Herria 3078

16
2010eko Urriaren 28koa - 28 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3078- ISSN 0767-7643 Xahartzeak izpiritua ere ximurtzen du (Montaigne) Aitzin hortan Suhuskune aldetik usotegietako lepoko bidea harturik, lepo gainean zauden ihiztariek bide guzia zeharkatzen zuen sarea baztertzen zutela autoaren pasatzera uzteko, Azkonbegira heldu gira, hango kapera berrituari behakoa emaiteko. Landibarreko auzoalde bat da Azkonbegi, herri horrek beste hiru auzoalde ere badauzkala, Behaune, Donamarti eta Jondohozti. Auzoalde ttipia da Azkonbegi, sei/zazpi etxerekin, gaur haatik lau familia baizik ez han bizi. Eta hegi batean, aspaldiko kapera, Erdi Arokoa, 12. mendekoa adituek diotenaz, monumentu historiko sailkatua. Urte bateko berritze obrak Mendeen zama bizkarrean, arrunt funditua zagon Azkon- begiko kapera, lurrera eror- tzeko zorian deusik ez balitz egin, Yves Ondars auzapezak erran daukunaz. Landibarreko herriak erabaki zuen beraz ka- pera berritzea, etorkizunean erabilgarri eta bisitagarri izan zadien. 2009ko irailan hasi dituzte berritze obrak bost enpresek : zurgintzan Jatsuko Frantxua Dufauk, hargintzan Iholdiko Alain Jaureguiberryk, elektrikan Landibarreko Ar- naud Membredek, barneko apainduretan Bordele aldeko Dufon tailerrek eta inguruko hilarri biribilen berritze lanetan Perigueux-ko Socra enpresak, horiek oro tokiko Christian Parra arkitektoak kudeaturik. Gaur obrak bururatuak dira, 210.000 euro gostarik, laur- dena nunbaitan herriaren gain, gaineratikoa bertzeak bertze DRAC, Akitaniako lurraldea eta Departamenduaren esku. Apaindura zoragarriak Kaperarat heldu gabe, hogeita hamar bat metro lehenago aur- kitzen da harrizko kurutze eder bat, oinarrian 1742ko urtea daukala zizelkatua. Kapera sa- hetsean hilerria, harri biribil as- korekin, gehienak 17. mende- koak. Kapera barnean, lehengo alkiak ziren bezala atxikiak, mahain saindua halaber, zau- kan tindu hitsa kendurik, gisa hortan aspaldiko marrazkiak agertaraziz. Ezkerraldean pre- diku alkia. Aldarean, saindu baten zizelkadura, duela 30 bat urte ezarria, ordu arte zagon Xipri sainduaren itxura ebatsia izanik. Zeren Xipri apezpikuari eskainia da Azkonbegiko ka- pera. Eta goiko-tronaduran, margolan eder bat, orain arte tindu urdin batek osoki gorde- tzen zuena. Bordeleko Dufon tailerrek, tronadurako taulak banaka desmuntaturik, dute agerian ezarri margolan hori, erdian Jesu-Kristo ageri ain- geruz inguraturik, bi sahetse- tan 12 apostoluak, argigailuño batzuek argiturik. Herritarrek berek ezagutzen ez zuten margolan zoragarria ! Gibel partean galeriak... Joan den egunean hor bilduak ziren zaharberritzaileak, ofizialeak, arkitektoa eta auzapeza xora- turik zauden kapera hori nola panpindua izan den ikusiz. Eta bada zinez xoratzekoa ! Pena bat menturaz, kaperaren kantoi harriak eta idekidurenak kisuz tindatuak izan direla. Hemen- dik goiti, urtean behin elizkizun bat iragan daiteke kaperan, zion auzapezak, eta bisitariek ere segur ukanen dute mireste- koa. Kapera haatik hetsirik geldituko da, beraz bisitatzeko auzora joan behar gakoaren bila, Jauregia etxera... Eta es- treinaldi besta menturaz urte pare baten buruan, Landiba- rren gaindiko bertze obra batzu bururatuko direnean. Eta badu bertze altxor ederrik Landiba- rrek, hala nola Jondohoztiko kapera, misterio pollita hura ere... Azkonbegiko kapera, Landibarren Ofizialeak, Yves Ondars auzapeza eta Christian Parra arkitektoaren inguruan Kapera aitzineko gurutze ederra Azkonbegiko kapera berritu miresgarria

description

Herria 3078

Transcript of Herria 3078

Page 1: Herria 3078

2010eko Urriaren 28koa - 28 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3078- ISSN 0767-7643

Xahartzeak izpiritua ere ximurtzen du

(Montaigne)

Aitzin hortan Suhuskune aldetik usotegietako lepoko bidea harturik, lepo gainean zauden ihiztariek bide guzia zeharkatzen zuen sarea baztertzen zutela autoaren pasatzera uzteko, Azkonbegira heldu gira, hango kapera berrituari behakoa emaiteko. Landibarreko auzoalde bat da Azkonbegi, herri horrek beste hiru auzoalde ere badauzkala, Behaune, Donamarti eta Jondohozti. Auzoalde ttipia da Azkonbegi, sei/zazpi etxerekin, gaur haatik lau familia baizik ez han bizi. Eta hegi batean, aspaldiko kapera, Erdi Arokoa, 12. mendekoa adituek diotenaz, monumentu historiko sailkatua.

Urte bateko berritze obrak

Mendeen zama bizkarrean, a rrunt funditua zagon Azkon­begiko kapera, lurrera eror­tzeko zorian deusik ez balitz egin, Yves Ondars auzapezak erran daukunaz. Landibarreko he rriak erabaki zuen beraz ka­pera berritzea, etorkizunean erabilgarri eta bisitagarri izan zadien. 2009ko irailan hasi dituzte berritze obrak bost enpresek : zurgintzan Jatsuko Frantxua Dufauk, hargintzan Iholdiko Alain Jaureguiberryk, elektrikan Landibarreko Ar­naud Membredek, barneko apainduretan Bordele aldeko Dufon tailerrek eta inguruko hilarri biribilen berritze lanetan Perigueux­ko Socra enpresak, horiek oro tokiko Christian Pa rra arkitektoak kudeaturik. Gaur obrak bururatuak dira, 210.000 euro gostarik, laur­dena nunbaitan herriaren gain, gaineratikoa bertzeak bertze DRAC, Akitaniako lurraldea eta Departamenduaren esku.

Apaindura zoragarriak

Kaperarat heldu gabe, hogeita hamar bat metro lehenago aur­kitzen da harrizko kurutze eder bat, oinarrian 1742ko urtea daukala zizelkatua. Kapera sa­hetsean hilerria, harri biribil as­korekin, gehienak 17. mende­koak. Kapera barnean, lehengo alkiak ziren bezala atxikiak, mahain saindua halaber, zau­kan tindu hitsa kendurik, gisa hortan aspaldiko marrazkiak

agertaraziz. Ezkerraldean pre­diku alkia. Aldarean, saindu baten zizelkadura, duela 30 bat urte ezarria, ordu arte zagon Xipri sainduaren itxura ebatsia izanik. Zeren Xipri apezpikuari eskainia da Azkonbegiko ka­pera. Eta goiko­tronaduran, margolan eder bat, orain arte tindu urdin batek osoki gorde­tzen zuena. Bordeleko Dufon tailerrek, tronadurako taulak banaka desmuntaturik, dute agerian ezarri margolan hori, erdian Jesu­Kristo ageri ain­geruz inguraturik, bi sahetse­tan 12 apostoluak, argigailuño batzuek argiturik. Herritarrek berek ezagutzen ez zuten margolan zoragarria ! Gibel partean galeriak... Joan den egunean hor bilduak ziren zaharberritzaileak, ofizialeak, arkitektoa eta auzapeza xora­turik zauden kapera hori nola panpindua izan den ikusiz. Eta bada zinez xoratzekoa ! Pena bat menturaz, kaperaren kantoi harriak eta idekidurenak kisuz tindatuak izan direla. Hemen­dik goiti, urtean behin elizkizun bat iragan daiteke kaperan, zion auzapezak, eta bisitariek ere segur ukanen dute mireste­koa. Kapera haatik hetsirik geldituko da, beraz bisitatzeko auzora joan behar gakoaren bila, Jauregia etxera... Eta es­treinaldi besta menturaz urte pare baten buruan, Landiba­rren gaindiko bertze obra batzu bururatuko direnean. Eta badu bertze altxor ederrik Landiba­rrek, hala nola Jondohoztiko kapera, misterio pollita hura ere...

Azkonbegiko kapera, Landibarren

Ofizialeak, Yves Ondars auzapeza eta Christian Parra arkitektoareninguruan

Kapera aitzineko gurutze ederra

Azkonbegiko kaperaberritu miresgarria

Page 2: Herria 3078

Gure Hitza

ELGARREKILAKOABettencourt familiaz mintzo gara, aipatzekoa baita : alde batetik ama xaharra ondoan daukan giza tzar xurgatzaile batekin eta bertzetik alaba bakarra, honek ikusten duela nola dabilan bere ama, nola inguruan dituenak diru biltzen ari diren. Bertzalde, ama alabaren auziaren xuritzeko badira, alde batetik prokuradore bat, dirudianez estali nahi duena eta juje bat, emaztea ikertzen ari dena sakonki, justiziaren bi aurpegi erakutsiz. Parekatzen ahal ditugu lauak, ama alaba eta prokuradore­jujea elgar maite baitute nola artzainak otsoa.

Mundu zabalean

Hemengoak“Hemengo kulturak, hango kulturak”, hori zen berrikitan Hazparneko Kulturaldiaren gai nagusia. Karia hortarat, nihaur ere mintzatu niz zonbait gogoeta eskainiz “han” eta “hemen” bi hitzen inguruan nolazpait. Besteak beste hauxe azpimarratuz: hemen sortuak, erran nahi dut Euskal-Herrian sortuak, hemengoak girela bixtan da, bainan etorkinak ere, hurbiletik ala urrunetik jinak, hemengoak direla. Ttipi-ttipian jinak berdin, hemengo familia batzuek adoptatu haurren gisa, edo aise berantago, erretretaren hartzeko tenorean, lekuaz aski gustaturik… Bai, gu bezen hemengoak dira eta bereziki berek indar bat egiten dutelarik zinez eta funtsez hemengotzeko… Hemengo ara hartuz, gure nortasunaren berezitasuna zertan den axolatuz, batzuetan – eta gauza ederra da hori – gure mintzairari ohartzeraino… Egia erran, guhaurek ere hortarat laguntzen ahal ditugu eta baliosa da konparazione sail hortan AEK bezalako elkarte batek deraman lana. Goresmenak artetik erraiteko Donibane Lohizune eta Ziburuko AEK-ri asteburu huntan ospatzen-eta haren 30 urteak.Gauza ona da kanpotik jin horiek gure ondareari atxikiak izaiten direlarik. Gure ekoizpenak ere nun zoin diren griñatzen direlarik eta hola… Batzuk erranen dute orobat beti gauza berak errepikatzen ditugula bainan gureak gure begiratuz behar dugu aitzina segitu, ez da hortan haratik ez hunatik… Ez haatik uzkurtuak egonez betiko gure hura baizik ez balitz bezala, kanpotik heldu dena ere guretuz. Lehen ere egiten zen bezala. Gure pilota jokoa bera ere ez ote da beste nunbaiteko kirol batzuetarik sortua? Urteak jin eta urteak joan, futbola, errugbia, saskibaloia, txirrindularitza eta beste hanbat kirol nola ez ditugu guretu? Arrunt beste sail batean, artoa ere ba, gure arbasoek Ameriketarik ekarririk lehen arto haziak!Eta hor laborantzaren eremuetarat lerratu baigira, nola ez azpimarra Lurrama feria hori, arrunt laudagarria daukagun ildotik sortua dena. Berrikitan Aldudeko alde hortan izan diren ate idekitze heien gisa. Edo berdin Ezpeletak eskaini duen Biper-Besta bezala… Beti ondarea gogoan, agurtuko dugu ere Euskaltzaindia, larunbatean Baionan biltzen dena, Xarles Videgain ikerle eta idazle kartsuaren Euskaltzaindian sartzea izanki-eta… Oroituz belaunaldiz belaunadi euskararen alde lan egin duten guziez, bestenaz ere gure aitzinekoak ezin ahantziak-eta Omiasaindu iri huntan, gure familietako hil guzieri eskaintzen diotegula otoitz eta lore…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

langabeak, heldu baita lau miliun jende lanketa dabiltzanak, bestalde berriz gizonen eta emazteen enplegu berdintasunak hozka haundia. Horiek hola, herrietako bozkak 2011ko maiatzean beharrak eta bozemaite orokorrak 2012an. Horien guzien aitzinean neurri batzu hartzerat ekarria da Zapatero : president orde berri bat hautatu du Alfredo Perez Rubalcaba jada barneko ministro duena eta fama onekoa omen. Beste bi ministro berriz ordaindu ditu eta Marcelino Iglesias aragonesa hautatu, preseski joko haundiaren fama duena auzietan. Horiekin guziekin, tenoreak manatzen dituen neurri gogorrak onartaraztea uste du presidentak, herri guziak guti edo aski hunkiak diren krisia aro txar huntan, eta badakigu hemen berean ere holakoen berri.• Mexikon, Guadalupeko poliziaren buru ezarri dute Mariol Valle Garcia 20 urteko andere ikasle gaztea ; hamar mila biztanle dituen Guadalupeko hiria errautsia daukate nahasketa eta krima itsusiek Amerika haundiaren muga ondoan. Andere hori da bere gaztean poliziaren posta hori onartu duen bakarra, eta preseski kriminologian ikasle da bera Ciudad Juarezen.• Mexikon berriz ere itsuskeriak izan dira drogaki trafikatzaileen artekoak, ez baitute barkatzen elgarren kontrako taldeek, denek ere beren nausitasuna finkatu beharrez. Beraz, Ciudad Juarezen egiten zen besta batera etorri dira terrorista hiltzaileak, eta hango jendearen kontra tiroka hasi, hamalau hil eta hemeretzi kolpatu bederen egiten zituztela beren basakerian, eta beste holakoak ere badira han.• Afganistanen bozak dituzte, 249 deputaturen hautatzeko, bainan izanen dute lan auzi horren xuxen bururatzeko, orain arteko abiaduraren arabera. Jadanik, badu berri hau jakinarazia : bozen ardura duen erakundeak badituela jadanik bost miliun eterdi bozetarik ehuneko 23 desbalio ezarriak jukutrien gatik. Urri hunen 30 huntan jakin beharrak dira boz horien emaitzak.• Haitin kolera eritasun izurritea ere behar zuten jasan, duela hamar ilabete joanden urtarrilean ukan zuten lurrikara izigarria aski ez zutenik. 220 hil badituzte jadanik kondatuak Port­au­Prince eta inguruetan. Bixtan da ONU batasunak eta mundu guziak ere bere hainean parte hartzen duela hango jende dohakabearen sokorritzeko.• Gizonari eskua moztu bere ohointzen gaztiguentzat, lehenagoko islamisten legearen arabera, hori da Iran herriko presondegi batean zuten presonier bati egin diotena beste lagunen aitzinean etsenplutzat.• Maroko hegoaldean, bazterrak aspaldian minbera dira. Bada eskualde bat gobernuak menperatua daukana, eskualde hortan ainitzek beren gain izaitea eskatzen dutelarik Polisario deitu mugimendua sustatzaile. Nahiz baketze solasketak ere aipu diren, iragan asteburu hortan giroa bat­batean sumindu da oraino gehiago, hango gazte mul­txo bat tirokatua

