GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen,...

8
ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile martxan jartzen ari dira Euskal Herrian. Bilboko geltoki intermodal berriko sarrera. MARISOL RAMIREZ / FOKU GEHIGARRI KOMERTZIALA BERRIA Asteartea, 2020ko martxoaren 17a Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen,...

Page 1: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK

Eraikitzen, berritzenEraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu

berritzaile martxan jartzen ari dira Euskal Herrian.

Bilboko geltoki intermodal berriko sarrera. MARISOL RAMIREZ / FOKU

GEHIGARRI KOMERTZIALA

BERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

Page 2: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

ASKOTARIKO GARRAIOAK BILBOKOGELTOKI INTERMODAL BERRIANBilboko geltoki intermodalean bat egiten dute aldirietako trenek, metroak, tranbiak, Bilbobus autobus zerbitzuak, taxiek,Bilbao Bizi bizikleten udal zerbitzuak eta Loiuko aireportuarekiko konexioak.

ko ahalmena» izango du azpiegi-

tura berriak, eta ziur da aurreiku-

sitako zazpi milioi bidaiariren ko-

puru hori laster txiki geldituko

dela: «Hiriak nazioartean koka-

Bilboko autobus

geltoki berria,

lurpekoa eta in-

termodala, Bil-

bao Intermodal

izenekoa, azaro-

aren 29an hasi zen zerbitzua ema-

ten. Bi egun lehenago aurkeztu

zuten Juan Mari Aburto Bilboko

alkateak, Asier Abaunza Bilboko

Udaleko Obretako eta Hiri Plan-

gintzako Saileko zinegotziak, Al-

fonso Gil Bilboko Udaleko Mugi-

kortasuneko eta Jasangarritasu-

neko zinegotziak, eta udal korpo-

razioko beste zenbait kidek.

Bilboko geltoki intermodal be-

rriari esker, garraio publikorik

garrantzitsuenak eskura eta leku

bakar batean dituzte bilbotarrek

eta hirira etortzen diren bisita-

riek. Izan ere, Bilboko intermoda-

lak aldirietako trenak, metroa,

tranbia, autobusak, taxiak eta Bil-

bao Bizi bizikleten udal zerbitzua

biltzen ditu. Loiuko aireportuare-

kin ere lotura zuzena du, eta gai-

nera, Bilbobus Bilboko autobus

zerbitzua ere hara eramaten ari

dira.

AZPIEGITURAMODERNOAK ETA SEGURUAKBilboko intermodalarenak «az-

piegitura modernoak eta segu-

ruak» dira, Aburtok aurkezpen

ekitaldian azpimarratu zuenez,

eta haien funtzionamendua oso

desberdina da Bilbon zuten Ter-

mibus geltokiarenarekin aldera-

tuta: «Intermodalitatea, segurta-

suna eta modernitatea dira hiria-

ren proiektu honen gakoak».

Termibus geltokian 681 auto-

bus bidaia egiten zituzten egune-

ro. Geltoki intermodal berriak

horiek guztiak hartuko ditu, eta,

gainera, %25 hazteko aukera

izango du.

Aurkezpenean esan zutenez,

bultzatzaileek kalkulatu dute

egunero 19.000 lagunek erabiliko

dituztela Bilbo Intermodaleko

zerbitzuak. Horrek esan nahi du

urtean zazpi milioi izango direla

bidaiariak, gutxi gorabehera. Gai-

nera, Aburtoren arabera, «hazte-

tzeko elkarrekin lehian aritzen

garen honetan, azpiegitura ho-

nek beste bultzada bat emango

digulakoan nago».

Orotara, 25 dira Bilboko inter-

modala erabiliko duten enpresa

publiko eta pribatuak, agentziak,

autobus zerbitzuak eta abarrak.

Eragile horiek guztiak Euskal He-

rrikoak eta nazioartekoak dira.

