NAFARROAKO HITZA - Berria · Animalien Askapenerako Fronteak argitaratutako oharre-an jasotako...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · Animalien Askapenerako Fronteak argitaratutako oharre-an jasotako...
NAFARROAKOHITZA
GOTZON ARANBURU / FOKU-BERIA-KO DISEINU TADEAK M
OLDATUA
Animalien Askapenerako Fronteak herrialdeko hainbat ehiza dorreri egin die eraso, abenduan etaurtarrilean bEuskal Herri osoan egin dituzte ekintzakbNafarroan 44.000 ehiza eskopeta badira b 2-3
Tiroenaurkakosabotajea
Kultura Gaur eta bihar eginendituzte Nafarroako Bertsolari
Txapelketako kanporaketa aurrekoak
5Gizartea ‘Somos espe(a)ciales’proiektuko erakusketa ibiltaria
antolatu du Anfasek, Zangozaldean
4Ostirala
2019ko urtarrilaren 18aX. urtea382. zenbakia
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 18aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Ez dugu beste alde-
ra begiratuko,
beste espezie ba-
tekoak izateaga-
tik, sentitzeko gai
diren beste ani-
maliak hiltzen dituzten bitarte-
an». Animalien Askapenerako
Fronteak argitaratutako oharre-
an jasotako hitzak dira horiek.
Abenduaren 26tik 27ra bitarteko
goizaldean, Euskal Herriko ha-
maika txokotan, 25 ehiza dorre
bota zituzten Animalien Askape-
nerako Fronteko kideek, eta pla-
zaratutako ohar horren bidez era-
so horren ardura haien bizkar
hartu zuten.
Ehiza dorre horietako hainbat
Nafarroan bota zituzten; zehazki,
Azkoienen, Garesen, Eunaten,
Erreniegan eta Kintoan. Nafarro-
ako ehiztarien jardueraren aurka
egin du Animalien Askapenerako
Fronteak, berriz ere, hil honetan:
urtarrilaren 4tik 5erako goizalde-
an, bost ehiza posturi, dorre bati
eta ehiztarientzako etxola bati
egin die eraso, Arangurenen, ber-
tze ohar batean jaso duenez. «Es-
pezismoak milaka heriotza eragi-
ten ditu, segunduro, eta, ondo-
rioz, premiazkoa da aurre
egitea», erran dute ekintzaileek.
Testuinguru horretan, Anima-
lien Askapenerako Fronteak zile-
gitzat jo du «gizakiz besteko ani-
maliei eragindako sufrimendua-
ren aurka borroka egitea, eta
sabotatzea gizakiz besteko ani-
malien aurkako zapalkuntza ba-
besten edo laguntzen duten en-
presak, erakundeak eta azpiegi-
turak». Mugak ere ezarri ditu:
«Gure jarduerek ezin diote kalte
fisikorik eragin ezein animaliari,
ez gizakiei, ez gizakiz besteko ani-
maliei».
Egiturarik gabeko eta gizakiz
besteko animalien aldeko nazio-
arteko kolektiboa da Animalien
Askapenerako Frontea. Berez,
talde izaerarik ez du, fronteak
ezarritako oinarriekin bat eginez
aritzen den ekintzaile orok alda-
rrikatzen ahal baitu kide dela.
Oinarri horiek jasotzen dute
AAFren helburua dela gizakiz
bertzeko animalien zapalkun-
tzan parte hartzen dutenei kalte
ekonomikoak eragitea; haztegi,
laborategi eta gisakoetan itxita
dauden animaliak askatzea eta
sufrimendurik gabe bizitzeko au-
kera emanen dizkieten lekuetara
eramatea; animaliak zapaltzen
dituzten tokietan gertatzen dena-
ren berri zabaltzea; eta hori guz-
tia, erran bezala, ezein animaliari
kalte fisikorik eragin gabe.
Ehiztarien salaketa
Usoak eta birigarroak ehizatzeko
postuak ziren Animalien Askape-
nerako Fronteak Nafarroan hon-
datutako guztiak. Horixe erran
du Nafarroako Ehiza Federazioko
presidente Jose Angel Remirezek.
Erakunde horrek Nafarroako eta
Espainiako gobernuei eskatu die
«ehiztariak babes» ditzatela.
«Haserre» dago Remirez. «Ehi-
Animalien Askapenerako Fronteakherrialdeko hainbat ehiza dorreri erasoegin die, azken asteotan, eta, ondorioz,eztabaidaren erdigunean jarri dujarduera hori. Ehiztariak «haserre»dira, eta «babesa» eskatu dieteNafarroako eta Espainiako gobernuei.
Eskopetakisildu nahi dituzte
Nafarroan botatako
ehiza dorreetako bat.
ANIMALIEN ASKAPENERAKO
FRONTEA
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 18a Astekoa
zaren aurkakoek tiroa eta herio-
tza bertzerik ez dute ikusten, bai-
na ehiza anitzez ere gehiago da.
Eraso egin digutenek ezjakinta-
sun handia erakutsi dute», erran
du.
Remirezek nabarmendu nahi
izan du ekosistemen «orekan»
ehizak betetzen duen «ezinber-
tzeko» funtzioa. Zehaztu du, gai-
nera, jarduera «selektiboa» dela
ehiza, eta «hiltzeko zorian diren
animalia zaharrak» akabatzen
dituztela. Oreinen kasua jarri du
adibide: «Hamar urtekoak aka-
batzen ditugu, berez hil baino
bost minutu lehenago. Hori nola
dakigun? Adarrei, ileari, edo hor-
tzei begiratuta. Gai gara, bai, hil
behar dugun animaliaren adina
jakiteko. Ehiztariok anitz daki-
gu». Remirezek onartu du, hale-
re, eskopeta hartu eta mendira jo-
aten denean, «ehiztariaren eta
harrapakinaren arteko erronka»
dela bultzatzen duena. «Errito
baten modukoa da».
