K39 2005 04

28

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K39 2005 04

Page 1: K39 2005 04
Page 2: K39 2005 04
Page 3: K39 2005 04

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 9

Komikixa 10

Kale inkesta 11

Lan giruan 12

Karenka 14

Kulturia 16

Historixa 18

Kirola 20

Gazterixa 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

Page 4: K39 2005 04

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)APIRILA

1etik 3ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)4tik 10era Jabier Otxagabia11tik 17ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)18tik 24ra Lon Apraiz25etik 30era Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

MAIATZA

1 Zalduegi2tik 8ra Jabier Otxagabia9tik 15era Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)16tik 22ra Lon Apraiz23tik 29ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)30 eta 31 Jabier Otxagabia

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

Page 5: K39 2005 04

5zeuk esan

KULTURA, GEURE KULTURA

Ohitura dut periodikoetako berriakmoztu eta gordetzekoa, gerora ira-kurtzeko asmotan. Atzo, orri horie-tako bat aurkitu nuen eta hauxezekarren: “Kultura ez da gastua,baizik eta etorkizunera begira egindezakegun inbertsio garrantzitsue-netako bat”. Halaxe hasi zen JuanJose Ibarretxe lehendakaria Kultu-raren Euskal Kontseiluaren osokobilkuran, 2002ko maiatzaren 29an.

Ibarretxeren esanak hausnarketara-ko aitzakia eman dit, kultura zerden, zertarako den hain garbi ezdugula dirudien garaiotan. Izan ere,Kalaputxin bertan kultura zer dengaldezka kale inkesta eginez gero,egongo al lirateke bi erantzun ber-din? Ez dut uste.

Ni ez naiz sartuko definizioetan,uste dudalako nork bere interpreta-zioa egin behar duela kulturaz. Ala-baina, urrutira joan gabe, Mutrikugure herrian Euskal Herria gureherriaren kulturaren alde laneandiharduten guztiak ekarri nahi ditutagerira eta herri osoaren aurreangoraipatu lehengoek utzi zigutenkultura, transmititu ziguten kulturageroratzen egiten ari diren ahalegi-na.

Talde guztiak aipatzea arriskutsualitzateke, norbait ahazteko arriskuahartuko bainuke, baina berezikiGure Ametsa Dantza Taldeaz etaArraun Taldeaz gogoratu nahi dut,aurten bata 40. urteurrena eta bes-tea 25. urteurrena ospatzekoakdirelako.

Bi talde horietako kideek urte horie-tan guztietan sartu dituzten orduak,jarri duten ilusioa, transmisioan eginduten ahalegina eta izan dituztenemaitzak txalotzekoak izan dira,txapela kentzekoak. Eta gaur egunhorretan jarraitzen dute, Ibarretxe-

ren hitzak neure eginda, etorkizune-ra begira inbertsio garrantzitsu bategiten. Horiek bezala, beste taldeakere ari dira, musutruk gehienetan.

Horregatik, mutrikuarrok, aintzathartu dezagun talde horien guztienlana eta dedikazioa, horiek ezeangure herriko kultura, geure kultura,galbidean egongo bailitzateke Ame-riketatik eta mundu osotik datorki-gun globalizazioak sartutako norta-sun gabeko kultura baten alde.Horrexegatik uste dut baleta ondodagoela baina euskal dantzakahaztu gabe, espinin ondo dagoelabaina arrauna ahaztu gabe, erdalmusika ondo dagoela, baina euskalmusika ahaztu gabe, erderazkoprentsa ondo dagoela baina euska-razkoa ahaztu gabe, azken batean,erdal kultura ondo dagoela bainaeuskal kultura geurea beste inorenaez dela ahaztu gabe.

Mutrikuar askok, euskaldun askok,horretan sikiera, arazorik gabe egin-go dugu bat Ibarretxeren baiezta-pen horrekin: etorkizunera begiraegin dezakegun inbertsio garrantzi-tsuenetako bat da kultura.

Andiko

NON DAUDE UDALTZAINAK?

Aspaldiko kontua da hau. Lehena-go ere idatzi behar genuen, bainabeti norbaitek konponduko zuelapentsatuta.

Gauza da gure herrian horrenbes-te obra egonda eta horrenbestekotxe ibilita kale batzuetan ibiltziaarriskutsua egin dela. Eta helduok,tira, hala nola moldatzen gara.Gehiago ikusten dugu arazoa ume-ekin eta zaharrekin.

Lotsagarria iruditzen zaigu astebarruan behintzat Zizzoneko etxee-tako hor eta Malako bidegurutzeanordu jakinetan sortzen diren korapi-

loak zaintzeko udaltzainik ez ego-tea. Inguru horretan batzen dirakamioi handiak umeak ikastolatikirtenda algaraka eta korrika datoze-la... eta denak errepidetik! Espaloi-rik ez dago eta zati batean.

Uste dugu inork esan gabe udal-tzainek zaindu beharko luketelainguru hori, gauza garrantzitsuago-rik ez badute, behintzat. Eta egune-ro dute zeozer garrantzitsuagoa?Kasualitatea izango da.Eta udaltzainei agindu beharko lie-

keten agintariak ere nora begiradaude ba? Egunen batean zeozergertatzen bada, nor egingo dakargu? Ez ahaztu udaltzainakudala, herria, zaintzeko daudela.

A. B.

HITZA BERANDU

Mundu guztiak kanpoan lan egingobalu eta iluntzean etxera ailegatukobalitz, tira! Baina mutrikuar askokez dugu lan egiten eta beste askokMutrikun bertan egiten dugu lan.Zergatik ezin dugu periodikua goi-zean zehar jaso eta eguerdirakobegiratuta eduki? Zergatik ailega-tzen zaigu askotan ordu bietarako?Espabilatzen ez bada, HITZAkhasieran lortu zuen gantxoa galdu-ko du. Itxurak ere zaindu behar diraeta periodiko bat ordu bietan jaso-tzea ez da itxura.

Irakurle zintzo bat

OHARRAKalaputxin eskutitza agertu nahiduenak nahi duen moduan sinadezake eskutitz hori, baina Kalapu-txik eskutitz hori norena den jakinbehar du. Nahiz eta inizialez edoezizenez sinatuta etorri, Kalaputxiriegilea nor den adierazten ezbazaio, eskutitz hori ez da argitara-tuko.

Kalaputxi

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da

argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

Page 6: K39 2005 04

6 puri purixan

Egun batetik bestera istripu bat dela medio zure bizitzazeharo aldatzen da.

Egun batetik bestera ez. Minutu batetik bestera, abisurik eta pen-tsatzeko astirik gabe, baina ez dut esan nahi zeharo aldatu denik.Badut lehenagoko bizitza zati bat berdin jarraitzen duena, beste batmugatua eta zabaldu zaidan berri eta aberats bat ere, eta lehenago-koa, mugatua eta aurkitu dudana elkartuta jarraituko dut nire ildoberria eginez.

Gu, irispide oztopoak azaltzen lagun gaitzazun etorri garazuregana, sentiberatasuna zabaldu eta arazoak murrizte bide-an, urratsak eman ditzagun denon artean.

Eta etorri zarete ezinduen gurpil-aulkian ikusten nauzuelako!Bada, lehenengo ikasi eta ikusi dudan gauza zera da, pertsona askodirela ezindu izan gabe ere zenbait lekutara iristeko arazoak edo ezin-tasuna dituztenak. Nirea gertatu arte, ez nintzen jabetu zenbat gauzatxikik kolpatzen diguten eguneroko bizimodua. Legeak berak ere kon-tuan hartzen du pertsonen abaniko zabal hori.

Legea aipatu duzu. Gehiago zabalduko al diguzu?1997an azaldu zen irisgarritasuna eragiteko legea eta ondoren

lege hori betearazteko, arau teknikoak ere azaltzen joan dira. Horpertsonak lau talde bereizten dira:

Arrosa ederra duguMutrikuko herria,baina bere lurrinaezin dugu guztiokera berdineanarnastu. Gure herrimaldatsuan zeharbideratzean, oztopougari agertzen zaiz-kigu aurrean eta,lehenago edo beran-duago, denok paira-tu beharko dituguhoriek.Oztopoak ikusteazail egiten zaigu,norbera edo hurbile-ko norbait laguntzabeharrean gertatzenzaigun arte. Gaur-koan Ibon Erraizekkontatuko digu ego-era berri bateanaurkitzean nolazabaltzen direnbegiak, lehen ilungenuen zokoetara.

arantzak bidean

Page 7: K39 2005 04

7puri purixan

1) Ibiltzeko gauza direnak. Hemen sartzen diraezgaitasun fisikoa duten pertsonak, gutxiegitasunkardiakoa edo arnas gutxiegitasuna dutenak, haur-dun dauden emakumeak, karga astunak edo haurrakbesoetan edo haur-kotxean daramatzatenak, igeltsa-tuta edo eriondo daudenak, hirugarren adinekoak,ondorio txarrak edo malformazioak dakartzaten gai-sotasunak dituztenak, altuera txikikoak eta abar.

2) Gurpil-aulkia erabiltzen dutenak. Autonomiazedo beste pertsona batzuen laguntzarekin lekualda-tzeko gurpil-aulkia behar duten pertsonak.

3) Arazo sentsorialak dituztenak. Ikusmen, entzu-men edo komunikazio arazoak dituztenak.

4) Beste pertsona taldeak. Epilepsia, manipulazioalergikoak, buru gutxitasuna eta abar dituztenak.

Ikusten duzuen bezala irisgarritasun arauek babes-tu nahi dituztenak, gure herriko ehuneko haundi batosatzen dute.

