GoiBerri 54. zenbakia

16
Ibilbidea argitzeko bilerak Tentsio altuko linearen proiektua azaldu dute REE-ko ordezkariek 6-7 Gabirian elkarretaratzea egin zuten astelehen goizean REE-ko ordezkariekin bilera egin aurretik. ESKEINE LEGORBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Iñigo Lasa 3 Iritzia 4-5 Axier Mujika 8-9 Mikele Tolosa 10 Gerra aurreko Legazpi 12 GOI B ERRI 54. zenbakia. 2013ko apirilaren 12a

description

Tentsio altuko argindar lineak izango duen ibilbidea azaltzeko bilerak egin dituzte Goierriko hainbat herritan; herritarrak proiektuaren kontra badaude ere, eskertu dute informazioa jasotzea. Bestalde, Axier Mujika Aramako alkateari elkarrizketa egin diote. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritzako kide da Mujika.

Transcript of GoiBerri 54. zenbakia

Page 1: GoiBerri 54. zenbakia

Ibilbideaargitzekobilerak Tentsio altuko linearenproiektua azaldu duteREE-ko ordezkariek 6-7

Gabirian elkarretaratzea egin zuten astelehen goizean REE-ko ordezkariekin bilera egin aurretik. ESKEINE LEGORBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Iñigo Lasa 3 Iritzia 4-5 AxierMujika 8-9 Mikele Tolosa 10Gerra aurreko Legazpi 12

GOIBERRI

54. zenbakia. 2013ko apirilaren 12a

Page 2: GoiBerri 54. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 54. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Marokoko Merzouga desertuaz oso oroitzapen ona dut»

Iñigo LasaIrakaslea eta musikaria

Mikel Albisu LegorretaIñigo Lasa (Legorreta, 1984) in-genieri teknikoa da ikasketaz,irakaslea lanbidez eta Pikunktaldeko baju jolea.Euskal Herrian rock-and-rollakez al du dirurik ematen?Hala da, inon baino alaiagoaizanen da, ja ja ja.Asko kostatzen al zaizu suspen-tsoak edo gutxiegiak jartzea?Ez da gustukoa izaten baina...behar direnean jarri egiten dira.Nori jarriko zenioke gutxiegi?Uf, jende gehiegi hemen denakaipatzeko.Zaletasun bat.

Gehiegi dauzkat: musika, men-di bizikleta, eskalada, mendia,bidaiatzea, parranda...Liburu bat.Ez dut asko irakurtzen egiaesan. Zer pentsa eman zidana,CheGuevararen biografia.Musika talde bat.Bat esatea zaila, baina... askogustatzen zait Turbonegro.Abesti bat.No one knows(QOTSA).Janari bat.Ia denak.Edari bat.Garagardoa.Oporretarako leku bat.

Marokoko Merzouga desertuazoso oroitzapen ona dut.Amets bat.Amets egitetik ez uztea.Jaso duzun oparirik bereziena.Dena ez dizuet kontatuko ala?Gorroto duzuna.Injustizia.Goierriko txoko bat.Igaratza inguruko belardiak.Herriko alkate bazina...Oso konforme nago dagoena-rekin.Legorretan biziko ez bazina...Herri giro polita dagoen edo-zein txokotan. Jende ona bada-go, leku denak dira onak.

«Zaletasun gehiegidauzkat: musika,mendi bizikleta,eskalada, mendia,parranda...»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 54. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Dionisio AmundarainMaizpideren sortzailea

Maizpide barnetegiak25 urte

enbat urte di-tuen adierazidugu. Haur-dunaldia zen-

bat urtekoa eta nolakoa izanzen kontuan hartzea ona litza-teke. Hobea zenbat urteko bizi-tza izan lezakeen aurresatea,irudimenari neke handia emanbeharko bazaio ere. Askoz hobezertako jaio zen argi edukitzea.Haurdunaldiaren «bedera-

tzi» hilabeteek urte asko hartuzituzten. Eman dezagun,1975etik 1988ra. Horixe izanzen Goierriko «Gau Eskolak»(hasieran) eta «Euskal Esko-lak» (gero) irakaskuntzan jar-dun zuen aldia; irakaskuntzandiot, zeren Goierriko Euskal Es-kolak bizirik jarraitzen baitu,2013an ere, euskaldunen dina-mizatzaile eta ez-euskaldunenerakarle. Maizpide abian jarri zen urte-

an, 1988an, garai hartan HABE-ren zuzendari zenak, Maizpideeraikuntzari 50 urteko biziaeman zion. Beraz, eraikuntzari25 urte geldituko litzaizkioke.Ez dakit oso iragarle ona ote

zen eta den Txabarri jauna.Edozein kasutan, hemendik 25urtera amaitua ote luke Maizpi-dek, bere zereginari dagokio-nez, bere eginkizuna? Nahiagonuke hala izango balitz. Edo-zein kasutan segur nago, Maiz-pide eraikuntza, zaharraren za-harrez, bota behar izan bainolehen, bertako langileek bestelanen bat bilatuko beharko du-tela.

