OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun...
Transcript of OSASUNA ETA ONGIZATEAa FABRE...ekonomia (lanpostuak sortuta) eta munduan trafikoherritartasun...
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
1
ZER DA OSASUNA?
Schopenhauer filosofo alemanak hau esan zuen:
“Osasuna ez da dena, baina hura gabe
gainerako guztia ez da ezer”.
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela
definitzen du osasuna: “erabateko ongizate
fisiko, mental eta sozialaren egoera, eta ez
bakarrik arazorik edo gaixotasunik ez izatea”1.
Bestela esanda, osasuntsu egotea ez da “gaixorik
ez egotea” bakarrik, baizik eta, funtsean,
“ongizate fisiko, mental eta soziala” izatea.
1 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren
sarrera; Nazioarteko Osasun Konferentziak onetsi zuen 1946an, New Yorken.
“Erabateko ongizate” horretaz gozatu ahal
izatea zenbait faktoreren mende egoten da
(biologikoak, sozioekonomikoak) eta honako
eskubide hauek gauzatzearen mende ere bai:
elikadura ona, edateko ura izatea, ingurumen
osasungarria, etxebizitza duina, eta, jakina,
kalitateko osasun zerbitzurako eta
medikamentuetarako sarbide unibertsala.
Gainera, kalitateko hezkuntza eta osasunari
lotutako alderdien gaineko informazio nahikoa
ere funtsezkoak dira erabateko ongizatea
bermatzeko.
OSASUNA ETA
ONGIZATEA
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
2
“LOR DAITEKEEN OSASUN
MAILARIK HANDIENA” IZATEKO
ESKUBIDEA
Osasunerako eskubidea Giza Eskubideen
Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluan
biltzen da, baita Eskubide Ekonomiko, Sozial
eta Kulturalen Nazioarteko Itunaren 12.
artikuluan ere. OMEren arabera, osasunerako
eskubide hori “lor daitekeen osasun mailarik
handienaz gozatzea da”2.
“Lor daitekeen osasun mailarik handienaz
gozatze” hori ziurtatuko bada, ezinbestekoa da
gobernuen ekintza arduratsua, eta halakorik
egoteko, beharrezkoa da osasun eta gizarte
arloetako neurri egokiak hartzea3.
Horregatik, osasunerako eskubideaz hitz egiten
dugunean, gehienbat honetaz hitz egiten ari
gara: “hura lortzeko beharrezkoak diren
ondasun, instalazio, zerbitzu eta baldintza
multzo batez gozatzeko eskubideaz”4. Osasun-
arretako zerbitzuetarako sarbide horrek egokia,
onargarria, eskuragarria eta nahikoa izan behar
du.
Lehentasunezko betebehar bat da gobernu
guztientzat; izan ere, “herrialde batek ere ez du
2 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 3 Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) konstituzioaren sarrera, New York, 1946. 4 Giza Eskubideak: Osasunerako eskubidea, 31. informazio-liburuxka, Osasunaren Mundu Erakunde eta Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioa. http://www.ohchr.org/Documents/Publications/Factsheet31sp.pdf
aurrera egin aldez aurretik bere biztanleriaren
ongizatea ziurtatu gabe”5. Nazioarteko
komunitatearen konpromisoa funtsezkoa da
estatu guztiek, edozein direla ere haien diru-
sarrerak, betebehar hori bete dezaten, arreta
berezia jarriz honako alderdi hauetan:
gardentasuna, ardura eta funts zein baliabideen
optimizazioa6. “Diru-sarrera maila guztietako
herrialde guztiek egin dezakete gehiago jada
erabilgarri dituzten baliabideekin”7.
1946an, OMEk hau ezarri zuen bere printzipioen
artean: “osasunaren sustapenari dagokionez,
herrialdeen arteko desparekotasuna (…) arrisku
komun bat da”. Gaur egun, kezka horixe bera
ageri da Garapen Iraunkorrerako 3. Helburuan
(GIH) ere: Bizimodu osasungarria ziurtatzea eta
guztion ongizatea bultzatzea adin guztietan.
3. GIHren 13 xedeek biltzen dute, hain zuzen,
2000tik 2015era bitarte Milurtekoko Garapen 3
Helburuk (MGH) bilatzen zutena: 4., 5. eta 6.
MGHek.
5 NBE irratiaren elkarrizketa: Luiz GALVAO, Osasunaren Erakunde Panamerikarreko Garapen Iraunkorrerako zuzendaria.http://www.unmultimedia.org/radio/spanish/2015/08/objetivos-de-desarrollo-sostenible-hacen-enfasis-en-salud-de-calidad-para-todos/#.VxkA8zCLTIW 6 Elkarrekin mundu osasungarriagoa lortzeko, Tedros Adhanom Ghebreyesus dr., OMEko zuzendari nagusia, visión 2017 http://www.who.int/dg/vision/es/ 7 Tedros Adhanom Ghebreyesus doktorearen hitzaldia, OMEko zuzendari nagusia. New York, 2017ko iraila.
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
3
OSASUN-ESTALDURA UNIBERTSALA
(OEU) LORTZEA: 3GIHaren
ERRONKA HANDIA.
Horra 3GIHren alderdien artean anbizio
handienekoa: lortzea, hemendik 2030. urtera
bitarte, osasun-estaldura unibertsala (OEU).
OEUren helburu nagusia da laguntza
medikorako sarbidea galarazten duten oztopo
ekonomikoak desagerraraztea, inor gera ez
dadin tratamendurik gabe haren kostuagatik8.
