Olatz Altuna eta Mañel

8
2009ko maiatzaren 31a, igandea::: 2.933 zka. ::: www.kronika.net OSINAGA AUZOA Jaietako egitarauak banatzen ibiliko dira gaur Osiñagako jaietako egitaraua banatzen ibiliko dira gaur au- zoan barrena jai batzordeko kideak. Datorren igandean Arriatsun egingo den bazkarira- ko izenak ere hartuko dituzte. ❙❙ BOLA Tiraldia Floridako bolatokian Gaur Floridako bolatokian tiral- dia izango da. Beterano, ema- kume, ume eta gazteen txa- pelketa jokatuko da. Goizeko 10:00etatik 11:30etara eta 16:30etatik 17:30etara. ❙❙ BIDE MOZKETA Karabelgo zubia itxiko dute bihar Zinkoenea eta Karabelgo gasolindegi arteko bidea itxi egingo dute bihar, bost bat hilabeterako. Beraz, autoek ezingo dute bertatik sartu herri- ra; baina herritik zubian barre- na ateratzeko aukera izango dute. Oinezkoek tarteka ez dute pasatzerik izango. ❙❙ Elkartasun Eguna atzo herrian /2 LAB: hilaren 21eko grebaren inguruan /2 Laburrak /3 KIROLAK: futbola, pelota eta abar /3 ‘Ikusi Makusi’ lehiaketa /6 Umeak eta ingurumena /8 Zinea Biterin /8 GAUR KRONIKAN Herri kiroletako frogak egin zituzten atzo Eskola Kiroleko azken txanpan HERRI kiroletan aritu ziren atzo kiroldegian Eskola Kirola egitasmoan parte hartzen duten alebin eta benjaminak. Ikastetxe ezberdinetako umeak elkartu eta giro ederrean aritu ziren, denak nahasian. Eskola Kirola egitasmoak ikasturtean zehar umeek kirol ezberdinak praktikatzea du helburu. Gutxi gora behera 6 eta 16 urte bitarteko herriko umeek parte har- tzen dute egitasmoan, eta ikastetxeen, Foru Aldundiaren eta Udalaren elkarlanari esker egiten da; herriko klubek ere lan haundia egiten dute egitasmoa aurrera ateratzeko. ❙❙ ELKARRIZKETA: Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua igerilariak /4-5 Urumea Ikastolaren jaialdia gaur Gay Murren KURTSO bukaerako jaialdia egingo dute Urumea Ikastolako ira- kasle, ikasle, guraso eta ingurukoek. Goizeko 10:30etan hasiko dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainiko duten ikuskizuna- rekin; 11:45etan Marsel Magoaren magia ikuskizuna izango dute; eta bitarte horretan erakusketa ere izango da, gimnasioan eta behe- ko eta lehendabiziko solairuetan. Bazkaldu ondoren, puzgarriak eta karaokea izango dituzte, aspertu arte. ❙❙ MUSIKA Eskolako Txistulari Taldea ariko da plazan gaur, eguerdi partean, pieza mordoska jotzen, besteak beste, honakoak: Andrekale, Kontrapasa eta Altzibar. Txistulari eta atabalariak honakoak izango dira: Idoia Ansorena, Jon An- sorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren zuzendaria, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Leire Goñi eta Eduardo Lizarraga. 12:30etan hasita, arkupetan. ❙❙ Herriko txistulariak gaur Udaletxeko arkupetan

Transcript of Olatz Altuna eta Mañel

Page 1: Olatz Altuna eta Mañel

2009ko maiatzaren 31a, igandea::: 2.933 zka. ::: www.kronika.net

� O S I N A G A A U Z O A

Jaietako egitarauakbanatzen ibilikodira gaur

Osiñagako jaietako egitarauabanatzen ibiliko dira gaur au -zoan barrena jai batzordekokideak. Datorren igandeanArriatsun egingo den bazkarira-ko izenak ere hartuko dituzte. ��

� B O L A

Tiraldia Floridakobolatokian

Gaur Floridako bolatokian tiral-dia izango da. Beterano, ema-kume, ume eta gazteen txa-pelketa jokatuko da. Goize ko10:00etatik 11:30 etara eta16:30etatik 17:30etara. ��

