Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
-
Upload
mundu-mira-kooperatiba -
Category
Documents
-
view
73 -
download
2
Transcript of Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
ZARAUTZ2013KO AURREKONTUAKPROPOSAMENA
MUNDUMIRA KOMUNIKAZIOA
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
00AURKIBIDEA
1. SARRERA.........................................1-2
2. PARTE HARTZEA..........................3-4
3. OINARRIAK.........................................5
4. HELBURUAK........................................6
5. DESKRIBAPENA.........................7-10
6. KOMUNIKAZIOA....................11-13
7. ESKEMA..............................................14
8. KRONOGRAMA....................15-16
9. AURREKONTUA
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
01SARRERA Euskal gizartearen berezitasunetako bat bere baitan gordetzen duen bizitasuna da. Orain baino lehen, garai hartako gizarte premiek bultzatuta, sortu zen Euskal herrian auzonalerako joera. Honela, norbere beharretan itsutu edo ito gabe, ikuspegi kolektiboa landu eta elkarlanean gauzatzen zituzten batzuen eta besteen egitekoak. Auzo edota herrikoak bildu, eta guztiek parte hartzen zuten egiteko baten inguruan antolatuta. Belaunaldiz belaunaldi trasmititu dira auzolanaren baloreak. Eta horregatik, euskal jendartearen baitan, parte hartzearen kultura oso errotua dagoela esan dezakegu.
Momentu edota une bakoitzeko beharren arabera egokitzen joan da auzolanaren esperientzia. Industrializazioarekin batera, gero eta gizarte kaletarrago batetan, bestelako premiak zituzten herritarrek. Honela, eduki desberdinen inguruan baina ikuspegi kolektibotik landu eta garatu diren proiektuak asko dira gurean. Auzolana baino herrigintza kontzeptuak argiago azaltzen digu seguruenik azaldu nahi duguna. Baina bat hala bestea, argi dagoena zera da, herriko beharren inguruan antolatu eta parte hartzeko joerak indar esanguratsua duela Euskal Herrian.
Herri mugimendua mortor garrantzitsua izan da, sarri errealitatea aldatzeko ere gai izan delarik. Batzutan karga ideokogiko handiko proiektuak landu dira, bestetan heritarrek oro har bere egiten dituzten premiak asetzeko baliatu da. Kultur taldeak, mugimendu ekologista, gazte mugimendua, mugimendu feminista… dira errealitate horren adibide. Gizarte eragileen sare zabal eta anitza osatu da pixkanaka, eta gaur egun gutxi dira, inolako gizarte eragilerekin harremanik edota lorturarik gabe bizi diren herritarrak. Horrek, europako beste herriekin alderatuz, desberdin egiten gaitu, aberatsago.
1
Hala ere, ezin ezkutatu daiteke daiteke instituzio publikoen eta herri eragileen arteko etena. Sarri aurrez aurre eta muturtuta ibili dira elkarren artean. Baina orain, gero eta gehiago dira instituzioei gardentasuna eta parte hartzea eskatzen dieten herritarrak. Demokrazia ordezkatzailearen ordez, benetako demokrazia parte hartzailea. Lau urtean botoa ematera mugatu baino, herritarrei herriko erabakietan parte hartzeko eskubidea onartuko dieten eredua.
Honela, gero eta gehiago dira herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoei lotuta jaiotzen ari diren proiektuak. Instituzioetatik, herrigintzako eragile desberdinekin harremanak sustatu eta herritarrekin elkarlana garatzeko guneak eskaintzea behar bat bilakatu hainbat lekutan. Pixkana pixkana, bidea egiten ari da parte hartzearen mesedetan.
2
01SARRERA
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Herrien egunerokoan, baita bere eraikuntzan ere eragile desberdinek hartzen dute parte, izan publikoak zein pribatuak. Ukatu ezineko errealitatea da aipatu berri duguna. Hori horrela izanik, guztiz logikoa da eragileok elkarlanean aritu beharko luketala pentsatzea. Dena den, orandik ere, luzeak dira eragile desberdinen artean aurkitu ditzakegun distantziak, bai herrietako elkarteen artekoak, baita instituzio zein eragile pribatuen artekoak ere.
Frogatua dago, herri eragile desberdinen artean zubiak eraikitzeak onura besterik ez dakarrela. Azken urteotako tendentziak eta herritarren bultzadak, parte hartzean sakontzera ekarri gaitu. Ikusi da, eragileen arteko lehen harreman horiek elkarlan emakorrean bilakatu direla sarri. Honela, herri eraikuntzan garatu beharreko proiektuei oinarri sendoa eskaintzen die parte hartzeak.
