Grupo Siro

22
Igor Badiola Gallastegui Olatz Iriondo Illarramendi Xabier Estebanez Calzada

description

Galletas Siro taldearen goitik beherako kontabilitate analisia.

Transcript of Grupo Siro

Page 1: Grupo Siro

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   

 

 

 

 

 

 

 

 

Igor  Badiola  Gallastegui  Olatz  Iriondo  Illarramendi  Xabier  Estebanez  Calzada  

Page 2: Grupo Siro

 

 

ENPRESAREN  HISTORIA    

Galletas  Siro,  S.A.  Alar  del  Rey-­‐n  (Palencia)  sortua  izan  zen  1966ko  otsailaren  28an.  Gaur  egun  bere   helbide   soziala   eta   bere   bulego   zentralak   Venta   de   Baños-­‐en   dago   (Palencia)   eta   bere  ekoizpen   instalazioak   Toro-­‐n   (Zamora)   eta   Venta   de   Baños-­‐en   (Palencia)   dago.   Azken   leku  honetan  bere  biltegi  logistiko  automatikoa  du.    

 

Bere  iharduera  soziala  hurrengoa  da:  

-­‐ Era   guztietako   gaileten   ekoizpena   eta   merkaturatzea   eta   hirin   edo   beste  edozein  zerealetik  eratorri  daitezkeen  produktuena  baita.  

-­‐ Produktu  hauen  inportazio  eta  esportazioa  -­‐ Finantza,   merkaturatze,   ekoizpen   eta   beste   edozein   elikagai   sektoreei  

aholkularitza  zerbitzuen  prestazioa.  -­‐ Ondasun  higigarri  eta  higiezinen  errendamendua.  

Jarduera   hauen   garapena   partzialki   edo   beren   osotasunean   eman   daiteke,   zeharka,   antzeko  jarduera  duten  beste  sozietateen  partaidetzen  bitartez.  

Gaur  egun,  sozietate  honen  jarduera  gaileten  ekoizpenean  eta  merkaturatzean  oinarritzen  da,  merkatu  nazionalean  zein  nazioartekoan.  

Sozietate  hau  bere  taldeko  (Grupo  Siro)  burua  da,  enpresa  talde  honetan  elikagai  antzekoekin  lan  egiten  duten  enpresak  aurkitzen  dira  (ogia,  pasta,  gailetak,  gozokigintza…).  Talde  industrial  hau  goragoko  talde  baten  barnean  dago,  Proyectos  Aradia  S.L.,  non  elikagaien  ekoizpena  eta  merkaturatzeaz  gain  badauden  eraikuntza-­‐enpresak    eta   ikerkuntza  eta  garapeneko  enpresak  baita  ere.  

1999an   sozietateak   fusio  bat  eduki   zuen,  bere  baitan  hartuz  Rio  Productos  Alimenticios,   S.A.  Dora  Carreño  S.A.  eta  Industria  Castellana  de  Alimentación  S.A.  

 

 

 

 

 

 

 

Page 3: Grupo Siro

 

 

BALANTZEA    2008  AKTIBOA    AKTIBO  EZ  KORRONTEA  Aktibo   osoaren   %79.51   da.   Honek   esan   nahi   du   gehiago   inbertitzen   duela   epe   luzera   epe  laburrera  baino.    Ibilgetu   materialak,   aktibo   osoaren   %24.71   barneratzen   du.   Ohikoa   da   ikusita   lurrak   eta  eraikuntzak  dauzkala  (%8.86  aktibo  osoarekiko)  eta  baita  ere  instalazio  teknikoak  eta  bestelako  ibilgetu  materialak  ere  (%15.70  aktibo  osoarekiko).      Taldeko  enpresetako  eta  elkartuetako  epe  luzeko  inbertsioek  aktibo  osoaren  erdia  suposatzen  dute,  %50.16.  Productos  Casado,  S.A.U.  bereganatu  zuen  %100ean.  Honen  barne  taldeko  enpresei  emandako  kredituek  dute  garrantzia  handiena,  aktibo  osoaren  %42.94a   izanik.   Memoriak   esaten   duen   bezala,   inbertsio   hauek   zuzenduak   daude   taldeko  enpresen  aktiboaren  finantzaketara.      Epe  luzeko  finantza  inbertsioen  balioa  ikustean  (%0.87  aktibo  osoarekiko),  ikusten  da  enpresa  honek  inbertsio  gehienak  taldeko  enpresetara  bideratzen  dituela.    AKTIBO  KORRONTEA  Aktibo  osoaren  %20.49  da.    Izakinak:  Arreta   deitu   digu   aktibo   totalarekiko   %3.36     izatea,   baino   bere   antzekoa   den   EUROPASTRY,  S.A.rekin  konparatuta  balio  antzekoak  jaso  ditugu.    Zordun  komertzialak  eta  kobratzeko  bestelakoak:  %5.63  gutxi   iruditu  zaigu  eta  beste  enpresarekin  konparatuta  %10ko  aldea  nabari  dugu.  Bere  salmenta  politika  aztertu  beharko  litzateke  diferentzia  ikusteko.  Zuzenean  eskudiruz  kobratzen  badu  edo  kreditura  saltzen  badu.    Inbertsioak   ikusita,   epe   laburrera   ere   taldeko   enpresetan   gehiago   inbertitzen   du   (aktibo  osoaren  %7.06)  epe  laburreko  beste  finantza  inbertsioetan  baino  (aktibo  osoaren  %0.01).  Diruzaintza  eta  bestelako  aktibo  likido  baliokideek  aktibo  osoaren  %4.41  suposatzen  dute.    ONDARE  GARBIA  eta  PASIBOA  Lehenengo   begirada   batez   ikusten   da   epe   luzeko   kredituez   finantzatzen   dela   gehien   bat,  ondare  garbia  eta  pasibo  guztiaren  %65.23a  izanik.  Honen  barne  kreditu  erakundeekiko  dituen  epe  luzeko  zorrak  guztiaren%59.22  suposatzen  dute.    ONDARE  GARBIA  Guztiaren  %13.62a  suposatzen  du.  Sektoreko  beste  enpresa  batzuekin  konparatuta  portzentaia  txikia  iruditu  zaigu.    

Page 4: Grupo Siro

 

 Nabarmena   iruditu   zaigu   enpresa   honek   dauzkan   aurreko   ekitaldietako   emaitza   negatiboak,  guztiaren  %7.06.  Balio  absolutuetan  25.667.000€-­‐ko  emaitza  negatibo  metatua  izanda,  2008an  4.718€-­‐ko  emaitza  positiboa  lortu  zuen.      PASIBO  EZ  KORRONTEA  Guztiaren  %65.23a  suposatzen  du.  Honen  barne  nagusitzen  dira  kreditu  erakundeekin  dituen  epe   luzeko  zorrak,  guztiaren  %60a  suposatuz.    PASIBO  KORRONTEA  Guztiaren  %21.15a  suposatzen  du.  Honen   barne   nagusitzen   dira   epe   laburreko   zorrak   kreditu   erakundeekin   (%9.04)   eta  hartzekodun  komertzialak  eta  ordaintzeko  bestelakoak  (9.28).  Azken  honen  barne  hornitzaileak  dira  nagusi  (guztiaren  %6.09).    

