Herria 2987

8
Eta jin da Eguberri denen bihotz-altxagarri! 2008-ko Abendoaren 25-ekoa 25 Décembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2987 Japonian badute usaia berezi bat: abendo erditsutan, jendeari zabaltzen da dei bat hitz bakar batez erran dezan nolakoa kausitu duen urtea eta konduak egiten dira zoin hitz agertzen den gehienik. Aurten beraz, “hen “ hitza da deneri aitzindu. Eta hitz horrek erran nahi omen du bitzia eta nahasia... Goazen bada behako bat eman bururatzerat doan urte huni. Hain nahasia izan baita? Bakoitxak ikus! Gauza bat segura hauxe da : joanden udatik hunat “krisia” hitzarekin beharriak tutatuak ditugula. Gaitza Ipar-Ameriketatik jina zauku, hango banko batzuk, sobera ausartak izanik, zernahi tratu txar egin dutelakotz eta zernahi sos galdu bai eta gal-arazi! Orai, ez da besterik aditzen, krisia eta krisia! Dirua xuhur eta lana xuhurrago! Gainerat, frangok diotenaz, baditake ez den krisiaren hastapena baizik, makurrena ondotik jinen! Beste frangoren beldurra, krisiaren estakuruan zernahi behar daukutela oraino irets-arazi eta hortarik sortuko dela zernahi nahaskeria! OLINPI-JOKOAK XINAN Egunak jin eta egunak joan, izan da aurten ere gertakari frango! Hits eta alegera, denetarik, beti bezala! Urteari behako bat larri-larria emanez, ez gira ariko berexten zoin izan diren baitezpada aipaga- rrienak, nahas-mahas pikor batzu hartuko ditugu han-hemenka... Mundu zabalean, iduri du gertakari nagusietarik izan dela Ipar Ameriketako Estatu Batuetan Barack Obama hupatzea president kargurat. Lehen aldia larruz beltzarana den norbait jartzen dela munduko herri puxantenaren buru. Eta besterik zer? Gauzak diren baino beltzago erakutsi gabe ere, berri on baino berri txar gehiago oro har, ala ez ote? Ainitz tokitan gerla, beti gerla. Atentadu frango, Bombay hiriko horiek izigarriene- tarik! Bahitzeak merke, noiz nahi ba Somaliako itsas-aldean ala nun nahi! Hodeien artetik, argiño batzu noiztenka, hala nola Ingrid Betancourt-en libratzea, aspaldian berantetsia! Burrunba handia ere Xinan muntatu Olinpi-Jokoekin. Gaitzeko eztabadak zoin-gehiagoka horien gainetik! Giza-eskubideen auzia beti minbera alabainan. Gainerat, kirolen mundu hori ez dutenetz diruak eta drogak gero eta gehiago andeatzen ari... Aurten hil diren jende famatuenetan, Emmanuelle serora, behart- suen aldeko sail miresgarri bat akulatu duena, eta Alexande Soljenit- syne erruso idazle ospetsua, komunixteri hain kartsuki ihardoki ziote- na eta Nobel saria ardietsi zuena. Frantzian gaindi, oroitzapen frango harrotu da ospatuz 14-eko gerla bururatu zelako 90. urteburua. Gerla hartan parte hartu zuen azken soldado frantsesa, Lazare Ponticelli, martxoan hila... Aipagarri ere Lurdeko ospakizun horiek, Ama Birjinaren agertze heien 150. urteburukari, Aita Saindua bera ere Lurderat jinik... HERRIKO BOZAK Aise hurbilago, solasgai nagusietan ukan ditugu herriko bozak. Euskal-Herrian ere, aldaketa parrasta bat ekarri dute. Ezke- rraldekoak irabazle Angelun bainan galtzale Hendaian. Auzapez berriak herri horietan bainan ere Urruñan, Hazparnen, Bidarten, Uztaritzen, Ahetzen, Luhuson, Makean, Maulen, Heletan, Saran, Urepelen eta beste herri askotan. Egun berean, kontseilu orokor edo jeneraleko bozak. Eta hor gaitza gertatu da. Ezker-eskuinak berdinean gelditu, elgarren bete, 26 eta 26! Ados jaunak ados, jokoz eta oroz, luzeko jokoan kantatzen den bezala! Ondorioz, departamenduburu jarri zauku Jean Castaingts ahurtiarra, UMP alderdikoa, ez gehiengoa zue- lakotz bainan adinari esker, kontseiluko xaharrena izanki! Aipaldi frango ukan duen beste gertakari bat, Euskal-Herria- rentzat lurralde kontratu berri baten finkatzea, François Fillon gobernuburua Baionarat jinik. Kontratu hauta batzuen gostuko, aise eskasegia beste frangorentzat. Erran behar dena da ere aurten ere bazterrak gutien ustean min- beratu direla gure euskaldungoari josi auzi horiekin: atxiloketa, kondu blokatze eta nik dakita zer! Noiz ote giro lañoago bat gure jendartean? Bi apezpiku, Pierre Molères eta Marc Aillet, hunek bestearen segida hartzen… Ernest Alkhat bertsularia, gizon sanoa eta argia... 2008-A, ARRUNT URTE NAHASIA ? Barack Obama Ameriketako president berria. Eta hau arras besterik da: Pierre Molères landestarrak erretreta harturik, apezpiku berri bat badugula Baionan, Marc Aillet, Toulon aldetik etorria. BETI AITZINA! Zerua ez bada ere beti urdin, kulturaren sailean iduritzen zauku arras urte ona izan dela, bere heinean emankorra eta aberatsa. Usaiako hitzordu handiak, Herri-Urrats eta beste, beti jendetsu. Jean Haritschelhar handizki omendua Bilbon, Xipri Arbel- bide eta Txomin Peillen Saran. Aurelia Arkotxa-ren sartzea Euskaltzaindian, Ipa- rraldetik lehen emaztea… Iparraldeko Bertsulari Xapelketa, hoin ederki bururatu dena eta Amets Arzallus-ek irabazi duena. Gogoan dugu ere “Xuberoko Jauna “ pastorala, Ezpeizen eman dena. Gogoan aurten agertu liburuak, lehenik “ Herria maitez, Eliza maitez”, Josep Camino apezaren lekukotasun ginarritsua, bai eta ondotik jin direnak, Biblia lapurtar-baxenabartarrez, aita Marzel Etxehandi-ri zor dioguna, eta beste asko, batzu berrikitan aipatuak astekari huntan Durangoko azoka hurbiltzearekin. Geroari buruz bihotz-altxagarri estreinaldi batzu, Baionan Luma haurtzaindegiarena, Donamartirin Arberoako ikas- tolarena, Baionan Unibertsitate berrituarena. Eta gero, gogorat heldu zaizkigu bixtan da aurten zendu diren euskaldun argi eta sano batzu, besteak beste Iratzeder beneditano euskaltzain olerkaria, Ernest Alkhat ber- tsulari guziz herrikoia eta Mikel Laboa kantari paregabea. MARI DOMINGI Kaseta hau eskuetara etorriko zaizuelarik, Eguberriko eguna jadanik iragana izanen da, eta agian ongi iragana, familiako besta giro hoberenean. Olentzerok bere bisitak egin ditu xoko moko askotara, aro berri baten iragarle, eta bere itzulia ez omen du oraindik arras bururatua. Urtetik urtera gero-eta gehiago bisita egiten ditu, Olentzeroren ohidura hori ari delarik polli- ki zabaltzen hemen gaindi. Eta, hau sor- presa, aurten lagun bat ba omen zuen. Olentzerori gutun apaindu lehiaketa bat bazagon antolaturik Eguberri aitzintto hortan. Gutun oso pollitak, ohartu girenez. Elixabet batek honela hasten du berea : “Olentzero, zer moduz mendian ? Ongi da Mari Domingi, zure neska laguna ?...” Hauxe ba ! Guk uste baiginu- en gure ikazkin famatuena bakarrik bizi zela mendi zokoan ! “Horra Mari Domingi, begira horri, gurekin nahi duela Belena etorri” dio aspaldiko kantuak. Oraiko gutunek adiskidetu dute beraz kantuaren arabera gona zaharrez beztitua den Mari Domingi Olentzerorekin. Eta hunek ukan dituen dei guziekin, segur ongi lauzkatu lukeela. Elixabet gazteak bere gutuna honela segitzen du : “Hemen Baionan biziki euri eta haizea egin du, jen- dea triste dago. Aurten, ona eta polita nago, ez nago gaiztoa batere, horregatik eskatu nahi nizuke... iguzki handi bat... gizon bat polita eta azkarra nire ahizpa- rentzat... lotoa tokatzea eta ez lan egi- tea...”. Ez ote du hor soberaxko galdegi- ten Elixabetek ? Bereziki lanaren kontu horrekin. Nork daki ez ote duen geroan igandetan ere lan egin beharko bai-eta hirurogoita bost orenez berdin astean ! Europako gobernuek nahi lukete polliki polliki langileria hortaratu, bainan orain- gotz Estraburgoko legebiltzarrak zorionez eza eman dio xede horri. Badakigu haatik giderrak atxikitzen dituzten buru handi horiek zein tematsuak diren. Bertze gutun batean hauxe dugu irakurtu : “Pobreentzat deitzen zaitugu, Olentzero. Nahi ginuke zuk pobreentzako opari ainitz emaitea eta janaria...”. Zer zoriona pobreenen egoera hobetzen balitz, hain- bertze badirelarik bazter guzietan ! Dato- rren Eguberrirako, Olentzerok eta Mari Domingik Nicolas Sarkozy eta Carla Bruniren ikustea joan behar lukete, eta Olentzerok Nikolas Handiaren ganik ardi- esten ez duena, menturaz Mari Domingik Carlaren bitartez eskura lezake... P.J.

description

Herria astekaria 2987

Transcript of Herria 2987

Page 1: Herria 2987

Eta jin da Eguberri

denen bihotz-altxagarri!

2008-ko Abendoaren 25-ekoa25 Décembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2987

Japonian badute usaia berezi bat: abendo erditsutan, jendeari zabaltzen da dei bat hitz bakar batez errandezan nolakoa kausitu duen urtea eta konduak egiten dira zoin hitz agertzen den gehienik. Aurtenberaz, “hen “ hitza da deneri aitzindu. Eta hitz horrek erran nahi omen du bitzia eta nahasia...Goazen bada behako bat eman bururatzerat doan urte huni. Hain nahasia izan baita? Bakoitxak ikus!Gauza bat segura hauxe da : joanden udatik hunat “krisia” hitzarekin beharriak tutatuak ditugula.Gaitza Ipar-Ameriketatik jina zauku, hango banko batzuk, sobera ausartak izanik, zernahi tratu txaregin dutelakotz eta zernahi sos galdu bai eta gal-arazi! Orai, ez da besterik aditzen, krisia eta krisia!Dirua xuhur eta lana xuhurrago! Gainerat, frangok diotenaz, baditake ez den krisiaren hastapenabaizik, makurrena ondotik jinen! Beste frangoren beldurra, krisiaren estakuruan zernahi behardaukutela oraino irets-arazi eta hortarik sortuko dela zernahi nahaskeria!

OLINPI-JOKOAK XINAN

Egunak jin eta egunak joan, izan da aurten ere gertakari frango! Hitseta alegera, denetarik, beti bezala! Urteari behako bat larri-larriaemanez, ez gira ariko berexten zoin izan diren baitezpada aipaga-rrienak, nahas-mahas pikor batzu hartuko ditugu han-hemenka... Mundu zabalean, iduri du gertakari nagusietarik izan dela IparAmeriketako Estatu Batuetan Barack Obama hupatzea presidentkargurat. Lehen aldia larruz beltzarana den norbait jartzen delamunduko herri puxantenaren buru. Eta besterik zer? Gauzak diren baino beltzago erakutsi gabe ere,berri on baino berri txar gehiago oro har, ala ez ote? Ainitz tokitangerla, beti gerla. Atentadu frango, Bombay hiriko horiek izigarriene-tarik! Bahitzeak merke, noiz nahi ba Somaliako itsas-aldean ala nunnahi! Hodeien artetik, argiño batzu noiztenka, hala nola IngridBetancourt-en libratzea, aspaldian berantetsia!Burrunba handia ere Xinan muntatu Olinpi-Jokoekin. Gaitzekoeztabadak zoin-gehiagoka horien gainetik! Giza-eskubideen auziabeti minbera alabainan. Gainerat, kirolen mundu hori ez dutenetzdiruak eta drogak gero eta gehiago andeatzen ari...Aurten hil diren jende famatuenetan, Emmanuelle serora, behart-suen aldeko sail miresgarri bat akulatu duena, eta Alexande Soljenit-syne erruso idazle ospetsua, komunixteri hain kartsuki ihardoki ziote-na eta Nobel saria ardietsi zuena.Frantzian gaindi, oroitzapen frango harrotu da ospatuz 14-eko gerla bururatu zelako 90. urteburua.Gerla hartan parte hartu zuen azken soldado frantsesa, Lazare Ponticelli, martxoan hila... Aipagarriere Lurdeko ospakizun horiek, Ama Birjinaren agertze heien 150. urteburukari, Aita Saindua beraere Lurderat jinik...

