Euskal Herria Bildu: Programa 2012

17

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

EBElikaduraburujabetza

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Sarrera

“Herri guztiek elikadura osasuntsua bermatze aldera, eredu txiki nahiz ertai-nean oinarrituta, elikagaien ekoizpena, banaketa eta kontsumo politika zeinestrategia jasangarriak definitzeko eskubidea dute; baserritar zein arrantzaleenbaliabideen kudeaketa, ekoizpena eta komertzializazio sistema tradizionalaketa norbere kulturak errespetatuz”. Hau da elikadura burujabetzaren definizioaeta hau da, Euskal Herrian bermatzea nahi dugun funtsezko eskubidea. Ho-rretarako, paradigma intentsibistak zein industrialak baztertuta, lehenengosektorea, nekazaritza eta arrantza indartzea ezinbestekoa da, pertsonak, in-gurumena eta kultura barneratuz.

Bere buruaren jabe diren herrientzat, nekazaritza eta arrantza ez dira barneproduktu gordinaren arabera bakarrik, neurtu behar diren jarduerak. Elika-gaien sortzaileak izateaz gain, historikoki baserritarrek eta arrantzaleek beteduten eta betetzen duten multifuntzionaltasuna estrategikoa da. Mendeetanzehar, natur baliabideak kudeatuz aurrera eramaten diren jarduera hauek, ne-kazaritza eta arrantza, ehun sozial bat bizirik mantendu dute. Eredu iraunko-rrak elikagai osasuntsuak eskaintzen dizkio jendarteari, ingurumena zaintzendu eta hainbeste estimatzen dugun paisai mosaikoa ahalbidetzen du. Honetazgain, lehenengo sektoreak kudeatzen edo produzitzen duenarekiko ezinbestekolotura duten hainbeste jarduerek eragin ekonomiko handia dute: turismoa,elikagaien enpresak, hornikuntza, teknikariak…

Hau guztia kudeatzeko eskubidea dugulako, elikadura burujabetzaren bideariekin nahi diogula ozenki aldarrikatzen dugu. Bide honek, lehenengo sektore-aren multifuntzionaltasuna garatzeaz gain, lana eta aberastasunaren bidezkobanaketan oinarritutako eredu politiko soziala eta ekonomiko berria ezartzenlagunduko digu, eta herriak zein baserri txiki ugari bizirik mantenduz, amalurra zein itsasoa zainduz nekazaritza eta arrantzatik duintasunez bizitzeaahalbideratuko du. Honetaz gain, elikadura burujabetza munduko herrien ar-tean bidezko harremanak ahalbideratzen dituen bide bakarra dugu.

81

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

EB

ElikaduraBurujabetza

Elikadura Burujabetza

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Diagnosia

Azken hamarkadetan, Euskal Herrian ezarritako politikek, lehenengo sektoreaindartu beharrean, oinarrizko elikagaietan kanpoko menpekotasuna izugarriareagotu dute. Politika hauen atzean dagoen Munduko Merkataritza Era-kundeak, barne merkatua eta ekoizpena arautu beharrean, herrialde guz-tietan kalitatezko elikagaiak ekoiztu ahal izateko, merkatuen liberalizazioaezarri du. Elikagaien kontrola esku gutxietan pilatu da eta ekoizpen eredua,tokian tokiko beharren araberakoa izatetik, esportatzeko ekoizpen industrialaeta mugarik gabeko arrantza masibora pasatu dira. Ondorioz, munduko hain-bat herrialdetan eredu familiarrak baztertu dira eta, FAOren arabera, histo-riako gose tasarik handienak ikusten ari gara.

Euskal Herrian, Madril eta bertako administrazio autonomikoek egin dutenNekazaritza eta Arrantza Politika Bateratuaren jarraipen hutsak nekazaritzaeta arrantza sektoreak izugarri ahuldu ditu: baserri txiki, dibertsifikatuak etaautonomoen ordez, ustiategi industrial eta intentsifikatuak sustatu dira,arrantza tradizionalaren ordez, arrantza masiboa eta produkzio eskubideenbanaketa interesatua eman da. Bertako produktuen eraldaketa eta komert-zializazioa nekazari eta arrantzaleari prezio bidegabea ordaintzen dieten in-dustria eta distribuzio erraldoiaren esku utzi izan da. Araudiak ere, interespribatu hauen arabera egokitu dira. Honetaz gain, epe motzeko etekinen bila,bertako administrazioek beste sektore ekonomikoen interesen zerbitzura ku-deatu dituzte baliabide naturalak, nekazaritza lurrak artifizializatu, bioaniz-tasuna galduz eta itsasoa kutsatuz.

