KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat...

28
k ! ... eta itto . 2016-II-5 960 zkia. Ezetz ezagutu!!! KOKO-JANTZIEN JAIA

Transcript of KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat...

Page 1: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

k !...etaitto.

2016-II-5 960 zkia.

Ezetzezagutu!!!

KOKO-JANTZIENJAIA

Page 2: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

ARATOSTEETAKO LEHIAKETAAratosteetan giro edo dekorazio onena

duen TABERNA

Astekari honetan publizitateajarri dutenen artean, aukeratuzuri gehien gustatu zaizuna:

Parte hartzeko:

www.facebook.com/etakittoaldizkariahelbidean sartu eta “atsegin dut”eman gustokoen duzun tabernarenargazkian.

Giro edo dekorazio onena izan duentaberna aukeratzen laguntzeagatik...etakitto!ko bi kam isetarenzozketan parte hartuko duzu.

p a r t e h a r t z e k o . . .

Azken eguna: eguaztena 10

✔ Ametsa✔ Arkupe✔ Beleko✔ Bossa✔ Buenos Aires✔ Depor✔ Ez Dok

✔ Guridi✔ Hirurok✔ Katu Kale✔ Kultu✔ Tas-Tas✔ Txoko✔ XOK

Aratostietako. . .

GORA...Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian

GURE BARKU-PIRATA!

ALKIMISTAK

Ikertu gurekin:onena asmatuko dugu

AMETSA

Etorri gureoihanera...

Euskal Aratosteak

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian

...tribu polita osatzeko!

benetako abentura!

Page 3: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak

diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu, Jose Luis Gorostegi, SilbiaHernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Leire Iturbe eta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TFNOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Leire Iturbe

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.050 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

astean esanak“Lotsa ematen dit artea nola dagoenikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzenzaituen kanpo eskaririk ez dago, zeuredesira zeuk probokatu behar duzu.Mingarria ere bada Tabakaleraerabiltzea Kalostra desegiteko. `Alabata ala bestea´ esan dute, bainaTabakaleran ez dute proiekturik,edukiontzi bat dute eta, ez dakitenezzer egin harekin, eta bazutenezfuntzionatzen zuen beste gauza bat,ba nahi izan dute funtzionatzen zuenhori Tabakalerara eraman esan ahalizateko han zerbait dagoela”

(TXOMIN BADIOLA, ARTISTA)

“Irakasle izan naiz luzez, eta egia daasko irakurtzen dela, baina eskolakozirkuituan, irakasleek behartuta. Bainaunibertsitatera edo lanera joatendirenean, irakurtzeari laga egiten diote;eta, ez badiote uzten, salto egiten dutegaztelerara”

(JOXE MARI ITURRALDE, IDAZLEA)“Euskal irakurleak 15.000 edo 20.000inguru izan daitezke. Beste gizartebatzuetan ere idazle eta irakurleportzentajea oso txikia da, %20ingurukoa; eta hor sartzen dira irakurleklase guztiak. Lauaxetak norentzat idatzizuen ba? Laurentzat! Ba argi dago igodela irakurle potentzialen kopurua”

(UNAI ELORRIAGA, IDAZLEA)

“Biblian hiltzera doazen suizidenpasarte asko dago. Kristok bazekienzertara zihoan, hiltzera zihoala, etasuizida zela; baina ez zen gaitzesten,onartzen zen bere bizia eman zuelajendeagatik. Bibliakoak suizidioaltruistak dira. Suizidioaren gaineanezartzen den estigma Judasengandikaurrerakoa da: kontzientziakeragindako harragatik urkatu zuen-etabere burua. Eta horrek deabruztatuzuen hainbeste, non Antzinaroan morsvoluntaria esapidea existitzen zen,zeure eskuz hiltzea, baina XVII. mendeansuizidio hitzak asasinatzea adieraztenduen, horren karga ideologikoarekin”

(RAMON ANDRES, SUIZIDIO IKERTZAILEA)

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA (HIZKUNTZAPOLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraKULAPE EMON.- Amodio kontuetan, ezezkoa eman. Dantzan ezetz esatea ere bada. Gazteleraz,‘dar calabazas’. “Halakoren baten ausartu zan errekaua egittera begixa jota eukan neskatilliari,eta kulape emon zetsan”.KULIANDA.- Landu gabeko kaxa edo kulata. “Kulianda dotorienak beti intxaurrakin egitten dittuk”.

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

eskutitzakEibarko komisarian nire mugikorra entregatu due-

nari nire esker ona helarazi nahi diot bihotz-bihotzez.Domekan Kalamuan, tontorrean ahaztuta laga nuen,Basauriko Baskonia mendi taldearekin batera Traba-kuatik Etxebarriaraino, Mendibil-Urko-Akondia-

Kalamua mendi ibilaldia egin nuenean. Konturatunintzenean atsekabe handia hartu nuen, baina mu-gikorra bueltatu zuen lagun anonimo horri eskerorain benetan pozik nago. Milesker berriz ere!

Mar i Nancy Marmu

Nire mobila bueltatu zuenari esker ona

Page 4: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!danon ahotan2016-II-5

4

Astelehenian hasi ziran Errebal eraldatzeko biharrian Dragados S.A. eraikuntza etxe-kuak. Horretan erabilliko daben aurrekontua 4.093.126 eurokua (BEZ barik) da eta Erre-balgo biharrak 21 hillebeteko epian amaittu biharko dittue. Aparkatzeko erabilli dan toki-xan erabillera anitzetarako eraikiña eta aisialdirako hainbat gune jasoko dittue eta disei-ñurako oiñarrixa "Vaumm Arquitectura y Urbanismo SLP" etxiak egindako "Errebal Ireki"izeneko proiektua izango da: erabilleraludikorako zein azokarako guniak 2.600metro karratu beteko dittu, baiña aurre-tik solairu biko aparkalekua egingo da-be: bigarrenian inguruan bizi diranenda-ko 103 aparkaleku sortuko dittue eta,horrez gain, txandaka erabiltzeko beste90 aparkaleku gehixago egingo dira. Etaerabillera anitza izango daben aisialdira-ko gune barrixak, bestalde, 700 metrokarratu inguru izango dittu.

Hasi dira Errebal eraldatzeko biharrak

asteko

datua42.000

Armagintzaren Museuak sekula baiño bi-sita gehixago jaso zittuan iaz, 4.832 lagunguztira. 2004. urteko datuekin konparatzenhasiz gero, bisita kopuruak %25 egin dau go-ra (3.517 bisitari hartu zittuen 2014an). Por-talean atiak zabaldu zittuanetik, 2015. urtianlortu dabe emaitzik onena eta, arduradunak diñuenez, "seguruenik urtian zihar antolatutako al-di baterako erakusketa berezixak, presentaziñuak eta bestelako topaketak (tartian BOJ Ola-ñeta enpresaren 110. urteurrenaren ingurukua) horretan lagunduko eben".Udazkenian eta udabarrixan ibilli da jende gehixen eta bisitan juandakuen artian urrutitik eto-rrittakuak (tartian Errusia, Argentina eta Chicagoko turistak) be hartu zittuen. Museuak eguaz-tenetik zapatura bittartian arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara zabaltzen dittu atiak eta dome-ketan, barriz, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

BaserriasalgaiGisastu baserria izan daoraingoan. Salgai jarri zuten eta,kostatu den arren, badu ugezababerria. Egoera kaxkarrean zegoeneta, zaharra bota ondoren, etxeberria eraikitzen ari dira. Eibarkozulotik irteteko aukera aparta, etakaletik ez oso aparte. Apustuhandia bizilagunena, ez zen-etainbertsio txikia izango, endemaskrisiaren zaratak ixildu gabedaudela oraindik. Lehengo jabeakbere dirutxoa aterako zuen;jakina, harek ere bere premiakizango ditu, zelan ez ba!Eibarren oraindik bada baserri-jabe gehiago erosle bila dabilena.Baina onuragarria ote daholakorik gertatzea herriikuspegitik? Ezetzean nago.Baserria ez baita etxebizitzabakarrik. Baserrian, etxebizitzaeta bere terrenuak bat dira.Lur-sailak bizibide dira, lan tresna.Kaleko diruak baserria erostenduenean, lurzoruarenbatezbesteko prezioaren igoerademasa da. Lur-jabeakaberastasun handia duela uste dueta espekulazioari ekiten dio.Nekazaritzako irabaziekinezinezkoa da lur-sailok erosi edoerrentan hartzea. Ingurukobaserritarrak edo sektoreanhutsetik hasi nahi duenak ezinditu lur-baliabideok erabili. Bada irtenbiderik? Bada, bai.Orain ere iparraldera begira jarribehar. Han, lege baten arabera,baserria salgai dagoenean,“estatuak” interbenitu egiten du.SAFER egiturak bitartekari lanakegiten ditu, ganoraz tasatuondoren nekazaritzako lurraknekazarien esku gera daitezen.Horrela, salerosketanbaserritarrak dauka betilehentasuna. Eta, horretaz gain,gure iparraldeko anai-arrebahiperaktiboek Lurzaindia sortuberri dute. Goiko egiturak ezduenez nahikoa ondofuntzionatzen, herritarrekerosketa kolektiboak egitendituzte, gero erositako lurroknekazari bati errentan lagatzeko.Lurra espekulaziotikerreskatatzeko herri-ekimena da.Horra hor Eibar hiri aurrerakoiakbere izaera bide-urratzaileaerakusteko aukera aparta, etahau ere ez hain apartekoa.

ENRIKE SOSOLA

euro bideratuko dittu udalak, 55 urtetik gorakuakkontratatzen dittuen enpresa txiki eta ertainerilaguntzeko. Kontratuak gitxienez 6 hillebetekuakizan biharko dira; soldata zein gizarte-segurantzakostuen %75 arteko laguntzak izango dira etabakotxari gehixen jota 6.000 euro emongo detsez.

Aurreko asteko eguenian Debaldea-ko LABeko ordezkarixak euskal pre-so eta iheslarixen etxeratzia eskatze-ko Soraluzen bildu ziran, hilleroko mar-txari jarraittuta konzentraziñua egitte-ko. Sindikatuko ordezkarixak mobiliza-ziñuekin segiduko dabe eta hurrengoalkarrataratzia (otsaillekua) Debagoie-nian izango dala aurreratu deskue.

Presuen aldeko konzentraziñua

Museuak 4.832 bisitajaso zittuan iaz

Page 5: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!danon ahotan

2016-II-55

autuanEguaztenian, San Blas egunian, Eibarren ondoerrotuta daguan ohitturiari eutsi zetsen askok etasanblas opillak, egun batzuetan paparrian lotutaeruateko sokekin batera bedeinkatzera eruan zi-ttuen, holan santuak eztarriko gaitzetatik babeste-ko. Eibartar guztiak sanblasak bedeinkatzeko auke-ria eukitzeko, meza berezixak eskindu zittuen he-rriko eliza guztietan.

Bedeinkatutako sanblasakeztarrixa zaintzeko

Roberto Lopez Etxeberriaeibartarrak 2016-2017udazken/negurako bildumabarrixa, "La miel es mas dulceque la sangre" izenekua,MBFWMadrid pasarelanpresentauko dau otsaillaren21ian, 15:30xetik aurrera.Gonbidapenak [email protected] idatzi leike.

ETXEBERRIAREN DISEIÑUAK

Arrate Kultur Elkartekuak antolatuta,eguaztenian San Blas opillen lehiaketiaegin zan Topalekuan. Parte hartzera animauziran 14 lagunak etxian egindako sanblasakeruan zittuen eta, epai-mahaiko kidiak danakprobau eta gero, sarixa (bertoko produktue-kin betetako otarra) Isabel Huerta Ortuoste-ri emotia erabagi eben. Zorionak!

Bestalde, lehiaketa egunaren aurretik, san-

blasak egitten ikasteko aukeria euki eben au-rreko zapatuan, Arrate Kultur Elkarteak anto-latuta egin zan ikastaruan. Dozenatik gorakotaldiak goiz osua emon eban sukaldian, opi-llak egitteko masa lantzen, laban egosten etaopillari gaiñetik botatzeko zurixa preparatzen,baiña biharra amaittuta primerako sarixa eukieben: San Blas opil goxo-goxuak eta, gaiñera,norberak egindakuak!

Isabel Huertak irabazi dau lehiaketia

Ibilgaillueri lotutako zergaborondatez ordaintzeko epiamartxuaren 10ian itxiko da.Helbideratutako errezibuenkasuan, azken egun horretankobrauko dabe, aurretikemondako kontu zenbakixan.Eta helbideratu gabekuakKutxabank, Laboral Kutxa,Banco Sabadell-Guipuzcoano,Banco Bilbao VizcayaArgentaria, Banco Santander,Bankoa, Nafarroako RuralKutxa eta La Caixa-ko edozeinbulegora juanda pagau leikez.Internet bidez pagatzekoaukeria be badago.

IBILGAILLUEN ZERGA

Teak, kafeak, txokolateak,eztia... eta baxera bereziak!!Teak, kafeak, txokolateak,eztia... eta baxera bereziak!!

