Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

24
www.argia.com/larrun Hondakinen kudeaketa ereduak Hondakinen kudeaketa ereduak 148 E R R E P O R T A J E A

description

XXI. mendean hondakinak arazo eta aukera bilakatu dira. Arazo dira osasunarentzat eta ingurumenarentzat, eta aukera paregabea berrerabilera burutsua egiteko. Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko ereduen inguruan sortutako eztabaidak ekarri ditugu hona: zifrak, ikerketak, konparazioak... Eredu bakoitzaren abantailak eta desabantailak neurtu ditugu, auzia zertan den aztertu dugu, eta hondakinen atzean dauden interesak ulertzeko saioa egin dugu.

Transcript of Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

Page 1: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

www.argia.com/larrun

Hondakinenkudeaketa ereduakHondakinenkudeaketa ereduak

148

E R R E P O R T A J E A

Page 2: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

Atez atekoa. Errausketa. Zero zabor. Bosgarrenedukiontzia. Autokonposta... Azken urteetanherritarren eguneroko hiztegian pixkanaka sar-tzen ari diren hitzak dira. Atzean geratu dabasura-kontenedorea-zabortegia ibilbide labureta sinplea. Orain hitz egiten da organikoaz,plastikozko poltsez edota autokonpostaz. Zabo-rraren “metamorfosi” hori elkarloturiko bi arra-zoiengatik gertatu da funtsean. Bat, zabortegiekgainezka egin eta arazo larri bat agerian geratudelako. Bi, arazo horri aurre egiteko proposatu-tako eredu eta alternatibek eztabaida sakonapiztu dutelako erakunde eta herritarren artean.

Euskal Herrian zabortegiek sortu dituztenproblemak aspalditik datoz. Inork ez du bereetxe ondoan zabortegi bat nahi izan. BilbokoArtigas zabortegiaren kasua ezaguna da:1974an udalak zabortegia eraikitzeko asmoajakinarazi zuenean inguruko herrietan protesta

handiak izan ziren eta Errekaldeko FamilienElkarteak egindako oposizioak proiektua gel-diarazi zuen, nahiz eta azkenerako egin, eginzen. 1980ko hamarkadatik aurrera foru aldun-diek zabortegi inkontrolatuak erregulatzekoneurriak hartuko dituzte; ordukoa da, esatera-ko, gaur egungo Gipuzkoako zabortegiensarea eta herrien arteko kudeaketa mankomu-natua. Dena dela ere, zabor kudeaketaren ara-zoak presente segi zuen hurrengo urteetan etaerrauste plantak eraikitzeko bi proposamenekzeresan handia eman zuten: Gipuzkoan Zer-garbi proiektuak –1996an egin zen proposame-na, baina atzera bota zuten mankomunitateenarteko desadostasunak medio– eta BizkaianZabalgarbik. Azkeneko hau, urte askotakokontrako mobilizazioen ondoren, 2004an jarrizuten martxan. Baionan, aldiz, 1991n irekizuten Bechaforèsko erraustegia, baina 2006anitxi, legea betetzen ez zuelako.

2 E R R E P O R T A J E A

XXI.mendean hondakinak arazo eta aukera bilakatu dira. Arazodira osasunarentzat eta ingurumenarentzat, eta aukeraparegabea berrerabilera burutsua egiteko. Euskal Herrian

hondakinak kudeatzeko ereduen inguruan sortutako eztabaidak ekarri ditugu hona:zifrak, ikerketak, konparazioak... Eredu bakoitzaren abantailak eta desabantailakneurtu ditugu, auzia zertan den aztertu dugu, eta hondakinen atzean dauden interesakulertzeko saioa egin dugu.

Urko Apaolaza

Hondakinenmetamorfosia

Page 3: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

EPIZENTROA GIPUZKOAN

Bizkaiko Zabalgarbiren inguruko protesta etaeztabaidak itzali ahala, hondakinen arazoarenepizentroa Gipuzkoara aldatu zen. 2002tik aurre-ra eztabaidak koska bat igoko du herrialdehorretan. Ordurako Gipuzkoako zabortegi han-diena, San Marko, arazo larriak sortzen ari dainguruko bizilagunen artean; Europako legediaere estutu egingo da zabortegien arloan; mundumailako energia krisia gero eta ageriagoa da...Testuinguru horretan azalduko du GipuzkoakoAldundiak hainbat erraustegi eraikitzeko asmoa,hondakinen kudeaketa planean (PIGRUG).

Hasieran bi leku zehatz ezarri zituztenerraustegientzat: bata Txingudin eta besteaUrnietan. Baina herritarren oposizioa zela-etakokapena aldatuz joan zen, eta ondorioz, kon-trako mezua Gipuzkoan barrena sozializatuzen herri plataformen eta Gipuzkoako koordi-nadoraren bidez –honek, 30.000 sinadura aur-keztu zituen Eusko Legebiltzarrean Hondaki-nen Lege berri baten alde–. Azkenean,Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiakerabaki zuten Zubietan, Usurbil ondoan, egin-go zutela errauste planta.

3H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Hondakin organikoa biltzen Usurbilen.

Page 4: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

BI EREDU: ZERO ZABOR VERSUS ERRAUSKETA

2009an proiektu alternatibo bati heldu ziotenUsurbilen: atez ateko hondakin bilketa. Siste-ma horren bidez hondakinak gutxitu eta birzi-klapen tasa asko igotzen da, eta bere bultza-tzaileek diote azken errefusak (%15 inguru) ezduela erraustegia bideragarri egiten. Atezateko bilketa Hernanin eta Oiartzunen ereezarri dute eta Gipuzkoako beste zenbaitherritan sistema hori erabiltzeko asmoa dute.2010eko martxoaren 12an hainbat gizarte era-gile, erakunde eta alderdik Usurbilgo Itunasinatu zuten, atez atekoa Gipuzkoa osorazabaltzearen alde eta Diputazioari sei urtekomoratoria eskatuz erraustegia eraiki bainolehen.

Bere aldetik, Hondakinen Partzuergoak –mankomunitateak eta Aldundia biltzen dituenerakundea– erraustegia eraikitzeko tramitee-kin segitzen du. Horrez gain, kudeaketa plana-ri jarraiki, herri batzuetan materia organikoajasotzeko bosgarren kontenedorea ezarri dutefroga modura eta konpostatze planta irekidute Azpeitiko Lapatxen –Lapurdiko Itsasuneta Nafarroako Jurramendin ere planta banadago–. Erraustegiaren alde dauden erakun-deen arabera, atez ateko bilketa ez da egokiaherrialde osoan jartzeko, eta ohiko zabortegi-rik gabe beharrezko izango da erraustea.

Beraz, momentu honetan bi proiektu etaeredu ezberdin daude Gipuzkoan:

1) Atez ateko bilketa: gai guztiak birziklatzeaderrigorrezkoa da. Ez du erraustegirikaurreikusten eta azken errefusa oso txikiaeta inertea denez “zero zabor” helbururahurbiltzen da.

2) Bost kontenedoreren bidezko bilketa: birzi-klatzea boluntarioa da. Erraustegia aurrei-kusten du, eta hondakin kutsagarrientzakozabortegia ere beharko du.

Errausketaz gain, azken tratamendurakobeste teknika batzuk ere aipatu izan dira (bio-metanizazioa, gasifikazioa...) prozesu honetanguztian. Baina praktikan, eztabaida, hondaki-nak biltzeko eta tratatzeko bi eredu horieninguruan zentratu da. Zero zabor versus erraus-keta. Badirudi gainera, beste lekuetan ere auziabide horretatik joango dela. Bizkaiko Aldundiaaztertzen ari da bosgarren kontenedorea ezar-tzea; aldiz, Lea Ibarreko Mankomunitatea atezatekoari begira jarri da eta Arabako Aiara ibarraere bai. Bestalde, Nafarroan erraustegi bat erai-ki nahi du Gobernuak Foru Erkidego guztirako,eta horri aurre egiteko Bortzirietako eta Men-dialdeko udalek azterketa egin dute atez atekobilketa bideragarria den jakiteko.

Auzia sinplea bezain sakona da, eta egungogizarte-ereduari eragiten dio bete-betean.Hainbat erpin antzeman daitezke: kontsumoa,berrerapilpena, osasuna, energia, ekonomia,udal politika... Horiek guztiak landu dituguLARRUN honetan. Adibideak ipiniz batzuetan –gehienbat Gipuzkoakoak, bi ereduen eztabai-da aurreratuen dagoen lurraldea– eta datu osa-tuak emanez edo konparaketak eginez,bestetan.

4 E R R E P O R T A J E A

Praktikan, eztabaida,hondakinak biltzeko etatratatzeko bi ereduren

inguruan nagusitu da: zero zaborversus errausketa. Badirudi gainera,beste lekuetan ere auzia bidehorretatik joango dela

Page 5: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

5H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Hondakinen sorrera eta birziklapen emaitzak

IHOBEK egindako inbentario baten arabera1

1980an 849.000 tona hiri-hondakin sortu omenzituzten EAEko herritarrek. Kalkulua egitekoformula matematiko bat erabili behar izanzuten, hutsune handiak baitzeuden datu bilke-tan –duela 30 urte zaborren arloan zegoenutzikeriaren froga txiki bat–. Azkeneko datuofizialek2 diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugula, etaNafarroan 409.000 tona. Nola esplikatu gora-kada itzel hori? Kontsumo gizartearen booma.Hondakinen zati bat birziklatu den arren,

gehiena zabortegietara bota da. Esaterako,Gipuzkoako Urola Erdiko Lapatx zabortegiak1.400.000 m3 hondakinentzako tokia du eta40.000 tona jaso izan ditu urtero. Horri nolahartu tamaina? Adibide grafiko bat jarrikodugu: duela bi hilabete inguru Admiral-Bulkerzama-ontzi erraldoia Pasaian sartu zenean“eukalipto egurrezko 24.000 m3 ekartzen ditu”nabarmentzen zuen egunkariak; bada, honda-kinez beteriko 58 Admiral-Bulker sartu diraLapatxen 1988an ireki zenetik, jadanik leporai-no baitago.