Beraz, eraginkortasunaren mesedetan landu eta bultzatu beharko da parte harte hartzea. Izan ere, eztabaidan ikuspegi desberdinak barneratu eta erabakiak ahalik eta gunerik zabalenetan hartzeak, egin beharreko urratsak norabide zuzenean emango direla bermatzen du. Hala nola, herri atxekimendu zabalarekin eraikitzen diren proiektuek bere arrakasta zihurtatua dute.
Zarautzeko Udalak ere ulertu du kudeaketa eraginkor batetarako ezinbesteko osagaia dela parte hartzea. Ikuspegi ekonomiko batetatik begiratuta, esan behar da parte hartzearen ondorioz gastuak gutxitzen direla arloz arlo. Herriko eragile desberdinen lanari esker, udalak eskaini ahal dituenak baino zerbitzu askoz ere gehiago jasotzeko aukera dute herritarrek. Honela, eragile desberdinetako ordezkariak, udala eta herritarren arteko konekxioa ere dira. Norabidea adostuta lan egiteak eraginkortasuna irabazten da, eta mesede egiten dio, bai udalari, bai eragile eta bai herritarrei.
02PARTE HARTZEA, ERAGINKORTASUNAGATIK
3
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Dagokigunari lotuaz, aurrekontu parte hartzaileen egitasmoari alegia. Esan behar da, aurrekontuen atalean, udalean hartzen diren erabakirik garrantzitsuenetakoak jasotzen direla. Finean, diru publikoa zertan gastatuko den erabakitzen da. Herriko lehentasunak sailkatzen dira, proiektu bat edota bestea garatzeko diru kopuruak zehaztu, dirulaguntzak… Hori guztia, herritarrekin partekatu eta euren ekarpenak kontutan hartuta egiteak, herriko premiei erantzun eta herri borondatearen araberako urratsak ematea bermatzen du. Horregatik, aurrekontuei lotuta parte hartzeko aukerak eskaintzea estrategikotzat jo daiteke parte hartzeari dagokionean.
02PARTE HARTZEA, ERAGINKORTASUNAGATIK
4
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Aurrekontuak osatzeko egitasmoa parte hartze prozesu bezela definitzen badugu ere, oso kontuan hartu beharko dugu komunikazioak guzti honetan duen garrantzia. Izan ere, edozein parte hartze prozesuren abiapuntua gardentasunean dago. Herritarrek informazioa behar dute, beren ekarpenak egin ahal izateko. Beraz, parte hartzea ezin ulertu daiteke gardentasunik gabe.
Instituzioak eta herritarren artean sortu diren distantzien arrazoi nagusia, berauen kudeaketan somatu den iluntasunean soma daiteke. Beraz, eta herritarrena gerturatu nahi bada, kudaketa gardenaren aldeko apostua egin beharko genuke. Horretarako, datuak eman, mezua findu eta batez ere komunikazio bitartekoak indartu beharko dira. Honela, eskuartean dugun egitasmoa, komunikazio eta parte hartze prozesua dela esan dezakegu.
03PROZESUARENOINARRIAK
5
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Helburu nagusia:
Zarautzen etorkizunerako, udal gobernuak duen bide orria, herritarrekin konpartitu eta osatzea, elkarlanean garatzeko antolaketa eta oinarriak sendotuz.
Helburu zehatzak:
- Herritarren beharrei erantzungo dieten aurrekontuak osatzea.- Udal gobernuaren asmoen berri herritarrei zuzenean ematea.- Udal politikan, gardentasunaren alde urrats eraginkorra gauzatzea.- Eragile eta herritarren ekarpenak jasotzea.- Arloz-arlo, auzoz-auzo, urte osorako egitekoekin bide orria zehaztea.
Zeharkako helburuak:
- Parte hartzearen kultura hedatzea.- Instituzio eta herritarren arteko distantziak murriztu eta zubiak eraikit-zea.- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, bereziki, emaku-meen parte hartzea bultzatuz.- Prozesua ia bere osotasunean euskaraz garatuko denez, euskararen normalizazioa bultzatzea.- Aniztasuna sustatzea. Herriko elkarte guztietako ordezkariak eta sent-sibilitate nahiz jatorri desberdinetako herritarrak gonbidatuz parte hart-zera.
04PROZESUARENHELBURUAK
6
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
5.1- ANTOLAKUNTZA.
