GIPUZKOAKO HITZA - Berria...ten naizenean korapiloa egiten zait tripan, larritasuna eta beldu-rra...

16
GIPUZKOAKO HITZA Atsedenik gabeko zarata Donostiako metroaren obrek batik bat gauez eragindako «zarata jasanezina» salatu dute herritarrek b 2-3 ‘Nuarbe, 29 urteko soka’ Nuarbe sokatira taldearen ibilia biltzen duen liburua kaleratu dute 8 Elkarrizketa Luciano Juaristi ‘Atanillo’: «Final bat irabazi eta segituan ipini ninduten osabaren pare» 4 Ostirala 2019ko apirilaren 26a X. urtea 396. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected] IÑAKI AGIRRE / IRUTXULOKO HITZA

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria...ten naizenean korapiloa egiten zait tripan, larritasuna eta beldu-rra...

  • GIPUZKOAKOHITZA

    Atsedenik gabeko

    zarata

    Donostiako metroaren obrek batik bat gauez eragindako «zarata jasanezina» salatu dute herritarrek b 2-3

    ‘Nuarbe, 29 urteko soka’Nuarbe sokatira taldearen ibilia

    biltzen duen liburua kaleratu dute

    8Elkarrizketa Luciano Juaristi‘Atanillo’: «Final bat irabazi etasegituan ipini ninduten osabaren pare»

    4Ostirala

    2019ko apirilaren 26aX. urtea396. zenbakia

    [email protected]

    IÑAKI A

    GIRRE / IRUTXU

    LOKO HITZA

  • 2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAstekoa

    Eider Goenaga LizasoDonostia

    Apirilaren 8an,Eneko GoiaDonostiakoalkateak Tele-donostiren bi-dez erantzun

    zien metroko obrek kaltetutakoAmara Zaharreko bizilagunen es-kaerei: aurrerantzean obrak ez zi-ren gehiago gauez egingo. Ez zuenzehaztu, ordea, gaua zeri deitzenzion; hurrengo egunetan, metro-aren igarobidea zulatzeko maki-nek 23:00k pasatxo arte jarraitzenzuten lanean, eta 07:00etan has-ten ziren berriro zarata egiten.Apirilaren 17an, berriz, Donostia-ko Udaleko alderdiek mozio batonartu zuten, non obren geldial-dia zehazten zuten 22:00etatik08:00ak arte. «Atzo [herenegun] berandua-

    go ere ibili ziren lanean; baina, ti-ra, egia da jada ez direla gau osoanaritzen, eta hori nahikoa ez, bainaasko da guretzat», azaldu du Ele-na Herradorrek, Amaragaina ka-leko bizilagunak. «Gure kalean,ordea, gau osoan aritzen diraoraindik», erantzun du, bereha-la, Naiara Puertasek. Antiguan bi-zi da, Mikelete pasealekuan, etaapirilaren 3an entzun zuen lehen-dabizikoz makinen zarata. Puertasek beldurrez begiratzen

    die ondoan dituen Amara Zaha-rreko bi bizilagunei. «Zuek kon-tatzen ari zareten horren hasierannago ni, eta beldur naiz ez ote du-dan prozesu osoa bizi beharko».

    Gauerdia iristear zela, sekulakozarata entzun nuen bat-batean.Etxetik atera nintzen eskailereta-ra, izututa, ez nekien zer izan zite-keen halako soinua ateratzenzuena». Gau haren ostean, baina,etenik ez zuen izan zaratak. «Etaez da zarata soilik, etxeak dardaraegiten du etxepean zulatzen arizaizkizunean, eta belarrietan ta-

    poiak jarrita ere ez da nahikoa»,azaldu du Urrak. Gainera, tapoiakerabiltzearen ondorioz, bertigoa-rekin hasi zen Urra, eta erabiltze-ari utzi behar izan zion. Herrado-rrek kontatu duenez, bere etxeanpitzadurak agertu dira lurpeanzulatzearen ondorioz. «Oraindikzain nago kalte horiek peritu ba-tek neurtzeko. Baina pentsa nola-

    Amara Zaharreko bizilagunen protestei esker, auzo horretan gelditu egin dituzte, gauez, Donostiakometroaren obrak. Antiguan, ordea, gauez ere lurra zulatzen jarraitzen dute. Antsietatea, burukomina, bertigoa... 24 orduz obren burrunba entzun beharrak eragindako hainbat ondorio dira horiek.

    Gauez lanean jarraitzen dute

    Puertasi aste honetan egin diotezarataren neurketa etxean, bainaduela hiru aste eskatu zuen. «So-nometrorik ez zutela erantzun zi-daten udaltzainek. Hiru aste egondira sonometro gabe». Puertasberandu iristen da lanetik etxera,00:30 inguruan. «Eta lo hartzekoedozer egiteko prest nago; orain-goz, obran eta fabriketan erabil-

    tzen dituzten belarrietako babe-sekin ari naiz lo egiten. Ez dira ba-tere erosoak, gora begira bakarrikegin daiteke lo, baina zaratatikbabesten dute».

    Zarata eta dardaraMarisa Urra Osasun kaleko bizila-gunak oso gogoan du noiz hasizen dena. «Otsailaren 22a zen.

    Naiara Puertas, Elena Herrador

    eta Marisa Urra, metroko obrak

    kaltetutako bizilagunak,

    herenegun, Donostian. J. C. RUIZ / FOKU

  • koa den dardara, etxea bera ere

    pitzatzen bada».

    Zaratak metroaren obrekin lo-

    tuta zeudela ikusita, Urra eta He-

    rrador ate joka hasi ziren, nor bere

    aldetik: 010 udaletxeko arreta te-

    lefonora, Obra eta Proiektuen zu-

    zendaritzara, Udaltzaingora, To-

    pogunea bulegora, Eusko Jaurla-

    ritzara... «Epaitegian ere aurkez-

    tu nuen salaketa», dio Herrado-

    rrek.

    Auzoan soinu neurketa ugari

    egin dituzte udaltzainek, baita

    ETS Euskal Trenbide Sarea enpre-

    sak berak ere. Martxoaren 6an

    lortu zuen Urrak udaltzainek bere

    etxean lehen neurketa egitea:

    «00:30 inguru etorri ziren, eta

    neurketak 52,62 eman zuen. Izu-

    garrikeria da, ia baimendutakoa-

    ren bikoitza». Udal ordenantza-

    ren arabera, 27 dezibelekoa da

    gehienezko soinua, eta Jaurlari-

    tzaren arabera, 30ekoa. «Harria

    txikitzeko makina buru barruan

    edukitzea bezala da. Batzuetan,

    gelditzen denean, lo hartuko du-

    zula sinisten hasten zara, baina

    berriro jartzen dira martxan, eta

    hori okerragoa da», dio Urrak.

    Osasun arazoakHiru gau eta hiru egun lo egin

    gabe igaro zituen Herradorrek.

    «Jasanezina zen», dio. Ordutik,

    astean behin edo bitan gurasoe-

    nera edo lagunen baten etxera

    joan izan da lotara. «Okerrena

    da, azkenean, zure etxea bortxatu

    egin dutela. Etxe barruraino sartu

    balira bezala sentitzen zara; loa,

    atsedena eta bizimodua bera la-

    purtu dizkizute, eta, gainera,

    etxetik bota zaituztela sentitzen

    duzu». Zefaleak eta antsietatea

    izan zituen Herradorrek tunela

    egiteko makinak bere etxepetik

    igaro zirenean. «Eta oraindik ez

    dut gainditu. Nahiz eta gauez ez

    diren ari, edozein momentutan

    hasiko direla sentitzen dut, eta

    makinaren zarata entzuten has-

    ten naizenean korapiloa egiten

    zait tripan, larritasuna eta beldu-

    rra sentitzen dut».

    Bakarka jotako ate guztien

    errepasoa egin dute Urrak eta He-

    rradorrek, eta adi-adi begiratzen

    die Puertasek, berak bide bera

    urratu beharko duela sinetsita.

    «Baina, bakarka, alferrik da»,

    dio Herradorrek: «Neurketak

    egiten dizkizute, udaltzainak

    etortzen dira etxera, ETSko or-

    dezkariarekin hitz egiten duzu,

    epaitegietara jotzen duzu... Baina

    gero eta babesgabeago sentitzen

    zara; ETSko ordezkari Patxi Agi-

    rrek jada ez dit telefonoa hartzen,

    eta udaltzainek ere esan izan di-

    date ez deitzeko gehiago, nire

    kexa jasoa dutela dagoeneko...».

    Auzotarrak elkartu zirenean

    hasi ziren lorpen txikiak ikusten.

    180 sinadura lortu eta

    udalean aurkeztu zituz-

    ten, kontzentrazioa egin

    zuten Giza Eskubideen

    Zinemaldian, Teledonos-

    titik deitu zieten euren

    kexa azaltzeko... Eta zu-

    zenean ez bada ere, tele-

    bista bidez erantzun egin

    zien alkateak. Joan den

    astean, berriz, Pilar Ara-

    na Mugikortasun eta Ga-

    rraio zinegotziarekin bil-

    du ziren. Hark erantzun

    zien ez zutela aurreikusi

    metroko lanek halako

    kaltea egingo zienik bizi-

    lagunei. «Baina, nola ez

    zuten, bada, aurreikusi-

    ko, gure auzoan gertatu-

    takoa aurrez gutxienez

    beste bi tokitan gertatu

    bada?», galdetu du, ha-

    serre, Herradorrek. Mor-

    lansen eta Zarautz hiribidean an-

    tzeko prozesua egin behar izan

    zuten bizilagunek, obrak gauez

    egiteari utzi arte.

    «Denbora irabazteko estrate-

    gia argia» ikusten dute hirurek

    jokabide horren atzean. «Auzota-

    rrak antolatu eta protesta publi-

    koak hasi arte ez dute ezer egiten,

    nahiz eta ondo baino hobeto daki-

    ten zer gertatzen den. Bitartean,

    makinek zulatzen jarraitzen dute,

    eta obrak gauez gelditzen dituzte-

    nerako, zulatu beharreko ia guz-

    tia zulatuta dago», salatu du He-

    rradorrek. Urra ez da batere fio.

    «Nik uste dut oraingoz gelditu di-

    rela, baina ez dutela bukatu... Iku-

    siko dugu zer gertatzen den udal

    hauteskundeen ostean».

    Joan den astean, legealdiko az-

    ken udalbatzarrean, alderdiek

    onartu zuten mozioa aipatu du

    Puertasek. «Udalean mozio bat

    onartu bazen, obrak gauez geldi-

    tu behar zirela esanez, eta PPk ez

    beste guztiek babestu bazuten,

    zergatik ez dute aplikatzen Do-

    nostia osoan? Antiguan ere bai...

    Kontua da, nire ustez, mozio hori

    hitz politak baino ez direla, non

    alderdiek eskaera egiten dioten

    udalari; baina erabakia udal go-

    bernuarena da», azpimarratu du

    Puertasek. «Udalarena eta Eusko

    Jaurlaritzarena», gehitu du He-

    rradorrek: «ETSk badaki zertan

    ari den, badaki nolako kaltea era-

    giten digun bizilagunei, baina,

    hala ere, jarraitu egiten du gauez

    zulatzen, eta Udalak baimena

    ematen dio horretarako, lehen

    momentutik jaso baitituzte Udal-

    tzaingoan kexak eta neurketak.

    Nik biak egiten ditut tortura ho-

    nen erantzule».

    Urraren esanetan, ia zaratare-

    na baino okerragoa da «engaina-

    tua sentitzea. Eta hori da egiten

    ari direna, engainatu egiten gai-

    tuzte, oso ondo dakitelako zer ari

    den gertatzen. Baina ez dute neu-

    rririk hartzen, bizilagunen kexa

    ozenegia den arte. Sekulako ba-

    bes falta sentitzen duzu, eta hori

    da okerrena».

