HEZKUNTZA PSIKOLOGIA: Aprendiendo a escribir bien (Ibairen kasua)
-
Upload
jon-talavera -
Category
Documents
-
view
567 -
download
9
Transcript of HEZKUNTZA PSIKOLOGIA: Aprendiendo a escribir bien (Ibairen kasua)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako
eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza.
Hezkuntzaren Psikologia Bigarren Hezkuntzan
Amaierako txostena
JON TALAVERA
2010eko abenduaren 14a
2
Aurkibidea.
IBAIREN KASUA: Animando a escribir bien.
Amaierako hausnarketa……………………………………………………………………………… 3
Bibliografia…………………………………………………………………………………………………… 7
Hasierako hausnarketa………………………………………………………………………………… 8
Motibazioa, baloreak, autoritarismo eta autoritate moralaren arteko erlazioa… 11
Eranskina……………………………………………………………………………………………………………… 13
3
IBAIREN KASUA: Animando a escribir bien.
Amaierako hausnarketa.
Hasierako egoera honela azaltzen da, Barakaldo desindustralizazio prosezu
batean murgilduta dago eta horren ondorioz krisialdian sartuta aurkitzen da.
Testuingurua hau kontutan izanda, herrialde horretan bertan kokatutako ikastexe
batean, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen artean idazteko maila baxua nabari
da. Arazo horri aurre egiteko ikastexeak irakasle guztien koordinazioa bultzatzea
propozatu du kurtso amaieran idazteko maila hobetu dezaten.
Argi dago ikastetxea eta ikasleak bizi diren testuinguruak eragina izango
duela ikas-irakaste prozesuan; izan ere, testuinguaruak bai pentsamenduak, bai
helburuak, bai iguripenak eta baita hezkuntzan ere baldintzatzeko ahametan du.
Hori dela eta egoera ekonomikoa eta soziala -baita bizitzeko moduan eragina duten
faktore guztiak- kontutan izan behar dira hezkuntza prozesuak zehaztutako
heburuak bete daitezen.
Horretan oinarrituta eta Ibairen kasura bueltatuz, ezinbestekoa du Ibaik
Barakaldon ematen ari diren aldaketa edota arazo giza-ekonomikoak kotutan izatea
ikas-irakaste prozesuaren helburuak eta iguripenak zehazterako orduan; hau da,
idazteko zailtasunei aurre egiteko desberdina da desindustrializasioa eta krisia bizi
diren testuinguru batean egontea edo nakazaritzatik bizi diren herri isolatu txiki
batean hezkuntza prozesua garatzea. Testuinguru desberdinak kontutan izan behar
dira lan materiala, garatzeko gaia, metodologia aukeratzerako orduan. Ibaik aldez
aurretik bere buruari galdetu behar dio ikasleek benetan zer behar duten eta zerk
erarabilgarria egingo zaien. Dena hau baldintzatu eta eragina izan behar du
kurtsoko iguripenetan.
Dena dela, ikasleen maila afekiboan eta emazionalean gabeziak antzematen
dira kasua azaltzerako oruan; izan ere, aipatzen da ikaslegoan arduragabekeria
nabaritzen dela konpetentzia horretan idazteko dituzten zailtasunak direla eta, are
gehiago idazteko duten zailtasunak “sensacion de incapacidad” sortzen duela
esaten da. Horregatik ezinbestekoa dute ikasleek metodologi berria plateatzerako
orduan arreta berezia ematea autoestimuari. Argi ikusten baita ikasleen
autokontzeptua baxua dela eta ez dutela beraien burua gai ikusten idazteko
konpetentzia eskatutako mailan garatzeko.
4
Beraz, irakasleek burutu beharreko metodologiak garrantzi handia izan
beharko du ikasleen auto-irudikapena goraipatzea. Autokontzentu sendoago bat
garatzen baldin bada ikasleengan idazteko konpetentzian lortu ahal izango da
autoestima handitzea eta idazlanetan azaltzen dituzten zailtasunak gainditzea.
Horrela lortuko da bai alderki kognitiboa eta bai hezkuntzaren alde afektiboa eta
emozionala garatzea.
Esanguratsua da Ibaik lehenengo egunean duen jarrera, hau da ikasleei
esaten diena: “maiatzerako testu perfektu bat idazteko gai ez dena, ez du ikasgaia
gainditutko. Baita etorkizunean ikasketetan arazoak ere”. Motibatzeko
helburuarekin esaten duena ikasleen artean antsietatea besterik ez du eragiten.
