NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · diak, musika emanaldiak, era-kusketak, tailerrak eta bertze...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · diak, musika emanaldiak, era-kusketak, tailerrak eta bertze...
NAFARROAKOHITZA
IDO
IA Z
AB
ALETA
/ F
OKU
Ekonomia solidarioa, elikadura subiranotasuna eta kultura alternatiboak sustatzeko espazio bilakatudute Iruñeko autobus geltoki zaharra b Geltoki Iruñak kudeatzen du, eta ekainetik dago zabalik b 2-3
Gelditzeko
toki bat
AHT Martzillan hasi zen abiadurahandiko trenaren aurkako martxa,
atzo, eta etzi bukatuko da, Altsasun
5Artea Belaunaldi ezberdinetakohogei pertsona aritu dira Gustavo
Maeztu museoak egindako tailerrean
4Ostirala
2018ko uztailaren 27aIX. urtea363. zenbakia
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko uztailaren 27aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Iruindarrek 2007. urteko
azaroan inauguratu zu-
ten hiriko egungo auto-
bus geltokia. Egun bere-
an, Oliveto kondearen
etorbideko eraikinak
ateak itxi zituen. 1934. urtekoa da
geltoki zaharra, baina espazio be-
rri eta bizi bilakatu da, berriz ere,
hamar urte luze joan eta gero,
Geltoki Iruña elkartearen esku-
tik: garai bateko enpresen leihati-
lak zeuden eremuetan, eta bi-
daiariek autobusen zain egoteko
baliatzen zituzten espazioetan,
Geltoki izeneko proiektua jarri
dute martxan, ekonomia solida-
rioa, kultura alternatiboak eta eli-
kadura subiranotasuna sustatze-
ko asmoz.
«Mundu kapitalista batean
sartuta gaude, hala da, baina he-
rritarrei erakutsi nahi diegu ba-
daudela beste bide eta modu ba-
tzuk», nabarmendu du Geltokiko
koordinatzaile eta programazio
arduradun Katrin Ginea Mun-
diñanok. Horixe da Geltokiren
helburua: kontsumitzaileak al-
ternatiben bidetik gidatzea, ale-
gia.
Ezohiko proposamena da Gel-
tokik Iruñean egin duena; bai,
behintzat, hiriburuan dauden
merkataritza guneen moldeak
kontuan hartuta. Nafarroako Go-
bernuak ontzat eman berri du,
hain zuzen ere, Iruñeko Iturrama
auzoan egin nahi duten azkena:
4.641 metro koadroko azpiegitura
izanen da. Merkataritza gune bat,
bulegoentzako eraikin bat eta ho-
tela izanen ditu. Abenduan haste-
koak dira lanak, gobernuaren
oniritzia aldizkari ofizialean argi-
taratu eta gero.
Ez da hori Geltokik bultzatu
nahi duen kontsumo eredua.
«Bertakoa, sasoikoa, ekologikoa
eta bidezko merkataritzakoa».
Horiek dira Geltokik nabarmen-
du nahi dituen ezaugarriak. Ekai-
naren 9an inauguratu zuten
Iruñeko espazio berria. «Hiru
aste baino ez genituen izan san-
ferminen aurretik», azaldu du
koordinatzaileak. Iruñeko besten
zurrunbilotik atera eta gero, hain
zuzen, proiektuaren ardatzak ze-
hazteko unea dute oraingoa Gel-
tokiko kideek, Ginea Mundiña-
nok nabarmendu duenez, eta
«prest eta gogoz» direla erantsi
du.
Ginea Mundiñano azarotik ari
da Geltoki proiektuan lanean.
Egitasmoa anitzez ere lehenago
jarri zen martxan, halere. «Duela
zazpi urte, Nafarroako REAS el-
karteak proposatu zuen geltoki
zaharreko espazioa ekonomia so-
lidarioa bultzatzeko erabiltzea»,
gogoratu du koordinatzaileak.
PSNk aurkeztutako mozio baten
bidez, proposamen hori Iruñeko
Udalera ailegatu zen. Aurrera
egin zuen, gainera, baina, onartu
eta gero, tiradera batean gelditu
zen. Orain arte. «Oraingo udalak
agintea hartu zuenean, proiektua
berriz ere mahai gainean jartzeko
baliatu zuen aukera REAS elkar-
teak». Eta bigarren honetan, bai,
proiektua errealitate bilakatu
dute.
900 metro koadro
Egungo Iruñeko Udalak 2016. ur-
teko martxoan jaso zuen Geltoki
proiektua garatzeko proposame-
na. Udalak espazioa atondu du,
otsailetik maiatzera bitartean
egindako obren bidez, eta ia
684.000 euroren inbertsioa egin-
da. Ekainaren 9ko inaugurazio-
an, hain zuzen, Geltoki hiriaren-
tzat «espazio enblematikoa»
dela erran zuen Patri Perales zine-
gotziak, eta herritar guztiak deitu
zituen gune berria ezagutzera,
«denen artean dinamika ezber-
dinak sortzeko». Geltoki Iruña
elkarteko buru Carlos Reyk, be-
rriz, ekitaldi berean nabarmendu
zuen «bat egiteko eta elkarlanean
aritzeko espazio bat» izanen dela
Geltoki.
Denera, 900 metro koadroko
eremua hartu du. Geltoki Iruña
elkartea da kudeaketaren ardura-
duna; erakunde hori izan da uda-
lak antolatutako lehiaketara aur-
keztutako bakarra. Zazpi urtera-
ko jaso du elkarteak udalaren
kontzesioa. Honako hauek osa-
tzen dute Geltoki Iruña: REAS el-
karteak, Emausko Trapuketa-
riek, Nafarroako Nekazaritza
Produkzio Ekologikoaren Kon-
tseiluak, EHNE sindikatuak eta
Eskuz Landutako Jangaien Ekoiz-
leen Elkarteak.