• Europar Batasunak 501,1 miliun jende bazituen 2010ko urtarrilaren lehenean. Miliun bat eta lau ehun milaz goratu zaio jendetza 2009ko urtean orokorki. Ez dira haatik herri guziak urrats berean aitzinatzen edo gibelatzen haur sortze mailean. Joanden urtean guti edo aski goratu diren nazioak dira, mailez mail, Irlanda aitzinean, gero Britainia Haundia, gero Frantzia, Xipre, Suedia. Eta huna, apalago, Alemania, Austria, Portugal, Italia, Letonia, Hungaria. Eliza Katolikoak, Kroaziako Zagreben egin duen biltzar nagusi batean, bere abisu hau salatu zion Europari joanden urriaren 3an, badela sortzeen gutitzeko irrisku bat bezala luzaroan, lagundu beharko dena, gainera abortuen moda batek ere fagoratzen duena, kasu egiteko dela sortzeen negu bat ez dakion jin munduari luze gabe.• Ingalaterrak bere ekonomiaren hoztasun bat senditzen duela krisia txar hunekin baginakien jadanik. Huna orai neurri bat alde hortara hartu behar izan duela : aireko­garraiolari haundi heietarik ez duela hango industriak aterako helduden 2019 urteraino, hori du erabaki orai duten gobernu berriak. Holako neurria alde bat du jakinarazi David Cameron lehen ministro berriak.• Grezian mundua kexu jarri da hango gobernuak tabako erretzearen kontra hedatu dituen lege berri batzuen gainetik. Jakina den gauza da herri hori dela, Grezia, Europako tabako erretzale haundiena. Preseski beraz, lanak ditu gobernuak tabakoaren debekatze lege horien errespetarazteko, ostatuetan eta beste sala publiko askotan. Alta erran behar da neurri horiek berak aski ontsa hartuak izanak direla Europako beste alde batzuetan, hala­nola Irlandan, Italian, Suedian, Ingalaterran, Espainian, Alemanian eta Frantzian.• Aita Sainduak 24 kardinale berri hautatu ditu konziztorio berezian, erran nahi baita arras bakan egiten den Vatikanoko kardinaleen biltzar nagusi hortan. Orai heldu da 203 kardinale badituela Elizak bainan 201 « bozemaile » bakarrik. Aita Saindua hautatu beharko delarik 121 bozemaile izanen dira bakarrik mementoko, Aita Saindua hiltzen balitz berri baten hautatzeko, zeren 80 urtez peko kardinalek baitute bakarrik « boza » emaiten. Bozaren kargu hortan bertzalde, entzunak izaiten ahal dira ere Aita Sainduaz kardinaleak, Elizaren erabaki haundiendako behartzen delarik heien kontseiluaz.• Xinako mehategi edo minetan, makur haundia izan dute berriz ere, 37 langile ehortzi dituelarik lur­jauzte harrigarri batek. Ez dute lehena hori gertatzen zaiela. Mehategietan bezala beste lantegi askotan ere irrisku haundien fama txarra badute Xina hortan.• Espainian ere tira­ahala­korda du Zapaterok oraiko egoeraren nekeari buru egin beharrez. Ekonomia eta kondu publikoak nola xuxendu, hor baitira alabainan nazio osoko ehuneko hogei

izanik. Bat hil da, Elgarhi Naiem, 14 urtekoa. Beste lau badira kolpatuak. Nor hasi den tiro­ka, eztabadak ba dira. Polisario mugimenduak polizia dauka ho­bendun.

Elgarhi Naiem

2

Page 3: Herria 3078

Han eta HeMen

Gabadi-ko saioaAmikuzeko herri ttipi pollit horri egin dio bertsulari xapelke­tak bisita bigarren finalerdikari juanden larunbatean. Entzule­go ederra bildu da herriko gela berrian antolatzaileek guai­tatzen zuten bezala, saioaren bukaeran jakin baita nork parte hartuko duen finalean. Maritxu Lopepe gidari, finalerdi hori atera da Luhusokoaren pare­koa bere alde on eta txarrago­koekin. Sailkapena hau izan da: 1) Sustrai Colina 340,5p 2) Miren Artetxe 319,5p 3) Joanes Etxebarria 312,5p 4) Mixel Aire ‘’Xalbador’’ 297p 5) Patxi Iriart 295,5p 6) Ximun Cazaubon 288p.

Finalari buruzFinalean 8 bertsularik parte hartuko dute azken zoingeia­goka batean hazaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alai pilota lekuan. Protagonixtak hauek izanen dira: Miren Ar­tetxe (Hendaia), Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso (Ur­ruña), Sustrai Colina (Urruña), Ekhi Erremundegi (Baiona), Joanes Etxebarria (Barkoxe), Xumai Murua (Azkaine) eta En­eritz Zabaleta (Baiona). Aurten­go xapelketari XI LA BA izena

eman izan zaio hiru lurraldeen izenen hastapeneko hitzkie­kin. Izen horrekin hainbat eder izanen zen Baxenafarroa ere finalean ordezkatua izan balitz. Ez da aurtengo izanen ez baita nihor sailkatu. Azpimarratzekoa aldiz Xiberoa egina izanen dela eta ez nola nahiko koblaka­riarekin ez baita bat batekoan ari direnetarik azken mende erdi huntan agertu (Etxahun Iruri zen azkena). Goresmenak Joanes­i sail eder horri loturik. Ez dugu ere dudatzen bakotxak bere aldetik preparatuko duela egun hori. Txartelak oraidanik salgai izanen dira toki hauetan: Senpere Larraldea Bertsularien Lagunak elkartean, Baiona El­kar megadendan, Hazparne Xuriatean, Donibane Garazi Kalakan, Maule Herri ekoizpen saltegian eta Pausu Xaian. In­ternet­etik nahi duenak ere ahal dezake eginez: www.xilaba.net edo www.bertsosarrerak.eu­n . Finala aratsaldeko 5etan xuxen hasiko baita entzulea hobe tenorez etor dadin. Xehe­tasun gehiago ere emanak izan daizke telefonatuz: 05 59 54 15 04 edo e­mailez: bertsularien­[email protected] . Oraida­nik atxiki egun hori. B.S.

PRODUKTU HOBERENAK PREZIO HARRIGARRIETAN ETA GAINERA :

PEUGEOT 2O6 bat eta

SCOOTER bat irabazteko parada (Zozketa urtarrilaren 15ean). 

EUSKAL HERRIKO GAS OIL MERKEENA : 0,99E/Pinta  ETA 

BERE OSTATUAN MENUAK 8,50 ETA 12,50 E.

NAFAR MENDI/HIPER SIMPLY ARRAIOZ/BAZTAN

ZATOZTE : BAZTAN/BIDASOA LURRALDEA EZAGUTUZ, EROSKETA ONAK EGITEKO !!

ONGI ETORRI LAPURTAR, BAXENAFARTAR, XIBEROTARRERI

ZUEN HIPERMERKATUA ELIZONDO eta MUGAIRE ARTEAN

Sustrai Colina Gabadin lehen

Batean doi­doia ateria eta bes­tean eurixka, aroak ez du han­bat lagundu joanden igandean Ezpeletako Biper-Besta. Bez­peran haatik, izana zen jada­nik mugimendu pollita eta aro goxo batekin. Igandean beraz, bazen segur jende bainan ez usaiako heina halere. Aroaren gatik hain segur bainan ere ezantza eskasten ahal zelako beldurraren gatik, hala erran dute segurik…

Dena den, kofradiak bildu dira kartsuki. Mezako predikuan zabaldua izan den deia denek entzun dukete, denek behar du­gula biper poxi bat ezarri gure bizian… Ondotik, jauregi sahe­tsean, gaitzeko elgarretaratze sanoa izan da kofradia guzien

inguruan. Herria-rentzat gu­ziz atsegingarria, hor ohoratua izan baita besteak beste, Bi­per­kofradiaren ohorezko kide egiten zutela, Joseba Etxarri adixkidea, gure berriketaria, astekari huntan euskal dias­pora­ko hoinbeste berri hoin polliki emaiten duena. Michel Darraidou kofradia­buruak gain­gainetik goretsi du eus­kal kulturaren zerbitzari xintxo horrek deraman saila, erranez HERRIA eskuratzearekin, lehen behakoa ardura Joseba­k idatzi artikuluari emaiten diola, beti biziki gustagarria zitzaiolakotz. Guk ere eskerrik asko zuri Joseba eta agian luzaz!

Gisa berean ohoratuak izan dira Romain Sicard Euskal t el talde­

BERTSULARI XAPELKETA

ko txirrindularia, Hazparnen bizi dena, Antton Haramboure ige­rikaria, Nicolas Etcheto pilota­ria, Serge Camy pilotari ohia, Gérard Mot berriketarria, zaldi lasterketetaz ainitz arduratzen dena, Julien Duboué ostalera eta Michel Larran, hau ere gas­tronomiaren mundu hortan bi­ziki ezagutua. Denak Ezpeletari

atxikiak eta denek hitzemaiten beti eta denetan ager­tuko direla Ezpele­tako biper onaren mezulari…

Biper­saria aldiz eman zaio Johann Diniz oinezkari xapeldunari. Be­rak baino bi aldiz

gehiago pisu zuen saskitara bat gauza on eskainia izan zaio, xingar eta gaineratiko! Gizon laketa gainerat, mintza erretxa, eta berriz ere Euskal­Herrirat jitekoa bere lagun zonbaitekin.

Bestalde, HERRIA­k ja aipatu bezala, “Biper’Jaun” ekarria

izan da, denek txalotzen zutela, Manex Olhaga-ray herritarra, lehenetarik izan zena bipe rrari eman ziren labo­rarietan, bestalde ere biziki gizon argia eta zerbitzu egilea, euskal­tzale guziz kar­tsua. Manex Olhagaray

“Biper-Jaun” !

Joseba Etxarri ohoratua Ezpeletako Biper-Bestan

Joseba Etxarri gure berriketaria kartsuki omendua izan da, euritako baten aterbean haatik, euria bat-batean jinik…

3

Page 4: Herria 3078

HeGoaldeanSegiren kontrako poliza operazioaEspainiako Poliziak 15 gazte arrastatu ditu, Segi mugimen­duaren zuzendaritza be rriz osatzeko bilkuretan parte har­tzeagatik. Grande Marlaska epailearen aginduz, Hego Eus­kal Herrian eta Katalunian egin ditu arrastatzeak. Gaztetxe ala gela andanetan sartu eta mia­ketak egin ditu polizak. Iturri ofizialek diotenaz, 36 mila eu­roko dirutza, ETAren materiala eta etxeko lehergailuak egiteko ekaiak ere aurkitu dituzte. ETA­ri bere harrobia berrosatzen ez diola utziko erran du Rubalcaba barne ministroak.

Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012an2012ko Europako Hiriburu Berdea, Gasteizen izanen dela hautatu dute Europar Ba­tasuneko adituek Stockhol­men (Suedian). Hamburgoren lekukoa hartuko du Gasteizek eta 2013an Frantziako Nantes hiriaren aldi izanen da. Bartze­lona, Malmo (Suedia), Nantes (Frantzia), Nuremberg (Alema­nia) eta Reykiavik (Islandia) lehian ziren Gasteizekin. Patxi Lazcoz, Gasteizko auzapezak atsegin haundirekin hartu du saria, erranez 30 urteko lana­ren fruitua izan dela. Bidenabar, bera baino lehenago auzapez izan ziren Jose Angel Cuerda eta Alfonso Alonso eskertu ditu ingurugiroaren zaintzearen alde egin duten lanarentzat.

Porturen eta Sarasolaren ustezko torturatzaileen epaiketaHamabost guardia zibil auzipe­tuak dira Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak tortura­tzea gatik. Bi eta hiru urte arteko preso zigorra galdatzen du pro­kuradoreak hoietako lauentzat; aldiz defentsak 6 eta 17 urte arteko zigorra guzientzat. Portu eta Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an arrastatu zituen Guardia Zi­bilak, bi pertsonak bizia galdu zuten Barajaseko atentatuaren egileak zirelakoan. Aurtengo maiatzean, epaituak izan ziren eta 1.040 urteko preso zigor­rera kondenatuak.  

Yolanda Barcina, Nafarroako presidentziarako UPNko hautagaiaYolanda Barcina UPNko presi­denta, Iruñeko auzapeza, Nafa­rroako gobernuko presidentzia eskuratzeko hautagai aukeratu dute bere alderdikideek. 2011ko hauteskundeei begira, Nafarroa zuzentzeko sekulan baino pres­tatuago dagoela adierazi du UP­Nko hautagai berriak.

bestela, ozenki aldarrikatu duen apustu politiko eta ba­ketsuarekin kontsekuentea iza­nez, Batasunak arras ereberritu behar duela, ETA alde batera utziz. EAren arabera, Euskal Herriak garai erabakigarria bizi du zeren nazio askapenerako indarkeria baztertu eta bide po­litikoen aldeko hautua garbiki egina baitu.

Udalbiltzaren auziaAste huntan, astelehen, as­tearte eta asteazkenean egin da Udalbiltzako hautetsien kontrako auziaren azken saioa. 21 pertsona dira auzipetuak, ETArekin lotura izanaz aku­satuak dira, eta 10 eta 23 urte arteko presondegi zigorra irris­katzen dute. Sustengu zabala izan dute au­zipetuek, Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta EAJ­PNVko ordezkarien aldetik eta akusatuen absoluzioa eskatua izan da. 

« Izarren argia », Saturrarango emazte presoen istorioaren filma Espainiako gerla zibil garaian, Mutrikuko emazteen preson­degian gertatu izigarrikerien istoria oinarritzat duen, Mikel Rueda zuzendariaren filma ikusten ahal da hegoaldeko zi­negeletan. Donostiako zinemal­dian aurkeztua izan zen emozio haundiarekin. Publiko zabalak ikusten ahalko du orain.

Torturaren kontrako manifestaldia urriaren 30ean DonostianAlderdi, sindikatu edo elkarte ezberdinetako ordezkariek tor­turaren salatzeko manifestaldia deitu dute urriaren 30a larun­baterako Donostian : parte har­tzaletan, Aralar, EA, AB, Alter­natiba alderdiak, LAB, EHNE, ESK, STEE­EILAS sindikatak eta elkarte zerrenda luzea.

Txelisek egunero presondegitik ateraldiak Jose Luis Alvarez Santacristina «Txelis» ETAko zuzendari ohia egunean zenbait orenez ate­ratzen ahalko da Arabako Lan­graizeko presondegitik, ikas­taldi baten segitzeko besteak beste. Txelisek bere konde­naren erdia betea du eta bo­rroka armatuaren kritika eginik, ETAko presoen elkartetik kan­poratua izan zen. Bere ekintzek eragin kalteen erantzunkizun zi­bila ordaintzeko hitza eman du eta biktimei barkamena eskatu die. Asteburuetan ezin izanen du kanpora atera.

Turismoa hegoaldean : uda hoberenaTurismoarentzat hegoaldean izan den uda hoberena izan da aurtengoa : 585.047 bisi­tari jin dira hegoaldera, jazko udan baino 88.000 (%14a) gehiago. Iraila ere arras ona izan da 214.732 bisitarirekin eta 414.777 loaldirekin. Aipagarria agroturismoaren arrakasta.

Balentziaga fundazioak 1,5 milioiko zorrakMaría Jesús Aranburu, Gi­puzkoako aldundiko kultur sailburuak jakitera eman du Balentziaga fundazioak 1,5 milioi euroko zorrak badituela. Getarian dendari ospetsuaren sortherrian egiten ari duten museoa, 6 milioi euro gosta beharra zena, 21 milioietara pasa da. Zorren ordaintzeko bi egoitza saldu beharko ditu. Getariako auzapeza Mariano Gamioren bizkar ezarria izan da kudeantza axolagabea eta bere lagun arkitekto kubatarra­ri egin opariak. Untsalaz lanak helduden udaberriko burura­tuak izanen dira eta museoak ateak ideki behar luzke. Hamar urte badu proeiktua abiatua dela.

Euskal Herriko unibersitatearen kalitatezko sariaEuskal Herriko Unibertsitateak, Nazioarteko kalitatezko Cam­pusaren saria ardietsi du. Eus­kampus izeneko proiektuak ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko hautua egiten du Do­nostia International Physics Center eta Tecnaliarekin batera. Sariaren bidez, 4 milioiko diru laguntza ardietsiko du proiek­tuak.

ETAk desagertu edo Batasunak ereberritu behar duela dio EAkBere azken aldizkarian, EA al­derdi politikoko ordezkariek diote, ETAk desagertu edo

Euskadi literatura sariakEuskadi literatura sariak aurten nork ardietsi dituen jakin da astelehenean. Euskarazko sailean epaimahaiak berexi du Fermin Etxegoien berriketaria « Autokarabana » eleberriarekin. Espainiolezko sailean, saria eman diote Jose Fernandez de la Sota bizkaitarrari, « Vacilacion » izeneko olerki bildumarentzat.