Prozesuaren dinamizaziorako talde eragilea osatuko da. Gune honetan; prozesuaren arduraduna, parte hartze teknikaria, komunikazio arduradunak eta udal gobernuko ordezkariek (alkatea eta bi zinegotzi) hartuko dute. Talde eragileak astero egingo ditu bilerak. Ordubeteko bilera hauetan, prozesuaren dinamizazioa eta jarraipena egingo dira.
Zinegotzi taldeak ohiko laneratako duen gunea bailatuko du prozesu parte hartzaileari buruzko gaiak lantzeko. Honela, gune honek prozesuaren edukiak fintzerakoan izando duen garrantzia azpimarratu nahi da.
5.2- AURRELANAK.
Erabakiak gauzatu. 2012ko prozesuan jasotako ekarpenei erantzuna eman behar diegu. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurrekontuetako esakeren zerrenda hartu eta zer egin duen eta zer ez begiratzea. 2013ko prozesua hasterako, etxeko lanak egin eta hartutako kompromiso guztiak bete behar dira.
Norabidea. 2012an, auzoak eta batez ere hirigintzako obrak garrantzia berezia izan zuten. Lehen esperientzia hori zabaldu eta arlo desberdinetako bilerak egitea proposatzen da 2013 prozesuan.
Aurrekontu zirriborroa. Zein aurreikuspen ekonomiko dauden jakin behar da. Eta egiten dugun hasunarketaren arabera, departamendu bakoitzarentzarentzat diru kontuak zehaztu eta aurrekontu zirriborroa osatzen. Oso kontutan hartu behar dugu oposizioarekin begirunez jokatzea. Honela, batzordeetan beste alderdiei gure proposamena azaldu eta beraien ekarpenak jasotzen saiatuko gara.
05PROZESUARENDESKRIBAPENA
7
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Arlo eta auzoak. Eremu bakoitzeko aurrekontu proposamenean oinarrituta, egitasmoen zerrenda ere osatu beharko da. Aurrekontuen prozesuan aurkeztu eta herritarrekin partekatu ahal izateko.Batzarren prestaketa. Edukiez gain, batzarretako deialdiak ere gogoz lantzea izango arrakastarako oinarrietako bat. Honela, ezinbestekoa izango da arlo bakoitzeko lan taldeek eremu horretako pertsonen zerrendak osatu eta gonbidapenak ilusioarekin banatzea. Finean, komunikazio bitartekorik eraginkorrena ahoz-ahokoa baita.
Komunikazioa. Aurrekontu parte hartzaieen egitasmoan garrantzia ikaragarria hartzen du komunikazio arloan egin dezakegun lanak. Horregatik, ezinbestekoa izango da plangintza komunikatibo oso bat diseinatu eta garatzea.
Datu basea: batzarretan parte hartzen duten herritar guztien datuak jasotzeko planteamendu bat egin behar da (izen abizenak, email, telefono, adina, sexua). Honela, parte hartzearen inguruko balorazio egiteko elementu objetiboak bilduko dira. Eta gainera aurrera begirako lanetan, zuzeneko harremanak landu ditzakegu udaletik.
5.3- GARAPENA.
Batzarrak: 2012ko kudeaketaren aurkezpena. (aldizkaria ta bestelako formatuak)ARLO-AUZOETAKO BATZARRAK.
Buzoiak: Bitarteko honek eduki dezaken potentzialitatea baliatze aldera, lanketa berezia egitea proposatzen da. Honela, aukera moduan, etxez etxe banatutako galdetegia auzo bakoitzean jarriko den buzoian jasotzeko saiakerari lotuko gatzaizkio. Aipatu galdetegia, auzoetako batzarrak egin ostean banatuko da. Batzarretan jarritako norabidean sakontzeko helburuarekin, auzo bakoitzera egokitutako edukia bilduko duelarik.
05PROZESUARENDESKRIBAPENA
8
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Inkesta: Jakin badakigu, perfil jakin bateko herritarrei urrun gelditzen zaiela batzarren formatoa. Honela, izaera desberdinetako herritarren parte hartzea bermatu asmoz, eta bide batez ahalik eta herritar gehienen parte hartzea lortzeko helburuarekin inkesta bat burutuko da herritarren artean. Inkesta honetan, zuzenean aurrekontuei lotutako galderetatik haratago, interesatzen zaizkigun bestelako galderak egitea ere aurreikusten da.
