Praktikak saharan
-
Upload
inigolarranaga -
Category
Education
-
view
329 -
download
0
Transcript of Praktikak saharan
PRAKTIKAK SAHARAN
Argelian dauden Saharar kanpamendu errefuxiatuetara iritsi bezain pronto konturatu nintzen beste
kultura batean barneratu nintzela. Gure Mendebaldeko gizartearen ikuspuntutik ikusita, dena egiten
zitzaidan arrotza eta egoera asko ez nituen ulertzen, ez familia beraren funtzionamenduan, ezta
Haur Eskolan egiten zituzten ekintzen inguruan. Edozein kultur motak, gizarte horrek dituen
beharretara egokitzen du Hezkuntza Sistema eta gure ikuspuntua aldatu ezean, ezer gutxi egin
genezake, beraiei lagundu nahi badiegu behintzat.
Saharauien egoera ez da batere erraza. Alde batetik, beraien lurraldetik kanporatuak, desertu
baten erdian bizi dira. Bestetik, familiak sakabanatuak daude, izan ere, Saharauiar asko (gehienak
gizonak) beste estatuetara joanak dira lan egitera, bere familiei diru pixka bat bidaltzearen truke.
Honela bada, Hezkuntza Sistema aldetik baldintzak ez dira onenak. Hala ere, esan beharra dut,
harritzekoa dela nola garatu duten Hezkuntzako arloa bertan: eskolak nonahi daude, material aldetik
nahiko ondo hornituak (arbelak, liburuak, ...) eta irakasleen formakuntza oso ona da (irakasle
izateko Magisteritzako eskola batetik igaro behar dira).
Hala ere, Saharauiar gizarteak ez du eskola hain beharrezkotzat hartzen. Haur Hezkuntzara
zuzenduta, gure eskolak zuen arazorik handienetakoa, haur falta zen. Kalkulatua zegoen % 60
bakarrik joaten zela Haur Eskolara. Honi aurre egiteko, eskolak janaria hasi zen banatzen bere
ikasleen artean, haur gehiago etor zedin, baina hala ere, ez zuten bere helburua lortu. Arazo honen
idiosinkrasia, familia Saharauien antolakuntzan oinarritu behar dugu. Beraien familia eredua, ez da
guk hemen daukaguna. Bertako famili loturak askoz estuagoak dituzte eta kopurua ere, askoz
handiagoa da (beraientzat lehengusu bat, ia anai bat bezala kontsideratzen dute). Horrela bada,
haurrek, amari laguntzen diete etxeko zereginetan. Bestalde, emakumearen rola Saharar gizartean
oso mugatua da eta bertako neska askok ez dute ikasketarik ez baitiote etekinik ikusten. “Zergatik
galduko dut denbora eskolan etxean gelditu behar badut bertako lanak egiten?”
Zorionez, Saharauiar gizartea pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da eta bai Hezkuntzaren rola eta
bai emakumeen rola hobetzen ari dira. Aldaketa horretan, zati oso txikian bada ere, espero guk
burututako lanak lagundu izana.
Sahararen historiari buruz eta bertako hezkuntzaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero:
http://www.hikhasi.com/artikulua/958
Iñigo Larrañaga Ageitos
HH3, IKT.