Fermin Etxegoien

4

Page 5: Herria 3078

eGun eta biHarPisuGobernuak presa emanik, zena­turrek onartu dute, behin erra­na zuten baino zonbait egun lehenago, erretretaren hartzeari buruzko lege berria. 177 boz alde, 153 kontra. Oro har eta azkenean, eskuinekoak alde, ezkerrekoak kontra. Eskuinal­dean ere, badira zonbait haatik erakusterat eman dutenak etzi­rela arrunt ados gobernuaren xedeekin bainan denen buru baia eman dutenak halere… Zerbaiten beldurrez, ote? Zazi zu… Lerro hauk agertuko dire­nean beraz, deputatuek biga­rren azterketa bat eginik, hau ere presaka bezala, legea alde bat onartua izanen da… Alde bat, hori ez dugu beharbada ar­ras xuxen erraiten. Ezen bozka­tua izan den emendakin baten arabera, eta nun ez den emen­dakin hori azken puntan bazter­tua izaiten, hemendik hiru urte­ren buruan berriz ikusi beharko da erretreta kutxa horiek zertan izanen diren eta menturaz zer­bait aldatuko da orduan. “Legea goxatuz orobat”, diote hautetsi batzuek. “Nun ez den izaitekotz dorpetu beharko”, errana izan da bazterretik eta kasik ahope­ka…

Anartean, giroa pisu dago. Eta aste huntan oraino, bereziki or­tzegun huntan, beharra da hor gaindi greba eta manifestaldi frango… Langile sindikatak beti erne eta kexu…

Gostu kiretsa…Azken egun horietako sukarra doi bat eztitu bada ere, denek ikusten dutena da guti aski li­takeela hain segur bazterrak

berriz sumintzeko. Azken egun horietako gertakarietan preses­ki, batzu izan dira untsa gogoe­tagarriak. Hala nola hiri handi zonbaitetan izan diren zalaparta itsusi horiek, multxo batzuek de­nak xehatu nahi… “Aski etsitua­rekin hortaratuak”, batzuetan hori aditzen da. “Futitu hutsak direlakotz, bazter nahasle amo­rratuak”, hori ere erran da. Sin­dikatek ere kaltegarri bezala sa­latzen bortizkeria horiek guziak.

Horiek hola, legea onartua den pondutik, gobernuari iduri­tzen zaio naski partida irabazia duela, eta irabazia bere larderia aski agertu duelakotz, bainan legea bere heinean frango ona dioten askok ere aitortzen dute deplauki gobernuaren joka­bi­dea ez dela batere egokia izan! Xede berak agerturik ere, beste bide bat hartzen ahalko zuela eta gauzak lasaikiago iraganen zirela…

Anartean, ikasleak oporretan dira, eta ezantza ez da biziki es­kastu, salbu lekuka, hala nola Pariseko aldean. Iraztegi gehie­nak geldituak­eta, izan da haatik tira­bira parrasta bat…

Bainan nork daki orai zeri buruz goatzin? Zernahi gisaz, udazken hunek badu halako kirets aire bat, halako gostu tzar bat, ahotik ezin kendua… Uste duzue go­bernuaren arramoldaketarekin gauzak argiago izanen direla?

KariotzeErien asurantza kutxak sosa xuhur izanki­eta, arta frango ez ditu gehiago lehengo hein be­rean ordaintzen. “Mutuelles” deitzen diren elkartasun­kutxek

dute ondorioz gero eta gehiago eman behar beren kide dituz­teneri. Bortxatuak direla beren urte­sariak araberan emenda­tzerat, hori dute egun hotan aski gora errepikatzen. Kariotze hori egin litake Urtatsez edo hola. Zonbatekoa izanen den, hori ez dute oraino salatua. Gutienez % 4 edo holako zerbait, handienez % 8 edo berdin gehixago ere… Hots, eta zernahi gisaz, ausiki pollita ez idurika.

Johan daEngoitik badakizue hiru urte huntan Frantzian badirela bi gobernu. Batto da François Fillon duena buru eta gehienik agertzen dena. Bertzea, Nico-las Sarkozy­ren ondo­ondoan dagoena, haren hurbil­hurbileko dotzena bat kontseilarik osa tzen dutena. Ixilagoa beharbada bai­nan oro har eragin handiagoa dukeena asko gisetarat. Kontsei­

lari horietan ausartenetarik bat izanki Raymond Soubie, sort­zez Bordele alde hortakoa. Bere kargua uzten du, edo gisa guziz laster utziko segurik ba. Beran­

tenaz Urtatsetan. 70 urte dituela eta bere aldia egina duela. So­zial maileko zeretaz zen gehie­nik arduratzen. Diote Sarkozy­k aspaldian biziki berea zuela bai­nan ere biak etzirela beti ados… Ainitzen gostuko, itzuli handiko gizona Raymond Soubie hori, mintza erretxa bainan maltzurki jokatzen ere aspaldian ikasia zuena…

Joan da

Bihotzak kolpez huts eginik, 72 urtetan supituki hil da Georges Frêche politikari ezagutua. Ez­kerraldekoa, luzaz sozialixtekin ibilia, bainan bulta huntan alder­ditik kanpo zena. 27 urtez izana Montpellier hiriko auzapez, obra handiak akulatzen zituela. Sei urte huntan bere eskualdeko lurraldeburu zena bestalde. Famatua ere gutien ustean harrigarriko ateraldiak egiten zituelakotz, nornahitaz airoski trufatuz berdin… Ateraldien ho­rien gatik preseski ainitzek be­gietan hartua…

J-B D

Jainkoa bizia JendeaeuSkaldun Saindu berri bat

Aitzineko igandean (urriaren 17an), Benedikto XVI aita sain­duak saindu berri batzu izenda­tu ditu, eta haien artean euskal­dun serora bat : Ama Kandida Jesusena. Gipuzkoarra da Joana Josepa Zipitria Barriola, Andoainen (Do­nostiatik hurbil) sortua, 1845ean, Berrospe baserrian. Aita ehulea zuen, ehule pobrea. Haurra bere aitaxi­amatxien etxean ha­zia izan zen lehen urtetan. Zazpi urte zituelarik, 1852an, familia guzia joan zen Tolosara, eta han handitu zen Joana Josepa. Hamazazpi urte egin zituelarik, nahiko zuen mutil batek harekin ezkondu, bainan neska gazteak eza eman zion, osoki eta baka­rrik Jainkoarentzat izaiteko xe­dea orduan agertu zuelarik. Urte hartan berean joan zen Burgo­sera, familia aberats baten sehi bezala. Hor aita jesuitek gidatu eta lagundu zuten bere fede eta otoitz bizitzean aitzina joaiten. Etxeko andereak ere lagunt­

zen zuen bide hortan : orduko agertzen zituen Eukariztiaren eta Ama Birjinaren alderako de­bozionea, pobreenen alderako arta, bai eta penitentziaren eta Jesusen Pasionearen amodioa.1868an, Burgosetik Valladolide­ra joan zen familia hura, eta Joa­na Josepa ere. Han apez kartsu batek lagundu zuen, egina zuen ametsaren obratzen: amets

egina baitzuen serora kongre­gazione berri baten sortzaile izanen zela, irakaskuntzaren bi­dez jendeen laguntzeko girixtino izaiten. Irakaskuntza : berak ez zakien oraino ez irakurtzen, ez izkiria­tzen. Delako apezak hortan ere lagundu zuen. Hiri hortako eliza batean egin zituen bere serora botuak, izen berri bat hartzen zuela : Kandida Maria Jesusena.Gero joan zen Salamankara, han sortu baitzuen 1871n “Jesu­sen alabak” deitu zuen serora konkregazione berria. Sala­mankako apezpikuaren on­iri­tzia edo aprobazionea ukanik, 1873an bere lehen lagunekin egin zituzten serora botuak, eta urte hortan berean ideki zuten beren lehen ikastetxea, bai eta igandetako eskola mota berezia hiri hartan ziren sehientzat. Serora talde edo kongregazione berriaren araudia edo erregela­mendua, Elizak galdatzen duen

bezala, lehenik Salamankako apezpikuak onetsia zena, Erro­matik Aita sainduaren izenean onetsia izan zen 1902an. Handik haste, Ama Kandidaren obra hedatu zen, lehenik Espainian. Gero Brasiletik hasi­ta Hego Amerika guzian, bai eta Italian, Filipinetan eta Japonian. Haur ttipien eskolak, kolegioak eta handien ikastetxeak, bai eta ix­tudianten aloitzeko etxeak eraiki zituzten ; ahantzi gabe, erretreta izpiritualen edo gogo­jardunen egiteko otoitz etxeak...Salamankan erein hazia hedatu da mundu osora, Ama Kandi­daren fedeak eta Jainkoaren Probidentziaren baitan zuen konfiantzak egin dute hori, giza baliabideek baino gehiago.1912an itzali zen ; 1996an Joanes Paulok dohatsu deklara­tu zuen, eta beraz joanden igan­dean zortzi Benedikto aita sain­duak sainduen lerroan ezarri du.

P. Andiazabal

Raymond Soubie

Georges Frêche

5

Page 6: Herria 3078

koStaldeanKantari koroen festibala berriz piztuko dea?Aspaldixkoan keinka huntan izaiten zen, Omiasaindu irian, Kantari Koroen festibala, kon­tzertu eder batzu eskainiz Kos­taldeko elizetan, bereziki Do-nibane Lohizunen. Aurten ez da egiten haatik. Zendako ez den muntatu, hori ez da hain argi ezagun, guri etzauku hala iduritzen segurik… Erakusterat emana izan da antolatzaileek, eta laguntzaile batzuk ere, pau­saldiño bat nahi zutela, gero indarrak berriturik berriz bideari lotzeko, orobat gisa hartako aldaketak ere pikoan ezarri­rik. Donibane Lohizunen hain xuxen, kulturaz arduratzen den axudantak segurtatzen du fes­tibala ez dela hila, berriz biziko dela. Dena den, joanden aste hortan, sail berezi bat akulatu da, “Atout Chœur” deitua izan dena, arras polliki moldatua bai­nan delako festibala baino aise xuhurragoa gisa guziz. Usaiako festibalak bazaukan berezita­sun aipagarri bat, karia hortarat entzuten ziren Euskal­Herri gu­ziko koro hoberenetarik zonbait bainan ere, egitarau berean, mundu zabaleko beste batzu, fama handikoak, biziki urrune­koak ere berdin… Berezitasun goresgarria egiazki. Penagarri litake bide hortarik ez aitzina se­gitzea.

Ehorzketa hunkigarriak Nornahiren ehorzketak ere hun­kigarriak izaiten dira bainan batzuk oraino gehiago hun­kitzen dute, hala nola zernahi jende biltzearekin kartsutasun handienean norbaiti azken agur baten egitea gatik. Hori gertatu da joanden egunean Donibane Lohizuneko elizan, Henri E tchevers zenaren oho­retan. Eliza bete betea familia­ren inguruan, bospasei apez aldarean. Mikel Epalza apezak oroitarazi dauku nolako gizon sanoa, e rrotik euskalduna eta fededuna, ginuen Henri Etche­vers. Motaz garaztarra, Doni­bane Lohizuneri errotik atxikia, biziki zerbitzu egilea, elkarta­sunaren griña handia bazuena. Begiraleak elkartean gazterik sartua, elkarteburu izana 22 ur­tez (1978­2000), azken hamar urte hotan ere beti han, elkarte­buru ohorezko bezala, eta beti langile suhar. Kortsarioen kofra­dian ere barne, han ere ez alfer egoki. Bestalde oraino, Itsasoa koroan partaide, euskal kantua maitez. Begiraleak elkarteko dantzariak ere agertu dira bix­tan da, elizan berean dantza eder batekin omenduz luzaz eta luzaz beren aitzindari ukana zuten gizon baliosa.

Donibane Lohizunen, alderdi Jeltzaleakestreinatu bere batzoki berria

Donibane Lohizunen, alder­di Jeltzaleak bazuen jadanik bere biltokia, merkatugunetik bi u rratsetan. Bainan Martine egin du, lekuz aldatu da beraz, eta Agustin Xaho karrikan plan­tatu, lehengo tokitik arras hurbil. Hor, lehengo tokian baino ere­mu gehiago badu bere kondu, eremu argiagoa ere gainerat, joanden egunean kasik ttipiegia izan dena haatik estreinaldiaren karietarat etorri diren guzien aise kokatzeko. Estreinaldi hori xarmanki iragan da. Donibane­ko Biltzarraren buru den Ander Ugarte­k deneri egin diote ongi etorri goxo bat. Azpimarratuz alderdikideentzat guziz atsegin­garri zela holako eguna. Gain­gainetik goretsiz kide batzuk tokiaren moldatzeko eta apain­tzeko egin duten lan ederra. Ipar­Buru­Batzarraren izenean mintzatu da Txaro Goikolea, erranez holako biltoki baten ukaiteak ainitz balio duela. Eta gero hirugarren mintzaldia izan da Iñigo Urkullu alderdiburua­rena. Konplimenduak eginez segur Iparraldeko laguneri eta bereziki Donibanekoeri. Denak gomitatu ditu untsa gogoan hartzerat eta atxikitzerat Agirre lendakari zenak usu erraiten

zuena, herri bat ez dela hola eta hola eraikitzen, kolpez be­zala, egunetik biharamunerat, bainan iraupenekin bermatuz, urratsa urratsaren ondotik egi­nez, beti ahal bezen kartsuki. Xeheki aipatu du oraiko egoera. Deia zabaldu du denek aitzi­nerat egiteko Euskal­Herria­ren onetan. Helduden urteko hauteskundeak ere aipatu ditu, bai Hegoaldekoak eta bai Ipa­rraldekoak, zailak izan ditazkee­la bainan alderdiak bere indarra behar duela erakutsi funtsez eta lañoki. Azpimarratu du ere baikorrak izan direla alderdiak español gobernuarekin Ma­drilen ukan dituen solasketak. Dauka keinka hau berezia dela. Keinka egokia bake iraunkor bati buruz, denek gisa hartako indarra eginez. Indarkeriari eta borroka harmatuari ETA­k uko eginez, ezker abertzaleak ere bide berri bat hartuz, español gobernua bere aldetik zentzuz jokatuz. Parada ona badela de­nentzat, parada hortaz behar dela beraz baliatu…Hitzaldien ondotik, batzu eta besteak egon dira solas eta so­las. Bilkura denboran oroitara­zia izan da segur Agirre lenda­karia bera ere biziki atxikia zela

Donibaneri eta haren ehorz­ketak Donibanen iraganak. Oroitarazia ere Sabino Arana Goiri Donibanen egon zela bi­garren karlixtada izan zenean. Azpimarratua bestalde alderdi Jeltzaleak badituela 115 urte bainan beti kar berarekin nahi duela segitu lan eta lan. Hegoaldetik espresuki etorriak hor ziren Joseba Agirretxea eta Aitor Esteban, Madrilen de­putatu direnak, eta Alderdi­Bu­ru­Batzarraretik, ja izendatue­taz bestalde Aitor Olaizola eta Joseba Aurrekoetxea.

Hendaiako lorategi berria…Hendaiako hilerrietan, larun­bat aratsalde huntan, urriak 30, estreinatuko da “Oroitzapenen Lorategia” deitu duten eremu berezia. Espresuki moldatua norbaiten gorputza erretzen de­larik haren hautsen toki hortan barreatzeko, familiak hautu hori eginez geroz.

Obrak aitzina segitzen ahal…Aldi bat baino gehiago aipatua dugu ixtorio hori, nola Zokoako etxe bat, kontseilu orokorra izanki etxe horren jabea, begis­tatzen duen Altxa Zokoa elkar­teak, bere biltoki gisa balia tzeko, erakustegi zerbait ere hor mun­tatzeko xedearekin, bainan be­gistatzen ere mahastizain batek bere arnotegia hor ideki tzeko. Egoitza hori kontseilu orokorrak mahastizainari uztekoa dio eta mahastizain hori obran ere ha­sia da. Bainan auzitan dira hain xuxen horren gainetik. Paueko auzitegi batek trenkatzekoa du afera, hain segur hemendik zonbait hilabeteren buruan edo hola... Anartean, Altxa Zokoak Paueko administrazio­auzite­giari galdetua zion kasua alde bat trenkatu arte tokian abiatu obrak geldi­araztea. Auzitegi horrek oraintxe jakin­arazi du obra horiek aitzina segitzen ahal direla. Mahastizainak atse­ginekin hartu du berria eta dio arnotegia estreinatu nahi lukee­la Urtats irian. Gerokoak gero ikusi behar…

Alain Duclercq berriz zinegotziDonibane Lohizunen, Herri Berri abertzale taldeko haute­tsiak aldizkatzen dira herriko kontseiluan, hastetik hola hi­tzartuak ziren. Lamia Horchani­k utzi du beraz bere kargua eta haren partez sartu da Alain Du-clercq, ez dena leku arrrotzean ezen jadanik zinegotzi izana hiru urtez, 2001­etik 2004­erat. Geroztik ere egia erran beti hur­bil­hurbiletik segitzen zituen Do­nibaneko gora­behera guziak.