Zarautz.net: Tekonolokia berriek gure gizartean duten erabilera eta daukaten potentzialitatea ikusita ezinbesteakoa izango zaigu planteamendu espezifiko bat garatzea interneterako. Honela, udalaren web-gunean berrikuntza batzuk aurreikusten ditugu.
Prozesuaren momentuko jarraipena egiteko aukera eskainiko dugu. Batzar bakoitzaren aktak, jende kopurua etab... gardentasunez azalduz. Eta ekarpen gehiegi jaso ez baziren ere, web-gunetik ekarpenak egiteko aukera zabaldu zen. Aipatutako mantenduz, urrats berri bat ematea proposatzen da, horretarako ekimen aurrerakoi eta berritzaileak diseinatuz.
5.4- JARRAIPENA.
Aurrekontu parte hartzaileen egitasmoa ezin dugu ulertu bi hilabetetako parte hartze prozesu soil bat moduan. Instituzioen kudeakeaketan herritar nahiz eragile desberdinen parte hartzea bermatu nahi dugunontzat, ezinbestekoa da aurrekontuak herriarekin partekatzea. Baina baita, aurrekontuak herritarrekin elkarlanean kudeatu eta gauzatzea ere. Horregatik, aurrekontuekin abiatutako prozesuak, urte osoko prozesua izan behar du. Eta horretarako, zarautzeko udalak parte hartzeko gune desberdinak esakiniko ditu urtean zehar. Modu eta maila desberdinetako batzar edota bestelako bilerak egin beharko dira. Baina garrantzitsua da parte hartzeko gune iraunkorrak ere osatzea. Bidea batzutan konplexua ta bestetan nahasia irudikatuko den arren, eraginkorragoa izango da elkarlanean gauzatzen bada.
05PROZESUARENDESKRIBAPENA
9
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Bestalde, parte hartzea ezin da ulertu gardentasunik gabe. Eta horregatik, udal gobernuak, aurrekontuei lotuta, zein nolako egitasmoak garatzeko konpromisoa hartzen duen argi azalduko dugu. Gainera, herritarrek egitasmo horiek zertan diren jakin ahal izango dute urtean zehar. Baita, egitasmo berriak gauzatzeko proposamenak egin ere eta udal gobernuak onartzen dituen une berean, aipatu web-ean zintzilikatuko dira edozein herritarrek ikusteko moduan.
05PROZESUARENDESKRIBAPENA
10
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
2013ko aurrekontuak zehazteko, Zarautzen parte hartze prozesua abiatuko da. Aurtengo ekitaldiak, iazko parte hartze prozesuak zituen hutsuneak osatu eta parte hartze prozesu integral eta osatu eta transbertsalagoa egitea du helburu, auzoak bezala, udal sailak ere kontuan hartuz prozesu hau aurrera eramateko.
Zentzu horretan, ezinbestekoa ikusten dugu ahalegin komunikatiboa biderkatzea, ez bakarrik herritarrei parte hartze bileren deialdia eta bertan esaten dena zabaltzeko bakarrik, parte hartzearen funtsa hobeto helarazteko baizik. Ideia argi batekin abiatzen dugu prozesu hau: parte hartzea ez da bilerak egitea soilik, eta beraz, prozesuak ez du bilerak egitera bakarrik bideratu behar.
Beraz, integralagoa, osoagoa den parte hartze prozesu bat proposatzen dugu. Komunikazioan, herritarren hartu-emanean oinarritua, eta ez bileretan soilik.
Bide horretan proposatzen dugu:
Web orri bat sortzea, prozesuaren nondik norakoak jarraitzeko. Oinarrizko informazioa bertan eskainiko litzateke eta bilera presentzialen jarraipena egin ahalko litzateke, aktak, galderak eta baita bertako grabazio bat eskegiz. Web orri horrek, bileretara joan ezin duten herritarrei ekarpenak egiteko modua eskainiko lioke.
Deialdia luzatzeko protokoloa. Parte hartzea ez da bileretara joatea bakarrik, baina garrantzia handia dute auzoka edo sektoreka antolatuko diren bileretan jendea presentzialki bertan egotea. Horregatik guztiagatik, deialdi pertsonalizatuak bidaliko dira eragileetara eta gogorarazpenak egingo dira telefonoz, eragile, talde eta norbanako batzuei, bileretara joatearen garrantzia azpimarratuz. Beste ohiko bitartekoak ere ahaztu gabe: kartelak + esku paperak...