II bEraikuntza eta azpiegiturak BERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Aburtoren esanetan, «Bilboko

intermodala lurperatuta, moder-

noa eta segurua izango da; era be-

rean, gakoa izango da auzoaren

eta hiriaren garapenerako». Alde

batetik, Gurtubay kaletik dituen

sarrerak «hobeak»dira. Bestetik,

Bilboko intermodala lurpekoa

izanik, inguruari ekarriko dizkion

eraginak nabarmen txikiagoak

izango dira. Hartara, trafikoa ba-

retuko da, eta inguruari segurta-

suna ekarriko dio. Kendu egingo

dira autobusak lurgainetik eta

Luis Briñas kaletik, eta, hala, ber-

tako trafikoa baizik ez da ibiliko

kale horretan.

Lan guztiak amaitu ondoren,

Basurtu auzoan 7.500 metro koa-

dro libratuko dira, eta plaza bat

egiteko baliatuko dira. Gune horri

Sabino Arana etorbidean eta Erre-

kalde auzoan Zorrotzaurreko

uharteraino irabazitako 80.000

metro koadroak gehitu behar

zaizkio, FEVE trenbide konpai-

niaren linea lurperatu ostean gau-

zatutako urbanizazioari esker ira-

bazitakoak.

LAU SOLAIRUBilboko intermodala lurpeko au-

tobus geltokia «leku atsegina eta

segurua»da erabiltzaileentzat,

Abaunzak aurkezpen ekitaldian

azaldu zuenez. Lau solairu ditu

lurpean, 30 nasa, eta 500 aparka-

leku baino gehiago. Oinezkoen-

tzako sarbideak bi dira. Horietako

bat, egiten ari diren 7.500 metro

Bidaiariak, Bilboko geltoki intermodal berrian. MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Intermodalitatea,segurtasuna etamodernitatea dirahiriaren proiektu honen gakoak»JUAN MARI ABURTOBilboko alkatea

«Aurre-aurrean egongogara Europan mugitzekomodu jasangarriago eta osasungarriagobaten alde egin dutenhirien artean»ALFONSO GILBilboko Udaleko Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia

Page 3: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

koadroko plazatik, Termibus gel-

toki zaharraren eremuan dagoe-

na. Oinezkoentzako zuzeneko

sarbide bat da, eta Perez Galdos

eta Luis Briñas kaleetatik joan dai-

teke bertara. Beste sarbide bat da-

go San Mamesko geltokitik, non

Bilboko Metroak eta Renfe tren

konpainiaren aldirietako zerbi-

tzuak bat egiten duten. Aurreran-

tzean, errepideko garraio publi-

koarekiko konexioa ere izango da

hor, autobus geltoki berriari izae-

ra intermodala emanez.

Errepideko trafikoari dagokio-

nez, autobusak Gurtubay kaletik

sartuko dira, eta Perez Galdos ka-

letik aterako Gurtubay kalerantz.

Ibilgailuak Perez Galdos kaletik

sartuko dira, eta Gurtubay kaletik

aterako.

Lur arrasean, 700 metro koa-

droko areto bat egongo da, eta

han ere geltokirako sarbideak ko-

katu dira. Horrez gain, merkata-

ritza gune bat ere jarriko dute, eta,

gerora, merkataritza gune horre-

kin batera, hotel bat, gimnasio bat

eta ikasleentzako egoitza bat ere

zabalduko dituzte.

Halaber, kale bat sortuko da,

zortzi metro zabalekoa, Gurtubay

Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hauek:www.bilbao.eus

@

Autobusak, Bilboko intermodalek o nasa batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU

kalea eta etorkizuneko plaza lotu-

ko dituena. Gainera, Bilboko In-

geniaritza Eskolaren eta geltoki

berriaren arteko kalea oinezko-

entzat izango da.

Lehenengo solairuan, geltokia-

ren zerbitzu nagusiak egongo di-

ra: txartelak erosteko leihatilak,

txartela baliogabetzeko gailuak,

bulegoak, kontrol aretoa, poltsak

Eraikuntza eta azpiegiturak b IIIBERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

,

gordetzeko kutxak, taberna, sal-

tokien eremua, eta San Mamesko

geltokiarekiko lotura intermoda-

la. Lehenengo solairutik bigarren

solairuko nasak ikus daitezke.

Bigarren solairuan 30 nasa

daude, erdigune baten inguruan

kokatuak. Erdigune hori beiraz

egongo da inguratua eta isolatua,

erabiltzailek ketik eta zaratatik

babesteko. Itxaroteko gune ho-

rretara, gehienez ere autobusa

atera baino 15 minutu lehenago

sartu ahal izango da, txartelean

bertan inprimatuta joango den

QR kode batekin edo Barik txar-

telarekin.

Hirugarren eta laugarren solai-

ruetan, azkenik, txandakako

aparkalekuak egongo dira, bos-

tehun baino gehiago, bai eta au-

tobusak uzteko, zaintzeko eta

garbitzeko guneak ere, autobus

horiek bidaldirik ez dutenean

erabiltzekoak.

Bilboko geltoki intermodal be-

rriaren ezaugarri nagusia mugi-

kortasun askotarikoa izatea da.

«Ondorioz, aurre-aurrean egon-

go gara Europan mugitzeko mo-

du jasangarriago eta osasunga-

rriago baten alde egin duten hi-

rien artean», Gilek aurkezpene-

an nabarmendu zuenez.

Proiektuaren oreka ekonomi-

ko-finantzarioa ziurtatzeko, gel-

toki intermodalaren ustiapena

Amenabar enpresak izango du,

40 urterako; ondoren, denboraldi

hori igaro ostean, azpiegituren

ustiapenaz Bilboko Udala ardura-

tuko da. Orotara, Bilboko Udalak

inbertsiorik egin behar izan gabe,

40 milioi eurotik gorako balioa

duten titulartasun publiko-pri-

batuko ekipamendu multzoa sor-

tu da Bilboko intermodalarekin.

Page 4: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

ROBOTIKAAURRERATUAERAIKUNTZANTecnalia korporazio teknologikoakkoordinatuta, Europako hainbat enpresak eta unibertsitatek kable robot bat sortu dutealtuera handiko eraikinen muntatze eta mantentze lanetan erabiltzeko.

Europako Batzor-

dearen laguntza-

rekin eta Tecna-

lia korporazio

teknologikoak

koordinatuta,

Europako hainbat enpresak eta

unibertsitatek eraikuntzan era-

biltzeko kable robot bat sortu

dute, eraikin oso altuetako mun-

tatze eta mantentze lanetarako,

hain zuzen ere.

Europako Horizon 2020 pro-

gramak sustatutako Hephaestus

proiektuaren barruan sortu dute

kable robota, eta bultzatzaileek

aurreikusi dute bost urte barru

merkatuan izango dela. Lehen si-

mulazioak egin dituzte dagoene-

ko, eta egiaztatu da egokia dela

errezel hormako fatxadetan apli-

katzeko. Horrelako fatxadak era-

biltzen dira beiraz inguratutako

etxe orratzetan, Bilboko Iberdrola

dorrean, adibidez. Gainera, haren

doitasun milimetrikoa egiaztatu

da, eta ohiko garabi batena baino

handiagoa da, garabiarekin lan

gehiena eskuz egin behar baita.

Kable robota gai da eraikineta-

ko fatxadetan batetik bestera

mugitzeko eta instalazioarekin

zerikusia duten lan guztiak egite-

ko —ainguratzeko materialak jar-

tzea eta gainerako osagaiak

mugitu eta instalatzea—, baita

mantentze eta garbiketa lanak

egiteko ere. Halaber, pieza astu-

nak mugitzeko gaitasuna du,

baita forjatuetan zuloak egiteko

ere, ainguratze-materiala azken

posizioan jartzeko eta torlojutze-

ko. Beste ezaugarri nagusietako

bat da gainerako sistemak baino

eremu gehiagotara iristen dela,

eta biraketa guztiak kontrola

ditzakeela, bai eta fatxadaren

makurdurara egokitu ere.

Kableen tentsioa, bestalde,

denbora errealean monitorizatu-

ta dago, beti eutsita dagoela ziur-

tatzeko. Izan ere, aurrez ezarrita-

ko tarte batetik irteten dela

detektatzen badu, sistema bere-

hala gelditzen da. Makineria guz-

tia ordenagailu batera konekta-

tuta dago, eta eskuz erabil

daiteke; hala ere, erabat autono-

moa da.