Geltokiko espazioan 11 langile
ari dira lanean, lanaldi osoz, eta
hamabigarrena, berriz, lanaldi
erdiz. «Kooperatiba osatu dugu
langileok», azaldu du Ginea
Mundiñanok. Tabernan, dende-
Joan den ekainetik zabalik da, berriz ere, Iruñeko autobus geltoki zaharra. Geltoki Iruña elkarteareneskutik, ekonomia solidarioa bultzatzeko eta kultura alternatiboak sustatzeko toki bilakatu dutehiriguneko espazio hori. Hamabi langilek osatutako kooperatiba batek hartu du kudeaketaren ardura.
Geltoki bat elkartasunarentzat
1
«Kontzientzia sortzea da xe-
dea, finean», erran du Ginea
Mundiñanok. Kontzientzia, batez
ere, kontsumitzaile gisa herrita-
rrek duten ardurari buruz. «Ga-
koa hori da, kontsumoa», berre-
tsi du Geltokiko koordinatzaile-
ak. Kontsumoak arlo guztiak
ukitzen dituela erantsi du, gaine-
ra: «Ez gara ari bakarrik egiten
ditugun erosketez; ari gara tele-
bistan ikusten dugunaz, erabil-
tzen dugun bankuaz edo gasta-
tzen dugun energiaz», zehaztu
du. «Pertsonak jarri behar ditugu
erdigunean», gaineratu du.
Geltokik kapitalismoari ihes
egiteko eta kontsumo modu eti-
koak bultzatzeko dauden auke-
rak jarri nahi ditu mahai gainean,
arlo horietan guztietan. «Irailetik
aurrera, gure ateak zabalik iza-
nen dira parte hartu nahi duten
elkarte eta eragileentzat; Fiare
banku etikoko kideak, adibidez,
asteartero etorriko dira, 17:00eta-
tik 19:00etara. Eskaintza finko
bat osatu nahi dugu, herritarrek
nora jo jakin dezaten».
Kontzientzia pizteko lan horre-
tan haurrak protagonista izanen
direla argi utzi du Geltokiko koor-
dinatzaileak. «Guretzat haurrak
oso inportanteak dira». Geltokin
haientzako liburutegia jarri dute,
bai eta haiek erabiltzeko txokoa
ere. Espazio horietan haurrentza-
ko ekinaldi bereziak ere eginen
dituzte. Haurrentzako liburute-
giaz gain, helduentzako bertze
bat ere bada Geltokin; biak Iruñe-
ko Udalaren eskutik jarri dituzte
martxan, Ginea Mundiñanok ze-
haztu nahi izan duenez.
Erreferentzia«Erreferentzia izan nahi dugu;
informazioa jasotzeko toki bat».
Horixe berretsi du Geltokiko
koordinatzaileak. Oraingoz izan
duten harrerarekin «oso kon-
tent» dago. Tabernaren bidez,
herritar anitzek ezagutu dute
Geltoki jada, eta helburua hori
da. «Jendea erakartzea, gure
eskaintza ezagutzeko». Hitzal-
diak, musika emanaldiak, era-
kusketak, tailerrak eta bertze
antolatu nahi dituzte, jardueron
bidez kapitalismoari bizkarra
eman nahi dioten alternatiben
bidetik aurrera egiteko.
Ekainean, Alternatiben Herria
egin zuten Iruñeko karriketan,
eta Ginea Mundiñanok gogoratu
du egun horretan argi gelditu zela
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Astekoa
tan, komunikazio eta administra-
zio lanetan aritzen dira langileok,
hain zuzen.
«Tabernan eta dendetan gure
filosofiarekin bat egiten du gure
jarduerak, eta bertako eta sasoiko
produktu ekologikoen alde egiten
dugu apustu, bai eta bidezko mer-
kataritzakoen alde ere. Gure pro-
duktuek izen-abizenak dituzte»,
azaldu du Ginea Mundiñanok.
Elikadura denda da bat, eta ber-
tzea, berriz, bigarren eskuko pro-
duktuena. «Dendek eta tabernak
eusten diote proiektuari. Jarduera
horiekin ordaintzen ditugu gure
soldatak; denak dira berdinak, eta
irabazi guztiak Geltoki proiektu-
ko ardatzen aldeko lanera bidera-
tzen dira», erantsi du.
Ardatza, hain zuzen ere, kultu-
ra jarduerak dira. Eta haien hel-
burua da Geltokik oinarri hartu
duen ekonomia solidarioa bultza-
tzea, elikadura subiranotasunean
urratsak egitea, eta kulturaren ar-
loko alternatibak garatzea. Hori
lortzeko, Geltoki Iruña elkarteko
bazkideekin batera, bertze ha-
maika elkarteren eta eragileren
parte hartzea sustatu nahi dute
hiriburuko espazio berriko ardu-
radunek.
alternatiba horiek «errealitate
bat» direla: «Nafarroan bada jen-
de anitz lanean». Argitu nahi izan
du Geltokik ez duela inor ordez-
katu nahi. «Tokirik ez dutenei es-
pazio bat eskaini nahi diegu, eta
toki bat dutenei, berriz, beren
lana gurean erakusteko aukera.
Baina ez dugu inoren tokia bete
nahi», zehaztu du.
Iruñeko autobus geltoki zaha-
rrak 2007. urtean itxi zituen ate-
ak; orain, hamar urte luze joan eta
gero, Geltokik ireki ditu bereak.
Herritarrentzat zabalik dituela
nabarmendu du Katrin Ginea
Mundiñanok. Zain dira.
1 Inaugurazioa.Ekainaren 9an
inauguratu zuten Geltoki. Geroztik,
herritar anitz joan da espazioa eza-
gutzera.
