plantilla elkarrikasi (eusk.)

of 22 /22
10 1999 biktimak eta bake-prozesua elkarri elkarrikasi formakuntza eta dibulgazio liburuxkak zirriborroa

Embed Size (px)

Transcript of plantilla elkarrikasi (eusk.)

plantilla elkarrikasi (eusk.)zirriborroa
1 gipuzkoa madril etorbidea, 5 20011 Donostia Tf. 943 45 93 75 fax. 943 45 07 58 e-mail: [email protected]
nafarroa tutera kalea, 18 - 2 G 31003 iruña tf. 948 24 84 00 fax. 948 24 92 88 e-mail: [email protected]
bizkaia arenal, 5. SVRNE 209. bulegoa 48005 bilbo tf. 94 479 03 16 fax. 94 415 80 03 e-mail: [email protected]
araba estibalitz etorbidea 2 - 1. - 5. bulegoa 01003 gasteiz tf. 945 25 61 76 fax. 945 28 00 97 e-mail: [email protected]
argitaratutako elkarrikasi monografikoak: - elkarrikasi 1: «Euskal Herria akordioa 94» proiektua. (1993ko iraila)
- elkarrikasi 2: Gizarte bitartekaritza Euskal Herrian. (1994ko ekaina)
- elkarrikasi 3: Irlanda: itxaropenari zabaldutako atea. (1997ko abenduan gaurkotuta)
- elkarrikasi 4: Bakerako borondateen kontratua. elkarriren V. Batzar Orokorra. (1995ko apirila)
- elkarrikasi 5: Gizarte mugimenduen finantzaketa eztabaidagai. (1995eko maiatza)
- elkarrikasi 6: Tortura: errealitatea eta gainditzeko proposamenak. (1995ko azaroa)
- elkarrikasi 7: Mezubideak eta gatazka politikoa Euskal Herrian: proposamen bat. (1995eko abendua)
- elkarrikasi 8: Kaleko enfrentamendu eta indarkeria: gogoetak eta proposamenak. (1996ko azaroa) agortuta
- elkarrikasi 9: Gartzelaren azterketa. Gartzelako baldintzak leuntzeko proposamenak. (1998ko abendua)
- elkarrikasi berezia. Investigación sociológica: el conflicto, la violencia y la paz en Euskal Herria. (febrero 1995) agortuta
argitaratutako beste liburuxkak: - The Basque Conflict. (1995ko uztaila) gaurkotuta
- Bakea eta ekonomia Ipar Irlandan. (1996) (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez).
- Nafarroa-EAEren arteko harremanei buruzko herri kontsulta. (1997ko apirila)
- Eraiki Proiektua: elkarriren bi urteko eskuhartze proposamena. (1998ko apirila)
- Zer da elkarri? (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez)
- Eraikikasi: • 1. erraztu. (1999ko martxoa) • 2. elkarlanean aritu. (1999ko ekaina)
- Herri eta Udalen ekarpena bakearen eraikuntzan. Gogoetak eta ekarpenak. 1999-2000.
10 aurkezpena Lehen gogoeta.
(1) Sufrimenduaren tratamendua gaur egungo gizartean. (2) Gaiaren izendapena. (3) Biktimaren definizioa, tipologia eta sailkapena. (4) Kronologikoki mugatzea. (5) Aurretikoak. (6) Egungo testuingurua. (7) Prozesuaz jabetu.
bigarren zatia Eztabaidarako ekarpenak izan nahi duten printzipioak
1. Gizarteak nola egiten dion aurre sufrimenduari. 2. Izendapena. 3. Misioa eta helburuak. 4. Estrategia eta irizpideak. 5. Bake-prozesuko metodoa biktimen identifikaziora- ko eta hauen unibertsoa mugatzeko. 6. Eskubideen definizioa. 7. Bake-prozesuaren urratsak. 8. Nahasketa ekidin.
• orokortasunen aurrean arreta; • beto politikorako eskubidea itxaropen irreal bezala; • kondenatuen zigorra erabakitzea, beste itxaro- pen faltsua; • berradiskidetzea, aukera edo betebehar morala; • elkartasunaren eta mendekuaren arteko distantzia; • etorkizunera begiratzearen eta ahaztea defen- datzearen arteko desberdintasuna; • baieztapen kategorikoekin zuhurtasuna.
9. Bake-prozesuaren aukera. 10. Azken ondorioa.
hirugarren zatia Edukien laburpena
biktimak eta
Txosten hau sei hilabetetako lanaren ondorioa da. Epe horretan zehar kontsulta, elkarrizketa, testu desberdinak, zirriborro batzuk, emendakinak eta azken zuzenketak ugaritu egin dira, azke- nik txosten hau argitaratzeko. Dena den, elkarrirentzat honako hau ez da txosten itxia, buka- tua edo definitiboa. Garatzear dagoen elkarrizketa eraikitzaile eta lasaierako hasierako ekarpen gisa plazaratu dugu txostena.
Hauek elkarrik eztabaidara gehitu nahi dituen gogoetak dira, besteenekin topo egiterakoan hobetuak izateko, kopuruari eta edukiari dagokionean. Biktimen gaia, edo beste modu batean esanda, indarkeria eta gatazka urte hauek guztiak milaka pertsonengan sortutako oinaze erra- dikalaren gaia jorratzeko beste modurik ez dugu ikusten. Gai hau jorratzeko moduak uztartzai- lea izan behar du nahitaez eta elkarlanean oinarritu beharko da.
Gai delikatu eta konplexu baten aurrean gaude. Delikatua da, gizakiaren alde sentikor eta inti- moenak ukitzen dituelako. Konplexua, oinazearen formak orotarikoak direlako, hala nola, bere adierazpenak eta ondorioak. Gai honek, azken batez, gure elkartasun eta gizatasun ahalmena ukitzen ditu zuzenean.
Txosten itxi bat izan ez arren, zehaztasun ahalegin berezi bat egin dugu. Konpromisoa hartu nahi izan dugu. Arazo honen alderdi garrantzitsu guztiak jorratzen saiatu gara, gaiaren izaera delikatu eta konplexua kontuan hartuz, honetan ez saiatzea arduragabekeria bailitzateke. Saiatzeak ez du lortzea bermatzen, baina hori da gidatu gaituen nahia.
Eskutan dugun txostenaren egitura hiru zatitan banatzen da. Lehenengo zatian «aurretik kon- tuan hartu diren faktoreen» zerrenda jaso da. Bigarren zatian «eztabaidarako ekarpenak izan nahi duten printzipioak», guztira hamar, garatu dira. Hirugarren zatian, edukien laburpen bat egin da, «proposamenen laburpena», eta azken bilduma egiten duen koadro bat ere gehitu zaio. Azkenik, eta eranskin moduan, Ipar Irlandako gatazkaren biktimen inguruan Stormont-eko Akordioan adostu zena erantsi zaio.
Lehen gogoeta Txosten hau lehen-lehenik zuzendua dago sufritu duten guztiei, historia luze honen biktima
diren guztiei, inor baztertu gabe. Txostena egiteko elkartasun, laguntza eta errekonozimendu sentimenduak hartu ditugu gidaritzat. Horretarako, hainbat eta hainbat lagunek, gure bizilagun eta herrikide direnek, pairatutako oinaze eta tragediaren kontzientzia hartu dugu.
Beste batzuk egin duten bezala, guk ere gure buruari autokritika egiten diogu, banaka eta baita maila kolektiboan ere, gatazkak eta indarkeriak eragin duten oinazeaz behar adina ez jabe- tu izanagatik. Salbuespenak badira, noski, baina kasu gehienetan eztabaida politiko, sozial eta mediatikoak eta hauetan espazioa hartzeak bereganatu ditu interes eta ahalegin gehienak.
Bestetik, premiazko adierazpenak, salaketa sendoenak, edo aldeko testigantza tinkoenak ere ez dira beti sufritu dutenenganako benetako kontzientzia hartze edo laguntza errealaren sino- nimo izan. Ziurrenik, gai honetaz asko hitz egin bada ere —gehienetan modu zirkunstantziale- an—, egia da baita ere modu iraunkor eta eraginkorrez gutxitan egin dela.