Eta zein helburu ditu legeak?Era autonomo batean, hiri ingurune, espazio publi-

ko, eraikin, garraio eta komunikazio sistemetara, era-bilera eta gozamenerako irispidea bermatzea pertsonaguztientzat, batez ere arestian aipatu ditugun taldee-takoentzat.

Esandakoak hitz potoloak dira, eta konparatukobagenu adibidez eskasia demokratikoaren inguruandaukagun kontzientziarekin, pikutan geldituko litzate-ke nire ustez eskubide hauen kontzientzia maila, bainaproblematika hau Kalaputxin azaltzea, aurrerabidera-ko beste urrats bat gehiago izan daiteke.

Bermatzea esan duzu, baina nork eta nola?Ardura botere publikoena da, noski, eta haiek sus-

tatu behar dituzte era baikorreko neurriak eta lagun-tza teknikoen erabilerak, pertsonen bizitza kalitateahobetzeko. Horrek ez du esan nahi, baina, pertsonabanakook beste aldera begira egon behar dugunik.

Nola galderari erantzutzeko, ni ez naiz nor inorilekzioak emateko. Badakit plan bat izan behar dutelaadministrazioetan, non lehentasunak eta arlo ekono-mikoa kontuan izango dituzten.

Ezagutzen al duzu Mutrikuko plana?Ez, ez dut ezagutzen. Egindako obren atzetik naba-

ritzen da zerbait badagoela. Eskaileren neurriak, arra-palak, zoru lauak adokinen ondoan... Dena den, askofalta da. Hasieran komentatu duzuen bezala, Mutrikuarrosa ederra da, baina arantzak ere nonnahi, bereorografia dela eta. Bestalde, arlo ekonomikoak muga-tzen gaitu nahi ta nahi ez, baina zenbait gauza txikibadira erraz konpondu daitezkeenak sentiberatasunapur batez, eta hau, noski, ez dator berez. Diseinatzai-leek, ziur nago, borondate onena jarriko dute planoakegiterakoan, baina beren burmuineko baskulek urtee-tako desoreka daramate eta ez da erraza izango arloekonomikoa, teknikoa eta erabilgarritasunarena mailaberdinean izatea.

Zergatik diozu hori?Niri ere berdin gertatu zaidalako. Erakutsi egin

didate nire eguneroko bizitzarako behar ditudangauza txiki mordo bat, nire kabuz sekula ez nituzkee-nak usaindu ere egingo. Badaude “terapia ocupacio-nal” deritzan arloan ikasketak egin dituztenak etamaila pertsonalean ez ezik, udalei ere oztopo arkitek-tonikoak deuseztatzeko laguntza eskaintzen dietenak.Bilbon ezagutu dut talde bat.

Udalek edo beste edozein administrazio publi-kok bere planean irisgarritasuna sustatzekolehentasunak agertu behar dituztela aipatu duzu.Zuk non jarriko zenituzke lehentasun horiek?

Hasierarako esango nuke eraikin publikoetaraneure kabuz soilik joatea nahi izango nukeela. Herrianudaletxera joaterik uste dut badudala nahiz eta froga-

Kalean lasai eta erosoibiltzeko arazoak dituenjende asko dago herrian,uste baino gehiago

Page 8: K39 2005 04

rik ez dudan egin, baina Zabielera ezin dut, elizarajoan naiteke, Kalaputxira gonbidatu nauzue eta egu-nen batean joango naiz eta espero dut hurbileko egu-nen batean inongo arazorik ez izatea denetara iriste-ko. Gehitu nahi nuke, hala ere, batzuetan arrapalakegon arren bai espaloietara edo anbulategira iristekoadibidez, kotxeak oztopatzen dituztela arrapala hoieketa gu gure gurditxoetan “kieto parau” gelditu beha-rrean izaten garela. Beraz, denon ahalegina eta senti-beratasuna ere beharrezkoa da.

Nahi nuke azpimarratu, baita ere, arazoak izanditudalako, udalek lizentziak ematerakoan dutenardura eraikin pribatu baina publikoari zuzenduakdirenean. Hotelak adibidez. Gertatu izan zait gidabegiratu ondoren ezinduentzat prestatuta zegoenhotel batera heldu eta zenbait arazo izatea bai oheansartzeko, bainera erabiltzeko, eta beste zenbait gauza-tarako. Txikikeriak besteentzat baina guretzat haundibihurtzen direnak. Sarrera eta ateak bai prestatuta,baina beste ezer gutxi. Tokatu zait, baita ere, komunhaundia eta egokia aurkitzea taberna batean, bainasarreran hiru eskailara zituena.

Itsasoan bainuak hartu nahi ditudala ere esangodut. Mediku guztiek gomendatzen didate eta diote-nez, gainera, halako esperientzia omen da zure gor-putz guztia mugitzen “sentitzea”. Egia esan ez nagooraindik fisikoki erantzutzeko moduan eta beroak ereetorri ez direnez, utzi egingo dugu oraingoz lehenta-sun bezala, baina badira hondartza batzuetan egu-rrezko pasabide batzuk, aulki berezi batzuekin uretarasartzea errazten dutenak.

Gaia aldatuta eta teknikari eutsita, bada kale-an debate bat. Igogailuak ala eskailera mekani-koak?

Hor erantzun garbia dut: Igogailuak. Nire edo nireantzekoen kasua nabaria da. Ezin ditugu eskaileramekanikoak erabili, baina adineko pertsonek erelaguntzarik gabe eta askotan laguntzarekin ere zailta-

sun haundiak dituzte, sarrerakoan gehienbat, oso-osomantsoak ez badira behintzat. Bada eskaileretan zaun-bilaka ibili direnik ere eta zauriak ospitalean sendatubeharra izan dituenik.

Deban jarri duten igogailuekin pozik daude zenbai-tzuk, lehen etxetik irten ezin eta orain egunero ostera-txoa egitera plazara jaisten direnak. Estetika dela etabadira baita ere igogailuak plano etzanean jarrita dau-denak.

Ez gara hasiko oztopoak zenbatzen. Gure ira-kurleentzat ariketa bat izan daiteke ea zein leku-tara iristen diren eskailaratxo bat igaro edo aus-poa berotu gabe. Beste galdera mota bat eginnahi dizugu, Ibon. Irakurri izan dugu emakumeezindu bat, plataformaren sistemak matxura zue-lako autobus batetik jeitsi ezinik zebilela, bidaia-ri batek iraindu zuela denbora galduarazten zebi-lela eta. Inoiz pairatu izan al duzu horrelako ego-erarik?

Errespetu aldetik bi egoera bereiztuko nituzke.Bata oso arrunta izanda ere konturatu gabe egitendena. Kotxeak espaloi gainetan aparkatzean, adibidez,ez dute nahikoa zabalera uzten umeen kotxeak edogure aulkiak igarotzeko, inoiz, ezta pertsona bat pasa-tzeko ere eta karreterara irtetzera behartzen gaituzte,kotxe batek kolpatzeko arriskuarekin.

Bestea eta sekula behin gertatu izan zaidana, ospi-taletik lehenengo irteera baimendu zidatenean gerta-tu zitzaidan, lau hilabete barnean egon ondoren.Emaztea eta biok sartu ginen Bilboko metrora, ni ospi-taleko orgatxoan eta bera bultzaka eta akats bat egingenuen, gure egoera ez ezagutzea zela bide. Ardura-dun bat etorri eta arratsaldeonik gabe, gora-gorakahasi zitzaigun erantzutzeko betarik ere eman gabe.Alde egin zuen eskaileran gora, jarraitzeko esanez.Umiliatua sentitu nintzen, han geldirik, emazteakjarraitzen zion bitartean. Beste detailetxoren bat edobeste ere gertatu izan zait, baina beti ezjakintasuna-gatik, sekula ez “letxe txarrean”.

Besterik nahi al duzu esan Kalaputxitik?Berriro errepikatu, irispide arazoak dituzten asko

eta asko direla gure herrian, adinekoak gehienbat, etaeskubide osoa dutela kalitate oneko bizitza bat izate-ko. Esfortzu ekonomiko haundirik gabe arazo asko etaasko zuzendu daitezkeela. Hartara jarri behar dela.Hartara jarri behar garela. Eta aurrera!

Izan ondo Ibon eta hurbileko ebakuntza ondojoan dadila. Aupa beti!

Oztopo arkitektonikoaksahiesteko plana izan behardute udalek

8 puri purixan

Arrapala egokiak egon arrenpare-parean kotxea aparkatzenbada...

Page 9: K39 2005 04

9bi hitzetan

GURE AMETSA DANTZA TALDEA ERAKUSKETA PRESTATZEN

Aurtengo urtea ospakizunez betea daukagula aipatu izan dugulehen ere, eta horien artean Gure Ametsa Dantza Taldeak 40.urteurrena ospatuko duela. Urtean zehar ohikoak dituztenekintzetaz aparte: astean bitan entsaioak, Euskal Jaia, MalenTxiki eguna… aurtengo ekaina bete-betea dakarte, beraien ibil-bidea bezain oparoa. Beraien urteurrena herriarekin ospatunahi dute eta horretarako prestaketa eta bilketa lanak martxandaude, besteak beste dantzarien argazki zaharren eta jantzienerakusketa. Horretarako, bakoitzak etxean izan ditzakeen edo-zein argazki gustura hartuko dute herri osoari erakusteko ekai-nean zehar antolatuko duten erakusketan. Etxean gorde-gordeta dagoen albuna astindu eta Potero okin-degian edo Apartak ileapaindegian utzi ditzakezu argazkiak,benetan eskertuko dizuete.

BAT, BI, HIRU…

Kirola egitea modan dago eta horren frogarikhonena apirilaren 9an Mutrikuko Kiroldegianeman zen erakustaldia.Iaz baino bi aldiz partaide gehiago hurbilduzen kiroldegira. Body Combat, Body Step etaBody Balance modalitateaz gain Spinning egi-teko aukera ere izan zen larunbatean kirol-degian. Berrehun lagun inguru izan ziren izerdi patse-tan aritu zirenak lau ordutan zehar. Mutri-kuarrez gain, Deba, Azpeitia, Bilbo, Arrasa-te... leku ugariko jendea izan zen Mutrikurai-no hurbildu zena. Nesken kopurua mutilenabaino handiagoa, ohi bezala. Partaideei gal-detu eta oso gustura aritu zirela diote denek.Antolaketa ona, irakasleak ezin hobeak,giroa mundiala...! Datorren urtean ere errepi-katzekotan asko eta asko.Baina hori iritsi aurretik izango da bai kirolaegiteko aukerarik. Oraindik urruti bada ereMalenetan moilan egiten den Spinning saioaere ezin ahaztu, badugu denbora bai entre-natzen hasteko (oraindik kirolaren arrastoansartu ez garenok).

NATUR TALDEKOAK ZUHAITZAKLANDATU ZITUZTEN

Martxoan izan zenzuhaitzaren egunaeta Mutriku Naturtaldekoak ez zirenhorretaz ahaztu.Zapatu goizean koa-drilatxoa elkartu etahan abiatu zirenSanta Batan barrunaSanta Elena azpirai-no. Han, itsasoarengaineko sailetan,Euskal herriko kos-taldean galtzeardauden espezieaketa gehiago sartuzituzten bertaratutako heldu eta umeek. Olibondobasatia, garo subtropikala, udareondo makatza,zumarra, artelatza edo haritza bezalako zuhaitzaklandatu ondoren, zuhaitzak landatzea jarraitubeharreko ohitura izan behar dela eta folklorismo-ei ihes egin behar zaiela adierazi zuten Natur Tal-dekoek. Ea datorren urtean jende gehiago hurre-ratzen den zuhaitzak landatzera!

ORLANDO ARREITUNANDIA FINALAURREETAN

Arabako Bertsolari Txapelketako aurtengo edizioan guztira 21 bertsolarikhartu du parte. Hauen artean, iaz bezala, Orlando Arreitunandia mutri-kuarrak maila dotorea erakutsi eta finalaurreetara iritsi zen, 266.5 puntulortu zituelarik, Zorionak beraz. Finala, aurten ere, Gasteizen izan da.“Azkeneko urteetan ez bezala ordea, Printzipala Antzokia eskuratzekojarri zaizkigun trabak direla medio, Gasteizko Kontserbatorioko JesusGuridi auditorioan ospatu da” diote Arabako Bertsozale Elkartekoek.“Gaztetasuna eta beteranotasuna ere uztartu ditu Txapelketa honek.Kalitateari dagokionez, maila altua eta lehia bizia, bai kanporaketetaneta bai final-erdietan, puntu gutxitako kontua izan baita bai finalerdieta-rako sailkapena eta baita finalerako sailkapena ere. Urteak pasa ahala,eta maila gora doan heinean, nabarmena da bertsolari berri eta rodaje-dunen arteko aldearen txikitzea.”

Page 10: K39 2005 04

10 bi hitzetan

komikixa gotzon santander

MAIATZA BETE-BETETA DATOR MUSIKAZALEENTZAT

Musika eskolatik jakinarazi digutenez, dato-rren hila kontzertuz beteta iritsiko zaigu. Izanere, azken urteetan ohitura duenez, Musikaeskolak Aste Musikala antolatu baitu.

Maiatzaren 9tik 13ra bitarte, 150 bat ikaslekikasturtean zehar egindako aurrerapenak era-kutsiko dituzte Komenduan. San Miguelekogimnasialekutik, Zabieldik eta Merkatu plaza-tik igaro ondoren, aurtengo Aste musikalaKomenduan antolatuko da. Itxura batean,toki egokia oso. Aste osoan zehar, arratsalde-ko zazpietan hasita, honako taldeak aritukodira aurrerago jakinaraziko diren egunetan:Banda txikia, Madalen abesbatza, Madalentxiki, Koraleko taldeak, Akordeoi orkestra, Tri-kitixa taldeak, Soka taldea, Folk taldea, Dixietaldea, Teklatu orkestra, Ganbara taldeak eta bakarlariak.

Maiatzaren 10ean, Usurbilgo “Zumarte” Musika Eskolako ikasleak izango dira gonbidatu gisa Komen-duan eta hilaren 24an gure herriko musikarigazteak Usurbila joango dira hango Aste Musi-kalean jotera.

Bestalde, maiatzaren 14an Elgoibarren izangoden Musikaldi 2005 ekitaldira ere MutrikukoMusika Eskola gonbidatu dutela esan behar.Euskal Herriko gainerako Musika Eskoletakobeste 3000 ikaslerekin batera hartuko duteparte 120 gazte mutrikuarrek egun horretan.

Musika eskolatik gonbidapena luzatu dute eki-taldi horietara guztietara joan nahi duten herri-tar guztientzat. Hortaz, musika gustuko badu-zu, maiatzean baduzu plana, irakurle.

Page 11: K39 2005 04

11kale inkestia

ZELA IKUSTEZU MUTRIKUKO HERRIXA ELBARRIETA ZAHARRENTZAKO?

AVE MARIA MUGERZA, 64 urteOso gaizki. Nere ustez, mollatik altzatubihar degunontzat ondo eongo litzakePiñastei atzetik Kajadeahorros pare inguru-raino eskailleta mekanikoak ipintzea. Errezeitxeko moduan, bestela dana aldapia data… hola jende nausixa gehixo ibiliko litza-ke pasiaran. Herrixa oso politxa da bainapasiatzeko leku egokirik ez do, eurixa has-ten badu aterpian non sartu? Nik beti esa-ten dut eleiza atzeko etxiak eiterakoan zelaez duen hobeto pentsatu eta zaharrentzakoeta umeentzako lekua aprobetxatu, ez detondo ikusten hor ein deuena.

ALBERTO LEJARDI, 42 urteEz da aproposena Mutriku, aldapa askodaualako. Baina adaptatu al dala uste det,borondaterik bado behintzat.

JULENE BARRENETXEA, 71 urteEzegokixa, aldatza besteik ez daualako. Pro-blemaik ez dakaunok ez gea akordatzendaukenekin baina dakanak… herrixa ez dopreparauta. Zuk pentsau molla jun biharzeala ta ia zela jun bihar zean elbarritxuabazea… Nik hor dakat gizona kaderatik bialdiz operatuta eta haura ondo do ta ibil-tzen da zela hala, baina hari ere medikuakesan zion lauan ibiltzeko… Atxukaleko par-kian ere ze, hor bazijuan zeoze ta nun do?Inguruko herrixetan ein ditxue eskailetamekanikuak ta asensorak eta hemen faltadia danak! Esan ein zeuen ta eingo alditxue.

IÑIGO ULAZIA, 38 urteEskasa, aldapia besteik ez daualako, aindu-tako eskaileta horrek danak falta dialako takotxiak dozelako aparkauta bihar ez diantokixan. Mollan bado tokixa pasiatzekobaña izorrauta dauana zela jungo da sanogozenak ez gea juten da?

JOSE FLORES, 50 urtePuf! Mutriku elbarri, gaixo eta zarrentzakoeskasa, txarra da. Koxkaz beteta daualako tagora ta bera dalako dana. Pasiatzeko ze einbiezu? Kotxia hartu ta molla eraman, bañahortako baten bat bihar dezu, bakarrik ezinzea ibili. Beste aldetik umientzako onenada, kamiño bakarra daualako ta semaforoikez daualako ixa.

BEGOTXU ZELAIA, 32 urteEz do batere prestauta. Danian eskailetakbesteik ez do… ta asko aldatu biharko zanherri egokixa izateko. Baña gogua jarriezkeo arreglua badakala uste det.

Page 12: K39 2005 04

12 lan giruan

Enpresariek, gaurko merkatuariaurre egiteko, teknologia berriakezartzera behartuta aurkitzen dira,beren enpresak galzorian ikusi nahiez badituzte.Teknologiaren abiadura hain daazkarra, langileek ere beren egune-rokotasuna zirimola horren barneanmurgildurik bizi dutela eta prestatubeharra azaltzen zaiela teknologihoriek menperatu edo erabili ahalizateko.Gure herrian formakuntza beharhau nola bizi den jakitzeko asmoz,Institutura jo dugu eta formakuntzaez arautuaren arduradun Jose MariIriarterekin egon gara.

Esaguzu, Jose Mari, nolakoa den eskola etaherriko enpresen arteko harremana.

Lehendabizi esan beharra dago formakuntzarenegitura ez dagoela herriko beharrei begira; aitzitik,zonalde ikuspegi batetik egiten du aukera ezberdineneskaintza. Eskola bakoitza espezialitate ezberdinetarazuzenduta dago formakuntza arautuan. Honek esannahi du irakasleok ere arlo berezi horietan prestatutagaudela, beraz, gure gaitasunen arabera egiten ditugueskaintzak eta, noski, enpresekiko harremanak hortikbideratzen dira. Bestalde, ematen diren ikastaroakdohakoak izaten dira, “Hobetuz”en bitartez eskainiak,eta baldintzak ezartzen dizkigute ikastaroak ematera-koan, ezin garela gure nahien arabera mugitu.

Enpresekin izan ditugu lotura garrantzizkoak. Oraindela urte batzuk, adibidez, “Aesculap Motric S.A.”rekinlan haundia egin genuen informatikaren arloan, mo-

mentuko bere beharrei erantzunez, baina orokorreaneta kontuan hartuta Mutrikuk ez duela enpresa poten-tzialitate haundirik, ez dugu harreman gehiegirikenpresa mailan. Inguruko udaletxeetako langileekinlan gehiago egin dugu, hala Mutriku, Ondarroa, Lekei-tio, Deba eta Mendarokoekin.

Dena den, urtero zuzentzen gatzaizkie ingurukoenpresa guztietako zuzendaritza taldeei eta ordezkarisindikalei, gutun bat dela medio. Ordutegi malguakeskaintzen dizkiegu, baina fruituak ez dira izaten nahiadinakoak, lehen aipatutako baldintzetako bat gutxie-neko ikasle kopurua 10ekoa izatea denez ez baituguerraz lortzen kopuru hori.

Nola iristen zarete zuen eskaintzekin herrikojendearengana?

Gure ikasle gehienak ez dira enpresek bultzatutaetortzen. Gure eskaintzen berri telefono deien bidez,web orritik, hemendik osteratxo bat eginda edo besteeratako zabalkuntzetatik jakitzen dute, oraingoanKalaputxi ere aprobetxatuko dugu. Orokorrean hemenematen ditugun gaien berri badakite, harremanetanjartzen dira gurekin eta nahi dituzten arloetako ikasta-roak antolatzen saiatzen gara.

Zeitzuk ikastarok dute arrakasta gehien?Ez dira beti berdinak izaten. Informatikan, adibidez,

lan asko eginak gara orain urte batzuk. Gaur beharba-da elektroteknia arloan egindakoek izan dute arrakas-ta gehiago eta fruitu oso onekin gainera, zeren ikasleguztiek bukatu bezain pronto kolokatu baitira mante-nimendu lanetan, aire egokitu arloan, eta abar.

Kontabilitate arloan dendariei zuzendutako ikasta-roek ere izan dute beren garrantzia. Laister dendarenantolakuntza eta kudeaketarako “merchandising”ikastaroa emateko asmoa dugu, nahikoa ikasle biltzealortzen badugu.

Langileenformakuntzaetenbabea

Gaur egun, elektroteknia ikastaroak diraarrakastatsuenak

Page 13: K39 2005 04

13lan giruan

Zerk bultzatzen du langilea ikastaro hauek egi-tera?

Gehienak beren lanean hobekuntzak izateko edobeste lan mota bat aurkitzeko egiten dute, hau da,promozio pertsonala bilatzen da.

Bestalde, Europaren zabaltzea dela eta, eskulanberria eta kualifikatua agertzen ari da ekialdeko esta-tuetatik eta horren aurrean mugitu beharra ere ikus-ten da. 40 urte ingurukoak nahiko atzeratuta daudegaurko lan errekerimenduen aurrean eta berziklatubeharrean ikusten dira. Horientzat edo 25 urtetikgorakoentzat sarbide probetarako prestaketak antola-tzen ditugu, ondoren Lanbide Heziketako bigarrenmailako (3.a Europako gaurko sisteman) moduluetaraaurkeztu ahal izateko.

Era laburrean azalduko zenukezuen eskaintza?

Batetik, ordutegi malgua. Lan or-duetatik kanpo eta taldeei egokitua.Dendariei, adibidez, ordu bietatik lau-rak edo lau eta erdiak artekoa eskain-tzen diegu.

“Hobetuz”ek (Gazteizen eskuetan)lanean ari direnentzat bakarrik zuzen-tzen ditu ikastaroak. Langabeziandaudenentzat INEMen bidez (Madri-len eskuetan) egiten dira eta azkenhamar urte hauetan ez dugu ikastaro-rik eman.

Gai aldetik, hiru arlo bereiztu-ko nituzke eta modulu ezberdinakatal bakoitzean, baita ikastaroezberdinak ere hauen barnean.Labur esanda, hauexek dira:

• Elektrizitatea, elektronikaeta telekomunikazioak

• Informatika teknikoa• Elektroteknia• Barneko instalazio elektrikoak• Merkataritza, kontsumoa eta

garraioa• Salmenta puntuaren anima-

zioa• Oinarrizko prestakuntza• Alderdi orokorra (euskara /

gaztelania / matematika / ingele-ra)

• Zientziak (fisika / kimika /informazioaren eta komunikazio-aren teknologiak)

• Teknologia (fisika / kimika /informazioaren eta komunikazio-

aren teknologiak/marrazketa teknikoa)• Gizarte zientziak (informazioaren eta komunika-

zioaren teknologiak/ enpresaren ekonomia eta antola-mendua)

Akuakultura zentroa inaguratu berria duzue.Izango al da eskaintzarik arlo honetan?

Aurten eskakizun asko izan dugu baina, mundu horiberria izanik, ez dago planifikatuta. Formakuntza arau-tuan 2000 orduko zikloa da, eta langile munduarieskaintzeko moduloak eta hauen ordu kopuruak pres-tatzeko daude oraindik. Datorren urtean eskaintzahori eskuetan izatea espero dugu.

Besterik?Informazio gehiago www.mutrikuko-institu-

tua.net eta www.hobetuz.com helbideetan aurkitudaitekeela edo Institutuaren informazio eta matrikula-zio telefonoetan: 943603545 eta 943603627.

Norberaren burua jazteradatoz ikastera langileak

Eskaintza ikasle langileen beharretaraegokitzen da

Page 14: K39 2005 04

karenka14

Burua bere lekuan daukaten neskakdira. Gazteak, ausartak, ilusioz beteta-

koak, langileak... Proiektu bat aukeratueta horrekin dabiltza bueltaka hara eta

hona eta lortu arte ez dute etsiko. Lau neskak osatzen dute tal-dea: Eneritz Azkue mutrikuarrak, Elixane Albizu

ondarrutarrak, Alazne Uskola lekeitiarrak etaSaioa Ormaetxea Etxebarrikoak. Taldeko

laurekin ezin eta mutrikuarra eta ondarruta-rrarekin mintzatu gara.

Noiztik ezagutzen duzue elkar?Elgoibarko Gestio Eskolan genbiltzan Enpresaritza egiten eta han

ezagutu genuen elkar.

Eta zergatik eskiatzeko kaskua eta ez beste zeozer?Karrera bukatu ostean proiektu bat egin behar genuela etahan genbiltzan buruari bueltaka, zer egin asmatu ezinik. Ba-genituen beste ideia batzuk baina Marketingeko maisuaizan zen kaskuaren proiektua egitea proposatu ziguna, be-ra horren atzetik ibili baitzen Donostian zuen ikastalde

batekin baina hauek atzera egin zuten eta ez zen ezer ate-ra. Etorkizun handiko proiektutzat saldu zigun eta hori egi-

tea erabaki genuen. Egia da eskiatzeko kaskuaren inguruanhemen ez dagoela ezer eginda, atzerrian bai. Bestalde, Ando-

rran 18 urtetik beherakoek kaskoa erabiltzea gomendatzen dute; Italianberriz derrigorrezkoa da honen erabilpena 18 urtera biratean. Guk gure alde-

Kaskua buruan eta ibili …

Page 15: K39 2005 04

tik pentsatu genuen hona ere laster etorriko zela araudiaeta horri heltzea erabaki genuen. Zergatik? Gero eta is-tripu gehiago gertatzen direlako eski lekuetan. Garai ba-tean dirudunak baino ez ziren joaten eskiatzera, egunedonork du aukera hori. Eski pistak jendez lepo ikus dai-tezke astebururo eta oporretan zer esanik ez. Jendetzahorrek eragin du neurri batean jendea pistetatik kanpojoatea eskiatzera eta hor istripuak ugariak izaten dira.

Nola ekin diozue proiektuari?Nahiz eta karrera osteko proiektua izan, hasiera hasiera-tik proiektu erreal bezala hartu dugu kontua, hau da, be-netan aurrera eramatekoa izan behar zela erabaki ge-nuen, ez genekien nola amaituko zen baina abiatu ginenbidean. 2003-04 ikasturtean ekin genion bideari eta ho-rretan gabiltza. Hasierako proiektu hartatik gauzak al-datzen joan dira, normala den bezala. Hasiera hartan gu-re gain hartzen genituen ikerketa eta produkzioa berabaina gaur egun guk ez ditugu egingo, eta hemen egin-go dira, Gizaburun, Azaro Fundazioak dituen enprese-tan.Bestalde, taldea osatzea ez da erraza izaten, baina ho-netan ere zortea gure alde izan dugu. Guztiok genekienzertan hasten ginen eta bakoitzak zer eman behar zueneta ez dugu inolako arazorik izan.

Zein berezitasun ditu zuen kaskuak?Ez hemen ezta Espainian ere ez da honelako ezer egin,atzerrian egindakoak besterik ez dira ezagutzen eta hor-tan dabiltzanek diote ez direla batere egoikiak. Esan be-har dugu eskia eta snow egiten dutenekin gaudela ha-rremanetan eta horiek pistak ematen dizkigutela, zeineragozpen duten eta zeintzuk hobekuntza beharko li-tuzketen eta horiek hartu ditugu kontuan. Orain artekokaskuak izerdi asko ematen omen dute, bestalde, aska-tasun sentsazioa ere kentzen omen dute. Detaile horieketa beste batzuk kontuan izanda guk gure proposame-nak egin ditugu, adibidez, kaskuak barruan daraman fo-

rrua kentzekoa izatea, bustita dagoenean beste bat ipin-tzeko aukera izatea.