2-3 Denda eta liburutegia.Bi-
garren eskuko denda eta helduen-
tzako liburutegia ditu Geltokik,
bertzeak bertze.
4-5 Taberna eta haurrentzako
txokoa.Tabernak bisitari anitz
hartzen ditu. Haurrek, berriz, espa-
zio propioa dute Geltokiko gelen
artean.
ARGAZKIAK: IDOIA ZABALETA /
FOKU
4
2 3
5
«Mundu kapitalistabatean gaude sartuta,hala da, baina erakutsinahi dugu badaudelabeste bide batzuk»
«Irailetik aurrera gureateak zabalik izanen diraparte hartu nahi dutenelkarteentzat etaeragileentzat»
«Tokirik ez duteneiespazio bat eskaini nahidiegu; toki bat dutenei,beren lana gureanerakusteko aukera»Katrin Ginea MundiñanoGeltokiko koordinatzailea
Edurne Elizondo Lizarra
Zorioneko obrak!».
Lizarrako Gustavo
Maeztu museoko
kide Natalia Genti-
cok erran ditu hi-
tzok; museoan igogailua jartzeko
lanak egiten ari dira, eta, ondo-
rioz, itxi egin dute. Erakundeak ez
ditu udako tailerrak bazter utzi
nahi izan, halere, eta herriko San
Domingo zahar etxean bilatu eta
aurkitu du aterpe. Astebetez, be-
launaldi ezberdinetako hogei
pertsona aritu dira, zahar etxeko
klaustroan, museoak antolatuta-
ko arte tailerrean. Toki horretako
giro lasaiak hartu ditu sortzaileak,
eta 8 eta 85 urte bitarteko egileak
erabat murgildu dira sortzeko
prozesuan. «Zorioneko obrak!»,
berretsi du Genticok, klaustroko
giro bereziak harrapatuta.
Genticorekin batera, Fermin
Alvira artista aritu da tailerreko
arduradun. «Bagenuen esperien-
tzia haurrekin, bai eta zaharrekin
ere; baina, oraingoan, belaunaldi
ezberdinetako pertsonak elkartu
ditugu toki berean, elkarrekin lan
egin dezaten, eta emaitza zoraga-
rria izan da», nabarmendu du.
Zahar etxeko hamar kidek osa-
tu dute taldea, batetik; bertzetik,
bost adingabek; eta hirugarrenik,
berriz, Gizakia Helburu fundazio-
ko bertze bost kidek. Astebetez
bat egin dute, egunean ordu eta
erdi luzez. Denbora tarte horre-
tan, hutsean gelditu da adin
muga; elkarrekin ikasi eta elkarri
irakatsi diote.
«Hagitz polita da!», erran diote
taldeko neska gazteenek Julia Li-
zariri, andreak egindako erretra-
tuari so. Irribarre zabalak hartu
dio aurpegia. Zahar etxea du bizi-
toki. Tailerra egoitzan egin izana
eskertu du, eta, batez ere, kanpo-
tik ailegatu diren parte hartzaile-
en bisita. «Ederki pasatzen
dugu».
Martin da zahar etxetik kanpo-
ko bisitari horietako bat. Gizakia
Helburu fundazioaren eskutik
bat egin du Gustavo Maeztu mu-
seoaren ekinaldiarekin. «Espe-
rientzia polita da; lasai egoteko
aukera ematen digu, eta ikaste-
koa ere bai. Haurrekin, gainera,
barre anitz egiten dugu», azaldu
du.
Irakasleak, «pozik»«Eskertzen dutela sumatzen da,
eta hagitz lan interesgarriak egin
dituzte. Artearen bidez anitz kon-
tatzen dute», erran du Alvirak,
Gizakia Helburu fundaziotik iritsi
diren parte hartzaileei buruz.
Droga mendekotasuna duten
pertsonak artatzen ditu erakunde
horrek.
Tailerrak irakasleei ere eman
die «anitz», Genticok eta Alvirak
aitortu dutenez. «Hagitz polita da
esperientzia; taldeak hasieratik
bat egin du, eta hagitz ongi mol-
datzen dira denak. Harreman bi-
zia eta aberasgarria sortu da de-
nen artean, eta horrek gu ere poz-
ten gaitu», azaldu du Alvirak.
Ipuinetako pertsonaiekin, co-
llagearen teknikarekin eta erre-
tratuarekin lan egin dute tailerre-
ko parte hartzaileek beren lanak
osatzeko. Erretratuak egiteko,
aurrean dutenari so egin diote, eta
ia denek erran dute gauza bera,
lanean hasi bezain pronto: «Ha-
gitz zaila da!». Ez dute etsi, halere.
Nork bere burua margotu behar
izan du, halaber. Genticoren eta
Alviraren laguntzarekin, betiere.
Gizakia Helburu fundazioan
boluntario ari den Camila Rizzo
ere erabat murgildu da tailerreko
prozesu sortzailean, eta zalantza-
rik gabe hartu ditu eskuan arka-
tza eta margoak. Italiatik etorri da
Nafarroara, gizarte langile gisa
trebatzen jarraitzeko. Argi du tai-
lerrak on egin diela fundaziotik
parte hartu duten kideei.
Abuztuan izanen dute bertze
hainbatek parte hartzeko aukera,
tailerra berriz eginen baitute Gus-
tavo Maeztu museoko kideek.
«Lehendabiziko hau izugarri
ongi atera da, eta errepikatu nahi
dugu, argi eta garbi», nabarmen-
du du Genticok.
San Domingo zahar etxeko
klaustroa erakusketa toki ere bi-
lakatu da, tailerrak iraun bitarte-
an, lanak amaituta denak batera
erakutsi baitituzte, artistek ha-
maiketakoa hartu bitartean. Za-
har etxeko zuzendari Maite Es-
kostegi Goñik ere baliatu du au-
kera lanei so egiteko. «Kontent»
da tailerra egiteko izan duten au-
kerarekin. «Talde zoragarria sor-
tu da; bat egin dute lehen unetik,
eta hori zoragarria da. Guk ez
dugu gizartetik at gelditu nahi.