Mundu mailan, gutxienez 400 milioi pertsonak
ez dute oinarrizko zerbitzuren baterako
sarbiderik. 2016an, OMEko estatu kideen % 44
inguruk mediku bat baino gutxiago zuten 1.000
biztanleko. Afrikan, munduko osasun-
profesionalen % 3 besterik ez dago.
I. grafikoa: Osasun-profesional nahikorik ez duten
herrialdeen proportzioa, 2005-2015 (egindako azkenak)
(portzentajea). Iturria: GIHen txostena, 2017
OEUz aparte, 3GIHren xedeek ama-haurren
osasuna hartzen dute ardatz: 3.1. xedeak
ezartzen du 2030. urterako amen heriotza-tasa
8 Osasun-sistemen finantzazioa: estaldura unibertsalerako bidea. Munduko osasunari buruzko txostena, 2010, OME http://www.who.int/whr/2010/es
murriztu behar dela kopuru honetara: 70 /
100.000 jaioberri bizi. 2015ean, 216 ama hil ziren
100.000 jaioberri biziko (% 37 gutxiago 2000tik).
Heriotza horietako gehienak saihestuko ziren
OEU eraginkor bat izanez gero, zeinak emakume
guztien arreta ziurtatuko bailuke erditu aurretik,
bitartean eta ondoren. Jaioberrien heriotza
gehienak ere saihestuko ziren horrela (3.2 xedea):
2015ean, 5 urtetik beherako haurren heriotza-
tasa hau izan zen munduan: 43 heriotza / 1.000
jaioberri bizi (% 44 gutxiago 2000tik)9.
Agenda 2030arekin, GIB/HIESaren aurkako
borrokak lehentasunezkoa izaten jarraitzen du
nazioarteko mailan. 2015ean, 0,3 infekzio berri
egon zen infektatu gabeko 1000 pertsonako (%
46 gutxiago 2000tik)10. Transmititze bertikalak
(amengandik seme-alabengana) saihesteko,
funtsezkoa da haurdun dagoen emakumeak
GIBren diagnostiko goiztiarra edukitzea eta esne
artifiziala eskuratu ahal izatea, jaioberria infekta
ez dadin. Gainera, medikamentu
antirretrobiralen sarbidea mundu guztian zehar
hedatu denez, % 72 murriztu dira GIBren
infekzio berriak 15 urtetik beherako haurrengan
2000tik 2015era bitarte.
9 The Millennium Development Goals Report 2015
http://www.un.org/millenniumgoals/2015_MDG_Report/pdf/MDG%202015%20rev%20(July%201).pdf 10
The Sustainable Development Goals Report 2017 https://unstats.un.org/sdgs/files/report/2017/TheSustainableDevelopmentGoalsReport2017.pdf
Saharaz hegoaldeko Afrika
Ozeania
Erdialdeko eta Hegoaldeko Asia
Ekialdeko eta Hegoek. Asia
Latinoamerika eta Karibea
Ipar Afrika eta MendebaldekoAsia
Mediku batetik behera
1.000 pertsonako
3 erizain edo emaginetik
behera 1.000 pertsonako
www.fundacionfabre.org
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruzko prestakuntza irakasleentzat FABRE Fundazioa
4
NORK ZER EGIN?
NAZIOARTEKO MAILAN
OMEren ustez, osasun arloko 18
milioi langile behar dira mundu
guztian OEUa lortzeko. Horrek,
osasuna hobetzeaz gainera, beste alderdi batzuk
ere hobetuko lituzke, hala nola herrialdeen
ekonomia (lanpostuak sortuta) eta herritartasun
globalerako hezkuntza; bestalde, genero-arrakala
ere murriztuko luke.
NAZIO MAILAN
3.c. xedearekin bat, gobernuen
konpromiso nagusia hau da:
“osasunaren finantzazioa eta
kontratazioa nabarmen handitzea”. Gainera,
garrantzitsua da kanpainetan inbertitzea,
gaixotasunak prebenitu eta ohitura
osasungarriak sustatzeari begira.
TOKI MAILAN
Ezagutu Walé gizarte- eta osasun-
zentroa Toumboukro eta
Yamoussoukro herrietan (Boli
Kosta) GIB/IHESaren aurka egiten ari den lana:
Elkarrizketa GNAGNE L. Philippe jaunari,
zeina GIBa duten gaixoak artatzen baititu Walé
gizarte- eta osasun-zentroan.
ETA ZUK, ZER EGIN DEZAKEZU?
“Mundua aldatzeari begira, hezkuntza
duzu erabil dezakezun armarik
boteretsuena”. Nelson Mandela
3.6 xedearen helmuga: “2020rako, erdira murriztea
munduan trafiko-istripuek eragindako heriotza eta
lesio kopurua”. DGTren webgunean, Bide
Hezkuntzari buruzko baliabide oso erabilgarriak
aurkituko dituzu, ikasgelaren
barnean edo kanpoan lantzeko; 3
eta 10 urte bitarteko ikasleentzat
egokitutako ariketak dira.
3.5 xedearen konpromiso globala da estupefazienteen
erabilera okerra eta alkoholaren kontsumo kaltegarria
prebenitzea. Ikasgelan, eztabaida egin dezakezue
Drogazaletasunaren aurka laguntzeko Fundazioaren
(FAD) bideoei buruz. Ikasleek, taldeka,
beraiek diseinatutako publizitate-
iragarki bat graba dezakete, drogen
kontsumoa prebenitzeari buruzkoa.
Proiektuaren egilea:
Laguntzailea:
Finantzatzailea:
Haur eta Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa