ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko abenduaren 20a. 382 zenbakia 18. urteurrena YOGURINHA BOROVA Dantzarako gonbita luzatu du bertsioak biltzen dituen ‘Missex’ lanarekin -- 4-5. orrialdeak -- IXIAR ROZAS Poesia, saiakera eta dokumentala uztartu ditu ‘Beltzuria’ liburuan -- 2. orrialdea --

Transcript of ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer...

Page 1: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko abenduaren 20a. 382 zenbakia

18. urte

urrena

YOGURINHA BOROVA

Dantzarako gonbita luzatu du bertsioak biltzen

dituen ‘Missex’ lanarekin-- 4-5. orrialdeak --

IXIAR ROZASPoesia, saiakera eta

dokumentala uztartu ditu ‘Beltzuria’ liburuan

-- 2. orrialdea --

Page 2: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Poesia, saiakera eta dokumentala. Hiru estilo horiek bat egiten dute Ixiar Rozasen (Lasarte, 1972) ‘Beltzuria’ liburuan. Ahotsaren espazio politiko eta estetikoaren inguruko gogoeta dugu honakoa, non idazlearen bizitzako istorio pertsonalak ere testuan txertatuak ageri diren

“Liburua idazten nenbilela jakin dut zer ari nintzen bilatzen”

Editorial Iparraguirre S.A.Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Lege Gordailua: BI 1720-06

HH ITZ bat baino ez: Beltzuria. Ez testua-ren gidoirik, ezta asmatutako pertso-naiarik edo amaierarantz garamatzan tentsio narratiborik. Fikzioa ulertzeko

beste modu bat hartzen du lan honek. Nahi due-na egiteko autonomia osoa eskaini dio liburuak Ixiar Rozas egileari. Izkiriatzen zihoan heinean eman zion forma libu-ruari Rozasek. “Ez aurretik, ez ondoren”. Hasieran liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala, modu ireki horretan lan egiteak “aukera” eman dio orain arte beste lanetan erabili ez dituen materialak tes-tuan sartzeko. “Liburua idazten jakin dut zer ari nintzen bilatzen”, aitortu du Rozasek. Ahotsaren espazio politiko eta estetikoari buruz idatzi du, bizi-tzako istorio batzuk bera “zeharkatu” dutelako. Beltzuria “lau gauza” dira, Rozasen ustez: “Izen bat, izenburu bat izenburupean, izena biltzen duen kon-tzeptuari buruz idatzi duen liburua eta liburuari hasiera ematen dion irudia”. Irudi horretan, adi-neko emakume bat hondartzan paseatzen ikus dai-teke. Ekaitzak jo aurreko zerua ikustean, honek esa-ten duen hitza entzun eta berehala jakin zuen lasar-tearrak bere hurrengo liburuaren izenburua hori-xe izango zela. Beltzuria “hitz sonoroa” eta “polise-mikoa” dela dio, “borobila”. Liburuaren hasieran hiztegi desberdinek hitz honen inguruan jasotzen dutena agertzen da, eta, horrekin batera, egileak berak liburuan hitzari ematen dion esanahia. Liburuan ahotsak agertzen dira, eta beraiekin ere osatu du testua idazleak: “Aitonarena, amonare-na...” edo, bestela esanda, Franzisko Zelaieta Xamuio bertsolariarena eta Lina Sansberrorena. “Aitona pertsona zurruna zen, hitz gutxikoa, ziur aski Walter Benjaminek azaldu zuen esperientzia-ren pobrezia pairatu zuen. Hori da liburuan dudan hipotesia, eta isiltasun horrek ere eraman nau libu-rua idaztera”. Hain justu, “haren hitzak falta zire-

lako, isiltasunari buruzko gogoeta bat ere bada lan hau”, Rozasen aburuz.

Bilaketa lan asko egon da lan honetan. Batzuk zuze-nak izan dira, “aitonaren ahotsaren aztarna fisi-koak bilatzea, adibidez, edo amona izandakoaren bizitzaren pasarte baten trazaren bat” bilatzea. Horrez gain, Beltzuria hitzaren aitzakian, desager-tzear egon daitezkeen hitzak ere bilatu ditu Roza-sek. “Nostalgiarik gabe egin ditut bilaketak, ager-tzen zihoanari edota hitz horiei erabilera berri bat, edo behintzat beste bat, emateko”. Estilo aldetik, “narratibaz mozorrotutako poema, saiakera eta dokumentala” nahasten dituen liburua dugu Beltzuria. “Hainbat geruza dituen testu irekia”, Rozasen esanetan. “Ez da gauza bat bakarrik, gau-za batetik bestera igarotzen doa”, eta igarotze horre-tan asko zaindu du azpitik dagoen geruza poetikoa. “Poetikoa denak lan bat du atzean, mundua ikus-

teko modu bat, eta lan hori guztiz ikusgarria egi-ten ez bada ere, irakurle, entzule edo hartzai-

learengana iristen da modu batean ala bes-tean”, azaldu du. Idazten duenean guztiz kon-trolatuta ez dauden eremuetan sartzea inte-resatzen zaio Rozasi, baina, aldi berean, tes-tuan dena dagoela neurtua aitortu du: isil-tasunak, erritmoak, sonoritatea, erresonan-tziak. Hau da, testuaren barne dramaturgia.

