Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa...

32
Gureak Inklusio Fundazioa

Transcript of Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa...

Page 1: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Page 2: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

INDICE

1 Testuingurua

2 Gureak Inklusio Fundazioa

2.1. Patronatua eta lantaldea

2.2. Helburuak

2.3. Lan arloak

3 2016-2017 programak eta proiektuak

3.1. Prestakuntza

3.2. Egokitzapena

3.3. Sentsibilizazioa

3.4. Beste programa batzuk

Page 3: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

1 TESTUINGURUA

2016an, adin aktiboan zeuden eta desgaitasun ziurtagiria zuten pertsonen kopurua 1.840.700 zen; hots, lanerako adinean zegoen estatuko biztanleriaren %6,1. Hala ere, pertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino.

2016an, desgaitasuna zuten 647.000 pertsona aktibo zeuden, %35,2ko jarduera tasarekin, 42 puntu txikiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriaren baino. Beraz, mantendu egiten da aukera desberdintasuna desgaitasuna duen biztanleriaren eta desgaitasunik gabekoaren artean

Testuinguru horretan, aldagai soziodemografi ko jakin batzuei erreparatuz gero, desberdintasun handiak antzeman daitezke oraindik. Desgaitasunik gabeko biztanlerian gertatzen den bezala, jarduera tasa handiagoa da gizonetan emakumeetan baino. Adinaren ikuspuntutik, adin ertaineko pertsonek dituzte jarduera tasa handienak, eta aldea handitu egiten da adin handiagoko taldeetan desgaitasuna duen biztanlerian.

Iturriak: (1) INE, el empleo de las personas con discapacidad(2) ODISMET, observatorio sobre discapacidad y mercado de trabajo en España. Fundación Once.

Page 4: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

2 GUREAK INKLUSIO FUNDAZIOA

2.1. Patronatua eta lantaldea

Gureak Inklusio Fundazioa Patronatuko kideak dira:Presidentea: Iñaki AlkortaIdazkaria: Iñigo OyarzabalKidea: Ignacio Ruiz de Alegría

Fundazioaren lantaldeari dagokionez, 32 profesional kontratudunek osatzen dute (27 emakume eta 5 gizon), eta Ainhoa Askasibar Fundazioko eta Gureak Itineraryko Zuzendariaren gidaritzapean dihardute. Fundazioan lan egiten duten pertsonak adituak dira pertsona desgaituen gizarteratze eta laneratzean.

2.2 Helburuak

Horiek horrela, Fundazioaren helburu nagusia da gizarteari laguntzea interes orokorreko zeregin batean: hau da, pertsona desgaituen jarduera eta enplegu tasak handitzea, laneratzea erraztea, haien enpleguaren kalitatea hobetzea, lan baldintzak duintzea eta, jakina, pertsona horien diskriminazioaren aurka borrokatzea.

Page 5: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Gureak Inklusio Fundazioak (GIF) bultzada eman nahi die pertsona desgaituen gizarte inklusioari eta bizi kalitateari, lanaren bitartez, eta bereziki lagundu nahi die premia handiago duten pertsonei. Horretarako, ikerketa eta berrikuntza programak eta baliabideak erabiltzen ditu, eta prestakuntza, orientazio, laguntza eta bitartekaritza metodologiak, gestio eraginkortasunean eta fi nantza jasangarritasunean oinarrituta. Gainera, gizartearekin duen konpromisoa dela-eta, salbuespen gisa, ahalegin hori bidera dezake ere bazterketa pairatzeko arriskuan daude beste kolektibo batzuetara.

Fundazioak hainbat baliabide erabiltzen ditu enplegagarritasuna hobetzeko: azterlanak egiten ditu, ezagutza sortu eta transferitzen du, eta pertsonen funtsezko premiak aintzat hartzen dituzten jarduerak egiten ditu, beharrezko laguntza eta egokitzapenekin, modurik hoberena baita pobreziaren aurka borrokatu eta gizarte inklusioa sustatzeko.

Page 6: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Enplegagarritasuna hobetzeak esan nahi du pertsonen gaitasunen garapenean inbertitzea, haien etengabeko prestakuntzan, pertsona bakoitzaren behar, gabezia eta ahalmenen arabera. Indartu egin behar dira pertsonen trebetasunak eta gaitasunak, egungoak nahiz etorkizunekoak, prest egon daitezen autonomiaz aritu eta gizartean parte hartzeko.

Enplegagarritasuna hobetzeak esan nahi du, halaber, ingurunea egokitzeko gaitasunean inbertitzea, pertsona guztiak gai izan daitezen gizartean parte hartzeko. Zentzurik zabalenean hartutako egokitzapenaz ari gara, egokitu egin behar baitira prozesuak, baldintzak, ingurunearen

ezaugarriak, laguntzak (didaktikoak, pertsonalak, IKT berriak, etab.), metodologiak, erritmoak…

Fundazioak, Kutxa Zeharo proiektuaren bidez, 2004an sortu zenetik, laguntza integraleko zerbitzu bat eskaintzen die gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei, arreta pertsonalizatu eta lan metodologia egokien bitartez, lan munduan sartzen laguntzeko gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonei.

Gainera, urte hauetan guztietan, prestakuntza proiektu espezifi koak sortu ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, proiektu aitzindariak egokitzapenari dagokionez (metodologiak, iraupena, lan ingurunera pixkanaka hurbiltzea, IKT berrien erabilera, etab.).

Page 7: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

2.3. Lan arloakHiru dira lan arlo nagusiak:

Azterlan, ezagutza eta zabalkunde arloaArlo honetan sartzen dira Fundazioak egiten dituen azterlan eta analisi guztiak, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen hainbat arlori lotutako ezagutza zabaltzeko. Gainera, sentsibilizazio eta ezagutza transferitzeko jarduerak egiten dira, gizartea aniztasunaren balioaz ohartarazteko.

Ibilbide soziolaboralak – arlo operatiboaArlo operatiboko programen helburua da pertsona desgaituen ibilbide soziolaboralak sustatzea eta aberastea.

LANPOSTUEN ESKAKIZUNAK

TREBAKUNTZA

Page 8: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Zehazki, ekintza hauek sartuko lirateke atal honetan:- Prestakuntza ekintzak, beharrezko formatu guztietan, pertsona bakoitzak bere garapen soziolaboralean dituen beharrei erantzuteko.- Egokitzapen ekintzak, hitzaren zentzurik zabalenean: inguruneak, prozesuak, IKT berriak, ekintza pedagogikoak, iraupena, formatua… egokitzea. - Lan ingurunera hurbiltzeko hainbat eratako ekintzak: ingurune babestua edo arrunta.- Garapen profesionaleko ibilbideak, eta narriadura eta zahartze aktiboko ibilbideak.- Gizarte berrikuntzako programak- Etab…

Beste programa batzukGureak Inklusio Fundazioak beste kolektibo batzuei ere lagun diezaieke, erakunde publiko nahiz pribatuen eskariz, laguntza horretarako aurreko ataletan aipatu diren baliabide eta metodologiak behar direnean.

Kutxa Zeharo programa da horren adibide bat, helburutzat duena gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonei lan munduan sartzen laguntzea.

3 2016-2017 PROIEKTUAK ETA PROGRAMAK

3.1. PrestakuntzaFidagarritasuna, sormena eta egokitzeko ahalmena dira egungo lan merkatuak pertsonei eskatzen dizkien ezaugarriak, eta komunikatzen, entzuten eta taldean lan egiten dakiten pertsonak bilatzen ditu, arrakastarako ingurune egoki bat sortze aldera. Gureak Inklusioa Fundazioak egiten dituen prestakuntza jardueretan, ikasteko metodologia berriak erabiltzen dira.

Page 9: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

2016 eta 2017an, prestakuntza proiektu hauek egon dira martxan:

INDUSTRIA MUNTAKETAKO LANGILE IKASTAROA

Desgaitasun psikikoa duten pertsonentzako ikastaro bat da. Ikastaroa amaitzean, ikasleak gai izan behar du osagarri eta gailu elektromekanikoen mekanizazio eta muntaketa lanak egiteko, produkzio kate baten funtzionamendu egokiari begira, erreminta osagarriak prestatuz eta dokumentu teknikoetan jasotako instrukzioak betez. Hori guztia kalitate eta segurtasun baldintzetan.

Prestakuntza prozesu osoak pertsonen gaitasunetara egokitu behar du, eta gestio tresna egokiak erabiltzen dira, egungo merkatuek eskatzen dituzten kalitate, prezio eta zerbitzu maila zorrotzetara iristeko.gestión necesarias para lograr los exigentes niveles de calidad, precio y servicio demandados en la actualidad por los mercados.

Page 10: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

· METODOLOGIA

Erabiltzen dugun metodologia askotarikoa da, ESPERIENTZIAN oinarritua. Metodologia desberdin eta berri batzuk ere erabiltzen ditugu. Pertsona bakoitzaren ikasteko behar eta estiloei erantzuteko, hainbat eratako prestakunta estrategiak erabiltzen ditugu, ikaslea gai izan dadin lan munduarekin zerikusia duten trebetasunak esperimentatu eta garatzeko.

Saioak taldean egiten dira, lan ingurune batean. Saio guztiak helburuen araberakoak dira. Baliabide hauek erabiltzen ditugu: bideoak, animazio filmen eta film luzeen zatiak, irudiak eta infografiak, talde dinamikak, role-playing/dramatizazioa, arazoak talde dinamikan ebaztea, prestakuntza jolasak, eztabaida gidatua, egokitutako testuak, gune simulatuak. Desgaitasun psikikoa duten pertsonei egokitutako material didaktikoak erabiltzen ditugu.

· GAITASUN PROFILA

GAITASUN GENERIKOAK

a. Ekipo elektromekanikoen mekanizazio eta muntaketa lanak egitea, kalitate eta segurtasun baldintza egokietan.

b. Instalazio elektrikoak eta kontrol koadroak muntatzea: teknika espezifikoak ezagutzea eta aplikatzea, ekipo elektromekanikoen instalazio elektriko eta kontrol koadroen muntaketan.

Ikastaro honetan PLATAFORMA DIGITAL IRISGARRI bat ere erabiltzen dugu. Ikastaro elebiduna: euskara-gaztelania.

Page 11: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa ebaluatzen da, prozesua egokitu eta beharrezko aldaketak egiteko, ebaluazioak emandako informazioaren arabera. Faseak: hasierako ebaluazioa, prozesu osoan zehar eginikoa eta amaierako ebaluazioa.

PRESTAKUNTZA GUNE SIMULATUA

Hotele gela baten kopia zehatzean oinarritzen den prestakuntza gune simulatu bat da. Lan prozesuak modu askoz eraginkorragoan eskuratzen dira, eta lan ingurune errealetara hurbiltzeko aukera ematen du, testuinguru soziolaboraletan sor daitezkeen egoera posibleak simulatuta.

Page 12: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

PAUSO BERRIAK

· HELBURUA

Inklusio soziolaborala helburu duen programa, hainbat formula erabiliz, desgaitasun intelektuala duten pertsonen ingurune arruntean, lanera bideratuta dagoena eta norbanakoaren arretan oinarritzen dena, kasu bakoitzera egokitutako laguntza sare batekin.

· BENEFICIARIOS

Personas con discapacidad intelectual de necesidades de apoyo medio orientadas inicialmente a un modelo de atención ocupacional.

· METODOLOGIA

FASE I. FORMACION PREVIA FASE II. PRACTICAS EN EMPRESAS/ENTIDADESFASE III. FORMULAS DE CONTINUIDAD

· RESULTADOS

29 personas actualmente en prácticas.81 personas actualmente atendidas en entorno ordinario a través de Pauso Berriak.12 personas con contracto en entorno ordinario.

Page 13: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

AZALERA HANDIETARAKO PRESTAKUNTZA

Desgaitasuna duten 10 pertsonentzako prestakuntza jarduera, banaketa sektorean aritzeko. Banaketa sektorea sektore egoki bat da laguntza premia ertainak edo handiak dituzten pertsona desgaituentzat.

Lan prozesuak eta ingurunea egokitzeaz gainera –lanpostuen baldintzak doitzeko–, egokitutako trebakuntza prozesu bat egin behar da (iraupen luzeko prestakuntza prozesuak, lan ingurune errealetan, trebetasun soziolaboralak landuz zeharkako ikuspegi batetik, etab.), laneratzeak arrakasta izan dezan.

AZALERA HANDIAK PRESTAKUNTZA PACKA

Pertsona desgaituek bakarrik gestionatutako lehen supermerkatua zabaltzean egin den prestakuntza prozesuaren eta egokitzapenen paketatze lana:· HELBURUA:

- Supermerkatua zabaltzean sortu den ezagutza guztia trinkotzea. Horren barnean sartzen da prestakuntza prozesua, eginiko egokitzapenak…- Ezagutza hori erabiltzea 2016 eta 2017an supermerkatu berriak zabaltzeko. Lanpostuak sortuko dira pertsona desgaituentzat.

· EMAITZA:

- Pertsona desgaituen beharretara egokitutako prestakuntza edukiak.- Proiektuak arrakasta izan dezan beharrezkoak izan diren egokitzapenak.

Page 14: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

“Egokituz” programaren helburua da antolakuntza garatu eta eraldatzea, egokitze ahalmen handiko egoera berri baterantz, kapaz izango dena enplegua mantentzeko edo laguntza premia handiagoak izanik lan merkatutik kanpo gelditzeko arriskua duten pertsona desgaituak hartzeko. Beraz, ezaugarri nagusi hauek dituen proiektu bat da:

Pertsona desgaituek lanpostu bat eskuratzeko orduan (laguntza premia handiagoak dituzten pertsona desgaituen kasuan batez ere), pertsona bakoitzaren egoeraren azterketa xehea egin behar da lehenik. Azterketa horren ondorioz, zehaztu egiten dira: alde batetik, lanpostuaren baldintzak pertsonaren trebetasunetara egokitzeko behar diren egokitzapenak; bestetik, pertsonaren trebakuntza lanpostuko zereginak arrakastaz burutzeko.

EGOKITUZ programa: antolakuntza garatu eta eraldatzea egokitze ahalmen handiko egoera berri baterantz, kapaz izango dena enplegua mantentzeko edo laguntza premia handiagoak izanik lan merkatutik kanpo gelditzeko arriskua duten pertsona desgaituak hartzeko.

3.2. Ingurunea Egokitzea

Gizarte inklusioa, kasu askotan lana

edukitzea delako inklusioaren eta

bazterketaren arteko muga ezartzen

duenea.

Zalantzarik gabe, urrats bat da dibertsitate funtzionalaren

eta desgaitasunaren

arretan.

Programa diseinatuta dago bazterketa

pairatzeko arriskuan dauden kolektiboen

laneratzea sustatzeko; bereziki, pertsona desgaituen

laneratzea.

Page 15: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

GAP esaten diogu pertsonak duen trebakuntzaren eta lanpostuak eskatzen duenaren arteko desbiazioari. Ondoren erakusten den bezala, helburua da GAPa identifikatu eta txikitzea.

Horretarako, alde batetik, trebakuntza programak sortu behar dira, lanpostuan arituko den pertsonaren gaitasun profila areagotu eta doitzeko; bestetik, ezinbestekoa da postua egokitzea, haren eskakizunak apaldu eta, hortaz, pertsonari lanpostua eskuratzen laguntzeko.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen profil desberdinen eta lanpostuen gaitasun eskakizunen ondorioz, askotarikoak izan daitezke trebakuntza eta egokitze beharrak, eta horregatik dago ezin konta ahala egokitzapen tipologia (pertsonak eta lanpostuak adina ia).

Ondoren, edozein enpresak pertsona desgaituak hartzean saia ditzakeen egokitzapen batzuk agertzen dira (laguntza premia handiagoak dituzten pertsonen kasuan batez ere), azken urteetan Gureak-en erabili direnak:

Page 16: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

LANAREN ANTOLAMENDUAEgokitzapen tipologia honetan, xede hauek dituzten guztiak sartzen dira:

EGITURAZKO LAGUNTZAK FÍSICOS JO

AUTOZUZENTZAILEAK, batez ere industria prozesuetarako. Pieza bat modu bakar batean muntatzeko modua egon dadin pentsatzen diren “trikimailuak” dira (poka-yokes).

EGOKITZAPEN ERGONOMIKOAK

IKUSMEN ARAZOAK, ENTZUMENEKOAK, FISIKOAK… KONPENTSATZEKO EGOKITZAPEN TEKNIKOAK

Page 17: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

ERABAKIAK HARTZEKO ZAILTASUNAK KONPENTSATZEKO EGOKITZAPEN TEKNIKOAK: datu baseak izan ohi dira, argazki formatuaz, informazio bisuala ematen dutenak. Horrela, minimora murrizten da erabakiak hartzeko beharra.

IN SITU PRESTAKUNTZA PROZESUETARAKO EGOKITZAPEN TEKNIKOAK: langilea lanpostuan bertan trebatzeko erabiltzen diren teknologiak dira, autonomia handiagoa ematen diotenak pertsonari (“tutore” motako prestakuntza programak, aukera ematen dutenak, gainera, pertsona teknologia berrien erabileran trebatu eta horrela arrakala digitala txikitzeko).

Page 18: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

LAGUNTZA DIDAKTIKOAK EDO BESTE PERTSONA BATZUENAK

LAN PRESTATZAILEEN LAGUNTZA. Prestakuntza indibidualizatua eta etengabekoa eskaintzen dutenak.

HURBILETIK GAINBEGIRATZEA. Pertsona batek gainbegiratze lana egiten du eta, beharrezkoa izanez gero, kalitatezkoa ez den lan bat zuzendu. Laguntza eraginkorrenetako bat da hainbat arrazoirengatik zeregin bat egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

IKASKUNTZA ALDI LUZEAGOAK EDUKITZEA. Eguneroko jardunak erakusten digu pertsona desgaituen trebakuntza prozesuen iraupenak zerikusia duela trebakuntzaren emaitzan. Horregatik, saiatzen gara praktikak eta antzeko formatuak erabiltzen, aukera ematen digulako prestakuntza luzeagoak egiteko eta hobeto hurbiltzeko egoera errealetara. Dena dela, argi dago bi hilabetetan lortzen den trebakuntzak ez duela zerikusirik sei hilabetetan –adibidez– lortzen denarekin.

LANPOSTUKO ZEREGINETARA EGOKITUTAKO INFORMAZIOA. Hau da, “trikimailuak” edo formatu irakurgarrietan edo argazki formatuetan eginiko “txuletak”, egokitu gabeko inguruneetan lan egiten lagunduko diotenak pertsonari.

Page 19: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

INGURUNE ERRAZTAILEA

ARDURADUNAREN/ERANTZULEARENESTRESIK EZA

INGURUNEERRAZTAILEA

Giza faktorea ezinbestekoa denez, arduradun bat izatea –dibertsitate funtzionala duen pertsona nahikoa denboraz prestatu eta lagunduko duena– oinarrizkoa da pertsona horrek bere helburuak bete ditzan.

Datu guztiek erakusten dute ingurune erraztaile bat edukitzea dela egokitzapen eraginkorrenetako bat, sentsibilizatua egongo dena gaitasunen aniztasunarekin eta borondatea izango duena aurre egiteko egunerokoan sor daitezkeen konplexutasun txikiei. Alde horretatik, egiaztatu egin da inklusio prozesu batean ingurunearen borondatea dela faktore garrantzitsuenetakoa.

Page 20: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

GAITASUN ESKAKIZUNEN DEFINIZIOAOndoren, alderaketa bat egiten da laguntza premia handiagoak dituzten pertsona desgaituen kolektiboan ohikoena den profi larekin:

FUNTSEZKO LAN GAITASUNAK

Autonomia ertaina: lan jakin batzuetan arduradun bat alboan egotea behar dute. Lan errutinetan nahikoa da norbait noizean behin hurbiltzea. Ez dute gainbegiratzeko gaitasunik.

Lan erritmo geldoa batzuetan, baina iraunkorra eta etenik gabekoa. Normalean garaiz egiten dituzte eskatzen zaizkien lanak.

Kalitate parametroen aplikazio ertaina. Batzuetan norbaitek gainbegiratzea behar dute, kalitate parametroak egoki aplikatzeko.

Ez dago desegokitzat har daitekeen ekimenik. Gerta daiteke pertsona batzuek ekiteko ahalmenik ez izatea; beste batzuek, aldiz, ekiteko gaitasun txikia izan dezakete, oro har eraginkorrak diren ekimenak.

AUTONOMÍA

PRODUKTIBITATEA

KALITATEA

EKIMENA

Page 21: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Ondo egokitzen dira errutinetara, eta aldaketak onartzen badituzte ere, egokitze aldi bat eta laguntza espezifikoa behar dituzte.Zailtasunak dituzte zeregin korapilatsuak egiteko.

EGOKITZEKO GAITASUNA

GAITASUN SOZIALAK ETA JARRERAZKOAK

Profilak zehaztu gabekoa. Ezin daiteke konparatu. Faktore indibiduala.

KOMUNIKAZIOA

Ondo egokitzen dira lantaldera eta taldekideei laguntzeko prest daude. Laguntza puntualak eska ditzakete talde helburuen jarraipena egiteko (informazioaren egokitzapena, estresaren gestioa, etab.).

TALDE LANA

Page 22: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Kalitate parametroen aplikazio ertaina. Batzuetan norbaitek gainbegiratzea behar dute, kalitate parametroak egoki aplikatzeko.

ERANTZUKIZUNA

BESTE GAITASUN PERTSONAL BATZUK

Profi lak zehaztu gabekoa. Ezin daiteke konparatu. Faktore indibiduala.

Aldizkako laguntza edo laguntza iraunkorra behar dute arreta ez galtzeko eta kontzentratzeko.

GAITASUN FISIKOA

GAITASUN INDIBIDUALA

Profi lak zehaztu gabekoa. Ezin daiteke konparatu. Faktore indibiduala.

SEGURTASUNA ETA OSASUNA

Page 23: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Profi lak zehaztu gabekoa. Ezin daiteke konparatu. Faktore indibiduala.

Profi lak zehaztu gabekoa. Ezin daiteke konparatu. Faktore indibiduala.

TREBETASUN AKADEMIKOAK

GAITASUN DIGITALA

AURRERAPENA ETA ERALDAKETA AGERTOKI BERRI BATERANTZ

Laneratzean aditua den ingeniari eta profesional talde batek azterlan bat egin du egokitzapenean aurrera egin daitekeen jardueren eta inguruneen inguruan:

Page 24: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Hainbat jardueratan (dokumentu tratamendua eta/edo digitalizazioa, Contact Center eta Markenting Posta Banaketa), lana egokitzeko aukeren inguruko prozesu azterlana, laguntza premia handiagoak dituzten pertsonak laneratzeko. Horretarako, denborak hartu eta egokitzapenak defi nitu dira, eta egokitzapenak ezarri eta pertsonaren laneratzea babestu da, trebatzaileen laguntzaz.

Trebakuntza eta aholkua eskaini zaizkie On-line Marketingeko arduradunei, beharrezkoa gakoak eskura ditzaten, laguntza premia handiagoak dituzten pertsonen taldeek jardueraren operazio konplexuak egin ditzaten.

Page 25: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

Aztertu egin dira laguntza premia handiagoak dituzten pertsonentzat zailagoak diren frankizia edo jardueretako postuak.

Definitu egin da lan egokitu eredua etorkizuneko edozein dendatarako.

Aztertu eta definitu egin da hainbat ezaugarritako hoteletako lan egokitu eredua, batez ere gelako zerbitzari, gosari zerbitzari eta antzeko lanpostuena. Horretarako, denborak hartu eta egokitzapenak definitu dira, eta pertsonaren laneratzea babestu da, trebatzaileen laguntzaz.

Lan prozesuak hobetzea zahar egoitzen garbiketan, dagokion analisi, denbora hartze eta abarrekin.

Aztertu eta definitu egin da industria sukalde bateko lan egokitu eredua, batez ere instalazio garbiketa, garbiketa kate, garbitegi, biltegiratze arduradun eta antzeko lanpostuena. Horretarako, denborak hartu eta egokitzapenak definitu eta ezarri dira, eta pertsonaren laneratzea babestu da, trebatzaileen laguntzaz

Hainbat jardueraren egokitzapena, lanerako zerbitzuko erabiltzaileek egin ahal ditzaten.

Aztertu egin dira ingurune arrunteko enpresetan eginiko egokitzapenak. Lehenik, lankidetza hitzarmenak egiten ditugu enpresa horiekin, haien errealitateak ere egokitzeko, gai izan daitezen desgaitasunak dituzten pertsonak hartzeko.

Page 26: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Aztertu egin da nola garatu iraupen luzeko prestakuntza kontratuen proiektua, zerbitzu jardueretan, ibilbide indibidualak aberasteko bitarteko gisa.

Industria sektorean, aztertu egin dira kable multieroaleei lotutako teknologien prozesuak, halako moldez, non laguntza premia handiagoak dituzten pertsonak izango diren prozesuak hasiko dituztenak (orain arte laguntza txikia behar duten pertsona desgaituen ardurapean zeuden). Ondoren, prestakuntza baliabideak sortuko dira, pertsona horien laneratzea ahalbidetzeko. Proiektu honen emaitzei esker, urrats oso handiak egin ahal izango dira ondoren orain pertsona autonomoagoek egiten dituzten antzeko beste prozesu batzuen egokitzapenean. Agertoki berri bateranzko eraldaketa hau inbertsio bat izango da etorkizunerako. Izan ere, eginiko urratsak efektu biderkatzaile bat izango du, eta pertsona gehiagok erabili ahal izango dute etorkizunean.

Page 27: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

SENTSIBILIZAZIO EKINTZAK: NIZUBEZALA PROGRAMA

LH6ko ikasleentzako sentsibilizazio ekintza multzo bat da, helburutzat duena desgaitasun intelektualaren gaian sakontzea; bereziki, pertsona horien laneratzean

Programa Gureak-en egoitzan egiten da, eta hiru saio ditu: hasierako saioa, bisita Gureak Tailer batera eta amaierako gogoeta eta partaidetza saioa. Gidoi pedagogiko bat sortu da irakasleei laguntzeko.

• Lehenengo saioaren helburua da desgaitasun terminoa argitzea, desgaitasun motak, umeek jaso ohi dituzten aurreiritziak aztertzea eta aniztasunaren ikuskera positibo bat ematea. Berritasun gisa, lehenengo saioan, prestakuntza materialak Atzegirekin batera landu dira (Desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea). Gainera, ikastetxeei eta ikastolei eskaini zaie lehenengo sentsibilizazio saio hau Atzegiko teknikariek eskaintzea ikastetxean bertan.

• Bigarren saioaren barnean, 2 orduko bisita egiten da ikastetxe ondoko Tailer batera, ikasleek pertsona desgaituek nola lan egiten duten ikus dezaten. Dinamika bereziak lantzen dira harremana eta enpatia sortzeko gaitasun anitzak dituzten pertsonekiko.

3. 3. Sentsibilizazioa

Page 28: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Erabilitako materiala: “Miren eta Egun bat Langunean”

• Hirugarren saioan, bisitari buruzko gogoeta egiten da ikasgelan, eta 2 lehiaketa proposatzen dira ikastaldearen edo pertsona bakoitzaren parte hartzea bultzatzeko (programaren webgunearen bidez eskura daitezke).

Gainera, programak familien parte hartzea eta eztabaida ere bultzatu nahi du, desgaitasunaren gaian, neska-mutikoak are gehiago sentsibilizatzeko.

Webgune hau bereziki sortu da programa zabaldu eta ikastetxe guztien eta programako pertsona guztien parte hartzea errazteko (www.nizubezala.comAlgunos )

Proiektuak bilakaera bat izan du eta hainbat aldaketa egin zaizkio: talde dinamikak sartu dira, Gureak Ikus-entzunezkoak Taldea ezagutarazi da eta talde honek aldizka egiten duen “Jolastera” lehiaketan parte hartzeko aukera eman zaie neska-mutikoei. Horrela, kolektiboaren beste alderdi batzuk ere erakusten dira, ludikoak nahiz profesionalak.

Page 29: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

Gureak Inklusio Fundazioa

3. 4. Beste Programa BatzukKUTXAZEHARO PROGRAMA

Gureak Inklusio Fundazioak enplegu zerbitzu bat gestionatzen du, Kutxa Fundazioak sustatutakoa. Kutxa Zeharo du izena eta espezializatuta dago gizarte bazterketa pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden pertsonen laneratzean. Ibilbide luzea du zailtasun bereziak dituzten pertsonei enplegua bilatzen laguntzeko zereginean.

Fundazioak, Kutxa Zeharo proiektuaren bidez, 2004an sortu zenetik, laguntza

Page 30: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

integraleko zerbitzu bat eskaintzen die gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei, arreta pertsonalizatu eta lan metodologia egokien bitartez, lan munduan sartzen laguntzeko gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonei.

Kutxa Zeharok lortutako emaitzak hainbat faktoreren ondorio dira: eskaera egin duen pertsonaren ikuspegi indibidualizatua, lan eta gizarte problematikaren ikuspegi integrala, enpresarekin ezarritako zerbitzu erlazioa, eta erkidegoko gizarte eta enplegu zerbitzuekin sintonian eginiko sare lana.

2004an sortu zenetik gaurdaino, Kutxa Zeharok egin ditu:• Orientazio profesionaleko 27.587 elkarrizketa.• Enplegu bilaketarako 18.761 lagun egite.• 10.805 bisita enpresetara.• 7.557 kontratazio.

Page 31: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

GUREAK INKLUSIO FUNDAZIOA

Page 32: Gureak Inklusio Fundazioapertsona horien jarduera tasa %35,2 zen. Kolektibo horren langabezia tasa %28,1 zen, 9,1 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko biztanleriarena baino. 2016an,

GUREAK INKLUSIO FUNDAZIOA