News 9 eusk 2012

10
ALE HONETAN: 1 Berriak 2 Prestakuntza 3 Eskolako Agenda 21 4 Tokiko Agenda 21 5 IRAES 21 6 Baliabideak 7 IHITZA aldizkaria 2012. otsaila 9. alea 1. BERRIAK Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXI. Topaketak Bilbon, 2012ko apirilaren 26an -Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioa Gaia: HEZKUNTZA GELDIA HELBURUAK: Irakasle, teknikari eta Jasangarritasunaren Hezkuntzaren, bereziki Eskolako Agenda 21ean, alorrean dihardugun guztien topalekua eta gogoetarako uneak sustatu. Eskolako Agenda 21eko jarduera egokiak ezagutu, eztabaidatu eta programa hobetzeko bideak aurkitu. Gaurko hezkuntz-jardunbidearen abiaduraz hausnartu eta “hezkuntza geldiaren” ezaugarriak berreskuratu pertsonen ezagutza eta giza eta emozioen garapena gauzatu ahal izateko. Izen ematea nola egin eta programa definitiboa laster emango dira jakitera Urdaibai Bird Center europar sare ornitologioan sartu da Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Urdaibai Bird Center-ek Bizkaiko Golkoko hezeguneetan lan egiten duten beste erakundeekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, sare ornitologiko batean lan egiteko. Horrela Atlantic Flyway Network sortu da, Atlantikoko migrazio igarobidearen lan-taldea. Hegazti migratzaileek Frantziako Garona eta Loiraren estuarioak eta Euskal Herriko Aturri, Txingudi eta Urdaibaikoak erabiltzen ohi dituzte Europa eta Afrika arteko hegaldi migratorioetan atsedengune bezala. Gehiago

description

Ingurugelaren buletina

Transcript of News 9 eusk 2012

Page 1: News 9 eusk 2012

ALE HONETAN:

1 Berriak

2 Prestakuntza

3 Eskolako Agenda 21

4 Tokiko Agenda 21

5 IRAES 21

6 Baliabideak

7 IHITZA aldizkaria

2012. otsaila 9. alea

1. BERRIAK

Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXI. Topaketak Bilbon, 2012ko apirilaren 26an

-Juan Crisóstomo de Arriaga- Bilboko Profesional Mailako Musika Kontserbatorioa

Gaia: HEZKUNTZA GELDIA

HELBURUAK:

Irakasle, teknikari eta Jasangarritasunaren Hezkuntzaren, bereziki Eskolako Agenda 21ean, alorrean dihardugun guztien topalekua eta gogoetarako uneak sustatu.

Eskolako Agenda 21eko jarduera egokiak ezagutu, eztabaidatu eta programa hobetzeko bideak aurkitu.

Gaurko hezkuntz-jardunbidearen abiaduraz hausnartu eta “hezkuntza geldiaren” ezaugarriak berreskuratu pertsonen ezagutza eta giza eta emozioen garapena gauzatu ahal izateko.

Izen ematea nola egin eta programa definitiboa laster emango dira jakitera

Urdaibai Bird Center europar sare ornitologioan sartu da

Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Urdaibai Bird Center-ek Bizkaiko Golkoko hezeguneetan lan egiten duten beste erakundeekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, sare ornitologiko batean lan egiteko. Horrela Atlantic Flyway Network sortu da, Atlantikoko migrazio igarobidearen lan-taldea. Hegazti migratzaileek Frantziako Garona eta Loiraren estuarioak eta Euskal Herriko Aturri, Txingudi eta Urdaibaikoak erabiltzen ohi dituzte Europa eta Afrika arteko hegaldi migratorioetan atsedengune bezala. Gehiago