“Konposizioaren kontzientzia eta ardura bat dago nire lanean, posizionamendu argi bat.

Materialak oratu egiten ditut eta gero hartzai-leak sortzen ditu esanahiak”, kontatu du.

Beltzuria ez da amaitu esku artean dugun liburua-rekin. “Beltzuria gauza bat da, amaituta dagoena, eta orain irakurketekin beste zerbait ari naiz sor-tzen, ez baitira zehazki errezitaldiak”. Gainera, honekin batera, datorren urtean argia ikusiko duen afektuei buruzko liburu bat lantzen ari da Rozas.

Ixiar Rozas, Donostiako Kaxilda liburu den-dan egindako irakurketa saioan. IKER FERNANDEZ

AINHOA LLORES

Estilo aldetik,

“narratibaz mozorrotutako

poemak, saiakera eta dokumentala nahasten

dituen lana” da Rozasen azkena

LASARTE

Page 3: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

E

KRITIKA

Hain urrian hain ugariARITZ GALARRAGA

EZIN gozoago hasten zaigu kontakizuna: “Eguraldia aukera-aukerako zenez, eta larunbata izaki, (…)

Anthime bizikleta ibilaldi bat egite-ra irten zen bazkalostean”. Azkar asko aldrebestuko zaigu, ordea, abuztuko arratsaldea: haize burrun-ba, alarma-deia, mobilizazioa. Nekez izan zitekeen bestela: Lehen Mundu Gerra, 14ko Gerra, Gerla Handia harrapatzen saiatuko baita Jean Echenoz 110 orrialde eskaso-tan. Ez da erronka makala. Eta saiatuko da jada ezagutzen dugun Anthime protagonistaren bitartez: “Garaiera ertain eta aur-pegiera arruntekoa, gutxitan irri-barretsu; bibotedun, bere belaunal-diko gizon ia guztien antzera, hogeita hiru urte, uniforme berria bere ohiko janzkera bezain doto-rezia gutxirekin zeramala”. Tipo gris-grisa, itxuraz. Gerrarako bazka aproposa dirudiena. Kontakizun anti-epiko batek eskertuko lukeen anti-heroia. Bai zera. Gerrara joa-ten diren lagunetatik, bost, bera da itzultzen direnen artetik ondoen itzultzen dena. Hobe esanda: gai-

TITULUA: ‘14’ EGILEA: JEAN ECHENOZ ARGITALETXEA: MEETTOK

nontzekoak itzultzen dira Anthime baino okerrago; hori itzultzen badi-ra, noski. Eta, hain zuzen, gerrari buruzko eleberri bat baino, gehiago da gerra garatu bitartean gertatzen den ele-berri bat, idazleak kasualitatez ia pertsonaia horien bizitzak gerra-ren tarte horretan harrapatu izan balitu bezala. Esan nahi dut, bai, gerraren horrorea agertzen da: ardoa odola baino garestiago dago; elurrak erabakitzen du obusekin batera erortzea; militar-haragi puskez zipriztintzen dira osorik dirauten militarrak. Eta hartara oso kolpagarria da gerra opera batekin alderatzea. Are orkestra baten jarduna gerraren lehen lerroan kokatzea: “orkestra bere egitekoa betetzen ari zela, bala batek baritonoaren besoa zeharka-tu zuen, eta tronbonista larriki zau-riturik erori zen (…) taldea murriz-tu arren, musikariek jotzen jarrai-tu zuten okerreko notarik batere gabe”. Baina Echenozek berak ema-ten digu arrapostua: “Hori guztia hamaika aldiz deskribatu izan denez gero, beharbada ez du

merezi berriro ere opera higuinga-rri eta kirastu honekin luzatzea”. Ez du merezi, ez. Gehiago merezi baitu, hemen, orain, militar baten motxilaren deskribapen xehea egi-tea. Gehiago merezi baitu jan ezi-nezkotzat izendatu diren anima-lien zerrenda egitea –azeria, belea, erbinudea eta satorra–. Gehiago, Blanchek, Charles anaiari irribarre harroa egin ondoren, Anthime gajoari egiten dion irribarre larria-goa azaltzea. Arrazoi zuen Anjel Lertxundik: ez da erraza hain urrian hain ugari esatea. Echenoz da autore bat azkenaldian maiz euskaratu izan dena. Ravel izan zen, 2007an, lehena. Badu logikarik: nahi baduzue, gertutik hunkitzen gintuen Ziburun jaiota-ko musikagilea oinarri zuen elebe-rriak. Baina “bizitza imaginarioei” eskainitako trilogiaren ondotik –Lasterka, Tximistak–, zentzuzkoa zirudien, 2014arekin, frantsesez bi urte lehenago kaleratutako 14 hau ekartzea. Joan badoa Lehen Mun-du Gerraren mendeurrena. Garaiz gabiltza oraindik: oroitu, 110 orrial-de eskas dira.

