Martxoa 2007 59. Zbk. · 2016. 12. 14. · mugikorren bitartez, eta beste erakusketa-areto batekin...

13
Martxoa 2007 59. Zbk.

Transcript of Martxoa 2007 59. Zbk. · 2016. 12. 14. · mugikorren bitartez, eta beste erakusketa-areto batekin...

  • Martxoa 200759. Zbk.

  • 2

    Inaugurazioaren programazioaHil honen 29an irekiko dira Mendibile Jauregiaren, Leioako hiri bizimodua sendotzekoasmoa daukan topaketa sozial eta kulturalerako gune berriaren ateak.

    Inaugurazioaren programazioa publikoen kudeaketari buruzko ekintzak –batik bat gureErkidegoan– indartzea helburu duten jarduera batzuek osatzen dute, eta gainera,ekipamenduaren eta Bizkaiko txakolinaren gaien aukerei buruzko programa garatuko da.

    Inaugurazioko ekitaldi nagusiak egin eta hurrengo egunean, leioaztar guztiek argi eta soinuikuskizunaz gozatu ahal izango dute Mendibile Jauregiaren inguruan 20:00etatik.

    Apirilean, Bizkaiko mahastizaintzaren sektore osoarekin ekitaldi soziala egitea aurreikusitadago; halaber, Jatorri-Deituraren profesionalen gogoetako jardunaldiak egingo dira, baita2006ko uztaren aurkezpena ere.

    Bien bitartean, tokiko taldeentzat, eskolaumeentzat, jubilatuentzat eta emakume-taldeentzatekitaldi batzuk ere aurreikusi dira; proiektua balizko bazkide estrategikoei aurkeztuko zaie;Euskal Herriko ardo gazteen topaketa egingo da, eta ekainean gau tematikoak ere egingodira.

  • 3

    MENDIBILE JAUREGIA lehengoratzerakoan etabirgaitzerakoan asmoa ez da izan gurearkitektura-ondareko osagairikinteresgarrienetako bat lehengoratzea etabirgaitzea bakarrik. Xedea izan da, guneeta leku libre egokirik ez duten San Juan,Iturribide, Ikea Mendia eta Mendibileauzoetako, bereziki horiexetako, herritarrenzerbitzurako irekitzen den herri-eremu berribat —jauregia kokatuta dagoen parkea—sortzeari eta kualifikatzeari laguntzea.Beste alde batetik, bide berriak ere egindira, hiri-erdiguneko, batez erebulebarreko, ibilgailu-trafikoa deskargatzendutenak, eta aipatu auzoetarako sarbideaere zuzenagoa izan dadin ahalbidetzenda. Eta, gainera, diseinua Leioan bertakohiri-bizitza sorrarazi eta finkatu nahi duenplanteamendu erakargarri batekin egin da.Gure ingurune osoan erreferentziazko lekubat sendotuz. Ekonomi jardueraksorraraziko dituen eragilea izateko asmoz,euskal lehen sektoreari atxikitako jarduerakez ezik, baita turismo-egitasmo baterakoeta enplegua sortzeko ere. Erakusketakegiteko eta gizarte eta kultur topaketarakolekuak ditu, sormenari irekiak eta guztionaberasgarri izateko.

    Orain Mendible Jauregia gozatzeaeta zaintzea dagokigu. Guztionartean.

    Azkenik, ezinbestekoa da Maite Apeztegiaarkitektoari eta bere profesionalenlantaldeari lan bikain horretan, halaproiektuaren idazketan, zelan obra-zuzendaritzan, EXISA enpresari ereeskerrak eman nahi dizkiogu, haiekbetearazi baitute proiektua, Udaleanditugun langile eta laguntzaile bikainguztiak ahaztu gabe. ■

    Izpta.: Karmelo Sáinz de la Maza Arrola Leioako Alkatea

  • MENDIBILE JAUREGIA LEIOAKO ondarehistorikoa osatzen duten eraikinetako batda eta inkognitaz betetako historia du.Jatorria ezin da seguru jakin,hainbesteraino non, eraiki zen sasoikodatarik ere ez dagoen. Halaber, baserrihorren sustatzailea nor izan zen eta berelehen jabeak nortzuk izan ziren ere ezdakigu.