2009      AKTIBOA  Aktiboaren  zenbateko  osoa  gutxi  gora  behera  mantendu  da  2008  urtetik  2009  urtera.      AKTIBO  EZ  KORRONTEA  Zenbaki   indizeei  begiratua,  esanguratsuena   taldeko  enpresetako  eta  elkartuetako  epe   luzeko  inbertsioen   barne,   ondare   tresnek   izan   duten   bilakaera   da,   %63.22   hazi   baitira   oinarri  urtearekiko.  Honek  balio  absolutuetan  ez  dio  asko  eragin  taldeko  enpresetako  eta  elkartuetako  epe   luzeko   inbertsioei,   honen   barne   dagoen   kredituak   enpresei,   aurreko   urtearekiko   %6.66  jaitsi  delako.  Taldeko   enpresetako   eta   elkartuetako   epe   luzeko   inbertsioak   enpresa   hauetara   bideratuta  joan  dira:  Proyectos  Paterna,  S.L.U.,  Pastas  de  La  Carolina,  S.L.U.  eta  Proyectos  Aradia,  S.L.    AKTIBO  KORRONTEA  Zordun  komertzialak  eta  kobratzeko  bestelakoak,  oinarri  urtearekiko  %30.99   jaitsi  dira,  baino  balio  erlatiboa  nahiko  txikia  denez  (%3.92  guztiarekiko),  ez  dugu  esanguratsua  kontsideratzen.    Diruzaintza,  bikoiztu  egin  da,  guztiarekiko  %6.30a  lortuz.    Eskudirua  eta  bestelako  aktibo  likido  baliokideak  %53.36an  igo  dira  2008  urtearekiko.  Baliteke  erlazioa  izatea  bezeroen  murrizketarekin,  kobratzen  joan  dela  zor  ziotena.    ONDARE  GARBIA  ETA  PASIBOA  2009   urtean   jarraitzen   du   epe   luzerako   finantzaketaren   nagusitasunak,   nahiz   eta   pasibo   ez  korrontea  oinarri  urtearekiko  %12.83  murriztu  den.  Pasibo  korrontea  antzeko  balioetan  mantendu  denez,  epe  luzeko  finantzaketaren  murrizketak  finantzaketa  propioa  indartu  du  neurri  batean,  ondare  garbia  eta  pasibo  guztiaren  aldaketa  ez  baita  oso  esanguratsua.    ONDARE  GARBIA  Oinarri  urtearekiko  ia  erdia  hazi  da(%47.82).  Fondo  propioak  ere  erdia  baino  gehiago  hazi  dira,  baina   ez   kapitala   hazi   delako,   hau   %63.41ean   jaitsi   baita   2008arekiko,   oso   beherakada  nabarmena.  Beherakada  oso  arraroa  da,  2009ko  ekitaldian  akordeoi  efektua  burutu  duelako  (akziodun  berri  baten  sarrera  ahalbidetzeko)    eta  ekitaldi  amaieran  kapital  zabalkuntza  egin  duelako.    

Page 5: Grupo Siro

 

Zabalkuntzan  akzioak  parean  jaulki  ez  dituenez,   jaulkipen  prima  sortu  da.  Kontuan  izan  behar  da  aurreko  ekitaldian  jaulkipen  primarik  ez  zegoela,  eta  2009an  guztiaren  %16.31a  suposatzen  duela.  Ekitaldiko  emaitzak  gutxi  gora  behera  %75eko  murrizketa  izan  du  aurreko  urtearekiko.    PASIBO  EZ  KORRONTEA  Oinarri  urtearekiko  %12.83  murriztu  da.  Hala  ere  oraindik  enpresa  epe  luzeko  kredituen  bidez  finantzatzen  da  gehien  bat.  Epe   luzeko   zorren   barnean   kreditu   erakundeekin   dituen   zorrek   behera   egin   dute  %15.39an.  Hau  izan  liteke  arrazoi  nagusia  pasibo  ez  korrontearen  murrizketa  azaltzeko  orduan.    PASIBO  KORRONTEA  Oinarri  urtearekiko  %5.06  hazi  da.  Pasibo   korronte   osoa,   orokorrean   bariazio   txikiekin,   aurreko   urtearen   antzera  mantendu   da.  Epe   laburreko   zorrak   kreditu   erakundeekin  hazi   egin   dira.   Baliteke   izatea   epe   luzeko   zenbait  zorren  eguneraketagatik.      

GALDU  IRABAZIEN  KONTUA    Lehenengo  begirada  batez  ikusi  dugu,  2008tik  2009ra  negozio  zifraren  zenbateko  garbia  %6an  igo  den  arren,   ekitaldiko  emaitza  %75ean   jaitsi   dela.  Geroago   saiatuko  gara  honen  arrazoiak  aztertzen.    

2008    Negozio   zifraren   zenbateko   garbia   154.301.000€-­‐koa   izan   da.   Hemendik   aurrera   emandako  balio  erlatiboak  negozio  zifraren  zenbateko  garbiarekiko  izango  dira.  Hornikuntzek   negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren   %78.45   suposatzen   dute   eta   pertsonal  gastuek   %14.29.   Bi   hauen   artean   ia   guztira   baliogabetzen   dute   negozio   zifraren   zenbateko  garbia.  Azpimarragarria  iruditu  zaigu  ere  kanpo  zerbitzuek  zenbateko  guztiaren  %12.19  izatea.  Guzti  horrek  ustiapeneko  emaitza  negatiboa  izatea  eragiten  du,  -­‐3.958.000€-­‐koa  hain  zuzen.  Ustiapeneko   emaitza   negatiboa   izatea   arraroa   iruditu   zaigu   eta   pentsatu   dugu   posible   zela  hornikuntzen  zenbateko  handiagatik.  Sektoreko  antzeko  beste  enpresekin  konparatu  ondoren  batetik   bestera   diferentzia   handiak   ikusi   ditugu   eta   ez   dakigu   zein   den   ehuneko   normal   bat  hornikuntzentzat,  baino  hala  ere  enpresa  gehienek  %50etik  gorako  datuak  aurkezten  zituzten.    Sarrera   finantzarioek   negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren   %15.31   suposatzen   dute.   Honen  gehiengoa  taldeko  enpresetatik  lortutako  dibidendu  eta  sarrera  finantzarioetatik  lortzen  ditu.    Gastu   finantzarioak,   ordea,   negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren   %11.60a   dira,   eta   bere  gehiengoa   kreditu   erakundeekiko   zorren   interesengatik   sortzen   da.   Guzti   horrek   emaitza  finantzario  positiboa  eragiten  du  5.722.000€koa,  negozio  zifraren  zenbateko  garbiaren  %3.71.    Zerga   aurreko   emaitza,   ustiapeneko   emaitza   eta   emaitza   finantzarioaren   arteko   batura   da.  Ustiapeneko  emaitza  negatiboa  da,  baina  emaitza  finantzarioa  handiagoa  denez,  zerga  aurreko  emaitza  positiboa  erakusten  du.    

Page 6: Grupo Siro

 

Nabarmena   iruditu   zaigu  mozkinen  gaineko   zerga  negatiboa   izan  beharrean  positiboa   izatea,  negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren   %1.91.   Posible   da   diferentzia   tenporalak,   diferentzia  iraunkorrak  edo  kenkari  eta  hobariak  izatea.    Guzti   hau   batuta   ekitaldiko   emaitza   lortzen   da,   positiboa   eta   negozio   zifraren   zenbateko  garbiaren  %3.06  dena.    

2009    Negozio   zifraren   zenbateko   garbia   2009   urtean   164.681€-­‐koa   izan   da,   oinarri   urtearekiko  %6.72   igo   delarik.   Horren   arrazoi   nagusia   salmenten   igoera   izan   beharrean,   eskainitako  zerbitzuengatik   izan  da,  %2  izatetik  %6  izatera  pasa  delako,  balio  absolutuetan  ere  salmentak  baino  gehiago  igo  baita.    Hornikuntzen  zenbatekoa  oinarri  urtearekiko  %6  jaitsi  da,  baina  balio  erlatiboetan  ere  negozio  zifraren  zenbateko  garbiarekiko  %10  jaitsi  da,  %69.23  delarik  2009  urtean.  Aipagarria  iruditu  zaigu  salmentak  igota  hornikuntza  gastuak  murriztu  izana.    Pertsonal   gastuak   oinarri   urtearekiko   %17   igo   dira.   Soldaten   eguneraketagatik   normala   da  KPIren   bilakaera   jarraitzea,   baino   kasu   honetan   indize   hau   baino   gehiago   igo   da.   Horregatik  memoriara  jo  dugu  eta  ikusi  dugu  azken  2009an  50  langile  gehiago  daudela,  guztira  759.    Amortizazioak  balio  erlatiboetan  ez  dauka  garrantzia  handirik,  baino  urte  batetik  bestera  %40  igo  da.  Amortizazio  kuota  igo  duelako  edo  amortizatzeko  ondasun  gehiago  eskuratu  dituelako  izan  daiteke.    Ustiapeneko  emaitza   2009an  positiboa   izan  da,   negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren  %2.45.  Oinarri   urtean   negatiboa   zen,   baino   2009an   hornikuntza   gastuak   murriztu   eta   salmentak  handitu  ditu,  eta  nahiz  eta  pertsonal  gastuak  handitu  diren,  emaitza  positiboa  lortu  du.    Sarrera   finantzarioek  murrizketa   nabaria   izan   dute   oinarri   urtearekiko  %39.21   jaitsiz.   Honen  barne  taldeko  enpresetan  partaidetzak  behera  egin  dute  %51.  Gastu  finantzarioek  ere  behera  egin  dute,  baino  %2.21  bakarrik.    Honela,   emaitza   finantzarioa   2009   urtean   negatiboa   izan   da,   negozio   zifraren   zenbateko  garbiaren   %1.77.   Sarrera   finantzarioen   murrizketa   handiak   emaitza   finantzarioa   negatiboa  izatea  eragin  du.    2009an   ustiapeneko   emaitza   positiboa   lortu   du   eta   emaitza   finantzarioa   negatiboa.   Horien  baturak   zerga   aurreko   emaitza   positiboa   eragin   du,   ustiapen   emaitza   emaitza   finantzarioa  baino   handiagoa   izan   delako.   Guztira   zerga   aurreko   emaitza   negozio   zifraren   zenbateko  garbiaren  %0.68    Mozkinen  gaineko   zerga  2009an  ere  positiboa  da,  baino  oinarri  urtearekiko  %96.79  murriztu  da.  Posible  da  diferentzia  iraunkorrak  erdira  murriztu  direlako  izatea.    Guztia   batuta   ekitaldiko   emaitza   lortzen   da,   negozio   zifraren   zenbateko   garbiaren   %0.73.  Aurreko   urtearekin   konparatuz   %75   jaitsi   da.   Nahiz   eta   ustiapen   emaitza   positiboa   lortu,  emaitza  finantzarioa  negatiboa  izatea  ekitaldiko  emaitza  asko  jaistea  eragin  du.    

 

Page 7: Grupo Siro

 

POLITIKAK

1.-MERKATAL POLITIKA    

Merkataritza   politika   produktuaren   kostua   bakarrik   kontuan   izanda   lortzen   duen   irabazi  gordina  da.  

2009 2008

Balio absolutua % Zki. indizea

Balio absolutua %

Zki. indizea

NEGOZIO ZIFRAREN ZENBATEKO GARBIA 164.681 100,0% 106,73% 154301 100,0% 100,00% -SALMENTEN KOSTUA -114.004 -69,2% 94,18% -121052 -78,5% 100,00% = MERKATARITZA MARJIN GORDINA 50.677 30,77% 152,42% 33249 21,55% 100,00%

2008-­‐2009  

MMGaren  ALDAKETA=           17428  

  ·∙SALMENTENGATIK=   (S1  –  So)  Mo(%)=   2236.70  

  ·∙MMGaren  ALDAKETAGATIK  portzentaietan=  

        (M1(%)  –  Mo(%))  S1=   15191.30  

 

Salmenten   hazkuntzaren   ondorioz   Merkataritza   Marjin   Gordina   2236.70   hazi   da,   eta  marjinaren  hazkuntzagatik  15191.30  igo  da.  Azken  finean,  biak  kontuan  izanda,  eragin  globala  Merkataritza  Marjin  Gordina  17428an  igotzea  izan  da.  

Salmenta   kostuak   murriztea   lortu   du,   eta   era   berean   salmentak   igotzea   lortu   du.   Honen  ondorioz  marjina  %21etik  %30era  hazi  da,  beraz,  merkatal  politika  egokia  izan  da.  

 

 

 

 

 

Page 8: Grupo Siro

 

2.- PERTSONAL POLITIKA    

Pertsonal  politika  produktibitatea  aztertzeko  erabiltzen  da  eta  bi  irizpide  daude.  

-­‐ Salmentak  /  Langile  kopurua   :  Langile  bakoitzeko  salmenta  kopurua  adierazi,  etekina  lagileko.  

-­‐ Salmenta/  Pertsonal  Gastua:  Pertsonal  gasturaren  araberako  produktibidatea.  

Normalean  biek  joera  antzekoa  izango  dute  .  Bien  arteko  diferentzia  ondorengoa  :  

Pertsonal  gastua=  Langileak    x  Soldata  

2009 2008

Balio absolutua %

Zki. indizea

Balio absolutua %

Zki. indizea

Salmenta garbiak 164.681 106,73% 154301 100,00%

Pertsonal gastua 25.972 15,77% 117,75% 22056 14,29% 100,00% Langile kopurua 759 107,05% 709 100,00%

Salmentak /Pertsonal gastua 6,34 90,64% 7,00 100,00%

Salmentak /Langile kopurua 216,97 99,70%

217,63 100,00%

 

Langile  bakoitzeko  lortzen  diren  salmentak  zertxobait  jaitsi  dira  baino  ia  bere  lekuan  mantendu  dira,  soilik  %0.3  jaitsi  baitira.  

Soldaten  faktorea  barneratzean,  jaitsiera  handiagoa  da,  %10ekoa,  beraz,  esan  genezake  langile  bakoitzaren  produktibitate  jaitsiera  bat  eman  dela.  

Soldaten   eguneraketak   justifikatuko   luke   %3ko   igoera   bat,   KPIren   araberakoa   izango  litzatekeena.  Bestea,  ordea,  soldaten  igoera  bati  egokituko  genioke.  

 

 

3.- IBILGETUAREN KUDEAKETA POLITIKA    

*Oharra:Lurrak  eta  eraikuntzak  atalaren  barnean,   lurren   zenbatekoa  aurkitu  dugu  memorian  eta   datu   horretaz   baliatuz   ibilgetu   garbiari   lurren   balioa   kendu   diogu.   Lurren   balioa   2009  urtean  2624  mila  €-­‐koa  zen  eta  2008an  2556  mila  €-­‐koa.  Lurrak  ez  direnez  amortizatzen  bere  balio  galera  adierazten  da  memorian,  baina  oso  balio  txikia  denez  ez  dugu  kontuan  izan.  

Ibilgetu  ukiezinak,  materialak  eta  higiezinak  amortizatzen  dira.  Ibilgetu  finantzarioak  eta  lurrak  ez  dira  amortizatzen.  

Page 9: Grupo Siro

 

a)  Inbertsioak  berrezkuratzea  

Amortizazio  maila  =  Amort.met  /  Ibilgetu  gordina:  Ze  portzentaian  dagoen  kontsumituta  gure  ibilgetua.  

Amortizazio  erritmoa=Ibilgetu  garbia/  Amortizazio  gastua:  Amortizatzeko  falta  den  denbora.  

b)  Ibilgetuen  inorenganaketak  

Inorenganaketen   emaitzak   Ustiapeneko   emaitzan   eta   emaitza   finantzarioan   duen   eragina  azaltzen  du:  

Ibilgetuaren   inorenganaketaren   emaitza/Ustiapeneko   emaitza:   Ibilgetuaren  inorenganatzeak  (  salmenta)ze  portzentai  hartzen  duen  ustiapeneko  emaitzatik.  Finantza   ibilgetuaren   inorenganaketaren   emaitza/Emaitza   finantzarioa:   Finantza  ibilgetuen  salmentak  emaitza  finantzarioan  hartzen  duen  portzentaia.  

2009 2008

Balio absolutua %

Zki. indizea

Balio absolutua %

Zki. indizea

Ibilgetu garbia 89271   72,44% 98,16% 90947 75,46% 100,00%

Ibilgetu gordina 123.240 102,25% 120.529 100,00%

Amortizazio metatua 33969 114,83% 29582 100,00%

Amortizazio gastua 5514 16,23% 140,56% 3923 13,26% 100,00% Amortizazio metatua/Ibilgetu gordina 27,56% 112,30% %25 100,00% Ibilgetu garbia/Amortizazio gastua 22,35 72,75% 30,72 100,00% Ib. Inorenganatzearen em./Ustiapen em. 0 0 0,00% 0 0 0,00% Finantza inb. inorenganatzearen em./Em. Finantzarioa 0 0 0,00% 0 0 0,00%

 

Lehenengo   ratioak   espero   genuen   informazioa   ematen   digu,   amortizazio  metatuaren   igoera  ibilgetu  gordinarekiko,  amortizazio  metatua  urtez  urte  hazten  doalako.  

Bigarren   ratioak   adierazten   du   zenbat   urte   falta   diren   guztia   amortizatzeko.   Hemen   datu  esanguratsu   bat   aurkitu   dugu:   2008an   30   urte   falta   ziren,   eta   2009an   22.   Honen   ondorioa  amortizazio  gastua  urte  batetik  bestera  %40  igo  dela  da.  

Ez   daude   inorenganaketarekin   zerikusia   duten   ratiorik,   ez   duelako   ez   ibilgetu   ez   finantza  inbertsiorik  saldu.  

       

Page 10: Grupo Siro

 

4.- POLITIKA FINANTZARIOA  2008  urtean  5722ko  emaitza  finantzario  positiboa  lortu  zuen  eta  2009an,  ordea,  -­‐2915.    Lehenengo   urtean   taldeko   enpresetan   egindako   inbertsioek   sorturiko   sarrera   finantzarioak  direla  eta,  kreditu  erakundeekin  dituen  zorrek  sorturiko  gastu  finantzarioei  aurre  egiteaz  gain,  sarrera  finantzarioak  lortu  ditu  (5722  mila  €).  2009   urtean   sarrera   finantzarioak   %40an   jaitsi   dira.   Honen   barne   taldeko   enpresetan  partaidetzak  %51   jaitsi   dira   eta   taldeko   enpresatan   inbertsioak   finantza   tresnatan  %17   jaitsi  dira.  Gastu  finantzarioak  %3  bakarrik  jaitsi  dira.  Taldeko  enpresekin  zorrak  bikoiztu  egin  dira,  baino  balio  absolutu  txikia  dute.  Horren  ondorioz  emaitza  finantzarioa  2009  urtean  -­‐2915  mila  €-­‐koa  izan  da.        

5.- POLITIKA FISKALA  Mozkinen   gaineko   zerga   /   Zerga   aurreko   emaitza:   Mozkinen   gaineko   zergak   ze   portzentai  hartzen  duen  zerga  aurreko  emaitzatik.  

2009 2008

Balio absolutua

Zki. indizea

Balio absolutua

Zki. indizea

Mozkinen gaineko zerga 95 3,22% 2954 100,00%

Zerga aurreko emaitza 1113 63,10% 1764 100,00% Mozkinen gaineko zerga/zerga aurreko emaitza 8,54% 5,10% 167,46% 100,00%

 

Mozkinen  gaineko  zerga  aztertzerako  orduan,  2008  urtetik  2009ra  %97  jaitsi  dela  ikusi  dugu,  bi  urteetan   positiboa   izan   delarik.   Aurreko   lanean   aztertu   genuen   bezala,   diferentzia  iraunkorrengatik  izan  da.  

Hau  izan  da  ratioaren  %95eko  jaitsieraren  arrazoi  nagusiena.  

 

   

Page 11: Grupo Siro

 

ERRENTAGARRITASUN  EKONOMIKOA    

Enpresaren  errentagarritasun  ekonomikoa  bere  inbertsioetatik  ateratzen  duen  etekina  da.  Hau  ratio  baten  bitartez  ikusten  da:  

  ROI  (Return  on  invesment)=  Mozkina  /  Aktibo  totala  

Fondo  propioekin   edo  maileguekin   finantzatzea   ratio   desberdina   ematen  duenez,  maileguen  interesek   emaitza   murrizten   dutelako,   ratioari   eragin   finantzarioa   kendu   behar   zaizkio.  Horretarako  finantza  gastuak  gehituko  dizkiogu,  BAIDI  emaitza  lortuz:  

  BAIDI=  Mozkina  +  Finantza  gastuak  

BAIDI  erabiltzen  da  gehien  bat  enpresaren  mozkinen  gaineko  zergak  horrenbeste  aldatzen  ez  direnean,  baina  hau  gertatuz  gero  BAIAI  erabiliko  da:  

  BAIAI=    BAIDI  +  Mozkinen  gaineko  zergak  

 

 

ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA 2009 2008

AKTIBOA GUZTIRA 360.502 363.357

Atbb

SALMENTAK 164.681 154.301

EMAITZA 1.208 4.718

FINANTZA GASTUAK 17.510 17.904

MOZKINEN GAINEKO ZERGA 95 2.954

BAIDI 18.718 22.622

ROI= BAIDI/ AT 5,19% 6,23%

Marjina = BAIDI/ Salmentak 11,37% 14,66%

Errotazioa = Salmentak/ AT 0,46 0,42

BAIAI = BAIDI +/- MGZ 18.623 19.668

ROI= BAIAI/ AT 5,16% 5,41%

Marjina = BAIAI/ Salmentak 11,30% 14,66%

Errotazioa = Salmentak/ AT 0,46 0,42  

 

Page 12: Grupo Siro

 

Gure   kasuan   mozkinen   gaineko   zergaren   aldaketa   nabarmena   denez,   BAIAI   erabiliko   dugu  ratioa  zehatzagoa  izan  dadin.  

ROI  =  BAIAI  /  AKTIBOA  =  (BAIAI  /  SALMENTAK)  /  (SALMENTAK  /  AKTIBOA)  

 

               Marjina                Errotazioa  

ROI   handitzeko  marjina   edota   errotazioa   handitu   behar   dira.   Gure   kasuan   ROI   jaitsi   egin   da  2008tik  2009ra,  %5.41tik  %5.16ra,  beraz,  jaitsiera  oso  txikia  izan  da.  

Marjinaren  aldaketan  BAIAI  mozkinak  eta  salmentak  dute  eragina.  Salmentak  10000  mila  €-­‐tan  hazi  dira  eta  BAIAI  1000  mila  €  jaitsi  da.  Horren  ondorioz,  marjina  %14.66tik  %11.3ra  jaitsi  da.    

Errotazioaren   aldaketan   salmentak   eta   aktibo   totalak   dute   eragina.   Salmentak   10000   mila              €-­‐tan  hazi  dira  eta  aktibo   totala  3000  mila  €-­‐tan   jaitsi  da.  Horren  ondorioz  errotazioa  0.42tik  0.46ra  pasa  da.  

Marjinak   eta   errotazioak   mozkinaren   gain   duten   eragina   sektorearekin   oso   baldintzatuta  daude.  Horregatik  SABI  datu  basean  antzeko  enpresekin  konparatu  dugu.  

Europastry,   S.A.   enpresak   2008an   antzeko   ROI   bat   duela   ikusi   dugu.   Galletas   Gullón,   S.A.  enpresak,  ordea,  ratioa  bikoizten  dio  2008  urtean.  

Europastry,  S.A.  enpresak  aktiboa,  langile  kopurua,  eta  bestelako  ezaugarri  antzekoak  dituenez  ROI   ratioa   berearekin   konparatu   dugu   eta   antzekoa   duenez,   sektoreko   enpresak   bezalako  errentagarritasuna   duela   ikusi   dugu.   Galletas   Gullón,   S.A.   enpresaren   ezaugarriak   ez   direnez  antzerakoak,  konparaketa  ez  da  esanguratsua  izango.  

 

ERROTAZIO  FONDOA    

Enpresa  baten  epe  laburreko  inbertsioak  eta  epe  laburreko  finantza  iturriak  aztertzeko  orduan,  Errotazio  Fondoaren  kontzeptua  agertzen  zaigu.  

  Errotazio  fondoa  =  Aktibo  Korrontea  –  Pasibo  Korrontea  

Enpresaren  pasibo  korronteak  enpresako  epe  laburreko  inbertsioak  zein  neurritan  finantzatzen  dituen   erakusten   du.   Errotazio   fondo   positibo   batek,   enpresaren   epe   laburreko   zenbait  inbertsio   epe   luzerako   finantza   iturriekin   finantzatzen   dela   esan   nahi   du.   Errotazio   fondo  negatibo   batek,   ordea,   epe   luzeko   zenbait   inbertsio   epe   laburreko   finantza   iturriekin  finantzatzen  direla  adierazten  du.  

Galletas  Siro,  S.A.  enpresaren  Errotazio  fondoa  2008  urtean  -­‐2.414  €-­‐takoa  izan  zen,  eta  2009  urtean  -­‐8.709  €-­‐takoa.  Ondoren  aztertuko  dugu  aldakuntza  honen  zergatia:  

  2008:   EF  =  AK-­‐PK:  74.436  –  76.850  =  -­‐2.414  €  

Page 13: Grupo Siro

 

  2009:   EF  =  AK-­‐PK:  72.030  –  80.739  =  -­‐8.709  €  

  Aldakuntza  EF  2008-­‐2009:  -­‐6295  €  

Errotazio  Fondo  negatiboa  duenez,  epe  laburreko  finantza  iturriek  aktibo  korronteko  inbertsio  guztiak  finantzatzeaz  gain,  epe  luzeko  inbertsioen  zati  bat  ere  finantzatzen  dute,  bai  2008  bai  2009  urteetan.  

 

Errotazio   Fondo   honen   aldaketa   nondik   datorren   azaltzeko,   aldagai   bakoitzaren   joera  aztertuko  dugu:  

 

(2008-­‐2009  aldaketak)  

 2009   Aldaketa   2008  

Izakinak   11311   -­‐894   12205  Bezeroak   9890   -­‐771   10661  ZFBG   21201   -­‐1665   22866  Hornitzaileak   -­‐21064   1975   -­‐23039  UEFOB   137   310   -­‐173  Ustiapeneko  Bestelako  AK   4280   -­‐5584   9864  Ustiapeneko  Bestelako  PK   -­‐9730   2381   -­‐12111  UEFB   -­‐5313   -­‐2893   -­‐2420  Bestelako  AK   21960   -­‐3712   25672  Bestelako  PK   -­‐49945   -­‐8245   -­‐41700  Diruzaintza   24589   8555   16034  ERROTAZIO  FONDOA   -­‐8709   -­‐6295   -­‐2414  

 

 

 

Izakinak            Behar  Finantzarioa            

  Izakinak  jaitsi  direnez,  hauek  eskatzen  duten  behar  finantzarioa  jaitsi  egin  da.  

Bezeroak            Behar  Finantzarioa    

  Bezeroen  jaitsierak  finantzazio  beharra  murrizten  du.  

Page 14: Grupo Siro

 

ZFBG            Behar  Finantzarioa          

Izakin   eta   bezeroen   batura   denez,   eta   aurreko   biak   jaitsi   direnez,   behar   finantzarioa  gutxitu  egin  da.  

Hornitzaileak          Erabilgarritasun  Finantzarioa    

Hornitzaileek   ematen   ziguten   finantzazioaren   zenbatekoa   murriztu   egin   da   2008tik  2009ra.  

UEFOB            Behar  finantzarioa    

Hornitzaileek  eragin  duten  erabilgarritasun  finantzarioaren  jaitsiera  handiagoa  izan  da  izakin   eta   bezeroek   sorturiko   behar   finantzarioaren   murrizketa   baino,   horregatik  ustiapeneko   errotazio   fondoaren   oinarrizko   beharraren   bilakaera   positiboa   izan   da.  Izakinak,   bezeroak   eta   hornitzaileak   kontuan   izanda,   2008   urtean   erabilgarritasun  finantzarioa  izatetik,  2009  urtean  behar  finantzarioa  izatera  pasa  da.  

Ustiapeneko  bestelako  aktibo  korronteak            Behar  Finantzarioa    

Ustiapeneko   bestelako   aktibo   korronteen   jaitsierak   behar   finantzarioaren   jaitsiera  erakarri  du.  

Ustiapeneko  bestelako  pasibo  korronteak          Erabilgarritasun  Finantzarioa        

Ustiapeneko   bestelako   pasibo   korronteen   jaitsierak   erabilgarritasun   finantzarioaren  jaitsiera  erakarri  du.  

UEFB          Erabilgarritasun  Finantzarioa    

Ustiapeneko   bestelako   aktibo   korronteen   behar   finantzarioaren   murrizketa,  ustiapeneko   bestelako   pasibo   korronteen   erabilgarritasun   finantzarioaren  murrizketa  baino  handiagoa  izan  denez,  erabilgarritasun  finantzarioa  igo  egin  da.  

Bestelako  aktibo  korronteak            Behar  Finantzarioa      

  Bestelako  aktibo  korronteak  jaitsi  direnez,  behar  finantzarioa  murriztu  egin  da.  

Bestelako  pasibo  korronteak          Erabilgarritasun  Finantzarioa  

  Bestelako  pasibo  korronteak  igo  direnez,  erabilgarritasun  finantzarioa  igo  egin  da.  

Diruzaintza        Behar  Finantzarioa          

Orain,   bilakaeraren   azterketa   sakonagoa   egiteko   batez   besteko   heltze   aroaren   osagaiak  aztertuko  ditugu:  

   

Page 15: Grupo Siro

 

BATEZ  BESTEKO  HELTZE  AROA    

 2009 2008

 SALMENTEN KOSTUA 114.004,00 121.052,00 -7.048

SALMENTA GARBIAK 164.681,00 154.301,00 10.380

SALMENTAK + BEZ 191.029,96 178.989,16 12.041

EROSKETAK 113.110,00 122.796,00 -9.686

EROSKETAK + BEZ 131.207,60 142.443,36 -11.236

IZAKINAK 11.311,00 12.205,00 -894

BEZEROAK 9.890,00 10.661,00 -771

HORNITZAILEAK 21.064,00 23.039,00 -1.975

LEHENGAIAK 4.042,00 4.196,00 154

LEHENGAI KONTSUMOA 61.134,00 67.653,00 -6.519

EKOIZPEN KOSTUA 105.928,08 108.086,52 -2.158

BIDEANGO PRODUKTUAK 374 548 -174

PRODUKTU BUKATUAK 7.578 7.895 -317

            Hornikuntzak  =  HI  +  Erosketak  -­‐  BI    

2008  121052  =  10461  +  Erosketak  -­‐  12205  

 2009  

114004  =  12205  +  Erosketak  -­‐  11311  

         

 2009 2008

 d1 23,80 22,33 1,47 d2 1,27 1,83 -0,55 d3 23,93 36,30 -12,37 d4 23,93 23,48 0,45 d5 57,79 58,23 -0,43

       

 2009 2008

 BbHA = D1+D2+D3+D4 72,93 83,93 -11,00 UEFOB = BbHA-D5 15,14 25,70 -10,56  

BATAZ  BESTEKO  HELTZE  AROA  

Enpresak   lehengaiak   eskuratzen   dituenetik   salmenta   eta   ondorengo   kobroaren   bidez  inbertsioen  likidezia  berreskuratzeko  behar  den  denbora  da.  

Page 16: Grupo Siro

 

 

D1  

Lehengaiak  biltegian  batez  beste  pasatzen  duten  egun  kopurua  igo  egin  da  urte  batetik  bestera  lehengaien  kontsumoa  gutxitu  egin  delako  eta  lehengaiak  igo  egin  direlako.    

D2  

Produktuak   ekoizpen   prozesuan   igaro   duen   egun   kopurua   ez   da   ia   aldatu,   2008an   1,83  egunekoa  zen  batez  beste  eta  2009an  aldiz  1,27  beraz  0,55ean  jaitsi  da.  

Ekoizpen  kostua  lortzeko  honakoa  barneratu  dugu:  

Lehengai  kontsumoa,  zuzenean  Galdu  Irabazi  kontutik  lortu  duguna.  

Pertsonal   gastua.   Kasu   honetan   langileen   eskulan   zuzenaren   proportzioan   hartu   ditugu  pertsonal   gastuak.   Estimazio   bat   besterik   ez   dugu   egin   ezin   delako   jakin   nola   eragiten   duen  zuzenean  enpresako  langile  ezberdinen  soldatak  ustiapenean.  

Amortizazioa.  Badakigu  guztiz  ezin  diogula  egotzi  produktuari,  beraz  %10  kendu  diogu.  

Kanpo  zerbitzu  eta  tributuak.    

D3  

Urte   batetik   bestera,   produktuek   batez   bestez   egun   gutxiago   behar   dituzte   salduak   izateko.  Hala  ere  portzentaia  txikiko  jaitsiera  izan  dela  aipatu  beharra  dago,  0.58  egun  jaitsi  delako.  

D4  

Bezeroei   2009   urtean   2008   urtean   baino   azkarrago   kobratzen   zaie   batez   bestez,   2.8   egun.  Hasiera  batean  behintzat  ona  izango  litzateke,  bezeroek  azkarrago  ordaintzen  dutelako.  

D5  

Azkenik,   erosketak  ordaintzeko  batez  besteko  egun  kopurua   jaitsi   egin  da,  baino  kopuru  oso  txikian,  0.43  egun.  Honek  esan  nahi  du  hornitzaileek  azkarrago  kobratzen  diotela.    

 

Orain,  batez  besteko  heltze  aroaren  epe  bakoitzaren  bilakaera  ezagututa,  errotazio  fondoaren  aldaketaren  arrazoiak  sakonduko  ditugu:  

Izakinak  jaitsi  egin  dira  urte  batetik  bestera.  Honengan  eragina  dute  batetik  salmenta  kostuak,  eta  bestetik  biltegiratze  epea   (d3).  Salmenta  kostuak   jaitsi  egin  dira,  eta  produktuak  saltzeko  behar   dituen   batez   besteko     egun   kopurua   igo   jaitsi   da   (0.58   egun   gutxiago,   36.30   egunetik  35.72   egunera).   Egunen  murrizketa   ez   da   oso   esanguratsua   izan,   ez   baita   egun   oso   bat   ere  jaitsi,  beraz,  murrizketa  salmenta  kostuen  jaitsierak  eragin  du.  

Bezeroak   ere   jaitsi   egin   dira   2008tik   2009ra.   Eragileak   kasu   honetan   jarduera   bolumena   eta  bezeroari   kobratzeko   pasatzen   diren   batez   besteko   egun   kopurua   dira   (d4).     Jarduera  

Page 17: Grupo Siro

 

bolumena  salmentekin  zuzenean  erlazionatua  dago  eta  salmentak  2008  urtetik  2009  urtera  igo  egin  dira.  Bestalde,  bezeroei  kobratzen  gero  eta  denbora  gutxiago  pasatzen  du  (21.44  egunetik  18.64  egunetara).  Beraz,  bezeroen  jaitsieran  garrantzia  handiagoa  izan  du  egunen  murrizketak.  

Hornitzaileak   jaitsi   egin   dira   urte   batetik   bestera.   Honengan   eragina   dute   erosketak   eta  ordainketa  epea.  Erosketak  jaitsi  egin  dira  nabarmen  eta  ordainketa  epea,  nahiz  eta  jaitsi  urte  batetik  bestera,   ez  da   jaitsiera  esanguratsu  bat   izan   (58.23  egunetik  57.79  egunetara),  beraz  eragile  nagusiena  erosketak  izan  dira.  

Ustiapeneko   bestelako   aktibo   eta   pasibo   korronteak   jaitsi   egiten   dira.   Normalean   jarduera  bolumenarekin  bat  datoz,  baino  kasu  honetan  aurkako  joera  hartzen  dute.  

Bestelako   aktibo   korronteak   jaitsi   egiten   dira,   bestelako   pasibo   korronteak   igotzen   diren  bitartean.   Diruzaintzaren   tentsio   edota   soberakinekin   erlazio   zuzena   duten   ikusteko,  erabilgarritasun  ratioa  kalkulatzen  da:  

  Erabilgarritasun  ratioa  =  Erabilgarria  /  Pasibo  korrontea  

    (2008)   (16034/76850)*100=   %20.86  

    (2009)   (24589/80739)*100=   %30.45  

Urteetan   zehar   izan   duen   bilakaera   “sabin”   ikusi   dugu   eta   azken   bi   urteetan   likidezia   edo  erabilgarritasuna  hirukoiztu  egin  du.  Baliteke  krisi  garaian  gaudenez  erabaki  estrategiko  bezala  eskudirua  eta  bestelako  aktibo  likidoen  partidak  handitu  izana  edozein  momentutan  ezusteko    ordainketei  aurre  egitea  posible  izateko.      

Bukatzeko,  diruzaintza  igo  egin  da  erabilgarritasun  ratioarekin  batera.  

Ondorio  gisa:  

Bataz  besteko  heltze  aroaren  murrizketa  logikoa  da  epe  guztiak  murriztu  direlako  hornikuntzen  epea  izan  ezik.  

Hornitzaileei  ordaintzeko  epea  murriztu  egin  da  eta  honekin  batera  UEFOB  antzeko  balioetan  jaitsi  da  

 

 DIRUZAINTZAKO  FLUXUEN  EGOERA  

 

Diruzaintza   –   fluxuen   egoera   aztertzearen   helburua   dirutzaintzan   eman   diren   kobru   eta  ordainketak  nondik  atera  diren  aztertzea  da.    

Horregatik  gure  kasuan  Siro  enpresan  diruzaintza  –   fluxuaren  aldaketa  8555   izan  denez,  hori  nondik  datorren  aztertzen  eta  azaltzen  ahaleginduko  gara.  

Page 18: Grupo Siro

 

Azterketa  egiteko  emandako  pausuak:  

A) USTIAPENEKO  ERAGIKETEN  DIRUZAINTZAKO  FLUXUA    

1. Zerga  aurreko  emaitza  

Lehenengo  pausua  zerga  aurreko  emaitza  identifikatzea  da.  Gure  kasuan  1113  eurokoa  da.    

 

2. Emaitzari  doikuntzak  

Ondoren  emaitza  honi  doikuntzak  egin  behar  zaizkio,  hiru  motatako  doikuntzak  izan  daitezke:  

-­‐ Ordaindu  edo  kobratu  ez  diren  gastu  eta  sarrerak.  -­‐ Inbertsiogatiko  gastu  edo  sarrerak  -­‐ Finantza  sarrerak  eta  finantza  gastuak  

Doikuntzen  artean  honakoak  egin  ditugu:  

Ibilgetuaren   amortizazioagatik   8432   euro   gehitu   dizkiogu,   galdu-­‐irabazitik   atera   dugu   datu  hau.  

Horniduren   aldaketaketengatik   5514   euro   gehitu   dizkiegu.   Datu   hau   balantzeko   bukaerako  saldoari  hasierakoa  kenduz  lortu  dugu,  epe  laburra  eta  epe  luzea  kontuan  hartuz.  

Diru-­‐laguntzen   egozpenaren   doikuntza   egingo   dugu   finantzaketa   eragiketaren   ondorioa  delako.   Emaitza   handitzen   duenez   diru-­‐laguntza   honek,   bere   eragina   kentzeko   zeinu  negatiboarekin  jarriko  dugu,  -­‐1.191€.  

Ibilgetu  inorengaketak  ere  doitu  egin  ditu  inbertsio  eragiketa  baten  ondorio  direlako.  Ibilgetua  besterenganatzean  irabazia  eduki  zuten  eta  horregatik  doitzean  zeinu  negatiboa  du  (-­‐42€).  

Sarrera/Gastu  finantzarioak  espresuki  esaten  du  KPO  doitu  egin  behar  direla,  sarrerak  kenduz    -­‐14.600€,  eta  gastuak  gehituz,  17.510€.  

Kanbio  diferentziak  doitzeko  orduan  3  mota  daude:  Lehena,  epe  luzeko  mailegu  bat  edukitzea  da   atzerri   monetan   eta   ekitaldi   amaieran   atzerri   monetaren   balio   aldaketa   ematean   zorra  handitzea  edo  murriztea  gerta  daiteke;  honek  ordainketa  edo  kobrorik  suposatzen  ez  duenez  doitu   egin   behar   da.     Bigarren   mota,   kobratzeko   edo   ordaintzeko   momentuan   diferentzia  egotea   da,   diruzaintzari   eraginez.   Hirugarrena,   diruzaintzan   daukagun   atzerri   monetaren  kanbio  diferentzia  da.  Gure  kasuan,  Galdu-­‐Irabazi  kontuan  kanbio  diferentzia  5-­‐ekoa  da  eta  ez  dakigunez  zein  motatakoa  den,  doitu  egin  dugu.    

Guzti  hau  kontuan  izanda,  emaitzari  egin  dizkiogun  doikuntzekin  horrela  geratu  da:  8.432€  

 

 

Page 19: Grupo Siro

 

3. Kapital  korrontearen  aldaketak  

Honen  barne   aurkitzen  dira   ekitaldian   zehar   sorturiko   gastu   eta   sarrerak   baina   etorkizunean  kobratu   edo   ordainduko   direnak,   baita   ere   aurreko   ekitaldietan   sorturiko   gastu   eta   sarrerak  eta  ekitaldi  honetan  ordaindu  edo  kobratuko  direnak.    

Horretarako  ustiapeneko  aktibo  korrontea  eta  pasibo  korrontea  aztertuko  ditugu.    

Ustiapeneko  bestelako  aktibo  korrontearen  barnean  izakinak  eta  bezeroak  aztertuko  ditugu.  

Izakinak   894€   aldatu   dira.   Datu   hau   kalkulatzeko   balantzeko   bukaerako   saldoari   hasierakoa  kendu  diogu.  

Zordunak   eta   kobratzeko   beste   zenbait   kontu.   6.338€   aldatu   da.   Datu   hau   ere   bukaerako  saldoari  hasierakoa  kenduz  lortu  dugu.    

Aktiboko   aldizkapenak   ustiapenarekin   zerikusia   dutela   aurretik   kontsideratu   dugunez,  koherenteak  izateko  orain  ere  ustiapenean  sartu  ditugu.  17€.  

Hartzekodunak   eta   ordaintzeko   beste   zenbait   kontu   -­‐4.505€.   Hau   ere   bezeroak   bezala  kalkulatu  dugu.  

Pasiboko  aldizkapenak  aurretik  aipatu  bezala  ustiapenean  sartu  dugu,  676€.  

Hori  guztiarekin  kapital  korrontearen  aldaketa  3420€-­‐koa  izan  da.  

 

4. Ustiapeneko  eragiketen  beste  zenbait  fluxu  

Honen   barne   zenbait   ordainketa   (interesen   ordainketa   eta   mozkinen   gaineko   zergaren  ordainketa)  eta  kobro  (dibidenduen  kobroa  eta  interesen  kobroa)  sartzen  dira.    

Interesen  ordainketa  -­‐17.510€-­‐koa  da.  Emaitzari  doikuntzan  gehitutako  finantza  gastuak  dira.  

Dibidenduen  kobroa  5.600€-­‐koa  izan  da,  memorian  ikusi  dugun  bezala.  

Interesen  kobroa  14600€-­‐koa  izan  da,  emaitzari  doikuntzean  kendutako  finantza  sarrerak  dira.  

Mozkinen   gaineko   zergaren   ordainketa   -­‐95€-­‐koa   izan   da,   galdu-­‐irabazitik   lortutakoa.  Normalean  eragina  kentzeko  positibo  izango  da  baina  gure  kasuan  kobratu  egin  duenez  kenduz  joango  da.  

Guzti  honekin  ustiapeneko  eragiketen  beste  zenbait  fluxuren  aldaketa  2595€-­‐koa  izan  da.    

 

5. Ustiapeneko  eragiketen  diruzaintzako  fluxua  

Aurreko  puntu  guztiak  kontuan  izanda,  ustiapeneko  eragiketen  diruzaintzako  fluxuak  14447€-­‐koa  izan  da.  