Orain arte lehenengo sektorean bultzatutako ereduaren porrota erakustendute datuek: azken hamar urteetan, INEren arabera, Hego Euskal Herrian13.500 lanpostu galdu dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Eustaten ara-bera, 53.833 Ha nekazaritza lur beste erabilera batzuetara bideratu edotabertan behera utzi dira.

Etorkizuneko erronka

Egun bizi dugun kapitalismoaren krisi sistemikoaren aurrean (ingurumene-koa, ekonomikoa, energetikoa, elikadurarena, politikoa eta soziala) neurriakhartzeko ordua da. Guk argi daukagu, beste eredu baten aldeko apustua eginbehar dugula, justuagoa, bidezkoagoa, autogestioan oinarritua, emakumeeta gizonezkoen eskubide berdintasunean, kontsumismotik at dagoena, so-zialista, gizarte osoari baliabideen eskuragarritasuna bermatzen diona, etahori guztia posible egiteko, ekoizpenerako beharrezkoak diren baliabideenkudeaketa kolektiboan baliatzen dena.

82

EBElikadura Burujabetza

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Erronka honen aurrean elikadura burujabetza ezinbestekoa da eta helburugarbiak ditu: ekonomia birlokalizatzea, ekoizpen eredua desintentsifikatzea,kontsumitzaileek zein ekoizleek elikagai osasuntsu eta nutritiboak prezio jus-tuan eskuratu eta ekoiztea, ekoizleentzat bizi baldintza duinak lortzea, lan-postu berriak sortzea, emakume baserritarrarekiko genero bereizkeriagainditzea eta planeta hoztea.

Horretarako EH Bilduk hurrengo konpromisoak hartzen ditu bere gain:

1. Erabakigune guztietan dauzkagun eskumenak erabiliko ditugu, herriguztion elikadura burujabetza eskubidea berma dadin eta benetako me-kanismo demokratikoak ezar daitezen merkatua arautzeko. Horretarako,Munduko Merkataritza Erakundea elikagaien merkaturatzeari eta ekoiz-pen esparruko negoziaketetatik kanpo uztea, eta “dumping”-a gelditzeaezinbestekoa da. Era berean, Europar Batasunean zein Estatuan neka-zaritza eta arrantza iraunkorretarako eta merkatua erregularizatzeko po-litikak exijituko ditugu. Bide honetan, lehenengo sektorea estrategikotzathartzen dugu eta horren defentsan behar diren bitartekoak zein esku-menak erabiliko ditugu.

2. Sustatu nahi dugun eredua planifikazioan, konpromisoan eta parte-katutako arduran oinarrituko da, Euskal Herria subjektua izanik. EuskalHerriko herrialde guztien partaidetzarekin sarea osatu nahi dugu, elkar-lana suspertu, sinergiak sortu, harreman komertzialak sustatu eta oro-korrean herri honek daukan potentziala kohesiorako eta burujabetzarenmesederako baliatuko dugu.

3. Garapen sozioekonomikoari dagokionez, joko-arauak sustraitik aldat-zeko, deshazkundea eta tokian tokiko garapena proposatzen ditugu, es-kualde guztietara zabalduta eta bertako ohiturak, beharrak etaezaugarriei egokitua. Arlo guztietako araudiak (osasungintza, komertzia-lizazioa…) eredu honi eta barne merkatuari egokituz, baserritar etaarrantzaleari duintasun soziala eta bideragarritasun ekonomikoa emanez.Nekazariek zein arrantzaleek elikaduraren ardura osoa ezin dute beregain hartu, jendartearen kide guztion ardura eta erantzukizun bilakatukodugu.

4. Sektorearen partaidetzarekin, arrantza selektiboa eta bidezko baldintzasozialak barneratzen dituen eredu integrala zehaztu eta suspertuko dugu.Elikadura burujabetza aldarrikatzen duten hainbeste herriek bezalaxe,jendarte justizia, biodibertsitatea eta ingurumenaren zaintza, kulturaanitzen errespetua eta bertako ezagutza oinarritzat hartzen dituen agro-ekologiaren aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, sektorearen parte-hartzea eta jendartearen inplikazioarekin, Euskal Herriko ezaugarrietaraegokitzen den eredua definitu eta araudi berria garatuko dugu.