    Eraiki zen datari dagokionez, harenarkitektura-ezaugarriek (oin koadroa, arkukarpanel bikoitzeko karrerapea etaleihoburu erregularizatuak) XVII. mendearenazken aldera kokatzen dute eraikuntza,nahiz eta XX. mendean eraikinaren irudiaerabat aldatuko zuen birmoldatzegarrantzitsua egin zioten.

    Mendibilek duen hiru mendeko historiahorrek une garrantzitsu bi ezagutu zituen.Horietako lehenengoa bereeraikuntzarena, zein xehetasun formal

    4

    MendibilerenMendibilerenIragana

    Mendibile jauregiak hirumendetik gorako historiadu. Xehetasun formal batzuetanoinarrituta, jauregiareneraikuntza XVII. mendearenazkenetan eraiki zen

  • 5

    batzuengatik XVII. mendearen azkenurteetan izan zela esan daitekeen.

    Data horretara garamatzate eraikinaren ertzalakatu eta hanpatuek, sasoi hartako besteeraikuntza batzuetan gertatzen den bezala.Berdin gertatzen da arku eskartzanoarekin,dobeladun ateburuen sistemarekin, bizileku-solairuaren aurrealdeko leihoendefinizioarekin eta sabaileiho kanporantzirekiekin. Baserri horrek oin ia erabatkarratua du, eta lau isurkiko teilatuirregularra, zeinen ezaugarririk nabarmenenabaita fatxada nagusiaren aldetik “miru-buztana” lez egiten duela.

    Eraikin hau eregi zenean luxuzko baserrifamilibikoa egin zen; horrek ekarri diojendeak “Jauregia” deitzea. Mendibilerenbitxikerietako bat da, beraren kategoriakoetxe batean etxebizitza bi egotea, ezenbikoiztasun hori, alokatzeko ziren baserrietanbakarrik gertatzen zen, eta hortaz, bada, ezziren izaten horren handinahiak. Horrekiradokitzen digu etxea familibikoa izatea,beharbada, leinu beraren adar bi bizitzekoasmoz egina izan zitekeela, edo, baita ere,jabeak eraikuntzaren erdi batean bizi zirelaeta horrexegatik emango ziotela duintasunberezia, alokatzeko eduki arren beste erdia.

    Lehenengo eraikitze-sasoi horretakoak dira,lehen aipatutako xehetasunekin batera,perimetro-paretak, karga-hormak, bao batzuketa horietako beste batzuen hondakinak,baita estalkiaren egitura ere, baina ez beroriestaltzen duten piezak.

    XX. mendearen erdialdera arte badirudiMendibileri ez ziotela aldaketa handirikegin. Orduantxe berritu zen barrua, ia denaesan daiteke, jatorrizko etxebizitza biak seibilakarazteko. Erreformak ez zuen ia baterekontuan izan etxearen jatorrizko banaketa,ezen edonon zehar trenkadak eraiki ez ezik,leiho berriak ireki zituzten ere, batzuetanlehendik zeudenak hondatuz, eta eremuarenantzinako banaketaren zantzu oro ezabatuzen. Gainera, etxebizitza berrietako batean,zuzeneko sarbide bat ireki behar izan zenkanpotik bizileku-solairura.■

  • MENDIBILE JAUREGIA INTERES HANDIKO ERAIKINAda, ezbairik gabe, hala bere tipologiagatiknola kalitateagatik. Bizkaikolehenengoetariko baserria da arkubikoizdunen artean. Arkuak ondo tailatutadaude, errepertorio manieristatik ateratakoarkuak dira; eusten dien zutabeak —ohikoazena lehenengo barrokoko galerietan— etajandako ertzek erakusten digute eraikuntzanhargin espezializatuek parte hartu zutela.

