Galardi 26 - CAFeko euskara aldizkaria

8
2015-urtarrila 26. zenbakia 2015eko Motibazio Kanpaina: guztiok gara protagonistak eko euskara aldizkaria alardi g // Euskararen ezagutza Beasaingo lantegian // Udako postalak // Joxe Begiristain 26

description

ACVmultimedia

Transcript of Galardi 26 - CAFeko euskara aldizkaria

2015

-urta

rrila

26.

ze

nba

kia

2015eko Motibazio Kanpaina: guztiok gara protagonistak

e k o e u s k a r a a l d i z k a r i a alardig

// Euskararen ezagutza Beasaingo lantegian // Udako postalak // Joxe Begiristain

26

ur tar r i la | 26. zenbakia sarrera

2

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAFJ.M. Iturriotz 26 - 20200 BeasainZuzendaria:JOXE [email protected] - 1095Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia)Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

26

Berri onak ditugu zenbaki honetako gai nagusian: Beasaingo langileen arteko euskaldunen kopurua, uste genuena baino altuagoa da: % 68 euskaraz hitz egiteko gai da eta beste % 14 batek ulertzen du, beraz, % 18a bakarrik da euskararen ezagutzarik ez duena. Erdialdeko orrietan duzu informazio xehetua.

Estreinatu berri dugun urtean, ohiko kartel eta mahaigaineko nahiz paretako egutegiek gogoratuko digute aurtengo Motibazio Kanpainarako aukeratu dugun goiburuaz, gutako bakoitza dela aktore protagonista egunero-eguneroko lanean euskarari eskaintzen diogun lekua egiterakoan. Norbanakoaren neurriko ahaleginik gabe, ez dago euskararen pelikularik, ez CAFen, ez inon. Hasiera dotorea eman genion Kanpainari Euskararen Egunaren baitan: euskarazko “80 egunean” filma ikusiz eta Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño zinema zuzendariekin mahai inguruan.

Horiek gai nagusiak oraingoan. Gainontzekoak, ohi bezala aipamen laburrez dakarzkigu eta elkarrizketa, Joxe Begiristainekin, CAFek Euskara Teknikaria lanpostua sortu izanaren aitzakian.

Gainontzean, dagoeneko adostu ditugu Beasainen eta Irunen tokian tokiko 2015erako jarduera-planak. Horien berri, ordea, gauzatzen doazkigun arabera emango dugu hurrengo aldizkarietan.

BEASAIN

IRUN

SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEAGiza Baliabideak

Errodajeak

III. Dibisioa

IV. Dibisioa

BiltegiaKalitateaIngeniaritza / TeknologiaPlangintza / ProzedurakInformatika

ErosketakNazioarteko Proiektuak EsportazioaKanpo-zerbitzuakLABELACCOOESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna)Gorka ACEBAL TRUEBALorena ELENO MARTINNerea ARANZADI SUDUPEEneko CAMPOS CALVILLODavid APAOLAZA POLOIñigo ZUBELDIA BEGIRISTAINIzaskun SUSO MORATOAitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIAIraitz IPARRAGIRRE AGIRREAitziber ARIN URTEAGAAinara AMONDARAIN MARTINEZJaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESAPello OTEGI OTEGIIdoia ESNAOLA SARRIEGIJavier OSTOLAZA LASAAntton SAENZ AZPIAZUMaider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDOElena ARZALLUZ ALBIZURIImanol URRESTARAZU GARMENDIAAsier ZUBELDIA BEGIRISTAINJoanes MAIZA BOTANZArkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo LantegiaELHUYAR

Olatz ALEGRIA AZURMENDIAitziber SALABERRIA ARREGI Irati BEREAU BALEZTENA

labur

3

ur tar r i la | 26. zenbakia 26

Elhuyarren Trukegunea

Elhuyarren aholkularitzapean ari garenon arteko hiru saio egin ditugu pasa den urtean ere. Aldi bakoitzean enpresa batean ala bestean elkartuz, txandaka, enpresa desberdinen Euskara Planen garapenak ezagutu eta norberak dituen bereizgarrietatik abiatuz, guztiontzat balekoak diren dinamikak sortzen ari gara pausoz pauso. 2014ean, Ordiziako ORKLIn, Antzuolako ELAYn eta Bilboko GUFEn (Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea) izan gara.