Probaleku, 4 - Bis (ERMUA) 943 03 15 [email protected] www.teteriadescubre-te.com

ume etagazte

moda

Lehen jaunartzerakoeta ezkontzetanerresak eramatekoJANTZIAK

kopinamoda

San Agustin, 3943 204 181

Page 6: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!danon ahotan2016-II-5

6

“Sahararen Aldeko 12. EuskalKarabana: Piztu Itxaropena!”kanpaiñiarekin bat eginda, Eibar-Sahara alkartekuak kanpamentue-tara bidaltzeko janarixa eta premi-ñazko beste produktu batzuk bil-tzen ibilli dira eta aurten markaguztiak apurtu dittue, Eibar, Elgoi-bar, Mendaro eta Deban lagundudaben jendiari esker 5.600 kilo ja-nari batzia lortu dabe eta. Horre-kin batera, kanpaiñiaren harira

ikasliendako marrazki lehiaketiabe antolatu dabe aurten. Lanak entregatzeko epia itxitta,kategorixa bakotxerako saridunakaukeratzeko biharrian hasitta da-goz epai-mahaixa osatzen dabenEibar-Saharako kidiak eta Eibar fo-ball taldeko jokalarixak. Datorrenastian, hillaren 13an marrazki guz-tiak Untzagan ikusgai ipiñiko di-ttue eta sarixak be orduantxe ba-natuko dira.

Zezen-plaza kirolgune bihurtzenSaskibaloirako kanastak eta bestelako kirol ekipamenduak ze-zen-plazan ipintzeko biharrak amaitzeko gitxi falta da eta, udalianesan deskuenez, "inauguraziñua otsailleko zapaturen batian egin-go dogu, ahal dala Multikirolak programiarekin alkarlanian prepa-rautako ekitaldixa antolatuta". Hortaz, hillebetia amaittu aurretik ki-rol diferentiak praktikatzeko gune barrixa eukiko dau herrixak.

Itziar Epalza sailburua eskualdeko bisitan etorri zan aurrekoastian, Mertxe Garmendia Turismo Zuzendarixak eta ArantzaMadariaga Basquetourreko zuzendarixak lagunduta, Debegesakgure eskualdia bertatik bertara ezagutzera etortzeko gonbida-penaren harira.Ekimenaren asmua “sektore turistikuak eskualdian izan daben

billakaeriari merezi daben garrantzixaemotia, eskualdiak eskintzen dittuanbaliabide turistikuak ezagutzia eta etor-kizunera begirako proiektuak azaltzia”dala azaldu dabe arduradunak. Gure he-rrixan ekin zetsen ibilbidiari: Ipurua fo-ball zelaixa eta Armagintzaren Museuaikusi zittuen eta, jarraixan, eskualdekobeste toki batzuk ezagutzera juan ziran.

Lesbosera errefuxiatueri laguntzera

Turismo sailburua bisitan

Ane Ojanguren eta Manu Ledo eibartarrak martxuanGreziako Lesbos irlara bidaiatzeko asmua dake, itsa-soz etenbarik aillegatzen ari diran errefuxiatueri harreraegitten laguntzeko. Martxuaren 18tik 31ra bittartian jar-dungo dabe horretan, oin dala gitxi Koro Gabiola eta Iña-ki Iraola boluntarixo elgoibartarrak egon ziran tokixan. Bi-kotiak Grezian emon zittuen egunetan ikusi zittuen pre-miñarik haundiñak (sendagaixak, janarixa, berogailluak…)azaldu detsez eta, eta hórretxek GKE-ien bittartez bide-ratzeko asmua dake. Baten batek dirua emonda lagundunahi badau, Kutxabanken, ES78 2095 5035 0091 kontuansartzeko aukeria daka.

Sailburua eta berarekin etorrittakuak ArmagintzarenMuseuan eta Ipurua foball zelaixan izan ziran.

Manu Ledo eta Ane Ojanguren.

Sahararako 5.600 kilo janari bildu dittue

Kirol diferentiak praktikatzeko gunia izango da zezen-plazan.

Page 7: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!aratosteak

2016-II-57

32 millioi euroko aurrekontu proposamenaEguaztenian presentau eben gobernu taldekuak2016rako egin daben aurrekontu proposamena.Alkatiak azaldutakuari jarraittuta, beste alderdixerientregau detsen proposamenak urte osorako 32millioi euroko presupuestua aurreikusten dau etazirriborrua osatzerakuan "hiru ardatz nagusiri" begi-ratu detse. Lehen ardatza bizi kalidadia hobetzerabideratutakua da eta egingo dittuen inbersiñuerizuzen-zuzenian lotuta doia. Inbersiñuetan 6'5 millioi erabiltziapenstsatzen dabe eta, horren barruan, Errebalgo biharretarakoerabilliko dittuen 2'3 millioiak dagoz. Beste 1'9 millioi akzesibili-dadia eta beste hainbat hobetzeko biharretan gastatzia aurrei-kusten dabe. Bigarren ardatza Gizarte Politikiari lotutakuak osa-tzen dabe (premiñia balego Larrialdirako laguntasunetarako da-guan kopurua haunditzeko prest dagoz, Kooperaziñorako lagun-

tzeri eutsiko detse…). Eta hirugarren ardatzak Garapen Ekonomi-kuarekin lotura zuzena dauka (bestiak beste, basarrittik bizi nahidabeneri zergak merketzia, ikasketak amaitzen dittuena herrixangeratzeko bekak…). Beste alderdixak alegaziñuak presentatzekoepia zabalik dago eta, euren arteko negoziaziñuak dakan errit-muaren arabera, martxoko lehen asterako aurrekontua plenuanonartzeko moduan egotia espero dabe.

Oposiziñoko alderdixak alkatiaren eskutik jasotako aurrekontuarenzirriborruari aldaketak eta zuzenketak egitteko biharrian hasitta da-goz, baiña edozelan be hiru taldiak alegaziñuak aurkeztuko dabela au-rreratu dabe. Bilduko ordezkarixak diñuenez, proposamenak ez dakaherrixan daguazen erronka sozio-ekonomikuendako erantzunik eta ho-ri aldatzeko proposamenak lantzen dihardue. EAJ-PNV alderdikuak, ba-rriz, ekonomixari bultzadia emoteko proposamenak sortzen ahalegin-duko dira. Eta Eibar Irabaziko ordezkarixak be alegaziñuak presentatze-ko asmua daka: Eibarrerako enplegu plana sortzeko premiñia dagualadiño eta, horrekin batera, herriko autonomo eta enpreseri mikrokredi-tuak emoteko udalari "banka publikua" sortzia eskatuko detsa.

Aurrekontua hobetzeko biharrian

● tartak● enkarguaketxera

Bidebarrieta, 28

☎ 943 20 79 73

San Andres

Gozotegia– Lora eta landare natural eta lehorrak

– Ezkontzetarako lorak

San Juan, 1 Tel. 943 20 33 29

LORADENDA

TUTU

LUM

END

I

IDURRE IRIONDO

Oposiziñoko hiru alderdixak aurrekontu zirriborruan enpleguasortzeko proposamenak falta dirala pentsatzen dabe.

Page 8: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

NOIZ: 2016ko martxoaren 3 eta 4an.

NORENTZAT: Euskeraz Primeran! kanpainan

sartuta dauden tabernentzat.

LEHIAKETA-OINARRIAK:

1.- Taberna bakoitzak gilda bakarra

aurkeztu ahal izango du lehiaketara.

Nahi dituen osagaiak erabiliko ditu,

baina GILDA izan beharko da.

2.- Lehiaketara aurkeztuko den gilda,

…eta kitto!-k emandako txartelaren

bidez identifikatuko da.

3.- Lehiaketara aurkeztuko den gildaasko jota euro baten salduko da.

4.- Izen-emateko epea: Otsailaren 10era arte.

5.- Lehiaketan parte hartuko duten tabernek

aurkeztuko duten gildaren argazkia

…eta kitto!-ra bidali beharko dute hilaren

17rako, katalogoa egin ahal izateko,

whatsapp bidez (688 85 95 59) edo

emailez ([email protected]).

6.- …eta kitto!-k eramango ditu tabernetara

bozketarako kutxak eta orriak,

eta martxoaren 5ean jasoko ditu.

AntolatzaileaLaguntzaileak

SARIAK:

1) Epaimahaiaren saria: 150€

2) Herritarren saria: 150€

EPAIA: Martxoaren 9an jakinaraziko da.

Harremanetarako deitu 943200918 telefonora.

II. GILDA-LEHIAKETA 2016

II. Gilda-lehiaketan izena emateko epea

zabalik dago

…eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran! kanpainaren barruanantolatu duen II. Gilda-lehiaketan izena eman nahi duten tabernek,otsailaren 10era arte izango dute horretarako aukera. Aurten martxoaren3 eta 4an egingo da lehiaketa, eta iaz moduan sari bi izango ditu:epaimahaiarena (150€) eta herritarrena (150€). Herritarrek botoa emanahal izateko bozketa-kutxak izango dira tabernetan, eta botoa ematenduten herritarren artean bi pertsonentzat afaria zozketatuko da. Aurtengoepaimahaia Mireia Alonso, Iosu Mugerza eta Josu Gimenezek osatukodute. Iaz 27 tabernek hartu zuten parte lehiaketan; epaimahaiaren sariaAmañako Jantaedan-ek eraman zuen, eta herritarren berriz, Koskorrek.

Page 9: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!elkarrizketa

2016-II-59

– Zer kontatzen duzu liburuan?Baratzeek gure kulturan zer garrantzia

duten azaltzen dut eta historia ere bai;izan ere, baratza ez da bakarrik barazkiakhazteko toki bat, gauza askoz zabalagoada. Horrez gain, baratzeen inguruko gau-za orokorrak aipatzen ditut: ongarriak, gai-tzak eta izurriteak, ilargiak duen eragina,animalia laguntzaileak zeintzuk diren,egutegiaren arabera noiz erein... Amaie-ran, hiztegia ere sartu dut, euskaraz ika-ragarrizko hitz-aberastasuna dugulako es-parru horretan. – Zein publikori zuzenduta dago?

Nolabait esateko, hiru publikorentzatpentsatutako liburua da. Alde batetik, ba-ratze batekin hasi nahi duenari oinarrizkogauzak azaltzen dizkiot. Bestalde, baratzebat duenarentzat eta bertan sakondu nahiduenarentzat. Eta, azkenik, badago bestepubliko zati bat sekula ez duenik baratzebat jarriko, baina nolabait uste duena gurekulturan kontu hau garrantzitsua dela. Li-burua idatzi nuenean erraztasuna bilatunuen eta horregatik sartu nituen testu la-burrak hizkuntza errazean, izenburu eta ar-gazki askorekin.– Arrakasta handia izan du liburuak…

Bai. Nik salduko zela pentsatzen nuen,baina ez hainbeste. Egia da jendeak ikara-garrizko harrera ona egin diola. Uste dutmomentu egokia izan dela liburuarentzat.Indar handia ematen du jendea pozik ikus-teak aurrera egiteko.– Zenbaterainoko garrantzia dute ortuekgure kulturan?

Nik beti esaten dut euskaldun batek no-belak irakurri ditzakeela edo musika askoentzun, baina euskaldun bat inoiz ez delakultua izango baratzeaz ez badaki.– Eta nola ikusten duzu egungo egoera?

Jendea gero eta gehiago sartzen ari damundu honetan. Azken lau urteotan, adi-bidez, Gipuzkoan mila familia baino gehia-go jarri dira herri-baratzeak lantzen. Herri-baratzeak udalak emandako lur sailak diraeta gero eta gehiago zabaltzen ari den jo-era da, indartu beharrekoa.

– Edozeinek eduki dezake ortu bat?Noski. Munduan dagoen gauzarik erra-

zena da baratze bat edukitzea, erraz ikas-ten da eta, gainera, uste dut ikaragarrizkosatisfakzioak ekartzen dituela epe motze-an. Kalitatezko produktuak ekoizteaz gain,baratzeak gauza asko ematen ditu.– Eta tokiari dagokionez?

Baratzea etxeko leihoko txoko bateaneduki dezakegu hiru loreontzitan, edo te-rrazan, edo balkoian... Lehen esan bezala,oso erraza da.– Irratiko saioa nolakoa izaten da?

Zapatuero kontsultategi antzekoa izatenda. Landareei buruzko euskaldunen jakin-tza jaso eta zabaltzen dugu. Deitzen dute-nak profil desberdinetakoak izaten dira;baserritarrak, baratzeak dituztenak, baso-ak edo fruta-arbolak dituztenak, ... – Otsailaren 9an hitzaldira joanko dire-nek zer ikasteko aukera izango dute?

Liburua aurkeztuko dut eta sortzen direngalderei erantzungo diet. Niri jendea gertu-ratzea gustatzen zait, eurek galderak egi-tea ... Batez ere, denon artean ikasteko au-kera edukiko dugu, bakoitzaren esperien-tziak elkarbanatuz eta tokiko hitzak eta kul-tura ikasten. Ni ikastera joaten naiz beti.

“Euskaldunbat inoiz ez da kultua izango baratzeazez badaki”

JAKOBA ERREKONDO usurbildarranekazaritzako ingeniari teknikoa etapaisajista da. Inguru baserritar batean

hezi zen arren, kaletarra da. Paisaiakulturaletan aritzen da baina, horrez gain,31 urte daramatza Euskadi Irratian,zapatuero “Landaberri” saioa egiten etahogei urte Argian landareei buruz idazten.Iazko urtean argitaratu zuen liburua, “BiziBaratzea - Garaian Garaikoa Garaiz - EmanEta Hartu” aurkeztuko du otsailaren 9an,…eta kitto!-n arratsaldeko 19:00etan.