Eta errito horri eutsi nahi diote
ehiztariek. Horixe erran du Remi-
rezek. Asmo horrekin elkarreta-
ratzea egin zuten ehiztariek, api-
rilean, hain zuzen ere. Ehizaren
aldeko protesta egin zuten; eta
ehizaren aurkako bertze batekin
erantzun zuten gizakiz bertzeko
animalien aldeko taldeek. Mahai
gainean dago eztabaida.
«Negozio» bilakatutaEkologistek ere hartu dute hitza
eztabaida horretan. Eta hartu
dute, batez ere, argi uzteko ehiza
eta bioaniaztasuna ez direla bate-
ragarriak. Espainiako Ekologis-
tak Martxan taldeak ikerketa egin
du, eta ondorio hori jarri du ma-
hai gainean: «Espainian 25 milioi
animalia hiltzen ditu ehizak, ur-
tean». Erriberako Ekologistak
Martxan taldeko Eduardo Navas-
cuesek erantsi du ehiza, egun,
«negozio» bilakatu dela, eta ez
dela jarduera «iraunkorra». Le-
gez kanpoko jarduerak ere salatu
ditu, bertzeak bertze, pozoia era-
biltzea eta hegazti harrapariak
hiltzea. Kartuxoen berunak ingu-
rumenari egiten dion kaltea ere
jarri du mahai gainean.
Animalien Askapenerako
Fronteak egindako erasoei buruz,
bertzalde, gisa horretako sabota-
jeak txarretsi ditu Ekologistak
Martxan taldeko kideak. «Sala-
tzen dugu gisa horretako eraso
oro».
Nafarroan, Nafarroako Ehiza
Federazioko datuen arabera,
20.000-25.000 ehiza baimen ba-
dira, eta 44.000 ehiza eskopeta.
2018-2019ko ehiza araudiaren
arabera, basurdeak, orkatzak,
oreinak, adarzabalak, azeriak,
Ehiza dorreak bota eta hainbat margoketa egin dituzte Animalien Askapenerako Fronteko kideek. AAF
eperrak, erbiak, untxiak, oilago-
rrak, birigarroak, birigarro txi-
kiak, garraztarroak, durdulak,
galeperrak, usapalak, pagausoak,
txolomak, faisaiak, uretako hain-
bat hegazti, mikak, belatxikiak
eta beleak hil daitezke, legez.
Nafarroan, 2015eko datuen
arabera, 247 ehiza barruti badira.
Horietako 208 udaletako barru-
tiak dira; hiru dira gobernuare-
nak; 35, berriz, pribatuak; eta bat,
azkenik, aprobetxamendu inten-
tsiborako esparru bat da.
Espezie bat edo bertze ehizatze-
ko sasoiak ezberdinak dira. Ba-
surdea harrapatzekoa, adibidez,
datorren otsailaren 29ra arte dago
indarrean. Pagausoak eta txolo-
mak ehizatzeko sasoia, berriz,
abenduarekin batera amaitu zen.
Etxalarren, berriz, pixka bat lehe-
nago, azaroaren 20an, itxi zuten.
Herri horretako ehiztarien arabe-
ra, ez da «batere ona» izan. Etxa-
larko sareetan 818 uso hil dituzte;
Pirinioetan dauden sare bidezko
postuetan, denera, 5.470.
Milaka dira, halaber, Nafarroan
urtean ehizatzen dituzten basur-
deak: Adecana Nafarroako Ehiza
Elkarteak emandako datuen ara-
bera, 9.000 inguru. Ehizak hil-
tzen dituen animaliak «bizi nahi
zuten norbanakoak» zirela na-
barmendu du Nor kolektibo an-
tiespezistako bozeramaile Maia-
len Saguesek.
Jarduera horren inguruko ez-
tabaidak gora egin duela uste du,
«elkar ulertzea ezinezko» bila-
katzen ari delako: «Batzuek ani-
malien ongizatea dugu helburu,
eta norbanako horien oinarrizko
interesak errespetatzen ditugu;
besteek, berriz, zaletasun bat es-
kubide gisa aldarrikatzen dute»,
erran du. «Norbanakoaren desi-
rak ez dira eskubideak, eta desira
horiek bete nahi izateak ez du
inoren zapalkuntza justifika-
tzen», erantsi du Saguesek.
«Gizakiz besteko animalien
aurkako indarkeria oso handia
da, eta, ondorioz, elkartasuna
erakutsi nahi dutenek gero eta
ekintza gogorragoak egin behar
dituzte, kapitalak kontrolatutako
hedabideek entzun ditzaten.
Ehiztariei, zapaltzaileei, anima-
lien gorputzak etekin bilakatzen
dituztenei ez zaie interesatzen
animalion aldeko ikuspuntua za-
baltzea», amaitu du.