Printzipio hauei estatus legala emateko, elikadura burujabetza eta sektoreareniraunkortasuna ahalbideratuko duen marko legala abian jarriko dugu.

83

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Erronka hauek errealitate bilakatzeko, instituzio zein enpresa publikoetakokudeaketan gardentasuna eta eraginkortasuna ezinbestekoak dira, baliabidepublikoak lehenbailehen, itsasontzi zein etxalde txiki ugariz osaturiko neka-zaritza eta arrantza iraunkorraren zerbitzura jarri behar baitira. Bide honetan,aurrera eramango ditugun politikak gizarte justizian oinarrituko dira, horrela,diru laguntzak, produkzio-eskubideak eta bitartekoen bidezko banaketa etagardentasuna ezarriko ditugu. Sektorearen parte-hartzea bermatuko da hauteskunde sindikalen bidez, or-dezkariek erabaki guneetan parte hartzeko bidea emanez.

Elikadura burujabetza eta sektorearen iraunkortasunaahalbideratuko duen marko legaleko 20 neurri.

1.- Sailen arteko koordinazio mahaia.

Politika integralak garatzeko sailen partaidetza ezinbestekoa izanik, lehen sek-torea, hezkuntza, lurralde antolaketa, ingurumena, ekonomia, osasungintzaeta gizarte justiziaren arteko koordinazio mahaia sortuko dugu. Mahai hone-tan, sektorearen parte-hartzea bermatuko da.

SEKTOREAREN ALDE SOZIALA: Gizarte justizia

2.- Lanbideen errekonozimendua eta bizi zein lan-baldintza duinak.

• Prezio duinen bidez diru sarrera nahikoak, autonomia, jendartearen ger-tutasuna eta errekonozimendua bermatzeko konpromisoa hartzen dugu. • Beste instituzioekin elkarlanean, ordezkatze zerbitzu eraginkorrak sustatukoditugu. Administrazioak sortuko duen mutuak langileen kontratazioen gain-kostuei, lan arriskuen prebentzioa edo osasunaren zaintzari, aurre egingodie. Aktibo bakoitzeko langile bat babestuko da.

3.- Emakumeen parekotasuna.

• Eredu iraunkorra oinarrizkoa da emakumeen eskubide berdintasuna lort-zeko, beraz, oinarri honekin, emakume nekazaria aintzat hartzea gure le-hentasuna izango da nekazal munduko langile edo profesional legez, legedianjasotzea, nekazal sektoreko baliabideak, zerbitzuak eta enpleguak erabatekoberdintasunean eskuratu ahal izateko.• Gizarte politikarekin elkarlanean, azpiegitura sozial publikoak indartuko ditugu

84

EBElikadura Burujabetza

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

sektoreko emakume zein gizonei lana eta familia uztartzea bideragarri egiteko.• Arrantzan, emakume arrantzale zein saregilearen langile-eskubideak eta la-naren duintasuna bermatuko duen hitzarmen egokiak lortuko ditugu.

4.- Gazteak eta erreleboa.

• Esparru guztietan batera eragingo dugu: baliabideak eskuratzeko aukeraeman, formazio eraginkorra eskaini, baliabide ekonomikoak jarri, euren pro-duktuei irtenbideak eman eta lan zein bizi baldintza duinak bermatuko dira. • Arrantzan eta Nekazaritzan, gazteak ezartzeko aholkularitza eta laguntzakindartuko ditugu, eredu agroekologikoak sustatuz, aktiboen sorrera bultzatuzeta inbertsio handien beharra saihestean oinarrituko dira.• Baserritarrak eta Kofradiak/itsas-enpresak, gazteekin eta arrantza zein ne-kazaritza ikastetxeen artean lankidetzan aritzea bultzatuko dugu. • Baserriak eta itsasontziak eskuz aldatzerakoan laguntza politikak bideratukodira.• Arrantzan, (baxurako/artisau) itsasontzien kudeaketan kofradiei paper na-gusiena emango zaie.

BALIABIDEEN BABESA

5.- Nekazaritza lurra.