Are gehiago, gehienetan egin dena sektoreka egin da. Modu berean, zentzu kritiko eta auto- kritikoak bultzatuta, argi esan behar da errazagoa eta ohikoagoa izan dela elkartasuna gertuko- ei agertzea, hurrunekoei baino. Sozialki eta politikoki oinazea ulertzeko alde anitzeko azterketa falta izan da. Orain, bakearen itxaropenak ikuspegi hau berreskuratzen lagun dakiguke. Ongi etorria izan dadila beraz itxaropen hau, gutxienez galdutako denboraren zati bat berreskuratzea lortzen badugu.
elkarri4
ua
aurkezpena
Jorratu nahi dugun arazoak, aurretik, osatzen eta baldintzatzen duten elementuak kontuan hartzea eskatzen du. Helburua jokoan dauden gai guztiak mahaigaineratzea da, lehen hurbilke- ta gisa. Honek esku artean dugun auziaren ideia orokorra eta bere izaera anitzaren lehen ikus- pegia izatea ahalbidetuko digu; proposamenetan sartu aurretik beharrezkoak diren gogoetak egitea ahalbidetuko digu. Aldi berean, gai honetan iritziak presaz edo arinkeriaz ezin direla eman ohartarazteko ere baliogarria izango zaigu.
(1) Sufrimenduaren tratamendua egungo gizartean Hau testuinguruko lehen elementua da, elementu soziologiko, historiko eta kulturala gutxie-
tsi, ezin dena gutxietsi eta eragin sakona duena lantzen ari garen gaian. Egungo gizartean ez dakigu sufrimendua tratatzen eta are gutxiago heriotzaren aurrean jokatzen. Heriotza ez bale- go bezala bizi gara eta sufrimenduari bizkarra ematen diogu. Hurbilean gertatzen zaigunean astindu egiten gaitu eta nola aritu jakin gabe erantzuten dugu.
Ez dugu jakiten nola jokatu, nola hitz egin horretaz, eta nola leundu sortarazten dituen senti- menduak, nola aurre egin. Betiko lekuetara jotzen da, esaldi eginak erabiltzera, eta gehienez ihesa proposatzera edo atentzioa beste norabide batean jartzera. Kulturalki gaur egungo gizar- teak heriotzaren eta sufrimenduaren aurrean ukazioa, ihesa, hipokrisia eta hunkiberatasunez jokatzen du.
Dokumentu honetan eta biktimen inguruko eztabaidan ez dugu gai politiko eta sozialez baka- rrik hitz egingo, baizik eta batez ere, giza-sufrimenduaz eta pertsonen heriotzaz. Nahitaez, ezta- baida honek gure gizarteak gai honen inguruan dituen mugak gainditzeko ahalegin zintzo bat egitera behartuko gaitu.
(2) Gaiaren izendapena Ia hasi aurretik arazo batekin egiten dugu topo. Nola izendatu biktimen gaia. Auzi soil hau
eztabaida serio baterako gaia da. Beharrezkoa bada ere, ez dago eta ez da erraza kontsentsu nahikoa lortzen duen izendapena aurkitzea. Soilik «biktimez» hitz egin behar dugu, edo azalpen osagarriren bat behar du: «terrorismoaren biktimak», «indarkeriaren biktimak», edo «gatazkaren biktimak»? Izendapen bakar batekin nahikoa da, edo baten bat gehiago aurkitu behar da?
(3) Biktimaren definizioa, tipologia eta sailkapena Sortzen zaigun beste behar bat zeinetaz ari garen definitzea da. Kasu guztiek merezi dute arre-
ta, baina mugatzea zaila da. Ondoren, beraien artean gurutzaketa anitzak eskaintzeaz gain, bik- timen definizioan, tipologian edo sailkapenean eragiten duten zenbait aldagai aipatuko ditugu:
—Epai judizial bat izan duten kasuak bakarrik hartu behar al dira kontuan ala hau ez da nahitaezkoa? Beharrezkoa al da norbaitek ekintza beregain hartzea ala nahikoa da erasoak arrazoizko harreman bat izatea indarkeria eta gatazkaren testuinguruarekin? Lehen galdera hauei ematen zaizkien erantzunak erabat baldintzatuko dituzte hurrengoak.
—ETAk, GALek edo antzeko erakundeek burututako atentatuen biktimak izan diren per- tsonez ari gara, edo Estatuko aparatuek eragindako tragediak ere kontuan hartu behar dira? Eta azken kasu honetan, frogatutako kasuak eta irregulartasunak, edo kontuan hartu behar dira baita ere ustekabekotzat har litezkeenak?
elkarri 5
A ur
re ti
k ko
nt ua
n ha
rt u
di re
n fa
kt or
ea k
—Logikoki, biktimatzat hartzen ditugu hildako pertsonak, hauen gertuko senideak, eta kalte larriak jasan dituzten pertsonak, elbarri gelditu direnak edo fisikoki edo sikologikoki gauza ez direla geratu direnak. Abiapuntu honetatik, ondorengo galderak sortzen zaizkigu: zeintzuk dira zehazki biktimatzat har daitezkeen senideak?, edo nolako adeitasuna merezi dute bahiketak, estortsioak, txantaiak, torturak jasandako kaltetuak edo, presoek eta euren ahaideek, edo bestelako kaltetu edo errepresaliatuek?
Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeak «Indarkeriaren biktimak» txostena presta- tu du. Txosten honek dioenez, abiapuntu bezala eta orokorrean, biktimak, motibazio gisa «arra- zoi politiko bat, alde batekoa zein bestekoa» duen ekintza bortitz baten objektu izan diren per- tsona guztiak eta hauen senide zuzenak dira.
Espainiako Gobernuko Lehen Lehendakariordetza ordaintza dagokien pertsonen unibertsoa mugatzeko prestatzen ari den «ekintza terroristen edo talde armatuetan integratutako pertso- nek eragindako ekintzen biktimen elkartasunerako lege egitasmo-proposamena»k ondorengo definizio hau aukeratu du: onuradunak dira «kalte fisikoak zein psikologikoak jasan dituzten terrorismoaren biktimak. Heriotzaren kasuan, onuradunak izango dira ezkontideak, heriotzaren unean bere bizikidea zena, edo oinordeko legalak, hain zuzen ere, beheranzko zein goranzko lerro zuzenean bigarren mailako ahaidetasuna dutenak».
Arazoaren alderdi honek hotza dirudien arren, garrantza handia da. Honen menpe baitago biktimatzat nor hartu behar den, eta hartutako neurriekin bidegabekeria sentimendurik eta baz- tertu multzorik ez sortzea. Gaur arte biktimen identifikazioan eta laguntzen banaketan arazoa- ren alde bateko ikuspegia nagusitu da. Gai honen garrantzia erakusteko adibide batzuk aipatze- agatik, orain arte ez dira biktimatzat hartu, aldarrikatu gabeko heriotz atentatuak izan dituzten pertsona edo hauen senideak —esate baterako Diego Alfaroren kasua (79ko ekaina) aldarrikatu gabeko tiroketa batean hila—, edo Joseba Arregi (81eko otsaila) eta Mikel Zabalza (83ko azaroa) bezalakoen heriotzak. Juan Carlos Garcia Goena edo Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren kasuak, eta GALekoen atentatu guztiak, biktimen izendapen ofizialetik kanpo egon dira, judizialki GALek ez baitu «talde armatua»ren kalifikazio juridikoa merezi izan.
Edozein kasutan, eta irekirik dauden zauri sozialak ixteko eta benetazko bake-prozesu errea- laren alde egiteko, sortzen zaigun galdera hauxe da: ea aipatutako balizkoengatik kaltetutako pertsonak urte hauetako gatazka, indarkeria, tragedia eta giza-eskubideen bortxaketen biktimak izan diren edo ez, eta, ondorioz, aintzat hartzea merezi duten edo ez.
(4) Kronologikoki mugatzea Hurrengo galdera, arazo hau noiztik aztertuko dugun mugatzea da: ETAren hasieran, ala for-
malki Trantsizio bezala kontsideratu den garaiaren hasiera edo bukaeran kokatuko garen. ETA hartzen badugu erreferentziatzat, noiz arte sartuko gara Francoren aurkako borrokan izanda- ko tragedietan edo pairatutako giza-eskubideen bortxaketetan?
Galdera hauek bere garrantzia dute, argitu behar delako ea Txiki eta Otaegiren senideek edo 1976ko ETAren biktimek (Angel Berazadik, esate baterako), 1979ko ETA, Batallón Vasco- Español, edo poliziaren ekintzen biktimek (Gladys del Estal-en kasua, esate baterako) baino eskubide gutxiago dituzten.
