Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o...

7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko irailaren 29a IVI. urtea /198. zenbakia Dena prest Tuteran OSKAR MONTERO Urriaren 15ean Nafarroa Oinez ospatuko da Tuteran. Bertako Argia ikastola joan den urteko irailean hasi zen lanean eta egun gutxi barru, hilabete hauetan egindakoa ikusteko aukera izanen dute Erriberara hurbilduko diren guztiek. Nafarroa Oinez-en ospakizunaren bidez helburu bikoitza lortu nahi dute antolatzaileek: ikastola berria ordaintzeko dirua lortu eta euskararen normalizazioan aurrerapausoa eman. Beste leku askotan bezala, Tuteran ere beharrezkoa da. G ainera etorri zaigu udazkena. Ez dakit ez ote den azkarregi etorri. Hain da motza uda! Trinkoa ere bada, noski. Fes- tak, oporrak, ezkontzak hortxe biltzen dira, uda eskaxa bezain profitagarrian. Hainbat parranda, beste hainbeste aukera jende eta toki berriak ezagutzeko. galdu di- tuzula? A! Ba, ez diranolanahi itzuliko. Lehenago pentsatzea zenuen! Orain, agian berandu izan daiteke. Ala ez! Onerako beti garaiean gabiltza. Udaz- kena ez al zaizu iruditzen erromantiko hutsa? Nunahi ibiltzea xarmanta eta goxoa da. Beroa joanda, hotza ez dugu oraindik lagun. Epeltasun horretan eguzkiaren izpiak fereka dira larruaren- tzat. Koloreak ez dira dagoe- nekoz itsutzeko modukoak. Horixkak eta gorrixkak elka- rren atzetik darabilzkigu mendian barna. Ez da jadanik astuna egiten babesik gabeko tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritmo norma- lera itzuli gara. Lanean, lana. Lagunak, lagun. Etsaiak beti etsai. Zubian barna Ez gara lehen baino hobea- goak izanen, beharbada. Bosnian ez dira gauzak ba- retu. Bertako gatazka latzaren oihartzunak hemen entzun di- ra ere, gureganaino heldu bai- tziren gerrak bortizki mindu- takoak, adinean txikienak di- renak. Kartzelak ez zaizkigu hustu eta estatu mailako ustel- keri eta kalte handien egileak zigorrik gabe segitzen dute. Agoitzaldea urpean sartzea nahiko luketenek ez dute atzera egin. Azken finean, arazorik larrienek bizirik di- raute. Beharrik badela ere beste- lakorik. Euskararen irakas- kintza, hau da, gure hizkun- tzaren iraupena bermatzen duen eredua Aragoiko muge- taraino ailegatu da. Erronkari- ko haur txikiek euskaraz ikas dezakete eta Iruñeko alde za- harrekoek ere, bere auzotik atera gabe. Bada zerbait, gutxi beharbada, bainan eguzki printzak dira hodeien artetik. Gure herriaren etorkizunerako horren garrantzitsua den hiz- kuntza alorretik itzalak be- hingoz uxatzeko ordua eza- gutu beharko genuke. Eguzki printzak

Transcript of Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o...

Page 1: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko irailaren 29a IVI. urtea /198. zenbakia

Dena prest Tuteran

OSKAR MONTERO

Urriaren 15ean Nafarroa Oinez ospatuko da Tuteran. Bertako Argia ikastola joan den urteko irailean hasi zen lanean eta egun gutxi barru, hilabete hauetan egindakoa ikusteko aukera izanen dute Erriberara hurbilduko diren guztiek. Nafarroa Oinez-en ospakizunaren bidez helburu bikoitza lortu nahi dute antolatzaileek: ikastola berria ordaintzeko dirua lortu eta euskararen normalizazioan aurrerapausoa eman. Beste leku askotan bezala, Tuteran ere beharrezkoa da.

Gainera etorri zaigu udazkena. Ez dakit ez ote den azkarregi

etorri. Hain da motza uda! Trinkoa ere bada, noski. Fes-tak, oporrak, ezkontzak hortxe biltzen dira, uda eskaxa bezain profitagarrian.

Hainbat parranda, beste hainbeste aukera jende eta toki berriak ezagutzeko. galdu di-tuzula? A! Ba, ez diranolanahi itzuliko. Lehenago pentsatzea zenuen! Orain, agian berandu izan daiteke. Ala ez! Onerako beti garaiean gabiltza. Udaz-kena ez al zaizu iruditzen erromantiko hutsa?

Nunahi ibiltzea xarmanta eta goxoa da. Beroa joanda,

hotza ez dugu oraindik lagun. Epeltasun horretan eguzkiaren izpiak fereka dira larruaren-tzat. Koloreak ez dira dagoe-nekoz itsutzeko modukoak. Horixkak eta gorrixkak elka-rren atzetik darabilzkigu mendian barna. Ez da jadanik astuna egiten babesik gabeko tokjetan luze ibiltzea.

Bizitzaren erritmo norma-lera itzuli gara. Lanean, lana. Lagunak, lagun. Etsaiak beti etsai.

Zubian barna Ez gara lehen baino hobea-goak izanen, beharbada.

Bosnian ez dira gauzak ba-retu. Bertako gatazka latzaren oihartzunak hemen entzun di-ra ere, gureganaino heldu bai-tziren gerrak bortizki mindu-takoak, adinean txikienak di-renak. Kartzelak ez zaizkigu hustu eta estatu mailako ustel-keri eta kalte handien egileak zigorrik gabe segitzen dute. Agoitzaldea urpean sartzea nahiko luketenek ez dute

atzera egin. Azken finean, arazorik larrienek bizirik di-raute.

Beharrik badela ere beste-lakorik. Euskararen irakas-kintza, hau da, gure hizkun-tzaren iraupena bermatzen duen eredua Aragoiko muge-taraino ailegatu da. Erronkari-ko haur txikiek euskaraz ikas dezakete eta Iruñeko alde za-harrekoek ere, bere auzotik atera gabe. Bada zerbait, gutxi beharbada, bainan eguzki printzak dira hodeien artetik. Gure herriaren etorkizunerako horren garrantzitsua den hiz-kuntza alorretik itzalak be-hingoz uxatzeko ordua eza-gutu beharko genuke.

Eguzki printzak

Page 2: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

GURE AUKERAK

ERAKUSKETAK Retratos izenburupean Paco Ocaña argazkilariaren lanak ikusgai daude urriaren 5tik 12ra bitartean Iruñeko Planetarioko Ibn'azra aretoan. Sa-rrera dohainik da eta astelehenetan itxirik dago.

IKASTAROAK Iruñeko Alde Zaharreko elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu dato-rren hiru hilabetetarako. Dantza; es-kulanak; masajea; joga eta lasaikun-tza; argazkilaritza; margolaritza eta marrazkia; jostura; keramika ho-tzean; emakumeentzat autodefentsa eta antzerkian lehen pausoak dira eskaintzen diren ikastaroak. Matri-kula, elkarteak Aldapa kalean 5. zenbebakian duen egoitzan egin be-har dira goizeko 11,30etatik, 1,30ak bitartean goizean eta arratsaldez, 7etatik 9ak arte.

Nafarroako Antzerki Eskolan umeentzako zein helduentzako (an-tzerki teknikak lehen pausoak eta ahotsaren moldaketa) tailerren ma-trikula epea oraindik zabalik dago urriaren 11 bitartean. Izena eman edo informazioa lortu nahi duenak eskolak San Agustin kalean duen egoitzara joan behar du.

HITZALDIA GITEk antolatuta, Gobemuz Kanpoko Erakundeek Txinan egin duten emakumeen foroari buruzko hitzaldia dago gaur. Ekitaldia Iruñeko Zapateria 50 kalean izanen da arratsaldeko 8etan,

Udazkeneko bira 95 ekitaldien ba-rruan Leitzako Aurrera elkarteko dantzarfak dantzatuko dute igandean Ezkurran. Ikuskizuna, eguerdiko 12etan izanen da herriko frontoian.

Otsagin Udazkeneko bira 95 ekital-dietan ere 'Tempomobile' dantza garaikidea ikusteko aukera dago. Ekitaldia, bihar, eguerdiko 12etan izango da frontoian.

ZINEMA Burlatako Floirac plazan, udako zi-nema egitarauaren barruan, 'Maxi-mo riesgo' pelikula eskainiko dute.