06KOMUNIKAZIOA
11
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Bilera beraren prestaketa: Mahaian egon behar dutenek euren egitekoa zein den argi izan beharko dute. Baita azalpenen nondik norakoa ere. Azpiegitura egokiak izango dituzte horretarako: PPTa, argudioak, grafikoak eta bestelakoak. Herritarrei, 2012. urtean egindako parte hartze prozesuan jasotako ekarpenetatik burutu direnekin aldizkaritxo bat banatuko zaie bileretara datozen guztiei (ikusiko da auzoz auzoko aldizkaria izango den, edo bakar bat izango den, denerako).
Bilera: Bileren egutegi bat definituko da. Bilera horiek bi logikari erantzun behar diete: 1) ahalik eta modurik eraginkorrenean bideratzea aurrekontuak otsail edo martxorako hauek aurkezteko moduan egon daitezen 2) bileren arteko prestaketa gauzatzeko denbora egon dadin. Tarte bat izan behar da, baita ere, aurreko bileraren akta + grabazioak + balorazioak egin eta aurkezteko ere.
Sare sozialak: Sare sozialen bidez, ekitaldiak bergogoraziko ditugu, bileren jarraipena egingo dugu, ekitaldiko galdera, proposamen eta azalpen garrantzitsuenak zuzenean tuiteatuz. Elkarrizketarako aukera ere izango dira, bertaratu ezin duten herritarren galderei edo eskaerei erantzunez, eta aktan jasoz.
Bideoa: Bideoz grabatuko dira bilera guztiak eta biharamunean eskegiko dira web orrian, bertaratu ezin izan zuen norbaitek jarraitu nahiko balu. Horretarako youtube eta vimeo-ko kanalak sortuko dira. Ekitaldien ostean, korte bat aterako da ekitaldiaren balorazioa eginez: alkatea, auzo-alkatea edo dagokion saileko burua izango da hor agertuko dena.
Bileraren ostea: Herritarrari, parte hartu duen bilera baloratzeko aukera emango zaio inkesta baten bidez. Inkesta horrek, dena dela, bilera bera ez ezik, proposamen zehatz batzuei buruzko galderak ere izango ditu, arazo batzuen inguruko aterabidea zer irudituko litzaiokeen proposatzen duelarik. Inkesta hori prestatu egin beharko da, bilatzen diren erantzunen zehaztasunak lortzeko galdera egokiak formulatuz.
06KOMUNIKAZIOA
12
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
Laburbilduz: Aurretiazko, unean bertako eta ondorengo komunikazioa da planteatzen dena. Aurretiazkoa, bileraren prestaketa bera lantzeko, deialdiak egiteko, egindako lanak bilduko dituen aldizkaria diseinatzeko eta testuak prestatzeko. Bileretan bertan, azpiegitura prestatuko da, aldizkariak banatuko dira, argudiotegiak prestatuta azalpena landuko da, bideoan grabatzeaz gainera sare sozialen bidez kontatuko da eta inkesta banatuko da amaieran. Azkenik, eta ondoren, akta jaso eta eskegiko da webgunean, ekarpen berriak jasoko dira -webgunearen bidez jasoak-, bideoa zintzilikatuko da, aterako den balorazio-kortearekin batera.
Beharrezko materiala: prozesuaren logoa ezaugarri harturik, roller bat garatuko da, auzo bileretan erakusteko + web orri bat azpiegitura nagusiena izan dadin herritarren informazio trukerako + inkesta + aldizkaria(k) + PPTaren garapena + informazioaren kudeaketa.
Txostena: Amaitzeko, ateratako ondorio guztiekin, txosten bat egingo da eta udaleko zinegotzi guztiei aurkeztuko zaie, aurrekontuak eztabaida eta onarpen fasera igaro daitezen.