Aipatutako Espainiako Gobernuko Lehen Lehendakariordetzaren lege proposamenak ezar- tzen duen epeak «(...)1968ko urtarrilaren 1etik aurrerako gertaeretatik eratorritako kalte- ak(...)» jasoko ditu. Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeak oraindik ez dio eperik mugatu bere txostenaren lanei.
elkarri6
ua
(5) Aurretikoak Gauza ez da gerra karlisten garaian edo gure mugetatik at biktimen gaia nola landu duten
aztertzea, baina gutxienez gertuen ditugun aurrekariak aztertzera beharturik gaude. Honek, gutxienez, frankismoaren amaierara begiratzera behartzen gaitu. Gure hurbileko historiaren epe beltz hori nola konpondu eta itxi zen ikustea ezinbesteko erreferentzia da.
Frankismotik demokraziarako Trantsizioa leku askotan eredu esportagarritzat hartu izan da. Ziurrenik, ez hainbeste bere egokitzapen moralagatik, baizik eta batez ere izan dituen emai- tza praktikoengatik eta mendebaldeko sistema demokratikoekin parekagarria den bizikidetza politikorako aldaketa ez traumatikoa lortzeagatik.
Amnistiaz gain, 1990. urteko Estatuko aurrekontu orokorretan «hemezortzigarren Xedapen Gehigarria»n jaso zirenak izan dira, frankismoaren biktimentzat Espainiako Estatuak aurreiku- sitako ordaintza neurri bakarrak. Bertan, gerra zibilan parte hartzeagatik edo erregimen fran- kistari aurre egiteagatik hiru urtez baino gehiago gartzelan egondako pertsonei, edo hauen senideei, ala egiaztatuz gero, milioi bat pezetatako kalte-ordainketarako eskubidea onartu zitzaien.
Antzeko prozesuak bizi izan dituzten beste herrialdeekin alderatuta, Espainiako Estatuak ez ditu bestelako ordaintza, laguntza edo aintzatespen neurriak hartu. Frankismoak gaizki trata- tutakoen izenaren birgaitze prozesurik, egiaren berrezarpenik, atzeraeraginezko prozesu judi- zialik, barkamen eskaerarik edo egindako kalteen aitorpenik ez da egin. Honek guztiak, ez du esan nahi inolaz ere jarraitzeko eredu bat denik, baina, gutxienez, kontuan hartu beharreko datuak dira.
(6) Egungo testuingurua Aurrez-aurre dugun eztabaidari ezin zaio ekin, kokatua dagoen testuinguru soziopolitikoa
kontuan hartu gabe. Ez hori bakarrik, baizik eta hain zuzen ere, egungo eta etorkizuneko bakearen eraikuntzaren testuingurua da, biktimei dagokien guztiaren inguruko eztabaida beste garai batzuetan baino gehiago indartu eta bultzatu duena. ETAk su-etena aldarrikatu zuenetik iragandako lehen sei hilabeteetan, gai honek komunikabideetan urte askotan izan duena baino espazio gehiago hartu du, bi elkarte berri sortu dira Euskal Herrian, Eusko Legebiltzarrak biktimei buruzko ponentzia bat sortu du eta Espainiako Gobernua gai honi buruzko lege bat prestatzen ari da.
Egun, hainbat urtetako sufrimendu eta disfuntzio sozial eta politikoak eragindako antsieta- te, interes, eta nahiak, denak legitimoak, bata bestearen atzetik ageri dira eta elkarren gaine- an kolpatzen dira. Gauzak ikusteko, sentitzeko eta gogoratzeko modu desberdinek topo egin dute, eta honen guztiaren ondorioz, etorkizunera zuzentzeko ikuspegi desberdinak agertu dira. Mila ikuspuntu, mila bertsio eta mila arrazoi bidezko eta desberdin jaurtitzen dira iraga- na, oraina eta etorkizuna ulertzeko. Bake-prozesuari dagokio hau guztia modu bideragarri eta bidezko batean bateratzea.
Zentzuzkoa dirudi bake-prozesuaren orokortasuna eta konplexutasuna, alde aniztasuna eta izaera inperfektu eta kontraesankorrari buruzko banakako eta taldekako gogoeta egitea. Ezin dugu pentsatu bidea gutariko bakoitzak diseinatu nahiko lukeena bezalakoa izango denik. Biktimen tratamenduaren gaia prozesu honetan kokatu behar da, honen alde garrantzitsu bat da.
Testuinguruak ezin du izan aitzakia dena ontzat emateko, iragana ahazteko, edo eta egia estaltzeko. Testuingurua, gaur, gure elkarbizitzarentzat helmuga bateratu eta armoniatsuagoa izateko dugun helburua da. Hainbat biografia pertsonal eta kolektibo kontraesankorren eta aurretik zeuden datu kontraesankorren ispilua da baita ere. Azken batean, testuingurua ulertze-
elkarri 7
A ur
re ti
k ko
nt ua
n ha
rt u
di re
n fa
kt or
ea k
(7) Prozesuaz jabetu Sufrimendua zauria da. Indarkeria, giza-eskubideen zapalkuntza eta gatazka urte hauek guz-
tiak gizartean zauri asko utzi dituzte irekiak: zauri pertsonalak, familiartekoak eta politikoak, besteak beste. Sendatzeko beharra eta premia ulergarria eta bidezkoa da, gainera garrantzitsua da horrela izatea, konpontzear dauden arazoak hor jarraitzen dutela gogorarazten baitigute. Honekin batera, beharrezkoa da zauri hauek sendatzeko behar duten denboraz eta sendatze prozesuaz jabetzea. Ezin dugu espero bat-batean sendatu, zauria itxi eta orbaina desagertzea. Ehunaren birsorkuntza poliki-poliki egiten da.
Biolentzia prozesu baten ostean mantentzen diren giza eta gizarte zauriei aurre egiteko, ten- tsioak, blokeoak eta noraezak dirauten bitartean, ez da erraza neurri onuragarri guztiak batera indarrean jartzea. Batzuk besteei lekua uzten joan beharko dute, aurrera egite zentzuzko bate- an. Prozesuaren ikuspegiaz jabetu eta konpontzeko, ekimen desberdinei momentu desberdinak dagozkiela ulertzea kontuan eduki beharreko beste alde bat da, biktimen auziari aurre egitera- ko orduan. Dena den, perspektibaz ikusi behar dela esaten denean, ez da ulertu behar proiektu konkretu baten definiziotik ihesteko aitzakia bezala.
Hain zuzen ere, aurrera bide eta prozesu ikuspegia izateak ahalbidetuko digu zehaztasune- rantz abiatzea eta bake-prozesuaren testuinguruan sufrimenduaren eta biktima eta euren seni- tartekoen auziaren tratamenduaren marku zehatzari buruz gogoeta egitea. Zentzu honetan, komenigarria dirudi lan hau oinarrituko den printzipioak definitzea eta hauetan bat egitea, hel- buruak, estrategia eta jarduerarako oinarrizko irizpideak ezartzea, biktimei dagozkien eskubide- ak modu objektiboan ezartzea eta epeak jartzea, ezarritako helburuak betetzen joateko eta bik- timen egoera konpontzeko hartuko diren neurri desberdinak burutzeko. Nahasketak edo itxaro- pen faltsuak ekiditzeko, ezinbestekoa da, aldi berean, gai honen inguruan dauden, eta eztabai- da publikoan ezarri diren, gaizki-ulertuak argitzea. Adibidez, biktimei dagozkien eskubideak zeintzuk diren argitu behar den bezala, beharrezkoa izango da, baita ere, zintzotasunez eta argi- tasunez, zeintzuk ez dagozkien esatea.
elkarri8
dagokie sufrimenduaren eta biktimen gaiari aurre egitea, inguratu beharrean. Ezeztapenaren, ihesbidearen, hipokrisiaren eta momentuko hunkigarritasunaren aurrean, erantzunetan beha- rrezkoa da zoritxarreko gertaeraren baieztapena eta errekonozimendua edo zintzotasuna eta elkartasun egonkorra defendatzea.
Gizartean, tragediak gatazka eta arazo «orokorraren» barruan hartu izan dira: testuingurua. Testuinguru arduragabetsu hori minaren irudizko efektu indargetzaile batez hornitu izan da. Honek desberdintasun handia ahaztuarazi du, gertaera bortitz baten «azalpen»aren eta honek dakartzan giza-sufrimenduaren ondorioen artean dagoen desberdintasuna, alegia. Pertsona hauengan sortzen duen sufrimendua erabatekoa da, iraunkorra, itzulezina, erradi- kala eta, batez ere, apolitikoa. Tomas Caballeroren edo Mikel Zabaltzaren senideek, esate baterako, honetaz fede ona emango lukete.
Ohikoena berehalako erantzunetaz baliatzea izan da, simbolismoz betetako omenaldi, mobilizazio edo elkartasun adierazpenen bidez. Kontsolamendu eta babes ondorio positiboa betetzen duena, zalantzarik gabe. Hala ere, erreakzio hauek, inplizituki, sufrimenduaren eta biktimen alderdia galtzea eta hurrengo astean herri honetan daukagun arazo «orokor» horren hutsean alde batera uztea eragin du baita ere.
