Euskararen Egoera - · PDF fileEuskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona ... lehen tokian...
Transcript of Euskararen Egoera - · PDF fileEuskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona ... lehen tokian...
Kuxku 7
Euskararen Egoera
Ander Salazar eta Iigo Ors DBH 3C
Euskalduna euskaraz hitz egiten duen pertsona da, berdin dio non jaio zen edo non bizi den. Beraz, euskaldun guztiak ez dira Euskal
Herrian bizi.
Euskararen kale-erabilera azken hamar urteotan ez da ez igo ez jaitsi, "trabatuta" dago. 2011n egin zen neurketan , Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu zituzten eta 363.616 hiztunen informazioa bildu zuten. 2010ean, kale-neurketen arabera, euskararen erabilera %13,3koa izan zen, eta 22 urtetan 2,5 puntu egin du gora erabilerak, bataz beste, Euskal Herri osoan. Azken hamar urteotan geldiune bat izan dela adierazi dute.
Hala ere, euskaldunen kopurua kontuan hartuta, "erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira" eta "oro har, euskaldunok hizkuntzarekiko fidelak gara".
Lurraldeak eta hiriburuak
Lurraldeka Gipuzkoan erabiltzen da gehien euskara kalean, % 32,7; Bizkaian % 9,4; Ipar Euskal Herrian % 6,2; Nafarroan % 5,7 eta azkenik, gutxien erabiltzen den lurraldea Araba da, % 4.
Hiriburuei begiratuz gero, Gasteizek eta Bilbok %25eko ezagutza maila dute, eta kale erabilera %3koa. Iruean erabilera bere horretan dago 1997az geroztik, % 2,5 -% 2,9ren artean. Donostian 1989tik hona ia sei puntu egin du gora erabilerak. Baina, 2011ko neurketan duela hamar urte jaso zuten erabilera bera jaso dute (%15,9), bost urte lehenago erabilera %18koa izan arren.
Klusterreko kideek nabarmendu nahi izan dute Gasteizen, Bilbon eta Iruean euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen direla.
Adin tarteak eta sexua
Adin-taldeak gehien hitz egiten dutenetik gutxien hitz egiten dutenera ordenatuz, haurrak daude lehen tokian (% 19,2), gero gazteak (% 13,4), helduak (% 11,8) eta, azkenik, adinekoak (% 9,7). Horren arabera, zenbat eta gazteago izan, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara. Baina Bizkaian adinekoek gehiago euskaraz hitz egiten dute euskaraz helduek baino azken neurketaren arabera.
Emakumezkoek gehiago egiten dute euskaraz gizonezkoek baino adin-talde guztietan, adinekoetan izan ezik. Hau Euskal Herri osoan betetzen da, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan izan ezik.
Euskera munduan zehar
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaldunhttp://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriahttp://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria
Kuxku 7
Euskal etxeak atzerrira joandako euskaldunak batzen diren lekuak dira. Elkarte horien helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea da.
Munduan zehar dauden euskal etxeetatik zaharrena Montevideoko (Uruguai) Laurak Bat euskal etxea da, 1876. urtekoa. Urte berean, Argentinan Laurak Bat izena duen beste euskal etxe bat zabaldu zuten.
Gaur egun, munduan 162 euskal etxe ofizial daude, eta beste 30 gutxi gorabehera oraindik ofizialak ez direnak.
All Abajo
Andrea eta Paula DBH 3C
All Abajo (Hor behean)
telesaila euskaldun baten
eta andaluziar baten
bizitzak nahastean
sortzen da. All Abajo
espainiar telesaila da,
Plano a plano
ekoiztetxeak Antena
3rako egina.
Telesailaren protagonista Euskal Herritik inoiz
atera ez den Iaki tabernaria da. Maritxu, bere
ama, matriarka azpiratzailea da, Iaki umetzat
jotzen duena. Baina biak, Sevillarako bidaia
egitean, bertan harrapaturik geratzen dira. Ocho
apellidos vascos filmaren antzekoa da,bain
jatorrizko ideia telesailekoa izan zen. Bienvenue
chez les Chtis frantziar filmean oinarrituta dago.
Hainbat
aktore
hartzen
dute parte
telesail
honetan:
Mara Len,
Jon Plazaola, Mariano Pea, Alfonso Snchez,
Iker Galartza eta beste askok. 4,3 milioi pertsona
baino gehiagok ikusten dute asteartero All Abajo
telesaila. Telesailaren formatua komedia da, eta
75 minutu irauten du kapitulu bakoitzak. 2015eko
apirilaren 7an estreinatu zen Antena 3 telebista
katean. Eta azken urteotan Antena 3ko ikusle
gehien izan dituen estreinaldia izan da. All abajo
telesailak MasterChef eta Aqu Paz y despus
Gloria telesailen kontra irabazi zuen, eta El
Prncipe telesailarekin batera ikusle gehiengoa
izan zuen. Emititu diren kapituluek arrakasta
handia izan dute, eta hurrengo denboraldiak
arrakasta bera izatea espero dugu
Errespetua, Berdintasunean
Ins Abascal Batx 1A
Duela urte asko, matxismo handia zegoen gure
gizartean, eta, zoritxarrez, gaur egun
bidegabekeriak jasaten jarraitzen dugu. Badirudi
gizartea garatuz doala, baina, egia esan, guztiz
kontrakoa gertatzen da. Emakumeok gizonek
adina kobratzeko urtean 418 egunetan lan egin
behar omen genuke. Akaso, emakumeok gizonek
baino gutxiago balio dugu? Horrelako
errealitateak diskriminazioa adierazten du.
Hainbat dira gaur egun jasaten ditugun
bidegabekeriak, non guztion partetik jarri behar
dugun hau hobetzeko. Aldatu behar ditugun
diskriminazio egoerak lanean aurki ditzakegu.
Horregatik ezinbestekoa da gure lankideak
errespetuz tratatzea eta elkarren artean
berdintasuna adieraztea. Goi karguetan ia
emakumerik ez aurkitzea ere bada matxismoaren
seinale. Urteetan zehar sortu den pentsamendu
diskriminatu hori aldatu beharra dugu.
Boteretsuena edo indartsuena ez da gizona izan
behar.
Gainera, sarituak izan ez arren, emakumeek ere
hainbat gauza lortu izan dute historian zehar.
Bestalde, kontuan izan behar dugu gaur egungo
emakumeak nolakoak diren. Alde batetik, etxeaz
arduratzen dira, umea eskolara eramaten dute,
erosketak egiten dituzte Beste aldetik, lanera
joan behar dira soldata bat irabazteko. Hala eta
guztiz ere, oraindik emakumeok sexu ahula garela
diote. Edozer gauza egiteko gai garela erakusten
badugu ere, gobernuetan, goi karguetan eta
bestelako lanpostuetan gizonen kopurua
handiagoa izaten da.
Denon artean eskatu behar dugu guztientzako
tratu berdina. Gure eskubideak ez dira
errespetatzen eta ez gaituzte pertsonatzat hartzen
momentu askotan. Politak garela diote, baina
azkarrak eta indartsuak garela ahazten zaie. Zinta
bat daramate begietan, errealitatea ikusten uzten
ez duena; hau da, berdinak garela eta eskubide
berdinak merezi ditugula.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskaldunhttp://eu.wikipedia.org/wiki/Montevideohttp://eu.wikipedia.org/wiki/Uruguaihttp://eu.wikipedia.org/wiki/Argentina
Kuxku 7
Benetan eboluzionatu nahi badugu, neurriak
hartzea ezinbestekoa da. Lan-arloan sexuaren
araberako desberdintasunak egongo ez balira,
bidegabekeriekin amaituko genuke.
Beraz, argi dago diskriminazioa salatu behar
dugula, berdin dio lanean edo kalean bazaude,
sala ezazu. Giza-eskubideak guztientzat dira, eta
ez dira desberdinak izan behar sexuaren arabera.
XXI. mendean gaude, aldatzeko mementua da,
eta behingoz errespetatzeko.
Zoriontasunaren Errezeta
Patricia Anguiano, Itziar Aja, Nerea
Basterretxea, Ines Aranguren- DBH 4C
Gaur egun, adituek esaten dute biztanleriak
bitamina falta handia duela fruta eta barazkiak ez
jatearren. Baina egia esanda, hau ez da faltatzen
zaigun ezaugarririk larriena. Espainiako ekonomia
txarraren ondorioz, jendea depresioak jota dago.
Hain zuzen ere, 2 milioi pertsona langabezian
daude eta egoera desegokian bizi dira. Horren
aurka bitaminaz jozita dagoen errezeta miraritsu
bat daukagu, Z BITAMINAREN ERREZETA!
Zer behar dugu?
5 maitasun katilu 4 itxaropen koilarakada
4 samurtasun koilarakada 500g barre
2 litro barkamen 3 tanta fede
Jogurt bat pazientzia
Eta gozotasuna lortzeko azukre apur bat jarri
eta listo.
Nola egin?
Lehendabizi, nahastu
barkamena maitasunarekin.
Jarraian, barreari pazientzia
bota eta ondo nahasi
pikorrak desagertu arte.
Samurtasuna , fedea eta
itxaropena mikrouhinean
sartu. Lehenengo
nahasketarekin elkartu, masa homogeneo bat
lortu arte. Amaitzeko barrea eta pazientzia
masara gehitu. Ondoren molde batean jarri eta
labera sartu 30min. 180 C-tara.
Azkenik, azukrea emaitzara gehitu eta ondoren
errezeta elkarbanatu maite dituzun pertsonekin.
ON EGIN!
Ferrarik Diseinatutako Espazio-ontzia
Eneko Beaskoetxea Eta Jorge Sanz DBH 3C
Flavio Manzoni Ferrari taldearen diseinatzaile
nagusia da. Baina Flaviok, ume txiki bat zenean,
espazio-ontziekin amets egiten zuen, eta zientzia-
fikzioaren fanatikoa zen.
Egun batean, espazio-
ontzi bat diseinatzen
hasi zen bere kabuz,
Ferrarik agindu balio
bezala. Proiektua
aurrera zihoan heinean,
gero eta jende gehiagok
parte hartzen zuen bertan.
Espazio-ontziak diseinatzeko, Flavio Formula 1-
eko autoetan, eta FXX K modeloan ( bere beste
diseinu bat) inspiratu da. Jendearen ustez,
zientzia-fikziozko pelikula batetik aterata dirudi,
edo pelikula berri bat egiteko erabil liteke.
Ontziaren kolorea
zilar-modukoa da,
baina haren kolore
gorri bereizgarria ere
ageri da. Gainera,
aurreko aleroi
batekin hornituta
dago, beste espazio-ontziak ez bezala.
Flaviok oso gustukoak zituen Area 51-eko eta
Bermudas-eko triangeluaren istorioak, eta gaur
egun, bere ametsa bete du: espazio-ontzi bat
diseinatzea. Hala