02
ADGRTSITUNIBER
TE IREKIAATE IREKIAK
[Ik
sagaen oarrea elkegit
eatarak burutu bitetask[
/19018—
AKDUTE AATTTA
AK
. maila.4
. ainAndo
zarmoor
] daarri d
ATTA
] an an la]
l i yyititealiom rearning frL
A 10:30TUNBAARL
AILAK 2TS OGOIERRI
A 10:30TUNBAARL
AK 23 OXTMARTE AARRAS
ZAKINGENIARIT
. azngeniariten IgiarnerE
A
lmn Augureen Azzullzr Aiaar AzziIttz
AAZIOOAOMUNIKKKO
1:00A 1TUNBAARL
AILAK 16TSOZA TORIASKE
ZAUNTHEZK
tsepredu/agon..mondrwww—36 10 42 190
azi!ela jakinararo zorriktE
GUNA 18:30TESO
AILAK 14TSOTIA SDONO
erteny Casque CulinarB—ZIAK ZIENTONOMIATRASSTG
1:00A 1TUNBAARL
AILAK 16 TSOA ALETXABARET
1:00A 1TUNBAARL
AILAK 9TSOAASOBID
1:00A 1TUNBAARL
AILAK 2TSOTI OÑA
1:00A 1TUNBAARL
AILAK 2TSOOABILB
UDEAKETA KSENPRE,ZAZAILETEKINT
egiaaura JopurE
18:00ARRILAK 23TURTEIZ ASG
AN:TE IREKIAK HIRIETA
A 10:30TUNBAARL
AILAK 9TS OONA IDEOOR
Uso eta birigarroakehizatzeko dorreei egindiete eraso; Etxalarkosareetan 818 uso hildituzte oraingo sasoian
Ane Eslava
Gazte batzuk dan-tzan, haur bat mo-zorroturik, bikotebat elkarri musu-ka, neska bat ile
apaindegian... Egunerokoarenhainbat une erakusten dituzteZangozaldeko Anfas elkarteakantolatu duen erakusketa ibiltari-ko argazkiek. Erakusketa Somosespe(a)ciales proiektuaren ba-rruan antolatu dute, eta harenhelburua da adimen urritasunaduten pertsonei ikusgarritasunaematea, beren ahalmenak era-kustea eta aniztasunari balioaematea. Eguberrietan, Irunberri-ko udaletxean egon zen erakus-keta; iragan asteburuan, Ledeakogizarte eta kultur etxean, eta, las-ter, Oibarrera, Kasedara, Agoitze-ra eta Zangozara eramango dute.«Adimen urritasuna artearen
eta sorkuntzaren perspektibatikerakutsi nahi dugu», adierazi duElena Etxegoien Anfas elkartekokideak. Haren irudiko, arteak«berdin» sentitzeko aukeraematen die pertsona guztiei.«Sentsibilizaziorako tresna zora-garri bat da, ezberdin izatearenbalioa ulertzen eta balioesten la-guntzen diguna». Hamasei argazkik osatzen dute
erakusketa, eta, Etxegoienekazaldu duenez, horietan adimenurritasuna duten pertsonen bizi-tza ibilbidea irudikatu dute:«Pertsona hauen bizitzako ga-raiak islatu ditugu, eta, era bere-an, saiatu gara erakusten prozesuhorretan Anfasetik haiei eta be-ren familiei ematen diegun babe-sa». Hain zuzen, ZangozaldekoAnfasek eskaintzen dituen zerbi-tzuen artean daude arreta goiztia-rra, tutoretzapeko etxebizitza, fa-milientzako aholkularitza eta gi-zarte, komunikazio eta heziketagaitasunen programa.Erakusketa osatu duten argaz-
kilarietako bat Virginia Juanto da.
Azaldu duenez, argazkietan,«maila berean» jarri nahi izan di-tuzte adimen urritasuna duteneta ez duten pertsonak. «Erakutsidugu pertsona horiek eskolaradoazela gainontzeko haurrak be-zala, helduago direnean berenkabuz bizitzeko eta familia osa-tzeko gai direla, aisialdia izan etadisfrutatu dezaketela...».
2017ko proiektuaSomos espe(a)ciales proiektua-ren barnean antolatu dute argazkierakusketa. Egitasmo hori 2017ansortu zen, Selva Etxeberriak, LaHormiga Maia Internet bidezkoarropa dendaren jabeak, Anfas el-karteko kideei elkarlanerako pro-posamen bat egin zienean. «Sel-vak esan zigun bere material guz-tia utziko zigula guk egoki ikustengenuena egin genezan», azaldudu Elena Etxegoienek. «Orduan,eskualdeko hainbat sortzaile gon-bidatu genituen, denon arteanpentsatzeko zer egin genezakeeneskaintza horrekin; poeta bat, an-
tzerkilari bat, ilustratzaile bat etaargazkilari bat elkartu genituen.Eta, azkenean, egutegi bat egiteabururatu zitzaigun». Egutegiko argazkiak egiteko,
Virginia Juantok ez ezik, PabloBlanco, Sonia Senosiain, LauraGogorzena eta Nora Sola eskual-deko argazkilariek ere parte hartuzuten. Argazki saioetan herrieta-ko hainbat bizilagunek parte har-tu zuten, eta eskualdeko toki be-reizgarri batzuk erabili zituztenagertoki gisa, hala nola Irunberri-ko arroila eta Zangozako Carmen-
go klaustroa. Egutegian hama-bost argazki sartu zituzten, baina,oso material «baliotsua» zelaikusita, erabaki zuten harago joa-tea eta erakusketa bat antolatzea. Horrekin batera, proiektua ar-
gitara ateratzeko helburuz, arro-pa desfile bat antolatu zuten, iaz-ko maiatzean, Zangozan. Anfase-ko erabiltzaileek eta eskualdekobiztanleek elkarrekin desfilatuzuten, La Hormiga Maia dendakoarroparekin. «Oso hunkigarriaizan zen, gazteek izugarri disfru-tatu zutelako», adierazi du SelvaEtxeberria jabeak. Desfile horrenostean beste bat egin zuten, iazkoabenduan. Etxeberriak kontatu
duenez, bi kasuetan, An-faseko erabiltzaileen gu-rasoak «ezin sinetsita»gelditu ziren berenseme-alabek desfileetanparte hartzea proposatuzietenean. «Izan ere, le-hen, pertsona hauek ez-kutuan egon behar zute-la zirudien; baina, orain,halako ekintzekin, era-
kusten ari gara denak berdinakgarela, eta edozer egin dezakete-la».Lehenbiziko jardueren arra-
kasta ikusita, kultur ekintzagehiago antolatzen hasi ziren. Po-esiak, kasurako, toki handia har-tu zuen egitasmoan. Batetik, es-kualdeko poeta batzuek proiek-turako esaldi batzuk idatzizituzten, eta egutegian sartu zi-tuzten, argazkiekin batera. Esaldihorien artean daude, adibidez,Neure espazio ontziaren kapitai-
na izan nahi duteta Ahal dudala-
Anfas elkarteak argazki erakusketaibiltari bat antolatu du Zangozaldean.‘Somos espe(a)ciales’ proiektuaren parteda, eta adimen urritasuna dutenpertsonen ikusgarritasuna hartu du xede.