� B I D E M O Z K E T A

Karabelgo zubiaitxiko dute bihar

Zinkoenea eta Karabelgogasolindegi arteko bidea itxiegingo dute bihar, bost bathilabeterako. Beraz, autoekezingo dute bertatik sartu herri-ra; baina herritik zubian barre-na ateratzeko aukera izangodute. Oinezkoek tarteka ezdute pasatzerik izango. ��

Elkartasun Eguna atzoherrian /2

LAB: hilaren 21eko grebaren inguruan /2

Laburrak /3

KIROLAK: futbola, pelotaeta abar /3

‘Ikusi Makusi’ lehiaketa /6

Umeak eta ingurumena /8

Zinea Biterin /8

GAUR KRONIKAN

Herri kiroletako frogak egin zituzten atzo Eskola Kiroleko azken txanpan

HERRI kiroletan aritu ziren atzo kiroldegian Eskola Kirolaegitasmoan parte hartzen duten alebin eta benjaminak.Ikastetxe ezberdinetako umeak elkartu eta giro ederrean arituziren, denak nahasian. Eskola Kirola egitasmoak ikasturteanzehar umeek kirol ezberdinak praktikatzea du helburu. Gutxigora behera 6 eta 16 urte bitarteko herriko umeek parte har -tzen dute egitasmoan, eta ikastetxeen, Foru Aldundiaren etaUdalaren elkarlanari esker egiten da; herriko klubek ere lanhaundia egiten dute egitasmoa aurrera ateratzeko. ��

ELKARRIZKETA:

Olatz Altuna eta MañelAizpurua igerilariak /4-5

Urumea Ikastolaren jaialdia gaur Gay Murren

KURTSO bukaerako jaialdia egingo dute Urumea Ikastolako ira-kasle, ikasle, guraso eta ingurukoek. Goizeko 10:30etan hasiko diraHaur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainiko duten ikuskizuna-rekin; 11:45etan Marsel Magoaren magia ikuskizuna izango dute;eta bitarte horretan erakusketa ere izango da, gimnasioan eta behe-ko eta lehendabiziko solairuetan. Bazkaldu ondoren, puzgarriak etakaraokea izango dituzte, aspertu arte. ��

MUSIKA Eskolako Txistulari Taldea ariko da plazan gaur,eguerdi partean, pieza mordoska jotzen, besteak beste,honakoak: Andrekale, Kontrapasa eta Altzibar. Txistulari etaatabalariak honakoak izango dira: Idoia Ansorena, Jon An -sorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, IñakiEguren zuzendaria, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Lei reGoñi eta Eduardo Lizarraga. 12:30etan hasita, arkupetan. ��

Herriko txistulariak gaurUdaletxeko arkupetan

Page 2: Olatz Altuna eta Mañel

22009-V-31 igandea

Elkartasun adierazpenakhelarazi zizkieten presoei atzo Elkartasun Egunean

Euskal presoekiko Elkartasun Egunaizan zen atzo herrian. Goizetik hasieta gauera arte herritarrek ez zutenatsedenik hartu, modu batera edobestera, bakoitzak bere erara, euskalpreso, iheslari eta beren senideeielkartasuna adie raz teko.

Goizean hasita, krosa egin zutenherrian. Manifestazioa ere izan zen.Eguerdian berriz, herri bazkaria izanzen Atsegindegin eta ondoren umejolasak, enkantea eta ekitaldia izanziren. Gauean kontzertuak izan ziren.

Elkartasun adierazpenak preso,iheslari eta senideeiElkartasun Egunaren helburunagusia da euskal preso, ihes larieta haien senideei elkar tasunaadie raztea. Baita era berean,kondena beteta duten edotagaixotasun larri bat duten presoenaskatasuna eskatzea. Aurtengainera, azaldu dutenez, berezikisalatu dituzte «presoek egunerojasaten dituzten eskubide urra -ketak». ��

Krosa, bazkaria, manifestazioa, ekitaldia etakontzertuak izan ziren besteak beste, atzokoan.

LAB: «Hiritar oro zoriondu nahidugu, krisialdiaren aurka,maiatzaren 21eko huelga

orokorrean izan duenpartaidetza haundiagatik»

HERNANIKO LAB sindikatuakherritarrak zoriondu nahi izan ditujoan den maiatzaren 21erakodeitutako greba orokorrak izan zuen«partaidetza haundiagatik».