Biktima asko penatu egiten dira bere bizilagun edo ezagunek ez dietelako hitz egin gaiari buruz egun batzuk igaro ondoren, gertatutakoa istripu bat edo istilu bat izan balitz bezala, edo baita gertatu izan ez balitz bezala ere. Seguraski, kasu askotan gertatu dena da «herri honetan daukagun arazoaren "orokortasunak"» doluaren beharra aitortzea galarazi duela. Gatazkaren testuinguruak edo zorigaitza arazo osoaren «azalpenean» kokatzeak, beste mota bateko tragedia batean baino errazago eta azkarrago ahaztuarazi digu, biktimen sufrimen- duaren leuntzea, elkartasun eta laguntza beharrak.
Biktimek argi eta garbi jakin behar dute tratamendu sozial, politiko, publiko eta mediatiko handia izan duten ekintzen ondorioz biktima izanik, gizarteak ezagutzen duela euren sufri- mendu etengabea, sakona eta iraunkorra. Publikoki eta kolektiboki sufrimenduarekin bizi izan gara honetara hurbildu gabe.
Biktima indarkeriaren ondorioen giza-aurpegia da: indarraren estrategia eta gizakia tragi- koki gurutzatzen diren puntua. Beharrezkoa da pertsona eta familia zehatzetan sortu den muturreko sufrimenduaz ohartzea. Beharrezkoa da ohartzea bere zabalkundea norabide askotakoa dela, gure ondoan egon diren pertsonengana eta beste alderdian zeuden pertso- nengana iritsi dela. Beharrezkoa da, baita ere horretaz guztiaz hitz egitea modu ireki eta argian, arazorik, beldurrik eta aurreiritzirik gabe. Beharrezkoa da, azkenik, hau guztia adie- razi eta jakinaraztea.
2. Izendapena Berebiziko garrantzia ematen diogu gai honi buruz aritzeko modu integratzaile bat aurki-
tzeari. Ematen diogun izendapenak izugarrizko garrantzia izango du, honen inguruan egiten dugun planteamendu eta hartzen dugun ikuspuntua agerian utziko baititu. Gaizki plantea- tutako arazoek gero konponbide zaila izaten dute, hasierako norabideak neurri handi bate-
elkarri 9
Ez ta
b ai
d ar
ak o
e ka
rp en
ak iz
an n
Eztabaidarako ekarpenak izan nahi duten printzipioak
an baldintzatzen du. Ezin diogu sufrimenduari eta biktimei erantzun positibo bat eman, aurrez ez baldin baditugu kontsentsu zabalak lortzen. Hau dela eta, izendapenak ikuspegi hau kontuan izan behar du.
Modu honetan, izendapen honek gutxienez hiru ezaugarri izan beharko lituzke: batetik, kontsentsuak eragiteko modukoa izan dadila, modu positiboan planteatua egon dadila eta etorkizunari begiratu diezaiola. Profil honen barruan, gure hasierako proposamena hurrengo deitura ematea da: «biktimak bake-prozesuan».
«Biktimei» erreferentzia eginez bake-prozesuaren aurretik bizitako sufrimendua azpima- rratu eta oraindik ere irauten duela gogorazten da. «n» atzizkia azpimarratzerakoan, sufritu duten pertsonak bake-prozesuaren barruan kokatzen dira, prozesuaren alde eraikitzailea gisa. «Bake-prozesua» gehitzerakoan berriz, etorkizuna modu positiboan begiratu eta plan- teatzea ahalbidetzen da. Aukera honek barne hartzen ditu ikuspegi desberdinak, ez da murri- tzailea eta inolako sentiberatasunik ez mintzea du helburu. Honengatik guztiagatik, kon- tsentsua eragin dezake, edo behintzat hasieratik kontrako jarrerarik ez bereganatzea.
3. Misioa eta helburuak Biktima berriro inoiz gertatu beharko ez lukenaren testigu eta testigantza da. Hauxe da
bere sufrimenduak gizarteari eskaintzen dion mezua. Gure iragan politiko hurbileko bikti- mekin erabateko elkartasunarekin batera, giza zentzurik oinarrizkoenak, lehen printzipio bezala, biktima berriak ez gertatzeko apustu sendoa aldarrikatzera garamatza. Konpondu egin behar dugu etorkizunera begira, justizia eta egian oinarrituta, iraganarekin harremana duen eta konpondu daitekeen guztia.
Ez dago, seguruenik, sakoneko sufrimenduaren tragedia gainditzeko beste modurik. Etorkizunaren indarraren nagusitasuna da iraganeko eta orainaldiko sufrimendua eraldatze- ko motorra. Hau guztia, inolaz ere, ez da amnesia, bidegabekeria edo inpunitaterako gonbi- tea. Iraganaren berrikuspenak bere potentzialtasun guztia etorkizuneko itxaropenean bere- ganatzen du. Etorkizunera begiratzeko gai ez den iraganeko berrikuspenak erremina beste- rik ez du eragingo.
Hiru dira bake-prozesuak ezarri ditzakeen helburuak gai honekiko: jasandako sufrimendua onartu, ahal den neurrian bere ondorioak leundu eta sufritu duten pertsona guztien parte- hartzea erraztu etorkizunaren eraikuntzan.
4. Estrategia eta irizpideak Bake-prozesuaren bilakaera eta bere aktore nagusiek biktimen inguruan estrategia berbe-
ra eta irizpide argiak erabili eta ahal den neurrian konpartitu behar dituzte.
Bi ardatzek bereziko luketen estrategiaren definizioa proposatzen dugu: prozesua eta kon- tsentsua.
—Prozesua. Bake-prozesuaren bilakaeran biktimen eta sufrimenduaren inguruan garatu beharreko jarduerak prozesuaren ikusmoldetik planteatu behar dira, hau da, urratsen, epeen eta helburuen aurrera egite ikuspegitik.
—Kontsentsua. Horrekin batera eta batez ere hiru helburuak lortzeko —errekonozimen- dua, leuntzea eta partehartzea erraztea— beharrezkoa dirudi eskuhartze hau ahalik eta kon- tsentsu zabalenean oinarritzea.
Irizpideei dagokienez, gutxienez, hiru orientabide iradokitzen ditugu: elkartasuna, errea- lismoa eta osotasuna.
—Elkartasun irizpidea. Dokumentuan zehar aditzera ematen ari denarekin bat eginez, iriz-
elkarri10
—Errealismo irizpidea. Bake-prozesuak ezin du bere burua engainatu ezta gai honetan engainatu ere, errealitate irizpide batean oinarritu behar da. Sufrimenduaren eraldakuntza pertsonala eta besterenezina da, beste ezerk eta beste inork ez du konpontzen behin-betira- ko. Sufrimenduaren eraldakuntza leungarria da, gizartetik, familiatik, instituzioetatik edo politikatik jasotzen den ordaintza eta laguntzei lotua dago, baina batez ere norberaren bizi- tza berregiteko eta berreraikitzeko ahalmen pertsonalarekin du zerikusia.
—Osotasun irizpidea. Bake-prozesua eta hau gidatzen duten alderdi politikoek zenbait betebehar eta misioa dauzkate. Betebeharren artean, garrantzitsuenetakoa gure iragan hur- bileko minak konpontzea da, ahal den neurrian eta elkartasuna eta justizia kontuan hartuta. Une historiko honetan bake-prozesuaren eta alderdi politikoen misio konplexu eta nagusia bakea finkatzea eta gure bizikidetzaren normalizazioa lortzea da. Garrantzitsua da eskema hau garbi edukitzea prozesuaren osotasuna ez galtzeko.
5. Bake-prozesuko metodoa biktimen identifikaziorako eta hauen unibertsoa mugatzeko
Biktimak bake-prozesuan zeintzuk diren eta noiztik definitu behar ditugun zehazterakoan bi alde izan behar dira kontuan: (1) kontsiderazio honen eta jasandako sufrimenduaren onar- pen orokorra (2) zein izan behar diren ordaintzarako hartuko diren neurrien hartzaileak.
(1) Lehen kasuan, eta sufrimenduaren errekonozimenduan oinarritutako elkartasun prin- tzipiotik abiatuz, irizpide zabala eta ez murritzailea erabili behar da. Kasu honetan, gure gizartea orbaindu duten zauriak ikuspegi zabal batetik konpontzen, edo behintzat aintzat hartzen saiatuko gara.