HERRIKO BOZAK

Aise hurbilago, solasgai nagusietan ukan ditugu herriko bozak.Euskal-Herrian ere, aldaketa parrasta bat ekarri dute. Ezke-rraldekoak irabazle Angelun bainan galtzale Hendaian. Auzapezberriak herri horietan bainan ere Urruñan, Hazparnen, Bidarten,Uztaritzen, Ahetzen, Luhuson, Makean, Maulen, Heletan, Saran,Urepelen eta beste herri askotan. Egun berean, kontseilu orokor edo jeneraleko bozak. Eta horgaitza gertatu da. Ezker-eskuinak berdinean gelditu, elgarrenbete, 26 eta 26! Ados jaunak ados, jokoz eta oroz, luzeko jokoankantatzen den bezala! Ondorioz, departamenduburu jarri zaukuJean Castaingts ahurtiarra, UMP alderdikoa, ez gehiengoa zue-lakotz bainan adinari esker, kontseiluko xaharrena izanki!Aipaldi frango ukan duen beste gertakari bat, Euskal-Herria-rentzat lurralde kontratu berri baten finkatzea, François Fillongobernuburua Baionarat jinik. Kontratu hauta batzuen gostuko,aise eskasegia beste frangorentzat. Erran behar dena da ere aurten ere bazterrak gutien ustean min-beratu direla gure euskaldungoari josi auzi horiekin: atxiloketa,kondu blokatze eta nik dakita zer! Noiz ote giro lañoago bat gurejendartean?

Bi apezpiku, Pierre Molères eta Marc Aillet, hunek bestearen segida hartzen…

Ernest Alkhat bertsularia, gizon sanoa eta argia...

2008-A, ARRUNTURTE NAHASIA ?

Barack Obama Ameriketako president berria.

Eta hau arras besterik da: Pierre Molères landestarrak erretreta harturik, apezpikuberri bat badugula Baionan, Marc Aillet, Toulon aldetik etorria.

BETI AITZINA!

Zerua ez bada ere beti urdin, kulturaren sailean iduritzen zauku arras urte ona izandela, bere heinean emankorra eta aberatsa. Usaiako hitzordu handiak, Herri-Urratseta beste, beti jendetsu. Jean Haritschelhar handizki omendua Bilbon, Xipri Arbel-bide eta Txomin Peillen Saran. Aurelia Arkotxa-ren sartzea Euskaltzaindian, Ipa-rraldetik lehen emaztea… Iparraldeko Bertsulari Xapelketa, hoin ederki bururatu denaeta Amets Arzallus-ek irabazi duena. Gogoan dugu ere “Xuberoko Jauna “ pastorala, Ezpeizen eman dena. Gogoan aurtenagertu liburuak, lehenik “ Herria maitez, Eliza maitez”, Josep Camino apezarenlekukotasun ginarritsua, bai eta ondotik jin direnak, Biblia lapurtar-baxenabartarrez,aita Marzel Etxehandi-ri zor dioguna, eta beste asko, batzu berrikitan aipatuakastekari huntan Durangoko azoka hurbiltzearekin. Geroari buruz bihotz-altxagarriestreinaldi batzu, Baionan Luma haurtzaindegiarena, Donamartirin Arberoako ikas-tolarena, Baionan Unibertsitate berrituarena.Eta gero, gogorat heldu zaizkigu bixtan da aurten zendu diren euskaldun argi eta sanobatzu, besteak beste Iratzeder beneditano euskaltzain olerkaria, Ernest Alkhat ber-tsulari guziz herrikoia eta Mikel Laboa kantari paregabea.

MARI DOMINGIKaseta hau eskuetara etorriko zaizuelarik,Eguberriko eguna jadanik iragana izanenda, eta agian ongi iragana, familiako bestagiro hoberenean. Olentzerok bere bisitakegin ditu xoko moko askotara, aro berribaten iragarle, eta bere itzulia ez omen duoraindik arras bururatua. Urtetik urteragero-eta gehiago bisita egiten ditu,Olentzeroren ohidura hori ari delarik polli-ki zabaltzen hemen gaindi. Eta, hau sor-presa, aurten lagun bat ba omen zuen.Olentzerori gutun apaindu lehiaketa batbazagon antolaturik Eguberri aitzinttohortan. Gutun oso pollitak, ohartugirenez. Elixabet batek honela hasten duberea : “Olentzero, zer moduz mendian ?Ongi da Mari Domingi, zure neskalaguna ?...” Hauxe ba ! Guk uste baiginu-en gure ikazkin famatuena bakarrik bizizela mendi zokoan !

“Horra Mari Domingi, begira horri, gurekinnahi duela Belena etorri” dio aspaldikokantuak. Oraiko gutunek adiskidetu duteberaz kantuaren arabera gona zaharrezbeztitua den Mari Domingi Olentzerorekin.Eta hunek ukan dituen dei guziekin, segurongi lauzkatu lukeela. Elixabet gazteakbere gutuna honela segitzen du : “HemenBaionan biziki euri eta haizea egin du, jen-dea triste dago. Aurten, ona eta politanago, ez nago gaiztoa batere, horregatikeskatu nahi nizuke... iguzki handi bat...gizon bat polita eta azkarra nire ahizpa-rentzat... lotoa tokatzea eta ez lan egi-tea...”. Ez ote du hor soberaxko galdegi-ten Elixabetek ? Bereziki lanaren kontuhorrekin. Nork daki ez ote duen geroanigandetan ere lan egin beharko bai-etahirurogoita bost orenez berdin astean !Europako gobernuek nahi lukete pollikipolliki langileria hortaratu, bainan orain-gotz Estraburgoko legebiltzarrak zorionezeza eman dio xede horri. Badakigu haatikgiderrak atxikitzen dituzten buru handihoriek zein tematsuak diren.

Bertze gutun batean hauxe dugu irakurtu :“Pobreentzat deitzen zaitugu, Olentzero.Nahi ginuke zuk pobreentzako opari ainitzemaitea eta janaria...”. Zer zorionapobreenen egoera hobetzen balitz, hain-bertze badirelarik bazter guzietan ! Dato-rren Eguberrirako, Olentzerok eta MariDomingik Nicolas Sarkozy eta CarlaBruniren ikustea joan behar lukete, etaOlentzerok Nikolas Handiaren ganik ardi-esten ez duena, menturaz Mari DomingikCarlaren bitartez eskura lezake... P.J.

Page 2: Herria 2987

• Beljikan, gobernurik gabe dira Egu-berri keinka huntan, Yves Leterme gober-nuburua bortxatua izan baita bere kar-guaren uzterat, ixtorio nahasi batzuen gatiknaski. Erregeak onartu du kargu uzte hori etaWilfried Martens gobernuburu ohiari galdetu dioentseatzea segidaren hartzerat.

• Irakia uzten ari dute emeki emeki munduzabaleko tropa mil i tar okupatzaileek batbestearen ondotik. Bagdad hango bereko go-bernuaren arabera, helduden uztailaren onda-rreko lekuak hustu beharrak omen dira irakiarlurretik, heldu baita 2009ko urtearen erditako.Hori du bederen jakinarazi Irakiako kanpokozeren buruzagia den Hamman Hammudi jau-nak. Xuxen erraiteko, 2003an hasi zuten kan-potiarrek Irakiako lurraren zaintze horiAmerikako Estadu Batuek berek hartu zutelariksoldado horien guzien buruzagitza. Aspaldixkohuntan hango eremuetarik bakantzen hasiak,zortzi naziotakoak dira orai han gelditzen oro-tara : Estadu Batu Amerikarretarik 145.000 sol-dado, Inglaterrako erresumatik 4.100, Australi-atik 980, Errumaniatik 397, Salvadoretik 280,Dinamarkatik 50, Lituaniatik 40, Estoniatik 34.Beste herri batzu ere badira, biziki guti zitaizke-nak, orai ondarrak erretiratuak baitituzte berriki,edo urtearen bururako erretiratuko. Herri hekdira Alemania, Bosnia, Bulgaria, Hegokorea,Georgia, Kazakhstan, Japonia, Moldavia,Txekia, Tonga eta Ukraina.• Israelen ixtripu latza ukan du hango berekoautokar batek, erruso bidaiariak zeramatzalarikNeguev mendietan barna, erroitz bati beheitilehertu ondoan. Ixtripu horrek egin ditu 28 kol-patu, haietan 15 garrazki, Neguev hartakobasamorturatzean, Israelgo hegoaldean. Zau-rituenak Eilateko ospitalerat ereman dituzte,batzu anbulantziaz eta besteak helikopteroz.

• Bere zapetak George Bush pre-sidentari bota dizkion arabiar gaztea,

29 urteko kasetalari bat da, aski suhareta berotzat ekarria, gisa guziz mun-

duaren itzulia egin du haren egitateak, bakotx-ak bere aldera jujatzen duena. Irakiar legeanpresondegi zerbaitetara kondenatua izan litake,aldiz balentria handitzat daukate lan hori arabi-arren aldekoek, zenbaitek erranez ere Al Qai-datiarretik zerbait baduela.• Grezian ezin bururatuak izan dira hanbategun eta astez ere gazteek karriketan gaindierabili dituzten manifestaldi muimendutsuak,ondarrekotz orotarik biltzen zituztela,sindikalista, imigratu eta zernahi asaldatu, go-bernuko, parlamentuko eta beste, nahasmen-duetan.• Petrolioaren prezioak bere apalera jo du. AltaOPEP batasuneko olio beltz horren saltzaleekgutitua dute, eta gutitzekotan erregailu arrakas-tatsu horren lurpetik jalgitzea. Halere, 3,2 miliunbarrilakoa dute produkzio hori egun bakotx etahirugarren aldia dute ttipitze hori azken lauilabeteetan.• Israel eta Hamas arabiarra ez dira segurkielgarrekin konpontzekotan. Tiroak entzuten diranoiznahi eta ez dira gelditu joandeneko seiilabetean, funtsean ez du iduri Eguberrikobestek ere biziki geldiaraziko dituztela. Altabalukete bakearen beharra Gazako aldekopalestinarrek, jatekoz fornitzeko batetik eta fuelerregailuz ere bainan ONUko garraiolariakblokatuak daude ez jakin noiz arte. Horiek hola,bozak hurbilduak batzu ala besteek bi alderdi-etan eta ez jakin nehork zer gertatuko den hori-etan eta gero.• Esklaboak badirela oraino 2008ko munduhuntan, berri txar hori ere jakinarazten duteberen eguberriak besta giroan ospatzeradoatzin jende uroseri. Afrika-Darfur herritikheldu dira holako berri ilunak, badirela herrihortako basasoldadoak aski atrebituak, gizonala emazteak, gaztetxoak biltzen dituztenakheietaz lan txarretan baliatzeko, sexualitateabarne. Bakotxak ikus nun dituen mundu hunekbere salbaiak.• Mauritanian lehen aldikotz hautatua zutenherritarrek zuzen den demokrata moldean SidiMohamed Ult Cheik herri horren independentzi-ako lehen president. Militarren estadu kolpebatek bahitua zuen joanden abuztuaren 6azgeroz, orai diote libratua dutela…• Raul Castro Kubako president dena, anaiaFidel erituz geroz, bisitaz joan da Venezuelarathango adiskidea duen presidentari lehen bisitaegiterat. Zenbait orenena zuen president komu-nistak horgo bisita beharra. Bainan luzamenaegin dio egonaldi horri, Brazilerainoko bisitarenegiteko, han baitute herriarteko biltzar bat eginbeharra Karaibetako herriek.• Tailandian ere lanak dituzte beren goberna-menduarekin. Lehengo lehen ministroa bazter-turik, joanden abenduaren 2an, oposiziokoberria dute orai haren lekuan.

ULITXEKINEguberri eta Urtats hurbiltzearekin, bazterrakardura lasaitzen dira bainan aurten halakosamin bitzi aire batek aitzina iraun du hor gain-di. Deputatuak ulitxekin, oporretarat joaitekoazken puntaraino, beren artean dena piko,zimiko eta ausiki! Alde bat kalapitan! Bateanelgarri oldartzen igandetako lanaren gainetik,bestean telebixtako iragarki edo publizitatesailak noiz nola eta nun behar litazkeendebekatu, mugatu edo libro utzi! Funtsez arra-zoinka baino gehiago dena erasia! Beihalakoakziona, irringari ere litake ez balitz nigarringarri!Bestalde, ikasleak kexatuak, eta nola kexatuak,dena manifestaldi, hezkuntza minixtroarenaldakuntza xedeak ezin onetsiz. Minixtroa gibel-ka bainan aski gora erranez urte baten buruanhar-araziko duela halere aurten hartu ez denbidea, hobeagorik ez omen baita! Beren aldetik,ikasleak beti berdin hasarre gobernuaren kon-tra, Urtats ondoan ere berriz mugituko direlaberen aldarrikapenak entzun-araziz eta ahalbezen azkar! Hauxe da abendo nahasia bestenaz!

ZILO HANDIAGiro mintua ere 2009-ko aurrekontuakbozkatzeko tenorean! Gobernuaren au-rrekontuez mintzo gira bixtan da... Denen buru,ainitz tirabira eta onarpen bat untsa motela,nehork ez espantu handirik, nahiz ele zuriakmerke! Bozkatua izan den buxetak badaukaalabainan alimaleko ziloa, 79 miliar eurorenanunbait han! Hogoi bat miliar behin uste zutenbaino gehiago! Alta, zonbait urte huntan askioihukatzen zaukuten kondu horien ziloa etzelautzi behar handitzerat, urtetik urterat ttipituz joanbehar zuela izaitekotz! Eta horra nun sekulanbaino handiagoa agertzen den! Ezinbestean

omen eta krisiaren gatik, 2009-a urte minberaizanen delakotz, ondoko urtetan plantatzekohaatik ziloaren estaltzeari, aro hobea jinenomen baita, oraiko keinka txarra ahantz-arazikoduena... Goazen beraz mentura hortan! Biba gueta eiherako asto beltxa!

