HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ...

5
4 2015EKO URTARRILAREN 25A ASTEKO GAIA HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Hondakin organikoaren bilketa selektiboa areagotzeko eskatu die Bizkaiko Foru Aldundiak udalei. 2013ko datuak oso urrun daude herrialdeko hondakinen kudeaketa planek ezarritako helburuetatik. Oposizioaren ustez (eta hondakin kontuetan, oposizioa esatea EH Bildu esatea da), Bizkaiko hondakinen kudeaketa Zabalgarbi errauskailuaren inguruan ardaztuta egotearen ondoriozkoak dira datuak. Bizkaitarren gehiengoak, gaur-gaurkoz, ez dauka bosgarren edukiontzirik bere herrian. Zenbat organiko konpostatzera iritsi daiteke erraustu nahi duen lurraldean? | UNAI BREA | BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK dezenteko lana egin beharko du hondakin organikoaren bil- ketari dagokionez 2016rako ezarritako helbu- rua bete nahi badu, nahiz eta, ahots kritikoen ustez, batere helburu handinahia ez den. Iazko azaroan lurraldeko udalei bidalitako eskutitzean, Aldundiak gogorarazi zuen 2016an iraungiko den Hiri Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera urtero 24.000 tona hondakin organiko batu behar direla modu selektiboan. Bizkaitarrek sortutako hiri hondakin guztien %4, alegia. Eskutitz berean irakur daiteke 2013an –urte hartan ipini zituzten organikorako edukiontziak lehen aldiz– 4.900 tona baino ez zirela jaso. “Asko dago egiteko”, horra Bilboko Kale Nagusitik udaletara helarazita- ko mezua. Arazoari aurre egiteko proposatutako neu- rriak pare bat pasarte harago daude: Aldun- diak diru-laguntzak emango ditu 2015ean, bai autokonpostagailuak erosteko bai –orain- dik ez daukatenek– bosgarren edukiontzia jartzeko. Izan ere, gutxi gorabehera Bizkaiko herrien erdian besterik ez dago organikoa bereizita jasotzeko edukiontzia, eta horietan biltzen den batez besteko hondakin kopurua oso txikia da, Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak zabaldutako datuei kasu egitera: per- tsonako 0,35 kilogramo hilean, gutako bakoitzak eratu ohi dituen 7-8 kiloe- tatik oso urrun. Beharrezko ñabardura bat: hondakin organiko guzti-guztia edukiontzi “arruntera”, “betikora” –errefusa ez da oso kontzeptu zabaldua Bizkaian– botatzen duten udalen artean batzuk handi samarrak dira, baina denetan Bilbo nabarmentzen da, zalantzarik gabe. Bertako Deustu auzoan ipini zituzten Bizkaiko lehenbiziko edukiontzi marroiak, proiektu pilotu gisa, 2012an, eta hantxe daude oraindik, proiektu pilotu gisa eta hiriko gainerako auzoetara zabaldu gabe. Horrek, noski, zeharo baldintzatzen ditu herrialde osoko bilketa portzentajeak. Ez da ahaztu behar bizkaitarren %30 inguru hiriburuan bizi dela. EH Bildu: “Helburua oso apala da” “Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla

Transcript of HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ...

Page 1: HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla. 2015EKO URTARRILAREN25A 5 HONDAKINEN KUDEAKETA

�4 2015EKO URTARRILAREN 25A

ASTEKO GAIA

HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN

Hondakin organikoaren bilketa selektiboa areagotzeko eskatu die BizkaikoForu Aldundiak udalei. 2013ko datuak oso urrun daude herrialdeko

hondakinen kudeaketa planek ezarritako helburuetatik. Oposizioaren ustez(eta hondakin kontuetan, oposizioa esatea EH Bildu esatea da), Bizkaikohondakinen kudeaketa Zabalgarbi errauskailuaren inguruan ardaztuta

egotearen ondoriozkoak dira datuak. Bizkaitarren gehiengoak, gaur-gaurkoz,ez dauka bosgarren edukiontzirik bere herrian.