Page 2: News 9 eusk 2012

Spot Sozialen Nazioarteko 5. Lehiaketa Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak aurten ere antolatu du “ZureVision-SocialVision” Nazioarteko Lehiaketa. Lehiaketa honen xedea, elikadura-subiranotasunaren kontzeptua herritarren artean ezagutaraztea da. Horretarako, bada, gaur egungo nekazaritza- eta elikadura- sistemaren funtzionamendua eta sistema horrek elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dituzten lagunengan dituen ondorioak salatu nahi da. Aldi berean, emakumeek, munduko hainbat txokotan eta gure inguruan ere, jasan behar dituzten berariazko ondorioak agerian utzi nahi dituzte. Izan ere, elikadura-subiranotasuna aipatutako eredu horri aurre egiteko alternatiba da, eta, hortaz, ikuspegi horren barruan garatzen ari diren esperientzien berri ere eman nahi da. Gizarte-gaiez kezkatuta dauden norbanako eta talde guztiei dei egiten diete, beraz, kamera edo are telefono mugikorra hartu eta gai hau landu dezaten. Modu horretan, eta ikus-entzunezko baliabideak lagun, gizartea eraldatzeko prozesuan parte hartu ahalko dute. Kezka apur bat, irudimena eta mundua aldatzeko gogo bizia baino ez dira behar!!! Mugarik gabe

Hobera egin du airearen, uraren eta lurzoruen kalitateak eta murriztu egin dira CO2 isuriak EAEn Joera positiboa hauteman da airearen, uraren eta lurzoruen kalitatean, hala nola isurien murrizketan nahiz hondakinen sorreran. Abenduaren amaieran, Donostian Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Arantza Leturiondo Ingurumen sailburuordeak jendaurrean azaldutako Euskadiko Ingurumen Planaren emaitzen arabera hobera egin dugu Erkidegoan. Gehiago Testu osoa

Jasangarritasunaren aldeko emakumeak Emakume zientzialarien nazioarteko urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek, EMAKUNDErekin batera, planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume -zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak- egin duten lana azpimarratu nahi izan zuen. Horretarako, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduriko idazlan lehiaketa proposatu zen. Lehiaketa amaitutzat eman den une honetan hauek dira jaso ditugun biografien datuak: KOPURUA: 95 emakumeen biografiak, aniztasun handia dagoelarik Jane Goodall sarrien agertzen denetik, lau emakume euskaldun ere tartean direlarik, Maribel Arriortua, Mª Carmen Gallastegi, Miren Gutiérrez eta Helen Groome. HIZKUNTZAK: 39 gazteleraz, 29 euskaraz eta 27 ingeleraz IKASTETXEAK: guztira 15. Laster epaimahaia bilduko da 15 lan onenak aukeratzeko, Hezkuntza saileko, Ingurumen saileko, Ingurugelako eta Emakundeko kideak hain zuzen epaituko dituzte idazlanak.

22

Page 3: News 9 eusk 2012

Baserri bisita birtuala Otsailaren 10ean Eskola Agenda 21ean esperientzi berri bati ekin genion: bideo konferentzia bat taldean, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan. Hiru partaidetako bat bere ortuan, Larrabetzuko Jose Antonio Lekue, eta besteak, ikasle eta irakasleak, bere ikastetxeetan, Galdakaoko Eguzkibegi eta Zornotzako Andra Mari. Baserritarrak bertatik azaldu zizkien negu sasoia eta lurzoruaren ezaugarriak, dauden barazkiak erakutsi eta bukaeran ikasleek prestatutako zein bat-bateko galderak erantzun. Ingurugelak sustatu eta koordinatu egin du ekintza hau, elikadura ikastetxe askotan dutelako EA21-ko gaia eta baserri bisita baliabide didaktiko egokia dalako, bisita birtualki egiteak ortuaren behaketa eta baserritarrarekiko interakzioa ahalbidetu egiten ditu, baina garraiorik gabe, beraz diru eta denbora kostua gutxiago suposatzen du. Erabili dugu Internet USB konexio bat eta (Google+)eko “quedadas” aukera. Ikastetxeko irakasleek, Rosaura eta Iñakik, kendu egin zuten bideoa (eta audioa utzi), horrela denok zuten hitz egiteko eta entzuteko aukera baina ikusi soilik ikusten zan partaide bat, baserritarra eta bere ortua, Interneten ikasleen aurpegirik ez. Partaideok esperientzia didaktikoki positiboa baloratzen dugu, eta argi dugu benetako bisitaren osagarria dela, ez alternatiba bat, ezin duelako ordezkatu benetako bisita, ez baitu eta ikasleek lortzen duten esperientzia eta bizipena ematen. Baina argi ere eskaintzen duela aldizkako baratzearen behaketa bat (hilero dugu egiteko asmoa) ikasleek informazioa jaso eta eskolan aplikatzeko. bertokojana

