Kantutegia
-
Upload
maddibediaga -
Category
Documents
-
view
232 -
download
6
description
Transcript of Kantutegia
![Page 1: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/1.jpg)
KANTUTEGIA
KANTUZ SORTU NAIZ ETA
KANTUZ NAHI BIZI ...
![Page 2: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/2.jpg)
AURKIBIDEA
Agure zaharra
Androkanto
Baratze bat
Eperrak
Geu askatzaile
Gogoaren baitan
Goizean argi hastean
Greziako itsasontzia
Oi gu hemen
Txoria txori
Xalbadorren Heriotza
![Page 3: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/3.jpg)
AGURE ZAHARRA Gorka Knorr -‐ Lluis Llach
https://www.youtube.com/watch?v=MnXfnfNsZ1s Agure zahar batek zion bere etxe aurrean goizean goiz lantokira irteten nintzanean: Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan? desegiten ez badugu, bertan galduko gera. Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasita dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan. Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi, eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi. Usteltzen badago ere, karga badu oraindik, berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin: Baina guztiok batera saiatu hura botatzera, usteltzen hasita dago-ta, laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan. Agure zaharra falta da gure etxe ondotik, haize txar batek hartu ta eraman du hemendik. Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik, aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi: Baina guztiok batera...
![Page 4: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/4.jpg)
ANDROKANTO Oskarbi -‐ Luis Romero
https://www.youtube.com/watch?v=z5r4hYg-‐NuA (3'30" -‐ 5'30")
https://www.youtube.com/watch?v=vZ2oozzNKtY (Gandiagaren testuarekin)
Entzun nahi duenentzat hamalau Gorkaren Gorkaren irudiak salatzen Hamalau atetikan karrasi, hamalau harri ixil-ixil bilutsik Harriaren hutsetik oihuka, harriaren tartetik kantari Nora zoazte gogorrak, oharrak a(d)itu gabe? Orain bertan bota det altzairuzko zintzela kantu zaharren baimena. (bis) Hau gure herri maitea, hau gure herri torpea, barr-‐barren daukaguna; hemen geldituko naiz aldi luze ilun hontan. Entzun nahi duenentzat.... Burni harri herria Aloñako irudiak biltzar baten josiak.? (bis) Galtzen badegu Euskera Ama goi-‐mendikoa, galdu degu estiloa; noiz arte dago Jonas baliaren sabel(e)an.
Entzun nahi duenentzat.... Harri kanta isilean goien dira oihuka hamalau igarleak. (bis) Androkanto y sigo kantan ballet baten kantata ilbeltzaren egun bat ballet bat dantzatzeko hamalau atetikan. Entzun nahi duenentzat... Hartu behar det zintzela kantu zaharren baimena noiz arte ez dakiat. (bis) Hau gure herri maitea hau gure herri torpea gaur ez da igandea ezta ere osteguna udaberri atsaldean. Noiz arte, noiz arte, noiz arte lo zorroan? Noiz arte iji-‐ajan? (bis) Nortasuna galduta? Ez degu behiñe ikasten Arima malda beheran, Arima behin galduta Nor gera Euskaldunak?
![Page 5: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/5.jpg)
BARATZE BAT Pier Paul Bertzaitz
https://www.youtube.com/watch?v=kuHBG93JqMo Hau da egün ederra mila txoriek kanta zauri ene erregina besuak zuri ditizüt para. Baratze bat nahi deizüt egin amets segretüenekilan liliak egün jauntzi ederrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan. Gaü beltz ta sakonetik elkitzen nüzü hoztürik bihotza hain tristerik zutaz hainen berantetsitürik Baratze bat nahi deizüt egin amets segretüenekilan liliak egün jauntzi ederrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan. Karrosa bat hor dugü kanpoan gure haidür ez gal haboro denbora hiskor beitago amodioa. Baratze bat nahi deizüt egin amets segretüenekilan liliak egün jauntzi ederrenetan mila kolorez dantzan bihotzetan. Maitarzün berriari ilargiak dü argi emanen deikü aski gük alkar maita dezagün beti. Baratze bat... (bigarren aldian polikiago)
![Page 6: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/6.jpg)
EPERRAK Niko Etxart
https://www.youtube.com/watch?v=lbjjif_ztCw Eperrak badititzü bere bi hegalak bai eta bürün gaiñin kokarda eijer bat zük ere balinbazünü gaztetarzün eijer bat neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat. Amorosak behar lüke izan lotsagabe gaiaz ebiltia ez izan herabe egünaz ebiltia desohore leike txoriak ere oro haier so dirade. Ebili izan nüzü gaiaz eta beti heian atzemanen nianez lili eijer hori azkenian atzaman düt oi bena tristeki lumarik eijerrena beit zaio erori.