SUA OTOITZ-LEKUANLyon-eko ondoan, norbaitek su eman dio musul-manoen moskea edo meskita bati, egur batzumetaturik ate aitzinean. Ez da hanbatekomakurrik izan, keak egin du suak baino kaltegehiago. Bainan bazterrak kexatu dira, musul-manoen kontrako egintzak noiz nahi badirelagisa hortan hor gaindi eta arrasta kolpe bat onabehar zaiotela eman lehen bai lehen. MichèleAlliot-Marie barne-minixtroa ere aski goramintzatu da, holako gauzak ezin onetsiak direlaeta bazterrak hola direla nahasten, batzuetan ezguti! Manifestaldi jendetsu bat ere egin daprotesta gisa eta ondo hartako girixtino askokkaria hortarat erakutsi dute beren elkartasunosoa.

BERRI ON BATArtetan badira berri onak ere... Aspaldian badakarta berezi bat hiru haur edo gehiago dutenfamiliek baliatzen ahal dutena treinetan hein batmerke ibiltzeko. Duela zonbait hilabete hitzemana zuten eta oraigauzatzen da xede hori, karta bera ukaitenahalko da bi haurrekin eta batzuetan batekin ereba, hala nola aita edo ama bakarrik bada hau-rraren hazteko eta hilabetean mila euro bainogehiago ez irabazten. Ez idurika, familia frangorihedatua da beraz delako kartaren gozamena.Denak pikoan ezarriko omen dituzte Urtatsondoxean. Domaia da ez baitira lehentxagoapailatu, aurtengo Eguberrrietan ere baliatzenahal izaiteko karta hori. J-B D

2

Guggenheim eta Balentziaga museoak, aktualitatearengorrian Euskal Herriko bi museo hoietan gertatu irregulartasunak hegoaldekoaktualitatearen gorrian ditugu. 1998 eta 2005 artean Guggenheimmuseoko fondoetarik milioi erdi euro desagertu ziren. Bestalde artelanakerosteko dirutzatik, 2002-2005 artean, sei milioi euro baino gehiago galduzirela aztertu du ikerketa batzordeak.Cristobal Balenciaga jostunaren omenez Getarian eginen duten museoariburuz, fondo publikoen eta ondarearen desagerpena aztertu ditu ikerketabatzordeak. Salaketa auzitegian ezarria izan da Getariako auzapezohiaren kontra.Bi kasuetan, JaurlaritzakoKultura sailburuakerantzukizun polit ikoaduela dioen erabakia onar-tu du Eusko Lege-biltzarrak; Balentziagaauzikoa aho batez etaGuggenheimi buruzkoaEAJ eta EBrena salbubeste indar polit ikoenbotoarekin.Miren Azkarate kultursailburuaren dimisioaeskatu dute PSE-EEk,PPk eta EHAK-k Guggen-heim kasuagatik, eta PPketa EHAK-k baitaBalentziaga auziagatikere. Ibarretxe lehendakari-ak eta gobernuaksustengua adierazi dioteMiren Azkarateri.

Ibarretxe lehendakari hautagaia Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, helduden martxoko hauteskundeetanberriz EAJko hautagai izanen dela baieztatu du Gasteizko Buesa aretoanbildu den EAJ-PNVko biltzar nazionalak. Biltzar berak adostu du IzaskunBilbao Legebiltzarreko presidente izaiteko hautagaia izanen dela.

Espainiar Justiziak ANV eta EHAK legezkanpo ezartzeaaztertzen ari du Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV eta EHAK legezkanpoezartzearen erabakia aztertzen ari du. Hamar eguneko epea eman dieANVren 125 herriko etxeetako taldeei eta EHAKren Eusko Lege-biltzarreko Ezker Abertzalea taldeari desegitearen kontra dituzten arra-zoinak aurkezteko. Auzitegiak gero erabakiko du talde horien desegiteaonartzen duen, Estatuaren abokatuak eskatu bezala. 125 herriko etxetan ordezkaritza badu EAE-ANVk eta Eusko Lege-biltzarrean EHAK-k. Hoien denen desegitea eskatu dio auzitegiariEspainiako Estatuaren Abokatuak, baina erabakia hartu aitzin talde horienkontrako arrazoinak aztertzea erabaki du.

Azpeitian zentzura mozioa urtarrilaren 5ean EA eta EAJ-PNVek urtarrilaren 5ean aurkeztuko dute Iñaki Errazkin auza-pezaren kontrako zentzura mozioa, 17an eztabaidatua izanen dena herri-ko kontseiluan. Inazio Uria enpresaburua ETAk hil zuelarik, ezker abertza-leko kontseilariek atentatua ez zutelako gaitzetsi, erabaki zuten EAJk etaEAk mozioa aurkeztea. Eusko Alkartasunak ETAri egozten dio Azpeitikoudal gobernua haustearen ardura. “Atentatuaren erantzukizuna ezezik,ETAk bere gain hartu beharko du EA eta ANV garatzen ari ziren ildoabertzale eta aurrerakoieko udal gobernuaren haustura ere”.

Bizkaiko Bertsulari Txapeldun : Igor Elortza Igor Elortzak jantzi du bosgarren aldikotz Bizkaiko Bertsulari Txapelketantxapela. Unai Iturriaga bigarren sailkatu da. 4.500 bertsuzale bildu zirenBarakaldoko BEC aretoan bertsu txapelketaren entzuteko.

Ezker abertzaleko 10 kidek ETAn sartu direla jakinaraziduteGara eta Berria egunkarietan agertu deklarazioan, hamar pertsonen ize-nean, aurpegia agerian mintzo diren lau gaztek jakinarazi dute ETAn sartudirela. Beren deklarazioan, errepresio ba eta demokraziarik gabekoegoeraren aitzinean, ETAn sartzea erabaki dutela diote. Hamarrak ezkerabertzaleko kideak direla diote, herriaren aldeko lanetan zabiltzanak bai-nan polizia bila joan eta ihes egin dutenak, torturatu eta espetxeratukozituztela beldur zirelako. Orain, ETAn sartzea erabaki dute eta gainera,publiko egin dute beren erabakia.

Antxoaren arraintza debekatua Europako ministroek erabaki dute 2009an Bizkaiko golkoan ezin izanendela antxorik arrantzatu. Lau urte badu antxoaren arraintza debekatuaizan dela, arraina eskas izanez eta berritu dadin. Iduriz zientifikoen lanekerakusterat emaiten dute ez dela lau urtez antxoaren kopurua beharbezala emendatu eta beraz helduden sasoinean ere arraintza hetsia iza-nen da. Zientifikoek beste azterketarik eginen dute udarako jakitekoarraintza irekia izaiten ahalko den. Hegoaldeko arrantzaleak arras haserregelditu dira erabakiarekin, zeren, diotenaz, antxoa bada itsasoan.

Euskal selekzioak ez du jokatu Abendoaren 23 an, San Mameseko zelaian, Irango selekzioaren kontrajokatu behar zuen partida ez du jokatu euskal selekzioak. Futbol fede-razioa eta jokalariak ez dira adostu zein izen eman selekzioari : fede-razioa “Euskadi” izena emaitearen alde zelarik, jokalari multzo haundiak“Euskal Herria“ izena nahiago zuen. Jaz jokalariek galdeginik, Euskal He-rria izenarekin jokatu zuten zazpi probintzien parte hartzearen sinbolobezala.

Eusko Ikaskuntzak 90 urteAbendoaren 22an, Eusko Ikaskuntzak bere sortzearen 90garren urte-betetzea ospatu du. 1918ko urtean euskal kultura berpiztu eta garatzeko,Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Aldundiek sustatu erakun-dea izan zen. Urtebetetzea Izan ginelako... Garelako ikuskizunarekinospatu dute Donostiako Akuariumean.

Eguberritako sari nagusiaren zati bat OñatiraBerri ona Oñatin 32.365 zenbakia duen txartela erosi dutenentzat : Egu-berri loteriako sari nagusiaren zati bat tokatu baitzaie ; 3 milioi euro par-tikatzeko. Laugarren saria Bilbo aldera etorri da. Opari ederrak Eguberrigaraian.

Zuzendaritza berria Realeko futbol taldean Akziodunen bilkurak gehiengoa eman dio Aperribay-en inguruan muntatuzerrenda berriari. Buruzagitza berri batek hartu ditu beraz Donostiar futbolelkartearen giderrak.

Batzuk nahi Miren Azkarate-k bere kargua uztea, alderdijeltzaleak aldiz bere sustengu osoa adiarazi dio… Hemen,

Leire Corrales deputatuaren elkartasun musua…Yves Leterme

Page 3: Herria 2987

HIRI-BIHOTZ APARKALEKUADonibane Lohizunen estreinatu duteHiri-Bihotz aparkalekua, frantsesez“Coeur de Ville”, merkatugunetik bi urra-tsetan muntatua lurpez.

Michèle Alliot-Marie denen aitzineko,bildu da hautetsi eta kargudun frango. Aparkalekua idekia da joanden ago-rrilean, urte bat eta erdi arizanik obran.Ideki zelarik, apainketa lan ttipi batzubaziren oraino bururatzekoak, orai denakeginak izanki jin da beraz estreinaldiarentenorea. Aparkalekua gain-gainetikmuntatua da eta aski ederki, igogailu etagaineratiko, gauza guziak ahal bezenbaterrextuak izaiteko gisan hor dabiltzaneri.Aparkalekuarekin batean, zerbitzu askoeskainiak dira: hala nola euritakoakprestatzen dituzten han berean, erosketaegiterat joaiteko orgatxo batzu ere ba,bizikletak ere berdin, autoa han utzirikitzuli bat egin nahi dutenentzat...Zimenduak behar izan dira 26 metrobarna segurtatu, zola gisa hartakoabaita, ez ahantz alabainan DonibaneLohizune toki lohitsuan dela, bere izenakdion bezala. Orotarat bada 365 autorentokia, beste 105-en tokiak salduak beza-la, 75 urteren gozamena segurtatuz,itzuli hartako jendeeri. Vinci-Park etxeakdu bere gain kudeantza guzia, herri-arekin finkatu hitzarmena berme.Xingolaren mozteko, minixtroak berealdean zituen beraz Peyuco Duhartauzapeza eta Denis Grand Vinci-Parketxearen zuzendari nagusia. Hitzaldietanazpimarratua izan da zinez toki arraroankokatzen dela aparkaleku hori, hiriarenerdi-erdian, merkatutik arrunt hurbil,saltegi ainitz ba inguruan, eliza, herrikoetxea eta portua ez urrun...Agorriletik hunat, 30.000 auto badirajadanik sartuak Hiri-Bihotz aparkalekuan.Eta Vinci-Park etxeak, Eguberri -kari etadenbora berean estreina-kari, opariñobat egiten diote autozaineri: aldi bakoitxlehen orena urririk helduden martxoondarra arte! Beste opari bat, hau ezdena hunenbeste denborarendakobainan alde bat: nornahirentzataparkatzea urririk bere urtebetetzeegunean, nortasun-ageriaren erakusteaaski!Auzapezak dio aparkaleku horrek gauzaainitz errextuko duela, sasoinean segurbainan urte guzian ere ba. Horiek hola,badira haatik ez direnak ados, diotenakhiri erdirat hobe litakeela ez autorik eka-r-araztea, batere edo ahal bezen guti,aparkalekuak hiritik baztertxago eginezeta joan-jinkari batzu ibil-araziz. Egiaerran, joko hori ere bada Donibanen,bainan sasoin betean, orduan izaitenbaita denen beharra.

LAU ZINEGELA BERRI HELDUDENURTEANGauden Donibane Lohizunen: Hiri-Bihotz aparkalekuaren gainean, denaestaltzen duela, muntatua dute lauzaeder zabal bat eta han eraikiko da zine-gune berri bat, lau gelarekin. Orotarat,693 lagunen tokia. Gela handi bat, 319lagun kokatzen ahal, beste bat 180 jen-derentzat eta beste biak aise ttipiagoak.“Lehen harria” dute pausatu joandenegunean, aparkalekua estreinatu bainolehen. Lehen harria, hori mintzatzekomolde bat izanki, ez baita harririkpausatu ez eta ikusi ere. Zinegilekerabiltzen duten “clap” delako bat dutejo, obran hasten ahal direlakoarenseinale. Urteburuko bestak baitira, obran

ez dira funtsez hasiko Urtats ondoanbaizik eta badute urte batena hurbil.Garat familia da sail horri plantatua,jadanik Rex zinegunea atxikitzen duena.Lehen, bazen hor berean beste zinegelabat, Select deitzen zena. Izen hura beraukanen du zinegune berriak. Gehiagodena, lehengoak bazuen aitzinalde batarras berezia arkitekturaren aldetik.Barreatu zutenean, harri guziak bilduzituzten eta sailkaturik ezarri. Aitzinaldehura bera berriz muntatuko da heldudenurtean, zinegune berriaren sartzeaklehengoaren itxura ber-bera ukanen du.Itxura baino gehiago funtsean, hura beraizanen baita berriz eraikia berdin-berdinean...

Zinegune berriak ez du hartukoaparkalekuaren gainetik muntatu lauzaguzia, eskualde bat bakarrik. Zer eraikikoda gaineratikoan? Auzapezak erran duhautua ez dela oraino egina, karkulan aridirela zer litakeen hor egokienik, kultur-etxe edo beste...

PIRATAK DONIBANEN!Nundik jin diren ez dakigu xuxenerrraiteko bainan piratak baziren joandenigandean Donibane Lohizuneko Kexiloagelan eta zernahi jende, ttipi eta handi,heieri ongi etorriaren egiteko! Ziburuko

Luma haurtzaindegiak gomitaturik horziren alabainan Pirritx, Porrotx,Marimotots eta horien lagunak eta berenikusgarri berria, Piratak hain xuxen,eskaini dute, denen atsegingarri!

DENAK URERAT!Ziburun, Zokoako hondartzan, heldudenigandean, abendoak 28, goizeko 11-etan, besta-komiteak muntatzen du urteberrikoa deitzen duten mainaldia,aitzineko urtetan ere arrakasta pollitaukan duena. Besta giro batean etakrakadaño bat eskainiz ondotik. Izena duez hain asurtia mainaldi horrek, Urtatsaitzin eginez ez baita alabainan urteberriko lehena bainan izaitekotz urtexaharreko azkena...

