GURE SEKRETUAK
-
Upload
mikel-fraile -
Category
Documents
-
view
239 -
download
2
description
Transcript of GURE SEKRETUAK
Gure sekretutxoak(Sssh!! Ez kontatu inori...)
6. A MAILAKO IKASLEAK
XABOI MISTERIOTSUA
Aintzane naiz eta sekretu bat kontatuko dizuet. ez esan inori!Behin, dutxatu ondoren, xaboia hartu, eta, jolasten, txorrotada bat bota nuen. Gero, ez nuen urez garbitu, eta han gelditu zen. Handik gutxira, nere aita sartu zen, irristatu eta sekulako kolpea hartu zuen, ipurdi aldean. Dutxatik atera zenean, nahiko haserre zegoen eta hau gertatu zen:
-Nork bota du xaboi purrutada bat ontzian?-Zu izan al zara Aintzane?
Sekulako ikara sartu zitzaidan, eta ezetz erantzun nion. Ez dakit sinestu zuen baina ez ninduen zigortu. Ez dut berriro egin, noski. Eta hori da nere sekretutxoa. Badakizue, ez kontatu inori. Agur.
AINTZANE HUARTE GARNIKA
SEKRETU BAT KONTATUKO DIZUET
Kaixo Amaiur naiz! Sssh! Ez esan inori, orain irakurriko duzun sekretua, sekretua da eta.Udako egun batean Oihana, June eta bere gurasoekin igerilekura bazkaltzera joan nintzen. Bukatu
genuenean, bainu bat hartzeko baimena eskatu genien, baina liseriketa egiten ari ginelakoan, ez ziguten eman. Igerileku txikira joan ginen eta oinak uretan sartu genituen. Gustura ginenez, belaunak, eta hortik gutxira gorputz osoa, burua izan ezik. Bapatean Oihanaren aita irtsi zen, eta zer esan gabe gelditu ginen. Gure aurpegiak ikusterakoan irri egin zuen, eta burua bustitzeko baimena eman zigun. Ez zion inori kontatu eta onik atera ginen hartatik. Agur eta beste bat arte.
AMAIUR LIZASO BAREA
NIRE SEKRETUA
Anneya naiz eta orain nire sekretu bat kontatuko dizuet; gorde zuentzako eta ez esan inori.Behin, nire lagunekin eskolako nesken komunetara joan ginen, komuneko papera apurtu, eta lurrera bota genuen
dena zikinduz. Ideia patioan bururatu zitzaigun, jolasteaz aspertzen ari ginelako. Oso dibertigarria izan zen, eta primeran pasa genuen. Hala ere, atezainak garbitzen ikusi genituenenan, damutu ginen.Badakizue hau sekretutxo bat dela eta ez diozuela inori kontatu behar. Agur eta beste bat arte.
ANNEYA GELIS RUIZ DE GALARRETA
ANAIAREN PIJAMA
Kaixo lagunok! Eunate naiz eta nere sekretu bat kontatu nahi dizuet. Mesedez, gorde ezazue zuentzako eta ez kontatu inori.Goiz batez etxean nintzela, anai txikia zirikatzen hasi nintzen.
Aita konturatu zen, eta balkoira bost minutu zizgortuta bidali ninduen. Sartu nintzenean, nire anaia ni zirikatzen hasi zen. Orduan, pijama kendu, balkoitik bota eta amarengana laisterka abiatu nintzen. Anaiak pijama balkoitik kalera bota zuela esan nion, eta amak nik esandakoa sinetsi zuen. Anaiak ezetz esaten zuen, baina amak ez zion sinetsi. Zigortu zuen, eta gainera kalera jaitsi egin behar izan zuen pijama bila.Egun batzuk beranduago anaiari barkamena eskatu nion. Barkatu zidan eta ez zion amari ezer esan.
EUNATE ARRUTI REDIN
HERRIKO TXABOLA
Kaixo lagunok! Badakizue sekretuak, sekretuak direla, eta ez direla kontatzen. Dena den, nik uste dut zuek nire lagunak zaretela eta ez diozuela inori kontatuko.Nire herritik gertu bada kontserba fabrika bat nahiko ezkututa dagoena. Hartara lgunekin jolastera joaten
nintzen askotan. Egun batez, etxetxola bat egitea bururatu zitzaigun. Etxetxola gure egoitza izango zen, eta han gordeko genituen gure gauzak, etxean debekatzen dizkigutenak, batik-bat. Esan eta egin. Bi pisu ditu; behekoan hozkailu txiki bat jarri dugu fresgarriak sartzeko, eta ongi ezkutatuta gehien gustatzen zaizkigunak: petardoak. Etxetxolaren inguruako lurrak zapaldu ditugu txirridularekin ibili ahal izateko. Batzuetan, egurra eta halako tramankuluak jartzen ditugu, eta saltoak egiten ditugu. Etorri nahi baduzue gonbidatuta zaudete, baina ez kontatu inori, batez ere petardoena.
GORKA OTADUY LOPEZ
GALDUTAKO DIRUA
kaixo lagunok! Ibai naiz eta honen bidez nire sekretutxo bat kontatuko dizuet, irakurri, ez kontatu inori eta zuen baitan gorde.Behin batean, gurasoek ogi bila joateko dirua eman zidaten.
Bidean nindoala, txutxeriak erosteko izugarrizko gogoa etorri zitzaidan. Kalean gelditu nintzen, eta hor ibili nintzen zer egin pentsatzen. Alde batek txutxeriak erosteko esaten zidan, eta besteak hori oso gaizki egina zegoela eta ogia erosi behar nuela, gurasoak esan bezala. Azkenean, txutxeriak erosi aldekoak irabazi zuen eta, laisterka joan nintzen txutxeria bila. Gozokiak eta gauza gehiago erosi nituen, eta etxera iristerakoan dirua galdu nuela esan nien gurasoei. Haiek sinestu zidaten, eta berriz dirua eman zidaten erosteko. Txutxeriak jan ondoren, sekulako tripako mina jarri zidan, eta oso gaizki pasa nuen. Ez dut berriro egin eta tripako minez ongi ibili naiz.
IBAI BAZTAN BIURRUN
ARGA IBAIAN ARRANTZATZEN
Kaixo lagunok! Sekretuak bakarrik lagun minari kontatzen zaizkio, baina tira...bat konpartituko dut zuekin.Behin batez, Urko nire lagunak, Arga ibaira arrantza
egitera joateko deitu zidan. Gurasoei baimena eskatu nien, baina ez zidaten eman oso arriskutsua zela esanez. Hala ere, ez nien kasurik egin eta Urkorekin joan nintzen. “Club Natación” igerilekuan bainua bat hartu eta gero, Arga ibaira abiatu ginen. Han, Club horretatik gertu dagoen presara igeri egiten joan, eta arrantza egin genuen. Ez genuen ezer harrapatu, baino gurasoek ez zuten jakin eta zigorra sahiestu nuen. Eta hori da nere sekretutxoa. Beste bat arte.
IKER PEREZ LOPEZ
MEDIA LUNA ALDERA
Kaixo lagunok! Ioar naiz eta sekretutxo bat kontatuko dizuet. Ez esan inori, gorde zuentzako.Behin, gurasoei nire lagunekin batera Antoniuti parkera
jolasteraa joateko baimena eskatu nien. Haiek eman zidaten baina hortik ez mugitzeko agindu zidaten. Arrato bat jolasten ibili ondoren, asperturik ginen. Orduan, Media Luna aldera joatea erabaki genuen, nahiz eta baimenik ez izan. Etxera ailegatzerakoan Antoniutin ibili nintzela esan nien, eta sinestu egin zidaten. Beno, ez kontatu inori; nire gurasoak konturatzen badira...Agur.
IOAR LOPETEGI
TE ARRARUA
Kaixo lagunok! Sekretu bat kontatuko dizut, kontatu nahi diozunari ez delako sekretua izango hau argitaratzen baldin bada.Behin nire guraso eta baraien lagunekin te areto batera
merendatzera joan ginen.Tea zerbitzatu zuten, eta orduan azukre-ontzia ireki nuen azukre pixka bat hartzeko asmoz. Tapakia ireki eta, hara! Barruan bazegoen paper bat ongi tolestuta. Irakurri nuen eta hau jartzen zuen:
“Naturaren zikloa, sekretuaaurkitu dut sentipenean
eboluzioa da eta ez du zentzua.
Hauek hazi eta haundi izan nahi du.
Haundia denean txikia eta horregatik izaten dituzte,haurrak bere ametsa
semea ikusteko”
Nik ez nuen ezer ulertu baina, badaezpada, azukre-ontzia hartu eta gertu zegoen paperontzi batera bota nuen. Helduak, beti bezala, hitz egin eta hitz egin ari zirenez, ez ziren ezertaz konturatu. Batek azukre bila hasi zen, eta aurkitu ez zuenez, beste bat eskatu zion kamareroari. Honek beste azukre-ontzia ekarri zuen baino nahiko aurpegi arraua jarri zuen. Ez al zuen berak idatziko? Nok daki...Beste bat arte.
LUCAS SANCHEZ RODRIGUEZ
DALI MUSEOAN
Oier naiz eta oraingoan nere sekretutxo bat kontatuko dizuet, ez kontatu inori, irakurri eta zuentzako gorde.Behin batez, Dali museoa bisitatzera joan nintzen nire guraso eta arrebarekin batera. Koadroak oso politak ziren eta koadro bat ukitu nuen. Gurasoak ez ziren konturatu eta museoko
inork ez ninduen ikusi. Hortik gutxira, beste koadro bat ferekatu nuen gurasoak konturatu gabe, baina museoko zaindari batek ikusi ninduen. Harrapatu ninduen, eta esan zidan hurrengoa museotik kalera aterako ninduela. Hala ere, ez zien gurasoei kontatu eta horrek salbatu ninduen. Orain, koadro bat ikusten dudan bakoitzean, han gertatutakoa burura etortzen zait, eta ikutzeko gogoak desagertzen dira berehala.
OIER ZABALETA VENTURA
BAINU SEKRETOA
Kaixo! Nire izena Oihana da eta sekretutxo bat kontatuko dizuet; gorde zuentzako eta ez esan inori.Behin, Amaiur, June, nere ahizpa Nerea eta gurasoak
bazkaltzera “Club Natación” izeneko igerilekura joan ginen. Iristerakoan, jolasten hasi ginen. Nereak guk baino lehenago bazkaldu zuen igeriketa saio batean parte hartu ahal izateko liseriketa bukatuta eduki behar zuen eta. Guk gurasoekin batera bazkaldu genuen, baina, bukatu ondoren ez ziguten bainatzeko baimenik eman liseriketa egiten ari ginelako esanez. Orduan, Amaiurrek burua busti gabe bainatzen ahal ginela proposatu zuen. Toki ezkutu batera joan, eta hala egin genuen. Bapatean aita hortik agertu zen eta bainatzen harrapatu gintuen. Gu farrez lehertzen hasi ginen, eta aita haserretu beharrean, ere bai. Ez zion amari ezer kontatu, baina berriz ez egiteko eskatu zigun.
OIHANA VERA NOAIN
LEHENGUSUAREN HASERREA
Ni Saioa naiz eta oraingoan sekretutxo bat kontatuko dizuet, ez kontatu inori, irakurri eta zure baitan gorde. Egun batean, lau urte nituenean, lehengusinarekin elkartu nintzen bere etxean. Berak etxeko lanak egiten zituen
bitartean, ni panpinekin jolasten ibili nintzen. Lehengusina Etxeko lana bukatuta helduengana joan zen, eta ni bakarrik gelditu nintzen; panpinak hartu eta mahai gainean jarri nituen, lehengusinaren koaderno ondoan. Koadernoko lana ikusi nuenean, marrazten hasi nintzen lana zikinduz. Bukatutakoan, alde egin nuen handik. Lehengusinak ikusi zuenean asko haserretu zen, eta egilearen bila ibili zen. Azkenean, niri galdetu zidan eta nik ezetz; ni ez nintzela marrazkiaren egilea, etxeko txakurra baizik.Nik uste dut sinestu zuela zakurrari sekulako errierta bota ziolako.
SAIOA ALONSO OLAIZ
ERROTXAPEAN
Kaixo lagunok! Sekretutxo bat kontatuko dizuet, ez kontatu inori, eta gorde zuentzako.Egun batez, gurasoei Errotxapeara, lagunekin futbol partida bat egiteko, joateko baimena eskatu nien. Oso
partida garrantzitsua zen, eta parte hartu nahi nuen. Gurasoek ez zidaten baimenik eman arriskutsua zela bakarrik joatea esanez. Laguntzeko eskatu nien, baina ezin ziren etorri. Oso gaizki gelditu nintzen. Hortik gutxira nire arrebak bere lagunekin buelta bat ematera joateko baimena eskatu zien, eta nola ni baina zaharragoa denez, eman zioten. Berarekin ateratzeko baimena eskatu nien, eta eman zidaten. Kaleratu ginenean, arrebarekin ados gelditu, eta Errotxapeara joan nintzen. Futbol partida ederra jolastu genuen, oso ongi pasa, eta gero arrabarekin batera, etxeratu nintzen. Gurasoek ez zuten susmo txarrik hartu. Hala ere, egun batzuk beranduago aitak zangoan jaso nuen kolpe bat ikusi zidan, eta susmo txarrak hartu zituen. Beste bat arte.
UNAI SEVINE
UDAKO EGUN ASPERGARRIA
Kaixo lagunok! Sekretu bat kontatu nahi dizuet, irakurri eta gorde ongi zuentzako. Abuztuko azken egunetakoa zen. Gurasoek ez zidaten baimena eman igerilekura joateko, baina ni joan nintzen. Neskak Leitzara joan ziren, eta
arratsalde osoa mutilekin bainatzen egon nintzen. Burua ez nuen busti etxean susmo txarrik ez hartzeko. Etxera ailegatzerakoan gurasoek betiko galderak egin zizkidaten, baina ez zuten susmo txarrik hartu. Ongi izan.
ZURIÑE OCHOA ROYO
I.P. San Frantzisko