06KOMUNIKAZIOA
13
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
07PROZESUAREN ESKEMA
14
Zarautz » 2013 Aurrekontuak, Proposamena
MunduMira Komunikazioa
UDALA
UDALA
BATZAR OROKORRAK
UDALBATZA
BATZORDEA LANGILEAK BATZARRAK BUZOIAK WEB INKESTA
HERRITARRAK
AURREKONTU ZIRRIBORROA
08KRON
OG
RAM
A otsaila
15
Zara
utz » 2013 Aurrekontua
k, Proposa
mena
MunduM
ira Komunikazioa
ZAR
AU
TZ AU
RR
EK
ON
TUA
K 2013
LAN
ER
EM
UA
EK
INTZA
OTS
AILA
12
34
56
78
910
1112
1314
1516
1718
1920
2122
2324
2526
2728
TALD
E E
RA
GILE
AB
ileraX
XX
XB
atzarren prestaketaX
UD
ALA
ALD
ER
DIA
K
LAN
GILE
AK
Aurrekontu zirriborroa aurkeztu
XP
roposamenak eta eztabaida
Herritarren ekarpenak eztabaidatu
Udalbatzan onartu
Koordinazio bilera arduradunekin
XG
aldetegia banatuX
HE
RR
ITAR
RA
K
BATZA
RR
AK
Galdetegia jaso buzoietan
XB
istalegreX
Azken portu goia
XA
lde zaharraX
IñurritzaX
Azken portu
XM
itxelena-Zelai ondoX
Itsasmendi-A
lta-Aritzbatalde
Landa guneakP
arekidetasunaX
Kirola
XG
azteriaX
JaiakX
Kultura
XTurism
oaX
Hezkuntza
Hirugarren adina
ZAR
AU
TZ.OR
GW
eb orria prestatuX
Informazioa txertatu
XE
karpenak jasoX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
INK
ES
TAG
alderak eginX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XE
maitzak jaso
KO
MU
NIK
AZIO
A
AU
RK
EZP
EN
AA
gerraldiaX
Bideoa
XD
iptikoa buzoietanX
DE
IALD
IAK
Kartel orokorra
XA
uzoetako deialdia portaletanX
Taldeei deialdi gutunakX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
Ahoz ahokoa
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
X
JAR
RA
IPE
NA
FacebookX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XZu Zarautz
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XP
rentsa oharraX
Prentsa agerraldia balorazioa
08KRON
OG
RAM
A m
artxoa
16
Zara
utz » 2013 Aurrekontua
k, Proposa
mena
MunduM
ira Komunikazioa
ZAR
AU
TZ AU
RR
EK
ON
TUA
K 2013
LAN
ER
EM
UA
EK
INTZA
MA
RTX
OA
12
34
56
78
910
1112
1314
1516
1718
1920
2122
2324
2526
2728
2930
31
TALD
EE
RA
GILE
AB
ileraX
XX
XB
atzarren prestaketa
UD
ALA
ALD
ER
DIA
K
LAN
GILE
AK
Aurrekontu zirriborroa aurkeztu
Proposam
enak eta eztabaidaH
erritarren ekarpenak eztabaidatuU
dalbatzan onartuX
Koordinazio bilera arduradunekin
Galdetegia banatu
HE
RR
ITAR
RA
K
BATZA
RR
AK
Galdetegia jaso buzoietan
Bistalegre
Azken portu goiaA
lde zaharraIñurritza
Azken portu
Mitxelena-Zelai ondo
Itsasmendi-A
lta-Aritzbatalde
XLanda guneak
XP
arekidetasunaK
irolaG
azteriaJaiak
Kultura
Turismoa
Hezkuntza
XH
irugarren adinaX
ZAR
AU
TZ.OR
GW
eb orria prestatuInform
azioa txertatuE
karpenak jasoX
XX
XX
XX
INK
ES
TAG
alderak eginE
maitzak jaso
KO
MU
NIK
AZIO
A
AU
RK
EZP
EN
AA
gerraldiaB
ideoaD
iptikoa buzoietan
DE
IALD
IAK
Kartel orokorra
Auzoetako deialdia portaletan
Taldeei deialdi gutunakX
XX
XA
hoz ahokoaX
XX
XX
X
JAR
RA
IPE
NA
FacebookX
XX
XX
XX
XTw
itterX
XX
XX
XX
XZu Zarautz
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XX
XP
rentsa oharraP
rentsa agerraldia balorazioaX
AURREKONTUA
Armendigain 29, 2c/ Aia0034 634 407 479 / 0034 665 700 [email protected]
Bezeroa:ZARAUZKO UDALA
Data: 2013 / 01
AZALPENA ZENBATEKOA
Parte hartze prozesuaren diseinuaKomunikazioaAholkularitzaEdukien prestaketan laguntzeaTalde motorraren gidaritza
Karteladiseinua + pegatzea paneletan50x70 (200eko tirada)Super A3 (200eko tirada)Diptikoadiseinua+ banaketa (buzoietan eta gune publikoetan)(A4, 4+4, ciclusp., 10.000)Inkesta600 aleren inprimaketaIragarkiak.Faldilla 1 + 2x2ko 18 (koloretan eta zb)Langileentzako galdetegiaMaketazioa A4 – 4+0
4000
3500
* BEZa (%21) ez dago sartuta aurrekontuan
GUZTIRA 7500 €
Zerbitzua / Proiektua:2013ko AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK