IKT-EN AZTERKETA
description
Transcript of IKT-EN AZTERKETA
IKT-EN AZTERKETA:BELEN IKASTETXEA
IKASTURTEA: 2011/2012 IRAKASLEA: Nere Amenabar
IKASGAIA: IKT EGILEAK: Sara Gutiérrez
Ane Miranda Ane Piquero
AURKIBIDEA
1. BELEN IKASTETXEA
A. IKASTETXEAREN KOKAPENA ETA INGURUNEA
B. IKASTETXEAREN HAINBAT EZAUGARRI
D. IKASTETXEAREN METODOLOGIA
E. BELEN IKASTETXEAREN AUKERAKETAREN ZERGATIAK
2. IKASTETXEAREN BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK
3. IRAKASLEEK IKT-EN INGURUAN DUTEN JARRERA
4. GURE PROPOSAMENA IKT-AK SUSTATZEKO
1. BELEN IKASTETXEA
Guk hautatutako ikastetxea Belen da eta Donostiako
erdialdean kokatuta dago, Aldapeta aldapan. Bertan urte beterekin
hasten dira eta 16 urte bete arte daude, hau da, haurtzaindegiko
lehenengo urtetik DBHko 4.mailara arte. Hemen bukatu ondoren,
ikasleak ondoan dagoen ikastetxera doaz batxilergoa egitera, MCM
deitutakoa.
Ikastetxe kontzertatua da. Eskola ez da oso handia, eraikin bakarra du eta kurtsoko linea
bakarra; beraz, denok elkar ondo ezagutzeko aukera dute. Ikasle gutxi eta profesional gutxi izateak
harremana pertsonalizatua eta indibiduala izatea ahalbidetzen du. Eraikina ez da oso berria eta B
eredua soilik eskaintzen da; hau da, euskaraz zein gaztelaniaz ematen dituzte irakasgaiak. Ikastetxe
erlijiosoa da.
Hurrengo urtetik aurrera, Belen ikastetxea Marianistas ikastetxearekin eta San Bartolome
ikastetxearekin batzen da ikastetxe bakarra sortuz, SUMMA Aldapeta. Bertan haurrak
haurtzaindegitik Batxilergora arte egongo dira.
Belen ikastetxean erabiltzen duten metodologia gehien bat magistrala da. Klaseak
teorikoak dira, hau da, irakasleak klaseak ematen ditu eta bitartean ikasleek adi entzuten dute.
Ikasitakoa konplimentatzeko, haurrak gaiarekin lotutako ariketak edo eskemak egiten dituzte eta
ebaluatzeko azterketak egiten dituzte.
Ikastetxe hau hautatu dugu, taldekide batek, Ane Piquerok, praktikak bertan egin dituelako.
Bere ustez, eskolak baliabide teknologiko gutxi ditu eta klase teorikoegiak; horregatik, ikastetxe
egokia iruditu zaigu gure proposamenak aurrera eramateko. Baliabide urriak egonda ere, horiek
erabiltzea ezinbestekoa da egungo gizartean. Beraz, IKT-ak erabiltzea bultzatuko dituen zenbait
jarduera zuekin elkarbanatzea gustatuko litzaiguke.
2. IKASTETXEAREN BALIABIDE ETA AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK
Gela guztietan klarionaz idazteko arbelak daude eta hauetako batzuetan ordenagailuak; hala
ere, ikasleek ez dituzte hauek erabiltzen. Haurrek erabiltzen dituzten ordenagailuak informatika
gelan daude.
Informatika gela hau bigarren pisuan kokatua dago, 30 ordenagailu inguru daude. Ez dira
berri-berriak baina funtzionamendu ona dute. Horrekin batean, errotulagailuz idazteko arbela ere
badago. Honen gainean kanoia proiektatzeko pantaila mugikorra dute.
Beste proiektore bat audiobisualen gelan kokatu dute. Gela hau pelikulak ikusteko,
aurkezpenak egiteko eta abarrerako erabiltzen da. Ikasgelek ez dute kanoirik, Lehen Hezkuntzako
5.mailakoak izan ezik. Hauek, audiobisual gelan bezala, pelikulak ikusteko, aurkezpenak egiteko
edo ikasgaiak konplimentatzeko erabiltzen dute.
Haur Hezkuntzakoentzat beste proiektore bat badago jolastoki gelan. Bertan umeek hainbat
ariketa egiten dituzte, non jolasak nagusi diren, eta hainbatetan, pelikulak edo abestiak proiektatzen
dituzte.
Lehen Hezkuntzako 5.mailakoek eskola 2.0 ordenagailuak dituzte ikasgai ezberdinetan
erabiltzeko. Hala ere, ez dituzte guztietan erabiltzen. Adibidez, Ingurunearen Ezagueran emandako
gaiak errepasatzeko ordenagailuan hainbat ariketa egiten dituzte.