Elizagorrian Udazkeneko bira 95 egitarauen baitan 'El peque se va de marcHa' pelikula emanen da herriko plazan. Filma bihar, gaueko 9,30etan izanen da.

BERTSO SAIOAK Gaintzako plazan bertso jaialdia dute gaur gaueko 10,30etan. Sebas-tian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Jon Sarasua bertsolariak kantatuko dute.

Igantzin herriko festak direla eta, arratsaldeko 2etan herri bazkaria dago bihar ostatuari. Bazkolondoan, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Manolo Arozena bertsotan ariko di-ra. Igandean berriz, arratsaldeko 8etan eta elizan, bertso jaialdia iza-nen da. Jokin Sorozabal, Mikel Mendizabal, Jon Maia, Manolo Arozena eta Maialen Lujanbio ber-

. tsolariak kantatuko dute.

M / \ F Y \ R R O r s i ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo.

ALBERTO BARAriDIARAN ,

Aukeraketa ona Espainiako itzuli aipaga-

rria egin ondoren David Garcia tafallarrak Euskadi tal-dearekin egingo ditu hurrengo bi denboraldiak. Ondo. Kirol titu-larra besterik behar ez lukeenak, ordea, muturtu ditu batzuk. Santi Crespo altsasuarrak bide bera

egin dezakeela jakiteak, are ge-hiago. Biak Bariestokoak izan direla —direla Garciaren ka-suan— jakinik, maldizioka hasi ere bai norbait. Zergatik?

Mesfidantza sasi-politiko-pa-ranoikoak aparte utzita —ba-daude, izan ere, eta ez gutxi—, ez da ohikoa nafar bat Banestotik kanpo aritzea. Bi Induraindarrak ezezik, Lukin, Lezaun —egun

Euskadi taldean hau ere— eta, gainontzekoak beti egon dira Etxabarriren agindupean. Denak laguntzaileak izan dira —'txa-txuak' txirrindularien hizke-fan—, atarrabiarraren zaldun leialak. Orain, ordea, itzuli ona egin ondoren, David Garciak na-

hiago izan du Perurenarekin joan, Abartzuzakoarekin gelditu baino; arratoiaren burua izan ezen lehoiaren itsatsa.

Ez da txarra izan, ene ustez, aukeraketa. Gaur egungo talde handien akatsa baita erabateko m e n p e k o t a s u n a d u t e l a txirrindulari handiekiko, eta zeharo trabatzen dutela gazteen bidea. ONCE, Banesto edo

Mapei txirrindulari bakar baten menpe egon ohi dira, eta ez da hor burua kanpora ateratzeko aukera handirik. Euskadi taldea asmakizun handia da ordea. Hor d e n e k d u t e a s k a t a s u n a , profesionaletan benetan aritzen ote diren jakiteko lasaitasuna, eta

amateurren artean izugarrizko ikusmira sortu du. Igor Flores urdiaindarra ere hor ariko da heldu den denboraldian. Hirurek — G a r c i a k , C r e s p o k e t a Floresek— falta izango dituzte akaso beste taldeetako maila eta b a l i a b i d e a k , b a i n a e u r e n posibilitate guztiak garatzeko aukera aparta eskaini zaie. Aprobetxa dezatela.

ASTEKO PERTSONAIAK

Clotilde Garcia Emakumearen Institutuko zu-

zendaria

Clotilde Garcia da Emakumearen Institutuko zuzendari berria. Ma-drilen jaioa, 50 urte ditu eta ezkondua dago. Psikologia Klinikoan

diplomatua dago eta pedagoga da. Emakumearen Institutoko zuzen-daria izan baino lehen Insersoko Nafarroako zuzendaritza lanetan aritu zen 1991. urtera arte; ondoren, Gizarte Arazoetarako Ministerioko zuzendaria izan zen herrialdean. Clotildek emakumearekiko diskri-minazioak baztertzea du helburu nagusi bere kudeaketan, eta horre-tarako Espainiako zein herrialdeko legea ongi betearaziko duela ziurtatu du. Era berean, emakumearen berdintasuna bermatuko duen plan bat burutuko du non Nafarroako Administrazioko sail guztiak parte hartzera bultzatu nahi dituen.

Jose Irigibel Senadorea

Nafarroako Parlamentuak CDNko Jose Irigibel foru komunitateko senadore aukeratu zuen iragan asteartean. Irigibel izan zen Lege-

biltzarreko alderdiek aurkezturiko hautagai bakarra, eta hiruko Go-bemuaren 23 botoak jaso zituen. UPN eta IU alderdiek botoa zuri eman zuten —22 guztira— eta HBko bost parlamentariek ez zuten parte hartu bozketan. Irigibel Nafarroako laugarren senadorea da eta Estehe Petrizanek (EA) orain arte izandako kargua hartu du. Senadore berriak 53 urte ditu eta enpresaria da. UPN alderdian hasi zen politikari lane-tan, baina alderdi honetan izandako tirabiren ondoren, Allirekin batera CDN alderdi berriaren sortzaileetakoa izan da. Senadore berriak, Na-farroagatik eta Nafarroarentzat lan eginen duela iragarri du.

AHAZTU GABE!

IRRATIA

Eguzki Irratiak neguko programa-zio berriari ekinen dio etzi eta, hori ospatzeko, zenbait ekitaldi antolatu ditu gaur Iruñeko Gaz-tetxean. Arratsaldeko zortzietan Legaleon antzerki taldearen es-kutik 'La historia de Merilu, la muñeca hinchable' lana ikuste-ko aukera izanen dute gaur Gaztetxera hurbiltzen direnek. Ordubete beranduago, gaueko bederatzietan, Ama Say eta Kashbad taldeek kontzertua es-kainiko dute leku berean eta, azkenik, gaueko hamarretatik a u r r e r a , Eguzk i B ideoak proiektatuko dituzte Pellejeria enparantzan, Eguzki Jrratiak bere entzule guztiei ezezik, irratia hobeto ezagutu nahi duen orori ere luzatu dio gaurko eki-taldietan parte hartzeko gonbita. Hamahirugarren urteurrena be-tetzen duen hOnetan, Eguzki Irratiak neguko programazioan proiektu berriak gauzatzeko eta kalitatea hobetzeko erronkari ekinen dio urriaren batean. Ikasturte berrian, besteak beste

. emisio orduak luzatuko dituzte; astelehenetik ostiralera arte arratsaldeko ordu bata t'erdie-tatik gaueko ordu batera arte eta asteburuetan egun osoan zehar emitituko dute.

ADI!

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobeta i lu ' goizeko lO.OOetatik 1 l.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALARIRRATIA FM 106.2

A s t e a n z e h a r 1 3 . 3 0 e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak. •

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zeha r , 12 .20e ta t ik 12.35etara ' G a u z a guzt ien gainetik' edertasuna eta osasu-

Page 3: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

'tljSMlEA 'JjMIUU

_ Iruñea

Euskalema Irratiaren programazio berria E.D. DE ULTZURRUN / IRUNEA

Iruñeko Euskalerria Irratiak programa/io berriari helduko dio heldu den astelehenean. Zazpi urte iragan dira lehendabiziko emisio ordua aireratu zutenetik, eta argi erakutsi dute posible dela euskarazko irratia egitea Iruñe-rrian. Izan ere, zenbaitek hori za-lantzan jartzen zuen, behar adina euskaldunik ez zelakoan. Bai-menaren gorabeherak bazterrean utzitza, Irratia aurrera doa, pro-gramazioaren aldetik, gero eta zabalago gainera.

Hasi hurren dagoen irratialdi honetan, egunean zazpi orduz ariko dira eta hori ez da gutxi, kontuan hartu behar baita, saio elaboratuak direla, edukinaren aldetik landuak eta prestatuak. Irratikideen helburua da kalita-tezko saioak egitea.

Euskalerr ia Irratia Iruñetik ariko den euskara hutsezko irrati bakarra izanen da denboraldi honetan ere eta xedetzat du Iru-ñerrian bizi diren euskaldunen arteko zubi izatea, elkarren arte-ko ezagutzari begira. Izanez ere, Mikel Bujanda zuzendariak dio-en moduan, «uste baino askoz ere euskaldun gehiago bizi gara hemen. Gertatzen dena da saka-banatuta gaudela, baina 'badira euskaldunak sektore eta arlo ge-hienskoenetan. Horiengana iris-tea, horixe da helburua, bidena-barrean, euskaldungoaren kon-paktazioari bultzada emateko».