Entzule frango, mugaren bi aldetakoak

Iñigo Urkullu, Txaro Goikolea eta Ander Ugarte

6

Page 7: Herria 3078

koStaldean

bihar, nolako portua?Donibane Lohizunen, herriko kontseiluaren bilkuran, joanden egunean, ezkerreko hautetsiek arrangura handiak agertu di­tuzte arrantza portuaren geroa gogoan. Auzapezaren ganik nahi zuten zerbait garbitasun, egia den besteak beste apailu batzu baditazkeela arrantza por­tua atseden portu bilakatzeko. Kalapita ederra sortu da horren gainetik. Auzapezak azpima­rratu du arrantza portuari azkar atxikia dagoela bainan portua­ren kudeantza ez dela herriko etxearen kondu eta herriko etxea ez dela beraz tokia gauza hortaz eztabadatzeko. Hori dute gaizki hartu bai hautetsi batzuk bai eta bilkurarat etorri arran­tzale zonbaitek. Auzia laster sumindu da. Bainan auzapezak ez du gehiago luzatu nahi ukan bilkura, hortan gelditu dira be­raz, kalapita kanpoan ere doi bat segitu bada ere…

azkenean, hautsi-mautsi bat…Donibane Lohizunen, Elgar kanpa­lekua, itsas­bazterretik hurbil dena Erromardi auzoal­dean, saltzeko ateraturik duela zonbait denbora, herriak nahi zuen erosi sozial­maileko bizi­tegi andana baten hor eraikitze­ko, bainan etziren akomeatzen tratuaren alde bat finkatzeko. Jabeak lau miliun euro baino gehixago galdetzen, herriak bi miliun baino gutixago eskain­tzen. Gora­behera askoren on­dotik, auzitegi baten estimutik egin dute hautsi­mautsi bat. Herriak beretuko du hiru hektara hurbil dauzkan eremu hori hiru miliun eta sei ehun mila euro pagatuz. Bada halere arrangura bat: prezio hortan erosiz lurra, sozial­maileko bizitegiak egiten ahalko direnetz, gero bizite­gien prezioak ere araberakoak behar­eta… Ondoko egunetan ikusi behar nolako segida emai­ten zaion afera horri…

Erretreten erreformaren gaitzespen mugimenduakAitzineko astearteko manifestaldia, ad-ituek erranik sekulan izan den kopurut-suena Baionan.

Baionan urriaren19ko manifestaldia

Asteazkenean Biriatun autobi­dearen traba selektiboa burutu du erretreten kolektiboak.

Biriatuko ibilaldia

Ostegunean, Baionako San Andres auzoan, Gaztelu Berriko eska­leretan bildu dira berrogei bat ikasle, ikastegi buruen eta polizaren presioneak salatzeko.

Ostiralean, argi ttirrinttarako CGT­koak Mugerreko garraio lekuaren sarrerak blokatzen ari dira, kamioi eta furgoneta komertzialek ez dute mugitzerik.

ela diktaketa euskaraz etxepare lizeoan

Miarritzeko foroaEuropa eta Amerika latinaren arteko kurutzagune garrantzi­tsuenetarik bilakatua da Mia­rritzeko foroa. Aurtengo hau 11garrena, azaroaren 4ean eta 5ean iraganen dena, Bellevue biltokian. Gai nagusia : “Europa eta Amerika latinaren arteko harremanak : zertan gira, nora buruz goaz ?”. Enplegu politika berriak, europar inbeztizamen­duak Amerika latinan, latino­amerikar imigranteak Europan, prentsaren libertatea, europar kooperazionea Amerika latinan, beroketa klimatikoa, hara ber­tzeak bertze zertaz hitz eginen den bi egun horietan.

ELA leuko­distrofien kontrako europar elkar­tearekin bat egin dute Frantses estatuko 1780 lizeo edo kolegiok. Eta Baionan lehen aldikotz euskaraz, eri den Florian gaztearen aitak diktaketa euskaraz egitea propo­satu du eta Baionako Ber­nat Etxepare lizeoak ateak zabaldu dizkio. Euskara­tua izan den Marc Lévy frantses idazlearen testua­ren irakurtzeko, Arnaud Héguy eta Aretz Iguiniz Avironeko errugbilariak go­mitatu zituzten. Ehun eta hogei ikaslek parte hartu dute diktaketan, Alain Ba­rroso ELA elkarteko kideak azpimarratu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek interes handia erakutsi dutela, eta segur, diktaketa ondoko urtetan berriz anto­latuko dela. Beste ikastegi frangotan egin da dikta­keta frantsesez : Baionako Paul Bert lizeoan, Dimitri Yachvili eta Julien Audy er­rugbilarien parte hartzeare­kin ; Miarritzeko Immacu­lée Conception kolegioan ; Donibane Lohitzuneko Do­namaria kolegioan ; Baio­nako Jean Cavaillès esko­lan, Arrangoitzeko esko­lan, Beskoitze Urgazietako eskolan, Kanboko Santa Maria eskolan, Uztaritze Arruntzako eskolan eta Hendaiako Lizardi eskolan.

Zoe Bray-ren begi kliska

Ez da gEhiago Ezantzarik !

Gazteak San Andresen

Mugerreko garraio lekuan

7

Page 8: Herria 3078

Herriz Herri

Lehen partidakazaroaren 26-an

Partidak jokatuko dira azteazken arratsetan ortzegun arratsetan, ortzirale arratsalde eta arratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KItsasun bere 26. mus xapelgoa

Izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin (15 E bakotxarentzat). Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1000 E xapeldunentzat– 500 euro finalaren galtzaileentzat.– Miarritze/Baiona errugbi partidako txartela eta

bazkaria, finala ttipiko irabazle eta galtzalebakotxarentzat.

– Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean (Masters 2011) finalerdietakojokolarientzat.

– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan,final laurdenetako galtzaileentzat.

– Xare berezi bat final zortzigarrenetakogaltzaileentzat

Sortze ­ Urriaren 8an sortu da Ortes­en Milia FORSANS AIRE, Frédéric FORSANS eta Amaia AIRE­ren hirugarren haurra. Fa­milia hau bizi da Pelloenean. Zorionak gurasoeri eta ongietorri sortu berriari !Heriotze - Bi heriotze izan ditugu iragan astean gure herrian, biak joanden ostegunean, urri aren 21ean:  Dominika HEGUY, sor­tzez Mendiboure. Bidarrin sor­tua zen bainan Itsasun kokatua ezkontzaz. Adin ederra bildua zuen Dominikak, 98 urte. Noël LATASA, itsasuarra sortzez eta Urzumuko bidean bizi zena. 74 urtetan zendu da. Doluminak bi familieri.« SAKRATUA »: zoragarria ! - Hiriburuko Leinua taldeak mol­datu ikuskizun hau Herriko Kul­tur Batzordeak ekarrarazia zuen joanden larunbat aratsean, he­rriko eliza eszenatoki bihurtuz. Taldeak ikuskizuna nahi izan dio eskaini Jean Nesprias jau­nari, euskal dantza berritzaileari, bera hor zegoela. « Zoragarria » diot, herri kulturak eta « sakra­tuak », edo erlijioneak, bat egiten dutenean gertatzen den bezala. Dantzaz gehienbat eta kantuz tratatuak dira mendetan gaindi gizakumeak beti griñatu eta jo­rratu izan dituzten « jainkozko eta erlijio gaiak » (Ona, Gaizkia, Adan eta Eva, Jesusen pasio­nea eta piztea) eta bizitzako gertakizun nagusienak: zoriona, maitasuna, sortzea, bakea, bar­kamena, heriotza. Pertsonalki, koregrafiak (Roger Goyheneche

eta Bittor Corret) ainitz gustatu zaizkit, dantzari (ala neska ala mutiko) ezinago trebeek urras­turik. Aipamen berezia merezi dute ere musikariek (Patrick La­rralde eta Sébastien Paulini buru) eta, nola ez, gure hiru herritarrek : Dagorret ahizpek (Joana eta Maialen kantuz eta dantzan ari dira) eta Alain Saldumbide ma­kilariak. Jende frango gelditu da kanpoan, sartu ezinik. Beste zonbait tokitan eman beharra da ikuskizun hori: nihundik ahal baduzue, zoazte ikustera ! Zinez merezi du !Kontzertua - Kontzertu bat eskai­niko du Kairos laukoteak azaroa­ren 6an, larunbatez, Sanoki ge­lan, aratseko 8.30etan. Laukote huntan barne dugu ere Itsasuar bat : Marina Beheretche.Omia Saindu - Omia Sainduko meza izanen da azaroaren 1ean goizeko 9etan, eta hil guzien aldeko meza biharamunean, azaroaren 2an, Kanbon eta Ez­peletan aratseko 7etan.Azaroaren 11 ­ Urte guziz beza­la, lehen munduko gerlaren aka­beraren urtemuga ospatuko da azaroaren 11n : goizeko 11etan izanen da meza Itsasuko elizan eta ondotik omenduko dira gerla hortan hil herritarrak Orroit­Harri aitzinean. Ohiko bazkaria egi­nen da aurten Heltxaurrenean, Bonnet ostatuan. Huntan parte hartzeko izenak eman behar dira azaroaren 5a barne, edo Xilbert Etcheverry­ri (05 59 29 77 19) edo zuzenean ostaturat deituz (05 59 29 75 10).

itsasu

HazparneKontzertua TtattolanHelduden urriaren 28an, Hazparneko Ttattola gaztetxean, Baigura ikasto­lak gaualdi bat antolatzen du.­ 7etan, mintzaldi/eztabaida izanen da : Bre­tainako Diwan eskolak, Okzitaniako calendreta eta ikastolak aurkeztuko dituzte­ 8etan kontzertua. herrialde bakoitzeko talde batekin : Hitilh (Okzi­tania), Ekintza (EH) eta Les Ramo­neurs de Menhirs (Bretainia).

Kurutze gorriaren eskea laster hasiko da !Hazparne aldeko Kurutze Gorria ba­

tasunak jakinarazten dauzue egun hauetan hasiko direla beren urteko diru biltzeari buruz. Zuen etxetan ibiliko dira harpide kartarekin. Hau erre berrituko dutenek ukanen dituzte elkartearen konduak. Eske hau izai­ten da Kurutze Gorriak daukan diru iturri haundiena eta huni esker lagun­tzen ditu Hazparneko lurraldeko fami­lia behartsuak. Bertzalde urtean behin ere egiten dute eske egun bat eliza aitzinetan, hau Kurutze Gorriko elkarte nagusirat doa. Aurten eske hori ez da izan, Hazparneko taldeak zenbeit na­higabe ukan dituelakotz Pariseko bu­ruzagiekin. Hauek antolatzen dituzten biltzarre eta formakuntza egunak ezin dituztelakotz osoki bete. Hazparneko

taldea ez da barreiatu, beren lenda­kariaren inguruan junt egon da eta gauzak ordokitu dira Mayi Lacaberatz anderearentzat. Beraz laster ikusiko dituzue elkarte huntako kideak zuen ate aitzinetan, Kurutze Gorriak aitzi­netik eskertzen ditu beren laguntza ekarriko dakoten jende guziak.

Aste urdinaAste urdinaren karietarat, xahar etxe­ko egoiliar multxo bat izan da, La­guntza Etxerat elkarteko amaño eta hauen gain diren haurrekilan, ara­tsalde goxo baten iragaiterat Herri

Elkargoko gela haundirat.Hor ziren ere, alde batetik, Mayi Graxi Bidart, xahar etxeko animazioaz arduratzen den anderea eta bertz­etik Eliane Guisset haurzaindegiko zu zendaria. Orok betan aratsalde jostakin bat iragan dute, paraxuta jokoarekin behin, gero erronda batzu eta nolaz ez kantu batzu ere haurren eta adinekoen atsegin betea gatik. Orok betan aratsaldekoa egin dute eta bakotxak bere alde juan dira ara­tsalde apalean. Amañoen elkarte hunek ohi du xahar etxerat juaitea haurrekin noiztenka eta emeki emeki elgar ezagutzen dute orain, erran nahi baitu denbora labur barne berriz ikusteko nahikaria daukatela denek.

Paraxuta jokoa xahar gazteak josteta ari dira)

Mugimendu handia Biper-Bestan!Aroa ez baitezpada arraroa, be­reziki igande aratsaldean, bainan izan da halere mugimendu Bi­

per­Bestaren karietarat (ikus 3. o rrialdean). Biperraren arrakasta ez doa ttipituz eta Biper­Kofradia beti berdin erne dago!

ezpeleta

Biper-saria Johann Diniz oinezkari xapeldunarentzat, bere aldean duela Gaby Etchart ezpeletar kirolari eta kirolzale ezagutua!

azkaineZaharki feria – Helduden larunbat 30ean izanen da zaharki feria U r­ertxi toki ederrean. Autoak aparkatzen ahalko dira lekuan berean. Izanen da ere talo eta xingar bai eta edari, musikarekin.Omiasaindu – 10.30etan meza nagusia, 15.30etan bezperak hil­herrietan prosesionarekin. Igande arratsean mezarik ez. M.L.

Dolu : Hilaria Etcharren – Aitzineko igandean denak harritu gitu berri txarrak : Mayorgako ikasle ohi estimatuaren esposa zendu zela bat­batean, mezatik etxeratekoan. Beren denbora osoa ikastegi ezagutuaren buruzagitzan eta zerbitzuan eremana, Auritzen bizi ziren gehienean andere Hilariak han zuen egoitzan hiru alaba eta semea altxaturik eta beren bidea ereman dutenak hauk ere erakaskuntzan eta beste.Auritzen egin dira ehorzketak mugaren bi aldeetako askazi eta adiskide ainitzen meza kartsuan, etorri ahal izan ez direnak bertzalde, zazpi apez adiskide ere hor zirelarik aldarean. Denen ondotik eta bihotz haundiz eskainiak, onhar bitzate Etcharren jaunak eta familia guziak gure otoitz eta dolumin sendikorrenak gure kaseta huntarik kuraiegarri, eta goian dagoen zendua. E.L.

donibane Garazi

8

Page 9: Herria 3078

Herriz Herri

Ganixtar soinularien 40 urteak Larunbat huntan, urriak 30, 21 ore­netan kontzertua hasiko da Min­degiako biltokian Ganixtar soinu­lariekin, eta gero kantariek parte hartuko dute eta bixtan da dantzal­dirat jende oste handi bat etorriko dela ! Eta huna igandean : meza

Makeako elizan 10.30etan Ganixtar soinulariekin eta segur naiz haur, gazte eta adinekoek parte hartuko dutela elizkizunetan eta gero orok batean joanen girela Mindegiraino, sustengua ekartzeko Ganixtar soi­nulari ospetsuer. Eta segur bazkaria alegeraki iraganen dela eta Ganixtar taldeak iraunen duela bertze 40 urte gehiago, beti berrituz, beti Mendiar­tea maitatuz eta lagunartean alai eta azkar egonez !

Omiasaindu – Elizkizunen teno­reak : Gerezietan 9etan, Lekornen 10.30etan eta Makean 15.30etan.

Mus – Makeako Beti Aitzina taldeak antolatzen du mus xapelketa bat, azaroaren 7an, igandez. Izenen emaitea 14 orenetan, doi­doia 10 eurotan. Etor oste handitan Makea Mindegirat, eta gure Biltokian ainitz sari irabaziko dituzue. Esker beroak oraitik eta ongi etorri guzieri !