Gerrari buruzko eleberri bat baino, Jean Echenozen ‘14’ gehiago da gerra garatu bitartean

gertatzen den ele-berri bat

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Harrian mezua Alberto Ladron de Arana. Elkar

2. Txoriak kolpeka Bernardo Atxaga. Pamiela

3. Erraiak Danele Sarriugarte. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

JUAN LAZKANOREN BEGIRADA

SAIAKERA

‘Eutsiko diogu?’ Fermin Etxegoien. Erein. 280 orr. 18 euro.

Sorkuntzaren profe-sionalak, etorkizunaz Inoiz baino gehiago lortu den garaian badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate hori sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez? Galdera horren bueltan 12 euskal sortzailerekin solastu da Fermin Etxe-goien: Ander Lipus, Estitxu Eizagirre, Luistxo Fernandez, Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Hedoi Etxarte, Mai-der Unda, Miren Agur Meabe, etab.

LITERATURA

‘Prime-time’ John Andueza. Elkar, 280 orr. 20 euro.

Nobela beltz petoa-petoa Gazte literaturarekin lotuta egon bada ere, helduentzako eleberria dakar oraingoan John Anduezak. Pro-tagonistak Bala eta Klemente dira, Er-tzaintzatik bota dituzten bi langile. Detektibe pribatu bihurtu dira, eta beren bizitzako kasurik garrantzitsue-naren aurrean daude: telebistako jauntxo baten gorpua agertu da hai-tzetan. Horixe izango da trama kora-pilatsu baten hasiera, irakurlea azke-neraino erne mantenduko duena.

1. Euskararen isobarak Pako Aristi. Erein

2. Memoriak (Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. Gorbeialdeko... Gorka Menendez. Ediciones Beta

(Bilbo, 1975) Ikus: www.olasdebizkaia.com

ERAKUSLEIHOA

Page 4: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

YY OGURINHA Borovak ez du bizitza begien aurretik nola igarotzen zaion begi-ra geratzeko inolako asmo-

rik. “Hori baino hobe sortu, asma-tu eta berrasmatu”, dio gauza guz-tien gainetik “sortzaile” sentitzen den artista honek. Oraingoan, Bai, Si, Yes diskoari zukua atera nahi izan dio, eta iazko bilduma horreta-ko kantuen bertsioekin osatu du Missex (Gor, 2014), hamazazpi kan-tu dantzagarri biltzen dituen lana. ‘Missex’ diskoan zure aurreko laneko kantuen bertsioak egin dituzu. Zer dela eta bertsioak? Betidanik gustatu izan zait abes-tiei aldaketak egitea, dimentsio berri bat ematea. Lehen nire kon-tura egiten nuen hori, eta orain aukera izan dut diskoetxe batekin egiteko. Horretarako, sare soziale-tan lehiaketa antzeko bat jarri nuen martxan, eta jende askok kolaboratu du. Mundu osotik iritsi zaizkit proposamenak: Mexiko, Buenos Aires, Berlin… guztira 32! Tartean luxuzko kolaboraziorik ere bada, Nacho Canutena, kasu. Bai. Bertsioez gain, abesti berri bat ere badago, Mundo de plástico, Canut anaiek egina. Mauro eta Nacho Canutek Fangoriaren abestiak egiten dituzte, besteak beste; Nachok, gainera, Munduko alabak kantuaren bertsioa ere egin du, euskaraz. Oho-re bat da niretzat maila horretako jendeak nire lana jarraitzea eta nire diskoetan parte hartzea.

Zure kantuen hitzak alaiak dira, baina, zenbait kasutan, baita kri-tikoak ere. Elegantziaz egiten diozu hozka gizarteari. Bai, kantu batzuk nahiko aldarri-katzaileak dira, sakonagoak, eta beste batzuk azalekoagoak. Kan-tu batzuekin mezu bat zabaldu nahi dut, kontzientzian eragin nolabait, baina doinu dantzaga-rriak egiteari utzi gabe. Esango nuke nahiko eklektikoa naizela, eta orotariko musika jarraitzen dut: country-a, folk-a, rock-a, heavy-a… Uste dut eragin horiek ere nabari-tzen direla egiten dudan musikan. Azken diskoetan euskaraz ere abesten duzu. Zuzenean, eta Euskal Herritik kanpo, euskaraz aritzen zara? Noski baietz. Diskoetxetik proposa-tu zidaten kantu batzuk euskaraz egitea, eta ez nuen zalantzarik izan. Euskaldun berria naiz, baina beti-danik gustatu izan zait euskara. Gainera, euskarazko musika asko jarraitzen dut. Kanpoan aritzen nai-zenean ere euskaraz kantatzen dut: Mallorkan, Sevillan, Madrilen… edonon. Bartzelonara noanean ere Euskal Etxera joaten naiz. Han zein hemen, gehienentzat berezia da tra-besti bat euskaraz abesten ikustea. Inork ez du espero. Yogurinharen jaiotzaz hitz egi-teko ezinbestekoa da Las Fellini taldea aipatzea. Noiz eta nola sortu zen Yogurinha? Yogurinha 1994ean sortu zen, Bil-