    Baserriaren birgaitzeak udalerriaren iraganhistoriakoaren zati garrantzitsu batoneratzea ekarri du; izan ere, horrexegatikgorde dira eraikina definitzen dituzteneraikuntza, arte nahiz tipologi alderdiak etaelementuak.

    Horregatik guztiagatik, birgaitzeko lanakegiterakoan, kontuan eduki dira eraikinarenjatorrizko egitura eta estetika lehengoratzeaahalbidetzen duten alderdi guztiak, eta, aldiberean, beraren berezitasunarekiko begiruneguztiarekin, modernotasun-elementu batzukere sartu dira, eraikina sinbiosi beteginean

    tradizioa eta gaur-gaurko arkitektura-arauakbateratzen dituen eraikuntza bilakaraziz.

    Mendibile Jauregiak lau solairu dauzka:sotoa, behea, lehenengoa, eta bigarren-teilatupea, guztira 1.471 metro karratueskainiz. Azalera horretan zenbait erabileraezarriko dira. Bateko, baserrian BizkaikoTxakolin Etxea egongo da, Bizkaikotxakolinaren gaia, haren ekoizpena,gertakuntza, etab, erakutsiko ditu etabertan kokatuko da, halaber, JatorrizkoDeituraren Kontseilu Arautzailea egoitza.Besteko, eta horren guztiaren osagarritzat,bar-kafetegia eta jatetxea ere kokatukodira. Azkenik, eraikinean ere egongo dira

    6

    tradizioa eta berrikuntza

    Mendibile Jauregia,

    tradizioa etaberrikuntza

    Eraikinaren zaharberrikuntzakmodernotasun-elementu batzuk erantsiditu, tradizioa eta arkitekturarikmodernoena elkartzen dituensinbiosi perfektua lortuz

  • 7

    erabilera anitzeko zenbait areto, zeintzuekLeioaren eskaintza sozio-kulturalarenzerbitzurako azpiegitura hobetzeaahalbidetuko baitute. Birgaitzerakoan,beraz, eraikinaren erabilera publikoa etaKontseilu Arauemailearen bulegoekeskatzen duten pribatutasuna bateratzeabilatu da.

    Birgaitze-proiektuak oso espazio-eskemaargia zuen: perimetro-eraztun bat nagusilehenengo solairuan, beheko solairurantzirekitako erdiko hutsarte bat utziz, goitikbeherako komunikazio-elementuak hartzenzuen karga-horma garrantzitsuen ondoan.Gainera, eraikina desgorpuztu egin dagaraiera irabazi ahala, halako eraz ezen,beheko solairuko jarduketa bolumetrikotzatjo daitekeelarik, lehenengokoaplanimetrikotzat eta estalkiko solairukoaairezkotzat jo baitaitezke.

    Behealdean eraikina erdiko horma batekbanantzen dituen konpartimendu bitandago banatuta. Horietako bateanTxakolinaren Kontseilu Arauemailearenbulegoak eta opari-dendaren lekua daude.Sartzeko bidearen alboan daude, esperoden bisitari-emariarentzat kanpotik sartzeaerrazteko.

    Behealdearen beste erdian, Parkearenondoan, bar-kafetegia eta jantokia daude.Behealdeak sukaldea eta jantokia ipintzekolain lekurik ez zuenez, beste horma-arte bieraiki behar izan ziren Mendibilekoparkeranzko eraikin-paretari itsatsita.

    Lehenengo solairuari dagokionez, zatirikhandiena erabilera publikorako da. Bestezati batean Kontseilu Arauemailearenbulegoak, laborategia eta dastatze-aretoadaude. Solairu horretan ekitaldi-areto edo

    erabilera anitzeko areto bat ere badago,konpartimentutan itxi ahal dena panelmugikorren bitartez, eta beste erakusketa-areto batekin lotuta dago. Azkenik, bigarrensolairuan, jada, liburutegi bat etamintegietarako eta bileratarako beste gelabat dago.

    Baserriaren itxura tradizionalarekinkontrastatzen duten beste elementu bidaude; fatxadari atxikitzen zaizkioneskailerak, erabilera errazteko eta, batezere, suteen prebentziorako arauarenebakuazio-baldintzak betetzeko. Eskaileraktxapazkoak dira, arintasun-irudia ematendute eta beirazko eta zulatutako txapametalikozko kaxa banatan bilduta daude,harlangaitzaren arruntasunaren aldeannabarmentzen delarik. ■

    Mendibile Jauregiarenbirgaitzeak baserria definitzenduten elementuak gordeditu

  • 8

    “BIZKAIKO TXAKOLINA - TXAKOLI DE BIZKAIA” JatorriIzena Bizkaian ekoizten diren kalitateko ardoakizendatzeko aipamena da.

    Izen horrek 1994an lortu zuen onarpen ofizialaeta harrezkero, Bizkaiko Txakolina ardo zarpail,heldugabe eta garraztxoaren irudiarekin lotzenden iragana atzean uztea lortzeko arauakezartzen ari da, hura ardo modernoa, ezbairikgabeko nortasunekoa, fruta-gustukoa etaazidotasun atsegineko bihurtzen joateko.

    Jatorri Izenak bere Arautegian ditu jasotaekoizpen, funtzionamendu, eta tipikotasunarauak, eta beste batzuk ere bai. Kontuanizanda herritar guztientzako ondasun erkideadela, Arautegia Aldizkari Ofizialean argitaratzenda. Lehenengo-lehenengo Euskal Herrikoan eta,gero, Estatukoan.

    Kontseilu ArautzaileaBizkaiko Txakolina Jatorrizko DeiturarenKontseilu Arautzaileak kontrolatzen du. Harenarautegiak baimena duten mahats-aldaerak,eskualdearen mugak eta ekoizpen-teknikakkontrolatzen ditu, kalitatea eta nortasunpropioa bermatzeko. Txakolin-marka bakoitzagainbegiratzea xede, Kontseilu Arautzailekoteknikariek analisiak eta dastatzeak egitendituzte, eta eskakizunak betetzen dituztenekbakarrik jadetsiko dute Jatorri Izenarensailkapena. Kontrol zorrotz horrenadierazpidea kontraetiketa da, KontseiluArautzaileak berak zenbakitu eta kontrolatzenduena, eta, hain zuzen ere, horrexekahalbidetzen du Bizkaiko Txakolinarenbenetakotasuna eta kalitatea ziurtatzea.Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenpean biltzendira ekoizleak, zeintzuek, kontratiketarekin etaikurrarekin identifikaturik, txakolinarenbenetakotasuna eta kalitatea bermatzenbaitituzte.

    “Bizkaiko Txakolina-Txakoli de Bizkaia”

    Jatorri izena

    Analisien eta dastatzeenbitartez Kontseilukoteknikariek txakolin-markabakoitza gainbegiratzen duteeta eskakizun guztiakbetetzen dituztenek bakarriklortzen dute Jatorri Izena

  • 9

    Jatorrizko Deitura etaKontseilu Arautzailearenhistoria laburkiLehen adierazi den lez, Jatorrizko Deituraketa bere Kontseilu Arautzaileak 1994an ekinzioten euren ibilaldiari. Garai haietanBizkaiko Txakolina artean ia guztizezezaguna zen eta Izenaren menpekosektore txakolingilea oso urria zen.

    Horrenbestez, adibidez 1994an JatorriIzenak 28 upategi bakarrik zituen izenaemanda, eta haien artean Izenakbabestutako 140.000 litro txakolin ekoitzizituzten. Eta mahastien azalera ez zen 60hektareara heltzen.

    Kontseiluak Lorra Soz. Koop.n, BizkaikoKudeaketa Tekniko eta Ekonomikorakozentroaren bulegoetan, zuen egoitza, etahan lan teknikoak eta administraziokoak eginahal izateko bulego batzuk ziren azpiegituraguztia.

    Hortaz, bada, hasieran KontseiluArautzailearen jarduerak ere gutxi izatenziren, nahiz eta lehenengo urte haietanhasiak ziren gaur egunera arte ekarri

    Mendibile Jauregia EgitasmoaBeraz, Kontseilu Arautzaileak beste erronka batzuei ere eginbehar die aurre, bere eginkizunak modu eraginkorragoangaratu ahal izateko eta, batez ere, gero eta handiagoaden jatorrizko deituradun ekoizpenari ekarpen gehiagoegiteko.

    Gogoeta horren ondorioz, Mendibile Jauregia Egitasmoansartzeko aukera sortu zen, horretara helburu bi lortzen zirela:

    • Kontseiluak bere lokalak edukitzea egoitza kokatzeko, berari agindutako eginkizunak garatuahal izateko ekipamenduarekin batera, gainera. (Dastatze-aretoa, Bileratako gelak).

    • Dauzkan bitartekoak kontuan hartuta, zalantza barik Bizkaiko Txakolina bultzatzeko etasustatzeko eragile garrantzitsua izango den egitasmo batean parte hartzea eta berorren buruizatea. (Erakusketa, Dastatze-aretoa, Hitzaldi gela).

    Mendibilek ustez eman ditzakeen emaitzak lortzeko, Kontseilu Arautzailea buru-belarriengaiatuko da egitasmoan, gizartea Bizkaiko Txakolina hedatzeko jarduera ugari garatuz etasustatuz, hala gure gastronomiako elementu berezko gisa, nola geure kulturaren osagai gisa. ■

    gaituzten funtzionamendurako irizpideakezartzen.

    Oinarrizko printzipio haien artean gehiennabarmentzen direnak, kontsumitzaileari baijatorria, bai kalitatea bermatzen dizkionproduktu bat eskaintzeko asmoa aipatzendutenak dira.

    Horrenbestez, gure garai hauetan txakolin-bolumena 950.000 litro inguruan dago etaditugun hazteko ikusmugek 3 edo 4 urte barru1.500.000 litrora iristera eroan gaitzakete.

    Dastatze-aretoa

  • Instituzio publiko horiexek batu dituzteahaleginak birgaitze-obrei eta jarduerak eginahal izateko beharrezko tresneria etaekipamendua ezartzeari ekiteko. Eta beregain hartzen dute, ipinitako helburuakbetetzea xede, jarduera haien garapenaorientatu eta babesteko zeregina.

    Guztion ahaleginarekin eta elkarlanarekinMendibile Jauregia izeneko egitasmoakbere gain hartzen ditu bai BizkaikoTxakolinaren Museoaren kudeaketa, baihango instalazio guztiena, elkartzeko etagogoetarako, komunikaziorako etakanporantz proiektatzeko lekua eskaintzeko

    euskal nekazaritza eta abeltzaintzasektoreari, produktu funtsean tradizional etakalitate handikoekin bere buruaezagutarazten joateko erronkan. Orobat,beharrezko ataria izango da, despentsaeta upategi onenak ezagutu eta dastatuguran dagoen euskal merkatua bezalakomerkatu zorrotz batean sartzeko asmoaduen produktu ororentzat. Eta, hobe ez,gure lurraren eta itsasoaren produkturikonenekin egindako sukaldaritza apartaeskaintzeko jantoki erosoa gozatzeko, aldiberean munduko bazter guztietakomenderik mendeko tradiziorik sakon etabegirunetsuaren duin diren ahogozoak etausainak ere aurkituko direla.

    Mendibile Jauregiak Bussines Centerbihurtzeko asmoa ere badu, berebileretarako edo gertakarietarako esparruparegabea eta behar bezalako zerbitzuakdituena bilatzen duen enpresa edo instituzioororentzat, baita bigarren edo hirugarrensektorekoentzat ere.