Artearen bidezgizarteratzeko
Anfasek antolatu duen erakusketa ibiltariko argazkietako bat. Orotara, hamasei argazki daude ikusgai. ANFAS
ko maite zaitut. Era berean, bi po-esia errezital antolatu zituzten,eta, horietan, Anfaseko erabil-tzaileek agertokia partekatu zu-ten eskualdeko hainbat poetare-kin. Poesia irakurraldiez gain,Anfaseko neska-mutilek, besteakbeste, ipuin kontaketetan eta an-tzezlanetan parte hartu dute az-ken hilabeteetan. Halako ekintzetan parte har-
tzea «positiboa» da adimen urri-tasunen bat duten pertsonentzat,«beren ahalmenen jabe» izatenlaguntzen dielako, Etxegoienekazaldu duenez: «Haiek hasieranoso harrituta zeuden halako gau-zak egiteko aukera izateagatik, ezzekitelako horretarako gai zire-nik; baina, hasi bezain laster, iku-si zuten oso gauza politak egin zi-tzaketela». Gazteek «beren bu-rua gainditzeko» baliagarria delagaineratu du: «Gauza berri bate-kin topo egiten dutenean, beldur-tu egiten dira, baina, beren ondo-koek egiten dutela ikusten dute-nean, pausoa ematen dute».Jarduera berri bakoitza amaitubezain laster, hurrengoa noizizango den galdetzen diete ardu-radunei, Etxegoienek kontatuduenez.
Egoitza bat behar duteProiektuaren oinarrian, bestalde,Zangozaldeko Anfasek duenarazo bat azaleratzeko helburuadago: egoitza baten premia.«Tutoretzapeko pisu bat dugu,baina beste lokal bat behar dugu,adimen urritasuna duten eskual-deko pertsona guztien kohesioabultzatzeko, proiektuak eta jar-
duerak antolatu ahal izateko…Eta Zangozaldea da halako egoi-tza bat ez duen eta Anfasekoordezkaritza duen Nafarroakoeskualde bakarra», esan du Etxe-goienek. Halere, egindako lanakemaitzak ekarri dituela gaineratudu arduradunak, dagoenekohasiak baitira negoziatzen hutsikdagoen Zangozako lokal bateskuratzeko. Antolatzaileak «pozik» daude
proiektuak izandako arrakasta-rekin, eta uste dute erronka na-gusia lortu dutela: gizarteratzea.«Hasi ginenean, ez genuen pen-tsatzen herritarrengan halakoeragina izango zuenik», esan duEtxegoienek, eta herrietako uda-letatik jasotako babesa nabar-mendu du: «Ahalegin guztiakegin dituzte guri laguntzeko; era-kusketa herrietara eramanez, es-kerrak eman nahi dizkiegu». Aurrera begira, irismen kogni-
tiboa lantzeko asmoa dute, Anfa-seko erabiltzaileek aukera izandezaten beren irakurtzeko gaita-suna garatzeko. Horrekin lotuta,herrietako dendariekin ere lan-duko dute gaia. «Dendariei pro-posatuko diegu saiatzeko berenproduktuak pertsona guztientzatirisgarri eta ulergarri jartzen, etadendariek ere adimen urritasu-nen bat duten pertsonak moduegokian jasotzen dendetara doa-zenean», azaldu du Anfaseko ar-duradunak. Hala, autonomiaeman nahi diete pertsona horiei,beren kabuz egin ditzaketen gau-zak ez ditzaten beste pertsona ba-tzuek egin. Gizartean egon dadindenentzako tokia.
Anfaseko erabiltzaileekhainbat kultur jardueratanparte hartu dute: poesiaerrezitalak, antzezlanak...
Anfasek Zangozaldean duenarazo bat azaleratu nahi duteproiektuarekin: egoitza batbehar dute
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 18aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Datorren otsailaren9an hasiko da Na-farroako Bertsola-ri Txapelketa. De-nera, 24 bertsolari
ariko dira lehian, aurten. Azkenseirak hautatzeko kanporaketaaurrekoak gaur eta bihar eginendituzte, hain zuzen ere; Iruñeaneta Irunberrin izanen dira saioak.Txapelketan lehendabizikoz ari-tzeko asmoz izena eman duten seibertsolari beren bidean bertzekoska bat igotzen saiatuko dira bikanporaketa horietan.Aitor Irastortza Arrizurieta (Az-
pirotz), Mintxo Astiz Goñi (Ba-rañain), Idoia Granizo Uribarrena(Altsasu), Xabat Illarregi Marzol(Leitza), Endika Legarra Nuin(Iruñea) eta Ander Baiano Sarale-gi (Barañain) dira txapelketan le-hengoz aritzeko aukera irabaztenahaleginduko diren sei bertsola-riak. Haiekin lehian ariko dira,gaur eta bihar, duela bi urtekotxapelketako azken sei sailka-tuak.Gaur, Iruñeko Txantrea auzoko
Auzotegin eginen dute lehenda-biziko kanporaketa aurrekoa.19:30ean hasiko da saioa. Partehartuko dute Joana Ziganda Ola-no (Oskotz), Diego Riaño Barroso(Leitza), Aitor Irastortza Arrizu-rieta, Sahats Aleman Sadaba(Iruñea), Mintxo Astiz Goñi etaIdoia Granizo Uribarrena bertso-lariek.Bigarren kanporaketa aurre-
koa bihar eginen dute, Irunberri-ko gizarte etxean, 17:30ean hasi-ta. Bigarren saio horretan arikodira Xabat Illarregi Marzol, Endi-ka Legarra Nuin, Oskar Sanz deAcedo Pollan (Iruñea), AnderBaiano Saralegi, Egoitz Goroste-rrazu Elizagoien (Ituren) eta SaatsKarasatorre Martinez (EtxarriAranatz).Arkaitz Goikoetxea, Joseba Bel-
tza eta Saioa Mitxelena izanen
dira epaimahaiko kide kanpora-keta aurreko bi saioetan. Bertso-lariek egin beharreko lana zehaz-tu dute: zortziko handian, binaka,hiruna bertso osatu arte; zortxikotxikian, binaka, hiruna bertsoosatu arte; eta hamarreko txikian,binaka, hiruna bertso osatu arte.Kartzelako lana ondokoa izanenda: zortziko txikian, bi punturierantzun; eta gaia emanda, ba-karka, bi bertso.Kanporaketa aurrekoetan sail-
katuko diren sei bertsolariek osa-tuko dute aurtengo txapelketanlehian ariko den taldea. Denera 24izanen dira. Lau final-laurdeneginen dituzte. Otsailaren 9koaizanen da lehendabizikoa, etahori Tuteran eginen dutela azaldudu Nafarroako Bertsozale Elkar-teko kide Ander Perezek. «Zabal-du nahi dugu txapelketaren egoi-tza izanen diren herrien zerren-da».Gainerako final-laurdenak
otsailaren 10an, 16an eta 17an egi-nen dituzte; hiru final aurrekoizanen dira, martxoaren 3an, 9aneta 10ean, eta, finala, berriz, mar-txoaren 23an eginen dute, Iruñe-ko Anaitasuna kiroldegian. Zortzibertsolari ariko dira lehian.