Page 20: Grupo Siro

 

 

B) INBERTSIO  ERAGIKETEN  DIRUZAINTZAKO  FLUXUAK    

6. Inbertsioen  ordainketa  

Taldeko  enpresa  eta  elkartuetan  ordainduriko  inbertsioa  2231€-­‐koa  izan  da.  Hau  kalkulatzeko  bai   epe   laburreko   eta   epe   luzeko   inbertsio  mota  honen  bukaerako   saldoari   hasierako   kendu  diogu.    

Ibilgetu  ukiezinean  egindako  inbertsioa  -­‐19€-­‐koa  izan  da.  Balantzeko  saldo  aldaketa  izan  da.  

Ibilgetu   materialean   ordaindutako   inbertsioa   -­‐3488€-­‐koa   izan   da.   Hau   memoriako   taulan  ibilgetuen  sarreretako  kostu  historikoa  da.  

Beste   zenbait   aktiboengatik   -­‐5051€   ordaindu   da.   Honen   barne   kontuan   hartu     ditugu     epe  luzeko  inbertsioak  eta  zerga  geroratuak.    

8.  Inbertsio  eragiketen  diruzaintzako  fluxuak  

6.  puntua  kontuan  izanda  inbertsio  eragiketen  diruzaintzako  fluxua  -­‐6327€  aldatu  da.    

 

C)  FINANTZAKETA  ERAGIKETEN  DIRUZAINTZAKO  FLUXUAK  

9.  Ondare  tresnen  kobro  eta  ordainketak  

Honen  barne  jasotako  dirulaguntzak  467€-­‐koa  izan  da.  Datu  hau  memoriako  dirulaguntzen  taulatik  begiratu  dugu  2009an  egotzi  den  zenbateko  pasibo  geroratua  barneratu  gabe.  

Ondare  tresnen  jaulkipena  izan  da  58.138€-­‐koa  kapital  zabalkuntzaren  jaulkipen  priman  barneratuta.  

10.  Pasibo  finantziarioen  tresnen  kobro  eta  ordainketa  

Kreditu  erakundeekiko  zorren  aldaketa  -­‐29.590€-­‐koa  izan  da.  Hau  lortzeko  balantzeko  epe  luzeko  zorren  eta  epe  laburreko  zorren  bukaerako  saldoari  hasierakoa  kendu  diogu.    

12.  Finantzaketa  eragiketen  diruzaintzako  fluxua  

Aurreko  bi  puntuak  kontuan  izanda  finantzaketa  eragiketen  diruzaintzako  fluxuen  aldaketa                -­‐28.399€-­‐koa  izan  da.    

D)  KANBIO  DIFERENTZIEN  ALDAKETEN  ERAGINA  

Emaitzari  doikuntzan  eragina  kentzeko  gehitu  ditugun  5€ak  orain  kentzen  jarri  ditugu.  

 

Page 21: Grupo Siro

 

E)  DIRUZAINTZA  ETA  ANTZEKOEN  GEHIKUNTZA/MURRIZKETA  

Aurretik  burutu  ditugun  eragiketa  guztiekin  diruzaintzaren  gehikuntza  2009ko  ekitaldian  zehar  38.967€-­‐koa  izan  beharko  luke  gure  iritziz.    

Hala  ere  enpresak  egindako  kalkuluen  arabera  aldaketa  8.555€-­‐koa  izan  da.  

DIRUZAINTZAKO FLUXUEN EGOERA      

         2009  

A) USTIAPENEKO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK    1, ZERGA AURREKO EMAITZA

     1113  

2, EMAITZARI DOIKUNTZAK      

8432  a) Ibilgetuaren amortizazioa

     5514  

c) Horniduren aldaketak        

1236  d) Dirulaguntzen esleitzeak

     -­‐1191  

e) Ibilgetuen baja edo inorenganaketaren emaitza    

-­‐42  g) Finantza-sarrerak

       -­‐14600  

h) Finantza-gastuak        

17510  i) Ganbio diferentziak

       5  

3, KAPITAL KORRIENTEAREN ALDAKETAK    

3420  a) Izakinak

         894  

b) Zordunak eta kobratzeko beste zenbait kontu    

6338  c) Aktiboko aldizkapenak

       17  

d) Hartzekodunak eta ordaintzeko beste zenbait kontu  

-­‐4505  e) Pasiboko aldizkapenak

       676  

4, USTIAPENEKO ERAGIKETEN BESTE ZENBAIT FLUXU  

2595  a) Interesen ordainketa

       -­‐17510  

b) Dibidenduen kobroa        

5600  c) Interesen kobroa

       14600  

d) Mozkinen gaineko zergaren ordainketa    

-­‐95  5. USTIAPENEKO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK

 14447  

             B) INBERTSIO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK    6. INBERTSIOEN ORDAINKETAK

       a) Taldeko enpresa eta elkartuak      

2231  b) Ibilgetu ukiezina

       -­‐19  

c) Ibilgetu materiala        

-­‐3488  g) Beste zenbait aktibo

       -­‐5051  

8, INBERTSIO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK  

-­‐6327  

           C) FINANTZAKETA ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK    9, ONDARE-TRESNEN KOBRO ETA ORDAINKETAK

     a) Ondare Tresnen jaulkipena      

58138  e) Jasotako dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak

   467  

10, PASIBO FINANTZARIOEN TRESNEN KOBRO ETA ORDAINKETAK  2. Kreditu erakundeekin zorrak

     -­‐29590  

12, FINANTZAKETA ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK  

29015  

Page 22: Grupo Siro

 

           D) GANBIO DIFERENTZIEN ALDAKETEN ERAGINA    

-­‐5  

           E) DIRUZAINTZA ETA ANTZEKOEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA  

38243  

             Diruzaintza eta antzekoak ekitaldi hasieran    

16034  

             Diruzaintza eta antzekoak ekitaldi bukaeran    

24589  

             

 

Diruzaintza  Bukaeran  –  Diruzaintza  Hasieran   8555  

     

ONDORIOA  

Zaila  iruditu  zaigu  identifikatzea  enpresak  nondik  atera  dituen  bere  zenbatekoak  .  Hori  ikusita  pentsatu   dugu   egokiagoa   izango   litzatekela   gure   kabuz   prestatzea   diruzaintzako   fluxuen  egoera,  enpresak  prestatu  duenarekin  diferentzia  ikusteko.    Diferentzia  30.412€-­‐koa  izan  da.  

Ustiapeneko   eragiketen   diruzaintzako   fluxuetan,   finantzaketa   eragiketen   diruzaintzako  fluxuetan  eta  ganbio  diferentzien  aldaketen  eraginean  antzeko  emaitzak  lortu  ditugu.    

Baina   inbertsio   eragiketen   diruzaintzako   fluxua   aztertzean   taldeko   enpresa   eta   elkartuetan  diferentzia  nabarmenena  eduki  dugu.  Enpresaren  arabera  -­‐35.942€-­‐koa  izan  da  eta  gure  ustez  saldo   aldaketa   kalkulatuz   2.231€-­‐koa   izan   da.   Gure   ustez   posible   da   talde   barneko  eragiketengatik  izatea  eta  ezagunak  ez  izatea.  

 

Gure   eredua   aztertuta   finantzaketa   eragiketen   diruzaintzako   fluxuetan   eman   da   gehikuntza  nabarmenena,  bere  diruzaintzako  iturri  nagusiena  bilakatuz.    

Bestalde,   inbertsio   eragiketen   diruzaintzako   fluxuetan   eman   da   murrizketarik   handiena.  Aipagarria  da  era  berean  kreditu  erakundeekin  zorrak  izan  duen  eragin  negatiboa:  -­‐29.590€.