Jakoba Errekondo

“Azken lau urteotan

Gipuzkoan mila

familiatik gora jarri

dira herri-baratzeak

lantzen udalak

emandako lur sailetan”

Page 10: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

KITTO10

- Doktoretza amaituta, bertan ge-ratzeko asmoa duzu? Zenbateroetortzen zara Eibarrera?

Nire asmoa AEB-tan geratzea da,unibertsitate batean ikertzen. Epeluzean agian bueltatuko naiz, bainamomentuz ez daukat hori buruan.Gabonetan eta udaran izaten naiz Ei-barren normalean.- Horko hezkuntza-sistematik zerkematen dizu inbidia gehien? Aldehandia dago hemengoarekin?

Urtero hogei bat ikasle onartzenditu Northwestern-ek ekonomiandoktoretza egiteko, estatubatuarraklaurdena. Munduko toki guztietako-ak gaude. Kultura oso ezberdineta-koak izateka asko aberasten gaitu.Hezkuntza-sistemari dagokionez,desberdintasuna baliabideetan da-go; horri esker, Northwestern pun-tako ikerlariak fitxatzeko gai da. Dok-toreak kontratatzeko sasoian, AEB-tako goi mailako unibertsitateek Es-painiako futbol taldeek bezala joka-tzen dute, talentua erakartzeko la-nean. Oso sistema meritokratikoada. Espainiako unibertsitate-siste-ma, aldiz, nahiko endogamikoa da:hor ohikoa den moduan unibertsita-te batean doktoretza egin duena ge-

ro bertan kontratatzea, AEB-tan ho-ri ez da onargarria. Espainian gizar-teak exijitzen du meritokrazia futbo-lean, baina ez unibertsitatean. - Zerk deitu dizu atentzio gehienAEB-etan?

Unibertsitateen kirol-ligei, berezi-ki saskibaloian eta amerikar futbole-an, ematen dieten garrantzia. NBAkbezain besteko atentzioa eragitendute bai zaleen zein telebisten alde-tik. Hori bai: juergarako beta gutxia-go dago hemen Eibarrekin konpara-tuta. Bestalde, Chicagon neguakoso gogorrak dira, eta juergarako go-go apurrak uxatu egiten dira kanpo-an 20 zero azpitik dagoenean.- Jarraitzen dituzu hemengo be-rriak? Zerez baliatzen zara?

Bai, internetez baliatzen naiz iturrigisa. Bestalde, saiatzen naiz aste-buruero Eibar eta Athletic-en futbolpartiduak ikusten.- Xakea praktikatzen jarraitzen du-zu? Non eta zeinekin?

Saiatzen naiz, baina ez daukat le-hen adina denborarik. Northwes-tern-en xake-talde bat dago, ikasleezosatuta, eta eurekin jarduten dut.Eta, internet bidez, nazioarteko txa-pelketak jarraitzen ditut tarteka.

2012an amaitu zituen Ekonomia ikasketak EHUn eta 2014ra arte Madrilen egin zituen master- ikasketak. 2014ko abuztutik AEBtan ikasten dihardu, Northwestern unibertsitatean, Evanston-en.Chicagotik oso gertu, Michigan lakuaren parean dago kanpusa. Ekonomian doktoretza egiten ari da: “Normalena da doktoretzak 6 urte irautea”. Haritzek Fundació la Caixa beka lortu zuendoktoretzako lehenengo bi urteetarako eta harek ordaintzen dio soldata. Horrela, “Doktoretzakoklaseetan eta nire ikerketa propioan” burubelarri dago zentratuta.

«Espainian gizarteak merituak eskatzenditu futbolean, baina ez unibertsitatean»

Haritz Garro (AEBtan Ekonomia Doktoretza egiten)

etakitto.eusBadakizu www.etakitto.eus webgunean asteburukokirol agenda eta kirol-emaitzak ikus ditzakezula?

Page 11: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

11

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ikastetxe-etan Lanbide Heziketa ikasten dihardu-ten mila ikasle inguru batu ziren marti-tzenean Untzagan, bosgarrenez eginzen Ikasenpresa Azokan. Goizean hasieta bazkaltzeko ordura arte ikasleek sor-tutako 165 enpresa txikik euren produk-tuak eta zerbitzuak ezagutzera ematekoaprobetxatu zuten azoka eta askok salgaiere ipini zituzten.

Birziklatutako produktuak, informatikaprogramen diseinurako zerbitzuak, elika-dura, egurrez sortutakoak, mekanizatu ar-lokoak, ipuin kontakizunak, menpekota-sunen bat dutenen zaintzari lotutakoak,kirol entrenamenduan erabiltzekoak,aholkularitza pertsonala, bitxigintza etaabarrek osatu zuten Eibarrera ekarritakoeskaintza.

10 urtetik gora daramatzate programahonetan beharrean, Lanbide Heziketa au-keratzen duten gazteen artean ekintzaile-tasuna sustatzeko asmoarekin, aurrekoastean azoka aurkeztera etorri ziren PiliDiez-ek, Tknikaren Ikasenpresa programa-ren dinamizatzaileak eta Iñaki Mujikak, Tk-nikako Zuzendari Exekutiboak. Euren ber-betan, "Euskadin arlo horretan eskaintzazabala dago, Lanbide Heziketa aukeratuzgero 23 sektore ezberdini lotutako ikaske-tak egin daitezke".

Datuek ere egitasmoak duen arrakas-ta agerian lagatzen dute: "2015-16 ikas-turtean EAE-ko 53 ikastetxek eta 132 ira-

kaslek dihardute partehartzen, 418 ikasenpresasortu dituzten 3.000 ikas-lerekin batera". Eibarrenbertan Lanbide Heziketa-ren barruko Goi Mailakozein Erdi Mailako zikloakikasteko aukera zabaladago programan partehartzen duten ArmeriaEskolan eta Uni Eibar-Er-muan eta, horiekin bate-ra, Eibarko udalaren ar-

durapean dagoen Oinarrizko Lanbi-de Heziketako zentruan gazteakarozgintzan eta sukaldaritzan tre-batzen dituzte.

Azokaren harira, bestalde, orainjubilatuta dagoen Javier Unamunoriomenaldia egin zioten. Urteetan Ar-

meria Eskolako irakasle izandakoak gauregun euren enpresaren jabe diren askori

aurrera egiten lagundu zien eta, horrekinbatera, Urrats Bat egitasmoaren ardura-duna ere izan zen. Gazte ekintzaileei urte-etan eskaini dien laguntza hori eskertze-ko, Miguel de los Toyos alkatearen eskutik"Grabadore bola" oroigarria hartu zuen azo-karen inaugurazio ekitaldian.

2000. urtean abiatu zen Urrats Bat egi-tasmoa eta horren barruan sortu zituztenlehen ekimenak 2004. urterako martxanzeuden: "Harrezkero egitasmoari esker526 enpresatik gora sortu dira eta horieta-ko gehienak oraindik ere zabalik eta mar-txa betean jarraitzen dute".

Azoka TKNIKA-k (Eusko JaurlaritzarenHezkuntza, Hizkuntza politika eta KulturaSailaren menpe dagoen Lanbide Hezike-tarako Ikerketa eta Berrikuntza aplikatura-ko zentruak) antolatzen du, urtean behin,ikasleek ikasturtean zehar sortutako en-presa proiektuak ("Ikasenpresak") kaleraatera eta jendeari erakusteko aukera ema-teko. Aurretik beste toki batzuetan ipiniizan dute azoka, baina azken bost urteo-tan, udalaren eta LH Oinarrizko Zentruarenlaguntza eta elkarkidetzari esker, Eibarrenizan da.

Ikasenpresa: enpresak sortzen ikasten

KITTO

Uni Eibar-Ermua ikastetxeko talde honek “Ameris”ikasenpresa aurkeztu zuen martitzeneko azokan.

Oinarrizko LH zentruan ostalaritzan jardutekoikasten ari dira.

Arozgintzan beharrean jardutekoprestakuntza jaso daiteke Eibarren.

SARIA UnamunorentzatUrteetan Armeria Eskolako irakasle izan-dakoak ”Grabadore Bola” oroigarria hartuzuen Miguel de los Toyos alkatearen eskutikazokaren inaugurazio ekitaldian. Javier Una-munok gaur egun enpresari diren askori la-gundu izan die aurrera egiten eta Urrats Bategitasmoaren arduraduna ere izan da bera.

Page 12: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!historia2016-II-5

12

XIX. mendeko 80. hamarkadako hasieran Andaluzian izandakouzta txarrak gosete handiak ekarri zituzten eta horrek langileen erre-bindikazioekin gogorren jokatzen zuten lur-jabeen sailak erretzea eka-rri zuen ondorio gisa. Apurka-apurka, bi jarrera joan ziren egonkor-tzen Espainian: alde batetik, Andaluziako anarkokomunismoa; eta,bestetik, Kataluniako internazionalisten anarkokolektibismoa. Anda-luziarren jarrera erradikalak hango lur-jabeen berehalako erantzunajaso zuen. Eta, horrela, Jerezeko Guardia Zibilaren Oliver tenienteakesan zuenez, aberatsekin modu biolentoan akabatzeko asmoa zuenerakunde klandestino misteriotsu baten estatutuak aurkitu zituen ha-rri baten azpian.

FTRE-ko ((Federación de Trabajadores de la Región Española) hain-bat kide atxilotu zituzten eta Andaluziako Kropotkinen aldekoen aur-kako errepresioa justifikatzeko propaganda kanpaina handi bati ekinzioten. El Blanco de Benaocaz-en izandako hilketen eta benta bate-ko jabea hil zutela aitzakia hartuta, heriotz zigorrera kondenatutakozazpi lagunek euren bizia galdu zuten eta zortzigarren batek bere bi-zia salbatu zuen aurretik burua galdu zuelako. Horrez gain, gatibu har-tutako ehunka preso Filipinetara bidali zituzten eta, 1903an prozesuaberrikusteko prentsa-kanpaina zabaldu zen arte, ez zuten euren as-katasuna berreskuratu. Lehen aipatutako froga horiek Oliver tenien-teak 1883ko otsailean aurkitu zituen eta orduan pasatu zizkioten ho-rren inguruko txostenak Sagasta gobernu liberalaren buruari.

Eibarko Artxibategian dagoen kartak Andaluziako estatutuak aur-kitu eta hilabete bat geroagoko data du eta, ortografia akatsak era-kusten dutenez, egileen kultur-maila ez da oso urrutira joateko mo-dukoa. Testuan 30.000 erreal eskatzen zaizkio Josefa Baskarani,urrean edo zilarrean, eta Azitaingo ermitan laga beharko dituela agin-tzen zaio. Kontuan euki behar dugu sasoi hartan ermita hori hirigu-netik oso urruti zegoela eta horrek asko laguntzen zuela eskatzen ze-na diskrezioz egiteko. Biktimari ohartzen zaio inguruan zortzi lagunizango direla tokira heltzen laguntzeko eta, behin ermitara helduta,armatutako beste hamabi lagun izango direla operazioa arazo barikegiteko laguntzen.

Egileak, edukazio handiz, honako erregua egiten dio biktimari: “Sesirva cumplir la sentensia callandita y con toda franquesa”. Horreta-rako, “venga la negra” kontraseña botako dionari dirua emateko es-katzen zaio. Gero azkar batean joan beharko du lekutik, bere bizitzakarriskua izan dezakeelako sektako baten batek ezagutu dutela pen-tsatzen badu. Kontuan izan behar da tamaina horretako operazio dis-kretu baterako erakundeak kideren presentzia aurreikusten duela.

Izkribuan ziurtatzen dutenez, hasieran 100.000 erreal eskatzekoasmoa zuten, baina egileak eta beste batzuk kopuru hori jaistea lor-tu zuten. Erakunde serioa dela berresten dute behin eta berriz, na-zioarteko egiturarekin, eta munduko edozein tokitan ezkutatua ere

aurkitu dutela esaten diote biktimari. Baina dokumentua legeztatze-ko zigilurik ez du agiriak. Hori bai, berme guztiak agertzen dizkioteesateko, behin ordainduta, etorkizunean berriro ez dutela beraren-gana joko eta, horretarako, erakundeak “un resibo” egingo diola “dealgún granuja de esta sosiedad” izan daitekeen abusorik ekiditeko.Hitzordua handik bederatzi egunera ezartzen dute eta, bitxia badaere, karta presidenteak eta idazkariak sinatzen dute. Jatorrizko izkri-buan izenak zirriborratuta daude, baina idazkariaren tokian “Arcabu-ses Suinaga” irakurri daiteke, izenorde indartsua berez, eta presi-dentearen tokiko sinadurak arazo gehiago ematen ditu, nahiz eta“Munguía” abizena irakur daitekeen.

Badirudi hartzailea sasoi hartako alargun aberats bat zela. Jakina,ez da kargu publikoa (emakumeek ezin zuten izan orduan) eta, tes-tuan agertzen den moduan, inguruko lehenengo biktima da; horrekbehartzen du bere partea betetzera, eredu izateko. Ez badu horrelaegiten, bera eta Bergaran ikasten zuten bere seme-alabak akabatu-ko dituzte. Une hartan eta hurrengo urteetan sasoi hartako “jaun-txoen” seme-alabek Bergarako kolegio baten ikasten zuten.

Esku Beltza edo “La Mano Negra”k bidalitako agiri bitxi hori mo-duko froga fidagarri gutxi dago; hortik bere garrantzia. Eibarko lehe-na eta azkena da, lehen aipatu moduan elkarteak ez zuen-eta luzeiraun. Seguruenik Baskaran andereak Udalari salatuko zion hura jasoizana eta horrek bideratuko zuen dokumentua udal artxibategian ego-tea. Ez da uste ordainduko zuenik. Historiagileek ez dute Eibartik oso

urrutira jotzen zeinek idatziko zukeen as-matzeko: 1883 hartan Eibarren jende gu-txi bizi zen, denak ezagunak, eta une har-tako nahaste-borrastea aprobetxatuz,izango zela eibartar azkar bat alargunaezagutu eta diru erraza lortzeko aukeraikusiko zuena.

1883ko martxoaren 14ko dokumentu interesgarriadago EIBARKO UDAL ARTXIBATEGIAN, "Pliegode amenazas de la Mano Negra" izeneko agiria. Kar-ta luzea da, La Mano Negra erakundeko kideek Jo-sefa Baskaran alargunari bidalitako mehatxu-karta,alargunak bere bizia, bere seme-alabena, eta zituenondasun guztiak salbatu nahi bazituen, 30.000 erre-al ordaindu behar zituela esaten egindakoa. Histo-riagile batzuk zalantzan jartzen dute Andaluzia alde-an jardun zuen isilpeko erakunde anarkista hori exis-titu zenik; beti lotu zaio langileen eta nekazarien mu-gimenduari, eta, itxura denez, sustraiak -izatekotan-Italiako Camorran eta Mafian zituen. Mano Negraizena bera ere lur-jabe handienen sektore batzuk ne-kazari elkarte iraultzaileei ematen zieten izena iza-ten omen zen.

ESKU BELTZA,1883ko Eibar hartan

Page 13: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!erreportajea

2016-II-513

Kanpotik, eraikuntza zahar;eta barrutik, enpresa gazte-en elkargune da Biharrian.Berreibar prozesua oinarri har-tuta eta proiektua 2015ekomartxoan definitu bazen ere,zortzi hilabeteko obra egin on-doren ireki zuten Biharrian.

Zubi (Aholkularitza Zerbi-tzua), Anemona Studioa (Di-seinu Grafikoa), GAC (Arkitek-tura Bulegoa) eta Hirikiten(Hiriaren Ikerketarako Elkar-tea) elkarteetako kideak diraproiektu honen sortzaileak eta

eraikin industrialetan, “zen-tzuzko” prezio baten truke lanegiteko espazio bat lortu dai-tekeela frogatzeko asmoz sor-tu zuten Biharrian.

Enpresari gazteak izateazgain, interesak ere badituztekomunean eta diziplinen arte-ko elkarlanak sortzen dituenonuraz baliatuz, Eibarren da-goen aktibitate sare produkti-boa indartzeko eta bermatze-ko asmoa erakutsi dute. Sarehori indartzeko, eta espazioakizaera aktiboa izan dezan, akti-

bitate ekonomikoa nahiz ludi-koa une jakin batean sortunahi dutenen parte hartzeanahi dute. Horrela beraz, taldezein norbanakoei hainbat es-pazio eta baliabideren alokai-rua eskaintzen diete.

Eibar kulturari dagokionez,bizirik dagoela uste duteproiektuko kideek. Baina eu-ren proposamena herriko gai-nerako eskaintzen gehigarribezala planteatzen dute, eraguztietako publikoek gustokoduten eskaintza kulturala izandezaten.

Biharrian-en jardunaEspazioa asanbleen bitartez

kudeatzen dute aipatutako en-presetako zazpi kideek. Aste-ro, tokiari eta jarduerei buruz-ko erabakiak hartzen dituzteeta iristen zaizkien proposa-menei nola erantzun adostendute.

Urtarrila moda diseinuari es-kaini diote Biharrian-en etagaiaren inguruko hainbat ekin-tza antolatu dituzte. Otsailean,diseinu grafiko eta industriala-ren inguruan jardungo duteeta martxoan bestalde, arki-tektura hartuko dute. Hilabetebakoitzeko gai nagusi bat lan-tzen duten arren, ez dira ekin-tza guztiak gai horren inguru-

koak izango. Honen adibide dahilaren 13an antolatu dutenpapiroflexia-tailerra, 8 urtetikgorako pertsonek elkarrekinjardun dezaten. Hala ere, orainarteko dinamiken egiteko mo-duak euren nahien eta beha-rren arabera moldatzen joan-go direla adierazi dute: “Orain-goan horrela planteatu dituguekintzak baina horrek ez dugure ibilbidea baldintzatuko”.

Ekintzei dagokienez, motadesberdinetako ikastaroak, hi-tzaldiak, erakusketak, lehiake-tak, film proiekzioak edo ber-tso saioak antolatuko dituztebesteak beste, publiko des-berdina erakartzeko asmoz:“adin desberdinetako pertso-nak konektatzea gustatzenzaigu, belaunaldi arteko eza-guera-transmisioaren defen-datzaile sutsuak gara”.

Publikoarengandik jaso du-ten erantzuna “primerakoa”izan dela eta ahal den neu-rrian horrela jarraitu nahi du-tela diote espazio berri honensortzaileek. Jendea ekartzea,hauen parte hartzea edotaideia berriak proposatzea ga-rrantzi handikotzat jotzen du-te, izan ere, proiektua “elkar-lanaz potolotzen joatea” daetorkizunerako finkatu dutenhelburua.

Azaroaren 26an zabaldu zituen ateak Biharrian, lauenpresa gazteren elkargune den Ubitxako eraikinak.Gazte hauek lan espazioa partekatzeaz gain, sorkuntza eta kultura zentro ere bilakatu dute eraikina. Hilabete bakoitzeko gai bat jorratuz, ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte.

“Proiektua elkarlanazpotolotzen joatea dagure helburua”

Biharrian proiektuaren inguruan bildutakoek astero hartzen dituztejarduerei buruzko erabakiak.

Page 14: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!geure gaia2016-II-5

14

Aurreko zapatuan aillegau jakuzengure Aratostiak, Kezka dantza tal-dekuen eskutik egin ziran koko-es-

ke eta koko-dantzekin. Koko-marruak, ur-teroko martxan, Merkatu Plazan egineben lehen agerraldixa, goizian goiz. Pla-zara saltzera juandako basarrittarrak ezeze, erosketak egitteko asmuarekin ohe-tik goiz altzau ziranak be gustora hartueben bisitia eta bat baiño gehixago koko-marruekin dantza egitten be ausartu zan,koko-jantzi jaixa iragartzen eban musikaalaixarekin animauta.

2008xan abiatu zittuen koko-dantzak etakoko-eskia Kezka taldekuak. Eibarren ba-sarri asko dagoz eta, egun bakarrian da-netara aillegatzia eziñezkua zala ikusitta,basarrixak lau taldetan banatu eta urte ba-kotxerako ibilbidia osatu eben. Hortaz, lauurterik behin emoten detse bueltia Eibar-ko basarri-auzueri. Aurten hirugarren buel-tia hasi dabe ekimena abiatu eben punto

berian, Arrate Balle eta Gorosta auzuetakobasarrixetara egindako bisitarekin.

Baiña basarrixak lau multzotan banatu-ta be, urte bakotxian bisitau bihar izatendittuenak ez dira gitxi izaten. Horregaittik,koko-dantzari eta koko-marruak osatutakokonparsa talde bittan banatzen dittue, ko-ko-eskian bete biharreko ibilbidia pixka bat

arintziarren: taldietako bat Gorostatik hasizan eta bestia, barriz, Arrate-balletik. Biga-rren auzo horretan Gaztelu, Arizmendi-guena, Arizmendi, San Juangua, Zelaikoa,Untzeta, Agiñao-azpi, Agiñao-gain, Gue-netxe, Narru, Erdikoa, Aretxitagoikoa, Ba-rrundi, Iñarra, Mendigoiti, Lezeta, Asola-berri, Sumendixa-goikoa eta Sumendixa-

behekoa basarrixetara juan ziran.Eta Gorosta aldera juandakuak,barriz, Mugitza, Pagola-txabola,Gorostabeletxe, Gorostabeña,Gorostazpikoa, Kantabria, Mugi-tza-barri, Itsaso, Maapilla, Zezeil,Biriñao , Ezkaregi-errota, Lezeta-abeltxe, Altzubarren eta Lazaretobasarrixetan ibilli ziran koko-es-kian. Baiña ez pentsau dantzakontuak hor amaittu zittuenik, ba-sarrixetako bisitak amaittu eta ja-

rraixan, arratsaldian hasi eta afaltzeko or-dua aillegau zan arte illuntzian kalian jaixa-rekin segidu eben eta, Mauxitxa txaranga-kuak lagunduta herriko erdialdian eginda-ko kalejirarekin.

Eguen Zurixa Santa Ageda bezperanAtzo Eguen Zurixa eta Santa Ageda bez-

peria, jai bixak egun bakarrian alkartu ja-

Aurreko zapatuko koko-jantzixen egun osoko jarduna etorri zan Aratostiak iragartzera.Leire Iturbe

Aratostiak beste urte batzuetan baiño lehen ekarri deskuz aurten kalendarixuak. Gaiñera, jaixa otsaillaren lehen egunetara aurreratziarekin batera, koko-jantzixak armarixo eta ganbaratik etaratzeko sasoia San Blas eta Santa Ageda jaixekinbatera etorri jaku. Atzo EguenZurixa ez eze Santa Ageda bezperiabe izan zan eta, horregaittik,Aratostien harira umientzat antolatutako jarduerak santaeskianurtendako abesbatzekin bat egineben denporan, baiña gauza bixakarazo barik ospatu genduazen, Eibarren parrandarako gogorik ez jakula sekula falta berriro beagerixan lagata.

Santa Agedan eta sanblas usaiñarekin datoz Aratostiak aurten

Dee Versions etaThe Vartoolstaldiek rockkontzertua eskinduko dabebixar 23:00etanUntzagako karpan.

Page 15: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!geure gaia

2016-II-515

kuzen, baiña horrek ez zetsan traba haun-dirik egin jendiari, eibartarrak betiko mar-txan bixak ospatzeko tartia hartu eben eta.Eguen Zurixa umiendako Aratostietakoegunik haundiña izaten da gurian eta atzobe hala izan zan: bazkalostian hasi zittuenikastetxietako jaialdi eta kalejirak, batzukherriko erdialdian eta beste batzuk eskolainguruan eta arratsaldian, barriz, Jainagaeta Narbaizarekin Urkizutik Untzagaraiñokalejira, Lisker taldiak girotutako dantzal-dixa eta Astixaren eskutik hainbat taillaregin zittuen.

Oindiok koko-jantzi barik daguazenak,baiña, ez dake zertan larrittu. Izan be,gaurtik hasitta eta martitzena aillegau bi-ttartian, ez gara eta koko-janzteko atzakixafaltarik izango. Aratoste Barixakurako pro-gramiari illuntzian ekingo detse, 20:00etanUrkizutik abiatuko dan Kaldereruen kaleji-rarekin. Urteroko martxan, gaurkuan beKezka Dantza Taldekuak, Txolarte eta La-

gun Taldea alkartieta-kuak, Ustekabe fanfa-rreko musikuak, JuanBautista Gisasola Musi-ka Eskolako trikitilarixak,Untzagako jubilau etxe-ko abesbatzak, KaleetanKantuz-ekuak eta Jaina-garen trikitixa eskola-kuak hartuko dabe par-te, Untzagarako bidianeuren dantza eta kan-tuekin herrixa animatzeneta jairako girotzen jua-teko. Kaldereruen kaleji-ra 20:30xak aldera aille-gauko da Untzagara eta,han be dantzan eta kan-tuan ibilli eta gero, Aratostietako pregoiairakorriko dabe jarraixan Ipurua GimnasiaErritmikuak. Horren ostian etenaldi labu-rra egingo da afaltzeko eta, afalostia giro-tzeko, gabeko 23:00etatik aurrera The Var-tools eta Dee Versions taldiak zuzenianjardungo dabe, Untzagako karpan rockkontzertua eskintzen.

Kontzertuak, kalejirak etalehiaketak

Aratoste Zapatuan, barriz,azken urtiotan egindakuarenbidetik aurten be eguardixanhasiko dira Untzagako karpa-barruko jarduerak, 12:00xeta-tik aurrera San Kristobalgo JaiBatzordiak girotuko daben ar-dau-dastaketiarekin. Horrekinbatera, 12:30xetan Rockaleankalejiria abiatuko da Untzaga-tik, 14:00xak arte kaliak musi-karekin alaitzeko. 13:30ean,barriz, Aratostietako tabernaeta kartel lehiaketetako irabaz-lieri sarixak banatuko detsezeta ekitaldixarekin batera agur-

tuko dittue goizeko jarduerak. Baiña jaixakarratsaldian segiduko dau: 17:00xetan AsBurgas Galiziako Etxekuak koko-jantzilehiaketia egingo dabe, Urkizuko euren lo-kalian. Parte hartzera animatzen diran guz-tieri opari bana emongo detse eta, horrezgain, hiru koko-jantzi originalenak presen-tatzen dittuenak sari berezixa jasoko da-

be. Arratsaldeko 18:00eta-tik 21:00xetara Ustekabefanfarrekuak kalejiran ibilli-ko dira eta bigarren kalejirabat be antolatu dabe,Brass Band taldiarekin(19:00xetatik 21:00xetara,Untzagatik abiatuta). Un-tzagako karpan, barriz,umiendako berbenia eskin-duko dabe Alaiki taldekuak(18:30xetatik 20:30era).

Aratoste Domekia gaur-ko eta bixarko egunak bai-ño pixka bat lasaixaguaizango da: 11:00etan Usar-

tza Txistulari Taldekuak Aratostietako ka-lejira egingo dabe eta arratsaldian,17:00etan hasiko da …eta kitto! EuskaraElkartearen eskutik urtero antolatzen danumiendako playback lehiaketia, Untzagan.Eta talde irabazliak aukeratu eta sarixakbanatzen dittuenian, jarraixan "A ze nola-ko banda" parranda ikuskizuna hasiko da.

Eta Aratostieri datorren urtera arte aguresan baiño lehen, martitzen arratsalderakoumiendako jarduerak preparau dittue:17:00etatik 18:30era Untzagan umienda-ko jolasak egingo dira, Astixaren eskutik.Hórretxek amaittu eta segidan "Sardiñarenentierru txikixa" egingo dabe, trikitilarixaklagunduta eta, amaitzeko, DJ Arnorekinumiendako diskotekia hartuko dau Untza-gako karpak.

Kaldereruak euren zartagin eta lapikuez lagunduta urtengo dabe bixar.

Play-back lehiaketia domekan izango da, 17:00etan hasitta.

Famelixako danak mozorrotzeko aukeria egongo da.

Page 16: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

- Aspaldi Donostian bizi zara baina Eibarrenjaio zinen. Noiz joan zinen Eibartik kanporaeta nolako harremana daukazu Eibarrekin?

Toribio Etxebarria kalean jaio nintzen, bainaaitaren lan kontuak zirela-eta, umea nintzela Za-ragozara joan ginen bizitzera. Han egon nintzenmendikuntza-ikasketak amaitu arte. Nire aita(Juan Antonio) eibartarra zen, Indalezio Ojan-guren argazkilari eta mendigoizale ospetsuareniloba, eta nire ama, Jesusa, Debako Lasao ba-serrikoa. Etxean betidanik bultzatu dira gureeuskaldun erroak. Amaren etxean txikitatik eza-gutzen dudan Arrateko amabirjinaren talla dagooraindik. Beti mantendu dugu harremana Eus-kal Herriarekin eta gure familiarekin. Horrexe-gatik, Donostiako Gipuzkoa Ospitala aukeratunuen bane-medikuntza espezialitatea egiteko.Eibarren senideak ditut –aitaren zein amaren al-detik–, eta guztiekin harreman beroa daukat.Nire aita Eibarren lurperatuta dago, bere gura-soekin batera.– Barne-medikuntza espezialitatea egin on-

doren familia-mediku bezala jardun duzu.Zerk bultzatu zintuen arlo horretara?

Medikuntza ikasi aurretik egin nituen Filoso-fiako hiru ikasturteetan gizakiei eta gauzen iza-erari buruzko ikuspegi humanitarioa jaso nuen.Medikuntza amaitzean, barne-medikuntza es-pezialitatea aukeratu nuen, ikuspuntu humani-tarioa ikuspegi zientifiko eta integralarekin osa-tzeko aukera ematen zidalako. Familia-medi-kuntzan jardun dut komunitatearekin eta gaixo-ekin harremana handiagoa delako. Komunita-teari zuzendutako medikuntzaren bidez giza-kiaren konpromisoa bultzatzen da eta bizitzarenzentzuaren bilaketan lagungarri da.- Donostiako Udalak, herritarren ekimenez,Hiritar Merezimenduaren urrezko dominaeman dizu. Nola bizi izan duzu? Zer nolakogogoeta egiten duzu?

Espero ez nuen sopresa izan da, oso atsegi-na, jendearen estimuaren seinale delako. “Mo-bida mediatikoa” beste gauza bat da, ez dutmodu berean baloratzen eta ahal dudan mo-

“Profesionaltasuna eta humanismoadira familia-medikuaren lanaren gakoak”

Azken egunotankomunikabide askotanikusi dugu Juan AntonioOjanguren Ulacia

eibartarra. Izan ere, DonostiakoUdalbatzak HiritarMerezimenduaren urrezkodomina eman zion urtarrilaren19an, San Sebastian bezperanantolatutako ekitaldian.Ojangurenek 20 urte eman dituDonostiako alde zaharrekoanbulatorioan mediku bezalabiharrean, eta abenduan jubilatuzen. Auzokoek estimu handiadiote eta, herri ekimenezerabakitzen den sari honenbitartez, urte guzti hauetaneskainitako gizatasuna, bokazioaeta dedikazioa eskertu nahi izandiote.

Juan AntonioOjanguren

JOSE IDIGORAS KORTABERRIA

FAMILIAREN IZENEAN, ESKERRIK BEROENAgure nahigabean lagundu diguzuen guztioi

eta hileta-elizkizunera joan zinetenoi.

Haren aldeko IRTEERA MEZA ospatuko da hilaren 14an (domekan), 12.00etan hasita, San Andres parrokian

...eta kitto!elkarrizketa2016-II-5

16

Page 17: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!elkarrizketa

2016-II-517

duan daramat. Nire ustez errekonomizmendupublikoak giza-talde solidarioentzat izan behar-ko lirateke. Sariaren indibidualizazioari dagokio-nez, ulertzen dut Alde Zaharreko paziente etalagunek euren medikuarengan pertsonalizatunahi izatea, baina horren azpian beste irakurke-ta bat dago: egunero jendearen osasunaren al-de lan egiten duten familia-medikuenganakoestimu handia eta goraipamena, hain zuen. - Abendura arte Alde Zaharreko anbulate-gian egon zara lanean. Nolakoak izan dira zu-re pazienteekin izan dituzun harremanak?

Barne-medikuntzako MIReko 4 urteak Do-nostia Ospitalean egin ondoren, Oiartzunenegon nintzen, bertako osasun zentruan, nagu-sien egoitzan eta herriko elkarteekin osasungaietan kolaboratzen. Ondoren, Donostiako Al-de Zaharreko anbulategira joan nintzen eta han20 urte eman ditut. Oso atsegina izan da lekubietako herritarrekin izan dudan harremana; osoondo hartu naute eta nire mediku lana ahalik etahobekien egin dut, komunitatean erabat inplika-tuz. Alde Zaharrean paziente nagusi asko izanditut eta harremana kofidantzazkoa eta afektuz-koa izan da. Nire lana errespetuan oinarrituaegon da, bizi-kalitate duina izateko jarraitu be-harreko pautetan akordioak lortuz.- Zer espero dute gaixoek medikuaren kon-tsultara joaten direnean?

Gaixoak harreta pertsonalizatuaren bila joa-ten dira, komunikazio aproposa nahi dute etaeuren mina konpartitzeko eta laguntza lortzekoitxaropena izaten dute. Medikuntza aldetik ko-munikazioa egokia izateko, beharrezkoa da en-tzuten jakitea (entzute aktiboa), enpatia (sufri-tzen ari denaren lekuan jartzea) eta onarpena(ez epaitzea). Hurbileko harreman honen bitar-tez, bere minari zintzotasunez aurre egiten la-guntzen zaio gaixoari, eta erabaki medikuakhartzeko oinarrian gaixoaren protagonismoarizor zaion errespetoa dago.- Zer nolako balioak izan behar ditu senda-gileak? Zer esan nahi da medikuntzaren hu-manizazioaz hitzegiten denean?

Medikuntza erabat teknikoan oinarritutakoerabakien kontra, eta eskubide eta betebeha-rretan oinarritutako medikuntzaren aurrean,Bioetika klinikoa dago, medikuntza ulertzeko

eta egiteko modu berria. Eredu hau baloreetanoinarritzen da: gaixoaren borondatearekikoerrespetoa, bizitza-kalitateari atentzioa, trata-tzeko modua, jasangarritasun ekonomikoa... Ja-rrera honekin, profesionaltasuna eta humanis-moa mediku-familiaren lanaren klabeak dira.- Zer funtzio batetzen dituzue familia-sen-dagileek?

Familia-medikua beste funtzio batzuk bete-tzen dituzten profesionalekin koordinatuta egi-ten dugu lan, kalitate teknikoa eta kalitate hu-manoa uztartzeko helburuarekin; pertsonekineta gizartearekin konpromiso profesional zeinetikoa daukagu.

Lehen mailako atentzioaren helburua pre-bentzio, errekuperazio eta errehabilitazio-zerbi-

tzuak eskaintzea da: ama-umeen zaintza, fami-lia-plangintza, txertaketa, gaixotasun endemi-koen prebentzioa eta kontrola, gaixotasun etalesio arrunten zaintza, osasun-heziketa eta oi-narrizko botiken administrazioa. Oinarrizko zer-bitzu hauei giza- eta osasun-adierazle berrienaurrean sortutako estrategiak gehitu behar zaiz-kie: zahartzearen eta kronizitatearen handiago-tzea, menpekotasunaren handitzea, zaintzaile-aren gainkarga, inmigrazioa eta gaixotasun es-pezifikoak, krisialdi ekonomikoa eta jasangarri-tasuna, epidemia biriko berriak...- Zuen lana ondo baloratuta dagoela usteduzu?

Nire ustez Administrazioak eta biztanlegoa-ren zati batek ez du ulertzen eta ez du balora-tzen familia-mediku baten oinarrizko jardunarenzati handi bat ez dela neurgarria: entzutea, gai-xo terminal bati laguntzea, familia edo zaintzai-leak hezitzen eta laguntzen denbora inbertitzea,zentruko lankideentzako gai bat lantzen etaikertzen emandako denbora... Jarduera guztiahauek ezin dira erregistratu, baina kalitatezkolehen mailako atentzioaren oinarrian daude.- Zer eman dizu familia-medikuntzak?

Maila pertsonalean, barru-barrutik betetzenninduen profesional mailako proiektu bateanjarduteko aukera izan dut, bizitza-proiektu be-zala ere asetu nauena. Familia-medikuntzak,ezagutza progresiboa emateaz gain, gizakiarenbaloreei eta mugei buruzko erreflexio-ahalmenhandiagoa eman dit. Talde mailan, lankide ba-tzurekin izandako komunikazioa eta elkarrekinegindako lanak oso positiboak izan dira. Espe-rientzia gogorrak eta une itxaropentsuak parte-katu ditugu, eta horiei esker adiskidetasun ha-rreman aberasgarriak sortu dira.- Alde Zaharreko osasun zentroan omenaldiberezia egin zizuten azken egunean, ezta?

Jubilatu aurreko egunetan, familia-medikuekgure lana diskrezioarekin eta ahalik eta hobe-kien egiten dugula pentsatzen egon nintzen.Gure lana amaitzen dugunean ixil-ixilk joatengara, gure medikuntza-ibilbidea hasi genueneanbezala. Ez nuen espero Alde Zaharreko laguneketa pazienteek egin zidaten agurrra. Oso es-pontaneoa eta hunkigarria izan zen. Esperien-tzia berria eta bihotzeko esker ona izan zen.

Jose Mª Makazaga Gabilondo(2016-I-29)

ETXEKOEK

Bizitzan bidelagun ditugunek markatzen gaituzteeta, aldamenetik joan arren, euren parte bat

gure bihotzetan betirako geratzen da.

J.A. Ojanguren Eibarren jaio zen, T. Etxebarriakalean, eta umetan Zaragozara joan zen berefamiliarekin.

“Familia-medikuek gure lana

diskrezioarekin etaahalik eta hobekien

egiten dugu”

Page 18: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!kirolak2016-II-5

18

Ipurua kiroldegiko igerilekuan jo-katutako Euskal Herriko distan-tzia luzeko txapelketan parte hartuzuten Urbateko bost ordezkariekmaila bikainean jardun zuten eta in-fantiletan, esaterako, txapela janz-tera ere iritsi ziren. 2.000 metrokoproba horretan, Jon Osak 24 minu-tu eta 45 segundoko denbora egin

zuen eta Maite Barruetabeñak 25minutu eta 8 segundokoa. Biak eregaraile izan ziren eta, nesketan, Ka-ttalin Izagirre txapeldunordea izanzen. Maila absolutoan, Ioar Urkirikbosgarren postua eskuratu zuen hi-ru kilometroak 38’47’’39 denboranegiteko eta Nekane Tejedor 11.eansailkatu zen (40’41’’83).

Txapel bi Urbatentzat Euskal Herrikodistantzia luzeko igeri probetan

Errendimendu Gipuzkoako Txapelketari dagokionaizango da jaialdiari hasiera emango dion neurketaeta hor, infantiletako 2. mailako konbinaketan, Eibar-ko Klub Deportiboko Abalos eta Sanchez Debako Eus-kal Jolas-eko ordezkarien aurka lehiatuko dira. Biga-rren partidua helduen 2. mailakoa izango da: Narbaiza-Agirresarobe herriko bikoteak (azken jardunaldian 18-22 irabazi zuten Zumaian) Andoaingo Gaztelekuko or-dezkariek osatutakoa izango du aurrez-aurre. Jaialdia19:15etan hasiko da.

Astelenak pilota partidubi hartuko ditu gaur

Aurreko zapatu goizean Multikirolen lehenengo aktibitatea egin zenUnbeko zelaian. Han izan ziren La Salle, San Andres, Aldatze, Urkizu,Iturburu, Amaña eta Soraluze ikastetxeetako 200 bat neska-mutil. He-dapen askorik ez duten beste hainbat kirolekin batera prestatutakoproiektu berritzailean, hain garrantzitsuak diren errespetua eta adiski-detasuna moduko balioak lantzen dituzte. Aipatutako lehen egun ho-rretan, jokalariek kontakturik gabeko errugbian jardun zuten eta baitaerrugbi zinta txapelketa batean parte hartzen ere.

Errugbiaz gozatu zuten Multikiroletakolehen jardunaldian

Urtea amaitu zuten moduan hasi dute 2016a ereIpurua Klubeko gimnastek eta, aurreko asteburuanjokatutako Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzekolehen fasean, senior A taldea bigarrena izan zen, ka-dete B taldea hirugarrena eta infantil A seigarrena.Horrez gain, Eibarko hiru gimnasta onenak izan zi-ren euren maila indibidualetan: Irati Yarza senior Amailan, Lorea Armendariz jubenil A-n eta June Mar-tinez kadete A-an. Ez hori bakarrik, klubeko 14 gim-nasta maila bakoitzeko hamar onenen artean sailka-tu zirelako. Bigarren fase-ari apirilean ekingo diote.Aurretik, baina, hilaren20an Bergaran jokatukoden eskolako B mailakolehiaketan izango dira ale-bin eta infantil mailetakohogei neskatila.

Ipuruako gimnastak gorengopostuekin tematuta

Narbaizaren errematea.

Klub Deportiboko maila goreneko taldeak 2’5-1’5 irabazi zion azken jar-dunaldian Donostiako Gros B taldeari Deporren jokatutako norgehiagokan.Emaitza horrekin, eibartarrak laugarrenak dira sailkapenean, Fomento lide-rra, Hondarribia-Marlaxka A eta Iriondoren atzetik. 1. mailako taldeak, bes-talde, 0’5-3’5 galdu zuen Arrasate-Arlutz C taldearekin eta, emaitza horre-kin, sailkapeneko azken postuetan geratu da, 10.ean. Bihar kanpoan joka-tuko dute talde biek: Eibar A-k Donostian Gros C taldearen aurka eta EibarB-k Zarautzen Zarautz B taldearen kontra.

Xakeko lehen taldea laugarren postuan

Page 19: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!kirolak2016-II-5

19

Aurreko zapatuan Ardo eta arrain bidearen seigarren etapa osatuzuten Klub Deportiboko mendizaleek. 35 lagun izan ziren 12 kilome-tro t’erdiko ibilbidea egiten, eguraldia lagun zutela. Hurrengo etapari,zazpigarrenari, otsailaren 13an helduko diote, Durangotik Gernikarai-no joateko. Ardo eta arrain bidearen zortzigarrena eta azkena martxo-aren 12an egingo dute, Gernikan hasi eta Bermion amaitzeko. Ar-gazkian, mendizale batzuk Unzillaitz atzean dutela.

35 mendizale izan zirenOtxandio-Durango osatzen

Radosevic eta Ansotegi prestEibarrekin debutatzeko

Eta Kike Garcia aurrelaria denboraldi amaieran. Azke-nean hiru jokalari etorri dira eta beste hiru joan urtarrilekofitxaketa etapan: Jota Peleteiro, Radosevic eta Berriatu-ko Ansotegi etorri diren moduan, irten dute Arruabarre-nak, Verdik eta Eddy Silvestrek. Badago laugarren fitxa-keta bat: FL Championship ligako Middlesbrough-etikdenboraldi amaieran etorriko den Kike Garcia. Jokalari ho-ri 2019ra arte izango da, gainera, Eibarrekin. Bestalde,Premier Bidaiak-ek autobusa betetzea lortu du bihar16:00-etan jokatuko den At. Madril - Eibar partidua ikus-tera joango diren zaletuekin.

Somos Eibar Eskubaloiak bi puntura du bigarren postuaMaila igotzeko promozioaren bila dabil-tza Fernando Fernandezen mutilek etaazken asteburuan garaipen erraza eskura-tu zuten Egiaren aurrean (38-32). Atsede-naldira ere bost goleko aldearekin erretira-tu ziren (21-16) Ipuruan jokatutako parti-duan. Aitor Telletxea (8 golekin), Iker Eiza-girre (7) eta Mikel Zuloaga pibota (5) izan

ziren goleatzaile nagusienak. Hurrengo jar-dunaldian oso atzean dagoen Romorenkantxan jokatuko dute eta, irabaziz gero,sailkapenean postua irabazteko aukeraizango dute aurretik dituzten Anaitasunaeta Huarte aurrez aurre izango baitira.

Avia Eibar-eko nesken talde nagusia eregaraile izan zen, Andoainen Leizarani 23-

33 irabazita, eta Haritza mutilen bigarrentaldea 25-21 gailendu zitzaion Donibanerieta sailkapeneko onenekin jarraitzen du.Bestalde, IK4-Tekniker mutilen jubenilmailako taldea nagusi izan zen promozio-ko lauren artean jokatutako lehian, moduhorretan Euskal Ligako onenekin jarraitze-ko Euskadiko txapelaren bila.

KAFETEGIA OKINDEGIA

Isasi, 31943 207 737E t o r r i !Z u r e e t x i a n

e g o n g o z a r a ! !

Egunero 06.00etatik aurrera

Gozatu EIBARKOPREZIORIKONENEKIN!

ERA GUZTIETAKO TESTUAK

ITZULTZEN DITUGU,

euskaratik gaztelerara,

gazteleratik euskarara,

eta ingelesetik euskarara.

ZERBITZUA

ITZULPEN

[email protected]

Page 20: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!kultura2016-II-5

20

“Seme-alabekin arrakasta zuelaikusita ekin nion proiektuari”Aurreko barixakuan banatu zituzten 27. Argia Sariak, Usurbilgo Atxegajatetxeak hartu zuen ekitaldian, eta Interneteko saria Azpitituluak.comekimenari eman zioten, proiektua orain dela 8 urte abiatu zenetik 700 filmluze euskararatu dituela eta “euskerari egindako ekarpenagatik”. Sariaproiektuaren sortzaileak, Luistxo Fernandez eibartarrak jaso zuen, bereasmoa aurrera egiten lagun izan duen Joxe Aranzabalekin batera.

LUISTXO FERNANDEZ(Azpitituluak.com)

Euskerazko piropo lehiaketaAzkoitiko Udal Bandak Jose Miguel Laskurain eibartarrari euren herriankontzertua zuzentzeko gonbidapena egin dio. Emanaldia apirilaren 24anizango da eta joko dituzten piezak latindar estilokoak izango dira. Bestalde,Laskurainek Debabarrenerako Orfeoia sortu nahi du eta horretarako lehenpausoak eman ditu. Asmoa abestea gustoko dutenekin taldea osatu eta or-feoia osatzea litzateke. Eta, bien bitartean, abestu, musika egin eta ondopasatzea. Entseguak hamabostean behin egingo dira, asteburuetan, eta ur-tean zehar pare bat emanaldieskintzea aurreikusita dago.Abestea atsegin duen Debaba-rreneko edonork eman dezakeizena (batez ere gizonezkoenahotsak behar dituzte). Proiek-tuan parte hartu nahi [email protected] helbide-ra idatzita informazio gehiagojasotzeko aukera izango du.

Azkoitiko Banda zuzentzeko gonbidapena

Saria jaso eta berehala, eskerrak ema-ten ekin zion hitzalditxoari: "Eskerrik as-ko Argia, eta eskerrik asko, bereziki, az-pitituluak euskaratzen lan boluntarioaegin duzuen lagunei,nirekin etorri deneta `Toy Story´ saga euskaratu duen Jo-xe Aranzabali eta `Taxi Driver´, `CinemaParadis´, `Eraztunen Jauna´, `Edorta Es-kuartazi´ eta beste hainbat eta hainbatlan euskaraz egotea posible egin dutenboluntarioei”.Dioenez, "interes pertsonal batetik" sortuzuen Luistxo Fernandezek Azpititu-luak.com webgunea. "Nik filmak azpiti-tuluekin ikusten nituen eta euskaraz ho-rrelakorik ba ote zen otu zitzaidan. Saiopertsonala egin eta seme-alabekin arra-kasta izan zuela ikusita, beste batzueklandutakoak hartu eta webgune txiki ba-

tean bildu nituen". Lana, bai-na, ez du berak bakarrik egin:"Hasieratik nuen elkarbana-tzeko ideia, bai azpitituluakdeskargatzeko bai kargatze-ko garaian". Erabiltzaileek bie-tarako azalpenak aurki ditza-ke webgunean bertan.Amaitu aurretik, "antzekoahalegin instituzional batzukere badirela" gogoratu zuen,"baina pixka bat motelduta" daudela pen-tsatzen du. Dioenez, “Filmazpit-en ari di-ra pelikulak argitaratzen baina nik espe-ro nuen aurten hasiko zirela beste askopublikatzen. Orain dela urte eta erdi in-guru iragarri zen akordio bat Canal+ etaEusko Jaurlaritzaren artean eta dozena-ka film euskaratuko zirela azpitituluen bi-

dez esan zen eta gainera ondare publi-ko izango zirela. Ez dugu izan horren in-guruko beste berririk”. Iaz erabiltzaileenekarpenak apur bat murriztu zirela ikusi-ta, aurtengorako erronka xumeagoa da:“Ikusiko dugu, jendea hasi da kargatzen,hiruzpalau ekarpen egon dira lehen hila-bete honetan”.

Udalak eta euskaltegi biek elkarlanean antolatu-ta, euskarazko piroporik onena aukeratzeko lehia-keta martxan dago. Parte hartu nahi duenak piropo-proposamenak otsailaren 21erako aurkeztu behar-ko ditu, zuzenean euskaltegietako batean edo libu-rutegian edo, bestela, posta elektronikoz bidalita([email protected] / [email protected]). Lehiaketa-ra aurkeztutakoen artean saria jasotzeko bi hautatu-ko dituzte (epaimahaiak bat aukeratuko du eta bes-tea, berriz, jendeak www.eibarko-euskara.com bi-tartez egingo den bozketan, boto gehien jasotzendituena izango da).

Page 21: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!kultura2016-II-5

21

Hilabete honetarako erakusketa berri biprestatu dituzte Klub Deportiboko Argaz-kilaritza Taldekoek: Ambigu tabernan Rafa-el Garcia Hernandez bergarraren "La damade rojo" izenburukoa dago ikusgai eta Porta-lea jatetxean, berriz, Jose Luis Irigoienen"Cabo Verde" izenekoa. Horrekin batera, Photoshop CS6 progra-marekin trebatu nahi duten argazkilarientzatikastaroa antolatu dute. Juan Antonio Pala-ciosek emango ditu klaseak, otsailaren 22tikmartxoaren 16ra bitartean, astelehen, eguaz-ten eta eguen arratsaldetan (19:00etatik21:00etara). Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa (bazkideentzat) eta 80 euro-koa (beste guztientzat). Informazio gehiagorako zein izena emateko, [email protected] helbidera idatzi.

Argazki erakusketak eta ikastaroa

Gaztezulok eta Forumsport-ek Aratosteen ingurukomozorro lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko@gaztezulo kontuaren jarraitzailea izatea eskatzendute eta, horrekin batera, lehiaketara aurkezten denargazkian @gaztezulo eta @forumsport.es kontuaketiketatzea (#mozorro_lehiaketa etiketa erabilita).Argazkiak bidaltzeko azken eguna otsailak 14 izangoda eta irabazleak akzio-kamera (osagarri guztiekin)jasoko du. Informazio gehiagorako gaztezu-lo.eus/lehiaketak/ begiratu.

Gaztezuloren Aratoste Lehiaketa

Arrate Kultur Elkarteak Eguen Zuri argazki lehiaketaabiatu du aurten ere. Parte-hartzaileek Aratosteetanegindako argazkiak elkartearen bulegoan entregatubeharko dituzte, martxoaren 9rako. Hiru onentzatsariak banatuko dituzte (160, 100 eta 60 euro).

Eguen Zuri Argazki Lehiaketa

Aurreko barixakuan, Gurasoak Berbetan egitasmoko Barixakuak Jo-lasian-en barruan, mozorro-tailerrean jardun zuten guraso berbalaguneketa horien seme-alabek. Material gutxirekin eta modu errazean mozorropolitak egin zituzten umeentzat, aurtengo Aratosteei aurrea hartuz. Hu-rrengo saioa otsailaren 26an izango dute eta txiste-jolasak egingo dituzte.

Mozorro-tailerra guraso berbalagunekin

Astean zehar Indianokua gaztelekua Aratosteetarakoapaintzen ibili dira begiraleak eta neska-mutilak. De-koraziorako aukeratu duten gaia "Espazioa" izan daeta, eskulanak egiten gogotik jardun dute beharrean,gaztelekua extralurtar, kohete, planeta eta bestela-koekin bete eta espazioaren itxura izatea lortzeko.

Aratosteak gaztelekuan

Idazle bizkaitarraren “Espedizioa, mendi ororen pisua” liburua iraku-rri eta haren inguruko tertulia egin zuten joan zen martitzenean, egi-tasmoan izena emanda dutenek. Mendia eta literatura Madariagaren za-letasun biak uztartuz, Shisha Pagmara egindako espedizioaren ingurukogorabeherak bildu ditu liburuan. Irakurriko duten hurrengo liburua AritzGorrotxategiren “Koldar hutsa zara” izango da, eta tertulia martxoaren1ean egingo dute.

Juanra Madariaga Harixa Emoten

Seme-alabekin gerta daitezkeen larrialdi-egoeretannola jokatu behar dugun erakutsiko digute NereaArostegi eta Erkuden Abascal pediatrek, CarmenZendoia erizainarekin batera, …eta kitto!k otsaila-ren 16rako antolatu duen hitzaldian. Erredurak, kol-peak, itomenak… eta bestelakoen aurrean zer eginazalduko digute hiru adituek, arratsaldeko 19:00eta-tik aurrera …eta kitto!-n. Gurasoak Berbetan egi-tasmoaren barruan antolatu du …eta kitto!-k hitzal-dia, baina edozeinek har dezake parte.

Lehen sorospenen inguruko hitzaldia

Page 22: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!kultura2016-II-5

22

Gaur zortzi 17:00etatik aurrera Untzagan eta Toribio Etxe-barria kalean egingo den Giza-irudien XIV. erakustaldiare-kin abiatuko dira aurtengo Antzerki Jardunaldiak. Aurreko edi-zioetan bezala, aurtengo erakustaldian parte-hartuko duten an-tzezleek ondo baino hobeto menperatzen dituzte gorputz espre-sioa, mimoa, yoga eta beste diziplina batzuk. Hainbat hiritatik ai-legatuko zaizkigu, pertsonaia ikusgarri eta konplexuekin eta, gai-nera, horietako batzuk Eibarren lehenengoz erakutsiko dituzte.Antzerki Jardunaldien irekiera ekitaldi "ofiziala" pixkat geroago,otailaren 15ean izango da: 19:00etatik aurrera Coliseoan hi-tzaldia emango du Veronica Forquek, "La alegria del actor" izen-buruari jarraituta. Diario Vascoren "Aula de Cultura" delakoarenbitartez egingo den solasaldia Juan Velaquezek koordinatukodu eta aurkelea Juan Ortega izango da. Bestalde, antzerkirako sarreren aldez aurreko salmentarekinhasita daude, interneten (www.kutxabank.es helbidean) eta Coliseo antzokian (astelehenetan 19:00etatik 20:00etara eta

barixakuetan 21:00etatik 22:00eta-ra). Horrekin batera, emanaldi bakoi-tza amaitu ondoren, hurrengo la-nentzat sarrerak erosteko aukeraizango da eta bestela egunean ber-tan, funtzio bakoitza hasi baino orduerdi lehenago leihatilan salgai ipini-ko dituzte.

Antzerki Jardunaldiak ate joka

Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak urteaketa urteak daramatza euskara eta euskal-kiak ikertzen eta orain bere lanaren emaitzainterneten, www.euskalkiak.eus sortu berrianikus dezakegu. Atzo aurkeztu zuten webgu-nea, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.Zuazok euskara egoera berrietara moldatzekobeharra ikusi arren, kezkatuta dago euskalkiakgaltzen ari direlako eta hori aldatzeko nahiakbultzatu du beste bost lagunekin batera web-gunea sortzera.

Euskalkiak, euskara batua, literatura eta tokikobatuak, eta ikus-entzunezkoak bildu dituzteatarian eta proiektuaren egileek azken atal ho-rren garrantzia azpimarratu dute, "besteak bes-te hiztun ezberdinekin egindako elkarrizketakhor jaso ditugulako". Zuazok dioenez, "gehien-bat, ahozko euskararen aldarri bat egin nahi du-gu, euskalkiaren egoera nahiko txarra delaikusten dugulako eta inork ez duelako horrenalde ezer egiten. Eta euskalkia galtzean eus-kara bera galtzen da".

Koldo Zuazok euskalkiak.eus abiatu du

SukaldekontuakSenideak gonbidatudituzu bazkaltzera.Dutxatzen ari zarenbitartean hasi zarapentsatzen zer prestatu.Ez duzu oso argi betikoarrozarekin edo ekialdekojaki exotikoren batekinseduzituko duzun familia.Izan ere, aizu, heldu zaizu(hain modan dagoen)confort gunetik irtetekosasoia. Jantzi eta auzokosupermerkatura zoaz,hartu duzu erabakia etaarriskatu egingo zaraoraingoan.Horrelako zer edo zerda film labur bat egitea.Hasieran osagarri guztiaklortzea da helburua:gidoia idatzi, aurrekontuaegin eta finantziazioatopatu, ekipoa sortu etakoordinatu, lokalizatu,aktore egokiekin topoegin, azpiegiturakudeatu... Aurretiko lanagarrantzitsua da,sukaldean moduan, bainabenetako lana sua piztendenean hasten da.Denbora eta baliabidemugatu batzuen barruankontatu behar baituzuistorioa. Zuk etataldekideek badakizuezer kontatu, bainaerronka, ordea,hartzaileengan mezuakklik hori eragitea da.Heldu da momentua,zezenaren aurrean zaude.Sabelean kilimak dituzueta hankak dardarabatean, su txikitan hasizara. Mimoz zabiltzalanean: zure istorioa hasida egosten eta poliki-poliki pertsonaiak koloreahartzen. Txirrinak jo dueta badatoz senideak.On egin film laburhonekin!

ANE URKIOLA

Page 23: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

Felipe Uriartemendizalea SoraluzenSoraluzeko Mendi Taldeakantolatutako hitzaldi zikloarenbarruan, Felipe Uriartemendizaleak hitzaldia emangodu datorren eguaztenean(otsailaren 10ean), 19:30eanKiroldegiko antzokian. Uriarte,besteak beste, 1974ko "Tximist"Everesterako lehen euskalespedizioan parte hartu zueneta datorren asteko saioanmendizaletasunaren ingurukobere bizipenak azalduko ditu,mendiari lotutako beste kontubatzuekin batera.

The Vartoolseta Oso BasatisSoraluzeko gaztetxeakAratosteak direla eta, TheVartools eta Oso Basatistaldeekin kontzertua antolatudu zapatu honetarako,23:00etatik aurrera. Sarrerak3 euro balio du.

El Drogas eta (Des)memoriaren BandaEnrique Villarreal "El Drogas"bere (Des)memoriaren BandaElgetan izango dira otsailaren27an (zapatuan), Espaloia kafeantzokian 21:30ean hasiko denMemoria Historikoa ardatz duenikuskizuna eskaintzen. Elgetakoudalaren, Intxorta KulturElkartearen eta Espaloia kafeantzokiaren eskutik egingoduten emanaldirako sarrerakaldez aurretik eros daitezke(14 eurotan) ticketea.comhelbidean, Bergarako Pol-Poltabernan eta Elgetako Espaloian.

...eta kitto!agenda

2016-II-523

Barixakua 5EGUNEZ Iraundegi (Calbeton, 19)

Zapatua 6EGUNEZ Mendinueta (Urkizu, 6)

Domeka 7EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Astelehena 8EGUNEZ Zulueta (S. Agustin, 5)

Martitzena 9EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

Eguaztena 10EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Eguena 11EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Barixakua 12EGUNEZ Elorza (J. Gisasola, 18)

SOS deiak.................................112Pegora ......................................010Udaletxea ..................943 70 84 00Portalea .....................943 70 84 39Udaltzaingoa.............943 20 15 25Mankomunitatea.......943 70 07 99Debegesa ..................943 82 01 10KIUB ..........................943 20 38 43Epaitegia ...................943 03 34 00Iberdrola....................901 20 20 20Naturgas....................902 12 34 56DYA Larrialdiak.........943 46 46 22Gurutze Gorria..........943 22 22 22Mendaro osp.............943 03 28 00Anbulategia...............943 03 25 00Torrekua ....................943 03 26 50Errepideak.................902 11 20 88Ertzaintza ..................943 53 17 00Eusko Tren................902 54 32 10Pesa...........................902 10 12 10Taxiak ........................943 20 30 71...................................943 20 13 25Alkohol.Anon............629 14 18 74Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriak

farmaziakhildakoak- Jose Mª Makazaga Gabilondo. 65 urte. 2016-I-29.- Carlos Sarraga Perez. 76 urte. 2016-I-29.- Julian Lucio Fresnedo. 91 urte. 2016-I-29.- Ramon Esandi Sola. 93 urte. 2016-I-29.- Pedro Laskurain Garmendia. 86 urte. 2016-I-30.- Mª Luisa Maguregi Agirre. 91 urte. 2016-I-30.- Visi Sanz Saiz. XX. 2016-I-31.- Javier Ereña Telleria. 82 urte. 2016-II-1.- Urbano Garcia Garcia. 91 urte. 2016-II-3.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

GAUEZ BETI -2016AN- Iraundegi (Calbeton, 19)

- Thalia Valdes Dominguez. 2016-I-24.- June Elkoroiribe Lopez. 2016-I-26.- Ibai Perez Andrade. 2016-I-31.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUA

Page 24: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

...eta kitto!agenda2016-II-5

24

Barixakua 5KOKO-JANTZI LEHIAKETA18:00. Umeendako.Izen-ematea: Liburusailean. El Corte Inglesean(ekitaldi aretoan).

BILERA IREKIA19:30. CARE EibarkoErrefuxiatuen aldekoKontseilua. Portalean.

ARATOSTE BARIXAKUA20:00. Kaldereroenkalejira, UrkizutikUntzagaraino.20:30. Kaldereroenabestiak eta dantzak.21:00. Aratosteetakopregoia.23:00. Rock kontzertuaThe Vartools eta DeeVersions taldeekin.Untzagako karpan.

ARATOSTE DOMEKA11:00. Aratosteetakokalejira, Usartza TxistulariBandaren eskutik.17:00. UmeendakoPlayback Lehiaketa,...eta kitto!-k antolatuta.Jarraian, "A ze nolakobanda parranda"ikuskizuna. Untzagakokarpan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

Zapatua 6

Domeka 7

erakusketakOtsailaren 7ra arte

“Gurutzatzen diren bizitzak” Xose Lois Carreira eta Iñaki Aranzabalen erakusketa.Portalean.

Otsailaren 29ra arte“La dama de rojo” Rafael garcia Hernandezen argazki-erakusketa. El Ambigú-n.“Cabo Verde” Jose Luis Irigoienen argazki-erakusketa. Portalea tabernan.Iñaki Campos-en rock-taldeen argazki-erakusketa. Ez Dok tabernan.

2016ko abendura arteJose Luis Apraizen arma-bilduma erakusketa. Armagintzaren Museoan.

IKASTEN10:00. “Quebec…munduari bira” hitzaldia,Ernesto Olasagastireneskutik. Armeria Eskolan.

IKASTEN16:00. Puntu-tailerra.17:00. Joskintza-tailerra.Portalean.

ARATOSTE MARTITZENA17:00-18:00. Umeendakojolasak Astixaren eskutik.18:30. Sardinaren"entierru txikia", trikitilariekin.Umeendako diskoteka,DJ Arno-rekin. Untzagakokarpan.

HITZALDIA19:00. "Bizi baratzea"hitzaldia, JakobaErrekondoren eskutik.…eta kitto! EuskaraElkartean (Urkizu, 11solairuartean).

Martitzena 9IKASTEN09:12. Mendi-ibilaldia(Basauri-Bilbo). Irteeraordua Estaziñoko trengeltokitik (09:14eanArdantzatik).

EIBARKO KANTUZALEAK19:00. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokaletan.

Eguaztena 10

ASTELENA HAUR PARKEA11:00-14:00 & 16:30-20:30. 2-12 urte bitartekoumeentzat. 3 euro.Astelena frontoian.

ARATOSTE ZAPATUA12:00. Animazioa,San Kristobalgo JaiBatzordeak girotuta.Ardo-dastaketa.Untzagako karpan.12:30-14:00. Rockaleankalejira, Untzagatikabiatuta.13:30. Taberna eta kartellehiaketetako irabazleeisaria banatzea.17:00. Koko-jantzilehiaketa, Galiziako Etxean.18:00-21:00. Kalejira,Ustekabe fanfarrearekin.18:30-20:30. Umeendakoberbena, Alaiki taldeareneskutik. Untzagako karpan.19:00-21:00. Brass Bandtaldearen kalejira,Untzagatik abiatuta.23:00-02:00. Dantzaldia,Alaiki taldearekin.Untzagako karpan.

KIROLA FAMILIAN17:30. 2-5 urteko haurrakdituzten familiendako.Ipurua kiroldegian.

IKASTEN10:00. "Telefonomugikorraren erabilpenarenhasiera". Untzagakojubilatu etxean(liburutegian).

Astelehena 8IKASTEN10:00. “Foruak, euskalantolamendu politikoaErtaroan” hitzaldia, LolaValverderen eskutik.Armeria Eskolan.

BILERA IREKIA19:00. Kaleratzeak StopDebabarrenarena.Portalean (3. solairuan).

KALEETAN KANTUZ19:30. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokaletan.

Eguena 11

ikastaroak/lehiaketakOtsailaren 13 eta 20an eta martxoaren 5ean

Ibilbide Teknologikoak. “Robotika Lego Wedo” eta “Robotika Lego Mindstrorms EV3”.Juan San Martin liburutegian.

Otsailaren 21era arteEuskarazko Piropo Lehiaketa. Lanak: Liburutegian, Udal Euskaltegian eta AEK-n.

Otsailaren 22tik martxoaren 16ra arte (astelehen, eguazten eta eguenetan)Photoshop CS6 argazki ikastaroa. Juan Antonio Palaciosen eskutik. Klub Deportiboan.

Otsailaren 23an, martxoaren 22an, apirilaren 31n eta ekainaren 28an“Psikosintea, integrazio proposamena”. Defibelek antolatuta. Portalean.

Martxoaren 7ra arteXXII. Ipurterre ipuin eta gutun lehiaketa. LH eta DBHko ikasleentzat. Ikastetxeetan.

Martxoaren 9ra arteXIX. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa. Gaia: Aratosteak. Arrate Kultur Elkartean.

Page 25: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

Zorionak, EKAIN,bixar 9 urte betekodozuz-eta. Muxuhaundi bat famelixareneta, batez be, Hiartzure arrebaren partez.

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena aurretik egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

Zorionak, MIREIA,San Blas egunian 29urte bete zenduazen-eta. Patxo haundi batkuadrillakuen partez.

Zorionak, JULEN,bixar sei urte betekodozuz-eta. Muxu haundi bat famelixaguztiaren partez.

Zorionak, AIMARBlanco Gantxegi,domekan bi urtebeteko dozuzelako.Muxu haundi batetxekuen partez.

Zorionak, FRANTZISKO eta MARIA!!!, hillaren 2xan 50 urtebete zenduezen-eta alkarregaz.Urrezko ezteietara helduta, segiholan urte askuan. Muxu haundibat zuen alabaren partez.

Zorionak, LARRAITZ,bixar 10 urte betekodittu-eta etxekodantzarixak. Ondo-ondo pasa eguna,danon partez.

Zorionak, UNAITXO,begi urdin, bost urtehorrengaittik. Muxupotolo bat famelixaguztiaren partez etasegi holakua izaten.

Zorionak, IRAIA (urtarrillaren 12xan lau urte) eta IKER (31nzazpi) urtiak egin dozuezelako.Muxu haundi bat famelixakuen partez.

Zorionak; IKER,domekan bi urte egingodozuz-eta. Muxuhaundi bat aitatxo,amatxo eta famelixaguztiaren partez.

Zorionak, OIHANA,gaur bi urte egingodozuz-eta. Segi gurebizitzak alaitzen.Muxu zaparrada batetxekuen partez.

Zorionak, GARI! Gaurzazpi urte egin dozuz,mutil haundi! Ondo-ondo pasau! Patxopillua zeuretako, pitxin!

Zorionak, JUNE, gaurzortzi urte egin dozuz-eta. Ondo-ondo ospatueguna, famelixaguztiaren partez.

(1 ARETOAN)6an: 17:00, 19:45, 22:307an: 17:00, 20.008an: 20:30

(2 ARETOAN)6an: 17:00 (Antzokian),19:45, 22:307an: 17:00 (Antzokian), 20.008an: 20:30

”La chica danesa” Zuzendaria: Tom Hooper

”Pesadillas” Zuzendaria: Rob Letterman

zineaColiseoan

”El Renacido” Zuzendaria: A. Gomez-Iñarritu

(ANTZOKIAN) 6an: 16:30 (2 Aretoan),19:15, 22:307an: 16:30 (2 Antzokian), 20.008an: 20:30

Zorionak, ARITZ etaamatxo!! Ondo pasabixar zuen egunian.Etxekuen partez.

Zorionak, LIBE Mekdes,gaur urtetxua betetzendozu-eta. Muxu haundibat etxekuen eta, batezbe, anaixen partez.

Zorionak, IZAR,aurreko domekan12 urte egin zenduazen-eta. Beste 12 muxuhaundi etxekuen partez.

Zorionak, XABAT, gaur bi urte betetzendozuz-eta. Patxo haundibat famelixaren partez.

Zorionak, LIBE, gureprintzesak bi urtetxoegingo dittu-etahillaren 10ian. Muxubat danon eta, batezbe, Aner-en partez.

Page 26: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

6. Denetarik

3. Lokalak

– Garajea itxia salgai Matsarian. 21.000 euro.Tel. 661-377537.

3.1. Salgai

5. Irakaskuntza

1.1. Salgai

– Pisua salgai Elgoibarren. 2 logela, egongela,sukaldea, komuna eta despentsa, balkoiare-kin. Eguzkitsua eta kanpora begira. Egoeraonean eta merke. Tel. 685-753453 eta 656-728618.– Bi etxe salgai Uxanurin (Nafarroa). 160m2koa sartzeko modukoa (65.000 euro).120koa barruko distribuzioa egiteke (30.000euro). Tel. 653-735733.

– Gizona eskaintzen da kamioilari moduan.CAP baimena eta C mailako karnetarekin.Tel. 603-066671.– Emakumea eskaintzen da era guztietakogarbiketa lanak egiteko. Tel. 628-223441.– Emakumea eskaintzen da arratsaldez hiruordutan lan egiteko. Tel. 631-098995.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Externa. Tel. 652-683273.– Emakumea eskaintzen da etxeko lanetara-ko. Erreferentziak. Tel. 652-567969.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 677-709164.– Emakumea eskaintzen da goizez garbike-tak egin eta nagusiak zaintzeko. Erreferen-tziak. Tel. 652-587259.– Pieza eta artikulu zaharrak konpontzen dira.Tel. 609-918803.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta tabernan laguntzeko. Tel.632-384325.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta sukalde-laguntzaile mo-duan. Tel. 602-051309.– Neska eskaintzen da nagusiak zaindu etagarbiketak egiteko. Tel. 631-883878.– Neska eskaintzen da sukalde-laguntzailejardun, garbiketak egin eta nagusiak zaintze-ko. Tel. 628-738472.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 658-273486.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzeko Ei-barren edo inguruan. Tel. 639-020081.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaindu, gar-biketa lanak egin etabar. Erreferentziak. Tel.616-328060.– Ileapaintzailea eskaintzen da Eibarko ilea-paindegi batean lan egiteko. 15 urteko espe-rientzia. Tel. 650-988799. Marian.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindueta garbiketak egiteko. Orduka. Tel. 628-318570.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko (baita ospitalean ere) eta garbiketakegiteko. Tel. 631-918394.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaindu etagarbiketak egiteko. Tel. 640-209948.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta garbiketak egiteko. Ordu-ka. Tel. 662-430951.– Emakumea eskaintzen da sukaldari-lagun-tzaile jardun eta garbiketak egiteko. Tel. 636-882838.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaindu etatorno konbentzionalean lan egiteko. Tel. 633-892829.– Emakumea eskaintzen da goizez nagusiakzaindu eta etxeko lanak egiteko. Erreferen-tziak. Tel. 616-607121.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaindu eta garbiketak egiteko. Espe-rientzia. Tel. 679-801543.– Emakumea eskaintzen da etxeko lanakegin eta nagusiak zaintzeko. Esperientziare-kin. Tel. 632-337083.– Mutila eskaintzen da sukalde-laguntzaileedo kamarero jardun eta nagusiak zaintzeko.Tel. 653-281376.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindueta kamarera edo sukalde-laguntzaile jardu-teko. Erizaintza tituluarekin. Tel. 666-380843.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Egun osoz. Geriatria tituluarekin. Tel.658-458061.

iraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Garaje bikoitza alokatzen dut Egigurenta-rren plaza azpian. Tel. 666-444074.– 33 m2ko lokala alokatzen dut, hainbat akti-bitaterako aproposa (bulegoa, klase partikula-rrak...). Tel. 674-277661. Cristina.– Bi gela alokagai Arrasaten (bat jantzita). Es-tetika, masajeak, psikologoa, tatuatzailea...hainbat aukeretarako aproposak. Leku pare-gabean. Prezio onean. Tel. 603-723219. Aitor.– Garajea hartuko nuke alokairuan Errebal in-guruan. Tel. 622-107353.

3.2. Errentan

4. Lana

– Emakumea eskaintzen da garbiketak egineta dendari jarduteko. Esperientzia. Tel. 639-423493.– Emakumea eskaintzen da etxeko lanakegin eta nagusiak zaintzeko. Edozein ordute-gitan. Tel. 628-738472 eta 632-143239.– Emakumea eskaintzen da etxeko lanak egi-teko. Esperientzia. Tel. 608-376387.– Emakumea eskaintzen da umeak zaindu,etxeko lanak egin etabarretarako. Tel. 688-710595.

4.1. Lan bila

– Spinning irakaslea behar da. Tel. 618-272877.– Langile euskalduna behar da Eibarko taber-na batean. Tel. 639-792203.– Sukaldaria eta kamarera behar dira. Curri-culum-a bidali: [email protected]– Fresadora CNC-ko mekanizatzailea hartukoluke Elgoibarko enpresa batek. Ordutegia:09:00-13:00. Tel. 943-744066.– Sukaldaria edo sukalde-laguntzailea beharda Eibarko taberna batean. Egun erdirakokontratua. Esperientziarekin. Tel. 943-206868.– Kamarera/o behar da asteburuetan egun guz-tirako. Curriculum-ak: [email protected]– Sukaldaria behar da Txiokan. Gida-baime-narekin. Tel. 686-913746.

4.2. Langile bila

– Klase partikularrak emango nizkieke DBHkoeta Batxilergoko ikasleei euren etxeetan. Tel.672-382451.– Unibertsitateko neska eskaintzen da uler-men arazoak dituzten umeei klaseak emate-ko. Maila guztiak, banaka etxeetan eta merke.Esperientzia. Tel. 625-019711.– DBH, Batxilergo eta Unibertsitateko Mate-matika etabar ematen dut. 1-3 ikasleko talde-ak. Tel. 677-592509. Alberto.

5.2. Eskaintzak

– Betaurreko graduatuak (estutxearekin) gal-du nituen aurreko barixakuan, 23.30ak aldian,Isasiko eskilaretatik Slow tabernara artekotartean. Tel. 695-379921.– Txamarra beltza galdu nuen aurreko astele-henean (urtarrilaren 25ean) T. Etxebarria etaEstaziño kaleen artean. Poltsa baten barruanzegoen. Tel. 690-311429.– Betaurrekoak topatu nituen domekan Bilbo-ko tren-geltokian partidurako bidaia-amaie-ran. Metalezkoak, txikiak eta obalatuak. Tel.656-736509.

6.3. Galdu/Aurkitu

– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko. Esperientzia eta erreferen-tziak. Tel. 658-458271.– Gizona eskaintzen da gauez nagusiak zain-tzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel.650-513412.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zaindu,garbiketa lanak egin eta sukaldari moduan.Tel. 634-709827.

– Libreria motako altzaria salgai (1,95 x 0,38x 2,08). Haritz egurrezkoa. 395 euro. Tel. 626-313899.– Binilozko diskoak, singleak eta LP-ak eros-ten ditut. Tel. 943-572057.– Neskaren jaunartze-soinekoa salgai. Egoe-ra eta prezio onean. Tel. 653-010861.

6.1. Salgai

1.2. Errentan

– Pisu txikia (buhardila antzekoa) hartuko nu-ke alokairuan Errebal-Urkizu inguruan. Tel.631-098995.– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel.632-337083.– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren. Tel.637-363778.– 3 logelako pisua alokagai Eibarren, Ipuruaauzoan. Haurrak dituztenentzako aproposa.Tel. 636-221469.– Logela alokagai Eibarren. Kalefakzioarekin.Tel. 697-901000.– Gela biko pisua hartuko nuke alokairuan Ei-barren. Tel. 631-408528.– Pisua alokagai Esteponan (Malaga) portuaeta hondartzaren aurrean, igerileku komunita-rioarekin. 3 logela, 2 komun, egongela, sukal-dea eta terraza (itsasoari begira). Hamabostal-dietarako (otsailetik ekainera arte). Tel. 645-728317 eta 943-201294.

Page 27: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

koko-jantziakalaitasuna

jaia

TXUTXELANDIArenmunduan murgiltzeko

Galaxietako gerrakzu behar zaitu!!

... girorik onena!!!koko-jantziak

alaitasunajaia

ErdiArokoantzerkigiroan!

TXUTXELANDIArenmunduan murgiltzeko

Page 28: KOKO-JANTZIEN Ezetz ezagutu!!! - Etakitto“Lotsa ematen dit artea nola dagoen ikusteak. Pieza bat sortzera bultzatzen zaituen kanpo eskaririk ez dago, zeure desira zeuk probokatu

RPS

: 53/

13w w w. i n n o v a d e n t a l c l i n i c a s . c o m