Euskalerria irratiaren esparrua Iruñerria da, baina hutsune ba-tzuk baditu. Jakina, antena toki seguruan jarri behar izan dute

Astelehenean hasiko da Euskalerria Irratiaren programazio berria.

orain artean, lizentziarik ez du-telakoz,. baina laster konponduko dira arazo tekniko horiek eta sei-nalea garbi ailegatuko da zoko-moko guztietara. Bitartean, orain artean egin duten bezala, lanean segituko dute, FMko 91.4an. Hona hemen 95-96 irratialdiko programazioa; Goizeko 7.55eko albiste aurrerapenaren ondoren, 'Bertatik bertara' goizeko albis-tegia aireratuko du Euskalerria Irratiak 8.30ak eta 9.00ak bitar-tean. lO.OOak eta 12.00ak bitar-tean, berriz, 'Zokobetailu' ma-gaziha izanen da programazioko izarra. Saio entretenigarria egi-tea du helburu Euskalerria Irra-

tiak eta horretarako, elkarrizke-tak, erreportaiak, lehiaketak, zi-nea, ibilaldiak, musika, ipuinak eta beste hainbat gai nahasten ditu magazin honetan.

Ordubatak aldeko albiste au-rrerapenaren ondoren, goizean gertatu dena aztertuko du 'Egu-nean egunekoa' saioak, ordubata t'erdiak eta ordubiak bitartean. Arratsalde partean, berriz, hiru-rak eta laurak bitarteko tartean, albisteak, musika eta auzoetako, Iruñerriko eta eskualdeburuko berriemaleen txanda izanen da. Aste lehenean Baztan-Erreka-Bortziriak eta Lizarra-Estellerria aldetik ailegatuko dira berriak,

asteartean, Barañain, Larraun eta Altsasu-Sakana aldetik, asteaz-kenean Berriozar eta Iparralde-tik, ostegunean Atarrabia, Aez-koa-Erroibar eta Tutera-Erribera aldetik eta ostiralan Burlata eta Tafalla aldetik.

'Hitzordua' saioak seiak eta zazpiak bitarteko tartea beteko du eta egunez egun gai zehatza jorratuko du: astelehenean kiro-lak, asteartean elkarrizketak eta hilean behin tertulia, asteazke-nean gonbidatuaren musika, os-tegunean kultura, bertsolaritza, euskalgintza eta musika eta osti-ralean astebururako proposame-nak.

Irurtzun

IRUNEA

S a k a n a k o II . T x i r r i n d u l a Eguna ospatuko da igande ho-netan,1 Burunda eta Aralar Txi-rrindula taldeek, ikastetxeek eta Sakanako Kirol Batzordeak an-tolatuta. Irurtzungo Foru plaza-tik abiatuko dira txirrindulariak goizeko bederatzi t'erdietan eta Sakanako herrietan barrena 35 kilometroko ibilbidea egin on-doren, Altsasuko Foru plazan amaituko da ibilaldia. Hamaike-takoa jateko Lakuntzan hartuko dute atseden partehartzaileek. Txi r r indularen egun honetan hamar urtetik gorako haurrek izango dute parte hartzeko au-kera.

Antolatzaileek, hala ere, adin

n. Txirrindula Eguna ospatuko dute igandean

guztietako pertsonendako ibilbi-dea dela azpimarratu dute eta Sa-kanako eta inguruko txirrindulari guztiei luZatu diete igandeko ibi-laldian parte hartzeko deia. An-tolatzaileek, halaber, mendiko txirrindula eramateko gomen-dioa egin dute. Txirrindulari ba-koitza bere herrira itzuli ahal iza-teko, halaber, autobusa eta ka-mioia jarriko dituzte antolatzai-leek.

Bestalde, txirrindula lasterke-ta honen helburua lehiaketa bai-no gehiago mendian zehar ibil-tzea dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Hala ere, 35 kilometro inguruko ibilaldi ho-netan parte hartuko duten txi-rrindulari guztiek izanen dute sari txiki bat, oroigarri gisa.

Igantzi

XVI. Artzai Txakur Txapelketa izanen da heldu den igandean

AMAIUR

Datorren igandean, urriak 1, Igantziko XVI. Artzai Txakur Txapelketa eginen da Igantziko Meaka-gain zelaian, arratsalde-ko 4etatik aitzinera. Urtero be-zala zortzi zakurrek parte hartu-ko dute eta denek lan berdina egin beharko dute hasteko: ban-deratxoekin markatutako bidetik gidatu beharko dituzte zakurrak; horren ondotik, artaldea artzai-naren ondora eraman, eta artzai-nari kasu eginez hesi nagusiaren ondoan dauden bi hesietako ba-tetik pasatu beharko dute artal-dea. Lehenbiziko proba hau ho-bekien egiten duten lau zakurrek bigarren proba bat egin beharko dute: erdian kokaturik dagoen

hesi nagusian sartu beharko dute artaldea eta ondoren hesi horre-tatik atera. Azken proba hau egi-teko denbora gutxien erabiltzen duen zakurra izango da proba ho-netako garailea.

Aurtengo txapelketa honek goi mailako ardi zakurrak izango ditu, Nafarroako txapelketan hi-ru lehenak izan zirenak egongo baitira, baita Felix Irigoien ere, iaz hemen lorturiko txapelari eutsi nahian.

Hauek izango dira zortzi txa-kurrak: Felix Irigoienen 'Kubi-no' eta 'Rubi ' , Josetxo Billabo-naren 'Berri ' Patxi Etxeberriaren 'Lagun' , Xabier Urienen 'Bat ' , Pedro Mari Oskarizen 'Zara' , Mikel Garaiarren 'Xarpa ' eta Arrilagaren 'Txiki'..

Burgesen asmakizunak

Igandea da, igande arratsaldeko zazpi t'erdiak. Azken bisita txanda. Kasualitatez, lau -intsumitu elkartu gara lokutorioetan, beste inor ez. Lehendabiziko hiru kabinetan Jon, Mendiolaeta eta hirurok gaude, eta barrote eta kristalen beste aldean gure neskalagunak. Laugarrenean Zarrapillo dago, eta beste aldean bere koadrilako lau kide. Lehen-dabiziko hiru kabinetan ahopeka hitz egiten ari gara, «asko maite zaitut-ka». Laugarrenean, aldiz, barre eta algarak nagusi dira. Bisita burutu dugularik, lehendabiziko hi-ru kabinetan geundenok buru-ma-kur, triste, pentsakor irten gara lo-kutorioetatik. Zarrapillo, berriz, irrifartsu atera da. Arrotxapeako urrezko solteroa barrez lehertu da gure musu serioak ikusi dituelarik. «Neskalagundunok laostia zarete. Hau negargarria da. Alai itzazue aurpegi horiek, rediox!».

Ni, baina, ez naiz alaitu, eta oraindik gehiago goibeldu naiz pa-tiora atera eta, arratsaldeko zortziak direlarik, jadanik gaua gainean du-gula ikusi dudanean. Ordu aldake-tafen ondorioak dira. Ordu aldaketa = eskolara itzultzea. Jada eskolan ez banaiz ere, eskolara itzultzeko

garaiak oraindik ere trsitetzen nau. Negua, gainera, gainean dugu da-goeneko. Hurrengo hilabeteotan, «segurtasun arrazoiak» direla me-dio, goizago itxiko digute patioa, eta galerian pilatu beharko dugu. Iluntasunean presook, nonbait, bost metroko altuera duen harresia gainditzeko kapaz gara. Horretaz landara, jakina, gutxi barru berriro ere bost burusi jarri beharko ditut ziegako ohean, eta hala eta guztiz ere hotza pasatuko dut. Nahi adina burusi eta arropa jantzita ere ohean, patioan, galerian, ikasgelan, dutxan hotza pasatuko dut.

Galerian, Vaca nire ondotik iga-ro da. Irratia belarriaren parean da-rama, altu, altu, eta 'Carrusel de-portivo' entzuten ari da. 'Boquillas Zargar', 'Autoescuela Mariezku-rrena', 'Regalos, cuberterias Saga-rra', 'Soberano es cosa de hom-bres...'. Jada ez dago zalantzarik, deprimiturik nago. Martiarenari esaten diot, eta berak depresioa de-sagertarazten dit. «Depresioa ez da existitzen. Depresioa burgesen as-makizuna da». Eskerrik asko, Mar-ti.