![Page 7: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/7.jpg)
GEU ASKATZAILE Gontzal Mendibil eta Xeberri
https://www.youtube.com/watch?v=EQwwxp1ksSc Baina gu inork ez gaitu inoiz askatuko, Zer nahi dugu guk zinez gizon izan edo ta makurtuta bizi. Egin, egin lana hori da bidea, ez itxoin inoren laguntzarik. Inorena hutsa da hauxe dugu egia: jo te ke mutilak aurrera. Beti gara kexaz gure zoritxarrez, inork salba gaitzan itxaroan, noiz etorriko ote urrungo izarra salba gaitzan indarra? Bidez jausi ohi da gogoz alper dana itzar anai gazte hire garra, hauxe baiduk bide benetan bakarra: askatzaile geu gara.
![Page 8: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/8.jpg)
GOGOAREN BAITAN Anje Duhalde
https://www.youtube.com/watch?v=fP2xjzK5NUk
Erabaki nuen, tinko ta fermuki, Ez zitzaidala gertatuko, Maitasun saretan es nintzela berriz Uste gabean eroriko. Bi begi izpitxu, irripar ezti bat Izan dira nere galtzaile, Geroztik hor nabil arantzetan dantzan, Ezinezko amets sortzaile. Urrezko txanpon bat eman gogo nuke Sorgin bat bilaka banedi, Ezina egikor aldatzeko aina Gezurra bihurtzeko egi. Zer den ona edo zer ote den txarra Jakin beharko nukelarik Sumendi gainean erretzen ari naiz Ba al dago irtenbiderik ? Zu hor zaude, dantzan, jauzika, Zer debru bada pasatzen zait gogoaren baitan (bis) Geroak zer dakar, ez dut pentsatu nahi, Uneak nahi ditut bizi. Lau egun dira ta bi omen lainotsu Galtzera ez ditut nahi utzi. Hitzaren jokoan, itxura emanez, Gorde nahiko nuke dena. Biluzia nauzu izan zarelako, Egoera hunen sormena.
![Page 9: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/9.jpg)
GOIZIAN ARGI HASTEAN Etxahun Iruri
https://www.youtube.com/watch?v=H5iCLlPCAek
Goizian argi hastian, ene leiho-‐hegian txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan. Txori eijerra, hain alagera, entzüten haidanian, ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian. Ene txoririk maiteena, zertaz jin hiz nigana. Iratzarrazi nialarik ametsik eijerrena. Jinik hain goizik, uste hiena baniala hanitx pena? Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena. GREZIAKO ITSASONTZIA
Lluis Llach -‐ Pantxo ta Peio https://www.youtube.com/watch?v=4B4BDN_Me_8
Itsaso gaindik ikusten baduzu gure gogoa daraman ontzia ez zazu pentsa galduta doanik argitzen baitu goizeko eguzkiak Hainbeste amets negar ta desio ez du ekaitzak hondora botako salbatuko da goizeko ontzia kaiaren bila hegaka joateko Arraun berriek eramango dute bide zaharretik askatasunera ohial zuriek haizea dirudi gure arnasa hiltzen den batean Ez du ekaitzak ondora botako salbatuko da goizeko ontzia
![Page 10: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/10.jpg)
OI GU HEMEN https://www.youtube.com/watch?v=d7GdlVOhx7Q
Oi gu hemen Bidean galduak (hiru aldiz) Heriotz minez. Gizonen itzala luzea Negarrez, haizea gauean Arbolak, erroak airean Heriotza da. Oi gu hemen Bidean galduak (hiru aldiz) Heriotz minez. Pobreak kalean bilutsik Barnea esperantzik gabe Doinua, basoko tristura Ilunabarrez. Oi gu hemen Bidean galduak (hiru aldiz) Heriotz minez. Nundikan ezinaren mina Zergatik errekan iluna Egurra kolpeka landua Bide hustuak Oi gu hemen Bidean galduak (hiru aldiz) Heriotz minez.
![Page 11: Kantutegia](https://reader031.fdocuments.net/reader031/viewer/2022013115/563db913550346aa9a99c2dd/html5/thumbnails/11.jpg)
TXORIA TXORI Mikel Laboa
https://www.youtube.com/watch?v=RtZXavurBcE
Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo. Bainan, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik... txoria nuen maite. XALBADORREN HERIOTZEAN
Xabier Lete
https://www.youtube.com/watch?v=WR2hCeC0KWE Adiskide bat bazen orotan bihotz-‐bera, poesiaren hegoek sentimentuzko bertsoek antzaldatzen zutena. Plazetako kantari bakardadez josia, hitzen lihoa iruten Bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske senditu nahirik. Azken hatsa huela bertsorik sakonena, inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... bortitzena. Nun hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.