1 IHOBE, Hiri Hondakinen inbentario historikoa, 2005. Formula matematiko-estatistiko baten bidez eginiko estatistika.2 INE (Instituto Nacional de Estadística). 2008ko inkesta.

Page 6: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

Beirazko ontzien produktoreen Espainiakoelkarteak, Anfevik, 1982an ekin zion beira bir-ziklatzeko kanpainari, eta iglu berdea ezarrizuen. Izan ingurumenarekiko arduragatik edointeres ekonomiko hutsengatik –Anfeviri etaEcovidriori 900.000 euroko multa jarri zienepaitegi batek konpetentziari birziklapennegozio horretan sartzen ez uzteagatik–, kon-tenedore bidezko gaikako bilketa pixkanakazabalduz joan da enpresa eta administrazioeneskutik. Azkena ezartzen kontenedore horiaizan da –plastikoak eta ontzi arinak biltzendituena–, duela hamabi urte inguru. Koloreta-ko kontenedoreak ezartzearekin batera, kan-painak ere egin izan dira herritarrak kontzien-tziatzeko. Esaterako, 1997tik 2009ra Bizkaikohondakinez arduratzen den Garbiker sozieta-tearen instalazioetatik 41.000 lagun igaro diraprozesu guztia bertatik bertara ezagutzeko.

Datuei begiratuz, ordea, esfortzu horrek ezdu behar adina emaitzarik izan, batez ere azkenurteetan: 1999an hondakin guztien %19,5 jasozen gaika EAEn, eta 2003an %26,1-era igo zen;baina 2005ean %28,5 zen gaika bildutakoa,2006an %29,2 eta 2007an %30,5, hau da, konte-dedore bidezko gaikako bilketa moteldu eginda. Gainera, jasotzen den guztia ez da birzikla-tzen, ontzi arinen artetik, adibidez, herena atze-ra bueltatzen da zabortegira, ez delako egokia(Ecoembes-en datuak). Beraz, birziklapen tasabaxuagoa da. Dena den, tasa hori ezberdina daherrialdearen arabera, Gipuzkoan, adibidez,%41 birziklatu zen iaz.

ORGANIKOA DA KLABEA

Sortzen dugun zaborraren %90 baino gehiagoberrerabilgarria da. Orduan, zergatik ez duteherritarrek gehiago birziklatzen? Hondakinorganikoa da klabeetako bat. Sortzen dugunhondakinen ia lautik hiru biodegradagarria da,

eta hortik zati handi bat hondakin organikoa.Novotec enpresak “erreusaren” kontenedoreakarakterizatu zuen 2007an3 –zaborra nahastutabotatzen den hori–. Novotec-ek ikusi zuen kon-tenedore horretara botatako materiaren %42organiko ustelgarria zela, hau da, konpostaga-rria, eta beste %19 tratatu daitekeen organikobiodegradagarria zen. Baina hondakin organi-koa ez da orain arte modu sistematikoan bildueta milaka tona materia erabilgarri lurperatudira zabortegietan. Hortaz, ez da harritzekoahondakinak kudeatzeko dauden proiektuetanorganikoaren birziklapenak protagonismoa iza-tea, modu batean edo bestean.

Europar Batasuneko hondakinen arauan eregarrantzi berezia ematen zaio hondakin biode-gradagarriei aterabidea emateari: 1995ean sortuziren hondakin biodegradagarrien %35 soilikutzi ahal izango da birziklatu gabe 2016an.Bestalde, 5.000 biztanletik gorako herriakderrigortuta daude organikoa bereizita biltzera.

ATEZ ATEKOA: ZIFRAK INBERTITZEA

Zabor mota ezberdinak separatu eta egunbakoitzean mota bana etxe atarian uztea, orga-nikoa barne. Hori da funtsean atez ateko bilke-ta. Kaleko kontenedorerik ez dago eta zaborrapertsonalizatu egiten da. Munduko hainbat tokieta hiritan ezarri da sistema hori, bakoitza bereezaugarriekin, eta Italia bezalako herrialdeetanoso zabalduta dago. Euskal Herrian Gipuzkoa-ko hiru herritan biltzen dira oraingoz hondaki-nak atez ate4, eta hilabete gutxiren buruanerreusaren zifrak ia inbertitzea lortu dute: Usur-bilen %72tik %21era pasa da erreusa, Hernanin%65etik %17ra eta Oiartzunen %69tik %17ra.

6.000 biztanleko Usurbilgo herriak daramadenbora gehien atez ateko sistemarekin, 2009komartxoan ezarri baitzen. Bertako datuei errepara-

6 E R R E P O R T A J E A

3 http://ttiki.com/19756 helbidean karakterizazioaren emaitza guztiak.4 2005ean Donostiako Udalak ikerketa egin zuen Añorga eta Zubieta auzoetan atez ateko sistema ezartzeko, erraustegiarekin ados ezzegoelako. Gero bertan behera geratu da ekimen hori.

Page 7: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

tuz gero, separatuta biltzen den zaborra %75-80inguruan mantendu dela konturatuko gara5. Etaportzentaia horretatik %35 inguru materia kon-postagarria da. Usurbil, organikorik ez biltzetik,37.000 kilo biltzera pasatu zen atez ateko siste-maren lehen hilabetean eta kopuru hori igotzenjoan da pixkanaka, ia bikoizteraino. Gainerakohondakin-gaien bilketa ere igo egin da atez ate-koa erabiltzen duten herrietan. San Marko Man-komunitatearen arabera, kaleko edukiontzi zaha-rretan biztanleko 10-20 kilogramo ontzi arinbiltzen zen eta atez atekoarekin 25-30 kg. Paperaeta beira ere kantitate handiagoz bildu da, orohar, Usurbil, Hernani eta Oiartzunen.

Gaika bildutako hondakin kopurua igo denarren, osotara bildutako kopurua jaitsi egin da.Hernanin, adibidez, apirilean 607.000 kilo hon-dakin biltzetik ekainean 434.00 biltzera pasadira, %28 gutxiago. Atez atekoa Hernanin jar-tzearekin ados ez dauden EAJ, PSE eta Hamai-kabat alderdiek salatu izan dute milaka kilohondakin “desagertu” egin direla eta, besteakbeste, herritarrak zaborra ondoko udalerrietaraeramaten ari direla erosoagoa delako. Aldiz,inguruko herrietan ez da bildutako zaborrarenigoera nabarmenik ikusten estatistiketan. Nolada posible? Hiru faktore nagusi azaldu dituzte,atez atekoa ezarri duten udalek, beherakadahandi hori esplikatzeko: ekonomia krisiak hon-dakinen sorrera %10 inguru murriztu duela;gremioetako eta poligonoetako hondarrak ezdirela jada biltzen; eta jendeak kontsumo ohi-turak aldatu dituela.

Eta zer egin geratzen den erreusarekin?Geratzen den hondakinen %20 horretatik zatihandiena pixoihalak eta gisakoak dira: kalkula-tzen da haur batek 6.000 pardeletik gora erabil-tzen dituela bere bizitzan. Imanol Azpiroz SanMarkoko lehendakari ohia, atez atekoaren bul-

tzatzaile nagusietakoa da, eta erreusari aterabi-dea emateko har litekeen estrategia azaldu du:

“%20 hori organikoarekin apenas zikindugabe legokeenez, zabor garbia dei diezaioke-gu. %20 hori dezente txikiagoa litzateke kon-presa eta pixoihalak birziklatzeko gai bagina.Jar ditzagun plangintzak unibertsitateak ikerdezan, I+G plangintzak marraz ditzagun tek-nologia norabide honetan joan dadin”6.

Beraz, zero zabor lortzea da eredu honenapustua.

BOSGARREN KONTENEDOREA

Gipuzkoako hondakinen planak, PIGRUG-ek,2016an %40 birziklatzea aurreikusten zuenhasiera batean, baina plana berrikusi zenean,%57ra igo zuten helburua: 495.000 tona hirihondakinetik 289.000 birziklatu egingo lirate-ke. Birziklapena igotzeko, Gipuzkoako Aldun-diak hondakinen %10etik gora konpostatunahi du –60.000 tona hondakin organiko–, etahorretarako “bosgarren kontenedorean” oina-rrituko da batez ere. Kontenedore horretanorganikoa biltzen da, giltzaz itxirik dago, etasoilik programan parte hartzen dutenek erabildezakete. Hau da, boluntarioa da7.

2006ko apirilean Gipuzkoako Foru Aldundi-ko ordezkariak Bolonian izan ziren, organikoabiltzeko hango sistema bertatik bertara ikusteko.Bolonian 1996an hasi ziren bosgarren kontene-dorearekin eta hamar urte beranduago herrita-rren %70ak zuen kontenedore marroiko giltza,baina %50ak parte hartzen zuen soilik progra-man: “Datorren urtetik aurrera ezarri nahi dugunmodalitatea da”8 esan zuen Luis Mari Oyarbidediputatuak Batzar Nagusietan, eta Aldundiakesperientzia hori ezartzeko hainbat mankomuni-

7H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

5 San Marko Mankomunitatearen datuak.6 “Gaur, lehendakari izateari utziko diot”, Berria, 2010eko urriaren 5a.7 Harrigarria da instituzioek orain sistema hori bultzatzea, hasierako planean onartzen baitzen organikoaren atez ateko bilketa(derrigorrezkoa) efektiboagoa dela bilketa boluntarioa baino, “kalitate eta kantitate aldetik”. PIGRUG, 107. orrialdea.8 Batzar Nagusietako Garapen Iraunkorrerako komisioan esandako hitzak, 2006ko ekainaren 7an.

Page 8: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

8 E R R E P O R T A J E A

taterekin hitzarmenak sinatuta zituela azalduzuen. Hala ere, 2008ko ekainera arte ez zirenhasi “bosgarren sistema pertsonalizatua” deituri-koa ezartzen hainbat herritan –Azpeitian, Azkoi-tian eta Donostiako Amara auzoan–, hain justuUsurbilen atez ateko bilketarekin hasteko asmoaagertu zuten garai bertsuan. Hainbat aldiz iraga-rri zen 5. kontenedorearen sistema lurralde guz-tian ezarriko zela, baina data atzeratuz joan zen2008ra arte. Tartean Udal eta Foru hauteskun-deak suertatu ziren, gainera.

Gaur egun Urola Kosta, Urola Erdia, Deba-goiena eta Goierriko herri askotara zabaldu dabosgarren kontenedorea Gipuzkoan, eta Gas-teizko hainbat auzotan ere erabiltzen da, bes-teak beste. Zenbat organiko biltzen da konte-nedore hauen bidez? Gipuzkoako HondakinenPartzuergoak (GHP) Lapatxeko konpost plan-tako txostenetan oinarriturik, ondorioztatuzuen Azpeitian bosgarren kontenedorea erabil-tzen duen pertsonako 249,1 gramo organikojasotzen dela egunean. Datu bikaina da, bainaerlatiboa. Izan ere, Azpeitiko biztanleak osota-ra hartuta, bataz bestekoa izugarri jaisten da,programan parte hartzen duten herritarrak –kontzientziatuen daudenak– erroldaren zatitxiki bat besterik ez direlako9. Sasieta Manko-muninateak 5. kontenedorea martxan jarriduen herrietan parte hartzea nahiko altua da:herritarren %47ak du kontenedoreko giltza.Goierriko bost herri horiek (Lazkao, Idiazabal,Olaberria, Arama eta Itsasondo) 9.434 biztanlebatzen dituzte eta 13.880 kilo organiko bilduziren osotara abuztuan10. Konparaziorako,Oiartzunen (9.894 biztanle), 64.220 kilo bilduziren atez ateko sistemarekin, bost aldiz gehia-go (ikusi taula). Azken batean, bosgarren kon-tenedorea erabiltzen duten herrietan birzikla-pen tasa apenas igo da puntu batzuk.Diferentzia derrigortasun eta boluntariotasu-nean dago, beraz.

Kalitateari dagokionez, bi sistemetako (atezatekoa eta 5. kontenedorea) konpostak beha-rrezkoa den %90etik gorako kalitatea du. Irai-lean prentsan azaldutako zenbait informazio-ren arabera, atez ateko organikoaren kalitateaez ei zen ona, baina bilketa hori egiten dutenudaletako ordezkariek gezurtatu egin dutehalakorik: “Partzuergoak azkeneko karakteri-zazioan dio kalitatea %98,4koa dela. Pentsazein datu ona ematen duen (...) karakterizazio-ak egiten ari direnean gu bertan egoterik izangabe, eta Lapatxera iritsi eta hurrengo eguneanegiten ari direnean, horrek ekar dezakeengalerarekin. Eta hala ere, Partzuergoak datuhori eman du”, adierazi zuen Marian Beitiala-rrangoitia Hernaniko alkateak astekari honekantolatutako eztabaida batean.

ERRAUSTEGIA

Birziklatu gabeko 213.000 tona hondakin (guzti-ra bildutakoaren %43a) eraman nahi duteZubietan eraikitzekoa den erraustegira. “Erreusabesterik ez da iritsiko” esan zuen Ainhoa Gon-zalez GHPko ordezkariak (Berria, 2010eko urta-rrilaren 22a). Horrela izango al da? Jakina denez,gure zabor poltsaren %20a baino gutxiago dateknikoki oraindik birziklatu ezin dena (erreu-sa); beraz, 213.000 tona horietatik erdia bainogehiago birziklatu daitezkeen plastiko, paper,organiko eta bestelako materiak izango dira.

Suposizioetatik harago, Euskal Herrian badu-gu erraustegi bat martxan, Zabalgarbikoa. Plan-ta horretan 2009an 223.000 tona hondakin erreziren11. Zabalgarbin 100.000 tona gehiagoerrausteko bigarren linea irekitzea aurreikusitazegoen, baina proiektua zalantzan dago, krisiekonomikoa dela-eta sortutako zabor kopuruajaitsi egin baita Bizkaian –2009an aurreko urteanbaino 42.000 tona gutxiago– eta ondoriozerraustutako zabor kopurua ere bai (ikusi taula).

9 San Markoko beste ikerketa batek dio, biztanleak osotara hartuta 5. kontenedorearekin 55 aldiz gutxiago biltzen dela atezatekoarekin baino (2010eko irailaren 24ko dokumentua).10 Herri bakoitzeko datu desglosaturik ez dago, kontenedoreak guztiak batera biltzen direlako.11 Kopuru horretan ez daude Bilbon sortutako hondakinak.

Page 9: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

AUTOKONPOSTATZEA

Aditu, erakunde eta eragile guztiak ados diraautokonpostatzea dela hondakin organikoa trata-tzeko modu burutsu eta garbiena. Materia ustel-garria norberak etxean konpostatzen du, etaondorioz, energia eta dirua aurrezten dira, etaosasunarentzat nahiz klimarentzat arazoa izan lite-keen materia organikoa, zirkuitutik kanpo gera-tzen da. Konpostaren kalitatea karbono/nitroge-no erlazioak baldintzatzen du eta nahikoa dakonpostatze prozesuari karbono gehiago emangodion zerrauts, ezpal eta halakoak botatzea kalitatetxukuneko produktua lortzeko.

Autokonposta betidanik egin izan da etxe etabaserrietan, baina urte batzuetatik hona, era-kundeek prebentzio metodo hori bultzatu izandute herritarren artean. Gipuzkoako Aldundiak2005ean hasi zuen autokonpostadorak banatze-ko kanpaina eta egun 8.000 baino gehiagobanatu ditu mankomunitateen artean. Bizkaian,Uribe-Kosta, Txorierri eta Enkartazioetan egin-dako kanpaina eta ikastaroekin 3.000 kilo kon-post bildu zen 2009an eta Nafarroan, etxekokonpost hoberena saritzeko ekimena antolatuberri dute Hondakinen Partzuergoak eta Iruñe-rriko Mankomunitateak –2006tik egiten dituztehorrelako kanpainak–. Dena den, oraindik osokopuru txikitan egiten da autokonposta. Nafa-rroan, esaterako, 2.037 familia ari dira ofizialkisistema hori erabiltzen, erkidegoak dituen620.000 biztanleren artean.

Zenbait lekutan baina, anekdota hutsa izate-tik hondakin kopurua murrizteko faktoregarrantzitsu izatera pasa da autokonpostatzea.Oiartzunen, adibidez, 3.600 familiatik 600 ingu-ruk egiten dute konposta etxean eta hilean33.000 kilotik gora hondakin organiko ateratzenomen dute zirkuitutik. Hernanin eta Usurbilenere zifra ikusgarriak lortu dira atez ateko bilketahasi aurretik egindako kanpainetan. Besteakbeste, zabor tasan %40ko hobariak dituzte herrihorietan autokonposta egiten dutenek.

EKODISEINU GELAREN PREBENTZIORAKO PROPOSAMENA

Mondragon Unibertsitate barruan dagoenEkodiseinu gela 2004tik ari da lanean, IHO-BEk, Gipuzkoako Foru Aldundiko GarapenIraunkorraren sailak eta MUko Goi EskolaPoliteknikoak bultzatuta. Enpresei ingurume-nean ahalik eta eragin gutxien duten produk-tuak sortzen laguntzen diete eta dagoeneko30 proiektutik gora egin dituzte helburuhorrekin. Ildo horretatik, Ekodiseinu gelakoikasleek hondakinen gestioa eta prebentzioalandu dute, eta azterketa sakonago bat egi-tear dagoen arren, hainbat ondorio eta pro-posamen egin dituzte aurre-proiektu horre-tan.

Aurre-proiektuak munduko hainbat leku-tan dauden hondakin kudeaketa ereduakaztertzen ditu. Horrela, atez ateko bilketareneta kontenedore bidezko bilketaren ezauga-rriak konparatzen ditu. Ekodiseinu gelakoikasleek ateratako ondorio nagusiena da pre-bentzioan huts egiten dutela bi sistemek.Munduko hainbat txokotan tasa justuen edotasarien bidez sustatzen dute prebentzioa,herritarrak konpentsatu edo zigortuz. Zentzuhorretan, aurre-proiektuak hiru ataletanbanandutako proposamen zirriborroa egitendu: 1) Prebentziorako: tasa fijo bat gehi sortu-tako hondakinengatiko zenbateko bat ordain-tzea 2) Kontrolatzeko: atez ateko bilketa sis-tema ezartzea, hondakinak ongi bereizteaderrigortzen baitu 3) Saritzeko: autokonpos-tatzeagatik deskontuak egin, zaborren “lote-ria” modukoak antolatu eta etxerako konpos-ta eskatzea.

Proposamen horrekin zaborren berresku-ratze ratioa hobetu, prebentzioa sustatu etaerosotasuna handitzen dela dio Ekodiseinugelako azterketak, baina aldi berean zaborrakanonimotasuna galdu eta ohitura aldaketadakarrela.

9H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Page 10: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

“Hiri hondakinen kudeaketa osasungarria etairaunkorra izan dadin, ezinbestekoa da zabo-rrak atez ate biltzea”. Holaxe esan zuen 2008kourrian Ricardo Ortegak, orduko San MarkoMankomunitateko presidenteak, Usurbilen atezatekoa babesteko asmoa iragarri zutenean. Bil-keta sistema hori errausketak pertsonen osasu-nean sor ditzakeen arazoei aurre egiteko jarrizen martxan, eta bistakoa da, helburu horibetetzeko atez atekoak osasungarria beharduela izan. Zaborrez hitz egiterakoan bada,osasunaren inguruko eztabaida errausketanzentratu da.

Erraustegian, hondakinak zola itxi bateanbiltzen dira eta garabi baten bidez toberetanbarrena laberaino eramaten dituzte (ikusi iru-dia). Hondakinen konbustio prozesuaren ara-

bera, dioxina eta furano gehiago edo gutxiagosortu litezke. Dioxinak eta furanoak diraerraustegiek sor ditzaketen substantziarikarriskutsu eta kantzerigenoenak; 1949anAEBetako Nitro enpresan izandako isuri batenondoren hasi ziren dioxinak ikertzen eta nagu-siki Vietnamgo gerrako laranja agentea-gatikjakin zen bere toxikotasunaren berri. Osasuna-ren Mundu Erakundearen esanetan kontrol“zorrotzak” egin beharko lirateke prozesuindustrialetan dioxinarik sor ez dadin. Bestegai kutsagarri batzuk ere sortzen dituzteerraustegiek (metal astunak, gas toxikoak...),eta horrez gain, erraustegiko tximiniako filtro-ak erraz pasatzen dituzten mikropartikula eze-zagun ugarik osasunean izan ditzaketen kal-teez ezer ez dakigula salatu dute askotanerrausketaren kontrakoek.

10 E R R E P O R T A J E A

Osasuna: dioxina eta furanoen itzala

Page 11: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

IKERKETEN GERRA

Osasunaren inguruko eztabaida zabaltzeazgehien arduratu zena errausketaren kontrakomediku eta pertsonal sanitarioaren komisioaizan zen, Txingudin erraustegia eraikitzeko arris-kua ikusi zutenean. Talde honek errausketakosasunean kalte larriak izan ditzakeela baiezta-tzen dituen milaka artikulu zientifiko bilduzituen. Ikerketek diote kantzerrak, mutazioak,azaleko eta arnasketako gaixotasunak eta beste-lako patologiak sor daitezkeela. Erraustegieksubstantzia oso bolatilak sortzen dituztenez, gai-xotasun horiek edukitzeko arriskua kilometroaskotara zabaldu daiteke. Esaterako, Newcastle-ko unibertsitateak Erresuma Batuko Cambriakoerraustegi ezagunean 2003an egindako ikerketa-ren arabera, jaioberrietan eta fetuetan %17 mal-formazio eta mutazio kasu gehiago (arantza bifi-doa, erbi-ezpaina...) atzeman da ingurukobiztanleetan. Frantziako Besançoneko unibertsi-tateak, aldiz, ez-Hodgkin linfoma hartzeko arris-kua 2,3 aldiz handiagoa dela dio erraustegiaren10 kilometroko erradioan bizi direnentzat.

Kontrara, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publi-koko Zuzendaritzak 2004ko uztailean egindakotxostenaren arabera12, dioxinek osasunean egin-dako kalteak aztertzen dituzten ikerketa gehie-nak istripuengatik esposizio handiak jasan dituz-ten pertsonetan oinarritzen dira. Horrez gain,literatura zientifikoaren errebisiotik ondoriozta-tzen dute badaudela zantzuak patologiak etaerraustegien emisioak lotzen dituztenak, bainaarrisku “ahula” dutela. Are gehiago, txostenakdio askotan ezin dela demostratu erraustegiakdirenik kalte horien erantzuleak, inguruan beste“dioxina iturriak” ere badaudelako. Eta garrantzi-tsuagoa deritzotena, ikerketa gehienak “oraingo-ekin zerikusirik ez duten teknologiak erabiltzendituzten instalazioei” egiten diete kasu.

TEKNOLOGIA MODERNOAREN AJEAK

Hain zuzen, hondakinak errausketa bidez tra-tatzea defendatzen dutenek teknologiamodernoa eta “azken generazioko errauste-giak” erabiliko dituztela diote, segurtasunabermatzeko. Erakunde eta arduradun politi-koek Europako hainbat erraustegitara bisitakegin izan dituzte haien funtzionamendua insitu ikusteko. GHPko ordezkariak Paris etaLilleko erraustegietan izan ziren aurtengomaiatzean: “Pariseko planta jarraitu beharre-ko eredua da. Zubietan bikaintasun mailazorroztu eta emisioen berri emango da eten-gabe” esan zuen Markel Olano Gipuzkoakodiputatu nagusiak (El País, 2010eko maiatza-ren 22a). Zubietan sistema katalitiko batenbidez murriztuko dituzte emisioak, gas depu-radora izango du erraustegiak eta airearenkalitatea kontrolatzeko estazio bat ere bai.Arduradunen esanetan, dioxina eta furanoenisuria 0’07 ng/m3 behera izango da, nazioarte-ko legediak 0’1 ng/m3 maila onartzen duenarren.

Zabalgarbi eraiki zenean ere “puntako tek-nologia” erabiliko zutela esan zuten, baina2009ko uztailean berri batek prentsara saltoegin zuen: “Lurreko kutsadura igo egin delaalertatzen dute Zabalgarbiko analisiek” (ElCorreo, 2009ko uztailaren 9a). Antza, sodio,zink, artseniko eta beste metal astunen mailaaltua atzeman zen hilabete luzetan erraustegiinguruan. Albisteak alarma piztu zuen, batezere lur azpitik Bilbo osoa urez hornitzenduen Ordunteko kanala igarotzen delako.Alderdi eta erakundeek kontuak eskatu ziz-kieten plantaren arduradunei, eta azterketakegin ziren hondakinen zolan filtrazioak egonzirenentz jakiteko13.

11H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

12 Hiri-hondakinen errausketa eta osasun publikoa, Osasun Publikoko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza (http://www.ttiki.com/19762helbidean irakurgai)13 2010eko otsailean Eusko Jaurlaritzak isuna jarri zion Zabalgarbiri erraustegia ongi inpermeabilizatuta ez edukitzeagatik. Epaian,Jaurlaritzak dio falta “larria” dela Zabalgarbik egindakoa, baina “pertsonen osasunarengan” arriskurik sortu ez zuenez, 200.000 eurokomaximoa beharrean, 30.000 euro ordaintzera kondenatu zuen.

Page 12: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

Bestalde, legeak ezartzen duen dioxina etafurano isurien azpitik dago Zabalgarbi, azkene-ko E-PRTR txostenaren arabera. Baina nolakontrolatzen dira emisio horiek? 2004an Gipuz-koako Medikuen Kolegioan errausketa eta osa-sunaren inguruko lehen sinposioa egin zuteneta ondorioetan14 zioten emisioen kontrola“adarjotzea” dela: “Erraustegi modernoen emi-sioak askotan urtean bi aldiz soilik neurtzendira, eta operadorea aldez aurretik abisaturikdago. Aukeratutako egunean sei orduko hirumostra hartzen dira eta emaitzen batez beste-koa egiten da. Beraz, 18 ordutako datu ‘idea-lak’ hartzen dira 8.000 ordura estrapolatzeko”.Kontrol sorpresak egon izan direnean isurimaila askoz altuagoak neurtu direla salatuzuten sinposioko medikuek eta egoera irregu-larretan –labea piztu eta itzaltzen denean800ºC-tik beherako konbustioa izaten da– dio-xina kopurua handiago dela.

Emisioak zein diren jakiteko modu bakarra“etengabeko neurketa” da mediku horien esa-netan –Markel Olanok Zubietarako iragarriduena, hain zuzen–, baina gaur gaurkoz ezinomen da horrelakorik ziurtatu, Josep RiveraCSIC-eko dioxinen laborategiko teknikariakdioenez: “Oraindik ez dakigu nola egin. Egindaitekeena da etengabe atzematea tximiniatikzer ateratzen den” (Noticias de Gipuzkoa,2010eko uztailaren 10a).

NAZIOARTEKO MEDIKUAK MORATORIA ESKE

2004an, Pariseko Deialdia sinatu zuten nazio-arteko prestigio handiko 68 medikuk. Memo-randumean medikuek kutsadura kimikoareneta gaixotasunen arteko lotura egin zuten etaerraustegiak ez eraikitzeko moratoria eskatuzuten. Ondoren, Europako Medikuen KomiteIraunkorrak babestu zuen deialdia, eta2007an, Frantziako medikuen kolegio nagu-sienak ere errauste planta berrien proiektuakgeldiarazteko eskatu zion Gobernuari.

Azkeneko urteetan, Frantziako ARTACkantzerologoen elkarteak errausketaren kal-teen larritasuna azpimarratu du. DominiqueBelpomme da bertako presidente, Frantzianminbizi gaietan erreferentziazko aditua:“Orain ezagutzen dituzuen ehun urteko zaharhoriek adin horretara heldu dira kutsadurarikgabeko haurtzaroa ezagutu dutelako. Gurebelaunaldietan ez da gertatuko horrelakorik”.Horixe bota zuen Belpomme doktoreak Baio-nako Lurraman emandako hitzaldian15. Bel-pommeren arabera, kantzerra sortzen dutengaiek, gorputzean dosi txikitan metaturik etaepe luzean egiten dute kalte gehien.

Hain zuzen, dioxina, furano eta metalastunen ezaugarri azpimarragarriena da bio-metagarriak direla, behin gorputzak absorba-tuta ezin dira ezabatu eta epe luzera azaltzendira osasunean egindako kalteak. Ondorioz,errausketaren kontrako eragileek diote ezduela zentzurik isuri kopuru maximoa arau-tzeak, errausketa galarazi eta dioxinarik ezsortzea dela hartu daitekeen neurri bakarra.

12 E R R E P O R T A J E A

14 http://www.ttiki.com/19763 helbidean ondorioen txostena irakurgai).15 Belpommeren hitzaldiaren eta bere ideien berri ARGIAko 2252. aleko Net Nurbil atalean eman genuen. Aurki astekari honekdoktoreari Sustrai Colinak egindako elkarrizketa bat kaleratuko du.

JUA

NC

AR

LO

SR

UIZ

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Errausketaren kontra Donostian

Page 13: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

ZABORTEGIAK ETA ZABORTEGIAK

Europar Batasuneko araudiak hiru motatakozabortegiak bereizten ditu: zabortegi ez-arris-kutsuak, arriskutsuak eta inerteak. Orain artehiri hondakinak zabortegi ez-arriskutsutanbildu izan dira Euskal Herrian. Zabortegi motahorrek baina, arazo ugari sortzen ditu, batezere zaborra nahastuta joan izan delako organi-koarekin eta bestelako produktu kimiko asko-rekin. Horrek, besteak beste, negutegi efektuasortzen duten gasak isurtzea dakar, eta lixibia-tuek –hondakinen artetik igarotzen den urak–gai toxikoak zabaltzen dituzte. EuropakoBatzordearen 99/31 zuzentarauak neurrizorrotzak ezarri zituen horrelako zabortegien-tzat eta gehienak itxi beharrean aurkitu dira,baita Euskal Herrian ere.

Zabortegi inertearen alternatiba“Zabortegia da alternatiba” zioen UrnietakoEAJko zinegotzi Maribel Vaquerok (Noticiasde Gipuzkoa, 2010eko maiatzaren 15a).Errausketaren defendatzaileek azpimarratzendute atez ateko sistemarekin beti geratukodela zati bat zabortegira bota beharrekoa.Zabor hori teorian “inertea” da, hau da, ezluke inolako erreakziorik sortu behar, materiaorganikoa eta bestelako produktu toxikoakbanandu direlako. Horrelakoak jadanik existi-tzen dira: 2008an hiru zabortegi zeuden EAEneraikuntzako materia inerteak biltzeko ofizial-ki baimenduta16. Era berean, proiektu handie-tatik ateratako lurra ere zabor inerte kontside-ra liteke eta materia hori gordetzeko lekueihondakindegi edo eskoilera deitzen zaie,zabortegi beharrean. Esaterako AHTa egiteko64 eskoilera sortu beharko dira, trenbide kilo-metro bakoitzeko 200.000 m3 lur atera beharbaita. Kasu askotan, harrobi zaharren zuloakhondakin inerteekin betetzeko proiektuakmartxan daude.

Errausketa = zabortegi toxikoaErraustegian hondakinak ez dira desagertzen.Airera isurtzen denaz gain, arriskutsuak etatoxikoak diren eskoriak eta errautsak sortzendira. 2009an 43.000 tona eskoria (zeramika,beira...) eta 8.000 tona errauts toxiko sortuziren Zabalgarbin. Erraustutakoaren %23 etalurralde osoan sortutako zaborraren %8.Erraustegien sustatzaileek eskoria arrisku-tsuak tratatuz gero obra publikoetarako era-bili daitezkeela diote –Zubietan 4 hektareata-ko zabortegia atonduko dute eskoria horiekbildu eta tratatzeko–. Aitzitik, askok zalan-tzan jarri dute produktu horrek merkatuanirteerarik izango lukeen. Errauts toxikoak,aldiz, zabortegi berezietan gorde behar diraderrigorrez. Zubietakoaren kasuan, sortzeaaurreikusten diren 14.700 tona errauts ACoruña, Valladolid edo Huelvara esportatukodirela iragarri zuen Carlos Ormazabal Gipuz-koako Ingurumen diputatuak, eta horretara-ko egunero kamioiak joan-etorrian ibilikodirela.

13H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

16 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren Sailak egindako zerrenda, 2008ko martxoan eguneratua.

Erraustegian hondakinak ezdira desagertzen. Aireraisurtzen denaz gain,

arriskutsuak eta toxikoak direneskoriak eta errautsak sortzen dira.2009an 43.000 tona eskoria eta8.000 tona errauts toxiko sortuziren Zabalgarbin

Page 14: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

Nafarroako Hondakinen Plan Integralaren ara-bera “energia gehien produzitu, ingurumenarikalte gutxien eragin eta zero zabor isurtzerabideratzen den” aukera edo modurik onena...erraustea da. Baieztapen hori egiteko errauste-giak sortutakoa, energia “berdea” dela aldarri-katzen dute, Europar Batasuneko hondakinenzuzentarauak “balioztatze energetikoa” deitzenbaitio errausteari. Erraustegiek, beraz, hondaki-nak “ezabatzeaz” gain, elektrizitatea sortzendute, eta energia berriztagarri bezala kontside-ra liteke. Ala ez?

Greenpeacen esanetan17, hondakinak erre-tzetik ateratako energiak ezin du sekula berriz-tagarria izan, hondakin organikoa izan ezik,gainerako materiak ez direlako berriztagarri,agortu daitezkeen errekurtso naturaletatik pro-duzituriko produktuak baizik (petrolioa, egu-rra, aluminioa...). Gainera, hondakin batzuenberotze ahalmena oso baxua eta irregularradenez, erraustegiaren efizientzia ere baxuaizango da. Efizientzia hobetzeko biderik onena,sortzen den energia termikoa ur beroaren hor-nikuntzarako erabiltzea da. Horrela egiten duteipar Europan. Baina Europako hegoaldean era-bilera hori zailagoa da, bero eskaera ez dagoe-lako urte guztian ziurtaturik eta ez delako sortudistrict-heating delako kalefakzio sarerik.Horregatik, Europa hegoaldeko errauste plan-tek elektrizitatea sortzen dute nagusiki, etatransformazio horretan energia ugari galtzenda, efizientzia jaitsiz. Efizientzia falta hori kon-pentsatzeko, Europako 2008/98/EB zuzenta-rauak formula bat dakar –formula “politikoa”

ekologisten esanetan– eta koefiziente bat bider-katuz (x2,6) lortzen dute erraustegiek legeakagintzen duen %60ko efizientzia mailara iristea.

Zabalgarbiko kasua, aldiz, berezia da oso.Ziklo konbinatuko erraustegi bakanetako batda eta gas natural ugari erabiltzen du, hau da,erregai fosil ez berriztagarria. Horregatik,momentu honetan Zabalgarbiren efizientziamaila %41koa izan liteke, eta ez luke EuroparBatasuneko zuzentaraua beteko. Gorka BuenoEHUko irakasleak artikulu mamitsua argitaratuzuen Berrian Zabalgarbiko kasuari buruz18.Buenok ere zalantzan jartzen du Zabalgarbirenbalioztatze energetikoa, kontsumitzen duenenergiaren hiru laurdena “gas natural fosilhutsa” delako, eta beraz, sortutako elektrizita-tearen zati txiki bat litzateke berriztagarria.Energiaren Euskal Erakundearen Energia 2008memoriaren datuei erreparatuz, asko jota 343GWh elektrizitate berriztagarri sortu zen Zabal-garbin, baina bertako arduradunek 632 GWhsortu zuela azaldu zuten prentsan. Elektrizitatehori guztia, beraz, ez da berriztagarria, bainaelektrizitatearen merkatuan lehentasuna izandute saltzeko orduan.

KARBONO AZTARNA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA

Javier Ansorenak, Gipuzkoako Foru AldundikoIngurumen Zerbitzuko buruak, dioeneanerraustea “jasangarria” dela19, zer esan nahi du?Errausketa bidezko Balioztatze Energetikoa(EBE) delakoa defendatzen dutenen ustez,

14 E R R E P O R T A J E A

Energia: efizientziaren etabalioztatzearen izenean

17 Incineración de residuos: malos humos para el clima txosteneko datuak, 2009ko azaroa.18 “Errauste planten egia lurruntsuak”, 2010eko maiatzaren 15a.19 “Los residuos urbanos, una fuente de energía renovable y sostenible”, Residuos, 110 zk.

Page 15: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

erraustegiek energia berriztagarria sortzendute, hiri hondakinetan biomasa –hondakinorganikoa– dagoelako nahastuta. Are gehiago,hiri hondakinetan dauden beste materia fosilak(plastikoak eta abar) zabortegi batean uztea“despilfarroa” litzateke, haiek errez elektrizita-tea sortu bailiteke eta beste zentraletan sortuta-ko erregai fosilen kontsumoa murriztu. Horre-la, CO2 isurketa aurrezten omen da, etaerraustea “jasangarri” bihurtzen da. Josu Mada-riaga Zabalgarbiko presidentearen esanetan,errauste plantak 385.000 tona CO2-ren isurketasaihestu zuen 2009an.