Zer material erabiliko da kasku hauetarako?Goikorako polikarbonatoa erabiliko da, plastiko gogorbat da, kolpetik ondo babesten duena; bigarren kapa,berriz, <<poliuretano espandido>> deitzen dena, kortxozuria modukoa; eta barrukoa, hau da, buruarekin kon-taktuan egongo dena esponjazkoa izango da eta lotze-ko uhalak izango ditu.

Proiektua ez da merkea izango...Ez, eta oso lan nekeza izan da dirua lortzea. Hasiera ba-tean banku, kutxa eta antzekoetara jo genuen laguntzaeske baina hauek beti nahi izaten dute zu ondo heldutaedukitzea. Azkenean Eusko Jaurlaritzara zuzendu gineneta bai lortu ere eskatutakoa. Honetaz gain, EuskadikoKutxak eta Kooperatibak ere sinisten dute gure proiek-tuan eta laguntza jaso dugu. Gutxi gora behera 8 milioipeztataz hitz egiten ari gara. Maiatza bukaerarako edokasko eredua eginda izatea nahi dugu. Ondoren, izena,grafita, logotipoa... hasiko gara lantzen eta udazken al-dean bezeroak aurkitzea izango da gure lana. Baduguzenbait kontaktu eta hemengo merkatua lantzen hasikogara. Badugu izen handi bat gure atzetik baina bere ga-

raian jakingo da. Gauzak ondo joanda 2006an kaleanegongo litzateke gure kaskua. Izen batzuk ere badabil-tza jiran baina oraindik ez dugu ezer erabaki. Lan gogo-rra da orain datorrena baina guk mamitutako proiektubat denez izugarrizko ilusioarekin ari gara eta hori na-baritzen da korbatadunen aurrera joatea tokatu izanzaigunean, benetan bizi dugu gure proiektua.

Bukatu aurretik zeozer gehitu nahi?Eskerrak eman nahi dizkiegu gure alboan dauden hain-bat pertsonari, lagun, familia, Azaro fundazioa etaberaien laguntza eskaini digutenei gure proiektua errea-litate bihurtzeko bidera heltzen lagundu digutelako. Etaguk bezala enpresa proiektu edo ideia dutenei, Marki-nan dagoen Azaro Fundaziora hurbil daitezela, hauekeskuak zabalik hartuko baitituzte.

Munduko zorte guztia opa dizuegu. Kaskua kaleanikusten dugunean ea orduan sortzen zaigun eskia-tzera joateko grina.

karenka 15

Hasieran inork ezgintuen serio hartzen;gazte zoroak ginela ustezuten.

Talde lana etaelkarrenganakokonfidantza izan diragure ardatzak.

Enpresetan eta egongarenean, gu neskakizateak harritu ditugehien

Page 16: K39 2005 04

Kaixo Kalaputxiko irakurle, ni Xabi Astigarraganaiz, bertso eskolako kideetako bat, bertso afizioaizanik bertso eskolan sartu eta noizean behin plaza-ren baten irtetzen den horietako bertsolaria.

Bertsotarako afizioak badaki beste afizioei bideazabaltzen ere, dena ez da izaten bapatekotasuna etainprobisazioa, nere kasuan behintzat hala izan da.Noizbehinka zerbait idaztea ere atsegin dut, bertsoidatziak gehienetan, eta bertsora iristen ez diren ida-tziak tarteka.

Oraingo hontan halamoduz idatzitako ahapaldi-txo batzuekin nator, ez dira bertsoraino iristen bainaerrimatzen dute noizbehinka, esan daiteke olerkiakdirela, baina esan eta izan...

Eguneroko bizitzan, sarritan egoten gara telebis-tari begira, zerura begira, itsasora begira, mobilaribegira, edo besterik gabe lurrera begira. Baina dife-rentziarekin gehien begiratzen duguna ordularia delauste dut, nahiz eta sagardoarekin bezela egintendugun, sarritan baina gutxi.

Denbora tarte luzeagoan ordulariari begira egonezkero ordea, ordulariaren orratzetan beste zerbaitikus daiteke orduaz aparte, ordularia analogikoabada behintzat.

Nahikoa da gauerdian ordubete inguruan orratzhandiak txikiarekiko edo txikiak handiarekiko bira nolaematen duen ausnartzea, bizi dugun inguruarekin lotu-ratxoa bilatzeko, are gehiago hauteskunde giro hone-tan. Telebista hain nazkagarri jartzen denean, merezidu ordulariari begira egotea...

Bertsoak eta olerkiak

kulturia16

Orratz txiki orratz handi,denboraren irudi.Txikia, handia harrapatzen saiatzen dasaiatu, lehen 30 minutuetan30.era iristean etsi egiten du,etsi, eginahaletan...azkenengo 30etan ihesi doa,ihesi, pauso moteletan...orduarekin batera erortzen da,handiaren hatzaparretan.

Orratz txiki, orratz handi,denboraren iruditxikia beti handiari begira,haren atzetik edo..., hari ihesi ari da.Nahiak, ahaleginak, desira...horren hutsalak al dira?10etik 11ra, 11tik 12ra,12tik 1era, 1etik 2ra...bere ametsean jira eta bira.

Orratz txiki orratz handi,denboraren irudi.Txikiak ez du betetzen bere ametsa,beti minez, beti kexa,beti nahia, beti eza...

handiak berriz, dena errezaindarra, boterea, babesa..eta txikiaren interesa.Orratz txiki orratz handi,denboraren irudi.Baina guk, begiratzean ordulariarigaldetzen diogu:“ze ordu da ordulari?”eta hark erantzun:“begiratu nire orratzeri,baina kontuz!”lehenengo txikiarieta gero...,gero handiari.

Orratz txiki orratz handi,gizartearen irudi.Herriaren naufragio hontanordulari bat da gizartea,badu orratz bikotea,handia olatua da, txikia korrontea...beraz nahi bada itsasontziarennorantza jakitea,ezinbestekoa da txikiarilehentasuna ematea!

ERLOJU ORRATZAK

Page 17: K39 2005 04

kulturia 17

Duela lau urte Mutrikuko Bertso eskolakoek, ber-tsolaritza sustatze aldera, plazan jarduteko aukeragutxi zuten bertsolari gazteentzako txapelketa antola-tzea pentsatu zuten eta Gaztetxearekin harremanetanjarrita, martxan jarri zuten lehenengo edizioa. Erronkamoduan hasitako txapelketa hura, lau urte geroago,sendotuta ikusten dugu eta bertsolaritzaren munduanizen bat hartzen hasia da.

Aurtengo edizioan Ondarrua, Deba, Soraluze etaMutrikuko Gaztetxeek jardungo dute Mutrikuko Ber-tso eskolarekin batera antolaketa lanetan eta txapel-ketan arituko diren bertsolariak gonbidapen bidezaukeratutakoak izango dira.

Txapelketaren egituraketari dagokionez, ohituradenez, aurresaioak eta finalaren saioa izango dira.Ondarruan, Deban eta Soraluzen jokatuko diren aurre-saioetan puntuazio altuena lortzen duten sei bertsola-riak Mutrikuko Gaztetxean izango den finalerako sail-katuko dira. Hiru aurresaioetan eta finalean epaimahaibera izango da, Aitzol Astigarragak, Eneritz Azkueketa Asier Ibaibarriagak osatua.

Finalerako bidean, honako lanak burutu beharkodituzte bertsolariek aurresaioetan:

• Ofizioko bi saio egokitutako doinuan.• Koplatan (handia zein txikia) launa kopla• Gai bati buruzko bina bertso doinu eta neurri

librean.

Finalera sailkatzen diren bertsolariek, berriz, hona-koak izango dituzte burutu beharreko:

• Ofizioka hiruna bertso zortziko handian• Ofizioka hiruna bertso zortziko txikian• Hasierako puntua emanda, bi bertso osatu zortzi-

ko txikian• Kartzelakoa; gai bati buruzko bi bertso neurri eta

doinu librean

Horrela bada, hasita dago aurtengoPlazatik Gaztetxera. Pasa den asteanOndarruko aurresaioa jokatu zen, gaurbertan Debakoa jokatuko da eta dato-rren astean Soraluzekoa. Horien oste-an, maiatzaren zazpian, MutrikukoGaztetxean izango da final handia.

Saio guztien aurretik Gaztetxeekafaria antolatuko dute zortzi eta erdie-tatik aurrera. Afarian giro egoki-ego-kia sortuta, afalondoan hasiko dira ber-tso saioak, hamar eta erdiak aldera.Bertsoa gustoko baduzu, baduzuhitzordua Gaztetxean.

Martxan da aurtengo plazatik gaztetxera

Page 18: K39 2005 04

historixa

Gogoan duzu azken txondorra noiz egin zenuen?Hogeita hamar-berrogei urte izango dira ikatza egite-

ari laga niola, baina azken txondorrak duela hamabi baturte egin genituen Olatzen. Bonik arte pilo bat zuen ba-serrian metatuta eta usteltzeko arriskuan. Olatzko JoseMarik esan zuen ikatza eginez gero berak erosiko zuelaeta Benito Romeral eta biok txondorrak egin genituen.Han zegoen egur guztia erabilita lau txondor egin geni-tuen eta berrehun zaku ikatz baino gehiago atera ge-nuen. Txondorrak egiten eman genituen egunetan JoseMarirenean jaten genuen eta mendian lo. Nik uste horiekizan zirela hemen inguruan egin ziren azken txondorrak.