Orain bakerako bidea hasten ari gara. Hau kontutan izanik, biktima bake-prozesuan azken hamarkadetan zehar indarkeria, giza eskubideen bortxaketa eta gure herriko gatazka egoe- rarekin zerikusia duten tragedien eraginez bortizki sufritu duen pertsona oro izango da. Muga kronologikoa, hasieran, ez litzateke zehazki ezarri beharko. Behin-behineko errefe- rentzia puntua 60.go hamarkadan ezar daiteke. Izan ere ETAk hil zuen lehen Goardia Zibila, José Pardines, eta Goardia Zibilak hil zuen lehen ETAko kidea, Txabi Etxebarrieta, egun bere- an hil zituzten, 1968ko ekainaren 7an.
Jasandako sufrimenduaren onarpenaren lehen helburu honi dagokionez, beharrezkoa da ezagutzen ez ditugun biktimak ere badirela esatea, badirela sufritzeko era latz eta larriak eta ezagutzen ez ditugunak, badirela ahaztu ditugun min eta zauriak. Bake-prozesuaren aldeko jarrerak berarekin dakar egia guztiaren jabe ez garela onartzea. Sufrimenduaren eta bikti- men onarpenean ere, ez gara ez egia osoaren jabe, ez jakitun. Gainera, gutxienez arriskutsua gerta daiteke, kanpotik, a priori eta entzun gabe erabakitzea nor den biktima eta nor ez den.
Hauxe da proposatzen dugun abiapuntu metodologikoa muga kronologikoak ezartzeko eta biktimen definizioa zehazteko. Sufrimendua sentitzen duen edo sentitu duen orok, maila pertsonalean zein familiarrean, izaera larri, bortitz eta atzeraezinarekin, entzuna izateko eskubidea du, eta beraz, eskubide hori gauzatzera gonbidatua izateko eskubidea. Hasieratik, printzipio honek ez ditu muga argiak ezartzen, lehen urratsa da, baina jarduerarako uniber- tsoa identifikatzen du. Unibertso hau entzuna izateko eskubidea modu arrazoitsu batean gauzatu nahi duen edo behar duen pertsona orok osatzen dute.
Gogoeta eta printzipio hauek guztiak proiektu zehatz batean gauzatu behar dira. elkarrik proiektu honi «biktimen testigantzen oroimena bake-prozesuan» izena eman dio. Bake-pro-
elkarri 11
Ez ta
b ai
d ar
ak o
e ka
rp en
ak iz
an n
zesuari egindako proposamen bat da eta dagokien instantziek liburu baten argitalpena bul- tzatu dezaten proposatzen du, sufrimendu bortitzeko kasuak modu sistematikoan jasoz, betiere biktimak hala nahi izanez gero. Lan hau diziplina anitzeko eta orotariko iritzietako unibertsitateko talde zabal batek burutu lezake, metodologia eta irizpide berdinak jarraituz.
Horrelako proiektu batek zenbait helburu onuragarri beteko lituzke. Lehenik eta behin gertatutakoaren berri zabaltzea, gordeta izandakoa botatzea; ezagutu eta barnera dadila jasandako sufrimendua eta etorkizunerako eta herri honen oroimenerako gera dadila gure historiaren zati hau. Bigarrenik, proiektu hau baliogarria izan daiteke biktimen tipologia eta sailkapena ezartzeko eta ezarri beharreko banakako ordaintza neurriak ordenatzeko. Hirugarrenik, oroimen hau argitaratzea elkartasun eta gizartearen onarpen keinua izango litzateke gure herriko indarkeria eta gatazka egoeraren eraginez sufritu duten pertsona guz- tiekiko, bazterketarik egin gabe.
(2) Konponketa neurriak nori dagozkion identifikatzeari eta sailkatzeari dagokionez, for- mula zehatzak ezartzea baino gehiago, oraingoz irizpide orokor batzuk ezarri behar dira. Izan ere, ondoren datozen zenbait ataletan gai hau lantzeko irizpideak zehazten dira.
Lehena metodo proposamen bat da, eta «biktimen testigantzen oroimena bake-prozesuan» egitea iradoki nahi du. Honen ondorioa idatzi duen taldeak irizpen bat ematea izan daiteke, ordaintzako neurriak nori dagozkien jasotzen duen identifikazio eta sailkapen bat gehituz.
Irizpideei dagokionez, jasotako errolda egituratzerakoan sailkapen hau irizpide ez bazter- tzaileen bidez egitea iradoki nahi dugu. Tipologien sailkapenak kasu bakoitzarekin harrema- na duten familia guneen definizio batera eraman beharko luke, ondoren ezarritako ordain- tza neurriak gauzatzeko. Azkenik, komenigarria dirudi, prozesu guztia, oroimenaren lantze- tik hasi eta jasotzaileak identifikatu eta neurriak indarrean jartzeraino, malgutasunez eta erakundeen arteko elkarlan marko batean garatzea (Udaletxeak, Gobernuak, Unibertsitatea...) eta kaltetuen partehartzearekin, zuzenean edo elkarte desberdinen bidez.
6. Eskubideen definizioa Garrantzitsua da baita ere bake prozesuan, zalantzarik gabe, biktimei dagozkien oinarrizko
eskubideei buruz ideia garbia edukitzea:
—Birgaitzearen eskubidea. Foro egokietan entzuna izateko eta biktimen ohorea eta izen ona defendatzeko aukera edukitzeko eskubidea da. Era berean esan nahi du, euren interesekin harremana duten gaiak ukitzen diren instantzietan parte hartu eta hitz egin ahal izatea.
—Ordaintza orokorraren eskubidea. Gure herriak azken hamarkadetan bizi izan duen gataz- ka egoerarekin lotura izan duten indarkeria, giza eskubideen bortxaketa edo ezbeharren ondorioak zuzenean eta larriki paraitu dituzten pertsona eta ahaide zuzenei (finkatzen den ahaidetasun-mailan) biktima edo kaltetu izaera aitortu behar dela esan nahi du. Ekonomikoki, osatze fisiko eta psikologikoan eta beste edozein babes-neurriri dagokionez laguntza eduki- tzea esan nahi du, norberaren, zein jatorriz duen, sentikortasun politikoa kontuan hartu gabe.
—Berreraikuntzan partehartze eskubidea. Biktimek bake-prozesuan etorkizunaren berrerai- kuntzaren partaide izateko eta partehartze eta eginkizun horri ekiteko bideak erabiltzeko eskubidea dute. Aurreko bi eskubideen ezarpenean —birgaitzea eta ordaintza— ezin diogu arreta jarri Trantsizioaren aurretikoari, ez delako eredugarri ezta onbiderako ere. Kasu hone- tan ordea eta oso gutxi baldin bada ere, aurretiko hari begiratu dakiokegu. Frankismoaren bik- timak, Trantsizioak bidegabe tratatuak, —onartzerik, ordaintzarik ezta birgaitzerik ere ez zuten izan— ez zuten mendekua erabili eta, modu kritikoan izan arren, etorkizunaren berre- raikuntzan parte hartu zuten gizarte eragileen, alderdi politikoen, mobilizazioaren edo boto- aren bidez.
elkarri12
7. Bake-prozesuaren urratsak Biktimen arazoaren jarduerak zaurien sendatze eta orbaintze erritmoak errespetatuko
dituen progresio logiko bat jarraitu behar du. Prozesu bat da bake-prozesuaren barruan. Politika, gizarte eta pertsonal mailan bezala beharrezkoa da hemen ere prozesu, progresio eta perspektiba pentsamoldea ezartzea.
Logikoki, denbora epeak definitzera sartu gabe, gutxienez, ibilbide honen barruan, hurre- nez hurren hiru proiekturekin bat datozen hiru epetaz hitz egin genezake:
—Entzun, identifikatu eta onartu. Hau izan daiteke bake-prozesuaren lehen egitekoa: kal- tetuei entzun, unibertsoa identifikatu eta bere errealitatea onartu eta hartaz jabetu. Marko honetan eta etapa honetan dauka benetako zentzua «Biktimen testigantzen oroimena bake- prozesuan» proiektua argitataratzeak (Ikus 5. puntua).
—Konpentsatu. Bigarren etapa honetan instituzio eskudunei dagokie biktimei osoko kon- pentsazioa eskainiko dioten neurri egokiak martxan jartzea bake-prozuaren markoan. Horretarako beharrezkoa litzateke «bake-prozesuan biktimentzat leuntze, ordaintza eta kalte-ordainketen proiektu orokorra» martxan jartzea. Hori guztia, biktimen eskubideak ase- tzeko Espainiako Gobernuak epe motzera onartzea aurreikusten duen legeak jasotzen dituen ordaintza ekonomikoetaz haraindian.
