Ibilaldia eta Ttutturu trail lasterketa Irailaren 15 an ... bizi 3.pdf · Ardi lehiaketa eta gasna...
Transcript of Ibilaldia eta Ttutturu trail lasterketa Irailaren 15 an ... bizi 3.pdf · Ardi lehiaketa eta gasna...
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Irailaren 14 an Lekunberrin
Ibilaldia eta Ttutturu trail lasterketa
Irailaren 15 an Duzunaritzen
Feira, Erakusketak, Ardi lehiaketa, Lehenagoko lanen
aurkezpena, Animazione, Munduko ardi gasna
haundienaren jastatzea ( 70kg)
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
HERGARAI BIZIren HERGARAI BIZIren HERGARAI BIZIren HERGARAI BIZIren HIRUHIRUHIRUHIRUGARREN EKITALDIAGARREN EKITALDIAGARREN EKITALDIAGARREN EKITALDIA
HERGARAIko IBARRA ARGIPETANHERGARAIko IBARRA ARGIPETANHERGARAIko IBARRA ARGIPETANHERGARAIko IBARRA ARGIPETAN
Iratiko oihana eta Garaziko herriaren artean, Euskal Herriko xoko batean, Behorlegiko
ttutturruaren altxotan, Hergaraiko ibarrak bere ateak idekiko ditu hirugarren
aldikotz, heldu den irailaren 14eta 15 an.
Hergarai osatzeko sei herrik beren berezitasunak ekartzen dituzte : Behorlegi, Mendibe,
Lekunberri, Ahatsa, Aintzile eta Duzunaritze dira ibar huntako altxorrak.
Herrien eta ibarraren garatzeko eta dinamika kolektibo bat sortzeko hasi zen 2008an
Hergarai Bizi elkartea. Batzorde horren helburu bakarra izenak berak untsa laburbiltzen
du : gure ibarra sustatu eta garatu, hitz batez : biziarazi.
Beraz aurten, hirugarren aldikotz, 2009ko eta 2011ko arrakasten ondotik, elkarteak
ekitaldi bat antolatzen du, ibarreko ondarea, kultura, laborantxa, ofizialeak eta garapen
ideia eremaileak argipetan ezartzeko.
Ekitaldia bi egunetan iraganen da:
• Irailaren 14an Lekunberriko plazan:
Goizean ibilaldia eta arratsaldean Ttutturru trail lasterkaldia, urte guziz iragaiten dena,
aurten 5. aldikotz antolatua dena. Gaualdi animatu bat egun hunen bururatzeko.
• Irailaren 15an Duzunaritzen:
-Herriko plazan feira ofiziale eta animazionekin (munduko ardi gasna haundienaren
jastatzea, kantuak, dantzak eta musika)
- Trinketean, goizeko 10etarik aintzina, Hergaraiko lan xaharren aurkezpena: aintzinago
baliatzen ziren tresna eta mekanikak ikusgai eta ofiziale zonbaitzu ere hor izanen dira
beren lan egiteko maneraz explikazione zonbait emaiteko (arotz, mando gidari,
zapatagile, sokagile...)
- Hazleen xokoa : egun guzian ikusten ahalko dira, etxalde desberdinetarik jinik, plazan
lehiatuko diren ardi tropak. Lehen aldikotz antolatzen da holako ekitaldi bat Hergarain.
-Egurraren inguruan : Goizeko 9ak eterditan abiatuko da autobus bat, Duzunaritzeko
plazatik, Mendibe gaineko « Partida » deitu oihanerat. Bertan ikusten ahlako dira
oihanetan egin lanak eta Hergarain sortu nahi den proiektuaren berri emanen da ere.
Ekitaldi hauetarik landa, jendea gomit izanen da bazkarirat arratsaldeko oren batean,
baita arratseko 7etarik harat xerbitxatuak izanen diren taloetarat.