Non egiten ziren txondorrak?Txondorrak Arnoren magalean, bueltan bueltan egi-

ten genituen. Egurra non zegoen, sailetako zuhaitzakerosi, zuhaitzak jo eta egur harekin txondorrak egin. Edo-non ez, baina zuhaitzak zeuden tokitik hurbil egiten zi-ren. Nik mendaro eta Elgoibar aldean ere egin nuen lan...Euskal Herriko mendi guztietan egiten ziren txondorrak,garai hartan ikatza gauza askotarako erabiltzen zen eta:barkuentzat, kamioientzat, fabriketarako, tabernetarakoeta etxeetarako ere bai. Toki askotan egiten zen ikatza.

Edozein egurrek ez zuen balio izango ikatzetara-ko...

Mendian zelako egurra dagoen haren arabera jokatubeharra ere badago. Hori dela eta, Murtrikun artea, pa-goa eta kurpitxa erabiliz egiten genituen txondor gehie-nak. Txondorrak egur mota batekin zein beste batekinberdin egiten badira ere, egurraren arabera denbora

gehiago edo gutxiago behar izaten zen ikatza lortzeko.Hola, artea erabilita sei bat egun behar baziren prozesuaamaitzeko, kurpitxa erabilita egun batetik bestera egindazegoen.

Zein prozesu jarraitzen zenuten txondorra pres-tatzeko?

Txondorrean erabiliko zen egurra moztuta zegoela,lurra, txondorra gainean ipiniko zen lurra, lau-lau eginbehar zen; malda txiki bat nahikoa izan zitekeen suak bi-de okerra hartu eta txondorra alferrik galtzeko. Enbormehe eta luze bat erdian jarrita, haren bueltan kokatzeneta metatzen ziren moztuta zeuden egur zatiak, barru al-dean eta behean lodienak eta kanpo aldean eta goiko al-dean meheenak. Egur guztia kanpai itxuran metatuta,guzti-guztia garoz, belarrez edo, guk egiten genuen mo-duan, goroldioz estali behar zen. Horren gainetik, belar

18

TEODORO IKAZKINATeodoro Alonso Suliberria Oviedon jaioa dugu, urtebeterekin Biz-

kaiko Sopuertara ekarria. Heldutan Markinara apeak egitera eto-rria, Mutriku aukeratu zuen aurrerantzean bizitzeko txoko. Mutri-kuarrok Imaztarren zerrategitik edo duen baratzetik ezagutuko du-gu 83 urteko gizon hau, baina seguruago Konde kalean izan zutentabernatik, Teodoro tabernatik. Jende askok jakingo du, baina bes-te askok ez du jakingo Teodoro ikazkina ere izan zela, zerrategianhasi aurreko urteetan jardun zuela garai batean hain preziatua zenikatza egiten.

Sua ikusi gabe erabili behar

izaten genuen

Page 19: K39 2005 04

edo goroldioaren gainetik lurra, baina ez edozein lur. Ho-rretan ere kurioso ibili behar zen, bestela, lur eskasa au-keratuz gero, txondorra galdu ahal zen eta. Lur beltza bi-latu eta galbahean pasatzen genuen lur onena ateratze-ko. Hori eginda, erdian zutik jarritako enborra atera eginbehar zen eta hark utzitako zuloan, txondor-zuloan, suasartu behar zen zuloaren beheraino eta zuloa egur txikizbete. Zuloan sartutako egur horiek egosi eta ikatz egitenzirenean, saka-saka egin eta berriz ere zuloa bete, beta-garri deitzen genietuenak berriz erabilita. Handik sua za-baldu egiten zen eta bere lana egiten zuen. Lau-sei ordu-ro sartu behar izaten zen betagarria. Sua ikusi gabe era-bili behar izaten genuen.

Zertarako belarra eta lurra?Belarra, gero botako zen lurra egurretara ez ailega-

tzeko. Lurra, suak ez irtetzeko eta egosialdia posible iza-teko.

Zaindu ere egin beharko zen txondorra...Zalantzarik gabe. Gau eta egun egon behar izaten zen

txondorraren ondoan. Lurraren azpiko belarra ere aldatuegin behar izaten zen eta, horretarako, eskaileran goraigo eta aitzurrak erabilita lurra kendu, belarra aldatu etaberriz ere lurrez estaltzen zen txondorra. Hori egin ezean,belarra erre eta lurra egurretara ailegatzeko modua egonahal zen. Eta zuloak ere zaindu behar ziren. Nahikoa zentxondorrean zulo bat sortzea dena pikutara joateko. Zu-loak egin behar ziren suak arnasa hartzeko, baina ondoegindako zuloak. Berez egiten zirenak lehenbailehenkonpondu behar ziren, bestela... Lo ere erbiek bezala egi-ten genuen, begiak irekita.

Denbora beste modu batean ulertuko zenuten,ba...

Txondorra prestatu geuk egiten genuen baina txon-dorraren barruko lanak suak eta suarena noiz amaituko

zen ezin zehatz jakin... Orduak, egunak eta asteak erezain egon behar izaten zen. Han ez zegoen presaka ibil-tzerik. Han ez zegoen zortzi ordu egin eta amaitzerik.Suak esaten zuen noiz amaitzen zen lana.

Noiz zegoen ikatza eginda?Txondorrean egosi ondoren, piskanaka-piskanaka ate-

ra behar zen ikatza handik, ez dena batera. Eta atera aha-la azken ikutua eman behar izaten zitzaion, tenplea, bur-dinari bezala. Horretarako lur errea, lehorra, erabiltzenzen. Egun batean zaku batzuk atera, hurrengo eguneanbeste zaku batzuk...

Egin duzun txondor handiena gogoratzen?Bai, ez daukat ahazteko. Larruskainen egin genuen

pago enbor handiekin. Pago-oin galantak erabilita egin-dako txondorra prestatu genuen eta 15 mila kilo ikatzatera genuen. Hilabetean egon zen egurra egosten txon-dorraren barruan. Hilabetean egon ginen geu ere txon-dorra zaintzen, betagarriak sartzen, txondorraren gaine-an belarra aldatzen, lurrez estaltzen...

Mendian gabiltzala, asma dezakegu txondorraknon egiten ziren?

Bai horixe. Urrutira joan gabe, Arnoren magaleko za-balguneetan borobil itxurako lursail lau-laua ikusten ba-da, ia segurua da han txondorra egin zela. Nahi baduzu,hurrengoan horrelako bat ikusten baduzue harrotu lurraea lur beltza bistaratzen zaizuen, horretxek erakutsiko di-zue. Gutxienez sei bat metroko zabalerako lau gune batikusten baduzue, hantxe. Ormola bidean bazeuden txon-dorrentzako zabalguneak.

Tamayo tabernan utzi dugu Teodoro, joan zirengaraiak gogoratuta. Teodoro, garai batean energiaiturri oso erabilia zen ikatza egiten zuen azken ikaz-kin mutrikuarra.

historixa 19historixa 19

Lo ere erbiek bezala egiten

genuen, begiak irekita

Arno inguruan txondorrak

egiteko laugune asko dago

Page 20: K39 2005 04

kirola20

Arraun Taldeak 25 urte!1980an sortu zen Mutrikuko ArraunTaldea. Luziano Itxaso “Rekadistia” izanzuten lehenengo lehendakaria. Ordutikhona, gogor eman diote palari; izerdi etamalko ugari nahi eta ezineangelditutakoan, baina baita kabituezindako poza ere ikurriñarekin herriraitzulitakoetan. Hortxe dituzte eurenhazañen erakusgarri orain arte lortutakosari eta ikurriña guztiak KofradíaZaharreko Arrentzaleen Elkartean.Aurten beteko dituzte zilarrezko ezteiaketa aitzakia horrekin hurbidu garaeurengana.

Gaur egun zertan ari diren galdetu diegu hasteko.Aisialdiko kirola eskaintzen dute: kayakak eta batelak.Kayaken kontuak ondo funtzionatzen du uda aldean.Horretaz gainera, iaz sartu zen ofizialki arrauna eskolakirolean. Baina lehenagotik ere joan ohi ziren Institutu-ko ikasleak kayaketan eta ibiltzera. Eibarko Institututiketa IMHtik ere etorri izan dira.

Sasoi batean estropadak eta jaietan kuadrilen artekodesafioak eta egiteko erabiltzen zituzten moduko bi yolaedo potin ere badituzte. Berdel Egunerako eta Kalbaixo-tan kuadrilen arteko estropadak antolatu izan dituzte,baina ez dute interes handirik sortu orain artean. Aukeraguztiak eskaintzen dizkiete ibili nahi dutenei; hala ere ezda jendea animatzen, ez behintzat behar bezala prestatueta ganorazko estropada egiteko moduan.

Urtean bi regata antolatzen dituzte: trainerila etatrainera mailetan. Traineruen estropada ekainean izatenda. Traineriletan, berriz, Gipuzkoa mailako liga egitendute. Aurten, hain zuzen ere, maiatzaren 8an goizeko11:30etan jokatuko da Mutrikun. Gero, 14 eta 15ean,Ligako sailkapena eta amaierako txapelketa ere bertanjokatuko dute; larunbatekoa arratsaldeko 4:30etan etaigandekoa, ostera, goizeko 11:30 izango dira.

