Olatz Galtzagorriak

download Olatz Galtzagorriak

If you can't read please download the document

description

Olatz Aralarren bizi den Galtzagorri bihurri bat da

Transcript of Olatz Galtzagorriak

Behin batean, Olatz izeneko Galtzagorri bat bizi zen Aralarren.

Olatz, beste Galtzagorrien modura, jendea ikustean zuhaitzen atzean ezkutatzen zen.

Egun batean, Olatz Alatzekin, bere lagun batekin, joan zen San Miguel ingurura jolastera.

Beti bezala, bihurrikeriak egiten hasi ziren. Tabernan inor ez zegoenez, barrura sartu eta dena hankaz gora utzi zuten.

Gero handik alde egin zuten eta taberna ireki zutenean, jendeak harrituta esan zuen:Nor izan da taberna horrela utzi duena?

Olatz eta Alatz, kanpoan, leiho baten azpian zeuden dena ikusten eta farrez lehertzen hasi ziren jendearen aurpegia ikustean.

Marik bere kobazulotik dena ikusi zuen eta beraiengana joan zen errieta egitera.

Arazoa konpontzeko Olatz eta Alatz tabernariarengana eraman zituen eta beraiek izan zirela esan behar izan zioten, nahiz eta jendearen aurrean egoteak lotsa asko eman.

Olatzek eta Alatzek dena txukundu behar izan zuten eta jendea asko poztu zen.

Etxera bueltatu zirenean, sorpresa handia hartu zuten, izan ere, Olatzen etxea ere hankaz gora zegoen.

Orduan Mariren kobazuloraino joan ziren gertatu zena jakiteko asmoz.

Galtzagorri bat izan dun. Zuek egindakoa ikusi ondoren, zuei gauza bera egitea erabaki din- esan zien Marik

Modu horretan, egindako kalteaz jabetu ziren eta berehala tabernariarengana bueltatu ziren berriz ere barkamena eskatzera eta gehiago egingo ez zutela esatera.

Hortik aurrera bihurrikeriak egin gabe ongi pasatzen ikasi zuten eta oso pozik bizi ziren.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.