Europan aurkeztu dute HIRIKO auto elektrikoa Hiriko, Euskal Herrian egindako auto elektriko txikia, Bruselan aurkeztu zuten urtarrilaren 24an eta oso kritika onak jaso zituen. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adierazi zuen Hiriko bezalako proiektuek lagunduko diotela Europari krisia gainditzen. Jesus Etxabe Hirikoko presidentea lagun zuela buelta bat ematekoa zen berez, baina gogoarekin gelditu behar izan zuen, hotzak eta hezetasunak autoko aginte modulua erre zutelako Gehiago Noticias de Alava EiTB Berria Gehiago

Ataun, kotxe elektrikoak alokatuko dituen lehen udalerria Krisiari aurre egiteko energia berriztagarriak omen dira konponbidea. Arlo horretan Iberdrolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa sinatu dute Ataunen Gehiago

33

Page 4: News 9 eusk 2012

Balmasedako BHI-k Udalari bere Eskolako Agenda 21 proiektua aurkezten dio Pasa den otsailaren 8an, Balmasedako BHI-ko Ingurumen Batzordeko ikasleen ordezkariek bere Eskolako Agenda 21 proiektuko aurtengo ekintzak Udalari aurkeztu zizkioten. Ikastetxeak EA21 proiektuan 2004-2005 ikasturtetik parte hartzen du. Jardueran “Ekogela” bisitatu zen. Hau orain dela gutxi egokitu den gela bat da, eta bertan Ingurumen Batzordea eta Talde Laguntzailea batzen dira. 1. mailako ikasleek txukundu duten ikastetxe barruan dagoen lorategi bat ere erakutsi zen. Era berean kanpoko lorategia eta berlandaturiko zuhaitzak bisitatu ziren eta ikastetxeko ortuko proiektua, zeinek lekua aproposa eta bi konpostera dauzkan, aurkeztu zen. Udaletxeko Ingurumen teknikariak egiten den lana baloragarria dela esan zuen eta ohiturak, jarrerak eta jasangarritasunaratz doan portaerak hezkuntza komunitateak bereganatzeko eta sendotzeko egiten den lana miretsi zuen. Balmaseda BHI

Eskola lehiaketa: “Nekazaritzaren osasuna, gure osasuna”

Euskadi, Nafarroa et Aquitaniako proiektu mugakide berria zabaltzen dugu In Agro Salute izenekoa, beheko estekan ikus dezakezue zertan den lehiaketa, hau da, balorizatu nahi da nekazal jarduera, ez bakarrik janari ekoizle bezala, baita ere biodibertsitate, osasun eta paisaiaren artapenean duen garrantzia azpimarratzeko. http://www.inagrosalute.eu/actividades_detalle.asp?id=6 PARTE HARTZAILEAK: Lehen hezkuntzako eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela oso bat. (bakarrik onartuko da gela bakoitzeko lan bat) AURKEZPENA: Euskarri digitalean (PDF, power point, lipdub, flashmob,…) DATA: Gehienezko epea 2012ko maiatzaren 4a MATERIAL OSAGARRIAK: DVDa eta liburuxkak INGURUGELAn edo LANDATURren eskuragai. SARIAK: Bat Lehen Hezkuntzako onenarentzat, beste bat DBHko onenarentzat eta hirugarren bat lan originalenarentzat. SARIA, abentura anitzeko jardueren jardunaldi oso bat gela guztirako izango da. BIDALKETA: www.itsamendikoi.net edo LANDATUR SL, “In Agro Salute” Lehiaketa Euskal herria Enparantza 1, 1ª 48340 Amorebieta-Etxano

2. PRESTAKUNTZA HITZALDIAK Urola Garaiko ikastetxeetan urtero lantzen duten Eskolako Agenda 21 programan "Elikadura jasangarria" garatzen ari dira aurten eta egiten dituzten jardueren barruan, bi hitzaldi antolatu dira EUSKERAZ irakasle, gainerako hezkuntz komunitateko kide eta herritarrei irekia.