Bi urtean behinEneko Fernandez, Julio Soto, XabiMaia, Eneko Lazkoz, Aimar Ka-rrika, Ander Fuentes Itturri, Xa-bier Terreros Terre eta Julen Ze-laieta aritu ziren duela bi urteko
finalean, eta Sotok jantzi zuentxapela. 2012. urtetik, hain zuzenere, txapelketa bi urtean behinbaino ez dute egiten Nafarroan. Biurtean behin antolatzen dute, ha-laber, txapelketa ez dagoenean,Bardoak izeneko taldekako lehia-keta.
Bardoen bidez, txapelketa be-zain ofizial eta zurrun ez denlehiaketa bat eman nahi izan dieNafarroako Bertsozaleen Elkarte-ak herrialdeko bertsolariei. Bar-doak antolatzen hasi ziren plazanaritzeko aukera eskaintzeko ber-tsolari hasi berriei, txapelketanhasi aurretik esperientzia izateko.«Horrek ez du esan nahi, halere,Bardoak direnik txapelketarajauzi egiteko ezinbesteko koska»,nabarmendu du Perezek.Izan ere, lehiaketa bakoitzak
badu bere giroa, bai eta bere pu-blikoa ere. Besta eta umore giroaizaten da nagusi, anitzetan, Bar-doen saioetan; bertzelakoa da,noski, txapelketak ematen eta es-katzen duena.«Prestigiatu nahi dugu», erran
du Perezek. Elkarteko kideek argidute bertsolari gazteek eta hasiberriek izan behar dutela berentokia lehiaketa nagusian; bainaargi utzi dute, halaber, garrantzi-tsua dela txapelketak bere mailarieustea. Asmo horrekin lotu duPerezek kanporaketa aurrekoakegiteko urratsa, hain justu. «No-labaiteko hautaketa egin behardugu», erran du.Gaur eta biharko kanporaketa
aurreak egin eta gero, otsailaren9an hasiko dira Nafarro-ako Bertsolari Txapelke-tako final-laurdenak, etaguztien inguruko xehe-tasun gehiago emanenditu Nafarroako Bertso-
zaleen Elkarteak. Perezek gogo-ratu du bertsolaritzaren aldekoekinaldia ez ezik, euskararen al-dekoa ere badela txapelketa. Mar-txoaren 23ra bitarte, zaleek iza-nen dute bertsolari nafarren lana-rekin gozatzeko aukera. Berriakere koska bat igotzeko prest dira.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasikoda otsailaren 9an; lehiaketa horretanlehen aldiz parte hartzen saiatuko dira seiabeslari. Gaur eta bihar eginen dituzteazken bertsolariak hautatzeko saioak.
Koska batigotzeko prest
Julio Soto, 2017ko apirilaren 8ko finaleko saioan, txapela jantzita. IDOIA ZABALETA / FOKU
Aurtengo txapelketan 24 bertsolari ariko dira lehian;finala martxoaren 23an eginendute, Iruñeko Anaitasunan
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 18a Gaiak
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
Hamar egun
Zein egunera arte esan
dezakegu «urte berri
on»? Azken egunotan
irratian behin baino
gehiagotan entzun eta galdetu
dugu hori. Non dago muga?
Egun zehatzik al da?
Urtearen lehen hamabostaldia
igaro da, baina urteko lehenengo
zutabea da honakoa. Zilegi al da
«urte berri on» esanez abiatzea?
Hobeki esanda, zintzoa al da?
Urtarrilak 2, asteazkena.
Urteko lehenenengo laneguna.
Eguerdian iritsi zen albistea.
Nafarroako Justizia Auzitegi
Nagusiak baliogabetu egin du
Nafarroako Gobernuak Espai-
niako Poliziak eta eskuin mutu-
rreko taldeek egindako indarke-
riazko ekintzak ikertzeko eman
asmo zuen diru laguntza. Polizia
indarkeriaren Nafarroako legea
indargabetzea gutxi izan ez
balitz, bizikidetzan beste atzera-
pauso bat.
Urtarrilak 3, osteguna. Iritsi da
urteko bigarren atzerapausoa.
Aske utzi dituzte sanferminetako
erasotzaileak epaia irmoa izan
arte. Epaileek baztertu egin dute
ihes egiteko eta delitua berriz egi-
teko arriskua. Altsasuko gazteen
kasuan, ordea, alderantzizkoa.
794 egun daramate kartzelan.
Badirudi aurten halako preben-
tzio politika izanen dugula.
Urtarrilak 4, ostirala. Elkarta-
sun eguna, Azkoienen. Hamar-
garren eguna dute greban Huer-
tas de Peraltako langileek. Enpre-
sak ez du hitz egin. Poliziak, bai.
batek leiho baten kristala puska-
tu du, Amurrion.