Logikoa dirudi gainontzeko administrazio eta gizarte eragileak dagokien eskuhartze-ildoa- ri ekitea. Horrek esan nahi du baliabide eta programa zehatzak martxan jartzea, eskuhartze- ildo egituratuak eta iraunkorrak, proiektu orokor baten barruan. Eztabaidaren egungo ego- era, hastapenean, maila aurrerakoi, proposatzailea, pragmatikoa, ukigarria eta koordinatua batera eramatean datza. Konpobide garaian, arazo sozialei administrazioak eta gizarteak egiten diete aurre, sailen eta gizarte eragileen arteko elkarlanean.
Proiektu honek epe motz eta ertainera administrazioen eskuhartzean biktimentzat progra- mak txertatzea eta bultzatzea aurreikusi behar du, inplikatutatako gizarte eragileen parte- hartze zabalarekin eskuhartze egonkorra eskain dezan. Proiektuak martxan dauden ekimen sozialei laguntzak eta administrazioari dagozkion ekimenak uztartu behar ditu, biktimek euren borondatez heldu dakieketelarik.
—Iraganaren berrikuspen kritikoa eta norabide anitzekoa. Helburu hau hirugarren etapa bezala hartzen dugu. Barkamena, gertatutakoa ezagutzea, eragindako kaltea onartzea eta damua edo autokritika bake-prozesuari egindako eskakizun edo ekarpenatzat hartu izan dira. Ideia hauen inguruan izpiritu bera jaso nahian, egokiago iruditzen zaigu atal hau izen- datzerakoan «iraganaren berrikuspen kritikoa eta norabide anitzekoaz» hitz egitea. Zalantzarik gabe, etapa hau delikatua bezain beharrezkoa da. Nolanahi ere, amaierako izae- ra dauka.
Historian zehar mota honetako atzera begirako azterketei formal eta metodologikoki ekin izan zaienean, inoiz ez da egin izan bake prozesua, trantsizioa edo aldaketa baino lehen edo lehen urratsetan, baizik eta hau sendotzen ari zenean. Gertatutakoaren berrikuspen kritiko- ak iraganarekin distantzia eskatzen du, orainaldian distentsioa eta etorkizunari begira lasai- tasun piska bat. Honek ez du esan nahi, jarrera sozial eta politiko gisa, iraganaren berrikus- pen kritikoa geroko utzi behar denik, hau etengabe bultzatu behar den gizalegezko balorea da. Proposatzen dena hauxe da: proiektu zehatz, komun, bateratu eta bake-prozesuan era- tutako proiektu bezala, hirugarren etapa batean ukitzea iraganaren berrikuspen kritikoa.
Bake prozesuan «iraganaren berrikuspen kritikoaren proiektu bateratua» izena daraman proposamenak, biktimen testigantzen oroimena lantzeko egindako lanaren oinarriaren ingu- ruan gara daiteke eta antzeko metodologiarekin ekin dakioke.
Proiektu hauek lau aktore nagusi nabarmendu beharko liratekeen elkarlan marko batean
elkarri 13
Ez ta
b ai
d ar
ak o
e ka
rp en
ak iz
an n
8. Nahasketa ekidin Irizpide garbiak eta funtsezko eskubideak definitzeaz gain, egokia dirudi biktimen inguru-
ko eztabaida publikoan nahasketa sor dezaketen zenbait ideien azterketari gogoetaren tarte bat eskaintzea.
orokortasunen aurrean arreta Zenbait momentutan egokia izan daiteke gogoeta generikoak egitea: «denak gara bikti-
mak», «denak gara errudunak», etabar. Baina honek ez du aitzakia izan behar sufrimenduak adierazpen pertsonalizatua izan duela ezkutatzeko, inolaz ere eta inondik ere ez da alderaga- rria gizartean kolektiboki jasan dugunarekin. Antzeko zerbait gertatzen da gatazkaren sako- neko arrazoi politikoen erreferentzia generikoarekin. Arrazoi hauek badaude, eta aztertu eta tratatu egin beharko dira, baina argudio honen neurriz kanpoko erabilerak «zatia» «guztia»rekin nahastera eta giza-sufrimenduaren alderdia ahaztera eraman gaitzake.
beto politikorako eskubidea itxaropen irreal bezala Azken urteetan, zenbaitetan, ahots batzuk —eta hain zuzen ez kaltetuenenak— bultzatu
duten ideia izan da, biktimek beren egoeragatik legimitateren edo eskubideren bat dutela betoa erabiltzeko bake-prozesuaren inguruko zenbait erabaki politikoetan edo, baita ere, gure etorkizuneko bizikidetza soziopolitikoaren antolakuntzan. Zalantzarik gabe, itxaropen irreala da eta nahasketa dakar. Daukagun sistema politikoak partaidetza eta botere normatibo ere- muak garbi ezarrita eta desberdinduta ditu. Biktimek, zalantzarik gabe, dagozkien eskubide batzuk dauzkate, baina beren egoerak ez dakar beto politikoaren eskubidea. Itxaropen faltsu honek erantzun oso konplexuaren galdera ekarriko luke: heriotza kasuetan, zein ahaidek inter- pretatuko lituzke biktimaren egungo ideiak? Ikuspegi moral zein juridiko batetik, erantzuna da inork ezin duela hartu ahalmen hori.
kondenatuen zigorra erabakitzea, beste itxaropen faltsua Azken urteetan, zenbait adierazpenekin, kondenatuen zigorra baldintzatzeko ustezko esku-
men baten inguruan gaizki-ulertua bultzatu da baita ere. Hala ere, bistan dago hau ez dela errealitateari egokitzen eta ez dirudi komenigarria itxaropen faltsuak sortzea. Egungo sistema politiko eta judizial demokratikoetan, biktimak ez du eragozten zigorra eta ezin du ezta eza- rri ere zehapena. Indultu eskaera dagoenean kontsultatua izateko eskubidea du. Testuinguru honetan egokia da gogoratzea sistema demokratiko modernoetan zigorraren printzipio gida- ria ez dela zigorra osorik betetzea zigortuaren bergizarteratzea lortzea baizik.
berradiskidetzea, aukera edo betebehar morala Nahasketen arloan ere, implizituki eta ia ohartu gabe batzutan jakinarazten da biktimak
berradiskidetzeko «betebehar morala» daukala bere erasotzailearekin. Hau, planteamendu okerra izateaz gain biktimarengan karga zeharo bidegabea ezartzea da. Berradiskidetzea ten- tsio edo zatiketa politiko handiak dituen gizarteetan kontzeptu sozial edo kolektibotzat har
elkarri14
jarrera bat mantentzen badute. Hala dela pentsatzeak beste itxaropen faltsua sortuko luke. Gizarteak aurrekoa gainditu eta etorkizun hobea bizi nahi du. Biktimenganako elkartasuna, errekonozimendua eta babes zintzoa, bateragarri eta osagarria da etorkizuneko adiskidetze sozial eta politikoaren desioekin.
etorkizunera begiratzearen eta ahaztea defendatzearen arteko desberdintasuna Dena den, etorkizunera begiratzeak ez du esan nahi zorroztasun ezean edo ahaztean oina-
rritutako pragmatismo itxua bultzatzea. Ahaztea alderdi guztietako biktimak ekarri dituen indarkeriaren eta giza eskubideen bortxaketaren kultura bermatzea litzateke. Etorkizunera begiratzeko beharrezkoa da iraganeko egiei argia eskaintzea: entzun, onartu eta konpondu. Horregatik, etorkizuna defendatzea ezin da erabili iragana estaltzeko maltzurkeria bezala.
baieztapen kategorikoekin zuhurtasuna Zenbait momentutan grinak eta tentsioak zeharo baieztapen biribilak egitera eramaten gai-
tuzte, ez bakarrik gai honetan, denetan baizik. Bitimak bake-prozesuan gaiari dagokionez, modu kategorikoan planteatuta nahasketa ekar dezaketen zenbait ideia bota izan dira. Esate baterako, asko errepikatu izan da «barkamen eskaerarik gabe, damurik gabe edo egindako mina aitortu gabe, bakea ezinezkoa dela». Baieztapenaren edo, kasu honetan, ezeztapenaren izaera kategorikoak ideia bera ahultzen du, honela planteatuta oso erraza delako kontra egi- tea, frankismoaren diktadurari edo beste edozein adibide historikori begiratuz gero. Trantsizioa posible izan zen barkamena eskaerarik, damurik eta kaltearen aitorpenik egon ez zen arren. Egokiagoa dirudi beste doinu bat erabiltzea antzeko zerbait adierazteko: iragana- ren berrikuspen kritikoaren jarrerek «bakea lortzeko ekarpen positiboa egin dezakete».