3

Michèle Alliot-Marie minixtroak airoski moztudu estreinaldiko xingola...

Garat familiak nahi du zinema gero etagehiago maitarazi Donibane Lohizunen...

Pirata itxtorio batzu zinez harrigarriak!

Zernahi haur, denak loriatuak...

Lehen aldikotz antolatua zuten BaionakoAEK eta Hiruki elkarteak Olentzerorigutun apainduen lehiaketa. Eta, lehenaldi batentzat, antolatzaileak gusturaagertu dira, 40 gutunez goiti eskuraturik,denak lan oso pollitak, bai euskararenmailan, bai marrazkiaren kalitatean.Epaimahaiak (Lucien Etxezaharreta,Claude Labat, Arantxa Hirigoyen, IreneBorda) hautatu ditu gutun horietarik gus-tukoenak. Eta sari banaketa egin daBaionako Euskal Erakustegian. Taldeka,Uda Leku taldeak du lehen saria ere-man; ikasgelaka, Baiona Polo Beyris-eko Hiriondo ikastolako “Lumatxoak”gelak (9/10 urteko haurrak) ; bakarka, bisari, Oihana ikastolako Ayous Blom-Larcebalek (6 urte) eta ere Irati Es-parza-Guimont baiones nexkatoak ;helduen saria, Itsaso Garcia-k, eta sariberezia Baionako AEKko talde batek.Zeren, ez dira haurrak bakarrikOlentzerori idaztea menturatu, helduekere egin dute urrats bera, eta zein po-lliki ! AEKko ikasleek euskaran tre-batzeko parada pollita zuten hor. Kasuhelduden urtean Olentzerok eta MariDomingi haren bizilagunak ez dutenezgutun askoz gehiago eskuratuko !Prest egon ditela !

Irati Esparza-Guimont bere marrazkiarekin,

Xexili Foix antolatzailearen ondoan.

GUTUN APAINDU POLLITAK

OLENTZERORI

Saristatuen taldea, denak pozik !

Olentzero Miarritzen ere baiArgazki honetan ikus daitekeenbezalaxe, Olentzerok ez ohizkobisita bat egin du Atabaleko gelanAEK-k antolatzen zuen Korrikajantzi desfilean. Hor gurutzatuditu Maialen Errotabehere etaElixabet Haizager andereak, baieta Paxkal Ezkurra pilotaria,Benoit Denoyelles (BO) eta AretzIginiz (AB) errugbilariak. Berrehuneta berrogei bat lagun hurbildudira desfilearen preziatzera etaheldu den martxoan mugitukoden Korrika hamaseigarrenarenjantziak ezagutzera.

MIARRITZE

BAIONACGT sindikatuak LAB sindikatukoak juje ez gogokoLan auzitegiko bozetako emaitzaren ondorio bikoitza da CGT lehen atera dela EuskalHerrian, baina LABen juje hautetsiak batetik lauetara pasatu direla. Lehen atera densindikatuari baitagokio auzien eta jujeen ordenamendua kudeatzea, CGTek beste sin-dikatu guztiak salbu LAB gomitatu ditu aitzineko astelehenean Paueko bere egoitza-ra. Aipagaia izan da LAB sindikatuko hautetsiei buruz CGTek berak eta beste sindi-katuek izanen duten jokamoldearen finkatzea. Euskal Herriko CFDT adarrak jakinara-zi du ez dela Paueko bilkura horretan izan. Gehitu du bera zelarik lehen, bazela jadaLABeko juje bat eta arras ongi iragan dela lan auzitegiko lana, orduan ez du konpre-nitzen nola gaizki iragan daitekeen orain.

Tarnosek ez du lan tatsa galdu nahiTarnose barne den Hego Landesetako Seignanx herri elkargoak xedea du hemendikaitzina berak biltzeko, orain arte herri bakoitzak bere aldetik eskuratzen duen lan tatsa.Xede horrek erran nahi luke Tarnoseko herriarentzat bere sarreren hirutik biren gal-tzea. Azken kontseilu bilkuran gehiengoko komunistak guztiz dudakor ziren sarrerahorren herri elkargoari pasatzeaz, sozialistek begi onez ikusten dutelarik ; Jean MarcLespade auzapezak beste ideia bat ezarri du mahai gainean : zergatik Tarnose ez lite-keen Cabab Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoan sartuko ? Gehitu du proposamenhorretaz erreferendum bat muntatzea Tarnosen ez duela baztertzen.

Zangobaloian Frantziako kopan segitzen Baionak.Eta xantza alde atera zaio, ezen, Nimes-ko balentriaren ondotik Frantziako Kopan, ezdu talde handi bat hartuko Baionak final 32tan, baina bai CFA-ko aurkari ttipi bat, VitreAS. Bigarren berri ona baionesentzat, etxean jokatuko dutela xuri urdinek.Garaipenarekin amets egiten ahal dute beraz eta zergatik ez lehen maileko taldehandi bat final hamaseigarrenetan ukaitea aurkari. Partida urtarrilaren 3 edo 4eanjokatuko da Didier Deschamps zelaian.

IKER mintegia euskara idatziaren aldaerez“Aldaketak, aldaerak, bariazioak euskaran eta euskal testugintzan” eman dio izenaIker zentroak, aitzineko asteburuan antolatu duen mintegiari. Bi egunez, erakasle,ikasle eta ikerlari desberdinak bildu dira Iker zentroak Baionan duen egoitzan, baikoi-tzak euskararen inguruan burutu dituen ikerketen berri emaiteko. Honela, ikerketadesberdinetan bildurik gelditu dira euskara eta euskarazko idatziak azken mendeetanukan dituen bilakaerak. Ikerketa horien berri atzeman daiteke Iker zentroak Baionanduen egoitzan.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALAGOAHego Lapurdiko Herri Elkargoak plazaratu du, 16 urte bitarteko haur eta gaz-teentzat, Euskarazko produktuen katalagoa, 3500 aletan banatuko dituenakbere lurraldeko 12 herrietan, haurtzaindegi eta ikastetxeetan. Eskualde hor-tako haur eta gazteek ukan dezaten euskarazko kalitatezko argitalpen es-kaintza. Sei liburu-saltegitan ere aurki ditaikeen katalogoa.

Page 4: Herria 2987

4

SENPEREGazteekin

• ErrubiaAdineko bi taldeak arras molde pollitean ibilki zauzkigu. Berensailkapenean arras ongi ditugu. Sasoina luzea da eta atxikberetik.• Esku Baloia- Nexkatoak hiru mailetan ditugu. Beren sailkapenean lehenbiak erditsutan dire eta hirugarrena, gaztetxoak, lehen dugu.- Mutilak aldiz gibelatxago bainan ez etsi sasoina luzea da orai-no.• PilotaHor badugu berezitasun askoEzker ParetanXixteraz – gure kadet gazteek Euskal Herriko finalerditan galdudute bainan Frantziako xapelgoan aitzina doatzi.- Esku Huska• Benjamin ttarroetan hiru pare eta xitoetan biga kanporatuakizan dire final-laurdenetarat eta erditarat heldurik.• Bainan Xan Michelena eta Andoni Jorajuria xitoen maileanfinaletarat heldu dire bai Euskal Herrikoan eta ere Frantziakoan.Bietan Airetik batasuneko bikote azkarrari amor eman beharizan dute. Halere hamarna urtetan finalerat helduz erakutsi dutegeroari buruz gai onak direla.• Bertzalde gaztetxo lagunik hemen ez izanez Amaiur Jaureguykegin du xapelgo hori Hendaiako lagun batekin, Euskal Herrikofinala galdu eta Frantziakoa irabazi.- Trinketean Palantxan Lea Ozcoidi eta Marion Borda nexkatoak gaztetxoe-tan xapeldun dire. Benjamin ttarroetan Armelle Etchenique etaJoana Tellecheak finala galdu.Goresmenak gure kirolari guzieri bai eta ere horien erakasleeri.

OLENTZERO BETI AIROS!

Eskoletako haurrek ongi etorri alegera egin diote Olentzeroikazkin zaharrari eta denak elgarrekin ibili dira karrikan,herriko etxe aitzinean kantu asko emanez! Olentzero bera betiberdin airos eta zakutara bat opari ba berekin! Gero, pilotaplazan, etzen haatik arras usaiako giroa, euria jinik bat-batean... Halere, dantzan arizan dira aski polliki!

AHETZEHerriko langileen ohoratzea

Urte xahar hau bururatzeko, Jean d’Elbée jaun auzapezak etabere kontseiluak gomitatu dituzte herriko langileak mahainbaten inguruan baso baten hartzera. Jaun auzapezak beremintzaldian erran du zer garrantzi handikoa den langileen etakontseilukoen elgarretaratzea, memento horietan elgar ongiezagutzeko, eta bat bertzeari juntatzea. Eguna bururatzeko,Hiriartea ostatuan afaldu dute mahain on baten inguruanomore onean eta helduden urtean berriz elgarrekin biltzekoesperantzan.

Igandetako mezakHelduden urtean eta urte batez igandetako mezak aldizkatuakizanen dira : larunbat aratsetan 19.00etan Ahetzeko elizan,aldiz igande goizetan 10.30etan Arbonako elizan.Besta on deneri. Panpili

MAKEA-LEKORNEHeriotze

Jean Louis Mendilahatxu Makea Sahasketak utzi du hoin maitezuen laborantza 63 urtetan. Gizon azkarra ibilia da eta erranendut ere zintzoki jokatu dela bere harat-hunatetan. Bainaneritasunak gaina hartu dako, bat-batean, azkenean. Pentsu dutgure Bestaberrietako suisa zeruko artzain onak bere ganatbildu duela eta hortik lagunduko dituela Mendilahatxutiarguziak.

AiretikHuna beraz berriz ere xapeldun, xitoetan, Eñaut Etxeberria etaBenoît Cachenaut, 22-16 irabazirik Senpereri.Bestalde, lehen mailean egonen dira gure helduak, XabiErrekarte eta Hervé Bonetbeltx, hauek Hiriberhonde-Lamuregaraiturik 40-39. Kintze xoil batek egin du ! Eta atxik gogoanborroka bukatzen dela azken kintzea egin-eta ! Gora 4pilotariak, eta euskara maitez eta herria maitez jokatzen direnguziak !

Mindegiko lehiaketaMakea Mindegiko palantxa lehiaketa iragan da ederki, sanokieta leialki. Bigarren eta hirugarren mailetan elgarren bete zirenpilotariak eta, futxo, galtzale bat ere behar ! Aldiz lehen maileannork garaitu Ospital eta Irastorza ? Eskerrik beroenaklaguntzaile guzier, herriko eta kanpokoer, eta bereziki partehartzaile guzier : Airetik elkartea, Bidegarai ostatua, HerrikoEtxea eta hautetsiak. Agian helduden urte arte guzier, eta jopilota esku huska eta kasu alkoholari ! Bestela eskuko minakiraunen du !

Lehen mailan : Alain Dubois auzapeza, Jean Pierre Marisco-Lalou Oyarçabal 38, Jean Marie Ospital-Ramuntxo Irastorza50, kokoriko Xalbat Bidegaray eta André Duhart epaileak

Bigarren mailan : Alain Dubois auzapeza, FredericHaissaguerre Laco-Dominique Oxoby 50, Walter Ferlin-PhilippeGarat 48, kokoriko Xalbat Bidegaray eta Pettan Idiart epaileak

Hirugarren mailan : Hervé Damestoy-Jeff Hastoy 50, AlainDubois auzapeza, Michel Jaureguiberry-Daniel Ezkurra 49,kokoriko Xalbat Bidegaray eta Pettan Idiart epaileak

Eguberri eta urteberri onHitz laburrez, bainan bihotzaren barnetik, Eguberri eta urteberrion guzieri. Haurño, xahar eta gazte, eta aitama maiteeriagiantza hoberenak, bai eta ere astekari hau irakurtzen duteneuskaldun leialeri, euskararen ikasterat lotzen direneri etamunduan barna bizi diren bihotz oneko guzieri ! P.I.

LEKUINELarunbatean, Olentzero

Zubia eta Lagunarte elkarteek bai-etaRadiokultura eta Aldudarrak Bideo-kOlentzero ekarraraziko dute abenduaren27an, larunbatean. Partaide direla ere He-rriko Etxea, Antton xokoletegilea eta Bon-colac enpresa. Huna nola iraganen deneguna. 10:30 Pintxokoleta lehiaketa Lili-pean (xokoletezko pintxoak). 15:00 ClaudeLabat-en hitzaldia Lilipean : “Olentzero norhaiz ?” (hitzaldia frantsesez). 16:00 Hau-rren atsaskaria, Herriko Etxeak eskainirik.18:00 Pintxokoleta lehiaketaren emaitzaeta sari banaketa. 19:00 Talo ta xingar,herriko trikitilariek alaiturik. 21:00 Kontzer-tua eta Anttonen xokoleten jastaketa.Pintxokoleta lehiaketan parte hartzeko,deitu Olatz (05 59 29 10 58) edo Françoise(05 59 70 25 21).

UZTARITZEOlentzero ikastolanUrte guziz bezala ikastolako haurrak lorietan ziren Olentzerojin beharra baitzitzaien. Ttipienek lehen aldia zuten hurbiletikikusten zutela eta egia erran ez ziren sobera fida. Handienakaldiz, haren bila joan dira Lota jauregi ondoraino eta denakelgarrekin, alegeraki, musikaz lagundurik, ikastolan sartu dira,ttipiek begiak handiturik igurikatzen zutelarik. Erran gabe doaOlentzerok opari zonbait utzi dituela, xinpleak bezain baliosak.Ondotik erakasle eta langileek xokoletesne eta errege biskotxpuskaño bat zerbitzatu diete. Zazpi jauziak emanik denak e-txera joan dira, oroitzapen goxoz beterik. Bakantza on deneri !