Page 4: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

Nafarroa Oinez * Tuteran

amasei egun barru, urriaren 15ean alegia, Nafarroa Oinez ospatuko da Tuteran, bertako Argia ikastolak antolatuta. Dena prest dago baina ilusioaren parean urduritasuna nabari da antolatzaileen artean,

urte osoko lana baitago egun bakarreko besta honen atzean. Edozein ikas-tolarentzat Nafarroa Oinez antolatzea zaila bada, are gehiago Tuterako Ar-giarentzat. Erriberako hiriburua, edonola, euskaltzale guztien bilgune iza-nen da urriaren 15ean.

Emberako Argia EDURNE ELIZONDO / TUTERA

Tuteran dena prest dago. Ha-masei egun baino ez dira falta Erriberako hiriburua euskaltzale guztien topaleku bihurtzeko. Argia ikastolako guraso, haur eta irakasleak jo eta ke aritu dira az-ken urte honetan Nafarroa Oinez 95 ahalik eta ongien antolatzeko etaurriaren 15eanguztiekizanen dute euren lanaren fruitua ikus-teko aukera.

Nafarroa Oinez bezalako bes-ta erraldoia antolatzea ez da ino-rentzat erraza, baina are gutxiago Tuterako euskaltzaleentzat. Izan ere, Erriberako beste herrietan bezala, Nafarroako iparraldeko herrietan baino okerragoa da euskaraten egoera eta normali-zazioaren bidea, geldo baino gel-doagoa. Argia ikastolaren erai-kin berria ordaintzeaz gain, nor-malizazio horretan aurrerapau-soa eman nahi dute, hain zuzen ere, antolatzaileek Nafarroa Oi-nez-en bidez, Tuterako herrita-rrek ikastolaren berri zehatzagoa izan eta hurbilagotik ezagutu dezaten.

Hiru urtez eskatu ondoren, joan den urteko irailean jakin zuen Argia ikastolak .aurtengo Nafarroa Oinez berak antolatuko zuela eta berehala hasi ziren la-nean. Egin beharrekoak ez dira xamurrak izan eta nahiz eta Al-tsasu, Bera eta beste hainbat he-rritako ikastolen laguntza jaso, etxekoen bertakoen ezjakintasu-na bertan behera utzi behar izan ' dute lehenik eta behin. Argia ikastolako kide guztien lanari es-ker, Nafarroa Oinez zerden jakin ahal izan dute batzuek hilabete hauetan, baina beste askok jakin gabe jarraitzen dute. Arazoak al-de batera utzita, hala ere, ezuste atsegina izan dute antolatzaileek oro har eta uste baino jende ge-hiago hurbildu da haiengana la-guntzeko asmoz.

Argiñe Korta da Argiako zu-zendaria eta Nafarroa Oinez-en atarian orain dela 11 urteko aza-roan ikastola martxan nola jarri zen gogoratzen du. Herriko talde batek utzitako lokal batean bil-dutako bost haur izan ziren ikas-tolako lehenengoak. Bi urte eman zituzten bertan eta ondo-ren, beste etxe batean eman zi-tuzten hurrengo hiru urteak. Az-kenik, egun dagoen lekuan an-tolatu zuten ikastola, behitegi zahar batean alegia. Hasieran beheko pisua baino ez zegoen

baina pixkanaka gelak gehitu eta bigarren solairu bat eraiki zuten. 114 haurrek osatzen dute egungo Argia ikastola.

Ikastola zaharrarentzat, hala ere, azken hilabeteak dira hauek, urtarril aldera ziurrenik, ikastola berr iko aulkietan eseri ahal izango baitira Argiako haurrak. Nafarroa Oinez-en bidez lortu-tako dirua, hain zuzen ere, 130 milioi pezeta mguruko aurre-kontua duen ikastola berri hau ordaintzeko erabiliko dute Ar-giako arduradunek. Ikastola be-rria izanen denak hotel bat izan

behar zuen hasiera batean, baina jabeak dirurik gabe gelditu eta bertan behera utzi zuten asmoa, eraikinaren egitura egin eta gero. Argia ikastolak, beraz, terrenoa erosi eta eginda zegoena apro-betxatu du ikastola berria egite-ko. Ondoan dagoen Fontellas herrian dago kokatua.

Argia ikastolako kideentzat funtsezkoa da ikastola berri hau egitea, orain arte ukatu dieten legalizazioa lortu ahal izanen baitute behingoz, neurri eta bal-dintza egokiak beteko baititu eraikin berriak.

Argia ikastolaren 11 urte hauetan gogor egin dute lan gu-

rasoek proiektua aurrera atera-tzeko eta oztopo bati baino ge-hiagori egin behar izan diote aurre. Izan ere, Argia ikastolaren sortzetik bertatik entzun dira Tuteran bere aurkako hainbat ahotsa. «Behin baino gehiago agertu dira gure aurkako pinta-dak eta ikastolako ateko sarrailak ere silikonaz bete dituzte asko-tan», azaldu du Argifie Kortak. Halako erasoen aurrean, ordea, entzungor egin eta «euren jokoan ez erortzea» da bere ustez hobe-rena. Nafarroa Oinez dela-eta Negu Gorriak Irungo taldeak.

Tuteran eskaini zuen kontzer-tuan ere ikastolaren eta Nafarroa Oinez-en au rkako p in t adak agertu ziren herriko hormetan.

Giro nahasi honetan, Herri Batasunak Hispanitatearen egu-na dela-eta antolatutako martxak ere urduritasuna sortu du Nafa-rroa Oinez-en antolatzaileen ar-tean. Argiñe Korta ikastolako zuzendariak, hala ere, ez du uste istilurik gertatuko denik. «Herri Batasunak Nafarroa Oinez-era etortzeko deialdia egin du eta beste hainbat alderdik ere hala egingo dutela espero dugu. Egia da martxaren berri izan genue-nean urduri jarri ginela, baina ez

dut uste ezer gertatuko denik. HBk antolatutako martxa, gai-nera, Tafallan amaituko da», az-pimarratu du Argia ikastolako zuzendariak.

Urriaren 12anHispanitatearen eta Goardia Zibilaren eguna de-la-eta antolatu du HBk aipatu martxa. Urriaren 12an bertan manifestazioa egingo du Iruñean eta egun berean, Nafarroa auto-busez eta oinez zeharkatuko duen martxa bat hasiko da Altsa-sun. Lehen egunean Altsasutik Etxarrira joango dira, urriaren 13an Etxarritik Lizarrara eta hu-rrengoan Lizarratik Tafallara. Urriaren 15ean Tuterara heltze-

koa zen martxa Nafarroa Oinez-en parte hartzeko baina, azkenik, martxa Tafallan bukatu eta ber-tatik autobusez abiatuko dira partehartzaileak Tuterara.

MILA N a f a r r o a Oi-LAGUNTZAILE nez-en egunean

INGURU m j j a j a g U n jn_

guru. beharko dituzte antolatzai-leek ibilbide osoan zehar lan egiteko. Gehienak —700 ingu-ru— kanpotik etorriko dira, Na-farroako beste hainbat herri eta ikastolatatik hain zuzen ere. Tu-teran bertan 300 lagun biltzea es-pero dute antolatzaileek. Tute-ran, izan ere, beste edozein leku-

Nafarroa Oinez Tuteran

Urtetik urtera ikasle gehiago E.E /TUTERA

• Argia ikastola orain dela 11 urteko azaroan abiatu zenetik gaur egunera arte gauza asko al-datu da bertako ikasle eta irakas-leentzat. Bost haurrekin jarri zu-ten martxan proiektua eta egun 114 dira. Urtetik urtera, gainera, gora doa Argia ikastolan izena ematen duten haurren kopurua. Hasi berri den ikasturte honetan, hain zuzen ere, hemezortzi hila-beteko 19 haur berri hasi dira Argia ikastolan. Argiñe Korta ikastolako zuzendariak pozik ja-kinarazten ditu datuok, eta «hainbeste konpetentzia dagoen Tutera bezalako herri batean, are garrantzitsuagoak dira» nabar-mendu du. Erribera inguruko he-rrietatik ere ikasle ugari joaten da Argia ikastolara, Kortak azaldu duenez, Korella, Zentroniko, Argetas, Murtxante, Fontellas, Kortes eta Balterratik, besteak beste.

tan baina zailagoa da laguntzeko prest dagoen jendea biltzea eta antolatzaileek badakite. «Nafa-rroako iparraldean behintzat jende guztiak edo ia denak daki Nafarroa Oinez zer den baina Tuteran, urriaren 15ean bertan jakingo dute askok eta askok. Jendearen kontzientzia ez da berdina eta ditugun baliabideak ere murritzagoak dira, baina, hala ere, uste baino jende gehai-go hurbildu da guregana lagun-tzeko asmoz», aipatu du Jose Maria Blanzaco Nafarroa Oi-nez-en koordinatzaile nagusiak.

