ONDORIOAK

1
ONDORIOAK Gai hau aukeratu genuenean, interesgarria zela pentsatzen genuen. Hau bukatutakoan ordea, ikastetxe guztietarako beharrezkoa dela konturatu gara. Heriotzarekin eta doluarekin haurraren garapenerako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak neurtuak eta egokiak izan behar dira. Toshiro Kanamori irakaslearen bidioan gelan haurrek beren sentimenduak nola azaleratzen dituzten ikusi dugu eta bertatik guztiok egunen batean gure gelan horrelako klima lagungarri bat lortzea gustatuko litzaigukela ondorioztatu dugu. Google Docs eta Sites erabiltzen ikasteaz gain, beste programa batzuk erabiltzen ikasi dugu. Delicious izenekoa egokia iruditu zaigu irakasle baten bizipenak eta gomendioak azaltzeko. Iruditu zaigu sarean hau jartzea irakasle askorentzako laguntza izan daitekeela; baita guretzako ere. Gure ingurunean ere zoritxarrez egoera hauek biziko ditugulako. Webquest baten bidez ere heriotzaren inguruan haur hezkuntzako jarrera ohikoenak zintzilikatu ditugu sarean, baita hauek lantzeko gomendio batzuk. Haurrek edukitzen dituzten jarrera eta jokabide ezberdinak ikustea ere oso interesgarria iruditu zaigu; eta are gehiago, horrelako portaeren aurrean egin dezekeguna. Honekin batera, eskolan heriotza lantzeko, gure ustez egokia den artikulu bat ere zintzilikatu dugu. Bidio grabagailuarekin egindako grabaketa ere aberatsa eta dibertigarria iruditu zaigu eta gainera, lehen aipatutako programetaz gain, Movie Maker eta You Tube gehiago erabiltzen ikasi dugu. Issu programa ere oso interesgarria iruditu zaigu. Beraz, lanari borobiltasun bat emateko, topatu ditugun artikulu, argazki, aholku etb-ekin aldizkari digital bat egin dugu. Bukatu aurretik, esan nahi dugu, oso gustora aritu garela lanean elkarrekin. Gainera, azpimarratu behar da, nahiz eta bakoitza leku ezberdinetan bizi garen eta ordutegi ezberdinak eduki arren, teknologia berri hauei esker hau ez dela arazo bat izan. Amaitzeko, gaur egun haurrekin interakzioan dauden pertsona guztiak animatu nahi ditugu gai honi buruz informatzeko eta garrantzia emateko haur guztien mesedetarako.

description

ONDORIOAK

Transcript of ONDORIOAK

Page 1: ONDORIOAK

ONDORIOAK Gai hau aukeratu genuenean, interesgarria zela pentsatzen genuen. Hau bukatutakoan ordea, ikastetxe guztietarako beharrezkoa dela

konturatu gara. Heriotzarekin eta doluarekin haurraren garapenerako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak neurtuak eta egokiak izan

behar dira.

Toshiro Kanamori irakaslearen bidioan gelan haurrek beren sentimenduak nola azaleratzen dituzten ikusi dugu eta bertatik guztiok egunen

batean gure gelan horrelako klima lagungarri bat lortzea gustatuko litzaigukela ondorioztatu dugu.

Google Docs eta Sites erabiltzen ikasteaz gain, beste programa batzuk erabiltzen ikasi dugu. Delicious izenekoa egokia iruditu zaigu

irakasle baten bizipenak eta gomendioak azaltzeko. Iruditu zaigu sarean hau jartzea irakasle askorentzako laguntza izan daitekeela; baita

guretzako ere. Gure ingurunean ere zoritxarrez egoera hauek biziko ditugulako.

Webquest baten bidez ere heriotzaren inguruan haur hezkuntzako jarrera ohikoenak zintzilikatu ditugu sarean, baita hauek lantzeko

gomendio batzuk. Haurrek edukitzen dituzten jarrera eta jokabide ezberdinak ikustea ere oso interesgarria iruditu zaigu; eta are gehiago,

horrelako portaeren aurrean egin dezekeguna. Honekin batera, eskolan heriotza lantzeko, gure ustez egokia den artikulu bat ere zintzilikatu

dugu.

Bidio grabagailuarekin egindako grabaketa ere aberatsa eta dibertigarria iruditu zaigu eta gainera, lehen aipatutako programetaz gain,

Movie Maker eta You Tube gehiago erabiltzen ikasi dugu.

Issu programa ere oso interesgarria iruditu zaigu. Beraz, lanari borobiltasun bat emateko, topatu ditugun artikulu, argazki, aholku etb-ekin

aldizkari digital bat egin dugu.

Bukatu aurretik, esan nahi dugu, oso gustora aritu garela lanean elkarrekin. Gainera, azpimarratu behar da, nahiz eta bakoitza leku

ezberdinetan bizi garen eta ordutegi ezberdinak eduki arren, teknologia berri hauei esker hau ez dela arazo bat izan.

Amaitzeko, gaur egun haurrekin interakzioan dauden pertsona guztiak animatu nahi ditugu gai honi buruz informatzeko eta garrantzia

emateko haur guztien mesedetarako.