ITSASUEHLG-ren aldeko sustengu kanpainaEuskal Herriko Laborantza Ganbararenaldeko sustengu kanpaina urrats edofase berri batean sartu da: “ hurbilekokanpaina ” deit ginezakeena abiatu da.Herritar guziak deituak dira, gisa bateraedo bestera, sustengu agiriarensinatzera, elkartea bizi dadin eta segidezan bere lana. Kanpaina hau anto-latzeko, 30 bat lagun bildu dira kantona-mendu mailan joanden osteguneanEzpeletan. Norbait ibiliko da sinadurabiltzen, gure herrian ere. Baina norbaitekbere baitarik bere sinadura eman nahibadu, aski du neri buruz jitea, eta eginendugu behar dena.Olentzero gure herrianItsasuko Gau Eskolak antolaturik, joan-den asteazkenean herriko haurrek PistaJokoa jokatu dute eta Olentzeroren irudibat egin denen artean, Herriko Etxekobalkoian orai ageri dena. Joanden larun-batean, Olentzerok astoz egin du berebisita gure herrian: gaineko plazatik abia-turik, haur eta guraso andana batez ingu-raturik, Atharri ezker pareteraino izan daoinez astoarekin. Han, haurrak eta heldu-ak ederki ausatu dira, musika lagun.Haurren ganik marrazki andana bat esku-ratu du Olentzerok, eta talo ase bat eginahal izan dute denek.Etxe eta otalako aipainduakUsaia bat gero eta gehiago sartzen ari dagure herrietan Eguberri garai huntan:etxe argiztatze eta apaintzearena. He-rriko Etxe eta plaza inguru huntan, hain-bat etxe badira gauaz apainduak etaargiztatuak. Bestalde Les Vieux Machinselkarteak sustaturik, krexa edo otalakoapainduak badira 22 etxetan, kanpotikikus daitezkeenak. Gehienak gainekoplaza eta Herriko Etxe inguruan dira.Baina badira ere Basaburuko zonbait e-txetan, Latseko bidean ere. Zerrenda(lista) aurki daiteke herriko saltegietan.

EskulanakOporraldi guzietan bezala, Eguberridenboran ere, Nanou herriko langilea-rekin eskulanak antolatuak dira 5 urte eta15 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.Xehetasun gehiagorentzat, Herriko E-txerat jo behar da.

EGUBERRI ON ETA URTE ONDAR ONHERRITAR GUZIERI ETA BESTEERI !

LUHUSOITSASU

ZURAIDEEtxe-

hondakinen bilketa egun batez

aitzinatuaERROBI Herri Elkargoak Luhuso,Itsasu eta Zuraideko biztanleei jaki-narazten die urtarrilaren 1.eko hon-dakinen bilketa egun batez aitzina-tua izanen dela eta asteazkenez,abenduaren 31n, eginen dela.

EUSKAL KONFEDERAZIOAREN

BILTZAR NAGUSIAEuskal Konfederazioak bere ohiko etaezohiko biltzar nagusiak eginen dituurtarrilaren 10ean, larunbat goizeko9.30etatik goiti, Uztaritzen, Lapurdigelan. Konfederazioko kide direnelkarte guziak gomit dira biltzarhortara.

Page 5: Herria 2987

5

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

1Margola ederrekin matel inguruaSanoki hazia zen tipula burua (berriz)

2Hurrandik begiratuz hauxe da sudurraItxuraz berdintsua lukainka muturra

3Ongi bipildu gabe agertuz kokotsa Xixtez gogoratu zaut gaztena gardotsa

4Begiratu orduko zer bular pareaOngi hanpatua zen ahuntz errapea

5Bilo paregabeak asmatu norainoBehokaren buztana kasik gerriraino

6Ez dut izartu bainan bizkarraren gainaEhun kiloko zaku ogiaren heina

7Ongi aditua dut banuen aizinaKantuz iduri zuen asto irrintzina

8Xilkoari eginik doi-doi behakoaDudarik gabe han zen kukus ohakoa

9Irudi miresgarri agertu lo-gelakZerrama gotor baten ipurdi mazelak

10Noiz haztatuko dudan ari zauta galdezZato-zato altzorat gatuaren ordez

11Ixtant oroz nahi du musuka arizanHelduden primaderan ezkontzeko gisan

12Neska paregabea bi begiak urdinDamugarri laiteke geldituz mutxurdin

13Nire amets zoroa jada bururatuNihaur ohartu gabe da gogoz aldatu

14Loak iraun dueno andere bat bazenIratzartu orduko “Roxalirik” etzen

Peio Minaberry 2008

AMETSETAKO ROXALIAirea : berezia entzun irratian

AIHERRA

Klasakoen bazkariaBerrikitan argazkian agertzen diren Aihertar horiek mahain on baten inguruan elgarre-taratu dira, Auxotean. Batzu ala besteek bide desberdinak harturik, plazer dute noiz-tenka elgarretaratzea, herrian berean. Eta ez dira hortan geldituko. Nahiz eta ez direnhain xaharrak, osagarrian direno behar omen dute elkartu. Zuen gostuko, zonbat urte

ote dute argaz-kian agertzendiren hauiek ? ? ?

Mus XapelketaAttatean, urtarri-

laren 10ean hasten

Aurtengo musxapelketa lasterhastera doa.Orroit izenakurtarri laren 3koeman behar dire-la, eta larunbatarratsetan, urta-rri laren 10etikgoiti mus haita-dak Attatea osta-tuan eginen dire-la. Izenen emaite-ko, deitu Attateira05 59 29 64 23ra,edo Jaki Biscay(05 59 29 43 63)edo Pette Ospital(05 59 29 64 25).

Parropiatik berri zonbeit• Rwandan misionest den Janbattitt Mendiondo-ren partez, goraintzi• Euskaldun gazteriaren egutegiak 8 eurotan eliza zolan salgai dira• Haur bat bataiatu nahi dutenek, begira aski goiz noiz baden preparakuntza…

Eguberri eta Urte Berri On !Irakurle guzier, herritarrer ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriaksegitzen dituztener, berriketarier eta astekari huntako langiler, desiratzen diegu urteberri on eta ahalaz zoriontsua.Penetan diren familier, eritasunak, presondegiak ala heriotzak jo dituen familier,kuraia on eta atxik dezatela esperantza !l

BAIGORRIDoluOrtzirale arratsaldean, jende ostea bilduda elizan, Marie-Claire Tambourin-iazken agurra egitera bai eta adixkidan-tza eta sustengu ekartzera nahigabetanden familiari. Lasatik ezkontzaz etorriaUhaldera, hiru haurren ama, minbiziare-kin gogor borrokatu da, zonbait gorabeherekin, bainan azkenean hunek ere-man du 64 urtetan. Emazte goxo etabihotz haundikoaren orroitzapena uztendauku. Hoin hunkiak diren Uhaldeko etaLasa Ibarneko familieri helarazten ditu-gu doluzko agurrikberoenak.KontzertuIgande huntanabendoaren 28an,Orgue en Baigorrielkarteak eskain-tzen dauku Egube-rriko kontzertua eli-zan, arratsaldeko18.00tan. IsabelleCastillon sopranoa,David Rachet tron-petan, Phil ippeMendes orginan.

Entzunen dira Eguberriko euskal kan-tuetan bai eta Albinomi, Bach eta Haen-del-en obretan. Sartzea urririk da etaeliza berotua.PilotaEsku huska, ezker paretean, Frantziakoxapelgoko benjamin edo ttaroen mailakofinalean, ez zen titulua Zaharrer-Segikopilotarieri eskapatzen ahal, batasunekobi pare bat bertzearen kontra baitziren.Xabi Alcasena eta Xan Bascans nagusi-tu dira Claude Martinez eta Beñat Iriba-rren-ri 22 – 4. Txaloak lau jokolarieri.

Errugbia US Nafarroak, aitzi-neko igandetik gibela-tu partida, larunba-tean jokatu du Hen-daian hangoen kontraeta garaipen ederra-rekin itzuli da :17-0 3.

AbisuEuskaldun Gazteria-ren egutegia eskura-tzen ahal da Oronossaltegian.

David Rachet eta Philippe Mendes

Eguberri eta UrtatsHazparnen urte undar mugikorra daukagu aurten ere. Saltegien hamabortzaldiakalaitzen ditu karrikak eta haurrentzat antolatuak ziren asko gertakari Eguberriri buruz.Hala nola “ Jeunes Basques ” elkartean 45 haurrek ukan duten Eguberriko gizonbizar xuriaren bisita juanden astezkenean. Hunek xixtroa konkorreraino opariz beterik

ekarria zuenh a u r r e n t z a t .Hauek gainerataratsaldeko askarieder bat egin ahalizan dute, kantueta dantza batzueskainiz, oparieneremaile, etorriazaioten Aita Noëlomentsuari. Larun-batean berrizOlentzero oihane-ko ikatz egileaginuen herriko ka-rriketan bereastoaren gaineanetorria haurrerigoxakin batzuenemaiterat. Aratsal-de osoa haurrezinguraturik eremandu haundi ttipien

jostagarri. Astelehe-nean oraino Bizar Xuri eliza sahetseko arku azpian ginuen eta haurrak zaldi ta karro-san erabiltzen zituen.Eguberri aroa, agiantzen eta familiaren aroa, urte undarra alaitsua izaiten da beti,karrikako giroak eta elizkizun jendetsuek itxaropenez betetzen gaituztena. Eguberrion eta goxo bat iragan duzuelako agiantzan, urte on eta zoriontsu bat derautzuet ira-kurle guzieri.

EHZ : Sorkuntza grafiko lehiaketaGrafista, ikasle, profesional edo artista : EHZ Festibalak bere logoa eta agiri

grafikoa aldatzeko lehiaketa bat abian ezartzen du.Lehiaketari buruzko informazio guzia (bete beharrak, ereduak, saria, forma-

tuak…) www.ehz-festibala.com webgunean aurkituko duzue.Aurten EHZ festibala toki berri batera doa bainan toki aldaketaz haratago, fes-

tibaleko kideek aldaketa sakon bat emaiteko ordua etorri dela uste dute. Hortarako,urteetan festibalak ukan duen agiri grafikoa guziz aldatu egin nahi da. Festibalekokideek, lehiaketa baten bidez, atal hortan espezializatuak diren ikasleen (eta besteen)gaitasunetaz baliatu nahi dute.

2008ko abenduaren 1etik 2009ko urtarrilaren 8ra, erretratu formatuan izanenden afitxa bat sortzea eskatua izanen zaie, dokumentu guzientzat ilustrazio basebezala erabilia izanen dena baieta logotipoa eta agiri grafikoa ere. Hilabete batekoprestaketaren ondotik, EHZko komunikazio komisio eta AKko kidez, grafistaz, marke-ting irakaslez eta komunikazioan aholkulari den pertsona batez osatua izanen denepaimahai batek, lan onena hautatuko du. Irabazleak 500 €, 3 eguneko Pass VIP bateta festibalaren agiri grafiko eta identitate berria aurkezteko eginen den prentsau-rrekoan bere lana aurkezteko aukera irabaziko ditu.

Hazparnen egin zen “ Electro ” gaualdiaren arrakasta eta gero, antolakuntza,festibala berrian buru belarri ari da lanean.

Lehiaketari buruzko xehetasun eta bete behar guziak : http://ehz-festibala.com/

HAZPARNE

SEGIDA LAPURDI SEGIDA

DONAMARTIRIEsku huskako lehiaketa

Donamartiriko Foyer Rural elkarteak esku huskako lehiaketa bat antolatzen du, binaz-ka, 3 mailetan, herriko trinketean. Izenak behar dira eman urtarrilaren 11 aitzin, Goxo-ki ostaturat deituz (tel. 05.59.29.64.71).

“ SATORRAK ” LABORANTZA GANBARANAbenduaren 27an, larunbat aratseko 9etan, Gérard Bagardie-ren “Maite dugu-lako” taldeak eskainiko du Satorrak antzerkia Ainhize Monjolosen, LaborantzaGanbararen egoitzan. 2050ean Amerikar Estadu Batuetako lehendakaritzakoaterbe atomikoan gertatzen den historio umoretsu bat, oren bat eterdiren iraupenadaukana. Zortzi jokolari agertuko dira taulen gainean : Xan Errotabehere, KoroLopez, Mari-Ber Arrabit, Xalbat Daguerressar, Maia De Munoa, Pantxika Martin-Lesgourgues, Aña Mari Challet-Fagois eta Camille Bonnet.

Olentzero Hazparneko karriketan

Page 6: Herria 2987

Betlemeko Jesus Haurrari behanagolarik, Mariaren besoetaneta Josepen so amultsuarenpean, gogora heldu zait Bildo-tsaren goxotasuna, Molèresjaun apezpikuak bere armarri-an eta leman zuen Bildotsare-na. Baiona, Lezkar etaOlorueko apezpiku karguautzirik bizitze aldi berri bat hasiduen huntan, nahi diot Egube-rri saindu eta alai bat desiratu.Betlemeko Jesus Haurrari behanagolarik, gogora heldu zaitBenedikto hamaseigarrena,gure aita saindua. Santa Katali-na Sienekoak bere garaiko aitasaindua deitzen zuen “lurhuntako Kristo samurra”. Ezote dute holakoa dela ikusiFrantziako Kristauek berrikigutartera egin duen bisitan. Baisamurtasun hori erakutsi dioteParisen eta Lurden harenganatetorri diren jende osteeri.

