ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA. - … animaliak... · behaketa guztietan gauzatu...
Transcript of ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA. - … animaliak... · behaketa guztietan gauzatu...
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
1
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO
ANFIBIOEN INBENTARIOA.
2012. urteko ebaluaketa
Egileak. - Iraia Agirrezabala Aldalur. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua.
Debanatura elkartea. - Diego Mendoza Fernández. Biologian Lizentziatua. Debanatura
elkartea. - Ion Garin-Barrio . Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saila.
Jabea: Ondarroako Udala
Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
2
LABURPENA 3
RESUMEN 3
1. SARRERA 4
2. METODOLOGIA 5
3. IKERKETA -AREA 8
4. EMAITZAK 10
5. BIBLIOGRAFIA 12
I. ERANSKINA. Anfibioen kontserbaziorako ekintzen proposamena 13
II. ERANSKINA. Anfibioen fitxa teknikoa 17
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
3
LABURPENA
Padurak orokorrean ez dira ingurune egokiak izaten anfibioentzako, izan ere gazitasun
maila baxuko uretan bizi badira ere ugalketarako ur gezeko medioak erabiltzen dituzte.
Horregatik, padurek erakusten dituzten gradazioetan zonalde garaiak probesten
dituzte, itsas-uraren sarrera ohiko ez dute zonaldeak hain zuzen ere, eta bertan
ezartzen dituzte erruteak. Tamalez Eukal Kostaldean dauden padura gehienak egun
oso azalera txikia erakusten dute, ondorioz ez da gradazio hau garatzen eta anfibioek
zailtasun handiak erakusten dituzte bertan populazioak ezartzeko. Arrabetako padura
ez da salbuespen bat eta soilik 4 anfibio espezie aurki daitezke bertan; uhandre
palmatua (Lissotriton helveticus), apo arrunta (Bufo bufo), txantxiku arrunta (Alytes
obstetricans) eta ur-igel arrunta (Pelophylax perezi). Espezie hauen presentzia padura
inguruko belardietan sortzen diren putzu azaletara mugatzen da gehien bat, baina
puntualki Artibai errekara ura isurtzen duten errekastoetan ere aurki daitezke.
Txostenaren amaieran etorkizunari begira anfibio espezieen populazioak egonkortzeko
burutu beharko liratezkeen ekintza sorta proposatzen dira, gehien-gehienak ur-putzuak
babestu edota sortzera bideratuta daude.
RESUMEN
Las marismas no suelen presentar buenas condiciones para la presencia de anfibios,
aunque pueden tolerar charcas con baja concentración de salinidad principalmente
emplean medios de agua dulce para su reproducción. Por ello emplean las zonas más
elevadas de las marismas, donde la intrusión salina resulta esporádica, utilizando las
zonas menos expuestas para la deposición de puestas. Sin embargo las marismas
que se conservan en la costa vasca superficialmente son muy pequeñas, por lo que
difícilmente se forman las gradaciones habituales en las marismas bien coservadas y
los anfibios difícilmente encuentran lugares aptos para su establecimiento. La Marisma
de Ondarroa no es una excepción, y tan sólo se pueden encontrar 4 especies de
anfibios; tritón palmeado (Lissotriton helveticus), sapo común (Bufo bufo), sapo partero
común (Alytes obstetricans) y rana verde ibérica (Pelophylax perezi). La presencia de
los anfibios se limita a los encharcamientos que se forman en las praderas húmedas
altas de la marisma, puntualmente pueden localizarse individuos en las regatas que
confluyen sus aguas en el río Artibai. Al finalizar la memoria se enumeran una serie de
propuestas para la mejora de las poblaciones de anfibios, la mayoría encaminadas a
la protección de humedales estacionales o a la creación de nuevas masas de agua.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
4
1. SARRERA
Azken urteotan International Union Conservation Natureko (IUCN) kideek egin
dituzten balorazioen arabera, anfibioak dira mundu mailan mehatxu handiena jasaten
duen ornodun taldea. Berriki argitara eman dituzten emaitzen arabera, Europako
espezieen laurden bat mehatxu egoeran daude sailkaturik, eta neurriak hartu ezean
proportzioak gora egin dezake etorkizun hurbilean. Mehatxu nagusienak: habitataren
galera edota narriadura, eta ur-sistemen kontaminazioa edota aldaketa klimatikoaren
ondorioz jasan ditzaketen eraldaketak dira (TEMPLE & COX, 2009).
Anfibioen azalak ur eta solutuen iragazkortasuna ahalbidetzen du, ondorioz oso
bizidun sentikorrak dira kutsaduraren aurrean, horregatik oso baliagarriak dira espezie
bioadierazle moduan (HILLMAN et al., 2009.) Gazitasuna ere ezaugarri mugatzailea
dute, izan ere osmosian eragiten baitie, eta urarekiko menpekotasuna mantentzen
dutenez oso ezaugarri garrantzitsua da. Horregatik marearen indarrak ureztatzen
dituen ingurune gehienak ez dira egokiak izaten anfibioen ugalketarako, ondorioz
zonalde garaienetan sortzen diren putzuak baliatzen dituzte ugalketarako.
