Gurdi bete gogoz!Neguko berezia • 113. zenbakia 2017ko abenduaren 14tik 2018ko urtarrilaren 17ra...
Transcript of Gurdi bete gogoz!Neguko berezia • 113. zenbakia 2017ko abenduaren 14tik 2018ko urtarrilaren 17ra...
Neguko berezia • 113. zenbakia 2017ko abenduaren 14tik 2018ko urtarrilaren 17ra arte
Gurdi bete gogoz!
Hauxe da 2017ko atzena. Diotenez, datorrenari eta joandakoari begiratzeko sasoia dugu oraingoa. Hala, 2018ko urtarrilaren 18an argitaratuko dugu hurrengo zenbakia;
2015eko urtarrilaren 22an plazaratu zen lehenengo HIRUKA astekaria... Horrenbestez, hirugarren urteurrenaren bueltakoa izango da ondorengoa...
Bitartean, akorduan dauzkagu: paperezkoaren argitaratze-eguenak, sareko agerkariaren egunak, eta zenbakiak, zenbakiak... Halabeharrekoak. Biribilak batzuk; hala moduzkoak, beharbada, besteak... Izan dira sariak ere! Eta, zalantzarik ez izan, beti-beti, gurdia bete gogoz jardun dugula!
Negu-sasoiko berezia da zenbaki hau, joan den urtean egin legez, eta uda-sasoian ere egin bezala; aparteko garaiak direlako biak ala biak.
Opariz eta oparitzeko proposamenez bete-beteta dituzu datozen orrialdeak, zuri begirakoak den-denak, Uribe Kostako euskaldun hori! Onena opa eta opetsi gura dizugu; gutxienez orain artekoak beste, urte berrian ere bai! Eta geugaz batera ospatzeko prest zaude? Ipiniko dugu 2018an lehenengo hitzordua? Hirugarren urteurrenean, zer egin beharko genuke? Gurdia bete ilusioz eta lanez, hel diezaiogun bada erronkari! Zure ekarpen, parte-hartze, bultzada, gura, eta proposamenen begira gaude... Gurditik tiratzeko ordua da! Gurdikada bete Uribe Kostako informazio, elkarrizketa, erreportaje, argazki-bilduma edo albiste euskaraz bizitzeko! Hala izan dadin, hirugarrenean... tiratu!
Eskerrik asko, orain artean, alboan bultzaka izan zaituztegun den-denei... Urte berri on!!
Erakunde laguntzaileak:
Berangoko Udala
Plentziako Udala
Lemoizko Udala
Gorlizko Udala
Urdulizko Udala
Barrikako Udala
Sopelako Udala
www.hiruka.eus
HIRUKA Koop. elk.Helbidea: Martikoena, 16, 2.a 48992 GETXO
e-maila: [email protected] P.-Ku.: 171
Telefono-zenbakia: 944 911 337
Publizitatea: Idoia Ibarluzea / Idoia Lorente
Erredakzioburua: Irantzu Sagarminaga
Erredakzioa: Iker Rincon, Kepa Ugarte, Iñigo Fernandez de Martikorena
Argazkiak: Hodei Torres
Testuen orrazketa: Jon Gastelurrutia
Diseinua: Artefakto
Kudeaketa: Ziortza Merino
Filmazioa eta Inprimategia: BEPSA
L.G.: BI-2022-2014 ISSN: 2386-98-95
Ale-kopurua: 8.000 ale CC-BY-SA
Negua
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagunduaAldizkari honek Bizkaiko Foru
Aldundiaren laguntza jaso du.
2017ko NEGUA4
Gabonak non gurago dituzu: etxean ala kanpoan?
Ohitura kontua izango da; baina, Gabonak familiagaz ospatzea gurago dut; beti egin ditugu etxean. Noizbait hondartzara edo horrelako lekuren batera joatea pentsatu dugu; baina, oraindik ez gara Gabonetan bidaiarik egitera animatu.
iker llona kamiruagaBerANGO
Gabonetako egun berezi horiek senideakaz elkarbanatzea eta denak batzea gustatzen zait. egun berezi horietan mahaiaren inguruan elkarrekin egoten gara normalean; baina, azkenean, den-denak ez gara sekula ere batzen...
arantza biteri martínez de iturrateelOsu (ArABA)
Gabonak etxean familiagaz igarotzea nahiago izaten dut; izan ere, aita-amagaz, anai-arrebakaz, seme-alabakaz, ilobakaz... elkar zaitezkeen egun bakarrak dira. Hala ere, ulertzen dut baten batzuek egun horiek kanpoan ospatu nahi izatea.
jesus andrés zarraga abadAlGOrtA
etxean. Beti etxean egiten dugu; ez gara kanpora joaten. ezta planteatu bez! Azkenean, familia kanpoan daukadanez, egunetako batean, nire emaztearen senideakaz elkartzen gara; eta beste batean, nire anai-arrebakaz eta amagaz.
igor basterretxea gandariasGerNikA
Gabonak familiagaz egoteko egunak direla uste dut; nik beti etxean ospatu izan ditut. egia da lan handia dela dena antolatzea, denontzako janaria prestatzea...; baina, merezi du hori dena senideakaz egitea. elkarregaz egiten dugu beti.
arazne berazaluze arriolaurduliz
Gabonak beti ospatu ditut etxean, familiagaz. urteren batean, Gabon zahar gaua etxetik kanpo igarotzeko asmoa badaukat; leku ezberdin batean ospatu gura nuke. Hala ere, gusturago nago etxean; ondo konpontzen gara eta! kar, kar.
haifa alrifaie selasAlGOrtA / sOpelA
lagun denekin elkartzea eta tabernaz taberna poteoa egitea da, niretzat, Gabonetako momenturik dibertigarriena. etxean ere familiagaz ederto pasatzen dut. Nik jan eta edan baino ez dut egiten; amak egiten du egin beharreko dena.
endika llagunoGOrliz
Gutxienez, egun pare bat kanpoan igarotzea gustatzen zait. ez da beti horretarako aukera egoten; baina, tarteka, giroz aldatzea ondo dator. Beste batzuk ez bezala, nik askotan daukat senideakaz elkartzeko eta bazkaltzeko aukera.
txomin gezuraga menéndezAlGOrtA
egia esan, orain arte, etxean igaro izan ditugu beti; gustura egon ohi gara. kanpoan, inoiz ez ditugu ospatu; beraz, ezin esan zelakoak izango liratekeen... Gabonetan kanpora joateko aukerarik ere ez dugu inoiz izan. etxean gustura!
aritz tudela belaskoitzuBAltzetA/rOmO
Familiagaz ospatzea nahiago izaten dut nik; asko gustatzen zait senide denak elkartzea, mahaiaren inguruan. izan ere, urtean, egun bi baino ez daukagu elkarrekin egon ahal izateko; beste data batzuetan ezinezkoa zaigu elkartzea.
matxalen paredes bengoetxeaAlGOrtA
2017ko NEGUA 5
Aurkibideahirukatarron agurra: hirugarrenean, zer? ...................................................................... 3
faceguk .......................................................................................................................................................... 4
gabonak munduan barrena? Mundukatuen berbetan ........................................................6-7
anselmo mentxaka mayorri elkarrizketa Gabonak orain dela... ................................ 8
olentzerori eta mari domingiri gutuna ................................................................................. 9
hirukira olgetan Umeentzako denbora-pasak .................................................................. 12-15
umeentzako opari-proposamenak ...................................................................................... 16-18
Artilezko txitA etA moko urdineko AhAteA Ipuina .......................................................20-21
garaiko album bat ......................................................................................................................... 22-23
agenda Herriz herri ............................................................................................................................. 24-25
umeei begirako agenda ..................................................................................................................... 26
nagusientzako opari-proposamenak ...............................................................................28-33
gastronomia-gida Gabonetako proposamenak .................................................................34-38
sukaldean Intxaur-saltsa ...............................................................................................................38-39
zeure buruarentzako opari-proposamenak ...............................................................40-41
hitza emanda Urteari begirako bertso-sorta ........................................................................... 42-43
zozketak ..............................................................................................................................................44-45
erosketak zentzuz eta arduraz egiteko aholkuak ........................................................46
esker onak ................................................................................................................................................ 47
azala: berangon, abenduaren 6an. Begira duzuena Masusta da; etxean bere begira utzi zituen Txinpartagaz eta Naparragaz batera asta-hirukotea osatzen dute. Julen Begoñaren aginduei jaramon egin egiten diete hirurek, zintzo eta neke barik, beti. Gabonetako edo bestelako ikuskizunetan parte hartzeko dei dakieke, gogoz eta prezio onean hurreratuko dira horietara. Horrez gainera, musika eskaintzea ere euren aukeren artean dago, dela tritixa, dela alboka...
harremanetarako: 691 482 697
2017ko NEGUA6
Gabonak munduan barrena
Joan den abenduaren 7an hasi ziren Gabonak Kolonbian, Kandelen egunagaz, alegia. Andra Maria Sortzez Garbia-ren omenezko jaialdia da hori eta herritarrek askotariko
kandelak jartzen dituzte kaleetan. Gainera, Estatu mailan Gabonetako argien lehiaketa abiarazten dute egun horretan. Festibal hori «izugarria» dela dio Sánchezek, «Medellinekoa batez ere, horiek irabazten baitute lehiaketa beti». Hiri han-dietan, gainera, jaiotza handiak irudikatu ohi dituzte etxeen lorategietan, «bada horretan milaka euro gastatzen dituen jendea, eta ibilbideak antolatzen dituzte horiek denak bisi-tatzeko». Urtezahar-gauaren aurreko bederatzi egunean, Be-deratziurrenak ospatzen dituzte. Horietan, familiartean eta lagunartean egiten dituzte afariak; Gabon zahar gauean eta Eguberri-egunean, aldiz, gurasoen eta neba-arreben artean egiten dituzte. Askotariko jakiak prestatzen dituzte horietan, berbarako lechonak eta tamalak. Gabonetako gozokiak ere tradizio handikoak dira bertan, «etxe denetan aurki daitez-ke horiek». Urtezahar-gauean, ostera, giroa ez da horren fa-miliakoa izaten. Sánchezek dioenez, egun hori lagunartean pasatzea da ohikoena. Etxaldeak alokatzen dituzte, eta jen-de-kopuru handia batzen da horietan; ondoren, 00:00ak jo-tzean, aldez aurretik egindako trapuzko panpina bati dato-rren urterako desioak itsasten dizkiote eta su ematen diote.
Nicolas Sánchez kolonbiarra
«Medellineko argien jaialdia izugarria da»
Bogota
Uruguaiko Gabonak nahiko «paradoxikoak» direla dio Rozio Lucesek. Azaldu duenez, abenduan udan murgilduta daude bertan, eta kalean 30 graduko be-
roa egiten duen arren, merkataritzagune handiek Gaboneta-ko zuhaitzak ipintzen dituzte, kotoizko elurrez inguratuta. Egunotako ospakizunetako janariak ez direla «zentzu han-dikoak» dio: turroia, budinak eta panettoneak egon ohi dira mahaigainean, txerrikume erre bategaz, «hau da, janari hi-perkalorikoak». Errekiak etxeko lorategian egitea ohikoa da, familiartean. Ostera, azkenburukoaren orduan, udan mur-gilduta daudela gogorarazteko, mazedonia izozkiagaz har-tzea da tipikoena. Lucesek gogoratzen duenez, abenduaren hasieran umeek oporrak hartzen dituzte, eta etxez etxe ibil-tzen dira diru eske, ondoren petardoak erosteko asmoz. Izan ere, Gabon-gauean ohikoa da Judas izeneko trapuzko panpi-na bat egitea, petardoz beteta, eta horri su ematea. Hurrengo egunean, abenduaren 25ean, opariak banatu ohi direla dio uruguaiarrak; hala ere, bere etxean hori beti urtarrilaren 6an egin dela aitortzen du. Gabon zahar egunean, berriz, Mon-tevideoko alde zaharrean batutako bulegoetako eta enpre-setako langileek urtean pilatutako paper denak apurtu eta leihotik botatzen dituztela oroitzen du, «ondoren parranda handia egiten dute inguruan dagoen plaza batean».