Artekatik hemen – Tokika Lekorne edo hobeki erraiteko Mendiondo osoaren bizitza erakutsia izan zaiku Lekorne Hodian, eskolako ater­bean. Kanalduderi esker, ez dira lo egonki Gerezietako baratzezainak, Lekorneko laborari eta harginak, Atizane eta Basoitako laborari eta artzainak, eta gure herri osoko os­talerak, atseden guneak barne. Eta nola ez aipa gure pilotari, dantzari eta soinulariak ! Eta gure Garroaren geroa esku onetan dela! Eta azpi­marratzen dut ikastola eta eskola ez direla elgarri harri ukaldika ari, bai­nan biak gogotik lanari lotzen, gure haurrak izan diten biharko senar­emazte suharrak. P.I.

Makea – lekorne

Ganixtar soinulariak

SenpereHerritar berriak – Christine Bessonart auzapezak ongieto­rria eginen diote herritar berrieri urriaren 29an, ortziralez (18:30) Denen Etxean (Posta ondoan). Kari hortarat herriko proiektu handienak presentatuak izanen zaizkiote eta herriko zerbitzuen liburuxka bat eskainia. Ondotik hurrupaldia, herriak eskainia.

Lapurdi 1609-2009 Elkarte hunen biltzar nagusia iraganen da larunbat goiz hun­tan (10:30) Amotz Larraldean. Ekitaldietan parte hartu duten guziak gomit dira.Elgarretaratze – Azkaine, Sara eta Senperek egiten duten pa­rropia handiaren apezek eta ka­texizten laguntzarekin asmatu dute katiximako adin desberdi­netako haurrekin elgarretaratze bat egitea. Hori egina izan da urriaren 17ko igandean eguerdi eta erditan herriak ongi apailatua duen gure eliza gibeleko apar­kalekuan. Meza saindua izan dute hor berean kanpo zabalean. Berek ekarritako janariekin pik­nika egin dute. Gero izan da el­garrekin hizketa bat eta haurren jostaldia denbora ederraz balia­tuz. Buraso asko ere bazen. Alai­tasunean eta airoski iragan den lehen entsegu horrek ekarriko ditu segur ondorio onak. Berriz ere han eta hemen holako zer­

bait egiteko gutizia izanen dute segur oraiko biltza rraren molda­tzaileek.Aurtengo gure hilen zerrenda – Ganden larunbat­igandetan elizako paper ostoetan agertu da usaian egiten den gisan gan­den Omiasaindutik orai arte he­rrian izan ditugun hilen zerrenda. Haur bat, lau gazte eta adine­koak, orotarat 40 heriotze izan ditugu. Otoitz bat eginaraziko daukute berriz ere ikusiz zoin di­ren Jaungoikoak bere zeru ede­rrean goxoki ezarriak dituen gure herritarrak : Lucien Manclair, Michel Billon, Josep Susperre­gui, Gabriel Ecole, Pierre Hal­souet, Raymond Ravon, Pedro Galarregui, Philippe Etchenique, Jean Sizorn, Jean Petriat, Jean Philippe Lecuona, Mayi Poyade, Yoan Emile Pechberty, Rene Jean Ustariz, Emile Delhorbe, Pierre Idiart, Bixente Lopez, Jeanne Delcorn, Jean Pierre La­mothe, Olivier Arbicha, Jonathan Bonart, jean Paul Denat, Simone Bugnon, Josep Borthaire, Michel Phoebus de Grailly, Germaine Techenery, Claudine Leralu, Elo­rri Astruc, Andre Bourgoin, Marie Amestoy, Lucie Roig, Jeannot Sabarots, Carmen Errandonea, Mattin Tapia, Michel Etchenique, Josiane Dufau, François Millox, Jacky Dehornois, Annie Lafont, Gabriel Pourteau.

Txilenoak Urdazubin - Badu orai hiru urte elgarretaratzen direla Lapurdiko Txilenoak. Aurten berrehun urte inde­pendentzia lortu zutela (1810) buruila­ren 18an. Egun hortan elgarretaratzen dira hango euskaldun batzu eta he­mengoak Txilen egonak edo familia han dutenak. Jose Alberto Choribit, Bixente Larre Hazparnekoek eta Sa­ratar Michel Etcheveste Ohartekoak elgarrekin antolatu dute bazkari bat Urdazubin, Ikaburuan, Saratar Mattin Arrieta­ren jatetxean. Gero eta ge­hiago elgarretaratzen dira, lehen 50 ziren, gehienak Hazparnekoak zeren ainitz hazpandar baita joana Txilerat. Ondotik eman dituzte txileno eta eus­kal kantuak eta hango dantza berezi­ak. Izigarriko egun goxo bat pasatu dute alaitasunean.Kebekekoak Saran - Bernatchez fa­miliakoek, Kebeken bizi direnek, ba­zakiten beren arbasoen erroak nundik heldu ziren. 1700 inguruan Michel Barreneche eta bere andrea sortzez

Jeanne Darrechek ukan zutela semea Jean Baptiste Barreneche eta seme hori joan zela Kebekerat. Barreneche, orai desformatua da eta Bernatchez dute deitura. Ez da harritu behar hoin­bertze urteren buruan. Sekulakoak badira familia hortakoak eta elgarren artean izigarriko atxikimendua dute, noiz nahi elgarretaratzen dira, eta nahi izan dute beren arbasoen sorlekua bi­sitatu, duela zonbait urte jada Saran egonak baitziren. Oraikoan 22 baziren eta nahi izan dute aspaldiko Sarako berri batzu jakin. Xabier Elosegi eta Mixel Urbistondo­k antolatu diote urriaren 8an elkarretatze bat elizan. Hor egin dute mintzaldia, Yves Ber-natchez aski ongi moldatu da euska­raz, ezagun da baduela euskal odola. Gero Barrenechetarrak bizi izan ziren etxe batzu ikusi dituzte. Posta, Iturbi­dea, Indartea, Lehetea eta Arretxea seguraski ama Jeanne Darretchen sorlekua. Ikusi dute ere Bordatxarrea, denboraz Istilarte­Barrenetxea dei­tzen zena. Gero hilerri berrietan Mixel­ek zizelkatu harriaren ikusten. Izigarri kontent ziren entzun eta ikusi dituzten gauzekin, bai ere bertako jendeen ongi etorri beroarengatik, Indarteko Jeanne­rekin eta Harretxekobordako Antton­ekin. Jende horiek Larrun tti­ki kanpinean dira. Ongi etorri beraz zueri, pentsatzen dut gostu duzuela bisitatzea gure Euskal Herria. Segur zuen lekuak ere ederrak direla, bainan bego gure Euskal Herri maitea.

Abisu - Sarako Ondarea elkarteak antolatzen du mintzaldia, Michel Du­vert eta Nelly Audenot­rekin, Lurberri gelan urriaren 29an, ortziralez, arra­tseko 8ak eterditan. Lehen zatia 8ak eterdietatik 9ak eta laurden arte. Bi­garrena 10ak laurden gutitatik 10ak eterdiak arte. Bi zatien artean izanen dira edatekoak. Sarrera 5E.­Urriaren 31n Uso besta dugu. Goize­an meza, ondotik euskal dantzak eta pilota partida errebotean. Ostatu guzietan izanen dira usoak jateko. Arratsaldeko 6 orenetan izanen da antzerki eta txalaparta doinu Lurberri gelan.­Larreak erre nahi dituztenak behar dute galdea egin herriko etxean azi­laren 15a aitzin. Epe horren ondotik heldu diren galdeak ez dira onartuak izanen urte hontako.­Suko egur lota behar duenak behar du herriko etxean izena eman azilaren 30a aitzin.

Pilota - Palantxaz trinketean gizo­nak : Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 40­32 Biarritz Atle tic Club­en kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean François irabazle 40­24 Urruñarren kontra. Neskatilak : Kadetak, Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 40­12.Hendaiarren kontra. Artekoak. Olaza­gazti Miren eta Oronoz Oihana gal­tzaile 40­20 Irisartarren kontra.Ezker paretean atxiki ttikian, Gaz­tetxoak, Arribillaga Eneko eta Saint Martin Jon irabazle 40­37 Hardoyta­rrak­en kontra eta galtzaile 40­17 Avi­ron Bayonnais­ren kontra.Esku huska trinketean : 2. mailan, Endara Denis eta Laduche Jon gal­tzaile 40­30 Atzarri­ren kontra. 3. mailan, Elizalde Panpi eta Arribillaga Bastien galtzaile 40­28 Azkaindarren kontra. Urbistondo Leon eta Jaure­gui Iñaki irabazle 40­27 Uhaldean­en kontra. Saint Jean Benoit eta Mariluz Christophe galtzaile 40­30 Atzarri­ren kontra. Endara Daniel eta Endara Joxet galtzaile 40­14 Atzarri­ren kontra. Juniorrak, Calvet Daniel eta Gachen Mathieu galtzaile 40­23 Sen­pereren kontra. Esku huska Ezker Pa­retean. Gaztetxoak, Iribarren Unai eta Lecuona Aritz galtzaile 22­18 Hendai­arren kontra. Ganex

Sara

Kebekeko lagunak Saran

9

Page 10: Herria 3078

Herriz Herri

HeletaGaixo Otaba – Mahain buruan zuen bere tokia otorduetan aita­txik, ezkerrean bere emaztea, es­kuinean bere seme Pierra, etxeko nagusia, sei haurren aita. Adinare­kin hortz zonbait falta eta dardara pixka bat ere badauka, jatean zili­porta doi bat barreatzen du ingu­rura, amatxik mokanesarekin gar­bitzen dazko ezpainak, azieta bat edo beste ere hautsiak. Pierrak ez zion gehiago soporta, zur punta batean egin zion azieta bat eta supazter xokoko zizeluan ezarriko zuela egin zuen, erran ere « nagu­sia haiz, nahi dukan bezala » zion ihardetsi aitatxik. Undar eleak izan ziren, zizelu xokoan jateko enbaia ttipitu zitzaion eta begi bazterraz so egiten zuen haren tokian jarria zen alaba zaharrenak lagunari, alde bat eleketa ari den mutiko hori, denak dazkiena. Amatxik egi­ten zion bisita « nahi duzia gehia­go », harek buruz ezetz. Haur le­rrokadako muttiko gaztenak zuen pena handiena aitatxiren baztertze hortaz, gainera a rrebaren lagun hori ez zuen maite, are gutiago aitatxiren tokian jarria ikustean. Beti ahulduz zoan aitatxik utzi zuen mundua handik laster, gizon gazte harek ere lekua hustu, ez zirela ez nexka, ez etxea haren us­tearen izarikoak. Egun batez aitak kausitzen du mutiko gaztea zur punta baten lantzen « zer ari hiz, egun batez aitatxitzen haizeneko azieta baten moldatzen?», tanpez ixilik gelditu zen gure Pierra, bi

nigar xorta esku gibelaz kenduz, zintzur tinkatu batetik jalgi zitzaion « Barka ».

Ixtorioa ez da oraikoa, doakio gai­xo OtabariMahainetik baztertuz baitauka sofrikariAraiz guti seme da eginen diona aitariEz baitu ihardokiko bihotz juandu­rari. J.P.C.

Dolu – Joanden astean, Uztarit­zeko serora komentuan, bere az­ken egoitzara segitu dugu Leonie Etche verry Gateko alaba 83 ur­tetan. Beste herritar ainitz alaba bezala gazterik joana zen komen­tura, bere denboran lan ainitz egin du ala parropietan ala serora gaz­ten formakuntzan, ala erien artat­zen. Jainkoak eman diezola egin lan horien saria, undar denborako gaitzarekin ereman borrokaldian ere elgarri hurbil egon baititazke. Gure doluminak familia guziari, serora laguneri, orain bost herritar baitauzkagu komentuan.

Mezak – Larunbat aratsean 7 ore­netan Armendaritzen. Igandean 9 orenetan Heletan eta 11 orenetan Iholdin. Igande aratsean 7 orene­tan Omiasainduko Landibarren. Astelehen omiasaindu, 9 orenetan Mehainen eta Armendaritzen, eta 11 orenetan Heletan eta Iholdin. Herritarra

Omia saindu - Omiasaindu egu­nean 10ak eta erditan mezak ema nak izanen dira Arruntza, Haltsu, Jatsu, Larresoro eta Uzta­ritzen. Mezen ondotik hil herri oro­tan hilen otoitza segurtatua izanen da. Parropiak ere jakinarazten du xahar eta erier gorputz saindua eremana izaiten ahal zaiela etxe­tara apezetxera jakinaraziz geroz. Omia saindu besta on deneriA.H.T. treinbideaz - Abiadura han­diko treinbide be rria pasa litaiken tokian Paueko prefetak baimena

emana du R.F.F. erakundeko ar­duraduner ontasun pribatuetan sartzeko hidrologiko eta topogra­fiko ikerkuntza lanen egiteko. On­tasunen jabek jakin behar dute ez dutela jauntto horiek etxe barne­tan sartzeko eskubiderik. Gainera lur funtsetan sartzeko ere jabeak abisatua izan behar du bortz egun lehenago gutienez. Badakigu gauza hortaz eztabaida luzeak ere izan zirela. Agian bakotxaren eskubideak errespetatuak izanen dira. Prefetaren ageria herriko etxean da.

uztaritze

aiherraFrantziako xapelketaren finaleko, herri agindu ­ Helduden aste on­darrean, eta bereziki larunbatarekin, Frantziako auto lasterketaren finala hemen gaindi iraganen baita, Aihe­rrako jaun auzapezak orroitarazten du herri agindu bat hartu duela. Hunek dio, 4 zenbatua den herriko bidean debekatua dela ibiltzea eta aparka­tzea, goizeko 08 :40 eta arra tseko 23 :00 artean. Hots 3 aldiz ibiliko baitira hor lasterkariak, Betisasteiko zolatik, Oihaitzborda, Mendiko bidea eta Izturitzeko muga arte hortan, ez da hor ibili beharko. Auto lasterketa hau ikusi nahiko dutenak, hurbil­tzen ahalko dira Pesarru eta Egiptoa auzogunetarik pasatuz. Aiherrako ihiztariek jakin arazten dute, ihiztarien etxolan egun guzian ogitartekoak eta edariak salduko dituztela…Herriko Etxean, deliberoen berri ­ Joan den urriaren 4ean bildu baitira herriko hautetsiak, huna zer delibe­ratu duten. Herri sartzean, telefona eta elektrika hariak lurperatuko dituzte. Obra horien gastua 161 296,00 eu­rotara heltzen da. Denbora berean, lanaz balia, ur higatuen despeitzeko arroilen egiteko ikerketa bat eginen dute. Ahuntzbizkardiko oihanera heltzeko orgabide berri bat eraikiko dute. Teileriarateko bidea, bai eta An­tooneko etxegunera heltzeko bideak,

herriko bidetan sailkatu dituzte. Obra horien egiteko, buxetaren aldaketa delibero bat hartu dute. Trinketeko teilatuan, plaka zonbeit aldatu behar izan dituzte ere.Omiasaindu, astelehenean ­ Astele­heneko ofizioen tenoreak hauiek dira : 9tan meza Aiherran, eta 10ak 1/2tan IzturitzenAnimazione eta elgarretaratzeen berri...­Azaroaren 6an, “Aiherrako gainak” auzogunekoak mahain on baten in­guruan elgarretaratuko dira, Denen Etxean­Azaroaren 10ean, Gau Beila, Beña­din Lohiague Hazpandar Elizabe­rritar musikari kantariarekin, bai eta ETXAMENDI­LARRALDE kantari biko­tea. Bertsulariak : Gilen Hiribarren eta Amaia Aguirre. Antzerkilariak, Mari­bisos taldea. Ixtorio kondalaria Ugutz Robles Beskoiztarra, eta usaiako bixkotx ta goxagailuak mahain guzi­etan. Ikusgarria, arratseko 9tan ttanko hasiko da !­Beste elgarretaratze berezi bat, aza­roaren 14ean, Behobia­Donostia las­terketa, herritar lagun talde batentzat. Egun on bat pasa dezatela, lasterke­tarik landa behar bezala bazkalduz eta gozatuz ezin hutseginezko urteko gertakaria…

baigorriGoxoki Xiberoan ­ Bi autobusetan lekuak harturik, hirugarren adineko elkarteko 75 lagunek egun goxoa iragan dute Xiberoan. Aroa ederra zen, goizeko 8.30tan abiaturik, lehen gelditzea egin da Oskaxeko lepoan, sarez egiten den urtxo ihiziari be­hakoa egiteko ; goizerditan, Azkorria

