INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

31
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN EREDUAK/PROGRAMAK JONE MANTEROLA MIREIA RODRIGUEZ JOSUNE LANDA

description

Gure lanarekin lortu nahi duguna zera da, hezkuntzan teknologia berriak aplikatzeko eman diren saiakera desberdinen azterketa bat egitea, azkenekoan sakonduz eta ikastetxe bateko esperientzian izan diren eragozpenak eta ondorioak ekarriaz.

Transcript of INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

Page 1: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

INFORMAZIO ETA

KOMUNIKAZIO

TEKNOLOGIAK ESKOLETAN

BERMATZEKO SAIAKERAK

EAE-AN

EREDUAK/PROGRAMAK

JONE MANTEROLA

MIREIA RODRIGUEZ

JOSUNE LANDA

Page 2: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

AURKIBIDEA:

1.- SARRERA ................................................................... 4

1.1 Sarrera ................................................................... 4

1.2 Gure lanaren aurkezpena........................................... 5

2.- EREDUAK ETA PROGRAMAK .......................................... 6

2.1 Programen historiaurrea ............................................ 6

2.2 IKASIZ eta Heldutasun ereduaren deskribapena............ 8

2.2.1 IKASIZ programa ................................................ 8

2.2.2 Heldutasun eredua ............................................ 10

2.3 Eskola 2.0 proiektuaren sakonketa............................ 12

2.3.1 Sarrera............................................................ 12

2.3.2 Helburuak ........................................................ 14

2.3.3 Ekipamendua.................................................... 14

2.3.4 Edukiak ........................................................... 16

2.3.5 Irakasleen prestakuntza..................................... 17

2.3.6 Abantailak eta desabantailak .............................. 17

2.3.7 Kostua............................................................. 18

2.4 Ikastetxe bateko esperientzia (Eskola 2.0 Proiektua San

Martin Agirre Ikastetxean) ..................................................... 20

2.4.1 Helburua.......................................................... 20

2.4.2 Hardwarea ....................................................... 21

2.4.3 Konektagarritasuna ........................................... 21

2.4.4 Softwarea ........................................................ 21

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | SARRERA 2

Page 3: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.4.5 Edukiak ........................................................... 22

2.4.6 Prestakunta...................................................... 22

2.4.7 Tresnak 5. mailako Geka Bakoitzeko .................... 23

3.- ONDORIOAK............................................................. 24

3.1 Eskola 2.0 kudeatzeko konplexutasuna ...................... 24

3.2 Formazioaren eta inguruko ebaluazio eta gogoeta ....... 25

3.3 Tresneria eta konexioa ............................................ 26

3.3.1 WiFi konexioa ................................................... 26

3.3.2 Tresneria eta erabilpena..................................... 27

3.4 Proposamen eta eskaerak ........................................ 27

3.4.1 Ikastetxeei zuzenduta........................................ 27

3.4.2 Administrazioari zuzenduta................................. 28

4.- BIBLIOGRAFIA .......................................................... 31

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | SARRERA 3

Page 4: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

1.- SARRERA

1.1 Sarrera

Teknologia berriak gure belaunaldiarekin batera hazten joan dira,

oso bizkor eta era “GLOBALEAN”. Bakoitza bere erritmoan, haur ,

gazte, heldu … baina guztiok ohartzen gara aurrerapen

“HAUETAZ/digitaletaz”.

Teknologia berriak erraztasun handiak eskaintzen digu. Gure

ikasketetan ikusten ari garenarekin esan dezakegu teknologia berriek

hezkuntzan badutela zer esana. Baina orain arte teknologia berri

horiek nahiko isolaturik egon dira hezkuntzan, orain ordea beraien

erabilpena bultzatu nahi da, baina zergatik? Eta nola?

Teknologiak hezkuntzan sartzeko arrazoi garrantzitsu bat du,

izan ere, teknologia berriek aukera interesgarri bat ematen dute

hezkuntzaren arloan.

Horretaz gain

teknologia berriek

hezkuntzan izan

duten garapenean eta

haietaz espero zena

harrigarria da, teoria

ezberdinak planteatu

baitira. Hauek

eskaintzen dizkiguten

abantaila ezberdinak

honakoak izan daitezke, adibidez, txatak, solasguneak edo e-maila.

Azken finean, abantaila horiei esker hezkuntza osatuagoa bihurtu

dezakegu eta baita hauetaz baliatzea oso interesgarria izango

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | SARRERA 4

Page 5: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

litzatekeelako, bai ikasleei, zein irakasleei eta gurasoei erraztasunak

ematen dizkiete informazio gehiago lortzeko eta elkar trukatzeko.