Ohi duen legez, estetika apurtzailearen alde apustu egin du Yogurinha Borovak bere lan berrian. YOGURINHA BOROVA

JULENE LARRAÑAGA

YOGURINHA BOROVASORTZAILEA

“Inork ez du espero trabesti bat euskaraz abesten ikustea”Dibertigarria, apurtzailea, eroa, mediatikoa, sailkaezina… baina batez ere harrigarria. Horrelakoxea da Yogurinha Borova, ‘bihotz beroarekin hotzetik sortua’, eta oholtzara igotzen den bakoitzean inor epel uzten ez duena

Page 5: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

H edabideek oso gutxi hitz

egiten dute guri buruz,

baina are gutxiago, edo ezer

ez, gure lanari buruz. Hitz egi-

ten bada morbotik egiten da:

‘Zer sentitzen zara, neska ala

mutila?’, eta horrelakoak. Tra-

bestiak baino ez gara batzuen

begietan, eta ez da egiten

duguna artistikoki baloratzen.

Ni sortzaile sentitzen naiz, gau-

za guztien gainetik: musika,

emozioak edo irudiak sortzea

gustatzen zait. Ez naiz artista

kontsideratzen, hori gehiegi

esatea litzateke. Azken batean,

lan bat da. Gertatzen dena da,

batzuk lanerako buzoa janzten

duten bitartean, nik minigona

janzten dudala”.

bon, Las Fellini kabaret taldearen baitan. Las Fellini oso apurtzailea izan zen bere garaian. Pentsa, tra-bestiak kabareta egiten! Askok eskuak burura eraman zituzten, baina guk jolastu egin nahi genuen, besterik ez. Ezberdinak izan ginen hasieratik. Urte asko egon nintzen taldean eta ikuskizun mordoa egin genuen han eta hemen. Gerora, beste bide batetik joan nahi nuela ikusi nuen; kontu-ratu nintzen gehiago aritu nahi nuela sorkuntzan, nire kantuak egiten. Diskoetxe ba-ten proposa-mena etorri zitzaidan, eta b a k a r k a k o bidea abiatu nuen. Hala ere, aurreko garai har-tako oroitzapen oso onak gordetzen ditut. Eta, esan dezaket, eragin han-dia izan duela Las Fellinik nigan. Yogurinha ‘hotzetik’ sortu zela esana duzu. Zergatik? Hotzeko pertsonaia sortu nahi nuen, Errusiako neska baten esti-lokoa, adibidez. Izan ere, trabes-tien munduan, gehienak izen angloxajoiak hartzen dituzte: Sha-ron, Sandy… estilo amerikarra zen, garai batean behintzat, gehien saltzen zuena, eta nik kontrakoa egin nahi nuen. Beti gustatu izan zait hotzaren kultura: elurra,

negua, herrialde hotzak… mundu horrek asko erakartzen nau. Gai-nera, oso lotsatia naiz; azken batean, Yogurinha hotza da mun-duak horrelakoxea egin duelako. Horregatik diot Yogurinha hotze-tik eta barrutik sortu zela. Orduan, guk uste duguna baino lotsatiagoa zara?

Bai. Yogurinha sortzailea da exibizionista baino

gehiago. Ez dut oholtza hainbes-

te behar, nahiz eta gero eroso egon bertan. T r a b e s t i berezia naiz. B eharbada, trabesti gehie-

nei eszenato-kian egotea da

gehien gustatzen zaiena, baina niri

gehiago gustatzen zait sorkuntza lana, oholtzara igo

aurretik dagoen prozesu guztia: pertsonaiaren estetika eta irudia eraikitzea, bideoklipak grabatzea, hitzak sortzea, eszenografia bat eratzea… Sortzaile sentitzen naiz gauza guztien gainetik. Beti gusta-tu izan zait estetika eta irudiaren mundua, baina ez polit ateratzeko, ikuspuntu artistikotik baizik. Leku askotan aritu zara lanean. Desberdintasun asko nozitu duzu jendearen erreakzioan leku bate-tik bestera?

“Trabesti berezia naiz.

Ez dut oholtza hainbeste behar.