Muskildiko gasnategiari bisita, hunen muntatzaile diren 17 artzainen izpiritua eta desmartxa entzun, laneko moldea ikusi, gasna jastatu eta horra eguerdi. Hortik bi urratsetan den « Chistera » ostatuan, mahaina beha zagon baz­kari ona gozatzeko giro hoberenean. Aratsaldean, Ligin kokatua den « Aker­beltz » garagardotegiari bisita. Duela 11 urte sortua, hor ikusi da nolakoa den ur onetik hasi eta garagardorai­noko bidea. Hau ere jastaturik, etxera itzultzeko tenorea jin da uste baino goizago. Halere, iluntxerako autobu­sak elizako plazaratuak ziren eta, ber­tzaldi arte erranez, bakotxak hartu du etxeko bidea.Euskaldun gazteriaren bilkura ­ Talde hunen xedea da C.L.E.J. berri bat muntatzea Baxenafarroan. Hau da GALT euskaraz gazteendako aurrezki­rako lekuko taldea, eta hunen helbu­rua, interesik gabe (%) dirua prestatuz, lurralde huntan, bizian inplikatu nahi duen gaztearen proiektu profesionala sustengatzea. Haatik, hau egiten da baldintza bereziak errespetatuz. Bai­nan, horretarako, behar da lehenik

dirua bildu. Azaroaren 3an, Baigorriko herriko etxean, arratseko 20.30tan, bilkura publikoa antolatua da, horietaz denetaz argitasunak emaiteko eta ere diru prestatzaile bilakatu nahi dutenen izenak biltzeko.Pilota ­ Joanden igandean Herriarena trofeoaren kondu, bi partida eder eta

parekatuak ikusi ditugu. Lehen kanporaketan, bat bertzearen bete ibilirik, Ibarrola eta X. Lam­bert­ek gaina hartu diote Alfaro eta De Ezcurra II­ri 40 – 35 oren bat eta hogei jokatu ondoan. Hemen, X. Lambert, berezkoe­tan sartu berriak erakutsi du mail hortan bere lekua baduela. Erran behar da ere P. de Ezcurra II, ebakuntza baten ondotik ez dela oraino bere hoberenean sartua. Bigarren kanporaketa, biziki jokatua hau ere, lehena

baino gogorrago izan da haatik. Azke­nean, Bielle eta Harismendy nagusitu Aguerre eta Oçafrain­eri 40 – 37. Aldi gaitzean dagon Harismendy­k egin du aldea. Oren bat eta 50 iraun duen par­tida hunek xoraturik utzi du publikoa eta lau pilotariek bildu dute eskuzarta ederrik. Holako pilota arratsalde batek merezi zuen halere ikusle gehiago ! Lehiaketak segituko du azaroaren 7an, finalerdiarekin.Errugbia ­ US Nafarroak, txalpegoko partida Bokalen jokatu du hangoen kontra eta berriz ere galdu 13 – 0.Otordu solas ­ Joanden igandean, parropiako koralako hogeita hama­bost kantari bildu dira Manexenean mahain on baten inguruan. Ez da erraitearen beharrik bazela omore eta arrabots, berant arte kantuz ari­zanik. Beti mahain ixtorio, 1928 eta 1929an sortuak, elgarretaratuko dira beren biziko lagunekin azaroaren 7an, Manexenean egun goxo bat ira­gaiteko. Lekuarentzat, behar dute ize­na eman azaroaren leheneko deituz 05.59.37.41.68.

urepeleDolu – Ilabete huntan, bi herri­tar lagundu ditugu beren azken egoitzarat. Lehenik Paxko Zubilla­ga Antxagoineko nausi xaharra 92 urtetan. Memento lazgarri frango iragan ondoren bere gazte den­boran, Espainiako eta Frantziako gerletan ; Kanadan egonik, ondo­tik Urepele Antxagoinerat ezkondu zen. Bigarrena izan da Marguerite Saroiberry Kristobaleneko etxeko anderea 77 urte zituelarik. Xibe­roko Mendikota herritik ezkondu zen gazterik Urepelen. Utzi gaituz­ten Paxko eta Marguerite­k jende

xume, ixil eta langilearen orroitza­pena uzten daukute. Doluminak bi familieri.Antzerki – Azaroaren 7an, igandez, izanen dugu parada « Noiz » ant­zerkia ikusteko Urepeleko eskolako gela batean. Daniel Landart­ek ida­tzitako obra hau emana izanen da, arratsaldeko 3ak eta erdietan. Al­dudeko ferietan eman duten lehen agerraldian arrakasta haundia ukan du. Nahiz frango jende joan den berriz ikusteko nahian. Komita me­mento goxo eta irringarri bat pasa­tzeko. Beraz, ez ahantz !

bidarraiPilotako finalak – Bururatzera doa esku huskako xapelgoa. 56 pareren artean iragan da, lau mailetan, trinketean. Jendea polliki ere ibili da partiden ikuska. Finalak larunbat huntan jokatuko dira, 15:00etan hasirik 4. mailekoarekin. Bururatzean hurrupaldia eta sari emaitea.

10

Page 11: Herria 3078

Herriz Herri

IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO

kanboArmand David lizeoarekin elkarlanean Urriaren 21ean, hitzarmen bat izenpetua izan da Kanboko herria eta Hazparneko Armand David lizeoaren artean. Lizeoko ikasleek lan egiten ahalko dute, beraien ikasketen denboran, Kanboko herriarekin, Arnagako baratzeetan edo hiri barnean den San Josep parkean. Pan­txoa Azarete Arnagako baratze­zain buruak eta herriko langileek beraien esperientzia partekatu­ko diete eta ikasleek konkretuki baliatzen ahalko dituzte eskolan ikasiak, laguntza baliagarri bat ekarriz Kanboko herriari. Ikasle horiek osatzen dute lizeoko 50garren urtebetetzea kari sor­tua izan den formakuntza berri baten lehen promozioa : paisaia antolaketa BTS­a. 20 ikasle dira Euskal Herritik edo frango urru­nagotik heldu direnak.

Ezkontza Urriaren 16an, goizean, Fabi­enne Bidabe ezkondu da La­

rresoroko Nicolas Faure­rekin. Egun berean bainan aratsal­dean, Maixoxe Martinon ez­kondu da Itsasuko Christophe Elissalde ­rekin. Urriaren 23an, goizean, Jean­François Lacosta ezkondu da Hiriburuko Fanny Chabay­ekin.

Euskal dantza eta kantuen ikasteko : Herriko Dantzak el­karteak berriz abiatzen ditu bere kurtsoak. Horra zein diren kur­tsoen egun eta orenak : astear­tetan, 20.30etan, aurten ikasten hasten direnentzat, Mutxikoen ikasteko ; asteazkenetan, 20etan, bigarren urtekoentzat, fandangoaren ikasteko ; asteaz­kenetan, 21etan, hirugarren ur­tekoentzat, Larrain Dantza edo Kadrillen ikasteko ; ostiraletan, 20.30etan, euskal kantu xahar eta berrien ikasteko. Kurtsoak hasten dira azaroaren 9tik landa eta usaian bezala emanak dira Denentzat etxean. Urte saria 20 eurokoa da. Izen emaitea tokian berean egiten da.

Urriaren 11tik 13rat, San Mixel­eko 5. elebiduneko gelakoak Irisarrirat joan gira, gure hiru irakaslerekin. Egonaldiaren gaia garapen iraunkorra zen eta ikasi dugu adibidez ura nola erabili, uraren balioa… Lehenago eta ondotik Geogra­fian, Fisikan eta Zientzia Na­turaletan aipatuko ditugu gai horiek.Lehen egunean, goizean, Os­pitalea zentrorat heldu eta, egin ditugu hiru talde, hiru aktibitate bazirelako : Errobi­ren maketa, uraren zikloa eta uraren banaketa munduan. Arratsaldean, bi amatxi jin dira kondatzeko beren amak nola joaiten ziren iturrirat uraren bila “ferreta” deitu untziarekin. Ondotik egin ditugu jokoak, eta haietan bazen “ferreta las­terketa”… Biziki untsa zen eta

irringarria!Biharamunean, Baigurarat joan gira ikusteko ura nola etortzen den menditik. Arra­tsaldean antzerkiñoak egin di­tugu uraren gaia erabiliz.Hirugarren egunean, Arrosako barradera eta ur­garbiketa zen­tro bat ikusi ditugu, ikusteko norat joaiten diren etxeko ziki­nak, biziki interesgarria zen.Irisarriko egonaldi horretan ainitz gauza ikasi ditugu : ura nola erabiltzen zen lehen, iturri bat ikusi dugu mendian, barra­dera bat… Maitatu ditugu ere egonaldiko giroa eta anima­zioak. Erran behar da ere Os­pitalea biziki polita dela. Dena biziki maitatu dugu!

Kanboko San Mixel Ikastetxeko 5. Elebiduneko

ikasleak.

San Mixel ikastetxeko 5.ek ura eta garapen iraunkorraz ikastaldi bat irisarrin

Imanol kantatuz

aldude

Imanol Larzabal sortu zen 1947an an Donostian eta zen­du 2004an Orihuelan, Espainia hegoaldean. Euskal kantuaren bultzatzaile handia izan da eta hainbat kantu idatzi ditu, gehienek egun batez entzun ditugunak.Bere errepertorioko kantu batzu hautatu dituzte Aldudarrak ba­tasuneko kidek eta beraz horieri esker preziatu ahalko dugu Ima­nol­en obra kantaldi eder baten bidez Aldudeko elizan, urriaren 31n arratsaldeko 4etan. Kantariak arizan dira gogotik erre­pika gehienetan eta segur izanen da denen gustuko arratsalde goxo baten pasatzeko.

Horra nor entzuten ahalko du­gun : Kattalin Indaburu, Kan­tiruki, Mathilde Etchebarren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etche­pare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu, Astez­kenekoak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Xendari Ahiz­pak, Leire Uhalde eta Maider Lerissa, Izarrak, Maider Zigarroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere. Hor ere Kanbo aldeko «Zortzi iturri» tal­dea. Musikariak : Nicolas Vielle pianoan, Sebastien Luc gita­rran eta Sebastien Desgrans akordeoian. Bururatzean, esko­lako burrasoek talo ta xingarra eskainiko dute. G.S

Kantiruki

Antzerki – Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainiek “Errautsak” obra berria eskainiko dute Harri Xuri gelan, azaroaren 1ean, astelehenez (17:00). An­tzerki horren mamia : “Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk ukan gabe egon ondoan, Hodeiren ehorzketarako bil­duko dira... Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontradikzioneak agertuko dituen gau eroa”. Unai Itu­rriaga eta Igor Elortza bert­sulariek idatzitako obra. Tau­la zuzendaria: Ximun Fuchs. Jokolariak : Ander Lipus, Manex eta Ximun Fuchs anaiak, Miren Gaztañaga,

luhuso

Ainara Gurutxaga eta Urko Re­dondo. Sartzea 5 eurotan, urririk 12 urte arte.

11

Page 12: Herria 3078

abiSuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

KASU TENORE KANBIATZEARIUrtean bi aldiz tenorez kanbiatzea izaiten da. Igande huntan gertatuko da hori, goizeko 3­etan. Udako tenorea utzi behar eta negukoa hartu...

Gazteendako aurrezkirako lekuko taldea

XiberoaXiberoko bortü diagnostikoaGeroa egün prestatzen beita, Xiberoko Bortüaren geroaren gogozkatzeko, Xiberoko Botin­goak Paueko Laborantsa Kanbe­rako partaidegoarekin diagnos­tiko bat egin dü. Diagnostikoan, hiru sail nausi agertzen dira, bel­harraren erabilpena, ardi jeistea, eta olen antolatze juridikoa. Bel­harra ber heinean baliatürik izan bada bortüan azken 20 urteetan, olen erabilpen kolektiboa franko kanbiatü da eta ardi jeistea ere azkarki tti pitü. Azken püntü hor­tan agertzen da gaüzak kanbi­atzen ari direla, gazteek bortüko ardi jeisteari lotzeko nahiküntea erakusten beitüe berriz. Olen antolakuntza juridikoari dagokio­nez, leheneko arrauak egokitü behar dira, bereziki olen parteli­antak ez beitira haboro egünko baliazaleak eta egin züen ahozko tratüek ez beitüe balio jüridikorik. Azkenean, agertzen da ere olek balio ekonomikoa begiratü düe­la. Bortüaren erabilzaleekin ha­sirik izan diren bilkürak jarraikiko dira azaroa hatsarreala eta hortik harat proposamenen araberan xedeak eraikiko dira.

Atharratzeko osagarriaren etxeko xedea“Xiberoa Herri Alkargoko” osa­garri taldeak, Atharratzeko kan­tonamentüko oraiko bedezien segidaren segürtatzeko, lanean jarraikitzen düala baieztatü dü Ar­naud Villeneuve osagarri taldeko haütetsüen ordezkariak. Harta­rako, alde batetik bedezigoako ikasketak jarraikitzen düen Xi­berotar gazteekin harremanetan sartü da. Helbürüa da, informa­zioen trükatzeko, jakiteko zer xede düen ondoko urteentako, Xiberoala ützüli nahi düenez eta zoin leitean trabak heben plan­tatzeko. Bestaldetik, Frantzian agertzen diren bedezien iragar­kiak hüllanetik jarraikitzen dütü eta España edo Errumaniako pis­tak ere ez dütü baztertzen. Orita­razten deizüegü, bedeziren eska­sari bürü egiteko, “Xiberoa Herri Alkargoko” osagarri taldeak, Atharratzen osagarri etxe baten eraikitzeko xedea ikertü züala eta azkenean baztertü züala, osaga­rri sailako profesionalentako eko­nomikoki ez zelakoz erakargarri.

(Xiberoko botzaren parte hartzearekin)

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » ­ Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 18 octobre 2010, à Ustaritz, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes :

Forme et dénomination sociale : SARL à associé unique ATEA Fermetures et Menuiseries,

Siège social : Lotissement Les Al­dades, 41, allée de Moura, Lot n°3, 64200 BIARRITZ,

Objet social : Vente et pose de me­nuiseries intérieures et extérieures, serru­reries, ferronnerie, travaux de peintures intérieures et extérieures, travaux de dé­coration.

Durée : 90 ans à compter de la date d’immatriculation au RCS

Capital social : 10 000 eurosGérance : M. Fréderic BURGUES,

demeurant « Bidea Portua » ­ Quartier Ar­runtz, 64480 Ustaritz, a été désigné gérant pour une durée indétérminée.Dépôt : RCS Bayonne Pour avis

La gérance

Euskaldun Gazteriako hiru kide kementsu, Maialen Galleras, Patxi Oillarburu eta Graxi Irigaray

Euskaldun Gazteria mugimen­duko talde bat (20 eta 24 urte bitarteko gazteak) lanaren pro­blematikari aterabide batzu atxeman nahiz dabil. Atera­bide horietarik bat, CLEJ ba­ten muntatzea (Comité Local d’Epargne pour les Jeunes) edo berek euskaraz deitzen duten GALT bat (Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea), joan den asteko gure kasetaren bidez banatua izan den gehi­garriak erakustera eman duen bezala. Elkarte gisa antolatua da GALT hori. Elkarte horren partaide izan nahi duenak 180 euro aurreztu dezake (15 euro hilabetean, urte batez). Diru horri esker, 18­35 urte bitarte­ko gazte batzuek proposatzen dituzten proiektu batzu lagun­duak izan daitezke. Hori guzia esplikatzeko, bilkura publikoak antolatzen ditu Euskaldun Gaz­teriak azaroan : 3an Baigorrin (Herriko Etxean), 5ean Dona-paleun (Herriko Etxean), 9an Hazparnen (Elgar zentroan), 12an Irisarrin (Herriko Etxean) eta 17an Donibane Garazin (Administratibo zentroan).