Euskal paduren azalera murriztu egin da giza ekintzaren ondorioz (OREJA com.
pers.) eta anfibioek zailtasun handiak izan dituzte bertan populazio egonkorrak
ezartzeko. Baina salbuespenak egon badaude, txingudiko badi inguruan zeuden
hareatzen suntsipenak ondorioz, apo lasterkariaren (Bufo calamita) populazioen
mugimendua behartu zuen Jaizubia eta Plaiaundiko paduretara (RUBIO et al., 2004).
Horrezgain Motondoko paduretan (hau da Oria ibaian) itsas mailan euskal kostaldean
ezagutzen den baso igel-gorriaren (Rana temporaria) populazio bakarra bizi da (GOSÁ
& SARASOLA, 2007).
Ondarroako udalerriaren mendebaldean Artibai errekaren ibilguaren ertzean
padura gune zatikatuak ageri dira. Padura lur horietariko batzuk Natura 2000 sareak
babesten ditu, eta baita LIC izendapenak ere. Ondarroako udalerriak azken urteotan
jasan duen eraldaketaren ondorioz, padura lurrak oso zatikatuta ageri dira orbain
txikietan. Eraikuntza gehienak itsaso ertzean gauzatu direnez padura lur gehienak
udalerriaren mendebaldean kokatzen dira. Orbain txiki hauen kontserbazioa oso
garrantzitsua da, izan ere oso ingurune bereziak baitira, bioaniztasun handia gordetzen
baitute. Horrezgain historikoki eraldaketa sakonak jasan dituztenez hauen ezagutza
eta babesa nahitaezko dugu, ingurunea babestu nahi badugu. Jarraian 2012. urtean
zehar Debanatura elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia sailaren
kolaborazioaz, Artibai paduran burutu duen inbentarioaren emaitzak azaltzen dira.
Kasu honetan anfibioak ikertu dira, aurrez adierazi moduan nahiz eta espezie kopuru
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
5
aldetik oso talde murritza izan oso baliagarri suerta daitezke, espezie bioadierazleak
baitira.
2012ko apiriletik abendura egindako azterketa hau Ondarroako Udalaren Ingurmen
batzordearen agindupean egin da. Behaketak Debanatura Jasagarritasunerako eta
Ingurumen Heziketarako Elkarteko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gauzatu
dituzte.
Memoria honetan, 2012ko kanpainan, Alleri inguruetako hezeguneetako anfibio
poblazioen laginketen emaitzak jaso eta aztertzen dira. Datu hauek lehenengo aldiz
hartuak dira, beraz, ezin izango da aurreko urteko datuekin alderatu anfibioen
poblazioen eboluzioa aztertzeko.
2. HELBURUAK
Anfibioen poblazioaren jarraipen honen helburua Alleriko hezeguneetan agertzen
diren anfibioen identifikazioa eta hauen eboluzio positiboari laguntzeko proposamenak
biltzea litzateke. Jarraipen honen bidez, errazagoa izango da jakitea anfibioen
poblazioa mantendu eta hobetzeko zer behar dagoen.
3. MATERIAL ETA METODOLOGIA
3.1. Materiala
Azterketa osorako erabili diren materialak honakoak lirateke:
• Laginketa aurrera eraman ahal izateko honako materialak erabili dira:
- Fokoak eta linternak
- Manga
- Salabardoa
- Katiuskak
- Mendiko botak
- Laginketa fitxak
• Ebaluaketa lanetarako materiala hurrengoa litzateke:
- Ekipo informatiko egokiak
- Bibliografia
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
6
3.2. Metodologia
Anfibioek urari dioten dependentzia dela eta Alleriko hezeguneetan duten
presentzia antzemateko urtean 3 behaketa programatu dira: apirilean, maiatzean eta
abenduan. Esan beharra dago, lehenengo urte honetan zein espezie agertzen diren
jakiteko irteerak egin direla. Anfibioen populazioaren ikerlanak baliagarriak izan
daitezen, laginketa eta metodologia espezifikoa behar dute. Ikerlan hau baliagarria
izan behar da hurrengo urteetara begira ekintza plana gauzatzeko.
Aurrera eraman den metodologia Debanatura Elkarteko kideek eta Aranzadi
Zientzia Elkarteko kideek ezarritakoa izan da lehenengo aldiz.
Laginketa mota desberdinen nahasketan datza, metodologia bakarra ekiditearren
eta horrela, azterketako helburu diren espezie guztiak antzematea errazago izan
dadin.