Rozio Luces uruguaiarra
«Afariak aire zabalean egiten dira, uda delako»
Montevideo
2017ko NEGUA 7
gabonak ospakizun kristauak diren arren, urte akabuan askotariko jaiez goza daiteke munduko leku ezberdinetan. Hainbat ospakizun aurki daitezke, herrialdez herrialde eta txokoz txoko, jesusen jaiotza edo urte berriaren etorrera ospatzeko.
Gabonak Japonian ez dira hemen ezagutzen ditugun modukoak. Festok kristau-izaera dute, baina herrial-de horretan askotariko erlijioak aurki daitezke; horien
artean sintoismoa da nagusi. Hala, Gabonak ospakizun laiko eta komertzial bihurtu dira bertan, eta koloredun argiak eta dekorazioak ikus daitezke kalez kale. Hala ere, denen artean, Urteberria (Shōgatsu) da Japoniako ospakizunik garrantzi-tsuena. Aspaldi, hori ez zetorren bat gure egutegikoagaz. Izan ere, 1873ra arte, Japoniako Urteberri-eguna urtarrilaren amaieran edo otsailaren hasieran izaten zen, Txinako egu-tegiagaz bat eginez. Tradizionalki, etxeko garbiketa oroko-rra (Ōsōji) abiarazten dute abenduaren 13an eta, berandue-nez, abenduaren 31n amaitu behar dute. Horregaz, urteko 365 egunen lohikeriak akabatzen dituzte. Gabon zaharrean, familia denak batzeko ohitura dago, eta elkarregaz afaltzen dute. Ohikoa da toshikoshi-soba (fideo-zopa) eta sardina erreak jatea egun horretan. Ostean, 12:00etan, herrialdeko tenplu budista denek 108 kanpai egiten dituzte, urte berria-ri ondoetorria egiteko. Horietatik 107 amaituko den urtean egiten dira; azkena, aldiz, urtea hasi berri denean entzuten da. Egun horretan, esnatu bezain laster, japoniarrek eguzkia agurtzen dute, mochi-zopa gosaldu eta hiru eguneko ospaki-zunak abiarazten dituzte, familiartean.
Nobuko Kani japoniarra
«Urte amaieran 108 kanpai-hots entzuten ditugu»
okayaMa
Eguberri-eguna baino astebete lehenago, Gabonetako apaingarriz josi ohi dituzte etxeak Eskozian. Gabon- egunean, familia osoa mezatara joan ohi da arrastian,
umeakaz, baina, elizetako antzezkizunez gozatzeko. Gauer-dian, aldiz, ohiko meza egiten da, «hausnartzera» bidera-tuta. Hala ere, gau horretan normalena da familiagaz afari berezitxoa egitea eta sofan galtzerdiak ipintzea, tximiniaren ondoan. Modu berean, gailetak eta esne apurra ipini ohi di-tuzte Santa Clausentzat. Eguberri-egunean, ohikoa da txoko-latezko txanponak sartzea galtzerdietan, opariak banatzea eta familiagaz indioilar betea, izokin ketua eta budina baz-kaltzea, Oporto ardoagaz lagunduta, besteak beste. Hurren-go egunean, Boxing Day delakoa ospatzen dute, familiar-tean. Gabon zaharra oso ospetsua da Eskozian, Hogmanay izenez ezaguna. Lagunartean igarotzeko eguna da, festa-gi-roan, herriko plazan batzea, eskuetan edariak eta suziriak... Ostean, gaueko 12:00ak aldera, ezagunen zein ezezagunen etxeetara joaten dira eskoziarrak, First Footing ohiturari ja-rraituz. Horren arabera, norberak alkohol botila bat eroan behar du (whiskia, normalean), eta etxeko jabeari kopa bat eskaini behar dio. Urtarrilaren 1ean berriro familiagaz elkar-tzen dira, bazkari berezi baten inguruan; eta urtarrilaren 6a baino lehenago apaingarri denak kendu behar dituzte.
Jenny Mair eskoziarra
«Hogmanay ospakizuna oso ezaguna da»
edinBurgo
2017ko NEGUA8
Erandiogoikoan 64 urte daroa-tza bizitzen Anselmo Mentxaka Mayorrek. Loiun jaio zen, orain dela 91 urte, 1926an; mutikoa
zela, bertan bizi izan zituen Primo de Riveraren eta Francoren diktadurak, Espainiako II. Errepublika, Gerra Zi-bila eta lehenengo Eusko Jaurlaritza. Garai hartatik gehien gogoratzen due-na gosea da. Horregatik, umetan, Ga-bonak gozatzen zituen.
Zelan gogoratzen dituzu umea zine-neko Gabonak?Umeontzako alaiak ziren Gabonak, zer edo zer ezberdina izaten baitzen. Ilusioa geneukan jai horiek noiz eto-rriko ziren, zerbait jateko. Ez pen-tsatu beste munduko kontua zenik: lehenengo platera aza edo azalorea izaten zen. Gero, aparteko beste zer-bait gehiago izaten zen beti, untxia, adibidez. Eta ohikoan usaindu ere egiten ez genuen ogi-apurra! Geneu-kan gosea izanda, ederra zen! Eta pos-treak! Bageneukan turroi hura, harria
bezain gogorra zena! Eta horregaz, poz-pozik geunden! Garai hartan ez genuen ezagutzen Olentzero. Hala, Errege-egunean, zapatak ipintzen ge-nituen leihoan zer utziko zain. Aitari galdetu nion behin ea zelan sartzen ziren Errege Magoak etxera eta esan zidan urrezko giltza zutela eta ate de-nak zabal zitzaketela.
Lotan itxaroten zenuten?Jakina! Gero txorakeriaren bat ipin-tzen ziguten, jostailuzko auto txiki-txoren bat, demagun, txapa mehe-mehekoa; oraindino plastikoa asmatu barik zegoen. Sokatik tiratu eta eder-to zihoan autoa; pilak erabiltzen zi-tuzten jostailuak ere ez zeuden garai
hartan. Horregaz poz-pozik genbil-tzan. Sekula ez genuen pilotarik ikusi Errege-eguneko oparian, ezta pentsa-tu ere: 95 zentimo balio zuten! Hala, nik neuk hainbat egin nituen artilezko galtzerdiakaz: puntatik lotu, bueltak eman, korapiloa barrura sartu, tra-puakaz bete, goitik josi eta horregaz jolasten genuen futbolean, alpargata-kaz edo oinutsik.
Elurra erabiltzen zenuten jolasteko?Gaur egun legez, hotz ikaragarriak izaten ziren, baina ondo pasatzen ge-nuen. Halere, guk ez genuen hotzik pasatzen, amak zaintzen gintuen eta. Sondikako Izarza eskolan, ostera, bai: maistrak berarentzako estufa zeukan eta besteok ezer barik, hoztuta aguan-tatu behar genuen. Francoren garaian Cara al Sol abestu eta arrosarioa otoitz egitera behartzen gintuzten.
Etxean nork egiten zituen Gaboneta-ko prestaketak?Amak beti. Dena den, etxetik kanpo ere ibiltzen ginen, Urteberri-egunean. Lauzpabost ume batu eta auzokideen-gana eskatzera joaten ginen, «Urte-barri barri txarri belarri» abesten. Ba-tzuek mandarina bat ematen ziguten, beste batzuek turroi-zatiren bat, eta horregaz zoriontsu ginen.
Suziriak botatzen ziren?Halakorik ez dut sekula entzun; Ga-bonetan zarata gutxi zegoen kalean. Dantzaldirik eta halakorik ere ez ze-goen. Festa gutxi izaten zen herrietan.
Familiak batzen ziren?Ez pentsatu halakorik: etxekoak bai. Guk bagenituen osaba-izekoak eta lehengusu-lehengusinak, baina Ga-bonetan ez gindoazen eurengana. Umeontzat nahikoa zen aparteko zer edo zer jateko. Hura bai ilusioa!
Taloa piperminagaz irensten zuen Mentxakak; Franco agintera heldu zenetik ez zuen halakorik ikusi.
«Sekula ez genuen pilotarik ikusi Errege-eguneko oparian»
Turroia harria bezain gogorra zen!
Eta horregaz poz-pozik geunden!
2017ko NEGUA 9
Idatziozu gutunaOlentzerori!
2017ko NEGUA10
Olentzero etaMari Domingiren
bordaBasoko bidea, 24Euskal Herria
30cFAST JUMP MAIL
HirukA pOstAst
30 cG
abon
ak 2
017
2017ko NEGUA 11
INFORMAZIO GEHIAGO:
ArgAzkietAn oinArritutAkoTESTU LABURREN VI. LEHIAKETAAlgortan, abenduaren 19tik 29ra
Villamonteko kultur etxean (Villamonte a-8, behekoa)astegunetan, 11:00-14:00 eta 18:00-21:30Zapatuetan, 10:00-13:00
ERAKUSKETA
MotroiloaIzeia
Pertsonak alde batera utzita, zenbat animalia ikusten dituzu goiko irudian?
• Begiratu Gabonetako zuhaitz honen apaingarriei. Bola denek dute parea, batek izan ezik. Zein da?• Zein ederrak diren elurrezko panpinak. Zenbat ikusten dituzu? Eta zenbat Olentzero?
Elurra mendianZenbat animalia ikusten dituzu?
2017ko NeGuA 13
2017ko NeGuA14
Domino zatiaBete itzazu fitxetako hutsuneak
domino-zati hau zuzena izan dadin.
Sudoku koloretsua
2017ko NeGuA 15
Opari Festa Ordena itzazu opari-kaxa hauek handitik txikira. Handienari 1 zenbakia eman, hurrengoari 2... Txikienari 8 zenbakia ipini.
Sudoku hau ondo osatzeko, goiko sei koloreen aukerak kontuan izanda, kolore egokiaz margotu beharko dituzu biribil zuriak. Akorduan izan kolore bakoitza behin bakarrik ager daitekeela zutabe bakoitzeko, lerro bakoitzeko eta sei laukik osatzen duten azpilauki bakoitzeko.
2017ko NEGUA16
Opari-maitaleetan, oparizaleenentzaturibe kostako etxeetara ere laster helduko dira Olentzero eta mari domingi. urtebete euren begira egon ostean, prest dauzkazue zapatak etxeko atarian ipintzeko? Hementxe dauzkazue hainbat ideia, etxeko txikien aurpegietan irribarrea sortzeko!
kitchen academySukaLdaritZa-eSkoLaerrotatxu poligonoa, C12. Get xOtel.: 946 068 [email protected] www.kitchenacademy.es ADIN GUZTIENTZAKO
sukaldaritza-ikastaroakUmeentzako eskolak: elikagaiak prestatu geure burua zaintzen ikasteko. 4-16 ur te bitar tekoen-tzat. errezeta bakoitza prestatzeko eta dastatze-ko aukera.
Astean behin ordu bat:49 €/hileko - 134 €/hiruhileko.
Familientzako ikastaroa: seme-alabakaz, bilobakaz... gozatzeko aukera. lehenengo eta bigarren platerak zein postreak prestatzea eta dastatzea.domeketan, 2 ordu eta erdiko ikastaroa. 1 nagusi + 1 ume, 45 €.
Gazteentzako ikastaroa: trinkoa; sukaldean ondo moldatzeko oinarrizko errezetak.Hiruhilekoa, 180€.
2017ko NEGUA 17
nueVe lunasuMetXoentZako Produktuaksarrikobaso, 36. GetxO tel.: 944 306 116 / 665 717 [email protected]
Opari-maitaleetan, oparizaleenentzat1 indioen tippi denda, adin guztientzat.
2 kanika-zirkuitua, logika jokua, 8 urtetik gora.