Esandakoarekin helburua lortu ez ezik ikasleen autoestimaren galera sustatzen du.
Izan ere, kontutan izan behar da ikasleek urte hasi aurretik idazteko konpetentzian
bere buruarekiko autokontzeptua eskasa izango dela eta luzerako helburuak zein
iguripen altuak jartzeak ez die ikasleen autoestimari onerako askorik egiten.
Gainera, lehen egunean jarrera hori izatea adierzi nahi du bere jokaera
aurre-informaziez edota aurre-iritziz bakarrik oinarritu izan duela. Hau da, beste
urteko ikaaleen balorazioetaz baliatu dela soilik ikasleen irudikapena burutzerako
orduan, baita ikasleen zein talde osoaren igurikapenak zehazteko ere. Aldiz, jokaera
egokiena izango litzateke aurre-informazioetaz baliatuz gain klasko interakzio
zuzenetaz ere baliatzea. Izan ere, ezinbestekoa da, igurikapenak egin aurretik,
klaseko testuinguruan emandako interakzioak aztertzea, hausnartzea eta horren
inguruan jokatzea eta ez igurikapenak aurreiritzietan bakarrik oinarritu.
Lehenengoko jarrera horrek, antsietatea sortzen duten helburuak jartzeak,
eskola-porrota eragin dezake, baina porrota hori ikasleek kanpoko eraginei,
aldaezinei eta kotolaezinei eratxikiko diote berainen autoestima babesteko. Hau da,
ikasleen aburuz porrota Ibaik jarritako maila altuaren ondorioz izango da eta ez
dute aleginik egingo iguripenak betezinak ikusten dituztelako.
Ibaik kurtsoan zehar idazlanen eboluzioa kontrolatzeko astero idazlan bat
biltzen du eta motibatzeko helburuarekin honako komentarioak egiten ditu: “lana
klaseko bataz-bestekoa baino baxuagoa”, “hurrengo asterako gehiago lan egin”.
Jarrera desogokia hartu du Ibai berriro ere, ez baitu ikasle bakoitzaren ezaugarriak
kontutan hartzen lanak ebalutzerako orduan. Ebaluaketaren bidez edota
komentarien bidez motibazioa lantzeko beharrezkoa da ebaluketaren irizpideak
kontutan hartzea eta baita prozesuan oinarrituta egotea ere. Beraz, banakako
5
lanetan egindako oharrak ez dira egokiak, ez baititu bakoitzaren esfortzua eta maila
kontutan hartzen. Balorazioak banakakoak izan behar dira gainontzekoekin
konparaketak egin gabe.
Metodologiaren aldetik, astero bakarkako idazlana egitea eskatzea ikasleen
eboluzioa eta ikas-irakaste prozesua kontrolatu dezake. Hala ere, astero bakarkako
lana egiteak desmotibazioa eta monotonia eregiten ditu ikasleengan. Horregatik
mota desberdineko idazlanak eskatzea gomendatuko nioke. Esate baterako, taldeka
egindako lanak bultzatzea, aldizkari bat sortzea. Aukera asko daude idazteko
konpetentzia lantzeko baina batean bakarrik oinarritzen bada nekez lortuko du
ikas-irakaste prosezuaren helburua.
Hiru ikasle, ikas-irakaste prozesuan, izandako arazoak aipatzen dira Ibairen
kasuan, eta banan-banan aztertuko dira hurrengo lerroetan.
Paularen izaera horrela deskribatzen da: azkarra, barnerakoia, ezertarako
balio ez duela pentsatzen du eta erraz frustazen da. Ibaik lehen egunean
motibatzeko esandakoa dela eta ahaleginak egiteari utsi egin zion propozatutako
emaitzak lortzea ezinezkoa egingo zitzaiolakoan.
Idazlazlanak egiteko gaitasunik ez zituela pentsatzeak adierazten du, Paulak
idazle moduan bere buruarekiko duen autokontzeptua baxua dela, eta aldi berean
horrek autoestimuan kalte egiten diola. Hori dela eta, lehen egunean Ibaik jarritako
helburuak lortuezinak bezala onartzen ditu. Paulak hartutako jarrera adierazten du
porrotaren atribuzioak kanpokoak, aldaezinak eta kontrolaezinak aitortzen dituela
bere autoestimuari gehiegi ez kaltetzeko. Beraz, motibazioaren aldetik arazoak ditu
Ibaik ikasle honekin. Izan ere, bere deskribapena ikustita argi geratzen da Paula gai
dela idazteko konpetentzia ganoraz gartzeko baina bere izaera kontutan hartu ez
izateak eta klasko iterakzioak eman gabe igurikapenak egiteak desmotibatu egin
du. Paularen autokontzeptuari arreta jarri behar dio Ibaik.