Maizpideren eginkizuna.Zornotzako barnegia abian jar-tzeko zirela, orduan hango ar-duradun nagusia zen AndoniUntzaluk bota zidan: Zornotza-ko barnetegia ez da mugatukoLazkaokoaren eginkizuna be-tetzera. Ez dakit juxtu zer egin-kizun esleitu zioten Andoniketa ondorengoek Zornotzako-ari. Lazkaokoarena, hitz bakarbatean esan behar banu, hel-du-jendea alfabetatzea etaeuskalduntzea dela esan be-harko.

Alfabetatu. Gure Lizardiolerkariari esapidea lapurtuz,«euskara larrekoan», hau da,etxeko euskaran euskal hiztundenari jendaurreko euskal hiz-

esana da. Konturik handiena,lana nola egin da. Alegia, zeinmetodologiaz jardun. GoierrikoEuskal Eskolak hasieratik izanzuen oso gogoan alderdi hori.Euskaraz, metodologiaz, iabesterik ez zen garai hartanegindako urratsak handiak izanziren. Lerro hauen egileak,1982an, zori handia izan zuen40 egun Israelgo akademia ba-tean egiteko: hebreera irakas-ten zer metodologia erabiltzenzuten ikusteko.Funtsean, ez zuen nabaritu

Lazkaon erabiltzen zenaz bes-telako metodologiarik. Soilik,puntu bati bota zion begia. Zu-zendaria bera eta gizartekobeste jende asko ateo izanarren, egundoko garrantziaematen ziotela Itun Zaharreko(Biblia bakarra haientzat) pa-sadizoak ezagutzeari; juduen-tzat herri-kultura izaki huraguztia. Egiaztapen horrek sen-dotu egin zuen Lazkaon oinarri-oinarriko arau egina genuena.Hain zuzen, arau horren hari-

ra antolatzen ziren Lazkaonikasleekin irtenaldiak. Horrenharira aukeratzen ziren ikasge-lan landu beharreko testuak.Batez ere, arau horren hariraantolatzen ziren udako ikastarotrinkoak, egun osokoak. Horrenharira hasi ziren Lazkaon,1982an hain juxtu, barnetegikoikastaro jarraikiak. Horren hari-ra, eraiki zen Gerriko etxe osoa.Horren harira, eragin zen Maiz-pide barnetegia.

Z

«Mendian, bizitzan bezala, besteari dena eman behar diozu bera ondo senti dadin, eta, hala, zu gaizki zaudeneanlagundu zaitzan»Josune BereziartuaEskalatzailea

Txinpartak

tun izaten laguntzea, batetik;jakina, jendaurrean izango di-tuen funtzioen arabera; adibi-dez, sukaldaritzaz jendaurreanhitz egin nahi lukeen sukaldaribati, maila batean; ahaldun na-gusi izan duenari, bere mailan;lehendakari izan nahi duenari,bere mailan; nornahiri, berare-na ez den edozein euskalkitakojendeari aditzera emateko gaiegiten laguntzea. Ahozkoazgain, idatziz ere adierazgarrita-sun-maila bat lortzen lagun-tzea; beti ere, bakoitzari osatubehar duen funtzioari dagokionmailakoa.

Euskalduntzea. Terminoakberak dioenez, ez-euskaldunakeuskaldun bihurtzen lagun-tzea. Maila xumeenetik hasi etabakoitzak euskaraz bete be-harko lituzkeen funtzioen mai-laraino. Jakina, hori guztia erraz

5.000 errenta aitorpen euskarazbaietz! kanpaina hasi dute Goie-rri beheko udalek. Iaz, Goierri es4.186 errenta aitorpena aurkeztuziren euskaraz eta aurtengoerronka 5.000ra iristea izangoda. Ekainaren 25era bitateanegin daiteke errenta aitorpena.

Page 5: GoiBerri 54. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Low cost. Hegaldiak demokratizatzen hasi ziren garaian entzunnuen lehen aldiz termino hau. Ordurarte dirudunentzat soilik zengarraio bat herri xumearen esku jarri zuen, eta poztu egin ninduenberriak. Zer esango dizut ba? Gerora, musika jaialdi ezberdinetakokarteletan ere topatu nituen bi hitz magikoak, eta begi onez hartunuen joera hori zabaltzen ari zela ikustea ere.

Hala ere, aste santuan behin baino gehiagotan ikusi dut low costhori espero ez nuen hainbat lekutan idatzita, eta soberan kezkatunau. Orain arte, aisialdi edo gutizia merkatura bideratua ikusi dutsalmenta mota hau, baina oporraldi hauetan, lehendabiziko aldiz,behar-beharrezko zerbitzuetara lotua ikusi dut (zu ere euskaldun

zintzoa izan eta jana eta edana behar-beharrezko ikusten baditu-zu behintzat). Low cost jatetxeak ikusi ditut non nahi, eta baita po-teorako low cost tabernak ere! Low cost tio! Poteo low cost!

Honek, alde batetik, garbi uzten du gaur egun bizi dugun egoera,baina bestetik, oso joera arriskutsu bat agerian uzten du. Aipatzendizkizudan taberna eta jatetxe hauek guztiak, kate handiak dira.

Ondo asko esana. Low cost deitzen diote orain langileen lan bal-dintzen kontura prezioak jaisteari, hauek egun bateko kapritxo edoluxua balira bezala. Zeren berezko low cost-ak Mikel, hori esannahi du: luxurik gabeko zerbitzua. Hegaldietan, adibidez, edari zer-bitzurik gabekoa, edo auto alokatuetan irratirik gabekoa. Apaletanbeharrean produktuak pallet industrialetan dituzten supermerka-tuak ere badira. Low costak denak. Oinarri oinarrizko zerbitzuakhortaz. Argi dago, ordea, zuk aipatzen dituzunak bestelakoak dire-la. Dekorazio ederrean, zein musika ekipotan edo marketinean di-rua beldurrik gabe gastatuko baitute taberna hauek. Baina langile-ei ordaintzeko ordua iristean, ordea,... orduan komeriak!

Low costarekin, hortaz, hizkuntzaren perbertsio bat ematen arida beste behin Mikel. Hitzek gure garunean sortzen duten irudiarenerabilera perbertsoa. Eta gogora etortzen zait Bio aurrizkiarekingertatutakoa. Izan ere, gogoan izango duzu, nola Bio aurrizkiaren«modernotasun» eta «osasungarritasun» irudiak aprobetxatuz

berau zuten produktuz bete zizkiguten dendak orain urte batzuk:Bio de Danone, Biofrutas… Europar Batasunak aurrizki hori pro-duktu ekologikoei soilik zegokiela esan zuen arte. Activia, PascualFunciona eta antzekoak etorriz ondoren.

Low costarekin ere antzeko neurriren bat komenigarria litzate-keela pentsa liteke hortaz, eta neroni hiztegiari mugak jartzearenoso aldekoa ez banaiz ere, ba al du inork beste proposamenik?

bateta

bat

Asteko irudia

Mikel Alvarez

Jon Artola

Josu Maroto

Goi tentsioaGoi tentsioko linearen gaiaentzutean segituan etorrizait burura tentsio altukomusika egiten duen bandaaustraliarra. AC/DC hau baiboltaje altua!

Hau da, ez dira Donostiako edo Bilboko ostalariek irekitakoak. Mul-tinazional batek norbaiti baimendutako lokalak dira. Lan baldin-tza eskasak eskaintzen dituztenak eta saltzen dutena kanpoanerosten dutenak. Guztion beharrak probesten dituzte zaborrarenpareko lanak sortu eta poltsikoak betetzeko. Lana behar duenare-nak alde batetik, eta xahutzeko hainbeste diru ez duenarenak bes-tetik. Low cost garaiak bizitzen ari gaituk Artola. Bai etika, moraleta gizatasun aldetik behinipein...

Page 6: GoiBerri 54. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gabirian, Mutiloan, Seguran, Zeraineneta Zegaman tentsio altuko lineareninguruko bilerak egin dituzte astehonetan, REE-ko ordezkariekin.

Eskeine Legorburu Ia bi urte dira Goierri behekohainbat udaletara eskualdeazeharkatuko duen tentsio altu-ko linearen berri iritsi zenetik.Asko izan dira tarte horretanizan dituzten usteak eta sus-moak. Baina proiektuari buruzezer argirik ez dute jakin astehonetara arte. REE Red Eléctri-ca Española enpresako ordez-kariak Gabiriako, Mutiloako,Segurako, Zegamako eta Ze-raingo udal ordezkariekin etaherritarrekin bildu dira aste ho-netan, eta proiektuaren inguru-ko lehen xehetasunak emandizkiete; baina horiek ere ez diraerabat zehatzak oraindik.

Deikaztelu (Nafarroa) etaEzkio-Itsaso batuko dituen goitentsioko linea Zegamatik sar-

tuko dela jakin ahal izan dute,eta Barbari auzotik barrena iri-tsiko dela Zeraina. Handik, Mu-tiloara bideratuko dute, eta mi-netatik barrena Gabiriara, Azti-ria zeharkatu eta Ezkio-Itsasonamaitzeko. Proiektu zehatzadatozen hilabeteetan jasokodute –maiatza eta uztaila arte-an–, baina zehatz noiz izangoden ere ez dute argitu REE-koordezkariek.

Bost udaletako alkateak etaherritarrak gustura daude, or-dea, bi urte hauetan aurrenekoaldiz proiektuaren ezaugarriakjakin dituztelako: nolako poste-ak jarriko dituzten, zein eremuzeharkatuko dituen proiektuak,posteetara iristeko bide berririkegin beharko den...

Iñaki Ugalde Mutiloako alka-

Bideaargitzenhasteko

Gabirian elkarretaratzea egin zuten astelehen goizean REE-ko ordezkariekin bilera egin aurretik. Irudian, ordezkariak udaletxera sartzen. A.Z

Page 7: GoiBerri 54. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

bilerak emandakoarekin,«orain arte baino gehiago» ba-dakitelako. «Hitzez behintzatgure eskaerak entzuteko ereprest agertu dira, gurekin bate-ra garatu nahi dutela proiektuaesanez, baina gero ikusi eginbeharko da».

Jasotakoa zabalduEgun hauetan jaso duten infor-mazioa zabalduko dute orainudal ordezkariek herritarren ar-tean. Kaltetuak izango direnherritarrekin landuko dituztealegazioak, baina zuzeneankaltetuak izango ez direnekinere elkarbanatu nahi dute jasoduten hori guztia. Horregatik,bihar, larunbata, Iruñeara joan-go dira hainbat goierritar, ber-tan egingo duten 400 volt 400minutu ekimenean parte har-tzera. Musika, hitzaldiak, etaekintzak uztartuko dituzteproiektuaren aurka daudelaadierazteko. Autopista elektrikorik ez!

plataformak deituta, Goierrinere egingo dituzte ekintzak da-tozen hilabeteetan. HurrengoaSeguran antolatu dute, hilaren27rako, larunbata. Gaiaren in-guruan informazioa nahi duten

guztiei azalpenak emango diz-kiete, eta elkarretaratzea egin-go dute. Ondoren herri bazka-ria. «Uste baino jende gehiagorieragingo dio proiektuak Goie-rrin, eta denak Seguran elkar-tzera animatzen ditugu», ze-haztu dute.

teak esan duenez, «bilerak es-pero bezala joan dira», baina ezdiete dokumentaziorik eman.«Oraindik aldaketak egon dai-tezkeela esan digute, eta denazehaztu arte ez digutela infor-mazio hori emango». Zerainen,baina, proiektuaren fotokopiakegin ahal izan dituzte. Gabirian herritarrek ere parte

hartu ahal izan dute bileran, en-tzule modura bakarrik, bainaIbon Elgarresta akateak zehaz-tu duenez, «zuzenean jakinahal izan dute linea beraien lu-rretatik igaroko den edo ez». Goi tentsioko lineak arginda-

rra garraiatuko duen arren, le-hen bilera hauek ez dira erabatargigarriak izan proiektuari da-gokionez. REE-k Eusko Jaurlari-tzara bideratuko du proiektua,eta hau izango da ondorenudaletara helaraziko duena.Behin proiektua jasota hilabe-teko epea izango dute alega-zioak egiteko.

Energiaren beharraEdurne Albizu Zegamako alka-teak azaldutakoaren arabera,Eusko Jaurlaritza izan da goitentsioko linea Gipuzkoaraekartzeko eskaera egin duena.

Hala, eta REE-k emandako ar-gudioen arabera, «Gipuzkoandagoen energia beharra asenahi da linearekin. Guri eman-dako azalpenetan esan diguteegun, Gipuzkoan, behar denenergiaren %30 sortzen dela.Behar hori asetzeko Nafarroan

duten soberakina ekarri nahidute, eta horretarako daproiektua», azaldu du Albizuk. Jaurlaritzak egindako eskae-

raren agiria eskatu du Albizuk,behar hori justifikatua den jaki-teko. «Inguruko enpresek be-har hori dutela egiaztatzenbada, baloratu egin beharko dagoi tentsioko linea. Baina osa-sun arloan sortzen dituen ara-zoak ere egia badira, beste ir-tenbide bat bilatu beharko da,denontzat baliagarria dena»,esan du Zegamako alkateak. Behar horretan oinarrituta

«justifikatzen dute» proiektuhau REE-k eta Eusko Jaurlari-tzak Ugalderen ustez. «Energiahori beharrezkoa dela esatendute behin eta berriz, eta, be-raz, proiektua ere beharrezkoadela. Linearekin Gipuzkoan da-goen energia beharraren %70asetzea da helburua, eta horre-tarako eraiki nahi dute autopis-ta elektrikoa». Gaur egun Gipuzkoan dago-

en energia gastuaren bilakaeraikusita, «10-15 urteko epean»behar hori asetzeko ari diraorain lanean REE-koak. Albizu-ren ustez, «epe luzera ari diralanean, baina behar erreala

zein den ez dakigu. Proiektua-ren atzean zein interes dagoenere ez, baina beharra baldin ba-dago eta proiektu hau ez badaegokia, beste alternatiba ba-tzuk bilatu beharko ditugu»,zehaztu du. Proiektu zehatza iritsi aurre-

tik, eta zehaztasun guztiak ja-kin aurretik, hasi dira jada ale-gazioak prestatzen udaletan.Jaso ahal izan duten informazioapurrarekin hasiko dira lanean,ondoren denbora kontra izanez dezaten. Bileran jasotako in-formazioa «oso justukoa» izandela adierazi dute Mutiloako,Zeraingo eta Gabiriako alkate-ek, baina Gabirian eta Mutiloanbadute proiektuaren «ideiabat» lanean jarraitzeko. Joxe Manuel Oria Zeraingo

alkatea ere gustura agertu da

Gipuzkoan dagoenenergia faltaasetzeko ekarri nahi dute lineaNafarroatik

Maiatza eta uztailaartean jasoko duteudaletan azkenproiektua,alegazioak egiteko

Page 8: GoiBerri 54. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Euskaraz bizitzeaposible dela erakutsinahi du Uemak»

Axier MujikaAramako alkatea eta Uemako zuzendaritzako kidea

Loinaz Agirre AramaEtorkizuneko Euskal Herri eus-kaldun baten alde lanean ariden erakunde publikoa daUema Udalerri EuskaldunenMankomunitatea. Euskal Herri-ko 69 herrik osatzen duteUema; tartean dira GoierrikoAltzaga, Arama, Ezkio-Itsaso,Gaintza, Itsasondo eta Zaldi-bia. Euskararen normalkuntzaprozesuan garrantzi handiadauka Uemak Axier Mujika

(Arama, 1977) Aramako alkate-aren eta Uemaren zuzendari-tzako kideak. «Euskara bizikobada, –erdarak bezala–, nagu-si izango den lurgunea behardu», dio.

Martxoaren 16an Orion (Gi-puzkoa) Uemak egin zuen ba-tzarrean berriz izendatu zutenAxier Mujika aramarra, Uema-ren zuzendaritzako kide. Zer da Uema? Zein da bere fun-tzioa?

Euskal Herriko 69 herri elkartugara eta denok elkarrekin eus-karari bizitoki bat ematen dio-gu. Eta euskarak horren beha-rra dauka; izan ere, esaten da,hizkuntza batek bizitzeko, na-gusi izango den toki bat beharduela eta Uemako herriok ar-nasgunea ematen diogu eus-karari. Euskararen etorkizunabermatzeko beharrezkoa da.Sinergiak sortuta, gauzak erre-zago egiten dira.

Bi urte daramatzazu Uemarenzuzendaritzan. Zer moduzkoesperientzia ari da izaten?Ona, oso jende ona dago. Zu-zendaritzan sartu gineneansaltsa handi samarrarekin to-patu ginen. Bi urteotan Uemaribeste forma bat ematen saiatugara, mugiarazten, oso estan-katuta zegoen eta. Lan ona eginda eta Orioko batzarretik indar-tuta atera gara.Beste bost herri gehiago ere

Page 9: GoiBerri 54. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

sartu dira Ueman, besteak bes-te Tolosa eta Zarautz. Orain ar-tekoak baino herri handiagoaknolabait esateko.Zarautz da Ueman sartzekoportzentajea betetzen duenherririk handiena. Sartzea era-baki du eta oso garrantzitsuada. Ikusten da herri handiak ereari direla sartzen; Tolosa etaOndarroa ere sartu dira. Orain arte herri txikiak baka-rrik izan dira Uemako kide, bai-na pixkanaka, handiagoak eresartzen ari dira. Sare bat sortzen ari da, elkar la-guntzen ari dira, oso itxura poli-ta hartzen ari da eta denononerako izango da. Herri han-diek euskara zerbitzu indar-tsuak dituzte eta beraien espe-rientziak izango dituzte. Inte-resgarria ikusten dut.Uemaren erronketako bat udalgehiago batzea da.Lanik handiena egoera ekono-mikoak ematen du. Uemakokide izateko kuota bat ordaindubehar da eta, horrek, herriakatzeratzen ditu. Herri batzuekinharremanak izaten ari gara etaea lortzen dugun Uemara era-kartzea.