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
AURKIBIDEA
1. Hergarai Biziren ekitaldia
2. Behorlegiko Ttutturru trail
3. Hergaraiko lehenagoko ofizioak
4. Egurra eta energia berriztagarriak Hergarain
5. Ardi lehiaketa eta gasna jastatzea
6. Ofiziale, saltzaile eta ekoizleen feira
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
EGITARAUA
Irailaren 14a, Ibiakoitzez :
9ak eta 10ak artean: ibilaldia Lekunberriko plazatik eginen da lasterkaldiaren ibilbide beretik.
Ibilbide erditan, Apanizeko lepoan, apairu bat zerbitzatua izanen da, tipul salda arrakastatsuarekin.
Hortik parada izanen da autoz berriz sartzeko edo ibilaldiaren segitzeko.
14ak30 : Behorlegiko ttutturru trailaren abiapundua. 24 km eta 1 679m goratasun desberdintasun,
zailtasun haundiena Behorlegiko ttutturruaren igaitea delarik. Huna lasterketak zeharkatzen dituen
leku nagusienak :
Lekunberri (abiapundua eta helmuga), Armiagako trikuharria, Egurtzeko lepoa, Behorlegiko
ttutturrua, Hauzkoa, Olobiko sareak eta Lekunberrikoak.
Ibilaldi eta lasterketaren ondotik apairu goxo eta animatu bat zerbitzatua izanen da Lekunberriko
plazan.
Irailaren 15a, Igandez, Duzunaritzen :
9etarik harat : Feira eta erakustaldiak Hergaraiko ofizialeen partetik, baita duela bi urte egin zen
munduko ardi gasnik haundienaren jastatzea (beste 7 gasnen artean ezagutu beharko da sariaren
irabazteko!).
9ak30 : Duzunaritzeko plazatik autobusa : “Partida” izeneko oihanerat buruz. Han, Mikael Maitiaren
ahotik entzuten ahalko dira egin diren oihanetako lanak (bide garbitze, berlandatze, eriturik ziren
arbolen mozteak, etabar) eta ohartzen ahalko da oihanen kudeatzeko egiten ahal diren obrak,
bereziki energia berriztagarrien inguruan.
Egun guzian : Duzunaritzeko trinketean : Hergaraiko ofizio xaharren erakustaldia: Hergaraiko
ganerretarik eta barrukuetarik ateratu ohizko tresna edo mekanikak ikusten ahalko dira, baita lekuan
berean izanen diren ofizialekin solastatzen ahalko ere, beren erakustaldien artetik (mando gidari,
zapatagile, sokagile…).
Arratsaldeko oren batetarik harat Hergaraiko ostalarien bazkaria (20 eurotan) :
-Amuarraina burra xurian egina bere barazkiekin
-Hergaraiko axurkia (Basaizteia, Ahatsa), piperad (baratzetako tomatekin) eta arrautze gordin
biologikoak (Leku Ona etxaldetik)
-Hergaraiko ardi gasna eta bere gerezi erreximenta
-Gasna xuri biologikoa (Jaitia, Duzunaritze)
-Katalanbroxa
-Kafea
Haurrentzat 4 eurotan : Ogitartekoa, deserta eta edari bat.
Animazioneak egun guzian :
Egun guzian jokoak haurrentzat ;
9ak-12ak : Baigorriko Gaiteroak eta Garaziko musika eskolako trikilariak ;
12ak-13ak : Hergaraiko kantari (Mattin Lerissa, aurtengo haur kantu xapelketako irabazlearekin)
dantzari eta makilariak ;
Arratsaldeko 7etarik harat talo ta xingar jatea, musikarekin.
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Behorlegiko Ttutturru traila
Irailaren 14an, ibiakoitzez, iraganen da Behorlegiko Ttutturu Trailaren bostgarren emanaldia,
Hergarai Bizi elkarteak antolatzen duen ekitaldiaren karietarat.