Ordenagailu eta internetari esker ikasleek informazio gehiago

lor dezake edozein gairi buruz, baina baita ere ikasleei erakutsi egin

behar zaiela baliabide horiek erabiltzen, aurrerago era autonomia

batean erabil dezaten. Bestalde, oso interesgarria iruditu da

teknologia berriei buruz egiten den planteamendua. Argi eta garbi

dago ez dakigula zein izango den etorkizuna baina argi dagoela

teknologiak gure gizartearen parte direla gaur egun eta baliabide oso

interesgarria dela.

Hortaz, zergatik ez sartu hezkuntzan? Ez dago arrazoi sakonik

teknologia berri horiek hezkuntzan ez sartzeko, haiei esker informazio

gehiago lortu badezakegu, baita elkar trukatu, gainera klaseak

ematerako orduan baliabide oso interesgarri bat da. Beraz, teknologia

berriek hezkuntzan badute bere lekua eta jakin behar da horiek nola

erabili. Artikuluak dioen bezala ordenagailuak eskolan ez dira soilik

horien erabilpen mekanizatu bat irakatsi edo ikasteko, baizik eta

baliabide bat bezala erabiltzeko eta ahal den neurrien ikasleek era

autonomo batean informazioa bilatu eta erabiltzen ikasteko.

1.2 Gure lanaren aurkezpena

Gure lanarekin lortu nahi duguna zera da, hezkuntzan teknologia

berriak aplikatzeko eman diren saiakera desberdinen azterketa bat

egitea, azkenekoan sakonduz eta ikastetxe bateko esperientzian izan

diren eragozpenak eta ondorioak ekarriaz.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | SARRERA 5

Page 6: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.- EREDUAK ETA PROGRAMAK

2.1 Programen historiaurrea

Teknologiaren garapen historikotik sortu da informatika —

ingelesezko “Computer Science” delakoa—, bere helburutzat

informazioaren tratamendu automatizatua duena.

Hasieran makina elektromekanikoek egiten zuten lan hori, gero

ordenagailu elektronikoen bata

bestearen ondorengo belaunaldiek, eta

etengabe joan da miniaturizatuz sistema

informatikoaren alderdi fisikoa, hau da,

hardwarea. Fenomeno horretaz gainera,

garrrantzi handiko beste bat ere egon

da, gaitasun telematikoarekin zerikusia

duena: sareak elkarri lotuz mundu

mailako sare bat eraiki da, Internet, eta

etengabe zeharkatzen dute ezin konta ahala bulkada elektrikok,

alegia, informazio digitalizatuak. Hortik inguru teknologiko berri bat

sortu da, informazio-sistema elkarreragileak erabiltzen dituena.

6

Gaur egun sortzen ari den “jakintzaren gizartearentzat”

informazioa da mugarria, hori kritikoki aztertuz eta landuz eraikitzen

baita ezagutza. Berori kudeatzen duten sistemak garrantzitsuak dira

mundu akademikoan eta zientifiko-teknologikoan, baina baita

herritarren eguneroko bizitzan ere, haien bitartez egiten baititu

gizabanakoak lehen zuzenean egiten zituen ekintzak. Horren

ondorioz, murriztu egiten dira denbora eta espazioa, berehala eta

urrutitik eragin daiteke, eta horren guztiaren helburua da kontrola,

nahi dena egitea, horixe baita egungo teknologiaren paradigma:

online erosketak, denetariko kontsultak, prentsa digitala, online

ikasketak, beste pertsonekin komunikatzea eta abar hainbeste

aurreratu dira azken urteotan, ezen ezinbestekoak ari baitira

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK

Page 7: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

bihurtzen edonoren bizitza pribatuan eta profesionalean.

Ekonomiaren ikuspuntutik, informazio-teknologiak garapenaren eta

aurrerapenaren motor berritzat hartzen dira.

Ondorioz, bistan da hezkuntza orokorreko etapa honetan

beharrezkoa dela curriculumaren barruan egotea informazioa

tratatzeko teknologia, bi aldetatik. Batetik, ikasleak ezagutu eta

erabiltzeko gai izan behar du, beste arloak ikasteko tresna gisa.

Bestetik, gizarte aldakor honetan aise moldatzeko gai izan behar du,

eta kritikoa eta arduratsua izan aurrerapen teknologikoen aurrean.

Paradigma teknologiko berri honen testuinguruan, 90.

hamarkadatik aurrera, Eusko Jaurlaritzatik Euskal Autonomi

Erkidegoan emaitza onik izan ez duten hainbat ekimen desberdinekin

saiatu izan dira, hala nola, 2000hiru ekimena, Premia plana I, Premia

plana II eta PESI programa.