Zenbat organikokonpostatzera iritsi

daiteke erraustu nahiduen lurraldean?

| UNAI BREA |

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK dezenteko lanaegin beharko du hondakin organikoaren bil-ketari dagokionez 2016rako ezarritako helbu-rua bete nahi badu, nahiz eta, ahots kritikoenustez, batere helburu handinahia ez den.Iazko azaroan lurraldeko udalei bidalitakoeskutitzean, Aldundiak gogorarazi zuen2016an iraungiko den Hiri HondakinenKudeaketarako II. Plan Integralaren araberaurtero 24.000 tona hondakin organiko batubehar direla modu selektiboan. Bizkaitarreksortutako hiri hondakin guztien %4, alegia.

Eskutitz berean irakur daiteke 2013an–urte hartan ipini zituzten organikorakoedukiontziak lehen aldiz– 4.900 tona bainoez zirela jaso. “Asko dago egiteko”, horraBilboko Kale Nagusitik udaletara helarazita-ko mezua.

Arazoari aurre egiteko proposatutako neu-rriak pare bat pasarte harago daude: Aldun-diak diru-laguntzak emango ditu 2015ean,bai autokonpostagailuak erosteko bai –orain-dik ez daukatenek– bosgarren edukiontziajartzeko. Izan ere, gutxi gorabehera Bizkaikoherrien erdian besterik ez dago organikoabereizita jasotzeko edukiontzia, eta horietanbiltzen den batez besteko hondakin kopurua

oso txikia da, Zero Zaboringurumen babeserakoelkarteak zabaldutakodatuei kasu egitera: per-tsonako 0,35 kilogramohilean, gutako bakoitzakeratu ohi dituen 7-8 kiloe-tatik oso urrun.

Beharrezko ñabardura bat: hondakinorganiko guzti-guztia edukiontzi “arruntera”,“betikora” –errefusa ez da oso kontzeptuzabaldua Bizkaian– botatzen duten udalenartean batzuk handi samarrak dira, bainadenetan Bilbo nabarmentzen da, zalantzarikgabe. Bertako Deustu auzoan ipini zituztenBizkaiko lehenbiziko edukiontzi marroiak,proiektu pilotu gisa, 2012an, eta hantxedaude oraindik, proiektu pilotu gisa eta hirikogainerako auzoetara zabaldu gabe. Horrek,noski, zeharo baldintzatzen ditu herrialdeosoko bilketa portzentajeak. Ez da ahaztubehar bizkaitarren %30 inguru hiriburuanbizi dela.

EH Bildu: “Helburua oso apala da”“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJkonturatu da horrela jarraituz gero ez direla

Page 2: HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla. 2015EKO URTARRILAREN25A 5 HONDAKINEN KUDEAKETA

2015EKO URTARRILAREN 25A 5�

HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN

iritsiko %4ko helburura. Gu hasieran kontu-ratu ginen”, dio Asier Vegak, EH BildukoBizkaiko batzarkideak. Legegintzaldi hasieranHiri Hondakinen Kudeaketarako II. PlanIntegralaren berrikusketa egitea egokitu zen,eta eztabaida gogorra suertatu zen Vegarenesanetan. “Guk adierazi genuen ez geniolazentzurik ikusten berrikusketari, planari bera-ri ikusten ez genion heinean, Zabalgarbinoinarritzen delako. Etxea teilatutik egiten hasiziren, eta orain piztiari jatekoa eman beharzaio. Zabalgarbik hondakinen kudeaketaosoa baldintzatzen du Bizkaian”.

Arazo handiena hondakin organikoen bil-keta da, alde handiz hiri hondakinen frakziomardulena horixe baita. Asier Vegaren esane-tan, osoaren %42 inguru; AldundiarenKudeaketa Planak 2016rako aurreikustenduen portzentajea txikiagoa da, baina handiaedozelan: %37.

Hartara, EH Bilduko batzarkidearen iritzizurtero 24.000 tona hondakin organiko jaso-tzeko helburua oso apala da –Bizkaian,2016an, gutxienez 200.000 tona eratuko dire-la kalkulatu du Aldundiak–. “Bilbon organi-koa ondo jasotzea eta konpostatzera erama-tea nahikoa litzateke helburu hori aisegainditzeko”. Koalizio abertzaleak uste duAldundiak konpostatzeko borondaterik ezduela, eta ondorioz bilketarako bitartekogutxi jartzen direla.