Gainera, igurikapenak zehazterako orduan, aurretik esan bezala, argi
geratzen da kasu honetan ere Ibiaik aurre-informaziez bakarrik baliatu egin dela
eta ez duela kontutan hartu gelan, ikas-irakaste prozesuan sortzen diren
iterakzioak. Eta zehaztutako igurikapenak ez ditu ikasle bakoitzaren nortasunean,
izaeran edota mailan oinarritu.
6
Lupitaren kasua desberdina da, Ibai da kasu honetan motibazio falta
adierazten duena; izan ere, atzerritarra izateak eta batzutan klasera ez etortzeak,
Ibairen igurikapenak Lupitarekiko baldintzatzen ditu. Lipitak ez ditu Ibai dituen
“ikasle idealaren” irudikapera betezen. Egoera hau, irakasle-ikasle interakzioetan
ergina duela argi ikusten da, Ibaik ez dio arreta gehigi jartzen Lupitak dituen
zailtasunei ezta prozesuan lortutako emaitzei ere, helbururik -ganoraz idatzi-
lortuko ez duelakoan baitago. Argi ikusten da “profecía del autocumplimiento”
betetzen dela Lupitaren kasuan.
Aurretik esandako moduan, taldeko igurikapenak zehazten ditu baina ez ditu
ikasle bakoitzak izan ahal dituen ikas-irakaste modu desberdinak kontutan hartzen.
Hori eta gelako iterakzio falta dela eta Ibaik ez da konturatzen Lupitak beharrezkoa
duela idazteko metodogi zabalago bat non taldeko lanei ere garrantzia ematen
dion. Horrela, Lupitak arrakasta izan ahal du hezkuntza prozesuaren lorpenak
gainditzeko. Irakasle eta ikaslearen artean ez da ematen feedbackrik, hau da, haien
arteko iterakzio falta dago eta ez dira iterazioetan oinarritutako ekintzak ematen.
Jonen kasua berriz honakoa da, nota onak ateratzen ditu, eskatutako
objetiboak lortzeko prest egoten da beti, langile eta konstantea. Beraz, bere
buruarekiko duen ikasle autokontzeptua eta autoestimua altua dela esan daiteke.
Gainera, hezkuntza auto-regulazio (autonomoa) egoeran aurkitzen dela begi
biztakoa da, klasean planteatutako ekintzekiko eta metodologiekiko jakin-mina
adierazten baitu. Hezkuntzaren dimentsio afektiboa eta emozionala ezin hobean
aurkitzen da, motibazio intrinsekoa azaltzen du Ibaik burutzen duen
metodologiarekin.
Hala ere, Jon zapuztu egin da, Ibaik bera egindako idazlan baten nota klase
aurrean plazaratzen baitu. Aurrerantzean Ibaik kontuz izan beharko du notak kase
aurrean plazaratzerako orduan. Kasu honetan, berriro, irakasleak ez du ikaslearen
izaera kontutan hartu. Gainera Jonen lana eredugarri bezala jartzen du eta jarrera
hori ez da egokia; izan ere, denok agian ezin izango dute maila horretara ailegatu
eta desmotibazioa sortu dezake gela barruan. Horregatik lan bat goraipatu
beharrean prozesua edota eboluzioa eredugarri bezala erakuztea hobeto legoke
motibatzeko. Jarrerak edo lanak modu inpertsonalean -orokorrean- garaipatu
behar dira klaseen aurrean, baina lan edota eboluzio petsolanen ebaluaketa, berriz,
pertsonalki egin behar dira autoestimuan, autokontzeptuan edota motibazioan kalte
egin nahi ez bada.