Yogurinha sortzailea da exibizionista baino gehiago”

“Trabestiak baino ez gara batzuen begietan”

Zure musika bereziki jarraitzen da gay eta lesbianen kolekti-boan, ‘giroko’ tabernetan… Zai-la egiten zaizu hortik kanpo leku bat egitea? Betidanik gure jarduna homose-xualen kolektiboarekin lotuta egon izan da, eta Euskal Herrian atzerrian baino gehiago. Azken finean normala da, gure aldarrika-pen asko bide horretatik baitoaz. Zentzu horretan, ez bada jaialdi berezi bat (adibidez EGHAMek urtero Kafe Antzokian egiten due-na edo jaietan egiten den zerbait), nahiko zaila zaigu zirkuitu horre-tatik ateratzea. La Otxoak, adibi-dez, arrakasta handia izan zuen bere garaian, eta leku askotan, bai-na gaur egungo belaunaldiari asko kostatzen ari zaio leku bat egitea. Yogurinharen atzean Eduardo dago, aktorea eta argazkilaria. Zer esan dezakezu berari buruz? Yogurinharen hezurdura da Eduar-do. Yogurinha zenbat eta gehiago hazi, hori Eduardori esker da. Eduardori gehien gustatuko litzaio-keena munduan barrena ibili eta argazkiak egitea da, baina azken aldian Yogurinhak irentsia du era-bat, berarentzat lanean ari baita une oro. Honezkero nahiko naha-sita daude; dagoeneko ez dakit non dagoen bien arteko muga. Adibi-dez, Eduardoren ikuspegi esteti-koak eragin zuzena dauka Yogu-rinharen irudian. Esango nuke bion eragina dagoela biongan, eta, batez ere, biek behar dutela bestea.

Bai, dexente. Europa mailan, zai-lena Parisen aritzea izan zen, hizkuntza aldetik dagoen mugaz gain, izaeraz hotzagoak ere badi-relako, orokorrean. New Yorkek harritu egin ninduen; Broadway-tik gertu dagoen antzoki batean aritzeko aukera izan nuen, eta harrera oso beroa egin zidaten. Madonna bezala sentitu nintzen une batez! Berlinen, adibidez, Berlinale jaialdian Ander peli-kula estreinatu ondoren egin zen festan aritu nintzen, eta oso ondo joan zen. Londresen ere nahiko ondo, hemengo antzera. Egun Bilbo da zure bizileku eta lanerako toki nagusia. Zer nola-koa da hiri hau zure lanerako? Bilbon eroso sentitzen naiz. Hemen denok ezagutzen gara, azken batean ezagunak edo lagunak gare-lako. Bost edo sei taberna eta loka-letan aritzen naiz batez ere. Madri-len, Bartzelonan edo Sevillan konpetentzia handiagoa da, baina lanerako aukera gehiago ere bada-go. Beraz, gaur egun sarri atera behar izaten dut kanpora. Niretzat Bilbo beti izan da modernoa. Jaio-tzez Laudiokoa naiz, eta, txikitatik, Bilbora etortzen nintzen bakoi-tzean, zerbait berezia ikusten nion hiri honi. Orain dela 20 urte ere, askorentzat grisegia zen hiri hura, oso erakargarria zen niretzat. Askoz makarra eta potenteagoa zen, bazuen xarma berezi bat. Orduko giroa ez ezik, estetikak ere indar berezia zeukan.

BILBAO

Page 6: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

KKULTURA eta tradizio ugaritako ordezka-riak hartu zituen Kanada ekialdeko Eskozia Berria probintziak urrian, isto-rio eta kantuen transmisioaz gogoeta

egiteko eta elkartrukea bultzatzeko. Jon Maia zumaiarra euskararen eta, bereziki, bertsolari-tzaren berri ematera joan zen. Hiru ekitalditan parte hartu zuen eta gainerako partaideak aho zabalik utzi zituen, gehienek ez baitzekiten Euskal Herrian bertsolaritza hain bizi dagoenik. Cape Breton uharteko unibertsitateak antolatu zuen nazioarteko topaketa. Lehenago ere Kana-da aldean ibilia denez gero, Maiak baditu han eza-gun batzuk, eta haien bidez iritsi zitzaion gonbi-dapena: “Stephen Augustine mik-mak nazioko buruzagiak Cape Bretoneko unibertsitatean egi-

ten du lan eta hark bazuen bertsolaritzaren berri, nik kontatutako euskal balea-arrantzaleen isto-rioak entzunak baititu”, azaldu du Maiak. Hain zuzen ere, mik-mak indigenek harreman sakona izan zuten beren lurretara iritsi ziren euskal arrantzaleekin, XVI. eta XVII. mendeetan. Antolatzaileek egitarau bete-betea prestatu zuten eta Jon Maiari hiru ekitalditan parte hartzea ego-kitu zitzaion. “Esperientzia polita izan zen, bai elkar ezagutzeko eta baita gurea ezagutzera ema-teko ere”, gogoratu du zumaiarrak. Sydney hiriko liburutegian ipuin kontalari aritu zen lehenda-bizi. “Euskal baleazaleen istorioak kontatu nizkien hango haurrei, neuk idatzitako ipuin batean oina-rrituta”. Umeek jarritako gaiekin bertsotan ari-tzeko tartea ere izan zuen, “itzultzailearekin egin genuen saioa eta hizkuntzarekin egindako jolasa ezin ulertuta gelditu ziren, baina bertsoaren funtsa zein den igarri zutela uste dut”. Euskal baleaza-leek Kanadako kostaldean izandako bizipenak kontatzea aberasgarria izan zela deritzo Maiak,