3 Musika kutxa, 3 urtetik gorakoentzat.
ingeniosoJoStaiLu didaktikoakBentatxu kalea, 3 . sOpelAtel.: 94 656 59 92 www.ingeniosojuegos.com 1
4 kotxeko aulkia, arina eta erraz tolestekoa.
5 Biratu egiten den aulkia, atera daitekeen ume-eroatekoa.
6 kontrako aldera begira dagoen kotxeko aulkia.
3
2
5
6
4
2017ko NEGUA18
arbi liburuakerreaLitate areagotuan oinarritutako LiBuru eLkarreragiLeakiker [email protected]
ixoneuSkaL Haur-Literaturaalex orbe Ferreiro/ ana Jaka garcia www.alexorbe.com
13 ixon liburua, 56 orrialde. ohiko liburu-dendetan, salgai 9,60 €
13
oVeja creatiVadiSeinu graFiko, iLuStraZio eta WeB ZerBitZuaktel.: 946 533 095 | 639 922 [email protected]
7 Martin, Lea eta ganbarako liburu magikoa 14 ,99 €
8 Martin, Lea eta denboraren harria 14 ,99 €
7
9 arBi 1 - arBi eta drako Herensugea 17 €
10 arBi 2 - arBi eta altxorraren kutxa 17 €
11 arBi 3 - arBi eta azti misteriotsua 17 €
12 arBi 4 - arBi eta denboraren makina 17 €
109
1211
8
2017ko NEGUA 19
z zuen entzun Kuake ahateak kris-kras egiten orbelak zapaltzean. «Nor zara zu?», esan zion Kuakek, begiak aldendu barik txita haren artiletik. Hanketan igartzen zuen Kuakek gaueko hotz gorria, eta pentsatu zuen txi-ta hura berotan egongo zela artile haren barruan. «Nor zara zu?» galdetu zion berriro. Arti bildurrak zegoen, handia zen ahatea. Ez zuen inoiz ikusi ahate bat hain hurbiletik, beti joaten zen-eta Zaloagaz. Zaloak bost urte zituen, eta beti eramaten zuen berarekin, harik eta poltsikotik jausi zen arte. «Ai! Non egongo ote da Zaloa».
Bildurra igarri zion Kuakek: «Kuake daukat izena nik». Txitak ezer esaten ez zuela-eta, segitu zuen: «Egundo ez dut ikusi zu lakorik. Hemen, parkean neu lakorik be ez dago, inork ez dauka urdina mokoa». Eta Artik: «Artik daukat nik izena».
Goizean Kuake esnatu eta zutitu zenean, jausi egin zen ia Arti Kuakeren bizkarretik behera, hain zegoen gozo lotan. «Ai, ai, ai!», esan zion Artik. «Ene, bada, barkatu, ahaztuta eduki dut gauean bizkarrean izan zaitudala», esan zion Kuakek, poza ezin ezkutatu Arti beragaz zegoela-eta. Parkeko zaindariek utzitako hazi-metan egin zuten gosaria, Artiri Zaloak ematen zio-naren antzekoa zen. Hazi bat iruntsi eta hurrengoa hartu bitartean, Artik Kuakeri esan zion etxera gura zuela, Zaloagaz, bai-na ez zekiela non zuten etxea, Zaloaren eskuan edo boltsikoan joaten zelako beti. Zer egin behar ote zuten Zaloagaz batzeko?
artilezko haril baten antza zuen Artik. Benetan, artilezko txita berde bat zen. parkean zegoen galduta. Gabonetako argi koloretsuak urrunetik ikusten zituen: etxea ere han urrun zegoen. Non, baina?
Artilezko txita eta moko urdineko ahatea
2017ko NeGuA20
Kua-kua-kua entzun zuten goian, arbola biluzien gainetik, ahate-kuadrilla bat, hegan. Artik galdetu zion ea zergatik ez zuen eurekaz hegaz egiten. Kuakek egia aitortu behar izan zion goibel-goibel: «Nik moko urdina daukat, eta haiek, grisa. Lotsa ema-ten dit, nire moko urdina asko gustatzen bazait ere. Ez dut nahi haiek niri barre egitea; inoiz esan didate ea margotu dudan».
Berbetan zeudela, Zaloa ikusi zuen Artik, eta atzetik joan zitzaion. Arin-arin zihoan Zaloa. Kuakek bizkarrean hartu, eta hurbiltzen lagundu zion; goibelduta, Artik ikusi zuen ez zela Zaloa. Etxekoak hartu zituen gogoan: «Ba, etxean ere, inork ez dauka artilezko larrurik; hasieran, barre egiten zidaten: bustiz gero, ez nintzela sekula sikatuko; udan beroegi izango nin-tzela; oso-oso itsusia, motza nintzela, eta holan. Nire begietara ezin politagoa da-eta, artilezkoa eta berde-berdea. Ez zida-ten min egiten, ez, eta ez nien batere kasu egiten. Aspertu ziren, antza, horrela ibiltzeaz, eta eurekaz olgatzeko esan zidaten halako batean. Eta gaur arte. Oso ondo pasatzen dugu».
Moko griseko ahate batzuk ondora etorri zitzaizkien. Kuakek hegoa ipini zuen mokoaren gainean, ikusi ez zezaten; alde egiteko gogoa izan zuen, edo ezkutatzekoa. «Kaixo, gura duzue harrapaketan ibili, ala?». Eta Artik: «Barre egingo diozue Kuakeri?». Eta ahateetako batek: «Tira, inoiz esan diogu ea margotu duen. Txantxetan. Mokoa politagoa du-eta, guk baino». Kuakeri irribarrea zabaldu zitzaion. Arineketan hasi ziren denak, jolasean, eta hara non ikusi zuen Artik Zaloa. Arin-arin joan zen, Kuakek lagunduta. Zaloak biak ikusi, eta: «Arti, Arti!», eta eskuetan hartu zuen, eta laztan egin. Etxerako bidea hartu zuten. Gabonetako argiek baino dir-dir ederragoa zuen Artirentzat Zaloak. Kuakeri bihotza goibeldu zitzaion. «Etorri berriro» egin zion garrasi Kuakek. «Baaai» erantzun zion Artik.
«Kuake, eee!, Kuake, ezetz gu harrapatu» esan zioten, eta arineketan joan zen lagunen atzetik, pozez.
Artilezko txita eta moko urdineko ahatea
iratze Ormatza imatz Bakioko eskolan ikasi nuen txikitan, gero Mungiako institutuan. Handik Ingalaterrara joan nintzen ingelesa ikasten lehengo, eta Soziologia gero, York eta Kent-eko unibertsitateetan. Gauza berri asko ikusi eta ikasita etorri nintzen etxera, eta sormenari ekin nion. Urte batzuk ikasten eta beharrean eman ostean, itzulpengintza-masterra egin, eta alde egin nuen etxetik. Geroago, Hego Ameriketan sei hilabete egin nituen motxilagaz, eta han bizitakoagaz liburua osatu nuen. Orduan hasi nintzen kaleratzen helduentzat: 22 ipuin ditut argitaratuta. Bost urteko alaba bat daukat; berarentzat eta zuontzat idatzi dut ipuina, zuen adina gorabehera.
2017ko NeGuA 21
2017ko NEGUA22
Armintza (Lemoiz), 2006. © JOsu AlBerdi Barrika, 1985. © GABi de lA mAzA
Plentzia, 1985. © GABi de lA mAzASopela, 1992. © mikel BeGOñA
Gorliz, 1999. © rAFA BAtArritA Urduliz, 2009. © NOeliA GONzAlez
2017ko NEGUA 23
Getxo, 1964. © GetxOkO udAl liBuruteGiA
Leioa,1985. © BeGOñA AlvArez
Erandio, 1990. © GAutxOri tAldeABerango, 1985. © JurdANA AltONAGA
elurretan olgetan, Erregeei begira, Olentzerori kantuka... Iraganeko negu-sasoietan
ateratako argazkiak ekarri gura izan ditugu akordura, Uribe Kostako herri bakoitzeko lagun nekaezinen ekarpenari esker. 1964, 1985, 1990, 1992, 1999, 2006, 2009... Aspaldi-aspaldikoak edo oraintsuagokoak, baina ia denak orain dela hamar urte baino gehiago egindakoak. Olentzerorik ez zegoen garaikoak, are gutxiago Mari Domingirik! Olentzerori bidea egiten laguntzen hasi zitzaionekoa... A ze elurtea 1985eko hura! Eta osteko beste batzuk... Eta aurtongo negua ere elurrari deika hasiko bagenu?
Orduko negu haiek, orain dela...
Barr
ika
aben
duak
23,
zap
atua
18:0
0 Ol
entz
eror
en se
kret
ua a
ntze
zlan
a,
udal
etxe
ko p
laza
n, k
arpa
ren
azpi
an.
19:0
0 O
lent
zero
eta
mar
i dom
ingi
pla
zara
iris
ten
dire
nean
, eus
kal d
antz
en e
raku
stal
dia,
um
eei
harr
era,
gaz
tain
a-ba
nake
ta e
ta tx
okol
ate-
edan
a.
Bera
ngo
aben
duak
24,
dom
eka
18:3
0 ka
lejir
a Be
rang
oeta
tik p
ilota
leku
rain
o.
eran
dio
aben
duak
23,
zap
atua
18:3
0 Lu
txan
a. k
alej
ira, a
uzok
o ka
leet
an.
18:3
0 er
andi
ogoi
koa.
kal
ejira
, auz
oko
kale
etan
. 20
:00
xaib
or d
Ja, e
uska
di p
laza
n.
aben
duak
24,
dom
eka
17:0
0 al
tzag
a. k
alej
ira. 2
0:00
etan
, ant
zerk
ia
iraila
ren
23a
plaz
an.
17:3
0 as
trab
udua
. kal
ejira
, ign
acio
Ald
ekoa
ik
aste
txet
ik m
endi
gure
n pl
azar
aino
.
Getx
oab
endu
ak 2
2, b
arik
ua17
:30
itzub
altz
eta/
rom
o. ip
uin-
kont
alar
ia,
paila
zoak
eta
ele
ktro
txar
anga
, Gob
elon
don.
aben
duak
23,
zap
atua
11:3
0 an
dra
Mar
i. m
usik
a, u
mee
ntza
ko jo
lasa
k et
a tx
itxib
urdu
ntzi
a, m
alak
ate
park
ean.
17:3
0 itz
ubal
tzet
a. u
mee
ntza
ko ta
ilerr
ak, e
lizan
.18
:00
negu
ri-go
bela
. kal
ejira
Ger
nika
par
kera
ino.
18:3
0 ar
eeta
. um
een
antz
erki
a, e
skol
a pl
azan
.19
:00
algo
rta.
um
e be
rtso
laria
k et
a ta
bern
a ib
iltar
ia ta
ldea
, san
Nik
olas
pla
zan.
aben
duak
24,
dom
eka
11:0
0 ar
eeta
. era
kusk
eta,
err
omer
ia, O
lent
zero
ri ha
rrer
a (B
izka
iko
zubi
an),
eusk
al d
antz
ak e
ta
bert
sola
riak,
esk
ola
plaz
an.
12:0
0 al
gort
a. u
mee
ntza
ko ta
ilerr
ak e
ta
puzg
arria
k, t
elle
txe
plaz
an.
12:0
0 itz
ubal
tzet
a/ro
mo.
Azo
ka, i
baio
ndo
kale
an, e
ta tr
iki-p
oteo
ibilt
aria
, 13:
00et
an.
17:0
0 an
dra
Mar
i. ka
lejir
a, k
irold
egiti
k m
alak
ate
park
erai
no.
17:0
0 al
gort
a. k
alej
ira, B
enan
tzio
tik s
an N
ikol
as
plaz
arai
no.
17:3
0 itz
ubal
tzet
a/ro
mo.
kal
ejira
, kal
amua
kal
etik
sa
nta
euge
nia
plaz
arai
no.
18:3
0 ar
eeta
. kal
ejira
, esk
ola
plaz
atik
has
ita.
Gorli
zab
endu
ak 2
4, d
omek
a18
:00
kale
jira,
ibar
reta
tik p
ilota
leku
rain
o.
leio
aab
endu
ak 2
4, d
omek
a17
:00
Herr
igun
ea. k
alej
ira, e
lexa
lde
erro
tatik
kul
tur
leio
ara.
Hor
ren
oste
an, h
arre
ra.
17:3
0 La
mia
ko. k
alej
ira, m
etro
-gel
toki
tik h
asita
.18
:00
San
Bart
olom
e. H
arre
ra, k
ultu
rgun
ean.
18:0
0 tx
orie
rri.
kale
jira
eta
harr
era,
txo
u ar
etoa
n.
lem
oiz
aben
duak
24,
dom
eka
arra
stia
n. O
lent
zero
eta
mar
i dom
ingi
her
rian
ibili
ko d
ira. A
ntze
rkia
ere
ego
ngo
da.
plen
tzia
aben
duak
24,
dom
eka
18:4
0 ka
lejir
a, z
ubiti
k ha
sita
. Ger
o, 19
:00e
tan,
an
tzez
pena
has
iko
da.
sope
laab
endu
ak 2
4, d
omek
a17
:00
kale
jira,
lar
raba
ster
rako
urg
itxie
ta p
laza
tik
udal
etxe
rain
o.
urdu
lizab
endu
ak 2
4, d
omek
a17
:00
kale
jira,
igel
tzer
a in
guru
ko a
park
alek
u pu
blik
otik
elo
rtza
esk
olar
aino
.
2017
ko a
bend
uare
n 14
tik 2
018k
o ur
tarr
ilare
n 17
ra a
rte
Olen
tzer
o et
a M
ari
Dom
ingi
, gur
ean
gabo
neta
ko
hain
bat e
kita
ldi,
he
rriz
her
riBa
rrik
aab
endu
ak 15
, bar
ikua
19:0
0 im
prom
ptu
tald
eare
n et
a N
aroa
intx
aust
i so
pran
oare
n ko
ntze
rtua
, And
ra m
ari e
lizan
. doa
n.
aben
duak
26,
mar
titze
na19
:00
Over
rum
ani
maz
iozk
o fil
m la
burr
a, A
nder
d
euna
are
toan
. Gaz
tela
niaz
. sar
rera
, doa
n.
urta
rrila
k 7,
dom
eka
11:3
0 G
ospe
l-kon
tzer
tua,
And
ra m
ari e
lizan
. doa
n.
Bera
ngo
aben
duak
15, b
arik
ua20
:00
Otx
anda
tegi
abe
stal
dear
en k
ontz
ertu
a,
Bera
ngo
Antz
okia
n. s
arre
ra, d
oan.
aben
duak
17, d
omek
a18
:00
Nor d
a Ol
entz
ero?
(pot
xin
eta
patx
in)
ikus
kizu
na, B
eran
go A
ntzo
kian
. doa
n.
aben
duak
22,
bar
ikua
20:0
0 O
txan
date
gi d
antz
a-ta
ldea
ren
erak
usta
ldia
, Be
rang
o An
tzok
ian.
sar
rera
, doa
n.
aben
duak
26,
mar
titze
na18
:00
Erro
mirr
ia (t
xirr
i, m
irri e
ta t
xirib
iton)
ik
uski
zuna
, ant
zoki
an. s
arre
ra: 1
eur
o.
aben
duak
28,
egu
ena
18:0
0 Ka
lean
ots
o, et
xean
uso
(pat
ata
trop
ikal
a)
antz
ezla
na, B
eran
go A
ntzo
kian
. sar
rera
, doa
n.
aben
duak
29,
bar
ikua
19:0
0 Ba
llet-i
kusk
izun
a, m
aria
Nik
olay
eva
tald
e er
rusi
arra
gaz,
Ber
ango
Ant
zoki
an. s
arre
ra: 3
eur
o.
aben
duak
30,
zap
atua
19:0
0 El
Pel
i-ren
um
ore-
baka
rriz
keta
, Ber
ango
An
tzok
ian.
Gaz
tela
niaz
. sar
rera
, doa
n.
urta
rrila
k 4,
egu
ena
18:0
0 To
ronb
ole
fam
ilia
(Ant
zezk
izun
a)
txot
xong
ilo-a
ntze
zlan
a, B
eran
go A
ntzo
kian
. doa
n.
urta
rrila
k 5,
bar
ikua
19:3
0 er
rege
mag
oen
kaba
lgat
a, B
eran
goet
atik
pi
lota
leku
rain
o. O
stea
n, d
isko
-fest
a, x
aibo
r dJa
gaz.
urta
rrila
k 7,
dom
eka
18:0
0 Ko
ntuk
anta
ri (l
a en
ana
Nar
anja
) tx
otxo
ngilo
-ant
zezl
ana,
Ber
ango
Ant
zoki
an. d
oan.
eran
dio
aben
duak
19, m
artit
zena
19:0
0 ko
ntze
rtua
, era
ndio
ko m
usik
a es
kola
gaz,
As
trab
uduk
o Jo
su m
urue
ta k
ultu
r etx
ean.
sar
rera
, do
an (g
onbi
dape
naga
z).
aben
duak
20,
egu
azte
na19
:00
kant
u-jir
a, A
stra
budu
ko k
ultu
r etx
etik
.
aben
duak
22,
bar
ikua
20:0
0 d
isko
teka
mug
ikor
ra (k
eim
a),
eran
diog
oiko
ko e
uska
di p
laza
n. e
uska
raz.
doa
n.
aben
duak
23,
zap
atua
19:3
0 m
endi
baia
rte
eta
Altz
aga
abes
batz
en
kont
zert
ua, A
ltzag
ako
san
Agus
tin e
lizan
. doa
n.
aben
duar
en 2
6tik
28r
a19
:15
um
eent
zako
ikus
kizu
nak,
Altz
agak
o ki
rold
egia
n. e
uska
raz.
sar
rera
, doa
n.
aben
duak
26,
mar
titze
na20
:00
eran
diok
o m
usik
a Ba
nda
eta
mus
ika-
esko
lako
ikas
leak
, Ast
rabu
duko
kal
eeta
n.
urta
rrila
ren
2tik
4ra
19:3
0 u
mee
ntza
ko a
ntze
zlan
ak, A
stra
budu
ko Jo
su
mur
ueta
kul
tur e
txea
n. e
uska
raz.
sar
rera
: 2 e
uro.
Getx
oab
endu
ak 15
, bar
ikua
20:0
0 G
abon
ak m
undu
an x
iv. k
ontz
ertu
a,
Ond
arre
ta a
besb
atza
gaz
eta
ganb
era-
orke
stra
gaz,
Al
gort
ako
erre
dent
orea
ren
eliz
an. s
arre
ra, d
oan.
aben
duak
19, m
artit
zena
20:0
0 G
abon
ak m
undu
an x
iv. k
ontz
ertu
a,
Ond
arre
ta a
besb
atza
gaz
eta
ganb
era-
orke
stra
gaz,
Ar
eeta
ko s
anta
Ana
eliz
an. s
arre
ra, d
oan.
aben
duak
22,
bar
ikua
20:0
0 Ar
eetx
o ab
esba
tzar
en e
man
aldi
a,
orke
stra
gaz,
Are
etak
o sa
nta
Ana
eliz
an. d
oan.
urta
rrila
k 5,
bar
ikua
17:3
0 er
rege
mag
oak,
And
ra m
arin
eta
Alg
orta
n.
19:3
0 er
rege
mag
oak,
Are
etan
eta
rom
on.
Gorli
zab
endu
ak 2
3, z
apat
ua20
:30
lira
in e
ta l
irain
txi
ki a
besb
atza
k, e
lizan
.
aben
duak
24,
dom
eka
12:3
0 G
abon
-kan
tak
lira
in a
besb
atza
gaz,
her
riko
kale
etan
zeh
ar.
leio
aab
endu
ak 2
6-30
18:0
0 G
abon
etan
Ant
zoki
ra z
iklo
a, k
ultu
r lei
oako
en
tzun
gela
n. s
arre
ra: 3
,75-
5 eu
ro. i
nfor
maz
io
gehi
ago:
ww
w.k
ultu
rleio
a.co
m
urta
rrila
k 3
eta
418
:00
ipui
n-ko
ntal
aria
. Gon
bida
pena
gaz.
urta
rrila
k 5,
bar
ikua
18:3
0 er
rege
mag
oei h
arre
ra, k
ultu
r lei
oan.
lem
oiz
aben
duak
17, d
omek
a10
:00
men
di-ir
teer
a, e
tzan
darr
i tal
deag
az.
izen
-em
atea
eta
info
rmaz
ioa:
688
602
121
(mar
ian)
.
aben
duak
26,
mar
titze
na17
:00
Pira
ta G
arra
pata
ren
aben
tura
k ant
zezl
ana,
u
rizar
reko
gel
an. d
oan.
urta
rrila
k 2,
mar
titze
na17
:00
ipui
n-ko
ntak
eta,
uriz
arre
ko g
elan
. doa
n.
plen
tzia
aben
duar
en 15
etik
17ra
Gab
onet
ako
ii. A
rtis
autz
a Az
oka,
Goñ
i por
tal k
ultu
r et
xean
. inf
orm
azio
geh
iago
: kul
tura
@pl
entz
ia.e
us
aben
duak
15, b
arik
ua19
:00
kant
agun
eren
ent
segu
a, k
risto
bas
eliz
an.
19:3
0 Be
rtso
-jira
mus
ikat
ua, O
nint
za e
nbei
taga
z et
a Jo
n m
aiag
az, e
lizak
o pl
azat
ik a
biat
uta.
aben
duak
22,
bar
ikua
19:0
0 ka
ntu-
jira,
eliz
ako
plaz
an h
asita
.
sope
laab
endu
ak 16
, zap
atua
21:3
0 ka
npai
aur
rera
tuak
, uda
letx
eko
plaz
an.
aben
duak
22,
bar
ikua
19:0
0 Ol
entz
eror
en se
kret
ua a
ntze
zlan
a, k
urtz
io
kultu
r etx
ean.
eus
kara
z. s
arre
ra: 3
eur
o, u
mea
k;
eta
5 eu
ro, h
eldu
ak.
aben
duak
24,
dom
eka
11:3
0 Ga
bone
tako
irat
xoak
kal
e-an
tzer
ki ib
iltar
ia,
herr
iko
kale
etan
.ab
endu
ak 2
6, m
artit
zena
19:0
0 Ko
ntu
Kant
ari I
I txo
txon
gilo
-kon
tzer
tua,
ku
rtzi
on. s
arre
ra: 3
eur
o /
5 eu
ro.
aben
duak
28,
egu
ena
16:3
0 As
tona
uta
tronp
eta
flaut
a (e
ne k
anta
k)
ikus
kizu
na, u
dale
txek
o pl
azan
. sar
rera
: 4 e
uro,
um
eak;
eta
6 e
uro,
hel
duak
.
aben
duak
29,
bar
ikua
21:0
0 se
mill
a N
egra
tald
eare
n ko
ntze
rtua
, u
dale
txek
o pl
azan
. doa
n.
aben
duak
30,
zap
atua
18:0
0 Ba
llet-i
kusk
izun
a, m
aria
Nik
olay
eva
tald
e er
rusi
arra
gaz,
kur
tzio
kul
tur e
txea
n. s
arre
ra: 3
eu
ro, u
mea
k; e
ta 5
eur
o, h
eldu
ak.
aben
duak
31,
dom
eka
17:0
0 sa
n si
lves
tre
last
erke
ta, u
rgitx
ieta
tik
abia
tuta
. inf
orm
azio
a: w
ww
.tria
tlons
opel
ana.
org
urta
rrila
k 1,
ast
eleh
ena
13:0
0 Ur
be b
arri
barr
i um
eent
zako
ani
maz
ioa,
ku
rtzi
o ku
ltur e
txea
n. e
uska
raz.
doa
n.
urta
rrila
k 2,
mar
titze
na18
:00
Izar (
mar
ie d
e Jh
ong)
ikus
kizu
na, k
urtz
io
kultu
r etx
ean.
tes
tu b
arik
. sar
rera
: 4 e
uro,
um
eak;
et
a 6
euro
, hel
duak
.
urta
rrila
k 3,
egu
azte
na18
:00
Jon
Brau
n (A
nita
mar
avill
as) a
ntze
zlan
a,
kurt
zio
kultu
r etx
ean.
eus
kara
z. s
arre
ra: 4
eur
o,
umea
k; e
ta 6
eur
o, h
eldu
ak.
urta
rrila
k 4,
egu
ena
16:0
0 Go
azen
4.0
, kur
tzio
n. s
arre
ra: 6
eur
o.
urta
rrila
k 5,
bar
ikua
18:0
0 er
rege
mag
oen
kaba
lgat
a, l
arra
bast
erra
tik
udal
etxe
ra a
rte.
urdu
lizab
endu
ak 2
3, z
apat
ua18
:00
Coco
ani
maz
io-f
ilma,
kul
tur e
txea
n.
Gaz
tela
niaz
. sar
rera
: 3,5
0 eu
ro.
aben
duak
30,
zap
atua
18:0
0 Pa
ddin
gton
2 fi
lma,
kul
tur e
txea
n.
Gaz
tela
niaz
. sar
rera
: 3,5
0 eu
ro.
2017ko NEGUA26
Barrikaabenduak 22, barikuagabonetako apaingarrien tailerraordua: 18:00. Lekua: udal-liburutegia. doan.
Berangoabenduak 26-29gabonetako egonaldi irekiakordutegia: 10:30-13:30.Lekua: ludotxikia (2012-2014 urteen artean jaiotakoak), Berangoeta kultur etxean; ludoteka (2009-2011) eta ludokluba (2006-2008), merana eskolan; eta Gaztelekua (2000-2005). txangoak ere egingo dituzte.informazioa: [email protected]
abenduak 27-28umeen Parkeaordutegia: eguaztena: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. eguena: 11:00-15:00.Lekua: pilotalekua. doan.
abenduak 30, zapatuagabonetako kotilioia 2000-2008 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat.ordutegia: 20:00-23:00.Lekua: santa Anako kultur etxea. doan.
urtarrilak 2, martitzenagazte Parkeaordutegia: 18:00-21:00. Lekua: pilotalekua. doan.
erandioabenduak 22-23umeen Parkea, erandiogoikoanordutegia: Barikua: 16:00-20:00. zapatua: 11:00-14:00 eta 16:00-18:00. Lekua: Gizarte-etxea. doan.
abenduak 26-29umeen Parkea, altzaganordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Lekua: kiroldegia. doan.
abenduak 26-29 eta urtarrilak 2-5gabonetako tailerrak (6-12 urte)ordutegia: 11:00-13:00. Lekua: Altzagako eta Astrabuduko udal-liburutegiak. euskaraz. doan.
urtarrilak 2-5umeen Parkea, astrabuduanordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Lekua: kiroldegia. doan.
Getxoabenduak 26-29 eta urtarrilak 2-4gabonak kultur etxeanordutegia: 11:00-19:00. Lekua: itzubaltzeta/romoko kultur etxea.izen-ematea: Abenduaren 22ra arte, Algortako eta romoko kultur etxeetan.
abenduak 16-urtarrilak 7getxolandia umeen parkeaLekua: Areetako xake plaza.Bidaiak: Gehienez, 1,50 euro. Bost bidaiako txartela: 5 euro.
Gorlizabenduak 21, 27 eta 29Ludotekaordutegia: lehenengo eguna: 17:00-19:00. Azken egun biak: 11:00-13:00.Lekua: kultur etxea.
abenduak 22-31 eta urtarrilak 2-5gaztelekuaordutegia: 18:00-21:30 (Jaiegunak: 18:00-21:00).
abenduak 26-29 eta urtarrilak 2-5umeen kirol Campusaordutegia: kirol bakoitzeko ordubete. Lekua: udal-instalazioak.izen-ematea: Abenduaren 20ra arte.
abenduak 28 eta urtarrilak 4umeen Parkeaordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Lekua: elizako plaza.
leioaabenduak 26-28 eta urtarrilak 2-4gabon gazteakordua: 17:00-20:30. Lekua: Aterpe leioa Gaztegunea. doan.
urtarrilak 2-5gabonetako Parkeaordua: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Lekua: kandelazubieta kiroldegia. doan.
lemoizabenduak 27, eguaztenagabonetako Jolas Parkeaordua: 16:30-20:30. Lekua: Armintzako frontoia.
abenduak 28, eguenagabonetako txotxongilo-tailerraordua: 17:00-19:00. Lekua: Armintzako kultur etxea.
urtarrilak 4, eguenagabonetako bota egiteko tailerraordua: 17:00-19:00. Lekua: Armintzako kultur etxea.
sopelaabenduak 26, martitzenatalo-tailerra gaztelekuan (13-18 urte)ordua: 17:00-20:00. informazioa: [email protected]
abenduak 27, eguaztenaPuzgarriakordua: 11.00-14:00 eta 16:00-20:00. Lekua: udaletxeko plaza. doan.
abenduak 29, barikuatailerrakordua: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. Lekua: udaletxeko plaza. doan.
urte amaierako jaia gaztelekuanordua: 17:00-20:00. informazioa: [email protected]
urtarrilak 2-5gabonetako egonaldi irekiak (4-10 urte) eta gazteentzako ekintza bereziak (11-18 urte)ordutegia: 09:00-14:00.informazioa: kurtzio kultur etxea.
urtarrilak 4, eguenagabonetako bota egiteko tailerraordua: 17:00-19:00. Lekua: Armintzako kultur etxea. doan.
urtarrilak 4, eguenagabonetako bota egiteko tailerraordua: 17:00-19:00. Lekua: Armintzako kultur etxea.
urdulizabenduak 26-29gabon Parkeaordua: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Lekua: iparralde kiroldegia. doan.
Umeen Gabonetako parkeak eta ludotekak
2017ko NEGUA 27
Gabonetako osagai egokiakalgortako ardaska elikagai- eta kosmetika-dendak zenbait jaki eta edari gomendatu ditu Gabonetan gozatzeko. Lucia Aragonesek egin du aukeraketa.
Ardaskan elikagai eta kosmetika arduratsuak erabil-tzen dituzte, Aragonesek azaldu duenez. Gai biolo-gikoak eta ekologikoak izateaz gainera, «zentzua» duten produktu denak sustatzen dituzte: «bertoko
eta bidezko merkataritzako produktuak, zero kilometro-koak, iraunkorrak eta abarrak». Ardaskako produktu denak «gizartearekiko edo ingurumenarekiko errespetuan oinarri-
tzen dira». Modu berean, ondo behatzen dituzte euren pro-duktuak, «osasuntsuak izan daitezen». Hala, Aragonesek nabarmendu duenez, «bezeroak ez du holakorik begiratu beharrik, aurretik guk egin baitugu». Hornitzaileakaz ha-rreman estua izaten dute, ondo ezagutzeko saltzen dutena; dendariek ere bertako produktuak jaten dituzte. Kosmeti-kan ere lortu dute osagaien %90 naturalak izatea.
La MaJa oLiBa-oLio BirJina eStrakOlio-edizio mu ga tu ak,
tos ca, Arróniz eta koroneiki oliba-motakaz eginak.
guMendi Produktuak lizarrerriko eta erriberako
kontserba, barazki eta fruta fresko eta ekologikoak.
MaHaLa BeHi-eSnedun iZoZkiakHainbat zaporetakoak:
txokolate, gazta, limoi, marrubi, hur, kafe eta banilla.
La deSPenSa deL gourMetekomarianito bermuta:
ezkaia, ipurua, laranja heldua eta kardamomoa.
2017ko NEGUA28
kaleak argiz eta musikaz beteta, uribe kostako dendak jendez lepo... Orrialde hauetan, eskualdeko herrietako saltokietan eros daitezkeen hainbat produktu aurki ditzakezu, zure etxetik hur; opariak bertan eskatzeko aukera izango dute Olentzerok eta mari domingik.
Oparien eskaria et xetik hur egiteko
3 UGG. Classic Boots 200 €
4 Berokia, Vila Clothes 99,95 €
1 Schmoove botinak. Blind British Brogue 179 €
2 Motorzaleen jaka. Petrol Industries 129,95 €
osogiZonentZako ModaAlgortako etorbidea, 59. AlGOrtA tel.: 653 721 [email protected]
hereMakuMeen Moda eta irudi-aHoLkuLaritZaAlgortako etorbidea, 53. AlGOrtA tel.: 944 040 680 [email protected]
1
2
3
4
2017ko NEGUA 29
8 Hazi-zakua 11,95 €
9 garagardoa egiteko upeltxoa 33 €
10 kaktus edalontzia 3,95 €
Oparien eskaria et xetik hur egitekolobon BitXitegiaAkilino Arriola, 1. sOpelAtel.: 946 765 406
5 Quicksilver erlojua
6 urrezko eta erdibitxi harrizko eraztuna
7 urrezko zintzilikaria
75
6
snoopyoPari eta oSagarriaktelletxe, 9. AlGOrtA tel.: 944 600 972www.snoopyalgorta.com 8
9 10
2017ko NEGUA30
kantxakiroL Modatorrene, 4. AlGOrtAtel.: 944 911 882www.kantxa.eus
11 gizonentzako polarra 149,90 € 119,92 €
12 Adidas emakume-zapatilak 69,95 € 62,95 €
13 edozeinentzako Asics zapatilak 70 € 56 €
13
12
cien piesZaPata-denda eta oSagarriakAkilino Arriola, 7. sOpelA tel.: 946 760 894
14 umeen Converse zapatillak 40,90 €
15 emakumeentzako larruzko takoi-botak 89 €
16 emakumeentzako neguko botak 40,90 €
16
14
15
11
2017ko NEGUA 31
animate te eta inFuSioen SaLMentaBasagoiti etorb. 75. AlGOrtAtel.: 944 039 564https://animategetxo.es/
17 Cha Cult loreen teontzia 22,50 €
18 askotariko teak eta infusioak 3,50€/100gr
19 Cha Cult te-edalontzia 14 ,95 €tik gora
19
17
18
bereziadin guZtientZako Barneko Modatelletxe, 15. AlGOrtAtel.: 944 604 [email protected]
20 umeentzako pijama
21 gizonentzako pijama22 emakumakumeentzako
lentzeria
22
20
21
2017ko NEGUA32
danatarikModa eta oSagarriakenrique urrutikoetxea, 2. sOpelA tel.: 946 754 998
23 tiro luzeko prakak24 ilezko berokia 25 kamiseta
23
2425
aldayartiSau-taPiZtegiaBasagoiti etorbidea, 32. AlGOrtA tel.: 944 609 031
Artisau-tapiztegia: dekorazioa, erakusketa eta tailerrak.Oihalak eta margoturiko orma-paperak, metroka salgai.
2017ko NEGUA 33
iÑakiBitXitegiavillamonte, 3. AlGOrtA tel.: 944 302 345
26 Raymond Well gizon-erlojua. altzairuzko eskumuturrekoa.
27 diamante eta urrezko eskumuturrekoa.
28 diamantea eta esmeralda dituen urre zurizko eraztuna.
26 27
28
gaurkogiZonentZako ModaJuan Bautista zabala kalea, 9. AlGOrtAtel.: 944 60 70 84
29 gizonentzako zapatilak 95,00 €30 Bufanda 49 €31 Puntu-jertsea 74,00 €
29
30
31
2017ko NEGUA34
Olagarro kurruskaria
gure eSkaintZa: Gabonak lagun eta familia artean bazkaltzeko eta afaltzeko garaiak dira. Hala, normalean jaten ez diren jakiez gainezka egon ohi dira gure mahaiak egun horietan. Askotan, plater horiek denak norberak prestatzen ditu, etxeko sukal-dean; ostera, beste batzuetan aldez aurretik prestatutakoak erosten dituzte askok. Halakoen egundoko aukera dugu Areetan, Juan mari harategian. urte osoan eskaintza zabala izaten dute, baina, garai honetan, produktu
gehiago izaten dituzte aukeran. denetarik aurki daiteke bertan: foie-ak, bakailaoa, piper beteak, kroketak, ogi bereziak, antxoak, ahuntza, indioilarra, kapoia, ga-leperra eta roastbeefa, besteak beste. Azken horien mota bi eskaintzen dituzte: txahal- edo behi-solomoarena, «zapore oso ezberdinak dituztelako».
erreSerBak: Beharrezkoa ez den arren, gordetzeko eskatzea gomendatzen dute, platera fin-fin prestatu ahal izateko.
Roastbeef-aoSagaiak: txahal- edo behi-solomoa (hezur bako txuleta).
gure eSkaintZa: sorpresaz beteta hasiko dituzte Gabonak portu zaharra tabernan. Hala, gastronomiari lotutako eskaintza berezi bat prestatu dute bertara-tuko diren denentzat. Arduradu-nek azaldu dutenez, azkenaldian olagarroa askotan eskatzen dute bezeroek tabernan. Horretan oinarrituta, plater berezia mahai-gaineratuko dute egunotan: tenpuran egindako olagarro kurruskaria, txipiroi-saltsaz bustia eta piper gorri konfitatuz hornitua. Gainera, abenduaren
14an eta 22an Oliver magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da portu zaharreko erdigunean, 19:45etik aurrera. Ostera, urte berriaren etorreragaz batera, pintxo-potea abiaraziko dute ba-rikuetan, 19:00etatik 22:00etara. Hala, bezero denek pintxo bat jasoko dute edari bakoitzeko; azaldu dutenez, egunero lau mota egongo dira aukeran. Ondoren, gaueko lehenengo konbinatuak bertan hartzera gonbita egin dute, errezeta bereziak dituzte eta.
oSagaiak: Olagarroa, arrautza, irina, piper gorri konfitatua, tomate-tartariarra, belar onak, txipiroi-tinta, ogia eta olioa.
plater nagusiak
Zer eta non jan: Gastronomia-gidaEskaintza
BEREZIAK
juan mari harategiatel: 944 644 125. mesedeetako Ama, 31. AreetA
portu zaharratel: 944 602 033. portu zaharra, 35. AlGOrtA
2017ko NEGUA 35
Barraskiloak saltsanOnddo-nahaskia
gure eSkaintZa: Garaiotako eta inguru honetako ohiturari helduta, aurten ere barras-kiloak saltsan eskainiko ditu egunotan erandioko motagane txakolina jatetxeak, 12 euroan. Gainera, inguruko produktua-kaz egindako indaba-janak ere egingo dituzte, 22 euroan. eta jakinarazi dutenez, indabak Goierrikoak dira. izan ere, jatetxe honetan «kilometro zero» filosofia darabilte, hau da, etxeko edo inguruko ortuetako produktuak erabiltzen dituzte
euren eskaintza prestatzeko, sasoian sasoikoak. Barraski-loez eta indaba-janez gainera, errege-egunean bazkari berezia emango dutela iragarri dute arduradunek, 38 euroan.
erreSerBak: Bazkarien eta afarien erreserbak aldez aurre-tik egitea gomendatzen dute motagane txakolina jatetxeko arduradunek, eta gutxienez astebete lehenago deituta, hobeto.www.txakolimotagane.com
oSagaiak: etxeko piper txorizeroa eta tipula gorria, pernila (urdaiazpikoa) eta barraskiloak.
gure eSkaintZa: Bere su-kaldaritza tradizionalagatik oso ezaguna da itzubaltzeta/romoko erdigunean dagoen Gure etxea taberna. Bertako arduradunak azaldu duenaren arabera, egunero egiten dituzte eskaintza bereziak, eta barra mokaduz eta pintxoz beteta izaten dute. Orain, gainera, txoko berria zabaldu dute bertan: 8 lagunentzako mahaia zabala dauka. Hala, gura duenak afariak edo bazkariak lasaitasun osoz egiteko aukera izango
du hantxe. Aurten boletusez egindako onddo-nahasia ekarri dugu orriotara; 14 euroan goza daiteke plater paregabe horre-taz. Hala ere, denetarik dasta daiteke Gure etxea tabernan, berbarako askotariko nahaskiak, legatza, bakailaoa labean eta, zelan ez, txuleta erreak.
erreSerBak: Aldez aurretik erreserba egitea gomenda-tu dute, egun bi lehenago, gutxienez. izan ere, lekua azkar betetzen da egunotan.
oSagaiak: Boletus onddoak, tipula gorria, arrautzak, gatza, olioa eta pedro ximenez ardoa.
plater nagusiak
Zer eta non jan: Gastronomia-gidaMENU BEREZIAK
motaganetel: 944 670 007. leioa-unbe errepidea, 34. erANdiO
gure etxeatel: 944 636 880. Aurrezki kutxa, 14. itzuBAltzetA
2017ko NEGUA36
plater nagusiak
gure eSkaintZa: Goikolanda tabernaren berezitasunak dira bertan egindako artisau-pi zzak, hanburgesa ederrak eta hainbat motako errazioak, nachoak legez. Hamaika aukera dituzte pizzetan eta hanburgesetan, nork bere gustukoenak aukera ditzan. dosi txikiko gastrono-mia-eskaintza osatzen du ta-bernako pintxo-eskaintza zabal eta ikusgarriak. modu berean, eseri eta patxadaz bazkaldu gura duenak eguneko menu gozoa dauka, astegunetan
10,80 euroan. Aste-akabuetan, ostera, menu berezia eskaintzen dute, 16 euroan. taldeentzako menuak ere prestatzen dituzte, aurretik eskatuz gero. menu denetan euskal tradizioaren etxeko sukaldaritzaz goza daiteke. errege-egunean menu berezia izango dute.
erreSerBak: Aste-akabuko eta talde handientzako menuetan, komenigarria da erreserba aurretik egitea.Facebook.com/goikolandajatetxea
Tomate-pizzaoSagaiak: deshidratatutako tomatea, tipula karamelizatua, piper berdea, atuntxikia eta mozzarella.
MENU BEREZIAK
goikolanda tabernatel: 944 741 540. Jose A. Agirre plaza, 1. erANdiO.
gure eSkaintZa: dandaka jatetxeak eguneko menu gozoa ematen du, aste barruan 10,80 euroan. Aste-akabuetan, ostera, jakien eta edarien karta eskaintzen dute. taldeentzako menuak ere prestatzen dituzte, aurretik eskatuz gero. menuan zein kartan, erandiogoikoko dandaka jatetxean sukaldaritza tradizionaleko menu landuak prestatzen dituzte, zein baino zein gozoago. dena den, etxeko berezitasuna egiten duten bertoko okela da. Gainera, ohiko
otorduez aparte, tabernako barran pintxoen eskaintza zabal eta erakargarria daukate, mokadutxoren bat edo beste jan gura duenarentzat. Horrez gainera, aurtengo Gabonetan ere menu berezia eskainiko dute errege-egunerako.
erreSerBak: komeni da gorde-tzeko eskaera aurretik egitea; aste-akabuan edo talde handian joateko, batez [email protected]
TxuletaoSagaiak: Behiaren edo idiaren txuleta, piper gorriak, patatak eta gatza.
dandaka jatetxeatel: 944 530 006. Avanzada errepidea, 35. erANdiO.
MENU BEREZIAK
Zer eta non jan: Gastronomia-gida
2017ko NEGUA 37
plater nagusiak
Zer eta non jan: Gastronomia-gida
gure eSkaintZa: leku oso pribile gia tuan dago Gorron-dona, plentziako por tuaren alboan. Bista ederrak ditu eta terraza haizetik ondo babestuta dago. Jatetxea sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da; gainera, karta modernoa dauka, arrazoizko prezioan. Giro atsegi-na lortu dute bertan. Gabone-tan, ohiko hasierako platerak izango dituzte, paella eta etxeko enpanadakaz batera, baita askotariko azkenburukoak ere. Bertan jateko ez ezik, etxera
eroateko ere prestatzen dituzte paellak zein enpanadak.
erreSerBak: telefonoz edo jatetxean. udan, lekua gorde-tzeko 24 ordu lehenago eskatu beharko dute talde handiek.
aLgortan ere Bai: lortutako arrakastari esker, Algortara za-baldu da Gorrondonaren familia. uribarri jatetxea zabaldu berri dute, Alangobarri kaleko 4. zen-bakian. Gorrondonaren ereduari eta filosofiari jarraituko die.
Idi-buztan paellaoSagaiak: etxeko haragi-saldak, arroza, buztana, ardoa, baraz-kiak plantxan, sasoiko perretxikoak, buztan-zukua, gatza, olioa.
gorrondonatel: 944 076 918. Areatza hiribidea, 54. pleNtziA.
gure eSkaintZa: tamarises izarra jatetxeak bosgarren urtemuga bete du; denbora horretan frogatu duenez, euskal gastronomia onenaren tradizioa eta goi-mailako sukaldaritzaren berrikuntzak uztartzen ditu. sasoian sasoiko bertoko pro-duktuak dasta daitezke, bista ikusgarriez gozatu bitartean. menu bereziak eskainiko ditu Gabonetan, eta are bereziagoak izango dira Gabon-egune-koa, urteberri-egunekoa eta errege-egunekoa. kasu denetan
kalitatea bermatuta dago. Gainera, bertan gastronomiaz gozatu ez ezik, ezkontza zibilak eta edozein motako ospakizu-nak ere egin daitezke. izan ere, 220 lagunentzako areto bat, eta itsasoari begirako terraza ireki bi dauzkate, besteak beste.
erreSerBak: Aste-akabuetara-ko komeni da aurrerapen nahi-koagaz eskatzea. erreserbak telefonoz zein webgunean egin daitezke.www.tamarisesizarra.com
oSagaiak: parmentier patata, gatza, piper beltza, tipula, ka ra-meloa, oliba-olio es tra, salda, arto-irina, barazkiak, perrexila.
tamarises izarratel: 944 910 005. ereaga kaia, 4, 1. AlGOrtA.
MENU BEREZIAK
Zigala salteatuak
2017ko NEGUA38
gure eSkaintZa: txozna jatetxeko postreak euskal gas-tronomiako esperientzia eder baten azken ukitua izan ohi dira. Hala, 1981etik, familia-tradizio-ko jatetxe atsegina da txozna. etxeko artisau-jakiak presta-tzen dituzte, uribe kostako eta inguruko produktuakaz, euskal errezetarik onenei jarraituta.
Beraz, probatu beharrekoak dira bertako sartenekoak, indabak eta jatetxearen berezitasunak: harrian egindako txuletoia eta bakailaoa pil-pilean.
erreSerBak: talde handiek aste bi lehenago eskatu behar dute. restaurantetxozna.es [email protected]
txozna jatetxeatel: 946 763 471. torre-barri, 3. urduliz
Sagar-tartaoSagaiak: Hostorea, errege-sagarrak, esnea, irina, arrautzak, abrikot-marmelada eta azukrea.
gure eSkaintZa: zurikaldai Neguri gozotegiak askotariko tartak eta turroiak eskaintzen ditu, mimo handiz eta kalita-te ezin hobeagoko bertoko osagaiez; eurek egiten dituzte, duela 200 urteko errezeten arabera. Hala, Gabonetako tarta berezienak dituzte: saint Honoré eta espinakaduna; ohiko
txokolate-tarta, mustafá eta san markosagaz batera. turroietan, nabarmentzekoak dira soconus-co, karakas, eta gorringo bikoi-tzekoa. Gainera, bestelakoak ere badauzkate, berbarako koñak eta kadiz urriak. Bestalde, asko-tariko gozoak ere egiten dituzte, Gloriak, glasatutako frutak eta tartak, besteak beste.
zurikaldai neguritel: 944 911 487. Neguri hiribidea, 9. NeGuri.
Txokolate-tartaoSagaiak: Almendra, azukrea, kakao-gurina eta, jakina, txokolate beltza.
GOZO BEREZIAK
gure eSkaintZa: Bikain ta su na- ren artisauak direla frogatzen dute egunero delikarten. leioa-ko gozodendan saltzen diren produktu denak bertan egiten dituzte. Horretarako, aparteko lehengaiak erabiltzen dira, kontserbagarri eta koloratzaile barik. Filosofia horri jarraituz, ez dute kimikorik erabiltzen,
ezta produktuen aromarik ere. Adibidez, gozoak banilla-usaina badauka, banilla daukalako da; ildo berean, gurina gurin natura-la da, %100ean.
erreSerBak: Gehienak enkar-guz egiten dituzte; Gabonetan astebete lehenago eskatuta. delikarte.net
delikarte gozodendatel: 944 362 038. Artatza, 28, Negurigane. leiOA.
Dulcey tarta guratsuaoSagaiak: txokolate-bizkotxoak, banillazko namelaka-krema, valrhonako dulcey txokolatezko ganatxea eta txokolate-perlak.
GOZO BEREZIAK
gure eSkaintZa: red velvet tar-taren zaporea eta kolore gorria estimatzen dituzte très Bieneko bezeroek. Baina hori etxeko gozogintzako sormen-txokoak eskaintzen duen aukeretariko bat baino ez da. Ainara, Ainara eta sherezade euskal jatorriko hiru lehengusina venezuelarrek eta Jenny aberkideak Gabone-
tan gazta-tartak eta urdaiazpiko ogi gazi-gozoak prestatuko dituzte, besteak beste. Gainera, lokalean ardoen, kafeen eta teen karta zabala daukate.
erreSerBak: Oro har, egun bi lehenago eskatzea beharrezkoa da; Gabonetan, 3 egun lehenago. tresbien.es
très bien gozodendatel: 946 526 670. Basagoiti etorbidea, 49. AlGOrtA.
Red Velvet tartaoSagaiak: Gari-irina, azukrea, kakaoa, esne garratza, gurina, arrautzak eta erremolatxa-esentzia.
GOZO BEREZIAK
postreak
MENU BEREZIAK
2017ko NEGUA 39
Gabonetako oturuntza berezien protagonista izan da intxaur-saltsa Euskal Herrian urte askoan. Negu gorriko egun hezeei eta hotzei arazo barik aurre egiteko azkenburukoa da krema gozo hori, kaloriaz
gainezka. Prestatzeko ez da osagai askorik behar, eta pres-taketa-lana ez da zaila; ostera, ez da arin egitekoa, pazien-tzia izatea behar-beharrezkoa da ondo egin gura badugu.
Intxaur-saltsa neguko azkenburuko nagusienetako bat izan arren gurean oraintsu arte, beheraka joan da urtez urte bertoko etxeetan. Hala ere, apurka-apurka, intxaurrez osa-tutako krema gozo horrek bere lekuari heldu dio eta gero eta leku gehiagotan dasta daiteke. Jose Mari Gorrotxategi Tolosako gozogile famatuak azaldu duenez, intxaur-saltsa euskaldunon berezko azkenburukoetako bat da. Antzina, euskal familiek denetarik erabiltzen zuten plater hori egi-teko, den-dena aprobetxatzearren edo. Hala, garai haietan bakailaoa gezatzeko likidoa, ogia edo ardoa erabiltzen zuten krema hori prestatzeko. Dena den, errezeta horretatik abia-tuta, gaur egungo gustuetara egokitu eta bertsio arinago bat
nagusitu egin da, bost osagai hartzen dituena. Gabonetako oturuntzei egundoko amaiera gozoa emateko, presta deza-gun bada intxaur-saltsa on bat! Hasteko, gura beste intxaur zuritu beharko ditugu; egiteko hori da neketsuena. Hala ere, hori aurreratu edo baztertu gura izanez gero, fruituak zuri-tuta ere eros ditzakegu. Behin hori eginda, esnea eta esne-gaina lapikoan berotu eta kanela-zotzaz perfumatu beharko dugu, 5 minutuz. Bitartean, intxaurrak eta azukrea ondo bi-rrinduko ditugu. Txiki-txiki eginez gero, krema arina lortuko dugu; aldiz, zati handiak utziz gero, mokadu lodiagoa izango dugu. Normalean, eskuz egiten den prozesua da hori, mailu edo motrailu bidez. Hala ere, horretarako denborarik ez ba-dugu, makina-birrintzailea edo irabiagailua erabil dezakegu. Ostean, perfumatutako esnea iragaziko dugu kanela kentze-ko, eta aurretik txikitutako azukre eta intxaurren nahasketa gehituko diogu esneari. Dena ondo sueztituko dugu 10 minu-tuz, eta, jarraian, hozkailuan gordeko dugu, 4 orduz. Krema hoztuta dagoenean, intxaur-saltsa ontzietan ipini eta horre-taz gozatzeko ordua izango da! On egin!
Negu gorriari aurre egiteko...Sukaldean
8 PertSonarentZako oSagaiak: 500 ml esne, 500 ml esne-gain, kanela adaxka bat, 300 g intxaur zurituta eta 150 g azukre.
2017ko NEGUA40
Besteentzat beste edo gehiago, zuretzat ere bai. Hau, hori edo hura opari egitea, luze edo labur zer gurako du(t)en edo beharko du(t)en pentsatzeaz gainera... eta «du(t)en» baino «dudan» galdetuz gero? Aukeran...
Askok euren buruak apaintzeko aprobetxatzen di-tuzte egun hauek: ilea orraztu, moldatu, garbitu, ebaki, atondu, tindatu... denak balio du Gabon-e-gun hauetako afarietan edo bazkarietan lirain
agertzeko, senide denen aurrean. Batzuek sasoi honetan baino ez dute aukera aita-amakaz, neba-arrebakaz, seme-a-labakaz, ilobakaz, lagunakaz... batzeko; elkarrengandik ki-lometro askora bizi direlako, beharbada. Txukun agertzea izan ohi da egokiena horrelakoetan; «txukun» norberaren araberakoa izango delarik... Baina, besteek zutaz zer pen-tsatzen duten alde batera utzita, erabat zilegi da gorputza eta arima alaitu ahal dizkizuten opariak zeure buruari egi-tea: zuk zeuk zeure burua osasuntsu, ondo, eder ikustea da garrantzitsuena. Zuk zeuk zer behar edo gura duzu?
Zeure burua ondo gozatu
2017ko NEGUA 41
Zeure burua ondo gozatu
2017ko NEGUA42
Urtean zehar hara begira gabiltza,jokoan dutelakoaskatasun giltza.Urrian ikusi daherri baten hitza eta estatuaren erantzun bortitza!
Catalunya
arkaitZ goMeZ agirreBertsolari getxoztarra
Katalunian bozkatukosta ala kostata azaroan irtenzen Uribe Kosta;Nahiz ta batzuek eginnahi diguten hozka,herritar denon armabakarra da bozka!
Bozka
inaZio vidaL gurrutXagaBertsolari leioaztarra
Erruki-begituakatalanengana,eskertuz zeru-lurrakastindu izana;buztarrian daroezepika ta dramata berretsi deuskuebagenekiana!
Bagenekiana
aitor eSteBan etXeBarriaBertsolari itzubaltzetarra
Urtea laburtzekohitz bakar batean,«atea» etorri jatorain bapatean.Asmo batzuk beteta,besteak atean...baietz barrura sartudatorren urtean!
Atea
JoSeBa SantXo uriarteBertsolari getxoztarra
eta urtea biribiltzeko, emandako berbari astez
aste bertsoa ipini ostean, 2017. urteari zein hitz
eta zer bertso dagokion aukeratzeko erronka egin diegu AlBeko bertsolariei,
berriro ere; bertsolari bakoitzak aukeratu du, bere
ustez, aurtongoa ondoen laburbiltzen duen hitza,
harexeri kantatzeko. Berton, erantzuna, bertso-oparia!
Aurtengoa bertsotan
Maiatzaren zazpiana ze aurkikuntza!Azaroaren bostezdenok aurreruntza.Katalunian denakbultza eta bultza,gure etorkizunabaita boto kutxa!
Boto kutxa
Peru vidaL gurrutXagaBertsolari leioaztarra
Katalanentzat hartunahi nuke tartea,erdi zabalik utzibaitute atea.Nahiz ta «lortu dute» denasko esatea,interesgarri datorhurrengo urtea…
(k)Atea
arrate iLLaro etXeBarriaBertsolari getxoztarra
AEK ta KORRIKAta euskaltegia...erabili ditugumila estrategia.Azkena proposamenada EUSKARALDIA;ea bihurtzen dugunasmoa egia!
Euskara
unai anguLo aLdekoaBertsolari getxoztarra
Ez zen edozein egunaurten urriak bat,nahiz geroztik gehienakizan diren trabak.Inbidia puntuaznire kezka daukat,guk sekula egingoal dugun endavant...
Endavant
Jone uria aLBiZuriBertsolari getxoztarra
Hitza emanda
2017ko NEGUA 43
Txapelketaz gabiltzabehera eta gora,ez dadin izan soiliknoiz-behinkako moda.Gogoratu dezagunguztiok gerora:bertsoa txapelketabaino gehiago da!
Txapelketa
iManoL uria aLBiZuriBertsolari getxoztarra
Katalanen urteaizan dugu aurten,urnetara bidean:votarem, votarem! Esperantza txiki batpiztu dugu hemen, ea hurrengo urteangu izango garen!
Votarem
unai MendiBuru vaLorBertsolari getxoztarra
Komunikabideekkristoren arreta;neurri, gai, doinu etaerrimak erreta;sarrerak agortuta,saioak beteta...Eskerrak lau urtetikbehin den txapelketa!
Luze
BeÑat vidaL gurrutXagaBertsolari leioaztarra
Kin Jong-unen zartada,Trumpen pitxumia,chiiten oilalokak,kiriko sunia;urrunetik hurreraurnetan burnia,laborategia dagaur Katalunia!
Katalunia
Fredi Paia ruiZ Bertsolari algortarra
Kataluniak eman dumila irakaspen,txiki izanagatikez garela azken.Nahiz ta Joaquin filmeansaiatu zen ahanzten,segitu behar duguetengabe hazten!
Handia
kerMan diaZ FranCoBertsolari urruñarra
Gizonak egin gaitubeldurrean hezi,kolpeka ostenduz berehamaika gabezi.Andra lez egin daigunmila plan berezi,hiltzaile oldarkor horrekez gaitu merezi!
Prozesua
JoSu Landeta egurroLaBertsolari getxoztarra
12 hilabete...nork oroitu denak?Ondo gordeta daudeunerik onenak;beraz, ahaztu ditzalamalko eta penakurte berria lasaihasi nahi duenak!
Lasai
itXaSo Paya ruiZBertsolari algortarra
Inperio zitalarenzenbaki kutuna,amaiera eder batzapuztu diguna.Nola bilakatu dahain zifra iluna?Urrun sumatzen dugugaur askatasuna...
155
JoSu arroyo iZkoaBertsolari getxoztarra
Urtea laburbilduzberba baten, pentsa,politika datorkit,iluna, traketsa...Ortzadarra da berba,buka bedi beltza!Eta zein dira zureberba ta ametsa?
Ortzadarra
gaLder BiLBao MartineZ «tXaPi»Bertsolari udondotarra
Kapitalismoariazaldu diozu,Lurra defendatzekozaudela sendo zu.Hartu nire bertsoaeta mila mosu ;berde segi ezazubetirako Tosu!
Tosu
danieL de MigueL aveCiLLaBertsolari getxoztarra
Aurten mezu ugariImanol Landari,Tosura joan baitiraErtzain ta garabi.Baina herri oso batdago, ez gara bi!,babesa ematekoTosuko landari!
Landa
PauLe LoiZaga LegarraBertsolari sopeloztarra
Getxon berdeguneakez direnez asko, guztiok ditugunakbabestu beharko.Ama Lurra hor dago,ez utzi biharko;eutsi diezaiogun,Tosu betirako!
Tosu
iÑigo kortaZar eLiaSBertsolari algortarra
2017ko NEGUA44
Lehiaketa:: Non da?
Lehiaketa. Non da?
Sariak
Sariak
abenduaren 31 baino lehenago, helarazi erantzuna, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337
Hilaren 31 baino lehenago, helarazi erantzuna, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337
Uribe Kostan ateratako argazkiaren hurbileko irudia duzu hemen. NON eta ZERI ateratakoa den badakizu?
Uribe Kostan ateratako argazkiaren hurbileko irudia duzu hemen. NON eta ZERI ateratakoa den badakizu?
très Bien gozotegiaren ekimenez.
Itzelezko azkenburukoa osatzeko modukoa,
Tarta bat
HIRUKAlagun batek eskuz egindako artilezko bufanda urdina zozkatuko dugu
Bufanda bat
Etxeko txikienek Gabonetako oporraldian irakurtzeko ARBI liburu-bilduma osoa eta «Martin, Lea...» liburu-bilduma osoa zozkatuko ditugu.
2017ko NEGUA 45
Uribe Kostako bihotz, buru, hezur, muskulu edo odol zaren euskaldun hori, zure bila gabiltza!
Ipini gugaz harremanetan: 944 911 337 · [email protected]
Hirukalagun izanez gero, zer lortuko zenuke? Astekaria gainerakoek baino lehenago irakurtzea: eguaztenean, e-mailean jasoko duzu, inprentara bidean dela; eta zozkatzen ditugun egundoko sarietan lehentasuna izango duzu beti. Horrez gainera, HirukAren buru eta bihotza izango zara, uribekostar euskaldun biziduna, bertoko informazioan jantzia eta bertoko historiaren protagonista.
Jagon zaitezenBazkariak. Afariak.
Aste-akabuetako egonaldiak. Tratamendu estetikoak. Ilea
ebakitzeko txartelak.
SariakLiburuak. Diskoak. DVDak.
Umeentzako opari bereziak. Parapente-hegaldiak.
SarrerakAntzerkiaz, magia eta pailazoen
ikuskizunez, zinemaz, edo kontzertuez gozatzeko!
35 euro,hamaika onura
2017ko NEGUA46
Gabonetako erosketak zentzuz egiteko aholkuakohikoan baino erosketa gehiago eta garestiagoak egiten ditugu abenduaren amaieran, Gabonak direla eta. ekA kontsumitzaile-elkarteak data horietan ere «kontsumo zentzuzkoa eta probetxugarria egiteko» zenbait gomendio partekatu ditu.
Krisiaren etorrerak jaitsiera han-dia eragin zuen kontsumo oro-korrean, baita Gabonetako erosketetan ere, 2008an. Oste-
ra, urte batzuk geroago, 2013an eta 2014an, apurka-apurka suspertzen hasi ziren kontsumo horiek. Tenden-tzia hori gaur arte mantendu da, go-rantza, mantso bada ere. Aurtengo Gabonetan, familiako batez besteko gastua 633 eurokoa izango da, espai-niar Estatuan; gainera, Euskal Auto-nomia Erkidegoan gastu hori altuagoa izan daiteke, %5 eta %10 bitartean. Horrela jaso du Deloitte kontu-ikus-karitzako eta aholkularitzako nazioar-teko enpresak Gabonetako kontsu-moaren gainean egin duen inkesta batean. Dena den, krisialdiak ekarri
zituen zenbait arau eta joera berri Ga-bonetako kontsumoan. Hala, plani-fikazio gehiago, bat-batekotasun gu-txiago eta opari praktikoagoak ohiko estrategia bilakatu ziren. Azken urteo-tan gastu garbia nahikotxo igo bada ere, neurri handi batean mantentzen dira praktika horiek. Dena dela, Eus-kal Kontsumitzaileen Alkarteak (EKA) «Gabonetako kontsumo zentzuzkoa eta probetxugarria egiteko» aholkuak gogorarazi gura ditu:
• Erosketen zerrenda prestatzea, aurretik kontuan hartuta ea benetan behar, aprobetxatu eta ordaindu ahal ditugun. Kontu garrantzitsuak dira erosketak aurreratzea edo denboran banatzea, aurrekontu bat zehaztea eta ez gainditzen ahalegintzea.
• Produktuak eta prezioak aldera-tzea, saltoki eta gune ezberdinetan.
• Saltoki fisikoetan eskudiruz or-daintzea ahal bada; egiten gabiltzan gastuaz hobeto konturatuko gara, txartelaz eginez gero baino.
• Online-erosketetan, aurreordain-keta-txartelaz edo diru-kopuru muga-tuko txartelaz ordaintzea, eta ez kon-tu-korronteari atxikitako txartelaz.
• Jostailuen segurtasuna zaintzea eta bideo-jokoen edukiak eta gomen-datutako adinak ere kontuan hartzea.
• Janaria izoztea, poltsikoa lar ez berotzeko. Gabonen aurretik gehien garestitzen dena elikagaiak dira. Me-nuak aurretiaz prestatuz, elikagaiak aste batzuk lehenago erosiz eta etxean ondo izoztuz, sano aurreztuko dugu.
2017ko NEGUA 47
ZAZPIAK BAT KULTUR ELKARTEA, BERBOTS ERANDION EUSKARA ELKARTEA, ELA SINDIKATUA, AEK, BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA, ITXAS-ARGIA ELKARTEA, IÑAKI BITXITEGIA, TABERNA BERRI, GURE ETXEA TABERNA, TXAKOLI MOTAGANE, LURREN MUSIKAFE, LAIAK, PORTU ZAHARRA TABERNA, TXIBERRI, XURRUT, UNAI, EKIN, AYOBERRI, ALBE, GALP, GETXOGASO, ARTOLOZAGA TAILERRAK, SAIAZ GETARIA, OSABIDE, REMEKI ZENTROA, CIANOPLAN, ANDER DEUNA IKASTOLA, BETIKO IKASTOLA, AIXERROTA BHI, DIDAK HAMILTON, LUBERRI, LAUBIDE PINTURAK, CENTRO MIXTO ILE-APAINDEGIA, GARAIZAR BERRIKUNTZAK, ALDAI, GENERAL OPTICA, GAURKO, LA PLAZA TABERNA, JUAN MARI URDAITEGIA, AINGARA BORDATUAK, EGUNKARIAK PRENTSA, JAN ETA JOLAS, LABORAL KUTXA, ITXASGANE JATETXEA, GETXOKO SCAPE ROOM, JOSE ANTONIO AGIRRE EUSKALTEGIA, TOKIKOM, TRÈS BIEN, ERANDIOKO ALTZAGA IKASTOLA, SUGABE FORMAKUNTZA, ARTEDRAMA, GORLIZKO UDALA, ITXASGANE PRENTSA, LV COMUNICACIÓN, LEIOAKO KULTUR ETXEA, BARRIKAKO UDALA, SOPELAKO HAURRESKOLA, ELIZPE TABERNA, URDAIBAI BIRD CENTER, LORALDIA, EKOGUNEA, EUREKA ZIENTZIA MUSEOA, TXORIERRI POLITEKNIKA, PRODUCCIONES SERRANO, AZKAYO ERAIKUNTZAK, KOLORE ARTE FLORAL, SOPUERTA ABENTURA, OINUTSIK PODOLOGIA, ALGORTAKO DENDAK, SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA, IO ILE-APAINDEGIA, GETXOPHOTO, GOGORA INSTITUTUA, GETXOKO UDAL EUSKALTEGIA, URGITXIETA JATETXEA, ADOS I2, STUDIO K, ZIPIRIÑE ESKOLA, ZINEBI, SAN NIKOLAS IKASTOLA, ARTATZA-ROMO INSTITUTUA, NUESTRA SEÑORA DE LAS MERCEDES, FADURA IKASTETXEA, MADARIAGA PENTSUAK, TXAKOLI TALLERI UPELTEGIA, OTXANDATEGI TALDEA, URIBE KOSTA BHI, EGIZU GETXO EUSKALDUN ELKARTEA, LEIOAKO UDALA, SOPELAKO KURTZIO KULTUR ETXEA, URONDO ESTANKOA, FOTOXABIER, LA KALA TABERNA, ALGORTAKO ALBAITARITZA ZENTROA, JADO IKASTETXEA, SANTÍSIMA TRINIDAD IKASTETXEA, ERANDIOKO UDAL EUSKALTEGIA, ERROIA, ZAPACAN, DANATARIK DENDA, CIEN PIES ZAPATADENDA, SETTER LARRAÑAZUBI, URIBE KOSTA EKODENDA, MUGI FISIOTERAPIA, CUATRO PATAS TXAKUR ZENTROA, INDARLAN, SOPELAKO ALBAITARITZA ZENTROA, NEKATUR, AIMHIGHLANGUAGE, SOPELAKO UDAL EUSKALTEGIA, LEMOIZKO UDALA, CASA DE MARINOS URIBE KOSTA HOTELA, SAIGON FUSIÓN JATETXEA, TXORROPE, KAIA, BERANGOKO FRONTOI TABERNA, LOBÓN BITXITEGIA, IFKONSULTING, PARAPENTE BIZKAIA, LEMOIZKO BATZOKIA, KATI ILE-APAINDEGIA, BIZARRETA JATETXEA, UDONDO TABERNA, HONDARTZAPE, GETXOKO KULTUR ETXEA, EKOGI-GICOVI, GEROA IKASTOLA, BOSTAK TABERNA, ALUR ESTETIKA, TXIKI EDER TXAKUR ZENTROA, NEBARREBAK, MILAGROS, NEW TAVERN GORLIZ, ANÍMATE, BOGA GARAGARDOAK, GORLIZKO BATZOKIA, KANTXA KIROL MODA, TXOKO BETI BATERA, CEREBRITO PÉREZ, TOPA TABERNA, JOLASTEN TXAKUR ZENTROA, LASAI TABERNA, SNOOPY, AMETS KAMISETAK, BEREZI, HER, OSO, HATOR, ATERKI, AJURIA, JOLASAURRE, TANGO ESKOLA, BIKAIN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIA ETA EUSKO JAURLARITZA, GETXOKO UDALA, GUAU GUAU, LAUBIDE TABERNA ALGORTA, BASTER-OROBIO, SUSTRAI, BASERRI, SANIKO, INGENIOSO, FLOVAR BITXINDENDA, OINAZPI ZAPATADENDA, KITCHEN ACADEMY, ZIRRI-MARRA ARTE TAILERRA, SOPELAKO UDALA, GOIKOA TABERNA, XIXILI, IZARRA, GORLIZ BIKER, NUEVE LUNAS, ERANDIOKO UDALA, ZIABOGA, ERRIGORA, DELIKARTE, URDULIZKO UDALA, TAMARISES, GOXO BREAK, MEDIASAL 2000, MARSUN ILE-APAINDEGIA, GORRONDONA, TXOZNA JATETXEA, URIOLA CAFÉ, BOGA, TELLAGORRI, BERANGOKO UDALA, URTXINTXA ESKOLA, SUSAN ILE-APAINDEGIA, GUREA TABERNA, BATELA TABERNA, ZURIKALDAI, ITXARTU TALDEA, HIRE ONDOAN PSIKOLOGIA, SOINU MUSIKA ESKOLA, ARTESKOLA, PLENTZIAKO UDALA, DANDAKA JATETXEA, GOIKOLANDA JATETXEA, TXIKIBOLAS, GERONA GROUP BILBAO, LA COMPAÑIA, GETXOLAN...
Urte berri on eta eskerrik asko denoi
...eta HIRUKALagun edo Bazkide horri, proiektu hau egiten eta zabaltzen laguntzen gaituzulako, datorren urtea ederragoa izan dadila opa dizugu!