Betlemeko Jesus Haurrari,“haragi egin den Hitzari” behanagolarik, gogora heldu zaitJainkoaren Semea gizon egindela herri batean, historiabatean, kultura batean :betikotz Nazaretarra izanen da,eta bere gain hartuko du berejudu izaitea. “SalbamenduaJuduenganik heldu da”, dio e-rranen zamariar emazteari.Bainan kultura hortan sartzeakez dio trabarik eginen gizakiguzien salbatzeko zuenxedeari. Baiona, Lezkar etaOlorueko apezpiku bainaiz,ikusten dut ohidura eta kulturasendo batzuen partalier izanbehar dutala, horietan baitiramendeetan gaindi transmititu

giza bizi eraikitzaile direnbaloreak, eta lehenik kristaufedea, hain erro azkarrak egindituena Euskal Herri, Biarno etaGaskoiniako lur huntan. Bainanahantzi gabe mundu guziari za-balik egon behar dela. Zentzuzelkarri lotu dira departamenduhuntako gizon-emazteen histo-ria moldatu duten kulturabereziak eta Elizak munduosoaren aldera duen egin-bidea. Horren froga emaitendaukute urruneko herrialdeetanlanean ari diren gure diosesakohoinbeste misionestek…Betlemeko Jesus Haurrari“xatarrez troxatua eta otalakoenetzanari” so nagolarik, gogoraheldu zaizkit oraiko gizadiak ja-saiten dituen ahulezia etaprekaritate guziak : aberats etapobreen arteko distantziarenemendatzea ; hoinbeste jendeeta bereziki haurrak jotzen di-tuzten goseteak, ez jatekoa es-kas delakotz, gaizki banatuabaizik ; finantza krisia, po-breenek senditzen baitituzteharen ondorioak ; haurreri egingaizkiak, gerlen biktimakEkialde hurbilean, Afrikan edoAsian...

Betlemeko Jesus Haurrari behanagolarik, gogora heldu zait“haur hobengabeen hilketa”eta senditzen dut nere egin-bidea dela ttipienen arteanttipienak defendatzea etagerizatzea, bereziki sortzekodretxoa ukatzen zaiotenhaurrak eta giza enbrioiakasko moldetara erabiliak :denak enbrioiak izanak gira,eta Jesus ere bai !

Betlemeko otalakoari behanagolarik oihu handi bat jalitzenda nere bihotzetik, otoitzerakoeta solidaritaterako dei sutsubat bezala.

Beraz, Betlemeko Jesus Hau-rrari beha nagolarik, aingeruakentzuten ditut Judeako gaueankantatzen : “Salbatzaile batgaur sortu zaizue !” Eta nik ere,Eliza guziarekin batean, Egu-berriko gau eta egun sainduhuntan berri on hori aldarrikatunahi dut, eta bozkario handi batiragarri nazione guzientzat :Jainkoa mundurat etorri da ezmundu hobe baten egitera,bainan mundu berri bat ; ezsofrikarioaren ezeztatzera, ezeta ere esplikatzera, bainanbere presentzia goxoaz etakontsolagarriaz betetzera.Egungo gizadia inarrostenduten bortizkerien erdian, Je-sus Haurraren goxotasunaribeha nago, Mariaren irriñoa bi-latzen dut eta goraki erraiten :“Dohatsu eztiak, lurraren jabeizanen baitira !”

Eguberri saindu eta alaia !

+ Marc Aillet,Baiona, Lezkar eta Olorueko

apezpikua.

6

Ene Jesus eta adixkidea, ene Jauna eta ene Jainkoa, ene Sal-batzaile zirena, Eguberriko besta hotan, egizu nitarik zure bakearenemaile bat, gizonen artean : herra den lekuan, ezar dezadan maita-suna ; gezurra den lekuan, ezar dezadan egia ; ilunpea den lekuan,ezar dezadan argia ; berexgoaren lekuan, ezar dezadan batasuna ;barreatuak direnak bilduz, berexiak direnak elgarretaratuz, gabe-zian direnak lagunduz, partikulazki gose direnak. Gure Europahuntan, kabalak ainitz jende baino hobeki artatuak eta haziak dira.Zer eskandala !Egizu jakin dezatan ere, ene xoko ttipian, gehiago justizia etaamodio pizten eta afruntu egin dautanari barkatzen. Hola duguobratuko “Gure Aita” otoitzean galdegiten daukuzuna. Urrikal zitegutaz, Jauna, hobendun gira : sobera ardura zaitugu ofentsatu,zure eta Elizaren manamenduak zangopilatuz. Bainan badakiguzure izaitea dela barkatzea eta aski zaukula apez bati gure arran-gurak erraitea, urrikalduz, berriz zurekin adixkidetzeko.Gure lur huntako helburu bakarra da betiereko bizia aurkitzea,guretako eta anaiendako.

Jean Amestoy

EGUBERRIKO MEZUAJESUS, BAKEAREN OINARRI

KULTURA SAILA

Bahituak : Joan den astean jakinarazi du Ingrid Betancourt-ek politikatikurruntzen zela eta nahi zuela ixiltasunean bizi – Hemendik goiti sortu zuenFundazioari nahi ziola lehentasuna eman, gogoan zituela bereziki bahituakziren guziak.

***Lege Biltzarrean : Bi gertakari gogoangarriak. Lehena, bozkatu dutela Te-lebixta publikoaren legea : 292 alde, 243 kontra, horrek erakusten duelaezkerrak kontra bozkatu duela, bainan haiekin ez bakarrik François Bay-rou-rekin direnek, baita ere “ Nouveau Centre ” alderdian direnek eta batedo bertze UMP-koek. Gehiago dena, UMP alderdian badirela bozkatu ezdutenak.Alabainan, kezkatuak dira bereziki, lege horrekin Errepublikako presidentakizendatzen ahalko duela Telebixta publikoko nagusia eta noiz nahi berekargutik ken lezakeela. Pentsa daiteke gogoan zaukatela De Gaulle etaPompidou-ren garaian zer zen telebixta, “ la voix de la France ” zelarik, e-rran nahi baita esku mutila zela, nagusiek zerasatena aldarrikatuz eta ber-tzerik ez. Gogoan zaukaten ere nola bukatu zen 1968-ko maiatzean gazte-riak jokatzen zuela askatasunaren alde.

***

Igandetako lana : Hau da Lege Biltzarreko bigarren gertakaria. Behar zu-ten bozkatu oporretara joan aitzin. Lehen ministroak, ikusirik gaizki doatzilaeztabaidak eta UMP-ko diputatu asko bazela lege horren kontra, erabakidu urtarrilean hasiko zirela berriz lege horren eztabaidak. Anartean, pentsadaiteke baretuko direla bertze lege-gai bat eskainiz.Badakigu jadanik jende asko lanean ari dela igandetan, hala nola jatetxe-tan ari direnak, zerbitzu publikoetan ere, treinetan, metroan hiri haundietan,autobusetan… Beharrezkoa ote da bertze batzu ar diten lanean ? Ez dutuste, igandea aspaldi honetan egun sakratua baita eta nahiz laizizatu dengure eguneroko bizia, halere frantes gehienek nahi dute deskantsatu egunhorretan. Eliza ere – nork ez du ulertuko – agertu da lege horren kontra.

***

L’apocalypse : Emankizuna, Arte gateak eskainia, bururatu da larunba-tean. Noiz hasten kristautasuna ? Nola aldatu den historia Constantin etaThéodose-n ondotik. Teologo baten iritzia aipatua izan da : “ Jesusek ira-garri du Erreinua eta Eliza etorri da ”

***

Errugbia : Gure eskualdeko taldeek galdu dute joan den larunbatean :Mont de Marsan-ek Tolosan (27 eta 6), Baionak Parisen (35 eta 8), Miarri-tzek Montauban-en (19 eta 12) eta Akizek etxen Clermont-en kontra (20eta 16). J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

IRAKURLEAK MINTZO

Abenduren 27an Larunbata : 14.00 Emankizuna : Eguberriko kantu eta ipuinak.

Abenduaren 28 tik urtarrilaren 5a arte ez da lekukoemankizunik izanen.

EUSKAL IRRATIAKAbendoaren 27an

Arratsaldeko 3etan Kantuz xaramelan !Kantu berri eta xaharren emanaldia

zuzenean.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan

LITERATUR SARIAK 2008

Euskaltzaindiak eta Bilbao BizkaiaKutxa Fundazioak 2008ko literatursariketaren berri zabaldu dute joan-den astean Bilbon. Txomin Agirreeleberri-saria eskuratu du MikelZubeldia donostiarrak Ekil i-bristaren polka obrarentzat. ToribioAltzaga antzerki-saria Pablo Aristiurrestillarrari doa, Josu Dukatirenproposamena antzerkiarentzat. Fe-l ipe Arrese Beit ia olerki-saria Amaia Jauregizar gernikarrari zaioeman, Azazkalak jaten lanarentzat.Mikel Zarate saio-saria aldiz ez dabanatu, sail hortako lanik ez de-lakotz aurkeztu. Epaimahaietanziren, bertzeak bertze, Ur Apalategieleberri-sariarentzat, eta DanielLandart antzerki-sariarentzat.

BORDELEKO EUSKAL ETXEAK

“ ENE ” SARIABordeleko Euskal Etxeak esku-ratu du Eusko Ikaskuntzarenganik ENE saria. Hirugarrenaldikotz antolatua zen sariketahau, Euskal Herritik kanpo mun-duan gaindi euskararen alde ere-maiten den lana ohoratu nahiz.Aurten, Frantzia, Espainia eta Ar-gentinan gaindiko elkarteak zirenlehian. Eta epaimahaiak – SaoPaoloko Estebe Ormazabal,HABEko Kinku Zinkunegi etaEusko Ikaskuntzako JosemariVelez de Mendizabal – BordelekoEuskal Etxeak euskararen alorre-an ereman duen lan handia nahiizan du saristatu.

Egun laburrak, uritsuak,iduzki guti eta bakan,ilunbea kanpoan.

Munduko berri beltzak, ikasleak karrikanlangileak etxean

Hitsak gure gogoetakkezkak metanetsipena bihotzetan....

Bizi duenaren arabera eta bazte-rreri behatuz, bakotxak luza leza-ke zerrenda hau. Gaua zabaldu daeta egiazaleak, izaitea argi etagarbi ikusten dutenak, denamakur doala gure munduan e-rranez eta salatuz, zuzen dabiltza.Gizartea goibel dago.

Eta bet betan hor dugu E-mmanuelle seroraren irria, duelabi ilabete hil eta zeruratu dena.Hirurogoi urtetan joan zen Egip-torat, ez turista gisa hango pi-ramiden mirestera, bainan zikinen

gainean eta zikinkeriatik “ bizi ”direnekin bizitzerat. Eta hori, ezduela mende bat edo bi, bainangure denboran, gure mendean,aurten, egun. Emazteak, gizonak,haurrak, gazteak, xaharrak holabizi direnak, Egipton eta gureeuskaldean orai ere badira.Lehen, etzela jakina erran zite-keen; egungo egunetan, jakina daeta badagiku.Eta beti Emmanuelle seroraren i-rria! Holako gauzak ikusiz noladaiteke irri egin ? Bertzek botatu-tako gauzez janaria ateratuz, nolaukan jendetasuna? Eta hainbertzegauza botatzen ditugunak, nolaatxiki jendetasuna ? Edo nork otedu egiazko jendetasuna, egiazkoduintasuna? Emmanuelleseroraren irria ! Beharretan diren

jendeeri bere guzia eman diote,komunikabideak atzarrarazi ditu,eta heien bidez, gure kontzientziaernatu. Alaitasuna, irria, begitartebixi bixia, hitz indargarria, maita-suna, omore ona, ziren haren tres-nak. Ilunbetan ziren jendeen argiaizan da.

Egun betean, izarrak ez diraikusten. Argi bete betean inguru-ak ez dira ageri. Gauaz diraizarrak ageri. Ilunpean da ar-gitxoa ikusten.

Eguberri edo Egun-berri ipa-rraldean, Gabona edo Gau onahegoaldean, Euskal Herriko bihitz hauek aski ongi erraiten dute“gau-egun” hortako itxaropena.Ez da ilunberik, ez da iluntasunikez eta goibeltasunik, ez da ilun-durarik ez eta iluntzerik, argirikgabe.

Bihotz bihotzetik Eguberri on !Gabon! Maite Irazoqui

GAUAZ DAARGIA

IKUSTEN

Abenduaren 28an Urkoi-tikGoizeko 10ak eta erditan.

Marc Aillet Baionako Jaun Apezpikuaren Eguberriko mezua “Dohatsu eztiak !”

ANTTON LUKU SARISTATUAAntton Luku erakasle, idazle eta antzerkilariak Juan Zelaia saia-kera-saria eskuratu du, Iruñean, euskal kulturaz Fauxto karrusaantzerkiaren gisako lanekin sustatzen dituen gogoetaldi etaeztabaidentzat.

Page 7: Herria 2987

7

EZCURRA II ETA HARISMENDY DIRA

AURTEN GARAZIN SUPER

LEGEZKO ABISU

Paxkal Ezcurra II . . . . . . . 40Panpi Idiart. . . . . . . . . . . . 19Lehen finalerdi huntan igan-dean Garateneko lerroak eder-ki bete dira eta bazen bi partidaederren mentura. Lehenhuntan segurik labur joan diramentura eta komediak.Urruñarrak erakutsi du hastetikontsa karkulak eginik jina zela.Botea lehenik. Arras meneanatxiki du makearra hortarikhaste. Ezkerra miatu dio Pan-piri eta gero josteta bat zenpilotari abil horrentzat sare tagaineratekoen kausitzea. 18sake sartuz geroz partidarenerdia joana da eta holaurruñarra finalean. Badakigu ezzuela galtzaleak hori merexibaina hola joan da igandekoa.

