Nere eta Olatz euskarako ipuina

9
ldakoen munduko panpin

Transcript of Nere eta Olatz euskarako ipuina

Page 1: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Hildakoen munduko panpina

Page 2: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Bazen behin, Amelia izeneko neskatxa bat. Oso neska arraroa zen eta oso bakartia, ez zuen ia lagunik. Ameliari magia asko gustatzen zitzaion eta beti magiaren munduan sartuta zegoen.

Page 3: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Egun batean ikastolarako bidean zerbait arraroa sumatu zuen. Bere ingurura begiratu zuen eta bat-batean zuhaitzak mugitzen hasi ziren. Amelia ikaratu egin zen eta baso batean murgildu zen.  Baso hori ez zen besteak bezalakoa harresi handi bat zuen hostoz estalita. Bertan igaro zuen eguna nekatuta zegoenez bertan bota zuen siesta paretaren kontra jarrita

Page 4: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Hosto asko zeudenez oso gustura zegoen, baina zerbait sumatzen hasi zen etzan bezain laster. Atzera begiratuz ate misteriotsu bat aurkitu zuen, atea irekitzen saiatu zen baina alferrik izan zen. Egunsentian etxera bueltatzeko ordua zela iruditu zitzaion.

Page 5: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Etxerako bidean norbait edo zerbait jarraika zuela sumatu zuen, atzera begiratzen zuen bakoitzean itzal arraro bat ikusten zuen.Etxera iristerakoan bere logelara joan zen eta ispiluaren aurrean eseri zen. Orduan konturatu zen bere amonak oparitutako kaxa mugitzen ari zela. Irekitzen hasi zenean ezkutatuta zegoen giltza arraro bat ikusi zuen. Giltza begiratzen ari zenean, harresiko atean pentsatu zuen, pentsatzen jarrita atearen zerraiarekin bat zetorrela konturatu zen.

Page 6: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Gau horretan basora joan zen, giltza eskuan harturik. Giltza zerraian sartu eta atea ireki zuen, bat-batean mundu arraro batean zegoela konturatu zen.Bere bizkarrean esku hotz bat sumatu zuen, eta atzera begiratu eta negarrez hari zen neska txiki bat ikusi zuen. Ez zuen gizaki baten itxurarik: bere gorputza ez zen oso ondo ikusten gardena zela esan dezakegu, ile beltz eta luzea zuen  eta ileak aurpegia estaltzen zion, eskuek peluxezko hartz bat heltzen zuten, zapatarik gabe zegoen…

Page 7: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Ameliak ume txiki horren laguna izan nahi zuen eta hitz egiten hasi zitzaion:- Kaixo neskato!- Nor zara zu? –erantzun zion umeak, beldurrez.- Amelia dut izena eta 13 urte ditut. Zer gertatzen zaizu?- Galdu egin nahiz eta ez ditut nire gurasoak aurkitzen…

Page 8: Nere eta Olatz euskarako ipuina

Hori esanda bat-batean umea desagertu egin zen, Amelia konturatu zen mamuen munduan zegoela. Ameliak lurrera begiratu zuenean konturatu zen umeak peluxezko hartza utzi zuela. Ameliak peluxea hartu eta berarekin eraman zuen. Etxera bueltatzeko gogoa zuen eta atea bilatzen hasi zen baina ez zuen aurkitu. Bidean jende oso arraroa ikusi zuen, gehiena zoratuta zegoen. Bat-batean atea urrutian ikusi zuen eta irekitzerakoan…

Page 9: Nere eta Olatz euskarako ipuina

RING RING RING!!! Iratzargailuak jo zuen, Ameliak umearen peluxezko hartza zuen bere eskuetan…Ez dakigu errealitatea edo ametsa izan zen… Zuek zer uste duzue?