik gogokoena bihurtu den Bilboko Alondegiko Atriora gonbidatzen zaitu, asteburuari kontzertu berri batekin hasiera ematera. Agertoki abanguardista honen zutabe ikusgarrien artean eta Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, Benny Goodman, Federico Chueca edo James Cumow konposatzaileen doinuak interpretatuko ditu Bandak. Hitzordua BIHAR, ostirala 28, 19:00etan eta doako sarrerarekin izango da. Udal Bandaren eskutik, Philippe Starck-ek diseinatutako Alondegiko Kulturen Atrioak, bere zentzuaren osotasuna hartzen du, non kultur mugimendu guztiei zabalik dagoen plaza plubliko handi bat izateko irudikatu baitzuen. Bertan dauden argi eta soinu baldintza ikusgarrien eraginpean, bandak nazioarteko errepertorioa osatuko duen bost konposizio interpretatuko ditu, zartzuelatik hasi eta ‘swing’ doinuetara: José Rafael Pascual Vilaplanaren ‘Cavall de foc’ martxa arabiarra; James Cumowen ‘To fly without wings’ obertura, Federico Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait atal; Naohiro Iwai Benny-ren moldaketak dituen Benny Goodmanen bilduma bat; eta azkenik Franco Cesariniren ‘Tom Sawyer’ suita. Bi egunen ostean, domeka 30ean, aire zabaleko kontzertua eskainiko du Fleming Doktorearen Plazan, urriaren 7an Bilboko Euskalduna Jauregian egin ohi duen udazkeneko emanaldi-zikloa hasi baino lehen. Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera. KONTZERTUAREN PROGRAMA Lekua: Alhóndigabilbao Kulturen Atrioa Eguna: barikua, irailak 28 Ordua: 19:00etan Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendariordea CAVALL DE FOC (Martxa arabiarra) - José Rafael Pascual Vilaplana TO FLY WITHOUT WINGS (Obertura) - James Curnow EL CHALECO BLANCO (Sailkapena) - F. Chueca BENNY GOODMAN MEMORIES - Mold: N. Iwai TOM SAWYER SUITE - Franco Cesarini Tom Sawyer Huckleberry Finn Becky Thatcher Injun Joe Happy ending Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …€¦Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …€¦Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait atal; Naohiro Iwai Benny-ren moldaketak dituen Benny Goodmanen bilduma bat; ...

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAK JENDEARENTZAT IREKITAKO KONTZERTU BERRI BAT ESKAINIKO DU BIHAR, BARIKUA, ALONDEGIKO ATRIOAN • Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, Bandak Benny Goodmanen ‘swing’ doinuak nahiz Federico Chuecaren zartzuela interpretatuko ditu bere programa zabalean • Kontzertua 19:00etan eta doako sarrerarekin, musikaz onaz gozatzeko aukera apartarekin eta luxuzko toki batean, Bilboko Alondegiko Kulturen Atrioan, asteburuari hasiera emateko aukera berezia eskainiko da Bilbon, 2012ko irailak 27. – Bilboko Udal Musika Bandaren agertokirik gogokoena bihurtu den Bilboko Alondegiko Atriora gonbidatzen zaitu, asteburuari kontzertu berri batekin hasiera ematera. Agertoki abanguardista honen zutabe ikusgarrien artean eta Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, Benny Goodman, Federico Chueca edo James Cumow konposatzaileen doinuak interpretatuko ditu Bandak. Hitzordua BIHAR, ostirala 28, 19:00etan eta doako sarrerarekin izango da. Udal Bandaren eskutik, Philippe Starck-ek diseinatutako Alondegiko Kulturen Atrioak, bere zentzuaren osotasuna hartzen du, non kultur mugimendu guztiei zabalik dagoen plaza plubliko handi bat izateko irudikatu baitzuen. Bertan dauden argi eta soinu baldintza ikusgarrien eraginpean, bandak nazioarteko errepertorioa osatuko duen bost konposizio interpretatuko ditu, zartzuelatik hasi eta ‘swing’ doinuetara: José Rafael Pascual Vilaplanaren ‘Cavall de foc’ martxa arabiarra; James Cumowen ‘To fly without wings’ obertura, Federico Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait atal; Naohiro Iwai Benny-ren moldaketak dituen Benny Goodmanen bilduma bat; eta azkenik Franco Cesariniren ‘Tom Sawyer’ suita. Bi egunen ostean, domeka 30ean, aire zabaleko kontzertua eskainiko du Fleming Doktorearen Plazan, urriaren 7an Bilboko Euskalduna Jauregian egin ohi duen udazkeneko emanaldi-zikloa hasi baino lehen. Udal Musika Banda, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera. KONTZERTUAREN PROGRAMA Lekua: Alhóndigabilbao Kulturen Atrioa Eguna: barikua, irailak 28 Ordua: 19:00etan Zuzendaria: Iñaki Urkizu, Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendariordea

CAVALL DE FOC (Martxa arabiarra) - José Rafael Pascual Vilaplana TO FLY WITHOUT WINGS (Obertura) - James Curnow EL CHALECO BLANCO (Sailkapena) - F. Chueca BENNY GOODMAN MEMORIES - Mold: N. Iwai TOM SAWYER SUITE - Franco Cesarini

Tom Sawyer Huckleberry Finn Becky Thatcher Injun Joe Happy ending

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA …€¦Chuecaren ‘El chaleco blanco’ zartzuelako zenbait atal; Naohiro Iwai Benny-ren moldaketak dituen Benny Goodmanen bilduma bat; ...

L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Mugikorra: 657 796 583 [email protected]