Merkataritza txikiko langile eta jabeak zorionduKronikara bidalitako prentsanoharraren bidez, zoriondu nahi izanditu «merkataritza txikiko langileaketa jabeak, berriro ere, egoerakagindu bezala jokatuz, langi leria -rekiko elkartasuna adierazi dute-lako». Eransten du langileek jasatendutela, beraiek sortu ez duten krisia,eta gizarteak ulertu duela, krisiarenarduradunak administrazioa eta en -presarioak direla «egoeraz baliatuz,langileei eta langileen eskubideei,dagoeneko nahiko kaskartuak dau -den eskubideei, atzerakada ekarrikolizkieketen neurri berriak onartunahi dituzte».

Azalera haundiko saltoki bateangrebarik ezEra berean, LABek dio, ezin delaukatu, grebari azaldutako atxiki -menduari dagokionez, «herrikoazalera haundiko saltokietako bat,Eroski, egun osoa zabalik egon zela».

Eta azalera haundiko saltokiarenjarrera salatu nahi izan du, «bereonura jendearen eta gizarte onurarengainetik jartzen dutelako». Buka -tzeko eransten du ez duela ulertzen«hauen jarrera, azalera haundikosaltoki hauetan izaten delako behin-behinekotasun haundiena».

«Denok eskubide eta betebehar berak izateko»Bukatzeko dio, pertsona guztiakanimatu nahi dituztela bestelakogizarte eredu zuzenagoa sortzekohelburuan lanean jarraitzera, «denoklana eta etxebizitza izan dezagun,hezkuntza eta osasun laguntza doanizan daitezen».

Bi hitzetan laburtzen dituhelburu nagusiak: «gure lanarenlanez sortu dugun aberastasunazuzentasun eta elkartasun haun -diagoz bana dadin».

Gaur egun gutxi batzuk agindu eta besteen kontura bizi diraAzken finean, bukatzen du, «denokeskubide eta bertebehar berak izanditzagun, ez gaur egun bezala, nongutxi batzuek agintzen duten,besteen izerdi eta morrontzarenbizkar». ��

� H E R N A N I K O E L K A R T A S U N E G U N A � H E R N A N I K O L A B : M a i a t z a r e n 2 1 e k o g r e b a r e n i n g u r u a n

� O D O L E M A T E A

Asteartean odola emateko aukera Hileko lehendabiziko asteartean beti izaten da aukeraodola emateko. Odola emateaz gain, eta nahi izanez gero,organoak emateko bete beharreko pausuak zein diren ereazaltzen dute. Anbulatorioan, 18:30etatik 20:30etara. ��

� E Z K E R A B E R T Z A L E A

Europako hauteskundeei buruzkoherri batzarra bihar

Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du biharko, Euro pa -ko hauteskundeei buruz hitz egiteko. Biterin, 20.00etan. ��

� E L U R T X O R I

Leitzara joateko izen ematea Elur Txorik mendi martxa antolatu du, datorren igandeanLeitzara joateko. Goizeko 05:00etan abiatuko dira eta 8orduko ibilaldia izango da. Elkartean eman behar daizena eta gaur da azkeneko eguna. ��

� B E R T S O L A R I T Z AHernaniarrak ederki aritu diraEskolarteko Bertsolari Txapelketan

Ostiralean jokatu zen Eskolarteko Bertsolarien Txapel ke takofinala. Hernaniarrak ederki aritu ziren baina ez zuten lor tuirabazterik, ezta Euskal Herriko txapelketara pasatzerik. ��

� E R R O M E S A L D I A

Arantzazura erromes hilaren 21eanHilaren 21ean izango da aurten Arantzazurako erromesal-dia Hernani aldetik. Autobuserako eta bazkaritako txartelahartzeko, Kale Nagusiko Eguzki dendara joan behar da. ��

� E R L I J I O A

Parrokoak 3 liburuska egin dituJose Luis Aperribai Hernaniko parrokoak, historia, gizarteeta erlijioari buruzko hiru liburuska egin ditu, han eta he menbildutako informazioarekin eta bere hausnarketekin.Dagoeneko salgai daude herriko liburudendetan, parrokianbertan eta Elizbarrutiko Donostiako dendan. ��

Page 3: Olatz Altuna eta Mañel

2009-V-31 igandea

3 K I R O L A K

� P E L O T A - H e r r i A r t e k o T x a p e l k e t a

Hernani irabazle ostiraleanfinalerdietako joaneko

kanporaketa 2-1 irabazita

FINALERDIETAN dira da -go neko Hernaniko pelota -riak Herri Arteko PelotaTxa pelketan eta oraingozbehin tzat oso ondo dabiltza.Osti ra lean joaneko kanpo -raketa jokatu zuten, baitairabazi ere, 2-1, Azpeitikoaurkari sendoaren aurka.Azpeitia joan den urtekotxapelduna, arerio gogorrada, eta par tidu zaila esperozuten. Po zik egotekoarrazoia badute.