Hori dela eta, ikastola berria ordaindu ahal izateko dirua bil-tzea ezezik, euskararen normali-zazioan aurrerapauso garrantzi-

erriko hormetan behin baino gehiagotan agertu dira ikastolaren aurkako pintadak».

Argia ikastolatik iazko ikas-turtearen bukaeran atera zen le-hen promozioko ikaslfe bakarra, Laura Jimenez gaztea, alegia. Iruñeko San Fermin ikastolan jarraitzen ditu egun ikasketak Laurak. Ikastolako gainontzeko haur eta irakasle guztiek ome-naldi beroa eskaini zioten Laura Jimenezi eta oroigarri modura plaka bat eman zioten. Izan ere, Argia ikastolako haur guztiek harreman handia dute elkarrekin, ikasturte ezberdin askok batera ematen baitituzte klaseak. Zor-tzigarren eta zazpigarren eta sei-garren eta bosgarren mailako ikasleak, adibidez, elkarrekin daude gela berean.

Hasi berri den ikasturtea ere azkena izanen da Argia ikastola-ko beste ikasle batentzat. Felix Romano zortzigarren mailako ikasle bakarra da, eta, Laura Ji-menez bezala, Iruñera joango da ziurrenik' ikastolako urteak amaituta. Zortzigarren mailako

tsua ematea da Nafarroa Oinez antolatu duten guztien Helburu nagusienetakoa, «herritarrek euskararen eta ikastolaren berri zehatzagoa izan dezaten. Nafa-rroa Oinez aurten hemen ospa-tzea ikastolarentzat onuragarria izanen dela uste dugu», nabar-mendu du Blanzacok.

Arazo eta zailtasun guztien ar-tean, hala erfe, ezuste atseginik ere izan dute Argia ikastolako guraso eta irakasleek eta Tuteran bertan zabaldu duten Nafarroa Oinez-en bulegoak zerikusi handia izan du horretan. «Jende asko hurbildu da bertara Nafa-rroa Oinez-i buruz galdezka. Nafarroa Oinez-en inguruan egindako ekitaldi guztiek, hala-

ikasle bakarra izatea, hala ere, ez da erraza Felix Romanorentzat, eta ikasle bakarra izanen ez den maila batean egoteko irrikan da-goela aitortu du. Tuterako ikas-tolatik alde egiteak, hala ere, tristatu egiten du, «bertan baititut urte askotako lagunak»,

Argia ikastolak aurtengo Na-farroa Oinez antolatuko zuela jakin bezain pronto, ardura ho-riek guztiak ahaztu egin zaizkio Felix Romano, eta baita gainon-tzeko haur guztiei ere. Urriaren 15eko bestaren antolaketan bu-m-belarri murgildu dira guztiak. Herriz herri kamisetak saltzen ibiltzeaz gain, Nafarroa Oinez-en bideoaren eta musikaren gra-baketan ere hartu dute parte, eta urriaren 15ean ere lan egiteko prest daude.

Nafarroa Oinez-en ibilbidea dagoeneko hamaika aldiz egin dute, eta urduri baino urduriago bizi dituzte Nafarroa Oinez-en aurreko egun hauek.

ber, jakinmina piztu dute herri-tarren artean», aipatu du Blan-zacok. Martxoaren 13an, Nafa-rroa Oinez-en aurkezpen ofiziala egin zuten Tuteran eta herrita-rren artean oso harrera ona izan zuen Argia ikastolaren aldeko bestak antolatzaileen arabera.

Toño Pinto ikastolako gura-soak hartu du bere gain bulego honetako ardura. Bi ordenagai-luren bidez, lan guztia antolatzen du bertatik beste hainbat lagu-nekin batera. «Argiako gurasook lan handia egin behar izan dugu beti gure proiektua aurrera atera ahal izateko», esan du Pintok.

SALMENTAK Aurtengo Nafa-EZIN rroa Oinez Tute-

HOBEAK r a n i z a n e n z e i a

jakin bezain pronto hasi ziren lanean Argia ikastolako guraso, haur eta irakasleak. Lehenengo

uteran Nafarroa Oinez zer den ere ez da-kien jende asko eta asko dago oraindik».

zeregina lana eta ardura banatzea izan zen. Batzorde iraunkorra osatu zuten hamalau gurasok eta Argiñe Kortak eta Jose Maria Blanzaco izendatu zuten koordi-na t za i l e n a g u s i a . B a t z o r d e iraunkorraren pean beste hama-hiru batzorde antolatu zituzten bakoitzak gai edo atal bati buruz-ko ardura bere gain hartuz.

Bera eta Altsasuko ikastolen txostena jaso ondoren, salmenta antolatu zuten lehenik eta iazko gabonetan jada, Euskal Herriko hainbat herrietan izan ziren. Urte osoan zehar, herri guztietako jaietara'-eraman dituzte saldu beharrekoak eta emaitzak, anto-latzaileen arabera, «ezin ho-beak» izan dira. Nafarroa Oi-

nez antolatu ahal izateko Tute-rako Udaletik jasotako lagun-tzari bumz, bestalde, «oso ga-rrantzitsua» izan dela azpima-rratu du Blanzacok. «Aurreko legegintzaldian Antonio Perez Sola izan zen alkate eta ez zigun inolako trabarik jarri, alderan-tziz, lehen unetik Udaleko Go-bernu Batzordearen laguntza izan dugu. Funtsean, gure eska-rea guztiak erantzun dituzte. Legegintza ld i berr i honetan UPN da buru baina oraingoz ez dugu inolako arazorik izan», azaldu du Blanzacok. Nafarroa Oinez bezalako besta bat anto-latu ahal izateko erakundeen la-guntza izatea «behar-beharrez-koa» da, Blanzacoren ustez.

Page 5: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

Atutxak eta Ardanzak batuaz ez ote dakite?

XANTI BEGIRISTAIN

Gezurra i rudi balezake ere, egiazkoak dira oso, gure pai-ramenen Eus-kal Herri ho-

netan gertatzen diren bitxike-riak. Kontua da ez dagoela mo-durik J.M. Atutxa eta J.A. Ar-danzari euskara batuaz mintzj-tzen entzuteko. Argi dezadan: «batuaz mintzatzen» esaten adierazi nahi dut, ahoz hitz egi-ten dutenean eta inondik irakurri gabe, hau da, kazetariek egin-dako elkarrizketetan, mahain-guruetan, prentsaurrekoetan, adierazpenetan, eta abarretan.

EITB eta gainerako euskal komunikabideetan hasi nintze-nean harrituta gelditu nintzen ikusirik bi pertsona nabarmen horiek ez zutela euskara batua erabiltzen bere osotasunean be-hintzat. Orduan pentsatu nuen handik gutxira joango zirela «euskara jasoa» ikasten eta praktikan jartzen, baina ez, huts eman zidaten. Eta orain, euskal komunikabideen hasiera hartatik jadanik 13-14 bat urte gutxienez igaro denean, eta gaur egunean oraindik, Ardanza eta Atutxa jaunei garai hartako euskalki berberaz solasten aditzen dieda-nean are harrituago geratzen naiz. Eta gogora zalantzak eta galderak trumilka heldu zaizkit: zer gertatzen ote zaie agintari hauei? Ezingo dute euskara ba-tua ikasi ala ez ote dute nahi izango? Denbora falta izango dute agian? Ez da izango ba, ez dutela baloratzen euskara batua Euskal Herriko tresna batera-tzaile eta elkar ulertarazle beza-la, ez da hala? Galdera hauek eta beste askok estutzen didate bur-muina kezka hau dela eta.

Bestaldetik ezin uka daiteke Ardanzak eta Atutxak euskaraz egiteko duten erraztasuna, alde-rantziz, oso jariotasun handiz eta egokiz mintzatzen dira. Ikusten da jaiotzatikako euskaldunak di-rela, ama hizkuntzaz pentsatzen dutela eta bikainki menperatzen dutela beren euskalkia. Baina horiek guztiak horrela izanda zergatik izango ote da batuaz ba-liatzeko horrenbeste zailtasun izatea?