Herriz HerriluzaideHeriotze – Aste pare batez izan ditugu hiru heriotze. Bat Ipar Ameriketan, Pedro Erro izene­koarena, aspaldixkoan ez untsa zabilana, 60 urte inguruko gi­zona Luzaiden sortua bainan Uharte Garazin bizi izana, gero Ameriketarat joana. Beste Luzai­dar bat, Manuel Changala izene­koa, hau Hego Ameriketan bizi zena, 86 urteko gizona. Pedro Errorendako eta Manuel Chan­galarendako Luzaiden emanak izan dira bi meza. Eta hirugarren heriotza izan da Jose Igoarena, sortzez Luzaidarra bainan as­paldixkoan Arnegin bizi zen 80 urteko gizona, beraz Arnegin ehortzia izan da. Bulta txar ba­ten ondorioz pausatu da, Arne­giko bere etxean, lehenagotik ere bazituen arazoak osaga­rriaren aldetik. Alaba baten aita zen. Orai doluminak eskaintzen ditugu hiru familia horietako he­riotzek hunkitzen dituen guzieri. Arnegiko eta Luzaideko juntan ukaiten direlarik gertakari batzu, gogorarazten daukute 1530ean Karlos V­garrenak ezarri zaukun muga hesia, ainitzendako ge­roztik, zonbait frantsesak eta besteak espainiolak bilakaraziz, izaitez egiazki denak Nabar Eus­kaldunak girelarik. Muga bat egi­ten delarik bi nazioneen artean, zonbait jenderen gogoetan ere muga gisako bat sortzen da eta ez dugu gure egiazko nungota­suna ikusten behar den bezala. Bainan untsa behatzen badugu gure herriaren hastapeneko kontakizunari, ohartuko gira, Xal­bador pertsulariak pertsu batean erraiten zaukun bezala :

Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarraTitulu horrek lehen hitzean gal­tzen du bere indarraNi beheratar zendako deitu be­rez bainaiz orotarraGoita beherik ez da enetzat Na­parra bat da bakarra.

Xalbador bertsularia bezalako ainitz euskaltzale behar liteke Euskal Herrian gure agerien ardura argitaratzeko, eta ohar­tzeko ez girela espainiolak edo frantsesak. Badago berrikitan, Peio Joxe Monteano Atarra­biako auzapez ohi eta Atarra­biako semea denak argitaratua liburu bat, La Guerra de Navarra (1512­1529) izenburuarekin, 405 orrialderekin osatu liburua, egunez egun, nun eta nola ger­tatu ziren gatazkak ; hainbat eta hainbat buruzagiren izenekin eta kontakizun aberatsekin, se­gur balio baitu irakurtzea, ikus­teko Nabarrak zer har­emanak eta korapiloak izan dituen lehe­nago ere. Ikus daiteke ere, gerla hartan zonbat eremutan izan zi­ren gatazkak, eta zonbat eskual­detako gerla gizon eta buruzagi motak hartu zuten parte ; lehenik eta behin Euskal herriko 7 pro­bintzietako herri guziek, baita Euskal herriz kanpokoetan ere, hainbat eskualdetako jendek ; bainan harritzekoa ere bada, zer lan ikaragarria ibili duen Peio Joxek, hoinbeste xehetasunen biltzen, eta Nabarra bat bakarra zela ekarriz kontakizun hortan. A.A.

Dantza Lasa – Hola deitu dute urriaren 31 huntan lehen al­dikotz Aldakurria Sagarnotegiak antola tzen duen ekitaldi berezia herriko gela berrian. Ilabete oroz azken igandearekin aratsaldeko 3etarik 7 orenak artio erreberri­tuko dute aratsalde hori. Musika desberdinez alaiturik, omore hoberena hitzemaiten daukute. Izanen da ere bixkotx eta zintzur bustitzeko tokian berean. No­rentzat ? Nahi duten guzientzat, orori idekia, edozoin adinekoeri nehor baztertu gabe. Jende adi­netako eta berdin ibiltzeko neke­ziak dituztenak ez gelditu etxean herabez sala hori altxatua baita zueri ere pentsatuz. Beraz ongi etorri Lasako gelan Dantza La­sarat.

Omiasaindu – Omiasaindu egu­nean meza bat ukanen dugu goizeko 9.30etan.

M.G.

lasa

12

Page 13: Herria 3078

telebixta leihotik

�������������

aSteburuko Hitzorduak

Bahituak : 300 egun eta gau baino gehiago iraganak han nonbait Afganistan­en frantses bi kasetarientzat eta haien Afganistar lagu­nentzat. Aise gutiago Mali herrialdean direnentzat, bainan hortik ere ixiltasuna pentsatzen zelarik harremanak hasiko zirela. Ez ditugu ahanzten, are gutiago munduan gaindi bahituak direnak.

Des racines et des ailes : Asteazkenean, France 3 gatean ereman gaituzte gure ondarearen erakusteko Frantzian berean eta gero aise urrunago. Fontfroide deitzen da Corbières mendietan dagoen komentu bat. Ez da gehiago frailerik bizi komentu horretan eta na­hiz Frantziako hegoaldean, Okzitanian dagoen monastegia, izenak salatzen du zein tokitan eraikia den. Airea bero izanagatik ura, aldiz, hotza da eta hortakotz deitua izana da iturri hotz (Fontfroide). Bikote batek erosi du komentua bere lurrekin, behar den bezala erreberritu eta mahastiak landatu. Bizi berri bat eman diote eremuari eta den­bora berean, artatu zortzi mende dituen ondarea.Gero, joan gara Polynesiara, han ibili ugartez ugarte, hango jen­deak ikusi eta entzun hango bazterren ederra, zinez miragarriak baitira.

Sariak : Duda mudan zagoen norbait Frantziako herrialde haun­dian, hea bazen euskal literaturarik. Jin bedi Euskal Herrira, ikus beza Durangoko azoka urtero, abenduan eta konturatuko da zer den euskal literatura. Gehiago dena, ez dakit jakin duen egun batez Bernardo Atxaga euskaltzain idazlea saritua izana zela Madrilen, hango sari haundi bat bereganatuz, euskaraz idatzia zen elabarri bati esker.Berrikitan, bertze euskaldun idazle bat saristatua izana da Madrilen saiakera arloan, plazer haundirekin igorri baitizkiot ene goresmenik bizienak aspaldiko adiskideari. Euskal telebixtan ohoratua izana da Euzkitze kasetariaren emankizunean ; beti gizon bera, xumea, Za­rautzen bizi den Oriotarra.

Errugbia : Top14 delakoan Baiona joan da Parisera eta han galdu Racing Metro­ren kontra (15­9). Miarritze, aldiz, jokatu da bere ki­rolzelaian Clermont jazko xapeldunaren kontra eta irabazi du (16 eta13). J.H.

ortziralean-Uztaritzen, Ttirritta ostatuan (20.00) sagarno gaualdia­Urruñan, Itsas­Mendi zinegelan (20.30), “Eskimal kabiliarra”­Donibane Lohizuneko elizan (20.30), Arin koroa, Peio eta Pantxoa.­Saran, Lur Berri gelan (20.30), “Zurginak, harginak eta Xaretako etxeak Erdi­Arotik orai arte” hitzal­dia Mikel Duvert­ekin­Hendaian, herriko merkatugu­nean (21.00), kontzertua, Tximak, Les Ramoneurs de Menhirs eta The Red Hot Nipples taldeak.­Miarritzen, Koliseo gelan (21.00), “La vie sinon rien” antzerkia.

larunbatean­Baionako Euskal erakustegian (10.00), “Aingeruekin solasean” li­buru berriaren aurkezpena. Hiriko antzokian (10.30), Xarles Vide­gain ikerle eta idazlearen Euskal­tzaindian sartzea.­Miarritzeko mediatekan (14.30), euskarazko irakurketa, Bernardo Atxaga­ren liburu batetarik. Hiriko kasinoan (20.00), kantu eta dan­tza Errusiako moldean. Koliseo gelan (21.00), “De l’autre côté” musikaldia. Atabal gelan (21.00) “Discorder Tour 3” kontzertua­Irisarri Ospitalean (17.00), Otaño bertsulari zena gogoan, kantu eta

bertsu, bertsulariak Xabier Amu­riza eta Angel Peñagarrikano.

igandean-Saran, Uso besta-Azkainen, zubi erromanikoaren aldean, eta Urruñan, herriko pla­zan, selauru­husteak.­Donibane Lohizunen, horko AEK elkarteak bere 30 urteak ospatzen. Herriko etxe aitzinean (10.00), bertsulari eta txalapar­tariak. Ondotik, Kexiloa gelan, lekukotasunak eta bazkaria, Be­giraleak eta Ziburu Euskaldun kantari.­Aldudeko elizan (16.00), Imanol Kantatuz, kantari asko partzuer jarriak.

astelehenean­Luhuson, Harri Xuri gelan (17.00), “Errautsak” antzerkia.

asteburuan­Baionan, Lurrama feria.­Makean, larunbatean eta igan­dean, Ganixtarrak soinulari elkar­tearen 40 urteak.­Miarritzen, euskal ohiduren besta, pilota, dantza, kantu eta indar­joko. ­Altzürükün, herriko bestak.

liburu aurkezpen, Gabi oiharzabalekinMAIATZ euskal literatur elkar­teak jakinarazten du heldu den urriaren 30ean, larunbatarekin, Baionako Euskal Museoan, goizeko 10etan

AINGERUEKIN SOLASEANliburua aurkeztua izanen dela.

Gabi Oiharzabalek euskaratu­tako liburu horrek esperientzia izpiritual bat kondatzen du, Hun­garian gertatu zena 1943­1944 urteetan eta lau gaztek bizi izan zutena.Aurkezpena euskaraz iraganen da eta ondotik hurrupaldi bat eskainia.

euSkal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

Urriaren 29a, ostirala19.00 : Aitzur eta Jorra zuze­nean Lurramatik 20.00 : Presoen oihartzuna

Urriaren 30a, larunbata11.00 : Airesta, zuzenean Baio­nako Lurramatik 12.00 : Berriak14.30 : Errubia, Baiona / Mont­pellier

Urriaren 31, igandea 9.30 : Gure bazterrak 10.30 : Meza Arrosatik12.15 : Gure arbasoak15.00 : Errubia, Maule / Olorue15.30 : Errubia, Nafarroa / Ara­mits18.00 : Kirolak

Azaroaren 1a, astelehena9.00 : Airesta, Dominique Poko­rena biper egilearekin10.00 : Gure arbasoak11.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa 13.00 : Zuria beltzez musika emanaldia

CHarlie bauer euSkal HerrianURRIAren azken asteburuan ... CHARLIE BAUER, Marsei-lako iraultzaile libertarioa, jiten zauku Lapurdi eta Baxe Nafarroarat bere azken filma dokumentala presentatzerat : «Rouge Bandit»! Militantearen bizia eta eraman dituen borroka guziak aipatzen ditu filma hun­tan. URRIAren 29an, UZTA-RITZEKO gaztetxean, presoen elgarretaratzea eta gero, eta URRIAren 30ean, BOTA gaztetxean, gaueko 9etan, gaz­taina jate, sagarno etab...

euskaldunak beren zuhaitzekin Betidanik oihanak eta zuhaitzek ukan dute eragin ekonomiko garrantzizko bat Euskal Herrian. HEMEN Elkarteak nahi lioke be­launaldiz belaunaldi euskaraz zabaldu izan den zuhaitzen gai­neko jakintzari iraupena eman.

Hara azaroaren 20an, larunba-tarekin zertaz mintzatuko den ALDUDE bere sort’herriko « Sa­noki » aretoan Beloken Fraile den Aita Adrien GACHITEGUY labo­rantzako injeniurra.

Halaber goizeko mintzaldi­el­karhizketa denboran aurkeztua izanen da «Zuhaitzak Euskal Herrian» HEMEN­ek argitaratu liburu berria. Liburu hunen zatirik nagusiena Aita GACHITEGUY­k idatzia da. Aldiz, zuhaitz frui­tudunetaz diren orriak Mirentxu ELISSALDE­PARACHU, Pantxika MAITIA eta Gabriel DURRUTY­k idatzitakoak dira.

Egunari jarraipena emaiteko Es­nasuko St Sylvestre jatetxean ira­ganen da zuhaitzak aipu ukanen dituzten bertsu eta kantu baz­karia. Gaiak intresatzen dituen guzier idekia izanen baita egun hori, bazkarirako beharko dira lekuak aski goiz beiratu. Huna zenbakia : 05 59 52 56 02E mail : hemen@hemen­he­rrikoa.org

13

Page 14: Herria 3078

Han eta HeMen

Euskararen erakunde publikoa : 2011 – 2016-ko egitaraua

Urriaren 12 an Euskararen Erakunde Pu­blikoak Aholku Batzordearen biltzar nagu­sia antolatu du. Bazkideak dira euskararen alde lan egiten duten elkarteen eta erakun­deen ordezkariak. Max BRISSON Erakunde­buruak abiatu du bilkura, bere saihetsean zituelarik Frantxua MAITIA, Buruordea eta Estebe EYHERABIDE, Zuzendaria. Min­tzagai nagusia zen 2011–2016 epealdiko egitaraua eztabaidatzea eta Erakundearen aldaketa batzuren berri ematea.

Aurten bururatu da Erakundearen lehen epealdia. Jarraipena segurtatzeko entzu­naldi ofizial bat galdegin zaio Gobernuari. Ondorioz Kultura, Hezkuntza eta Barne Ministeritzetako ordezkariak etorri ziren udaberrian. Erakundearen bost urteko ekintzak eta geroari buruzko xedeak aztertu ondoren, erabaki dute Erakundeak jarraiki behar zuela bere lan ederra, etorkizunean jokamolde batzu ahalaz hobetuz eta erab­erako baliabideak hitzemanez.

EgitarauaErakundearen bigarren epealdi hontan ere lan nagusia izanen da Hizkuntza Politika Proiektua aitzinaraztea euskal hiztun osoen kopurua emendatzeko bereziki belaunaldi gazteetan. Hortarako hiru oinarrizko xede bete behar dira : euskara jakin, erabil eta maita, bestela erranez euskararen transmi­sioa, euskararen erabilera eta euskararen aldeko motibazioa.

Hastetik hamabi erronka edo jokabide definituak izan dira :­ Euskararen transmisioa familian, haurtza­indegietan, irakaskuntzan.­ Euskararen erabilera hedabideetan, aizi­naldietan, argitalpenean, gizarte bizitzan eta toki izenetan.­ Euskararen aldeko motibapena sustatuko da besteak beste sentsibilizazio kanpai­nak eginez, jende helduak euskaldunduz, hizkuntzaren kalitatea hobetuz, ikerketak eginez.

Erakundeak azterketa sakona egin du erakusteko gaur egun zertan den bost urte hauetan daraman obra.

­ Bost jokagunetan hizkuntza politika bat xu­tik ezarri da. Irakaskuntzan eskola elebidu­netan eta ikastoletan euskara ikasten duten eskolierren kopurua 6.100etarik 7.600etara igan da lau urtez. Haurtzaindegi andana batek euskaldun edo elebidun labela ukan du. Euskara teknikarien sarea hedatua da sei Herri Elkargotan eta bi hiritan, Baionan eta Biarritzen. Aitzinamenduak egituratu dira ere gau eskoletan, liburuen argitalpe­nean.

­ Beste bost eremutan ekintza puntualak burutu dira : hedabideetan Euskal Telebista hobeki zabalduz, hizkuntzaren kalitatea ho­betuz hiztegi baten bidez, euskarazko toki izenak baieztatuz, ikerketa lagunduz eta motibazioa kanpainekin.

­ Haatik bi eremutan ez da esku­hartze ja­rraikirik izan : familia transmisioan eta aizi­naldietan.

Estrategia berri bat

Oraindik anitz bada egiteko eta Erakunde Publikoak jokabide berri bat antolatu du heldu diren sei urteri buruz, ahulguneak kontuan hartuz, ministeritza ordezkarien eta Aholku Batzordeko kideen gomendioeri jarraikiz. 2011­2016 ibilbide orria (feuille de route) finkatzerakoan lehentasunak zehaztu behar dira.

Adibidez euskararen irakaskuntzan, lehen mailan aitzinamendu ederra egin da, as­koz gutiago Unibertsitatean, kasik deus ez lanbide heziketan. Beste adibide bat, lehen haurtzaroari buruz urrats baikorrak egin dira haurtzaindegi kolektiboetan, orain tenorea da zerbait egiteko ama laguntzaileekin.