Kadeteek eta jubenilekirabaziKadeteetan, Eneko Lujanbioeta Jon Ander Elorza arituziren, Aizpuru eta Eizmendiazpeitiarren aurka. Errazirabazi zuten eta neurrikoemaitza lortu zuten, 22-10.

Jubeniletan, Ioritz Arrietaeta Eneko Aizpitarte arituziren, Azpeitiko Etxaniz etaMurgiondoren aurka, etahauek ere gehiegi nekatugabe irabazi zuten, 22-8.

Seniorrek galduSeniorrek, Paul Ojuel eta AitorGorrotxategik, ez zu ten zortebera izan, Larra ñaga etaUzkudun aurkarien aurka eta22-15 galdu zuten; mailaoneko pelotariak izaki, ikus -kizun polita eskaini zuten.

Itzulerako partiduaOrain itzulerako partiduarenzain daude, baina itxuraguztien arabera, hernania rrekzeresana emango dute. ��

Seniorrek galdu egin zuten; hala ere, Hernani izan zen garaile.

� S A S K I B A L O I A `Saskibaloia igandeetan´ jardunaldia gaur

Hernani Saskibaloi Kirol Elkarteak antolatuta, Saskibaloia igandee-tan jardunaldiak izango dira gaur, 1997-1999 urte bitartean jaiotakogazteei zuzenduta. Gaur, kiroldegian, 12:00etan. ��

� E R R U G B I AErrugbi Eskolen Torneoa gaur

Hernani CRE elkarteak antolatuta, Errugbi Eskolen arteko Tor neoaizango da gaur Landaren. Azkaine-Sara, Donibane Lohitzu ne, Haz -par ne, Miarritze, Bartzelona, Valladolid eta Hernaniko taldeetakoinfantil, alebin eta benjaminak ariko dira. 10:00etatik 14:00etara. ��

� F U T B O L AGorengoen mailako taldea igoera fasearen atarianGorengoen Mailako taldeak denboraldiko azkeneko partidua jokatu-ko du gaur, EUPV Vasconiaren aurka, eta irabaziz gero, igoera fa -sea jokatzeko aukera izango du. Partidua Martutenen, 17:30etan. ��

� P E L O T ABisintxo Bilbao Hernaniko taldekoak Teledonosti Torneoan jokatuko du gaur

Bisintxo Bilbao, Iparraldeko jokalariak, Hernaniko taldean aritzen de -nak, Teledonosti Torneoan jokatuko du gaur finala, jubeniletan.Lizartzako Iraitz Olaetxea pelotariaren aurka ariko da. Bil bao denbo-raldi bikaina egiten ari da; Sub 22 Mundialetan brontzezko medailaekarri zuen Argentinatik, eta Zizurreko 4/5ko Torneoan ere txapeldun -orde izan zen. Partidua gaur, Antiguako frontoian, 11:00etan. ��

Oier Mendizabalek eta Olaizola Ik galdu egin zuten Ipar Kutxa Torneoan

Oier Mendizabal eta Asier Olaizola pelotariek Ipar Kutxa Torneoarenfinala jokatu zuten atzo Gonzalez eta Laskurainen aurka eta 15-22galdu zuten Tolosako Beotibar frontoian. ��

Page 4: Olatz Altuna eta Mañel

2009-V-31 igandea

4

Olatz Altuna (Hernani,

1984) eta Mañel Aizpurua

(Hernani, 1988) askotan

azaldu dira Kronikan.

Baina aurten egiten ari

diren denboraldiak

aipamena baino gehiago

merezi du. Gipuzkoako eta

Euskadiko errekorrak

lortzeaz gain, udako

Espainiako txapelketetan

ere aurrean ibiltzeko

aukerak dituzte. Guk

beraien kirol bizitzaz

gehixeago jakin nahi

izan dugu.