Bilakaera guzti honen egungo saiakera Eskola 2.0, Ikasiz eta

Heldutasun Ereduaren izenpean ematen ari da. Ekimen hauen

garapena ondorengo ataletan landuko dugu.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 7

Page 8: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.2 IKASIZ eta Heldutasun ereduaren

deskribapena

2.2.1 IKASIZ programa

IKASIZ… AlhondigaBilbaok duen prestakuntzako eskaintza

biltzen duen programa da. Programa

honek ondotxo daki sorreratik hezkuntza-

arloko programazio ez-formala eskaini

ahal dela, pluraltasuna, dinamismoa eta

berrikuntza oinarritzat hartuta.

Programazio erakargarria, dinamikoa eta

ñabarduretan aberatsa eskaini nahi dugu.

Balioaren kate bat sortu nahi dugu, eta

haren garapenak ezin ukituzko teoriatik esperientzia baliotsuaren

materialtasunera joko du.

8

2.2.1.1 Helburuak

• Prestakuntzako eskaintza erakargarria, eskuragarria eta

kalitatekoa aurkeztu nahi dugu.

• Ikaskuntzaren bidez gozatu nahi dugu.

• Programazioaren bidez hainbat balio sustatu nahi ditugu, hala

nola, begirunea, berdintasuna, askotarikotasuna eta

aniztasuna.

• Belaunaldien eta kulturen arteko elkarrizketa sustatuko duten

jarduerak bultzatu nahi ditugu.

• Bi hizkuntzetan edota hainbat hizkuntzetan egindako jarduerak

sustatuko ditugu, eta arreta berezia egingo diegu euskara

komunikazio-hizkuntza gisa duten programei.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK

Page 9: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

AlhondigaBilbaoko Mediatekak funtsezko zeregina betetzen du

hezkuntza arloko proiektu horretan. Bera da IKASIZ… programaren

sustatzailea eta bultzatzailea.

Gainera, IKASIZ... programan, profesional espezializatuak

arituko dira lankidetzan. Programak unibertsitateekin, eta hango

irakasle eta ikertzaileekin lankidetzan egingo ditugu, eta kultura-,

gizarte-, arte ingurumen- edo programatze-arloko enpresekin,

elkarteekin eta eragileekin ere bai.

9

2.2.1.2 Hartzaileak

Haurrak eta gazteak.

0 urtetik 18 urte bitartekoak. Azalpen- eta olgeta-izaera

nabarmena izango duten jarduerak diseinatuko ditugu haientzat,

lagungarriak izango baitzaizkie ikaskuntzako arlo berrietara zabal

daitezen.

Helduak, familiak, ikusle seniorrak.

Bizitza osoan zehar etengabeko ikaskuntzan aritzea oinarri

garrantzitsu bat da norberaren aberastasuna lortzeko. IKASIZ...

proiektuak lan egingo du jende helduarentzako programazioa

prestatzeko, eta, ildo horretan, ahalegina egingo du bizitzaren tarte

horretan dauden taldeek dituzten kezkez arduratzeko.

Beharrizan bereziak dituzten pertsonak.

Eskubide unibertsala da kultura eskuragarri izatea. IKASIZ...

programaren helburuetako bat da hezkuntza-arloko programazio

osokoa eskaintzea, beharrizan bereziak dituzten taldeek

AlhondigaBilbaoren kultura-eskaintzan gehiago parte har dezaten.

Programa bereziki zuzenduta dago Bilboko hiribilduko taldeei, baina,

oro har, zabalik dago Bilbo metropolitarreko udalerri guztiei eta

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK

Page 10: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

Bizkaiko probintziako gainerako udalerriei ere bai (ikastetxeak,

ikastolak, eskola publikoak, aisialdiko taldeak, gobernuz kanpoko

erakundeak, gazte-guneak, era guztietako elkarteak, lanbide-aldeko

taldeak, eta abar barne hartuta).

AlhondigaBilbao proiektuko gainerako programei eta proiektu

orokorrei loturik dauden profesionalak eta taldeak.

2.2.2 Heldutasun eredua

Hautatutako ikastetxeei irakasle erdi baten ordu-kredituak

emango zaizkie, IKT ikastetxeko dinamizatzailea edukitzeko, IKT

ikastetxe-eredua proiektuari lotutako ekintzak gauza ditzan. IKTen

ikastetxeko dinamizatzaileak zeregin hauek izango ditu:

1. Laguntza-zerbitzuen laguntzarekin, Hezkuntza Sailak

zehaztutako IKT ikastetxearen heldutasun-eredua gauzatzeko

ikastetxean gauzatuko den berariazko plana jakinaraztea

gainerako irakasleei.