Izan ere, hainbat eta hainbat urtetan hainbeste jende saiatu

ondoren lortu zen, eta oraindik gauzatzen ari da euskara batua. Nik oso gutxi dakit baina Eus-kaltzaindiko pertsonajakintsuei eta abarrei aditzen diedanaren

, arabera, Atutxa eta Ardanza jaunek aukera aparta dute batua erabiltzeko beren eskuhartzee-tan. Euskara batua sortu eta bul-'tzatzen dutenek diote, hain zu-zen ere, delako erregistro hori asmatu zela goi mailako esta-mentuetan eta abar erabiltzeko, hots, ikas-irakaskuntza, komu-nikabide, legebiltzar, Jaurlari-tza, eta abarretan. Zertarako ja-rraitu? Badakit buruargiak dire-la!

Esandako guztiarekin ez nuke inortxo ere mindu nahi. Alde-rantziz, ederki ulertzen dut le-hendakariak. eta Barne sailbu-ruak beren euskalkia maitatzea, baloratzea eta erabili nahi izatea, baina komunikabide eta abarre-tan hitz egiten dutenean agian pentsatu beharko lukete unetxo batez norentzat ari diren solas-ten, beren etxeko-adiskide-eta lagunartekoentzat ala Euskai Herri osoko biztanleentzat. Nik

ere gogotik maite dut larraunera baina ikasgeletan batua erabil-tzen dut, esate baterako, jakina!

Pentsa dezagun zer-nolako itxura eta kultur maila emango lituzkeen adibidez Felipe Gon-zalezek bere komunikabideetan honako antzeko zer txobai t esango balu: «La shituacio atual dea la nacio epañola eh etrema-damente ehpantoça...». Hitzak eta arrazoiak soberan daude nire aburuz.

Esanak esan ba, ea noiz hasten diren «gure gidari eredugarriak» adibide egokiagoa ematen eta igarotzen diren behingoz alfa-betatze mailara. Egokierarik ez du te f a l t a , k o n p a r a z i o r a , AEK,IKA, HABEn, edo beste-rik ezean Sanduzelaiko euskal-tegian, bestela Euskaltzainburu den Jean Haritxelhar jaunak sus-pentsoa eman beharko dizue al-fabetatzean.

Eta bide batez bukatzeko, Ar-dañza, Atutxa, Arzalluz eta abar, ea noiz imitatzen duzuen Jordi Pujol eta ateratzen zareten Es-painia eta Frantziako irrati-tele-bistetan euskaraz hitz eginez!

J^CAr* x * Az o i ^ r t ^ s c i

Joxemiel Bidador

Kontuz gero liberalkeriarekin (II)

Liburuaren egilea ez da ageri baina Jose Ignacio Arana lagun-dikoak egina dela ezaguna da.

1888. urtean Bai pecatu da

liberalqueriya i z e n b u r u k o idazkia agertu zen Baionako L a s e r r e l i b u r u g i l e a b a i t a n : «Haec scribo vobis ut non pec-

cetis, gauza oyec escribitzen

dizquitzutet pecatu eguin ez de-

zazuten». B e r r o g e i t a m a r orrialde exkaseko idazki ttipi hau ez da itzulpen zuzena. Sar-daren ideiak gogoan harturik, idazleak elkarrizketa bat osa-tzen du ikasle (I.) eta maisu (M.) baten artean, non galdera eran-t zunen b idez l ibe ra lke r i a ren desegokitasuna zertan den argi ta garbi utzi nahi duen sei kapi-tuluen barrena. Hitzaurrearekin batera, orduan Baionako apez-pikuaren bikario zegoen Ma-nuel Intxauspe beraren argita-ratzeko eskubidea badakar, gi-puzkera ederrean, bera xiberu-tarra izan arren: «Guc Bayona-

co jaun obispoaren vicario ge-

neralac iracurri degu liburu-

cho bat...». Liburu honen egilea ez da inon ageri, baina ezaguna da Azkoitiko semea zen Jose I g n a z i o A r a n a l a g u n d i k o a k eg ina de la . B a r o i k o e txekoa etzen soraio ibili ikasteko ore-nean , leku aun i t ze t an ikas le baitugu: Azkoitia bera, Amez-keta, Ezkioga, Albistur, Aran-tzazu eta Iruñean. 1854.ean la-gundian sartu zen Loiolan, eta hainbat lekutako etxeetatik pa-sa ostean, Burgosko Oñan zen-dii zen 1896.ean. Lan nahiko izkiriatu zituen, besteen artean Lizargarate eta Garzia ordeki-deekin batera Vida de algunos

claros varones guipuzcoanos

de la compañia de Jesus, To-losan ageri zena, Modesto Go-r o s a b e l e n m o l d i z t e g i a n 1870.ean, San Ignacio Loyola-

coar'en bicitza laburtua euska-

raz eta gaztelaniaz, Bilboko L a r u n b e anaien molde teg i t ik ateratakoa 1872. urtean —lan honen bukaeran, euskarari bu-r u z k o b i e r a n s k i n d a u d e — : 1890. urteko El basco izeneko

aldizkarian eta hamasei ema-n a l d i e t a n age r i Disertacion

sobre la ortografia euskera,

urte berean lan soila argiratu zena 67 orrialdetako liburuxka bat bezala; edota Euskal Erria

aldizkarian agertu zituen 30 ar-tikulu baino gehiago.

Gure Aranak aski ongi eza-gutzen du Sardaren originala, eta euskaldunen ohitza haika-tzeko asmoz, honela arrazoin-tzenduantologikoki : «l.Pecatu

al da liberalqueriya? M. Aissa

da pecatu! I. Cergatic ordea?

M. Gaiztaqueri guciya, pecatu

da an. /. Liberalqueriya osoro

gauza gaiztoa dena orain eza-

gutzen det. M. Argatican ere

pecatu da. 1. Pecatu chiquiya

edo aundiya da? M. Osoro da

aundiya. Liberalqueriya, utse-

guite aundi bat da,pecatu mor-

tala». Ontologikoki ere badu aitzakia demokrazia zalantzan j a r t z e k o : «Politicaraco edo

erriyen gobernuraco eta le-

gueac ecertan iduqui gabe. Vi-

toriaco ibispo jaunac beste

bostequin batera, orain iru urte

eguindaco carta eder eta ego-

qui batean, iracurtzen degu li-

beralqueriya dala 'erlijiyorican

gabeco politica».

Azkenik, arrazoi komertzia-lak ere egon bide bazeuden: «M. Gateta liberalac nabar-

menquiro edo osoro gaiztoaC

diranean, Ei Motin, E1 Globo, E1 Liberal eta beste asco beza-

la, catolico onai izua ematen

diye, bañon aurretic aitatu di-

ran bi gaceta ayec (La epoca eta

La Union) piscanan eta ezcu-

tuban dacarte puzoya, eta gai-

tzic ez dutelacoan catolicoric

onenac ere iracurtzen dituzte

gaceta oyec, eta iguerri gabean

becela, irintsitzen dute berac

dacarten puzoya. 1. Euscal

Erriyan cer gaceta ditugu cal-

tegarriyenac? M. La voz de Guipuzcoa, E1 noticiero bilbai-no, eta oyen antzeco beste ba-

tzuec».

• Iruñeko Hiria xake tomeo irekiko zortzigarreh jardunal-diko partida, 1995eko urtarrilaren 4an. Josep Oms 2.375 ELOkoa (Espainia)— Jesus Martinez, 1.965 ELOkoa (Euskal Herria).

Le4,c5; 2.Zc3,d6; 3.gZ-e2,Zc6; 4.d4,d4; 5.Zd4,Zf6; 6,Ag5,a6; 7.Dd2,e6; 8.0-0-0,Ae7; 9.f3,d5.

Jokaldi inozo honek partida irauliko du. Txuriek egoera ongi landu ondoren, posizio hobea lortuko dute.

10.d5,Zd5; 1 l.Ae7,cZ-e7; 12.Zd5,Zd5; 13.Zf5. Ederki jokaldi hau! Beltzen eskema apurtu baitu. 13..., 0-0; 14.Ze3. Ez dago zaldien trukaketa egiterik, beltzek dama galduko

luketelako. 14....,Dc7; 15.Zd5,d5; 16.Ebl.