Urtarrilak 8, asteartea. Goiz
esnatu da gaur eguna. 04:30ean,
zehazki; Foruzaingoa Maravillas
gaztetxera heldu denean. Ikuska-
ritza teknikoak aurten ordu ho-
rretan hasiko omen dira. Polizia-
ren oldarraldiak ere itzuliko dira.
Setiatu dute Alde Zaharra.
Urtarrilak 9, asteazkena. Egun
batekin aski ez, eta bigarrenez ere
oldartu zaizkie gazteei poliziak.
Urtarrilak 10, osteguna. Iritsi
da hormigoia gaztetxe atarira.
Eta, hirugarrenez, oldarraldia
Nabarreria plazan. Ez da eguneko
bakarra izan, baina. Aldaketaren
aurka oldartu da Aranzadi Iruñe-
ko Udalean. Aurten aurrekontu-
rik ez. Unzuko hostela eginen da,
eta atzera bota beharko dituzte
aurreikusita zeuden inbertsioeta-
ko asko. Aldaketa indargabetzen
ari da Iruñeko Udalean ere.
Urtarrilaren 11, ostir… Ez al da
nahikoa? Nik hemen ezarriko
dut muga. Urte berri on?
Baina borrekin. Onetik badu,
baina, egun honek. Tinko eutsi
diotelako langileek borrokari.
Urtarrilak 5, larunbata. Errege
egunaren bezpera, lasaitasuna
iritsi da. Errege magoak hartzeko
parentesia egin du hiriak. «Gau
magikoa da gaurkoa». Andoai-
nen gertatutakoaren berri izan
dut, sutan dira sare sozialak. Atzo
ez bezala. Halako gaiek arduratu-
ko gaituzte aurten.
Urtarrilak 6, igandea. Errege
eguna. Oso magikoa ez omen da
izan gaua. Orain Baik iritziz alda-
tu, eta ostiralean Ahal Dugu-re-
kin lortutako akordioa apurtu du
eta. Mahai eta eledunen batzar
interesgarria zetorkigula argi ze-
goen. Aldaketaren parlamentuko
oinetako bat erortzear.
Urtarrilak 7, astelehena. Zubia
gurean. Azken egunotakoak sa-
latzeko eguna izan da. Huertas de
Peraltako langileek hirira ekarri
dute aldarrikapena. Sanfermine-
tako erasotzaileen askatasunaren
aurka ere irten dira kalera. Bala
Irudiab Iruñea
Manifestazioa, gaztetxearen aldeIruñeko Maravillas gaztetxearen aldeko manifestazioa eginen dute, bihar. 17:00etan hasiko da, hiriburuko Uda-
letxe plazan. Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak hilaren 8an hustu zuten Nabarreria plazako eraikina. Geroz-
tik, hamaika protesta izan dira Alde Zaharreko karriketan. Poliziak behin baino gehiagotan oldartu dira gazteen
aurka, eta hainbat pertsona zauritu dituzte —irudian, manifestazio bat, eta gazteak, jasotako kolpeen argazkiak
erakusten—. Nafarroako Gobernuak, ordea, «neurrikotzat» jo du polizien parte hartzea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Astelehenera atzeratu dute AinhoaAznarezen egoerari buruzko erabakia
IRUÑEA bNafarroako Parlamentuko eledunen batzordean, PSNk bat
egin du Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerrarekin, eta aurreko astean UPNk
jarritako helegitearen aurka bozkatu du, asteon. Ahal Dugu-ko hiru
parlamentarien kaleratzeari buruzko zerbitzu juridikoen txostena
izan arte, mahaiak ez du sakonean gaia aztertuko, ondorioz. Ainhoa
Aznarezek Parlamentuko presidente kargua du jokoan. UPN ahale-
gindu da kargugabetzea azkartzen, baina oraingoz ez du lortu.
%2,25ZENBAT EGINEN DUEN GORA PARLAMENTARIEN SOLDATAKParlamentarien soldatak %2,25 eginen du gora. Presidenteak 58.541
euro jasoko du. Ez da, baina, soldatarik handiena: jardunaldi osoan aritu
eta Mahaiko eta Eledunen Batzordeko kide direnek 59.009 euroko sol-
data izanen dute. Gainerakoek, berriz, 52.451, 44.267 eta 39.338 eurokoa.
Berdintasun eta LGTBI politikei buruzkobilkura eginen dute gaur parlamentuan
IRUÑEA bNafarroako Parlamentuak genero berdintasun eta LGTBI
politika publikoei buruzko osoko bilkura monografikoa eginen du
gaur, 09:15ean hasita. Gero Bai taldeak deitu du bilkurara. Parlamen-
tuak egiten duen seigarren osoko bilkura monografikoa izanen da
gaurkoa; aurretik, etxebizitza, enplegua eta erabakitzeko eskubidea
jorratu dituzte, bertzeak bertze. Taldeek proposamenak aurkeztu, eta
bukaeran bozkatu eginen dituzte.
«Aldaketarentzat tristea izan da aurrekontuak onartu ez izana; bost hilabete ditugulan egiteko, halere, eta alferrikdira orain aieneak»
Joseba AsironIruñeko Udaleko alkatea
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 18aIritzia
Sanferminetakoerasotzaileen
askatasunarenaurka ere irten dira
kalera
MUSIKA
ATARRABIATraccion,
The Wizards eta Los del Rayo.
bBihar, 20:00etan, Totemen.
IRUÑEATxuma Flamarique Band.
bGaur, 19:30ean, Sanduzelaiko
Civivox aretoan.
IRUÑEAEuskeria eta Paz de Zi-
ganda abesbatzak eta Lauko
Quartet: Mende berria kantuz.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEAPan con Chile,
Son de Bolero eta Puro Teatro.
bBihar, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEALa Habitacion Roja
eta Doña.
bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAPamplonesa udal musika
banda: Ehun urte zurekin.
b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.
IRUÑEABilly Boom Band.
b Igandean, 12:30ean, Zentralen.