Urrian emandako prentsaurreko batean,EH Bilduk salatu egin zuen hilabete geroagoAldundiak eskutitz bidez udalei aitortu ziengauza bera: helburutik urrun dagoela Bizkaia.Eta bilketa portzentajea handitzeko hainbatproposamen egin zituen.

Batetik, prestatutako janaria, ordura arteez bezala, bosgarren edukiontzira bota ahalizatea baimentzea; Aldundiak egun berean

Deustuko herritar bathondakinakbosgarrenedukiontzian uzten.Deustu da organikoabereizteko aukeraematen duen Bilbokoauzo bakarra gauregun. 2013ko datuenarabera (2014koak ezdituzte zabalduoraindik) Bizkaian osomateria organikogutxi iristen dakonpostegira.

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 3: HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla. 2015EKO URTARRILAREN25A 5 HONDAKINEN KUDEAKETA

HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN

2015EKO URTARRILAREN 25A6 �

jakinarazi zuen halaxe egingo duela (ikushurrengo orrialdeko koadroa). EH Bildureneskariari men eginez edo bere kasa, ez dakigu.

Bigarren eskaria izan zen bosgarren edu-kiontzia herri handi gehiagotara zabaltzea, etaharen erabilera sustatzea. Hirugarrenik, Biz-kaian organikoaren bilketa handitzeko espe-rientzia pilotuak laguntzea eta bultzatzea, etamartxan daudenak eredutzat hartzeko galde-gin zuen Asier Vegak. Larrabetzu, Mallabia etaBerrizko adibideak aipatu zituen Vegak. Izanere, lehen bietako alkateak eta hirugarrenekozinegotzi bat izan zituen lagun agerraldian.

Larrabetzuko ereduaEsperientzia pilotu horienartean, 2013ko udazkeneanLarrabetzun abiatutakoa dainteresgarrienetakoa. AsunGaztelu alkateak eta IsabelEtxebarria zinegotziak azal-du digutenez, ekimena ezzen sortu hondakinen era-bilera hobetzeko asmoz,nekazaritza sustatzekoazbaizik, baina azkenean hel-buru bikoitza betetzekobalio duela ohartu dira.

Funtsean, herrian sor-tzen den organikoa herrianbertan konpostatu eta era-biltzeko sistema antolatudute. Izena ematen dutenherritarrei kuboa ematenzaie, eta haiek ate aurreanuzten dute egun eta ordujakinetan, astean hiru bider.

Ondoren, baserritarrak datoz organikoa bil-tzera, euren baserrietara eraman eta han kon-posta egiten dute, proiektuaren sustatzaileaden Gurpide elkarteak auzolanean eraikitakokonpostegian.

Oraintsu arte nekazari bakarra aritu dazeregin horretan, baina urtearekin baterabigarren bat gehitu zitzaion. Udalak bere gainhartzen du biei soldata bat ordaintzea, hon-dakin bilketa egitearen truke.

Bilketa sistema hori herriko erdiguneanbaino ez dute egiten. “400 etxebizitza ingurudaude, eta momentuz 105ek parte hartzen

AZAROAN bidalitako gutunean,Bizkaiko Foru Aldundiak udaleijakinarazi zien aurrerantzeanprestatutako janaria ere jaso ahalizango zela bosgarren edukion-tzian. Hasiera batean, jatorribegetaleko hondakin gordinak,kozinatu gabeak, besterik ez zirenonartzen edukiontzi marroian;izan ere hala da oraingoz, eta halaizango da udal eta mankomunita-teek Aldundiaren gomendioapraktikara eramateko planak gara-tu bitartean.

Prestatutako janaria ontzirabotatzea eragozteko, modu horre-

tan konpostaren kalitatea askogutxitzen dela argudiatu zuen Biz-kaiko Ingurumen sailak. IazBasaurin egindako esperientziapilotuaren arabera, ordea, kozina-tutako hondakin organiko kantita-te oso-oso txikia biltzen da, etakonposta egiteko prozesuan ia ezda igartzen. Horregatik erabakidute onartzea.

Hain zuzen, prestatutako jana-ria gainerako hondakin organikoa-rekin batera jaso ahal izatea izanzen EH Bilduk Aldundiari eginda-ko eskarietako bat, bilketa kopu-ruak hobetze aldera. Baina Basau-

riko esperientziaren emaitza ikusi-ta –“kozinatutako hondakin orga-niko kantitatea oso-oso txikiada”–, espero daiteke neurriak era-gin handirik izatea?