Hernaniko igeriketa taldean hasi etaEuskadi eta Espainia mailan lehia -tzen ari zarete orain. Zein izan daegindako ibilbidea?Olatz: Ni 12 urterekin hasi nintzen.Kirol ezberdin pila batean aritzennintzen eta horietako bat igeriketazen. Egun batean, pistinako monitorebatek proposatu zidan Hernanikoigeriketa taldean sartzea eta hala hasinintzen. Hernanin urte batzuk egineta gero, duela lauzpabost denboral-di, Donostiako Fortuna taldera pasanintzen.

Mañel: Ni lehenago hasi nintzen. Seiurterekin egin nuen lehenengo igeri-keta ikastaroa eta zortzirekinHernaniko taldean sartu nintzen.Hemen 18 urterarte aritu etaFortunara salto egin nuen.

Fortuna klubarekin zabiltzate bainaBardulia taldearekin lehiatzen du zue Euskadi eta Espainia mailan.Zergatik?Dena duela urte batzuk izandakolizentzia kontu batengatik da.Bardulia Gipuzkoa mailako ekipoantzeko bat da. Adibidez,Espainiako txapelketetara orain arte

Gipuzkoako igerilariak bakoitzabere aldetik joan dira; Ordiziatik bat,Fortunatik bi, Azpeitiatik beste bateta abar. Orduan, Bardulia sortu zenigerilari horiek denak talde moduanparte hartzeko. Honen bitartez, lor -tzen da igerilaria bakarka ez joateaedo taldekako erreleboetan parte

hartzea, eta guretzako motibazioberezi bat da.

Zergatik da hain zaila edade batetikaurrera Hernanin igeriketan jarrai -tzea?O: Maila altuan lehiatu nahi baduzu,adin batetik aurrera, horretarako

prestatutako klub batera joatea daonena. Fortunan gure adineko jendeaaritzen da, gure maila antzekoan igeridabilena, gure prestaketa berdina egi-ten duena, helburuak konpartitzendituguna. Espezifikoki zuretzat pres-tatutako entrenamenduak dituzu.Entrenatzailea, prestatzailea, dietistaeta abar dauzkazu eskura egunero etahorrek asko laguntzen dizu emaitzahobeak lortzen.Ez dut esan nahi Hernani klub txarradela eta ez genuela entrenatzen.Baina bai, agian, filosofia ezberdinaduela.

M: Hernanin ordutegi aldetik osozaila zen moldatzea. Pistina arratsal-deko 20:00etatik 22:00etara geneu-kan. Orain egun osoan daukagu,beraz, flexibilitate haundia eskain -tzen dizu.

Hernaniko klubean dabiltzanetatikzein azpimarratuko zenukete?Maila altuko gazteak daude. Batkomentatzekotan Maitane Danbore -nea esango genuke, Espainiako txa-pelketetan aritzen delako, bainagehiago ere badaude.

Zuen entrenatzailea Jon Murua da.Nola definituko zenukete?O: Gogorra. Igeriketarako bizi da, betipistinan egoten da. Ordu pila batpasatzen ditu entrenatzen eta betisaiatzen da gauza berriak probatzen.

M: Entrenatzaile bezala onena da.Txikitatik Hernanin berarekin ibiligara. Duela urte batzuk Fortunakoigerilariak entrenatzen hasi zen, etageroxeago gu ere hara joan ginen.Oso ondo ezagutzen dugu elkar.

Igeriketa kirol gogorra omen da.Deskribatu zuen entrenamenduaste normal bat.O: Astean sei egunetan entrenatzendugu, igandea jai hartuz. Ni egune-an hiru orduz aritzen naiz. Eta eske-rrak “belozista” naizela, hau da,gehienbat 50 metroko probetan etabatzuetan 100 metrokoetan partehartzen dudala. Mañelekin konpara-

«Ez gara inoiz egon aurrekopostuetatik hain gertu»

Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua, elkarrizketa egunean.

Ekhi Zubiria Etxeberria

Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna – Igerilariak

Astean sei egunetanentrenatzen dugu.

Oso garbi eduki behar duzu gustatzen zaizula, beste mila gauza uzten dituzulako alde batera.”

Page 5: Olatz Altuna eta Mañel

2009-V-31 igandea

5

tuz denbora gutxiago entrenatzendut, distantzia motzagoetan partehartzen dudalako. Entrenamenduesplosiboagoak egiten ditut; gimna-sio asko eta ariketa motzak.