Horren ondorengo astean Euskadiko Txapelketa joka-tuko da eta hor sailkatutakoek Espainiako TxapelketaNagusian hartuko dute parte. Traineru mailan, badirahamar-hamaika urte denboraldiko lehenengo estropadahemen egiten dela. Estropada horretan Gipuzkoa, Biz-kaia eta Castroko traineruak izaten dira lehian. Aurten-goa berezia izatea nahi lukete Arraun Taldeak 25. urteu-rrena betetzeaz gain, Cosme Damián Txurrukaren herio-tzaren mendeurrena ere badelako. Baina, jakina, estro-pada polit bat antolatzeko, talde handiak ekarri beharkolirateke eta, horretarako, dirua behar da: sariak direla,dietak direla…

Bi milioi ordaindutakotrainerila berria daukate

iaz ekarrita.

Page 21: K39 2005 04

kirola 21

Aurten estropada bereziaantolatu nahi dute,

Txurrukaren mendeurrenaere badelako.

Diru kontuak aitzakia hutsak ez direla frogatzeko, hauxekontatu digute: 2000. urtean egon zen trainerua Mutrikun lehenaldiz eta, garai hartan, milioi bat pezeta zen Federazioak eska-tzen zuen gutxiengo diru kopurua estropadak antolatu eta saribanaketarako. Gainera, norberak antolatu nahi izan ala ez, ber-din-berdin jarri behar izaten zen dirutza hori… Zela-hala molda-tu ziren, baina hurrengo urtean milioi eta erdira igo zen partehartze-tasa, eta Mutrikuko Arraun taldearentzat gehiegizkoakdira dirutza horiek.

Lokalik ez ez dute ganorazkorik; oraingoa Udalak alokatutadauka eta halako batean hasi dira dutxak egiten. Euren ustez,lokala behar den bezala ez badaukazu ez dago zer eginik. Onda-rroan, esate baterako, sekulako lokala daukate: fosa eta guzti,ikasteko eta itsaso txarrarekin ibiltzeko… Gimnasioa ere badau-kate eta, horrek, jendea eraman egiten du.

Hala eta guztiz ere, ez zaie lanerako gogo eta ilusiorik faltaeta aurrera egin nahi dute. Bi milioi ordaindutako trainerilaberria daukate iaz ekarrita. Ea ba, gazteok!

Hona hemen hogeita bost urte hauetan lortutako ikurriñak:

LIGAKOAK:Infantiletan: 1982, 1983 eta 1984an.Jubeniletan: 1982, 1983 eta 1988an.

PROBINTZIALAK:Infantiletan: 1982, 1983 1984 1989 eta 1990ean.Jubeniletan: 1983 eta 1988an.Kadetetan: 1984 eta 1986an.

EUSKADIKOA:Infantiletan: 1982an.

ESPAINIAKOA:Infantiletan: 1982an 2. postua.Jubeniletan: 1982an 3. postua.Kadetetan: 2003an 7. postua.

Eskerrak emango dizkiegu Arraun Taldea bizirik mantentzendutenei; makina bat lan eta kezka berengain hartzen dituzteeta. Eskerrak zuei: Luis Mari Ortiz, Iñaki Orue, Loren “Txaparro”,Jose Anjel “Mote”, Kepa “Ziñua”, Ritxi, “Papardo” (ikurriña etatrofeo guztiak erakutsi dizkiguzulako)… eta izerditan, palarigogor eraginez ari diren gazte guztiei. Eeuuup mutilak!

Lokala behar bezala ez badaukazu, ez dago zer eginik”.

Page 22: K39 2005 04

gazterixa22

Euskal Herriko gazte asanbladen

defentsarako manifestua

Euskal herriko hamaika txoko desberdinetako gazteak gara, batzuk besteengandik ehundaka kilometrok bana-tzen gaituzte. Pentsaeran ere, zeharo desberdinak gara, kolore guztietako ideiak elkar nahasten ditugu.

Baina badaukagu zerbait guztiok batzen gaituena: Gazteak gara eta amets egiten dugu. Bai, ameslariak iza-tea da batzen gaituen zerbait berezi hori. Gizarte justuago batekin amets egiten dugu, elkartasunean oinarri-tutako harremanekin, maitatzeko gai diren gizkai askeekin. Eta amets horietaz elikatuz, gure hiri eta auzohotzetan amets hori eraikitzeko gai izan gara, gazte asanbladak sortuz.

Asanblada hauetan gazteok gure arazo eta beharretaz mintzatu eta horiei erantzuteko antolatu egi-ten gara. Autogestioa da gazte asanbladon ezaugarri nagusia, hau da, guk geuk geure egarria asetzea.Gure proiektu guztiak autogestionatuak izan ohi dira, horrela instituzioetan dauden gorbatadun gaiz-toek ezin izaten dute muturra sartu. Gaur egungo instituzioek gure nahiak asetzen ez dituztela argidugu, bizi garen sistemak kontsumoa ez den beste biderik ez baitigu erakusten, kontsumoa eta kon-petibitatea. Biharko egunean zerbait izan gaitezen, noski! Beti gure hobe beharrez omen dabiltza,eta badaezpada desbidera ez gaitezen edo; noizbehinka uniformedun piztiak bidaltzen dizkigu-te. Zuzeneko bidea porraz markatzen duten horietakoa. Halaxe izanik, gazte asanbladek guztihonetatik ihes egitea lortzen dugu. Nola, baina? Eztabaidatuz, dantzatuz, tailerrak antolatuz,irakurriz, kalean ohiukatuz...

Askok amesteko txokoak lortu izan ditugu, okupazioaren bitartez gehienetan eta guregune liberatuak eraikitzen joan gara, Gaztetxeak hain zuzen.

Jakin badakigu agintariek ez dituztela etxe sorgindu hauek batere atsegin, gutxia-go oraindik pareta hauen artean arnasten den gazte asanbladen arima. Eta horrega-tik erasotzen gaituzte, horregatik eraisten dituzte gure etxe kuttunak, horregatikdaude Gaztetxe anitz mehatxupean eta horregatik egurtzen gaituzte kaleetan.

Baina lerro hauetan batu garen guztiok argi dugu, oso argi: Euskal Herrikogazte asanblada edo Gaztetxe bakoitzaren aurkako erasoa gure egingo dugu.Eta neurri berean erantzungo diogu, eraso edo eraisketa bakoitza geureabalitz bezala sentitu eta sentiarazteko konpromisoa hartu dugu. Ulertzendugulako horrelako erasoak ez direla gazte mugatu batzuei zuzenduak.Udaletxeek proiektu eta aitzakiak erabiltzen dituzte entzun nahi ezdituzten ahotsak isiltzeko, esperantzak txikitzeko, gure ametsak deu-sezteko.

Gazte asanbladetan tinko sinesten dugu, antolatzeko tresna ire-kienak iruditzen zaizkigu, hierarkia eredu guztietatik at geratzendirenak eta honez gain urteetan zehar ikusi ahal izan da eragin-korrak direla, gure herri eta auzoetan fruituak eman baitituzte.

Guzti honengatik mehatxua gertatzen den herri/hirianbertan erantzuteko eta erantzun hori Euskal Herri osoanzabaltzeko konpromisoa hartu dugu hemen bildutakogazte asanblada guztiok.

GAZTE ASANBLADAK AURRERA!

GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN

Page 23: K39 2005 04

Alboko orrian Euskal herrikoGazte Asanbladek adostuzuten manifestua agertu dugu.Gazte Asanbladei babesa ager-tzeko manifestu hori pasatuzitzaien herriko hainbat eragi-leri eta apirilaren 9an Behekoplazan egindako ekitaldianbatu ziren gizrte eragile horie-tako asko eta Gazte Asanbla-da. Ondoren, Gaztetxeanmerienda eta kontzertua ereizan zen. Gazte Asanbladakolagunekin batu gara esatekozutena jasotzeko.

Gaztetxetik plazara irten zare-te...

Mutrikuko Gazte asanblada EuskalHerri mailan hasi da biltzen gainerakogazte asanbladekin. Orain arte eskual-deka funtzionatu izan bada ere, orain-goan Euskal Herri mailan batu garaEuskal Herri osoko problematikaaztertzeko eta erabaki bateratuakhartzeko. Batzar horretan ikusi zenarazo larriak izan direla hainbat toki-tan, desalojoak tartean, eta Gaztetxeaskoren egoera eskasa dela, mehatxu-pean egonda ere bai. Horren aurrean,garbi ikusi zen lan egin beharra zego-

ela, baina ez gertatzen direnakgertatu ondoren, gertatu aurretikbaizik. Lan hori herri bakoitzeanegin behar da, herriaren ahalik etababesik handiena lortu behar daeta, aldi berean, Gaztetxeetan zeregiten den erakutsi behar da.Horregatik, pentsatu zen batzarre-an adostutako manifestua EuskalHerri mailan argitaratu ondorenherri bakoitzean ezagutarazibehar zela.

Hori dela eta ondoko orrianagertzen den manifestuarekiko

atxekimendua eskatuz berrogeitabost eragiletara jo genuen, horietakobatzuk instituzioak izanda erantzunikemango ez zutela jakin. Horretazgain, atxekimendu pertsonala adie-razteko modua ere aurreiokusi etazabaldu dugu, nork bere izeneanadostasuna agertzeko. Momentuz,jasotako erantzuna uste bezain onaizan da, izan ere, Beheko plazan egin-dako saioan erantzun ona somatudugu.

Atxekimendua adieraztekotokiren bat izango da?