9. Bake prozesuaren aukera Eztabaida hau bake-prozesuaren testuinguruan garatuko dugu, benetan desiatutako eta eska-
tutako testuinguru batean. Beste kasuetako esperientziek erakutsi digute bake-prozesu batean kontraesan pertsonal, kolektibo, ideologiko, politiko eta sozial ugari egon arren, berraurkitze sozial eta politikoaren helburua norberaren uste sendoen purutasun osoaren gainetik egoten dela. Beste modu batean esanda, bake-prozesuan zeozer hartu eta zeozer ematen da.
Gure kasuan, bakeaz gain, lehen aldiz gure historia gertuan, inor baztertu gabe, joko politiko- aren arauen inguruan oinarrizko akordio bat lortzeko erronka daukagu. Gure gizartearen biziki- detza eta integrazioaren etorkizuna jokoan dago. Iraganean eta gaur egun daukaguna baino etorkizun hobeago eta justuago bat lortzea dago jokoan.
Txosten honetako beste atal batetan biktimek bizikidetzaren berreraikuntzan parte hartzeko duten «eskubideaz» aritu gara. Orain, honek duen aukera izaera azpimarratu nahi dugu. Bake- prozesuak biktimei gonbidapen bat luzatzen die. Iraganaren garbiketa eta konponketa garai bat bezala ulertu dezakegu. Eremu emankor eta eraikitzaile batera iristeko biktimen oinazea meta- bolizatu eta eraldatzeko aukera bat da. Bake-prozesuak itxaropena irudikatzen du.
Txosten honetan urte hauek guztietako bortizkeria eta gatazkaren biktimen eskubideei buruz aritu gara. Bake-prozesuak eta gizarteak hauekiko duen misioa, helburuak edo betebeharrak jorratu ditugu. Orain, bake-prozesua biktimentzat ez dela mehatxu bat azpimarratu nahi dugu.
elkarri 15
Ez ta
b ai
d ar
ak o
e ka
rp en
ak iz
an n
Alderantziz, sufritu dutenentzat aukera bat bezala ulertu behar dugu. Honetaz gain, garrantzi- tsua deritzogu gizarteak eta bake-prozesuak biktimen partehartzea beharrezkoa dutela ikustea, eta hauetaz zer espero duen zehaztea. Gure gizarteak, bake-prozesuak eta etorkizunaren erai- kuntzak biktimen konfidantza eta ekarpenak behar dituzte.
10. Azken ondorioa Bat egin dezakegun nahi bat da. Etorkizuneko belaunaldientzat prozesu gogor honek, bizia-
ren errespetu gorena bermatzearen ikasbidea utzi beharko luke. Hemendik aurrera, ideial edo eskubide politikoen defentsak, Estatuaren «arrazoiak», edo askatasun indibidual edo kolekti- boei jarritako oztopoek, ez lukete printzipio unibertsal honen bortxaketarako arrazoi izan beharko.
Gatazka eta bortizkeri esperientzia luze honen ondoren —eta iraganean gertatu behar izan zuen bezala—, gure etorkizuna gidatu dezaken orientabidea giza-eskubideekiko konpromisoa izan daiteke.
elkarri16
ua
Elkartasuna, laguntza eta aintzatespena. Txosten hau lehen-lehenik zuzendua dago sufritu duten guztiei, inor baztertu gabe. Urte hauetako gatazkak eta indarkeriak suposatu duten oinazeaz jabetzea, banakako zein taldekako mailan, nahikoa izan ez dela dioten beste batzue- kin bat egiten dugu. Baita ere, ohikoagoa izan delako elkartasuna sozialki gertuen daudenei adieraztea. Sozialki eta politikoki oinazea ulertzeko alde anitzeko azterketa falta izan da. Orain, bakearen itxaropenak perspektiba berreskuratzen lagun dakiguke.
elkarrirentzat lan hau ez da txosten itxi bat. Garatzear dagoen elkarrizketa eraikitzaile eta lasaierako hasierako ekarpen gisa ulertu nahi dugu. Gai hau jorratzeko elkarlan uztartzailea da modurik egokiena. Hain zuzen, horregatik proposatu dugu zirriborro ireki bat bezala.
Metodologikoki, landu nahi dugun arazoak, aurretik, osatzen eta baldintzatzen duten fak- toreak kontuan hartzea eskatzen du. Hona hemen proposamenak egin aurretik aztertu ditu- gun elementuak:
(1) Sufrimenduaren tratamendua egungo gizartean.
(2) Gaiaren izendapena.
(4) Denboran mugatzea.
Puntu honen ondoren, bigarren zatian, txostenak «eztabaidarako ekarpenak izan nahi duten hamar proposamen» jaso ditu. Multzoan eta laburturik gizarte mugimendu honen proposa- mena osatzen dute.
Proposamenen laburpena Gizarteak nola egiten dion aurre sufrimenduari. Bake-prozesuaren testuinguruan gizarteari,
herritarrei, gizarte eragilei, alderdi politikoei eta erakundeei dagokie oinazearen eta biktimen arazoari, ihes egin ordez, aurre egitea. Biktimak tratamendu sozial, politiko, publiko eta media- tiko handia izan duten ekintzen ondorio diren neurrian, argi adierazi behar zaie gizarteak beren oinaze handi, sakon eta luzearen berri baduela.
Izendapena. Abiapuntuan kontsentsu zabalak lortu gabe ezinezkoa da oinazeari eta biktimei erantzun baikorra ematea. Beharrezkoa da gai hau izendatzeko modu uztartzaile bat aurkitzea. Abiapuntu bezala, hurrengo izendapena hartu dugu: «biktimak bake-prozesuan». «n» atzizkiak sufritu dutenak bake-prozesuaren barruan kokatzen ditu, prozesuaren zati eraikitzaile gisa. «Bake-prozesua» gehitzeak, etorkizuna positiboki begiratzea eta proposatzea ahalbidetuko digu.
Misioa eta helburuak. Bake-prozesuaren misioa biktimei dagokionez, justizia eta egian oinarri- tuta, etorkizunera begira iraganarekin harremana duen eta konpon daitekeen guztia konpon- tzea da. Gai hau hiru helburu jarraituz bideratu dezake bake-prozesuak: (1) jasandako sufrimen- dua onartu, (2) ahal den neurrian ondorioak leundu eta, (3) sufritu duten pertsona guztien par- tehartzea erraztu etorkizunaren eraikuntzan.
Estrategia eta irizpideak. Proposatzen dugun estrategia definizioak bi ardatz ditu: (1) proze- suaz jabetu eta (2) kontsentsu zabalak lortu. Irizpideei dagokionez, gutxienez hiru orientabide
elkarri 17
Ed u
ki en
la b
u rp
en a
Bake-prozesuko metodoa biktimen identifikaziorako eta hauen unibertsoa mugatzeko. Muga kronologikoa eta biktimen definizioa zehazteko abiapuntu metodologikoa entzutea da. Sufrimendua sentitzen duen edo sentitu duen orok, maila pertsonalean zein familiarrean, izaera larri, bortitz eta atzeraezinarekin, entzuna izateko eskubidea du, eta beraz, eskubide hori gau- zatzera gonbidatua izateko eskubidea. Hau jarduerarako unibertsoa zein den identifikatzeko lehen urratsa da.
Definizio hau egitasmo zehatz batean gauzatu behar da. elkarrik egitasmo honi «biktimen testigantzen oroimena bake-prozesuan» izena eman dio. Liburu bat argitaratzea proposatzen da, bertan, ezagututako edo aldarrikatutako sufrimendu bortitzeko kasuak modu sistematikoan jasotzeko, betiere biktimak hala nahi izanez gero. Lan hau disziplina anitzeko eta orotariko iri- tzietako Unibertsitateko talde zabal batek burutu lezake, metodologia eta irizpide berdinak jarraituz. (Ikus 5. puntuan egitasmo honen helburuak).
Eskubideen definizioa. Hiru dira biktimei bake-prozesuan dagozkien eskubideak: (1) birgaitze- rako eskubidea: entzuna izateko, biktimaren izen ona defendatzeko eta bere interesekin bat egi- ten duten gaiak landuko diren instantzietan parte hartzeko eskubidea da; (2)ordainketa oroko- rrerako eskubidea: biktima izaera aintzat hartzeko eta laguntza eta ordaintza neurriak eskuratu ahal izateko esan nahi du; eta (3) berreraikuntzan partehartzeko eskubidea: etorkizunaren berre- raikuntzan laguntzeko eta parte hartzeko bideak erabiltzeko eskubidea da.