Liburutegian ere ordenagailu bat badago, liburuetan agertzen ez den informazioa bilatzeko
beste iturri gisa edo bertako liburuak aurkitzen ez dituztenean, bilaketa azkarra egiteko.
3. IRAKASLEEK IKTEN INGURUAN DUTEN JARRERA
Belen ikastetxean, ez dago irakasle bat IKT-az arduratzen denik. Egia da, trebeagoak diren
irakasle batzuk badaudela eta ez dakitenak beraien laguntzaren eske datorrela, baina ez dago zehatz-
mehatz buru den pertsona bat. Izan ere, arestian aipatu bezala, IKTek ez dute parte hartze zuzenik
ikasleen Curriculum-aren edukietan.
Hala ere, badaude hainbat irakasgai, nahi eta nahi ez, IKT-ak erabiltzea eskatzen dutenak;
hortaz, hauek maneiatzea tokatu zaien irakasleei beren funtzionamendua zer-nolakoa den ikasi
behar izan dute. Kontua da, hainbat oztopo aurkitu dituztela ez baitute ezagutza handirik ezta
nahikorik ere, horiek martxan jartzeko. Hori dela eta, beste irakasleei galdetu behar izan diete.
Baliabide hauek erabiltzea tokatu ez zaienei berriz, teknologi berriak alde batera utzi dituzte.
Sumatu dugunez, irakasle gehienentzat erosoagoa da klase magistralak ematea eta
errutinarekin jarraitzea gauza berriak probatzea baino; izan ere, guztioi esfortsua eskatzen digu
gauza berriak ikastea.
Hainbat irakasle aurkitu izan ditugu IKT-en inguruan kontzientziatuagoak daudenak eta
horiek baliabide hauek bultzatu nahian dabiltza, baina esfortsu, laguntza eta maila ekonomiko altua
izatea eskatzen du.
4. GURE PROPOSAMENA IKT-AK SUSTATZEKO
Gaur egun, teknologia aurrera pausu handiagoak ematen ari da; hori dela eta, eskoletan oso zaila
egiten da munduaren erritmoarekin bat egitea. Hala ere, azpimarratu beharra dago teknologia
berriak garrantzi handia dutela eta haurrei ezin
zaiela hauen erabilera ukatu, horrek eragina izango
bailuke haien etorkizunean.
Horrekin batera, kontuan izan behar dugu,
komunikazioa zein ikasketa geroz eta gehiago
interneten bidez ematen dela. Horregatik aukera
asko eta asko eskaini nahi dizkiegu ikasleei, baina
horrek irakasleen prestakuntza eta baliabide anitzak
edukitzea eskatzen du.
Errealitatea berriz, guztiz kontrakoa da. Alde batetik,
irakasle gehienek ez daukate behar bezalako prestakuntzarik eta ezinezkoa da egun batetik bestera
hauek informatikariak bihurtzea. Beste alde batetik, eskola guztiek ezin diote baliabide
teknologikoen kosteei aurre egin. Beraz, gure proposamen bi ardatz nagusi izango ditu:
1. Jarduera guztiak ikastetxeko irakasleek eurek egingo dituzte; hori dela eta, ondo ulertuko dituzte
eta maneiatzeko gai izango dira. Orduan, ez dute prestakuntza berezirik jaso beharko.
2. Proposamen guztiak eskolan bertan dagoen materialarekin aurrera eraman beharko dira. Hortaz,
ez dira baliabide berriak erosi beharko.
Jarduera batzuk iraunkorrak izango dira, horrek esan nahi du, kurtso osoan zehar mantenduko
direla. Beste batzuk berriz, ikasgai edo egun zehatz baterako prestatuko dira. Interesgarriagoa
iruditzen zaigu, iraunkor den jarduera bat azaltzea adibide gisa; azken finean honek ere egunero
IKT-ak nola erabiltzen diren erakusten duelako. Beraz, ekin diezaiogun jardueraren azalpenari:
JARDUERA: KLASEKO BLOGA
Proposamen hau hiru puntu nagusi ditu. Lehenik eta behin, iraunkortasuna edo egonkortasuna,
kurtso osoan zehar mantenduko baita. Bigarrenik, sozializazioa; izan ere ikasleek beren artean
harreman izan dezakete, gainera irakasleak eta gurasoak ere blogaren parte dira. Eta bukatzeko,
osagarria, esku-hartze honek curriculuma osatzeko balio baitu, IKT-en saila, alegia.