1. ELIKAGAI EKOLOGIKOEN EKOIZPENA Otsailak 1 asteazkena 18:15etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hizlaria: JESUS CALVILLO (Itsasmendikoi-Fraisoroko irakaslea eta Gaztenek koordinatzailea Gipuzkoan). 2. ELIKAGAI EKOLOGIKOEN KONTSUMOA Osailak 15 asteazkena 18:15etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hizlariak: EGOITZ GARRO (Kontsultore makrobiotikoa eta irakaslea) eta JESUS CALVILLO.

44

Page 5: News 9 eusk 2012

“Hitzetatik ekintzetara” jardunaldiak Donostian Kutxa Ekoguneak Ekoliderrak Sarearen bidez, otsailaren 24 eta 25ean Hitzetatik Ekintzetara izeneko jardunaldi aktiboak antolatu ditu Donostian. Hainbat ekimen eta esperientzia jasangarrien berri emateaz gain, gai hauen inguruko eztabaida sortzeko aukera izango da mahai-inguruetan:

Hirigintza Energia Uraren kultura berria Elikagaien subiranotasuna Kontsumo arduratsua Parte-hartzea eta giza-ekonomia

Parte hartzeko eman izena otsailaren 20 baino lehen www.ekoliderrak.net webgunean edo 616 070 531 telefonoan. Beheko estekan sakatuz jardunaldien inguruko informazio osagarria eta egitaraua topatuko duzu. Gehiago

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Eskolako Agenda 21eko Sentsibilizazio VI. Jardunaldiak Leioan Iragan abenduan, Eskolako Agenda 21eko Seigarren Sentsibilizazio Jardunaldiak ospatu ziren Leioan. Aurtengo gaia Aztarna Ekologikoa da eta horri buruz mintzatzera etorri zitzaizkigun Jon Lazkano hezkuntza zinegotzia eta Lino Astobieta Leioako nekazaria. Bertan izan ziren ere, EA21en parte hartzen duten Leioako ikastetxe guztietako haur eta gazteak. Jon Lazkanok, Leioako zenbait estatistika eta datu azaldu zituen, hala nola, ur eta argi kontsumoa, sortzen diren hondakinen kopurua, edota bidegorrien hedatzea eta BiziLeioaBiziz udal bizikleten alokairu zerbitzua… Lino Astobietak, bere aldetik, Jorge Riechmann-en poema baten irakurketarekin eman zion hasiera bere azalpenari eta bere ortuko zenbait produktu ekarri zituen hizlarien mahaia apaintzeko. Gehiago

Esperientzia pilotua Euskal Herrian: Leioako Agenda 21eko Udal foroaren proposamenak egiteko Lan-Mahaia Eskolako Agenda 21eko Lan-Mahaia abian jarri zen, EA21en parte hartzen duten 8 ikastetxeetako 15 ikasleren parte hartzearekin. Horiez gain Isabel García Tokiko Agenda 21eko zinegotzia, Ingurugelako aholkulari bat eta Solasguneko bi hezitzailek ere parte hartu zuten Mahaian. Lehen bilera honetan aurtengo gaiari buruz (Hirigunetako Udal Ortuak) estabaidatu zen: zein ortu mota, non kokatu, eta zertarako edota nork kudeatuko lukeen, e.a. Gehiago

55

Page 6: News 9 eusk 2012

EA21eko jarraipen foroak EA21eko jarraipen foroak egiten ari dira ingurumen batzordeetako ikasleak alkateekin bilduz: Urtarrila: 17, Zizurkil; 27, Getaria; 28, Irura; 31, Zumaia. Otsailak: 2, Asteasu, Berastegi, Orio; 7, Billabona, Anoeta; 10, Zestoa; 15, Tolosa, Zarautz; 28, Aduna. Martxoak: 2, Alegia (egun honetan egingo da ere San Juan LHI EA21n sartu berriaren hitzarmen sinadura)

Bilboko Eskolako Agenda 21ean dauden 51 ikastetxeak komunikaziorako beste baliabide interesgarria dute aurten, BLOGA http://bilboea21.blogspot.com/p/nortzuk-gara_17.html Bertan, ikastetxeen lana isla edukiz gain, aldiroko buletina, ikastetxeen esperientziak eta ingurumen hezkuntzarako baliabideak aurkitu daitezke.