Ibiltari eta lasterkarientzat bostgarren aldikotz antolatzen den ekitaldia :
Hergarai Bizi elkarteko kideek gure ibarra eta herriak untsa erakusteko asmoarekin, pentsatu ginuen
ezinezkoa zela gure xokotik joaitea Hergaraiko simboloa bisitatu gabe.
Ttutturrua ageri da Hergaraiko ibarrean sartu orduko eta Euskal Herriko
mendietan ospetsuenetarik da. Bere puntta forma bereziak
beldurrarazten baldin badu ere, ttutturrua igaitean ohartzen da bere
bazterrak aise igaiten ahal direla eta denek bisitatzen ahal dituztela.
Ttutturru trailaren 24 kmak eta 1 679 metrako goratasun desberdintasuna
zeharkatuko dute goizetik ibiltariek (Lekunberrin abiapundua 9ak eta 10ak
artean).Armiagako trikuharriaren aintzinetik pasatu eta Eskalerrak
mendatearen bixta ukanen dute. Ttutturruaren azken 100 metroak
igaitean, ibiltariek Garazi eta Baigorriko kantomanduen bixta orokor bat
ukanen dute.
Ibilbide erditsutan, Apanizeko etxoletarik hurbil, ibiltariek apairu on bat goxatzen ahalko dute tipula
salda xoragarri batekin (Apanizeko potzetik hurbil, munduko bigarren potz sakonena, 328 metrekin).
Ibiltariek parada ukanen dute zuzenean Lekunberrirat sartzeko autobus ttipi baten bidez. Bestentzat
ibilaldiak segituko du Olobi eta Lekunberriko sareetarik, ibiltarier orroituz urtzoen sasoina hurbiltzen
ari dela eta 15 egun berantago leku berean izanen diren ihiztariek Oztibarreri buruz so egonen direla.
Trailaren errekorra gainditzeko :
Arratsaldean lasterketaren abiapundua 2ak eterditan. Patarra gustukoa
dutenek ttutturruaren igaitea preziatuko dute, jaustea nahiago dutenek
aldiz ongi baliatuko dute Hauzkoaren maldetan den ibilbide luzea.
Ibilbide guzia (24 km orotara eta 21 km xendra edo bidexketan) bide
nagusitik hurbil da. Abantail haundia seguritate arauak betetzeko baita
ikusgarriaz baliatu nahi duten jendeentzat ere : mendia eta lasterkarien
ikusteko gune ainitz badira ibilbidean zehar.
12€ izen emaitea interneten bidez :
www.liscriado.com edo www.le-sportif.com
15 € lekuan berean
Kronometra ofizialaren bidez lasterkari bakotxak jakiten ahalko du zonbat denbora eman duen
Behorlegi kaskorat igaiteko.
Gainditzeko denbora Ttutturruan: 52min02s (Aritz Egearen denbora).
Zikiro baten inguruan bururatuko da egunaldia (atzarki /gasna/deserta 6€) musikaz alaiturik.
Hergaraitarrek erakusten ahalko dautzuete giro goxoa eta anaitasuna nagusi direla gure ibarrean!
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Hergaraiko lehenagoko ofizioak
Hergarai Bizi elkarteko ondarea lan taldeak ikerlan bat ereman dugu herrietako artxiboetan, 1850-
1860 hamarkadetako ofizio ainitzen bilduma egiteko.
Lan hortarik landa, etxeen ingurua egin dugu, garai hartako tresna edo mekanikak biltzeko.
Irailaren 15ean, Duzunaritzeko trinketean, lan horren emaitzak aurkeztuko ditugu, explikazio
zonbaitzu zabalduz ere, han berean izanen diren ofizialen ahotik (arotz, espartin egile, kadera egile…)
baita aurkepen pankarta batzueri esker ere.
Ofizialen erakustaldien xehetasun guziak egunean berean atxemaiten ahalko dira, feiran plazaratua
izanen den programan.