    Eta, azkenik, Mendibile Jauregia herritarrenelkargunetzat, gogoetarako eta gizarte-elkarrizketarako eta kultur sorkuntzarakoesparrutzat ere irekitzen da. ■

    10

    MendibileJauregiaElkartea

    Mendibile Jauregia egitasmoa izen bereko elkarteak kudeatukodu, honako hauek osatzen dutela: bazkide sortzaileak direnLeioako Udala eta Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzaileaeta, halaber, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru AldundikoNekazaritza Sailak.

  • 11

    Gai bakar baten gaineko museoarenegitasmoa planteamendu oso baten barruanaurkezten da. Bertan lekua egin nahi zaiehistoriari eta ondareari, hezkuntzari etadibulgazioari, txakolina-gastronomiabinomioari, produktuen sustapenari, kulturari,paisaiari eta naturari.

    "Bizkaiko Txakolin Etxea" egitasmoanaurreikusitako esparruen artean nabarmentasunberezia du Txakolinaren Museoarentzakoak.Esparru horretan mahastizaintzaren eta Bizkaikotxakolinaren gertakuntzaren gaikako edukiakaztertuko dira, Txorierri haranari atxikitabereziki, baita bertan egongo dira erakusgaiberreskuratutako material historikoa eta ondareaere. Gainera, kontuan edukiko dira txakolinareneta gastronomiaren inguruko gaiak.

    Edukiak planteamendu didaktiko bati jarraikigaratuko dira eta prozesu osoa ulertzekokontzeptuak hartuko ditu, hots: mahatsondoaklandatzetik eta, besteak beste, gertakuntzaneta gastronomian barrena, txakolina edatekounera arte. Atal eta fase horiek guztiakerakusteko, denetariko elementuak baliatukodira: informazio-panelak, txakolina egitekoerabilitako gauzen eta tresnen erakusketa,dokumentazioa eta argazkiak eta eurendidaktika eta museo balioagatik interesgarriakdiren bildumen erakusketa.

    Bestalde, Bizkaiko Txakolina Jatorri IzenarenKontseilu Arautzaileari dagokion gunean, zerden eta beraren eginkizunak zeintzuk direnazalduko dira, mahatsaren kalitatea etaardoen sailkapena kontrolatzeko prozesuaerakutsiko da, baita txakolinaren sustapenaeta merkaturatzea ere. Horretarako, enotekaedo dastatze eta kontsumo gela bat egongoda eta, bertan ordezkatuta, Jatorri Izenariatxikitako upategia guztiak.

    Solairu horretan bertan Dastatze Batzordearengela bat eta txakolinaren zentzumen-ezaugarriak: kolorea, usaina, ahogozoa,etab. zeintzuk diren eta, irizpide arduratsuzegin nahi bada, nola gorde eta kontsumitubehar den azaltzeko leku bat. ■

    museoamuseoatxakolinarentxakolinarenTXAKOLINAREN MUSEOAAsteartetik igandera: 11:00 -14:00 hr

    17:00 - 20:00 hr

    GIDARIDUN BISITAK aurretiaz hitzordua eskatuta, 94 607 6067

    • ASTEARTETIK OSTIRALERA, euskaraz 12:00etatik18:00etara eta gaztelaniaz 13:00etatik 19:00etara

    • LARUNBATETAN, euskaraz 12:00etatik 18:00etara, eta gaztelaniaz 11:00etatik 13:00etara eta17:00etatik 19:00etara

    • IGANDEETAN, euskaraz 12:00etan eta gaztelaniaz13:00etan

  • MENDIBILE JAUREGIA INAUGURATZEKOekitaldiarekin batera, Mendibile Jatetxeak erebere ateak irekiko ditu martxoaren 29an.Jose Migel Gallastegi Zabala sukaldaria 15urteko emakida lortu ondoren dator kokapenberri honetara. Gallastegik BasaurikoPolitena jatetxea, jatetxe klasikoetakoa,jakien kalitateagatik nabarmentzen dena,artezten du 1979tik. Horrek ospe handialortzeko balio izan dio sukaldariari. Txikitatik

    datorkio gastronomiarekiko zaletasuna, nolaez, sukaldari-familia batekoa izanda, eta 16urte besterik ez zituela hasi zen ostalaritzakogremioan beharrean

    Mendibile baserria ikusi zuenean,Gallastegik ez zuen zalantzarik izanlanbide-erronka berri horri ekiteko:“Txundituta geratu nintzen ikusi nueneanzein gustu onez zegoen zaharberrituta,klasikoa eta modernoa hain egokirobateratuta, eta liluragarri egin zitzaidanbere argitasunagatik eta zabaltasunagatik.