4. TOKIKO AGENDA 21 Debabarrena eskualdeko ikasleei zuzenduriko lehiaketak Debegesak 2011-2012 Eskolako Agenda barruan, udaberrirako, ikasleentzat bi lehiaketa antolatu ditu . Lehiaketa hauen helburua, eskualdean mugikortasun jasangarria bultzatzea da. Aldi berean, intregritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlan balioak zabaldu nahi ditu. Balio hauek GURE BALIOAK proiektuaren barruan aukeratuak izan diren balioak dira. Debabarrenako garapen jasangarria lortzeko beharrezkoak direnak. Lehiaketak honako leloa dauka: AMESTU ZURE HERRIA: ZEIN HERRI MOTA ERAIKI NAHI DUGU? Lehiaketa hauen berri urtero ikasleei banatzen zaien agendan agertzen da. Irabazleak sari interesgarriak jasoko dituztelarik. Zehaztapenak

Balmasedako Udalak, Tokiko Agenda 21eko ekintza plana garatzeko institutoko ikasleei parte hartzeko deitzen die Balmasedako BHI-ko Ingurumen Batzordearekin egindako Sarrera ekitaldian, Udalak ikasleriaren partehartzera deitu dute Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria diseinatzeko. Ikasleriak aurreko planaren ebaluapenaren emaitzak jaso eta aztertuko ditu, gogoeta prozesu baten bidez. Adosturiko ondorioak Udalak jasoko ditu Udal Ekintza Planean. Gehiago

66

Page 7: News 9 eusk 2012

Udalsarea 21en 14. lan-koadernoa: Komunika, Komunikaziorako gida praktikoa Tokiko Agenda 21ean Tokiko Agenda 21en Komunikaziorako Gida Praktikoa Udalsarea 21eko udalerri eta erakundeentzat da, eta Komunikazio Ekitaldean sortu zen. Komunikazio publikoa hobetzeko behar diren metodologia eta tresnak eskaintzen ditu dokumentu horrek. Oso interesgarria da ikastetxeentzako. Testu osoa

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

Estatuko Confint Gasteizen ospatu da

2012ko urtarrilaren 26 eta 27 egunetan, Barriako Aterpetxean "I. Gazteen Konferentzia: Zain dezagun Planeta" (Confint-esp) ospatu zen. Bertan, bost erkidego autonomoko (Kanariak, Katalunia, Galizia, Madril eta Euskadi) 101 gazte elkartu ziren. Bilgune honetan elkarren arteko eskolako konferentzien esperientzien trukaketa egin zen, baita 2010. urtean, Brasilen erredaktatu zen Gazteen Arduren Gutunatik bi ardura aukeratu ziren konferentzian lantzeko, eta tailer batzuen bidez, konferentziaren mezuari forma eman zitzaion eta Manifiesto bat burutu zen (http://confint-esp.blogspot.com/2012/01/taller-de-manifiesto.html). Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzan emanaldi bat egin zen eta maiatzaren 14tik 16ra, Bruselasen, Erregioen Komitean ospatuko den Europako Confint-era joango diren delegatuak hautatu ziren. Balorazioa oso altua izan da bai gazteen artean, bai nagusien artean ere. Deia Gehiago

6. BALIABIDEAK

Ingurumen hezkuntza Galizian: Krisialdia, zein krisialdia? Konpostelako Donejakueko Unibertsitateko Miguel Pardellas Santiago eta Pablo A. Meira Cartea irakasleek, oso artikulu interesgarria argitaratu dute CENEAM-ek hilero kaleratzen duen buletinean. Bertan, ikertzaile galegoek krisiak ingurumen-hezkuntzan duen eraginari buruz hausnartzen dute eta ondorioetan izugarri egoera ezkorra ikusten dute. Artikulua

77

Page 8: News 9 eusk 2012

“Flysch, haitzen hitza” dokumentala Asier Hilario eta Alberto J. Gorritibereak Geo-zientzia-dibulgazioko dokumental hau egin dute. Natura aztertzen du, gure planetako historia hurbileko gertaera garrantzitsuen ondorioak, hau dena krisi biologiko eta klima-aldaketekin erlazionaturik eta gaur egungo egoerekin ageriko paralelismoetaz ohartarazten digu. 2010.ean “IAMS-ko Sari Berezia” jaso zuen (International Association of Media for Science) irudi zientiko hoberenari. Ordubete irauten du.