Bertze herritarrekin bat egin nahi
dugu».
Zahar etxeko kideek atzean di-
tuzten esperientziak, bizipenak
eta ezagutzak nabarmendu ditu
Eskostegi Goñik, eta horiek guz-
tiak tailerreko bertze parte har-
tzaileekin partekatzeko aukera
izatea eskertu du. «Gustavo Ma-
eztu museoarekin harreman es-
tua dugu, sintonia handia, eta el-
karlan hori hagitz aberasgarria
da», erran du zuzendariak. Mar-
go, paper, arkatz eta pintura arte-
an eman dituzte hainbat egun za-
har etxean, eta abuztuko tailerra
hasteko zain dira jada.
Belaunaldi ezberdinetako hogei pertsona aritu dira lanean, astebetez, Gustavo Maeztumuseoak Lizarrako San Domingo zahar etxeko klaustroan egindako arte tailerrean.
Ezagutu, sortu eta partekatu
Julia Lizari, eserita, tailerrean aritu diren adingabeetako birekin eta Natalia Gentico arduradunarekin, San Domingo zahar etxeko klaustroan. E.E
Erretratua jorratu dute tailerreko saioetako batean. E.E
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aGaiak
Museoan egiten aridiren obrek ekarri dutetailerra zahar etxeanegitea; abuzturakobertze bat antolatu dute
rekin. Gaur izanen da, 15:00etan,
Biurrunen, herriko elkartean.
Fundazioko Xabier Zubialdek
hartuko du hitza Prestazio handi-
ko trena eta energia izenburuko
saioan.
Gaur, Tafallatik IruñeraAtzoko lehen etapan, AHTaren
aurkako bizikleta martxak Mar-
tzilla eta Tafalla arteko bidea egin
zuen. Gaur, Tafalla eta Iruñe arte-
koa eginen du. Gaurko ibilbidea
46 kilometrokoa da, eta hiriburu-
ko Maravillas gaztetxea izanen du
helmuga.
Bihar, parte hartzaileak Iruñe-
tik Irurtzunera joanen dira, 43 ki-
lometroko bidean. Igandeko eta-
pak, azkenak, kilometro kopuru
bera izanen du: txirrindulariek
Irurtzun eta Altsasu arteko bidea
eginen dute. 09:30ean hasiko da
igandeko etapa, eta 18:00etan egi-
nen dute protesta bukatzeko eki-
naldia, Altsasun.
«Herritarrei esan nahi diegu
karrikara atera behar dugula
AHTaren aurka protesta egiteko;
orain, inoiz baino gehiago», be-
rretsi dute AHT Gelditu taldeko
kideek. Batetik, agerian utzi dute
lanak hasteko arriskua, baina,
bertzetik, nabarmendu dute egun
«inoiz baino zilegitasun gutxia-
go» duela abiadura handiko tre-
naren proiektuak.
Izan ere, Europako kontu auzi-
tegiak berriki erran du, txosten
baten bidez, Europako AHT line-
ak ez direla «eraginkorrak», eta
«kostuei eta onurei buruzko az-
terketarik gabe» egiten dituztela.
Lorentek ere nabarmendu du zer
errealitate uzten duen txosten ho-
rrek mahai gainean: «AHTarekin
aurrera jarraitzeko inolako argu-
diorik ez dute», erran du.
AHT Gelditu taldeko kideek ere
argi dute kontu auzitegiak age-
rian utzi dituen datuak aintzat
hartzekoak direla. Gainera,
AHTaren inguruko «ustelkeria»
salatu dute. «Barcenasen papere-
tan ageri diren hainbat enpresari
esleitu dizkiete Nafarroako la-
nak», azaldu dute.
Bizikleta martxaren antolatzai-
leek uste dute AHTaren proiek-
tuak gero eta babes txikiagoa due-
la gizartean ere. Nabarmendu du-
te azken urteotan hainbat talde
sortu direla Nafarroan bertze tren
eredu baten alde, bertzeak bertze
Tafallan eta inguruko herrietan,
bai eta Sakanan ere. AHT Gelditu
plataformako kideek «sarea»
osatzen jarraitu nahi dute taldeo-
kin, eta horretarako ere baliatu
nahi dute bizikleta martxa.
Sustrai Erakuntza fundaziotik
ere tren publiko eta sozialaren al-
de egin dute lan azken urtean. Lo-
rentek apustu hori berretsi du, eta
Nafarroako Gobernuko kideak
bat egitera deitu ditu. Bizikleta
martxaren helburua ere hori da,
AHTa baztertzeko eta bertzelako
tren eredu bat bultzatzeko lan egi-
tea. Atzotik, bidean dira bizikle-
tak; igandean iritsiko dira Altsa-
sura. Han eskatuko dute AHTa ez
dadila geltokitik atera.
Bizikleta martxa bat abian da Martzilla eta Altsasu artean, abiadura handikotrenaren aurka protesta egiteko. AHT Gelditu taldeak antolatu du, lanakberehala has litezkeela ohartarazteko.
Trenbideraatera ez dadin
Iazko Txirrinka ekinaldia; protesta egin zuten, bizikletaz, AHTaren gisako proiektuen aurka. IDOIA ZABALETA / FOKU
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Gaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Ez dadila atera; gelto-
kian gera dadila abia-
dura handiko trena.
Horixe dute helburu
AHT Gelditu taldeko
kideek, eta, hori lortzeko, proiek-
tu horren aurka egiteko, Martzilla
eta Altsasu arteko bizikleta mar-
txa bat jarri dute abian. Atzo hasi,
eta igandean amaituko da.