7
Ibaik aurrera eramandako metodologia arrakastatsua edo huts egin duen
baloratzeko talde osoa kontutan hartu behar da; izan ere, taldea 31 ikaslekoa
baldin bada eta 3 soilik ez badute emaitza onak ateratzen metodologia horrekin,
arazo puntualak bezala aztertu beharko litzateke ikasle hoiei. Taldea berriz 8koa
baldin bada eta hoietatik 3k ez batituzte esperotako emaitzak lortzen, arazo larria
litzateke eta metodologia berrikusi behako zen. Hala ere, kasuan aipatutako hiru
ikasleekin izandako jarrera aldatu behar du eta gelako iterakzioetan bere
igurikapenak oinarritu.
Metodologia aldatu behar izatekotan oraindik denbora dauka hiru ikasle
hauen jarrera edota beraien idazteko gaitasuna berbideratzeko. Hala ere, argi dago
arazoari lehenago aurre egin behar izan ziola. Orokorrean Ibaik ez du kontutan
hartu banakako izaera ezta idazteko maila ere. Taldea ezagutu barik zein klaseko
interakzioak gauzatu barik igurikapenak eta jarrera ezegokiak aurrera eraman ditu.
Batez ere motibatzerako orduan. Jarrera hau hobetu behar du.
Pixkanaka helburu txikiak jartzea gomendatuko nioke; hau da, epe
laburrerako helburuak, pauso txikiak emanez antsietatea klasetik desagetuko zen
eta horrela banakako lanetan epe luzera helburu hobeagoak lortuko lituzke. Lan
egiteko modua aldatuko nuke motibazioa eta elkarlana bultzatzeko. Astero bakarka
egindako idazlana biltzeak monotonia eta aspertzea eragiten du. Gai dibertigarriak
eta haientzako hurbilak direnak aukeratuko nituzke. Ikas-irakaste prozesuan
oinarritutako ebaluazioa burutuko nituzke eta batez ere klaseko interkzioak
kontutan izango nituzke igurikapenak egin baino lehen.
Biliografia.
González, M. (----): "Atribuciones y motivación: cómo encontrar motivos para
persistir en un proceso de autoevaluación". Eranskinak begiratu.
Palacios, J.; Marchesi, A.; Coll, C. (1995) o (2004): “Desarrollo psocológico y
educación II. Psicología de la Educacón.” (Temas: 10. Orientación motivacional y
estrategias motivadoras en el aprendizaje escolar; 12. Afecotos, emociones,
atribuciones y expectativas: el sentido del aprendizaje escolar); Alianza Psicología.
Madrid
8
IBAIREN KASUA: Animando a escribir bien.
Hasierako hausnarketa.
Egoera. Barakaldoko ikastexe batean Lehen Hezkuntzako 6. mailako
ikasleen artean idazteko maila baxua nabari da. Arazo horri aurre egiteko
ikastexeak irakasle guztien koordinazioa bultzatzea propozatu du amaieran idazteko
maila ona izan dadin. Koordinazioa hiru hilabetero emaitzen balorazioak eta
esperientzak elkar trukatzean datza, akzio zehatzak komunean/baloratu gabe.
Ikastetxe osoko arazoa bada idazteko maila txarra izatea ondo iruditzen zait
irakasleen artean beraien emaitzak komunean jartzea. Hala ere, bilerak hiru
hilabetean behin izatea gutxi iruditzen zait, koordinazioa edo emaitzak
esperotakoak ez izatekotan denborarik gabe geratzen dira ekintzak birantolatzeko
eta hobeto bideratzeko; izan ere, kurtsoa 9 hilabete badira urtean zehar bakarrik
birritan aukera izango dute plangintza berbideratzeko. Beraz arazo larria izanda
irakasleen arteko koodinazio eskasa ikusten dut.
Bestaldetik ondo legoke arazo zehatz edo bereziren bat egotekotan
amankomunean jartzea eta emaitza bat denon artean lortzea, edo behintzat
aholkuak jaso arazo zehatzei aurre egiteko.
Ibai. Ibai 6.mailako talde bateko irakaslea da. Lehenego egunean ikasleen
artean antsietatea eragiten du berak motibatzeko helburuarekin esan zuenarekin.
“maiatzerako testu perfektu bat idazteko gai ez dena, ez du ikasgaia gainditutko.
Baita etorkizunean ikasketetan arazoak ere”. Ibaik kurtsoan zehar idazlanen
eboluzioa kontrolatzeko astero idazlan bat biltzen du eta motibatzeko honako
komentarioak egiten ditu: “lana klaseko bataz-bestekoa baino baxuagoa”,
“hurrengo asterako gehiago lan egin”.