2. Ikastetxeak IKTei lotuta egiten dituen ekimenak dinamizatzea,

koordinatzea eta ikuskatzea. Ekimen horiek guztiak IKT

ikastetxearen heldutasun-eredutik eratorritako planaren

barruan egongo dira.

3. Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa bultzatzea, bai eta

hezkuntzako eragile guztien parte-hartzea ere teknologia

horietan:

• IKTen hezkuntzako erabilerako jardunbide egokien eta

ondo ateratako esperientzien argitalpena hedatzea

ikastetxeko irakasleen artean, bai eta eremu eta etapa

bakoitzean teknologia horiek erabiltzen eta egokitzen

laguntzea ere.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 10

Page 11: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

• Parte hartu behar duen bileretan parte hartzea,

hezkuntza-eragile guztiei IKTak erabiltzen laguntzeko,

IKT ikastetxe-ereduak zehaztutako planaren barruan.

4. Ikastetxerako ezarritako IKT heldutasun-maila lortzeko

irakasleek eduki beharreko prestakuntza identifikatzea eta

gomendatzea.

5. Ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finko eta mugikorrak

erabiltzeko ordutegiak eta moduak proposatzea. Baliabide

teknologiko finko eta mugikorrak noiz erabil daitezkeen jakiteko

agenda egitea.

6. Harreman teknikoak eta prestakuntza-harremanak izatea

laguntza-zerbitzuekin, heldutasun-ereduak ezarritako helburuen

jarraipena egiteko eta helburu horiek lortzeko.

11

2.2.2.1 Berariazko baldintzak, hartutako eginkizunak: 

Eskaera onartzeko jarraibide hauetako baldintza orokorrak eta

jarraian ezartzen diren berariazko baldintzak bete beharko dira:

1. “IKTen ikastetxeko dinamizatzailea” karguaren arduradunak

berariazko zuzenezko zein Internet bidezko prestakuntza

ekintzetan eta mintegietan parte hartzeko konpromisoa

hartzea. Proiektuan parte hartuko duten ikastetxeak biltzeko,

koordinatzeko eta aholkatzeko balioko dute mintegi horiek.

2. Proiektuan lehenengoz sartzen diren ikastetxeak datorren

ikasturtean zehar IKT Hobekuntza Plana zehaztu beharko dute.

Jarraipena eskatzen duten ikastetxeak, ezin izan badute osatu

beroien IKT Hobetze Plana aurtengo ekitaldian, 2008ko urriaren

15erako bukatuta izateko konpromisoa hartuko dute.

3. IKTen koordinazio-taldea edo batzordea sortu – jarraipeneko

proiektuen kasuan mantendu - beharko dute. Ikastetxearen

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK

Page 12: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

baliabideen eta antolaketa-egituraren arabera, ikastetxe

bakoitzak talde bat sortu beharko du IKTen ikastetxe-eredua

abian jar dadila dinamizatzeko, bai eta irakasleek, ikasleek eta

familiek parte hartzeko ere.

4. Proiekturako egin beharreko jarduera guztiez gain, lehenengoz

proiektuan sartzen diren ikastetxeak gutxienez 10 saio burutu

beharko dituzte ikasturtean zehar, proiektua ondo atera dadin

bultzatu beharko diren koordinazio eta prestakuntzarako. Saio

horien plangintza IKT dinamizatzaileak egingo du, aurretik

aipatutako taldearekin batera.

2.3 Eskola 2.0 proiektuaren sakonketa

Behin iragana ezagututa, orainari

heldu behar diogu. Horretarako, Eskola

2.0 proiektuaren inguruan hitz egingo

dugu: zer den, nola eramaten den

aurrera, zer baliabide dituen, proiektu tematikoak … Hona beraz,

puntu guzti horien xehetasunak.

2.3.1 Sarrera

Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu

ESKOLA2.0 Ikastetxe askotan digitalizazioaren aldeko apustua egin

zen, IKT-ak heziketan eragiteko beharrezko baliabidez horniturik

zegoelarik. Hau dela eta, honen asmorik nagusiena IKTak

ikastetxeetan integratzea da. Baina jakina, ez da ikasle bakoitzari

ordenagailu minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean XXI.

mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea da, azpiegitura

teknologikoak eta oinarrizko konektibitatedunak, ikasgelak

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 12

Page 13: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

INTERNETera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, jatorrizko

gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar

dietelako.

Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak

ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman

ikasgelako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza

pertsonalizatua, lankidetza proiektuak … Azken finean IKTa beste

baliabide bat bihurtzea nahi da, alegi, ikasle orok eguneroko

jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat izatea.

Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKTren integrazio eraginkorra

irakasleen eskutik eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko

gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia

prestakuntzaz aparte IKT tresnak baliabide didaktiko gisa erabiltzeko

metodologian gaituak.

2.0 Eskola programak aurrerapauso handia dakar; izan ere,

hezkuntzan, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak

sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean

erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko

ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak

guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak

erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean.

Proiektu honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute

parte, oraindik Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere

teknologia berriekin zuzeneko kontaktua badute ere, oraindik ez dira

Eskola 2.0 proiektuan sartu.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 13

Page 14: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.3.2 Helburuak

• Irakasleak IKTdun gaitasunetan trebatzea.

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.

• Ikasgelako metodologia aldaketari laguntzea.

• Eten digitala murriztea.

• Lan dinamikoa, parte hartzea, beste ikastetxeekin

lankidetzan eta sarean sustatzea.

• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.

Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta egungo

ikastetxeetan txertatuta daude. Hauen helbururik

nagusiena heziketa kalitatea hobetzea da eta hau lortzea

ezinbestekoa da egungo sisteman.

2.3.3 Ekipamendua

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua

zehaztea beharrezkoa da.

HARDWAREA

GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA:

Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta

berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat. Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54

cm (zabalera x altuera x sakonera).

Arbel digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta

altuera doigarria duena. Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13 cm

(zabalera x altuera x sakonera).

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 14

Page 15: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri +

TFT + teklatua irakasleentzat.

Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai

internetera konektatzea ahalbideratuko duena.

IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUAK

Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak

esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko.

Ikastetxe batean egon beharreko baliabide eta material

desberdinak zein diren esan

eta gero, ikas tresnak zein

diren azaltzea egoki

iruditzen zaigu. Mini

ordenagailu hauek bakarrik

izatea ez da garrantzitsuena

baizik eta, hau aurrera

eramateko ikas tresnak

instalatuta izatea ere beharrezkoa da. Ordenagailu txiki hauek hutsik

datoz eta haurrek erabili ahal izateko, landu nahi diren edukiak

bertan instalatzea edo txertatzea ezinbestekoa da.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 15

Page 16: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

SOFTWAREA

Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira,

oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak

abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft XP Profesional.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea

(OpenOffice), nabigatzailea (Mozzila Firefox), antibirusa eta

plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek

euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean

lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu

egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar dutela,

Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten

badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta

gertatuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen

softwarerik instaltu edo erabiltzailea.

2.3.4 Edukiak

Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu behar

da eta Agrega sarearekiko

loturak ezarri. Sare hori

autonomia-erkidegoek eta

Hezkuntza eta Zientzia

Ministerioal partekatzen

du, eta Espainiako

hizkuntza ofizial guztietara

itzulita dago.

Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko

material bereziak egongo dira.

Lehen Hezkuntzako 5-6. mailako ikasleek adibidez, hainbat eduki

lantzen dituzte: ingurune arloa, matematika, euskara, gaztelania eta

ESTADISTIKAK

ESKOLA 2.0

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 16

Page 17: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

ingelesa. Hori dela eta, aurretik aipatutako eduki digital hauek

ordenagailuan bertan txertatzea beharrezkoa da.

2.3.5 Irakasleen prestakuntza

Ekipamendu guztia eta ikastresna egoki guztiak zein diren ikusi

eta gero, esan behar da, irakasle nahiz tutoreek beharrezko

prestakuntza jasotzea ere nahitaezkoa dela. Alde batetik, ezagutzen

ez duten proiektu baten aurrean daudelako eta bestetik, ezagutza

minimo batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Prestakuntza saio hauek

normalean berritze guneetako aholkulariek ematen dituzte eta

honako alderdi hauek hartzen dira kontuan:

• SOFTWARE LIBREan eta 2.0 tresnetan oinarrituriko

ezagutzak.

• Eduki elebietan: euskara eta gaztelera

17

2.3.6 Abantailak eta desabantailak

Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu eta gero, onen

abantaila eta desabantailak aipatzea esanguratsua dela iruditzen

zaigu:

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK

Page 18: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

ABANTAILAK

DESABANTAILAK

• Denbora aurrezten du.

• Elbarrientzako laguntza.

• Informazioa azkar

bilatzen du.

• Errakuntzak izateko

probabilitate txikia.

• zuzentzeko erraza.

• onuragarriagoa.

• Instalatzeko arazoak.

• Ekonomikoki ez da

guztiontzat.

• Nekagarria (gorputz-

jarrera).

• Prozesua mekanikoki

geratu daiteke.

• Pertzepzio falta.