Laginketak Alleriko eremuaren inguruan egin dira. Hau da egindako laginketaren
egutegia:
Anfibioen inbentarioa burutzeko bildu beharreko informazioa, bi laginketa-teknika
desberdinen bidez aurrera eraman da. Hona hemen jarduera bakoitza burutzeko erabili
den metodologia:
• Errekopilazio bibliografikoa. Iturri desberdinetatik jasotako zitak, Herpetologia
Sailak diseinatutako kalkuloko orrialdeko fitxan jaso dira. Informazio iturri
desberdinak erabili dira inbentarioa osatzeko, alde batetik Eusko Jaularitzak
www.geoeuskadi.org web orrialdean eskegita dituen zenbait shape, bestalde
Espainiako Herpetologia Elkarteak (AHEk) siare.herpetologica.org web
orrialdean duen batu basetik ere zitak jaso dira eta azkenik argitalpenetan
ageri diren zitak bildu egin dira. Behin gure datu basea eraikita, lortutako zitak
banan-bana aztertu egin dira, izan ere historikoki bildutako akatsak errepikatu
egiten baitira. Galbaea eginda, ikerketa-arearako anfibio eta narrasti
espezieen ustezko zerrenda bat eraiki delarik.
Apirila 12 Uztaila 12 Abendua 12
Anfibioen behaketa 2012-04-24 2012-07-21 2012-12-16
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
7
• Laginketa. Lehenik ikerketa-eremuan dauden habitat desberdinak kartografiatu
dira, gerora anfibioen presentzia ahalbideratuko luketeenen zerrenda lortuaz.
Gune berezi horiek ibilbide baten baitan barneratu ziren, transektu bat
sortuaz. Laginketa burutzeko ibilbide hauek egunez eta gauez lagindu ziren,
betiere garairik egokienean. Mehatxu-maila edo babes-kategoria berezia
duten espezieengan harreta berezia jarri da. Anfibioen inbentarioa burutzeko;
hezeguneak, zelaiak, errekak, bazterrak edota harri-pilaketak aztertu dira.
Laginketetan erabilitako hiru metodologiak hurrengoak lirateke:
- Oinez gaueko ibilbideak .
Gauean egindako ibilbidea hauek batez ere Alleriko errekastoetan egindakoak izan dira, baita antzeman diren euriaren eraginez sortutako putzuetan ere. Ibilbideak behaketa guztietan gauzatu dira.
Ibilbide hauek material egokiz hornitutako bi behatzailek egin dituzte, 2km/h baino abiadura motelagoan. Honek, agertutako anfibioen identifikazio egokia ahalbideratzen du. Ibilbide hauek baldintza egokietan burutu dira; gaueko lehenengo orduetan.
- Ugalketa garaian entzuketak .
Metodologia hau anfibio helduen entzuketen bidezko antzematean datza, ugalketa garaian helduak lur hezeetan pilatzen baitira eta hotsak sortzen baitituzte.
Metodologia honetan, aurretik aipatutako ibilbideetan, entzundako anfibioen kantuen identifikazioa jasotzen da.
- Uretan arrautzen bilaketa .
Metodologia honen helburua, uretan anfibioek errundako arrautzak antzematea eta identifikatzea litzateke. Alleri inguruetako ur bazterretan arrautzen bilaketan datza. Arrautza hauek ikustean zein espezietakoak diren identifikatzea du helburu.
Ibilbideak Aranzadi Zientzia Elkarteko eta DebaNatura Ingurumen Heziketarako Elkarteko 2 behatzailek (beharrezko materialez hornituak) egun argiz egin dituzte, betiere 2 km/h abiadura baino motelagoan. Batzuetan, behaketa baino bilaketa aktiboagoa jarri da martxan, kontu handiz landaretza apartatuz, etab., inongo kalterik ez eragiteko.
• Datuen tratamendua. Laginketetan lortutako erregistro berriak Aranzadiko
Datu Basean gorde dira. EAEko Ornodunen Atlasa zaharkituta dagoenez
(BEA, 1985), lortutako emaitza berriak Espainiako Anfibio eta Narrastien Atlas
eta Liburu Gorriko material kartografikoarekin alderatuko dira (PLEGUEZUELOS,
et al., 2002). Laginketetan lortutako zita berriak, AHEko herpetofaunaren atlas
birtualera igo dira, web gunean eskugarri egon daitezen erabiltzaile
guztientzat.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
8
• Kudeaketa neurriak. Ikerketa eremua aztertu ostean, betiere bildutako
emaitzak aintzat hartuta kudeaketa neurriak proposatu dira. Oso neurri lokalak
izan arren, erabilgarri suerta daitezke bai gertuko beste eremuetan edota
baldintza antzerakoak agertzen dituzten gunetan.