Nahi duena euskaraz bizi da.Aramako Udalak, adibidez, ia-ia lan guztia euskaraz egiten du.Inork gazteleraz nahi badu, ezinzaio galerazi. Funtzionamenduorokorra euskaraz da. Oharrak,adibidez, euskaraz bidaltzenditugu. Gazteleraz eskatzen

duenari, hala bidaltzen zaio. Euskaraz bizitzeak zein zailta-sun sortzen dizkizue?Horrelako herri txiki bateaneduki dezakegun zailtasunaherri batzarretan sor daiteke.

Goierriko sei herri dira Uemakokide: Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo etaZaldibia.Beste herri dezentek Uemansartzeko baldintzak betetzendituzte. Ea animatzen diren.Uemako kide izateko zein bal-dintza bete behar da?Kuota ordaintzeaz gain, herri-tarren %70 gutxienez euskal-duna izatea, eta Uemaren hel-buruekin bat egingo duen be-netako borondate politikoaizatea. Orioko batzarrean esan zenute-nez, Uemako kide izateaz harrozaudete. Zergatik?Arnasgune bateko kide izatea-ren harrotasunaz jabetu behardugu, gure herriek besteei es-kaintzen dietenaz kontzienteizan eta harro sentitu. 'Uema, euskaraz gara' leloa era-biliko du aurrerantzean Uemak.Zer esan nahi du leloak?Euskaraz bizi garela eta euska-raz bizitzea posible dela eraku-tsi nahi dugu. Araman, adibi-dez, %100ean ez nuke esango,baina gehiena euskaraz egitendugu. Posible al da euskaraz bizitzea?

Euskaraz ez dakien norbaitetortzen bada, bat-batekoitzulpenetarako gaitasunik ezdaukagu. Baina eguneroko bi-zimoduan ez dago inolako ara-zorik.

Hemendik aurrera, herriekinegin beharreko lanketa aldatu

egingo da. Herriei nota bat be-zala jarriko zaie. Urtero hobe-tzen joateko aukera emangodigu. Akuilu lana ere egiten duUemak. Askotan erosotasune-an erortzeko arriskua egoten daeta lanketa gazteleraz egitenduzu. Uemak egiten duena osogarrantzitsua da.Uemak baliabide eta zerbitzuugari ere eskaintzen dizkie he-rriei.Herri txiki bezala oso baliga-rriak da Uema. Aramak, adibi-dez, ez dauka Euskara Zerbi-tzurik. Zenbait kasutarako Eus-kara Zerbitzu hori Uemakematen dio modu batera edobestera. Merkatarientzat kan-painak ere egoten dira. Ez niokeEuskara Zerbitzua deitu behar-ko, baina guk momentu batzu-tan horretarako erabiltzendugu. Dirulaguntzak lortzeko...Guretzat probetxugarria da.

«Euskal Herriko69 herri elkartugara eta euskararibizitoki bat ematendiogu»

«Euskara biziko bada, nagusi izango den lurgunea behar du»

LOINAZ AGIRRE

ema Udalerri Euskaldunen Mankomunita-tea 1988 urte amaieran sortu zen, EuskalHerrian Euskaraz taldearen ekimenez. 30

udalerri euskaldunek Euskararen Erabilpena Nor-malizatzeko Udal Arautegia onartu zuten, bertakoadministrazioan eta herrian euskaraz bizi izatekobitartekoak jartzeko asmoz.

Gaur egun, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako etaNafarroako 69 herrik osatzen dute Uema. Tarteandaude Goierriko bost herri: Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia.

Herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea po-sible izateko aitzindari eta bide urratzaile izan daUema. «Duela 22 urte sortu zenetik, ibilbide han-dia egin du, eta egiaztatutako esperientzia du. Euskara hutsean funtziona daitekeela eta funtzio-natu nahi dutela erakutsi dute bertako udalek», dio

Axier Mujikak. Hizkuntza politika aurrerakoiakbultzatzen ditu Uemak, «erakunde publikoetatikbultzatzen den elebitasun politikak ez diolakoerantzuten beren herrietako errealitate soziolin-guistikoari».

Bi helburu nagusi ditu Uemak. Batetik, udalerrieuskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza so-zial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izandadin bideak urratzea. Eta bestetik, udalerri eus-kaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izangoden lur-gunea osatzea. Bi urteko hausnarketa pro-zesuaren ondoren, martxoaren 16an batzarra eginzuen Uemak Orion (Gipuzkoa), eta bertan azaldu zi-tuen lan ildo nagusiak zeintzuk dituen: euskarazkofuntzionamendua bultzatzea; lurguneari eustea etazabaltzea; herri euskaldunen garapen iraunkorrabultzatzea; eta harremanak lantzea.

U

Goierriko Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza,Itsasondo eta Zaldibia udalerriak Uemako kide dira

Page 10: GoiBerri 54. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Goierri kirol elkartearentropeleko neskaAsier Zaldua UrretxuDuela bi urte Goierri kirol elkar-tearen txirrindularitza eskola-ren ardura hartu zuten guraso-ek haurren artean bizikleta za-letasuna suspertzea lortu dute.Dagoeneko 32 txirrindulari di-tuzte. Aurten, gainera, neskabat dute taldean: Mikele Tolo-sa legazpiarra.

Tolosak 13 urte ditu eta bereamak animatuta hasi da. «Hauda errepideko nire lehen bizi-

kleta. Amari bizikletan ibiltzeaasko gustatzen zaio eta anaiaeta biok animatu gaitu. Amaoso pozik dago. Tourra aitona-rekin ikusten dut eta bera ereoso pozik dago bizikletan ibil-tzen hasi naizelako».

Bera ere oso gustura dago.Gainera, lehen lasterketan, Be-asainen, hirugarren sailkatuzen. Bere lagunei bizikletan ibil-tzeak merezi duela esan die,baina ez dira animatu. «Ez zaie

asko gustatzen txirrindulari-tza». Hala, mutilen artean ja-rraitu beharko du. «Oso ondohartu naute», aipatu du.

Prestatzaileen iritziaTolosak eta bere taldekideekAitor Chicorekin eta Aitor Sala-berriarekin entrenatzen dute.Haientzat pozgarria da taldeanneska bat izatea: «Ea datorrenurterako neska gehiago anima-tzen diren. Gainera, legazpiarrada. Handik jende gehiago etor-tzea nahi dugu».

Guraso guztiek Idoia Lasarenzaletasuna erakusten badute,txirrindularitzak etorkizun opa-roa izango du. Tolosaren amaribizikletan ibiltzea asko gusta-tzen zaio. «Agirreburualdeta-

Mikele Tolosa, Urretxuko Mugitegi industrialdean, atzean bere taldekideak dituela. ASIER ZALDUA

Babeslea

rren bizilaguna nintzen eta girohori umetatik ezagutu dut».

18 urterekin Arrasatera joanzen bizitzera eta han asko ibilizen. «Malamute arrazako txa-kur bat nuen eta hari egurraeman behar zitzaion. Mendirabizikletaren eta txakurrarekinjoaten nintzen».

Seme-alabak koxkortu zire-nean berriro hastea erabakizuen. Oso pozik dago seme-alabek bere pausoak jarraitudituztelako. «Taldean ibiltzenikastea eta zaletzea dira nirehelburuak. Niri txirrindularitzakasko eskaini dit eta eurei ereemango diela uste dut. Lehiagutxienekoa da, eta ez nukenahi postu onak lortzen ez di-tuztelako bizikleta uztea».

Page 11: GoiBerri 54. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

‘Berria’renaldekojaialdia‘Berria’ egunkariaren 10. urteurrenaospatzeko jaialdia egingo da hilaren20an Beasainen, 20:00etan

Loinaz Agirre Beasain2003ko otsailaren 20an Eus-kaldunon Egunkaria itxi, eta lauhilabetera sortu zen BERRIAegunkaria herritarren babesa-rekin. Ekainaren 21ean Berriak10 urte beteko ditu eta urteu-rren borobila ospatzeko helbu-ruz, apirilaren 12tik ekainaren15era bitartean, Hamarnakakontatzekoak gara lelopean 30kultur ekitaldi egingo ditu BE-RRIA taldeak. Goierrin ere an-tolatu dute BERRIAren aldekojaialdia: hilaren 20an, iluntzeko

20:00etan, Beasaingo Usurbeantzokian izango da. Hamar minutuko bideoare-

kin hasiko da jaialdia. Harpide-dunekin eta BERRIAlagunekinbatera, euskarazko egunkariaposible egiten duten langileen,kolaboratzaileen, iragarleen

eta abarren sarearen isla izan-go da bideoa. Horrekin batera,BERRIA egunkariak euskarariegiten dion ekarpena ere na-barmenduko da bideoan. Jarraian,Metrokoadroka sor-

men laborategiak propio sortuduen Zertarako hegoak antzez-lana aurkeztuko du. Ainhoa Al-berdi, Amaia Corral, Iñigo Orte-ga, Iraia Elias eta Joseba Rol-dan aktoreak igoko dira oholtzagainera.Saioa aurkezten, Mar-txelo Otamendi, BERRIAko zu-zendaria izango da.

Sarrerak aurrezSarrerak Usurbeko antzokikoleihatilan bertan (leihatilakoorduetan), eta Beasaingo Ba-sakana tabernan eta OrdiziakoHerriko tabernan eros daitezke.BERRIAlagunek eta harpide-

dunek 5 eurotan eskuratu ahalizango dituzte sarrerak; gaine-rakoek 10 eurotan. Harpidedunedo BERRIAlagun txartela era-kustea ezinbestekoa izango da,eta txartel bakoitzarekin bi sa-rrera eskuratu ahal izango diragehienez.

Ekainak 22, Andoainen10. urteurreneko amaierako

festa ekainaren 22an egingodute, Andoaingo Martin UgaldeKultur Parkean. Ekitaldi guztio-kin, hamar urteotan jaso duenbabesa sendotzen jarraitu nahidu BERRIA taldeak, kalitatezkoegitasmoa eskaintzeko laneantinko jarraitzeko helburuz.

Metrokoadroka sormenlaborategiko aktoreek ‘Zertarakohegoak’ lana prestatu dute.ANDONI CANELLADA

Sarrerak aurrez erosdaitezke BeasaingoBasakana etaOrdiziako Herrikotabernetan.

Page 12: GoiBerri 54. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Josune Zarandona LegazpiItxura hau zuen Legazpiko Eus-kal Herria plazak 1940 ingu-ruan. Udaletxea, eta gaur egun

jada eraitsita dagoen eta1927an eraiki zen Marques deEstella eskola ageri dira plazan.Argazkian ikusten ez bada ere,eskolaren ondoan, estali gabe-ko pilotalekua zegoen.

Legazpiko udaletxea 1720aneraiki zuten, baina hirigunea le-

henago eratzen hasi zenarenzantzuak daude. Liburu idatzie-tan diotenez, baliteke erdigu-nea 1608 inguruan sortu izana,

Legazpi Seguratik bereizi etagero.

Gorde den Legazpiko planozaharrena 1805ekoa da. Kalebat, plaza, ospitalea, udale-txea, herri ostatua eta 40 batetxe zeuden orduan. Herria ezzen 1920ra arte aldatzen hasi.

Euskal Herria plaza 1940 inguruan.MARIN FONDOA/GURE GIPUZKOA

GerraaurrekoLegazpi

Page 13: GoiBerri 54. zenbakia
Page 14: GoiBerri 54. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Harlem Shake,azken modaLipdub-ak eta flashmob-akizan ziren aurrema; GangmanStyle dantza xelebrea etorri zengero. Orain, moda berri bat za-baltzen ari da sarean: HarlemShake dantza ‘frikia’. GazteaIrratiak lehiaketa bat egin du;Goierriko adibiderik ere bada.eitb.com/eu/gaztea/

Webak egitekogomendioakHerri Arduralaritzaren EuskalErakundeak (IVAP), webguneaksortu eta berauetan idaztekogomendioak biltzen dituen libu-rua argitaratu du. Komunikazioelektronikoa izena du argitalpe-nak; liburu formatoan erosi edoPDFan doan jaitsi daiteke.ivap.euskadi.net

Beasaingogazteek egin

duten HarlemShake-a

ikusteko:

Sarean ikusiaIrudia

Bertsomoviedalehiako sariakBertsomovieda lehiaketakoepaimahaikoak jakinaraziditu aurtengo saridunen ize-nak. Jon Martin bertsolariaketa Beira taldeak egindako ‘9hilabete’ lanak jaso du sarinagusia, baita bertsorik one-nena ere. Gazteen mailakosaria, berriz, ‘Bizitzaren ikus-pegiak’ lanak jaso du.bertsomovieda.com

ETBko ‘atsuak’MaizpidenETBko Kontuz Atsuak! saioko-ak Lazkaoko Maizpide euskal-tegian izan ziren joan den hila-ren 21ean. Aurten 25 urte bete-ko ditu Lazkaoko barnetegiak,eta aitzakia hori hartuta, JonUrdangarin Maizpideko zuzen-dariarekin eta ikasleekin izan zi-ren, baita herriko hainbat den-detan ere. Egunotan emititudute saioa eta EiTB Nahieranwebgunean ikusgai dago.eitb.tv/eu

Page 15: GoiBerri 54. zenbakia
Page 16: GoiBerri 54. zenbakia