M: Nik egunean lau edo bost orduentrenatzen dut 100, 200 eta batzue-tan 400 metroko probetan aritzennaizelako. Horretaz aparte, klaseraedo lanera joan behar bada, ez daerraza denerako denbora edukitzea.

Sakrifizio haundia eskatzen dizue,baina urtetik urtera hor segitzenduzue…Oso garbi eduki behar duzu zer nahiduzun eta asko gustatu behar zaizu,zeren azken batean, beste milagauza uzten dituzu alde batera ige-riketagatik. Momentu txarrak ego-ten dira eta askotan pasatzen zaizuburutik dena uztea, baina badagozer edo zer jarraitzera bultzatzengaituena.

Azkenaldian, komunikabideetanikusi ahal izan dugu igeriketakoproba ezberdinetan errekor berri pilabat ezartzen ari direla. Zuek ere mar-kak dezente hobetu dituzue azkentxapelketetan, errekor ezberdinaklortuz. Zeren eraginez gertatzen arida hau guztia?Egia da, orain arte markak hobetzenjoan garela pixkanaka-pixkanaka etaorain, bat-batean, asko hobetu dugula.50 metrotako proba batean segundoerdi bat hobetzea kristona da. Asko etaondo entrenatzearen eragina da aldebatetik, eta bestetik, izan daiteke trajeberriagatik ere. Traje berria dagoene-tik markak asko hobetu dira. Trajeakez du milagrorik egiten, baina igerilari

batzuei asko laguntzen diela argidago. (Ikusi koadroa).

Bukatzeko, udara badator eta txa-pelketak hasi dira. Zein dira zuenhelburuak?O: Laster, San Joanetan, Gipuzkoakotxapelketa daukagu. Gero, Euska -dikoa eta uztailaren bukaera aldeanKanariar Uharteetan daukagu Espai -niako txapelketa. Helburu nagusiamarka hobetzea izango da, eta lehenesan bezela, horren bidez postu on batlortzea.

M: Aurten oso denboraldi ona dara-magu eta aurrean egoteko aukerakikusten ditugu, aurreko urteetanbaino gehiago seguruena. Nire mar-kak, adibidez, ez daude aurrenekohiruetatik oso urruti, eta nahikoa danik oso karrera ona egitea eta aurre-ko batek zorte txarra edukitzeapostu on bat eskuratzeko. Horretansaiatuko gara. ��

Entrenamendu latzak egiten dituzte. Guztira egun batean 9.000 metroigeri egitera iritsi izan dira.

Gaur egun polemika handi samarradago igeriketako bainujantzieninguruan. 2008. urtean 109 mundu-ko marka hautsi ziren. Historia guz-tian zehar urte betean egindakoerrekor kopururik handiena izanzen, eta horietako asko Jacket bainu-jantzi italiar berriekin egin ziren.

Dirudienez, etxe italiar honekordurarte triatloietarako eta itsasokoigeriketa probetarako bainujantziakegiten zituen (hauek neoprenozkoakizaten dira eta material hau pistine-tan debekatuta dago). Eta duelagutxi igerilekurako bainujantziak

merkaturatzen hasi zen. Kontua da, orain arteko errekorrakegiteko erabili ziren bainujantzietxeek (Speedo edo Arena, pare bataipatzearren) ez dutela oso ondoikusi gertaera hau. Batez ere,beraien trajeen errekorrak hautsidituelako, eta beraz, igerilarien arte-an zuten monopolioa galtzeko bel-durra dutelako. Hauek Jacket-ekbainujantziek bete beharreko bal-dintzak ez dituela betetzen salatzendute.

Baldintza hauetariko batzuk dira:flotabilitate efektua 100g-tik behera-

koa izatea, trajeak milimetro batbaino lodiera txikiagoa izatea, gehie-nez txorkatila eta sorbaldetaraino-koa izatea eta abar.

Aste honetan bertan jakin daNazioarteko Igeriketa FederazioakJacket 01 modeloa eta Arenaren X-Glide-a, besteak beste, ez dituelahomologatu gehiegizko flotabilitate-agatik (modelo hauekin bi errekorberri markatu ziren). Hala ere, besteJacket modelo batzuk baldintzakbetetzen dituztela dirudi, homolo-gatu egin baitituzte. Gaur egun ige-rilari askok (baita Euskadi mailan

ere) Jacket modeloekin lehiatzendute.