Ondo egin duen bakarra astero lana biltzea dela uste dut. Horrela ikasleen
eboluzioa kontrolatu dezake. Hala ere, astero bakarkako lana egiteak
desmotibazioa eta monotonia eregiten ditu ikasleengan. Horregatik mota
desberdineko idazlanak eskatzea gomendatuko nioke. Esate baterako, taldeka
egindako lanak bultzatzea.
9
Motibazioaren aldetik, hartu dituen jarrerekin ez nator batere adoz; izan ere,
helburua nahiko handia jarri du talde maila esagutu barik eta gainera kurtso osoko
helburua oso urrun dago. Epe laburreko helburuak aipatu beharko zituen taldea
motibatzeko. Gainera banakako lanean egindako oharrak ez dira egokiak, ez baititu
bakoitzaren esfortzua eta maila kontutan hartzen. Banakako balorazioa kontutan
izan baharko zuen gainontzekoekin konparaketak egin gabe.
Paula. Azkarra, introvertida, ezertarako balio ez duela pentsatzen du eta
erraz frustazen da. Ibaik lehen egunean motibatzeko esandakoa dela eta
saihatzeari utsi egin zion propozatutako emaitzak lortzea ezinezkoa egingo
zitzaiolakoan.
Ibaik motibatzeko izan duen moduak ez du eragin ona izan Paularengan. Kasu
honetan helburu altua jartzeak ez du onerako egin. Paula emaitza hobeagoak
lortzeko helburu txikiak gainditzen joatea planteatu behako zuen Ibaik.
Lupita. Atzerritarra, batzutan ez da klasera etortzen, taldeko lanean ona,
buruzagia izateko gaitasuna. Ibaik ez du uste helburuak lortuko duenik eto
horregatik ez dio arreta gehigi jartzen Lupitak dituen zailtasunei ezta emaitzei ere.
Ibaik jarrera ezegokia hartu du, ikasle guztiei berdin eskatu behar dielako,
behintzat saiatu. Hemen motibazio falta Ibaik du. Taldeko lanak bultzatuz agian
Lupitaren emaitza hobeak izan daitezke bere izaera horrelakoa baita. Horrela bai
Ibairengan bai Lupitarengan motibazioa piztea lortuko zen.
Jon. Nota onak, eskatutako objetiboak lortzeko prest, langile eta
konstantea. Lan baten nota klasa arrean erakusteak ez dio gustatu eta guztiz
izorratuta dago Ibaik egin duenarekin.
Aurrerantzean kontuz izan beharko du notak kase aurrean plazaratzerako
orduan. Kasu honetan berriro ez du ikaslearen izaera kontutan hartu. Gainera
Jonen lana eredugarri bezala jartzen du eta jarrera hori ez da egokia; izan ere,
denok agian ezin izango dute maila horretara ailegatu eta desmotibazioa sortu
daiteke gela barruan. Horregatik lan bat goraipatu beharrean eboluzio bat
eredugarri bezala erakuztea hobeto legoke motibatzeko.
10
Ondorioak. Kurtsoan zehar lan egiteko moduak arrakasta edo huts egin
duen baloratzeko talde osoa kontutan hartu behar da; izan ere, taldea 35 ikaslekoa
baldin bada eta 3 soilik ez badute emaitza onak ateratzen metodologia horrekin,
arazo puntualak bezala aztertu beharko litzateke ikasle hoiei. Taldea berriz 8koa
baldin bada eta hoietatik 3k ez ditu esperotako emaitzak lortzen arazo larria
litzateke eta metodologia berrikusi behako zen.
Metodologia aldatu behar izatekotan, nik uste dut, oraindik garaiz dela ikasle
hiru hauen jarrera eta bide batez beraien idazteko gaitasuna berbideratzeko. Hala
ere, argi dago arazoari lehenago aurre egin behar izan zion.
Orokorrean Ibaik ez du kontutan hartu banakako izaera ezta idazteko maila
ere. Taldea ezagutu barik jarrera ezegokiak aurrera eraman ditu. Batez ere
motibatzerako orduan.
Pixkanaka helburu txikiak jartzea gomendatuko nioke; hau da, epe
laburrerako helburuak, pauso txikiak emanez antsietatea klasetik desagetuko zen
eta horrela banakako lanetan epe luzera helburu hobeagoak lortuko lituzke.
Lan egiteko modua aldatuko nuke motibazioa eta elkarlana bultzatzeko.