Bake-prozesuaren urratsak. Biktimen arazoaren tratamenduan hiru urratsetako ibilbidea ira- doki dugu. (1) entzutea, identifikatzea eta onartzea: dagokienei entzun, hauen unibertsoa iden- tifikatu eta beren errealitatearen onarpen soziala eragin. Urrats honetan kokatzen da «biktimen testigantzen oroimena bake-prozesuan» egitasmoa. (2) Ordainketa: biktimentzat ordainketa oro- korraren neurrien plangintza bat finkatu. «Biktimentzako neurri leuntzaile, laguntzaile, birgai- tzaile eta ordaintzaileen egitasmo orokor bat» egin beharko litzateke. (3) «Iraganaren berrikus- pen kritikoa eta alde anitzekoa» proiektuak bukaera izaera du. Honetarako beharrezkoa da den- bora igarotzea, hori dela eta kokatu dugu hirugarren urratsean. «Barkamena eskatzea», «gerta- tutakoaren egia azaltzea», «egindako kalteak onartzea», «damua agertzea» edo «autokritika» bezalako kontzeptuak bake-prozesuak «iraganaren berrikuspen kritikoaren egitasmo bateratua» izenpean batzea eta lantzea proposatu dugu.
Egitasmo hauek gauzatzeko elkarlan eta koordinazio marko bat beharrezkoa da. Marko hone- tan lau protagonista nagusi daude: bake-prozesua, erakundeak, kaltetuak eta gizarte eragileak.
Nahasteak ekiditzeko ahalegina. Biktimen inguruko eztabaida politikoa eta sozialak nahasme- na edo espektatiba faltsuak sor ditzaketen ideiak mahaigaineratzen ditu. Hauek ekiditzeko aha- legin berezi bat egin beharko genuke. Hauek honen adibide dira: (1) Kontu handiz ibili behar dugu «guztiok gara biktimak» orokortasuna edo «gatazkaren zergati politikoak» ideiaren gehie- gizko erabilerarekin. Honek «atala» «osoa»rekin nahastea eta sufrimenduaren izaera gizatiarra ahaztea eragin baitezake. (2) Biktimek, zalantzarik gabe, dagozkien eskubide batzuk dituzte baina hauen artean ez dago beto politikorako eskubidea edo (3) kondenatuen zigorraren ingu- ruan erabakirik hartzeko eskubidea. Sistema politiko eta judizial modernoetan botere legegile eta judizialaren partehartze maila eta bideak ezarrita eta berezita daude.
(4) Biktima eta erasotzailearen arteko adiskidetzea ezin da betebehar moral bat bezala jarri, biktimaren aukera bat bezala baizik. (5) Bake-prozesu batean gizarteak ezin dio etorkizunari jarrera mendekatzailearekin aurre egin. Biktimekiko benetazko elkartasunak bat egin dezake
elkarri18
adiskidetze desioekin. (6) Gauzak etorkizunari begira egiteak ez du esan nahi iragana ezkuta- tzeko pragmatismo itsu batez baliatzea. Honek giza-eskubideen bortxaketan oinarritutako kul- tura bat bermatzea suposatuko luke-eta. (7) Zuhur ibili behar dugu «barkamen eskaerarik gabe bakea ezinezkoa da» bezalako baieztapen kategorikoekin. Guztiz egia ez izateaz gain (Trantsisioa), eraikitzaileagoa da beste modu honetara esatea: «autokritika edo barkamena bake- arentzat lagungarriak izan daitezke».
Bake-prozesuaren aukera. Lan honetan biktimen eskubideez aritu gara. Bake-prozesuak haue- kiko dituen helburuak eta betebeharrak jorratu ditugu. Orain azpimarratu nahi dugu bake-pro- zesua ez dela mehatxua biktimentzat. Alderantziz, aukera bat da. Iraganaren garbiketa eta kon- ponketa garai bat da bake-prozesua. Horregatik, esparru eraikitzaile bat eta bizikidetza marko berri bat lortzeko, biktimen oinazea metabolizatu eta eraldatzeko aukera bat da. Bake-proze- suak itxaropena irudikatzen du. Garrantzitsua da baita ere gizarteak eta bake-prozesuak bikti- men partehartzea beharrezkoa dutela azpimarratzea. Gure gizarteak, bake-prozesuak eta etor- kizunaren eraikuntzak biktimen konfidantza eta ekarpenak behar dituzte.
Azken ondorioa. Etorkizuneko belaunaldientzat prozesu gogor honek bizitzarako errespetu gorenaren bermearen ikasbidea utzi beharko luke. Hemendik aurrera, ideia edo eskubide politi- koen defentsak, Estatuaren «arrazoiak», edo askatasun indibidual edo kolektiboei jarritako ozto- poek, ez lukete printzipio unibertsal honen bortxaketarako arrazoi izan beharko. Gatazka eta indarkeria esperientzia luze honen ondoren —eta iraganean gertatu behar izan zuen bezala—, gure etorkizuna gidatu dezakeen orientabidea giza-eskubideekin konpromisoa izan daiteke.
elkarri 19
Ed u
ki en
la b
u rp
en a
h el
b u
ru ak
id en
ti fi
ka zi
o m
et o
d o
a ir
iz pi
de ak
es ku
b id
ea k
ep ea
k p
ro p
o sa
m en
ak g
au za
tz ea
p ro
p o
sa m
en -l
ab u
rp en
a es
tr at
eg ia
bi kt
im ak
ba ke
-p ro
ze su
dioak berriro hasteko benetako aukera historikoa eskaintzen duela uste dugu.
2. Iraganeko tragediak sifrikario latza utzi digu denoi. Hildakoak, zaurituak eta hauen familiak gogoan izango ditugu betiere. Elkarrekin adiskidetu, elkar onartu eta elkarrengan sinesten has- tea dugu, ordea, haiei egin dakiekeen omenaldirik hoberena, edonori zor zaizkion giza eskubi- deak zainduz eta aintzat hartuz.
3. Ipar Irlandan, Ipar eta Hegoaldearen arteko eta irlen arteko harremanen oinarritzat, zintzo- tasuna, berdintasuna eta elkarrenganako errespetua izateko konpromisoa hartzen dugu.
4. Kontu politikoetan desadostasunen konponbidea emateko garaian, bide demokratiko eta bakezkoak bakarrik erabiltzeko konpromiso osoa geureganatzen dugu eta, era berean, akordio honi edo beste zerbaiti dagokiola ere, helburu politikoak funts harturik, indarkeriazko edozein mehatxu edo erabilera egitearen aurka gaude.
6. Gure nahi politiko ebazteke baina legezkoen artean sekulako aldeak daudela onartzen dugun arren, demokraziazko markoan eta aurretiaz erabakitako tramiteak bete ondoren, behin- betikoz elkarrenganatzeko eta adiskidetzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Akordio hau gauza dadin beharrezkoak diren gestio guzti-guztiak arrakastaz lortzeko lanean arituko garela hitz ematen dugu, gizabidez hitz eman ere. (...)
Adiskidetzea eta Biolentziaren Biktimak 11. Dokumentu honen idazketan parte hartzen dutenen iritziz, funtsezkoa da biolentziaren
biktimen sufrimendua aitortu eta kontuan hartzea, adiskidetzerako ezinbesteko urrats bezala, Ipar Irlandako Biktimen Batzordeak eginiko laneko emaitzak argitara noiz emango zain daude, gogo biziz.
12. Gertatutakoa gogoratzeko eta, aldi berean, gizartearen aldakuntza galdatzeko eskubidea aitortzen zaie biktimei. Biolentziaren biktimei egin dakiekeen omenaldirik hoberena bakezko eta justiziazko gizartea eraikitzea izango da. Liskarrak astindutako eskualdeetako gazteek berariaz- ko zailtasunak dituzte aurrean eta, hala aitorturik, nazioarteko eskarmentuan oin hartuta, komu- nitateari eskaini beharreko ekimen berezien garapena sostengatuko dute partehartzaileok. Biktimen premiak gogoan hartzen dituzten zerbitzuez hornitzea ere lehentasunezko elementua izango da; sostengu hau bideratu beharko da, komunitatearen autoantolakuntzan eta sostengu- sareetan laguntzen duten bolondres-erakunde instituzionalen bitartez. Honek guztiak, biktimen premiak asetzeko eta komunitatearen sostengurako programak eskaintzeko hainbat baliabide eta bitarteko banatzea —finantzaketa instituzionala barne, beharrezkoa denean— agintzen du.
eranskina er an
elkarri22