Aurrerantzean, bi hilabeteanbehin edo kalera irtengo gara atxeki-mendu eske, lehen esan bezala, herri-tarrek Gaztetxeari babesa ematendiotela jasotzera. Ez da toki jakin bategongo, ez eta egun jakinik, atxeki-menduak jasotzeko. Aurrez HITZAnedota Kalaputxin jakinaraziko denegunean eta tokian mahaitxo bat jarrieta hantxe eta orduantxe izango daaukera Gaztetxeari atxekimenduaagertzeko.

Gaztetxeak egiten duena eza-gutarazi nahi duzue, ezta?

Gaztetxearen izena zikindutadago. Toki beltzak ikusten ditu jende-ak Gaztetxeak eta ez da horrela. Gukherriari hori horrela ez dela erakutsibehar diogu eta zer egiten dugun erebai. Matadeixako lau paretetaik irtenbehar dugu eta jendeari erakutsibenetan zer garen, zer egitendugun... Azken batean, ezjakintasu-nak hizketan egitera eramaten du etahizketan egin behar bada, behintzathizketan egin hizketagaiaren jakina-ren gainean egonda.

Euskal Herri mailan egindako kan-paina honen helburua da egunenbatean tokiren batean Gaztetxerenbat kentzea erabakiko balute, ahaliketa herritar gehienen babesa eta

laguntza izatea. Horrez gain, atxeki-menduak adierazten du babes hori,apoio hori, eta bestetik adierazten duelkar lan baterako ateak irekita dau-dela Mutrikuko eragile guztiekin.Azkenean, Bertso eskolarekin, DantzaTaldearekin eta Antzerki Taldearekinelkar lanean jardun dugun bezala,beste talde eta elkarteekin ere lor dai-tezke gauzak.

Etorkizunera begira...

Mutrikuko Gazte Asanbladan aur-ten jende gazte pilo bat sartu da etahori gauza ona da. Gazte izatea beharda Gazte Asanbladan eta Gaztetxean.Gazteek autogestioaren kontzeptuabere egitea gauza handia da, Gazte-txeak gazteek jarritako arauen bitar-tez funtzionatzea...

Egitasmoak: web orri bat diseina-tzea, hilean behin lkontzertu bat,ikastaro edo ekintza bat eta irteerabat Mutrikuko Gazte asanbladanantolatuta. Hortik aurrera, Lea-Arti-baiko Gazte Asanbladen mahaitikatera litezkeenak ere geure egingoditugu.

23gazterixa

Gaztetxea zertan den erakutsinahi diogu herriari

Page 24: K39 2005 04

zorion agurrak

ANEZorionsak gureetxeko bihurri-xai apirilaren28an ta ondo-ondo pasa,ama, aita etaahiztan partez.

LEIREZarauzko LeireRicorentzatZorionak etabost muxuhaundi beresendiak Onda-rru eta Mutri-kutik.

EIDERApirilaren5ean 5 urtebete dituengure etxekoneska politxariZorionak bereanai Josu, amaeta aitarenpartez. Muxuhaundi bat.

NAROAZorionak apiri-laren 2an zurehirugarrenurtebetetzeaizan delako.Gure etxekoneska politxe-nari muxuhaundi bat etatxokolatadarenzain gaudefamilia guztia.

AINHOA FLORESBartzelonakoneska panpo-xak apirilaren24an urteakbeteko ditue-nez, Zorionakguraso etaaiton-amonenpartez, jarraituorain bezainzoriontsua iza-ten.

OLATZApirilak 17an7 urte betedituzunez,Zorionak etamila muxuetxeko denonpartez.

IZASKUNApirilaren23an urteakbetetzen ditu-zunez, Zorio-nak ama!muxu haundibat etxekoen,aita eta Leyre-ren partez.

LEYREApirilaren 6an9 urte haundibete dituengure printzesa-ri Zorionak etamuxu haundibat. Etxekoen,osaba Peio etaKarmelerenpartez.

AINHOAApirilaren18an urteakbete dituenlarrosatxuariZorionak etamuxu haundibat aita, amaeta Ekainenpartez.

IBAIApirilaren18an 8 urtebete dituengure etxekofutbolistari,Zorionak etamuxu haundibana Oihana,aita, ama etaetxeko guztienpartez.

JANIREApirilaren16an urte berribat betezenuenez,Zorionak gura-soen eta Ene-koren partez!Urte on-onaizan dezazulaurte berri hau!

MARI KONTXIApirilaren 3anzure urtebete-tze eguna izanzelako, Zorio-nak zure familiosoaren par-tez, batez erezure alabareneta aiztarenpartez. Jarraituholakoxe alaiaizaten.

ALAITZZorionak gureetxeko printze-sa txikiari bosturte handibete dituzula-ko! Zorionakaitatxo etaamaren par-tez!

IRATI eta AITORZorionak bikote martxoaren 21ean eta apirilaren11n 6 urte bete dituzuelako. Ez izan zekenak etaekarri zeozer zain egongo gara ospatzeko ta!Ondo-ondo

ALAIN eta EKAITZDinbi-danba…kaskorik gabe tronpollo galanta! Danba-dinbi… beltzunaz ez betetzeko kontuzibili!Lehengusu atomiko hauek maiatzak 1ean eta13an urteak beteko dituztenez Zorionak! etxekoguztien partez.

JOSE LUIS-ARITZ-MONTSEHiruron urtebetetze egunak dira hile hontan etazorionak bihotz-bihotzez guztioi etxeko danonpartez eta bereziki amonaren partez.

Page 25: K39 2005 04

argazki zaharrakargazki zaharrak

PITUSA FUBOL TALDEA-1959anMUTRIKUKO TXAPELDUNAK

Goitik eta ezkerretik hasita:Austin “Xarpa”, Miel “Txaparro”,Jose Luis “Moxka”, Koldo Flores,

Xabier “Martin Txiki”, Mikel “Kala-max”, Jesus Mª “Akelino”, Aitor

Alberdi.

Behean ezkerretik hasita:Joxeba “Kaixku”, Miel “Kotxorro”,Jose Juan “Pompeyo”, Miel Angel

“Turuta”, Joxeba “Mote”, Jesus“Txordo”, Juan Mª “Mote”.

1962 ? - Dotrinako eskursioa

Ezkerretik goitik: D. Alejo,Anakleto, Joseba Illarramendi,Solupe, Mixkiño, J.M. Ulazia, AngelM. Aranberri, Mugerza, Arostegi,P.M. Arreitunandia, Berrio, X.Andonegi, J.A. Mendizabal.

Page 26: K39 2005 04

2626 agenda

mmaarrttxxooaa aappiirriillaa

Kalaputxi, 38. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

APIRILAK 22, barixakua

Liburuaren astearen barruan, hitzaldia “Euskal Herriko Historia bereliburuetako pertsonaien bidez” Hizlaria: Toti Mtnez. de LezeaArratsaldeko 7etan, Zabiel kultur etxean

APIRILAK 23, zapatua

Jazz kontzertua Gonzalo Tejada “Special Trio”: Bill Evansen omenezPartaideak: Gonzalo Tejada kontrabaxuan, Joan Díez pianoan etaMikel Andueza saxofoi altuan.Arratsaldeko 8etan, Zabiel kultur etxean

MAIATZAREN 9tik 13ra

IV. ASTE MUSIKALA, Musika udal eskolak antolatuta.Egunero, arratsaldeko 7etan, Komenduan

Maiatzaren 19tik 29ra

Bittor Furundarenaren margo-lanen erakusketa, Zabiel Kultur Etxean

MAIATZAK 31, martitzena

Ipuinaren ordua, Oihulari Klonw taldearen eskutikArratsaldeko 5etan Zabiel Kultur Etxean.

PLAZATIK GAZTETXERA

Aurresaioak:Apirilak 15, Ondarruko GaztetxeanApirilak 22, Debako GaztetxeanApirilak 29, Soraluzeko GaztetxeanFinala:Maiatzak 7, Mutrikuko Gaztetxean

Egun guztietan, Afaria 8:30etan eta Bertso-saioa 10:30etan.

Antolatzaileak: Mutrikuko Bertso Eskola etaMutriku, Ondarroa, Deba eta Soraluzeko Gazte-txeak

MENDI IRTEERAK

APIRILAK 24, domekaMendi irteera haurrentzat: Ernio (Asteasu, Iturriotz, Bidania, Errezil)Eskola kirolak antolatutaMAIATZAK 5, domekaMendi irteera haurrentzat: SantamañazarEskola kirolak antolatutaMAIATZAK 15, domekaMendi irteera haurrentzat: Zugarramurdi (egun osorako)Eskola kirolak antolatutaMAIATZAK 22, domekaMendi irteera haurrentzat: Finalista jaia OndarroanEskola kirolak antolatutaMAIATZAK 29, domekaMendi irteera: Badaiako mendikatea (Araba)Burumendi Mendi elkarteak antolatuta

KOSME DAMIAN TXURRUKAREN FIGURARI ETA BERE INGURUARIBURUZKO IHARDUNALDIAK

Maiatzak 12, “Txurruka eta beste itsasgizonilustratu batzuk, ezagutzaren etaabenturaren artean”Hizlaria: Mª Dolores Gonzalez-Ripoll Navarro

Maiatzak 19, “Itsasgizon ilustratuen horizonteaeta Trafalgarreko bataila”Hizlaria: José Gregorio Cayuela Fer-nandez

Maiatzak 26, “Itsas-armada, Merkataritza etaZientzia euskal Ilustrazioan”Hizlaria: Jesús Astigarraga GoenagaArratsaldeko 19:00etan Zabiel Kul-tur Etxean. Hitzaldiak gaztelerazizango dira.

Page 27: K39 2005 04
Page 28: K39 2005 04