Beste salaketa bat egiten zaioJacket etxeari: bere trajeak ez direladenentzat eskuragarriak, hau da,garestiegiak direla. Eta bere pre-zioek hala diote. Traje bakoitzak 400euroko kostua du gutxi gora behera.Eta hori gutxi balitz, 9-10 aldiz era-bili eta gero, puskatu egiten da nor-malean, oso material berezia baita.

Errekor berrien eragileetako batJacket-a al da? Izan ala ez, igerilariguztiak traje berarekin lehiatzeanikusiko da zein den azkarrena. ��

Jacket modelo italiarra

Nik aurreko urteetan baino gertuago ikusten

dut podiuma. Suerte pixka bat falta zait. ”

Maila batetik aurreraHernanitik Fortunara

joatea erabaki genuen. Ez da bata hobea delako, filosofia erabat ezberdina da.”

Mañel:

Page 6: Olatz Altuna eta Mañel

2009-V-31 igandea

6

� Asteko agendai K U S I - M A K U S II K U S I - M A K U S I - e r a n t z u n a k E K A I N A K 1 , a s t e l e h e n a :

� Erakusketa: Ingurumenari buruzko lanak. Herriko ikastee -txetako 4garren, 5garren eta 6garren mailako ikasleekegindako lanak. Azken eguna ekainaren 3a. Biterin, arra -tsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

E K A I N A K 6 , l a r u n b a t a : � Txinparta taldea: Goizuetara ibilaldia. Izen emateko epeaekainaren 4a. Irteera goizeko 7:00etan, Plaza Berritik.� Osiñagako jaiak:10:00etan: Mountain bike haurrentzat; 12:00etan:Txupinazoa eta haur jolasak; 14:00etan: Auzokoentzat bazkaria;17:00etan: Abere dema, Paolla eta Azkonobieta; Ondorenauzokoen artean pelota partiduak (final erdiak) etaHernaniko bertso eskolako bertsolariak; 19:30: Sagardo etabakailu dastaketa; 23:00etatik aurrera: Laiotz musika taldea.� Gazte Asanblada: Futbito txapelketa. Izena emateko Garintabernatik pasa behar da. Prezioa 15€. Gay Murren, arra -tsaldeko 17:00etatik aurrera.� Ereñotzuko San Antonio jaiak: XXIV. Mus Txapelketa.Izena egunean bertan eman behar da. Ur Mian, gaueko22:30etan.

E K A I N A K 7 , i g a n d e a : � Elur txori elkartea: Leitzara ibilaldia. Irteera goizeko5:00etan, Elur Txoritik.� Osiñagako jaiak:Xapre trikitixa taldea arituko da giroa alaitzen egun osoan;12:00etan: Auzokoak gogoratuz beheko zubian; 12:30etan:Pelota partidua. Finala; 13:00etan: Osiñaga Jazz Band.Ondoren, Peñagarikano eta Telleria bertsolariak; 14:00etan:Herri bazkaria. Arriatsun; Ondoren Auzo kirolak: trontza,txinga, soka-tira, zaku karrera, eta abar; Bertsolarien biga-rren saioa; 20:00etatik aurrera: Xapre musika taldea.� Ereñotzuko San Antonio jaiak: 8:00etan: 5 mendietakobuelta. Oindi, Adarra, Agiña, Urdaburu eta Arrondo. (9-10 ordu); 11:30etan: Futbol partidua. Ereñotzu-CDHernani (alebinak) futbol zelaian.� Gazte Asanblada: Futbito txapelketa haur eta gaztetxoentzat.Izena emateko Garin tabernatik pasa behar da. GayMurren.

ESKERTZAManuel Zumeta Garayar

JAUNAOrain egun gutxi hil zen

- Goian bego -

Manuelen emazteak, alabek, bilobak eta gainerako ahai-deek eskerrak eman nahi dizkizuegu modu batera edobestera gure ondoan izan zareten guztiei eta baita eliz-kizunetara etorri zineten guztiei ere.ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK

Hernanin, 2009ko maiatzaren 31n

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

Page 7: Olatz Altuna eta Mañel

72009-V-31 igandea

Page 8: Olatz Altuna eta Mañel

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, N. Legarreta, I.Lekuona, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

2009ko maiatzaren 31a, igandea::: 2.934 zka. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Giro berdintsua. Zeruan laino

gutxi eta arratsaldean beroa-

ren eraginez lainoak garatuko

dira eta ekaitzak jo dezake.