Astero bakarka egindako idazlana biltzeak monotonia eta aspertzea eragiten du.
Gai dibertigarriak eta haientzako hurbilak direnak aukeratuko nituzke.
11
Motibazioa, baloreak, autoritarismo eta autoritate moralaren
arteko erlazioa.
Hezitzaile batek argi izan behar ditu zeintzuk diren ikas-irakaste prozesuan
transmititu beharreko baloreak eta horiek barneratuak izan behar ditu. Izan ere,
ikasleek nabaritu behar dute irakasleak egiten duena ziurtasun osoz egiten duela
eta baita bere lanbidea maite duela ere bai; hau da, profesional baten aurrean
daudela antzeman behar dute. Horretaz aparte, hezkuntzarako duen maitasuna eta
hezkuntzaren baloreak ingurukoei -ikasleei- transmititzeko gaitasuna ere izan behar
du eta aldi berean laguntza eskaintzeko prest egon behar da momentu oro.
Bestalde, autoritate morala ezinbesteko tresna da hezkuntzak dituen
helburuak lortzeko; hots, irakasle-ikasle arteko balore artu-emana sortzeko.
Autoritate morala ikasleen artean ondo garatzeko motibazioa eta
kordinazioa/zuzendaritza zentzuz bultzatzea guztiz beharrezkoa da.
Kordinazioa/zuzendaritza ez da inposatu egin behar, zeren eta inguruko edo
gainontzeko pertsonen iritzia kontutan hartu gabe kordinazioa/zuzendaritza ematen
baldin bada autoritatea autoritarismo bihurtu daiteke. Motibazioak ere bere
garratzia dauka autoritatea garatzerako orduan; izan ere, kurtsoa luzea da eta
jakinmina urte osoan zehar piztuta izatea ezinbestekoa da autoritate moralaren
falta ez nabaritzeko. Beraz, ezin bestekoa da ikas-irakaste prozesuan autoritate
morala sustatzeko ikasleen eta irakaslearen arteko interakzioa elkarlan
demokaratikoan oinarritzea; hau da, irakasleak inguru komunikatiboa sortu behar
du errespetuan eta irizpide justuetan oinarrituta
Irakasleari autoritatea berez administrazioatik etortzen zaio, hasierako
botere hau segun eta zelan erabiltzen den bi bide desberdin hartu dezake. Ikasleen
iritzia kontutan hartzen ez denean eta beraien izaeraz jokatzeko askatasuna
ukatzen zaionean administrazioaren hasierako autoritatea autoritarismo bihurtzen
da. Hau da, ikasleen parte hartzea ukatuz gehiegizko autoritate maila esartzen dela
esan daiteke. Autoritate mota honek epe laburrera emaitzak lortu ditzake, baina
kontutan hartuz hezkuntza epe luzerako lana dela helburua lortzea ezinezkoa
egiten da jokaera honekin. Autoritarismoren kasuan motibazio extrinsekoa -
kanpokoa- ematen da, eta presioan oinarrituta helburuak lortzean datza, kotrola
desagertzen denean, berriz, hezkuntzari etekina ateratzea ezinezkoa suertatzen da.
Autoritarismoan oinarritutako hezkuntza inguru batean ikasleak ez du bere ikasketa
12
prozesua auto-erregulatzeko gai izaten. Ez da ahaztu behar autoritatea hor dagoela
irakaskuntza eta hazkuntza sustatzeko.
Berriz, administraziotik etorritako autotitatea tartekatzen baldin bada eta
erabakiak, arauak eta baloreak ikasleen partaidetzaren bidez jorratzen baldin batira
autoritate hori autoritate morala bihurtzen da. Autoritate morala, atoritarsmoa ez
bezala, ikasletik datorkio beti irakasleari. Haiek baitira irakaslea autoritate morala
bezala onartzen dutenak, hau ematen da baloreak eskuratzeko aukerarik onena
irakaslearen burua ikusten dutenean.
Ikasleak baloreetan hezitzeko, alde batetik irakasleek balore horiek aurretik
bereganatuak izan behar ditugu; eta bestetik, autoritate moralaren bidez baloreak
plazaratzea da bide arrakastatsuena. Autoritate morala lortzea ez da erreza,
bakoitza bere ikasgaia menperatzeko gai dela erakusteko ahalmenaz aparte
ikasleak motibazio arloan jaioa izan behar da.
13
Eranskina