Gizarte erabileraren eremuan euskarak bere lekua aurkitu du herriko etxe eta herri elkargo batzutan. 2014 arte Erakunde Pu­blikoak indar bat eginen du zerbitzu pu­blikoetan eta garraioetan ; gero, 2014tik landa, osasun eta sozial mailan, saltegietan eta, ahalaz, lan munduan.

Molde berean Hizkuntza politikaren 12 ere­muak 23 azpi­eremutan zatituak dira eta egutegi batean banatuak, hautatuak diren lehentasunen arabera. Zehaztasunak aur­ki ditzazkegu Erakundearen webgunean www.mintzaira.fr

Antolaketa berri bat

Orain arte 8 arduradunek lan egiten dute Erakunde Publikoan eta lan­postuak anto­latuak dira eginbide guziak betetzeko mol­dean, zuzendaritzan (3), transmisioaren alorretan (1,5), erabileraren alorretan (1,5), azpiegiturak kudeatzen (2). Hemendik goiti 12 lan­posturen beharra izanen da estra­tegia berriaren eramateko, lana antolatuko

baita aipatu ditugun azpi­eremuen arabera.

Adibidetzat har dezagun gizarte bizitzaren eremuan administrazioaren azpi­eremua. Lehenik administrazio kontseiluan helbu­rua finkatzen da : hizkuntza teknikarien sarearen bitartez, tokiko aginteen partai­detzarekin, lehen lerroko kolektibitateetan euskararen erabilpena aitzinaraztea. Ar­duradun bat izendatua izanen da admi­nistrazioaren alorra ongi ezagutzen duena. Bere inguruan gaiaren araberako lan­talde bat bilduko du Aholku Batzordeko kideen artean. Elkarrekin gidaritza eskema bat plantan ezarriko dute, nork zer egin, ahalaz egutegi batekin, baliabideak segurtatuz. Molde hortan hizkuntza politika koherente eta pragmatiko bat abian ezarriko da eta jarraikiko. Erakunde Publikoak ingeniaritza eta animazio lana segurtatuko du. Baina hautetsien inplikazioa baitezpadakoa da bai eta ere herritarren borondate ona.

Alorrez alorreko hizkuntza politika honek azpi­egitura lagungarri bat eskatzen du be­harrezko funtzioak betetzeko :­ garapen estrategia euskararen onetan muntatzeko ;­ euskararen ikaskuntza profesionala ;­ behatoki funtzioa aitzinamendua neurtze­ko ;­ motibazio estrategia jarraikia gizarte osoa euskararen alde biltzeko ; ­ mugaz gaineko lankidetza.

Bilkura bururatzean Erakunde Publikoan kontratatuak izan diren bi langile aurkez­tuak izan dira : Mixel ESTEBAN eta Jean­Michel BARBIER. Euskalgintzan jadanik ezagutzen genituen. Ongi etorri eta kuraie on. Urriaren 20an aldiz, Bernadette SOULE aurkeztua izan da zuzendari berri gisa, Es­tebe Eyherabideren ordez. Erramun Bachoc

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

Bernadette Soulé zuzendari berria, Max Brisson, Frantxua Maitia eta Estebe Eyherabide zuzendari ohia

14

Page 15: Herria 3078

kirolak

pilotaBaigorri eta

Garaziko bi lagunak

eskubaloia

lehena Baigorrin. Pilotariak ? Ibarrolaren eta Paxkal Ezcurra­ren famak badazkigu eta biez gustatu gira hor ere oren bat eta hogei minutaz. Beste biez nahi ginuke hitz bat erran : Xi­mun Lambert gazteaz lehenik : hau biziki azkartua eta ausarta­tua atxeman dugula, eta lehen mailekoa noiznahi : badu beso, sartzen pilotan eta xuxen ibilki. Ongi etorri gibelari berriari. Eta Alfaro ? Besteen mailean jokatu da Ellande 32tan adosteraino eta plazer dugu erraitea. Ondar hartan zaiku bakarrik haren lana eskastu baina denak janen zi­tuen azken iraute hura izan balu. Baina ez da deus alde batekoa. Irabazleen finala azaroaren 7an Baigorriko trinketean.Inchauspe – Saldubehere ..50Monce – Ducassou II ..........46Astelehenean Garatenean, Ihiz­tarien bazkariko zikiroaren on­dotik, jokatu da hau gaitzeko jendeketaren aitzinean, bakan­tzak ere hor eta Garazin jendea beti gustatzen. Damurik bi he­rriek ez dituztela beren lehia­keten egunak hobeki aurrindu. Baziren alabainan pilotariak batean eta besteak beharrak zirenak eta merezi ere gainera.

Denaden, garaztarrek egin dute behar zena, beren finala aldatu baitute asteleheneko ezinber­tzez eta ez da nehor arrangura­tu, ikusiz zer partida egin duten lau gazte horiek, zahar batzuen

klasa erakutsiz jokoan eta gaz­tetasunaren lorea ororen gaine­tik. Hogei urtez pekoak erdiak, bixtan da ttarrapattaldi batzu bazirela artetan, adinak esko­latu beharko dituenak, baina gaiak hor dira, biharko mentura segura. Hori badute, nahika­ria ere bai, eta erakasleak no­lakoak !Salburik haatik, mando zuriak ere nunbait ile ondo bat beltza izaki, pilotari ohi batek galdegin daut, Baigorriko heiekin pare­katuz, heian euskararik ez da­kiten oraiko pilotari gazteek. Ez denek, zenbaitek bakarrik, bai­nan egun ez dut salatuko nor !Etcheverry – Lazcano ...........?Lambert I – Jeannots ............?Hau helduden asteleheneko partidak, Garatenean, aspal­dian ikusi nahia ginuen Etche­verryrekin.Aguirre – Lazcano ..............50Ezcurra I – Ducassou .........39

Bielle – Harizmendi ............40Aguirre – Oçafrain ..............37Hau zen, Baigorriko Herriarena lehiaketaren bigarren partida oren bat eta hiru laurden doi batez pasatu dituena pilotazale hoberen guzien aitzinean eta hauk loriaturik, baina inguru hortako beharirik ez aski. 10­9 lehenik, 24­18 gero, eta 25etan ados, ez ginuen erraitekorik ordu artean salbu denak be­rean zoatzila. Baina horra hor Biellen eztialdia, sake batzu ez ekarri, eta denean ere ez gehia­gorik hunek. Orduan dira xin­tximariak hasi, 30 eta 9na bote izanik eta lau pilotarien guduka latza, nehork ez kintzea trenka­tzen eta denak ekartzen denek. Etsitu da kintze luzetan, Hariz­mendik jo­ahala eta Oçafrainek denak ekartzen, aitzineko biak ere, Aguirre barne, beti pilota­ren gainean. Harritzeko da zer lana egin duten 40etaraino, publikoaren gustagarri. Boteak zortzina eta zer tirakoa denek !Ibarrola – Lambert II ...........40Alfaro – Ezcurra II ...............35Baietz ba, 40etara ere badela partidarik aski, eta hau zen

Hasiak, hasiak Baionattipiko partida ere, azken hunekin. Eta helduden ortzeguneko : Uriarte­Kurutcharry eta Aguirre­Ducas­sou, hegoaldetik heldu zaigun pilotari berri batekin : Uriarte.

HEGOALDEANAritz Lasa ............................22Xala .....................................13

Barriola ...............................22Saralegi ...............................13

Urrutikoetxea ......................22Zubieta ................................12

Cabrerizo ............................22Zezilio ..................................11

Albizu ..................................22Eskudero .............................16

Berasaluze VIII....................22Olazabal ................................3

Lemuno – Apraiz .................22Mendizabal I eta II ..............17

Olaizola I – Begino .............22Bengoetxea VI – Otxando ...14Ikus beraz hor lauterdiko bu­ruz­burukak hasiak direla, lehen eta bigarren mailan. Eta beste batzu berriz birazkan. Bego

Mikel Urrutikoetxea nagusitu Aitor Zubietari

ozka batez apaldu

Limogerat joanak ziren irisartar eskubaloilariak joanden ibiakoitzean, esperantzaz beterik. Bainan galtze batekin itzuli dira, 28­22. Hastapen zailak ukanik, halere hurbildu dira 16­13tara bainan hortik aitzina gauza on guti, 27­18 galtzeraino eta bururatzean beraz 28­22. Philippe Oxandabaratz kapitaina izan da tanto markatzaile hoberena (6). Bosgarren dira

orain Irisartarrak sailkapen orokorrean, 13 pundurekin. Bigarren taldea aldiz nagusitu da Bordeleri, 29­27.

Asteburu huntan, urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean, jokatuko da wave ski xapelgoa, Angelun, Zaldunen eta Barrako hondartzetan. Hor beharrak dira bertzeak bertze munduko senior xapelduna eta xapeldun­ordea, eta munduko junior xapelduna. Tony Estanguet kaiakistak emanen ditu sariak astelehenean. Xapelgo horri datxikola, kontzertu batzu ere beharrak dira, larunbat arratsean Kalandos Koulos eta Masacchi Sound System­ekin eta igande arratsean DJ Riatri­rekin.

Kanoe KaiakFrantziako

Wave Ski xapelgoa Angelun

15

Page 16: Herria 3078

inbido

euSkal diaSPora  Berlingo ‘Gernika’ Euskal Etxea

Gain hartan, Arantzazu…I - Ohantze xoragarria

Euskal­Herri guziko toki ezagu­tuenetarik izan behar da Aran-tzazu. Beila­leku famatua, eus­kal kulturaren ohantze aberatsa eta eskualde hartako mendieta­rat oinez segitzeko abiapuntu arraroa. Joanden egunean, Jakintza elkartearekin izan gira kasko hartan. Egun bat

loriagarria, iguzkia ez badugu ere biziki ikusi… Hein bat gora kokatzen da Arantzazu (nun­bait han 750 metrotan), Oña-tiko lurretan, Gipuzkoan beraz, bainan kasik Arabako mugan, Aizkorri mendilerroaren itzal­pean bezala. Arantzazu izen hori nundik heldu den konpreni erretxa da: gain hartan, elorri xixtadun ainitz bada, arantza xorrotzez brokatu elorri on­doak, tokia “arantzatsu” beraz, bainan noizbait “tsu” hori “tzu” bilakatua beste toki batzuetan ere gertatu den bezala. Dena peña da Arantzazu, dena patar xut, erreka eta arteka. Ikusteko lekua berenaz. Kondatu izan da Ama Birjina hor agertu zela 1469­an, liburu xahar batek hala dio behin. Beste gisako kondaketa bat da orai ezagu­tuago. Errodrigo izeneko ar­tzain batek sasipe batean kau­situ zuela Andredena Mariaren irudi bat, abere baten joarea entzunik ondo hartan. Irudi hori nork noiz nola eremana toki hartarat? Eta zendako? Hori ez da sekulan jakin, ez jakinen ere hain segur! Artzainak erranik zer gertatua zitzaion, beilariak abiatu ziren kasko hartarat eta geroztik mugimendu hori ez da atertu…

Eliza berria, 66 metro gorako dorrearekin, ezkina guziek oroitarazten elorri ondoen arantzak…

Arantzazuko Ama Birjina famatua, berenaz 13. mendekoa izan behar dena, 36 zentimetro gora, bederatzi kilo pisu… Ondoan, toki berean entzun omen zen joarea

Obra harrigarriaLaster egin zuten kapera ttipi bat eta ondoan plantatu ziren frantxixkanoak, beti hor direnak, bizpahiru aldiz lekutu behar ukan badute ere zonbait denbo­rarentzat… Geroxago eliza bat eraikia izan zen, hiru aldiz sute batek funditu zuena, bi aldiz sua errekontruz loturik, azken aldian, 1834­ean, liberalek su emanik, baizik eta horko fraileak karlixten alde zirela… Eliza hortan da denen bixtan atxiki E rrodrigo artzainak elorrien ar­tean kausitu irudia.

Iragan mendean, gero eta beila­tiar gehiago biltzen­eta, bereziki Arantzazuko Andredena Maria Gipuzkoako patroin edo zain­dari ekarria izan zenetik aitzina (1918) erabaki zen eliza berri bat eraikiko zela. 1950­ean hasi ziren obrak eta bost urte iraun zuten. Obra harrigarria zinez, arrunt modernoa eta horren ga­tik ez denen gostukoa, Elizako agintari batzuk ere lanak ukan baitituzte obra hori ezin one­tsiz… Bainan hortaz gehixago ariko gira bestaldian… Muslaria

XIX. mende ondarrean Baz­tango Iruritarik Argentinara joan ziren Arrechea Amorena bi anaien ondorengoek familia bilkura egin dute hilabete hun­tan Buenos Aires probintzia barnealdeko Tandil hirian, 250 bat jende bildurik. Heien deitu­retan batzuetan Arrechea, bes­tetan Arrachea ageri diren bi anaia hauen ahaideek mementu hunkigarriak bizi izan zituzten, lehenengo bilkura baitzuten eta bildu zirenetarik frangok ez baitzuten elgar batere ezagu­tzen. Ahaide adindunen eta ar­gazki xaharren laguntzaz, kusi hurbil eta urrunek elgar ezagutu eta egun paregabea iragan zu­ten. Hain izan zen arrakastatsua, ezarria dutela jadanik hitzordua heldu den urteko, General Mada­riaga hirian. Antolatzailetarik zen Juan Ramon Berceche Arra­cheak HERRIAri erran dionez, «mila esker handi bat behar dio­gu eman Tandilgo Euskal Etxeari eta koralari; familiakoa den Maria Marta Arrechea Larrea lehengu­sina kantuz ari da hor, eta plazer izigarri handia izan zen bilkuran euskaldun kantuen entzutea eta

gozatzea». «Egun ahantzezina izan zen; familiaren loturak tin­katzeko engaiamendua hartua dugu eta bide hau fierki atxikiko dugu», adierazi du Iruritako Juan Mateo Arrechea Amorena za­harra arra­aitatxi ukan zuen Juan Ramon Berceche euskal­argenti­narrak. Venezuelan ‘ZineVasco’ euskal zine erakustaldia ari dira egiten urrian eta azaroan. Caracas Han­diko Chacaoko Kultura Zentroan, Euskal Herrian edo euskaldu­nek egin hiru luzemetraia eta 20 laburmetraia ari dira erakusten. Gasteizko Kinoskopik ekoiz­tetxearen ‘Ori’, Mikel Ardanaz

Helduden larunbatean Berlinen ‘Gernika’ Eus kal Etxeak anto-latzen duen bestaren afixa. Arg. Eus-kalKultura. com

iruinsemearen ‘Basaloreak’ eta Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo gipuzkoarren ‘Mu­galdekoak’ dira hiru luzeme­traiak. Zinevasco.com webgu­nean atxemaiten ahal da jakin­garri gehiago. Eta Bartzelonan, helduden igandean hasiko da aurtengo ‘Euskal Herria Sona’ euskal musika jaialdi handia, abendoaren 11n bururatzeko. Besteak beste arizanen dira Joseba Tapia, Amaia Rious­peyrous, Andoni Agirre, Oreka TX, Sorku, Gari eta Bide Er­tzean euskal kantari eta taldeak. Xehetasun gehiago, EHsona.com webgunean. 

Bukatzeko, helduden larun­bata egun handia izanen dute Alemaniako eta Berlingo eus­kaldunek. 1998an hiriburu hor­tan sortu zen Gernika euskal elkartea euskal etxe bilakatu da aurten eta besta berezi bat eginen du karia hortarat, aurkezpen gisa, urriaren 30ean Berlingo Regenbogenfabrik­eko zinema aretoan (Lausitzer Straße 22, 10999 Berlin­Kreuz­berg), arratsaldeko seietarik goiti. Euskal pintxoak eta ar­noa zerbitzatuko dituzte eta ondoren kultur ekitaldia egi­nen. Klaus Ihlauren ‘Gernika’ ikusentzunezkoa emanen da, bideoak ere, eta Mikel Aris­tegik Joseba Sarrionaindia eta Xabier Leteren olerkiak oinarri egin ‘Euskal Herria’ bakarkako dantza erakutsiko da, eguna afari herrikoi batez bururatzeko. Laguntza eta bo­londresak ongi etorriak dira. Besta pollita izanen da doaike. Informazio gehiago interneten, Kulturvereingernika.de web­gunean.

Joseba Etxarri

16