Tenperaturari dagokionez,

aldaketa gutxi.

(eu

ska

lme

t)

Udako giroa. Zeruan laino gu -

txi eta hego-ekialdeko haize

ahula. Tenperatura maximoek

pittin bat behera egingo dute.

� IRAGARKI MERKEAK �

� TELEFONOAK Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 248900 DYA: 943 464622 Autobusak: Herri

barrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

Anbulatorioa: 943 006666 Jokalari anonimoak: 943 331103 Alkoholiko anonimoak: 943 331103

FARMAZIAK Egunez: Bulnes Etxeberri 1 - 943 557738 Gauez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941

Antziola auzoan garaje itxia alokatzen da. 18 metro karratu ditu. Hilean 90€. Interesatuekdeitu 647 045 050

Emakume arduratsuak helduak edo haurrak zainduko lituzke, baita etxeko lanak egin ere(esperientziaduna: Geriatriako auxiliarra). Deitu: 686 074 568.

Motorra salgai, Moto GAC Kanowey 49cc (estrenatzeko). Deitu: 943 55 15 03Ordulari galdu zen larunbatean Txantxillako aparkalekuan, urre kolorekoa.

Deitu: 660 729 898Alokairuan pisua osatzeko pertsona behar da Hernanin (180 euro). Deitu 615 758 934Etxeko konponketak egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak... Seriotasuna.

Deitu: 616 886 660.BIDEA masajeak. Santa Barbara auzoa.

Tel.: 656 78 64 15 (aurretik deitu).Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, prezio egokituak eta pertsonalizatuak.

Gaztetzeko tratamendua “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontro-latzen dugu. Plataforma bibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajusteaeta bertebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

Ingurumenari buruzko lanakikastetxeetako umeen eskutik

IKASTURTE honetan ere, au -rre koetan bezala, Ingurume -naren inguruko lanketak egitenaritu dira herriko ikastetxeetan.Ingurumenari buruzko Hez -kun tza Programa Lehen Hez -kuntzako ikasleei zuzenduadago, 4, 5 eta 6garren mailakoei,eta maila bakoitzean gai batjorratzen dute.

Hondakinak, landareak eta uraLehen Hezkuntzako 4garrenmailako ikasleek hondakinengaia jorratu dute, berezikihonakoak egin dituzte: zaborpoltsen azterketa tailerraegin dute; udalerriko egoeraaztertu dute; eta Urnietan

dagoen ontziak sailkatzekoplanta ikustera joan dira,besteak beste.

5garren mailakoek berriz,landaretza izan dute azter -gai, eta horretarako, besteakbeste, honakoak egin dituzte:he rri ko parkeetako zuhai -tzak eza gutu dituzte; etapape raren inguruko tailerrakegin dituz te, papera birzikla -tuz eta enkua dernatuz.Urnietako Ariz mendi landa -re mintegia bisitatzera erejoan dira.

Ura izan dute aztergai6garren mailakoek. Horreta -rako, erreka baten egoeraaztertu dute; ura etakararriaren arteko higadura

prozesua ezagutu dute; etaAñarbeko Edateko UrenAraztegira joan dira.

Hondakinak eta KontsumoaEskola Agenda 21enEra berean, Hernaniko LehenHezkuntzako ikasleek Hon -da kinak eta Kontsumoagaiak jorratu dituzte eskolan,Eskola Agenda 21 proiek -tuaren barruan. Proiektuhonen berri ere emango duteBiteriko erakusketan.

Erakusketa Biteri kulturetxean egon da aste ho netan,eta datorren asteazkeneraarte bertan izango da ikusinahi izanez gero, arratsal -deko 17:00 etatik 19:00etara. ��

Hondakinen, landareen eta uraren inguruko lanak dira eta LehenHezkuntzako 4, 5 eta 6garren mailako ikasleek egin dituzte.

� Z I N E A B I T E R I N

‘Gran Torino’ gaurGaur Gran Torino pelikula emango dute Biterin. Clint Eastwood dazuzendari eta aktore nagusia. Drama, ekintza eta hilketak nahastendira pelikulan. Koreako gerran egondako beterano batek gazte asiarbat harrapatzen du bere autoa lapurtzen eta sortzen den harrema-naz hitz egiten du. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. ��