Thierry Harismendy. . . . . 40Herve Etcheverry. . . . . . . 25Bigarren partidan Donamar-tirikoak erakutsi du ez zuelaarras ebatsia Oçafraini irabaziazion partida. Hemen erranbehar da Herve gaztea ezdugula ezagutu ere. Nun zirenSorhueti aitzineko aldian sartu-ak zizkion boteak eta sareak ?Hemen 18-20 zirelarik idurizuen xantzak erdizka zirela. Ezda hola izan gero. Haris-mendyk, 9 boterekin, hobekiereman du jokoa ere eta pilotabatzu ustegabean ederkipausatu. Zinez, igande hor-takoa ikusiz, merezi zuen finalahortaratzea.Igandean ageriko segida,Thierry eta Paxkalen artekoanola joanen den. Lehenik,Garaziko kadet gazteakbeharko ditugu ikusi, heiannolakoa dugun hor ondokoegunetako mentura. Jin beraztenoreko.

GARATENEAN ASTELEHE-NEANBielle-Ducassou . . . . . . . 50Ezcurra I-Lazcano . . . . . . 36Berriz ere lauetan hogei batjende pasa Garateneanmerkatu kari, bezperan erehain ederki izana zelarikikuslea, alta ez zen berorikbatere. Biba ikusle zaharrak,eta zenbait gazte ere ! Eta bibaere egin duten partida. Denakgogotik eta plantan arizan baiti-ra buruz-buru. Bi irabazleberezko gazteak gustatuzaizkula berriz ere, ez dudairakurlea. Usaian bezalaentseatu da ederki PatrikEzcurra bere lagun gaztearekinbainan hor beste batzu bainozailagoak baitzituen gazteak,eta hobe, ondoko egunetako.Beti aise ibili dira irabazleak,21-13, 27-20, 32-21, eta 39-27ere. Baina oren bat eta erdiaise pasatuak zituen partidak,hor baitzen Lazcano ere berebeso handiarekin.

AMATURREN BARRADERAKLAURDENETAKOSorhaitz-Haroçarene . . . . 40Inchauspe-R. Dermit . . . . 22Atzarrirat bildu biek garaitudute Donapaleun Hazparnekopare hau, zahar-gazte elga-rretaratuak Noizbait bata-sunean, finala laurden hori-etaratuz beraz lehen horiek.Poueyts-Bessonart . . . . . 40Saldumbide-Istillarte . . . . 27Halaber BACeko pilotariek erejoan dute Itsasuko bigarrenparearen kontra, berdin Dona-paleun.Lucu-Amulet . . . . . . . . . . 40Itoiz anaiak . . . . . . . . . . . . 28Azken hauk, xapeldun zirenak,barkatu behar ukan dute haatikDonapaleu edo Amikuzekoparearen kontra.

Errecart-Bonetbeltx. . . . . 40Hiriberhonde-Lamure . . . 39Eta huna nola, tanto xoil batez,Lekorneko pareak joan dionEskularikoari. Beste kalifikatu-ak jadanik baginazkien : Sal-dubehere anaiak, Aguirre-Jeannots, Cachenaut-Olaizolaeta Aguerre-St Esteben.

BAIONATTIPIANBielle-Ducassou . . . . . . . 50Ezcurra I-J.L. Dermit . . . . 28Zahar-gazteen parabola zenSant Andresen ere, eta betikolegea ostegunean halaber fro-gatu dena. Eguberri aitzinekoazen partida hori eta bakotxabere etxean egonez, ez dabeste partidarik izanen bi oste-gunez Baiona Zaharrean.

BIPER SARIA EZPELETANAldaketak izan dira joandenasteaz geroz Biper Sari lehi-aketa huntarako. Huna Doxpitrinketean ikusten ahalko direnpartidak : lehen finalerdiaabendoaren 27an, larunbataratsaldeko 6etarik goiti, Bielle-Oçafrain / Sorhuet-Kurutcharry ; bigarren finaler-dia abendoaren 31n,asteazken goizeko 11etarikharat, Ibarrola-J.C. Dermit /Waltari-Ducassou. Finala aldizurtarrilaren 3an, larunbat ara-tsaldeko 6etarik goiti.

EZKERPARETAKO FINALAKLandesetan jokatu dituztefinalak (Riviere) guregazteñoek.Xitoetan, B. Cachenaut-E.Etcheverriak (Airetik) Sen-pereko Michelena-Jorajuriagaraitu 22-16.Benjaminoetan, BaigorrikoAlcacena-Bascansek garaituBaigorriko Martinez-Iribarren22-4.Minimoetan Hendaiako D.Suertegaray-Jaureguyk 22 etaLarcabal-Rosse 6.

HEGOALDEAN IRUJO NAUSITU XEBASTIENIMartinez Irujo . . . . . . . . . . 22Xebastien Gonzalez. . . . . 12

Olazabal-Beroiz . . . . . . . . 22Capellan-Goñi III . . . . . . . 21

Cabrerizo-Urberuaga. . . . 18Apezetxea-Merino . . . . . . . 9Eibarko hiru partidak zirenhauk. Azkaindarrak gaitzekolana egin du buruzburukofinalerdiak baina bestea nausi-tu zaio aldi huntan.

Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . 22Belloso . . . . . . . . . . . . . . . . 8

Olaetxea-Pena . . . . . . . . . 22Mendizabal I- Argote . . . . 14Azpeitian jokatu partidak,Agirre oraino aise nausi.

Abel Barriola . . . . . . . . . . 22Julen Retegi . . . . . . . . . . . . 6

Berasaluze IX- Arruti . . . . 22Mikel Goñi - Lasa. . . . . . . . 9

Titin-Pascual . . . . . . . . . . 22Xala-Eulate . . . . . . . . . . . . . 9Zornotzan Xalak galdu, bainanIruñean, mazterzetan zafraldiahartu Julenek, Aimar ordaitzenzuelarik.Olazabal-Beroiz . . . . . . . . 22Mikel Goni-Zubieta . . . . . 16

Ongay-Galarza VI. . . . . . . 22Galarza V-Merino . . . . . . . 11Urretxun, Gipuzkoan jokatupartidak hauk.

Bego

AVIS DE CONSTITUTIONIl a été constitué en date du 15 Décem-bre 2008, une SARL présentant lescaractéristiques suivantes :Dénomination sociale : SARL WAVESEEKERForme sociale : Société à responsabili-té limitéeSiège social : 22 rue du Reptou, 64200BIARRITZObjet social : la société a pour objet :import, export et vente de tout matérielet de tous les accessoires liés à la pra-tique de sports de glisse et tout parti-culièrement le surf. Et, d’une manièregénérale, toutes opérations financiè-res, commerciales, industrielles, mobi-lières et immobilières pouvant se ratta-cher directement ou indirectement àl’objet social, ou susceptibles d’enfaciliter l’extension ou le développe-ment.Durée : 99 ans à partir de son immatri-culation au RCS ;Capital : 5 000eurosGérance : David QUEROL, 22 rue duReptou, 64200 BIARRITZImmatriculation : la société sera imma-triculée au RCS de BAYONNE

Pour Avis, Le Gérant

Maître ETCHEVERRYNotaire

8 rue de Bizkarbidea64500 SAINT JEAN DE LUZ

Monsieur Jacky Charles Louis GUIL-LET, salarié, et Madame Agnès RoberteDELMAS, employée d’une collectivitélocale, son épouse, demeurant ensem-ble à (64700) HENDAYE, 21 rue Ata-bala. Nés, Monsieur GUILLET à ILED’YEU (Vendée), le 24 Juillet 1959 etMadame DELMAS à BAYONNE(Pyrénées-Atlantiques), le 22 Février1963. Mariés tous deux en premièresnoces, à la mairie de HENDAYE(Pyrénées-Atlantiques), le 30 janvier1981. Initialement soumis au régime dela communauté légale réduite auxacquêts à défaut de contrat préalable àleur union, ils ont opté pour le régimede la séparation de biens aux termesd’un contrat reçu par Maître LAR-RALDE, notaire à SAINT JEAN DE LUZ,le 15 novembre 1991, homologué suiv-ant jugement du Tribunal de GrandeInstance de BAYONNE, en date du 23mars 1992. Lequel régime n’a pas étémodifié depuis.Suivant acte reçu par Maître ETCHE-VERRY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ,le 8 décembre 2008, les époux GUIL-LET ont opté pour le régime de la com-munauté avec attribution intégrale decommunauté au survivant.Les oppositions pourront être forméesdans un délai de trois mois et devrontêtre notifiées, par lettre recommandéeavec demande d’avis de réception oupar acte d’huissier de justice, à MaîtreETCHEVERRY, notaire à SAINT JEANDE LUZ 8 rue de Bizkarbidea.En cas d’opposition, les époux pour-ront demander l’homologation duchangement de régime matrimonial auTribunal de Grande Instance.

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure – 64000 PAUGroupement Agricole

d’Exploitation en CommunReconnu « ARTZAINAK »

Société Civile au capital de 210015 €Siège social :

Le Château Pessarou 64240 LABASTIDE CLAIRENCERCS BAYONNE : D 393 456 371

L’assemblée générale des associés endate du 15 décembre 2008 a :- pris acte du retrait de Madame AliceCACHENAUT de la société à compterde cette date.- Décidé de nommer aux fonctions deco-gérant M. Boris MOURARETdemeurant Le Château Pessarou àLABASTIDE CLAIRENCE.La gérance de la société est désormaisexercée par M. Salvat CACHENAUT,Mme Annne Lise SCHVARTZ et M. Boris MOURARET.

Pour avis.

EURL BIARRITZ BODY FITNESSen liquidation

au capital de 25 000,00 EurosSiège social : 35 avenue de la Reine

Victoria64200 BIARRITZ

Siège de la liquidation :2 Allée Jean-Baptiste Carpeaux

44500 LA BAULER.C.S BAYONNE 490 365 780

AVIS DE CLÔTURE DELIQUIDATION

Suivant délibération du 19 décembre2008, les comptes de liquidation ontété approuvés, quitus a été donné auliquidateur qui a été déchargé de sonmandat et il a été prononcé la clôturedes opérations de liquidation à comp-ter du même jour.Les comptes de liquidation serontdéposés au Greffe du Tribunal de com-merce de BAYONNE.

Le Liquidateur.

SELARL D’AVOCATS ARAEZCAZAURAN

BONNEMASON-CARRERE22, Avenue Louise DARRACQ – 64100

BAYONNE – 05 59 59 47 471 Avenue de la Libération – 64000 PAU

– 05 59 46 30 40VENTE DE FONDS DE

COMMERCEPour unique insertion

Suivant acte sous seing privé en dateà BAYONNE (64) du 12 décembre 2008,enregistré à la recette de BAYONNE le17 décembre 2008 Bord. n°2008/1506,case n°17La société HIZKIA, société coopérativede production au capital de 25.480Euros, dont le siège social est àBAYONNE (64100), ZA St Frédéric –Bât 22 – 11 Rue de la Gabarre, immatri-culée au RCS de BAYONNE sous le n°381 283 282 a cédé à la sociétéSERIEL, SARL au capital de 58.900Euros, dont le siège social est à BIAR-RITZ (64200), 65 Avenue du MaréchalJuin, immatriculée au RCS de BAYON-NE n° 329 519 557 :Partie d’une branche d’activité de sonfonds de commerce de vente, installa-tion et maintenance d’ordinateurs, siset exploité ZA St Frédéric – Bât 22 – 11Rue de la Gabarre – 64100 BAYONNE,moyennant le prix de Cinquante CinqMille (55.000) Euros s’appliquant inté-gralement aux éléments incorporels.La date d’entrée en jouissance a étéfixée au 12 décembre 2008.Les oppositions seront reçues en laforme légale au Cabinet de Maître JeanPEGORIE sis à ANGLET (64) rue duPont de l’Aveugle, où domicile a étéélu à cet effet. Elles devront être faitesau plus tard dans les dix jours qui sui-vront la dernière en date des publica-tions légales.

Pour insertion.

Françoise LARRALDEAvocat au Barreau de BAYONNE

Spécialiste en Droit commercial etDroit des sociétés

21 rue Chauvin Dragon64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ

CONSTITUTIONSuivant acte sous seing privé en date àSAINT-JEAN-DE-LUZ (P.A.) du 19décembre 2008, il a été institué uneSociété à Responsabilité Limitée pré-sentant les caractéristiques suivantes :DÉNOMINATION : 2NDSKY SOLARDEVELOPMENTCAPITAL : 5000 euros, composé exclusi-vement d’apports en numéraireSIEGE SOCIAL : 320 Chemin desFalaises 64210 GUETHARYDURÉE - IMMATRICULATION : 99années à compter de l’immatriculationau RCS de BAYONNE (P.A.)OBJET : le conseil, le montage de pro-jets en vue de créer et d’exploiter dessites d’énergie renouvelable, notam-ment photovoltaïque, la promotion deces sites : la réalisation d’études tech-nique de faisabilité ; l’achat, la vente detout matériel photovoltaïque (solaire,thermique) ; l’achat, la prise à bail detous terrains et l’édification de toutesconstructions ou installations d’infras-tructure spécifiques permettant de géné-rer des énergies renouvelables ; lavente des terrains s’il y a lieu après édi-fication des infrastructures ; la passa-tion de tous contrats en vue de la com-mercialisation des énergies créées, lamaintenance technique des installationset tout ce qui peut se rapporter directe-ment ou indirectement à l’objet ci-avanténoncé.GERANT : Monsieur Frank MENSCHEL,demeurant 44 Chemin el Cano à GUE-THARY (P.A.), nommé pour une duréenon limitée à compter du 19 décembre2008.