“gehienek ez baitute ezagutzen beren lurraldea-ren historiaren zati den hori”. DENAK HARRITUTA Asier Altunaren Bertsolari fil-ma aurkeztu zuen Maiak ondoren. 2011n arrakas-ta handiz estreinatu zen Euskal Herrian eta, lau urte geroago, Kanadan ere eman zuen zeresana. “Filma ikusi eta jendea harrituta gelditu zen, gehienek ez zekiten ezertxo ere euskaldunei buruz”, dio Maiak. Bertsolaritzaren nondik norakoak azaltzen ditu dokumentalak, “ez zuten espero Europan jarduera tradizional batek halako eragin soziala izan zeza-keenik”. Filmaren kopia andana eskatu zizkioten Maiari, interes bizia eragin baitzuen Eskozia Berri-ko topaketetan batutako adituen artean. Kantugintza tradizionalari eta inprobisazioari buruzko emanaldi batean ere parte hartu zuen Maiak, Kanadara egindako bidaia biribiltzeko. “Quebec-eko abeslari batekin eta New Yorkeko juduen komunitateko emakume batekin batera aritu nintzen”, oroitu du zumaiarrak. Berriro ere, entzuleak ahoa bete hortz utzi zituen. “Han bil-dutako guztien artean, benetan inprobisatzen zuen bakarra neu nintzen, beste guztiek iraga-neko koplak errepikatzen zituzten”. Antolatzai-leek “sorpresa handia” hartu zuten, “beraiek ere ez zuten espero euskal bertsolaritza hain gauza berezia zenik”. Izan ere, Maiak kontatzen due-nez, Cape Breton unibertsitatearen topaketetan elkartutako artista eta adituek oso modu akade-mikoan lantzen dute gaia, inprobisazioa iraga-neko kontua balitz legez, “ia objektu arkeologi-koa da beraientzat”. Hartara, ezuste gozoa izan zen, gaur egun oraindik, Euskal Herrian inpro-bisazioa jarduera bizi-bizia dela jakitea. Gure ondarearen berri emateaz gainera, ikas-teko aukera ere izan zuen Jon Maiak Kanadako egonaldian. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak badaramatza zenbait urte atzerriko beste tra-dizio batzuekin elkartrukerako bidea lantzen eta, Maiarentzat ere, han aurkitutakoa ez zen erabat berria izan. Hala ere, “konpartitutako esperien-tziak” nabarmendu ditu. “Ikusten duzu mundu osoan dagoela jendea, ahozko literaturaren buel-tan mugitzen dena”, dio, “azken finean, ondo dago ikustea gure tradizioa munduarekin konektatu-ta dagoela, ez garela irla bat”.

JON MAIABERTSOLARIA

Inprobisatzaile eta bardoen topaketa batean izan da Jon Maia Kanadan

DABI PIEDRA

Ipar Amerikako mik-mak indigenen ordezkariek ere parte hartu zuten. JON MAIA

Bertso doinuak Atlantikoaz bestaldean

Ipar Amerikako indigenak

T opaketetan parte hartzea-

rekin batera, Jon Maiak bes-

telako bizipenak ere bildu ditu

Kanadan. “Stephen Augustineren

etxean egon naiz eta esperien-

tzia paralelo baten gisakoa izan

da, hango bazterrak ezagutzen,

hango nazioen egoera linguistiko

eta soziala ikusten”. Izan ere, Ipar

Amerikako indigenen errealitateak

erakartzen du Maia, mik-mak

nazioarenak batik bat. Hala,

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen

ikuskizun berrirako, gidoia,

ipuintxoak eta kanta batzuk ida-

tzi ditu. Txo, mik-mak txikia da

izenburua.

Page 7: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko abenduaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

KKONTA liteke bai gerra hartako sol-daduen menturarik. Zeren eta pentsa zenbat joan ziren edo eraman zituzten soldadu. “Erdiko Kaisele-