Txurien posizioa hobea da, erdiko peoi horren ahultasu-nagatik. Baina zergatik ez dute harrapatu? Ariketa interes-garriak egin daitezke. Beltzek erdietsiko lukete ekimena. Hobe tenorea itxoitea.

16...,Ae6; 17.Dd4,aG-c8; 18.Ad3,dc5; 19.0h4,g6; 20.g4.

Babesa apurtzeko lasterketan lehenago iris daitezke txu-riak.

20....,Gc6; 21.hG-el,d4; 22.Df2,Da5; 23.b3,Gd6; 24.h4,Dc5; 25.h5,a5; 26.g6,f-g6.

Ikus koadroa. Beltzei ziria sartu diete. Nahastu egin dira. Galduta daude.

27.Ge6,Ge6; 28.Ac4,De7; 29.Gel,Ge8; 30.Ge6. Txurien joko erreza eta zehatza nagusitu da. •

Page 6: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

A ribeko Historia' izeneko liburuxka plazaratu zuen Aezkoako Egunean, hilaren lOean, Jose Etxegoien garraldarrak Ariben. Bertan biltzen du, xeheki eta modu interesgarriz, alderdi ho-netako historia ezezaguna ulertzeko hainbat idazki. Pablo Mandazen Fundazioaren laguntzaz,

lantto honetan bi urteko lanaren laburpena plazaratu du, horrela, Etxegoienek.

ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA •

Hilaren lOean egin zen Aez-koako Egunean aurkeztu eta ba-natu zen Jose Etxegoien garral-darrak pres ta tutako 'Ar ibeko Historia' liburuxka, Aezkoako historiari buruz lantxo interes-garri eta berria. Duela bi urte ha-sitako lanari etekina atera dio az-kenean Etxegoienek, han eta he-men bildu zuen material guztiari aterabidea eman diolako. Presak eragindakoa —Pablo Mandazen Fundazioan egiten duen lanak uzten dizkion tarteetan harilkatu zuen lana— zenbait gaitan es-kertzekoa izango zen sakontasu-na falta bada ere, ezin uka aetzek gustura irakurriko duten libu-ruxka dela egun Fundazioak be-rak salgai duena.

Historiaurrean hasi eta XX. m e n d e k o bi e s t a t i s t ika rek in amaitzen da Aribeko historia hau, eta lehendabiziko garaieta-ko testuak urriak badira ere, az-ken mendeetakoa bereziki inte-resgarria da, oso ezagunak ez di-ren datu batzuk dakartzalako. Lan honen berri emateko Aez-koako artxiboa miatu du tematsu Etxegoienek, berriki sailkatu dutela aprobetxatuz. Bestalde, hainbat garairen inguruko urri-tasuna artxibo hori aspaldian erre zelako da, eta urte askotako in-formazio f ranko betiko galdu zen. Liburuaren testuak ezezik, maketazioa eta marrazkiak ere garraldarrarenak dira.

Historiaurreari dagokionez, l i b u r u a n a z p i m a r r a t z e n da 1975ean Zatoiako kobazuloan hasitako ikerketetan deskubritu

• zen aztarnategia, euskal histo-riaurreari dagokionez aberatse-netakoa. Ondoren agertu zen Aizpeko (Aribe) aztarnategia. Bietan eginiko ikerketen arabe-ra, bi gizaki talde bizi ziren duela hamar mila urte inguru Aezkoan, bat Abaurregainean eta bestea Aribe inguruan. Hortik aurrera salto handi bat dago, Aezkoako historiari buruz ezaguna denaz ari garelarik, ez baitira arrastoak aurkitu. Urkuluko dorrea, Do-nezarretik Iruñera zihoan gal-tzada zaharra eta Arrobin aurkitu diren K.a. I. mendeko etxeak besterik ez.

Aezkoa izena 1079. urtean azaltzen da lehendabiziko aldiz dokumentazioan, Oteitzan iza-niko auzi baten inguruan Leireko abadian dagoen izkribu batean, hain zuzen ere. Hor azaltzen da Eximinio Arceiz Zaraitzuko eta Aezkoako Jauna lekuko zela ai-patu auzian. 1085ean berriro egin zuen lekuko lana, baina or-duan soilik Aezkoako-Jaunaren titulupean. Ondoren ere, maiz azaltzen da ibarraren izena, au-zien, foruen edo tituluen ingu-ruko izkribuetan. Ikertu denaren arabera, esan daiteke XII. men-

' dean jadanik bazuela entitate administratiboa ibarrak. Hasie-ran, zazpi herri zeuden bakarrik (Abaiurrea bakarra zen, eta Hiri-

Liburuxka Pablo Mandazen Fundazioaren laguntzarekin burutu da.

Aezkoako historia berri, bere izenak dioen bezala, geroago osatu zen). Izenei da-gokienez, dokumentazioan azal-tzen den lehendabizikoa Abau-rrea da, eta Garralda ondoren. Aribe 1319ko azaroaren 12an aza ldu zen lehen a ld iz , eta 1344an azaldu da lehen aribeta-rra, Azeari Aribekoa gaizkile sonatua, Aribeko plazan bertan urkatua.

1366an egin zen Nafarroan Euskal Herriko lehen errolda, zergak zirela eta, eta horren ara-

ezkoa izena 1079. urtean azaltzen da le-hendabiziko aldiz dokumenta-zioan, Oteitzan sorturiko auzi baten inguruan Leireko abadian dagon izkribu batean.

bera, Aezkoan 600 lagun inguru bizi ziren orduan. Ordurako jada, pobrea, latza zen ingurua, eta ho-ri azaltzen da ibarrari buruz egi-ten diren aipuetan. 1400ean bi-koiz tu egin zen popu laz ioa . Gaztelak Nafarroa menderatu eta gero, Aezkoak muga izango zuen Nafarroa Beherarekin, eta fngu-ruko herri askok harresiak eta gaztelttak eraikiko zituzten. Urte hauetako gertaera latz batzuek markatu zuten, hala ere, Aezkoa, bereziki ganaduak 1774-75ean

jasan zuen izurritea: Nafarroako behi gehienak akabatu zituen, eta egoera larrian utzi herri askotako ekonomia.

XIX eta XX. mendeetan po-pulazioaren bilakaera mantsoa izan zen, gerrateak eta gora-be-herak izan baitziren, eta 1850 ur-tean dago populazio kopururik altuena. Hortik aurrera beti be-hera egingo zuert portzentaiak. Egitura administratiboa nahiko osatua zegoen ordurako, eta he-rriek, batzarrea kenduta, bazuten hiru erregidore, horietako bat al-katea eta beste bat poltsaz, diruaz alegia, arduratzen zena. Gorago Ibarreko Junta zegoen, gaur be-zalaxe. Hamabi pertsonak osatua zen: herri bakoitzeko ordezkari bana —Hiriberrik eta Garraldak, handienak izateagatik, bina or-dezkari zituzten—, eta alkatea. Bi kargu gehiago ere izan ziren, nahiz eta gaur egun ez jakin zer funtzio betetzen zuten: almiran-tea eta alkate ordezkoa. Alkatea ere epailea zen, eta, gerra ga-raian, kapitaina.

XIX. mendearen has ieran , bost sendagile zeuden ibarrean, eta artisauen artean ohizkoenak ehuleak ziren, ondoren zurginak, errotariak eta kutxaragileak. Bi-txikeria gisa esan, hiru txokola-tegile zeudela, kixugileak edo zerraiagileak baino gehiago, ka-surako. Ekonomia ez zen sobera oparoa, eta 1839an, adibidez, 1.082 behi buru ziren ibar osoan. Nekazaritza ere bizirautekoa da, uzta normal batekin urte erdia edo urteko hiru laurdena egiten baitzuten. Uzta txarra edo gerra garaia zegoela, etxe nagusietara joan behar izaten zuten, edo Orreagara, gari eske.

XIX. mendean gerrak izan zi-ren nagusi, eta horrek kalte han-diak ekarri zizkion inguruari. Napoleon jeneral frantziarrak sortutakoak bereziki gogorrak izan ziren, inguru osoa, Orbai-tzetako ormaola zela eta, estra-tegikoki garrantzizkoa baitzen jjrrunt. 1820ko guda errealiste-kin ere Irati izan zen gune nagu-sia eta Aezkoatik atera ziren ge-rrilari famatuak. Bereziki deiga-rria izan zen inguruko gizon-emakumeek lehen guda karlis-taren garaian liberalen alde hartu zuten jarrera. Amaieran, 1838an, miseria gorrian zeuden herri ge-hienak, eta laguntza eskatu behar izan zieten beste ibarrei.