Filma

Gelditasuna, aurrera doan balorea Mugimendu geldiak, janari geldia eta hiri geldia, ezagunagoak bere ingelerazko edo italiano-ingelerazko izenengatik, slowfood eta slowcity edo cittaslow, bizi garen mundu azeleratuaren aurkako erantzun gisa sortu ziren. Presa, lehia, azkartasuna, azelerazioa, ekintzen asetasuna, probetxuzko denboraren aurka beste erritmo eta bizimoduak ezartzeko asmotan. Adibidez, gure inguruko bi herri dira cittaslow-eko kide, Mungia eta Lekeitio eta hainbat jatetxe solowfood-en kide. Hauen helburuak eta datu gehiago webgune hauetan kontsulta daitezke http://solwfood.es eta http://www.cittaslow.es Filosofia hau hezkuntzara ere hedatu da, “hezkuntza geldia” bezala ezagutzen den mugimendu honek hainbat aldaketa aldarrikatzen du bizi dugun mundu bizkor honetan, hala nola gogoeta, bakoitzaren erritmoaren begirunea, naturarekiko begirunea, partaidetza, eskulana, eta abar. Eskola Agenda 21eko proiektu askotan ikusi ditugu horrelako mugimenduarekin bat datozen jarduerak, horregatik zabaldu nahi ditugu hauek apirilaren 26an egingo diren XXI.eko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Topaketetan. Bitartean ondorengo liburuetan gaian sakontzeko bideak dituzue.

ZAVALLONI, Gianfranco. La pedagogía del caracol : por una escuela lenta y no violenta. 1 ed. Barcelona: Graó, 2011. 233 or. ISBN 978-84-9980-037-0 NOVO, María. Despacio, despacio… : 20 razones para ir más lentos por la vida. 2 ed. Barcelona: Obelisco, 2011. 154 or. ISBN 978-84-9777-616-5 DOMÈNECH FRANCESCH, Joan. Elogio de la educación lenta. 1 ed., 3 berrinp. Barcelona: Graó, 2011. 166 or. ISBN 978-84-7827-719-3 Hezkuntza geldoaren bloga Joan Doménech Gehiago

“Tetas caidas” filmaren estrenaldia Mugarik Gabeko Albaiteroek eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak “Tetas caidas. Aski esateko unea heltzen denean” filma aurkeztu dute, Irudi-men Productions-ek egindako mediometraia da. Honek Bizkaiko esne sektorearen egoera estua salatzen du, lurraldeko zenbait baserritan egindako ikerketaren ondorioz. Estrenaldia otsailaren 15a, 19:30etan , Ugaoko Jane Jauregian egin zen. www.mugarikgabekoalbaitariak.org

88

Page 9: News 9 eusk 2012

EKOLURRA: Nekazaritza ekologikoa geure eskura 2010 Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK), bere 10. urteurrena dela eta DVD hau argitaratu berri du. Bertan, 10 urte hauetan zehar argitaratu diren Ekolurra aldizkariaren 40 aleak, oso osorik aurki ditzakegu. Baita kontsumitzaileentzat eta bere osasunerako nekazaritza ekologikoa zein onuragarria den azaltzen duen bideoa. Azkenik, Kontseiluaren jarduera eta kideei buruzko eskuliburuxka eskeintzen digu. 'Euskal harriak' saiakera kaleratu du Joseba Azkarraga Etxagibelek, garapen ereduari buruzko gogoeta bat AZKARRAGA ETXAGIBEL, Joseba. Euskal Harriak. Donostia: Alberdania, 2011. 216 or. Saiakera liburu honetan Joseba Azkarraga soziologo eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak, ekonomia krisia ez ezik, energia, demografía eta politika krisi batean bizi garela azaltzen digu, baita krisi piskologikoan ere, kontutan izanik depresioa XXI. mendeko izurritea izango dela iragarri zaigularik. Garapen ereduari buruzko gogoeta kiritiko honetan, garapen ereduari buruzko ikerkuntzak bildu ditu, baita atzerrian hainbat lagunekin izandako solasaldietatik ateratako ikasbideak ere. Horrekin batera, munduaren osasunari buruzko txosten bat egiten saiatu da, eta %80a atzerrian idatzita badago ere, Euskal Herrirako idatzitako liburua da, eta Euskal Herritik idatzia. Irakurterraza da, publiko zabalari zuzendua eta egoeraren azterketa kritikoa egiteaz gain etorkizunera begira ere jarri da Azkarraga, “bestelako mundu bat saihetsezina da, eta ezerk ez du ziurtatzen munduak hobera egingo duenik” adieraziz. Berria EITB