AHTaren inguruko egungo
egoeraren ondorioz hartu dute
azpiegitura horren aurka direnek
protesta egiteko erabakia. «Garai
garrantzitsua da oraingoa; duela
hiru urtera arte, proiektua geldi-
rik egon da; orain, berriz, lanak
berehala hasteko mehatxua dugu
aurrean», azaldu dute Nafarroa-
ko AHT Gelditu taldeko kideek.
Ezagutarazi dutenez, azken al-
dian bi desjabetze prozesu jarri di-
tuzte martxan: bat, Tafallan eta
Erriberrin; bertzeak, berriz, Erri-
berriko lurrez gain, Alesbes, Az-
koien, Faltzes eta Martzilla herrie-
takoak ere ukituko ditu. Bizikleta
martxak, hain zuzen, herriok iza-
nen ditu protagonista, gertatzen
ari diren desjabetzeak salatzeko,
bertzeak bertze.
Bizikleta martxak Sustrai Era-
kuntza fundazioaren babesa jaso
du. Hain zuzen ere, talde horreta-
ko kide Pablo Lorentek nabar-
mendu eta salatu du egungo Nafa-
rroako Gobernuak AHTari bul-
tzada eman diola: «Azken hiru
urteotan, UPNk zortzi urtean egin
zuena baino anitzez ere gehiago
egin du EAJk AHTaren alde».
Batetik, Geroa Baik AHTaren al-
deko apustua egin izana jarri du
Lorentek mahai gainean; bertze-
tik, berriz, gobernua babesten du-
ten gainerako hiru taldeek
«deus» egin ez izana, Geroa Baik
AHTari emandako bultzada hori
hutsean uzteko.
Hitzaldi bat eskainiz eginen du
bat Sustrai Erakuntzak egunotan
egiten ari diren bizikleta martxa-
Garai garrantzitsua dahau; orain, lanakberehala hastekomehatxua duguaurrean»AHT Gelditu
«Azken hiru urteotan,UPNk zortzi urtean egin zuena baino anitzezere gehiago egin duEAJk AHTaren alde»Pablo LorenteSustrai Erakuntza fundazioko kidea
‘‘
RHURBILDU ETA LAUTania Arriaga Azkarate
‘Mamma mia’
Baketsuak eta eguzki-tsuak izaten dira uztai-leko egunak; gauak,sutsuak eta biziak.
Ikasturtean gertatukoari egunezberrikusketa egiten diogun mo-duan, gauez azken hilabeteotanjasandakoa gure sistematik atera-tzeko aprobetxatzen dugu. Horre-la, goizaldetako dantzen txiribuel-ta bakoitzaren indar zentrifugoabaliatuz, txarra kanporatzen etaberriari lekua uzten diogu. Ikas-turte honetan jasandakoa uxatze-ko gau eta egunez dantzaldiamaiezinean aritu beharko genu-ke, eta, horretarako, kanten play-list terapeutikoa prestatu dut.If Ican't dance, it's not my revolu-
tion! , esan zuen Emma Goldma-nek 1931koLiving my Life libu-
ruan. Beraz, hurrengo lerroetanKatalunia, Altsasu edota migra-tzaileek eta emakumeok jasatenditugun miseriak exorzizatzekokonpasak proposatuko ditut. Txikitatik pop musika maite
izan dut, baina kanta guztien ar-tean alaienak, ederrenak eta, ga-rrantzitsuena, hoberen egiten di-datenak ABBA talde suediarrare-nak dira. I been cheated by yousince I don’t know when, so I
made up my mind it must come
to an end. Look at me now, will I
ever learn?Hori esaten zuenMamma Miakantak (1974). Ka-taluniako gertaerak ulertzekoeta, hiru minutu eta hogeita ha-malau segundotan bada ere, frus-trazioa engainatzeko piano eroarijarraitu beharko diogu. Dena de-
dokumentalean azaltzen dute Ira-dierren habanera sakonki maitedutela Afrikako hainbat herritan.Guri enarakesaten ziguten Zu-
beroara espartinak egitera joatenginenean. Enarakgara Londres,Paris, Txina edo Mexikon. Dan-tzatuko gara nor garen gogoratze-ko baina ikasi berri ditugun urra-tsekin koreografia ausartak asma-tuko ditugu, geure burua berras-matzean boterearen historialariaknahastuz. Donostiako Nogen mu-sika taldeak esaten duten bezala:non galduko gera enarak bezalahego haizeari itxoiten?Nora eramanen gaitu betiko gu-
re dantza berriak? Egitura kiras-duna iraultzera? Kartzelara? Kar-tzeletan direnak bisitatzera? ZazpiJauzi dantzatzen izan dadila,bihotz tematsua bagina, milioi batlagun biltzen dituen korroan. Bizi-tza maite dugulako, elkar zaindu-ko dugu: Manadaren eta sikatea-ren kontra, lukurreriaren kontra,justiziaren kontra, defenditu egi-nen dugu lurra, dantzari.