    Prozesu honetan, Satorralaia

    plataformaren laguntza jaso dute

    Amara Zaharreko bizilagunek,

    eta haiekin oso eskertuta agertu

    da Herrador. «Lanketa bat egiten

    ari gara orain, metroaren obrak

    sufritzen dituzten bizilagunek

    nola jardun jakin dezaten. Proto-

    kolo bat da, gu bezala itsu-itsuan

    ate joka ibili beharrean, jendeak

    jakin dezan nora jo behar duen.

    Izan ere, luze joko dute obra

    hauek, eta, orain artekoa ikusita,

    donostiar gehiago ere egongo dira

    beharrean».

    GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a 3Astekoa

    Elkarretaratzea,gaur arratsaldean

    RDonostialdeko metroa-

    ren proiektuari hasiera

    hasieratik egin dio aurre Sato-

    rralaia bizilagunen mugimen-

    duak, eta kontrakotasun hori

    agertzera deitu du beste

    behin ere, gaur arratsaldean.

    Easo eta Arrasate kaleen

    izkinan egingo dute elkarre-

    taratzea, metroaren obretan,

    18:30ean.

    Satorralaiaren arabera,

    hainbat eta hainbat arrazoi

    daude metroaren kontra ego-

    teko: metroak ez diela hiria-

    ren mugikortasun beharrei

    erantzuten, bizilagunak kalte-

    tzen dituela, berriki egindako

    zundaketa geoteknikoek fal-

    ta diren obren ziurgabetasu-

    na agerian utzi dutela, area-

    tzen gainean eraikita dauden

    eraikinen egonkortasunari

    eragiteko arriskua dagoela,

    hirigintza negozioak helburu

    dituen hiri eredua eta hirigu-

    nearen merkantilizazioa sus-

    tatzen dituela...

    Horrez gain, «Donostian pi-

    latzen ari diren hirigintza jar-

    duera polemiko eta erasoko-

    rren biderkatzea errefusatze-

    ko» Donostia Defendatuz

    koordinakundeak manifesta-

    ziora deitu du maitzaren

    4rako, eta manifestazioan

    parte hartzera deitu du Sato-

    rralaia plataformak. «Gure iri-

    tziz, Donostian metro bat erai-

    kitzea hiria modu atzeraezine-

    an eraldatzen ari diren

    egitasmo larrienen artean na-

    barmentzen da».

    Bi mobilizazio horiez gain,

    Amara Zaharreko bizilagunek

    mahai inguru bat antolatu

    dute maiatzaren 9an, Easo ka-

    leko Karmeliten elizan. Orain

    arte obrak egin dituzten auzo-

    etako bizilagunek hitz egingo

    dute bertan, eurek bizi izan-

    dakoa azalduz.

    Edozer egiteko prest nago;oraingoz, fabriketan erabiltzendituzten belarrietakobabesekin ari naiz lo egiten»Naiara PuertasAntiguako bizilaguna

    «Ez da zarata soilik, etxeakdardara egiten du etxepeanzulatzen ari zaizkizunean, eta tapoiak ez dira nahikoa»Marisa UrraAmara Zaharreko bizilaguna

    «Etxe barruraino sartu balirabezala sentitzen zara; loa, atsedena eta bizimoduabera lapurtu dizkizute»Elena HerradorAmara Zaharreko bizilaguna

    ‘‘

  • 4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aElkarrizketa

    Aitziber Arzallus Azkoitia

    Luciano Juaristi (Azkoitia, 1932)da bizirik dagoen buruz burukotxapeldunik zaharrena. Biziriketa sasoian dago, gainera. Ibilerabizkorra, buru argia eta hizketagarbia ditu, eta atzokoak balirabezala kontatzen ditu orain seihamarkadako kontuak. Askoren-tzat inoizko pilotaririk onena izanzenaren, Mariano Juaristi AtanoIII.a-ren iloba da Luciano, atano-tarretan hamargarrena, AtanoX.aeta Atanillogisa ezaguna. Nolako familia zenuen?

    Aita, ama eta bost anai-arreba gi-nen etxean; bi anaia nituen zaha-rragoak, eta bi arreba gazteagoak.Herrian beste askoren moduan,justu antzean bizi ginen gu ere.Orduan, bost edo sei familia zirenhobeto jaten zutenak, eta horinahikoa zen aberats izateko.Eskolara joan zinen?

    Joango nintzen, baina, egia esate-ko, ez naiz gogoratzen. 7 edo 8urte nituela orban bat azaldu zi-tzaidan biriketan, eta erabatekoatsedena eta hobeto jatea beharnituela esan zion medikuak ama-ri. Han gelditu ziren nire eskolak.Denbora asko egin zenuen etxe-

    an gaixorik?

    Ez dakit, neuk ez dut gogoan gai-xorik egon nintzenik ere, bainalaster hasi nintzen lanean. Amakarrandegira bidali ninduenbehin, eta arrandegikoak esan zi-dan arraina bezeroei banatzen la-guntzen banion etxerako doanemango zidala. Orduan gauzahandia zen etxera jana eramatea,eta hantxe hasi nintzen. Bi edohiru urte egingo nituen han. Etxeazpiko alpargata fabrikan hasinintzen lanean gero.Izan zenuen beste lanik?

    15 urte nituela, Soraluzeko kanoifabrikan hasi ginen lanean adin

    bertsuko zortzi azkoitiar. Ofizioaikastera gindoazelakoan joan gi-nen hara. Gaur egun unibertsita-teko ikasketak izatearen parekoazen orduan ofizioa izatea. Gustu-ra aritu nintzen han; aitak bainogehiago irabazten nuen. Han pa-satzen genuen astea, eta larunba-tetan oinez etortzen ginen Azkoi-tira. Urtebete pasatxo egin nuenhan. Orduan entzun nuen lehe-nengo aldiz eventualhitza. Lanikez zegoela eta, etxera bidali gin-tuzten. Hemen bazen Intxaustiizeneko fabrika bat, alpargateta-rako trentzak egiten zituena, etahan sartu ninduen aitak.Noiz aritzen zinen pilotan?

    Tarteren bat nuen guz-tietan. Alpargata fabri-kan aritzen nintzenean,makinak bere partea bai-no azkarrago egitennuen nik neurea, etaKontzejupera joatennintzen pilotan jokatze-ra. Eta ez pentsa umeaketa gazteak bakarrik ibil-tzen ginenik; ezkondu-tako gizonak ere, eguer-dietan, jaten denbora askorik galdu gabe, Kon-tzejupera etortzen zirenpilotan jokatzera. Parti-da jokatzen ari baziren,batzuk ordu erdi beran-du ere joaten ziren lanera.Etxean babesten al zuten pilota-

    rako afizio hori?

    Beharko, familian besterik ezzen-eta aurretik ere. Onenak zi-ren osabak, eta ez bakarra, askobaizik: Mariano, Joxe Mari, Mar-tzelino, Luziano... Hala ere, errie-taren bat entzun behar izan nuennoiz edo noiz. Gogoan dut behinbazkaritarako azak erostera bida-li ninduela amak. Aita lanetiketxera etorri, eta artean ni falta.Hark bazekien non nengoen:

    Kontzejupean pilotan, azak txa-papean lagata. Abiada ederra era-man nuen etxera aita ikusi nue-nean.Noiz hasi zinen pilota serioago

    hartzen?

    Ni baino zortzi urte zaharragoazen anaia, eta afizionatu mailakotxapelketako partida zuen Legaz-pin. Zumarragako bat zuen lagu-na, Sanz, baina gaixotu egin zenhura, eta ni eraman ninduen.Txapela atera genuen; ordura artesekula irabazi gabea zen anaia. 18bat urte izango nituen. Gero etorrizen Gipuzkoako bailara artekotxapelketa. Finalera iritsi ginen.Anaiak eskuak minduak zituela

    eta, Etxabe zestoarrarekin joannintzen, eta irabazi egin genuen.Oihartzuna izan zuen prentsan.Zer zioten egunkariek?

    Gipuzkoako egunkari denek se-gituan ipini ninduten neure osa-baren pare. Harrezkero, pentsatuizan dut haiek esan zituztenak si-nistu izan banitu izan nintzenpixka ere ez nintzela izango.Gorantz hasi zinen, gelditu gabe.

    Finaleko partida bukatuta, gizo-nezko handi bat etorri zitzaidanea jokatzera Añorgara joango ote

    nintzen galdezka, ondo portatu-ko zela eta. Baietz esan nion. Go-goan dut Karmengo eguna zela[uztailak 16]. Afizionatuetakoonentsuenak ginen Etxabe, DelVal, Ezkurra eta ni. Partida buka-tzean, berriz etorri zitzaigun gi-zon hura eta 300 pezeta [1,8 euro]eman zizkion gutako bati, beste300 bigarrenari... Niri ezkutuaneman zidan dirua, eta ezin nin-tzen egon zenbat eman zidan ja-kin gabe. Komunera joan nin-tzen, eta orduantxe bai erori nin-tzela atzerantz: 1.500 pezeta [9 euro] eman zizkidan! Ikaraga-rria zen. Sekula ikusi gabea nin-tzen horrenbeste diru batera. Hu-rrena, Beasainen, 2.000 pezetaeman zizkidaten [12 euro], eta,horrela, gero eta gehiago.Zergatik ematen zizuten zuri

    besteei baino gehiago?

    Txikia nintzelako, errukituta; se-guru nago horretaz.Gosea pasatuko zenuelakoan?

    Horixe. Karmelo Baldak ere, na-zioarteko federazioko presiden-teak, Azkoitiko harakin bati agin-du zion astero txuletaren bat edobeste emateko niri. Ez nintzen ja-tun handia, eta ikaragarri txikianintzen pisuz.Etxean pozik hartuko zituzten

    eskupeko haiek...

    Pozez zoratzen zegoen ama. La-nean irabazitako jornalak etxeraeramateko joera izaten genuenguk. Amari ematen genion lanekosobrea, eta pilotakoa ere bai. Amaberehala hasi zen dirua aurrezten.Alokairuan bizi ginen ordura arte,eta laster erosi genuen etxea.Berandu egin zenuen profesio-

    naletara jauzia, 28 bat urterekin.

    Zergatik?

    Atzetik nituen enpresak, baina eznintzen joaten haiekin. Oso gaizkiibiltzen nintzen eskuetatik, eta,gainera, ondo irabazten nuen

    neure erara ibilita; gero eta gehia-go ordaintzen zidaten. Zirkuituhandia neukan: nahi adina joka-tzen nuen hemen, eta asko joatennintzen Frantzia aldera ere. Nirebeldurra zen enpresa batera sar-tzea, arrakastarik ez izatea, etaezer gabe gelditzea. Asko kezka-tzen ninduen gerokoak; artean,Intxaustin jarraitzen nuen lane-an.Bateragarriak al ziren fabrikako

    lana eta pilota?

    Moldatzen nintzen. Ez zidatenematen baimenik pilotan joka-tzeko. Partida neukanean egitennuen neuk egun erdia sartu, etabesteren bati ondo pagatu besteerdia sartzeagatik. Behin, pilota-ren eta fabrikaren artean aukera-tzeko esan zidaten nagusiek, etaorduantxe esan nien kontua pres-tatzeko. Baina ez nengoen lasai,eta Ibarmia enpresako nagusiariesan nion pilotarako baimenaematen bazidan egokitzaile ikas-teagatik doan joango nintzela be-re enpresara lanera. Segituan hasizitzaidan ordaintzen. Urtebetera-edo hondoa jo zuen enpresak, etalanik gabe geratu nintzen. Horren

    «Pilotaz gehiena banekielauste dut, baina sekula eznuen jokatu semaiko bat»Luciano Juaristi ‘Atanillo’ b Pilotari ohia

    Pilotarako afizioa etxetik jaso zuen azkoitiarrak. Pilotariak zituen aita eta sei osaba;tartean Atano III.a, askorentzat inoizko pilotaririk onena izandakoa. Anaiaren eskutikhasi zuen bidea, baina laster hartu zion aurrea. Bitan izan zen buruz buruko txapeldun.