rriek” –Kirikiñoren hitzak erabiliz esanda– hogei milioi gizon gertatu zituzten; Elkartuek, edo Aliatuek, berrogei bat. Guztira hirurogei miloi gizakume, batuketa egitea ez da gaitza izan. Konta liteke menturarik bai, zeren eta pentsa zenbat hil ziren, edo kalitu zituzten. Hamar milioi izan omen ziren. Gehienak 1914ko urtean. Hots, urte erdiko tartean. Frantziaren kasuan, esaterako, eta Sarraski Nagusiaren lau urteetan hil ziren guztiak gogoan, lautik hiru hil ziren tarte horretan. Konta liteke, bada, sol-daduen menturarik! Odolez idatzirik, alajaina! Erreka sistemari esker eten zuten, nolabait eten ere, sei hilabete haietako odol jarioa. Erreka sis-temak ostera, hemen behin eta berriro aipatu den berdinketa teknikoa ekarri zuen, horren ondorio guztiekin ekarri ere. Agian irakurleak behingoz parentesia za-baltzea eskertuko luke, eta jakin ea zorioneko erreka sistemak, arratoien etxarteak, nondik nora jausi ziren, nola gainditu ziren, zerk eka-rri zuen haien funtsa galtzea, ezer gehiagota-rako ez izatea. Bada, labur esanda, erreka edo arratoien etxarte haiei erasotzeko era edo modua aldatzean datza gakoa. Soldadu bana-ka batzuk, arma arinez eta eraginkorrez hor-niturik –metrailetaz, granadez eta mortero ari-nez, esaterako–, han eta hemen erasotzen hasi ziren, horretara “non jo, bertan beste alderai-noko zuloa eginez”, zulo hori gero beste inda-rrek igarobide legez erabiltzeko. Laburtuz, asal-toko pelotoien erabilerak ekarri zuen erreka sistemak erreka jo izana. Militarrek ere beti ikasten dute zerbait, egia. Parentesia itxirik, soldadu haien nondik nora-koaz idatzi dena ere, erreka baino, itsasoa da. Gai edo hari horrekin egin diren filmak ez aipatzearren. Bat aipatu behar izanez gero, Capitan Conan aipatu nahi dut, Bertrand Tavernier estimatuarena. Filmak polito era-kusten du asaltoko pelotoien funtsa, nik uste. Hemen, lantegitzat hartu dena, ostera, euska-raz gerra hartakoak nola eman diren da eta, horri ekin behar, tarteka-marteka zinea ere aipatzeko tentazioan eroriz bada ere. Hala bada, goian idatzi dugun Soldaduen mentu-rak titulua dakarren liburua aipatzea derrigo-rrezkoa da hemen. Xveik soldadu onaren abenturak, horrelaxe du titulua munduko hainbat hizkuntzetara itzulia izan den Jaroslav Hašek idazle txekia-rraren lanak, euskaraz liburuki bitan ema-na, Karlos Cid Abasoloren eskutik. Ezinbes-teko liburua, jatorrizkoan marrazki orain guztiz ezagunak direnak dituena eta pantai-letarako ere egokitua. Jaroslav Hašek idaz-le txekiarra, 1883ko apirilaren 30ean Pragan sortua, Sarraski Nagusian izan zen. Eta bizi-rik irten zen, ez da makala. Gakoa? Ergela-rena egitea. Halaxe diosku haren euskara-tzaile Karlos Cid Abasolok:

“Ezin esan, ordea, Hašek-ek kritika sozial edo politiko zuzena egiten duenik: nahiago du parodiaren eremura jo. Izan ere, zentzuga-bekeriaren muturrera eraman baino ez du egiten errealitatean bertan zentzugabea dena. Halako munduan onik ateratzeko modu bakar bat bide dago: ergelarena egitea, alegia. Eta hortik datorkio Xveiki hain propio duen izae-ra. Alferrik baita zentzuduna izatea zentzu ezak jotako mundu batean. Aurpegi ergela eta begi onberak jarri eta Xveik salbu dago edo-zein arriskutatik, edozer esan dezake edono-ren aurrean, zeren azkenean dena barkatuko baitzaio bere balizko ergeltasunari esker.” Hašek-en Xveik soldadu onaren abenturak irri egin nahi eta ezinean berrirakurri dut. Egia da militar kastari barre egiteko balio duela. Horraino ados. Haatik, soldadua ez da beti hain erraz libratzen. Lehenik eta behin, Hašek-ek ondo erakusten digun moduan, gorago-koen apetetatik. Eta gero gudaren beraren logi-ka-ezatik. Echanozen 14 izenekoan dukegu horren adibidea. Hezur gabeko hilak eleberri-ko Pierres Landa euskaldun gixajoaren patua ez aipatzearren. Jean Echonozen 14 izeneko-ra, euskaraz Gerardo Markuletak zoragarri emana den horrexetara itzuliz, zer izan zen Sarraskia eta haren inguruko gorabehera hura guztia? Lau urteko parentesia, a posteriori iku-sirik eta frogak azterturik, ehunen bat orrial-detan kabitu ahal dena? Bada, beharbada bai. Ez da edonolako parentesia, ostera. Parente-siaren ostean etorri zen eldarnio-aldiak –dei diezaiogun Belle Epoqué nahi baduzue, bai-na nik nahiago Faxismo Ororen Susperraldia definizioa–beste gerra luzeago bat ekarri zuen eta, hura ere parentesia? Sorta honetakoak idatzi ostean argitaratu da parentesiaz gogoeta ugari eragin didan Su zelaiak eleberria, Mikel Peruarena Ansak mires-garriro idatzia. Liburu ederra, titulua bezain, luzaz hitz egiteko emango duena. Hori hurren-go batean, zeren eta honen hurrengo hortxe dugu lau urteko parentesian parentesiaren barrukoaz idatzi zuen Kirikiño, itxaroten.