Egunaldi horren helburua ez da noztaljiaz gibelerat so egoitea, bainan lehenagoko ainiztasuna
modelotzat hartzea, Hergaraiko geroaren eraikitzeko.
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Egurra : energia berriztagarrien proiektua Hergarain
2009ko Hergarai Bizi ekitaldiaren ondotik, lan talde bat sortu da egurra eta Hergaraiko oihaneko
baliabideer buruz. Lekuko egurra baliatzeko eta energia berriztagarrien garatzeko talde lan bat
eremana izan zen. INDARen eskutik eta lizentzia berdeko ikasle baten lanari esker posible izan da
proiektu konkretu baten lekuan jartzea : egur lantegi eta saltegi bat sortuko da laster Hergarain.
9ak eterditan Duzunaritzeko plazatik abiatuko da autobus bat Partida izeneko oihanerat, Cabrol
jaunaren lurretarat.
Ibilaldiaren helburua mendiko oihan baten kudeatzeko eta bertan lan egiteko kondizionen aurkeztea
da. Partidako eremua ber landatua izan da 1963ko FFNeko ekintza batetarik landa, baina garaian
landatze soilak bakarrik egin izan ziren.
2011 urteaz geroz, CRPF (Oihan pribatuen kudeantza organismoa) egiturak PSG (Oihanen kudetzeko
plana) bat lekuan jarri du. 2012ko ekaina aintzin ez da enbor bat ere hortik atera izan, egurraren xeka
joaiteko zailtasun sobera zelakoan. Gainera, azken urtetako ekaitzek kaltetutako egur batzu lurrean
egon ziren, bide bat zabaltzea kasik eginezina utziz.
Lehen geldigunean ikusten ahalko dira Vancouver arrazako izaien artean ber landatuak izan diren
Douglas eta Meleze motako arbolak, 2003ko idorteen ondotik sofritu zutelako.
4kmko bideen zabaltzea beharrezkoa izan da oihanen hustearen hasteko.
Bigarren geldigunean ikusten ahalko da Douglas motaren artean egina izan den arbol moztea eta
moztetik atera diren obretako egurrak edo energia berriztagarrientzat baliatzeko egurrak, baita
industriarako (paper lantegi) erabiltzen diren egurrak. Hor untsa ohartzen ahalko da egur horier
buruz egten ahal den lana, bai kalitatearen hobetzeko baita ere oihana ekonomikoki garatzeko.
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Ardi lehiaketa eta gasna jastatzea :
Hergaraiko laborari eta hazleak elkartu dira beren lana jendeer biziarazteko eta Hergaraiko hazkuntza
eta ekoizpenak aurkezteko.
Ardi lehiaketa : urte huntan, Hergarain lehen aldikotz, antolatua izanen da ardi hazkuntza lehiaketa
bat, egun guzia iraunen duena.
Abereak etxaldeka aurkeztuak izanen dira, etxalde bakotx parke bat izanen da.
Abere multxoak bi marroz (edozoin adinetakoak) eta hamasei ardiez (4 adin bakotxekoak) osatuak
izanen dira.
Lehia keta hitza ibilia baldin bada ere, hazleen artean nahikeria sustatzeko , ekintza horren
helburua ez da kompetizionea, bainan Hergaraiko ardi arraza mota guzietako abereak presentatzea.
Lehiaketaren emaitzak arratsaldean aurkeztuak izanen dira, bisitari guziek kabala guziak ikusteko
parada ukaneta.
Ardi gasna haundienaren jastatzea :duela bi urte, 9
orenez lan egin zuten Hergaraiko gasna egileek
munduko ardi gasnarik haundiena egiteko. Ardi
hazkuntza eta gasna egiteak Hergaraiko lanaren parte
haundi bat dira, eta lan hortako jendeak omentzeko
parada izan zen gasna hori. -Gasnak, ontzerat igorri aintzin, 71,8 Kg zituen. Zonbat
pizatzen ote du orain ?