    Segituan ipini ninduten neureosabaren pare. Esan zituztenaksinistu izan banitu, izan nintzenpixka ere ez nintzen izango»

    «Beldurtzekoa zen jendeakzenbat diru jokatzen zuen lehen;beste isiltasun eta seriotasunbat izaten zen frontoian»

    «Zerbait egingo bada, larremotzekoa behar du izan, eta,ziurrenik, larre luzetxoagoanohitu ditugu ondorengoak»

    ‘‘

  • 5GIPUZKOAKO HITZA

    Ostirala, 2019ko apirilaren 26a Elkarrizketa

    ondoren, berehala sinatu nuenkontratua pilota enpresarekin.Nola konbentzitu zintuzten?

    Sei bat enpresa ziren orduan, bai-na Eibarkoak eta Bergarakoakagintzen zuten gehien. Deitu eginzidaten, eta bazkaltzeko geratuginen. Osabarekin joateko esanzidaten, baina nik banekien zerta-rako zen, eta, ezezkoa eman beharnienez, bakarrik joan nintzen.Gauzak eskaintzen hasi zitzaizki-dan, eta nik, ezetz. Baina ni bainoazkarragoak izan haiek, eta zen-bat irabazten nuen galdetu zida-ten. Arrastorik ez neukan, bainapentsatzen hasi, eta pentsatu bai-no dezente kopuru handiagoa bo-ta nien. Bi urteko dirua bankuanjarriko zidatela erantzun zidaten,eta diru hura niretzat izango zela,jokatu edo ez. Hantxe bertan sina-tu nuen. Haiei esker izan nintzenizan nintzen pixka hura, eta betieskertu izan diet ahalegindu iza-na, gainerakoan ni ez bainintzenjoango haiengana.Zer moduzko harremana izan

    zenuen enpresekin?

    Oso ona. Bizitza honetan beldu-rrik handiena izan diot dauzka-

    dan balioak zanpatu eta bestere-nak egin beharrari. Baina zorteaizan nuen, enpresekin ondo mol-datu izan nintzelako beti. Gauzaxelebre asko gertatu zitzaizkidan,ordea, haiekin kontratua sinatuaurretik.Adibidez?

    Hendaian jokatu behar nuen uz-tailaren 14 batez [ErrepublikaEguna Frantzian]. Hango alkate-ak deitu zidan lau egun lehenago,esanez federaziotik abisatu ziote-la han jokatzerik ez neukala, en-presekin kontratua nuelako. Ge-zurra zen dena, ez neukalakoezer. Joateko esan zidan alkateak,ez nuela jokatuko, baina ondoportatuko zela. 5.000 pezetaeman zizkidan [30 euro]. Pasa-porterik ere ezin nuen atera, ez zi-daten uzten, eta Pase de favor-arekin ibiltzen nintzen beti. Garaihartan gertatzen ziren horrelako-ak; bazenekien enpresak zeudelaatzean, kontra egiteagatik, bainahalaxe gelditzen ziren gauzak,ezer egiterik ez zegoela uste ge-nuelako.Pozik zaude profesionaletan

    egin zenuen ibilbidearekin?

    Bai. Bigarren Mailan segituan ira-bazi nuen txapela, Lehen Mailarapasatu nintzen jarraian, eta osoaurrera joan nintzen han ere;Garcia Ariñoren kontra galdunuen finalerdietako partida. Fi-nalera iritsi nintzen hurrengo ur-tean, eta bost final jokatu nituensegidan. Bitan izan nintzen txa-peldun, eta beste hirutan galduegin nuen; Azkarate eta GarciaAriñorekin jokatutako hirukotxapelketa bat ere irabazi nuentartean. Garrantzitsua da norbe-rak zenbat balio duen jakitea, etauste dut zerbait banekiela pilotan.Gutxiagotasunean jardun nuenfisikoki, askoz indartsuagoenkontra aritu nintzen. Boxeoanluma pisuko bat pisu astunekoenkontra aritzea bezala zen. Ezku-tuko zerbait izango nuen, beraz.Entrenatzen al zenuen?

    Bai, baina pilota bigunekin. Fina-la jokatzeko ere sekula ez nintzenentrenatu hango pilotekin. Es-kuak ondo izatea nahiago nuenarriskuan ipintzea baino. Mendi-ra joaten nintzen asko, eta askozaintzen nuen neure burua.Maisurik izan al zenuen?

    Osaba izaten nuen botilero, bainaneure botileroa eta bestearena,biak besteari emateko prest ego-ten nintzen ni tanto baten truke;ezetz esaten zidaten. Botileroakkendu egin dituzte orain, eta nikesaten nuenera etorri dira: baliobalute, ez zituzketen kenduko.42 urterekin utzi zenuen pilota.

    Penaz erretiratu al zinen?

    Ez nuen izan batere penarik. Askosufritu nuen eskuetatik, eta ohi-tuta nengoen denbora luzean gel-dirik egotera. Erretiroa hartzekoprestatuta nengoen.Ibili izan zara pilota irakasten?

    Pilota utzi nuenean, eskatu zida-ten. Beste batzuei irakastea etahaiek aurrera egiten ikustea, ho-rixe izango zen nire desiorik han-diena, baina neure burua ez nuengai ikusten.Pilotaria jaio egiten da ala egin

    egiten da?

    Berezkoa behar du, eta ikasi ereegin daiteke. Berezkoa izanaga-tik, horretara jarri behar du per-tsonak. Gerta daiteke berezkoaizan ez, baina saiatua izatea, etaberezkoa duena harrapatzea. Ezda erraza biak izatea.

    Mesede edo kalte egin dizu Ata-

    no ezizenak?

    Kalte ere bai. Markatu egiten zai-tu aurrekoek lagatako arrastoak,onerako eta txarrerako.Hamaika negoziotan ibili izan

    zara pilota utzi eta gero.

    Pilotaz gehiena banekiela ustedut, baina sekula ez nuen jokatusemaiko bat. Hor geratzen dirabarrutik bizi izandakoak: ondoaritu eta galdu, gaizki jardun etairabazi... Mila gauzatan sartu nin-tzen gero, ezer ez nekien gauze-tan, eta ez dakidala jakiteak sal-batu nau haietan. Hori baldin ba-dakizu, ikasten saiatuko zara, etazer edo zer egingo duzu. Adibidebat jarriko dizut: behin, final batjokatu behar nuen. Hemen ez zentelebistarik, eta Madrilgo telebis-tak eman behar zuen finala. Hiruegun lehenago esan zidaten tele-bistan hitz egin beharko nuela.Nik banekien erdaraz ez nekielabatere, baina ez nuen nahi barre-garri gelditzerik. Lorik egin gabeegon nintzen hiru egunean. Ba-nekien pilotan defendatuko nin-tzela, baina telebistan hitz egiteaksortzen zidan kezka. Gerora, zer-bait ikasi nuen erdaraz.Joaten al zara frontoira?

    Dezente joaten naiz, ilobarekin.Asko aldatu al dira pilota bera

    eta frontoiko giroa?

    Zeharo aldatu dira. Zaharrenekasko antzematen dute hori, eta le-hengoa nahiago izaten dute. Bel-durtzekoa zen jendeak zenbatdiru jokatzen zuen; beste isiltasuneta seriotasun bat izaten zen fron-toian.Pilotarien sehaska deitu izan

    diote Azkoitiari.

    Beti pentsatu izan dut herriari ezdagoela ematerik hori baino izen-dapen handiagorik. Herriko pilo-tariren bati omenaldia egitenzaionean, herri guztiari egitenzaio omenaldia.Baina azken urteotan ez da irten

    profesionalik, ez atanotarrene-

    tik, ez Azkoititik...

    Esaera bada, zerbait egingo bada,larre motzekoa behar duela izan,eta, ziurrenik, larre luzetxoagoanohitu ditugu gure ondorengoak.Beldurra ere ematen dit gaurumeak hazten ari garen moduak.Uste dut egundoko kaltea egitenari garela dena eman beharrare-kin, ez dute izango-eta ezbeharreiaurre egiteko indarrik.Omenaldiak, jaietan txupinazoa

    botatzea, biografia liburua...

    Gustura hartuko dituzu horrela-

    ko aitortzak, ezta?

    Bai, noski; halakoek poza ematendute beti. Oiartzunen bizi nintzelaegin zidaten lehenengoa, herrikoseme kuttun izendatuta. Izuga-rria da hori, sekulako ohorea.

    AITZIBER ARZALLUS

  • RIRITZIALeire Narbaiza

    Taladrina

    zainetan

    Taladrina usaina gusta-tzen zait. Edo agianesan beharko nuke taladrina usainak nire

    ume-denboratara eroaten naue-la, eta aromek duten oroitarazteindarraren bidez txikitako sasoi-ra itzultzen nauela. Lerrook ira-kurri dituzuen asko zeuen bu-ruari galdetzen ibiliko zarete eazer demontre den taladrina hori,zein perfume gozo izango denhain atzera naroana. Bada, lagu-nok, ez lurrin, ez gozo, makinakolioztatzeko likido zuria da tala-drina, esne itxurakoa eta usainsarkorrekoa, hatsa edo kiratsa ezesateagatik. Memoriaren bideakadigaitzak dira, gero!

    Zeuen kautan pentsatukoduzue haurtzaro bitxia izannuela, baina korriente bainokorrienteagoa izan zen nirea.Hori bai, hiper-industrializatuta-ko herri batekoa izanda, norma-la zen taladrinaren berri izatea,eta usaina hain ezagun bihur-tzea. Ez ahaztu, gainera, herria-ren orografiarengatik, tailerrakherrigunean zeudela askotan,eta gure familiaren kasuan beza-la, etxebizitza lantegiaren gaine-an zegoela. Dena zen bat: etxea,fabrika, familia... zarata eta usai-nak ere bai, jakina.

    Baina denbora horiek joanziren. Krisi ekonomiko sakon bijasan ditugu (eta beste krisi txiki

    batzuk ere bai; ados jarri ezindabaikabiltza data zehatzetan), etakrisi horiek zeharo aldatu dituz-te herriaren konfigurazioa, zara-tak, usainak, eta azken finean,bizimodua.

    Aurreko desindustrializazioakgogor eragin zigun, Euskal Herriosoari, jakina. Nonahi zeudenlantegi hutsak eta orube kutsa-tuak, denak abandonatuak. Bil-boaldean urteak pasatuta, etadiru-goseak bultzatuta, terrenohorietan zentro komertzial,museo edota makro-proiektuurbanistikoak eraiki zituzten.Fabrika abandonatuak chic etacool bihurtu ziren. Ehun indus-triala komertzio eta turismoaren

    truke. Orduan garbitu zituztenerrio-ertzak, eraikin zatarrakkendu, estetika hutsagatik deu-seztatu. Edo, beharbada, ondareindustrialaren hondar horiekdesastrea onartu edota bideratuzituztenendako galdutako guz-tiaren oroigarri iraunkorra zire-lako desegin zituzten.

    Ezin dugu ahaztu bigarrenkrisi erraldoi bat ere sufritudugula, eta aurrekoan bezala,hondakinak edonon daudela.Beste leku batzuetan, baina gureinguruan. Nahikoa da pasioanibiltzea auzoetan, edo errepideertzei arretaz begiratzea, ikuste-ko nahi beste eraikin industrialabandonatu, asko bidoi etakupelak barruan dituztela orain-dik. Bertan behera lagata, behinatea itxita, ahaztuta geratu zirenproduktuak daude, eta sarriaskotan kimikoak dira gaihoriek. Horrek ingurugiro etaosasunerako dakartzan kalte

    guztiekin. Gainera, eraikinhoriek oso arriskutsuak dirainguruan ibil litezkeen pertso-nendako jausteko arriskua dago-elako hainbatetan.

    Baina nork arduratu beharkoluke pabiloi zaharrak zainduedota botatzeaz? Jabeek ez luke-te kontu izan beharko? Ala diruetekina atera dakiekeen bitarte-an bakarrik kontu izan behardute jabeek? Gero, betikomoduan, denon lepotik eginbehar garbitzeko eta deskonta-minatzeko lanak? Jabego priba-tuaren paradoxa ankerra!

    Usina itxiek arriskuak dauz-kate, bai, baina tristezia ere era-giten dute, herri bat zelakoa zen,eta orain nola dagoen adieraztendutelako. Eurekin batera, iraganbat ere galtzen da, bizimodu bat,ogia nondik ateratzeko lekua,beharra. Agian taladrina daroa-gulako zainetan, taladrina usai-nak bizi gintuelako, beharbada.

    Irudiab Ordizia

    Ondarea denen artean babesteko deiaUrteroko ohiturari eutsita, 2.000 ardi inguru Ordiziako kaleetan barrena igaro ziren herenegun, Artzain Egune-

    an, garai bateko transhumantzia irudikatuz. Aizpea Oihaneder sukaldariak dastatu zuen Idiazabal gazta berria,

    eta «usain zoragarria» daukala ziurtatu zuen. Ordiziako Joseba Insausti artzainak eta Idiazabalgo Goiburu gaz-

    tandegiak jaso zituzten, berriz, erregulartasun sariak. Jakitea elkartea ere omendu zuten, hamargarren urteu-

    rrenean; euskal sukaldaritza tradizionala defendatzen duten Gipuzkoako sukaldarien elkartea da Jakitea. Ar-

    tzain eta ekoizleen ondare preziatua babesteko eskatu zuten Ordizian. GORKA RUBIO / FOKU

    «Gazteen arteko harremanak hobetzeko»,Egiluz eraikina okupatu dute Hondarribian

    HONDARRIBIA bHondarribiko Gazte Asanbladak Egiluz eraikinaokupatu zuen joan den ostiralean, «gazteen arteko harremanak ho-betzeko eta auzo giroa sortzeko helburuarekin». Biltegi lana eginduen eraikin historikoa da Egiluz. «Herriaren eraikina» dela azpima-rratuta, gazteek bertaratzeko deia egin diete hala nahi duten guztiei.

    «Albiste ezin hobea daZubietako planta asteon bertanmartxan jartzea. Hondakinenkudeaketa autonomoaberreskuratuko dugu»

    Jose Ignacio AsensioGipuzkoako Ingurumen diputatua

    31INGEMARREN USURBILGO PLANTATIK KALERATU DITUZTEN

    LANGILEAK

    Usurbilgo planta ixtea eta 31 langileak kaleratzea erabaki du Ingemar en-

    presaren zuzendaritzak. ELAk salatu duenez, Ingemarren Galiziako egoi-

    tzan hartu dute erabakia, «UGT eta CIG sindikatuak konplize direla».

    GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

    raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

    eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

    Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

    net bidez bidaltzeko:[email protected].

    %

    6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aIritzia

    Papelera del Oria enpresak legez kanpokoisuria egin zuela berretsi du Ura agentziak

    ZIZURKIL bEguzki talde ekologistak martxoaren 29an salatu zuen isu-ri handia egin zuela Zizurkilgo Papelera del Oria enpresak, eta Uraagentziak baieztatu du legez kanpokoa izan zela isuri hura. Araztegiahanditzeko lanak egiten ari da enpresa hori, eta, Ura agentziaren esa-netan, hori izan daiteke isuriaren arrazoia. Aurrerantzean ikusten di-tuzten isuri guztiak salatzeko eskatu die Eguzkik herritarrei.

  • Unai Zubeldia Azpeitia

    Astakeria han-

    diak eginda-

    koak gara

    gu». Barrez

    k o n t a t z e n

    dute orain,

    baina Nuarbe sokatira taldeari

    «egoskorkeriak eta diziplinak»

    eman zion sona 1978tik 2006ra.

    «Horiexek izan ziren Nuarberen

    bereizgarri nagusiak», azaldu du

    Jose Mari Aranburuk, 1978an ki-

    rol ibilbide oparoari ekin zion ti-

    ralarietako batek.

    «Atzoko kontuak balira bezala

    gogoratzen dut hasiera hura»,

    azaldu du Aranburuk berak.

    «Iñaki Altuna, garai batean en-

    trenatzaile ibili zena, eta biok el-

    karrekin aritzen ginen lanean.

    Garai hartan asko ibiltzen ginen

    herri kiroletan; harri-jasotzen,

    aizkoran...». Urte haietan, Mutri-

    ku zebilen punta-puntan sokati-

    ran. «Eta Nuarben ere talde bat

    osatuko genuela pentsatu genuen

    biok». 70 biztanle inguru dauzka

    Azpeitiko auzoak. 1978a zen, eta

    pare-parean egokitu zen Bai Eus-

    karari jaialdia Azpeitiko zezen

    plazan. «Zortziko taldea osatu,

    eta entrenatzen hasi ginen, arbola

    bati soka lotuta». Barrez eten du

    lehen entrenamendu haren azal-

    pena. «Oraindik gogoan daukat

    soka eten eta zenbateko kolpea

    hartu genuen! Soka ere hala mo-

    duzkoa izango zen eta...».

    1978ko lehen talde hartan zen

    Migel Gurrutxaga ere —1987ra arte

    Azpeitiko Nuarbe sokatira taldeak 29 urteko ibilbide oparoaosatu zuen 1978tik 2006ra. ‘Nuarbe, 29 urteko soka’ liburuaargitaratu dute garai hartako kontuak eta datuak bilduta.

    Oroitzapenen sokaeten ez dadin

    8GIPUZKOAKO HITZA

    Ostirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak

    Migel Gurrutxaga, Jose Luis Garate

    eta Jose Mari Aranburu, Nuarbeko

    tiralari izandakoak, sokatira taldearen

    museoan, Nuarben. UNAI ZUBELDIA

  • aritu zen—. Nuarbetarrak gogoandauka «mutil handiak» zirela or-duan. «Ehun kilotik gorakoakbatzuk. Pisu librean aritzen ginenhasieran; ez zen izaten mugarik».Aranburu bera 107 kilorekin hasizen sokatiran. «Eta 79,5 kilorekinere aritu nintzen gerora, pentsa».Atzerrira joaten hasi zirenean ja-betu ziren pisuaren garrantziaz.«Jende argala ikusten genuenkanpoan». Jose Luis Garatek eginditu kalkuluak —azkoitiarra1992tik 2002ra izan zen Nuarbekotiralaria—: «Zortzi lagun 560 kilo-koan sartzeko, 70 kilokoa da batezbesteko pisua; ez da broma». Tal-dean 80 kiloko bat edukiz gero, 60kiloko beste bat behar zela esannahi du horrek. «Eta hobea zendenak antzeko pisuan ibiltzea,gainera», zehaztu du Aranburuk.

    Esperientzia lagunPrestaketa zorrotza eskatzenzuen pisua zaindu behar horrek.«Eta denetik egiten genuenguk», azaldu dute hirurek, irri-barre txikiarekin, buruarekinbaiezko keinua eginez. «Mendi-ra, korrika egitera, gimnasiora...Egoskorrak ginen, gainera, etainork ez zuen gelditu nahi izatenatzean», gaineratu du Aranbu-ruk. «Hobetzeko nahi hori zengure sekretua; gaur egun, oso zai-la da ezer ez dagoen tokian per-tsona hainbeste saiatzea. Guri tal-deak, giro on horrek ematen zi-gun berotasuna».«Denborak» zaildu zituen

    nuarbetarrak. «Suitzarren aur-kako tiraldietan ikasi genuen,adibidez, hasieran eutsiz gero ti-raldi luzeetan behera egiten zute-la», gogoratu du Garatek. «Izterhandikoak ziren, tiraldi motze-koak». Ingelesak eta herbehere-tarrak, berriz, «lerde-nak» zirela azpima-rratu du azkoitiarrak.«Iraupena bilatzenzuten haiek. Eta lu-rrak ere eragin handiaizaten zuen tiraldie-tan».Garatek gogoan

    dauka lehen urte haie-tan sokak izaten zuelagarrantzi handia en-trenamenduetan.«Baina, gerora, sokariheldu aurretik, fisikoalantzen hasi ginen bihilabetez. Prestatzailefisikoak ere bageneuz-kan, mendira joatenginen pisua jaiste-ko...». Gimnasiokogaraia iritsi zen gero.«Makina onak ekarrigenituen, eta ia denaegin zitekeen han».

    Hori bai, inoiz ez dute ahaztu tek-nikatik asko daukala sokatirak.«Hamar bat orduz lan egin on-

    doren joaten ginen gu entrenatze-ra», azpimarratu du Gurrutxa-gak. «Malguki edo pilota batzukeramaten genituen eskuetan, es-kuak egiteko eta horri esker soka-ri hobeto heltzeko». Eguna bateraeta bestera igarota, hirurek onar-tu dute tarteka ez zela samurraizaten etxerako buelta. «Errietadezente entzundakoak gara, bai.‘Hau al da garaia afaltzera etortze-ko?’, eta antzekoak entzuten ge-nituen». Une oro pisuari begira-begira, afaldu gabe ohera joanda-ko egunak ere dezente gogoratzenditu Garatek.Diziplina handia eskatzen due-

    lako talde kirolak. «Begiratu ede-rrak izaten ziren entrenamendu-ra baten bat kilotan goitik joatenbazen; broma gutxi izaten zen

    han». Denboraldihasieran entrena-tzaileak zehaztenzion bakoitzari zeinpisutan ibili beharrazeukan lehiaketan.Lana eta entrena-

    menduak uztartzekoeginbehar horretanoso lagungarri izanzuten Garmendipenegokitu zuten gunea.«Polea bat jarri, kon-trapisu batekin atze-lariaren lana egin,eta bakarkako serie-ak egiten genituen.Horrekin, jada, ez ze-goen atzelaria faltazen aitzakiarik».Baina, merezi al

    zuen gorputza hain-beste egurtzea? «Za-lantzarik gabe, bai.Euskadiko Txapel-

    keta, Europakoa, Mundukoa...Gero ikaragarrizko poza ematenzuten emaitza onek», azaldu duGurrutxagak. Eta onik asko izanzuen Nuarbek, mila garaipen bai-no gehiago pilatu zituelako 29 ur-teko ibilbide oparoan. Hori bai,1980an joan ziren lehenengoz na-

    zioartera, Basileara (Suitza), etaastindu handi samarra hartutaitzuli ziren etxera. «Lehia amaitueta hurrengo egunean, batzuek,txikituta, atzeraka jaitsi beharizan genituen hoteleko eskaile-rak!», azaldu du Gurrutxagak.«Bete-betekoak ziren tiraldi guz-

    tiak». Hamalau talde aritu zirenlehian, eta hamabigarren amaituzuen Nuarbek.

    Gazteei gonbidapenaHurrengo 25 urteetarako ikasketaprozesu trinkoa izan zen hura.Horren erakusgarri, Nuarbek, ge-rora, domina mordoa kolkoratuzuen lur gainean eta goma gaine-an: Slagharenen, Hagan (Herbe-hereak), Mosneyn (Irlanda), Ro-chesterren (Minnesota, AEB),Pretorian (Hegoafrika)... Abuz-tuan lanean aritzen ziren gehie-nak, ondoren, txapelketa garaian,bidaiak egin ahal izateko. Itzul-tzaile bat izaten zuten beti alboan.«Gozamena» izan zen Nuar-

    beren urrezko aroan bizi izatea,baina taldea jendez husten arizela ikusita, plazara ez ateratzeaerabaki zuten, 2007an. «Lanakgeneuzkan talde itxurosoa osa-tzeko, eta ezinezkoa zen orduraarteko mailari eustea». Hirurek«oso zail» ikusten dute Nuarbe-ren piztualdi bat bizi izatea, bainaGarate prest dago balizko proiek-tu horri tiraka hasteko. «Nuar-bek badauka formula; 16-20 la-guneko kuadrilla bat falta da».

    Nuarbeko tiralariak, 1997an, Lahtingo Munduko Jokoetan, Finlandian; urrea lortu zuten 640 kilokoan. NUARBE

    9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Gaiak

    IAGAIAA

    G

    GK

    P

    AOGIP ZKGIPUNGRESUONGR

    arriK

    arriG

    PilaPilar

    AAAAUTTAUTTAO HAURAK

    dodii

    G

    FITXA

    Izenburua.Nuarbe,

    29 urteko soka. Tes-

    tua.Laxaro Azkune.

    Edizio koordinatzai-

    lea.Manuel Arregi.

    Azala eta liburuaren

    diseinua.Eregi, Eus-

    kara eta Komunika-

    zioa (Iñaki Martinez).

    Azaleko argazkiak.

    Arnaitz Rubio eta Juan

    Joxe Agirre. Argazki

    kudeatzailea. Juan

    Joxe Agirre. Orrialde

    kopurua.305.

    Suitzara joan ginen lehenurtean, 1980an, txikituta,atzeraka jaitsi behar izan genituen hoteleko eskailerak!»Migel GurrutxagaNuarbeko tiralaria (1978-1987)

    ‘‘Begiratu ederrak izatenziren entrenamendurabaten bat kilotan goitikjoaten bazen; bromagutxi izaten zen han»Jose Luis GarateNuarbeko tiralaria (1992-2002)

    ‘‘Hobetzeko nahi hori zengure sekretua; gauregun, oso zaila da ezer ezdagoen tokian pertsonahainbeste saiatzea»Jose Mari AranburuNuarbeko tiralaria (1978-1990)

    ‘‘

  • Eneritz Maiz Etxarri

    Villabona-Amasa

    Artisau garagardoaren azoka da

    Beertoki. Bihar, laugarren urtez,

    Euskal Herriko hamazazpi arti-

    sau garagardoren aterpe izango

    da Villabona-Amasako pilotale-

    kua. Azoka soila baino gehiago

    da, ordea, Beertoki garagardo

    azoka. Igor Fernandez, Jon Ander

    Artola eta Eneko Calvo billabona-

    tarrak eta Aitor Otegi alkizarra

    daude egitasmoaren atzean. Kul-

    tura eta gastronomia gustuko di-

    tuztela onartu dute laurek, eta ar-

    tisau garagardoaren zaletzat dute

    euren burua.

    2014ko azokan zeudela, artiku-

    lu baten harira atera zuten mahai

    gainera artisau garagardoaren

    gaia. Euskal Herrian zeuden arti-

    sau garagardoak zerrendatzen

    hasi ziren lau lagunak, eta ia

    oharkabean hasi zen gorpuzten

    gaur egungo azoka. «Artisau ga-

    ragardoaren azoka dezente daude

    gaur egun, baina 2014an ez zego-

    en bakar bat ere», ekarri du gogo-

    ra Artolak.

    Euskal Herriko dozena bat ga-

    ragardo zenbatzera iritsi ziren

    duela bost urte, eta sektoreak

    «bilakaera izugarria» izan duela

    nabarmendu dute, «laurogei

    bat» direlako gaur egun. Hama-

    zazpi garagardogile elkartuko di-

    tuzte Beertokin, eta bi, hiru edo

    lau garagardo mota eskainiko

    ditu bakoitzak: «Hamazazpi etxe

    dira, baina 60-70 bat garagardo

    mota izaten dira azokan», azaldu

    du Calvok. Lau urteko ibilbideak

    erakutsi die eurentzat ezinezkoa

    dela azokara hamazazpi egile bai-

    no gehiago gonbidatzea: «Saltze-

    ra etortzen dira garagardogileak,

    noski, eta gehiago gonbidatuz

    gero, handiegia litzateke euren

    arteko lehia».

    Atzera begira jarrita, lehen urte

    hartako azoka «sinplea» izan

    zela aitortu dute laurek: «Hama-

    zazpi postu eta pintxoak zeuden

    orduan, besterik ez», laburbildu

    du Artolak. Lehen ekitaldiaren

    arrakasta ikusita, hainbat gauza

    gehituz joan dira urtez urte.

    «Gero eta babesle gehiago ditu-

    gu, eta, beraz, gero eta gauza

    gehiago egiteko aukera dauka-

    gu». Argi utzi dute babeslerik

    gabe ezingo luketela aurrera egin.

    Garagardo azokak 11:00etan

    zabalduko ditu ateak, eta jan-eda-

    nerako nahikoa aukera izango da

    23:00ak bitartean. Tolosako Ama

    taberna arduratuko da pintxoak

    eskaintzeaz, eta antolatzaile, la-

    guntzaile eta garagardogile guz-

    tiei bazkaria emateaz. 12:30ean,

    berriz, herriarteko harri-jasotze

    desafioa izango da azokan bertan,

    eta Villabona-Amasako artisten

    azoka ere jarriko dute, bost postu-

    rekin.

    Edalontzia erosi beharko du

    azokara agertzen denak, eta pos-

    tuz postu nahi adina garagardoz

    gozatzeko aukera izango da ja-

    rraian: «Garagardogile

    bakoitzak bere prezioak

    ditu. Oso garagardo ez-

    berdinak dira; arruntak

    dira batzuk, eta oso bere-

    ziak beste batzuk. Horre-

    gatik dauzkate hain pre-

    zio desberdinak», azal-

    du du Calvok.

    Baina garagardoa ba-

    karrik ez, euskal kultura

    ere maite dute gazteek.

    «Euskal Herriko artisau

    garagardoaren azoka da

    gurea, baina euskal kul-

    turaren maitale ere ba-

    gara, eta ondare hori

    mantendu egin behar dela uste

    dugu», azaldu du Artolak. Horre-

    gatik antolatu dute herriarteko

    harri-jasotze txapelketa. Alkiza-

    ko bikote bat, Villabona-Amasa-

    ko bikote bat, Andoaingo bikote

    bat eta Ibarra-Tolosako beste bi-

    kote bat arituko dira lehian, 60

    eta 80 kiloko harri bolarekin, pi-

    lotalekuan bertan. Ane Maiza eta

    Goretti Amonarriz kirolariak ari-

    ko dira epaile lanetan, eta Iñigo

    Otaegi esatari gisa. Gazteek Iñaki

    Otaegi Gibitegi-ren laguntza izan

    dute desafioa gauzatzeko, eta Iña-

    ki Gorostidik utzi dizkie harriak.

    Herriko artisten bost postuArtisau garagardoari eta herri ki-

    rolei bakarrik ez, artisau mun-

    duari ere keinu egingo diete anto-

    latzaileek; herriko artisten bost

    postu jarriko dituzte pilotalekua-

    ren kanpoaldean. Zatzaizkit Ate-

    lier postua jarriko du Beñat Irao-

    lak, eta momentuan bertan egin-

    go ditu kamisetak eta biserak.

    Postu bana jarriko dute Amets

    Zalakainek eta Selene Martinek

    ere. Arte ederren munduan mur-

    gilduta dabiltza aspaldian, eta eu-

    ren produktuak ezagutaraziko

    dituzte. Hiru artista horiez gain,

    Kaori dendak ere kalera aterako

    ditu bere produktuak, eta egurrez

    eginiko jostailuen postua jarriko

    du Sualmak. Haurrek jolasteko

    txokoa ere prestatuko du hezike-

    tarako jostailuen dendak.

    Antolatzaileek, urtero, garran-

    tzi berezia ematen diote musikari,

    euskal musika egongo da, baina

    pub estiloko giroa sortzea izaten

    da erronka, blues edo soul musika

    eskainita.

    Urteotan garagardo azoka alda-

    tu den modu berean, eurek ere,

    antolatzaile gisa, bilakaera izan

    dutela aitortu dute gazteek: «Ga-

    ragardo azoka soil bat baino

    gehiago da gurea. Orain, hainbat

    gauza antolatzen ditugu hilero:

    katak, bisitak, kontzertuak...».

    Eragile aktibo bihurtu dira; he-

    rriari «bizia» eman nahi diotela

    azpimarratu du Artolak. Iazko

    irailean hasi ziren aurtengo azoka

    antolatzen, eta ostegunero biltzen

    dira. Lauren artean egiten dute

    antolakuntza lana, baina «lagun-

    tzaile sare zabal bat» dute ondoan.

    Laukoteak garagardogileekin

    harremana egin du urteotan, eta

    Zappa artisau garagardoa egitera

    iritsi dira, besteak beste. Aho ba-

    tez onartu dute «oso esperientzia

    ona» izan dela artisau garagardoa

    egitearena. «Eta oso gustura gel-

    ditu ginen emaitzarekin». Mila li-

    tro egin zituzten: «Irungo gara-

    gardogile batek sailkapen bat egi-

    ten du urtero, eta lehen postua

    eman zigun».

    Euskal Herrian garagardoa

    ahaztutako edaritzat dute askok,

    baina antolatzaileek argi utzi nahi

    izan dute «askotariko garagardo-

    ak» daudela Euskal Herrian ere,

    «eta oso kalitate onekoak».

    Artisau garagardoaren biltokiEuskal Herriko hamazazpi artisau garagardo egileren garagardoak dastatzeko aukeraizango da bihar, Villabona-Amasako pilotalekuan b 11:00etan hasiko da Beertoki azoka

    Artisau garagardoaz gain, herriarteko harri-jasotze desafioa izango da eguerdian; herriko artisten bost postu ere jarriko dituzte. I. GARCIA LANDA / TOLOSALDEKO ATARIA

    Oso sinplea izan zen lehenurteko azoka; hamazazpi postu eta pintxoak zeudenorduan, besterik ez»Jon Ander ArtolaBeertoki garagardo azokaren antolatzailea

    «Oso garagardo ezberdinakegoten dira gure azokan;arruntak izaten dira batzuk, eta oso bereziak beste batzuk»Eneko CalvoBeertoki garagardo azokaren antolatzailea

    ‘‘

    10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak

  • Kerman Garralda Zubimendi

    Ezkio-Itsaso

    Zeramikak bultzadabehar zuela ikusigenuen mundu horre-tan gabiltzanok.

    Horregatik sortu genuen EuskalKeramikagile Garaikidea elkar-tea, gure jarduna zabaltzeko»,azaldu du Jone Urain zeramika-riak. Duela hamahiru urte hasiziren artistak elkarlanean, etahamaika lan eta erakusketa egindituzte bidean. Nortasuna daazkena: «2016ko Europako kul-tur hiriburutzaren harira, norta-sunaren inguruko lan bat egitekoeskatu ziguten Donostiatik. Eus-kara da gure nortasunaren erdi-gunea, eta hortik abiatuta sortudugu erakusketa», adierazi duMaite Salutregi zeramikariak. Euskal Keramikagile Garaiki-

    dea elkarteko kide gehienak gas-teiztarrak dira, eta, hain zuzenere, hainbat udalerritatik igaroondoren, Gasteizko Araba areto-an dago ikusgai erakusketa, dato-rren ostiralera arte. Salutregi etaUrain dira elkarteko artistagipuzkoar bakarrak. Itsason dutetailerra, nahiz eta mendaroarraden Urain, eta eibartarra Salutre-gi. «Aurretik banuen lotura Itsa-sorekin, eta, unea iritsi zenean,heldu egin genion lokal honetanlan egiteko aukerari», azaldu duSalutregik. Bi pisuko lokala da,baina txikiagoa dirudi zerami-

    kazko hainbeste piezarekin. Sor-kuntzan espezializatutako liburueta aldizkariak dauzkate tartean,lanerako bi mahai sendo ere bai,eta baita tornu elektrikoa etalabea ere. Ikasleen proiektuak aridira lantzen orain, eta hilabetebarru zabalduko dute erakuske-ta, Beasainen. «Hainbat arlo lan-tzen ditugu gure jardunean: sor-kuntza, klaseak, enkarguak...».«Nortasuna erakusketarako,

    bertso bat, poesia bat eta bestehautatu ditu artista bakoitzak,eta hori izan dute inspirazio itu-rri», hasi du azalpena Salutregik.«Oinarria bera izan arren, emai-tzak zeharo desberdinak dira.Bakoitzaren nortasuna ikustenda lanean», biribildu du. «Sortzeprozesua pertsonala da, bakoi-tzak bere bidea jorratu baitu,baina emaitza taldearena da. Osoohituta gaude taldean lan egitera,eroso sentitzen gara; sinergiaberriak sortzen dira horrela»,gaineratu du Urainek.Salutregik Jose Luis Otamendi

    poetaren Lur Arola poesiarenlehen lerroa erabili du Ama Eus-kara obra sortzeko. «‘Isilak eznau azpian harrapatuko’, dioOtamendik. Pertsona eta artistanaizen aldetik, adierazteko beha-rra sumatzen dut, eta bat egitendut Otamendirekin», azaldu duzeramikariak. «Amodioaren,bizitzaren, lurraldetasunaren etaidentitatearen olerkia da. Eskul-turaren ikuspuntutik, neure

    buruari jarritako erronka bat da,identitatearen garapenean amahizkuntzak duen garrantzia azpi-marratzeari jarri diodan erronkabat».Hainbat atal ditu Ama Euskara

    obrak: «Ama izena eman diodandisko handi bat, eta hainbat zatizosaturiko eskultura multzo bat:Oskolak», deskribatu du Salu-tregik. «Niretzat gure nortasuna-ren barruko hain konnotaziogarrantzitsuak ditu euskarak,non gure hizkuntza geure amare-kin erkatzera ausartzen naizen.Umeari amak helarazten diomunduaren ikuspuntua».Urainek, berriz, Bitoriano Gan-

    diagaren Denbora Galdu Aldeolerkia izan du oinarri Harilka-tzen lana sortzeko. «Zirrara era-giten dit olerki honen soiltasunaketa mezuaren esplizitutasunak.Uste dut olerki horrek gure hiz-kuntza gordetzeko giltzarriaematen digula: euskara erabiltze-ak gure izatea adierazten du, etahorretaz zenbat eta jakitunagoakizan, orduan eta indar handiagoa

    emango diogu geure identitatea-ri», aipatu du Urainek.Zeramikazko hainbat elemen-

    tu harilkatu ditu mendaroarrak:euskara da haria, eta euskarazbizi den pertsona bat iruditzen duzeramikazko pieza bakoitzak.Hala, «mapa bat» sortu duela dioartistak. «Euskararen haria daneure harila sortzeko erabiltzendudan bidea, eta horrela komuni-ka naiteke, neure burua gizataldebaten partaide ikusita». Hutsu-neak ere utzi ditu, hausnartzeko:«Zein da zure mapa?».

    Irakasle lanetan ere baiSorkuntza dute gustuko biek,baina «bestelako bideak» ere jo-rratu behar izaten dituzte egune-roko gastuei aurre egiteko. «Ga-rai batean, ikasle izan ginen guere, eta guk ere izan genituen ira-kasleak», azaldu du Salutregik;biek tailerrak eskaintzen dituztetartean-tartean. Urain eta Salu-tregi Debako arte eskolan hasi zi-ren prestakuntza jasotzen, eta ze-ramika artistikoko ikasketak eginzituzten gero, Manisesen (He-rrialde Katalanak). «Mediterra-neo inguruko herriek ohiturahandiagoa izan dute zeramikalantzeko. Euskal Herrian, nahia-go izan ditugu harria, egurra etametala, nahiz eta artista handi as-kok landu duten zeramika»,adierazi du Salutregik.Zeramikak Euskal Herrian tra-

    dizio sendorik izan ez duenez, osozeramikari gutxi dago Gipuzko-an. «Guztiok ez dugu ezagutzenelkar, baina eskuekin kontatuahalko genituzke», azaldu duUrainek. Pozik daude, halere,gazteak badatozela ikusita.

    Zeramikak, tradizioz, gainerako arteek bainopisu gutxiago izan du Euskal Herrian, baina geroeta artista gehiago ari dira agertzen. Jone Uraineta Maite Salutregi dira haietako bi.

    Zeramikariak,talde lanean

    Maite Salutregiren Ama Euskara obrako Ama pieza. EUSKAL KERAMIKAGILE GARAIKIDEAK

    «Hain konnotaziogarrantzitsuak ditueuskarak, non hizkuntzageure amarekinerkatzen dudan»Maite SalutregiZeramikaria

    «Oso ohituta gaudetaldean lan egitera, etaeroso sentitzen gara;sinergia berriak sortzen dira horrela»Jone UrainZeramikaria

    12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak

  • Karmele Uribesalgo Alzola

    Eskoriatza

    Arreta jarriz gero,

    hegazti ugarirekin

    egin ohi da topo kale-

    ra ateratzean, eta are

    gehiago mendi buelta bat emate-

    an. Hala ere, oro har, zaila izaten

    da espezieak identifikatzea. Aur-

    ten laugarren urtez antolatu dute

    Puntaik Punta Debagoieneko

    Bidezidorren Jaialdia, eta hegaz-

    tiak identifikatzen ikasteko ibi-

    laldia egingo dute tartean, maia-

    tzaren 1ean, Eskoriatzatik

    abiatuta. Besteak beste, mendi

    irteerak, tailerrak eta kontzer-

    tuak izango dira maiatzaren 5era

    arte, eta Eskoriatza izango da

    gune nagusia.

    Hegaztiak identifikatzen ikas-

    teko bost kilometro inguruko

    ibilbidea egiteko aukera izango

    da asteazkenean. 10:00etan

    Eskoriatzatik abiatu, eta Bolibar

    elizate aldera joango dira parte

    hartzaileak. Maite Laso Aranzadi

    zientzia elkarteko kideak gidatu-

    ko du ibilaldia, eta hark azaldu du

    «ingurumena ezagutzea» dela

    helburua. Hegaztien behaketak

    naturaren kontserbaziorako

    duen garrantzia eta erabilgarrita-

    suna ere azalduko du Lasok.

    Nabarmendu duenez, hegaztiei

    behar bezala behatzeko ezinbes-

    tekoa da «animaliak errespeta-

    tzea eta isiltasuna mantentzea».

    Bi modu daude hegazti espezie-

    ak identifikatzeko: ikusita edo

    entzunda. Lasok dioenez, hasie-

    ran errazagoa da hegaztia ikusita

    jakitea zer espezietakoa den. Ho-

    rretarako «trikimailuak» daude-

    la azaldu du. Tamainak eta habi-

    tatak garrantzi handia dute, esa-

    terako. Horrez gain,

    arreta jarri behar da lu-

    majean, kolorean, mo-

    koan eta hegaztiaren jo-

    kaeran.

    Arrasto ugari ematen

    du hegaztien kantuak

    ere. Hala ere, Lasok adie-

    razi du «hainbat erregis-

    tro» izaten duela espezie

    bakoitzak, eta horrek

    zaildu egiten duela identifikatze-

    ko lana: «Esperientzia behar da;

    pixkanaka ikasten da».

    Maiatza izaki, kumeak izateko

    garaian egongo dira hegaztiak.

    Aranzadiko kideak azaldu due-

    nez, enarak, kukuak eta sorbel-

    tzak ikusteko aukera izango da ir-

    teeran. Gipuzkoan berrehun es-

    pezie inguru ikus daitezke, eta

    30-40 ikusi ahal izango dituzte

    asteazkenean. Negua Afrikan iga-

    rotzetik iritsi berriak diren hegaz-

    tiez gain, urte osoan Gipuzkoan

    egoten direnak ere ikustea espero

    du Lasok, hala nola txantxango-

    rriak, kaskabeltzak, amilotxak,

    miru gorriak eta zapelatzak.

    Izena eman beharra dagoEdonork egin dezake ibilaldia.

    Familientzat dago pentsatuta, ba-

    tez ere, eta aurretik ez da behar

    ezagutzarik. «Uste dugun baino

    espezie gehiago identifikatzeko

    gai gara», adierazi du Lasok. He-

    gazti gidak banatuko dituzte an-

    tolatzaileek, eta panel informati-

    boak ere izango dituzte. Prismati-

    koak eramatea gomendatu du

    gidariak, eta Aranzadiko kideek

    teleskopioa ere eramango dute

    hegaztiak gertuagotik ikusteko.

    Oinarrizko kontzeptuak ikasiko

    dituzte parte hartzaileek: «Ho-

    rrelako ibilbideetan, jendeak

    erraz ikasten du hamar bat espe-

    zie identifikatzen».

    Aldez aurretik izena eman be-

    harra dago ibilaldian parte har-

    tzeko. Bi bide daude: 943-79 64 63

    edo 943-71 89 11 telefono zenba-

    kiak eta puntaikpunta@deba-

    goiena.eushelbidea.

    Hegaztiak identifikatzen ikasteko ibilaldia egingo dute, maiatzaren 1ean,IV. Puntaik Punta Debagoieneko Bidezidorren Jaialdian. Hamaika ekintzaizango dira hilaren 5era arte, eta Eskoriatza izango da gune nagusia.

    Kantuz erdietsitakoa

    Amilotx urdina. SHUTTERSTOCK-ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA

    PUNTAIK PUNTA

    Maiatzaren 1a, asteazkena

    08:00.Mendi ibilaldia: Arrasate-

    Atxorrotx-Eskoriatza.

    10:00.Hegaztiak identifikatzen

    ikasteko ibilaldia.

    12:00.Bisita gidatua: Arantzazu,

    euskal arte garaikidearen gunea.

    17:00.Bisita gidatua: Oñati, muino

    ugariko tokia.

    Maiatzaren 2a, osteguna

    09:00.Mendi ibilaldia:

    Eskoriatza-Degurixa.

    Maiatzaren 3a, ostirala

    09:00.Mendi ibilaldia: Landareak

    ezagutzen.

    10:00.Mendi ibilaldia:

    Arrasate. Karraskain-Lizueta-Le-

    zetxiki.

    16:00.Sendabelarrak ezagutzen.

    Ibilaldia eta tailerra.

    17:30.Haurrentzako emanaldia:

    Honolulu ikuskizun musikala.

    18:30.Rock Kalean.

    20:30.The Potes.

    22:30.Roba Estesa.

    Maiatzaren 4a, larunbata

    08:00.Mendi ibilaldia: trenbidea.

    08:30.Mendi ibilaldia: Eskoriatza-

    Aranguren-Leizargarate-Eskoria-

    tza.

    08:30.Mendi ibilaldia: Arrasate-

    Eskoriatza-GR 12-Latabide.

    09:30.Nordic walking ikastaroa.

    10:00.Mendi ibilaldia: Mandobi-

    ke PR-Gi 99.

    10:00.Mendi ibilaldia: Aitzulo, De-

    bagoieneko leihoa.

    10:00.Orientazio tailerra.

    11:00.Bisita gidatua eta hegazti

    behaketa.

    11:00.Bisita gidatua: Ezagutu

    Atxalde gaztandegia.

    11:00.Tailerra: Ortu belarrak.

    11:30.Tailerra: Serigrafia begetala.

    13:00.Olatz Salvador.

    16:00.Orientazio proba.

    16:00.Sendabelarrak ezagutzen.

    Ibilbidea eta tailerra.

    17:00.Haurrentzako emanaldia:

    Txantxariak taldea.

    17:00.Bizikletak konpontzeko tai-

    lerra.

    17:00.Tailerrak: heraldika, mala-

    bareak, Erdi Aroko jolasak...

    18:00.Foisis Jaunak.

    20:00. Jasan.

    22:30.MConak.

    00:00.Dj Moto.

    Maiatzaren 5a, igandea

    08:00.Mendi ibilaldia:

    Arrasate-Atxorrotx, Vasco-Nava-

    rro bidetik.

    08:30.Mendi ibilaldia: Eskoriatza-

    Leintz Gatzaga-Atxorrotx.

    09:00.Kalejira txistulariekin.

    09:30.Espeleoabentura Arrikrutz-

    Oñatiko kobetan.

    10:00.Mendi ibilaldia: Elgeta

    1936-1937. Intxortako ibilbide gida-

    tua.

    10:30.Atxorrotxera igoera.

    11:00.Eskalada eta arku tiroa.

    12:00.Maider Zabalegi.

    16:00.Tailerra: plastilina ekologi-

    koa.

    16:30.Haurrentzako jolasak hare-

    arekin.

    18:00.Erromeria: Joselu Anaiak.

    Trikimailuak daude hegaztiakidentifikatzeko; uste dugunbaino espezie gehiagoidentifikatzeko gai gara»Maite LasoAranzadi zientzia elkarteko kidea eta gidaria

    ‘‘

    13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Proposamena

  • MUSIKA

    ANDOAINTocan2 La Polla.bAsteartean, 20:00etan, txosnetan.

    ANDOAINOlagain txistulari taldea,Alberto Agirre abesbatza, Soinuak

    musika eskola eta Urki.

    bAsteartean, 20:00etan,

    Santa Krutz ermitan.

    ANDOAINKilimak.bAsteartean, 23:00etan, txosnetan.

    ANDOAINPintxada feminista.bAsteartean, 01:30ean, txosnetan.

    ANDOAINTxukuna taldea eta Fino’s Band.

    bOstegunean, 18:30ean, Zumean.

    ANOETAReggae Gaua: Goflow,Tacumah Roots Reggae, Little

    Martin Selektah, Selektah Stepi

    eta BassAgain Soinu Sistema.

    bGaur, 19:00etan, gaztetxean.

    ARRASATEApalatxe.b Igandean, 20:00etan, gaztetxean.

    AZKOITIAKanuto DJ.bGaur, 22:00etan, Floreagan.

    AZKOITIANegro eta Isasa.bGaur, 22:30ean, Matadeixen.

    AZKOITIA Izer eta Alabier.bBihar, 22:30ean, Floreagan.

    AZKOITIAParalux & Wilkinson,Kkopu, IbonRG eta Katza.

    bAsteartean, 22:30ean, Matadeixen.

    AZPEITIAPassepartout eta Natali.bGaur, 22:30ean, Sanagustinen.

    AZPEITIALemy River eta Anai.bBihar, 19:00etan, Sanagustinen.

    BERGARABergara, Segorbe eta Mislatako musika eskoletako

    bandak eta orkestrak.

    bBihar, 19:00etan, Santa Marina

    parrokian.

    DEBADama Beltzak.bGaur, 23:00etan, Itziarko

    Burugorri ostatuan.

    DONOSTIA Javier Urquijo: Los Secretos Remember.

    bGaur, 20:00etan,

    Convent Gardenen.

    DONOSTIAFilm Symphony Orchestra.

    bGaur, 20:30ean, Kursaalean.

    DONOSTIAMabu.bGaur, 21:00etan, Dokan.

    DONOSTIADuo Jade.bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

    DONOSTIAAxel Casas DJ.bGaur eta bihar, 23:30ean,

    Convent Gardenen.

    DONOSTIAFonk eta Brava.bGaur, 00:00etan, Dabadaban.

    DONOSTIA Jon Urdapilleta & Iñigo Pastoriza.

    bBihar, 12:00etan, Tabakaleran.

    DONOSTIAGiardini di Miro, Jean Jean, Lukiek eta JaunDone.

    bBihar, 19:00etan, Dabadaban.

    DONOSTIAXabi Bandini eta Ekiza.bBihar, 20:00etan, Dokan.

    DONOSTIABlaze The Trail, No Regret eta Blood Brothers.

    bBihar, 21:30ean, Mogambon.

    DONOSTIATxorroskilo, Simulakro,Undervalued eta Turbofuckers.

    bBihar, 22:00etan, Añorgako

    gaztetxean.

    DONOSTIABeesmunt Sound System.

    bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

    DONOSTIABelen Natali, Natty Road, Mountain Sounds

    eta Rude Kanaka.

    b Igandean, 16:00etan, Dabadaban.

    DONOSTIABarshasketh eta Vacivus.

    bAstelehenean, 20:30ean,

    Mogambon.

    DONOSTIARalph Towner.bAsteartean, 20:00etan,

    Viktoria Eugenia antzokian.

    DONOSTIASega Sound Killers.bAsteartean, 21:00etan, Tabakaleran.

    DONOSTIAMusikeneko jazz ikasleen emanaldia.

    bAsteartean, 21:30ean, Altxerrin.

    DONOSTIAReunion Big Band eta Lindy Hop Donosti.

    bAsteartean, 21:30ean, Dabadaban.

    DONOSTIAHeavy Feather.bAsteazkenean, 20:30ean,

    Dabadaban.

    DONOSTIAEmusik: DonostiakoUdal Musika eta Dantza Eskola.

    bOstegunean, 19:00etan,

    Antzoki Zaharrean.

    DONOSTIAThe Molochs.bOstegunean, 21:00etan,

    Dabadaban.

    EIBAREzpalak.bBihar, 23:30ean, Ez Dok Rock-en.

    ELGETAChristian Pacher.b Igandean, 19:00etan, Espoloian.

    GETARIAUdal Musika Banda.b Igandean, 13:00etan,

    San Prudentzioko ermitan.

    GETARIAXabi Solano eta DZ Zigor.b Igandean, 17:00etan,

    San Prudentzion.

    HONDARRIBIAOffshore Spirit.bGaur, 19:15ean, CBA liburutegian.

    HONDARRIBIAHondarribia Hiriamusika banda.

    bBihar, 18:00etan, Betharramen.

    HONDARRIBIAQuarteto de guitarra Concordis.

    bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

    HONDARRIBIACiccaresse & Ivana Oliva.

    b Igandean, 12:00etan, Oiasso

    museoan.

    HONDARRIBIA Jose Luis Ruiz delPuerto: Sonidos de guitarra y mujer.

    b Igandean, 20:00etan, kultur etxean.

    HONDARRIBIAWilliam Jenks eta Yoko Takaki & Takeshi Tezuka

    duo.

    bAsteartean, 20:00etan,

    kultur etxean.

    HONDARRIBIA Javier Garcia Moreno.

    bAsteazkenean, 20:00etan,

    Paradorean.

    IRUNTime to Roots, Frontline Stepas, Siart Sound eta Double

    Lion Sound System.

    bGaur, 22:00etan, Tunk aretoan.

    IRUNThe Quireboys eta Pinball Wizard.

    bBihar, 20:00etan, Tunk aretoan.

    IRUNExpogrow: Emir Kusturikaand The No Smoking Orchestra,

    Danakil & The Baco All Stars,

    Kulto Kultivo eta Don Cornelius.

    bBihar, 20:00etan, Ficoban.

    LAZKAODrindots.bGaur, 23:00etan, plazan.

    LAZKAO I Love 80’s.bBihar, 23:00etan, plazan.

    LAZKAOGozategi.b Igandean, 20:00etan, plazan.

    LAZKAODJ Oihan Vega.bAstelehenean, 22:00etan, plazan.

    LAZKAODJ Xaibor.bAsteartean, 20:00etan, plazan.

    LAZKAOModus Operandi eta Hesian.

    bAsteartean, 23:00etan, plazan.

    LAZKAODemode Quartet.bAsteazkenean, 19:30ean, plazan.

    LEGAZPILos Tenampas y el Mariatxi.

    bAsteartean, 23:00etan,

    Euskal Herria plazan.

    LEGAZPIBentazaharreko MutikoAlaiak, kantujiran.

    bAsteazkenean, 19:30ean, kalean.

    LEGAZPIKontuz Erromeriya.bAsteazkenean, 23:00etan,

    Euskal Herria plazan.

    LEGAZPIZo-Zongo: Rockalean.bOstegunean, 00:45ean, kalean.

    OÑATIHoly Txala, Anai eta Dama.bGaur, 22:00etan, gaztetxean.

    OÑATIPerlata.bBihar, 19:00etan, Pako tabernan.

    OÑATIFacta, Bisonte 1312, Azken Sustraiak eta Against You.

    bBihar, 22:00etan, Gaztelekuan.

    OÑATILenao.b Igandean, 12:00etan, gaztetxean.

    TOLOSAEl Consorcio... Eres tu.bGaur, 20:30ean, Leidor zineman.

    TOLOSA13 Year Cicada.bAstelehenean, 20:00etan,

    Bonberenean.

    TOLOSASudestada.bAsteazkenean, 20:00etan,

    Bonberenean.

    URRETXUPre Hezurre Fest: Bones of Minerva, Bullets of Misery,

    Issuna eta The Eleventh Plague.

    bBihar, 20:00etan, gaztetxean.

    USURBILJoseba Irazoki & Lagunak.bGaur, 22:30ean, Sutegin.

    ZUMAIADJ Txankleta eta DJ Pi.bGaur, 22:30ean, txosnetan.

    ZUMAIAMaddi, Fly Shit eta Leihotikan.

    bBihar, 22:30ean, txosnetan.

    ZUMAIADrindots.bBihar, 22:30ean, Kofradian.

    Donostia b Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala

    Hilabeteko dantzaldiaren azken saioakUrtero, dantzaren hilabetea izaten da apirila, eta etzi egingo dute gala nagusia, Donostiako Viktoria Eugenia

    antzokian, 19:30ean. Jon Vallejok —irudian— eta Susana Santorok, Aitor Arrietak eta Rina Kaneharak, Sharon

    Lavyk, ARTDancek, Dantzaz konpainiak, Aukeran taldeak, Madrilgo Ganbera Balletak eta Valentziako Dantza

    Kontserbatorioko konpainiak parte hartuko dute. Astelehenean, berriz, Gure Ametsa ikuskizuna eskainiko

    dute Iker Murillok, Lucia Lakarrak eta Vitali Safronkinek, 19:00etan, Kursaalean. IAN WHALEN / SEMPEROPER DRESDEN

    14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAgenda

  • ZUMAIA Joselu Anaiak.b Igandean, 22:30ean, Kofradian.

    ZUMAIADJ Bull.b Igandean, 22:30ean, txosnetan.

    ZUMAIAOrots.bAstelehenean, 19:00etan

    eta 22:30ean, Kofradian.

    ANTZERKIA

    ASTIGARRAGATxotxongilo emanaldia: Bihotzaren taupadak.

    b Igandean, 17:00etan, kultur etxean.

    AZKOITIACompañia La Que TuMe Haces: Exit: la de emergencia.

    b Igandean, 19:00etan,

    Matadeixen.

    DONOSTIANancho Novo: El cavernícola.

    bGaur eta bihar, 20:00etan,

    eta igandean, 19:00etan,

    Antzoki Zaharrean.

    DONOSTIANode: Conchita Tou.bGaur eta bihar, 19:00etan

    eta 21:00etan, Tabakaleran.

    DONOSTIAVaca 35: Josefina lagallina puso un huevo en la cocina.

    bGaur eta bihar, 20:00etan,

    Gazteszenan.

    DONOSTIABorobil Teatroa: Gu... Ez gaude bakarrik.

    bBihar, 18:00etan, Lugaritzen.

    DONOSTIAGoyo Jimenez: Aiguantulivinamerica II.

    bDatorren asteazkenetik

    larunbatera 20:00etan,

    Viktoria Eugenia antzokian.

    EIBAREibarko BHI: Beldurra.bOstegunean, 11:00etan, 12:30ean

    eta 20:00etan, Koliseo antzokian.

    IBARRARosa Martinez: Nahia eta Neo.

    bGaur, 17:00etan, kultur etxean.

    LEGAZPIPotx eta Lotx: Kantu eta dantza.

    bOstegunean, 16:00etan, Azokan.

    PASAIAAnita Maravillas: Jon Braun.

    b Igandean, 18:00etan,

    San Pedroko kultur etxean.

    VILLABONA-AMASA 7 Bubbles:Burbuja.

    b Igandean, 17:00etan, Gurean.

    ZARAUTZVaiven: Argiaren hautsa.bGaur, 22:00etan, Modelon.

    ZUMAIAEidabe: Garbijolas.bBihar, 17:00etan, Eusebio

    Gurrutxaga plazan.

    DANTZA

    DONOSTIADantzaz konpainia:Atalak 2.0: Vals de un Funeral.

    bGaur, 21:00etan, Viktoria Eugenian.

    DONOSTIADonosti Dance Festi-val, Urban eta Dance Garaikideko

    Espainiako Txapelketa.

    bBihar, 10:00etatik 14:00etara, eta

    16:00etatik 20:00etara, Kursaalean.

    DONOSTIADantzaren Nazioarte-ko Eguneko Gala: Juan Vallejo &

    Susana Santore, Karin Fouz, Rina

    Kanehara, Aitor Arrieta eta beste.

    b Igandean, 19:30ean,

    Viktoria Eugenia antzokian.

    DONOSTIALucia Lakarra, Iker Murillo eta Vitali Safronkin:

    Gure Ametsaballet gala.

    bAstelehenean, 19:00etan,

    Kursaalean.

    ERRENTERIAEkialdeko DantzenNazioarteko Jaialdia.

    bBihar, 19:00etan, Niessenen.

    GETARIAGure Txeru taldea.b Igandean, 12:30ean,

    San Prudentzion.

    HONDARRIBIAFreestyle lehia eta La Lokomotora, Acto Messie,

    Danel eta Blunstarr.

    bBihar, 20:00etan, Psilocybenean.

    LAZKAOAlurr, Amets Bide, Axarieta Oin Arin taldeen emanaldia.

    b Igandean, 17:30ean, plazan.

    LAZKAOXXXVIII. Dantza SueltokoTxapelketa.

    bAsteazkenean, 18:00etan, plazan.

    OIARTZUNKizz Sessions.bBihar, 18:00etan, Pagoan.

    ZARAUTZOrganic: Sareak.bAsteazkenean, 20:00etan,

    Modelon.

    ZUMAIAMusika Eskolako taldea.bBihar, 13:00etan, Ondartxon.

    BERTSOLARITZA

    AZKOITIABertso afaria: SebastianLizaso eta Aitor Mendiluze.

    bAsteartean, 21:00etan, Floreagan.

    DEBAPlazatik Gaztetxera. Finala.bBihar, egun osoan, gaztetxean.

    GABIRIAOsinalde Saria.bBihar, 20:30ean, Osinalde

    elkartean.

    GETARIABertso bazkaria: Unai Agirre eta Maialen Lujanbio.

    b Igandean, 14:30ean,

    San Prudentzion.

    IRUNBertso afaria: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

    eta Anjel Mari Peñagarikano.

    bBihar, 21:00etan,

    Ola sagardotegian.

    IRUNHaritz Casabal, Urko Casado,Iñigo Ugarte, Iñaki Zelaia eta Julen

    Zelaieta.

    bOstegunean, 19:30ean,

    Kabigorri Ateneoan.

    LEGAZPISoinu onak... oinak doinuBertso Olarien bertso musikatuak.

    bAsteartean, 23:00etan, txosnetan.

    ZARAUTZGanbara Berotzen:Asier Azpiroz, Iñigo Izagirre,

    Beñat Jauregi, Aitor Salegi,

    Ane Zuazubizkar eta Julen Zulaika.

    bGaur, 22:00etan, Putzuzulo

    gaztetxean.

    ZUMAIAUnai Agirre, AndoniEgaña, Onintza Enbeita, Maialen

    Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto.

    bGaur, 22:30ean, Aita Marin.

    HITZALDIAK

    ARETXABALETAMikel Reparaz:Trumpen Amerika.

    bAsteartean, 19:00etan, Zaraian.

    AZKOITIAXabier Euzkitze: Egun-go euskal kultura eta etorkizuna.

    bOstegunean, 18:30ean,

    Elkargunean.

    DONOSTIADavid Calvo Celopan:Meet & Greet saioa.

    bBihar, 18:00etan, Tabakaleran.

    DONOSTIA J. I. Perez Iglesias: Cultura y evolución humana.

    bAstelehenean, 18:30ean,

    Tabakaleran.

    OÑATIGabriela Zendoia: Argi festibala eta Liburuaren Eguna.

    bAsteartean, 19:00etan, liburutegian.

    OÑATISare: Oñatiko preso etaiheslari politikoen egoera.

    bOstegunean, 19:00etan,

    kultur etxean.

    TOLOSAAiala Oronoz Mitxelena:A pico y pala: destacamento penal

    de Irun (1942-1944).

    bAstelehenean, 20:00etan,

    kultur etxean.

    BESTELAKOAK

    AIALandare Berezien 17. Azoka.bBihar eta etzi, Iturraranen.

    DONOSTIAAna Elorza, FrancescaRomana di Nicola eta Juan Kruz

    Igerabide: Herio eta beste ñabar-

    dura batzuk.

    bBihar, 19:30ean, San Telmon.

    Anoeta b Reggae Gaua

    Ospakizun festa beteanAnoetako gaztetxea 20. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta Reggae

    Gaua izango da ospakizunetako hurrengo ekitaldi nagusia, gaur bertan,

    19:00etan hasita. Guztira, bost talde ariko dira Anoetako gaztetxean:

    Goflow, Tacumah Roots Reggae, Little Martin Selektah, Selektah Stepi

    —irudian— eta BassAgain Soinu Sistema. SELEKTAH STEPI

    15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Agenda

    IRUNExpogrow azoka kanabikoa.bGaurtik igandera, Ficoban.

    ZARAUTZBernardo Atxaga etaJose Cruz Gurrutxaga: Martuteneko

    kartzelan irakurraldi dramatizatua.

    bAsteartean, 20:00etan, Modelo

    aretoan.

    ZUMAIASun magoa: Bat, 2, hiru...bAstelehenean, 17:00etan,

    Aita Mari antzokian.

  • Eider Goenaga Lizaso

    Lesbianen Ikusgaitasunaren Egu-na beharrezko jotzen du TeresaCastrok (Donostia, 1968), kolekti-bo horretan oraindik erreferen-tziak falta direla iritzita. Hain zu-zen ere, komikietan «emakumelesbiana errealak» falta zirela iri-tzita sortu zuen 2013an L.S.B. Anapertsonaia. Bost urteotan argita-ratutako istorio guztien bildumaargitaratu berri du Castrok, etaapirilaren hasieratik salgai dagoliburutegietan. Castrok lau urteegin ditu Gehituko lehendakarigisa, eta martxoaren 1ean utzizuen kargua. Lesbianen Ikusgaitasunaren

    Eguna da gaur; zer ekarpen egin

    dio Anak ikusgaitasun horri?

    Gure herriko emakume lesbianenirudi erreala ematen du komi-kiak. Eta ikusgaitasunaz ari gare-nean, hori da xedea, gure erreali-tatea ikusaraztea. Neska normalbat da Ana; bere eguneroko bizi-pen, arazo eta kezkak azaltzen di-tu komikiak, betiere umore han-diz zipriztinduta. Nola sortu zenuen pertsonaia?

    Hasieran, nire behar pertsonalbati erantzuteko sortu nuen Ana,

    nik bizi izandakoa kontatzeko be-harretik: armairutik irtetearena,lesbiana nintzela konturatu nin-tzenekoa... Ondoren, Gehituk au-kera eman zidan komikia GehituMagazine-n argitaratzeko. Auke-ra paregabea zen, lesbianen pre-sentzia, kulturan oro har, oso es-kasa eta estereotipatua baita. Etaestereotipo horiek apurtu nahinituen nik, gure eguneroko ara-zoak azaldu. Izan ere, izugarriada, lesbianak beti dira edo hiltzai-leak, edo eroak... Eta nik ez dutarazorik emakume lesbiana hil-tzaile gisa agertzearekin, bainabeti izan behar dugu hiltzaileak?Beharrezko deritzozu, beraz,

    Lesbianen Ikusgaitasunaren

    egun bat izateari?

    2008an izendatu zuen EstatukoLGTBI federazioak egun hau; hainzuzen ere, emakume hauen guz-tien errealitatea kalera ateratze-ko. Eta honen atzean dagoena daemakumeak —bai lesbianak etabai heterosexualak— heziak izangarela etxe barrurantz bizi izate-ko: familia zaindu, zarata gutxiatera, ez kexatu, sexuarekin zeri-kusia duen oro ezkutatu... Hala,aspaldian ezagutzen ditugu erre-ferentziazko gizon homosexua-

    len izenak; zineman, literaturan,telebistan, politikagintzan...Emakume izenak, aldiz, askozgutxiago dira, nahiz eta egia denhori aldatzen ari dela. Garrantzi-tsua da belaunaldi berriek errefe-rentziazko emakumeak eduki-tzea, eta emakume horiek arloguztietan daudela ikustea. Horre-gatik da beharrezkoa egun hau.Zuk erronka gisa hartu duzu

    ikusgai egitearena?

    Armairutik atera garenok bideaerakutsi behar diegu oraindikatera ez direnei edo ateratzekozailtasunak dituztenei; tamalez,asko baitira oraindik. Nik lehenpertsonan hitz egiten dut honiburuz, eta Anarekin ekarpen bategin nahi dut norabide berean.Esan duzunez, Anak asko du zu-

    retik, ezta?

    Bai, hala da, nire bizipenekin osa-tu ditut istorio gehienak. Aregehiago, Anak lagundu dit gaurnaizen emakumea izaten, askoirakatsi dit. Niri gertatutako hain-bat gauza desdramatizatzen la-gundu dit bizitzari umorez begi-ratzeko gaitasun horrek. Bestal-de, bost urteotan Ana nigandikaldentzen joan da, bere bidea egi-ten ari da jada.

    Nola eskuratu daiteke komikia?

    Gehitu Magazine-n argitaratzenda 2013tik. 2017tik, berriz, ikaste-txeetan banatzen dugu komikia,sexu eta genero aniztasun taile-rren barruan. Beti pentsatu izandut gazteengana hurbiltzekomodu paregabea dela komikia,eta oso arraroa litzateke komikiaesku artean hartu eta begiratu bateman gabe uztea. Bestalde, duelahamabost egunetik komikiarenbilduma salgai dago Bilboko etaDonostiako liburutegietan: argi-taratutako guztia jasotzen du,baita argitaratu gabeko istorioaketa sorpresaren bat ere. Istorio bakoitzak mezu bat du?

    Ikasbide bat dago eguneroko bizi-pen bakoitzaren atzean, bai. Ba-tzuk kolektiboarekin lotuagoak,

    eta beste batzuk, ez. Gehitu Ma-gazine-n zenbaki bakoitza mono-grafikoa denez, aurrez zehaztuaizaten nuen gaia: transexualita-tea, bisexualitatea, GIB birusa, ne-rabezaroa, eskola jazarpena, kiro-la... Mezu bat bidaltzeko baliatzendut gai bakoitza.Martxoan utzi zenion Gehituko

    lehendakari izateari, batzorde

    eragilean jarraitu arren. Zein da

    egindako lanaren balantzea?

    Sekulako irakaspena izan da, bai-na sekulako lana ere bai. Jarduerapila bat antolatzen du Gehituk, le-ku askotatik deitzen gaituzte, etaezin diogu muzin egin horietanegoteari. Lan itzela izan da. Egin-dakoaz harro, baina atseden be-harrean nago; Gehitun lanean se-gituko dut, baina beste era batean.

    «Lesbianen presentziakulturan oso eskasa eta estereotipatua da»

    Teresa Castro b Komikigilea eta Gehituko kidea

    Lesbianen Ikusgaitasunaren Eguna da gaur, eta beharrezko ikusten duTeresa Castrok, martxora arte Gehituko lehendakari izandakoak. Berak L.S.B. Ana pertsonaiaren bidez lantzen du ikusgaitasun hori.

    HITZA

    sELKARRIZKETA

    GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 26a

    Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

    Lege gordailua: SS-1514-2010

    www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]