Ingurumen Sailak zabaldutakoinformazioa ez du zehazten zen-bat den “oso-oso txikia”, bainaHiri Hondakinen KudeaketarakoII. Plan Integralak 2016rako egi-ten dituen aurreikuspenetan, kozi-natutakoa organiko guztiaren%18,5 da. Eta besterik gabe basau-ritarrek erabaki badute prestatuta-ko janaria kubo marroira ez besteedonora botatzea?

Prestatutako janaria bosgarren edukiontzira botata,noraino hobetuko dira bilketa kopuruak?

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Zabalgarbierrauskailua, BilbokoArtigas mendian.

Page 4: HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla. 2015EKO URTARRILAREN25A 5 HONDAKINEN KUDEAKETA

2015EKO URTARRILAREN 25A 7�

HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN

dute esperientzian, baina 175era heldukogara. Itxaron-zerrenda daukagu, konposte-gien gaitasuna mugatua delako”, azaldu digu-te Gazteluk eta Etxebarriak. Diotenez,herrian oso jende gutxik erabiltzen du bosga-rren edukiontzia, baina Txorierriko Manko-munitatean eurek dute organiko bilketa por-tzentaje handiena, alde handiz.

Txorierrik 20.000 biztanle inguru ditu.“Gurea bezalako zerbait egin liteke bailaraosorako, eta konposta berton gera dadila”,

diosku Isabel Etxebarriak, “baina kontratuadaukate Artigaseko konpostegiarekin eta harabidaltzen dute”. Bizkaia osoko konpostegibakarra da Artigasekoa (Bilbo), hain zuzen;izen bereko mendian dago, Ekoparkea izene-ko “auzoan”. Bertan daude, konpostegiarenondoan, orain gutxi arte Bilborena izan deneta berriki Aldundiaren eskuetara igaro denzabortegia, Zabalgarbi errauskailua eta TMB,hondakinen tratamendu mekaniko-biologi-korako planta.

“Hondakinak baliabideak dira eta guk botaegiten ditugu”Artigaseko konpostegia txikia da, txikiegia.Hala uste du behinik behin Txelio AlcántaraEkologistak Martxaneko kideak. Bat datorLarrabetzuko Asun Gaztelu eta Isabel Etxe-barriarekin, baita Asier Vegarekin ere, Biz-kaian konpostegi bakarra egoteak ez daukalazentzurik. Hondakin organikoen kudeaketaoso modu traketsean egiten ari deneko bestefroga bat da hori, beraren ustez.

“Bizkaian aurrerapauso handiak egitenari dira gaikako bilketaren arlo batzuetan,baina organikoari dagokionez, agintariakkoldarkeriaz jokatzen ari dira. Bosgarrenedukiontziarekin esperimentu pilotuak egi-

Argazkian, arropa eta gailu elektroniko txikiakbiltzeko edukiontzia. Koopera sareak kudetatzenduen edukiontzi sare honen bidez, “Europanoraindik eztabaidatzen ari diren arazo batiaterabidea eman zaio Bizkaian”, EkologistakMartxaneko Txelio Alcántararen esanetan.Alegia: zer egin gailu elektriko txikiekin(mugikor, ordenagailu eramangarrai, lisagailu,lanpara...). “Oraindik erabil daitezkeen objektumordoa berreskuratzen dira edukiontzi haueiesker”, dio Alcántarak. Gogoan hartu behar daEuropar Batasunak hondakinen kudeaketarakoezarritako hierarkian bigarren hautua izan beharduela berrerabilpenak (prebentzioa dalehenbizikoa).

UN

AI

BR

EA

Page 5: HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN Zenbat organiko ...“Legealdiko azken hilabeteak dira eta EAJ konturatu da horrela jarraituz gero ez direla. 2015EKO URTARRILAREN25A 5 HONDAKINEN KUDEAKETA

�8 2015EKO URTARRILAREN 25A

HONDAKINEN KUDEAKETA BIZKAIAN

ten ari dira oraindik, organikoaren kudeake-ta era egokian zelan egin aspaldi ezagunaizanda”.