IRUÑEADiyeipetea. Jazz eta
poesia emanaldia.
bAstelehenean, 18:30ean,
Sanduzelaiko Civivox aretoan.
TAFALLA Iker eta Alfredo
Piedrafita.
bGaur, 22:00etan, Informalen.
TAFALLAChuchin Ibañez.
b Igandean, 18:30ean, Informalen.
BERTSO SAIOAK
IRUNBERRINafarroako BertsolariTxapelketako kanporaketa aurre-
koa: Xabat Ilarregi, Endika Legarra,
Oskar Sanz de Acedo, Ander
Baiano, Egoitz Gorosterrazu eta
Saats Karasatorre.
bBihar, 17:30ean, Gizarte Etxean.
IRUÑEANafarroako Bertsolari
Txapelketako kanporaketa aurre-
koa: Joana Ziganda, Diego Riaño,
Aitor Irastortza, Sahats Aleman,
Mintxo Astiz eta Idoia Granizo.
bGaur, 19:30ean, Auzotegin.
ZINEMA
IRUÑEAHelena Tabernaren atzera
begirakoa:Nerabe etaNagore.
bGaur, 20:00etan, filmotekan.
IRUÑEA¿Dónde está la casa
de mi amigo?
b Igandean, 17:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEAEl alquimista impaciente.
bOstegunean, 20:15ean,
Nafarroako Filmotekan.
ANTZERKIA
ALTSASU Yllana: Gag Movie.
bBihar, 19:30ean, Iortia kultur
etxean.
ARANGUREN Yllana: Gag Movie.
b Igandean, 20:00etan, Ibarreko
kultur etxean.
BERA Amaia Elizagoien: Amatxiren istorioak.
bGaur, 18:00etan, liburutegian.
ELORTZIBARYllana: Gag Movie.
bGaur, 21:00etan, Noaingo kultur
etxean.
IRUÑEARon La La: Crimen y telón.
bGaur, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEAKollins Clown:Kiriko
oilarra eta Hiru Txerrikumeak.
bBihar, 12:00etan eta 18:00etan,
Mendillorriko Civivox aretoan.
IRUÑEABelen Otxotorena:
Soñando con Peer Gynt.
bBihar, 17.00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEAMutis por el Foro:
Juicio a Helena.
bBihar, 19:00etan, Gazteriaren
Etxean.
IRUÑEAYllana:We love Queen.
bBihar, 21:00etan, Baluarten.
IRUÑEAEl sofa de Sophie.
Haurrentzat.
bBihar eta etzi, 18:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
LESAKAKarabansai:
Ele! Lorca-Lauaxeta.
bBihar, 19:00etan, Harriondoa
kultur etxean.
ZIZUR NAGUSIAMaribel Salas eta
Alazne Etxeberria: Monólokos.
bBihar, 19:00etan, Harriondoa
kultur etxean.
DANTZA
IRUÑEADanZ zikloa. Dinamo
Danza: Transoceánica. Carmen
Larraz, Uxue Montero eta Hilario
Rodeirorekin.
bBihar, 20:00etan, Iturramako
Civivox aretoan.
BERTZELAKOAK
BAZTAN (H)ilbeltza, nobela bel-
tzaren astea:Hiriaren eta landa
eremuaren trataera nobela beltzan.
Itxaro Borda eta Edorta Jimenez.
bBihar, 11:00etan, Elizondoko
Arizkunenea kultur etxean.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 18a Agenda
Gure proposamena b Baztan
Euskal nobela beltzaren astea, igandera bitarteGero eta ekinaldi sendoagoa da Baztanen egiten duten Hilbeltza, euskal nobela beltzaren astea. Astelehenean hasi zen aurtengo programa, eta, ha-
ren eskutik, igandera bitarte egonen da zer egin eta zer ikusi ibar horretan. Gaur, Gontzal Agote ariko da zikloan, Hemingway idazleaz, 19:00etan, Eli-
zondoko Arizkunenea kultur etxean. Bihar, Itxaro Borda –irudian–eta Edorta Jimenez idazleak izanen dira toki berean, Ana Galarragak zuzendutako
mahai-inguruan. 11:00etan hasiko da. Igandean, itzulia eta irakurketa dramatizatua eginez amaituko dute aurtengo zikloa. ISABELLE MIQUELESTORENA
Edurne Elizondo Iruñea
Bide propioa egin du Ioseba Fer-nandez (Iturmendi, 1989) abiadu-ra patinatzaileak kirol horren es-parruan. Entrenatzailerik gabearitu da urte luzez, eta bere bu-ruaren aurkako lehia lehenetsizegin du aurrera. Udan MundukoTxapelketa irabazi zuen, lauga-rrenez. Europakoan bederatzi al-diz nagusitu da.Laugarrenez irabazi duzu Mun-
duko Txapelketa 2018an, eta
munduko marka onduz, gainera.
Zer asmo duzu 2019rako?
Aurtengoa sasoi berezia izanen daniretzat. 2017an, kirola uztekoaukera aztertzen hasi nintzen.Urte horretan Munduko Txapel-keta irabazi nuen. Lau probatanlortu nuen domina. Pentsatunuen une egokia izan zitekeelauzteko.Baina ez zenuen utzi. Zergatik?
Federazioak erran zidan 2019anBartzelonan eginen zutela Mun-duko Txapelketa. Aukera horiezin nuela galdu pentsatu nuen.Ondorioz, bi urterako plana eginnuen, datorren uztailean eginenden txapelketa hori prestatzeko.Emaitzei so eginez gero, argi
dago bide onean zarela. 2018an,
laugarrenez, munduko txapel-
dun. Espero zenuen?
Ezustekoa izan da 2018koa. Eznuen espero. Argi dago MundukoTxapelketa batean aritzen zare-nean beti ahalegintzen zarelazure onena ematen; baina2018koa irabaztea ez zen nire hel-burua, nik 2019koan nuelako bu-rua. 2019rako prestatzeko partehartu nuen, eta ezusteko ederraizan zen irabaztea eta marka on-tzea.2017an kirola uzteko asmoa
bazter utzi zenuen. 2019ko txa-
pelketa egin eta gero, zer?