• Mantentzea eskatzen du.

Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola

ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten

den praktiketara. Modu tradizional batean, ordenagailu baten

erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin

desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez, aurrera

edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz,

sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea

daukate.

2.3.7 Kostua

Proiektu honen inguruko informazioarekin amaitzeko, ESKOLA

2.0 programak ikastetxe batean martxan jarri ahal izateko kostuaren

inguruan mintzatuko gara. Esan behar da, ikastetxe guztiek ez dutela

aukera gisa honetako programak aurrera eraman ahal izateko oso

garestiak baitira eta ez daude ados programa honek eskaintzen dien

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 18

Page 19: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

aukerekin. Beste alde batetik, programa honen aldeko eskolekin

topatzen gara eta hauek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ipintzen

dute. Honen kostua 12.660.004,12 eurokoa (gutxi gorabehera) da.

Bertan miniordenagailu eramangarriak arbel digitalak, armairuak, wifi

konexioak eta garraio poltsak sartzen direlarik.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 19

Page 20: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.4 Ikastetxe bateko esperientzia (Eskola 2.0

Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean)

2.4.1 Helburua

Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz

digitalizatzea. Irakasleak sofware librea eta metodologia berriak

erabiltzeko prestatzea. Eta multimedia- edukiek ahalbideratzen

dituzten irakaskuntza kolaboratiboan oinarritutako metodologiak

garatzea. Hauek aurrera eramateko irakasleei inkestak egin

zitzaizkien, hauen artean zein tresna digital eta zertarako erabiltzen

duzu internet.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 20

Page 21: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.4.2 Hardwarea

• Eskola 2.0 programako ordenagailuak miniordenagailu

eramangarriak dira. 10”ko pantaila dute eta diskoaren

edukiera 160 GBkoa, RAM memoria 2Gb-ekoa da, eta 1,6

GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa.

• Arbel digitalen ukimen azalera 77”koa da, eta bertikalean

mugitu eta hainbat altueratara iristeko euskarri bat dute.

Gainera, bideo-proiektagailuari eta bozgorailuari lotuko

zaizkie.

• Era berean, armairu elektrifikatu bat egongo da gelako,

miniordenagailu eramangarrien bateriak berriro kargatzeko

eta garraio-poltsak biltzeko.

2.4.3 Konektagarritasuna

Eskola 2.0ko gela bakoitzak hari gabeko

sarrera-puntu bat izango du, gela barruan

ekipo guztiak interneti lotu ahal izateko. VLAN

Wifi sare birtuala eratuko da, eta ikastetxeko

VLANen arteko arauak definituko dira.

Konektagarritasuna ziurtatzeko sare-arkitektura migratzeko

proiektu bat burutzen ari da Saila, eta horrek banda-zabalera handitu

beharra dakar.

2.4.4 Softwarea

Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira,

oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak

abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP

Profesional.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 21

Page 22: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea

(OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta

plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek

euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean

lizentzia librean, lehentasuna emango zaie.

Guztiz debekatuta geratuko da jabetza intelektualeko eskubideak

urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.

2.4.5 Edukiak

Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta

Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek

eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dute, eta

Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.

Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko

material bereziak egongo dira.

2.4.6 Prestakuntza

Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreak eta Ingeles eta

Pedagogia Terapeutikoko irakasleak ari dira jasotzen prestakuntza.

Eibarko Berritze guneko aholkularia prestakuntza hori Irailean

ematen hasi zen, irakasleen astean behin bi orduko saio bat jasotzen

dutelarik.

Material informatikoa orain ari gara jasotzen ikastetxean.

Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi

metodologikoak ere oso kontuan hartzen ari dira.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 22

Page 23: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

2.4.7 Tresnak 5. mailako gela bakoitzeko

Arbel digital interaktiboa, bideo-proiektagailua, bozgorailuak,

armairu elektrifikatu metalikoa, miniordenagailu eramangarri bat

ikasleko edo irakaslearentzako ordenagailua.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | EREDUAK 23

Page 24: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

3.- ONDORIOAK

Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak “Eskola 2.0” Programa

ezarri du ikastetxe guztietan eta esperientziarekin hasteko, 5.

mailako ikasleak aukeratuak izan dira.

Programaren ezarpenarekin batera zalantzaz beteriko eremua

zabaldu da eskoletan eta esperimentazio kutsua duen saiakera berri

honek, hainbat arazo eta kezka planteatu ditu.