XX. mendearen atarian sute batek suntsitu zuert Garralda —herriko 80 etxeetatik 66 erre ziren—eta bi aribetar —Antonio Arostegi eta Domingo Elizondo indianoak— bereziki nabarmen-du ziren herriari emaniko lagun-tzagatik. Hortik aurrerakoa eza-gun samarra da: behe rakada ekonomikoa, soziala eta kultu-rala. Iragana ezagutzen ez due-nak errepikatzen omen ditu beti lehenagoko akatsak.. Horrelako lan batek balio dezala Aezkoa hobeki ezagutzeko.

Page 7: Nafarroako gehigarri /a Ostirala 1995ek, irailareo n 29 a ... · astuna egiten babesi k gabek o tokjetan luze ibiltzea. Bizitzaren erritm normao - lera itzul garai Lanean. lana, .

Gatazka espektakulu bihurtu dute komunikabideek»

EDURNE E L I Z O N D O / IRUNEA

'Ze r ger ta tzen da mun-duan?' izenbumpean, nazioar-teko gatazkei buruzko ikasta-roa antolatu du bosgarren urtez Gizarte Ikasketetarako Talde E r a g i l e a k ( I P E S - G I T E ) . Urriaren 4an goizeko eta arra-tsaldeko ordutegian hasiko den ikastaro honen arduradu-nak Javier Aisa kazetaria eta Javier Mateo historialaria iza-nen dira, urtero bezala. EGUN-KARIA ikastaro honi buruzko asmoez mintzatu da Aisa eta Mateorekin.

EGUNKARIA.— Nazioarteari buruzko ikastaro honi buruz, zer errango zenukete aurkez-pen gisa? JAVIER MATEO.— Oro har, gure asmoa mundu mailako gatazka eta auziak aztertzea dela erran behar dugu eta ho-rretarako, gatazka guzti hauen giltzarriak bilatzen saiatzen gara. Metodologiari dagokio-nez, zerbait dibulgatiboa egin nahi dugu baina era berean, zehaztasunari eutsiz. Jorratu-ko ditugun gaiak, halaber, besteak beste, Estatu Batuen, Jugoslaviako gerren, mundu arabiarraren, Europako Bata-sunaren eta Japoniaren ingu-rukoak izanen dira. JAVIER AISA.— Informazio nahikoa emanez, ikastaro ho-netara hurbilduko den jendeak nazioarteko gatazkak zergatik gertatzen diren jakin dezan da guri gehien interesatzen zai-guna, beti ere, nazioarteko gaurkotasun politikoa abia-puntutzat hartuz. Gatazka edo arazoen aurrekariak aztertuz,

- gatazka horien zergatiak bilatu nahi ditugu, baita komunika-bideetan egiten ez den analisi kritikoa ere.

EGUNKARIA.—Bost u r t e hauetan, zer-nolako jendeak hartu du parte zuen ikasta-roan? AISA.—Mota guztietako jen-deak, egia erran. Etxekoan-dreak, kazetaritza edo zientzia politikoetako ikasleak, langile edo profesionalak, eta abar.

Javier Aisa eta Javier Mateo dira ikastaroko arduradunak. J. LACALLE

Adinari dagokionez ere, bai gazteak bai helduak izan ditu-gu hemen ikasle. Hala ere, ba-da guztiak batzen dituen ezau-garri bat, nazioarteko erreali-tateari buruzko ezjakintasuna, alegia. MATEO.— Guzti hori kontuan hartuta, estilo berezia garatzen dugu gure klaseetan. Hau da, oinarrizko datuak, mapak eta artikuluak banatzen ditugu le-henik eta behin eta horiek era-biliz, elkarrizketa eta eztabai-da bultzatzen dugu, guztien iritzia jakin asmoz. Komuni-kazioa garatu nahi dugu, fi-nean. Eta bost urte hauetan, egia erran, ikasleen interesa piztu dugula erran daiteke eta hori guretzat oso garrantzitsua da. EGUNKARIA.—Bat kazetaria eta bestea historialaria izanda, ikuspegi ezberdina eskaintzen al duzue nazioarteari buruz ikastaroan?

MATEO.— Gure analisiak eta lana batu ditugu. Nahiz eta disziplina ezberdinetatik abia-tu gure ikuspuntuak ez dira inolaz ere kontrajarriak, alde-rantziz, elkarrekin osatzen di-ra. AISA.— Gure iritzietan abe-rastasuna bilatzen dugun be-zala, ikastaroan ere aniztasun ideologikoa egotea nahi dugu. Bakoitzak bere iritzia du, baita guk ere baina guri interesatzen zaiguna, guk erraten edo ira-kasten duguna abiapuntutzat hartuz, bakoitzak bere iritzi kritikoa jorratu dezan da. Guk ez dugu bakoitzaren ideologia gidatu nahi, alderantziz, parte-hartzaileek gogoeta egin deza-ten da gure asmoa. EGUNKARIA.—Jugoslaviako gerrak dira zuen ikastaroko gaietariko bat. Zein da zuek gerra hauei buruz egiten du-zuen analisia?

MATEO,—Bosniakoa etnia ez-

berdinen arteko gerra dela erratea topiko bat da. Gataz-karen oinarrian, ultranaziona-lismo etnikoaren eta etnia ez-berd inek osa tu tako naz ioa osatu nahi dutenen arteko bo-rroka dago, finean. Biztanle-goaren eskubideak nola mol-datuko diren, herrialdeak nola elkarbiziko diren eta beste h a i n b a t auz i r en i n g u r u k o planteamendu ezberdinen ga-tazka da. AISA.—Mateok erraten duen bezala, etnia anitzen elkarbi-zitza eta ultranazionalismo et-nikoaren arteko aurkaritzan dago Bosniako gatazkaren gil-tzarria. Gatazka hau ulertzeko, hala ere, ez da historian oso atzera egin behar. Jugoslavia-ko azken transizioa aztertzea nahikoa da, Titoren garaitik gaur egunera arte datorrgia hain zuzen ere. EGUNKARIA.—Kazetari izan-da, zer nolako papera betetzen dute komuni-kabideek na-zioartean zure ustez? AISA.— Kontzientzien manipulatzai-leak dira ko-munikabideak e t a n e u r ' r i handi batean i r i t z i pub l i -k o a r e n sor -t za i l eak . In-formazio me-dioak, finean, enpresa infor-matiboei ematen ahal zaien erabilgarritasunaren emaitza baino ez dira. Gaur egun, en-presa hauek interes ekonomi-koak baldintzatzen ditu eta onura ekonomikoa baino ez dute bilatzen interes horiek. HOrren ondorioz, 'egun bizi dugun manipulazio informati-boa sortzen da. Gatazka askori buruzko tratamendu informa-tiboak, halaber, analisi kriti-kiak baztertzen ditu, iritzi ez-berdinak bazterrean utziz. Ga-tazka espektakulu bihurtu dute komunikabideek.

Javier Aisa eta Javier

Mateo IRAKASLEAK

Laurehun partehartzaile inguru

Javier Mateo eta Javier Aisa Gi-zarte Ikasketetarako Talde Eragile-ko (IPES-GITE) partaide eta 'Zer gertatzen da munduan?' ikastaroko arduradunak dira. Orain dela bost urte antolatu zuten aipatu ikastaroa lehen aldiz eta, orduz geroztik, na-zioarteko gatazken giltzarriak bila-tzea dute helburu. Goizeko eta arra-tsaldeko ordutegian antolatutako 56 orduko ikastaro honetan 400 lagun

inguruk hartu dute parte martxan jarri zenetik.

Hoigeita zortzi egunetan zehar, aurten ere ikastaroaren izenburua den galderari erantzuna ematen saiatuko dira urriaren 4az geroztik Javier Mateo"historialari eta Javier Aisa kazetaria. Beren ustez, na-zioarteko gizartearen antolaketa bi-' ren arteko trantsizio garaia bizi dugu gaur egun. Antolaketa zaharra de-seginda geratu zen Gerra Hotzeko bi bloketako bat erori ondoren baina oraindik ez da berria osatu.