Kurtso hasieran irakaslea jarduera honen berri emango du, eta klase bakoitzak bere blog pertsonala
eraiki beharko du. Bertan, ikasgai bakoitzeko sail bat egongo da, non ikasleek beren lan idatziak,
antzerkiak, grabaketak etab igotzeko aukera izango duten. Aurrerago ikasgai bakoitzak bloga nola
erabiliko duen azalduko dugu.
Hala ere, lehenik eta behin arestian aipatu bezala, ikasleek denen artean blogari forma
ematen joango dira. Horretarako, tutoretza orduak erabiliko dituzte. Ez zaigu egoki iruditzen bat-
batean honelako IKT bat klasean sartzea eta gelako erritmoa haustea, baina beharrezkotzat jotzen
dugu baliabide hauek ezagutzen joatea. Horregatik, pixkanaka tutoretza orduetan erabiltzen hasiko
dira, geroago eta blogaren ezagutza areagotzen denean, ikasleek klasean bertan erabiltzeko aukera
izango dute. Azken finean, helburua bloga egunerokoan normaltasun osoz sartzea da.
Kontuan izan behar dugu, hau lan osagarria izango dela tutorearentzat. Irakasle bakoitzak
bere ikasgaiaren sailari forma eman beharko dio eta hornitu beharko du, baina tutorea bere ikasleen
blogaren buru izango da. Gainera, klasetik kanpo egindako jarduera guztiak; hala nola, Santa Ageda
egunean kaletik abestea, inauterietan eskolan mozorro desfile bat egitea, klaseko argazki, bide-
hezkuntza saio bat etab; blogean argitaratu beharko dute tutoretza orduetan. Gainera, argazki eta
bideoen kontuarekin kontuz ibili beharko dira, gurasoen baimena beharrezko baita.
Ikasgaia bakoitza helburu zehatz baterako erabiliko du bloga. Gure ustez, hoberena honako
plangintza hau izango litzateke; hala ere, edozein ideia berri ona da eta burutzea irakasleen esku
egongo litzateke.
Hizkuntzak: Hauetan ikasleek lan idatzi mordo egiten dituzte, eta egoki iruditzen zaigu word
batera pasatzea eta blogean zintzilikatzea. Betiere, egilea eta data ipiniz. Horrekin batera, word
dokumentu bat nola sortzen eta funtzionatzen duen ikasiko lukete.
Modu honetan, irakasleek, ikasleek eta gurasoek irabazten dute. Irakasleek, lanak ikusteko eta
zuzentzeko aukera dutelako, gainera dena paperetan ez edukitzeak askotan hobeto moldatzea dakar.
Ikasleek, beren lanak ikusgai jartzen dituztelako; beraz, tentsio puntu bat edukiko dute lana
egiterakoan denok ikusteko aukera izango dutelako; gainera, besteek beren ikaskideen lanetatik
ikasi eta ideiak atera ditzakete. Eta bukatzeko gurasoek, lanak kurtso amaieran baino lehenago
ikusteko aukera dutelako, horrela, beren seme-alaben garapena pixkanaka ikusten joan dira kurtsoa
aurrera egiten duen heinean.
Baina, lan idatziak ez ezik, antzerkiak eta hitzaldiak ere taldekideen aurrean egiten dituzte, eta noiz
behinka hauetako baten bat grabatu eta blogera igo beharko dute. Lehen esan dugun bezala,
besteekin konpartitzeko eta nola egin duten ikusi ahal izateko.
Ingurunearen ezaguera: Ikasgai honetan, bi modutara lan egiten da. Gizarte edo natur teoria
landu behar dutenean, askotan lan idatziak egiten dituzte eta horiek hizkuntzetan bezalaxe blogera
igo ditzakete. Baina beste batzuetan, ordea, muralak edo esperimentuak egiten dituzte. Kasu
horietan, bi ideia proposatzen ditugu. Alde batetik, muralak eskuz egiten badira, argazki bat atera
eta blogean zintzilikatu, edo zuzenean murala word batean egitea. Horrela, irudik itsasten, taulak
sartzen, koloreak aldatzen etab ikasiko lukete. Esperimentuei dagokienez, ikasleei eskatzen zaie
iruditxoak egitea esperimentuen prozesua azaltzeko eta horiek eskaneatzea (eskanerra erabiltzen
ikastea) eta igotzea egoki iruditzen zaigu. Gainera, esperimentua egiten duen talde bakoitzari
hausnarketa informal bat idaztea eskatuko genieke; zein zailtasun izan dituzten, nola konpondu
dituzten, zein material eskuragarri izan duten, zein etxetik ekarri behar izan duten etab. Honekin,
esperimentu bera egingo duten beste taldeek denbora aurreztu dezakete.