SAREAN Elkarteak 2010eko maiatzaren 27an “EsKola

digitalizaziorantz” izenburupean eginiko topaketari esker eginiko

txostenean oinarrituz, jarraian azalduko ditugun ondorioak eta

proposamenak aztertu beharko dira

3.1 Eskola 2.0 kudeatzeko konplexutasuna

Ikastetxeetan antzinatik lantzen ari da Teknologia Berrien arloa,

azken urteetan aurrerapen dexente egin da eskola guztietan gaiaren

inguruko proiektuak garatzen ari dira, baina bakoitzak bere maila du

eta hori kontuan hartu behar da aurrera egiteko. Eskola 2.0

programaren ezarpenaren inguruan honako akatsak egotzi dira

orokorrean Ikusita

• Ez da ikastetxeekin ezertarako kontatu

• Inprobisazio handia igarri da

• Ikasturteko antolakuntza egin eta gero formazio berezia egiteko

beharra

• Ez da informazio argia eman: ordenagailuekin zer egin, Wi-

Fia...

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 24

Page 25: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

• Beste behin ikastetxeetako Zuzendaritzaren gainean geratu da

zamarik handiena

• Gaia puntako esperientzia bezala gizarteratu da baina gero

arazoak ikastetxeetan geratzen dira: arduradunen falta,

konexio kaxkarrak, ordenagailuak apurtzen badira ikastetxeak

ordaindu beharra...

3.2 Formazioaren eta inguruko ebaluazio eta

gogoeta

Eskola 2.0rekin metodologia aldatu beharrean aurkitzen garela

aipatzen da baina hau ez da beste barik gertatzen, ez da nahikoa

esatea irakaslearen papera aldatu behar dela, aldatze prozesua

ahalbidetu behar da. Irakasleen kontzientziaziotik hasi eta formazio

programa zabalarekin bideratu behar da.

Hutsunea batez ere arlo pedagogikoan ikusten da. Era berean,

esperientzien ezagutza zabaldu behar da, urrats berriak emateko oso

lagungarriak baitira.

Eskola 2.0 programaren barruan aurtengo formazio

proposamena bat batean heldu zen ikastetxeetara antolakuntza osoa

eginda zegoenean eta ez dira makalak izan eskola batzuetan egin

behar izan dituzten ahaleginak eskakizunak betetzeko.

Begi bistan dago orain arte egindako formazioan hutsune

handiak nabaritu direla eta ondorioz balorazioa eskasa izan dela eta

orokorrean igarri izan diren gabezi nabarmenenak hauexek izan dira:

• Ez da kontatu ikastetxeekin ezertarako, are gehiago, derrigorrez

egin beharreko formazioaren agindua ikastetxeetara

antolakuntza eginda zegoenean heldu zen.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 25

Page 26: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

• Formazioa ikastetxeetan bertan egiteko zailtasunak egon dira eta

ordutegietan egin behar izan diren aldaketak kaltegarriak izan

dira ikastetxearen antolakuntzarako.

• Metodologia aldaketari zuzendutako formazioa izango bada, ezin

da alde pedagogikoa baztertu eta orain artekoa teknikoa izan

da.

• Konpetentzia digitala beste konpetentziekin batera integratu

behar da curriculumean.

• Antolakuntza honek eta programak eskatzen duen koordinazioak

denbora eskatzen dute baina Administrazioak hori ez du

kontuan hartzen.

3.3 Tresneria eta konexioa

Eskola 2.0 programak aurten 5. mailako geletan ondoko

tresneriarekin kontatu du:

• Arbel digitala

• Ordenagailu pertsonalak

• WiFi konexioa

3.3.1 WiFi konexioa

Konexioaren kasuan leku batzuetan gurasoak WiFi ren kontra

azaldu dira eta Hezkuntza Sailaren arduradunei eskatu diete kable

bidezko konexioa jartzea. Sarean elkarteak bere momentuan ere

idatziz bidali zuen Hezkuntza Sailera kezka horren aipamena bi

eskaerekin:

• WiFi konexioak osasun aldetik izan zezakeen ondorioa

sakonki aztertzea.

• Azterketaren ondorioz erabakiak hartzea beti osasun aldeko

aukera eginez.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 26

Page 27: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

3.3.2 Tresneria eta erabilpena

Orokorrean tresneria ikastetxeetara heldu da eta kasu bakan

batzuk salbu, konexioa ere eginda dago.

Tresnen erabilpenari dagokionez egoera desberdinak daude,

leku batzuetan denekin hasi dira, bestetan frogak egiten saiatu dira,

batzuk arbela erabiltzen hasi dira baina ordenagailurik ez, eta

bestetan ez da ezer erabiltzen hasi (gutxi gora behera %10ean).