Erraustegiek, ordea, ezin dute funtzionatuhiri hondakinak soilik errez, tenperatura altualortzeko gas naturala ere behar dutelako.Zabalgarbik 234.000 tona CO2 isuri zuen2009an gas naturala errez. Horri gehitu beharzaio hiri hondakinak errez isurtzen den CO2a –IHOBEk egindako kalkuluen arabera tonako348,6 kg litzateke–. Hori guztia kontuan eduki-ta, Gorka Buenoren esanetan Zabalgarbik 430gramo CO2/kWh isurtzen du, ziklo konbinatuarrunt batek baino gehiago eta EspainiakoEstatuko elektrizitate sarearen nahaste energe-

tikoak isurtzen duen batez bestekotik gora.Beraz, esaten denean erraustetik sortutakoelektrizitateak erregai fosilen kontsumoaaurrezten duela, elektrizitate hori zentral termi-ko batek sortu behar lukeela aurreikusten da,baina badaude energia produzitzeko modugehiago CO2 gutxiago –edo batere ez– isurtzendutenak (ikusi taula).

Joan Marc Simon, errausketaren kontrakoGAIA munduko erakundearen ordezkariak, hitzgutxitan esplikatu du errausketaren paradoxa:

“Kontraesana, errausketa energia sortzekoerabiltzean datza, noiz eta: 1) energia efizien-tzia gas edo ikatz plantetakoa baino askoztxikiagoa denean, 2) errauste planten CO2

isurketak beste energia produkzio plantabatzuk baino handiagoak direnean, 3) kasugehien-gehienetan, energia gehiago aurrez-ten denean birziklatzen, errausketarekinberreskuratu daitekeena baino”20.

15H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

20 “Incineración de residuos en el siglo XXI ¿Solución o problema?”, Residuos, 113 zk.

Page 16: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

BIOMETANIZAZIOA

Hondakinak tratatzeko aukeren artean bio-metanizazioa edo digestio anaerobikoadago. Funtsean, hondakin organikotikmetanozko biogasa lortzen da, materia bio-degradagarria oxigenorik gabe fermentatuz.Zabortegietan biogasa lortzeko moduabadago lehendik ere, baina biometanizazioplantetan sistema sofistikatuagoa erabiltzenda, materiak zinta mugikorretan bereiziz,hondakinari iragaziak paseaz eta abar. Bio-metanizazio planta batetatik, birziklatze zir-kuitura itzultzen den materiala (metalak,papera…), biogasa eta konposta lor liteke.

Euskal Herrian horrelako planta bidaude: bata Gasteizen eta bestea Tuteran.Tuterako El Culebrete-n, Erribera, Sakana,Zangotza, Maiaraga eta Izarbeibarrako hon-dakinak jasotzen dira. 2007an ireki zen etaiaz 59.000 tona iritsi ziren biometanizatze-ko. 130.000 megabatio elektrizitate atera-tzen dute urtean bertako biogasa errez eta6.000 tona konpost. Nafarroako Hondaki-nen Partzuergoak El Culebreteko plantahanditzea aurreikusirik zuen bere mugatikgertu zegoelako –60.000 tona hondakin–,baina krisiaren ondorioz hondakin gutxia-go sortu da eta plana bertan behera utzidute joan den irailean. Gasteizko Jundizpoligonoan dagoen Biocompost planta2006an ireki zen eta 50.000 tona hondakinjasotzen ditu urtean, hortik erdia “aprobe-txatzen” da eta beste erdia Gardelegikozabortegira doa.

Canopia, Bil ta Garbi-ren proiektua

Egun existitzen diren biometanizazioplantez gain, beste batzuk irekitzeko asmoadago. Baionako iparraldean gisa horretakozentroa ireki nahi du Bil Ta Garbi sindikatuedo herri elkargoak, Baiona-Angelu-Biarritz osatzen duen konglomeratuan bizi

diren 180.000 biztanleen eta ingurukoherrietakoen zaborrak tratatzeko. Canopiaizena jarri dio zentroari eta 2013rako mar-txan egotea espero dute, orduan agortzenbaita zaborrak Girondara eramateko hitzar-mena.

Bestalde, Gipuzkoako Hondakinen Pla-naren berrikuspenak, erraustegiaz gain,“konpostatze eta/edo biometanizatze” plan-taz hitz egiten du Donostialdea eta Bidaso-alderako. Berez, jadanik martxan beharluke planta horrek, eta bildutako organikoakonpostatzeaz gain “agian” biometanizatuegingo dela dio berrikuspenak. Ildo horre-tan, Aralar alderdiak proposamena egin duerraustegia alboratu eta biometanizatze edogasifikazioari ekiteko. Alderdi honen esa-netan, zaborrak sailkatuz eta tratamendutermiko-mekaniko hori aplikatuz, hondaki-nen bolumenaren %80 jaitsi liteke. Gipuz-koan horrelako plantak eraikitzen 187milioi euro inbertitu beharko lirateke Arala-rren kalkuluen arabera, 33 MW sortukolituzkete eta 199 lanpostu berri.

Baina guztiak ez datoz bat sistema hone-kin. Iparraldeko ingurumenaren defentsara-ko hainbat elkarte biltzen dituen CADEkolektiboaren esanetan, zentzuzkoena hon-dakinak jatorrian bereiztea litzateke, batezere organikoei dagokionez, eta hori egiteko“soluzio hobeak” badaudela dio, Usurbilgoadibidea aipatuz (2010eko uztaileko Ortza-dar barne buletina). Beste hainbat elkarteeta talde ekologistak ere kritikatu izan dutebiometanizazioa, bai sistema jasangarriagoeta merkeagoei –hondakinen murrizketa,konpostatzea, berrerabilpena…– bideaixten dielako, eta baita dioxido karbonoaeta oxido nitrogenoa isurtzen duelako.Aldiz, metanoa isurtzea saihesten du.

16 E R R E P O R T A J E A

Page 17: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

2010eko ekainaren 18an Jordi Colomer SanMarko mankomunitateko aholkulariak hitzal-dia eman zuen Gipuzkoako Merkataritza Gan-beran, atez ateko zabor bilketaren abantailaekonomikoak azaltzeko. Colomerren esanetangaur egungo hot topic nagusiena ekonomialinealetik ekonomia zirkularrera pasatzea da,hau da, berrerabilpenera. Zentzu horretan, sis-temarik jasangarri eta merkeenak “zero zabor”sortzera bideratzen direnak dira. San Markokoaholkulariaren aburuz, atez ateko bilketak

orain arte ezagutu dugun kontenedore bidezkobilketaren antzeko kostua du eta bosgarrenkontenedorea baino merkeagoa da. Zergatik?

Hondakin tona bakoitza kudeatzeak kostuhandia du eta erreusa da garestiena. Colome-rrek emandako datuen arabera, azken hamabiurtean Gipuzkoan bataz beste %21 igo dakostu hori urtero, bai zabortegiak bete direla-ko, bai mekanismo tekniko gero eta garestia-goak erabiltzen direlako (lurrazpiko edukion-

17H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Ekonomia: bideragarritasuna,finantzak eta negozioak

Page 18: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

tziak…). Ondorioz, 1998an 20 eurotik beherabalio zuenak, egun 120 eurotik gora balio du.Hondakinak atez ate biltzearen abantaila eko-nomikorik handiena hortik dator, erreusa ika-ragarri murriztu eta hondakin kopuru guztiaren%20tik behera izaten baita. Oiartzunen, atezatekoarekin, 1.134.000 kilo erreus zabortegirabotatzea eragotzi dute bost hilabetean eta150.000 euro aurreztu ditu horregatik. Herna-nin, udal arduradunek kalkulatu dute milioierdi eurotik gora aurreztuko dutela kontzeptuhorrengatik.

Erreusa jaisten den modu berean, birziklatze-ra eramaten diren plastikoak, ontzi arinak etapaperak askoz gehiago dira atez ateko sistema-rekin. Usurbilen, biztanle bakoitzeko 36 kiloontzi arin jaso dira 2009an atez atekoarekin,aldiz, San Marko mankomunitateko udalerrienbatez bestekoa 16 kilotan geratu da. Materiahori birziklatzeagatik diru kopuru bat jasotzendu bueltan udalak Ecoembes birziklapen enpre-saren eskutik. Deigarria da paperarekin gerta-tzen dena. Colomerrek azaldu duenez, bosturtean tonako 60 eurotik 90 eurora igaro damateria horrengatik ordaintzen dena: “Paperazabortegira botatzen dugunean, dirua galtzenari gara” esan zuen Donostian. Gainera, Colo-merren esanetan, tasa justuen eta hobarienbidez jendeak bere poltsikoan nabaritzen dituatez atekoaren onura ekonomikoak, bai eta sor-tzen diren lanpostuen bidez ere. Aholkulariarenkalkuluen arabera, bilketa sistema hori ezar-tzeak 465 lanpostu sortuko lituzke Gipuzkoan.

Aitzitik, zenbait alderdi eta erakundeetatikesan dute atez ateko bilketa ezartzea kontene-dore sistema baino garestiagoa dela. Debaba-rrena eta Urola Kostako mankomunitateek“barne” txosten bana egin zuten joan den udanatez atekoaren alderdi ekonomikoak aztertuz.Azterketen arabera, mankomunitate horietan9,3 milioi euroko inbertsioa egin beharko litza-

teke atez atekoarekin, zortzi urtetan amortizatubeharrekoak. Aldiz, egungo kontenedore siste-maren kostua 3,6 milioi euro ingurukoa da bimankomunitateak batuta eta bosgarren konte-nedorea ezartzeak 559.000 euro kostako luke.Datu gehiagoren faltan21, azterketak ez ditukontuan hartzen hondakinen birziklapenetikeratorritako etekinak, ez eta azken tratamendu-rako gastuak ere, alegia, zenbat kostako duenzaborra errausteak. Eta zenbat izango da hori?