la, Mamma mia! Ikasiko ote du-gu inoiz enperadorearen soine-koa ikusten?Donald Trumpen irudi ezatse-
gina eta haren ekintza maltzurrakez psikosomatizatzeko, yogiek go-mendatzen duten ariketa eginendugu: iraulkatu. Twist-aren erre-gea, Chuby Checker, 1959an eder-ki ohartu zen aldakak mugituz es-kubide zibilei, askatasun sexualarieta feminismoari hegalak emanenzizkiola. Polita litzateke musikahorrekin oraingo gure patua han-kaz-gora jarriko bagenu.Zanpatuak eta eskubiderik gabe
jarraitzen duten herritarrak askodira. Ihesi, itota, bortxatuak hil-tzen zaizkigu begien aitzinean. Se-bastian Iradier Salaberriak La Pa-loma uxo zuriari (1859) leihoa ire-ki zion. Pateratan datozen laguneiongi etorria emateko atea ireki-tzen dugun bitartean arabarrarenhabanera dantzatzen ahal dugu,etxean bezala senti daitezen. LaPaloma: The History and Mystery
of the World's Most Popular Song
‘If I can’t dance, it’snot my revolution!’,
esan zuen EmmaGoldmanek 1931ko
‘Living my life’liburuan
Irudiab Baztan
Bat egin dute Altsasuko gurasoekinBaztandarren Biltzarrak ibarraz kanpoko herri bat hartu zuen igandeko Elizondoko desfilean: Altsasu. Zigortu-
tako zortzi gazteen gurasoen hainbat ordezkarik parte hartu zuten orgen desfilearen hasierako ekinaldian, an-
tolatzaileek gonbidatuta. Gurasoek eskertu zuten baztandarren elkartasuna. Bertze hainbat guraso Valentzian
izan ziren egun berean, Altsasuko gazteen aldeko horma irudia margotzen laguntzen. Zortzi gazteetako zazpi
espetxean dira oraintxe bertan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Nasuvinsak 4.500 etxebizitza hornitzekozentral bat eraikiko du Txantrea auzoan
IRUÑE bNasuvinsa enpresa publikoak bero zentral bat eraikiko duIruñeko Txantrea auzoan, eta, haren bidez, 4.500 etxebizitza hornitu-ko dituzte. Ura eta etxeok berotu ahal izanen dituzte zentralaren bidez.Zentralak baso biomasa erabiliko du %90ean. Hamahiru milioi euro-ren aurrekontua du, eta asmoa da 2020. urterako eraikita egotea.Proiektuak gobernuko hiru departamentu ukitzen ditu: Ingurumendepartamentua, Garapen Ekonomikokoa eta Eskubide Sozialena.
3,2ERRONKARIKO ESKOLA EGITEKO SAILA, MILIOI EUROTANNafarroako Gobernuak Erronkariko eskola berria egiteko lanak esleitu
ditu. 3, 2 milioi eurorena da aurrekontua, eta 11 hilabeteko epea zehaztu
dute obrak egiteko. Eraikin berriak egungo Julian Gaiarre ikastetxea or-
dezkatuko du; oraingo eskolako eraikina XIX. mendekoa da.
Udalak «kezkagarritzat» jo duhiriko pediatria zerbitzuaren egoera
TUTERA bTuterako Udalak adierazpen instituzionala onartu du, etaharen bidez «kezka» adierazi du hiriko pediatria zerbitzuaren egoera-ri buruz. Udal gobernuko taldeek aurkeztu dute testua, eta alderdiguztiek egin dute bat. Eskatu dute Osasun Kontseiluak bilera bat egindezala, Tuteran dauden beharrak aztertu ahal izateko, eta behar horieierantzuna emateko. Udaleko kideek agerian utzi dute beharra dagoelaoinarrizko arretan pediatrian ari den lantaldea handitzeko.
«Aranzadikook uste duguEH Bilduk nahiago izan duelapolitika kontserbadoreagoakdituen Geroa Bairen aldaketalasairako agenda»
Laura BerroIruñeko Udaleko Aranzadiko zinegotzia
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aIritzia
MUSIKA
ALTSASUKop, Bultz, Droga Purpura eta Nafarroa 1512.
bGaur, 21:00ean, plazan.
ALTSASUEztanda, Katez, Niri Bortz eta MRT DJ’s.
bGaur, 21:00ean, gaztetxean.
ARANTZATrini Fox.bGaur, 22:30ean, aterpean.
BAZTANNi Yuta ni Tuya, Ane Guria eta Azukre Beltxarana.
bGaur, 00:00etan, Elizondoko
plazan.
BAZTANEH Sukarra eta DJ Reimy.bBihar, 02:00etan, Elizondoko
plazan.
BERAZozo.bGaur, 23:00etan, Kataku
ostatuan.
BERAPetit Fantome.bOstegunean, 19:30ean,
Altzateko plazan.
BERAAzken Trena eta Tokan 2 La Polla.
bOstegunean, 00:00etan,
Altzateko plazan.
IRUÑEAHarresietako Jaialdia:Oreka Tx.
bOstegunean, 22:00etan,
Ziudadelan.
LIZARRALa otra & Las locas del Co.
bGaur, 21:00etan, Los Llanos
kulturguneko lorategian.
LOS ARCOSArdanfusion.bBihar, 21:00etan, plazan.
OLATZAGUTIAD-Tox, Herdoil eta Aurrez Aurre.
bGaur, 23:30ean, Maisuene
gaztetxean.
RIBAFORADAStrombers.bOstegunean, 22:00etan,
Caballeros Templarios kalean.
TUTERAAnimal Caliente, Squid Cake eta Mugi Panderoa.
bBihar, 19:00etan, Ha-Levi
plazan.
TUTERABrigada Improductiva.bBihar, 01:00etan, Beterri
peñan.
BERTSO SAIOAK
BAZTANBertso poteoa: Saioa Alkaiza, Eli Pagola eta
Alazne Untxalo.
bGaur, 17:00etan, Elizondoko
plazatik abiatuta.
ZINEMA
BURLATA Janis: Little Girl Blue.
bOstegunean, 19:30ean, parkean.
IRUÑEALa La Land.
bBihar, 22:15ean, Baluarten.
IRUÑEAA war.
bAsteazkenean, 22:30ean, eta
ostegunean, 17:30ean, Golem
Yamaguchi aretoan.
ANTZERKIA
BAZTANSuper Laguna ipuin kontalaria.
bBihar, 17:30ean, Elizondoko plazan.
ERRIBERRICavaluna: Vecindarios.bGaur, 19:00etan, karrikan.