Hamar milioi soldadu hildako utzi zituen gerrak, gehienak gudaren lehen urtean, 1914an.

SARRASKI HANDIA (VII)EDORTA JIMENEZ

I. MUNDU GERRA, EUSKARAZ

Soldaduen menturak

Page 8: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/12/19/ortzadar201214_29154.pdf · liburua zer izango zen ez zekien, “erabakiak ez nituen aurretik hartuak”, kontatu du. Hala,

Larunbata, 2014ko abenduaren 20aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Bihotzari ez nion mugitzeko baimenik eman, baina nire burua biraka hasi zen (...) Esplikazio bat behar zuen”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1978 URTEgrafiak

Semaforo gorri baten berdea

Datorren astean...

Jokin Apalategi

Idazlea eta ber tsolaria

Semaforo gorria, garai batean Amuri-zak idazten zuen zutabearen ikurra, eta maitasunean bidea eman ziona.

Xabier Amuriza

HHOGEITA hamalau urterekin irten nintzen kartzelatik. Aba-detza utzi nuen, baina jarrai-tzen nuen harremanean abade

egondako herriekin (Gizaburuaga eta Amoroto), eta inguruarekin (Lea-Artibai). Gizaburuagako neska-mutilak, eskola-ume utzi nituenak, gazte eginak ziren o-rain. “Etorri geugaz”, esaten zidaten sarri-tan. Lekeitiora, Txitxarrora, Gernikara... Nik ez nuen neure burua kuadrila hartan egoki ikusten. Euren abade izana, asko-rentzat oraindik “Don Jabier” nintzen. Denbora bazihoan aurrera, eta kontuak berdin zerraien, haiek gazte helduago eta ni berrogeirantz. “Ez deutso ardura”, zio-ten. Lantzean behin bakarrik. Bertsotan baneramatzan bizpahiru urte, eta Eginen lan egiten nuen. Behin, “talde-poltsa” jartzen hasi ginenean, neska batek esku-kartera potolo bat ireki zuen, eta hor erreparatzen diot, lehen konpartimendu transparentean, ma-rrazkitxo bati. Zauskada itzelak jo nin-duen, atzerakada eta guzti. Orduan, Egi-nen, Semaforo gorria izeneko zutabea idazten nuen, nahiko ospe hartua zeuka-na. Zutabearen ikurra semaforotxo bat

zen, marraskilo antzekoa. “Hara! –hots egin nion–. Semaforo gorria karteran daroazu?” Eta erantzun zuen: “Bai. Gus-tatu egin jatan eta gorde egin neban”. Poz-ten nintzela esan nion, baina, neurekiko, ekintzaz baino gehiago pentsatzen nuen koloreaz. “Jatan-neban” hark benetan ira-gana behar zuen, ebakina horituta bai-tzegoen. Datari begiratzeko eskatu nion, eta ebakinak urtebete zeraman neskaren karteran. Bihotzari ez nion mugitzeko baimenik eman, baina nire burua biraka hasi zen. Zutabe bat karteran, lehen planoan, hain-beste denboran... Esplikazio bat behar zuen, baina nik halako burutapenik ere ez nuen izan. Lehen jaunartzea neuk emon nion neska honi, zazpi urte zitue-la. Zelan “zertuko” nauk, ba...? Hauek nire pentsakizunak ziren, zentzuzkoak eta bio-logikoak, baina neskaren karteran, marrazki ukaezin bat zegoen. Egunak iga-

ro nituen pentsatuz, baina ausartu ezinik: Ea hementxe destinoa tentatzeko motibo-ren bat dagoen! Neska, astean, Bilbon bizi zen, ikasketak eginez, eta ni ere Eginen Bilboko egoitzan nenbilen. Egoerak eta aurrekariek berdin zerraiten, telefonoa banuen, eta behin ausartu nintzen. Bioi ondo zetorkigun arratsalde batean, Bilbon elkarrengandik hain hur egonik, dena astebururako utzi beharrean, herrian eta lagun artean, poli-ta litzatekeela kafetxo bana elkarrekin har-tzea. Esaterako, Mocedades kafetegian. Tonu indiferentean saiatu nintzen, baina deia indiferentea zela arrazoitzen ez zen erraz. Baietz erantzun zuen, eta ahotsean turbazio bat atzeman nuen. Don Jabierrek deitu baitio! –pentsatu nuen, badaezpada–. Ordua baino lehenago iritsi zen lekura, bai-na ez ni baino lehenago. Hara agertu zen neska gaztea Arantza Plaza izan zen, nire emaztea eta gure alaba Mirenen ama.