Matematika: Sail hau irakasleen esku utziko genuke gehien bat. Bertan, hainbat linka ipini
ditzakete, non ikasleek zuzenean matematika jokoak dituzten programetara joan daitezkeen.
Horrela, etxean sartu eta matematika landu dezakete. Horrekin, batera etxerako lanak zeintzuk diren
idatzi dezakete eta gurasoek ikusi.
Haurrei dagokienez, matematikan aritzeko “TRUKOAK” saila sortuko genuke, non ikasleek beren
estrategia matematikoak besteei konta diezaieketen.
Arte Hezkuntza: Askotan arte Hezkuntzan lan asko egiten dira baina etxera ezin izaten dira eraman
eta beren gelakideekin soilik konpartitu ditzakete. Gure proposamena honako hau da: “PUJA” saila
sortzea. Nahi duen ikaslea bere lana bukatu eta bertara igo dezake (argazki baten bidez) , orduan
familiarrek, irakasleek edo beste ikasleek lan hori gustuko badute “pujatu” dezakete eta lan hori
erosi. Azkenean, egunerokoan artearekin ematen den egoera bat da, eta honela ikasleek egindako
lanen saria aurkitzen dute. Lanek balioa dute, politak dira eta munduan zeresana badute. Hala ere,
kontrolpean egon beharko litzateke eta aldez aurretik hitzartutako baremoak egon beharko lirateke.
Gainera, ikasleek puja handiegiak edo gero ordainduko ez dituztenak egitekotan, zigorra edukiko
lukete.
Honekin argazki kamera erabiltzen ikasiko lukete, eta nahi izatekotan efektuak, kolorea, forma etab
aldatzeko aukera emango zitzaien programa bereziekin. Adibidez; “Piccasa” doakoa, edo
“Photoshop” ordaindu behar dena.
Musika Hezkuntza: Musikan berriz, klasean bertan landutako kantak eta partiturak igo ditzakete
eta etxean landu. Horrela ez lukete paperik etxera eraman beharko eta ez legoke galtzeko arriskurik.
( Papera aurrezteko modu bat).
Horretaz aparte, gaur egun, musika jaisteko makina bat programa daude, baina horrek eztabaida
ekarriko luke; izan ere, morala da musika dohain jaistea? Horregatik, proposatzen duguna zera da,
sail desberdinak egitea musika mota desberdinekin, ikasle bakoitza zein CD dituen esan eta
besteekin zuzenean diskoa konpartitu.
Bestalde, berri baten bat badute kontzertu baten inguruan, edo abeslari batek diskoa berria
aurkeztuko duela badakite gelakideei esateko beste aukera bat da.
Gorputz Hezkuntza: Ikasgai honetan blogean igo daitezkeen lanik ez dira egiten, baina eskolak
baditu extra-eskolarrak. Orduan, horren inguruan jarduera bat proposatzea egokiena iruditu zaigu.
Beraz, extra-eskolarrak sailkatu beharko lituzkete, eta horietan eskolako taldeak klasifikazioan nola
doazen astelehenero igo. Horrela, guztiok informatuak egongo ginateke. Gainera, primerakoa
iruditzen zaigu partidua jokatu dutenek astera hausnarketa bat egitea. Partidua nola joan zaien,
markagailua nola gertatu den etab kontatuz. Gainera, partidu aldaketa bat badago (ordutegia edo
kantxa dela eta), atzeratzen badute edo suspenditzen badute edo dena delako; eskola kirola
koordinatzailea bertan arrazoiak aditzera eman ditzake, haurrak aldez aurretik klasean abisatu
dituztela.
BIBLIOGRAFIA Irudiak:
• http://www.google.es/imgres?q=nuevas+tecnologias&um=1&hl=eu&client=firefox- a&sa=N&rls=org.mozilla:eu:official&tbm=isch&tbnid=_ahibhv_2lpfYM:&imgrefurl=http://sophienuevastecnologias.blogspot.com/&docid=K07leBUR5Eo-bM&imgurl=http://2.bp.blogspot.com/-ZYUt0q7jhUs/Tc6fFkSfCAI/AAAAAAAAACc/fj_suD8djLU/s1600/nuevas%25252Btecnologias%25252B.jpg&w=487&h=444&ei=sUNfT9f5PITChAfesZTaBw&zoom=1&iact=hc&vpx=706&vpy=142&dur=3950&hovh=214&hovw=235&tx=120&ty=117&sig=102386360235485808969&page=1&tbnh=139&tbnw=152&start=0&ndsp=15&ved=1t:429,r:3,s:0&biw=1152&bih=651 ( 2012/ 03/13)
• http://belenikastetxea.net/ • http://amaraberri.org/topics/defgeneral/ (2012/03/21)• http://sites.google.com/site/ikttaldekotxokoa/ (2012/03/21)