Andaluziako naturaren paisai ahostunak Sekuentzia ahostun berbera duten bi diska karpeta batean, ezberdintasun txiki batekin haien artean. Lehenengoak gertaeren garapena azaltzen duen esapidea du eta bigarrenean berriz, naturaren soinuak besterik ez dira entzuten, etenaldirik gabe. Entzun ditzakegun soinuak ingurune ezberdinetan kokatzen dira: baso eta mendilerroetan, ibai eta ibaiertzetan, padura eta urmaeletan, landa zabaletan eta kostaldean.

IDEAS, Iniciativas De Educación Ambiental para la Sostenibilidad Garapen jasangarrirako ingurumen-hezkuntzaren testuinguruan, liburu honek ezinbestekoa den egoeraren balantzea egiten lagundu nahi du, bereziki urte honetan ospatuko den Rio de Janeiroko gailurra dela eta, bertan ospatu zen lehen Gailurretik bi hamarkada pasa eta gero. 1992ko goibileratik sortutako Agenda 21 programakbere bidea egin du, herri eta ikastetxeetan. Hezkuntzako Agenda 21 ezagutarazteko eta indartzeko konpromisoagatik motibatuta, lan hau aurkezten da, non akademiko eta profesionalen indar osagarriak batu diren eta, marko teorikoak ahaztu barik, argi eta garbi ideia bat azpimarratzen du: bizitzaren beste hainbat alderditan bezala, jasangarritasunaren inguruan, "erronka jokatzea da." Azkenik, aipatu nahi dugu lan honen egileen artean Bilboko Ingurugelako gure lankidea den José Manu Gutiérrez Bastida agertzen dela, bere ekarpena hauxe delarik “Calidad y Agenda 21 Escolar. Los procesos de evaluación y acreditación”.

99

Page 10: News 9 eusk 2012

7. IHITZA ALDIZKARIA

Zbk. 37 Ibaiak eta errekak Gaia Zabaltzen Ibaiak, naturaren ondare eta aktibo ekosoziala (Víctor Peñas Sánchez) Jakinaren Gainean

Ur gezak Txingudin. Jasangarritasunari irekitako beste leiho bat. Ekimen jasangarriaren saria. Estatuko Confint-a. Azterkostak beste partaidetza-arrakasta lortu du. Europako Eskolako Agenda 21. 3.000 boluntario mundua garbitzeko. Erosketa berdea

Zenbat buru hainbat aburu Baratze ekologikoa Ibaiondon (Gasteiz). Zazpi egun, zazpi kolore. Uraren munduko eguna Laguardia-Biasterin. BITAKORA KAIERA Guztiok elkarlanean

Urola ibaia gure gelan. Erreka eguna.

Ekin eta ekin

Ibaiari buruzko eduki sarea. Ibaiak, ura baino gehiago. Izena duen guztiak izana du. River pollution. Nire herriko ibaia.

Bizkor ibili gero

Uholdeei aurre egiteko ideia-jasa.

Begiratokia Etsipenaren kontra, baina autoengainurik gabe (Jorge Riechmann).

Klasetik AT

Bisitak. Borondatezko lana. Proyecto “Poblaciones de transición”. Lezamako trenbide zaharra

Eta gurasoek zer?

Norabide bakarrean arraunean. Baliabideak eskura

Leitzarango Uraren Interpretazio Zentroa. Ibaialde, programaren baliabideak. Liburuak. Webguneak. Jokoa.

IHITZA

Hurrengo alea udaberrian kaleratuko da “Erosketa berdea” gaiarekin. Ekarpenak egin ditzakezue ohiko moduan.

INGURUGELA

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz 945 17 90 30 [email protected]

Ondarroa, 2 48004 Bilbao 944 11 49 99 [email protected]

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián 943 32 18 59 [email protected]

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi 943 73 16 97 [email protected]

1010