TITOUAN LAMAZOU-RENERAKUSKETA MIARRITZEN

Miarritzeko Santa Eugenia elizapean ikusgai da, urtarrilaren 11 arte,Titouan Lamazou margolariaren “Zoé, Zoé, Femmes du monde”erakusketa (egun guziez, 13:30-18:30, sartzea 4 eurotan, urririk 12urtez petik). Erakusketari datxikola, “Femmes du Monde, portrait deTitouan Lamazou” film-dokumentala ikus ditaike ere, Miarritzekomediatekan, abenduaren 26an, urtarrilaren 2an eta 10ean, aldi orozaratsaldeko 4etan (sartzea urririk).

“ EUROPE ECOLOGIE ”

ALDERDI BERRIA

Berdeen alderdi politikoakprentsa bildu du joanden osti-ralean Baionan, bere baitakodozieren berri emaiteko.Jean Lissar eta DanielHegoburu lurralde-hautetsiekDaniel Cohn-Bendit-ek sortuduen Europe Ecologie euro-pear alderdi berria aurkeztudute, 2009ko Europakohauteskundeak gogoan.Frantzia Hegoaldekotz, JoseBové luke alderdi horrek ze-rrendaburu, eta euskalabertzale bat ere balaike ze-rrendakide.Bertzalde, Berdeek salatudituzte Baiona-DonibaneGarazi treinbideari buruzkohautu txarrak, hala noladieselazko treinaren bide-ratzea. Salatu ere ZalutasunHandiko Treinbideak iretsikodituen gastu ikaragarriak,kalte ekologikoak bertzalde.Bertze pundu bat ere :Euskal Herriko LaborantzaGanbarari ekarri diote berensustengu osoa.

PIERRE CAMOURUGBIAREN

BURUEuskaldun bat, PierreCamou, Uharte-Garazikoauzapezaren anaia, lau urte-rentzat hautetsia izan daFrantziako rugbia federakun-dearen buru, nehor ez baitaegia erran harritu ! Denekbadakite alabainan arruntrugbiari emana dela etamundu hortan aspaldian erroazkarrak eginak dituela.

LABURZKILABURZKI

Aitor Zubillaga legazpiarra,Gotainen bizi zena emaztea etabi haurrekin, espainiaratu dufrantses poliziak, eta Madrilgoauzitegiaren esku utzi,euroagindua dela-eta, 2001eankale borroka ekintza baten egi-tea leporatzen zaiolarik. 10urteren presondegiratzemehatxupean da.Juan Mari Mujika, 50 bat urte,Domintxinen bizi dena, bahitudute zenbait orenez espainolezmintzo ziren ezezagun batzuek,bederen bost presunek, zernahimehatxu eginez. Bahitze horisalatu du Donapaleuko polizate-gian.Presondegiratze zigor gogo-rrak banatu dira Parisen joan-den astean 11 euskal militanteri,hauetan Iparraldeko biri : Lau-rence Guimont 17 urterentzateta Claude Recart 3 urterentzat.

Page 8: Herria 2987

8

-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Austin Blues Bandmusika taldea.-Ortziralean (22.00), Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, Patrice DumoraWatson-en kontzertua-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua eta selauru-hustea Quintaouplazan.- Larunbatean, Lekuinen, Olentzero eguna-Larunbatean (17.00), Hendaian,Jondoni Bixintxo elizan, urte onda-rreko kontzertua-Larunbatean (20.30), Miarrritzen,Palazio hotelean, piano eta txirribikakontzertua, Andoni Aguirre eta KristiGjezi.- Larunbatean (21.00) Ainhizan,Laborantza Ganbararen egoitzan,“Satorrak” antzerkia, “MaiteDugulako” taldeak emanik-Igandean, Hendaian, zaharki-merkatua Zokoburu auzoaldean.-Igandean (10.30), Ziburun, UrteBerriko mainaldia Zokoako hon-dartzan.-Igandean (11.30), Hendaian,mutxikoak Gaztelu-Zahar pilotaplazan.- Igandean (12.00) MugerreElizaberrin, presoen eta hauenfamilien aldeko bazkaria-Igandean (17.00), DonibaneLohizuneko elizan, urteburukokontzertua herri-artekoHarmoniarekin, RenéZugarramurdi zuzendari.- Igandean (18.00) Baigorrikoelizan, Eguberriko kontzertua :David Rachet tronpetista, IsabelleCastillon sopranoa eta PhilippeMendes organista, sartzea libro.

ZAPATA SOLASGogoan daukat oraindik, ezin ahantzizkoa baita, nola bere zapatarekin, ONU-koegoitzan, Kroutchev-ek joiten zuen aitzinean zuen mahaina ez baitzioten hitzaemaiten eta nahi baitzuen aldarrikatu bere mezua.Bertze mezu bat igorri dio Irakiar batek Bush presidentari Bagdad-en bota dio-larik ez bakarrik zapata bat, zapata pare bat, buruan hartuko zituela ez balu, hainzuzen, burua baztertu.Eguberriko oparia adiskide gisa ?

Gehexan Pontto

NAVAJO LURRALDEAN GAINDIIpar Amerikak ainitz lurralde indiobadauzka. Zabalenetarik bat Navajoeta Hopi lurraldea da. Arizonan koka-tua. Amerikar legeak lurraldearenjabetasuna eta beregaitasuna emanadiete. Navajo odolik ez duenak lur edoegoitzarik ez dezake ardiets. Berenlurren jabe dira eta Ameriketako bestelurralde indio ainitzek ez bezala Nava-jo gobernuak kasino edo diruetxerikez du onartzen (bere lurretan). Monument Valley bisitatu dugularikene baitan nindagon deus ez daitekelaaldatu eremu hartan John Ford-ekGuduka heroikoa 1949an egin filmazgeroztik. Eraikuntza edo hotelik ez,jateku leku gisa aterbe xinple bat,ongi etorri ixila bezain eztia. Nehorkez zaitu zerbaiten erostera akulatzen.Alta badutelarik artelan eta eskulanxoragarria. Toki hortan bederen berenarbasoen izpiritua zaintzen dute. Bestemunduko edozein erresumetan holakoleku miresgarri eta mitikoan bost iza-rretako hotel eta mainaleku frangoeraikiak litaizke.

Beren hizkuntza hain da berezia nunPazifikoko gerla denboran, Japoniare-kin burutziarik ezin eginez, Navajohizkuntza behar ukan zuen baliatukoda sekretu gisa amerikar armadak.Jadanik, munduko lehen gerlan entse-guak eginak izan ziren beste indiohizkuntzekin. 1943tik harat 400batNavajo "code talkers" bildu eta eskola-tu zituzten aire eta itsasoko gudaldie-tan parte hartzeko. Gaurregun berenhizkuntza eskolan erakasten dute.Horiek hola, arrangura larriak badituz-te, beste hainbat lurralde indioengisala, alkolak egiten dizkien desma-sien gatik, Navajo herrialde osoanalkola debekatua izanagatik alkola-rentzat tirria handia dute eta Indioenmetabolismoak ez dio alkolari ihardo-kitzen. Holako ingurumen materialistaeta lilluragarrian ez ditake errex arba-soen bizimoldean loratzea.Cameron herrira heltzean, lur gorrizabal hartan murgiltzean Navajo kan-tuak kulunkari nik ere Victor HugokEuskal Herrian senditu "l'Esprit desLieux" hura bera senditu dut.

Monika Legarto

AMERIKAR ESTATU BATUETAN GAINDI(4)

ISLANDA LASTER EUROPA BATUAN?

Monument Valley lurraldean

Europa Batua osatzen duten herrialdeak badira 27. Beste batzu batasun hortansartuko direa ondoko egunetan? Badira ateari joka ari direnak, hala nola Kroazia.Egia erran haatik, Europa kudeatzen dutenak ez dira orai denbora batez idurizuten bezen bero batasuna aitzina zabaltzeko. 27-en artean akomeatzea ere ezdela hain erretx eta partaide gehiagorekin oraino zailago litakeela. Bizkitartean,baditake partzuer bat gehiago hein bat laster sartuko den Europa batu hortan etahori litake Ipar-Europako Islanda ugartea. Alta, hango aitzindariak etziren orai artehortarik ari, nahiago bazterrean egon… Etzuten hori hain deplauki erraiten bainanberen baitan egiten zuten Europa batuan sartuz hango arrantzaleek Europa-mai-leko neurriak behar luzketeela jasan, egokiago zitzaioten beraz Islandak berez-bere segitzea Europarekin hitzarmen berezi bat finkatuz hunenbeste denboraren-tzat, artetan harreman horiek kanbiatzen ahal behar-orduen arabera... Hots, bata-sunaren alderdi ona segurtaberentzat bainan alderdi txa-rra utz dena besteentzat! Salbu hara, joanden urrian,aste bat barne, Islandako hirubankoak arrunt flakatu dira,zorrez beteak, eta gobernuakahal bezala salbatu ditu,nazioarteko FMI banko nagu-siaren laguntzarekin. Geroztikdira bat-batean bazterrakberotu Europan sartzearenalde. Ekonomiaren aldetik,geriza hoberik ez ditakeela...Gauza bat ohargarria, duelamende bat ez arras oraino,Islanda ekarria zen mundukoherrialde pobreenetarik beza-la. Orai, aurtengo krisia aitzinbehin, jende arau gain-gaine-ko mailerat hupaturik zagon!

EREMU HANDIA, JENDE GUTI

Islanda Europako ekarria da,nahiz Ameriketatik hurbilago bai-zik ez den. Arrunt iparraldean kokatzen daeta biziki leku hotzak dira hangaindi. Funtsean, Islanda izenakberak hori salatzen du, horma-lur edo izotz-lur erran nahibaitu... Eremuz, Euskal-Herri osoabaino bost aldiz handiagoa daherrialde hori bainan jendetzezIpar-Euskal-Herriaren hein-tsukoa, orotarat 316.000 bizila-gun azkenik egin kondaketarenarabera. Kanpotiar guti, baka-rrik multxo ttipi batzu, poloneseta beste. Jendetze horrenerdia nunbait han bizi da Reykjavik hiri-nagusian eta haren inguruan. Beste erdia

itsasoaren bazterrez-bazterdiren hirixka batzuetan. Denakitsas hegian beraz, barnagokolurretan nehor ez. Barne horimenditsua da, berrehun batsu-mendi badauzka, aspaldiankasik hilak, bat edo bestenoiztenka berriz iratzartzenhalere. Ikustekoak dira hangaindi lurpetik ur beroa dario-ten iturriak eta badira zernahi.Ezin sinetsia hori ere, holakotoki hotzetan ur beroa lurretiknola ateratzen den! Burdin-biderik ez da Islandan etaerrebide bat bakarrik, ugartea-ren itzulia egiten duena.

ASPALDIKO ERREPUBLIKA

Hamargarren mendea arte ez omen zen jenderik batere bizi Islanda ugarte hortan.Viking delakoetarik izan ziren orduan hor plantatu ziren lehenak. Beren gisakoerrepublika bat sortu zuten, Europa guziko bakarra naski, osoki bere gain eta horiErdi-Aro betean! Bainan beren arteko kalapita askoren ondotik, norbaitek Norve-jiaren laguntza eskatu zuen, laguntza hori ardietsi ere bainan ederki pagatu, holabaitzuen Norvejiako erregeak ugartea menperatu, hori 1262-an. Aspaldiko ixtorioaberaz. 14. mende ondarrerat, Danimarkak zuen ugartea beretu. Hein bat autono-mia utziz denen buru. 1918-an, bost menderen buruan, autonomia zabalagoaeskuratu zuen, piru batek atxikiz Danimarkarekilako lotura. 1940-an, lotura horihautsi zen, Alemanek, dena larderia, debekaturik Danimarka eta Islandaren artekokurutzamenak. 1944-ean, deputatuek bozkatu zuten ugartea arrunt bere gain jar-tzea eta segidan muntatu erreferendoma gisako bozketa, auziaren alde bat tren-katzeko. Kasik boz guziak ugartea arrunt bere gain izaitearen alde joan ziren, %98!

MINTZAIRA BEREZIA

Islandak badauka berezitasun bat baino gehiago. Haste-ko, mintzaira, artoski begiratzen duena eta aitzina begira-tu nahi. Ipar-Europako beste mintzaira askoren eitekoa,Erdi-Aroan viking heiek mintzo zutenaren ahaide hurbila. Horiek hola, jende gehienek badakite bestalde inglesa,eta ainitzek danimarkar mintzaira, luzaz eskoletan eraka-tsia izan dena. Inglesaren eragina gero eta azkarragoadela ezagun omen da. Parte segurik soldado amerika-noen gatik. Islandan bada poliza bainan ez da armadariketa herrialdea partzuer izanez OTAN erakundean ipar-Amerikak du soldado andana bat han atxikitzen, soldadohoriek toki handia hartzen dutela jendartean. Gero etagehiago haatik, badira soldado horiek partida dituztenak,Islandak ez duela holako gerizaren beharrik gaurko egu-nean eta amerikanoek lekuak husten balituzte hobe bai-zik ez litaikeela… Gauza berezia hau ere, berriki arte familietan etzen deiturarik. Erraiten zen “JosepManezen seme” edo “Katixa Mañañaren alaba”. Deiturak orai dira sartzen ari.Beste berezitasun bat, hau kirolen sailean, “glima” deitu borroka jokoa, mendezmende beti arrakastatsua ugarte guzian. Aspaldiko joko horren aldean, futbola erepolliki sartua da eta gehiago oraino esku-baloia...

Muslaria

Haukadalur lekuan, urbegi urdin bat sortzen, ur beroa dariola!

Vatnajökull izozki (8300 km2) ehun bat metroz, urte guziz, ertsitzen ari (Lurra berotzearen gatik)

Glíma Islandar borrokajokoa

Reykjavik hiri-nagusian

Olentzero herriz herri !Zoe Bray-ren begi kliska