LAN ARRISKUAKMURRIZTUHephaestus proiektuak proposa-

tzen duen automatizazioak

onura hauek ekarriko lituzke:

instalazio denborak eta kostuak

% 20 murriztea; mantentze lanen

eta garbiketen urteko kostuak

% 44raino murriztea, azken

emaitzaren kalitatea hobetzea,

eta langileen segurtasuna hobe-

tzea.

Kable robota martxan jartzeko,

eskulan teknifikatua beharko da,

eta segurtasun baldintza hobee-

tan lan egin ahal izango da; hori-

xe da une honetan sektorearen

erronka nagusietako bat.

IV b Eraikuntza eta azpiegiturak BERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.tecnalia.com

@

Tecnaliako teknikari batzuk, kable robotarekin. TECNALIA

Page 5: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

ENPRESABERRIARENLANTEGIAEnpresa Kultura Berriaren Fabrika eraikitzenari da Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartea,Donostian. Enpresen kultura eraldaketarakogoi errendimenduko zentro bat izango du.

Adegi Gipuzko-

ako Enpresa-

rien Elkartea

Donostiako

M i r a m o n

Enpresa Par-

kean eraikitzen ari da Enpresa

Kultura Berriaren Fabrika. Erai-

kineko lehen harria ipintzeko

ekitaldian, urtarrilaren 24an,

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza-

ko lehendakariak, Arantxa Tapia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia-

ren Garapeneko eta Azpiegiture-

tako sailburuak, eta Eduardo

Junkera Adegiko presidenteak

parte hartu zuten.

Enpresa Kultura Berriaren Fa-

brikak enpresen kultura eralda-

ketarako goi errendimenduko

zentro bat izango du, eta etorkizu-

neko enpresaren eta ekonomia-

ren kultura ikuskera berri bat sus-

tatuko du, proiektuaren bultza-

tzaileek azpimarratu dutenez,

pertsonak ardatz dituen eta talde-

lanean eta parte hartzean oinarri-

tuta dagoen enpresa kultura berri

bat.

Hain zuzen ere, parte hartzean

oinarritutako enpresa eredu in-

klusiboaren arabera lan egingo

du, eta Eusko Legebiltzarreko tal-

de guztien babesa jaso du. «En-

presa Kultura Berriaren Fabrikak

enpresa pertsonengandik, oina-

rritik, prestakuntzatik eta talen-

tutik abiatuta eraldatzeko ilusioa

transmititzen du», Urkulluk aur-

kezpen ekitaldian azpimarratu

zuenez.

Enpresa gazteentzako eta ta-

lenturako jomuga gisa erakarga-

rri egingo duen eredu bat sustatu-

ko du Fabrikak. «Horrek esan

nahi du pertsonak partaide direla,

onartuta daudela eta behar bezala

ordaintzen dietela sentitu behar

dutela, eta familia bizitza ordutegi

malguekin, egonkortasun kon-

promisoarekin eta lanbide karre-

ra erakargarri batekin bateragarri

egin ahal izango dutela», Urku-

lluren hitzetan.

NAZIOARTEKO IZAERAEustat Euskal Estatistika Erakun-

deak enpleguari buruz argitara-

tutako datuak aipatuz, lehenda-

kariak azpimarratu zuen langa-

bezia tasa % 10etik behera kokatu

dela, lehen aldiz 2011. urteaz ge-

roztik. «Joera positiboa da, nora-

bide egokian lortutako emaitza».

Dena den, hori ez dela nahikoa

esan zuen, eta inbertitzen, berri-

tzen eta euskal enpresak nazioar-

tekotzen jarraitu behar dela, jar-

duera sektore berriak eta kalitate

handiagoko enpleguaren sor-

kuntza bultzatzeko.

«Enpresa kultura eraldatzea

eskatzen duen garai aldaketa ho-

nen aurrean», Adegi elkarteak

pertsonen gardentasunean, kon-

fiantzan eta konpromisoan oina-

rritutako enpresa kultura berri

bat abian jartzeko gomendio

praktikoen multzo batez osatuta-

ko gida bat egin du.

Bide horretan, Enpresa Kultura

Berriaren Fabrikak aukera eman-

go du Adegi elkartea enpresen

kultura eraldaketako prozesue-

tan egiten ari den laguntza lana

hautemateko eta haren balioa az-

pimarratzeko.

Proiektuak nazioarteko izaera

duenez gero, Enpresa Kultura Be-

rriaren Fabrikak nazioarteko

aholku batzorde bat izango du.

«Batzorde horretan, nazioarteko

enpresen zuzendari nagusiek be-

ren ideien, egitasmoen eta espe-

rientzien ekarpena egin ahal izan-

go dute, eta enpresen kultura

eraldatzeko erronka handi hone-

tan lagundu ahal izango digute».

Adegi elkarteko arduradunen hi-

tzetan.

Enpresa Kultura Berriaren Fabrikaren eraikina nola izango den adierazten duen irudia. ADEGI

Eduardo Junkera, Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidentea, eta Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako

lehendakaria, eraikineko lehen harria ipintzeko ekitaldian. ADEGI

Eraikuntza eta azpiegiturak bVBERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.adegi.es

@

Page 6: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

IKUSKARITZA TEKNIKOAEGITEKO ERRAZTASUNAKMaiatzaren 1etik aurrera, Euskoregite plataformak Euskal Autonomia Erkidegoko EraikinenIkuskaritza Teknikoaren prozesu osoaren tramitazio elektronikoa hartuko du bere barnean, etaadministrazioen arteko interakzioa bermatuko du.

Euskoregite Eus-kal AutonomiaErkidegoko Erai-kinen Ikuskari-tza Teknikoa ku-deatzeko plata-

formaren berritasunak aurkeztuzituen Iñaki Arriolak, Eusko Jaur-laritzako Ingurumen, LurraldePlangintza eta Etxebizitzako sail-buruak, otsailaren 24an. Aurkez-pen ekitaldia Eusko Jaurlaritza-ren Gasteizko egoitzan egin zen,eta Arriolarekin batera izan zirenlursail administratzaileen, arki-tektoen eta aparejadoreen elkar-go profesionaletako zenbait or-dezkari, baita Euskal AutonomiaErkidegoko udaletako eta hirigin-tza eta birgaitze sozietate publiko-etako hainbat teknikari ere.Maiatzaren 1etik aurrera, Eus-

koregite plataformak (www.euskoregite.com) EraikinenIkuskaritza Teknikoaren prozesuosoaren tramitazio elektronikoahartuko du bere barnean, etaadministrazioen arteko interak-zioa bermatuko du.Atariak agente mota bakoitza

sartzeko eremu berezia izangodu. Erabiltzaile guztiek, ataritikbertatik modu erraz eta intuitibo-an erabili ahal izango dute ikus-kapen horiek kudeatzeko infor-mazio tresna bateratu bat,Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa-ren zirkulu osoaren tramitazioelektronikoa erraztuko duena.Esaterako, txostena idaztea,identifikatutako zuzenketa pro-zesua egitea, Eraikina Erabiltzekoeta Mantentzeko Plana jabeenesku jartzea, txostena EuskalAutonomia Erkidegoko Eraiki-nen Ikuskaritza Teknikoen Erre-gistroan sartzea eta erregistrohorretan dagoen informaziopublikoa herritarren eskua jar-tzea.Jabeek, ikuskatzaile teknikoek

eta esleitutako udal langileek uneoro kontsultatu ahal izango duteEraikinen Ikuskaritza Teknikoa-ren administrazio egoera: adibi-dez, txostena sinatu den, bidaliden, jaso den eta argitaratu den ja-

kiteko, baita Eraikinen Ikuskari-tza Teknikoaren beraren egoera-ren berri jakiteko ere: dagokionepearen barruan dagoen, egitekedagoen, beharrezko esku hartze-ko mailekin aurkeztu den —1, 2, 3eta 4. mailak—, zati batean edoosorik zuzendu den, iraungita edozain dagoen, eta abar.

Gainera, administrazioen arte-ko ahalik eta interakzio elektroni-korik handiena ahalbidetuko du,eta etengabe eguneratu ahal izan-go da.Euskoregite plataforma berria

abian jarri arte, eta formulario be-rrietara ohitu ahal izateko, ikus-kapen txostenak idazteko modu-

lu bat jarriko da teknikarien esku.Era berean, prestakuntza eta in-formazio aldi bat zabalduko da in-plikatuta dauden eragile guztien-tzat.Arriolak aurkezpen ekitaldian

nabarmendu zuenez, EraikinenIkuskaritza Teknikoa da herrita-rrak bizi diren eraikinen kontser-

bazio eta segurtasun egoera ziur-tatzeko sistemarik aproposena,«baita etorkizunean arrisku etakonponketa larriei aurrea hartze-ko sistemarik egokiena ere».

AZTERKETA TEKNIKOASegurtasun arrazoiengatik, 50urte baino gehiago dituzten etxe-bizitzak egoera onean daudelaegiaztatzera behartuta daudeAraban, Bizkaian, Gipuzkoan etaNafarroan, eta azterketa teknikobat egin behar dute. Araban, Biz-kaian eta Gipuzkoan, EraikinenIkuskaritza Teknikoa (EIT) izenadu ziurtagiriak, eta, Nafarroan,Eraikinak Ebaluatzeko Txostena(EET). Ipar Euskal Herrian etxebi-zitzek ez dute zertan agiri horiizan. Dena den, eraginkortasunenergetikoaren ziurtagiria izateaderrigorrezkoa da Lapurdin, Na-farroa Beherean eta Zuberoan.Eusko Jaurlaritzak 2018an

moldatu zuen eraikinen azterke-ta teknikoa egiteko agintzen duendekretua. Horrela, alde bat kalerabegira duten etxebizitzek baka-rrik egin behar dute ikuskaritzateknikoa. Eta, ondorioz, nekaza-ritza edo abeltzaintza ustiapenaduten baserriek ez dute azterketateknikoa egin beharrik, ezta ba-nakako etxebizitzek ere. Baldin-tza bakarra dago: etxeen jabeektokian tokiko udalarekin adostubeharko dute eraikinak ikuskari-tza teknikoa gainditu beharkoduen ala ez. Udalak ontzat jotzenbadu soilik geldituko dira azter-keta egitetik salbuetsita.Berez, EIT eta EET ziurtagiria

lortzeko azterketetan, eraikina-ren egitura, aurrealdea, estalkia,hornikuntza, ur zikinen sarea,iristeko erraztasuna eta energiaeraginkortasuna aztertzen dira.Teknikariek egiten dute ikuska-pena, baina etxe jabeek eurekhasi behar dute prozesua.Arkitekto bati edo eraikitze inge-niari bati eskatu behar diote erai-kinaren azterketa egiteko, etahark emandako ziurtagiria uda-lean aurkeztu behar dute ondo-ren. Hego Euskal Herrian berritze

edo birgaitze lanak egin nahi di-tuzten 10 urtetik gorako eraiki-nen jabeek ere izan behar duteEIT edo EET ziurtagiria, lan ho-riek egiteko diru laguntzak eska-tu nahi badituzte behintzat.Etxebizitza bakoitzaren adina

ezagutzeko eta azterketen gaine-ko informazioa jakiteko, EuskoJaurlaritzaren Euskoregite plata-formaren webgunea (www.eus-koregite.com) eta Nafarroako Go-bernuaren www.vivienda. na-varra.es webgunea kontsultadaitezke.

Gasteizko etxebizitza batzuk. JUANAN RUIZ / FOKU

VI bEraikuntza eta azpiegiturak BERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Page 7: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile

EGUZKIENERGIARENONURAKSolar Power Europe elkarteak eguzki energiafotovoltaikoak eraikuntzan ekar ditzakeenonurei buruzko txosten bat argitaratu du.

Solar Power Euro-pe eguzki ener-giaren Europakoelkarteak Solarskins, an oppor-

tunity for grea-

ner cities izenburuko txostenaargitaratu du (Eguzki inguratzai-leak, aukera bat hiri iraunko-rrentzat), hainbat erakunderekineta ikerketa zentrorekin elkarla-nean aritu ondoren: besteakbeste, Tecnalia korporazio tekno-logikoarekin. Solar Power Europe (www.

solarpowereurope.org) eguzkienergia sustatzen duen Europakoelkarterik handiena da, eta, aipa-tu txostena osatzeko, ikerketa lanbat bultzatu du eguzki energiafotovoltaikoa eraikuntzan eguzkiinguratzaileen bitartez integra-tzeko moduei buruz. Eguzkiinguratzaileek eraikuntzan onu-rak ekar ditzaketela ondorioztatudu, hiri arkitektura lagungarriaizan daitekeela karbono gutxikoenergia sorkuntzaren aldekotrantsiziorako.Halaber, txostenak neurri jakin

batzuk finkatu ditu energia foto-voltaikoa eraikuntzan integratueta aukerak sortzeko, eta teknolo-gia horren diseinuaren malguta-suna eta heldutasun tekniko han-dia nabarmentzen ditu.Hauek dira bertan bildu diren

proposamenetako batzuk: erai-kin publikoak eraikin energetikobihurtzea eguzki panel ingura-tzaileen bitartez, jabetza priba-tuen titularrentzako finantzaketasistema berriak sustatzea, etaeraikinen eta garraioen elektrifi-kazio sistematikoa bultzatzekopolitika eraginkorrak, araudiaketa pizgarriak abian jartzea.

TRANTSIZIOENERGETIKOA«Eguzki inguratzaileak aukerabat dira trantsizio energetikoagauzatzeko», Tecnalia korpora-zio teknologikoko arduraduneknabarmendu dutenez. «Energiafotovoltaikoa integratua duteneraikinen bidez, hiriak lagun-koiagoak izaten dira ingurumenazaintzearen aldetik; karbonomaila txikia izango duen ekono-mia garatzeko trantsizio energeti-koa sustatzen dute; lanpostuaksortzen dituzte industria fotovol-taikoaren eraikuntzaren eta ins-talazioaren arloetan; hirien bizikalitatea eta erakargarritasunahobetzen dute; eta sare elektriko-en deszentralizaziorantz aurreraegitea ahalbidetzen dute».Hori guztia lortu ahal izateko

hainbat oztopo gainditu behardirela dio Solar Power Europeelkarteak argitaratu duen txoste-nak: berritze tasa txikiak, energia

berriztagarrien in situ integraziomotela eta neurri horiek eskain-tzen dituzten onurei buruzkokontzientziazio falta historikoa.Tecnalia (www.tecnalia.com)

BRTA Basque Research andTechnology Alliance partzuergozientifiko-teknologikoko kidea

da, Euskal Autonomia Erkidego-ko beste zenbait eragile zientifi-korekin batera. BRTA partzuer-goa, euskal zientzia, teknologiaeta berrikuntzaren sareko hama-sei zentro teknologiko eta ikerke-ta zentro kooperatiboren, EuskoJaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko

eta Gipuzkoako foru aldundieneta Spri Taldearen arteko lanki-detza hitzarmen baten bidezsortu da, Euskal Autonomia Erki-degoko industria erronkei eran-tzuteko, eta ikerkuntzaren etateknologiaren alorretan lan egi-teko.

Solar Power Europe elkarteak argitaratu duen txostenak neurri jakin batzuk finkatu ditu energia fotovoltaikoa

eraikuntzan integratu eta aukerak sortzeko. SOLAR POWER EUROPE

Eraikuntza eta azpiegiturak bVIIBERRIA

Asteartea, 2020ko martxoaren 17a

Page 8: GEHIGARRI KOMERTZIALA ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK€¦ · ERAIKUNTZA ETA AZPIEGITURAK Eraikitzen, berritzen Eraikuntzan, azpiegituretan eta garraioetan, hainbat proiektu berritzaile