• Informazio zuhurretik abiatuta, landa lurzoruaren sailkapen eta kalifikazioxehatu eta egokitik abiatuta, lurralde antolaketa planetan nekazaritza ez direnbeste erabilerak tinko galaraziko dituzten eta lotesleak izango diren ildoak mar-katuko ditugu. Horrela, jabetza publikokoak diren lurrak baserri jardueretarakobideratzea lehenetsiko dugu.• Merkatu espekulatzailetik nekazaritza lurrak ateratzeko lege berriak ezarrikodira. Sektoreko parte-hartzearekin prezioak finkatuko dira, gero nekazari etaabeltzainen artean banatzeko, gazteak lehenetsita. • Administrazio ezberdinen arteko erakundea sustatuko dugu, lur publiko zeinerabiltzen ez diren lurren inbentarioa osatzeko, lur funts eraginkorrak erat-zeko, jarduera utzi eta hasi nahi dutenen artean bitartekari lanak egiteko edoutzi behar duten baserrien jarraipena egiteko xedez.

6.- Ura, bioaniztasuna, haziak eta gainerako baliabideak.

• Baserritarren artean, bertako hazi, espezie zein barietateen erabiltzea, tru-katzea eta hobekuntza sustatuko dugu.• Euskadiko Hazien Sarea indartu eta ikerketa eta berreskurapenerako zentroasortuko dugu. • Urari dagokionez, kudeaketa publikoa eramango dugu, nekazaritzarako tasabereiziak eta lurraren hedadura eta animalia kopurura egokitutako uraren era-

85

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bilpen egokia bermatuko dugu.7.- Itsasoa.

• Gure kalen etorkizuna bermatzeko, itsas eremu babestuak eta debekualdiakmartxan jarriko dira, 12 milako zaintza ezarriko da, arrantza tradizional etaarrantzale txikien biziraupena ziurtatzeko eta itsasoaren baliabideak zein ura-ren kalitatea bermatzeko. • Arrantzaleen adostasuna bilatuz, sareen neurria kontrolatuko da, baita ba-xurako arrantzarako ere.• Itsasoari eta arrainen ongizateari kalte egiten dien kutsadurarekin bukat-zeko, neurri zorrotzak ezarriko dira.

JARDUERA EREDUA

8.- Lurrari eta herriari lotutako ekoizpen eredu iraunkorra

• Eusko Jaurlaritzak Aldundiei, lurrari lotutako eredua susta dezaten etaagroekologia hedatzeko proiektuak martxan jarri ditzaten, bere esku dauzkantresna guztiak eskainiko dizkie: aholkularitza, Landa Garapen IraunkorrerakoPrograma, diru-laguntzak eta baliabide publikoak. Horrela, desintentsifika-zioa, baserrien autonomia eta dibertsifikazioa sustatuko dira.• Ekoizpen sistemen iraunkortasuna baloratzeko eta ziurtatzeko tresnak lan-duko ditugu. • Landa Garapen Iraunkorrerako Programak eskaintzen dituen baliabideaklehenengo sektorearen egoera hobetzeko bideratuko dira, honetatik kanpodauden jarduerak beste diru iturrien bitartez finantzatuko direlarik. • Aktibo bakoitzeko eta baserri bakoitzeko gehienezko produkzio-bolumenazehaztuko da, jarduera lanpostuak sortzeko izan dadin eta ez merkatuaz ja-betzeko. Diru-laguntza guztiak berbideratuko dira, horien modulazioa (mu-rrizpena) onartuz, eta aktiboei edo horietako langile kopuruaren araberaemateko, eta ez ustiapenen azaleraren arabera.

9.- Arrantza selektiboa.

• Gure flotak arrantza selektiboa egitera bultzatzeko neurriak eta pizgarriakjarriko ditugu, tresneria zein baliabide egokiak ziurtatuz, kuoten publikota-suna mantenduz eta erakunde publikoen bidez, arrazionalki banatu eta ku-deatuz.• Itsas produktuen dibertsifikazioa bultzatuko dugu.• Arrainaren freskotasuna babesten dituzten osasun-neurriak bideratuko ditugu.• Arrantza prozesu-motak azpimarratuko dira, artisau erakoari edo sareazein amua erabiltzen duenari garrantzia eta gainbalioa emateko.

86

EBElikadura Burujabetza

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

10.- Zero Bazterkin eragin.

• Itsasoko baliabideak mugaturik daudenez, Europatik datozen kuotak banat-zeko orduan arrantza arduratsua oinarritzat hartuko dugu. • Kuotaren erabilpen eraginkorra bermatu behar da. Horretarako, Zero Baz-terkin politika aplikatuz eta tresna selektiboak erabiliz, harrapatzen den guztiaportura ekartzea eta kontsumora bideratzea ahalbidetuko da.

11.- Genetikoki eraldatutako organismoei atea itxi.

• Ekoizpen iraunkorrarekin eta kalitatearekin kontrajarrita daudelako, HiruLurralde Historikoak “transgenikorik gabeko gune” deklaratuko ditugu.• Giza zein animalien elikagaien etiketetan argi eta garbi azalduko da gene-tikoki eraldatutako organismoen presentzia eta epe ertainean desagerrarazieta debekatzeko planak garatuko ditugu.

TOKIAN TOKIKO GARAPENA

12.- Salneurrien behatoki publikoa eta etiketen informazioa.

• Ekoizpen kateko salneurrien behatoki publikoa martxan jarriko da, kate oso-arentzat ezinbesteko betebeharrekoa izango dena. • Etiketetan jatorrizko zein helmugarako prezioak azalduko dira. • Elikagaien jatorria eta erabilitako teknikak adieraziko dira, baita transfor-matutako produktuetan ere. • Arrantzan, lonjetako prezioen enkantea minimo batetik abiatzea sustatukodugu, goitik hasi eta jaisten joaten den sistema bidegabea baztertuz.

13.- Artisau ekoizpena eta arrantza selektiboen berezko izaera.

• Baserriko artisau ekoizpena eta arrantza selektiboek izan duten berezkoizaerari (ekoizpen zein arrantza eredua, produkzio kantitatea, itsasontzi etabaserriaren dimentsioa, produktore bera ekoizle eta transformatzaile izatea…), marko legala emango diogu eta bere garapenerako beharrezkoak diren arloezberdinetako araudiak moldatuko dira. • Jarduera hauek suspertzeko transformazio gune kolektiboak eta publikoaksustatuko ditugu, ondoren merkaturatzeko eta autosufizientzia ekonomikoalortu ahal izateko.

87

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

14.- Merkaturatze bideak.

• Zuzeneko salerosketa sistemak eta eskualde guztietan produkzio-kontsumotaldeak sustatuko dira, plangintza eginda, eta konpromiso eta erantzukizunaelkarren artean banatuz. • Landa Garapeneko Elkarte zein udalekin elkarlanean, herriko azokak (ne-kazaritza zein arrantzarako) mantendu eta berpizteko proiektuak landukodira. • Azalera handiko guneen hedapena mugatuko dugu.

15.- Promozioa eta jendartearen parte-hartzea.

• Tokian tokikoa, garaian garaikoa eta kalitatearen inguruko kanpainak in-dartuko ditugu. Kalitatearen kontzeptu zabalak: ingurumena, arlo soziala etaelikagaien edukia kontuan hartzen du.• Auzolanak eta jendartea inplikatzeko sektorera gerturatzeko bideak eskai-niko ditugu.• Kalitatea eta ekoizpen sistemen iraunkortasuna ziurtatzeko egitura parte-hartzaileak eratuko ditugu.

16.- Elikadura politika.

• Eskoletako, ospitaletako zein egoitzetako jantokietako janariaren gainekoaraudia aldatuko dugu, bertako produktuak lehenesteko eta tokian tokiko es-kualde mailako catering proiektu kolektiboak sustatzeko. • Administrazioen ekimenetan tokian tokiko produktuak erabiltzea sustatukodugu.• Lehen eta bigarren hezkuntzako curriculumean, nekazaritza, elikadura,osasuna eta elikadura burujabetza sartuko ditugu. Oinarrizko hezkuntzannutrizioari, elikadurari eta sukaldaritzari buruzko ezaguera pedagogikoaktxertatuko ditugu.

17.- Sektore arteko mahaiak.

• Sektore ezberdinetako mahai interprofesionalak sustatuko dira, eta ekoiz-leen duintasuna bermatzeko tresna bilakatuko ditugu.

18.- Mendiak eta Basogintza.

• Baso-baliabideen plangintza egingo da, lursail publikoak zein pribatuak bil-

88

EBElikadura Burujabetza

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

duko dituena, basoko espezieen aniztasuna berreskuratze aldera, bai helburuekonomikoekin eta bai ingurumen zein arlo sozialeko helburuekin.• Basoen ekoizpenarekin batera abeltzaintza estentsiboa bultzatu eta bate-ragarri egingo dira, sinergiak sortuz.

FORMAZIOA, IKERKUNTZA ETA DIBULGAZIOA

19.- Nekazaritza eta arrantza iraunkorreko formazioa

• Mendeetan zehar pilatutako ezagutza, egungo aurrerapenak eta ikerketaaintzakotzat hartuz plangintza eta programa zehatzak diseinatu eta martxanjarriko ditugu, praktika eta teoriaren arteko oreka bilatuz, formazioa eta eten-gabeko prestakuntza eskainiko dugu.• Nekazaritzan eta arrantzan, agroekologia eta arrantza selektiboa ikasketamaila guztietan txertatuko ditugu, baserritar nahiz teknikoen prestakuntzan.Akuikultura ikasketak arrantza ikasketetan integratuko ditugu. Ekoizpen zeinarrainaren transformazioa eta salmentarako aukerak jorratuko dira.

20.- Ikerkuntza parte-hartzailea eta dibulgazioa.

• Bertako baliabideen erabilera eraginkorragoa, biodibertsitatea eta arrainmasa-kopurua, bertako haziak eta barietateak, natura eta zikloen ingurukoezagutza, agroekologia, arrantza selektiboa eta akuikulturaren teknikak, ka-litatea hobetzeko baldintzak eta teknikak, eraldatzeko prozesuak edo lehe-nengo sektoreko bizi baldintzak hobetzeko aukerak, besteak beste, izango dirasustatuko ditugun ikerketa gaiak. • Instituzio zein enpresa publikoek dituzten baliabideak, sektorearekin elkar-lanean adostutako ikerketak aurrera eramateko erabiliko dira. • Ikerketen helburu nagusienetako bat emaitzen onurak eta ondorioak ahaliketa baserritar zein arrantzale gehienera iristea eta zabaltzea izango da.

89

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

90

EBElikadura Burujabetza

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

SARRERA

Merkataritzaren sektoreak berebiziko garrantzia du gure gizartean, BPGriekarpen handia egiten diolako (%9,6), enplegua sortzen duelako (%13,6) etaegunero-egunero merkataritza-akordio asko egiten dituelako. Bereziki ga-rrantzia du hurbileko hiri-merkataritzak. Izan ere, gure herriak eta hiriak di-namizatzen eta egituratzen ditu, eta gainera, bizitza sozioekonomikoareneragileak dira. Horrez gain, gure kulturarekin bat datorren hiri-eredua ezart-zen laguntzen dute, hiri inguruetako merkataritza-zentroek ez bezala.

Nolanahi ere, merkataritza-sektoreak arazo larriak ditu bideragarritasun eko-nomikoa ziurtatzeko eta bizirik irauteko, azalera handiko saltokiak ugaritu etasendotu egin direlako, saltokien ordutegiak zabalak direlako, kontsumitzaileenohiturak aldatu egin direlako eta gero eta ohikoagoa den merkataritza elek-tronikoarekin lehiatzea zaila delako.

Beste arazoetako bat Euskal Herrian izandako higiezinen burbuilaren ondoriozsortu da. Lokalak izugarri garestitu dira, erosteko zein alokairuan hartzeko,eta horrek ere eragin zuzena izan du merkataritza tradizionalean. Izan ere,alokairu garestiak edo hipotekak ordaindu behar dituzten merkatariek ezin di-tuzte arrazoizko prezioak eskaini eta ezin dute lehian aritu errealitatean dau-den beste aukerekin; aukera horietako bat, adibidez, merkataritza elektronikoada, zeinak ez duen higiezinek eragindako gehiegizko karga eta produktuarenazken prezioa merkeago eskain dezake.

Eta merkataritza tradizionala da zailtasun gehien dituena, hain zuzen, mer-katuaren baldintza berrietara moldatzeko, eta hala, bideragarria izateko etabizirik irauteko.

Merkataritza tradizionala hirietako merkataritza-eremuetan sustatzen eta

91

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

EB

ElikaduraBurujabetza

Merkataritza

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bultzatzen bada, hiri-eredu trinkoa eta funtzio anitzekoa eratzea lortuko da.Horren guztiaren ondorioz, hiri-eredu horretan alferrikako joan-etorriak ezdira egin beharko; bizitzeko tokiak eta merkataritza zein zerbitzu jardueretakotokiak izango dira aldi berean; eta herritarrei bizi-kalitate ona ziurtatuko die.

Aurrekariak

Hiri inguruetako merkataritza-zentro handiak ezarri ondoren hasi zen EAEkomerkataritzaren krisia. Garai hartan, aisialdiarekin lotura duen merkataritzaformatu berri horretarako joera hartu zuen kontsumoak, eta haien ingurukoudalerrietako merkataritza eremuak hustu egin ziren. Egoera horren adibidegarbi bat Bizkaiko lurralde historikoa da, Ezkerraldea eskualdea hain zuzen.Merkataritza gune handiak kontrolik gabe pilatu dira han, eta hiriko merka-taritza txikia ia erabat galtzea eragin du.

Krisia 2007. urtearen hasieran hasi eta egun oraindik ere larria bada ere,EAEko administrazioak ez du ez ekimenik abian jarri ez proposamenik egin,eta salmentak izugarri azkar jaitsi direnez, sektorearen egoera oso larria da.

NEURRIAK

• 1. Ekonomia eta zerga alorreko neurriak sustatzea, hurbileko hiri-merka-taritza txikia eta ertaina ezartzeko eta finkatzeko; izan ere, hobeto dator batgure gizartearekin eta herritarrekin.

· Lokalak alokairuan dituztenentzat, zentzuzko balio-baremoa ezartzeametro koadroko, eta horretarako kontuan hartzea komunikazioa, zenbatherritarrentzako eskuragarri dagoen, udalerria, etab. Horrez gain, zerga-arloko hobariak ezartzea balio hori gainditzen ez duten maizterrei, etakargak balio hori gainditzen dutenei.

• 2. Merkataritza tradizionalean eta tokian tokikoan, kudeaketarako eta sal-mentarako teknologia berriak ezar daitezen sustatzea, merkataritza elektro-nikoak eskaintzen dituen negozio-aukerez balia daitezen. Hori guztiaprestakuntzaren, profesionalizazioaren eta inbertsioaren bidez. Merkataritza-elkarteek parte hartzen dutela, udaletxeekin hitzarmenak sustatzea merka-taritza elektronikoko proiektuak garatzeko. Hain zuzen, biztanle kopuruarenarabera, auzoetako edo udalerrietako merkataritza txiki guztiak beren baitanhartuko dituzten proiektuak garatzeko.

• 3. Produktuei, prozesuei eta antolaketari begirako berrikuntza-gaitasunasustatzea, edozein dela enpresaren tamaina.

92

EBMerkataritza

Page 14: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

3a. Merkataritzarentzako berrikuntza-proiektu espezifiko bat diseinatzea.Proiektu horretan parte hartuko dute Ikusmer erakundeak, merkataritza-ganberek eta merkatarien elkarteek. Bestalde, beste erakunde batzuen la-guntza teknikoa ere izango dute, besteak beste, Innobasque eta Teknalia.

• 4. Merkataritza Elkarteak sor daitezen bultzatzea, enpresa handiei aurreegingo dieten talde sendoak eratu ditzaten, sektorearen interes orokorrenalde lan egin dezaten, eta eskaintza hobeak egin ahal izan ditzaten, merka-taritza-egiturak modernizatuta.

• 5. Tokian tokiko erakundeen eta merkatari-elkarteen laguntzarekin, hiri-eremuetan merkataritza suspertzeko eta garatzeko planak abian jar daitezensustatzea. Plan horiek hirietako merkataritza-guneak herritarrentzat erakar-garri bihurtzea izango dute xede, bereziki erreparatuta degradatuta daudeneremuei eta alde zaharrei. Horrez gain, beste hiri jarduera batzuk ere hartukodira kontuan, besteak beste: kaleak oinezkoentzako eremu bilakatzea, mer-kataritza asko dagoen eremuetan kargarako eta deskargarako jarduerakerraztea, etab.

• 6. Ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean banatzeko edo saltzeko sistemaksustatzea eta bultzatzea, lehen sektorearekin bereziki elkarlanean eta bereparte-hartzea bultzatuz.

• 7. Iraunkortasun irizpideak direla eta, hiri inguruetan merkataritza saltokiakireki daitezen galaraztea. Izan ere, lursail zati handia kontsumitzen dute etahorrek ingurumen-kostu handia dakar, errepideei eta desplazamenduei da-gokienez; eta gainera, epe luzera, tokian tokiko merkataritza suntsitzea etahiriak hustea eragiten dute.

• 8. Saltokien ordutegiei dagokienez, lana eta familia uztartzeko aukera ema-ten duten ordutegien alde egitea, eta 2008an Eusko Jaurlaritzak onartu zuenDekretua bertan behera uztea.Euskadin dauden kontsumitzaileen elkarteek jakinarazi dutenez, jaiegunetanirekitzearen aurkakoak dira, eta zehaztu dute kontsumitzaileek ez dutela ha-lakorik eskatzen, ordutegia egokia iruditzen baitzaie.

• 9. Beste sektore batzuk sustatzea. Bidezko merkataritzako sareak hedatzea,haien produktuak merkatura daitezen sustatuta.

93

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

Page 15: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

94

EBElikadura Burujabetza

Page 16: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Merkatu tradizionala aldatzea eragin duten aldaketa ugari gertatu dira guregizartean. Esaterako, merkatuak eta zerbitzuak globalizatu egin dira, eta kont-sumitzeko modu berriak sortu dira, teknologia berrien garapenarekin lotutabatez ere. Horregatik guztiagatik, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak direnpertsonak babestuko dituen erregulazio-esparru zehatza ezartzea beharrez-koa da.

Hortaz, gure ustez, administrazio publikoak politika aktiboak jarri behar dituabian, kontsumitzaileek babes-maila handiagoa izan dezaten eta haien esku-bideak sustatu eta babestu daitezen.

Horretarako, hona hemen gure proposamenak:

• 1. Gizarte-eragileekin, bereziki kontsumitzaileen elkarteekin, lankidetzanaritzeko eta haiek parte hartzeko moduak ezartzea, garatu beharreko ekintzakelkarrekin planifikatzeko eta prebentzio-neurriak bultzatzeko.

• 2. Kontsumo iraunkorra ekarriko duten estrategiak bultzatzea eta sustatzea,kontsumo arduragabea eragozteko. Gehiago kontsumitu ordez, “hobeto kont-sumitzea” eragiten duen kultura sustatu behar da. Horretarako, erosketa-era-baki arduratsuak hartu behar dira, eragina izango dutenak garapeniraunkorrean, osasunean, elikadura-subiranotasunean, gizarte-ekitatean, kul-tura-aniztasunean eta komunitateen sendotzean.

• 3. Kontsumitzaileak trebatzea helburu duten prestakuntza programak sus-tatzea, behar besteko gaitasuna izan dezaten informazioaren eta komunika-zioaren gizarteak eragiten dituen arazoei aurre egiteko.

• 4. Ikastetxeetako jangelen kudeaketa erregulatzen duen araudia aldatzea,“autokudeaketarako eta kudeaketa osorako aukera izan dezaten jangela etazerbitzu publiko guztiek”, eta elikagai-kontsumo arduratsua eta iraunkorraxede duen kultura sustatzeko, elikadura-subiranotasuna oinarri duena.

95

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

ElikaduraBurujabetza

EB

ElikaduraBurujabetza

Kontsumoa

Page 17: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• 5. Kontsumoarekin zerikusia duten auziak konpontzeko bitartekotza-zer-bitzua abian jartzea, Kontsumobide erakundearen bidez eta kontsumitzaileenelkarteen parte-hartzearekin.

• 6. Ikuskaritza espezializatuko zerbitzu bat sortzea, produktuen eta zerbit-zuen segurtasuna ziurtatzeko.

•7. Kontsumo-ikuskaritza bat sortzea, kontsumitzaileen interesak arrisku la-rrian daudenean etete-jarduerak sustatzeko.

•8. Behar beste bitarteko ematea kontsumitzaileen elkarteei, herritar guztieidagokien doako laguntza juridikoa eman diezaieten, herritar guztien, taldeeneta banakakoen interesak babestean.

•9. Kontsumitzaileen elkarteei behar beste botere betearazlea ematea, kont-sumitzaileei eragin diezaieketen gaiei buruzko erabakiak hartzen diren foro-etan parte hartuz.

•10. Kontsumitzaileentzako heziketa eta prestakuntza kanpainak antola dai-tezen sustatzea. Kanpaina horiek, KONTSUMOBIDEk, Kontsumoko EuskalInstitutuak, koordinatuko ditu, kontsumitzaileen elkarteen laguntzarekin, etagarrantzi berezia emango diote merkataritza elektronikoaren erabilera sus-tatzeari –ekonomiak gora egin dezan bultzatzeko– eta ingurumena babestukoduen kontsumo iraunkorrari.

•11. Kontsumoko Arbitraje Sistema bultzatzea, eta zerbitzu publikoak kude-atzen dituzten enpresa guztiek hari atxiki beharko zaizkie.

• 12. Merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonek lan-baldintza dui-nak izan ditzaten lan egitea, eta sektorean arauz kanpoko lanak eragoztekoikuskaritzak egitea.

96

EBKontsumoa