Hondakin oro baliabidea da, Alcántara-ren ustez, “eta guk bota egitenditugu”. Hondakinak ondasu-na direla garbi ez dugun bitar-tean, arazo bat edukiko dugu,haren hitzetan. “Guk uste duguhondakin guztiak, edo ia,berreskuratu daitezkeela eraegokian tratatuz gero, etaberreskuratu ostean balio bateman. Izan ere, inoiz esan duguhondakinen kudeaketak doa-koa izan litekeela, zirkulua itxi-ta gastu guztiak berdintzendirelako. Baina erakundeek ezdute hori ulertzen, eta baliorik sortzen ezduten azpiegituretan inbertitzen dute,errausketan esaterako”. Berriz erabil lite-

keen materia erretzea sekulako okertzatjotzen du Alcántarak.Konposta da horren adibide. “Aldundiak

esan ohi du konpostak ez duela merkatu-rik, baina ez da hala”. Ekologistak Martxa-nek, hain zuzen, bosgarren edukiontziasustatzeko kanpainak egin izan dituAldundiaren izenean eta hark ordainduta;“eurek emandako konposta banatzengenuen, eta agortu egiten zitzaigun”. Bes-teak beste, mendi kudeaketa okerrarenerruz lurzoru emankorra galtzen ari direnmendiak berreskuratzeko konpost askobeharko dela iragarri digu Alcántarak. Gutxi falta da 2016rako, eta ondo

bidean laster jakingo da organiko bilketahobetu ote den. Aldundiak adierazidigunez, martxoan jakinaraziko dituzte2014ko hiri hondakinen kudeaketariburuzko zifrak. Espero dezagun Sopela-

koak baino hobeak izatea. Uribe Kostakoherri horretan arreta bereziz ari dira jarrai-tzen bosgarren edukiontziaren erabilera.Azaroan jakinarazi zutenez, bosgarren edu-

kiontziak ez die balio izan gai-kako bilketa datu orokorrakhobetzeko: 2012ko %16,48tik,2013ko %16,85era igo dira.Bizkaiko portzentajerik baxue-netakoa. Ez da hain harritzekoaere, organikoa besterik egonbehar ez zen poltsetan, oraingutxi, boti lak, alfonbrak,ontziak, plastikoa eta abar ager-tu direla kontuan hartuta. Arti-gaseko konpostegiak ez zituensopeloztarren hon-dakinak onartu, bis-

tan dena. Baina ez dira urrunjoan: aldamenean dagoen Zabal-garbik irentsi ditu. n

“Bizkaian aurrerapausoakegiten ari dira gaikakobilketaren arlo batzuetan, bainaorganikoari dagokionezagintariak koldarkeriaz jokatzenari dira”

Txelio AlcántaraEkologistak Martxan

SALBUESPENAK SALBUESPEN –ber-barako, erreportaje honetan aipatudugun Larrabetzuko organiko bil-keta edo berriki Ondarroan mar-txan jarritakoa, biak ala biak boron-datezkoak–, atez atekoarenarrastorik ez dago Bizkaian. EHBilduk udal askotan agintea izanarren eztabaida hori hain gutxizabaldu izanaz galdetu diogu AsierVegari. Hona erantzuna:

“Gipuzkoa eta Bizkaia soziolo-gikoki desberdinak dira, eta bestal-de, eztabaida Gipuzkoara iritsizenerako sistema martxan zegoenherri batzuetan, eta jendeak ezagu-tzen zuen. Bizkaian, aldiz, ez dagoinon, eta eztabaida guztiz kakaztu-ta iritsi da hona. Gauzak beste erabatera egin behar dira edo elkarrimokoka eta ir tenbiderik gabejarraituko dugu. Guk nahiago

dugu hausnartzea zein herritanden posible atez atekoa, zintzilika-rioekin edo beste sistema batekin.Gakoa da jendeari esatea derrigor-tasuna ez dela txarra. Agian hobeda pausoak gutxika ematea, helbu-rua zein den ahaztu gabe, eta era-ginkorragoak izatea. Hori bai, gukargi daukagu bosgarren edukion-tziaren sistema ez dela hain eragin-korra”.

Atez atekoaren eztabaidari tentuz heldu nahi dio EH Bilduk Bizkaian

SOPE

LAK

OU

DA

LA

Sopelako bosgarren edukiontzian agertutakoak: beira, kartoia, plastikoa...