GREENPEACE: “ERRAUSTEA GARESTIAGOA DA UDALENTZAT ETA HERRITARRENTZAT”

Arestiko galderari erantzuteko Greenpeacenazioarteko erakundeak azterketa sakona egindu Espainiako erraustegien inguruan eta hain-bat datu eman ditu argitara22. Ekologistenzifrek aditzera ematen dute errausteak kostuhandiak dituela, baina hala ere errentagarriadela enpresentzat. Nola? Udalek eta herritarrekordaintzen dutelako kostua, zuzenean etazeharka.

Errausketaz arduratzen diren enpresek 37,8milioi euro inguru jaso zituzten 2009an ustez“garbia” den (ikusi LARRUN honetako ‘Ener-gia’ atala) elektrizitatea sortzeagatik jasotakosubentzio publikoen bidez. Espainiako erraus-tegi bakoitzak 19 euroko hobaria jasotzen duEstatuko administrazioaren eskutik erretzenduen hondakin tona bakoitzeko. Horrela,Zabalgarbik iaz %24ko jaitsiera izan zuen elek-trizitate fakturazioan krisiagatik, baina suben-tzio horiei esker positiboan amaitu zuen urteaeta 1,76 milioi euroko etekinak izan zituen.

Bestalde, errausketak ingurumenari eragitendion kaltearen kostu ekonomikoak kalkulatze-ko modua ere badago. Greenpeacen arabera,errausten den tona bakoitzeko 44 eurokobalioa izango luke Espainian. Zenbait herrial-

18 E R R E P O R T A J E A

21 Txosten horien emaitzak eta xehetasunak ez dira inon publiko egin, soilik prentsaurrean emandako datuak argitaratu dira. 22 La incineración de residuos en cifras, Greenpeace, 2010eko uztaila.

Page 19: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

detan “tasa berdearekin” konpentsatzen dutekostu hori, erraustegira sartzen den tona bakoi-tzarengatik udalek ordaindu beharreko tasarizenbateko bat ezarriz. Hain zuzen, hondakinakerraustegira eramaten dituzten udalen kudea-keta gastua %29 handiagoa dela dio azterketak,eta gastu horrek herritarrei eragiten die zuze-nean, zabor tasa garestiagoa izaten baitute.

Hondakinen tratamenduaz gain, horiek tra-tatzeko inbertsioak ere kontuan eduki dituGreenpeacek. Soilik Espainian, 1.180 milioieuro gastatu izan dira erraustegiak egiteko –herritar bakoitzarengatik 166 euro, gehi beste20 euro urtean esplotazio gastuengatik–. Esate-rako Zabalgarbi egiteko 192 milioi euro gastatuziren, bada, Greenpacek kalkulatu du, bizkai-tar bakoitzak 312 euro ordaindu behar izanzuela eraikina egiteko. Nafarroan berriz,erraustegiak 231 milioi euro kostako duela ira-garri dute eta zati handiena administrazioakberak jarriko duela. Zenbat diru jarri beharkodu nafar bakoitzak? Eta Gipuzkoan, zeinekordainduko du Zubietako proiektua?

ZUBIETAKO ERRAUSTE PLANTARENFINANTZAZIOA KOLOKAN

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren ara-bera 223 milioi euro kostako ditu errauste-giak –266 milioi, BEZa gehituta– eta horridatozen hamar urtetarako esplotazio gastueidagokien beste ehun milioi euro inguru gehi-tu behar zaizkio. Erraustegiaren finantzazioakhiru hanka ditu. Batetik, Europako InbertsioBankuak (EIB) emandako mailegua (200milioi), bestetik, Aldundiak berak jarritakodirua (127 milioi) eta azkenik, finantza era-kundeek emandako beste mailegu bat (90milioi).

Gipuzkoako Aldundiak 2009ko maiatzeanegin zion EIBri Gipuzkoa Waste Managamentproiekturako eskaera, 400 milioi euroko kos-tuaren %50 finantzatzeko mailegua emateko(www.eib.org gunean irakur daitezke xeheta-sunak). Eskaeraren tramitazioak aurrera eginzuen, baina Greenpeacek txostena bidali zioneuropar erakundeari erraustegiaren bideraga-

19H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Page 20: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

rritasuna zalantzan jarriz. Honen arabera,erraustegira eraman beharreko hondakinakgaindimentsionaturik daude, eta seguruenikez dira 200.000 tonara iritsiko, horrek lekar-keen arazo ekonomikoarekin. Bestalde,Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak esku-menik ez duela diote. Ondorioz, Greenpea-cek jakinarazi du EIBek atzeratu egin duelafinantzazioaren inguruko erabakia 2011raarte. Ekologistek diote orain arteko pausoakohikoak eta errazak izan direla finantzazioaeskatu dutenentzat, baina tramitazioarenmomentu delikatuenera iritsitakoan, EIBketen egin duela. Aldiz, Partzuergoaren ardu-radunek azaldu dute proiektuak “behin behi-neko baimena” duela eta ez dutela EIBrenbeste notifikaziorik jaso.

Erraustegiari diru arazoak ez zaizkio atze-rritik bakarrik etorri. Finantzazioaren hiruga-rren hankak ere huts egin dio, antza denez.Zenbait iturriren arabera, kreditu sindikatua(90 milioi) eman behar zuen euskal finantzaerakunde batek atzera egin du azkenekomomentuan, eta ondorioz, Partzuergoak kan-poko beste erakunde batzuei eskatu beharizan die kreditu hori, eta beste baldintzabatzuetan, noski. Bankuek exijitutako baldin-tzen artean legoke berme juridikoa, hau da,eskumen arazoengatik proiektua ez dadilabertan behera geratu. Hain justu, Juan CarlosMerino San Markoko presidente berriak adie-razi du, mankomunitateak epaitegietan dituenberrogeita hamarretik gora prozesu judizialberraztertuko dituela eta horietako batzuk“likidatzeko” agindua eman du.

ZERGATIK KENDU NAHI ZUEN DONOSTIAKO UDALAK BOSGARRENKONTENEDOREA AMARATIK?

Donostiako Amara auzoan 2008ko udan eza-rri zuten bosgarren kontenedorea eta gauregun 2.128 familik, amaratarren %22, 455tona hondakin organiko baino gehiago bildudute. Amaran ez ezik, Intxaurrondon ere bos-

garren kontenedorea ezartzeko asmoa zego-en hasiera batean, bai eta Gipuzkoa osoanere. Baina 2009ko azaroaren 5ean amarata-rrak albiste batekin esnatu ziren: Udalak bos-garren kontenedorea kenduko zuen.

Donostiako Udalak esker oneko hitzakizan zituen Amara Konposta kanpainan partehartu zuten auzotarrentzat, eta adierazi zuenproiektu pilotoa amaitutzat jotzen zuela.Antza, bosgarren edukiontzia GipuzkoakoAldundiak subentzionaturiko programa batenbarruan ezarri zen eta dirulaguntza hori gabezaila zuen Udalak proiektuarekin jarraitzea,are gehiago 2010eko aurrekontuak %10-15jaistea aurreikusten ari zirenean. Erabakiakkritika gogorrak izan zituen auzotarrengandiketa egun batzuk geroago Odon Elorza alka-teak adierazi zuen saiatuko zirela 49 kontene-doreak mantentzeko beharrezkoak ziren100.000 euroak aurrekontuetatik “ateratzen”;baina garbi utzi zuen beste auzoak “ahaztu”egin beharko zirela horrelako sistema batedukitzearekin.

Amaran, bosgarren kontenedorearen bide-ragarritasuna zalantzan jartzen duena da kon-post planta Donostiatik hain urruti egotea,garraio kostuak asko igotzen baitira, Udalekoarduradunen esanetan. Hondakinen planekoberriskuspenak hainbat konpost plantaaurreikusten zituen garaiotarako, baina baka-rra dago oraindik martxan, Azpeitiako Lapa-txekoa. Bestalde, atez ateko bilketaz ardura-tzen den Garbitania Zero Zabor enpresapublikoaren arduradunek kritikatu dute bos-garren kontenedorea infraerabilia dagoela,600 kiloko kontenedoretan 40 kilo soilik jasoizan direlako, eta esan dute “makillaje osogarestia” dela hori.

“Sistemaren ontasunaz eta konpostarenkalitateaz askotan harrokeriaz hitz egin denarren, foru erakundeak ez du kanpainarekinjarraituko” kexu da Amarako kasuaren berrieman duen kazetaria (El Diario Vasco, 2009ko

20 E R R E P O R T A J E A

Page 21: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

abenduaren 12a). Europako hondakinenzuzentarauak, prebentzioa eta birziklatzeahobesten du “balioztatzearen” aurretik berehierarkian; baina Gipuzkoako HondakinenKudeaketak (GHK) –Partzuergoak bere ekime-nak aurrera eramateko sortutako enpresapublikoa– 2016ra bitartean egin beharrekoinbertsioetan hierarkia horrekin kontraesa-nean dauden zifrok erakusten ditu23: preben-tzioan 15 milioi euro, birziklatze programan 16milioi, konpostatzean 40 milioi, eta baliozta-tzean (errausketan) 312 milioi euro. Hau da,hierarkian ia azkeneko postuan dagoen proze-suarentzat aurrekontuaren %67 erreserbatu duGHK-k.