-Bi urtez ondu da. Norbait kapable izanen ote da beste
7 gasnen artean ezagutzeko ?
Galdera horier erantzun beharko dute gasnazaleek, Irulegiko arnoak lagunduko dituela.
Irabazteko sari pollit bat ere bada : gasna hortarik 10 Kg !
Parte hartzeko 3 €, jastatzea goizeko 9etarik harat.
12ak: Jastatzearen bururatzea eta sariaren eskaintzea.
Ekitaldi horiez gain, ferian parte hartuko dute laborari eta ekoizleek, beren ekoizpenen aurkezteko,
aurten bereziki gasnari leku garantzitsu bat emanez: baserriko ardi gasna (Ossau Iraty sor markakoa),
bortuko ardi gasna (lur gabeko artzainena), baserriko ahuntz gasna eta baserriko behi gasna.
HHeerrggaarraaiikkoo llaabboorraannttxxaarrii bbuurruuzz ddaattuu zzoonnbbaaiitt :: 114400 eettxxaallddee ppoolliikkuullttuurraa eettaa hhaazzkkuunnttzzaa iinntteennssiibbooaann
220077 ppeerrttssoonnaa llaann hhoorrttaazz bbiizzii 33 551166 hhaa SSAAUU ((lluurr bbaalliiaakkoorr)) eettaa 1100 000000 hhaa bboorrttuueettaann
22 550000 bbeehhii hhaarraaggiidduunn,, 440000 bbeehhii eessnnaadduunn 22 550000 aarrddii eessnnaadduunn ((9955%% bboorrttuuaann uuddaann))
440000 bbeehhoorr
Harremanak : Julie Iribarne : 06 87 65 42 67 / Peio Harlouchet : 06 18 57 01 87
Ofiziale, ekoizle eta saltzaileen feira
Laborantxaz gain, ofiziale edo esku-langileen lanak ditu Hergaraiko jendeak biziarazten. Kari hortarat
nahi ginituen 6 herrietako ofiziale edo ekoizleak bildu. Jakin behar da Hergarain 6 jatetxe edo ostatu,
3 hotela eta 30 bat ofiziale baditugula.
Igandeko egun guzian, Duzunaritzeko plazan, Hergaraiko ofiziale, esku-langile eta saltzaileek beren
mozkinak plazer haundirekin jendeer ezagutaraziko dituzte :
-Ekoizleetan : gasna egileak, xerrikiak, arnoak, sagarnoa, eztia eta lekuko beste ekoizpenak.
-Ofizialeetan : berina buhatzaile, zur lanak, gorputzeko eta etxeko apaingarriak, poteria...
-Etxegintzan : energia berriztagarriak, isolazione, etxe antolakuntza, ximindei garbitze.
Arratsaldeko oren batetarik harat Hergaraiko ostalariek proposatzen dautzuete bazkari bat 20
eurotan :
Goxatzeko :
-Amuarraina burra xurian egina bere barazkiekin
-Hergaraiko axurkia (Basaizteia, Ahatsa), piperad (baratzetako tomatekin) eta arrautze gordin
biologikoak (Leku Ona etxaldetik)
-Hergaraiko ardi gasna eta bere gerezi erreximenta
-Gasna xuri biologikoa (Jaitia, Duzunaritze)
-Katalanbroxa
-Kafea
Haurrentzat 4 eurotan : Ogitartekoa, deserta eta edari bat.
Animazioneak egun guzian :
Egun guzian jokoak haurrentzat ;
9ak-12ak : Baigorriko Gaiteroak eta Garaziko musika eskolako trikilariak ;
12ak-13ak : Hergaraiko kantari (Mattin Lerissa, aurtengo haur kantu xapelketako irabazlearekin)
dantzari eta makilariak ;
Arratsaldeko 7etarik harat talo ta xingar jatea, musikarekin.