2017an kirola uzteko aukera ha-gitz hurbil izan nuen. Azkenean,federazioak txapelketaren aitza-kiarekin iritzia aldarazi zidan; ezzen zaila izan, iritzia aldatzekoprest izan nintzen ni ere. Orain,nire muga 2019. urtea da. Ustenuen Munduko Txapelketakoakizanen zirela nire azken lasterke-tak; orain Nafarroako federazioakerran dit Europako txapelketaantolatuko dutela, aurten ere,Iruñean. Abuztuan izanen da.Uste dut nire ibilbidea luzatu nahidutela! Baina ez dut deus erabakioraindik. Oraingoz, Bartzelonadut buruan. Gero gerokoak.Nolakoa izan da orain arteko bi-
dea?
Poliki-poliki egin dut beti aurre-ra. Oraingo emaitzak lortzeko bi-dea ez da erraza izan, eta lan han-dia egin behar izan dut. Ez naiz
izan hasieratik nabarmendu di-ren haur horietako bat. Alderan-tziz, hainbat kirol saiatu, eta pati-najea hautatu nuen niretzat zailazelako, kosta egiten zitzaidalako.Zure buruaren aurka egin behar
duzu lehia ere?
Niretzat erronka bat izan zen. Pa-tinatzea erabaki nuen nire buruaprobatzeko aukera ematen zida-lako. Zaila zen, eta erronka handibat niretzat. Eta horrek erakarrininduen, batez ere. Entrenamen-duetan anitz gozatzen nuen, bai-
na egoera bertzelakoa zen txapel-ketetan. Gaizki pasatzen nuenbertzeekin lehiatzen.Ez zenuen gustuko?
Txapelketetara joan behar izatennuenean, ez nuen gozatzen. Ber-tze lehiakideak ikusten nituene-an, beldurtzen nintzen. Gogokonuen neure buruarekin lehianaritzea, baina ez bertzeekin.Nola gainditu zenuen beldur
hori?
Urtebetez egon nintzen txapelke-tetan aritu gabe. Baina patinatzea
maite nuen, eta gurasoei errannien, azkenean, berriz ere saiatunahi nuela. Lehia entrenamendugisa ikusten hasi nintzen, eta ho-rrek lagundu zidan; on egin zidanpentsatzeak txapelketak izatenahal zirela nire buruaren aurkakolehiak ere. Bertzeak ahaztu, etaegunetik egunera hobera egitensaiatu nintzen.Kirolean buruak duen garrantzia
erakusten du zure kasuak?
Hagitz garrantzitsua da. Nire bu-rua erdigunean jarri nuenean
hasi nintzen lehiaz gozatzen, txa-pelketetan lortzen nuen postuarierreparatu gabe.20 urterekin irabazi zenuen Eu-
ropako Txapelketa lehen aldiz,
eta Munduko Txapelketan lau-
garren gelditu zinen, munduko
marka ondu eta gero. Orduko
zure oroitzapenak ez dira hagitz
onak, halere. Zergatik?
Konturatu nintzelako ez nintzelagai egoera hori guztia onartzeko;nire burua ez zegoen irabaztekoprestatua, eta egoera horri aurreegitea zaila egin zitzaidan. Nireurte hartako helburua Europako
Txapelketa zen, eta MundukoTxapelketara inolako asmorikgabe joan nintzen. Nire gorputzairabazteko gai zen, baina nire bu-rua ez zegoen prest. Orduan hasinintzen kirol psikologoekin lanegiten, eta on egin didate.Kirolaz gozatzea da zure helbu-
ru nagusia?
Bai, zalantzarik gabe. 29 urte di-tut, eta ilusioari eta mailari eutsidiot gozatzen jarraitzen dudalakopatinak jantzi orduko. Nire bu-ruarekin lehiatzen naiz, eta gai-nerako guztiak bazter uzten ditut.Irabazten hasi nintzenean, urtebatean lehenengo eta hurrengo-an bigarren edo hirugarren edolaugarren gelditzen nintzen.Ohartu nintzen lehiakideei egitenniela so lehen postura ailegatubaino lehen, baina irabaztea lortunuenean, ez nuen nori so egin.Orduan ikasi nuen nire buruare-kin egin behar nuela lehia, etabertzeak ahaztu. Bost urtez anitzsufritu nuen. Gakoa nire bideaegitea zela ohartu nintzen arte. Zure bidea egin duzula zalantza-
rik ez da, entrenatzailerik gabe
lortu baituzu lortutakoa. Zerga-
tik egin duzu hautu hori?
Hasieran talde batean aritzennintzen, banuen entrenatzailebat. Baina entrenatzaile horrekune batean pentsatu zuen nikezin nuela hobera egin, eta unehorretan nire bidea egitea erabakinuen. Nik argi nuelako hoberaegiten jarraitzen ahal nuela.Hainbat urtez nire kabuz eginnuen lan. Orain, Nafarroako KirolArloko Ikasketen, Ikerketen etaMedikuntzaren Zentroko profe-sionalen laguntza eta babesa ba-dut. Talde bat gara.Bartzelona da helburu bakarra?
Hori da helburu nagusia. Eta gerogerokoak. Ez dut bertze deus pen-tsatu nahi, oraingoz.
«Irabazteko gai zengorputza, baina nireburua ez zen prest»
Ioseba Fernandez b Abiadurako patinatzailea
Datorren uztailaren 7an hasiko da, Bartzelonan, aurtengo MundukoPatinaje Txapelketa. 2017tik, lehiaketa horretarako prestatzen ari daIoseba Fernandez. Urte horretan kirola uztekotan izan zen patinatzailea.
GORKA RUBIO / FOKU
«Ilusioari eta mailarieutsi ahal izan diotgozatzen jarraitzendudalako patinak jantzi orduko»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urtarrilaren 18a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]