ERRIBERRIMontse Zabalza etaPeio Monteanoren La Trovairitz
Beatriz de Día.
bGaur, 20:00etan eta 21:00etan,
Errege jauregian.
ERRIBERRIAtikus Teatro: Tres tristes tigresas.
bGaur, 20:30ean, eta bihar
eta igandean, 21:00etan,
Errege jauregian.
ERRIBERRILa Piccola Familia: Arlequín pulido por amor.
bGaur, 22:00etan, Cava espazioan.
ERRIBERRILa Nave Teatro: Polvoserán... mas polvo enamorado.
bBihar, 20:00etan eta 21:30ean,
eta igandean, 20:00etan eta
22:00etan, Errege jauregian.
ERRIBERRI Iralei Teatro: Como
las cenizas para el fuego.
bBihar eta igandean, 20:30ean,
Errege jauregian.
ERRIBERRIVenezia Teatro: Tartufo, el impostor.
bBihar, 22:00etan, Cava
espazioan.
ERRIBERRIAntzerki KlasikokoKonpainia Nazionala & Nao
d’Amores: Comedia Aquilana.
b Igandean, 22:00etan, Cava
espazioan.
ERRIBERRILaurentzi Produccio-nes konpainiaren El hermano de
Sancho.
bOstegunean, 22:00etan, Cava
espazioan.
ERAKUSKETAK
BAZTANXabier Soubelet.b Irailaren 2ra arte, Arizkungo
Sasternea etxean.
BESTELAKOAK
BAZTANV. Berako Gau Lasterketa.bAsteazkenean, 22:30ean hasita;
irteera eta helmuga, Altzateko
Merkatu plazan.
DONEZTEBEBidasoko bide berdean txangoa, bizikletaz.
b Igandean, 10:00etan, bide
berdean.
ETXALARKontrabandoaren inguruko gaueko ibilbidea.
bBihar, 21:00etan, plazatik irtenda.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Agenda
Gure proposamena b Baztan
EH Sukarra, Elizondoko bestak amaitzekoAsteartean hasi ziren, eta bihar amaituko dira Elizondoko aurtengo bestak. Gaur, bertso poteoa eginen dute herriko karriketan, 17:00etan hasita.
Saioa Alkaiza, Eli Pagola eta Alazne Untxalo bertsolariak ariko dira. Gauez, berriz, Ni Yuta ni Tuya, Ane Guria eta Azukre Beltxarana taldeek eskainiko
dute kontzertua, herriko plazan, gauerdian hasita. Bihar, berriz, azken egunean, EH Sukarra taldeko musikariak –irudian– izanen dira Elizondoko
plazako agertokian. Goizaldeko ordu bietan hasiko da emanaldia. Kontzertua amaitu eta gero, DJ Reimyk hartuko du plaza. NAFARROAKO HITZA
Edurne Elizondo Iruñea
Mugakoa, mugan, eta mugari bu-ruz. Asier Gogortzak (Bera, 1976)ezin izan dio ihes egin mugareneraginari. Ez dio kontra egin nahiizan, gainera, eta muga bilakatudu artistak bere lanen oinarri;modu nabarmen batean, kasuanitzetan; eta egilea bera ohartugabe, bertze zenbaitetan.Muga serieko lanak mugan iza-
nen dira uda osoan. Tokiak ema-
ten die zerbait berezia?
Bai, nik uste dut baietz. Toki ha-gitz aproposa da. Ireki berria duteKabia, gainera, eta nirea da lehenerakusketa. Kultur espazioko ar-duradunek ezagutzen zuten nirelana, eta nahi zuten mugari bu-ruzko zerbait. Dani Irazoki daLarhungo Kaiola ostatuko nagu-sia, eta laguna dut. Aspaldi hasiginen aukera honi buruz hitz egi-ten, eta, azkenean, gauzatu da.Aurretik bitan erakutsi dituzu la-
nok.
Bai. Lehendabizikoz, Erroman.Proiektua bukatu gabe zegoen,oraindik ere. Gero, inaugurazioofiziala, nolabait erranda, Azkai-nen eta Beran egin nuen; erakus-ketaren erdia herri batean, etabertze erdia bertzean jarri nuen.Erakusketa osoa ikusi nahi zue-nak, beraz, muga zeharkatu be-har zuen.Argazkiak egiteko, hain zuzen,
mugan jarri zinen zu zeu, muga-
ren erdi-erdian.
Mugari buruz egin nahi nuenlana; niretzat da esplorazio geo-grafiko bat, argazkien bidez egi-na. Proiektua osatzeko prozesuakhiru urte iraun du, eta denborahorretan baldintza bat ezarri nionneure buruari, argazkiak egin be-har nituela den-denak mugarenmarraren gain-gainean. Edozeinteknika baliatuz, baina kamerakbeti egon behar zuen mugarenmarraren gainean. Eta halaxeegin nituen.
Kameraren atzeko begirada ere
mugakoa da; zurea, alegia. Mu-
gan jaiotzeak zer eman dizu?
Badu eragina. Bertze proiektuanitzetan ere, batzuetan kontura-tu gabe, gaitzat hartu dut muga.Mugan jaio eta hazi garelako, be-harbada, badugu mugari buruz-ko bertze begirada bat; interesaere bai.Lurraldea, arkitektura... jorratu
dituzu. Gizakiaren arrastoa ikus-
ten da zure argazkiek erakusten
dituzten paisaietan, gizakia
bera atera gabe.