Talde Naturalak

Beasaingo lantegiko urteko bigarrena IV. Dibisioan osatu genuen eta Irungo lantegikoa, berriz, tailerreko hainbat sailetako langileekin.

Urnietako Salesiarren Lanbide Eskolan

Euskararen Eguneko egitarauaren baitan, CAFen euskararen normalizazio bidean egiten ari garena ezagutaraztea gonbidatu gintuzten abenduaren 5ean. 60tik gora ikasle eta hainbat irakasle inguratu zitzaizkigun jakin-minez. Guk prestatutakoa aurkeztu ondoren, ikasleen galderei erantzun behar izan genien.

Ontzi arinen birziklatzea

Hondakinen birziklatzeare-kin aurrerapauso bat ema-teko, ontzi arinentzako (kafe edalontziak, edari-latak, edari-botilak…) kolo-re horiko edukiontzi berriak jarri dira tailerre-tako kafe-makinen ondoan, orain arteko zakarrontzien ordez.

Hauteskunde sindikalak

4 urtean behin berritzen diren bi lantegietako Enpresa Batzordeak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren 2014ko azaroan CAFen. Hona emaitzak:

BEASAIN IRUNLABELAUGT

GUZTIRA

661

13

LABELACCOOESKUGT

GUZTIRA

109330

25

Beasain

Irun

Beasaingo lantegiko langile guzti-guztien euskara-ezagutza datuak eguneratu ditugu. Tokian tokiko Euskara Koordinatzaileen lanez, baina baita tailerreko maisuen eta behar izan ditugun bestelakoen laguntza eskergaitzez, hona hemen ahalegin handiz egindako azterketaren emaitza, 2014ko urriko dataz.

Labur-labur aipatzekotan, ondorio nagusiena zera da: langile guztien artean, oso gutxi dira euskaraz ez dakitenak (% 18a). Departamenduka aztertuz, orokorrean antzeko emaitzak ditugu, baina euskaldun kopuru altuena duten departamenduak, Giza Baliabideena eta Ingeniaritza/Teknologia dira.

Gainera, bi horiek dira, ahoz nahiz idatziz euskara gehien erabiltzen den tokiak.

Orain, nola ez, ohikoa dugun lanarekin segitzea dagokigu, alegia, ezagutza altuaren datu hori handiagotzea eta, batez ere, euskararen erabilera pixkanaka-pixkanaka ezagutza neurrietara bideratzen ahalegintzea. Horixe da gure egitekoaren funtsa.

Azkenik, nabarmena da euskararen ezagutza gure lantegian (% 68), bere baitan hartzen dituen hiru herrietakoen eta Goierri eskualdekoaren bataz bestekoaren gainetik dagoela: Goierri (%61), Beasain (% 58), Ordizia (% 59) eta Lazkao (% 63).

Euskararen ezagutza

Emaitzak lantegi osoan

Emaitzak departamentuka

beasa inur tar r i la | 26. zenbakia

4

26

Errodajeak III. dibisioa

%14

%18

%68

ULERTZEN DU

BADAKI

EZ DAKI

%12

%25

%63

%19

%15%66

ulertzen du

badaki

ez daki

ulertzen du

badakiez daki

beasa in

Udako postalak

Pixkanaka-pixkanaka, langileek eskuz eta euskaraz idatzitako postal bildumak handitzen ari zaizkigu Beasainen eta Irunen. Udako oporretan bidaltzeko gonbiteari erantzunez jasotzen ditugunak urtarrileko Galardiren lehiaketa-zozketan hartzen dute parte. Hemendik gonbitea, urteko edozein garaitan postalak idatzi eta gurera bidal ditzazuen. Eskuz gero eta gutxiago idazten den honetan eta are gutxiago postalen bidez, guk behinik behin eskertzen ditugu zuen hitzak! Eskerrik asko berriz ere, munduko bazter guztietatik (etxe ondotik barne) heldu arazi dizkiguzuen altxorrengatik.

5

ur tar r i la | 26. zenbakia 26

IV. dibisioa

Kalitatea BestelakoakGiza Baliabideak

Ingeniaritza/Teknologia

%11

%22

%67

%7

%12

%81

%24

%10 %66

%13

%9

%78

%14

%16

%70

ulertzen du

badaki

ez daki

ulertzen du

badakiez daki

ulertzen du

badaki

ez daki

ulertzen du

badaki

ez daki

ulertzen du

badaki

ez daki

Seigarren urtez segidan, urte berrirako Motibazio Kanpainari hasiera eman genion abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. 2015erako aukeratu dugun leloa “”Euskararen filmean zeu zara aktore protagonista” da. Dagoeneko kartelak Beasain eta Irungo lantegietan zabaldu ditugu, eta paretako nahiz mahai gainerako egutegiak dira gainontzeko euskarriak, egunero-egunero begi bistan izango ditugunak urte guztian.

Oraingoan gainera, Kanpainaren nondik norakoarekin egoki zetorren formatuaz eman genion hasiera: aurreko urteetako hitzaldiaren ordez, euskarazko film bat eskaini genuen: “80 egunean”. Bai Beasainen eta baita Irunen ere. Bietan, gainera, aurrez aurre izan genituen filmaren zuzendariak diren Joxe Mari Goenaga eta Jon Garaño. Hauek, pelikula bukatu ondoren langileen jakin nahiak asetzen aritu ziren berealdiko aldarte atseginean. Ikusitako pelikulaz, baina baita ere, Donostiako zinemaldian aurkeztu eta dagoeneko munduan zehar aintzakotzat hartzen ari zaien “Loreak” filmaren inguruan ere.

Zeu zara protagonista

beasa in - i runur tar r i la | 26. zenbakia

6

26

Beasain

Irun

elkarr izketajoxe begiristain aizpurua

7

ur tar r i la | 26. zenbakia 26

Ataundarra da, 53 urte ditu eta 33 daramatza CAFen lanean: lehenengo lau urteak bogien tailerrean munta-tzaile, gero hogeita bat urte aritu zen Bulego Teknikoan delineatzaile eta bederatzi urte egingo ditu laster Giza Baliabideetan, Euskara Arduradun bezala. Berak bete-tzen du CAFen lehenengo aldiz iaz sortu duten Euskara Teknikari lanpostua. Beasaingo eta Irungo lantegietan, bakoitzaren neurrira egokitutako Euskara Planen kudeaketaz arduratzen da.

Nolatan pasa zinen delineatzaile izatetik Euskara Arduradun izatera? Garai hartan Bulego Teknikoko delineatzaileok goiz eta arratsaldeko erreleboan egiten genuen lana eta horrek, lanorduz kanpo EHUn lehen hezkuntzako magisteritza egiteko aukera eman zidan. Ordurako Beasaingo lante-gian hainbat departamendutan Elhuyarrekin martxan genituen Euskara Planetan partaide nintzen eta aspal-diko beharra ikusten genuen CAFeko langile bat izatea, erabat Euskara Planari eskainita arituko zena. Ordura arteko ibilbideari buruzko hausnarketa sakon baten ondorioz, Euskara Plana lantegi osora zabaltzea erabaki zutenean proposatu zidaten niri lan hori, eta gaur arte.

Nolakoa izan zen hasiera hura? Nola gogoratzen duzu garai hura?Ba, berealdiko ilusioz ekin nion: horrenbesteraino sinis-ten dudan euskararen egoera normalizatzeko premian, orain, neure bizitza osoa egin behar nuen enpresan ere horretan aritzea, ohore bat zen niretzat. Eta, aldi berean nozitu nitzakeen beldurra eta bertigo-sentsazioak, espero bezalaxe inguruan izango nituen borondate oneko jendeak uxatu zizkidan: oso esperientzia aberatsa izan nuen hainbeste pertsona ezagutu eta haiekin elkar-lanean aritzea; bai Beasainen hasiera-hasieratik sortu genuen Euskara Batzordekoekin eta zer esanik ez, Irungoan txertatzen lagundu zidatenekin. Garai hura ez dut sekula ahaztuko. Lankide horiek ez dira kontziente ze pisu izan duten nire aldartean.

Zeintzuk dira zure laneko funtzioak?Hizkuntza Politika Orokorra deitu genion egitasmoan jasotzen ditugu helburuak. Horien baitan, trenaren fabrikazio prozesu oso-osoan euskarak berez dagokion lekua hartzeko, epe luze edo erdi-mailakorako Plan Estrategikoak adosten ditugu, lantegi bakoitzean berea. Planak urte bakoitzerako zereginetara xehetu eta horiek gauzatzeko, nire ardura da behar den guztiekin egon eta erabakiak bideratzea, Euskara Batzordekideen lagun-tzaz. Azken batean, euskararen erabilera etengabe handitu dadin zirrikitu guzti-guztietan.

Euskara Arduraduna zarenetik, zeintzuk izan dira zure ustez CAFen euskararen sustapenean eman diren urrats garrantzitsuenak?Beti esaten dudana, bat: eszeptikoenari ere sinetsaraz-tea, euskara munduko gainontzeko hizkuntzen parekoa dela trenak egiteko ere. Hortik aurrera, norberaren motibaziora mugatzen da ia dena. Eta motibazio hori gero eta jende gehiagorengan eragitea da gure urratsik garrantzitsuena. Gure lanak ez luke asko balioko, norbanako bakoitzak beretik pixka bat jarriko ez balu

bere egunerokoan: ahozko erabileran, bilerak egite-rakoan edo mezuak idazterako garaian, adibidez, jendeak kontzienteki euskaraz gero eta gehiago egiten du CAFen.

CAFen Euskararen sari-banaketa antolatuko balitz, nori emango zenioke Hizkuntza Liderraren Saria?Nori? Pertsona bakarrari? Beasaingoen eta Irungoen artean ia 3.000 langile izanda, ezinezkoa zait bakarra nabarmentzea, benetan. Nik bi lantegietako Euskara Batzordekideak ditut gogoan uneoro. Eta hori esanda, isilean, inork beraien euskararekiko jarrera ona aintzakotzat hartzeko asmorik gabe aritzen diren ehun-daka banakako horiek: eguneroko lan-bonoak euska-raz betetzen dituen tailerreko buzodunarengandik hasi eta gure enpresa den sozietate anonimoko zuzendari-tzaraino.

Pasa berri dugu Euskararen Eguna. Urte hauetan zehar egindako Motibazio Kanpainetatik, zein da gehien gustatu zaizuna?Jo... Bazenekite zeinen aberatsak zaizkigun horiexek antolatzeko gure arteko bilerak ere! Eta, nola ez, garaian garaiko Kanpainak, hobenak iruditzen zaizkizu, baina niretzat ikaragarria, Maialen Lujanbiok garatu zigun ideiarena da: botilaren “Hustua ala betea?”/“Hustu ahala betea” hura. Eta Euskararen Egunari dagokionez, esperientzia zoragarria izan da “80 egunean” filma euskaraz eman eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak gure artean izatea!

Euskara Arduradun zarenetik izandako momentu on bat, momentu gogor bat eta momentu hunkigarri bat...Ona, Euskara Teknikaria lanpostua sortzeko erabakia hartu izana iaz, momentu gogorra Irungo Euskara Batzordean hasiera-hasieratik lankide izan nuen Jabier Elustondo hil zela jakin nuena, eta hunkigarria, noski, lan honetarako proposamena niri egin zidateneko hura.

25

Aurr

eko

lehi

aket

aren

irab

azle

ak

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

I z e n - a b i z e n a k :

Saila/Departamendua:

1) Beasaingo lantegiko langileen artean, zenbat dira euskaraz hitz egiteko gai direnak?

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

MIREN GONZALEZSegurtasuna – Beasain

lehiaketa ! ! !

% 18 % 68 % 77

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

GORKA INZAIrun

26

1. Grúa 2. Proveedor

3. Revestimiento4. Tuerca

5. Vehículo6. Pestillo