21H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

23 Gipuzkoako Aldizkari Orokorra, 2008ko abenduaren 30a (250 zk.). Gipuzkoako Aldundiaren ingurumen sailak HondakinenPlanaren berrikuspena zabaltzeko sorturiko webgunean, D-Pro izenekoan, ez dira zenbaki hauek azaltzen.

ZEMENTU FABRIKAK HONDAKINEN BILA

Porlana egiteko erregairik inportanteena koke-petrolioa da. Horren bidez beharrezko beroa lor-tzen da zementu fabriketako labeetan materiaren“klinkerizazio” edo kaltzinaziorako. Jakina dapetroleo produkzioak goia jo duela eta peak oilesan zaion horretara iristear dela. Ondorioz,azken urteetan zementu fabrikak “erregai alter-natiboak” bilatzen ari dira, eta horietako bat dirahondakinak.

Gaur gaurkoz, ko-intzinerazioaren bidez,zementeretako klinker labeek haragi-irinak,pneumatikoak, olioak eta abar erretzen dituzte.Baina labe handi horiek oso materia homoge-neoa behar dute berotasuna mantentzeko etagisa horretako hondakinek –hezeak eta hetero-geneoak– orekarik ez dutenez, zementu fabrikakez dira batere egokiak horiek erretzeko, sustan-tzia toxiko ugari sor bailiteke. Bestalde, zemen-tugileek CO2 isurketa aurrezten dutela diote,baina zail da hori sinestea, hondakinetan doazenerregai fosilek ordezkatzen baitute “aurrezten”den kokea.

Euskal Herrian, Lemoa, Arrigorriaga, Olaztieta Añorgako zementu fabrikek hainbat honda-kin erretzen dituzte jadanik –pneumatikoak,araztegietako lohiak eta haragi-irinak, heinhandi batean– eta fabrika horien jabeek bai etaprozesu hori gestionatzeko enpresek intereshandia dute ahalik eta hiri hondakin gehienerrausteko, zementu fabriketako erregaiaren%37 izatera irits bailitezke haien kalkuluen ara-bera. Kasualitatez, enpresa eta erakunde horie-tako arduradun batzuek lotura zuzena dute Eus-kal Herrian egin izan diren hondakinen planpublikoekin. Endogamia eskandalagarri horiazaleratu du Mikel Peruarena kazetariak berriki-tan Interneten, Zeinek erre nahi ditu hondaki-nak? artikulu sailean (http://erraustu.word-press.com). Besteak beste, Peruarenakzuzenean seinalatzen ditu Xabier Garmendia,Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta IndustriaGarapenerako kontseilari ordea, Josu MadariagaZabalgarbiko presidentea, edota Jose IgnacioElorrieta Cementos Portland Valderribas taldekoingurumen arduraduna.

Europako araudiarekinkontraesanean daudeninbertsioak egingo ditu

Gipuzkoako hondakinen planak:hierarkiaren ia azkeneko postuandagoen prozesuarentzat,errausketarentzat, aurrekontuaren%67 erreserbatu du

Page 22: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

LARRUN honetan jasotzen diren datu, zifra etaestatistikekin, hondakinen kudeaketan egunEuskal Herrian existitzen diren eztabaida etaauzien argazki orokor bat egin dugu. Eta hain-bat ondorio atera litezke bertatik. Lehenengoondorio logikoa da hondakinen ingurukogaiak garrantzia handia duela udal politikan,bai eta foru aldundi eta erkidegoen aurrerabegirako asmoetan ere. Garrantzia hori ageriangeratu da hondakinen gestio ereduen eztabai-da gizartean zabaldu denean. Bestetik, bista-koa da kudeaketa eredu oso ezberdinak, kon-trajarriak, sustatu dituztela kolektibo, elkarteeta erakundeek. Alde batetik, zero zabor kon-tzeptua defendatzen dutenak daude, atezateko hondakin bilketa abangoardian jarriaz.Eta bestetik, errausketa ezinbesteko jotzendutenak daude, bosgarren kontenedorea susta-tu bai, baina hondakinak erretzea beharrezkodutenak, erraustegia bideragarria izan dadin:

- Birziklapen tasa handiena lortzen duen ere-dua atez ateko bilketa da, zaborra pertsona-lizatu egiten baita eta %80ko tasak lortzendira modu horretan, batez ere, organikoamasiboki biltzen delako. Aldiz, kontenedorebidezko birziklapen tasak askoz baxuagoakdira, batez ere bosgarren kontenedoreetakoprogrametan parte hartzen duten herritarrakgutxi batzuk direlako. Derrigorrezko birzi-klapenaren eta birziklapen boluntarioarenarteko aldea agerian geratzen da birzikla-pen mailak parez pare jarriz gero.

- Erraustegiak pertsonen osasunari egitendion kalteaz eztabaida ez dago itxita. Aregehiago, nazioarteko hainbat esparrutan,kutsadura kimikoaren eta erraustegien arris-kua mahai gainean dago. Erraustegiek sor-

tutako dioxina eta metal astunak biometaga-rriak dira eta egungo araudiak ezartzendituen emisio mugak ezbaian daude, etorki-zuneko gaixotasunak kronikoak izango bai-tira eta ez berehalakoak. Gutxienez, ArduraPrintzipioa ezarri beharko litzateke.

22 E R R E P O R T A J E A

Ondorioak

Page 23: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

- Euskal Herriko erraustegiak energia sortzailegisa aurkeztu diren arren, efizientzia mailabaxua dute, ez dira ipar Europako errauste-giekin konparagarriak, elektrizitatea sortzeadutelako helburu. Zabalgarbiko kasuan gai-nera, ziklo konbinatukoa izanik, gas natural

ugari kontsumitu behar du, eta bertatik sor-tzen den energia zati txiki bat baino ez daberriztagarria, zati handiena fosila da. Bestal-de, CO2 ugari emititzen dute erraustegiek,energia sortzeko zentralen artean gehienkutsatzen dutenen artean daude.

23H O N D A K I N E N M E T A M O R F O S I A

Zabalgarbi

Page 24: Larrun (148): Hondakinen kudeaketa ereduak

- Atez ateko bilketak inbertsio gastuak dituenharren, etorkizunera begira onura ekono-mikoak izaten ditu. Erreusa da tratatzekomateriarik garestiena eta hura gehien gutxi-tzen duen eredua izango da errentagarrien.Zentzu horretan, erraustegiak egitura gares-tiak dira eta erreusaren beharra dute inber-titutako dirua berreskuratu eta etekinak lor-tzeko. Diru hori udalek eta herritarrekordainduko dute oso-osorik.

Osasuna, energia, ingurumena edota eko-nomiari begiratuta, eta datu guztiak eskutan,erraustegiak ez dira herritarren mesederakoaukera bat; are gutxiago errausketa ekidin etazaborraren kudeaketa jasangarriagoa eragingolukeen bilketa sistema bat martxan denean.Zergatik ez dute erakundeek sistema alternati-bo hori sustatzen? Zergatik jarraitzen duteinork etxe ondoan nahi ez duen tratamendukutsagarriena eta jasangaitzena defendatzen?

Zaborra ahaztuta eta baztertuta egon daorain arte, baina XXI. mendeko petrolioa izandaiteke, energia krisia gainean baitugu. Zabo-rra erregai bihurtu da eta metamorfosiarenondoren, “hobi” galduak esplotatzeko prestden negozio ildo indartsua sortu da. Urtero,hondakinak biltzeko, kudeatzeko eta erretze-ko milaka milioi euroko dirutza mugitzen da

munduan, eta sektore horretan jarri dute begiazementugileek eta eraikuntza enpresek; elka-rren artean loturiko konglomeratu anitza etainteresduna sortuz. Kutikula hori irekitzen hasida Mikel Peruarena kazetaria Zeinek erre nahiditu hondakinak? ikerlanarekin. Zementugi-leen eta hondakinen kudeaketa enpresa semi-publikoen harreman estua bistarazi du kazeta-riak.

Baina oraindik badaude zenbait alderdiargitu beharrekoak. Zer ikusi dute eraikuntzaenpresek honetan guztian? Zubietako errauste-gia eraikitzeko Gipuzkoako HondakinenKudeaketak hainbat lizitazio egin ditu jadanik:IDOM, RESA, Moyua, Aurman, IBH, Altuna yUria… enpresa ugarik milioika euroko kontra-tuak sinatu dituzte erakunde publikoarekin.Aurki jakingo da zeinek eramango duen paste-laren zati handiena: erraustegia eraikitzeko etaesplotatzeko esleipena. Hiru enpresa talde aridira lehian, eta hiruetan aliantza indartsuakdaude atzerriko eta Euskal Herriko enpresenartean. Baina badago enpresa bat denenartean nabarmentzen dena: Fomento de Cons-trucciones y Contratas, FCC. Koplowitztarrenenpresa erraldoiak munduko bazter guztietansartu du eskua eta ia 13.000 milioi euroko fak-turazioa du urtean. FCC Zabalgarbiko jabenagusia da, Cementos Lemona eta PortlandValderrivas ere bereak dira, eta kasualki, Eus-kal Herriko hondakin gehienen bilketaz etagarraioaz ere arduratzen da enpresa espainia-rra. Hondakinak Zubietara eramateaz ardura-tuko den enpresa bera, Zubietan hondakinakerretzeaz arduratu liteke, beraz.

24 E R R E P O R T A J E A

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen daZuzendaria: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

(ARGIAko 2.254. zenbakiarekin banatua, 2010eko azaroaren 28an)

Zaborra ahaztuta etabaztertuta egon da

orain arte, bainaXXI. mendean erregai bihurtu da,

eta metamorfosiaren ondoren,‘hobi’ galduak esplotatzeko negozio

ildo indartsua sortu da