Gizakiak lurraren gainean egin-dako esku hartze oro interesatzenzait. Gizakia bera agertu gabe, gi-zakiaren presentzia hor dago. Ezditut pertsonak ateratzen, bainapertsonez ari naiz argazkietan. Fi-nean, inguratzen gaituen guztia-ren atzean dago pertsonen eskua.Uste duguna baino gehiago. Gubizi garen eremuan ere, uste dugunaturak inguratzen gaituela, na-tura basa dela, baina ez da. Eta ezdut erraten zentzu txarrean. Gi-zakien lana eta beharrak daude
atzean. Paisaia landu dugu, etalantzen dugu, egun ere. Beharba-da, modu bortitzagoan; egiten di-tugu etxeak nonahi, eta aldatzenari gara paisaia, etengabe.Lurraldea eta paisaia aipatu di-
tuzu, bien artean sortzen diren
tentsioak. Paisaiak ez du muga
ezagutzen, baina lurraldeari gi-
zakiak jartzen dizkio, ezta?
Hala da. Pertsonek erabakitzendituzte. Animaliek ez dute muga-rik onartzen. Alde batetik bertze-ra ibiltzen dira. Lurra markatzendute pixa eginez. Gizakiok asma-tu dugu lurra zatitzeko mugensistema hori.Hiru urtez aritu zara mugari bu-
ruzko proiektuarekin. Egon da
garapen bat?
Hiru urte horietan astean behin,gutxienez, joan naiz mugara. Betikamerarekin; gehienetan, halere,argazkiak egin gabe. Egon da pro-zesu bat, eta erakusketan ereikusten da. Argazkiak ordenakronologikoan jarri ditut, eta ustedut erakusten dutela nire barneprozesua. Hasierakoak dira ar-gazki agerikoagoak, nolabaiterranda; mugarriak agertzen dirahorietan, adibidez. Gero, bukae-ran, lana subjektiboago bilaka-tzen da, eta mugaren ingurukonire irakurketa subjektiboagoaagertzen dute argazkiek.Aldatu da mugari buruzko zure
ideia?
Aldatu ez dakit, baina landu dut,eta galderak egin dizkiot neureburuari. Galderak inoiz ez dira so-beran. Erranen nuke lan honekindeskubritu dudala mugak eraka-rri egiten nauela, nolabait. Bertzebehin erran nuen mugak imanbaten gisa erakartzen nauela. Etahala dela uste dut. Akaso muga-
koak garelako, bainamugak sortzen duententsio horrek guztiakerakartzen nau. Batzuekmugara ailegatu nahidute, bertze batzuek ze-
harkatu, baina beti bada mugengaineko interes hori.Muga ez baita gauza bera de-
nentzat, ezta?
Ez. Nik argazkiak egin ditut niremugan, eta nire ikuspuntutik.Batzuk barneratuago dugu zerden, edo bertze modu bateraerreakzionatzen dugu mugarenaurrean. Euskal Herrian ere errazikus daiteke hori, eta batzuek etabertzeek modu ezberdin bateanulertzen dugu muga zer den.Batzuentzat izan daiteke Fran-tziaren eta Espainiaren artekomuga; bertze batzuentzat, Fran-tziak eta Espainiak Euskal Herri-ko lurretan egindako inposizioa;
bertze batzuek ez diote auzi poli-tikoari hainbertzeko garrantziaemanen, akaso, eta ikuspuntuekonomiko batetik begiratukodute auzia, etekina ateratzekomugari. Nork bere ikuspegia dumugari buruz.Beratar anitzentzat izan da lan
egiteko toki bat muga.
Hori da. Zenbat diru sartu den he-rrian muga hor dugulako! Nikuste dut gure herriaren ezaugarrinagusia dela muga ondoan dago-ela, eta egoera horri etekina ate-ratzen jakin duela, kontrabando-ren bidez, benten bidez...Anitzetan aipatu da mugak herri
horretako kulturan duen eragi-
na; musikari anitz dago Beran,
adibidez. Mugak sormena la-
gundu du?
Nire lagun gehienak musikariakdira, eta horri buruz anitzetan so-lastatu gara. Nik uste dut mugakbaduela eragina, zerbait ematenduela mugan egoteak.Bunkerren inguruko serieak ere
badu mugarekin lotura, ezta?
Bai. Hasieran ez nintzen loturahorretaz ohartzen, baina gerokonturatu naiz baietz, hor eremuga dagoela.
Arkitekturari buruz, baserrien
inguruko Mendebalde seriea
egin duzu.
Azken proiektua da, eta euskalbaserri tradizionalen atzeko aldeaerakusten du. Ikusten ohi ezdena. Niri interesgarriak irudi-tzen zaizkit horma itsu horiek,badutelako horrelakoak izatekoarrazoi bat: babestea, euriaz, hai-zeaz babestea, Euskal Herrianmendebaldetik jotzen duelakotoki gehienetan. Hainbat mendezfuntzio hori izan dute. Orain,gauzak aldatzen ari dira, materialberriekin, bertzeak bertze. Ezdaude lehengo beharrak.Ezagutza bat dago pareta ho-
rien atzean?
Hori da. Mendeetan probatu etafindu den teknika bat dago ho-rren atzean. Zerbaitegatik egitendira gauzak egiten diren moduan.Duela 50 urte edo, gauzak alda-tzen hasi ziren. Ahaztu zaigu ika-sitako hori guztia, eta hasi garagauza berriak egiten.Galtzen ari gara ezagutza hori?
Neurri batean, bai. Egungo etxe-ek euskal baserriaren itxura har-tu nahi dute, baina oinarrizkoarauak ez dituzte errespetatzen.
«Mugak sortzen duententsio horrek guztiakerakartzen nau»
Asier Gogortza b Argazkilaria eta artista
Larhungo Kaiola ostatuak zabaldu berri duen Kabia kultur espazioanzintzilikatu ditu Asier Gogortza artistak ‘Muga’ proiektuko bereargazkiak. Uda osoan izanen dute bisitariek lanok ikusteko aukera.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko uztailaren 27a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Gure herriaren ezaugarrinagusia da muga ondoandagoela, eta egoera horrietekina ateratzen jakin duela»