    Guggenheim Museoarekin edo EuskaldunaJauregiarekin gertatzen den bezala,ostalaritza-zerbitzua baitute, Mendibilejatetxea osagarri ezin hobea izango daTxakolinaren Museoarentzat. Gallastegiktxakolinarekiko “grina handia” du eta hauproduktu kutuna izango dela adierazi du.

    Jantokiak 75 bazkaltiar hartzeko edukieradu; baina Museoaren ordutegiari atxikita,250eraino ere handitu daitekeospakizunetan. Jantokian ezteiak,jaunartzeak, enpresa-bilerak, produktu-aurkezpenak etab egin ahalko dira etaenkargu-zerbitzua ere egongo da. Orobat,asmoa da, terraza bat irekitzea egunerokomenuak eskaintzeko. ■

    12

    José Miguel Gallastegi sukaldariaMendibile JatetxeanJosé Miguel Gallastegi sukaldariaMendibile Jatetxean

    Jatetxearen irudia oso teknologikoa da bere egiturazko soluzioengatik,altzairu herdoilezinezko profilez baliatzen baitira harensostengu-oinarrietarako,hala hormigoizko lauzan bermatzendenean, nola airean dabilenean

  • 13

    URTEBETE PASATXO IGARO DA Mendibile parkeaireki zenetik. Inguru hori urbanizatzeko lanakegiten urte batzuk igarota, dagoeneko horditugu hiri-parke horren hogeita hamar milametro karratuak, denok gozatu ahal izateko.

    Parkearen azalera osoan atseden-lekuaketa haurrentzako jolasguneak daude, 40tikgora espezie-multzo desberdinetakozuhaitzak aurkituko ditugu, behar bezalaidentifikaturik bakoitza bere euskarazkozein gaztelaniazko izenekin eta izenzientifikoarekin, guztira 270 zuhaitz bainogehiago. Zuhaitzez gain, parkeak milako-

    erditik gora zuhaixka-landare ere edukikoditu.

    Egunokaz mahats-barietate desberdinetako35 mahatsondo landatzen ari diraMendibile Jauregira sartzeko bidearenmaldan. Landatutako mahatsondoakbertoko lau barietate dira:txakolinetarakoak hiru, ondarrabi zuri,ondarrabi zuri zerratia eta mune mahatsaizenekoak, eta beste bat, ardotarakoa,ondarrabi beltza. Mahatsondoakolibondoen, arteen eta haritzen arteanlandatuko dira behin banan. ■

    Eskerrik AskoBeren-beregi eskertu nahi dugu, egitasmoa behar bezala amaitzeko, erakunde pribatubatzuek egindako ekarpen ordainezina. Horrenbestez, Bilbao Bizkaia Kutxak 150.000

    euroko diru-laguntza eman zuen museo-hornikuntza finantzatzeko,eta, aldi berean, EROSKIk beste 30.000 euroko ekarpen bat eginzuen fondo galdura, egitasmoaren helburuetarako. Ezinbestekoada, bada, haiei guztiei eskerrak ematea euren konpromisoagatiketa laguntzagatik.

    Etorkizunerako irekita dago, logikoa den lez, egitasmoarenhelburuei atxikiko zaizkien Bazkide Laguntzaileak eta Babesleakedukitzeko aukera; gero horiek, ordainean, baldintza bereziakizango lituzkete instalazioak erabiltzerakoan eta jardueretan.

    Mendibil PARKEA