4. IKERKETA EREMUA
Lanaren ikerketa, Artibaiko padura lurretara mugatu da, egun Arrabetako padura
gisa ezagutzen den eremura hain zuzen ere. Guztira 2,4 ha ditu (1. irudiko lerro
beltza), eta Artibaiko paduren azken arrastoa dugu. Ertaroan, arrantzale familiak
Artibai errekaren bokalean ezarri zirenetik, eraldaketa sakona jasan du bertako
ingurune naturalak. Areatzak eta padurak zeuden lurretan erainkuntzak gailendu dira
eta egun landa-gune baten itxura agertzen du Arrabetak. Belardiak nagusi dira eta
tarteka sasiguneak ere ikus daitezke. Euskal kostaldearen ikur diren Txingudi eta
Urdaibaien egin bezala, lezoiak sortu zituzten itsas-uraren sarrera oztopatu eta padura
lurrak nekazaritzarako ustiatzeko. Baina itsasgorak oztopatu ezin dituen guneetan
(adibidez arrabeta ekialdean) landaredia propioa eraberritzen da. Kasu gehienetan
lezkadia nagusitzen bada ere, itsasoarekiko gertutasunaren arabera landaredia
formazio ezberdinak sortu daitezke.
1. IRUDIA. Inbentarioa egiterako orduan kontutan hartu den eremua gorriz estalita agertzen dena da. Lerro
urdinek errekastoak lekutzen dituzte eta inguru beltzak ikerketa eremua.
Arreta bereziena hezeguneek jaso badute ere (2a irudia), errekastoak (2b irudia),
ihidiak (2d irudia) edota belardi humelak (2e irudia) ere lagindu dira. Habitat hauek dira
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
9
anfibioak topatzeko aproposenak. Laginketak anfibioen aldera bideratu dira gehienbat
proiektuaren helburu nagusia hori baitzen, baina laginketak datu gehigarriak biltzeko
probestu dira, narrasti higrofiloak kasu; gehienbat zirauna (Anguis fragilis) eta
sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara).
A B
D E
2. IRUDIA. Irudi sorta hontan ikerketa arean lagindu diren habitat desberdinak agertzen ditu. A: Putzu azala;
B: Errekastoa; C: Ihidia; D: Belardi putzutua.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
10
5. EMAITZAK
Ikerketa eremua barneratzen duen 10x10 kmko UTMaren baitan 5 anfibio espezie
desberdinen erregistroak daude; 2 uhandre, 2 igel eta 2 apo. 2012. urte hasieran
burutu diren laginketetan 3 anfibio espezieren presentzia egiaztatu ahal izan da. Hona
hemen datu historikoak eta laginketetan lortutakoak uztartzen dituen taula (1.TAULA).
I.TAULA . Ikerketa eremuaren baitan dauden anfibio espezieen inbentarioa osatzeko erabilitako iturrietako
informazioa biltzen du taula honek.
ESPEZIEA Eusko
Jaularitza
AHEko
Datu Basea Laginketak Presentzia
*Anfibioak
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) √ √ √ Egiaztatua
Gailurretako uhandrea (Ichtiosaura alpestris) √ √ Ez dago
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) √ Egiaztatua
Apo arrunta (Bufo bufo) √ √ √ Egiaztatua
Baso-igel gorri (Rana temporaria) √ √ Zihurrenik ez
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) √ √ √ Egiaztatua
GUZTIRA 6 6 4 Max: 4
Ikerketa arean baso-igel gorriaren eta gailurretako uhandrearen presentzia bermatu
bada ere, ikerketa eremuak ez ditu baldintza egokiak erakusten, eta oso zail ikusten
dugu espezie hauetariko bat bertan bizitzea. Gailurretako uhandreak, izenak berak
dioen bezala eremu menditarretara mugatzen du bere banaketa area, eta baso igel-
gorria, nahiz eta aurrez adierazi bezala Gipuzkoako kostaldean populazio batzuk
agertu, basoetan bizi izaten da gehienbat. Ondorioz inguruak ez ditu baldintza egokiak
aurkezten espezie hauen presentziarako, eta bi espezie hauen presentzia Arrabetako
paduran baztertu egiten dugu (I. TAULA).
Ikerketa eremuan sortzen diren putzu azaletan ugaltzen dira uhandre palmatuak .
Artibai ibaian urak isurtzen dituzten errekastoetan sortzen diren urloetan apo
arrunta ren zapaburuak topatu daitezke. Zerrendan espezie berri bat gehitu dugu
txantxiku arrunta , nahiz eta laginketetan topatu ez entzuketen bidez antzeman izan
direlako. Espezie hau ez zen agertzen Eusko Juarlaritzako eta AHEko datu baseetan,
beraz, ikerketa honi esker anfibioen beste espezie bat dagoela egiaztatu izan ahal
dugu. Amaitzeko udaran egindako laginketetan ur-igel arrunta ren ale gazte zein
helduek ikusi izan dira egun argiz, ihidi eta belardi hezeetan. Honelako gune hezeak
oso baliagarriak suertatzen dira anfibioentzat, alde batetik gune hezeak izanda azala
humel mantentzeko aukera ematen dielako eta aldi berean leku egokia delako
elikatzeko, izan ere bertan ornogabe asko biltzen baitira.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
11
Bildutako datuak orokortasunean tratatuz gero, ikerketa eremuan Euskal Herriko
zerrenda ofizialean dauden espezieen laurdena baino pittin bat gutxiago dago, eta
Bizkaian topa litezkeenen herena (3. IRUDIA). Hala ere kopuru aldetik espezie gutxi
izan arren oso garrantzitsua da, bioaniztasunaren puzzle konplexu honetako pieza
guztiengan arreta berezia ezartzea, izan ere paisaiaren konplexutasuna mantentzeko
bidean hegaztiez gain anfibio, narrasti, txitxiburduntzi edota bestelako bizidunen
kontserbazioa behar-beharrezko ekintza baita. Txosten labur honen bidez Arrabetako
eremuan (paduraren inguruan) topa daitezkeen anfibioen zerrenda azaldu da, eta
etorkizunera begira egin behar diren ekintzen proposamena luzatu da.
3. IRUDIA. Arrabetako paduran, Bizkaian eta Euskal Herrian dauden anfibio espezie kopurua
adierazten da grafiko honetan.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
12
I. BIBLIOGRAFIA
BEA, A. 1985. Atlas de los anfibios y reptiles de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa. In: Atlas
de los Vertebrados Continentales de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa. J. Alvarez, et
al., (Ed.): 55-100. Gobierno Vasco. Bilbao.
GOSA, A. & SARASOLA, V. 2007. Seguimiento de una población costera de rana
bermeja (Rana temporaria). Munibe Suplemento, 25:88-93.
HILLMAN, S.S., WITHERS, P.C., DREWES, R.C. & HILLYARD, S.D. 2009. Ecological
and Environmental Physiology of Amphibians. Oxford Biology. 469 pp.
PLEGUEZUELOS, J.M., MARQUEZ, R. & LIZANA, M., (eds.) 2002. Atlas y Libro Rojo
de los Anfibios y Reptiles de España. Dirección General de Conservación de la
Naturaleza-Asociación Herpetológica Española (2ª impresión), Madrid, 587 pp.
RUBIO, X., GARIN, I., SAN SEBASTIÁN, O. & IRAOLA, A. 2004. Nota sobre la
distribución del sapo corredor (Bufo calamita, Laurenti, 1768) en la Bahía de
Txingudi (Gipuzkoa, País Vasco). Munibe, 55-253-255.
TEMPLE, H.J. & COX, N.A. 2009. European Red List of amphibians. Office for Official
Publications of the European Communities, Luxembourg.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
13
I. ERANSKINA
Anfibioen kontserbaziorako ekintzen proposamena.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
14
Erakusten duen azalera eskasa eta kondizioengatik ikertutako eremua ez da
zonalde oso aproposa anfibioen ugalketarako. Jarraian adierazten diren ekintza sorta
kontutan hartu beharko lirateke ikerketa eremuan dauden anfibioen egoerak hobera
egin dezan, izan ere horrek modu positiboan eragingo bailioke inguruko gako
elementuei, besteak beste hegaztiei.
• Ikerketa eremuaren baitan dauden ur gezako habitatak babestu behar dira;
errekastoak bere inguruko landarediarekin, euri uraz sortzen diren putzu
azalak, ihidiak eta belardi hezeak ere bai. Euskal Kostaldean dauden paduretan
(eta berreskuratzeko bidean daudenetan, Motondo kasu) gradazioz ur-gezako
habitatak mantendu ohi dira, izan ere ingurune hauen mantenuak edo sorrerak
asko aberasten baitu inguruko bioaniztasuna.
3. IRUDIA. Irudi honetan ikerketa eremuan, berreskuratuko den eremutik kanpoan geldituko den
gune berezi bat dugu, euriaz edota aldian behingo marea biziaz sortzen den belardi putzutua.
Lur-jabe pribatuko lur-sail bat izan arren Kostaseko “Servidumbre de protección” eremuaren
barruan kokatua dago.
• Paduren berreskurapen integrala gauzatzen bada etorkizunean, errepidetik
gertuen dagoen zonaldean ur-gezeko habitatak mantendu beharko lirateke,
edota egun aurkitzen diren guneetara itsas ura iristen bada ekintza berriak egin
beharko lirateke gerriko horretan (jarraian agertzen den maparen gune gorria),
adibidez putzu sare baten eraiki.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
15
• Errekastoetan bi ekintza proposatzen dira; itsas uretik salbu dauden
zonaldeetan landaketak egin (sahasti eta altzadiak sortu daitezen) eta bestalde
ur-ibilguan zehar modu naturalean presak sortu (egur edo harri blokeen bidez).
2. IRUDIA. Marra urdinek, Errenteria auzoaren inguruan, noizean behingo gertatzen diren uholdeak ekiditzeko edota
eragiten ohi duten mehatxua gutxitzeko, sor daitekeen aintzira antzerako ekosistema bat lekutzen dute.
• Hurrengo urtetara begira Alleri eremuko (Errenteriaraino luzatu litekelarik)
anfibioen populazioen jarraipen eta ebaluaketa egoki bat burutu ahal izateko
ondokoa proposatu nahi dugu:
- Behaketa-kopuru altuagoa, inguruetara zabaldu eta urte osoan zehar
burutuak.
- Behaketak, espezieen fenologiaren arabera finkatu beharko lirateke.
- Lana urteetan zehar luzatu beharko litzateke, horrela anfibioen
populazioaren benetako garapena ikusi ahal izateko.
- Hezegunearen ezaugarriak espezieen eskakizunetara moldatu behar dira:
� Ertzetan, landaretza ugaritu, heldu zein larba eta arrautzak
babeslekua izan dezaten.
� Kutsadura murriztu, gerta daitezkeen isurketa mota desberdinak
ekidinez.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
16
- Allerin eta Artibai itsasadarrean ager daitezkeen bestelako espezieen
jarraipena eta kontrola egin behar dira (espezie exotikoak batez ere)
anfibioen populazioen gain eragina izan baitezakete modu ezberdinetara:
larba zein arrautzak janez, aintziraren eutrofizazioa azkartuz eta ur kalitatea
murriztuz.
- Eutrofizazioa eta isurketak ekidin ahal izateko ere, egokia litzateke aldian
behin errekastoetan uraren azterketa burutzea (batez ere oxigeno
disolbatuarena eta nitratoak).
- Eremuak duen ingurunearekiko konektibitatea areagotzea, zenbait
espezieren ugalketa garairako egokiak izan daitezkeen sakontasun txikiko
putzu berriak sortuz inguruetan, momentu honetan aurki daitezkeenak ur
masa isolatuak baitira.
- Gizartearen ezagupena bultzatzea, Alleri eremuaren kalitatea mantentzeko
eta anfibioak babesteko onuragarriak eta kaltegarriak diren praktikak
jakinaraziz sentsibilizazio kanpainen bidez (triptikoak, panelak,…).
Laburbilduz, hona hemen antzeman diren mehatxuak eta hauei irtenbidea
aurkitzeko proposamenak azaltzen dituen taula:
MEHATXUA IRTENBIDEAK
- Errekastoetan ur bazterreko
landaretza eza.
� Errekastoen (Txerribaso adibidez) ertzetan ur
landaretza (batez ere lezkak) zabaltzen lagundu
- Alleriko “animalia kaltegarriak”. � eremuaren barrura sartzen diren txakurrak kontrolatu
� Animalia inbaditzaileak kontrolatu eta beharrezkoa
bada kanporatu; batez ere amerikako karramarroa.
- Kutsadura eta eutrofizazioa. � Fenomeno hau ekiditeko azterketak egitea eta
neurriak hartu arazo bihurtu aurretik.
- Konektibitate eza. � Allerik inguruarekin lotura hobeago izan dezan putzu
txikiagoen sorrera.
- Inguruko obrak. � Neurri konpontzaileak ezartzea egindako kalteak
konpontzeko.
� Alleri kalte ditzakeen jarduerak debekatzea.
- Ezagupen falta � Herritarrengan kontzientziazio eta sentsibilizazio
kanpainak bultzatu.
� Oharrak agertzen diren panelak jarri.
� Bertako anfibioen populazioa hobeto ezagutzeko
behaketa sakonagoa egitea.
� Gestio plan bat gauzatzea.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
17
II. ERANSKINA. Anfibio espezieen fitxak.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
18
Uhandre palmatua
Lissotriton helveticus (Razoumowsky, 1789)
*BABES MAILA
• Katalogo Nazionalean Interes bereziko espezie bezala sailkatuta dago.
• Bernako ituneko III eranskinean barneratuta dago.
• EAEko espezie mehatxatuen zerrendan ez dago barneratuta.
*BANAKETA -AREA
Orain dela 10 milioi urte,
mendebaldeko Europan uhandre talde
bat sortu zen, espezie horietariko bat da
uhandre palmatua. Azken izotzaldien
erruz, populazioak lekualdatu ziren.
Mugimendu haietan du jatorria gaur egun
Iberiar Penintsulan bizi den populazioa.
Gipuzkoako klima atlantiko hezearen
ondorioz, lurralde osoan da arrunta
uhandre mota hau.
MAPA S.C.Aranzadi
*DESKRIBAPENA
Uhandre palmatuak, 10 zm luze izatera irits liteke gehienez. Kolore arroi-arre-horiztak
erakusten ditu, eta espeziearen ezaugarri bereizgarrienetariko bat begialdean erakusten
duen antifaza da. Arrak ilunagoak izan ohi dira, orbain beltz batzuk izaten dituzte, eta
atzeko hanketan, hatz palmatu edo minzdun beltzak agertzen dituzte. Horrez gain arrek
isatsaren muturrean harizpi fin moduko bat izaten dute, emea errunaldian erakartzeko
erabilia izaten dela.
Argazkia. Ion Garin-Barrio
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
19
*HABITAT
Era guztietako basoetan bizi da uhandrea, hosto galkorretan –pagadiak eta hariztiak-
zein hosto iraunkorretan –pinudi eta artadietan-. Gipuzkoan, nekazaritzari esker, uhandre-
mota hau oso zabalduta dago, eta ohikoa da landa zabaleko paisaietan, belardietako
eremu zabalak eta zuhaiztiak eta sasiak nahasten direneko guneetan topatzea. Edonolako
ur-masak ditu gogoko: urmaelak, belardietako putzuak, uraskak, pista bazterrak eta
putzuak. Abereek zapaldutako putzuetan bizi da, ur nahasietan eta asketan eta topa
liteke.
Gure ikerketa eremuan espezie ohikoa dela esan genezake, izan ere oso espezie
ubikuista baita. Ihidi eta belardi hezeetan topa daiteke, baina gehien bat euri uren
ondorioz sortzen diren putzu azaletan topa daiteke..
Argazkiak. Ion Garin-Barrio
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
20
Txantxiku arrunta
Alytes obstetricans (Laurenti, 1768)
*BABES MAILA
• Katalogo Nazionalean Interes Bereziko (IE) espezie bezala sailkatuta dago.
• Europako Habitat Arteztarauean IV. eranskinean barneratu zuten.
• Bernako ituneko II eranskinean barneratuta dago.
• AHEk 2002an argitaratutako Atlas eta Liburu gorriaren arabera, ia mehatxatu (NT)
bezala sailkatua izatea.
• EAEko espezie mehatxatuen zerrendan ez dago barneratuta.
*BANAKETA -AREA
Europa mendebaldetik etorritako
espeziea da. Euskal Herriko forma,
Kantauri aldetik Pirinioetaraino
zabaltzen da, eta Europakoaren
berdina da. Orain dela 7 milioi urte
baino gehiago bereizi zen Iberiar-
penintsulako gainerako
populazioengandik. Iberiar-
penintsula da munduan txantxiku
arrunt gehien dituen lurraldea. MAPA S.C.Aranzadi
*DESKRIBAPENA
Apo txikia da, 5 bat zmko luzera har dezake, gehienez. Itxuraz potoloa eta buru
handikoa, eta urre koloreko begiak dituzte. Gorputza arre-grisa izaten dute, eta garatxo
gorrizta batzuk dituzte bizkarraldeko alboetan. Hanka laburrak, eta sabelaldea zurixka.
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
21
*HABITAT
Lehorreko ohiturak ditu gehien bat, baina uretatik hurbil bizi izaten da, pagadi edo
hariztietan zein nekazaritzako eta abeltzaintzako eremu zabaletan. Putzuetan, asketan,
erreketako putzuetan, urasketan ugaltzen da. Zapaburuak ugariak dira herrietako iturri
eta urmaeletan ere. Hiri handietako lorategietan ere ikus litezke, Donostian eta Irunen
esate baterako. Itsas mailan zein Pirinioetan (2.400 metrotara) bizi dira. Ia urte osoan
zehar ugaldu daiteke, kasu batzuetan zapaburu oso handiak ikusten dira
hezeguneetan neguan, larba negutarrak dira, adibidez Pirineotako laku glaziarretan
urteak behar izaten dituzte metamorfosia lortzeko.
Ikerketa eremuaren baitan dauden hezeguneak ez dira oso aproposak espezie
honen ugalketarako, izan ere denbora tarte luzez ureztatuta mantentzen diren ur-
guneak behar baitituzte. Baina espezie hau ederki moldatzen da, giza eragina jasaten
duten guneetara, adibidez herrigunetik gertu dauden parkeak edota nekazal guneetan
ere aurki litezke, eta ez da harritzekoa nekazariek erabiltzen dituzten askatan
zapaburuak topatzea. Espezie lurtarra dugu, arrabio arruntarekin batera lurtarrena,
hezeguneetara ugaltzera joaten da eta arrak errutea bere gainean duenean,
ureztatzeko zonalde humel edota putzuetara joaten da.
Argazkiak. Ion Garin-Barrio.
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
22
Apo arrunta
Bufo bufo (Linnaeus, 1758)
*BABES MAILA
• Bernako ituneko III eranskinean barneratuta dago.
• EAEko espezie mehatxatuen zerrendan ez dago barneratuta.
• AHEk 2002an argitaratutako Atlas eta Liburu Gorrian, mehatxu larririk gabe zegoela
adierazi zuten.
*BANAKETA -AREA
Apo arrunta da “apo”
izendapenari estuen lotzen zaion
anfibio espeziea. Oso antzinakoa da,
Asiatik barrena Europan sartutako
formetatik eratorritakoa baita. Apo
arrunta Iberiar-penintsula osoan
zehar bizi da, orain dela 17 bat milioi
urtez geroztik.
MAPA de S.C.Aranzadi
*DESKRIBAPENA
Europako anfibiorik handiena da. Eme zahar batzuek gizaki heldu baten eskua baino
handiagoak izatera irits litezke. Azala lakatza dute, izan ere garatxo ugariz betea izaten
baitute. Lepoan guruin handi batzuk dituzte, eta gai toxikoak jariatzen ditu bertatik
(bufotoxinak). Koloreari dagokionez, azala marroia, horixka, eta batzuetan, orbainduna
izaten da, baina sekula ez berdea. Begiak, berriz, gorri-marroi distiratsuak izaten ditu.
Argazkia. Ion Garin-Barrio
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
23
*HABITAT
Basoetan zein eremu zabaletan, hau da belardi eta laboreetan, bizi daiteke.
Gipuzkoan, nahiago ditu ibai eta erreka inguruko hariztiak eta haltzadiak. Ur lasterretan
zein putzuetan, urmael zein urtegietan, ugaltzen da. Oso gradiente altitudinal handia
erakusten duen espeziea da, itsas mailan nahiz Piriniotan, 2.600 metroko garaieran, topa
baitaiteke.
Arrabetako inguruan dauden errekastoak baliatu ditzakete ugalketarako, beharbada
ikerketa arean dauden errekastoak ez dira egokienak baina gerta liteke inguruko beste
errekastoren bat erabiltzea edota errekasto berberen goialdeko tramo bat baliatzea
ugaltzeko. Udazkenean egin zen laginketan zapaburu batzuk topatu ziren errekasto txiki
horietako batean, beharbada errekastoko uraren indarraz bultzatutakoak.
Argazkiak. Ion Garin-Barrio eta Diego Mendoza Fernández
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
24
Ur-igel arrunta
Pelophylax perezi (Seoane, 1885)
*BABES MAILA
• Europako Habitat Arteztarauean V. eranskinean barneratu zuten.
• Bernako ituneko III eranskinean barneratuta dago.
• EAEko espezie mehatxatuen zerrendan ez dago barneratuta eta AHEk 2002 urtean
argitaratutako Atlas eta Liburu Gorrien, espezieak ez zuela mehatxu larririk adierazi
zuten.
*BANAKETA -AREA
Bigarren igel-talde nagusia igel
berdeek osatzen dute. Europakoak Asiatik
datoz eta Iberiar adarra orain dela 16
milioi urte banandu zen gainerakoetatik.
Iberiar-penintsula osoan eta Frantzia
hegoaldean bizi da. Hala eta guztiz ere,
Euskal Herrian eta Katalunian antz
handiko beste forma bat dago,
aurrekoaren eta Penintsulan bizi ez den
beste espezie baten gurutzamenduz
sortua (espezie hibridoa).
MAPA de S.C.Aranzadi
*DESKRIBAPENA
Handia da, 10 zm-raino luza liteke. Azal leuna du, eta bizkarraldean bi guruin-lerro
izaten ditu. Berdexka, grisaxka edo arrea izaten dira, eta batzuetan, lerro hori nabarmen
bat izaten du bizkarraldean. Sabelaldea zuria du, orbain txikiz betea. Begiak irtenak, eta
atzeko hatzak mintzdunak, hau da, uretako bizimodurako egokituak.
Argazkia. Ion Garin-Barrio
ONDARROAKO ARTIBAI PADURAKO ANFIBIOEN INBENTARIOA 2 012
25
*HABITAT
Anfibio urtarrenetako bat da, ia bizitza osoa uretan igarotzen baitu: ibai-ertzak zein ibai
urloak probesten dituzte gehienbat, baina horrez gain putzuak, urtegiak, ureztatzeko
putzuak, ubideak, hirietako parkeetako urmaeletan ere topa daitezke indibiduoak.
Kutsadura eta gazitasun-maila handiak jasaten ditu uretan. Hosto erorkorreko basoetan,
eta batez ere, eremu zabaletan bizi da. Espezie kolonizatzailea da, eta pagadietan eta
erreketako soilguneetan ere sartzen da.
Txantxiku arruntaren kasuan azaldu bezala espezie honek putzu egonkorrak behar
izaten ditu ugaltzeko, gerta liteke errekastoetako ibilguan oztoporen bat topatu ostean
sortzen den putzua baliatzea ugaltzeko baina gehien bat Arrabetan ur-igel berdeak udaran
ikusi izan ditugu. Zonalde humelak erabiltzen dituzte, Txingudiko paduran erabiltzen
dituzten gune berberak baliatzen dituzte gehien bat elikatzeko.
Argazkiak. Ion Garin-Barrio eta Diego Mendoza Fernández