Erabilpen desberdin honen arrazoiak asko eta desberdinak dira

baina hona hemen nagusienak:

• Ordenagailuekin dagoeneko arazo batzuk azaldu dira eta

konponketak egiteko Bartzelonara bidali behar dira.

• Arbelak deskalibratzen dira.

• Abiadura motela da eta blokeoak sarritan gertatzen dira.

• Eskola batzuetan konexioarekin ere arazoak daude, edo ez dago

edota ez da gela guztietara heltzen.

3.4 Proposamen eta eskaerak

Azaldutako beharrak kontuan hartuta eta aurreikusten diren

arazoei nolabaiteko irtenbidea emateko asmotan ondoko

proposamenak egiten dira:

3.4.1 Ikastetxeei zuzenduta

• Hausnarketarako uneak ahalbidetu klaustroan, zikloetan etab.

• Erabakiak hartzeko tresnak adostu.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 27

Page 28: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

• Klaustrokideak Teknologia Berrien arloan interesatuta egoteko

motibatu.

• Egiten diren esperientziak konpartitu lehenengo ikastetxean

bertan eta gero beste ikastetxeekin.

• Talde-lana bultzatu

• Lagungarriak izan daitezkeen tresnak praktikan jarri:

irakaslearen koadernoa...

• Esperimentazioa eta berrikuntza bultzatu.

3.4.2 Administrazioari zuzenduta

• Ikastetxe guztietan Teknologia Berrien arloa koordinatzeko eta

dinamizatzeko ezinbestekoa den arduraduna kontuan hartu

Lanpostu Zerrendetan.

Arduradunen funtzioak zehaztu

Arduradunari formazio sakona eman.

Arlo teknikoaren protokolo argia eduki

o Formazioan ahalegin berezia egitea

o Irakasle guztientzat formazio pedagogikoa formato

desberdinetan: eskolan, Berritze guneetan, on line...

• Zeregin guztiak egiteko denbora kontuan hartu.

o Ikastetxeetan koordinazioa egiteko: mailak, zikloak,

arduradunarekin.

o Klaustroetan hausnarketa egiteko eta erabakiak hartzeko.

o Baliabide pedagogikoak ezagutzeko, aztertzeko..

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 28

Page 29: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

o Teknologia Berriak ikastetxeko curriculum proiektuan

integratzeko.

• Kalitatezko materiak pedagogikoak eskaini ikastetxeei

o Digitalizatu eta interaktiboak

o Euskaraz

• Aspektu teknikoak zaindu.

o WiFi konexioaren inguruan dagoen kezka aztertu, adituen

iritziak jaso baloratu eta hartzen den erabakia azaldu

ondoren erantzukizuna onartu.

o Abiadura bizkortzeko neurriak hartu.

o Kalitatezko Zerbitzu teknikoa dagoela ziurtatu.

o Software librearen erabilpena bultzatu.

o Zerbitzariak egokitu

• Ekonomi arloan programak eskatzen dituen etengabeko gastuei

aurre egiteko partida berezia jarri ikastetxeetako

aurrekontuetan.

o Apurtu, galdu edota beste arrazoiengatik zerbitzu barik

geratzen diren ordenagailuak berreskuratzeko.

o Metodologia aldaketak suposatzen dituen gastuetarako:

material pedagogikoak...

• Ikastetxeetako Autonomia errespetatu. Autonomia aipatzen

denean ez dugu adierazten arazo guztien konponketa

Zuzendaritzaren gainean uztea eta gero betiko baliabideekin

erantzuna exijitzea.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 29

Page 30: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

Beraz, erantzukizuna hartu baino lehen iritzia emateko aukera

izatea, norberaren egoera eta ibilbidearen araberako proposamenak

egiteko uneak edukitzea, eta proposamenari egokitutako baliabideak

eskuratzea espero dugu Autonomiaren izenean eta gero ebaluatuak

izatea eta erantzukizunez jokatzea.

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | Ondorioak 30

Page 31: INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ESKOLETAN BERMATZEKO SAIAKERAK EAE-AN

4.- BIBLIOGRAFIA

http://www.slideshare.net/begoanamarian/eskola-2-0-proiektua-

san-martin-agirre-ikastetxean

http://www.slideshare.net/Olano3/eskola-20-lan-

orokorra?src=related_normal&rel=3033825

http://www.eskola20.org/prestakuntza/laguntzatutoretzak/curso

basico/modulos/eu/content_8_2.html

http://www.b08leioa.net/eskola20/?page_id=15

http://www.sarean.net/pdf/Txostena%2028%20Top.pdf

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-

2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/a

djuntos/curriculum_2010/basica_refundido_2010/2_10_dbh_e.pdf

IKT-ak eskoletan bermatzeko saiakerak EAE | 31